Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

93
1 nola atera EGA (euskara jakin gabe)

Transcript of Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Page 1: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

1

nola atera

EGA(euskara jakin gabe)

Page 2: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

SARBIDEA

[F]rantsesak atzerrira doazenean eta komunikatzeko premia dutenean, besterik jakin

ezean, "parlez vous franyais?" galdetzen dute. Ingelesek ere modu berean jokatzen dute:

"do you speak English?". Euskaldunok, berriz, Euskal Herrian gaudela, sarri galdetu behar

diogu geure solaskideari ea euskaraz dakien: "Euskaraz badakizu?". Alegia, frantsesek eta

ingelesek ez bezala, ez diogu galdetzen ea euskaraz (hitz) egiten duen, baizik eta euskaraz

jakin dakien. Eta gure jakin-mina ase izanik, sarri erdarara jotzen dugu, ez baita gauza bera

jakitea eta egitea.

Ahalegin handiz halako euskara maila lortu dutenei zenbaitek leporatzen diete behin

ikasiz gero ez dutela erabiltzen. Eta egia da, askotxok dakite euskaraz, baina oso gutxik

erabiltzen dute. Hain da gaitza erabiltzea! Giroak, tokiak, ohiturek, lagunek... ez dute

batere laguntzen eta, ondorioz, ez da inoiz abagunerik aurkitzen txikitan zein nagusitan

ikasitako euskara apur hori erabiltzeko. Eta... hain da erraza erdara! la pentsatu barik hitz

egiten dugu erdaraz eta, askotan batere pentsatu barik. Erdarazko hitzak, barra-barra, bata

bestearen atzetik datozkigu burura: Zizeron txikiak omen gara... erdaraz.

"Habla la lengua del imperio" egoeratik "todos los españoles. tienen' el deber de conocer

el español" egoerara pasatu garen garai onetan Euskal Herriko erdarek dena daukate bere

alde. Adibide bi: bertako zein kanpoko hamaika telebista kate erdaraz eta bat euskaraz,

hamaika egunkari erdaraz eta -ixten ez dutenean- bat euskaraz. Eta hori ez da Euskal

Herrian euskaldunik ez dagoelako. Berriki, Eusko Jaurlaritzak euskaldunen errolda egin du:

zenbat garen, nondik gatozen, non mintzatzen garen, nork norekin hitz egiten duen eta

abar.

Baina ez goaz horretara; ez zaigu interesatzen: bakoitzak nahi duen hizkuntza erabil

dezala. Harritzen gaituena hauxe da: zertarako ikasi euskara, gero erdara erabiltzeko. Hori

dohainik da; erdaraz hitz egiteko ez da inolako ahaleginik egin behar: guztion eskubidea da

erdaraz hitz egitea. Euskaraz hitz egiteko, berriz, ondotxo ordaindu behar izan da eta

ordaindu behar da -zenbaitek larrutik ordaindu ere-. Nolanahi ere, gaur egun jende askok

ordu mordo bat eskaintzen dio euskara ikasteari titulu bat baino ez lortzearren. Beste

batzuek, berriz, behin titulua eskuratzeko pressinga alde batera utzita, gogoz ekiten diote

euskara ikasteari eta erabiltzeari.

Tituluen sukarraldian bizi gara: zenbat titulu, hainbateko balioa. Baina, EGA lortu

dutenek ba omen dute zenbait aje, hutsune eta gabezia: titulua lortu eta handik gutxira

sakontze, bizkaiera eta bertziklatzeko ikastaroak egin behar baitituzte. Bietako bat: edo

tituluak erakusten duen maila ez da nahikoa edo EGA eskuratzeko prozesu osoa

(euskararen irakaskuntza barne) txarto bideratuta dago.

2

Page 3: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Liburuxka hau ez da euskara ikasteko metodoa eta, ondorioz, nahiz eta ikasleak handik

eta hemendik zerbait aprobetxagarri aurkitu, ez du euskara ikasteko balio. Lan hau euskara

azterketariei begira dago: titulu bat lortu behar gorria dutenei, euskara ikasteari orduak,

hilabeteak eta urteak eskaini dizkioten horiei, ezein titulu nahi ez, baina behar duten

euskaldun zaharrei... Beti ere, kontuah izanik, titulua izan zein- izan ez, nahi izanez gero

euskaraz dakienak baino ezin erabillezakeela, ez dakienak, ordea, nahita ere, inolaz ez.

EGA ZER DEN

Euskararen Gaitasun Agiria Euskaltzaindiak Iparraldean eta Eusko Jaurlaritzak eta

Nafarroako Gobernuak Hegoaldean izen berarekin sortu duten euskara titulua da,

hirutasuna osaturik: hirurak ezberdinak, baina balio bera dutenak.

Agiri horren jabeak ganoraz eta fundamentuz ba omen daki euskaraz idazten,

mintzatzen eta irakurtzen edo entzuten duena ulertzen, bai eta euskara batuaren hainbat

arau eta buruhauste ere.

HABEren mailaketan hirugarren maila bukatzen duenak EGA agiriak eskatzen duenaren

parekoa izango duo Ez dut hona aldatuko hirugarren maila horren helburuei buruz esaten

duen guztia, EGA azterketak ez baititu bertan zedarrituriko xehetasun guztiak neurtzen,

baina laburbilduz hqnelaxe jaso daiteke: EGAduna gai izango da kultura orokorraren mailan

edozein euskal hizketa ulertzeko, bai eta zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez

komunikatzeko ere.

ZERTARAKO EGA?

Ez gaitezen engaina, EGAren balioa murritza da oso, lanbide gehienetan ez baitute EGA

eskatzen. EGAren inguruan hainbat bitxikeria sortzen dira.

Alde batetik, EGAk ez gaitu euskaldun egiten. Ez gara euskaldunagoak EGA

eskuratzeagatik. Izatez, euskaldun gehienek ez dute EGArik ezta antzeko titulurik ere. Egia

esan, euskaldunek ez dute ez titulurik ez agiririk ez carte d'identíterik behar euskaldun

izateko. Eta hori, ezbairik gabe, abantaila da. Ez dugu besteren zigilurik, ez erregeren ez

komisarioren sinadurarik euskaldunak izateko. Aitzitik, nork bere burua euskaldun izenda

dezake. Nahikoa dugu geure hitza eta euskaldunak garela esatea euskaldunak izateko. Izan

ere, euskaldun bati baino ez litzaioke bururatuko euskalduna del a aitortzea: nork, bestela,

esango luke euskalduna dela, euskaldun izan barik?

Euskalduna izateak, gainera, badu bestelako abantailarik. Nahi duzun bezalakoa izan

zaitezke: txapelduna zein txapelbakoa, fededuna zein fede gabea, konstituzionalista zein

inter-nazionalista, ezerk ez baitu aldez aurretik esaten nolakoa izan behar duzun eta

3

Page 4: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Historiak era guztietako adibideak eskaintzen dizkigu: Inazio Loiolakoa, Frantzisko Xabier,

Pedro de Urtsua, Lope de Agirre, Zumalakarregi, Urkixo, Sabino Arana, Aresti, Juaristi...

Eta beste aldetik, askotxok diotenez, euskara barik ez dago lanik aurkitzerik. Ez da egia.

Erdararik gabe ez dago lanik aurkitzerik. Are gehiago, euskara beharrezko duen

lanposturik, ez itzultzailerik ez euskara irakaslerik, inortxok ere ez luke eskuratuko

erdararik jakin barik: frantsesarik zein gaztelerarik. Baieztapen honen balizko egoera:

gizaseme bat, euskaraz jakin barik ere, zenbait euskaldunen erregea zein lehendakaria izan

daiteke.

Bada kontrakoa esaten duenik ere: euskara jakin barik ere teknikoa edo langile hobea

izan daitekeela. Baiki, baita... okerragoa ere. Euskal Herrian eta mundu osoan, tekniko edo

langile euskaldunak hobeto erantzungo lieke bezero euskaldunei erdaldunak baino -be-

zeroa (hots, beti arrazoia duen hori) zentsu zabalean hartu dugu: administratua, ikaslea,

ospitalera doan gaixoa, etxekoandrea, umea, jubilatua, eroslea...-.

Hala ere, galdera erantzun barik utzi dugu: baina... zertarako EGA? Azken batean,

EGArekin gertatzen da ikasketekin gertatzen dena: ikasleek aitortzen dutenez, behin

ikasketak amaitutakoan ikastaldian baino gehiago ikasi dute. Eta gainera, bestelako

tituluekin gertatu bezala, horman itsasteko apaingarria izateaz gain, euskara ikasten

egindako ahaleginaren emaitza pozgarria da. Horrengatik guztiarengatik esa n daiteke

EGAren balioa erlatiboa dela eta tituluak berak ziurta dezakeena baino gehiago norberak

eman diezaiokeena dela.

EGAREN BALIOKIDEAK

Esanak esan, EGAk badu abantaila bat gainerako euskara tituluen gainean: EGA lortzen

duenak ez du bestelako titulurik erakutsi behar, ez bada euskara eskatzen duten

unibertsitateko zenbait irakasle-lanpostutarako edo EAEko administrazioko zenbait

lanpostutarako. Azken hauei, eskuarki, 4. Hizkuntza-EskakizÜna eskatzen zaie, baina usu

hizkuntza-eskakizuna hori bete behar izatea barkatu edo ahaztu egiten zaie. Beraz,

errealitatean euskara tituluak erdi eta behe mailako lanpostuetarako baino ez daude

diseinaturik.

Eusko Jaurlaritzak aitortzen duenez, EGA ez da ezein jakintza arIo berezitarako agiria;

alegia, ez da bereziki irakaskuntzarako, edo kazetaritzarako edo itzulpengintzarako agiria.

