Zerbitzari, Metsikorat

61
Jean Elizalde «Zerbitzari» METSIKORAT

Transcript of Zerbitzari, Metsikorat

Page 1: Zerbitzari, Metsikorat

Jean Elizalde «Zerbitzari»

METSIKORAT

Page 2: Zerbitzari, Metsikorat

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

http://klasikoak.armiarma.com/

Egileari buruzko informazioa:http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00379.htm

Page 3: Zerbitzari, Metsikorat

IIphar-Amerikako erresuma hortan herritar

zenbeiten ikusteko xedetan itzuli labur bat berri-berritan egin dugulakotz, han zer nahi ikasi bagi-nu bezala, Gure Herria-ren jaun buruzagiak ezdauku bakerik eman nahi, ba eta ilabetekarihuntan gure ibil-aldiaz mintzatu behar dugula.Ilabete batez guti ikusten da: are gutiago ikas-ten. Barka beraz nihori ez badiogu gogoa ase-tzen, barka guziz gure burua maizegi aiphatzenbadugu. Ez dezakegu bertzerik, alabainan.

* * *

Hamazazpi egunen bidea da hemendik Metsi-korat: hamabortz egunen bidea itsasoan, bigenalurrean. Ez da «St-Nazaire» deitzen den portuazkanpo bertzerik Frantzia guzian, Metsikoratekountzi bat sartzen denik. Han ginuen beraz gureuntzia hartu, Uztaritzeko jaun notariaren semea-rekin. Bideko ez ginezaken lagun hoberik kausi.«Cuba» zen untziaren izena. Untzi ederra ehun

Page 4: Zerbitzari, Metsikorat

eta berrogoi-ta sei metra luze, hogoi-ta bi metrazabal. Arras bidekaria bertzalde eta itsasoak gutihigitzen duena. Ez da untzi hori Frantziako han-dienetarik, bainan ez dugu uste hobeagorik hai-nitz badela.

Dena den, lehen aldia zuen untzi batean zan-goa ematen ginuela. Huna zer aithortuko dau-tzuegun… denboraren buruan: mariñel batek,elheketa zerbeitez hasi eta, erran zaukularikitsaso-bethean nun-nahi badirela bortz sei kilo-metra ondo eta noiz nahi hamabitaraino, halakobat bizkar hezurrean barna senditu ginuen. Ez daharritzeko: hamabi kilometra ondo… eta iherikaguk ez jakin!

Laster ohartu ginen hargatik ez duela hainitzbalio izitzea: ez dela lurrean baino irrisku gehia-go holako untziarekin itsasoan. Bainan… goazenemeki eta ez gaiten itsaso zabalean, leihorretikurrundu gabe, sar.

Errearoaren hogoi-ta bata zen: goizeko zaz-piak. Jada iguzkia zeruan gora. Hirur orro handiegin zituen untziak, norbeitek nunbeit min handibat egin balio bezala, eta emeki-emeki abiatuzen Amerikari buruz. Mundu bat agur eta agurka

Page 5: Zerbitzari, Metsikorat

ari zen leihorretik. Baziren han-hemenka niga-rrez ari zirenak ere. Senhar bat, anaia bat etaadixkide bat bera hola doakionari bihotzeanzimiko handisko bat egitea, nor harri? Bai, gu ereorduantxe orhoitu ginen Eskual-Herriaz, etagogorat ethorri zitzaizkun pertsulari famatubaten kantuak:

Herrialde guzietan toki onak badira,Bainan bihotzak dio; zoaz Eskual-Herrira.

Eta gu atzerrirat ginoazin, omen txarrekoherri batetarat! Ezin ahantzizko eguna! Bainanohartu gabe, itzaliak ziren leihorrean agurka ariziren jende maiteak, itzaliak itsas-hegiko etxepollitak, itzaltzen ari jada urrunean mendiak. Etabihotzean ilhundura pixka-pixka batekin, gureUztariztar lagunaren arintzeko, kantuz hasiginen:

Ara nun diran mendi maiteakAra nun diran zelhaiak.

Basherri eder xuri-xuriakIthurri eta ibaiak.

Page 6: Zerbitzari, Metsikorat

Ilabete pare batentzat Amerikarat doanakkanta dezake hola: han zoazin gehienek kantuaksartuxeak zituzten!

Itsasoko bizia? Denak har, lurrekoa bezala-tsu. Itsasoan doanak ongi jatea du gogoan, ongiedatea ere ba. Lo ongi egiten da. Eta bidearinihor ez da ohartzen. Zu geldi-geldia zaudelarik,untzia badoa gelditu gabe. Santander, Gijon,Coruña, hirur Espainiako portu eder, karriketansekulako olio usainarekin, bi egunen buruko iku-siak gintuen. Portu batetik bertzerat, marloinakhan gintuen, guzien jostagailu, ehunka ondotik.Bainan bat bertzearen ondotik hirugarren arra-tseko norapeit itzali ziren marloinak ere berenmoko gorri xorrotxarekin…

Itsaso zabalean ginen, eta itsaso zabaleanhamar egunentzat! Hamar egunez ez da gehiagobegien aintzinean ura baizik; ur urdin zabal bataitzinean, gibelean eta bi aldetarik. Noizetik noi-zerat untzi bat urrunean ikusten bada, zer mira-kuilua! Oren bat edo biga, loriatua, hari beha etabeha han zaude, begiak bertzalderat itzulirikere, berritz harat ekharriak!… Eta azkenean

Page 7: Zerbitzari, Metsikorat

untzia ere emeki-emeki ttipitzen zautzu, lasterhedoien artean gordetzeko, amets bat bezala…Eta orduan berritz beha zazu eskuin eta behazazu ezker, ez duzu bethi eta bethi ur eremuakbaizik ikusten. Nihun xori bat, nihun untzi bat,nihun deusere ur urdina baizik.

Zer gogoeta egiteko lekua! Eta ez da gogoe-tarik egiten! Ez da orhoitzen untziak hantxetondoa jotzen balu, zutaz egina litakela: zutaznihor ez litakela gehiago mintzatzen ahal:untziarekin ezen, zuk ere ondoa jo zinezake, nuneta ondoratu gabe ez zaituen arrain handi tzarzenbeitek oso-osoa edo phuskatuz iresten.Horietaz nihor ez da segurki orhoitzen. Ez-etabehar! Itsasoaz begiak ase ditutzularik, lehenkausituarekin, zure bizian ikusi ez baduzu ere,aspaldiko adixkide batekin bezala hasiko zareelheketa. Erranen diozkatzu, zabal-zabala, zuresekretu minenak: harek ere ba bereak zuri. Erra-nen diozu norat eta zertarat zoazin: zenbat den-borentzat: zertako utzi ditutzun zure herria etazure herritarrak. Eta zu hola zure berrien adixki-de berri horri ematen ari zarelarik, bertze batzubadire jokoan ari direnak. Bertze zenbeit zahar-

Page 8: Zerbitzari, Metsikorat

haurtuak, jauzika, nihork trufatu gabe. Zenbeitbakhar, han eta hemen, jada itsasoari beha,arraineri goraintzika. Zer nahuzue! Oro ez direbardin eginak eta itsasoko gaitzak ez du legerik.Uste gabean eta uste ez duena har dezake etadu hartzen. Jainkoari eskerrak hargatik behinereez daukulakotz itsaso tzarrenak bihotza eta bar-nea itzuli. Hitz dautzuet, ikusiak ikusirik, ez duelaguti balio…

Page 9: Zerbitzari, Metsikorat

IICoruña, jada aiphatu español portutik lehen

ikusten, diren lur-aldeak «Açores» deithu urar-teetan dire. Ondikotz, urrunerat gintuen bakarrikikusi! Behin edo bertze. «Cuba» han gelditu izatuomen da eta ongi nahiko ginuen aldi huntan eregeldi zadin, bederen hango jendea nolakoa denjakiteko, handia ala nanoa, xuria ala beltza, jen-dekina ala lapurra. Bainan etzen hurbildu ere.Eta delako lur-aldeez haurrean gogo-kontra gureerrientarekin ikasiez kanpo, hitz bat ez dakiguberaz orai ere!

Portugaletik hamahirur ehun kilometretandire urarte horiek, itsasoan galduak bezala, etaerresuma horren meneko egundainotik: lur on,zer-nahi fruitu ekartzen dutenak. «Angra» dei-tzen da hango hiri nausia. Orotarat baditakeurarte guzietan berrehun-ta berrogoi-ta hamarmila egoile bezala.

Mila lau ehun eta hogoita hamekan (1431)atxeman zituen urarte horiek «Cabral» deitzenzuten portuges itsasturi batek. Delako itsasturi

Page 10: Zerbitzari, Metsikorat

horrek berberak atxemana da ere, artean errate-ko, Bresileko eskualdea. Nola deithu zituen«Açores» urarte hauk? Ez dakigu. Errana dabakarrik han gaindi zer-nahi miru badela, etanola hango mintzairan «açor» deitzen baitamirua, hortarik gogoratu zitzaiola delako izena:hala bada halabiz.

