ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada...

32
ZER EGIN ARTILEAREKIN? ARDI LATXAREN ESNEA DIRU ITURRIA DA ARTZAINENTZAT; ARTILEA, BERRIZ, GAUR EGUN, GASTUA. LATXA ESNE KOOPERATIBAK ETA SEKTOREKO ELKARTEEK IRTEERA EMAN NAHI DIOTE, ETA HARTARAKO ATE BATZUK SUMATU DITUZTE. > 12 Jon URBE | FOKU ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Urteurren bat baino gehiago IÑAKI ALTUNA > 11 DATORRENA Sinboloak: koloretako lazoak eta zapatilen sutzarra IÑAKI SOTO > 3 ww.gaur8.info mila leiho zabalik 2018ko irailaren 8a | XII. urtea • 585. zenbakia 0,50 euro

Transcript of ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada...

Page 1: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

ZER EGIN ARTILEAREKIN?ARDI LATXAREN ESNEA DIRU ITURRIA DA ARTZAINENTZAT; ARTILEA, BERRIZ, GAUREGUN, GASTUA. LATXA ESNE KOOPERATIBAK ETA SEKTOREKO ELKARTEEK IRTEERA

EMAN NAHI DIOTE, ETA HARTARAKO ATE BATZUK SUMATU DITUZTE. > 12 Jon URBE | FOKU

ASTEARI ZEHARKA BEGIRAUrteurren bat baino gehiagoIÑAKI ALTUNA > 11

DATORRENA

Sinboloak: koloretako lazoak etazapatilen sutzarra IÑAKI SOTO > 3

ww.gaur8.infomila leiho zabalik

2018ko irailaren 8a | XII. urtea • 585. zenbakia0,50 euro

Page 2: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Japoniar asko, Fukushimaren orria

pasatzeko presaren aurka 04

Trumpen uda gorria 07

Bulgariako psikiatrikoak, nekez

bizitzeko modukoak 08

Ardi latxaren ileari irtenbidea

emateko proiektua 12

Mikel Martinez tabernan, atzekoz

aurrera 18

E.lkarrizketa: Mikel Taberna 22

Joko areto baten eragina ikertu

dute Judimendiko gazteek 25

In fraganti: Jokin Espilla 27

Juantxo Egañaren behatxulotik 31

8

22

18

27

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Koloretako lazoak

eta zapatilen sutzarra

10 Saioa Aginako: «Wabi-sabi»

11 Iñaki Altuna: Urteurren bat

baino gehiago

15 Antton Izagirre: Galeuska

15 Miren Azkarate: Ibilian

16 EXPRAI

20 Arantxa Urbe: Bejondeizuela,

Seaska!

21 Nerea Ibarzabal: Errailariak eta

burutsuak

30 Maite Oronoz: Informatika eta

formazio transbertsala

Page 3: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraill | 8

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Sinboloek garrantzi itzela dute politikan eta,ondorioz, sarri gatazka politikoak eremu ho-rretan garatzen dira. Hori guda beste bitarte-ko batzuen bidez garatzea ere bada. Printzi-pioz, sinboloena ez da gatazka politikoarenesparru natural edo zentrala, baina gatazka

baten adierazle izan daiteke. Azkenaldion, udatik nabar-menago, Katalunian lazo horien inguruan piztu den ga-tazka horren adibide garbia da. Ez da, ordea, uneotan zen-tzu horretan ematen ari den gatazka bakarra. Horregatik,ikuspegia zabaltzea lagungarri izan daitekeela uste dut. Colin Kaepernicken auzia, adibidez, bete-betean sar-

tzen da gatazka sinbolikoen kategorian. Kaepernick fut-bol amerikarreko jokalaria da. Diotenez, oso ona zen etaetorkizun handia zuen, politikoki nabarmendu zen arte.Partidak hasi aurretik AEBeta-ko ereserkia entzuten zeneanbelauniko jartzen hasi zen,beltzek jasaten duten jazarpe-na eta bazterkeria salatzeko.Trumpek jarrera hori antia-merikartzat jo zuen eta neu-rriak eskatu zituen. Bere talde-ak eta hango ligak, NFLdelakoak, jokalaria baztertuegin zuten. Ordutik hona ezinizan du jokatu. KaepernickekNFL auzitara eraman du, taldeguztien artean bera baztertzeaadostu omen zutelako. Trumpen desioei men eginez,aurten NFLk horrelako keinuak egitea debekatu du etazigor gogorrak ezarri ditu aldarrikapenak egiten dituz-ten jokalarien aurka. Futbol jokalariaren bazterketak el-kartasun handia piztu du, txima-luzea sinbolo bihurtze-raino. Aldi berean, ordea, bere aurkako zigorrak berekideen artean beldurra ere zabaldu du.Aste honetan jakin denez, Nike zapatila eta kirol jan-

tzien enpresak Kaepernick bere kanpaina baten protago-nista bihurtzea erabaki du. Erabaki horren lehendabizikoefektuak zitalak izan dira. Alde batetik, Nike etxearen ak-zioek behera egin dute, nabarmen behera, gainera. Bestealdetik, enpresaren aurkako kanpaina bat piztu da sare

sozialetan. Zintzilikatu dituzten bideoetan, WASP delako-ak –hau da, estatubatuar zuri, anglosaxoi eta protestan-teak– galtzerdietatik Nike enpresaren logotipoa guraize-ekin mozten edo zapatilak erretzen ikus daitezke.[Aipamen labur bat, nire kintakoentzat: bideoak ikusteabitxia da guretzat, aspaldi Ipar Euskal Herrian hedatuzen “Nique la Police” kanpaina gogoratzen digulako(https://bit.ly/2oNajdM), logoa erabiltzen zuena].Enpresa kapitalista global batek askatasunaren aldeko

sinbolo bat bereganatzeak beti pizten du polemika gureartean. Batzuentzat jabetze sinboliko horretan sistema-ren zitalkeria nabarmentzen da. Besteentzat, sistemaksinbolook bereganatu nahi izatea garaipen mugatu etapartziala da eta hein batean positiboa da. Irakurketabiak zentzudunak iruditzen zaizkit niri.

Edonola ere, Kaepernicken kasuan bere jarrera askata-sunaren eta duintasunaren sinbolo bihurtu da. Harenarerioak Trumpekin lotura zuzena dute, eta, ondorioz,honen balioen transferentzia bat ematen da.Kataluniaren auzian lazoen gatazkak zalantza gehiago

eragiten dizkit. Jakina, ez ados ez nagoelako, baizik etagatazka irabazten edo galtzen ari diren argi ez dudalako.Jatorrian, askatasunaren sinbolo direla argi dago –lazo-ak, gurutzeak erabiltzea akatsa dela uste baitut–, bainabilakaera honetan gatazkaren sinbolo ere bihurtzen aridira, gatazka bera desitxuratzeraino. Agian, nire zalan-tzen parte bat lazo urdinen aroa gogoratzen didalako da.Hartan, beraiek ez zuten irabazi, baina gu galdu ginen. •

{ datorrena }

Sinboloak: koloretako lazoaketa zapatilen sutzarra

Kaepernicken kanpaina dela medio, saresozialetan zintzilikatu dituzten bideoetan,WASP delakoak galtzerdietatik Nikeenpresaren logotipoa guraizeekin moztenedo zapatilak erretzen ikus daitezke

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

atzerria

Abuztuaren ha-sieran jarri zu-ten Japoniako Fukushima hi-rian Sun Childizeneko esta-

tua, eta «lehenbailehen ken-duko» dute, Hiroshi Kohata al-kateak jakinarazi duenez.2011ko martxoko lurrikara,tsunamia eta istripu nuklearraatzean geratzen ari direla adie-razi nahi zuen artelanak bainazatiketa besterik ez du eragin,eta azkenean udal agintariekatzera egitea erabaki dute. He-rritarren kontrako iritziekagintarien erabakia aldatzealortu dute beste behin.

«Berreraikuntzaren ikurraizan behar zuen estatua ikus-gai edukitzea ezinezko irudituzitzaidan herritarrak gai ho-rrekiko zatituta baldin badau-de», esplikatu zuen HiroshiKohata alkateak. Plazaratuzuen agirian barkamena eska-tu zien lanak min egin dienherritar guztiei.

Sei metroko altuera duen es-tatua abuztuaren hasieraninauguratu zuten. Ume bat daobraren protagonista eta erra-dioaktibitatearen aurkako jan-tzi bat darama; kaskoa eskubatean, airea dagoeneko garbidagoela adierazi nahian; etaeguzki bat bestean, itxarope-naren ikur moduan. Jantziarenaurreko aldean, pantaila bat“000” zenbakiekin, erradioak-tibitaterik ez dagoela nabar-mentzeko.

Interneten erabiltzaile batekbaino gehiagok esan zuen es-tatua ez zela egokia, asmogaiztokoa zirudiela, eta Fukus-himaren izena berreskuratze-ko bidean ez duela batere la-gunduko. «Sun Child ikusi duteta beldurra ematen duelaesan behar da. Herritar guz-tiok barregarri uzten gaitu. Fu-kushimak bere irudi txarra

garbitzeko egin duen lana erebarregarri utzi du», idatzizuen bere Twittereko kontuanherritar batek. «Fukushimakduen fama txarrarekin, ego-kiena instalazio hori ezabatzeaizango litzateke», idatzi zuenbeste batek.

Kenji Yanobe egileak jakina-razi du bere asmoa mezu posi-tibo bat plazaratzea zela.«Etorkizunerako itxaropendirdiratsua erakustea zen nireasmoa, zerura begira ageri den begi handiko ume horren bi-tartez», idatzi zuen bere web-gunean estatuak polemikaeragin zuela jakin zuenean.Hiru orrialde bete zituen orainaste batzuk, bere lanaren ingu-ruko esplikazioak emanez. Es-tatua kentzeko erabakia deito-ratu egin du orain, bainanahiago du horrela izatea, be-re lana eztabaidaren erdianedukitzea baino.

Jantziaren aurreko aldean,pantaila batek “000” zenba-kiak erakusten ditu, erradioak-tibitaterik ez dagoela esanez.Baina hori egia bihurtzetik oso

Mizue Kanno bereetxeko lorategira begira,aurpegian maskaradaramala, lankide baterradioaktibitateaneurtzen ari denbitartean.GREENPEACE

FUKUSHIMAOrria pasatzeko Japoniako Gobernuarenpresak kontrako jarrera eragin du

[email protected]

Marrazki bizidunetatik ateratako zerbait dirudi Sun Childestatuak. Egileak itxaropena transmititu nahi zuen,istripu nuklearra eta gero Fukushima normaltasuneraitzultzen ari dela, baina egoera zein den ezagutzenduten herritarrei ez zaie batere gustatu: batzuei, beldurraematen dielako; eta besteei, gezurretan ari delako.

JENDARTEA / b

Page 5: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 4 / 5

urruti dago oraindik ere, Gre-enpeace talde ekologistak egindituen neurketen arabera. Mi-zue Kannori Fukushimako he-rritarren laguntzarekin kalte-tu askorekin hitz egitekoaukera izan zuten. Mizue Kan-nori berari, bere familiari etamilaka laguni erabat aldatuzaie bizitza istripu nuklearra-ren eraginez.

Kazue Suzukik eta ShaunBurniek sinatutako artikuluanmakina bat etxe, baso eta so-roetan egindako neurketen be-rri eman zuen Greenpeacek.Ondorioa, oso garbia: hamar-kadak beharko dira gizakiak Namie eremu menditsuraitzultzeko moduko erradiazio

mailak izan arte. «Baina guNamien ikertzen ari ginen bi-tartean, Gobernuak errepidenagusi bat zabaldu zuen ber-tan, 114 bidea», salatu duteekologistek. Errepide horreneraginez, jendea autoarekinpasatzean geratu egiten da etabada sekulako erradiazio mai-la duten tokiak bisitatzen due-nik ere.

Namieko etxe batetik metrobatera 11 mikrosievert ordukoneurtu zituzten, eta, 10 zenti-metrora, 137, «hau da, istripunuklearra izan aurretik zutenmaila baino milaka aldizgehiago». Etxe horren kanpo-ko aldean egonda, sei egune-tan gizaki baten gorputzak ur-

te osorako gomendatutakomikrosievert kopurua hartukoluke, «hala ere, bi lagun laneanari ziren etxetik hamar metro-ra, dosimetrorik gabe eta erra-dioaktibitatearen aurkako jan-tzirik gabe. Kanno andereaketa gure adituek azaldu zietenhorrenbesteko erradiazio mai-larekin beharrezkoa zela babesneurriak hartzea».

HONDARTZAK ETA HORMAK

Obori izeneko lekuan ere eginzituzten neurketak Greenpea-cekoek. Aurkitu zuten maila-ren arabera, langile batek1.000 mikrosievert hartuko li-tuzke hamar egun lanean ber-tan eginda. «Eremu osoak

dauzka erradioaktibitate mai-la handiak, hemendik ehunurtera ere mehatxu izango di-renak. Nola pentsa dezake Go-bernuak eremu hau 2023anzabaltzeko moduan egongodela? Eta garrantzitsuagoa de-na, zergatik?».