Baina, Eusko Jaurlaritzaren edo Nafarroako Gobernuaren edo Euskaltzaindiaren EGA

eskuratuz gero ez duzu ondoko zerrendako titulurik "berriro" atera behar izango, horien

guztien parekoa edo gainetik baitago:

∙ Euskal Herriko (Barakaldo, Silbo, Donostia, Durango, Eibar, Gasteiz, Getxo,

Iruña eta Tutera) eta Euskal Herritik kanpoko (Bartzelona, Madril eta Zaragoza)

hizkuntza-eskoletako gaitasun-agiria (5. maila).

∙ Labayru ikastetxearen ziurtagiria (3. maila).

4

Page 5: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

∙ Hezkuntzako 2. HE.

∙ Herri-administrazioetako 3. HE.

Eta alderantziz ere bai, honelako tituluren bat edukiz gero ez da EGA "berriro" atera

beharrik:

∙ Euskal Filologiako lizentziatura.

∙ Irakasle eskolako diplomatura euskaraz egina.

AZTERKETARIA

Izen ezberdinak izan ditu: etsaminagaia, ikaslea, dizipulua, jarraitzailea, epaitua, l'éh9ve,

estudiante tunante. Honatx:

∙ Bere ahaleginaren neurria jakin nahi duena.

∙ Euslkaltegiz euskaltegi desesperaturik aukeran-maukeran dabilena.

∙ Irakasleari arbela garbitzen diana, irakasleak berriro zikin dezan.

∙ Apunteen merkatu beltzean formula-magistralak merke erosten dituena.

∙ Akats bera berriz egingo ez duela zin egiten duena; eta akats bera, berriz,

egiten duena.

∙ Eskolako musugorriko lagunari apunteak musu truk eskaintzen dizkiona eta

musu-huts gelditzen dena.

∙ Azterketara, aprobatzearren esan beharrean, probatzearren doala dioena.

∙ Bere galderak nork erantzun ez, eta inoren galderak erantzun behar dituena.

∙ Ahaleginaren ahaleginez euskara ikasi du, zenbat urtez, ordea, ez ditu zenbatu.

Azterketaria nor den, irakurle, oraindik ez badakizu: zeu zara.

AZTERTZAILEA

Aztertzailea, berriz, bestea da: aliena.

Aztertzailea bizibidez euskara irakaslea izan ohi da, eta irakaslea den aldetik berorren

bertute eta akats guztiak ditu. EGA aztertzailea, dena den, badu berezitasunik.

Euskara irakaslea izateko ez dago ikasketa berezirik. Are gehiago, ez dago ikasketarik:

nahikoa da unibertsitate mailako edozein ikasketatako 3. maila gazteleraz zein euskaraz

egitea eta EGA eskuratzea euskaltegi bateko euskara irakaslea izateko. Zer esanik ez,

hizkuntzaren didaktikaz ez da inolako prestakuntzarik behar euskara irakaslea izateko.

Beste askotan bezala, euskara irakasleak jasotzen duen soldata onarpen sozialaren

parekoa da: txikia. Horrez gain, euren lanbidea, susmagarri da oso eta politikariak zein

5

Page 6: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

epaileak sarri dituzte atzetik, irakasleen jarduera salatzeko beti presto Baliteke

irakaskuntza arloan katedra askatasun "surveille" daukan lanbide bakarra izatea.

Lanbidearen ajeagatik edo, euskara irakaslea lanorduetan zein lanorduz kanpo beti prest

dago ikaslearen akatsik txikiena zuzentzeko. Hala ere, -azterketa egunean, ikasleak

beraren laguntza behar duen unean, ez dio fitsik ere esango.

Azaldutako guztia gorabehera, azterketa egunean ez badakizu aztertzailea nor den,

erraz asma dezakezu: zure aurrean duzun hori eta hitz egiten duen bakarra.

EGA AZTERKETA

Urtero zu bezalako beste 13.999 ikasle inguru aurkezten dira EGA azterketara; horien

herenek baino ez dute EGA eskuratuko. Bestela esanda, hamar azterketaritarik hiruk

lortuko dute EGA eta zazpik handik urte erdira berriro saiatzeko beste aukera bat izango

dute. Horrek esa n nahi du EGA azterketa gainditu aurretik batez beste hiru bat bider

aurkeztu behar dela.

EGA azterketa oso ibilbide luzea da, hilabete batzuk irauten duena: EGA egiteko

matrikula ordaintzen denetik azken emaitza jaso arte lau bat hilabete igaro ahal dira, eta

agiria eskuratu baino lehen urte erdia. Beraz, pazientzia handiz hartu beharra dago.

Urtean bitan antolatzen dira EGA azterketak, eta ikasleek nahi beste aldiz aurkeztu ahal

dira baldin eta azterketaldi bakoitzerako aldez aurretik dagokion tasa ordaintzen badute:

EAEn 12 euro eta Nafarroan 28 euro inguru (Nafarroan familia ugariko kiqeek badute des-

konturik eta funtzionarioek, dohainik; lurralde honetan, gainera, iraileko azterketaldira arte

gordetzen dute matrikula).

EAEn azterketaldi bakoitzak deialdi bi ditu: irekia eta itxia. Lehenengoan EGA azterketa

egiteko baldintzak betetzen dituen edonor aurkez daiteke eta bigarrenean, berriz,

euskaltegi jakin batzuen bidez baino ez.

Dena den, ezin da aldi berean deialdi irekian eta itxian aurkeztu legea urratu gabe.

Orobat, Nafarroako deialdian, EAEkoan eta Labayrukoan ez dago aldi berean aurkezterik

lege hauslea izan gabe. Hizkuntza eskoletako azterketetara aurkezteko, aldiz, ez dago era

honetako oztoporik. Beraz, EGA azterketa leku ezberdinetan egin badaiteke ere, egiatan

deialdi bakoitzean egiteko aukerak murritzak dira: normalean, deialdi bakoitzean behin

baino ez.

Arestian esandakoarekin erraz kontura gaitezke lurralde ezberdineko legeek orain

argituko ez ditudan hainbat hutsune eta kontraesan dituztela eta horietaz baliatuz -eta, zer

esanik ez, EAEko eta Nafarroako gobernuen arteko harremanik ezari esker- lege oztopo ho-

riek nola edo hala gaindi daitezkeela.

Hainbat ikaslek uste dute EGA azterketa egin aurretik nahikoa dela hilabeteko ikastaroa.

Usteak erdi ustel. Norberaren euskara mailaren arabera, normalean hilabete batzuen

6

Page 7: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

prestakuntza beharrezkoa izaten da. Bai, beti entzun dugu batzuk azterketa "probatzera"

joan direla eta gainditu ere egin dutela. Bai, egia da. Baina, "probatzera" joan diren guztiek

ez dute gero "aprobatu". Arazoa da azterketa egindakoan zein multzotan egon nahi dugun:

gainditu duten hiruko multzo horretan ala berriro aurkeztuko diren zazpikoan.

AZTERKETAREN ZAILTASUNAK

EGA azterketak bestelako azterketetan agertzen ez diren berezko zailtasunak ditu.

Batetik, EGA azterketa Hezkuntza Sailak birkontratatzen duen enpresa baten bidez jartzen

du eta azterketa egunean bertan irekitzen da. Horrek esan nahi du, azterketa eredua

onartuz gero, gorde, zaindu eta aztertokietara eraman behar dela eta, ondorioz,

azterketaren mamia aldez aurretik oso pertsona gutxik ezagutzen dutela. Egoera horretan

filtrazioez mintzatzea amets egitea da: agian, hacker gutxi batzuen esku legokeen

zeregina.

Euskal Herria hain txikia denez, ikasle baten azterketa irakasle ezagun batek zuzentzea

beste amets bat da. Inoiz horrela gertatuko balitz ere,- ez legoke batere garbi zein izan

litekeen irakasle horren jokabidea, eta, gainera, eskuzabaltasunez jokatuta ere, zenbait

EGA azterketak badaukate kontrolezko bigarren zuzenketa. Beraz, bazter ditzagun uste

ustel horiek.

Aurrekoez gain, hizkuntza azterketa guztiek bezala, EGA azterketak badu beste

eragozpen bat: kopiatzeko zailtasuna, Izan ere, euskarari buruzko jakintza orokorra neurtu

nahi denez,. ohiko trikimailu eta baliabideak erabiliz zail da kopiatzen, ezin baita, kasurako,

hiztegi oso bat txuleta txiki batean aldatu. Agian, baten batek teknologia berrietan jar

litzake azterketa gainditzeko esperantza guztiak (hiztegi elektronikoak, telefono

eramangarriak, mikroordenadoreak, radiotransmisoreak.. .), baina bere kostuagatik eta

azterketan bertan erabiltzeko zailtasunagatik ez dira batere gomendagarriak. Gainera, az-

terketaren atal guztiak egiteko OSO denbora murritza ematen dutenez, ia ez dago

kopiatzeko betarik.

Ondoko lagunak norberak baino gehiago dakielakoan -beti ez baita horrela izaten-

aukera anitzeko probetan ondokoaren erantzunak, beraren kontsentimenduarekin zein

kontsentimendu gabe, zenbait azterketari kopiatzen saiatzen dira. Baina aztertzaileek

ikasleen jokabideaz eta'ahuleziez jabeturik, tentazioak usatzearren, azterketa beraren

eredu bi tartekatzen dituzte: A eta B ereduak. Eredu ezberdin horietan galdera berberak

jartzen badituzte ere, erantzunen ordena bestelakoa izaten da.

Tristea da onartzea, baina horrelakoxea da: oso teknologia aurreratua erabili beharko

litzateke azterketan kopiatuko balitz. Dena den, baten baten kontzientzia lasaitzearren

kopiatzea azterketa-sistemaren ondorio zuzena da, nahi ez den ondorioa, nahi bada, baina

azterketaren ondorioa azken batean.

Ez legoke txarto gogoratzea azterketa egin aurretik kontuan hartzeko zenbait aholku:

7

Page 8: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

1. Azterketan bertan erreferentzia denbora batzuk ematen dituzte eta atalen

batetik gehiegi aldenduz gero, besteren batetik halabeharrez murriztu beharra

dago, beti ere entzutezko ulermena egin ondoren denbora neurtzen hasten delarik.