Dena dela, Açores urarteak ere laster itzalduziren begi hobereneri: hango mendiak berak ezdoazi alabainan zeruraino eta, jada erran bezala,gure untziak egiten zuen bide! Oren pare batenburuko, edo menturaz lasterrago, deus etzenberritz ageri zerua eta itsasoa baizik, salbu ur-eremu zabalean han-hemenka gizaurdi (mar-souin) andana batzu, jauzi eta jauzi untziariburuz heldu, norbeitek zerbeit besainka igorrikoziotelako inguzinan.

Beraz, bertze bospasei egunen bidea eginbehar da, itsasoaz begiak kasik ase arte, bertzeurarte batzu urrunean ikusteko: «Bermudes»deitzen dituzte.

Hor, arras lur guti omen, bainan hobereneta-rik. Ez omen ditake-eta sinhets zenbat eta zen-bat baratzekari biltzen duen horko jendeak, lurra

Page 11: Zerbitzari, Metsikorat

ibili ere gabe! Hargatik, ez dakigu hain laket-lekhu othe diren Bermudes urarteak. Dakigunada erretzeko beroak ari zirela hain gaindi, gu ira-gaitean. Español itsasturi batek atxeman zituenurarte hauk hamaseigarren mendean: oraiAnglesenak dire, beren hamabortz mila arime-kin.

Hein hortan, jada ageri zen Ameriketarat hur-biltzen ari ginela. Alde batetik, itsasoa ezti etalegun, eta bertzetik, jada erran dugun bezala,erretzeko beroak! Athorra bizpahirur orenetarikaldatu behar! Zorionez, zure bokataren egitekobethi baduzu mariñeletan bat edo bertze! Ezdauzkitzu, ez zure athorrak elhurra bezen xuriitzuliko naski, bainan saria ere araberan ematendiozu. Eta zuk ez bada bethi nahi zinuena…harek badu nahi zuena!

Handik goiti, harritzeko da zenbat arrain ikus-ten den: hainitz ttipitto, xoriek bezen ongiairean, beren hegal motzekin, ehunbat metraegiten dituztenak, bainan marraso biribil(requin) frango ere bai, ahoa zabalduak, norbeiteroriko delakoan untziari jarraikitzen direnak.Lehen marrasoa ikusi ginueneko, nere lagun

Page 12: Zerbitzari, Metsikorat

gazteari erran nion, bideaz asetzen hasia bai-tzen: «Lagun, altxa bihotza! Seinale ona dukmarraso horren ikustea. Ez ahal gaituk Habana-tik hain urrun!» —«Hobe», zautan doi-doia ihar-detsi.

* * *

Biharamunean, Uztailaren laua zen. Goizekosei orenetan, bere hirur marruma handiak berritzeginik, gure untzia sartu zen Habanako portuederrean. Jada baziren han hamarbat untzi erre-suma guzietakoak: español, angles, alaman etaamerikano, batzu kargatuak, bertzeak kargatze-koak. Orroaz hasi ziren oro, alde guzietarik muuueta muuu. Hola egiten dute elgarri agur itsasoanuntziek.

Zer atsegina handik oren baten buruan, gurepaperak jaunskila beltxaran bizar xorrotx batiirakutsi-eta, zangoak Habanako lurrean finkatugintuelarik! Iduritu zitzaukun… segurki hala ezdelarik… zeruan sartzen ginela ifernutik!

Bainan Habana zerua dela? Fa, ez-eta aldekozerbeit ere! Sobera bero ari da han, hasteko.

Page 13: Zerbitzari, Metsikorat

Gero, portuan ikusten den jendea bekunke gaix-tokoa da. Haur batzu harra bezen biluz-gorrihantxe ikusi gintuen, sos baten eske gure ganatethorriak. Bainan nihork ez dezala uste izan soi-neko erosteko biltzen dituztela sosak haurhoriek: ez. Edaria ez othe da soinekoak bainolehenago?

Etxeak aphalak dire Habanan eta hemengoakbaino haxitago arruntean… nun-eta ez direntaula beltz batzuez eginak, zimitzen eta kukuso-en, bai-eta zorrien, egoitza hautuzko! Bainan,hala-hala, bazterra xoragarria da han gaindi.Hango loreen kolore min ederrak! Hemengoxoriak ere ez ditazke hangoekin pare! Eta hangofruituaren emana! Ez ditake amets ere zenbatden! Eta nolakoak! Ahotik ezin utzi dire hainitz,hain dute mami ona! Bainan «Gure Herria» ezlitake aski handi hango espantuentzat: begoberaz hortan…

Habanan nahiko ginuen pilota partida batikusi. Munduko plazarik ederrenak han dire. Ber-tzalde sosaren puntan harat biltzen dituzte nun-nahiko pilotari handienak: hala nola gure Xikitoez omen da hango Erdoza bi anaien aldean…

Page 14: Zerbitzari, Metsikorat

pilotarixka bat baizik! Omen erraten dugu ezenHabanan iragan ditugun oren laburretan, delakopilotariak nunbeit ziren.

Horiek hola, badire Habanan laketzen dire-nak. Metsikotik Eskual-Herrirat heldu ginelarik,bertze untzi batean bide egin baitugu DaguerreHazpandar jaun maitearekin, hura arras laketuada Habanan. Ez dugu uste, guk, laketuko ginu-keela. Beraz, bi egunen buruan berritz Metsikoa-ri buruz «Cuba» abiatu zelarik, sartzean bezalaportutik atheratzean hango untzieri harek etahari hango untziek agur eginik, bihotzean ezginuen zimiko handirik sentitu, ez-eta nigarrikegin.

Bi egun ematen ditu untzi on batek Habana-tik Metsikorat: hala eman zituen gureak ere.Larunbatean handik atheratuak, asteleheneanhan ginen xuxen «Vera-Cruz» deitzen dutenerresumako portu handienan.

Page 15: Zerbitzari, Metsikorat

III

Metsikoan ibiliak diren guziek gogoan duteVera-Cruz deitzen den portua. Erresumako han-diena da: bainan hitsagorik guk ez dakigu, lehenbehako batez untzitik ikusteko. Batere ez gintaz-ke beraz harri harat heltzean eginak balireorduan gogoratu zitzauzkun kopla pollit hauk:

Urrungo eltzea urhez,Harat gireneko lurrez.

Famak bai handi, bainan oro gezurrez!Etxe guziak iphurdiz daude itsasoari, aspaldi

xuritzekoak. Nun dire Eskual-Herrian maite gin-tuen etxe maite pollitak, izar ttiki batzu bezalamendian jarriak? Nun Eskual-Herriko teilatu gorrialegerak? Nun Eskual-Herriko athe eta leihopherde gustagarriak? Eskual-Herrian orok iduridute ongi-ethorri erraten dautzutela: Vera-Cruzhortarat hurbiltzean orok iduri dute aldiz: «zoazhemendik» erraten dautzutela.

Page 16: Zerbitzari, Metsikorat

Basoa bethe-eta behar da hustu: agur erranginioten beraz untziko adixkide guzieri eta gurephuskak harturik abiatu ginen kanporat.

Segurki eta halere, paperak erregelan behardire untzi batean sartzeko, bai-eta futxo athera-tzeko ere. Azpitik eta gainetik, aintzinetik etagibeletik nola behatzen dauzuten hantxe gober-namenduko mandatariek! Ez dute segurki, itxu-raz bezalakoak badire bihotzez, behar ez denbezalakorik nihor utziko herrian sartzerat,… bai-nan guzien buruan nahi duten guziak sartzenomen dire! Jainkoak daki nola… eta guk ere ba…

Gobernamenduko mandatari mokorren ondo-tik, mugazainen aldi. Nihork ez dezala kontra-bandarik ereman, maguzainek ikusiko ez diotela-koan. Kukuso baten itzala ikus lezakete naski.Deusik etzaiote eskapatzen. Bainan zerbeit onikbadute halere: oro ikusten dituzte eta oro sartze-rat uzten zenbeit sosetan truk. Hori ez balitz,gizagaizoek ez lukete bizitzekorik. Harritzeko dagurekin ginuen katalan batek zenbat seda sartuzuen berrogoita hamar liberako batean. On daondoko egunetan harat beharrak direnek jakindezaten hori, bidean odol gaxtorik ez egiteko.

Page 17: Zerbitzari, Metsikorat

Jakin baginu, ez ginuen hainbertze eginen gukere…

Veraz-Cruzen gauari buruz jautsiko denakbethi ongi eginen du adixkide bat porturat ethor-arazten badu. Han, ez ditake adixkideen gaineanbaizik konda. Bertzenaz, hel egin zozu begitartehobereneko laguntzaileari, hanbat gaixto zure-tzat! Beltzat eta zuriak, han oro phika bezenohoinak dire. Gure bideko lagunetan ere batekbaino gehiagok bere gostuz egia hori frogatuduelakotz, dugu hemen ezartzen, norbeiti orainobalia dakiokelakoan, bihar edo etzi.

