Zer da HIESa?

14
OSASUN SAILA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA DEPARTAMENTO DE SANIDAD DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

Transcript of Zer da HIESa?

Page 1: Zer da HIESa?

OSASUN SAILAHEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE SANIDADDEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

Page 2: Zer da HIESa?

ARGITARALDIA: 2003ko Ekainan.© Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa.

ARGITARATZAILEA: Eusko Jaurlaritzaren OsasunSaila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

EGILEA: Hiesari Aurrea hartu eta KontrolatzekoEgitasmoa. Osakidetza.

DISEINUA: Pelcons Publizitatea.

MARRAZKIAK: Carlos Azagra.

IMPRIMAKETA: Gestingraf.

D.L.: BI-2183-99

Page 3: Zer da HIESa?

Hiesa gaixotasun bat da, GIBaksortua (hiesaren birusa ere esatenzaio); pertsona batetik besteratransmititu daiteke.

Birusa, partikula infekzioso txikibat da, organismoko zelulenparasito -ez bestela- bizidaitekeena eta zeluletan bertanugaltzen dena. Organismotik kanponekez bizi daiteke eta oso denboralaburrean; desinfektatzaileak (lixiba)eta beroa (60º baino gehiago) GIBadesegiteko gauza dira.

Giza Inmunoeskasiaren Birusak (GIBak) linfozitoak erasotzen ditu eta hauekgure defentsa-sistemaren zuzendariak dira. Gibaren aurka sortzen direnantigorputzak ez dira gauza birusak hiltzeko.

Hasiera batean GIBa lo antzean dago linfozitoen barruan eta infektatutako inmunitate-sistemak lanean jarraitzen du itxuraz bere normaltasunean. Urteen buruan etaondo zehaztu gabeko arrazoiengatik GIBa aktibatu, esnatu egiten da eta linfozitoenbarruan oso azkar ugaltzen da, linfozitoak desegin eta birus pila bat askatzenda; hauek beste linfozitoak infektatuko dituzte. Horrela GIBak sistemainmunea gero eta gehiago makaldu eta zera lortzen du: gureorganismoak, zenbait germen eta minbizi-motaren aurka,behar bezala jokatzeko ezina.

Odol analisi espezifiko baten bidez. Analisiak pertsonak GIBaren aurkakoantigorputzak dituen detektatzen du. Itxuragatik ezin diogu inori igarri infektatutadagoen.

Antigorputzak detektatzen badira probaren emaitza positiboa da, eta pertsonahori seropositiboa, GIBaren eramailea. Antigorputzik detektatzen ez bada probanegatiboa da eta pertsona seronegatiboa.

Infektatu ondoren pertsona gutxi gora behera hiru hilabete egon daiteke antigorputziksortu gabe. Beraz, hiru hilabetez itxaron behar da analisi hori egiteko, zerenlehenago eginez gero probak negatibo eman baitezake, pertsona infektatutaegonda ere.

Page 4: Zer da HIESa?

Pertsona GIBak infektatu duela. Infekzioa bizitza osorako da. Arrisku-praktika batzuen bidez

beste pertsonei transmititu dakieke.

Hasieran ez da inongo sintomarik agertzen, birusa lo antzean dago eta ez du inmunitate-sistema suntsitu. Pertsonaeramaile asintomatikoa da.

Infektatu eta denboraren buruan, normalean urte batzuen bueltan, pertsona batzuk GIBarekin erlazionatutako sintomakizaten hasten dira; birusa linfozitoak desegiten hasi eta defentsa-sistema makaltzen hasi baita. Sintoma horiek (sukarra,beherakoa, pisu galtzea, gongoil linfatikoen tamaina handitzea, etab.) ez dira hiesaren espezifikoak, beste arrazoi askorengatikager daitezke.

Hiesa GIBaren infekzio-modu larriena da. Pertsona batek infekzio oportunistak edo minbizi-mota konkretu batzukgaratzen dituenean diogu hiesduna dela.

Guztiok bizi gara mikroorganismoz inguraturik, normalean gaixotasunik sortzen ez dutenak, gure inmunitate edo defentsa-sistemak menderatzen dituelako. Defentsa-sistema oso makala denean ezin ditu menderatu. Mikroorganismo horietarikobatzuek gure defentsen makalaldia, “oportunitatea” aprobetxatzen dute organismoa inbaditzeko, “infekzio oportunistak”sortzeko.

eramaileasintomatikoa

sintoma txikiak

Page 5: Zer da HIESa?