2. Egizu azterketa osoaren behaketa orokorra.

3. Lehenik sinonimoak, berridazketak eta irakurmena egin. Horrela, beti gogora

daitezke hitz edo egitura berriak, idazlanean erabil litezkeenak.

4. Gogoratu aukera anitzeko galderetan, txarto erantzunez gero, ez dutela punturik

kentzen. Beraz, ezer jakin ezean ere beti zerbait erantzun behar da.

5. Azterketa eman aurretik errepasatu azterketa.

6. Ez badakizu erantzun egokia zein den, eutsi lehenengo intuizioari.

EGA AZTERKETAREN ATALAK

EGA azterketa diogu, baina ez da azterketa bat bakarra, hiru baizik, eta hirurak gainditu

beharra dago: atariko proba,azterketa idatzia eta ahozko azterketa. Eta gainera azterketa

bakoitzaren atal guztiak ere gainditu behar dira.

AZTERKETAREN EMAITZAK

Azterketa guztiak kanporatzaileak dira: ez dago azterketa bat egiterik aurrekoa gainditu

barik. Azterketaren atal bakoitza zuzendutakoan interneten bidez notak kontsultatu ahal

dira.

Neurri batean, bederen, EGA gainditzea "teknika" batzuk menperatzea da: trebatu

beharreko teknikak, eta ez artea edo zortea. Are gehiago, teknika horietan trebatuta

euskara "gutxi" Jakinda ere, azterketa gaindi daiteke eta, aitzitik, euskaldun peto-petoek

teknikak menperatu ezean, azterketak behin eta berriz errepikatzera kondenatuta egon

daitezke.

GORA JOTZEA

Gora-jotzea, helegitea, erreklamazioa, errekurtsoa edo apelazioa ikasle porrokatuek

ezagutu beharreko sinonimoak dira. Gainditu ezean ez da ezer gertatzen: aurkeztutako

ikasle gehienak egoera berean daude eta. Ikasle askok gainditu ezean nahigabe ederra

hartzen dute; haientzat lehenengo azterketa lehenengo neska edo mutil-laguna bezalakoa

da: maitekiro prestatu eta amets guztiak berarengan jarri baitituzte. Etorriko dira beste

batzuk (beste azterketa batzuk) , denak oso antzekoak eta, aldi berean, desberdinak:

mardulagoak, sinpleagoak, arinagoak, bihurriagoak...

8

Page 9: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Baina, har dezagun eskarmentua -adiera bietan- eta izan gaitezen positiboak. Guk ere,

gizon-emakume jakintsuek bezala, geure okerretatik ikasi ahal dugu, eta asko gainera.

Horretarako legeak ematen duen aukeraz baliatuz, azterketa berriro zuzentzeko eta,

garrantzitsuena, ikusteko eskatu ahal dute azterketari guztiek. Bertan egindako okerrez

ohartu ahal dira. Ez nuke pentsatu nahi zer gerta litekeen gainditzen ez duten azterketari

guztiek administrazioaren bide ezberdinetatik (gora jotzea, auzi-errekurtsoa, berrezartzeko

errekurtsoa...) azterketa erreklamatuko balute.

EUSKERA-ERDERA-EUSKERA-ERDERA-EUSKERA etabar erdieuskaldunberri

baten DIZKIONARIA [1]

Euskera hobeagotua ikasteko esaera berri batzuk ta iadizkera berri bat! Inkluding [2].

9

ERRAN DUT, ERRANEN ETA

ERRANGO

Page 10: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

AIZEMUGIGAILU / Bentiladore.

ALFABERTZALE / Alfabetatzen ari den abertzalea. /Ere/ Lehenbiziko abertzale.

OMEGABERTZALE / Bere kontrakoa. Azkenabertzale.

APURGARRI / (Zuk zeuk)

ATILA / Puertilla, "Leihatila" bezela. /Ere/ Batehen Errege (Rey de los Hunos).

ASMATASUNA / "Asmatasuna jabetasunan".

BARRIKADARATU / Barrikadetarantz joan. BARREKADARATU / Berdina, baina barre

egiten.

SERDAAU / Euskera ezinikasbidean lehen saialdia.

...

[1] Ez hiztegi, dizkionaria baizik. Argi ta garbi. Bera euskera berritzaileei dedikatua.

[2] Garbizaleentzat "Inkludizking".

GIRU

Singularra / Plurala

-Nere etxetik ateratzean pezeta bat aurkitu eta jan dut.

-Nere etxeetatik ateratzean mila pezeta aurkitu eta jan ditut.

Baiezkoa / Ezezkoa

-Zure begie!! aintziretan neure burua ikusi dut.

-Zure begien aintziretan ez dut neure bururik ikusi.

Galdera / Erantzuna ... Ondorea

-Irrintzi bat entzun ahal da mendi tontorrean?

-Ezetz uste dut, hemen mendirik ez baitago?

10

Page 11: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

-Ostias! ardoak kalte egiten dit benetan.

er Nino, Pott tropikala (1980-ekaina)

Jende asko dabil EGAren inguruan. Ez dut esango txarra denik. Nolaz ba! Ikasteak ez du

kalterik.

Baina ikasi gauza asko ikasi behar dira, ez bakarrik eskolan ematen direnak, baita

bizitzako eskolan irakasten direnak. Eta berriro hizkuntzaz ari gara hemen, euskaraz.

Badirudi jende asko ez dela konturatzen gauza bat dela eskolako eta gramatikako

euskara, eta beste bat kalekoa eta baserrikoa. Jakina, bata ez dago bestearen kontra, baina

bi mundu dira. Eskolan eta gramatikan euskara eskema egina ikusten duzu, euskararen tri-

pak ikusten ariko bazina bezala. Kalean eta jendartean, berriz, euskara bere saltsan ikusten

duzu, inolako loturarik gabe.

Joxe Lizarralde, “EGA eta hegan”, HABE-98 zk., 1986

EGA, Euskararen Gaitasunaren Agiria, lortzea ez da txantxetako kontua, hizkuntza bat ez

bait da nolanahi ikasten. Badira lehenengoan atera dutenak, baina badira ere bederatzi

aldiz aurkeztu eta porrot egin dutenak. Azken urteotan EGA edukitzea ezinbesteko bihurtu

da zenbait lanpostu erdiesteko, eta egoera honek areagotu egin ditu titulu hau eskuratzeko

presak eta premiak. Eta titulu bat lana eskuratzeko ezinbesteko baldintza bihurtzen

denean, ezinegonak eta urduritasunak ugaldu egiten dira, batez ere gainditu ez dutenen

artean, eta joera kritikoak azaltzen dira, eta zenbaitek existitzen ez diren mamuak ere

ikusten ditu. Eta askorentzat, zoritxarrez, titulua bilakatzen da garrantzizko, ez hizkuntza...

Baina tristeena da ikasle zenbaitek uste duela, ¡nongo frogarik gabe noski, aldez aurretik

EGA gainditu behar dutenen portzentaia ezarria dagoela, eta behin portzentaia hori betez

gero, ez zaiola ikasleari EGA lortzen uzten... Hezkuntza Saileko Mikel Zalbideri ez zaio

gehiegi gustatu susmo horrekin berarengana joatea: “Euskara ez da hizkuntza arraro bat,

eta galdera horiek ez dira planteatzen hizkuntza ingelesa denean. Zergatik euskara

denean? Zergatik hasi behar dugu beste hizkuntzen aurrean egiten ez diren galderak

euskararen aurrean egiten? Zergatik hasi behar dugu gauzak normal egin eta anormal ez

ditugula egiten justifikatzen?“

“EGA dela eta, mila komeria”, HABE-194 zbk., 1991

Denak behar du denbora eta ikusiko dugu Ibarretxeren lanak ze irudi hartzera daraman.

Sasoi onean iritsi da Adujia Eneara. Lizarra Garazikoak mirariak lortu ditu, eta uda aurretik

EGA azterketa gainditu ezean Lehendakaritzatik kanpo uzteko prest zegoen askoren aba-

rrotsa militanteki isildu egin da.

Egunkaria, 1999-01-10

11

Page 12: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Hala ere, gehienok guztiok ez bagara, euskara ikasten ari gara beharragatik, hau da,

sarritan tituluren bat behar dugulako lanpostua burutzeko edo mantentzeko...

Nahiz eta helburu hori garrantzitsuena izan, ikasle batzuk beste helburuak ere bilatu

nahi ditugu euskaltegietan. Batzuok euskara ezagutzeko gogoa aldez aurretik genuen,

baita inguruan dagoen mundua ere.

Baina hilabeteak joanda, azterketa gainditzea nire betebeharrik garrantzitsuena bilakatu

zen. Azterketaren hurbiltasunagatik, bai irakasleek bai ikasleok klasean azterketa baino ez

dugu prestatzen. Hori dela eta, azterketarako prestaketaren munduan murgildu nintzen

beste ikasleak bezala.

Azterketaren eguna azkenean heldu zen, eta etsamina egin nuen. Baina honelako

probetako porrota ikaragarria da; gehien jota aurkeztutakoen laurdenak baino ez du

gainditzen. Besteok han jarraitzen dugu mundu artifizial eta itxi hartan, lanpeturik

azterketa prestatzen. Asko gara sorgin gurpil itogarri honetan gaudenok, handik irteteko

irrikitan hurrengo azterketen zain.

Hastapeneko ilusioa galduta, prozesu luzeegi hori nekez nozitzen da, aspertuta,

nazkatuta, asko eta asko gara euskaltegiz euskaltegi eta azterketaz azterketa ibiltzen

garenok.

Teofilo Moral, Arrigorriaga, Egunkaria, 1999-10-23

...hirukoteko mutil gazte batek EGAko etsamina bat egina zuen, eta beste biek

hurrengoa zelan gainditu azaltzen zioten. Metodoa hutsezinezkoa omen zen, haiek beraiek

erabilita, noski. -Imajinatu itzazue nire belarriak handitzen-. Dirudienez, idazlana etsamina

idatziaren atal baloratuena da, eta, normalean, aukeratutako gaiak pil-pilean egoten dira.