Guk baginuen portuan gure gizona. Ordu arteez ginuen ezagutzen. Laster ezagutzak egin gin-tuen hargatik. Zer gizon on eta maitea! Hogoitahameka eta eskua badu, halako gizon bat, esku-ko duenak. Aspaldi han egoki, bazakien hangogizon eta xokho guzien berri. Gure lagunak orai-no portuan burua galdua ibilki, ezin antolatuz,eta gu jada han ginoazin Vera-Cruzeko karrike-tan ostatuari buruz, moro bekunde gaixtokobatzuen aldetik, ni erdi harritua, nere lagun gaz-tea arras izitua! Geroztik hameka aldiz irri egindugu elgarrekin delako arratsa aiphatu-eta…

Page 18: Zerbitzari, Metsikorat

Egia den bezala aithortzeko, ez ginuen hai-nitz behatu hango karriketako edergailueri, ezeta «Palacio municipal» eta hango eliza-nauziguziek goresten dituzteneri. Baginuen segurkibertze egitekorik eta horri laster ohartu zitzaiongure adixkide berria: gose amikatuak ginauden.Sartu ginen beraz hiriko ostaturik handienean.Akhelarren segur naiz badela hoberik. Afariaribegitarte egin giniola errateko guzurrez beharnuke mintzatu. Ez dut eginen. Egiak behar dubere bidea. Bada, urrikaltzeko litake bizpahiruregun barur litakeena, Vera-Cruzeko ostatuetanase on bat gero egiteko inguzinan. Jesu, Mariaeta Josepe! Nun ikasia ethe dute jateko molda-tzen hango ostalerek! Bertzela jaten dute segur-ki Itsasu Elizalderat doazinek!

Ostatua laster hustu ginuen beraz, hertzeakximur eta gure gidari maiteari milesker erranikMetsikori buruz abiatu, burdin bidez. Bederatziorenak ziren nunbeitan, bainan aspaldi ilhuna.Ez ditake kasik sinhets zoin goiz ilhuntzen duenherri hetan, uda bethean ere. Sei orenetan egunzabala oraino, eguerditan bezala… eta handik

Page 19: Zerbitzari, Metsikorat

oren laurden baten buruko ilhun tunta eta bel-tza.

Ilhunaren gatik, ez da hargatik hango jendeaetxerat bilduko. Orduan dire-eta gehienik athe-ratzen beren egitekoetarat! Hala nola zenbatemazte ez ginuen ikusi bide bazterrean tratuanari, lore saltzen gehienak, ostatutik burdin bide-ratekoan!

Vera-Cruzetik Metsikorat egunaz behar litakebethi bidea egin. Munduan ez ditake bide edereta xoragarriagorik. Vera-Cruzen gaua iraganbeharko batute ere, Metsikora doazinak ez diregauaz bideari lothuko: goizean abiatuko dire.Nere parte, sekulako urrikia banuke orai, ikusiakikusirik, Eskual-Herrirat itzultzean bederen halaegin ez banu!

Dena dela, laguna sartu zitzautan lasterlotan. Haren adinak hala nahi zuen. Eta ni hasinintzen aldeko jaun gazte batekin elekheta,erdaraz. Bai, jaunak erdaraz nere moldeko erda-ra batean! Geroztik aski trebatu banaiz, ordukojada banakien zerbeit, beharrarekin ikasia. Altaahal dena zen bada nere irakaslea ere, orai ohar-tzen naiz! Ez nuen ba behin aditu bere koinatari

Page 20: Zerbitzari, Metsikorat

erraten zangoak berotzen ari zelakotz: «Tieneslos patos calientes?» Etzen dudatzen eta ez danaski oraino dudatzen haren hitzek, trufarikgabe, hau erran nahi dutela: «Hire ahateak bero-ak dituk!» Holako errientarekin erdara nolazpeit-ko bat ikasi banuen eta bidean behin edo bertzeirri-egin-arazi, ez da harritzeko.

Iduri du gau bat, ezagutzen ez den bidebatean, ezagutzen ez diren jende batzuekin ira-gaitea, ikaragarri dela. Batere. Aski da nere lagu-na bezala lo eta lo egotea… edo nik bezalaMetsikano baten espantu ezin sinhetsieri alegibeharriak luzaturik, gogoa bertze nonbeit alha-tzea. Eguna ere ethorri zen, betbetan, goizekozeiak alderat. Oi, ordutik zer gure begien xora-mendua, zer gure begien ezin amestuzko asea!Emeki ginoazin eta lasterregi halere! Hango baz-ter xoragarria! Hango lurraren aberatsa! Hangobehi arthaldeak! Hots, bide hura, burutik buru-rat, egunaz egin behar litake eta urrats guziezgeldituz hobeki baino hobeki ikusteko: Jainkoaklurrean egin duen xokho ederrena ez bada, ede-rrenetarik bat ditake segur.

Page 21: Zerbitzari, Metsikorat

Bideko hiri eta herrixkeri ez gitzaiote hainitzohartu, deus ohartgarririk ez dutelakotz: jendeahargatik hurbildik ikusi ginuen. Eskual-Herrian,guziz igande arratsaldetan, gazte frango geltoki-rat (edo garalat) badoa nor ikusiko duen iragai-ten. Metsikorateko geltokietan, herri osoak ikus-ten ditutzu bilduak: zahar eta gazteak han direazkeneraino, batzu bere laneko soinekoetan,kasik athorra has, bertze batzu errege bezalajauntziak, oltzadarrak dituen kolore guziak jaun-tzietan eta… begitartean. Hemen hirietako nes-katxak berak ez du hango atsoak bezenbat irinmateletan ezartzen: ikusi ez baginu, ez ginuensinhetsiko. Alta ez dire ba laka bat irinekin erehainitz xurituko! Horiek oro zertarat heldu diregeltokietarat? Ez dakigu, bainan dudarik gabebertze egitekorik ez dutelakotz. Korbotza bainoalferrago da hango jendea.

Zerk gaituen bada bide hartan xoratu galde-tuko duteneri, ihardetsiko dugu hitz batez: baz-terrak. Bazterra da ederra. Zabala eta aberatsa,gizonak asma detzazken lore, belhar, landareeta zuhaitz mota guziekin.

Page 22: Zerbitzari, Metsikorat

Ondikotz, atsegin guziek badute beren neu-rria eta edertasun horiek guziak utzi gintuenlurreko ola zahar batzuen artetik geltoki ederbatean sartzeko. Metsikon ginen, bidean hama-zazpi egun emanik, hemezortzigarren goizean.Biderat, ethorriak han gintuen bi adixkide, JeanPierre Hiribarren eta Carlos Berriozabal.

—Agur, adixkideak — Ongi-ethorri… Eta hats-hartzeko astirik gabe, beibil batean ferrindinbaginoazin karrikaz karrika gure egoitza berriariburuz. Andere Berriozabal athean zagon, noizethorriko ginen, bi hirur alaba maitagarriekin:eta aldean bi Uztariztar, Edmond Detxart Portue-neko semea Thérèse Hiribarren jaun notariarenalabarekin. Agurrak laster egin gintuela bixtanda. Andere Berriozabal zen gure begitartea luza-tzen hasia zela ohartu… edo guk ginuen mahai-netik heldu zen usain gozoa usnatu? Denborarenburuan ez dakit. Dakitana da hautuzko gosaribatetarik, etxeko xakurrak etzuela egun hartanondar handirik milikatu. Irriz zauden bazterretikgure adixkide guziak: ez ginen batere ahalgehargatik, andere Berriozabalen etxea etxe batbaita ahalgetu behar ez dena, hain dire Berrioza-

Page 23: Zerbitzari, Metsikorat

baltarrak bihotz on ideki eta zabaleko jendeak.Geroztik etxe hortan egin dut hameka gosari,bazkari eta afari: bat ez dut lehen hori bezalagogoan atxiki. Egia erran ez da harritzeko: bez-peran hain afari hitsa egina ginuen Vera-Cruzen.

Page 24: Zerbitzari, Metsikorat

IVHemendik Ameriketarat doazinetan zenbatek

ez dute uste hango bereko jendea zozoskoa delaeta zakuan sar errexa? Laster ohartzen dire har-gatik, harat heldu-eta, hango jendea nun-nahi-koa bezen atzarria eta gauzeri ohartua dela,nihork ez duela haren bizkarrean diru handirikkondatuko. Ameriketako jendea ez balitz denbezen alferra, hemendik harat doazirek deus ezlukete egitekorik! Horra egia eta laster ohartunitzaion egia horri Metsikoan! Sos zerbeit haneginik heldu zauzkun Eskualdunek, beren izer-diaren gostuz egina dute segurki eta halere!

