Zer da artea

19
ZER DA ARTEA? Artista batek ideia bati forma ematen dionean artea egiten duela esaten da. Arteak forma, itsura eta tamaina ezberdinak eskuratu dezake. iritziak eta jendearen gustuak ere anitzak izan daitezkeenez, inoiz ezingo da artea zer den ondorio borobil batera heldu.

Transcript of Zer da artea

Page 1: Zer da artea

ZER DA ARTEA?A r t i s t a b a t e k i d e i a b a t i f o r m a e m a t e n d i o n e a n a r t e a e g i t e n d u e l a e s a t e n d a .

A r t e a k f o r m a , i t s u r a e t a t a m a i n a e z b e r d i n a k e s k u r a t u d e z a k e . i r i t z i a k e t a j e n d e a r e n g u s t u a k e r e a n i t z a k i z a n d a i t e z k e e n e z , i n o i z e z i n g o d a a r t e a z e r d e n o n d o r i o b o r o b i l b a t e r a h e l d u .

Page 2: Zer da artea

arte adierazpen ezberdinak

Barraskiloa, Henri Matisse, 1953. Paper zatiak moztuz sortutako irudia da. Zatiak kiribilean kokatuta daudenez. irudiak barraskiloaren itxura hartzen du.ARIKETAK INTENETEN EGITEKOhttp://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm

Page 3: Zer da artea

collagge teknika

collage

Collage bat (Fr. Coller: enkolatua) elementu naturalez eta bestelakoez osatua egon ohi da. Pintoreak zenbait gauza bildu ditu; testu txikiak, koloretako lerroak… Gauzak ahal den bezala pilatzen dira, objektuen zatiketa ere ematen da, ohiko konposizio – araurik bete gabe. Honek ez du esan nahi elementuak nolanahi jarri direnik.

Non ikusten dituzu

koadroaren bi

osagai hauek ?

INTERNETEN: http://www.nga.gov/kids/zone/seasaws.htm

Page 4: Zer da artea

Artista askok diote, artea ez dela objektuak sortzea, ideien gauzapena baizik. Beraz, bizikleta baten gurpila aulki bati lotzen badiogu, ideia berri sortzen ari garenez, artetzat hartu dezakegu. Hauxe da Ready Made edo Prest Eginda arte korrontearen muina. Fabrikatutako edozein elementu elkarrekin antolatuz arte objektu bat sor genezake.

Marcel Duchamp “bizikleta gurpila” 1913

eskultura kontzeptuala

Ready made

Page 5: Zer da artea

eskultura tradizionala

eskultura

Degasek, eskultura hau egiteko, ehunka marrazki egin zituen ikerketa moduan.Gaur egun eskultura hauek oso arrakasta handia dute.

Dantzaria 1881Edgar Degas

Page 6: Zer da artea

eskultura tradizionala

eskulturaPentsalaria (1881)Auguste Rodin

Irudian, Rodin eta bere laguntzaileak eskultura baten moldea egiten ari dira. Brontzezko eskultura prozesu berezi baten bitartez egin behar da. Lehenik, argizariz moldea egiten da, jarraian, buztinez estali, eta azkenik, brontze urtua isurtzen da. Brontzea, hasieran, urre kolorekoa da, baina denborarekin belztu egiten da, eta herdoiltzerakon kolore berdexka hartzen du.

Page 7: Zer da artea

Moldea egiteko

Brontzeko eskultura bat egiteko molde bat prestatu behar da. Prozedura argazki erreportaje honetan ikus dezakezu.

1

2

3

Page 8: Zer da artea

eskultura mugikorrak

http://www.nga.gov/kids/zone/mobile.htm

Mobilak egiteko interneten mugikorrak

Eskultura batzuk etengabe eraldatzen dira. Calder artistak metal hariaz egiten zituen bere eskultura mugikorrak. Eskulturak osagai askeak ditu bere kabuz ere mugitzeko, horrela, aire – korronteen arabera itxura aldatzen da.