Erantzuna erraza da, artiku-luaren egileek beraiek esandutenez: Japoniako Gober-nuak kosta ahala kosta zabal-du nahi ditu erreaktore nukle-arrak ( ia guztiak geldirikdaude oraindik) eta, noski, ku-tsaduraren eraginez herrialde-an gizakientzako itxita dau-den eremu zabalak edukitzeaoztopo ikaragarria da aginta-rien anbizio nuklearrentzat,

Ume bat da obrarenprotagonista etaerradioaktibitatearenaurkako traje batdarama. Jantziarenaurreko aldean pantailabat ageri da «000» zenbakiekin,erradioaktibitaterik ezdagoela nabarmentzeko. AFP

Page 6: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

atzerria

energia nuklearrak dituenarrisku eta ondorioen etenga-beko oroigarria baita.Anbizio berak bultzatuta,

nolabaiteko normaltasunaagertu nahian, uztailaren bu-kaeran Haragamaobamakohondartza zabaldu zuten agin-tariek, istripua izan zuen zen-traletik 40ren bat kilometroradagoen lekua. Bertako ardura-dunek esan zuten aspaldikoneurketetan ez dutela erradio-aktibitaterik atzeman, bainaitxita eduki zutela erabiltzaile-entzako ekipamenduak beharbezala jarri arte. Hondartzetako erabiltzaile-

en arazo nagusia, kutsaduraatomikoa izan beharrean, tsu-namiak izango balira bezala,fenomeno horri aurre egitekohorma erraldoi bat eraikitzeko

proiektua egin zuten: 12,5 me-troko altuera, 400 kilometro-ko luzera eta 7.000 milioi do-larreko aurrekontua. Batzuekhorma hori itsasertzean edu-kitzea beharrezkotzat jotzendute, baina beste batzuek ustedute arrantzaleei kalte egingodiola, eta paisaia ere aldatuegiten duela. Gainera, horma

erraldoiak beste arazo bat era-giten du, Akie Abe egungo le-hen ministro kontserbadorea-ren emazteak berak onartuizan duenez: horma hor delajakinda, herritar askok tsuna-mi oharrei kasurik ez egitekotentazioa izan dezakete, kon-ponbidea tragediaren oinarribihurtuz. «Gauzarik seguruena etxebi-

zitzak eremu garaiagoetaneraikitzea da, eta etxeak etalanpostuak leku berean ezegotea. Hori eginez gero, ezdugu horma erraldoiaren be-harrik», adierazi izan du Tsu-neaki Iguchi tsunamiak ura-ren azpian utzi zuen Iwanumahiriko alkateak.Fudai eta Kamaishi herrie-

tan hormak eta tsunamiakmenderatzeko beste mekanis-

moak jarri zituzten abian, ha-markada askotako lanaren on-dorioz. Lehen kasuan eragin-garria izan zen horma, bainabigarrenean ez, eta Kamaishiinolako babesik gabe geratuzen behar gehien zuenean.

«GARRANTZITSUENA, BIZITZA»

Horrenbeste lurrikara eta tsu-nami izaten dituen herrialde-an, makroproiektuak kaltega-rriak izan daitezke. Bertakoherritarrek badakite hori. Ri-kuzentakata itsasertzean dago.Takeshi Konno alkateak oso ar-gi du: «Edozer gauza sortutaere, natura garaile aterako dabeti. Horregatik gizakiok natu-rarekin bizitzen ikasi behardugu, eta arriskua dagoeneanihes egin. Garrantzitsuena bi-zitza salbatzea da».

«Etorkizunerako itxaropen dirdiratsuaerakustea zen nire asmoa, zerura begira ageriden begi handiko ume horren bitartez», idatzizuen estatuaren egileak bere webgunean

Interneten erabiltzaile batek baino gehiagokesan zuen estatua ez zela egokia, asmogaiztokoa zirudiela, eta Fukushimaren izenaberreskuratzeko bidean ez duela lagunduko

Isiltasuna da nagusikutsadura gehiendagoen lekuetan,eremua garbitzekoasmotan bertan laneanari diren milakalangileak ekartzendituzten autobusakiristen diren arte.AFP

Page 7: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 6 / 7

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ez du segur aski aurtengo uda beroa sekula ahaztuko. Ekainaren

bukaeran, iruzur fiskalagatik auzipean den bere hauteskunde kanpainako buru ohiak, Paul Manafortek, onar-

tu egin zuen 17 milioi dolar jaso zituela errusiar zalea den Ukrainiako alderdi politiko baten eskutik. Horrela

bada, jakitera eman gabe atzerriko alderdi politiko batentzat aholkularitza lanak egin zituela onartzeaz gain,

“Russiagate auzia” berrindartu zuen. Abuztuan, Trumpen abokatuak egungo Etxe Zuriaren maizterrarekin ha-

rreman sexualak izan omen zituzten bi emakumeri isilik egoteko ordaindu ziela onartu zuen, soka apurtxo

bat gehiago estutuz. Azken kolpea irailean bertan heldu da: «goi kargu batek» egunkarian argitaratu duen

eskutitza, Trump bera estu lotu behar den «ero oldartsu» gisa aurkezten duena. Uda luze egiten ari zaio

Trumpi, azaroaren 6ko legegintzaldi erdiko hauteskundeen zain. Hori bai, ikusiko beharko da ez ote zaien mo-

tzegi egingo Trumpen porrotaz ziur daudenei, azaroan ez bada bi urte barru... Dabid LAZKANOITURBURU

TRUMPEN UDA GORRIA

NICHOLAS KAMM | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

atzerria

Kuriloko ospi-tale psikiatri-koan ehunenbat lagun ne-kez bizi dira.Sofia Bulga-

riako hiriburua inguratzen du-ten mendixken artean kokatu-ta dago zentroa, gaur egunhondakinez beteta daudeninstalazioetan. Bakartuta dau-de, beharrezkoa duten zaintza-rik gabe, gizarteak erabatahaztuta… Aro komunistan be-zala daude, tankerako baldin-tzetan, Bulgariako gaixo men-talak.Drozdstoy Stoyanov irakas-

lea Osasun Ministerioak izen-datutako aholkularietako batda. Bere iritziz, egoera horrenarrazoiak oso garbi daude, ta-malez: garai batean sobietarblokean zeuden herrialdeenartean, Bulgaria da zaintza psi-kiatrikoen zerbitzua errefor-matu ez duen bakarra.Gobernuak Europako Psikia-

tria Elkartea gonbidatu zuenKurilora bertako egoera azterzezan. Ikuskari lanak egitekoenkargatu zioten elkarteari etaadituek ikusi zutena psikia-triaren joera modernoetatikoso urruti dago, argi-urteetara.Azken garapen horiek gizar-

tean integratuta dauden egitu-ra askotara iritsi dira, bainaKuriloko pazienteengana ez.Eguna zer egin ez dakitela pa-satzen dute, asper-asper egin-da. «Ikaragarri arriskutsua da,osasun fisiko zein mentalera-ko, orduak ezer egin gabe pa-satzea», esan dio AFP agentzia-ri Silvana Galderisi elkartekopresidenteak. Bulgariako Go-bernuari neurriak hartzeko es-katu dio aditu italiarrak.Kurilo ez da salbuespen bat.

Aro komunistan sortu zituz-ten herrialdeko ospitale psi-kiatriko gehienak eta gauregun 3.000 pertsona inguru

bizi dira leku horietan, bazter-tuta eta beharrezkoak dituz-ten baliabiderik gabe. Garaihartako propagandak gizartedirdiratsu bat aurkeztu nahizuen, eta gaixo mentalen iru-diak ez zuen batere laguntzen.Hobe errealitate hori ezkuta-tuta eduki. «Paziente hauek botikak,

psikoterapia eta berreziketabehar dituzte beren bizitzakberreskuratzeko, baina hainbeharrezkoak dituzten zaintzahoriek gabe egon behar dute»,esan du Galderisik.Kuriloko instalazioak ospita-

le izan aurretik biltegi izan zi-ren. Udan, labea; neguan, hoz-kailua. Hogei laguneko, bikomun besterik ez. Pazientea-rena beste inorena ez den lekubakarra metalezko ohea da.Hori bai, ondoan parke berdebat dauka, «baina horrek, bes-terik gabe, ez du eskizofreniasendatzen», Tsveteslava Gala-bova zentroko zuzendariak go-gorarazi duenez.Egoerak, gainera, atzera egin

du makina bat arlotan. Ga-rrantzitsuena, seguru asko, pa-zienteei lan egiteko aukera es-kaintzen zien landetxepublikoa itxi izana izango da.Merkatu librearen erasoekhankaz gora bota zuten etagaixoek ordura arte zuten jar-duera sendagarri bakarra gal-du egin zuten.

PSIKIATREN SOLDATAK

Baliabiderik eza bazter guztie-tan sumatzen da, baita solda-tetan ere: psikiatra batek hile-an 450 euro kobratzen ditu;eta erizain batek, 250. Herrial-deko 500 euroko batez beste-ko soldata baino gutxiago dapsikiatrek jasotzen dutena. EtaBulgariako soldatak dira Euro-par Batasuneko txikienak.«Ez dauzkat 630 lev (316 eu-

ro inguru) pazienteak birgizar-

BULGARIAZer eginik ez daukatela, nekez bizi diraospitale psikiatrikoetako pazienteak

Vessela SERGUEVA (AFP)

Nahikoa baliabide ekonomiko ez izatearen eraginez,Bulgariako erietxe psikiatrikoetara ez dira oraindik iritsitratamendu eta joera modernoenak. Martxa honetan, ezdira iritsiko ere, agintariei modernizazioa bultzatzekoinolako borondate politikorik ez baitzaie ikusten. Egungoinbertsioa laukoiztu egin beharko lukete, besteherrialdeen pare jarri ahal izateko.

JENDARTEA / b

Page 9: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 8 / 9

teratzeaz arduratuko den gi-zarte laguntzaile bat kontrata-tzeko», esan du, haserre, MayaStoimenova Pleven iparralde-ko hiriko klinika psikiatrikounibertsitarioko zuzendariak.«Barregarria eta burugabea»da esku artean utzi dioten au-rrekontua.

Gobernuak aurten abian ja-rri duen egitasmo baten arabe-ra, zenbait establezimenduitxi egingo dira datozen hiruurteetan, eta eguneko zentro-ak sortu nahi dituzte, teorianpazienteak gizartean hobetointegratu daitezen.

Baina jendartean hain onar-tuak dauden aurreiritziak eza-batzea ez da hain erraza iza-ten. «Oso hedatuta dagogizartean estigmatizazio joera,baita medikuen artean ere»,Drozdstoy Stoyanoven arabe-ra. Esaterako, Valentin Rdev

Barne ministroak duela gutxi,guraso-hiltze kasu baten hari-ra esan zuenez, «gaixo menta-lek giltzapean eta zaindutaegon beharko lukete». Aurrei-ritzi horiek ez dira komeniga-rriak gaixoentzat, jakina!

Nazio Batuen Erakundekotorturaren aurkako batzorde-ak iaz zentro psikiatriko horie-tako baldintzak salatu bazi-tuen ere, familia askok lekuhorietara jo beste erremedio-

rik ez dute, bestelako harrerazentroak eraiki eta abian jarriarte bederen.

Gainera, itxarote-zerrendakikaragarriak izaten dira ego-naldi luzeko zentroetan. Beraz,ehunka pazientek ospitale za-harrean bizitzen jarraitu be-har dute, etxera itzuli ezinikbaitaude.

«Erailketa bat egin zuen pa-ziente eskizofreniko bat dau-kat nire ospitalean bizitzen; 23

urte dagoeneko», esplikatu duKuriloko zuzendariak.

Europako Psikiatria Elkarte-ak egin duen irakurketarenarabera, Bulgariak beste he-rrialdeen pare jarri nahi badu,bere osasun aurrekontuetako%10 psikiatriarentzat gordebeharko luke, egungo %1 eta%3 bitartetik pasata. Horreta-rako, Galderisiren iritziz, «se-kulako garrantzia dauka bo-rondate politikoak».

Baina giroa ez dago horreta-rako. «Ospitalea Sofia hiribu-rura eramateko eskaera egingenuen, zentroa hirian inte-gratuta egon zedin, baina alka-teak esan zigun gaiari buruzkoerreferendum bat antolatzeaezinbestekoa zela», esan duetsipen hasperen artean Kuri-loko zuzendariak. Proiektua,besterik gabe, gai-zerrendatikdesagertu egin zen.

Europako PsikiatriaElkarteko ordezkariakKuriloko ospitalepsikiatrikoa bisitatuberri dute. Ez zaie bateregustatu bertan ikusidutena. Nikolay DOYCHINOV | AFP

«Ospitalea Sofiara eramateko eskaera egingenuen, zentroa hirian integratuta egon zedin,baina alkateak esan zigun gaiari buruzkoerreferendum bat antolatzea ezinbestekoa zela»

«Paziente hauek botikak, psikoterapia etaberreziketa behar dituzte beren bizitzakberreskuratzeko, baina hain beharrezkoakdituzten zaintza horiek gabe egon behar dute»

Page 10: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Wabi-sabi» Japoniatikdatorren zen kon-tzeptua da, inper-fekzioan edertasunaikusteko gaitasunaaipatzen duena. Be-

re jatorrian, wabi hitzak naturan, gi-zartetik urrun eta bakartasunean bi-zitzearen esanahia hartzen zuen, eta,bestetik, sabi hitzak, hotza, meheaedo ihartua esan nahi zuen. Baina bihitzok, bata bestearen atzetik idazte-rakoan, esanahi berri bat osatu zu-ten, hasierako esaldian aipaturikoaalegia.Daisetsu T. Suzuki filosofo japonia-

rrak, Mendebaldean zen espiritualta-suna zabaldu zuenak, hala zioen:«Wabi da, bi edo hiru tatamiko gela-dun etxola txiki batean bizi eta ondo-ko soroetan bildutako barazki platerbatekin kontent egotea, eta, akaso,udaberriko euri leunaren soinua en-tzutea ere bai».

Wabi-sabi, bizitza-filosofiaz gain,korronte estetikoa ere bada, eta inte-resa piztu du Mendebaldeko zenbaitegile garaikiderengan. Hala, kontzep-tua gure kulturara egokitu dute, ho-nela moldatuz: «Egiazkoa dena landuezazu, hiru errealitate onartuz: denadago osatu gabe, dena da ez-perfek-tua eta dena da iraungikorra».

Gutxitan izaten dugu gogobeteta-sun osoa izatearen sentipena.Behintzat, Mendebaldean dauka-gun «oso» kontzeptuarena. Mun-dua behar faltsuz osatu eta itxuratibihurtu dugu; garen pertsonak osa-tzen duen engranajean, zatiren batfalta zaigula sentitzen dugu, eta,horrek, dagoeneko izan baditugunzatien gaineko arreta kentzen digu.Faltan sumatzen dugun zati hori, zo-riontasuna lortzeko falta zaigun az-ken eta ezinbesteko zatitzat daukagu.Guztiok, noizbait sentitu izan ditu-

gun hutsune horiek, gure ongizatepraktiketan traba iraunkorra dira. Hu-tsune sentipenak hezi gaituen kultu-ra eta hezkuntzaren emaitza dira: ge-roz eta gauza gehiagoren jabe izan,orduan eta zoriontsuagoak izango ga-ra. Ikasi behar duguna honakoa da:kanpotik eskuratzen dugun ezerk ezdu gure egoera emozionala bat alabestea izateko behar besteko ahalme-nik. Inor ez da zoriontsuago gauza be-rriak eskuratu eta gero; gutxienez,epe luzera ez du funtzionatzen.Perfekzionismoa bilatzerakoan ezer

ez zaigu nahikoa iruditzen. Zerbaitekinpozik egotea kostatzen zaigu. Gurekikodugun eskakizun maila gehiegizkoabaita, beti hobeto egitera bultzatzendugulako gure burua. Hori dela eta,perfekzionismoa ez da, guk uste beza-la, hoberenaren bilaketa, baizik eta, al-derantziz, gure ahulezien atzetik ibil-tzea da. Hau da, egiten eta lortzenduguna sekula ez dela nahikoa izangodioen pentsamendua indartzea da.Perfekzionismoak bizitzarekiko jarre-ra malguago, lasaiago eta errealistagobat izatea galarazten du.Denboraren kontzeptua ere ageri-

koa da gure bizitzetan. Adibidez, kon-tziente gara gure eta maite ditugunpertsonen bizitza amaikorra dela. Ha-la eta guztiz ere, denbora amaigabeaizango balitz bezala jokatzen dugu,egunerokotasunean momentuak,ekintzak eta harremanak atzeratuz.