Bada, irtenbidea da horrelako hamabost bat gai aukeratzea, haiei buruzko idazlanak

komunikabideetan bilatzea, eta, letra txikiz ordenadorez inprimatu ondoren, azterketa

egunean, aztertzaileak ENAk_ kontrolatzen dituzten bitartean, atera eta kopiatzea. Hau

huskeria!... nire ustez EGA tituluduna izateak ez du bermatzen eskola euskaraz emateko

gaitasuna.

José A. Güiles, “EGA eta enparauak”

<http://groups.yahoo.com/. 2000-03-24

Azterketetan kopiatzea. Uste dut badirela gure munduan ekintza 'naturalak' (arrunt,

ohiko eta analisi berezirik merezi ez dutenak): ikasle 'batzuk' azterketetan kopiatzen

saiatzea izan daiteke horietako bat, inoiz semaforo gorrian aurrera egitea bezalaxe. Ez dut

uste burua berotzea merezi duenik kontu horrekin, ezta arazoa bere neurritik ateratzea ere

(batzuentzat pekatu mortalaren parekoa da jardun hori, eta besteentzat artea eta aparteko

adimen instrumentala erakusten duen abilezia). Ez gaitezen, bada, pentsatzen hasi ikasle

'batzuk' azterketan kopiatu dutelako EGAk balio ez duenik; izan ere, berdin pentsatu

beharko genuke medikuez, filologoez (horiek ere kopiatzen dute)... Uste dut irakasleek, oro

12

Page 13: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

har, badakigula hori eta polizia-lana barik prebentzio-lana egiten saiatzen garela (utzikeriak

nahiz tragediak alde batera utzita)...

EGA ez da inolako gaitasun profesionala adierazten duen 'titulua' eta EGArekin

ezertarako eskubidea eskuratzen bada, euskaraz txukun jarduteko eskubidea eskuratzen

da (l). Jakina, horrekin batera (euskaraz jarduteko eskubide hori badugu, EGA izan edo ez)

ikasleak bere burua neurtzeko, urtetan egindako ahalegina aitortzen zaiola ikusteko eta

ahalegin horren emaitza edonori erakusteko ere balio du agiriak.

Beste kontu bat da zertarako baliatu nahi dugun EGA hori. Demagun gure gizarteak

(administrazioak) gutxieneko hizkuntza gaitasuna (gaztelania, euskara, ingelesa) eskatu

nahi diela udaltzainei, medikuei... (ez bakarrik irakasleei) eta maila hori duen hiritarrik ez

dagoela (edo prestakuntzaren kostua ordaintzeko prest ez gaudela), zer egingo da orduan?

Erantzuna, jakina, politikoa da (hizkuntza politika arlokoa, hain zuzen), zeuk iradoki bezala.

Ez dakit seme-alabak dituzuen zerrendakideek haiek ikastoletan edo non dituzuen, baina

eskola publikoan ditugunok (inguru erdaldunean) ongi ezagutzen dugu arazoa, bereziki

gure ume horren D ereduko tutoreak bisitan joanda erdaraz egiteko eskatzen digunean

(bestela ez dela ongi konpontzen eta), hortik atera kontuak!

lñaki Ugarteburu, “EGA eta enparauak”

<http://groups.yahoo.com/. 2000-04-03

“Eta haiek zu? 11, galdetzen zien Uxuek besoak, hankak eta lepoa ezinago bihurrituak

zituen lñigori. “Zintuzten”. Dudarik ez, antza, lñigok, nahiz eta jokoak Enredos izena eduki.

Nahas-mahas, alegia, nahaspil. Lurrean zeuden borobiltxo gorri, hori, eta berdeetan hankak

eta eskuak jarrita, irakaslearen galderaren zain. “Eta guk zu?”.

Nor-nori-nork eta nor-nork aditz sistema gorrotagarriekin ari ziren Iruñezar euskaltegiko

EGA taldeko lau ikasleak goizean goizetik.

Alberto Barandiaran, Egunkaria, 2000-11-24

Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoan sartu diren 750 funtzionario berrietatik

erdiak baino gehiago erdaldun hutsak izan daitezke, 381 lanpostuetan hizkuntza

eskakizunaren derrigortasun epea ez baita bete -edo, lanpostu berrienetan, ez baita

zehaztu oraindik-...

Dena den, lanpostuen erdietan baino gehiagotan euskararen ezagutza derrigorra izango

ez bada ere, guztietan hartuko da meritutzat...

Azterketa euskaraz egitea besterik da, ordea. Izan ere, hainbat eragozpen izan ditzake

euskaraz egitea erabaki duenak: batetik, euskarazko galdetegia gaztelaniazkoa baino

beranduago jaso zuten; bestetik, euskarazko galdetegian itzulpen akats asko daude; eta,

azkenik, galdetegien erantzun ez-ofizialekin argitaratu diren liburuak gaztelaniaz baino ez

dira argitaratu.

13

Page 14: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Imanol Murua, Egunkaria, 2000-11-29

Guraso askok espero dute D ereduan eskolatu ezkero EGA lortuko dutela bere seme-

alabek edota hori lortzen ez baldin badute eskolari nolabaiteko kritika egiteko prest

agertuko dira.

Itziar Idiazabal, UPV - EHU,

“Euskal irakasteredu elebidunak, etorkizunari begira” ,

Sabino Arana Kultur Elkargoa: "Euskara milaurteko berrian", 2001

Kontua da azkenean azterketa egiteko unea iristen dela eta hara non elkartzen diren

aurrez aurre azterketaria eta aztertzailea…

Euskalduntze prozesuan lortutako mailak egiaztatzeko orduan, euskaltegien eskumena

oso-oso eskasa da. Hizkuntza Eskolek bi agiri ematen dituzte, Hezkuntza sailak EGA

ematen du, HAEEk Hizkuntza Eskakizunak egiaztatzen ditu eta aspaldi dago erabakita ho-

rien guztien arteko baliokidetasuna. Euskaltegiek ezin dute ordea, inongo mailarik

egiaztatu eta oraindik aztertzeko dago ustezko baliokidetasuna. Duela urte batzuk izan zen

saiakera bat EGA titulua emateko orduan euskaltegien parte-hartzea bultzatzeko eta

horren arabera euskaltegi bakoitzak egiten zuen EGA azterketaren lehen troga. Emaitzak

ikusita bertan behera utzi zuten prozesua.

Aitziber San Roman, Pasaiako Udal Euskaltegia,

Irakasleon Aldizkaria-13 zbk., (Santurtziko Udal Euskaltegia), 2003-03

Apa, ez dakit irakurriko dezun baino....

[email protected], alberdi1 [email protected]

Azterketak oaingoz ondo, ya te contare.

Ta EGA aprobatu det, uo!!!

Gero bazatoz? Zurekin hitzein ber det.

Dan azkenen jabi dijoa bihar no?

www.gipuzkoaweb.com/cp/inurris: tahirizer@, 2003-05-16

Azkenian kaso indigue!!!!

Jone ostiralen ezingo det jun, ega ahozkoa dakat eta, saiatuko naiz pero no creo, beraz

zure esku, y meteles kaña

www.gipuzkoaweb.com/cp/inurris: tahirizer@, 2003-05-20

14

Page 15: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

YA T DIGO!!!!! KOSTAU ZAIGU!!!! LASAI, OSTIRALEN NI JUNGO NAIZ, OK???LO O KAÑA YA

VEREMOS...SEGUN COMO LLEGUE A ZARAUTZ, VALE???? ZEMUZ AZTERKETAK? GAUR

BUKAU DITUZU,EZTA??? NEI OAINDIK PILLUA FALTA ZAIT HASTEKO ASIQ LASAl NABIL NAHIZ

TA AZKENALDIN LAN BAT ITEN NABILEN TA IPURTZULOAINO NAON, PERO BUENO

BUENO, ONDO-ONDO IN AZTERKETA (EGA) TA IKUSI ARTE!!!! TXIKIYAKIN BAZKAIA ITEKO

HITZ EIN BER DEU TA EKIPOKO AFAIA RE INBERKO DEU, EZTA?? GAINEA BIYOK

SAGARDOTEGIN AFAYA PENDIENTE DAKAU, OK?? MUXUX, JONE

www.gipuzkoaweb.com/cp/inurris: jonetxu15@, 2003-05-21

"Erretiratua naizenez pentsio txikia daukat, eta euskara ikasteko poltsetik atera behar

dut dirua. laz, EGA egiteko beka bat lortu nuen. Azterketa ez nuen gainditu, eta beste

kurtso bat egiteko eskatu nuen berriro. Hizkuntza Ordezkaritzak, ordea, ukatu egin zidan

dagoeneko urte batean eman zidala, eta nahikoa ze1a adierazi eta gero.

Ni euskalduna naiz, baina 36ko gerraren ondorioak zirela-eta ezin izan nuen euskara

ikasi, debekatua baitzegoen, eta kontziente naiz nire herriaren hizkuntza ikasi behar

dudala. Eskubidea dut, eta euskal Gobernuak erantzukizuna du, hiritarroi, euskaldunoi

baliabideak emateko garaian.

Jose Manuel Balenciaga, Erretiratua,

GARA, 2003-06-09

15

Page 16: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Test erako ehun galderak (aukera anitzeko galdetegia: a, b, c... aukeratzekoak) osatzen

dute atal hau eta, EGA azterketaren lehenengo zatia denez, ikasle askok horri ematen diote

lehentasuna. Lehenik atarikoa gainditu eta gero gerokoa. Ez da, ordea, jokabide zuzena.

Atariko azterketa egin eta handik bi astera idatzia izaten denez, ez dago behar besteko

denborarik bigarren azterketa prestatzeko.

Askok bestela pentsatu arren, atariko proba zatirik errazena da. Ikus dezagun no la

banatzen diren 100 galdera horiek eta gainditzeko aukerak:

Galdera Kopurua_________________________________________________________

15 Entzumena: elkarrizketa grabatu bat behin entzuten da eta galderek hiru

aukera dituzte.