Andere Berriozabalen mahainari halako begi-tartea egin-eta, jende mota horrekin berehalaezagutzak egiteko gutizia eta errabia handibatek hartu ninduen. Hain xuxen, doidoia ikuste-rat ethorria zitzaitan nere haurreko lagun bat,Lorentxo Berho, Azkain Elizaldeko semea. Harinion galdetu hiriko xoko-moko guzietarat itzulilaster bat egin-araz zezadala. Ez ditake mun-duan atxeman Lorentxo Berho baino gizon mai-

Page 25: Zerbitzari, Metsikorat

tagarriagorik. Bethi orori atsegin egiterat ekha-rria, bethi nola derautzun atsegin eginen dabila.Hameka oren on eta eder iragan badut Metsikon,hari diozkat gehien-gehienik zor. Goiz hartan ereez nuen beraz nere galdearen bietan egitearenbeharrik izan. Berehala abiatu ginen «Indianoak»direlakoen ondotik.

Karrikan dabilan jendeketa guziaren artean,ezagut-errexak dire beren begitartetik leheniketa gero beren jaunzteko moldetik.

Hura begitartea! Nihun ez dute segurki lehengarhait-saririk irabaziko beren edertasunaren-tzat! Kopeta hertsi baten azpian, bi begi ttipinunbeit gordeak, edozoin gaturenak baino argia-go: sudurra zabal, ahoa oraino zabalago, kokotsaxorrotx, beharriak handi. Emazteak bethi buruhas, ileak dilindan, sasi bat iduri: gizonak aldizbethi harritzeko lastozko xapel batzu buruan…

Eta jauntzia! Emaztekiek ez dituzte orainoezagutzen Pariseko jauntzi-moldeak (modes)bainan zangarrak, besoak eta lepho-baphoakParisen bezen ageri dabilzkate. Gaineratekoandituzten piltzarrak, gorriago eta ederrago zaizko-tela iduritu zait bethi. Oinetakoak etzotzute

Page 26: Zerbitzari, Metsikorat

aipha, ez dakite zer diren edo ez dituzte maite,…nork daki zertako.

Bada, gizonek ere ahal den bezalako jaun-tziak dabilzkate! Bat ez dut ikusi ederkisko ema-nik. Galtzak ez dituzte nahi, galtxoinak aski zaiz-kote. Ez galtzerdirik ez oinetakorik. Athorra ereez dute segurki setazkoa! Ez-eta bethi xurieneta-rik!

Nola bizi diren direlako Indianoak galdetukoduteneri, lañoki ihardetsiko dut batere ez dakita-la. Lan errexenari lotzen direla maiz hori bai…eta hainitzek nahiago dutela eskuak gurutzatuzbizi, afer, izertuz baino. Egunean egunekoa, han-dik edo hemendik, irabazia edo ebatsirik, balin-badute, zer zaiote Indianoeri!

Badakit: oro ez direla hola bizi. Basherrietanbadire Indianoak beren izerdiaren gostuz oraiberen etxe eta ontasun ttipiaren jabe direnak.Nihork ez du lurra maiteago: nihork ez du hobe-ki artatzen. Nun-nahiko gizonak bezen langileakdirelakotz, deuse neskasik ez da heyen etxetan.

Bainan ehunetarik bat da holakoa. Bertzelauetan hogoi-ta hemeretziak lan eginaren etaerrextasunaren adixkideak, eta adixkide minak

Page 27: Zerbitzari, Metsikorat

dire, alfer hotzak, hots! Ahaide hainitz badualferkeriak. Alferra maiz gezurtia da. Ez da mun-duan nihor Metsikoako Indianoak baino aiseagogezurra erraten duenik. Hatsa bera gezurra du.Bainan zerbeit erraten dautzutenean, frogazozute gezurrez mintzo direla, batere ez diredurduzatuko eta beren gezurraren finkatzeko…bertze bat erran-eta, kito. Nere herritar eta adix-kide Basilio Barnetxen emazteari gertatua zaiolaixtorio hau deraukat arras. Egun batez, sehiaheldu zaio:

—Anderea, etxerainoko bat baitezpada eginbehar nuke: aita hil zaut.

—Zoazi, zoazi berehala eta ni hemen antola-tuko naiz ahal dutan bezala, behar den denboraguzia. Zoazi laster.

Handik ilabete baten buruan berritz helduzaio andere berari sehi bera:

—Anderea?—Zer da?—Etxerainoko bat baitezpada egin behar

nuke berritz.—Zertako?—Aita arras eri dut.

Page 28: Zerbitzari, Metsikorat

—Aita arras eri?—Bai, anderea.—Bainan orai duela ilabete bat ehortzi zinuen

zure aita!—Hala da,… ahantzia nuen.Ez dut, ikusiak ikusirik eta adituak aditurik,

batere dudatzen geroztik ere delako sehiari aitaberritz hil zaiola behin baino gehiagotan. Metsi-ko utzi nuen goizean edo bezperan, Uztaritzekojaun notariaren alabaren sehiari hola-hola erituedo hil zitzaion anaia. Ez dakit geroztik sendatuedo phiztu den. Harri nintake ez balitz egin.

Bertzalde alferrak maiz edatea maite du. Ezda Indianoak baino mozkor handiagorik. Gutizgehienak arrailtzen dire ahal duten guzian. Hanez dute arnorik, bainan badute «pulque» deitzenduten edari bat, izpiritu zerbeit dukeena. Harta-rik ari dire gophor betheka gizon eta emazte,gizonak baino are gehiago emazteak. Egia erranhango jendearen ezpain gorri zabalek iduri duteedariarentzat eginak direla. «Pulque» hortarikkarrikaren erdian atxematen ahal da: erratekomaneran, karrika xoko guzietan badire saltza-leak. Arratsa heldu delarik, barrika oraino

Page 29: Zerbitzari, Metsikorat

matxarde lodi eta azkar batzuen puntan ikustenez baduzu, jabeak etxerat eremana duelakotz,aise ohartuko zitazke nun saltzen zuten delakoedaria halere: hiruzpalau emazte, zabal-zabala,lo han ikusiko dituzu, lekuko, ezin ukatuzko leku-ko.

Hartako doia jastatu nahi izan dut «pulque»hortarik. On da guzien jakitea. Pitar tzar ustelduaiduri du edari horrek eta egiazki Indianoa beharda izan horren maitatzeko. Hemengo bahamiekez lukete nahi, segur eta segur…

Erranetarik, iduri luke beraz Indianoak aisebazterrerat utzi behar litazkeela. Hala dute egi-ten hemendik Metsikorat doazinek, nun-eta ezduten arras ezinbertzea. Hala ditugu utzi gukere, eta salbu lehen egun hartan ez gitzaizkotehainitz ondotik ibili. Hau erran behar dut harga-tik: Indianoak fede handiko jendeak direla. Noladauden elizan eta nola ari diren othoitzean bibesoak zabalduak! Alderdi guzietan badituzteberen elizak eta kaperak, hemengo ederrenakbaino ederrago eta aberatsago.

Barnetik egiten dute othoitz Indianoek alaaxaletik? Hori ez dakit. Heyen begitarteari beha-

Page 30: Zerbitzari, Metsikorat

tuz elizan, iduri luke saindu hutsak direla. Bainangero, othoitza bururatu-eta kanporat abiatzendirelarik, beha zozute eskuetarat; hamarretarikbederatzietan zerbeit ebatsirik atheratuko dire,edo itze bat, edo gakho bat, edo… aldeko lagu-naren xapela. Lorentxo Berho nere herritarrari,mahain sainduan, sakelatik moltsa ereman zionaldeko Indianoak behin! Metsikon ezagutu dutaphez Eskualdun bat: aita Laca. Aspaldi han bai-tago, nihork ez ditu hobeki ezagutzen Indianoak.Bada, aita Lacak erraiten zautanaz nekhe da,arras nekhe, Indianoari zerbeit buruan sar-araz-tea. Ebastea nihundik ere etzaio bekatu Indiano-ari. Jabeari dago zaintzea… eta zaintzen ezbadu, Indianoari hartzea.

Huna zerbeit, bertze aphez bati gertatua.Behin Indiano bat heldu zaio, biharamuneanezkondu nahi lukeela.

—Badakizu bederen zer den ezkontza?—Bizpahirur emazte izaten ahal eta bat hau-

tatzea, behinere ez panpatzeko xedearekin.—Adixkidea, katixima laburskoa duzu bihar

ezkontzeko. Ez dakit behinere ikasi duzun ongi.

Page 31: Zerbitzari, Metsikorat

Nahi baduzu, bururen buru elgarrekin ikusikodugu berritz, egun hasirik.

Eta hasten zaio haur bati bezala Jainkoa zerden, Jainkoa nun den, orotan dela. Baietz berazIndianoak. Eta hortan geldi, orduan. Biharamu-nean, berritz:

—Eian orhoitzen zaren atzo erranez. ZenbatJainko dire?