Laburbilduz, mundu konplexu, kao-tiko eta mugatu batean bizi garelaonartzeko gaitasuna izatea, eta, ha-la eta guztiz ere, zorionezko mo-mentuak izatea, ezinbestekoa dabizitzaz gozatzeko. Bizitzearen egin-tzak berak suposatzen duen galerariaurrea hartu gabe. •

[email protected]«Wabi», akaso, udaberriko euri leunaren soinua entzutea da.

«Wabi-sabi»

Saioa Aginako LamarainPsikoterapeuta

Page 11: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Urriaren 1eko Kataluniako erreferenduma-ren urteurrena dela-eta, giroa berotzenhasia da. Hala izan ohi da gertaera histori-ko garrantzitsuak gogoratzeko uneak iris-ten direnean. Dena den, giroa hasiberriden urte politikoarekin berez berotuko

zen bestela ere, Urriaren 1eko segidak gatazka eta arazopolitikoa bere horretan utzi baitzituen. Ikasgai batzukere utzita, hori bai; hala nola, Kataluniako herria zerurruti joateko gai izan den ikusi dugu (Euskal Herrianazken hamarkadotan aldaketa behartzeko izandako pro-zesuetan –Aljer, Lizarra-Garazi, Ibarretxe Plana eta 2005-2007 negoziazio saioa– ez gara inoiz hain urruti iritsi),Katalunian hain urruti iritsita ere zein zaila den ibilbideosoa burutzea egiaztatu da, eta Estatu espainolaren izae-ra atzerakoia eta basatia zer-norainokoa den agerian gel-ditu da, iazko urriaren 3an Espainiako erregeak berak be-re hitzekin argi bezain garbi utzi zuen bezala. Beraz, urteurrenaren garrantzia handia delako eta ga-

tazkak bizirik segitzen duelako, espero daiteke datozenasteetan gaiak berriro ere arre-ta handia bereganatzea, suaberpiztea. Irailaren hasierakolehen adierazpenek ez dute bes-terik iragartzen. Halere, sinple-keria hutsa litzateke pentsatzeaaurreko urteko errepikapenmoduko bat datorrenik, ordutikhona zenbait gauza aldatu bati-ra, ez nolanahikoak gainera.Bistakoak dira alderdi inde-

pendentisten arteko ezberdin-tasunak eta tirabirak; egindakoari buruzko irakurketa-ren, egoeraren balorazioaren eta eman beharrekourratsen gaineko ezberdintasunak. Zer eta nola egin, az-ken batean. Seguru asko alderdi bakoitzaren interesekere zeresan handia dute. Ezin daiteke baztertu beste fak-tore bat ere: errepresio basatiaren eragina. Sektore ba-tzuentzat errepresioa aurrera egiteko motibo bada ere,beste batzuetan beldurra eragin du. Jasotako sufrikario-ak eragin politikoa izan du hainbatetan. Espainiako Gobernuan ere aldaketa izan da. Sanche-

zek ukitu berri bat eman nahi izan dio bere jokabideari;lehenik elkarrizketa aipatuz eta ondoren nolabaitekoproposamen politiko bat eginez. Erreferenduma izangoda, baina soilik autogobernuri buruz, ez autodetermina-

zioari buruz. Batzuk zen besteak entzunda ez dirudi ate-rabidea lortzeko ezer mamitsurik eta eraginkorrik pro-posatu duenik. Ez da inor hurbildu ere egin estatutu be-rri horrek jaso beharko lukeena aztertzera. Adibidez,nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea jasoko balu,biderik ba al legoke “zero puntu” berri bat jartzeko? Hainzuzen ere, horixe da EAEko Legebiltzarrean gehiengoakadostu duena proposamen berri bat egiteko. Horiek diraEuskal Herrian azken negoziazio prozesuetan puzzleaosatzeko mahai gainean egondako pieza nagusiak. Bai-na, antza, Katalunian eztabaida ez da hori.Katalunia eta Euskal Herria, Euskal Herria eta Katalu-

nia. Ezberdintasunak ezberdintasun, bi prozesuak sin-kronizatzeko beharraz mintzatu da azkenaldian ezkerre-ko euskal independentismoa. Bigarren frontearen ideia,laburbiltzearren. Estrategiaren oinarri bat litzateke. Ha-lere, herri honetan, ezkerreko independentismoak estra-tegiaren eztabaida ekinbide politiko praktikoarekin etagizarteari bideratu beharreko mezu nagusiekin nahastuohi ditu. Adibide batekin ulertuko da beharbada hobeto:

Urkulluren estrategia herri honen pultsu politikoa ma-kaltzea izan da urteotan, baina ez da jendaurrera irtenherri honek taupada galdu behar duela esateko. Ezker in-dependentistak zer den estrategiaren eztabaida eta zerden zabaldu beharreko mezua hobeto bereizi behar li-tuzke. Zer egin behar den eta nola egin behar den, azkenbatean. Beharbada, ezker abertzalean 2009-20011 arteanestrategia aldaketarako burututako ariketak eta 2015-2016 artean Abian prozesuarekin emandako astinaldiakaipatu joera hori indartu zuten. Aurrerantzean, ordea,bigarren fronte hori benetan egituratu nahi bada, ekin-bide eta eskaintza politikoak, aktibazio eta ekarpen so-ziala eta ideien borroka izan beharko ditu osagai nagusi,estrategiaren azalpen teorikoa baino gehiago. •

{ asteari zeharka begira }

Urteurren bat baino gehiago

Ezker independentistak zer denestrategiaren eztabaida eta zer denzabaldu beharreko mezua hobeto bereizi beharko lituzke

hutsa

hutsahutsa

Iñaki Altuna

Page 12: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

herria

Gure aitona-amonen base-rrietan ardiartilez egin-dako kol-txoiak zeu-

den. Haien gainean hartzenzuten atseden. Izarak kenduzgero, begiez erraz sumatzen zi-ren artilearen irregulartasunnaturalak. Eta goxotasuna aza-lean. Dudarik gabe, gaurkokoltxoiekin zerikusirik ez zu-ten. Noizean behin, koltxoiakhustu, artilea astindu eta ha-rrotu egiten zuten, jarraiankoltxoia berriro betetzeko.Etxeko ardiek ematen zutenartilea, haien ilea ere oso ba-liagarria zen garaian.

Horretan ere gauzak asko al-datu dira. Garai bateko kol-txoiak eta alfonbrak desagertuegin dira, beste material ba-tzuekin ekoizten dira egun,gehienak urruneko herrialdee-tan, exotikoagoetan. Hala, ar-diaren artilea baserrietan diruiturri izatetik, ia arazo iturriizatera pasa da, gastua bainoez delako gaur egun. Ardieiilea moztu egiten zaie banan-banan, bildutakoa (kiloak etakiloak) jaso egiten da eta horimodu zehatzean kudeatzen daazkenik. Hondakin gisa trata-tzen da gainera, konpostatze-ko aukerak gero eta ugariago-koak izan arren.

Egoeraz jabetuta Latxa Esnekooperatibak, Ekolber ikerketazentroak eta Neiker-TecnaliaNekazaritza Ikerketa eta Gara-penerako Euskal Erakundeak in-darrak batu dituzte Arabalanda,Bizkaimendi eta Landaola EAE-ko landa garapenerako elkartee-kin. Lakuak lankidetzarakoematen dituen laguntzaz babes-tuta, ikertzeari ekin diote. Hel-burua, ardi latxaren artileaaprobetxatzeko irteerak bilatueta horietan sakontzea. «Irteeraegonkorra» eman nahi zaio ardi

latxa artaldeek ematen dutenartile bolumen osoari.

Latxa Esnea kooperatibatikaurreratu dutenez, lehen ikerke-tek soka biodegradagarri etakonpostagarrietan sakondu du-te, gero baratze, lorategi eta ne-gutegietan erabiltzeko, adibi-

rik gabe tratatu daiteke. Horrekabantaila ugari eskaintzen ditu.

Mariano Imaz, Latxa Esneakooperatibako presidentea iza-teaz gainera, artzaina da. Jaio ze-netik izan ditu ardi latxak bereinguruan, bizileku zuen base-rrian.

Itxaropentsu begiratzen dioireki daitezkeen aukera berriei,garai batean diru iturri zena di-ru iturri izatera bueltatu dadin.Pena da, dio, ilea bezalako mate-ria bat deuseztatzen den bezaladeuseztatzea. Gaizki kudeatzenden hondakin gisa, gainera.

Dioenez, batez beste, ardi ba-koitzak bi kilo ile ematen ditu.Bota kontuak. «Garai batean di-ru iturri oso-oso garrantzitsuazen artilea familietan. Oroitzennaiz, umea nintzela, neguan ba-serriak sortzen zuen gastuaren

Legazpiko ArtzainEgunean ardiei ilea nolamozten zaien erakutsizuten. Jaizki FONTANEDA | FOKU

BIZITZA LUZEA ARTILEARIArdi latxaren ileari gaur egun ez duenirteera emateko proiektua abian da

Oihane Larretxea de la Granja

Ardi latxak ematen duen esnea diru iturri da baserrietan.Artilea ere hala zen, baina kontsumo usadioek alboratuegin dute. Hori irauli nahian, Latxa Esne kooperatibak,sektoreko elkarteekin batera, irteera berria eman nahi dio.Soka biodegradagarriekin saiakerak egiten ari dira; lehenproben arabera, ate interesgarriak ireki daitezkeela dirudi.

ABELTZAINTZA / b

dez. Lehen prototipoak egin di-tuzte, baita probatu ere. Emai-tzen arabera, eta hasierako fase-an egon arren, pentsatzekoa dabide onetik doazela.

Oso ezaugarri bereziak dituardi latxaren artileak: keratinanoso aberatsa da eta disolbagarri-

Page 13: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 12 / 13

zati handiena ilea salduz iraba-zitakoarekin ordaintzen genue-la. Pentsa, garai haietan kilo ba-koitzeko 100 pezeta ordaintzenziren!», gogoratu du.Alfonbrak eta koltxoiak egite-

ko saltzen zioten ekoizleei arti-lea baserritarrek, baina, denbo-raren joan-etorriarekin, irteerakomertzial hura eten egin zeneta gauza haiek beste modu ba-tean eta urruneko lekuetan egi-ten hasi ziren. Portugal horni-tzaile garrantzitsua zen, bainausadioek hori ere eten zuten.Garai batean ardi batek ema-

ten zuen ilearen truke 100 peze-ta ere ordaintzen baziren, egunartzainak ilea mozteagatik eurobat eta erdi ordaindu behar diohori egiten duen profesionalari.«Eskulana ordaindu egiten da,eta, jakina, artzainak berak asu-mitzen du kostuaren %100a».Gaur egun ilea «inork» nahi

ez duela penatuta, hori guztiabiltzeko Euskal Herriko eskual-de ezberdinetako nekazaritza

garapen agentziak egiten ari di-ren lana aipatu du. Biltegiaksortu dituzte, baserritarrek gu-txienez ilea non bota izan deza-ten. Garraioa da, hain zuzen,beste arazo bat. Horrek ere arti-learen kudeaketaren prozesuangastua suposatzen du.

ARAZO IZATETIK AUKERA IZATERA

Gaur egun «arazoa» dena «au-kera» bihurtu nahi du Imazeketa, berak bezala, proiektu ho-

netan murgildu diren elkarte-ek. «Momentuz fase esperi-mentalean baino ez gaude, ezgara prozesuaren bukaerarairitsi, baina uste dut emaitzainteresgarriak lortuko ditugu-la, momentuz lortu dugunahala delako». Soka biodegradagarriak ne-

gutegi batzuetan erabili dituz-te, proba gisa. Gauzak bideonetik doaz. «Gure ardi latxa-ren ileak oso propietate onaketa bereziak ditu, keratinanoso aberatsa izateaz gainera,nitrogeno ugari dauka, eta ho-ri oso onuragarria da negute-gietan lantzen diren produk-tuetarako eta lurrerako»,azaldu du.Prozesuan sortutako arazo-

ak edo zailtasunak gainditzeaez da nahikoa sustatzaileen-tzat. Garrantzitsua da lortzenduten produktua, egitasmoabera, «ekonomikoki sostenga-rria izatea», dio Imazek, etor-kizuna bermatze aldera. Egungastua den hori artzainaren-tzat diru iturri bilakatzea daxedea, garai batean bezala. Ho-rrek egingo du denboran sos-tengarria, neurri handi batean.Iaz, EAEn, 700 tona ile bildu

ziren. Badago zerekin lan egin,badaude aukerak. Eta bezeroakere ez dira falta, estimatzendutenez. «Eskaera egon bada-go», dio. Almeriako hainbatnegutegietatik interesa iritsizaiela baieztatu du Imazek.