__________________________________________________

30 Ahozko hizkera: esamoldeak, esaerak, agurrak, elkarrizketa zatiak,

egoerak, galde-erantzunak.

___________________________________________________________

10 Lexikoa: hiztegia, sinonimoak, antonimoak, hitz multzoak, definizioak.

___________________________________________________________

24 Morfosintaxia: deklinabidea, posposizioak, aditza, esaldi motak,

juntagailuak, partikulak.

___________________________________________________________ 60'

8 Euskara batua: ortografia, idazkera, euskalkietatik baturako aldaketak.

___________________________________________________________

8 Irakurmena: esaldien esanahia aukeratu edo baztertu, esaldi bat

16

ATARIKO PROBA

Page 17: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

beste era batean adierazi.

___________________________________________________________

5 Nozioak: ordua, data, eguraldia, neurriak, eragiketa matematikoak,

puntuazio-ikurrak.

__________________________________________________

∙ Entzumenean izan ezik, galderak ez dira goiko multzo horietan sailkaturik agertzen,

nahasian baizik.

∙ Entzuteko ulermena egiteko ez dago denbora zehatzik, baina gainerako 85ak,

gehienik jota, ordubetean erantzun behar dira.

∙ Atariko azterketa gainditzeko nahikoa da galdera guztietatik 75 galderari zuzen

erantzutearekin. Baina aurkeztutakoen erdiek gainditzen ez badute, portzentaje hori

jaitsi ahal da.

∙ Entzutezko atala hiru zatitan banatuta dagoen elkarrizketa grabatu bati dagokio.

Entzungaiaren zati bakoitza behin baino ez dute entzuten jarriko eta zati bakoitzari

galdera multzo bat dagokio. Atal honetan prestakuntza handirik gabe baina adi ego-

nez oso normala da 1 0-12 galderari zuzen erantzutea.

∙ Probabilitatearen legeen arabera, ezer jakin gabe ere, 20 bat aukera zuzenak izan

daitezke ausaz.

ONDORIOZ: Aurreko guztia kontuan harturik eta erantzun okerrengatik punturik kentzen

ez dutenez, azterketa gainditzeko behar den 75 puntuko gainditze-mugara heltzeko,

gutxienez entzumenaz besteko 60 galdera ondo erantzun behar dira.

NOLA ERANTZUN

Entzumena alde batera utzita (geroago ikusiko dugu) “50" galdera (item) horiei

erantzuteko aztertzaileek oztopoak non jarri eta nolakoak diren erakusten saiatuko gara.

ARAU OROKORRAK__________________________________________________________________

∙ Galdera hitza baino item-a erabiltzea egokiagoa da, galdera hutsa baino gehiago

azterketariak erantzun edo askatu behar duen problema bat aurkezten duelako. Item

hauek atal bi dituzte:

17

Page 18: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

a) Lehen zatia edo planteamendua: enuntziatua, galdera, baieztapena, esaldia,

hitz zerrenda, egoera baten azalpena... Itemaren planteamendu hau osorik

irakurtzeak -eta ez gainetiko irakurketa- erantzun egokia aurkitzen lagunduko dizu.

b) Bigarren zatia edo aukerako lau erantzunak (a, b, c, d), hots, hautatu behar

dituen aukerak: bat zuzena eta hiru okerrak edo distraigarriak (inoiz aukera bat

baino gehiago zuzena izan da edo laurak, okerrak).

∙ Irakur itzazu arreta handiz argibideak, oharrak eta galderak.

∙ Identifika itzazu galdera bakoitzeko hitz gakoak, berauek adierazten baitituzte

erantzun zuzena edo okerren baldintzak.Bai/ez eta zuzen/oker (gaizki) bezalako

bikoteak funtsezkoak izaten dira itemek zer eskatzen duten ulertu ahal izateko.

Beste hitz gako batzuk hauek izan ahal dira:

∙ Aukeratu jarraipena / erantzuna

∙ Zein galderari erantzuten dio?

∙ Zeinek (ez) du zerikusia …rekin?

∙ Zein (ez) dago ondo euskara batuan?

∙ Nori / noiz esaten da?

∙ Egokia / desegokia

∙ Bestela esanda

∙ Hortaz / beraz . Osatu

∙ Tokiz kanpo

∙ Esaera

∙ Zer esan nahi du?

∙ Item guztiek berdin balio dutenez, egitzazu leh_nengo errazenak, galdera zailetan

denbora galdu barik. Horietan egizu marka bat eta gero, denborarik izanez gero,

errepasa itzazu erantzun gabe utzitakoak.

∙ Erantzun zuzena zein den ez badakizu, hasi ezabatzen okerren daudenak; horrela

eginez, eliminazioz, erantzun zuzena asma daiteke.

∙ Erantzun bi ontzat ematen badituzu, gogora ezazu erantzun zuzena bat bakarra del a

-azterketa ondo egina badago-. Eta arrazoi berberagatik ezinezkoa da laurak txarto

egotea.

∙ Sarri askotan aukeretako esaldiek nolabaiteko paralelismoa gordetzen dute, hitzak

errepikatzen dituztelako -inoiz koma (,) bateko aldea baino ez da egon- edo esaldiek

egitura bera dutelako. Azterketaria are gehiago nahasteko aukerak ez dira elkarren

artean gehiegi nabarmentzen.

∙ Nahasmenduak eta distraigarriak aukeren esanahiari, idazkerari edota zuzentasunari

dagozkieke. Hau da, sarri esaldia gramatika aldetik zuzena izan daiteke baina,

egoeraren arabera, desegokia.

18

Page 19: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

∙ Askotan aukeretan ez da galdera baten erantzuna eskatzen, enuntziatu baten

ondorio logikoa baizik.

∙ Normalean letra kurtsiba, beltza edota komatxoak eta eten puntuak erabiltzen

dituzte hitzez hitzeko aipu, esamolde eta zati adierazkorrenetan.

∙ Arreta berezia behar dute ezezko esaldiek, batez ere ezezko bi dituzten enuntziatuek

eta aukerek.

∙ Normalean hitzez hitz itzuli ahal diren esamoldeak -itzulpen literalak- okerrak izaten

dira.

∙ Erantzunetako esamolde okerretan inoiz erdarazko hitzen bat tartekatzen dute esaldi

oker horri jator-itxura emateko. Honek ez du esan nahi, inondik ere, erdal kutsua

duten hitz guztiak erantzun okertzat eman behar direnik.

∙ Badira erdaratik hartutako hitz batzuk erdarazkoekin itxuraz antz handia dutenak

(adiskide gaiztoak) baina bestelako esanahia (gobernatu, mejoratu, aparta, propio,

seinale... ). Hitz horiek euskaraz esanahi berezia dutenez, sarri erabiltzen dituzte

aukerak nahasteko.

∙ Azterketa birpasatzean, alda itzazu erantzunak baldin eta txarto erantzun dituzula

ziur bazaude. Horrela izan ezean, hasierako iritziak, intuizioak, balio du.

AHOZKO HIZKERA___________________________________________________________________

Berrítsua da horí, gero! Aukeratu jarraipen egokiena:

a) Bai, ez da isiltzerik.

b) Bai, laster batean isilduko da.

c) Bai, ez da berehala isilduko. √

d) Bai, ez dauka isiltze onik.

OHARRAK:

Enuntziatuko esaera kurtsibaz adierazita dago.

a): "Ez dago/dauka isiltzerik" zuzenagoa da.

b): Kontrako ideia adierazten du.

c): Zuzena. Arrazoia ematen dio enuntziatuari.

d): “Ez dauka/du...onik" egitura oso arrunta da, baina kasu honetan. “isiltze on” txarto

daga. Ez

dauka/du...onik” erako bestelako esamolde zuzenak: ez du osasun/usain/gauza/deus

onik.

Aukerek paralelismo txiki bat gordetzen dute, baina hiru ezezkoak dira eta bat baiezkoa.

Baiezko hori (b) nabarmenegi geratzen da erantzun zuzena izateko.

Bestalde, (a) eta (d) aukerek -ik atzizkia daramate, eta esapideetan sarri erabiltzen

denez egiazkoak direla ematen dute. Itxura baino ez dute egiten; beraz, okerrak dira.

19

Page 20: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Zuek garagardoa edango duzue, baina nik nahiago dut ur garbia izotzarekin.

Erantzun egokiena

a) Ene bada bestea!

b) Hau da bestea!

c) Hara bestea! √

d) Nolako fina bestea!

OHARRAK:

Enuntziatuko esapidea kurtsibaz adierazita dago.

Erantzunen paralelismoa: “beste” hitza eta harridura adierazten duten egiturak

erabiltzen ditu.

a): “Ene”: Ustekabea edo larritasuna adierazteko. “Ai ene bada!” (¡Ay de mí!, ¡Ay, mi

madre!); “Ene bada eta bada!” (¡Santo cielo!, ¡Dios mio!).

b): “Hau da hau!” zuzena litzateke.

c): ¡Mira al otro!; ¡Jodé con el capullo este! “Hara han gure lagunak!” (¡He allí a nuestras

amigas!); “Hara zer ergelkeria!” (¡Vaya choorrada!).

d): Itzulpen literala: ¡Qué fino que es el otro! (!?)

“Nolako”: Galderak eta harridurak adierazteko erabiltzen da.

“Finá”: Normalean ez du zentzu txarrik, kontrakoa baizik (zorrotza, bikaina, ona).

Baina, ironiaz

erabil daiteke: “hara mokofina!”(¡mira al sibarita!).

Kontuz ibili behar da adiskide gaiztoekin (adiskideetatik begira nazazu; etsaietatik neu

begiratuko naiz). Hau da, itxuraz erdarazko hitzak bezalakoak direnak, baina besterik

adierazten dutenak. Gazteleraz hitz bi daude (fin, fino) euskaraz modu

ezberdinez .itzultzen direnak eta, gainera, euskarazko “fin” hitzak adiera ezberdinak ditu

gazteleraz:

FIN: final / objetibo (gazteleraz)

A fin de cuentas: azken finean/batean/buruan.