—Bat.—Nun da?—…!—Orotan.—Aita, behinik behin hori ez da egia.—Bai egia da.—Ez.—Bai eta bai.—Nik bizkitartean frogatuko dautzut nere

aitaren etxe teilatu gorri hartan ez dela Jainko-rik!

—Ori, mila pezo emanen dauzkitzut hori fro-gatzekotan!

—Emadazkitzu berehala: nere aitaren etxeteilatu gorrian ez da Jainkorik… zeren nere aitak

Page 32: Zerbitzari, Metsikorat

ez baitu etxerik, teilatu gorriarekin! Teilatu bel-tza du.

Norbeit doala halako kaskoetan zerbeit sar-arazi nahiz, suaren hiltzeko thu eginez bezalatsueginen du. Kasko gaixtoa dute Indianoek, bainanez dira zozoak. Eta hastean erran dutan bezala,nihork ez du, Indianoaren bizkarrean diru handi-rik kondatuko. Indianoak egun erdi batez ikusteaaski da, egia horren frogatzeko. Lorentxo Berho-rekin abiatu gabe ere banakien, hogoi urthe hun-tan Metsikon maiz eta maiz frogatu omenbaitu… bere gostuz.

Page 33: Zerbitzari, Metsikorat

VIndianoek bezala, Metsikoan gaineratekoek

ere fama tzarra dute. Harat joaiteko xedea hartunuelarik, zenbatek eta zenbatek etzaudetanerran ez nezala holakorik egin, han ez nueladeus onik kausitzen ahal! Zorionez, birika berelekuan dut eta etzautan den gutieneko izialdura-rik hezurretan sartu. Guzien buruan, zer dalurrean gertatzen? Jainkoak nahi duena. Eta hurabakarrik… Nere baitan egiten nuen, bertzalde,ez ahal nuela Alemanen kontra Frantziak egingerlan baino ikaragarrikeria handiagorik ikusiko,Eskualduna izanagatik lehen egunetik azkenerai-no gerla hartan ibil-arazi bainaute Frantsesek!

Ikusiak ikusirik, badakizue zer erraten dutanorai? Nahi duenak nahi duena erran dezalahemendik goiti, nik ehunetarik bat ez dutala sin-hetsiko hango ixtorioetan! Espantuak dire segur-ki handienak. Bethi gerla gorrian ari direla elga-rrekin Metsikanoak, bai; bainan elgarri min-ka,ez. Hango tiro eta zalaparta guziekin oraikotzitsasoak berak gorrituxea behar zukeen. Nihun

Page 34: Zerbitzari, Metsikorat

ez dut Veracruz-eko portuan baino udinago kau-situ! Eta sekulan orhoituko naiz nere adixkideJean-Pierre Hiribarrenek, irri xuri batekin, behinerran zautanaz:

—Muxas palabras, pocas obras, dituk hemen!Egun batez, hemengo egunkariek harritzekoespantuak eginik gobernamenduko soldadoekgobernamenduaren kontra altxaturikako solda-doekin egin gudu batez, Angles bat ethorri zukanikusi beharrez.

—Bertze egitekorik gabe?—Bertze egitekorik gabe, bai. Bizkitartean

Metsiko huntan lotsatu zitekan guti edo aski,etzadin hurbil gudu tokirat, han kausituko zitue-la oraino gorphutzak, ustelduak, harrek jaten ari.Eta holako…

Bainan hoa hi Angles bati buruan duenakhentzerat! Gure Anglesa joan zukan beraz,usain tzarraren kontra zer-nahi usian-oneria har-turik, joan bururaino… eta zer ikusi? Bi mandohilak.» —Eta gizonak? Hilik phiztuak dudarikgabe, azkeneko «Gure Herrian» aiphatu gizonttohura bezala-bezala!

Page 35: Zerbitzari, Metsikorat

Sehi eta egunkari-egile, oro bardinak direMetsikon: oro, gezurtiak. On dakiotela.

Egia erran, nola nahuzue odol ixurtzerik izandadien hango gudu gorrienetan? Soldadoek ezdute soldadoaren izena eta jauntzia baizik. Nolasoldadotuak ere dire! Ez da han xorterik edo ber-tzerik, zeren ehunetarik batek ez baitu herrikoetxean ageririk. Merkatu batetarat bil dadielagazte andanatto bat, gobernamenduak «lazoan»hartzen ditu eta soldado altxatzen. Ezar-arazorori nolazpeitka doakaten jauntzi bat eta… ade-lante, muchacho: cargado o no cargado, fuego!Ez da gero harritzeko holako soldadoak ez baduetsaiaren ondotik zapata pare handirik higa-tzen… eta higatzen baditu, higatzen ditu ihesjoaiteko oihan batetako gerizarat.

Hau ere erran behar da: soldado horietarikhainitz ezkonduak direla eta miletan nahiagodutela beren emaztea alharguntzen ikusibaino… berek alhargundu. Bainan hori, begohortan.

Zer dire bada hainbertze denboraz Metsikotikegunkariek ekarri dauzkuten gudu-berri lotsaga-rriak? Ez nintzen han; ez dakit. Bainan beldurra

Page 36: Zerbitzari, Metsikorat

nuke hango gerlariak etzirela ohoin batzu baizik.Milaka frogak badire: huna bat. «Novillero» dei-tzen den ontasun handi batean bizi da Baionesjaun gazte bat, Dorcasberro. Egun batez aditzendu etxe inguruetan ibilki zaizkola gobernamen-duaren kontra ziren soldadoak. Ez du dudatzenzer xedek dabilzkan han gaindi: bainan zer egin?Handik biharamunean urrunduak zituen berritz…etxexo zaldi guziak harturik.

Dorcasberrok gobernamenduari berehalagaldetzen diozka orduan bere soldadoak zortzibat egunentzat, bertzeek berritz itzulirik behiakebats ez detzoten. Metsikoan gobernamenduakgisa huntan bere soldadoak prestatzen ditu,heyen pagatzeko (ordaintzeko) esku-gain dute-neri zerbeit. Heldu zaizko beraz soldadoak Dor-casberrori… aintzineko egunetan han bereanebatsi zaldien gainean. Beraz… hango gerlak zerdiren hortarik ageri da!

Eta ez uste izan soldadoak direla bakarrikholakoak: aintzindariak, hobeak direla. Ez: tanti-ruri, orok elgar iduri. Mami beraz eginak direnausi eta muthilak: denik ere, muthila bainoohoinago dela nausia! Huna jada aiphatu Dor-

Page 37: Zerbitzari, Metsikorat

casberrori jeneral batek igorri mezu bat: frogahoberik ez da nere erranaren finkatzeko.

EJERCITO REVOLUCINARIOCOLUMNA VOLANTE

Señor Gerente del Ing. NovilleroMuy señor nuestro y amigo,«Nos es grato participar a Usted que,

encontrandonos operando por esta zonacon una columna de 150 hombres yestando dispuestos a impartir garantias atodos los elementos de orden y trabajo,recurrimos a Usted con el objeto de queesa negociacion nos muestra en cantidadde 2.000 pezos por el sostenimiento denuestras fuerzas, en la inteligencia de quedispongan de garantias amplias su perso-na, sus intereses y sus empleados. De noacceder a nuestra peticion no nos hace-mos responsables de lo que suceda en lofuturo. La cantidad de 2.000 pesos quehoy le pedimos se servian enviarlas con elportador.

El General GANDEMOEl Coronel NARCISSO

Page 38: Zerbitzari, Metsikorat

Delako Gandemo hunek ziozkan Dorcasbe-rrori goraxago aiphatu zaldiak ebatsi. Ez dezaketfinka aski kopeta izatu zuela gobernamendukosoldadoekin ethortzeko handik laster, bainan eznintake harri. Zertaratzen den gizona lanean arigabe bizi behar duela buruari eman diolarik!

Nago munduan othe den gizonik Metsikanoakbezenbat harrabotsa maite duenik. Harritzekoda zer musika terrentak aditu ditudan Metsikonilhabete batez. Urhatsik ez ditake han egin xirri-bit zerbeit, xirula edo guziz «phonographe» dire-lakoetarik entzun gabe. Bertzerik ez dela, Metsi-kanoa orenak eta orenak ariko zautzu barrikahuts bati joka. Berritz ere diot, emozu hari harra-botsa. Hainbertzeraino nun Calles herriko buru-zagia bere karguan sartu delarik aspaldisko,manua izan baita Metsikano guziek beren ale-grantiza ager zezaten zerbeit gisaz, erran tenorebatez, eta tenore hartan gizon, emazte, haur,agure eta atso, oro karriketarat atheratu baitireetxeko padera, pertz eta pegarrekin, heyeri joeta jo. Hango kalapita oren batez! Eta horrenga-tik Metsikanoek erranen dautzute ez dutela

Page 39: Zerbitzari, Metsikorat

egundaino herriaren buru holako gizon burukorikikusi!