IKERKUNTZA, GAKOA

Ekolber ikerketa zentroa ari dalaborategian probak egiten.Artilea oinarri hartuta, plasti-ko biodegradagarria egitekobeharrezkoa den teknologia-ren garapenera bideratuta da-go Bergarako enpresa. Ia duelaurtebete jarri zen martxan lantaldea zeregin berri honetan.Ikerketa zentroan denbora

daramate material biodegra-

Galtzerdiak, txanoak,txalekoak… ikusi ohidira gure azoketan. Ardiartilearen aukerak,ordea, askoz zabalagoakizan daitezke. Jaizki FONTANEDA | FOKU

ARTILE BILTEGIA IREKI DUTE BEASAINENBehin-behinean soilik irekita egongo badaere, Goierrik martxan du dagoeneko ardilatxa artilea jasotzeko biltegia. «Artilealatxa arrazako gure artaldeei lotutakoproduktua izan da betidanik eta erabatera edo bestera erabili eta saldu izan dabeti. Gaur egun, ordea, oso zaila da artileaerosiko duenik topatzea. Dena dela,sektorea artilearekin Ikerketa etaGarapeneko proiektu desberdinak aurreraeramaten ari da uneotan», azaldu du

Goimen Goierriko landa garapenerakoelkarteak. Bilgunean artilea soilik utz daiteke,

ontziratu edo lotu gabe, hau da, zakutansartu edo sokaz lotu gabe, prozesatzeazaila delako bestela. Bildutakoa, konpostaegiteko erabiliko da. Artilea irailaren 15eraarte utz daiteke soilik; ondoren, bilguneakendu egingo dute. Bilgunea BeasaingoSalbatore auzoan, Iturralde-txikikoindustrialdeko zelai batean, kokatu dute.

Page 14: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

herria

dagarriekin lanean, Jesus Ollo-kiegi Ikerketa eta Garapenekozuzendariak kontatu duenez.«Behien larruaren azpiko alde-arekin egiten dugu lan, kolage-noan oso oso aberatsa delako.Larruginak edo larru-ontzaile-ak kanpoko aldea aprobetxa-tzen duen bitartean, guri justuazpiko aldeak balio digu».Gai natural horretatik abia-

tuta, material berri bat sortzealortu dute, prozesu kimiko batjakin bat aplikatu ondoren.Prozesu horretan, beste hain-bat ongarri eransten zaizkioproduktua are sendoagoa egi-teko, nahiz beste ezaugarri ba-tzuk eransteko. Izan daitezkearrautza azalak, kafea… Hauda, guretzat hondakin bihurtueta dagoeneko etekinik ez du-ten ongarriak izan ohi dira.«Nazioarteko bermea duen

patente batekin babestu dugumaterial berri hau. ‘Kolagenoz-ko kautxu termoplastikoa’ da,eta kautxuaren eta plastikorenpareko jokabidea du», azaldudu. Horregatik, hain zuzen, ereireki ditzake aukera interesga-rriak merkatuan, beste pro-duktu batzuk ordezkatzea po-sible egin dezakeelako.«Artileari dagokionez, zerga-

tik da hain interesgarria pro-duktu honen ekoizpen proze-suan?», galdegin dioguOllokiegiri. «Artileak indarhandia du, erresistentzia. Arti-leak, erabiltzen dugun behiazalak baino presio gehiago ja-san dezake. Eta sortu dugunmaterial berri honek, proze-suan ongarriak eransten zaiz-kion une horretan, ardi latxa-ren ilea onartzen du».Artilearen erresistentziari

esker, produktuak ere indartu-ta ateratzen dira. Haria aipa-tzen du Ollokiegik. «Orain artelortu dugunak oso itxura onadauka, baina egia da plastikoz-ko hariak ordezkatzea lortzea

ez dela gauza erraza izango.Arrantzarako baliatzen den pi-ta kasu. Gure materialak ez dunailonak duen indarra, sekula-ko gaitasuna baitauka, bainabai ordezka ditzake baratze,negutegi eta beste landa es-plotazio batzuetan erabiltzendirenak. Tomateentzat, adibi-dez». Almeriako negutegiak ai-patzen ditu aukera interesga-rri bezala.Abantaila nagusia biodegra-

dagarria izatean datza. «Imaji-na dezagun tomate plantaziobat. Tomate bakoitza soka ba-narekin eutsi badugu, uztaamaitu eta guztia jaso behardenean, hurrengo denboral-diari begira lursaila prest uzte-ko, ez dugu landarea eta plasti-kozko soka banan-bananbanatzen aritu beharko. Denakolpez garbitu daiteke, soka ezbaita hondakina izango».Ollokiegiren datuen arabera,

EAEn urtean 700 tona artilesortu eta botatzen dira. Nafa-rroan «are gehiago», dio, «IparEuskal Herrian bezalaxe». Etazenbakiak gutxi gorabeheraeginak dituzte: sortuko luke-ten soka tonako tona erdi arti-le erabiliko lukete. «2.000 eta3.000 soka tona artean ekoi-tziko bagenitu, urtean EAEnbotatzen den artile guztiaaprobetxatuko genuke».Oso irteera «interesagarria»

izango litzateke, lehenik etabehin, artzainentzat. Probakegitea da kontua. Eta horretanari direla, behiek apoak zauri-tzen dituztenean babestu etasendatzeko pieza bereziekinsaiakerak egiten ere ari dira.Animaliek asko sufritzen dutezauriokin, infekzio iturri dire-lako. «PVC edo egurrezkoakizan ohi dira, artifizialak. Kola-genoz egindakoak animalia-rentzat xamurragoak izateazgainera, naturalagoak liratekeeta biodegradagarriak».

Momentuz lortu duten soka biodegradagarriakerresistentzia handia du ardi latxaren ilearenpropietateei esker, tartean keratina. Negutegi,lorategi zein baratzetan erabil liteke

Diru iturri izatetik ardiaren ilearen kudeaketagastu izatera pasa da artzainentzat. Irteerajasangarria bilatzea da helburua, baitaekonomikoki ere, etorkizuna bermatzeko

Esneaz gain, ardiarenileari erabateko etekina

ateratzea da helburunagusia. Ez dadila ezgastua ez hondakina

izan.Jaizki FONTANEDA | FOKU

Page 15: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 15

GAUR8• 14 / 15

hutsa

Kataluniako Diada berri baten ata-rian izateak, festa eta errebindi-kazio egun batetik haratago, es-painiar Estatuaren menpeko

nazioak etorkizun hurbil eta ertainerako,ezinbestean, garatzen ari diren, eta behardituzten, estrategien gainean zer pentsajarri gaitu. Ezinbestean diogu, Katalunia-ren uberan, Euskal Herria eta Galizia ere,norabide berean eta xede bera bilatzenduten nazio-lurralde modura, elkar har-tuta jardutera behartuak daudela ustedugulako. Bakoitza bere aldetik, ezauga-rri, izate eta historia desberdinetan oina-

rri hartuta baina kateatzen dituen mar-ko politiko beraren menpe katramilatutadaude. Hau da, katebegiak hautsi daitez-ke alde bakarretik, egingo den indarra-ren baitan egon daiteke hori, baina enti-tate nazional berriak aitortzeko aukerakhiru lurraldeentzat baliagarriak izangodira ala inorentzat ez. Beraz, alde horre-tatik, hiru nazio-lurraldeen artean sordaitezkeen sinergia bateratuak, gaurda-nik hasita, epe ertainerako begirada za-baltzea ekarri beharko luke.Ezinbestean, baita ere, globalizazioa,mundu-ekonomia, mugarik gabeko neo-

liberalismoa ezartzen ari den munduikuskera bakarraren aurrean, nazio ikus-pegia duten herriek aukera hobeak izan-go dituzte, asimilazio eta baldintzarikgabeko desagertzeari aurre egiteko.Espainia edo Frantzia moduko nazio-estatuek, kasurik onenean, onartu de-zaketen ezaugarri etniko eta folklorikoedo autonomia mugatuaren aurrean,nazio izaera aldarrikatzea eta xede ho-rren bila politika egitea, jarrera aurre-rakoia da; eta ez, unionistek eta post-moderno zenbaitek dioten moduan,joan den mendeko ideologia. •

hutsa

Galeuska

Antton Izagirre

hutsa

Asteburuan Artikutzan hiru or-duko bueltaxka bat ematekoaukera izan nuen. Luxua daetxetik gertu horrelako paraje

ederretan ibilaldiak egin ahal izatea.Umea bizkarrean jarri motxilan eta ti-pi-tapa zuhaitz artean isiltasun eta la-saitasunean. Horrelako plazerak gerozeta urriagoak ditugu gure estres bizi-tzetan!Umearen algara, oihu eta kexaren ba-tek edo bestek besterik ez zuten isilta-suna apurtzen eta bide erdian, loak

hartu zuenean, hantxe hasi zen nireburua kezken artean bidaiatzen. Ezinmomentu hori ere lasai joateko pro-bestu!Esan bezala, plazerez egiten ari ginentxangoa zen: nahi genuenean deskan-tsatu, jatekoa soberan, edatekoa ere,inoren erritmorik jarraitu beharrik ga-be… Eta supituki bide hori derrigortu-ta, janaririk eta edatekorik gabe, haurtxikiekin zein handiekin soinean egi-ten dituzten milaka emakume iheslarieta migratzaile etorri zitzaizkidan go-

gora. Ordu luzez ibiltzen Mendebalde-ko herrialdeek sortutako gudetatik ihe-si; behin beraien aberastasun guztiaklapurtuta, miseriatik ihesi. Zertarako eta gure herrialdeetara,“giza eskubideen lurraldera”, laguntzaeske, bizitza hobe baten bila heldutako-an gure instituzioek eta gizartearen za-ti handi batek atea muturren aurreanixteko! Nire buruak pentsaketan segitzenduen bitartean nire oinek orbel arteanplazerez jarraitzen dute bidea. •

0hutsa

Ibilian

Miren AzkarateBadiola

Page 16: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

hutsa

iRRITZIA:

{

}

EXPRAI

Page 17: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 16 / 17

Gaztetxeak. Hainbat udalen buruhauste. Batzuentzat deseroso, desatsegin; eskuarki, ordena lehe-

nesten dutenentzat. Ordena ezarria –eurei ere ezarritako ordena– lehenesten dutenentzat. Aginta-

rien kontrolpean ez dagoenak nabarmen uzten du horien menpekotasuna. Eta, halaber, hainbat au-

zoren altxor dira gaztetxeak, arriskuan daudenean –zoritxarrez maizegi gertatzen den arriskuan–

auzotarrek erakusten duten bezala.

Irudian ageri dena Txantxarreka da, Donostiako Antigua auzoan dagoena. Beste askok bezala,

hainbat jarduera eskaintzen ditu, hainbat ekimen bultzatzen ditu gazteen askotariko mundu ikuske-

rak agertu eta garatzeko. Eta beste askok bezala, autogestioa oinarri, elkartasuna funtsezko balioa

du. Abuztuan, etorkinentzako harrera gune bihurtu zen, gizarte hobe bat aldarrikatu ez ezik, gauza-

tuta ere, horren ardura izan beharko luketenak nabarmen utzita. Xabier Izaga Gonzalez

TXANTXARREKA, GAZTETXE BAT

Gorka RUBIO | FOKU

C IKUSMIRA

Page 18: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

herria

Aspalditik eza-gutzen du-zun tabernaribatek egunbatean gera-tzeko esango

balizu, zer pentsatuko zenuke?Eta konprobatuko bazenu ezzarela zu konbokatu zaituenbakarra, beste ohiko bezero as-ko ere badaudela hitzorduan?Kañak zerbitzatzen trebea, tra-tuan adeitsu bezain diskretuaizan den horrek asko esatekodaukala egiaztatuko du ikusle-ak. Heldu da barruan pilatuta-ko guztia askatzeko une horieta saioaren bukaerara arte ezduzu jakingo zergatik eginduen.

Trantze horretan murgiltzenda Tartean Teatroa konpainiakegin eta Loraldiaren laguntza-rekin kalean den “Tabernaria.Instrukzioak botatzeko ondobat kaña” antzezlana. Patxo Te-lleriak idatzi eta zuzendua,testuari Mikel Martinezek jar-tzen dizkio gorputza eta arimapublikoaren aurrean. Bakarriz-keta da, formatu txikikoa, 30minutuko iraupena du etaikusleak oso gertutik biziko dutabernariaren arrangura.

Kondentsatu bezain inten-tsua, antzezlanak badu besteezaugarri bitxi bat ere, istorioakontatzeko moduari dagokio-na. Bizitzan gertatzen ohi denmoduan, lehenengo begiradanikusten dena ez da beti istorio-aren hasiera izaten.

Argiak piztu eta tabernariakalde egiten duenean, ikusleakaurpegi eta izen errealak jarri-ko dizkio seguruenik, eta ba-tek baino gehiagok hari en-tzundako hausnarketaren batburuan iltzatuta gordeko du.Zertzelada bat ematearren, an-tzezlaneko tabernaria ez dainoiz zoriontsua izan, bainatxarrena da ez duela inoiz zo-

riona faltan bota, onartzenduenez. Berari buruz Patxo Te-lleria obraren egileak konta-tzen du «gizon zintzoa» dela,hori bai, «agian kontzientziasozial gehiegirik gabea». An-tzezlanean, baina, gai ugari jo-rratzen dira: lanbidea, frustra-zioa, maitasuna, turismoarengorabeherak, lan baldintzak,mundu zaharra eta berria...

Patxo Telleriak dioenez, nor-beraren sentikortasunarenaraberakoa izango da istorioakutzitako aztarna, edo bakoi-tzak «antenak» non jarrita di-tuen araberakoa. Baina ikusle-aren aurrean jarri den «gizonapal» horri «ordura arte zi-tuen eskemak jausi zaizkio»,zerbait gertatu zaio eta horre-gatik «sekulan egin ez duenaegiten hasi da».

Testuinguru horretan, Mikel Martinez aktoreak nabarmen-du du batzuetan sumatu duelapertsonaiak dioenarekiko«onespena» publikoaren arte-an, «irribarreak eta samurta-suna». Harrera ona izan duelaantzezlanak dio, nahiz eta sa-rri ikusleak «apur bat harritu».

EZ DA LANBIDE ARROTZA

Tabernari lanbidea ez da arro-tza Mikel Martinezentzat. Te-lleriak GAUR8ri kontatu dio-nez, Mikelek Cafe Bilbaon izanduen ibilbide profesionalakzerikusi handia izan zuen tes-tuaren sorkuntzan, «ofizioaberez zetorren». Horren hari-ra, Martinezek gaineratu dulanbidea gertutik ezagututaere, «tabernari gutxik kontatu-ko» lituzketela «hemen konta-tzen diren gauzak». Hala ere,erraz kokatzen da ikuslea akto-rearen azalean, ez delako zaila«denok sentitu ditugun gauzabatzuekin identifikatzea». Ka-su honetan, gainera, ohiko pa-perak irauli egiten dira, entzu-tera ohituta dagoen langile

TABERNARIA EZ DA EROTUBezeroen aurrean biluzteko unea heldu da, Telleriak idatzi eta Martinezek antzeztu

Nerea GOTI

«Ordu erdiko destape mentala eta sentimentala» daMikel Martinez aktoreak ikuslearen aurrean eskaintzenduena. «Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo batkaña» du izenburu eta Patxo Telleriarena da testua.Kontakizuna bukaeratik hasita, intentsitatea areagotzendu lanak amaierara (edo hasierara) hurbildu heinean, eta,bidean, betiko eta oso gaurko gaiak jorratzen ditu.