Días sin fin: amaigabeko egunak.

Por fin: azkenean, halako batean.

Fin de semana: asteburua.

Fin lucrativo: irabazteko xede.

¿Con qué fin?: Zertarako.

Buenos fines: asmo onak.

El fin último: azken helburua.

20

Page 21: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

El fin del hombre (1): Gizakiaren amaiera/azkena.

El fin del hombre (2): Gizakiaren helburua.

FINO, -A (gazteleraz)

Arena fina: hare mehea.

Escritor fino: idazle maratza/fina.

Piel fina: azalleuna.

Oído fino/agudo: belarri fina/zorrotza.

FIN (euskaraz)

Langile fina: trabajador diligente, hábil. Joan-etorri guztien finean (amaieran).

Urre fina: oro puro.

LEXIKOA__________________________________________________________________________

Zure erruz geratu naiz ... jende guztiaren aurrean.

a) otsakor

b) lotsaldi

e) lotsati

d) lotsagarri √

OHARRAK:

Enuntziatuak “nola geratu” eskatzen du.

a): Lotsati: vergonzoso/miedoso. Nolakoa?

b): Rato de vergüenza/miedo.

c): Vergonzoso/miedoso. Nolakoa?

d): En vergüenza/ridículo. Nola?

“Lotsa” hitzarekin jokatzen dute azterketaria nahasteko. Aukera guztiek hasiera bera

dutenez, gakoa atzizkien erabileran datza.

“Nolal” eta "Nolakoa" bereiztu beharra dago: "Lotsagarri utzi/gelditu" baina “lotsagarria

izan".

Hurrengo multzoetan hitz bat lekuz kanpo dago. Zein da multzo hori?

a) Albaitaria, erizaina, artzaina.

b) Aparra, bitsa, hitsa. √

e) Eperra, usoa, oilagorra.

d) Zumarra, pagóa, lizarra.

OHARRAK:

Azpimarratuta dagoen enuntziatu zatiak arreta berezia behar duo

a): Lanbideak: veterinario, enfermero, pastor.

21

Page 22: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

b): Sinonimo bi: espuma // Lekuz kanpokoa: "hitsa", triste.

c): Txoriak: perdiz, paloma, sorda (becada).

d): Zuhaitzak: olmo, haya, fresno.

Aukera bakoitzak amaiera bereko hitz bi ditu. Baina (b) aukerak dituen hitzetan (bitsa :f.

hitsa) letra bateko aldea baino ez badago ere, ez dira ez sinonimoak ez familia berekoak.

MORFOSINTAXIA____________________________________________________________________

Hurrengo esaldietatik, zein da zuzena?

a) Hainbat pertsonek hitz egin dute minbiziaz.

b) Hainbat pertsonek mintzatu dira minbiziaz.

c) Hainbat pertsonak mintzatu dira minbiziaz.

d} Hainbat pertsonak hitz egin dute minbiziaz √

OHARRAK:

Enuntziatuak dioenez, hiru esaldi oker daude.

a): Hitz egin ukan (N-Nk): Nork hitz egin du?

b): Mintzatu izan (N, N-Ni): Nor mintzatu da/zaio?

c): Hainbat pertsona mintzatu dira (zuzena litzateke).

d): Pertsona: persona. -a = berezkoa, hitzarena.

Esaldi bakoitzak oker bat baino gehiago eduki dezake, baina nahikoa da esaldi

bakoitzeko akats bat aurkitzea besterik gabe baztertzeko.

Aukera guztiak oso antzekoak direnez, lehenengoz elkarren arteko aldeak aurkitu behar

dira.

“Hainbat”: mugagabearen erabilerari eta deklinabideari erreparatu behar zaie.

Zein da zuzena?

a) Taxiz itzuliko direla jakiteak asko lasaitzen dit.

b) Nire semea hain garaiz itzultzeak zeharo harritu zidan.

c) Mikelek ariketa gogorrak egitera behartzen gaitu. √

d) Gazteei gehien kezkatzen diena langabezia da.

OHARRAK:

a): ... nau

b): ... ninduen

d): Gazteak gehien kezkatzen dituena...

Lau aukerak itxuraz zeharo ezberdinak badira ere, gakoa aditzean datza: N-Nk / Z-Ni-Nk.

22

Page 23: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

EUSKARA BAT UA____________________________________________________________________

Euskara batuan, hurrengo zerrendetatik bakarra da zuzena. Zein?

a) Erraz, umil, hasiera. √

b) Hasarre, bezela, igerri.

c) Horregaitik, bildur, eskeintza.

d) Ihaz, zihur, hospital.

OHARRAK:

Enuntziatuak dioenez, hiru txarto daude.

a): Gaztelerazko humilde hitzak "h" darama.

b): Haserre, bezala, igarri.

c): Horregatik, beldur, eskaintza.

d): Iaz, ziur, ospitale (euskaraz "h" barik).

Kontuz ibili behar da erdarazko ortografiarekin, beti ez baitator bat.

Ondoko zerrenda bat ez da zuzena euskara batuan. Zein?

a) Erreza, farrea, lehioa, miloi bato √

b) Atzamarra, gustura, urrun, eskaintza.

c) Andereñoa, batez beste, mendixka, boterea.

d) Jesarri, mespretxatu, hamahiru, arrautza.

OHARRAK:

Enuntziatuak dioenez, hiru ondo daude.

a): Erraza, barrea, leihoa, milioi bat.

b): Atzamarra = hatza.

c): Urrun = urruti; baina, hurren = hurbilen.

d): Jesarri = eseri, ezarri.

Konturatuko zarenez, itemetako hitz zerrendetan hitz batzuk behin eta berriz agertzen

dira.

IRAKURMENA_______________________________________________________________________

Haien prentsa txarra Europan marxismoak izandako gainbeherari egotzi

zioten. Bestela esanda:

a) Haien gainbehera eragin zuen Europan marxismoak izandako prentsa txarra.

23

Page 24: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

b) Prentsa txarrak Europako marxismoari bota zion haien beherapenaren errua.

c) Hain txarra zen prentsa, non Europan marxismoari leporatu zioten haiek izandako

beherapena.

d) Haien ospe txarra Europan marxismoak izandako gainbeheratik zetorrela

uste

zuten. √

OHARRAK:

Enuntziatua:

Noren prentsa txarra? Haiena.

Nork izan zuen gainbehera? Marxismoak.

Nork nori zer leporatu zion? (Haiek) marxismoaren gainbeherari (haien) prentsa txarra

leporatu

zioten.

a): Egotzi = bota = leporatu.

b): Gainbehera (declive) ≠ beherapen (rebaja).

c): ...(zeri) egotzi zioten ...(nondik) zetorrela uste zuten [berridatzita].

Horrelako itemetan enuntziatu osoaren esanahia duen erantzuna bilatu behar da.

Okerreko aukeretan enuntziatuko hitz berberak erabiltzen ditu bestelako mezuak

emateko. Beraz, enuntziatuko hitz berberak erabiltzen dituen erantzuna gutxitan izaten

da zuzena.

Antzeko itxura baina esanahi ezberdineko hitzak erabiltzen dituzte okerreko

erantzunetan, sinonimoak edo bata bestearen ordezkoak balira bezala.

Horrela lan egin eta aberastuko ez den gizonik ez dago. Hortaz:

a) Horrela lan eginda edonor aberasten da. √

b) Lana eginda ere, bada aberastu ez den gizonik.

c) Horrela lan eginda kostako zaizu aberastea.

d) Horrela lan eginda inor ez da aberasten.

OHARRAK:

Enuntziatua: Kontuz! Esaldi berean ezezko bi daude. Aberastuko zara, bai ala ez?

a): Hots, aberastuko zara.

b): Hots, baliteke ez aberastea. Lana egin ≠ lan egin.

c): Hots, ziur aski ez zara aberastuko.

d): Hots, ez zara aberastuko.

24

Page 25: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Hiru aukerak hasiera bera dute: 11 horrela lan eginda 11. Beraz, hauetako batean

egongo da erantzun zuzena. Ondorioz, (b) aukera da besteetatik gehien aldentzen den

erantzuna. Beraz, baztergarria.

(a) aukerak enuntziatuaren ideia bera dauka, baina baiezkoan.

NOZIOAK__________________________________________________________________________

Zein da zuzena?

a) 199geko urriaren 7a.

b) 199geko urriak 7a.

c) 1999ko urriaren 7a. √

d) 1999.ko urriak 7.

OHARRAK:

a): Akats bat.

b): Akats bi.

c): Zuzena. Hauek ere bai: 1999ko urriaren 7an; 1999ko urriak 7.

d): Akats bat.

Nola irakurri behar da hurrengo eragiketa hau? 2/3 x 2/7 = 4/21

a) Bi heren bider zazpiren bi berdin lau hogeita baten.

b) Bi hiruren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.

c) Bi heren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten. √

d) Bi heren bider bi zazpien berdin lau hogeita baten.

OHARRAK:

Letretakoa bazara jai duzu, baina ez etsi. Aukera guztiak oso antzekoak direnez,

lehenengoz elkarren arteko aldeak aurkitu beharra dago, akatsak horietan egongo

baitira.

Gero, esaldietariko bat gehiegi nabarmentzen bada, baztertu egin behar da, nekez

hartzen baitute ontzat beste aukeretatik gehiegi aldentzen den esaldia. Kasu honetan

(b) aukera ("bi hiruren") nabarmenegia zen, beste guztiek "bi heren" zekarten eta.

25

Page 26: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

IKASTALDIA HASI AURRETIK

26

KONTUAK ETA PASADIZOAK

Page 27: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Ez dago zehatz jakiterik EGA lortu nahi duen ikaslea noiz hasten den EGA prestatzen.