* * *

Horra zer jende motarekin duten egitekoMetsikorat doazinean gure herritarrek. Errandezaket ez direla hain gaizki heltzen halere.Eskualdunen eskuetan dire hango lantegi han-diskoenak, saltegi ederskoenak, «haciendas»gizenenak. Batzu eta bertzeez hitz bat erratekoxedea nuke ondoko egunetan «Gure Herriaren»irakurtzaileeri luzeegi ez bazaiote hango ibil-aldia.

Page 40: Zerbitzari, Metsikorat

VIMetsikorat joanak diren Eskualdunetan anda-

natto bat bada esne tratuari emanik eta tratuhorri esker sos alde eder baten egiterat doanik.Hirietan esne hainitz behar da. Hiri bat othe damunduan, jende arauka, gehiago behar duenikMetsiko hiriak baino? Hainbertze emazte alferbada bertze jateko zerbeiten senharreri eta hau-rreri egiteko lanik hartu nahi ez dutenak! Harri-tzeko da zenbat esne sartzen den beraz hangokarriketan! Lehen aldikotz Metsikorat doanari,bada zerbeit ehun urhats guzietan begiak jotzendiozkana: hitz hauk: Leche pura, leche pura .Laster ikusi ginuen Eskualdunen esne saltegiakzirela, gutiz gehienak.

Iduriz deus ez da esne tratua baino errexago-rik: aski da behiek emana saltzea. Later erranada hori. Errana bezen laster eta aise egina balitz!Hamar pinta esne saltzeko dituenak, ba, lastereta aise eginen ditu! Bainan milaka direlarik pin-tak, bada urhats ederrik egiteko. Ez da gau guzizloz asetzen, hango esne-tratularia segurki! Ideki-

Page 41: Zerbitzari, Metsikorat

tzen ez baditu begiak, idekitzen ere beharriak,tratu horri lothu den Eskualdun gaizoak ez dauz-ka berritz ikusirik hemengo mendi maite, ithurrieta ibaiak! Beha bada. Behien arthatzeko etadeizteko, nahi eta ez, hango langileak beharditu. Alferrak eta ohoinak dire arruntean. Nola ezditu beraz zaindu behar nausiak? Langileakbezala maiz, zorigaitzez, saltzaileak ere hangoakdire. Zertan da nahi dutenaren egiterat uztenbaditu? Eta nahi dutena eginen dute, bethi gai-nean ez bada. Hortarik amets ditazke nausi gai-xoak ibili behar dituen harat hunatak eta izanendituen buru-hausteak!

Dena dela, Metsikon, iragan ditugun egunlaburregietan, zoriona izan dugu —ezen zorionbat zaiku— bizpahirur lau Eskualdun kausitzekotratu hortan ari direnak, Azkaindar eta Urruñar.Heyeri esker «Gure Herriak» egun xehetasunzenbeit eman detzazke. Berant bada berant,orori milesker hemen.

Metsikon kausitzen den esne-etxerik handie-na «Los Pirineos» deitzen da. Mila behiz goitibadute etxe hortan. Jabe bat baino gehiago badahor, hargatik: ororen buru, Marquazuza izena

Page 42: Zerbitzari, Metsikorat

duen Eskualdun adineko bat . Hiriko hamar karri-ketan baditu etxe horrek saltegiak.

Horren ondotik esne-etxe handiskoenetarikbat «San Javier» delakoa. Hango nausiak bainomaitagarriagorik munduan ez da. Bi, hirur-laue-tan hango barneak bururen buru kurritu ditugueta galde ditazken xehetasun guziak galdetu,nihoren beltzuririk gabe. Bai, zer jende alai etaonak San Javieren!

Metsikotik hogoibat kilometretan da sanJavier mendi alderat, ahal den bezalako bidebatzuetan barna. Etxe handi bat, bere kaperare-kin, komentu bat iduri. Etxeari hurbil, bospaseiatherbe handi eta atherbe horietan, lerro lerro,zezen, behi eta miga, zazpi ehun buru bezala.Arraza holandesa da san Javierekoa, ez omenbaita han hobeki eman dezakenik. Behi bakho-txak bere bortz milako hura balio du. Zezen batbada berrogoi miletan eman ez lezaketena. Ezdute behirik atxikiko hamar pinta bederen ema-ten ez baditu. Batzuek harritzeko ketak ematendiozkate eta bat ikusi dugu aspaldi hartan hogoi-ta zortzi pinta egunean ematen zituenak. Arthopherdea eta luzerna diote ematen jaterat buru

Page 43: Zerbitzari, Metsikorat

horieri guzieri. Behar dela phazka hoinbertzebururen asetzeko erranen duteneri, ihardetsikodugu badela nasaiki. Ez dire han hemengo lurberak. Lur ustel aberats batzu dire, hamarmetretataraino. Luzerna —alfalfa erraten dioteMetsikon— ilabete guziez phikatzeko da, sutanethorria, gizona bezen gora. Bertzalde Eskual-Herri guzia zazpi aldiz itzulikaturik ere AldudetikSanta Grazirat eta Endaiatik Ezteren-zubirat, ezda halako etxalderik kausituko. Zer eremuak!Zenbat oren ez othe litazke behar inguruarenegiteko? Zaldiz baizik ez baitugu inguru horiegin, ez dezagun neurririk eman. Bai, zaldiz egindugu, guk, eta… bizpahirur itzulipurdikoren goz-tuz oraino! Eskual-Herrian, Uztaritzeko haranak,Errobia erdian, begiak asetzen baditu, zer da biz-kitartean hor ageri dena hango ikusgarriarenaldean? Iguzkiaren aldean itzala.

San Javieren ez dugu uste behi esnedunakbehinere kanporat libratzen dituztela. Hanberean diote beren aska luzeetan, egunean bialdiz, besotara bat pherdailu jan-arazten. Uraere aldean dute. Azpiez ez dute zeren kexa. Ezdiote ez othe ez iratze, deusik ematen azpian

Page 44: Zerbitzari, Metsikorat

behieri. Garbitasuna errexenetarik da beraz;untzitaraka ura igorriz behien zangoetarat egi-ten dute. Behiak ere, goiz guziez, urarekin garbi-tzen dituzte, hemen gaindi hainitz etxetan hau-rrak egiten diren baino hobeki.

Ez gaiten San Javieretik urrunt bertze zerbeitikusi dugula han behinere ikusi ez ginuena errangabe: Metsikorat heldu gabe esnea itzul bailita-ke, horren behar den trenpuan emateko tresna.Ez da gehiago debrukeriarik gizonak asmatzenez duenik eta kontu —kontu!— ondoko egunetanez duten kausituko sekulan ez hiltzeko erreme-dio zerbeit. Bainan gizona hobeki othe litakeorduan?

Metsikoren bertze aldean, hiriari hurbiltxago,bertze esne-etxe bat ikusi dugu. San Andres duizena hunek. Ez da San Javier bezen handia SanAndres. Hirur ehunbat behi othe den han? Bai-nan zer behiak! Eta nola artatzen dituzten! Loriada barne hetan ibiltzea eta nun-nahi belhaunikaditake zikhintzeko beldurrik gabe. San Andresenere arraza holandesa dute. Hamar suisa balin-badituzte, munduko gorena. Langileak, hangoe-tarik: bainan saltzaile, nausia bera «calle san

Page 45: Zerbitzari, Metsikorat

Geronimo» deithu karrikako etxe batean. Haratheldu zaizko, goiz-arratsetan, nihunereko gizonxahar, atso ximurtu eta haur mukitsu guziakbere untzien bethetzerat, sosa eskuan. Sosaeskuan, bai, bainan uste duzue bat bakharrabaden bere baitarik ordainduko duenik? Ez. Ale-gia ahantzi, etxerat abiatzen dire oro, oihukagibeletik aditu arte. Nolako mundu, halakomolde. Xoxoa ongi litake holakoekin! Gaizo Car-los segurki!

Page 46: Zerbitzari, Metsikorat

VIIHuntaraz geroz, ez othe dugu hitz bat erraten

ahal Metsikon gaindi ikusi dugun laborantzaz,nahiz naski Eskualdun guti den han direnetan lurlaneri emanik?

Han bereko laborariak ez dire bada, hurbil-tzeko ere, hemengoak bezen aintzinatuak. Lurrahain aberatsa da, han, eta aroak hala laguntzendu nun hango laborariak ez baitu lan egiterik.Errextasunari ematen da. Ez duzu behinere lurbaten ontzen ikusiko. Hiriko zikhinak aski lituzkeontasunean hedatzea: merke eta aise eskuraletzazke. Etzaio balio. Etzaio naski egin beharduela edo egin dezakeela, gogoratzen ere. Hala-hala hango ontasun guzietan ur-haska eta arroi-la ederrak ikusiko ditutzu, nor-nahi izan dezatenjabe.