KULTURA / b

Page 19: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 18 / 19

horrek beste jarrera bat hartudu, eta publikoa da saioarenprotagonista isila, mezuarenhartzaile bikoitza, bezero etaikusle modura.Bakarrizketa formatua gus-

tuko du Mikel Martinez aktorebilbotarrak. Dioenez, publiko-aren aurrean jarri behar due-narentzat «zailtasunak» zein«meritua» suposatzen ditu ba-kardadean aritzeak, «batez ereharia galdu eta berreskuratze-ko beharra baldin bada». Baina«abantaila» bat ere badaukaMartinezen ustez: «ikuslea as-koz errazago harrapatzen du-zu». Ikusle modura ere, «ma-gia berezia» ikusten dio istoriobat kontatzeko era horri. Akto-rearen eta publikoaren artekokomunikazio ariketan nabar-mentzen duen beste elemen-tuetako bat hizkuntzarena da,«kasu honetan istorioa euska-raz kontatuta dagoelako».

ATZETIK AURRERAKO KONTAKIZUNA

“Instrukzioak botatzeko ondobat kaña” dio antzezlanaren azpitituluak. Bada, hitz jokohorrek zerikusi handia du isto-rioa kontatzeko Telleriak auke-ratu duen ordena kronologiko-arekin. «Dramaturgo bezalaariketa hori egin nahi nuen.Askotan bukaeran dago giltza, eta, nik, kasu honetan, alde-rantziz kontatzearen drama-turgia ariketa egin nahi nuen,alderantziz kontatu eta bukae-rarako publikoak amaiera be-zala ulertuko zuen zerbait us-tea, nahiz eta istorioarenhasiera izan», azaldu du Telleriak aipatzen duenez,

denbora da istorioaren leitmo-tiva: «Tabernari honek slow es-tiloa defenditzen du, gauzakastiro egin beharra, arretaz,ganoraz, maitasunez, kaña batondo botatzearen dohaina...».Hirugarren arrazoi bat ere badago atzetik aurrerako konta-

kizuna aukeratzeko: istorioaarretaz jarraitzearen beharrabultzatzea, «puzzlea zuk zeukosatzea, ahalegin mental horiegitea». Horren harira, ariketahorren barruan gauzak uler-tzeko prozesua bera eraldatudutela aurreratu du Telleriak: «Askotan, zerbait geroago iku-siko dugun erreakzioagatikulertuko dugu». Antzezlana Cafe Bar Bilbaon

estreinatu zen eta azken hila-beteotan espazio ezberdineta-tik pasatu da, azkenetako batBilboko Kafe Antzokiko Kutxa

Beltza, Gabriel Aresti euskalte-giak antolatuta. Antzezlanaikusteko hurrengo hitzordua,berriz, Bermeon da, hilaren13an, Mikroteatro jaialdian.Arrietan, azaroaren 23rako fin-katuta dago saioa. Antzezlanaren formatuari

begiratuta, Mikel Martinezekazaldu du taberna giroan an-tzeztua izateko pentsatua ba-dago ere, erraz molda daiteke-ela bestelako espazioetara ere.Aretoa girotzeko barra eta ga-ragardo iturria jartzea ala horibera antzeztea ez da arazo eta,

obra, beraz, espazio eta giroezberdinetara egokitu daiteke.Hala ere, formatu handiko la-nekin gertatzen denaren kon-trara, «gauza txiki, merke etaantolatzeko errazek» ez dutegurean zirkuitu finkorik, Mar-tinezek dioenez. Telleriarenustez, zinearen munduan filmlaburrekin gertatzen den an-tzeko fenomenoa ematen daformatu txikiko antzezlane-kin. Saltzeko orduan ere, «betidaukate arazo gehiago, bainahorrekin jada kontatzen du-gu». Amaitzeko, aipatu Martinez

eta Telleriak aurreratu dute-nez, taberna giroa obra eskain-tzeko egokiena izanik, TarteanTeatroa konpainiako tabernaribitxia Cafe Bar Bilbaora itzuli-ko dela noiz edo noiz neguanzehar. Horrek, hori bai, «dataeta ordutegi egokienekin as-matzea» ekarri beharko du, ta-berna itxi egin beharra izangobaitute saioek iraun bitartean.

Ezkerreko orrialdean, Mikel Martinez tabernaripaperean, lehenplanoan. Goian, berriz,Mikel Martinez beraantzezlanaren beste unebatean. Bi argazkiokBilboko Kafe AntzokikoKutxa Beltza aretoanateratakoak dira. June PRIETO | FOKU

Tartean Teatroa konpainiaren «Ez dok hiru.Euskal Musikaren benetako istorioa» aurreko lana bezalaxe, honako hau ere taberna girokoespazio eszenikoetarako pentsatuta dago

Tabernariaren desirak, zalantzak, beldurrak,ezinegonak... eta betiko eta gaurko hainbat gaibiltzen ditu 30 minutuko bakarrizketak,publikoa bera protagonista isil bilakatuz

Page 20: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia

Ikasturte berrirako Lehen Mai-lan, Kolegioan eta Lizeoan 230ikasle berri izango zituztela-eta, Seaska Ikastolen Federa-zioak 25 irakasle berri eskatuzizkion Frantziako Hezkuntza

Ministerioari. Frantziako EstatuanHezkuntzan ardura nagusia duen ins-tituzioak, ordea, ez ziola irakaslegehiago emango erantzun zion. Pro-testa koloretsu eta irudimentsuek,jendeen haserreek eta hainbat era-kunderen eta politikariren babesekmugiarazi ditu agintari frantsesak,eta, badirudi, azkenean, 5,5 irakasleemango dizkiola. Begiratzen den le-kutik begiratzen dela, erantzun eska-sa. Bestalde, ikasketak euskaraz eginzituztela-eta, Brebeta (14 urterekin ko-legio amaieran egiten den azterketa,Matematika, Historia eta Geografia,eta, iaztik, Zientziak neurtzen ditue-na) euskaraz egingo zutela erabaki zu-ten 180 neska-mutilek eta haien etxe-koek.Bordeleko Errektoretzak euskaraz

egindako Zientzia azterketak ez zu-zentzeko agindua eman zuen, nahizeta bazituen probak zuzentzeko prestzeuden irakasle elebidunak. Gainera-ko gaietako probak euskaraz egin etazuzenduak izan baziren ere, Zientzie-takoa blokatu egin zuen Errektore-tzak. Antza, legearen azpitik dagoenzirkularrean preseski Zientzia aipa-tzen ez delako. Honela dio, baina, “Co-de de L’éducation” hezkuntzaren ko-deko L 121-3 II artikuluak: «La languede l’enseignement des examens et con-cours, iansi que des thèses et mémo-ries dans les établisements publics etprivés d’enseignements est enfrançais, sauf exceptions justificés parles nécessités de l’enseignement deslangues et cultures régionales». Oso estua izango den kultura eta

hizkuntza erregionalak irakasteko be-

harraren zirrikitutik pasatzea lortudute, bada, Seaskakoek. Errektoretzakeuskara ez zekiten irakasleei aginduzien Zientzietako azterketa zuzentzea.Eta noski, haiek zenbakiak soilik zu-zendu zituzten, idatzizko zatiei tanke-rarik eman ezinik. Hamaika ikusteko!Eta hara, hunkiturik irakurri dugu Se-askak egin duen txioa: «Zientzietannota biziki apala izanik ere euskarazegiteagatik, gure ikasleen % 100k lor-tu du Brebeta!».

Harro egon daiteke Seaska bai bereneska-mutilez bai eta inguruan di-tuen familiez ere, guztiak eskubideguztien jabe garela esan digutengarai hauetan desobedientziaz etahelburuak lortzeko duintasunez bo-rroka egin beharraz irakaspen be-netan ederra eman baitigute. Be-jondeiela!Zer nahi duzue. Mapetan marraztu

gabe, espazioan biraka dabiltzan sa-

teliteek ere aurkitu ez gaituztelarik,artean, bere GPS lokalizazio puntuazelaian marraztu behar duen herriagara!Frantziako Tourra mundu mailako

fenomenoa omen da – hori sinestara-zi digute munduko latitude honetan,bederen!–. “You are in the BasqueCountry” eta hemen, gure lurrean,“Kasu, ikastolak kexu!” esan diogumunduari. Astelehenean, irailaren 3an, hasi

zen ikasturtea Lapurdi, Nafarroa Be-here eta Zuberoako heziguneetan. Se-askak 25 irakasle behar ditu, besteakbeste, ez daitezen 40tik gora ikasleizan geletan, eta elbarritasunen batduten haurrek baldintza duinetanikas dezaten.

Seaskako familia handiak borrokanjarraituko du, besteak beste, berenseme-alabek euskaraz ikastea nahidutelako. Hori besterik ez! •

Seaskako ikasle, guraso eta irakasleek borrokan jarraituko dute. Bob EDME | MEDIABASK

Bejondeizuela, Seaska!

Arantxa UrbeHezitzailea eta Hik Hasi-ko kidea

Page 21: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Tradizioak zalantzan jartzearena da azkenurteetan barruak gehien mugitu dizki-dan kontua. Beno, orokorrean, zalantzaegitea bera iruditzen zait nahikoa lorpen.Baina tradizioena bezain lur emankor, la-bainkor, kontraesankor, interesgarriak…

gutxi daude. Tripetatik egiten dugulako berba tradi-zioak defendatzen ditugunean, urteetan zeharrekoerrepikapen koreografiatua hartuz gure argudio na-gusitzat, ia bakartzat. «Horrela egin izan da beti». Etabere errai odoltsuak eta familia liburua eskutan har-tuta mintzo denari, zelan erantzuten zaio burutik etahoztasun erlatiboz?

Denok sentituko ginen bi aldeetan noizbait, errailariedo burutsu. Deserosoa da hori. Ni, esaterako, burutsuanaiz zezenketen kasuan, sokamuturrarenean, antzare-nean, ahari-jokoenean… ani-maliak gure ikuskizunetanerabiltzearen aurka nago, eznuke nire dirurik erabiltze-rik nahi horrelakoak or-daintzeko, injustua irudi-tzen zait eta ez dut haupublikoki adierazteko inola-ko arazorik. Baina bat-bate-an albiste bat irakurtzendut, “Zornotzako idi-probakegiten jarraitu edo ez eraba-kitzeko erreferenduma es-katu dute”, eta artxibokoirudian nire aita ageri da, akuilua eskuan, baina izanzitezkeen nire bi aitonak, nire osabak, nire lehengu-suak, nire lehengusina. Orduan norbait erraietatik tira-ka baneuka bezala sumatzen dut.

Baina ze kristo, pozik egon beharko zenuke errefe-rendumarekin, ezta? Orduan zer da sentitzen duzunhau? Oraindik “Gurean” dokumentala ikusi ez izana-ren arrazoia al da? Zure familia osoa gaiztoen papere-an ikustearen beldurra, nahiz eta zuk gauza bera lepo-ratzen diezun ezkutuan? Zu izan zinen txikitanAzkoitiko probalekuan sekulako eskandalua eratuzuena idiak odoletan zeudelako, zergatik sentitzen za-ra arraro orain antiespezistak pankartekin doazenean

bertara? Agian agerian uzten dutelako barru-barruannahiago duzula idi-probak herri-kirol erresidual bila-katzea betirako desagertzea baino, gutxitu daitezelabaina iraun dezala zure familiaren urteetako ahalegi-naren frogak. Zure anatomiako zein tolesduratan ez-kutatzen da buruaren mezuei entzungor egiten dienemozio zahar hau!

Ahalko bagenu emozio hori laborategiren batera era-man eta zatitu, deseraiki, aztertu, Euskal Herriko arazoasko konponduko genituzkeela iruditzen zait. Tradi-zioek badute botere hori, pertsonak nongo sentiarazte-ko, noren, nor; geure mundu ikuskeraren zati hori gal-tzeak beldurra ematen digu, tradizio zapaltzaileak izanarren, matxistak izan arren, faxistak izan arren, sines-ten ez dugun erlijio baten inposizio izan arren. Bainapuntu honek aspaldi gainditua behar zuen.

Zu ere burutsu izaten dakien errailari bat bazara, az-tertu ezazu ukitzen zaituen tradizio hori, eta bustitze-ko inongo asmorik ez baduzu, gutxienez txalotu itza-zu tradizio horri aurre egiten diotenak, ausartudirenak. Errai odoltsuak pisutsuak direlako, baina ezdirelako argudio bat, familia ere ez delako argudiobat, ezta historian zeharreko errepikapen hutsa ere,eta gutxiago –gaurko egunez bezala– jokoan plaza pu-blikoan egoteko eskubidea dagoenean, edo beste bizi-dun batzuen sufrimendua. Ondorengoen eskutan tra-dizio biziago bat, osoago bat, gusturago zaindukoduten zerbait uzteko modu bakarra eboluzionatzeada, lotsatzeko arrazoi bat gehiago jaso ez dezaten. •

{ koadernoa }

Errailariak eta burutsuak

Errai odoltsuak pisutsuak dira, baina ez diraargudio bat, familia ere ez, ezta historianzeharreko errepikapen hutsa ere, etagutxiago –gaur bezala– jokoan plazapublikoan egoteko eskubidea dagoenean

Nerea Ibarzabal

hutsa

hutsahutsa

Page 22: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

herritarrak

Bertsolari” aldiz-kariko udakozenbakian ja-kin dugu ezeza-guna zitzaigunTxirritari bu-

ruzko pasadizo bitxi bat: ber-tso batzuk idazteagatik auzi-petu eta kondenatu egin zuten1916an. Mikel Taberna idazleakhorri buruz hitz egiten zuenkronika bat topatu eta hariaritiratzea erabaki zuen. 