Gaur egun oraindik ez; asko aurreratubada ere tratamenduan, ez da lortuGIBa behin betiko desegingo duenmedikamenturik.

GIBak aurrera ez egiteko asmoze r re t ro b i r u s a re n k o n t r a k omedikamentuak erabiltzen dira.Normalean medikamentu-koktelakerabiltzen dira, bi edo hiru farmakonahastuta. Koktel hauek birusarenugaltzea aldi baterako blokeatzendute, eta behin betiko desegiten ezbadute ere gaixoen bizitza luzatueta hobetu egiten dute.

Hona hemen zeintzuk diren beste pertsonak infektatzeko adinako birus-kontzentrazioduten organismoaren jariakinak:

Odola

Semena

Jariakin baginalak

Inor infektatzeko, birusa duten odola, semena edo baginako jariakinak sartu behardira organismoan; hau da, kontaktu zuzen eta sakona eduki behar da infektatutakopertsona edo gauzekin (preserbatiborik gabeko harreman sexualak zakila sartuz,injekzioa infektatutako xiringekin).

HIESA

Page 6: Zer da HIESa?

XIRINGAK EDO TRESNA PUNTADUN EDO EBAKITZAILEAK PARTEKATZEAGATIKXiringek eta orratzek birusa transmiti dezakete, partekatzen badira. Horigertatzen da toxikomanoen artean, droga prestatzeko erabiltzen direntresnek ere transmiti dezakete.

Infektatutako beste tresna ebakitzaile-zorrotz batzuek ere transmiti dezakete(bizarra mozteko xaflak, belarriak zulatzeko orratzak, tatuajeak egitekoak,akupunturakoak etab.).

AMAK SEME-ALABEIHaurdunaldian, erditzean edo neurri gutxiagoan edoskitzean, amakhaurra infektatu dezake. Arrisku hau asko gutxitu da gaur egun,erretrobirusaren kontrako tratamenduei eskerrak. Tratamendu hauekhaurdunaldian eta erditzean administratzen dira.

ODOL TRANSFUSIO ETA PRODUKTUEN BIDEZGaur egun gertatzea oso arraroa da, odol guztiaren kontrola derrigorrezkoabaita.

Zakil-sartzearekin (baginatik,ipurditik) egiten diren zaurimikroskopikoen bidez gertatzenda birusaren transmisioa. Horrelainfektatuaren semen edobaginako jariakinetan dagoen

birusa sexu-lagunaren odolerapasatzen da.

Zauri edo lesio mikroskopikoak egiteaerrazten duten sexu-praktikek arriskuaareagotzen dute; zakila ipurditik sartzea,esaterako, bertako muki-mintza askozhauskorragoa baita baginakoa baino.

Praktika aho-genitalek ( felazioa,cunnilingusa) GIBa transmititu dezaketeahoak semen edo jariakin infektatuekinkontakturik baldin badu: arriskua askoztxikiagoa da zakil-sartzearekin baino.

Kontuan eduki:

Bikoteko batek STG (Sexu bidezTransmititutako Gaixotasun) bat izanezgero, GIBaren transmisio-arriskua askohanditzen da.

Zenbat eta babesik gabeko harremangehiago orduan eta infekzio arriskuhandiagoa; harreman bakar nahikoa da,lehenengoan gerta daiteke.

Page 7: Zer da HIESa?

Sexu segurua: arriskurik gabekopraktikak eginez (musuak, laztanak,elkar masturbatzea) alde batetik,eta bestetik zakil-sartzea eginezgero preserbatiboa egoki erabiliz(pertsona infektatuekin edo daudenedo ez dauden ez dakitenekin).

Berriz ere: itxuragatik ezin dugujakin pertsona bat infektatutadagoen edo STGren bat (Sexubidez Transmititutako Gaixotasun)duen.

ARRISKU HANDIKOAK • Zakil-sartzea (baginatik, ipurditik)

NOLABAITEKO ARRISKUA • “Felazioa” (praktika aho-genitala) • “Cunnilingusa” (praktika aho-genitala)

ARRISKURIK GABEAK • Laztanak • Ahozko musu edonolakoak • Elkal masturbatzea

Page 8: Zer da HIESa?

• Preserbatiboaren iraungitze-datarekin kontuz.

• Ez urratu azazkal, hortz, eraztun eta abarrekin.

• Preserbatiboa zakila tente dagoela ipini, edozein kontaktu genital izanbaino lehen.

• Zakilaren orporaino sartu-zabaldu; estutu punta lehenago haizea joandakion.