Lurraren ibiltzeko hemengo molde bertsuakdituzte. Iraulden hemengo goldearekin ari dire:bi idi aintzinean hinkili-hankala joaki, laborariaakhulo bat eskuan gibeletik. Otso-emaile beha-rrik ez dute hargatik, burran bezala sartzen baita

Page 47: Zerbitzari, Metsikorat

hango lur ustelean goldea. Bada, arhatzen ezdute denbora handirik galduko! Behin irauliduten lurra hemen hamarretan arhatu denabaino hobeki da! Lan gutirekin beraz hango labo-rariak hemengoak baino probetxu hobeak ditusegurki!

Hango ogia, hasteko, hemengoa baino ede-rrago da. Ez dugu, guk, ederragorik ikusi Fran-tzian, Espainian eta Italian ibili ditugun urhatsguzietan. Are gutiago Eskual-Herrian BilbaotikDonibane-Garazirat eta Iruñatik Maulerat ibiliditugunetan!

Eremu ikaragarriak ogiz egiten dituzte Metsi-koan. Nola egiten dute gero ogi horren guziarenjotzeko? Hemen orai gehienetan bezala mekani-kari lothuak dire Metsikanoak. Lehen, berenmandoeri joarazten omen ziozkaten, gaineanharat hunat egun osoak ibil-araziz, hortarat kon-denatu batzu bezala. Herri bezenbat molde.Metsikano zaharren moldea etzauku batere ber-tze bat baino astoago.

Oloari ez diote hainbertze begitarte egitenleku hetan. Nun edo nun egiten dute bizkitar-tean, pherde delarik zaldieri emateko.

Page 48: Zerbitzari, Metsikorat

Hala-hala arthoa nun-nahi bada ausarki: ogiindianoa erraten diote. Arthoarekin dituzteMetsikanoek egiten «tortillas» deithu talo batzu,karrika exkinetan edozein atso zaharrek saldukodauzkitzunak bere esku zikhinetan ongi fartzituondoan. Hortarik jateko aski bihotz duena, ez dugoseak hilen! Ogi eta artho bihiaren ehotzekoeyhera ederrak badituzte Metsikoan. Bat ikusidugu Juan de Yrigoyen Eskualdunarena: hemengaindiko eyhera ederrenak baino ederrago da,eiki.

Metsikoan badute oraino halako baba beltzbat arras maite dutena: han «fricollis» du izena.Hango jendeak bezala hemendik doanak erebegitarte egiten dio baba horri… mahainean.

Lur sagar guti hargatik. Dena ere, txarra etaez han-batekoa. Hemen aithortu behar dugu,hemengo baratzekari gehien-gehienak kausibaditazke hango merkatuetan, ez dituztela hur-biltzeko ere hemengoak balio. Tipulak onak direbizkitartean, xuri eta eder. Loraza eta azak erehemengoak bezalatsukoak.

Eta fruitu edo igaliak, Gipuzkoan erratenduten bezala? Hemendik eremaneri behinere ez

Page 49: Zerbitzari, Metsikorat

diote ongi har-arazi. Bainan han berekoek nihun-goeri zorrik ez diote. «Banana» direlakoetarikihaurri bada. Zuhaitzetik hartzen duzularik igalihori, ahotik ezin utzia da. Ez gaituzte naski aisesinhetsiko hemen «banana» jaten ari direnek,hemen ez baitire segurki hain onak! Hemengobananek ez dute hangoen aldean pipa bat taba-ko balio. Bai, pipa bat tabako! Guti baino gutia-go balio duen zerbeitentzat, horra zer erratenduen egundainotik, Bainoako aphezpikutegianidazle eta jaun kalonje handi den J.S.P. gure Mila-frangar adixkide xaharrak…

Bertze igali bat bada Metsikoan «mango»deitzen dutena. Mango horietan bada guzietarik.Ttpipiak, arras eta arras onak dire. Handiek,hala-hala, halako usain eta gustua dute nun,zeruan «mango» handirik jan behar balitz, sain-du handienek ez bailukete han sartu nahi!

Mahatsik ez dute Metsikon, guk kurritu ditu-gun eskualdetan bederen, eta ez dugu uste ber-tze nihun ere hainitz baden. Mahatsaren orde,«maguey» deithu landare bat. Hartarik dute egi-ten jada behin aiphatu dugun «pulque» hangoedaria. Hango jendea »pulque» hortan ithoa

Page 50: Zerbitzari, Metsikorat

dago, bainan hemendik doazinek ez dute mozkorhandirik tiratzen pulque-tik. Landare horrekEskual-Herrian ere ederki har lezakeela dauka-gu, han eta hemen ondo batzu ikusi baititugueder eta fresko. Bainan zertako ginuke? Eskual-dunek hobe diote segurki Iroulegikoari begitarteegitea!

Eskual-Herriko zuhaitza frango Metsikoanikusi dugu. Huna oraino gogoan ditugun zenbeit:haitza, zurtzuria, agina, lizarra, haltza, urkia etahan-hemenka lerra mota batzu.

Loreak ez ditugu zeren aipha. Gizonak ezdezake asma zenbat den eta zoin ederrak diren.Munduan bertzerik ez balitz ere, Metsikoan denlorealdeak froga lezake Jainko handi bat badelasegurki hoinbertze, hoinbertze eta hoinbertzeedertasunen amesteko bereko!

Bainan norat goazi? Laborantzaz hasi etahorra nun lerratu garen laborantzarekin gutiikusteko duken zerbeitetarat: loreetarat. Eskual-Herriko laborariek ez dute astirik loreen ondotikibiltzeko. Hangoek, ez dute ondotik ibiltze beha-rrik: athean nahikoa badute, bainan ez diotebehatzen ere. Utz detzagun beraz loreak han,

Page 51: Zerbitzari, Metsikorat

bethi bardin eder athera ditela lurretik hemendikharat doazinen xoragarri, zeruko Jainko onaribihotzak altxa-arazten dituztela, sobera lurrarijosterat utzi gabe.

Page 52: Zerbitzari, Metsikorat

Itsas bertzaldeanDuela dotzena erdi bat urthe, Uzta-

ritzeko ikastegi ederra has-arazizuelarik, lan horren bururatzekodirua xuhursko zuela eskuetan iduri-turik, Baionako jaun Apezpikuakmandatari batzu igorri zituen itsas-bertzalderat. Denboraren buruanhuna nun eskuratzen dugun manda-tari horietarik batek hango Eskual-duneri egin zioten mintzaldia.Berantegi othe da «Gure Herrian»ager-arazteko? Ez. Eskuaraz eginaden ber, mintzaldi horrek agertubehar du segurki hemen. Egileakbarka dezagula gure ohointza tti-pia… Erran gabe doa, mintzaldi haunihun etzela oraino agertu.

G.H. HERRITARRAK,

Atzerrian lurra garratz,Oina ibil egik baratz:

Page 53: Zerbitzari, Metsikorat

dio Eskual-Herriko erran zahar batek. Bainanhoinbertze Eskualdun den tokian arras atzerrianothe naiz bada eta ba othe dut egiazki behazto-patzeko irrisku handirik? Etzait iduritzen. Zabal-zabala bihotza ideki behar dautzuet berazhemen, zerk nabilkan, hartan ikus dezazuenmintzaldi txar eta tzar huntan baino hobeki.

Ez, enau lotsatu zenbeit aldiz hain lotsagarriden itsaso zabalaren orroak, ez-eta duela zen-beit denbora beren hegaletan egunkariekEskual-Herrirat ekarri daukuten hemengo nahas-mendu handiaren famak!

Egia erran, nere buruari eman banio kontubakarrik, ehun estakuru kausituko nituen, ba,sor-lekhu maite hartan egoteko. Bainan zertanlitake mundua, bethi bereari balago bakar-baka-rrik gizona?

Herritarrak, beharra eragile handi dela zen-batetan ez duzu irakurtu zuen liburuetan? Bada,beharrak ekarri nau ni ere hunat, irriskurik balin-bazen irrisku horien gatik, gure Eskual-Herriamaitagarrien-maitagarrienik den sasoin huntan,han begiak eta bihotza hala asetzen dituzten

Page 54: Zerbitzari, Metsikorat

lerro aphaindura eder guziak utzirik dela landarefresko, dela lili maite, eta oro!

Baionan Eskualdunek badugu apezpiku xaharbat, apezpiku saindu bat, apezpiku handi bat.Harek galdetu bezen laster, untzia hartu dut. Etahuna nun naizen…

Herritarrak Baionako jaun Apezpikuaren ize-nean, hango Eskualdun guzien izenean, bai-etagogo onez lurpean bere ezdeustasunak gorde-araz lezaken mandatari hunen izenean guzieri:Agur! Agur bihotzaren erditik!