Nola hasi zen guztia?Ni 2015eko urrian nire amarenahaide baten berri bilatzen ari

nintzen prentsa zaharrean.Amaren osaba bat herri maila-ko bertsolaria zen eta Afrikakogerrara eraman zuten; bertanhil egin zuten, 1921ean. Gurefamiliak bazekien haren aipa-mena prentsan egina zutelanoizbait; antza, berarekin ge-rran egondako Etxalarko bestebertsolari batek aipatu zuenprentsan nola haren lagun bathil egin zuten Espainiak Afri-kan zituen kolonietan. Jakinnuen nire ahaidea aipatu zuenEtxalarko bertsolari hura IxiarRozas idazlearen aitona zela,eta honek luze eta zoragarri

idazten duela “Beltzuria” libu-ruan bere aitonaren pasadizo-ez.  Horiek horrela, nire seni-tartekoaren aipamen horibilatzen ari nintzen IruñekoUdal Artxiboan, bertako langi-le Ines Roldan laguntzaile nue-la. “Diario de Navarra”-k bereartxiboa digitalizatuta dauka1903tik, eta, versolari hitzare-kin bilaketa egitean, 1916kourriak 31ko zenbakian epaike-ta baten kronika agertu zen. 

Zer esaten zuen kronikak?Kazetariak aipatzen zuen aku-satuen aulkian bi pertsona

Idoia ZABALETA | FOKU

«Esku artean nuena

Txirritaren aurkako

epaiketaren kronika

mamitsua zen eta

zur eta lur gelditu

nintzen hura

irakurrita, zerbait

badakidalako

bertsolari zaharrez

eta horren inguruan

ezer ez nekielako»

zeudela eta horietako bat zela«Chirritak, bertsolari ezagu-na». Kronika mamitsua zeneta zur eta lur gelditu nintzenhura irakurrita, zerbait bada-kidalako bertsolari zaharrezeta horren inguruan ezer eznekielako. Begiratu nuen eaepaiketa horren inguruan zer-bait idatzita zegoen eta inonez zen ageri. Aspaldiko berrizaharra, baina berri-berria zengaur egun!

Tomas Alcaine Legasako bi-zilaguna, Txirritarekin bateraepaitua izan aurretik, besteepaiketa batean ere egon zen,Eusebio Babaze alkateak sala-

Page 23: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 22 / 23

tuta, 1913an. Norbaitek alkate-ari dinamita kartutxoa jarriomen zion eta honek Alcaineeta beste bi lagun salatu zi-tuen. Ez zen kondenarik izanez zelako frogatik aurkitu. Ge-rora, Alcainek Txirritari bertsobatzuk enkargatu zizkion alka-tearen kontra. Bertso-paperakDoneztebeko jaietan saldu zi-tuzten, 10 zentimotan. Babazeiraindua sentitu zen eta biakeraman zituen auzitara, bertsoenkargatzailea eta bertsogilea.

Gerora, jakin dugu AlcaineErrepublikaren aldekoa zela,baita 1936an lekuko gisa de-klaratu zuela Donamarianizandako krimen ikaragarribatengatik; emakume bat etasei seme-alabak leize baterabota zituzten. 

Abokatuen artean eztabaidaegon omen zen.Akusatu bakoitzak bere aboka-tua zuen. Epaileak euskaraz ezzekienez, bertsoak gazteleraraitzuli zituzten bi itzultzailek,eta hark gaztelerazko bertsio-ak oinarri hartuta epaitu zi-tuen akusatuak. Kronikarenarabera, Txirritaren abokatuakesan zuen bi itzulpen desber-din zeudela eta epaileak ezinzuela ondoriorik atera baldineta itzultzaileak ere ados jar-tzeko gai ez baziren.  Alcaine-ren abokatuak, ordea, esatenzuen bere defendituak ez zue-la kulparik, alkateak egin zionkaltea salatu nahi izan zuelabaina ez zituela gauza horiekerredaktatu; hau da, bertsola-riak bere agindua ez zuela be-har bezala ulertu eta maltzur-keria ere erabili zuela, hortaz,alkatea minduta sentitu bazenez zela enkarguaren errua, ber-tsoak egin zituenarena baizik.

Sumarioak 196 orri zituennonbait, baina agiri gehienakfalta dira. Badugu sententzia,14 orrikoa, baina falta ditugu

hasierako urratsei dagozkienagiriak, lekukoen testigantzaketa epaiketako xehetasungehiago; beraz, ez dauzkaguabokatuen argudio zehatzak,bakarrik kronikan kazetariakaipatu zituenak. Falta den ma-terial horren guztiaren arteanjatorrizko bertsoak daude. 

Epaiketa egin zuten, epaiaatera zen eta errekurtsoa jarrizuten, eta horrekin AuzitegiGorenera iritsi ziren. MadrilgoAuzitegi Gorenak Iruñekoepaia berretsi zuen. Harriga-rria da Nafarroako Artxibo Na-gusian zein Auzitegi Goreneangaldetuta ere ez dugula infor-mazio gehiago lortu. Ez dakiguzer gertatu zen. Garai bateanpapera falta zenez, birziklatuegiten zuten eta agian hori daarrazoia.

Nola amaitu zen kontua?Bi delitu egozten zizkieten: in-juriak eta kalumniak, baina az-kenean bakarrik injuriengatikkondenatu zituzten. Zigorrazen deserriratzea 3 urte eta 7hilabetez, Legasatik 25 kilome-trora gutxienez, eta 500 peze-tako isuna gehi prozesuko kos-tuen erdiak, bien arteanordaintzeko. Akusatuek esanzuten insolbenteak zirela, ezzutela ez ondasunik ez dirurik.Tomas Alcaineri lanerako era-biltzen zituen aziendak bahituzizkioten, baina Txirrita ez zu-ten aurkitu. Berarentzat dese-rriratzea ez zen oso larria, Le-gasatik 25 kilometrora bainogehiago zegoelako bere ohikobizilekua, esan badaiteke Txi-rritak ohiko bizilekua zuela,batetik bestera ibiltzen bai-tzen. Baina isun ekonomikoaordainarazten saiatu ziren. 

1917an iritsi zen kondenarenberrespena, eta hortik aurreraTxirrita non ibili zen aztertzensaiatu gara. Konturatu gara1916tik aurrera badagoela hari

buruzko informazioetan pa-rentesi bat. Hurrengo errefe-rentzia 1922an aurkitzen dugu, Leitzako jaietan. 1918an bertsobatzuk idatzi zituen, GerraHandiari buruz [Lehen MunduGerra]; Frantziaren aldekoakdira eta guka aritzen da, berafrantsesa izango balitz bezala.Aita Zavalak, Txirritaren lanugari aztertu dituen ikerlariak,bertso horiei buruz esan zuenbitxia zitzaiola modu horretanidaztea. Legasako epaiketa no-la izan zen jakinda, gure hipo-tesia da Txirritak muga pasatuzuela kondenaren berri izanzuenean eta bolada bat Ipa-rraldean pasako zuela. 

Aipatzen duzu abokatuakezagunak zirela.Auziko abokatuak gerora os-petsu bilakatu ziren. Txirrita-ren abokatua Gabriel Iziz Bue-no izan zen. Bere ahaideekbadakite ospetsua zela jendexumea eta langileak defendi-tzen zituelako eta bereziki zai-lak ziren kasuak hartzen zitue-lako. Antza aurrerakoia zen, ezdakigu zehazki alderdi politi-koren batekoa ote zen, baina1936ko estatu kolpea eta bere-hala harrapatu eta hil egin zu-ten. Bertze abokatua, Alcaine-rena, Fernando Arvizu Aguadozen. Legelari familia batetikzetorren, aita eta anaia ere le-gelariak izan ziren eta biakIruñeko alkate izatera iritsi zi-ren. Goi mailako estatusa zuenfamilia zen. Bera hautatu zu-ten Espainiako Kode Zibilarenforu eranskina idazteko etaNafarroako zuzenbideko hain-bat lan ere argitaratu zituen.Egun ere badira legelariak ha-ren ondorengoen artean.

Akusazioaren abokatua ereospetsua zen. Manuel Aranza-di Iruxo zen, Lizarrako aboka-tu eta politikaria, bi aldiz Ma-drilgo Gorteetako diputatua

«Harrigarria zaitTxirrita epaitzeaeta kondenatzea

eta ia inon ezagertzea»

MIKELTABERNA

Afrikako gerran hil zuten ahaide baten bila

zebilela, ezagutzen ez zen Txirritari

buruzko informazio harrigarria aurkitu

zuen Mikel Tabernak: bertsolari ezaguna

Legasako alkateari buruzko bertso batzuk

idazteagatik epaitu zuten 1916an.

Nagore Belastegi Martin

IDAZLEA

Page 24: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

herria

izan zena, Eusko Ikaskuntza-ren eta   “La voz de Navarra”egunkariaren sortzaileetakobat. Bi itzultzaileak ere oso os-petsuak ziren; Joxe AgerreSantesteban, kazetari eta poli-tikaria, eta Jenaro LarratxeAgirre, euskaltzale ezagunaeta Iruñeko alkate izatera iritsizena. 

Beraz, aurkitu genuen kroni-ka hura garrantzitsua zen gu-retzat alde batetik Txirritariburuzko informazio berria ze-goelako, eta, bestetik, oso per-tsonaia inportanteak agertzendirelako handik eta hemendik.Agian horrek ere eragingozuen “Diario de Navarra”-n ha-lako kronika landua argitara-tzea, baina harrigarria zaitbeste ezer ez aurkitzea. JoxeAgerre Santestebanek asterozutabe bat idazten zuen garaihartan “Diario de Navarra”-neta hala ere ez zuen honi bu-ruz ezer idatzi. Horrek erakus-ten digu bertsolaritzak ospeazuela herri xehearentzat, etabeste mailako jendearentzatez zuela halako garrantzirik. 

Gazteleraz berreskuratutakobertsoak euskaratu dituzue,ezta?Ni ez nintzen ausartu bertsoakeuskaratzera, eta “Bertsolari”aldizkarikoek Miren Ibarluzeabertsolaria proposatu zuten.Bertsio eder bat egin du, ha-malau bertsoak itzuliz. Zalan-tzak izan zituen Txirritaren es-tiloa eta euskara erabili edo ez,eta azkenean erabaki zuen ezzuela horrela egingo.

Jatorrizko bertsoak non bila-tu dituzue?Originalen bila ibili gara Nafa-rroako Artxibo Nagusian,Guardia Zibilaren Artxibo His-torikoan, Auzitegi Gorenean,Espainiako AdministrazioarenArtxibo Orokorrean, Koldo Mi-

txelena Kulturuneko Txirrita-ren funtsen gordailuan… etaez dugu aurkitu ez bertsorik ezkasuari buruzko aipamenikere. Bestalde, jendeari ere gal-detu diogu. Lehendabizi Lega-san, eta bertan bai aurkitu du-gu kasuaren berri zerbaitentzuna zuen jendea, bainakontatu digutena ez da zeha-tza eta bertsorik ez dakite.Urrozen ere galdetu dugu, Itu-renen, Donamarian, Narbar-ten… eta ez dugu aurkitu ho-rren berri emanen ligukeeninor. Horrek ez du esan nahi ez

dagoenik. Norbait gehiago bi-latzera animatzen bada, gure-gatik zoragarri. Ez dut itxaro-pena guztiz galdu nahi ,pentsatu nahi dut noizbaitagertuko direla bertsoak. Jen-de gehiagorekin hitz egitekointentzioa badugu jatorrizkobertsoak aurkitzen ditugun ar-te. Uste dut interesgarria litza-tekeela Txirritaren biografiaosoago bat egitea.

Bertsolaritzak zer-nolako ga-rrantzia zuen garai hartakogizartean?

Txirrita ordurako jada bertso-lari ospetsua zen jende xehea-ren artean, eta hura epaitzeaeta kondenatzea eta ia inon ezagertzea harrigarria da. Gauregungo ikuspuntutik pentsae-zina litzateke.

Txirrita hain garrantzitsuaizanik, egungo zein pertsona-rekin konparatuko zenuke?Txirrita Lujanbio zen, eta nor-bait parean jartzearren, gauregungo Lujanbio jarriko nukeegungo bertsolari ezagunenentaldean dagoelako. Txirrita

goi-goian zegoen bere garaian,eta gaur egun goi-goian dau-denen artean Maialen Lujan-bio dago, nahiz eta bi pertsonaoso desberdin izan. 

Bertsolaritzan interesa al ze-nuen gai hau aztertzen hasiaurretik?Ni bertsolaritzaren munduannahiko sartua ibili izan naiz.Beti izan naiz bertsozale, etabereziki Nafarroako bertsolari-tzan sartua egon naiz. Euskalkulturaren adierazpide ezagu-tu beharrekoa da. •

Idoia ZABALETA | FOKU

«Legasan aurkitu

dugu kasu honen

berri zerbait

entzuna zuen

jendea, baina

kontatu digutena ez

da zehatza eta

bertsorik ez dakite»

Page 25: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 24 / 25

Ga s t e i z k oOlagibel ka-lean dagoenjoko aretoa«ez da pre-zio baxuak

eta musika alaia dituen taber-na atsegina, jokoaren normali-zazioa baliatuz, gutxien dau-kagunoi menpekotasuna sortueta daukaguna lapurtzearenondorioz dirutza irabazteahelburu duen lokala baizik».Horixe da Judimendiko GazteAsanbladak argitaratu berriduen txosten baten ondorioe-tako bat. Argitaratutako lanak“Auzoan jokoz kanpo. Joko are-toaren inguruko hainbat argi-pen” du izena eta 2017ko aza-rotik 2018ko martxorabitartean egin zuten auzokide-en laguntzarekin.

«Ireki zutenean ikusi ge-nuen ludopatia sortzen zuelajoko aretoak. Ez genekien zereragin izango zuen auzoan, ez-ta nola eragingo zigun gazteeiere», azaldu du Ion Uriarte Ju-dimendiko Gazte Asanbladakokideak. Egoera berriari aurreegiteko, gazteek ikerketa bathabian jartzea erabaki zuten.«Fase ezberdinetan antolatugenuen. Hasi ginen inkestakegiten auzokideei, tabernarieieta baita joko aretoko lankideohiei ere. Eta gero behaketakegin genituen. Lokalera joaneta bertan pare bat orduz ego-ten ginen, lasai-lasai», nabar-mendu du.