Page 9: Zer da artea

Jean Dubuffet“Neguko lorategia” (1968 – 70 )Zenbait artistek espazio berriak antolatzen dituzte. Arte lan hauek “instalazioak” deitzen dira.

instalazioak

Page 10: Zer da artea

Dripping(tantaka edo zorrotadak isurtzea)

Jackson Pollock“3.zenb. Tigrea”1948. urtean

Artista batzuk, artea teknika ezberdinez esperimentatzea eta frogatzea dela diote. Max Ernst edo Jackson Pollock artistek horrela pentsatzen zuten.

Koadro honetan, dena nahastuta dago, noraezean gabiltza, zerbaiti heldu nahian, galduta gaudela dirudi. Egileak horrelako sentimenak islatu nahi zituen. Ziurrenik garaiekin bat eginda, hau da, 2. Mundu Gerraren ondorioa.

Page 11: Zer da artea

Monna Lisa edo Gioconda1506 . urtean Leonardo da Vinci

Lehen aldia izan zen erretratu batek errealitatearekin horrelako antza zuena. Leonardo da Vincik espresio iheskorra eman zion Monna Lisari, irribarre erdi antzeko bat. Emakumearen inguruan, nahiz eta dena lasai dagoela dirudien, guztia aldatzen ari da, baita argia ere, denbora aurrera doan seinale.

Artearen ikonoa? Zergatik?

Page 12: Zer da artea

Pintzelkaden ingeradak

Zenbait artistek pintura indartsuak bilatzen badituzte ere, aldi berean errealitatearen adierazpen zuzena izatea lortu nahi dute. Ondorioz, pintzelkada bakoitzean pintura mordoa hartzen dute, arrastoa eta ingerada handituz. Kontraste handiko koloreez baliatzen dira energia ondo erabiltzeko. Adibide honetan, margoaren indarra ez galtzeko itzalak ez dira antzematen.

Lirioak (1889) Vincent Van Gogh-ena

Page 13: Zer da artea

Txalupak Collioureko portuan (1905 )André Derain

Koadro honetan artistak ez du modu errealistan margotu nahi izan, kolore deigarriak eta kontrajarriak erabiltzea nahiago izan du, gozotasuna eta argitasuna areagotzeko.koloreak

Page 14: Zer da artea

“Igande arratsaldea Grande Jatte irlan” (1884-86)

Georges SeuratKolorea

PuntilismoaSeuratek 3 urte behar izan zituen teknika honen bidez margo hau bukatzeko. Egileak, inork ez kopiatzeko, ezkutuan gorde nahi izan zuen teknika berritzaile eta pertsonal hau.

Zenbat puntu

daude margo

honetan?

3,5 miloi

puntu egon

daitezke gutxi

gora behera

Page 15: Zer da artea

Prisma elektrikoak (1913)

Sonia Delaunay

Margo honen egilea kaleko farolek lurrean sortzen dituzten argi efektuetan inspiratu zen.

argi efektuak

Page 16: Zer da artea

“Pintura ederra, apar zuria, laranjaren azala, arrosa bolanteak eta odol gorria” (2008)

Damien Hirst

mugimendua

mugimendua

Koadro hau mugimenduarekin sortu zen. Artistak pintura isuri zuen mihisea biraka zegoen bitartean. Pintura jausterakoan, hau kanpoaldera joaten zen eztanda bat balitz bezala.

Page 17: Zer da artea

mugimendua“Txirrindulari baten dinamismoa” (1913)Umberto Boccioni

Kolore eta formek mugimendua adierazten dute koadro honetan. Marra eta siluetek gezi forman mugimendu azkarra eta energia ematen diote margoari. Igartzen duzu

zer margotu

den ?

Page 18: Zer da artea

Mihisearen prestaketa

Page 19: Zer da artea