Bainan, jada zuen begietan galde bat ikustendut: zerk ekarri nauen Metxikorat? Zerk? Huna.Diru beharrak! Baditake mementu huntan zuerizerbeit galdetzea ardiak ahuntzari ile galdetzeadela. Hemen izatu ditutzuen nahasmendu ikara-garrien ondotik, dirua xuhurtuxea ditake moltsajorienetan. Ez dut, nik diruketa handirik nahi. Niknahi dutana da guziek, bai guziek, zerbeit, gutibada guti, eman dezaten, hemendik sor-lekhuratberritz itzuliko naizelarik, Baionako jaun Apezi-kuari, Hango herritarreri egiaz erran dezotedan:Metxikon ditugun anaietan bat ez da Herria orai-no maite ez duenik!…

Page 55: Zerbitzari, Metsikorat

Eta zertako diru hori? Hazitik bihi da erranaeta mila aldiz zeronek frogatu duzue egia dela.Bai, hazitik bihi. Emadazue hazia, zuek. Eskuaragarbiz hazi hori deitzen da dirua, erdaraz detrigo deitzen den bezala. Eta nik hemendik ere-manik, Baionako jaun Apezpikuak erainen duberehala eta hazi horrek sarrixago ekarriko dubihia. Bihia, erran nahi baitut Eskualduntasungehiago sor-herrian…

Eskualduntasuna! Guretzat munduko aberas-tasunetan lehena eta handiena! Ezik, parerikothe du gure mintzairak? Othe da hain garbirik,hain goxorik, hain ozenik? Eta gure jostetak?Pilota paregabea? Ohiko dantza garbi arin etapollitak? Motxiko, salto motx, aurresku eta abar?

Ondikotz, miletan ondikotz! Emeki-emeki etabat bertzearen ondotik, Eskualdunek kontu eginfaltaz, oro galtzen ari ditugu! Gure karriketanhaurrak ez dire gehiago erdaraz baizik mintzo!Laster basherrietan barna, mendi gainetan bere-tan, Eskuararik entzunen othe dugu gehiago?

Soldado ibili diren egunetik gure muthikogazteak kanpoko kantu ahal den bezalakobatzueri eman zauzku, herrikoak utzirik; eta

Page 56: Zerbitzari, Metsikorat

gure neskatxeri, beren bulhar ederrekin, oraikomoda higuingarriek boza bera ereman diote, doi-doiako bat ezpain puntetan utzirik! Haurrek nunikasiko dituzte beraz arbasoen kantu maitaga-rriak? Ala igande arratsetan ez othe dugu gehia-go aditu behar:

Nahiz ez den gazteluaMaite dut nik sor-lekuaAiten aitek hautatua?

Herritarrak, hori ez aditzearekin ez othe zautidurituko, herritik kanpo

Nunbeit naizela galdua?

Galduko da Elizanbururen izena! Galduko,Ipharraguirren izena! Ganixon eta Mirentxuksekulan ez dute ikasiko:

Ara nun diren mendi maiteak,Ara nun diren zelhaiak,Basherri eder xuri-xuriak,Ithurri eta ibaiak…

Page 57: Zerbitzari, Metsikorat

Zer zorigaitza! Erran ditake-eta zorigaitzenzorigaitza hori dela!…

Eta, bertzalde, phesta egunetan dantzaarrotz batzu dantzatuko dauzkute Sara, Hazpar-ne eta Baigorriraino! Orduan akhabo xirulak,akhabo ttunttunak! Eta, hitz batez dena errate-ko, akhabo Eskual-Herria!

Zer bihotzmina eskualdun odol xortarik orai-no zainetan doakiotenentzat! Eta, bada, hortaratgoazi! Zer diot hortarat goazila? Ez othe garejada hortan? Eta gure arbasoak berritz lurreratitzul balite nola harri litazken! Menturaz ez luke-te gehiago Eskual-Herrian egon nahi! Atzerri,Otserri zuten beren denboran erraten. Ez dakitorai ez othe luketen Eskual-Herri, Otserri erranennigarra begian? Bai, Eskual-Herri, Otserri…

* * *

Ordu da beraz gure lotik, lo galgarritik, atzargaiten Eskualdunak! Ordu, hortzez eta haginezguziak loth gakion lanari, kanpotarrak eta kan-potarrek beren molderat egin Eskualdun berri

Page 58: Zerbitzari, Metsikorat

batzu Aberriaz arras nausitzerat ez uzteko!Ordu, norbeitek xede hortan zerbeit hastenbadu, ez eskua, bainan eskuak berehala emandetzogun!

Eta herritarrak, huna nun Baionan 75 urthee-ri buruz doan jaun Apezpiku saindu hura oihukaari zautzuen orai berean: Zuek, San Inazio etasan Frantses handien herritarrak, Joanes Mayor-ga eta aita Garicoitz handien herritarrak, oro, baioro, zatozte othoi nere laguntzerat! Lurren herri-rik ez da zuen Herria baino maitagarriagorik,bere mintzaira ezti, pilota eder eta dantza polli-tekin! Ez dut nahi horietarik deus gal dadien!Horra zertako Eskual-Herriaren bihotz-bihotzean,Uztaritzeko hiri ederrean, etxe baten egiteratnoan, han Eskual-Herriko haur ttipieri, bizitzekobehar dituzten bertze guziekin, zuen mintzairaeta ohikuntza zaharren egundaino bezala berritzmaitarazteko! Bai oro zatozte nere laguntzerat…

Hango Eskualdunek ederki ihardetsi diotesegurki beren jaun Apezpikuaren oihuari! Ausar-ki eman diote segurki! Bainan, ausarkia bera zerda egungo egunean? Esku-lana hain khario da!Hain khario harri, zur, eta oro! Ez, ez ditake

Page 59: Zerbitzari, Metsikorat

beraz lanaren bururatzerat hel gure jaun Apezpi-kua hango diruarekin bakarrik. Argentina, Chile,California eta Metxikotik lagunt balezate Eskual-dunek! Orotarat igorri edo igorriko ditu mandata-riak. Ni igorri nau zuen ganat.

Eta orai, herritarrak, Eskualdunen jaun Apez-pikua, gure Herria hain maite duen jaun Apezpi-kua, han dago begia hunat itzulia. Segur naizothoitzean ari dela hemengo mandatariak zuenbihotzak hunki detzan, hil ez dadin Eskual-Herria…, gure Eskual-Herria!

Bainan ikharan nago, ni. Nihundik nahi nukehemengo Eskualduneri buruan eta bihotzeansar-arazi zer amodioa duen jaun Apezpiku sain-duak gure Aberriarentzat eta ez dakit hartu kar-gua behar den bezala betheko othe dutan?

Bai, ikharan nago, neronek ere Eskual-Herriabaitut maite guzien gainetik, neronek ere ustebaitut egin duela eta arras egin Eskual-Herriare-nak berehala iratzarturik xutitzen ez badireEskualdun guziak, haren alde, bethi bizi dadin…

* * *

Page 60: Zerbitzari, Metsikorat

Eta zuek, herritarrak, zer diozue orai? Egunbatez nahi duzue Eskual-Herrirat itzuli azkenurthe batzu beren han iragaiteko? Haatik, berritzere behar dautzuet erran: atzeek ebasten aridaukute Eskual-Herria! Nahi duzue sarrixagoatzeekin bizi? Nahiko duzue, gureen orde zer-nahi erdarazko kantu aditu? Nahiko duzue, pilo-ta utzirik, zuen haurrek jo dezaten hiriko jostete-tarat? Badakit ezetz…

Beraz, esku emozue guziek Baionako jaunapezpikuari. Lagunt zazue ahal duzuen moldeaneta ahal duzuen heinean. Eta hola sarri itzulikozaizte Eskual-Herrirat. Bai, Eskual-Herrirat! Ez,atzerri edo otserrirat…

* * *

Huntan akhabo dut. Edo bederen akhabatze-rat noa. Kondatua da egun batez Iruñako hirieder eta aberatsari buruz zoala Carlos Quinto.Artean errateko, ez ahal zabilkan deus onek!Dena dela horra nun buruz-buru egiten duenlaborari batekin eta huni Iruñako berriak galde-

Page 61: Zerbitzari, Metsikorat

tzen diozka. Eta laborariak lañoki ihardesten dio:«Iruñan aurthen gari asko!»

Carlos Quinto nigarrez hasi omen zen: !Ah,Iruñan gari asko…, Iruñan gari asko? Eta, futxo,batere ez enetako!»

Hemendik zenbeit egunen buruan neri erehemengo berriak galdetuko dauzkit Baionakojaun Apespikuak eta, ikusiak ikusirik, nik iharde-tsiko diot «Metsikon badela oraino diru asko».

Nigarrez ez dezadala erran: «Zer, batere ezda neretako?» Bai izanen da zerbeit harendako,hemengo Eskualdunak nihungoak baino Eskual-dunago direlakotz. Ala ez othe, herritarrak?

Den gutieneko dudarik gabe dautzuet berazguzieri egundanik erraten: Milesker! Milesker etagora Metxikon bethi hoin Eskualdun daudenEskualdunak!… Gora Eskual-Herria!