• Lubrifikatzaileak erabiltzekotan, uretan urtugarriak erabili (glizerina) eta ezkoipetsuak (baselina, olioak) preserbatiboari kalte egiten diote eta.

• Zakil-sartzeak dirauen denbora guztian erabili. Kentzerakoan, behealdetikeutsi erekzioa jaitsi baino lehen eta gero korapilatu.

• Zakil-sartze bakoitzean aldatu.

• Zaborretara bota korapilatuta, ez komunera.

• Bero, argi eta gehiegizko hezetasunetik babestu behar dira hondatuegiten dira eta.

• ESKURA EDUKI BEHAR DIRA!

1

2

3

4

5

6

7

8

9

Page 9: Zer da HIESa?

Emakumeentzako preserbatiboa ere hesieraginkorra da hiesaren birusarentzat.Gizonentzakoa bezala, behin bakarrikerabiltzeko da.

Gogoratu! Zakil-sartzeak egiten direnenanprese rba t iboak (g i zonena ze inemakumeena) ondo erabiltzea osoeraginkorra da STG (Sexu bidezTransmititutako Gaixotasun) guztientzat(hiesa barne).

GIBa EZ DA EGUNEROKO HARREMANEKIN TRANSMITITZEN

Hiesa azaltzeak gizartean beste izurrite bat sortu du, beldur, mito, arbuioeta pertsona seropositiboenganako diskriminazio izurritea. Izurrite irrazionalhau informatuz eta beste bizimoduak errespetatuz bakarrik senda daiteke.

GIBa ez da transmititzen haizearen bidez edo infektatuek erabilitakotresnen bidez. Beraz, birusa ez da transmititzen eztul edo doministikuenbidez: ez eskua edo musua emateagatik; ez lababoak, telefonoak, mahai-tresnak edo edontziak partekatzeagatik, ez eta kiroletan gertatzen direnkontaktuengatik, igerileku publikoak erabiltzeagatik, etab.

Hiesa gizarte osoaren arazoa da. Aske eta erantzuleak gara babesteko;baita informazioa jaso eta erabiltzeko ere.

Hiesaren Prebentzio eta Kontrolerako Plana: 943 006464

Arabako Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarra: 945 257766 (Vitoria-Gasteiz)

Bizkaiko Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarra: 94 4160055 (Bilbo)

Gipuzkoako Hiesaren Aurkako Batzorde Hiritarra: 943 290722 (Donostia)

Hiesaren Aurkako Borrokarako Elkarte Hiritarra: 94 4221240 (Bilbo)

Oiartzungo Hiesaren Aurkako “Harribeltza” Elkartea: 943 493544 (Oiartzun)

Bermeoko “Txo-Hiesa”: 94 6179171 (Bermeo)

Page 10: Zer da HIESa?

Sexu bidez Transmititutako Gaixotasunak (STG) jarduera sexualaren bitartez (bagina, uzki edo aho bidezko harremanak, etaharreman intimoak) kutsatzen diren infekzioak dira. Infekzio horiek sexu-organoetan batez ere hazten diren bakterioak, birusak,onddoak edo parasitoak eragiten dituzte.

STG gehienak modu erraz batean prebenitu eta tratatu daitezke. Modu egokian tratatzen ez badira, ondorio larriak eragin ditzakete.

Ez dago STGentzako txertorik (B hepatitisarentzat izan ezik). STGak berriro ager daitezke, hots, ez dute immunitaterik sortzen.

Zenbait faktorek STGen zabalkundea errazten dute, hala nola: Sintomak ez ezagutzea eta informazio-falta. Batzuetan sintomak ez dira nabarmentzen, eta ez dira erraz antzematen. STGak ezkutuan gordetzen dira, eta ez da neurririk hartzen. Aho bidezko antisorgailuak (STGen aurka ez dute babesten) erabiltzea, hesi-metodoen

ordez (babesa ematen dute).

Sexualki aktiboa den edozeinpertsonak izan dezake STG bat.

Babesik gabeko sexu-harremanakizan badituzu, STG bat daukazun jaki-teko modu bakarra medikuarenganajoatea da, eta horretarako daudenprobak egitea. Horietako infekzioaskok ez du ageriko sintomarik.

Page 11: Zer da HIESa?