Lanaren ondorioetan ager-tzen denez, auzokideek jokoagizarte arazo bat dela uste du-te, «batez ere, gazteoi eta hel-duei eragiten diguna». «Joka-tzea, dirua jokatzea zeinmakinetan jokatzea, gaizkiikusita dago auzokideen arte-an. Judimendiko auzotarrekarazo bat bezala ikusten dute,gero eta jende gehiagok joka-

tzen baitu», azaltzen dute Gaz-te Asanbladatik, makinak be-zeroengan menpekotasunasortzeko eginda daudela ohar-taraziz.

BEZERO GAZTEAK

Bezeroei buruz, txostenean di-ru iturri baxuko bezero ugaridaudela nabarmentzen da.«Auzokide askok tabernatzathartzen dute, baina ugariak di-ra ere jokoan aritzeko hurbil-tzen diren bezeroak», azaltzenda txostenean, eta adin tarteguztietako bezeroak joaten di-rela nabarmentzen da, «baita18 urtetik beherako gazteakere». Hurbiltzen diren gehie-nak gizonezkoak direla ere az-pimarratzen da. «Gazte etaetorkin kopuru handiak bil-tzen direla nabarmendu beharda. Horiek ohiko jokalariak di-ra», dio Gazte Asanbladak.

Gazteen presentzia nabar-mentzen da batik bat ikerke-tan: «Langile ohiek zein jokoaretoa gertutik ezagutzen du-ten bezeroek helarazi bezala,gazte asko bertaratzen dira jo-katzeko asmoz –18 eta 35 urtebitartekoak batez ere–, gizo-nezkoak gehiengoa izanik».Eta, dirudienez, gazteen arte-an, taldean jokatzeko ohituradago. «Apustu txikiak egitendituzte hainbat lagunen arte-an, eta joko aretoan denboraugari ematen dute aisialdiarenparte bezala. Inkestek diote-nez, jokoak gazteongan eraginkaltegarria dauka eta jokoare-kiko menpekotasuna geroz etanabariagoa da».

Eta joko aretoak eragina duauzoan bertan ere. Izan ere, Ju-dimendiko Gazte Asanbladakegindako ikerketan azaltzendenez, «Olagibel kaleko taber-netan eragin kaltegarria izandu batez ere, joko aretoen katehandien prezio baxuei eta or-dutegi zabalari aurre egitea

«AUZOAN JOKOZ KANPO»Judimendiko gazteek auzoan ireki dutenjoko aretoaren eragina ikertu dute

Ion Salgado

Gasteizko Judimendi auzoko Gazte Asanbladak egindakotxostenaren ondorioetan agertzen denez, joko aretoakherritarren menpekotasuna bultzatzea du xede. «Ez daprezio baxuak eta musika alaia dituen taberna atsegina,jokoaren normalizazioa baliatuz, gutxien daukagunoimenpekotasuna sortu eta daukaguna lapurtzearenondorioz dirutza irabaztea helburu duen lokala baizik».

JENDARTEA / b

Page 26: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

herritarrak

oso zaila baita. Auzoko bi ta-berna itxi behar izan dituzte». Gazteek honela azaltzen du-

te egoera: «Lokaleko atean ja-rritako agiri batean ikus daite-keen bezala, astean zehar06.00etan irekitzeko eta01.00etan ixteko lizentziadauka joko aretoak, hala ere,ordutegia ez dute betetzen.05.00etan zabaltzen dute eta03.00etan itxi, eta asteburue-tan ere gauza bera gertatzenda. Sukaldariak 03.00ak bainolehen heltzen dira; eta aretoa03.00etatik 05.00ak arte soi-lik ixten dute. Bi ordu horiekgarbitzeko erabiltzen dituzte,eta une horretan bezeroak jo-katzen ari badira, barruan gel-ditzeko aukera ematen diete».

LANGILEEN BALDINTZAK

Langileen baldintzei dagokio-nez, «joko aretoan lan baldin-tza prekarioak» dituztela azal-tzen da txostenean. «Batetik,tabernari laguntzaile kontra-tuak sinatzera behartzen di-tuzte, baina, gero, tabernarieneginkizun berdinak dauzkate.Eta kontratuetan zehaztutakoorduez aparte, ordu estrak sar-tzen dituzte, nahiz eta askotanez dizkieten ordaintzen. Beste-tik, kontratuan sinatutako sol-data ez diete esandakoan or-daintzen. Hilabete hasierankobratu beharko luketenarren, atzerapenarekin egitendute beti eta langileak ibili be-har dira euren soldata exiji-tzen». «Lan baldintza kaskar hauen

ondorioz langile askok tabernauztea erabaki dute, eta, gauregun, lan bera egiteko hasie-ran kontratatuta zituzten lan-gileen erdia dituzte kontrata-tuta. Gainera, jasaten dutenkontrola ikaragarria da. Izanere, lokal guztia kameraz bete-ta dago, bezeroak eta langileakkontrolatzeko. Azkenik, langile

emakumezkoek behin bainogehiagotan jasan behar izandituzte bezeroen jarrera ma-txistak, emakume izate hutsa-gatik», diote ikerketan GazteAsanbladako kideek. Halaber, joko aretoaren ire-

kierak auzoan kontrol soziala«areagotzea» ekarri duela dio-te: «Hainbat auzokideren esa-netan, joko aretoaren ingurue-tan liskarrak gertatu dira, eta,aitzakia hori erabilita, presen-tzia poliziala handitu dela iku-si dugu. Gainera, ondorioztadezakegu presentzia hori han-

ditzeak ez duela auzokideakkontrolatzeaz aparte bestelakohelbururik, izan ere, jakin ba-dakigu droga trafikatzaileakibili izan direla tabernan etainguruetan euren negozioakegiten lasaitasun osoz».«Judimendiko Gazte Asan-

bladak eraikitzen duen auzobizitza ereduarekiko guztizkontrajarria da joko aretoakordezkatzen duena: enpresahandia, langileen esplotazioa,harreman inpertsonalak, joko-ak eragiten duen menpekota-sunaren ondorioz ematen den

bezeroen zapalkuntza, tabernatxikiei konpetentzia desleiala,kontsumoan, indibidualismo-an eta menpekotasunean oi-narritutako eta batez ere mutilgazteei zuzendutako ‘aisialdieredu’ berria…», salatzen dutetxostenean. «Honen aurreanauzokideok daukagu hitza, etaJudimendiko Gazte Asanbla-dak argi dauka berea: joko are-toa auzoan jokoz kanpo!», on-dorioztatzen dute gazteek. Etorkizunera begira orain la-

na auzoan zabaldu nahi dutelaazaldu du Ion Uriartek GazteAsanbladako kideak. Txostenazenbait tabernetan eskuraga-rri dago, eta beraien helburuada datozen hilabeteetan gaialantzea. Elkarte ezberdinekinhitzaldiak emateko prest dau-de eta Azpeitiko auzokideekinere harremanetan jarri diraegindako lana partekatzeko,izan ere, udan zehar joko aretobaten irekieraren aurkako pro-testak izan dira bertan.

Aurreko orrian,Judimendin ireki dutenjoko aretoaren argazkia.Goian, Ion Uriarte GazteAsanbladako kidea. Jaizki FONTANEDA | FOKU

Joko aretoko langileek «lan baldintzaprekarioak» dituztela salatzen da gazteekargitaratutako txostenean: ordaindu gabekoordu estrak, soldata kobratzeko atzerapenak...

Gazte Asanbladak egindako lanean jasotzen denez, Judimendiko auzokideek jokoa «gizartearazo» bezala ikusten dute, eta kezkatuta daude«gero eta jende gehiagok» jokatzen duelako

Page 27: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 26 / 27

Mendiza-lea. Be-tidaniketa be-tiko. Jo-kin Es-

pilla Barruetabeñak ondoezagutzen ditu Euskal Herrikomendiak, eta ohikoa da bertoko

mendi martxetan, baina noize-an behin mendi urrunago etagaraiagotara joatea ere gogokodu. Joan den hilean Elbrus igozuen, Europako altuena. 5.642metroko altuera hartatik itzulieta oporretara joan zen. Gastei-zera iritsi baino lehen, jarritageneukan hitzordua, bere az-

ken abenturaren berri emanziezagun. Luze jardun dugu ho-rretaz eta beste hainbat kontuz.Luze eta, egia esateko, gustura.

ARABA ETA MENDIA

“Jokin Espilla, Manuel Iradierelkarteko kidea, Xebe Peña sa-ria jaso duen lehen arabarra”,irakurri genuen duela bost ur-te. Euskal Mendizale Federazio-ak antolatzen duen mendi mar-txen zirkuitua egiten duteneklagun bat aukeratzen dute urte-ro, Xebe Peña garaikurra ema-teko, bere mendi ibilbidearenaitortza gisa. Hogeitik goramartxa ditu zirkuituak, eta ho-rietatik zortzi egin behar diragutxienez: Hego Euskal Herri-ko herrialdeetan, bana; IparEuskal Herrian, beste bat, etaedozein herrialdetan, beste hi-ru. Horiek egiten dituztenak sa-rirako finalistak izaten dira.Hautagai dira eta, aldi berean,boto bidez garaikurraren jabezein izango den erabakitzendute denen artean. Garaikurra jaso zuen lehen

arabarra esatea zuzena al dengaldetu diogu Jokini. Zalantzaegin gabe, baietz diosku. «Ara-bak ordura arte ez zeukan ho-rren irabazlerik», dio. Berria-tuan jaio zela gogorarazi diogu.«Bai, baina mendizale arabarranaiz. Bizitza erdia baino gehia-go Araban daramat». Izan ere,bere 71 urteetatik 43 ingurueman ditu Gasteizen. Bertan geratzeko erabakia

hartzeko, besteak beste, Araba-ko mendiek erakarri zutela dio.Bizitzako osagarri garrantzi-tsua da mendia Jokinentzat.Oso gaztetatik hasi zen mendi-ra joaten. Batez ere Bizkaian etaGipuzkoan ibilitakoa zen Gas-teizera joan arte, Lekeitio, Mar-kina, Mutriku eta inguru harta-ko lagunekin, eta Arabakopagadiak, hariztiak, mendiak...ikusi zituenean, txundituta gel-

ditu zela dio: «Baina... zer dahau?». Euskal Herrian Arabakomendiak ezezagun samarrakdirela dio. Gogoan du nola hasizen mendi horiek eta herrial-dea ezagutzen. Semea Durana-ko ikastolan hasi zenean, esko-laz kanpoko ekintzetako batmendia zen, bost urtetik aurre-rako umeentzako eta gurasoen-tzako mendi taldea, irailean ha-si eta ekain bukaera artekoegutegia zuena. 1970eko hamarkadan bi urte

eta erdi ihesean ibili zen, etaFranco hil eta gero, 27 urtere-kin, Araban suertatu zen, he-rrialde hori politikoki sendotuegin behar zela uste baitzuten.Ez zuen bertan finko gelditzekoasmorik, baina gogoko izanzuen eta «hemen nago, gustu-ra». Edonola ere, beti izan du,badu, lotura estua Berriatukoeta Ondarroako familiarekineta lagunekin. «Hemengo egin-da, han ‘patatero’ esaten digu-te», dio barrez –eta harro–.

EZKERTIA

Jokin ezkertiarra ez ezik, ezker-tia ere bada, ezinbestean. Beste-rik ezean, alegia, 45 urterekinlan istripu batean eskuinekobesoa galdu aurretik eskumatiazen eta. Besoa galdu eta bereha-la hasi zen koaderno bateanidazten ezkerrarekin ohitu arte,eta orain, dioenez, ezkerrarekinletra hobea egiten duela esatendiote lehen eskuinarekin baino.Galdakaoko Ospitalean zela, be-soa galdutako kantabriar batekbisita egin eta esan zion bizi-modu normala egingo zuela.Berak, istripua gertatu berri,mendira joan ere ezingo zelaesan zion, eta lagun hark eran-tzun zion: «Ezetz? Ni ganadua-rekin ibiltzen naiz mendian!». Laster hasiko zen bera ere

mendian zehar ohitzen, orekaberria bilatzen, beso bakarra-rekin ibiltzeak sortzen duen

infraganti

Berriatuko mendizale arabar honek ondo ezagutzen dituEuskal Herriko mendiak. Abuztuan, ordea, apur bat goragoigotzea otu eta Elbrus mendiko gailurra zapaldu zuen. 63urteko gizon bat hil zen han bi egun lehenago; Jokinek 71ditu. 5.642 metroko altuera hartan, euskal presoak gogoan,sentitu zuen asebetetasunaz mintzatu zaigu.

JOKIN ESPILLA

Jokin Espilla, Gasteizko Errementari kalean. Endika PORTILLO | FOKU

Page 28: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

herritarrak

euste-puntu eta segurtasunfalta gainditzen. Oraindik eregabezia sumatzen du, baina ezda kexaren zale, oztopoakgainditzekoa baizik, eta ez adi-nak ez besoaren faltak ez diotegalarazten martxarik gogorre-nak egitea, Hiru Handiak edozenbait egunetako espedizio-ren bat kasu. Urrunera gabe,iaz, Gasteizko zenbait lagune-kin Tubkal mendira joan zen.Mendi hori Atlas mendikatekoaltuena da, 4.165 metrorekin.

ASMO ZAHAR BAT

Aurten erronka handiago batiheldu dio, Elbrus igotzea, hainzuzen. Orain dela zenbait urte-ko asmo bat gauzatzeko moduaizan da. Bere seme Oierrek ka-rrera bukatu zuenean, biek Hi-malaia aldera joan behar zutelaesan zion, trekking bat egitera,4.000 edo 5.000 metroko al-

tueran, Annapurnan, Manas-lun edo Everesten. Asmo horinolabait zahartu egin zen, urte-ak igarota. Eta halako bateanbiei egun batzuetako txangoaegiteko aukera sortu zitzaienJokinen lagun Imanol Berozenbidez; gainera, trekking bat ba-rik, tontor erakargarri bat egite-ko aukera zuten: Europako gai-lurrik altuena, elurtzan...«mendigoizaleontzat ezaugarribereziak dituen erronka». Joki-nen semea ez zen horrelakomendietan ibilia, baina eskala-tzailea da eta zailtasun tekniko-ak gainditzeko prestatuta dago;edonola ere, ohituta dago aita-rekin martxa gogorrak egiten. Imanol Beroz doneztebarra

iaz egon zen Elbrusen, baina ezzuen gailurra zapaltzerik lortu.Mendi hartan, 30 gradu zeroazpitik eta aurrera egin ezinikzegoela, bideo bat bidali zion

Jokini. Itzuli zenean, Imanolekesan zion berak ere egin zeza-keela mendi hori, ez baitu apar-teko zailtasun teknikorik. Fisi-koki ondo prestatuta egoteaeskatzen duela, baina teknikokiposible zutela.Eta Iruñekoagentzia batekan to l a tu t a ,abuztuko es-p e d i z i o r aapuntatu zi-ren, beste bieuskaldune-kin eta Estatu-ko beste zazpilagunekin ba-tera. EuskalHerritik, Ima-nol Beroz eta Espillaz gainera,honen seme Oier eta Oskar La-sa etxarriar pilotari ezaguna jo-an ziren. «Bi nafar eta bi ara-bar», dio Jokinek.