Ziurrenik, ikasleak berak ez daki noiz hasi zaion hozitzen une hori, askok eta askok, goi

mailetan ari direla, EGA atera nahi ez dutela aitortzen baitute. "Probatxoren bat egitea

baino ez" eta antzeko gezurtxoak asmatzen dituzte euren barnea erretzen dien ezkutuko

egia desesperaturik konfesatu aurretik: "Bai! Egia da! Neuk ere EGA nahi dut!"

Askotan ikasleek baino ikasle gazteak matrikulatzera joaten direngurasoek argiago

daukate:

-iEgunon! Quería apuntar a mi hija en eso del EGA y a ver qué hace falta.

-Bueno, primero tendríamos que hacer una prueba para saber el nivel de euskera -

erantzuten dio irakasleak.

-¡Ah! No hace falta, mi Lurditas sabe muy bien vascuence. En casa sólo hablamos en

euskera. Dana euskeraz, eh! iAy!, hija. Pareces tonta. Todo lo tengo que decir yo. Dile a

este señor todo lo que sabes de euskera.

Eta, orduan, isil-isilik amaren atzean ezkutuan egon den neskatilak, baxu-baxu amari:

-Que no ama, que no sé.

-A! Euskaldunak zarie? -esaten du irakasleak, barruntatzen duen ama eta alabaren

arteko ulertezin hori saihestearren.

-Bai! -amak.

-Ez! -alabak.

Eta orduan, zelan azaldu bere alabari dena eman dion ama bati hizkuntza bat ez dela

geneen bidez transmititzen, ez dagoela ADNan idatzita agertzen.

Bai, matrikula garaia, horixe izaten da lehen une erabakigarria. Baina ikasle guztiak ez

dira euren mugen jabe eta, ezjákinak bezain ausartak, euren asmoak agerian uzten dituzte:

-¡Hola! ¿Es aquí donde el EGA? -galdetu zuen behin ikaslegai izan zitekeen gizon txiki

beltzaran batek.

-Zer? EGA atera nahi duzu? -irakasle zabarrak, galdera bati beste galdera bat eginez.

-Bueno, yo algo de vasco ya sé.

-A! Euskalduna zara? -irakasle zuhurrak.

-Es que no te entiendo bien. Yo sé el vasco de la calle.

-A! Euskaldun zaharra, orduan! -irakasle galduak.

-Ya te digo, yo sólo sé el vasco que se habla en la calle: presoak kalera, amnistia osoa,

gora Euskadi askatuta...

Eta besterik esan gabe, ile beltza orrazten ari zela koartelillorako bidea hartu zuen

balizko ikaslegai hark.

Beste ikasle batzuek ere jakin badakite zer nahi duten, baina ez dira hain handinahiak

eta laugarren urrats apala baino ez dute eskatzen, euskaraz tutik ere ez badakite ere.

Zergatik hori? Garai batean ertzainei eskatzen zitzaien urratsa zen eta.

27

Page 28: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Askotan urduritasuna, ezinegona eta euskara ikasteko premia larria erakusten dute

matrikula egitera doazen hainbatek.

-Quiero un curso de esos que se estudia a toda leche y se aprende la hostia -eskatu zuen

behin apaiz batek. Nork, bestela?

IKASTALDIAN

Matrikula fitxa behar bezala-edo bete ondoren, ikasleak ikastaldi labur bati -zenbait

hilabetetakoari- ekingo dio, beti ere matrikulatzeko frogetan hala-holako euskara duin

baten jabe dela irakasleei erakutsi errepikatu behar badie, eta, noski, EGA azterketa sarri

ez badu.

Tarte horretan gauza asko ikasiko ditu, hala nola irakasleak ez dakiela dena, gainerako

ikasleek berak bezain gutxi dakite!a -baten batek azkar ustelarena egiten badu ere-. Azken

batean, azterketaren aurrean ikaslea bera bakarrik egongo dela ikasiko du.

Sinonimoen lanketak ez du buruko min gutxi ematen. Jakina da Euskal Herrian jaiotzez

denak filologoak garela, euskal filologoak, hain zuzen, euskaraz jakin ez arren. Sena horrek

gidatuta, behin batean, lehenengo urratseko ikasle bat, grina handiz, hegazkin eta

abioiaren arteko aldea zein zen saiatu zen demostratzen: lehengoa bimotorea (!) izango

zen eta bigarrena, erreakziozkoa (l).

Baina, ausardia hori ezin zaie ikasleei bakarrik leporatu; irakasleek ere ez dute askotan

hobeto asmatzen. Ea inguruko ikasle batek bildotsaren sinonimoa eman behar izan zuen

batean, ez zitzaion, bada, bekerekea esatea bururatu, katixima guztiek agindutakoa esan

beharrean, hots, arkumea, artxoa edo axuria. Horiek izan ziren horiek, irakaslearen

barreak!

-Eta orduan, txoriari, pio-pio -esan zion irakasleak bere burua are ageriago utziaz.

Ez, ikaslea ezin da beti irakasleaz fido izan. Bekerekea da, beste askoren artean, Gernika

inguruan ardiari eman dioten izena. Eta txoriek ez dute pio-pio egiten, txio-txioka baizik.

Zenbaitek arazo horiek saihestearren hiztegietara jotzen dute: hutsegite larria. Hiztegia

oso arma arriskutsua da eta ikasleari edonoiz egin liezaioke eztanda eskuak ondo

trebaturik eduki ezean. Hasiera batean badirudi hiztegiak nolabaiteko segurtasuna ematen

duela: edozein zalantzaren aurrean hiztegira jo eta, di-da, erantzun zuzena. Bai zera! Una y

otra vez ez da bat eta beste bat, behin eta berriz, baizik; beranduago eta geroago ez dira

sinonimoak, eta komunak ez daude lanpetuta (ocupados) -norbait egongo da bertan, beti

bezala-.

Ikasle askok, halere, abilezia handia lortu dute eta automatak balira bezala, hitz baten

sinonimoa berehala botatzen dute. Erandioko Berbardo horretan espezializatu zen eta

Hiztegi 2000ko hitz guzti-guztiak buruz zekizkien. Zoritzarrez ez zekien besterik, ezta

hitzekin zer egin ere.

28

Page 29: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Bada euskaltegi guztietan osagarriak diren ikasle mota bi: ikasle sinesgogorra eta ikasle

sineskorra. Lehenak, eskolan dagoen bitartean, irakasleak, zorionez edo zorigaitzez,

azaltzen duen guztia eten gabe egiaztatu nahi du lotsagabeki hiztegiari begira. Bigarrena,

berriz, lehendik beste euskaltegi batzuetan ibilia da eta azalpenik makurrena ere

irakasleari sinisten dio, baldin eta aurretiaz beste irakasle batek esandakoarekin bat

badator. Horrela izan ezean eta oso dogmatikoak direnez, zalantzarik ez izateko irakaslea

galderaz josten du, Egiako Mariamentxuk egin bezala:

-Ba, aurreko irakasleak esan zidan que 'lagundu dizut' era "ayudar" eta 'lagundu zaitut'

era "acompañar". Edo alderantziz, edo ya no me acuerdo. Azal zeniezadakezu (sic)

diferentzia, mesedez?

Edo, bihurriagoa oraindik:

-Zergatik diozu "berdin zait"? Ez da "berdin dit" esan behar? Zergatik irakasle batzuek

esaten duzue "berdin zait" eta besteek, "berdin dit"? Berdinak dira "berdin zait" eta "berdin

dit"? Eta berdinak ez badira lagunduko didazu -ala da nauzu?- "berdin dit" eta "berdin zait"

desberdintzen?

Azkenik, ba omen da bere burua aski duen ikasle orojakilerik. Ikastegietako

Handiustegigoita harroxko horietakoa zen. Berak zioenez, nahikoa zituen Hiztegia-2000 eta

aditz taula famatua euskaraz edozer esateko, bai eta astakeria galantak bota ere.

IDATZIZKOAN

Ikasleak, oro har, azterketara lehenengoz doazenean ilusioz eta kuraiez beterik joaten

dira, gizajoek ez dakite-eta errealitatea bestelakoa dela. Bai, sarri entzun dute oso

azterketari gutxik gainditzen dutela, baina kontu hori besteei dagokie; ez doa haiekin.

Hamaikagarrenean, berriz, hasierako ilusio hura etsipen bihurtu da, eta kuraia

otsagabekeria: nola maitasunean hala gerran, dena zilegi da EGA eskuratuko bada.

Azterketa egunean ikasleak lehenengo metamorfosia izango du: ikaslea izatetik

azterketaria izatera igaroko da. Eta azterketari bakoitza mundu bat da. Batzuk

hainbestetan aurkeztu dira ezen etxean bezala aurkitzen baitira, batetik bestera gelditu

barik. Bateko, azterketari berriak lasaitzen ditu azken orduko aholkuak emanez; besteko,

aurreko saiakeretatik sortutako hartu-emanen ondorioz aspaldiko lagunak dituen

aztertzaileei laguntza ederra ematen die taldeak antolatzen eta orriak banatzen.

Azterketari nekaezin eta porrokatu horiek gabe azterketak ez lirateke berdinak izango.

Badira azterketak zaletasunez egiten dituztenak, titulurik behar izan ez edo tituluen

bildumak egiten dituztenak. Badakizu, beti erronka berrien bila dabiltzan horietakoak.

Otxandioko Ametsek, kasurako, ia euskara titulu guztiak eskuratu zituen: Labayrukoa,

Euskaltzaindikoa, Hizkuntza Eskolakoa, PL2, 3. Hizkuntza Eskakizuna eta, jakina, EGA.

Bakarrik Nafarroako eta Madrilgo hizkuntza eskoletakoak falta zituen, baina, berak zioenez,

"oraindik jaso gabeko transferentziak omen ziren".

29

Page 30: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Lehenengo EGA azterketa lehenengo maitasuna bezalakoa da, inoiz ahazten ez dena.

Gero, beste batzuk etorriko dira: trinkoagoak, hobeak, ia perfektuak, baina... ez dira

berdinak izango. Lehenengo azterketa horren aurrean ikasleak inoiz izan ez dituen

sentsazio berriak ezagutuko ditu eta, egoera horretan, normala da beldurtuta samar

ibiltzea. Baina beldurra, benetako beldurra -beldurtuxea diot? ikara, izua bera-

Arrigorriagako Inozentziok azterketa idatzian bere irakasle "orojakilea" ikusi zuenean.