GONORREA: Blenorragia edo gonokozia izena ere ematen zaio. Sintomaarruntenak ondokoak dira: baginako fluxua gehitzea, jariakinak zakilean edoerresumina pixa egitean. Kasuen %50ean ez dago batere sintomarik. Bagina,uzki edo aho bidezko sexu-harremanetan kutsatzen da; beraz, genitalei ez ezik,ondesteari eta eztarriari ere erasan diezaieke. Antibiotikoekin tratatzen da.

GIB/HIESa: Koitodun sexu-harremanak GIBa kutsatzekoarriskuzko jarduerak dira. Aho bidezko harremanetanarriskua txikiagoa den arren, kutsa daiteke. Beste transmisio-bide batzuk hauek dira: odola eta amarengandikhaurrarengana. Infektatu ondoren, gehienetan, ez dasintomarik azaltzen urteetan.

CHLAMYDIA: Gonorrearen tankerako sintomak ditu, eta, gaixotasun hori bezala,bagina, uzki eta aho bidezko sexu-harremanetan kutsatzen da. Tratamenduaantibiotikoekin egiten da. Kasuen %50etik gora ez dauka inolako sintomarik.

SIFILIA: STG hau konplexua da, eta urte askotan zehar sintomadesberdinak eragiten dituen bakterio batek sortzen du. Hasieran,minik ematen ez duen ultzera bat azaltzen da ukimen-gunean-genitalak, ahoa edo uzkia- eta zenbaitetan ez da ikusten begienbistan. Tratamendua antibiotikoekin egiten da.

HERPESA ETA GENITALETAKO GARATXOAK: Bagina, uzki edo aho bidezko sexu-harremanetan eta lesionatutako larruazalarekin kontaktu intimoa izatean transmititzen direnbirusek eragiten dituzte gaitz hauek. Baba txiki minberak edo azalore-itxurako garatxoaksortzen dituzte barneko edo kanpoko genitaletan eta uzkiaren inguruan. Ez dutetratamendu sendagarririk; ondorioz, aldizkako azterketak egin behar dira, konplikaziorikgerta ez dadin. Birus horiek egoteak zerikusia izan dezake tumoreak sortzearekin,batez ere, umetokiaren lepoko minbiziarekin.

B HEPATITISA: Gibela modu kronikoan erasan dezakeenbirus batek eragiten du B hepatitisa. Batzuetan, zirrosia etagibeleko minbizia ere sortu ditzake. Sexu eta odolaren bidez edoamarengandik haurrarengana transmititzen da. Heldu askok ezdute inolako sintomarik infekzioaren unean. B hepatitisarenkontra badago txerto eraginkor bat, eta, gaur egun gureerkidegoko txerto-egutegiaren barruan sartuta dago.

Page 12: Zer da HIESa?

Antzutasuna.

Gorputzeko beste organo batzuei (artikulazioak, bihotza edo nerbio-sistema) erasaten dieten infekzio larriak.

Haurdun daudenak kutsatuz gero, abortuak, pisu gutxiko jaioberriaketa erditze goiztiarrak.

Zenbait kasutan jaioberriei kutsa dakieke.

Tumore batzuek zerikusia dute herpesarekin eta genitaletako garatxoekin;beraz, aldizkako azterketak egin behar dira.

S e x u a l k i a k t i b o a k d i r e npertsonentzat preserbatiboak moduegokian erabiltzea STGak pre-benitzeko neurri eraginkorrena da.Herpesaren eta genitaletako garatxoenkasuan, kutsatzeko arriskua gutxituegiten du, baina ez du zeharo kentzen.Erabat eraginkorra izango bada,sexu-harreman guztietan erabilibehar da, hasieratik bukaera arte.

Bai. Emakumezkoentzako preser-batiboa gizonezkoentzakoa bezaineraginkorra da.

Are gehiago, zenbait pertsonarentzategokiagoa izan liteke.

Baginako fluxua gehitzea,zakilean jariakinak izatea, pixaegitean erresumina sentitzeaedo genitaletan mina edolesioak izatea STG batdagoen sintoma izandaiteke.

Page 13: Zer da HIESa?

STG bat baldin badaukazu,beharrezkoa da zure bikotekideariedo bikotekideei jakinaraztea,azterketa bat egin diezaieten, etaeurek ere infekzioa izanez gero, moduegokian tratatu ahal izateko.

STG bat duzula uste baduzu, zure familia-medikuarekin jarri harremanetanedo, nahiago baduzu, hauetako zentro batera joan zaitezke:

STGen Zerbitzua. Bilbo. Tel.: 946 00 69 69 STGen Kontsulta. Donostia. Tel.: 943 00 64 64

Page 14: Zer da HIESa?