Espedizioa abuztuaren 1etik13ra artekoa izan zen. Abiatu zi-ren egunean, 21:00etan, Baraja-sen geratuak ziren guztiak.Imanol Beroz Hondarribian bi-zi denez, handik atera zen berefurgonetarekin, bidean EtxarriAranatzen Oskar Lasa espedi-zioko bigarren euskalduna etaGasteizen Jokin eta haren semeOier hartzeko. Madrilera abiatuziren arratsaldean. Barajasengainerako espediziokideak eza-gutu zituzten: Eugenio madril-darra, Francisco alacantarra,Angel sevillarra, Vetra eta Joanbartzelonarrak, Angel murtzia-rra eta Zeben kanariarra.23:30ean Moskura bidean ziho-azen, hegazkinez, eta goizekozortziak baino lehen beste he-gazkin bat hartu zuten, Kabar-dia-Balkaria Errepublikako Mi-neralnye Vody hirira iristeko.Handik, autobusez, KaukasokoBaksan haranera. Han, 2.200metroko altueran zeuden, El-brusetik hurbilago, baina langogor guztia eginkizun.Zenbait eguneko aklimata-

zioa egin zuten inguruko men-dietan, ibilbide luze eta altuerahandikoak. Zortzigarren egune-an beheko kanpalekura aldatuziren, lau egunen buruan ton-

torra zapal-tzeko xedea-rekin. Egunhorretan laumilametrotikgorako altue-rara iritsi zi-ren, eta, Joki-nek dioenez,Elbrus men-diko gailurre-ra heltzea ezzela errazaizango suma-

tu zuten. Zalantzak sortu ziren. Abuztuaren 11n, 03:30ean,

3.750 metroko altueran zegoenkanpalekutik gailurrerantzabiatu ziren. Lehenago atera-

«Han lazeria handienak eta euforiarik handienak pasatu ditut», dio Espillak Elbrus mendiko espedizioa gogoan. Endika PORTILLO | FOKU

hutsa

Gogoan du euskal presoen aldeko ikurra goihartan atera zuenean sentitu zuen zirrara:«Momentu horretan sentimenduak eta morala gehitu egiten dizkizu»

Euskal Herritik, Imanol Beroz eta Espillazgainera, honen seme Oier eta Oskar Lasaetxarriar pilotari ezaguna joan ziren Elbrusera.«Bi nafar eta bi arabar», dio Jokinek

Page 29: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 28 / 29

tzea pentsatuta zeukaten, bainaeguraldi kaskarrak ez zien utzi.Hala ere, aurreikuspenen ara-bera, goizean «leiho bat zabal-du» behar zuen, eta bideari lotuzitzaizkion espedizioko zazpikide, tartean lau euskaldunak,eta gidari bi. Espedizioko kidebatek oxigeno gutxi zeukanodolean eta behera itzuli zen.Beste hiru ere ez zeuden osoondo eta beldar ibilgailuan igoziren ia 5.000 metroko altuera-raino, bide erdia baino gehiagooinez egitea saihestuta. Odole-ko oxigeno faltagatik, hain zu-zen, bi egun lehenago 63 urtekogizon bat hil zen bertan. Joki-nek, baina, ez ditu 63 urte, 71baizik eta hara baino lehen era-bakia zuen gutxienez ahalegi-nak egingo zituela.«Mantso-mantso», esfortzu

ikaragarria eginda, lehenengoizerditan eta gorago hotz ikara-garria igarrita, 11 orduren bu-ruan gailurra zapaldu zuten.Arrisku handiena amildegi

baten ertzetik igo beharrekotarte batean zegoela dio Joki-nek. Segurtasun kable bat zego-en, eta bertara lotzen zuten ar-nesa. Pioleta ere derrigoreraman behar zuten. Jokinek,besobakar, ezin zuen eskuzo-rroa atera arnesa lotzeko, etaune txarrak pasatu zituen. Halaere, gidarietako bat horretazkonturatu eta haren aurrean ja-rri zen; atzean, berriz, Oier, Jo-kinen semea, «eta ni horrela se-guru sentitzen nintzen»,nabarmendu du.Beste momentu batean, hai-

ze zakar ikaragarria hasi zueneta «orduan ez beldurrik ezezer, buruan hura gainditzeabesterik ez zegoen. Momentunahikoa gogorra pasatu ge-nuen».

GIZA HARREMANAK

Horrelako egoeran, batere ero-sotasunik gabe, esfortzu han-

diak egiten, higadura fisiko etamental handiarekin, jarrera po-sitiboek eta negatiboek taldeanduten eraginaren garrantziazmintzatu zaigu Jokinek. Men-diak dauzkan zailtasunak talde-an sortzen direnak baino erra-zago gainditzen direla dio.Jokinentzat ez da zaila hamarordu edo gehiagoan mendian

ibiltzea. Beste batzuk, berriz,prestatuta daude denbora gu-txiagoan baina oso modu trin-koan jarduteko. Horren arabe-rako pentsaera desberdinakateratzen direla dio; esate bate-rako, aklimatazioari dagokio-nez. Jokinek dio konfiantzaizan beharra dagoela antola-tzaileengan eta gidariengan.

Argi utzi nahi du, edonola ere,oso ondo moldatu direla. Espe-rientzia bizia izan da, «han la-zeria handienak eta euforiarikhandienak pasatu ditut». Izanere, oztopo guztiak gainditu etagero gailurra lortzea itzela deladio. «Zeure buruari hainbesteexijitu eta gero ezbehar eta oz-topo guztiak gainditzeko gauza

izan bazara, oso asetze handiahartzen duzu».

PRESOEKIKO KONPROMISOA

«Konpromiso bat» zeraman Jo-kinek aldean: euskal presoenaldeko ikurra. Baita ikurrina etaNafarroako eta Manuel IradierElkarteko banderak ere. Hu-rrenkera horretan. Ez zutendenbora asko izan tontorreanargazkiak egiteko, zero azpiko20 gradu eta 80 kilometro or-duko haizea ez baitira baldintzaonenak egonean gelditzeko.Horregatik, atera zuten lehenikurra presoena izan zen, «ba-daezpada ere». Lehenetsitakoxedea zen. Gogoan du ikur horigoi hartan atera zuenean senti-tu zuen zirrara: «Ez pentsa, unehorretan sentimenduak etamorala gehitu egiten dizkizu».Ondoren beste hiru banderekinatera zituzten argazkiak. Mendia denbora-pasa baino

gehiago du Jokinek. Une zailakgogoratzen ditu, besoa faltabaino lehenagokoak ere bai, ga-rai estresagarriak, politika, sin-dikatua, beharra, dena semeajaio berritan... Okiara joan etahango pagadietan ibiltzea zuenterapia onena. «Andreak ereezagutzen nau eta urduri edoernegatuta ikusten nauenean,esaten dit: zoaz mendira!»Gaur Alberto Zerain mendi-

zale handia zenari omenaldiaegingo diote Gasteizko mendie-tan. Bertan izango da Jokin, no-la ez. Omenaldia ekainean egi-tea zegoen aurreikusita, GureEsku Dagok giza katea erraldoiagauzatu zuen egun berean, etaatzeratu egin zuten. Gauza po-lita iruditzen zaio Jokini eki-men hura kontuan hartzea.Jokin Espillak badaki zertxo-

bait mendiaz, badaki bizitzaz.Eta lagunez. Haiei galdetu bes-terik ez dago. •

Gailurrera bidean. Bigarrena, Jokin. GAUR8

Xabier Izaga Gonzalez

Elbruseko gailurrean, euskal presoen ikurra haizatzen. GAUR8

Page 30: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hez

kun

tza

/ te

knol

ogia I

nformatikaria izanik, aspaldi-danik nabil hizkuntzalariekinelkarlan estuan. Ikerketa tal-dea, IXA taldea, hain zuzenere, diziplina anitzetan presta-tutako kideekin osatua dugu:

informatikariak, fisikariak, hizkun-tzalariak, itzultzaileak, filosofoak...Euskaraz, gazteleraz, ingelesez idatzi-tako testuak “ulertu” nahi bageni-tuen, formakuntza ezberdina dugunkideen arteko elkarlana ezinbestekoazen. Elkarri ulertzea hasieran ez zenerraza izan. Gaur egun, gure ikerla-rien artean “letretan formakuntza”duten kideek programatu egiten dute,eta, “zientzietan formakuntza” dugu-nok, berriz, hizkuntzaren ingurukooinarri batzuk baditugu. Formakun-tza ez genuen transbertsala izan, bai-na oinarri hori lortzera iritsi garelako-an gaude.

Internet, sare sozial, mugikor, azkenfinean, datuez inguraturik bizi garenhonetan, gero eta ohikoagoa da ze-harkako trebakuntza edo formakun-tza transbertsalaren eskaera. Eta hez-kuntza-programak, unibertsitateanadibidez, horretara doaz. Ikasleek ezdute diziplina bakarra lantzen, hain-bat ikasten dituzte eta modu horre-tan, formazio transbertsala, diziplinaartekoa, lortzen dute.

Zeharkako trebakuntzarekin loturaduen adibide bat ikusi dugu dagoene-ko. Hizkuntzaren tratamendu auto-matikoan aritzen diren hizkuntzala-riek, chatbot-etan erabiltzen denhizkuntza azter edo sor dezakete,itzulpen automatikoaren garapen etahobekuntzan lan egin dezakete edosare sozialetan erabiltzen den hizkun-tza azter dezakete sentimenduakidentifikatzeko, besteak beste. Hiz-kuntza oinarrian duten tresna horie-tan guztietan, ikasketa automatikoan

edo programazioan aritzen diren filo-logoak guztiz beharrezkoak ditugu.

Matematika beti egon da informati-karen atzean. Matematikak informa-tikarekin duen harreman zuzen hori,ordea, argi eta garbi azaleratu da az-ken urteotan. Datuak ditugu edonon,kopuru eskergan, aldakortasun han-diarekin (datu konplexuak) eta neu-rrian azkar handitzen direnak. Big da-ta horiek datuen zientzialariek, maizmatematikariek, lantzen dituzte pa-troien bila. Datu kopuruen hazkundeizugarri horrek sare neuronalen era-bilera arrakastatsua ekarri du, eta, sa-re neuronalak eta ikasketa sakonadeiturikoa ulertzeko, oinarri matema-tikoak guztiz ezinbestekoak dira. Zi-bersegurtasunean dugu, datu-enkrip-tatzean zehazkiago, matematikareneta programazioaren ezkontzarenbeste adibide argi bat.

Datuen jabetzaren eta erabilera ez-egokiaren kontuak, informatikareneta zuzenbidearen arteko harreman

zuzenera garamatza. Errazago ikustendugu diziplina horien arteko erlaziohori, adibidez, zoritxarrez sare sozia-letan sortu ohi diren jazarpen kasue-tan. Informatikariok legeen ezagutzasakona izan beharko genuke eta lege-lariek informatikaren munduarenezagutza. Bi mundu horiek uztartzendituen formakuntza ere, garrantzi-tsua bihurtzen ari da.

Informatikak beste hainbat alorre-kin duen lotura zuzenaren adibidebatzuk besterik aipatu ez baditutere, asko geratu zaizkit aipatu gabe(irakaskuntza, aisialdia eta bideo-jokoak, industria 4.0...). Argi dago,nire ustez, gure ingurune digitaliza-tuak trebakuntza profil aberatsak es-katzen dituela. Lan-munduak gero etagehiago eskatzen ditu algoritmo, tek-nika informatiko eta datu mota ez-berdinetan hainbat alorretan etahainbat hizkuntzatan lan egingo du-ten emakume eta gizonak. •

IXA taldeko kideak, 2013an Anton Abbadia Saria jaso berri. Gorka RUBIO | FOKU

Informatika etaformazio transbertsala

Maite Oronoz AnchordoquiEHUko Donostiako Informatika Fakultateko irakasle eta ikerlaria

Page 31: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

2018 | iraila | 8

GAUR8• 30 / 31

ATHLETICEN LEHEN AUTOBUSA

Juantxo EGAÑA

GERMAN ELORZA. EUSKADIKO ARTXIBO HISTORIKOA

Gaur egun ezagutzen dugun liga txapelketa 1928/1929 denboraldian sortu zen. Hurrengo bi denboraldietan Bilboko Athletic txapeldun izanzen eta, halaber, lau kopa ere irabazi zituen jarraian 1930 eta 1933 artean. Hasieran jokalari zuri-gorriek desplazamenduak trenez egiten zi-tuzten. Urte batzuk igarota, baina, autobusa erabiltzen hasi ziren, artikulua ilustratzen duen irudian ikusten denez. 30eko hamarkadakoa daargazkia, eta jokalariak eramaten zituen autobusa klubaren egoitza zaharraren aurrean ageri da. Autobusa Txori Gorria izenarekin ezagunaizan zen urte askoan. German Elorza (1910-1983) Gasteizen jaio eta Bilbora bizitzera joan zen argazkilaria da irudiaren egilea. Kazetari grafi-ko gisa lan egin zuen beti, “La tarde” egunkariarentzat lehenik, eta, 1937an Bilbo erori ostean, frankistek sortutako “Hierro” egunkariarentzat.

Page 32: ZER EGIN ARTILEAREKIN? - naiz.eus · zer egin artilearekin? ardi latxaren esnea diru iturriada artzainentzat; artilea, berriz, gaur egun, gastua. l atxa esne kooperatibak eta sektoreko

97

71

88

76

75

00

1

80

90

8