Hasiera batean, aztertzaileetariko bat zelakoan, poztu egin zen eta ezjakinak ematen duen

zoriontasunez beterik hurbildu zitzaion. Ezin zuen sinetsi entzuten ziona: irakasleak ez zuen

EGArik; irakaslea ere bera bezalako azterketaria. Ezinezkoa! Orduan... bere irakasleak ere

azterketa egin behar bazuen, zer egin behar ote zuen ikasleak? Fidagarriak ote zitzaizkion

EGA ikastaroan ikasitako adizki eta sinonimo guztiak? Une batean abailduta sentitu zen.

"Nireak egin du" pentsatu zuen azken egunetan ikasitako esamoldea nahi gabe gogoratuz.

Ez, bereak ez, irakaslearenak baizik. Inozentzio onik irten zen bitartean, azterketa guztiek

bere baitan gordetzen dituzten lege ezkutuen arabera irakasle horri beste aukera bat eman

zioten... hurrengo deialdian.

Azterketetan ez da komeni harro jokatzea. Aztertzaileak oso minberak izaten dira eta

nekez ulertuko lituzkete zenbait jokabide, Irakasle-konplexua zuen ikasle hura bezala,

azterketaren ustezko akatsak, zirenak eta ez zirenak, zuzendu zituena.

Aitzitik, azterketetan zentzuz jokatu beharra dago edo, bestela, Etxarriko Txano-

Gorritxok aitortu zuenez, zentzumenez: ikusmena, aldamenekoaren azterketa ikusteko;

mintzamena, ez dakizuna galdetzeko; entzumena, erantzunak aditzeko, eta usaimena,

jagolea hurbil dagoen igartzeko ukimenaren bidez mahai azpiko hiztegiari eragiten diozun

bitartean.

AHOZKOAN

Ahozkoan izaten dira komeriak, bai. Ezin da bat-batean kareletik bota horraino heltzeko

egindako ahalegin guztiak. Ez horixe! Behin batean, Irungo neska gazte bat ahozko

azterketa egiteko txandaren zain zegoela, askeago eta presiorik gabe edo hitz egiteko,

plist-plast batean estutzen zuen bularretakoa kendu egin zuen. Epaimahaiko edadeko

gizonezko bien beg.iak jira eta bira, gora eta behera, begiezkelak jota, ikusi, ez zuten gauza

handirik ikusi; baina, eman zioten notarengatik, aingeruen ahotsa euskaraz eginez entzun

omen zioten neskari.

Egia da ahozko azterketetan urduritasuna, ezinegona, kakalarria eta bestelako sentsazio

desatseginak ikasle askok jasan dituztela. Gaitzerdia -zehar kalteak-, azterketa gaindituz

gero. Azterketek alde onik ere badute: pasilloetan lagun berriak egiten dituzu edo aspaldi-

koak, alegia, aurreko deialditik ikusi gabeko lagunak, berriro ikusteko aukera ematen dute.

Gainera, Euskal Herria hain da txikia ezen edonon eta edonoiz ezagunen bat topa

baitaiteke. Horregatik Santutxuko Ibani gertatu zitzaiona ez da inondik ere salbuespena,

30

Page 31: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

ahozkoa egin ondoren aztertzaileetariko batek bere aitari goraintziak emateko esan

zionean.

Dena den, ahozko azterketek badute, behinik behin, ondorio kaltegarri bat: alkoholeria.

Ordu luzeetan ikasleak deiaren zain egoten dira pasilloan gora eta behera, gero eta

urduriago: kalera irten, bueltatu, erlojuari begiratu, ondokoari txandaz galdetu... Horregatik

oinaze hori arintzearren tarteka-marteka tabernara jaisten dira (tabernak beti behean

egoten dira). Azkenean, egoera hori matematika hutsezko buruketa bihurtzen da: zenbat

eta denbora gehiago itxaron, hainbat eta tabernaratuago, eta zenbat eta tabernaratuago,

hainbat eta mozkortuago. Eragiketa horren emaitza begi bistakoa izaten da eta, kasurako,

Eltziegoko Edoardori gertatutakoa baino ez da gogoratu behar, epaimahaikideei erraztasun

handiz baina zuzentasun gutxiz hitz egin baitzien. Okerrago, okerragorik balego, Maribeluri

gertatu zitzaion, gora eta behera ibiliaren ibiliaz, txanda galdurik desorduetan eta berandu

ailegatu baitzen.

Esanak esan, ahozkoan mota guztietako jendea agertzen da. Behin batean, lagunek

eskaini zioten ezkondu aurreko agur-afaritik zuzen-zuzen azterketara joan zen ezkongaia.

Anartean arropa aldatzeko betarik ez eta -zer-nolako lagunak!- gorulariz azaldu zen.

Epaimahaikideak egoeraz berehala jabetu ziren eta, elkarrizketa lasai eta patxadatsuaren

ondoren, "aske" uztea deliberatu zuten. Ondo irabazita zuen gainditua.

Beste batean, politikari ezagun bat agertu zen azterketara bizkartzain eta guzti. Ahozkoa

egiteko txanda heldu zitzaionean, aztertzaileak konturatu ziren politikariak ez zuela

azterketarik egin behar, bizkartzainak baizik. Bizkartzain honek politikaria bakarrik ezin utzi

zuenez, epaimahaikideekin hitz gutxi batzuk egin ondoren, biak pasatu ziren ikasgelara.

Egoera hartan zail zen asmatzen nork zaintzen zuen nor.

Baina, azkenik, bada egoera bat, denok inoiz entzun duguna: euskaraz ondo jakin arren,

urduritasunak jota azterketan bertan negarrari ematen dion ikaslearena. Malkobitzek -

nolabait deitzearren egoera hori bizi behar izan zuen, baina ez behin, birritan baizik. Ekai-

neko deialdian aztertzaileen aurrean zegoela, mundua jausi zitzaion, bat-batean itsu, gor

eta mutu geratu baitzen. Hilotza bezain zurbil, ez zuen ezer ikusten, ez zuen ezer entzuten,

ez zuen ezer esaten: burua hutsik. Aztertzaileak ere, elkarri begiratuta, urduritzen hasiak

ziren eta, "zer duzu?" esan orduko, gizajoa negarrez hasi zen. Atzera begiratu barik aterako

bidea hartu zuen. Irailean, bere mugen jakitun, sartu aurretik pattar trago bi hartzea

erabaki zuen. Ez zen nahikoa izan. Aztertzaileen aurrean zegoela, mundua berriro jausi

zitzaion, baina ez zen ez itsu, ez gor, ez mutu geratu:

-Nik..., nik..., nik zu... Zuk ni... .

-Bai, guk...? -maitekiro lagundu nahi izan zion aztertzaileak.

-Nik zu... ezagutzen dizut, digo zaitut.

Eta besterik esan barik negar-zotinka eta atzera begiratu barik aterako bidea berriro

hartu zuen. Aztertzaileari ere malko horiek ezagun egin zitzaizkion, nonbait.

31

Page 32: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Ez etsi! Dena galduta dagoela uste duzunean, gogora ezazu bere bizitzaren urterik

onenak barnetegi batean eman zituzten ikasle eta irakaslearen arteko elkarrizketa mamitsu

hura:

-Maixu, zer egin behar dut, bada, ahozko azterketan?

-Ene matxinsalto ttipia, -hilobiaz haraindiko ahotsez- ezer esan aurretik pentsa ezazu zer

esan nahi duzun.

-Ene maixu maitea, eske pentsatuz gero, edonork hitz egin dezake!

ETA GERO...?

EGA (edo parekoa) eskuratu ondoren, denetarik dago. Batzuk, larrialdi eta urduritasun

guztiak atzean utzita, orduan hasten dira benetan eta gogoz euskara ikasten. Beste

batzuek, berriz, kontrako bideari ekiten diote, EGA atera berria zuen ikasle baten emazteak

egin zuen bezala: senarra ibilitako euskaltegira suminduta deitu baitzuen esateko bere

gizonak EGA atera zuela eta harrezkero bizitza osoan ez zuela hitz bat bera ere euskaraz

egingo. Bejondeiola!

Baina, bada besterik, titulua eskuan daraman ikaslea eta, bat-batean, euskaldun zahar

batekin topo egiten duena. Hura bai larrialdia! Ezker-eskuin begiratu eta ez du ihesbiderik;

ez du laguntzarik: bakarrik dago. Eskuak dar-dar, izerdi hotza paparretik isurtzen zaio.

Baina ez du axolarik; sakon arnastu eta tituluak ematen dion adoreaz jantzirik hurbildu

eta... Hori da euskaldun berri askoren amesgaiztoa: elkarri ulertuko ote dioten. Ez larritu!

Jakizu, zenbait kasutan bederen, dimentsio ezberdineko -eta ez gara bakarrik tamainaz ari-

izaki bi horien arteko komunikazioa gauzatu egin dela.

32

Page 33: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

ENTZUTEZKO ULERMENA

EGA azterketek entzumen ariketa bi dituzte: bata atariko proban eta bestea azterketa

idatzian, bigarren hau ahozko notaren osagaia delarik. Entzunaldiak azterketa bakoitzaren

hasieran egiten dira.

Atariko probaren ariketa hiru zatitan banatuta dago eta azterketa idatziarena bitan,

baina azterketa bietan modu berean egiten dira. Lehenik hiru minutu izango dituzte

azterketariek, informazio gisa, lehen bost galderak irakurtzeko. Gero, kasuan kasuko testu-

zatia behin entzungo dute, eta entzundako pasarte horri dagozkion aukera anitzeko bost

galderei erantzun beharko diete aztertzaileek. Gainerako testu-zatiekin berdin jokatzen da.

Azterketa idatzian entzutezko ulermena egindakoan gainerako atalei ekingo zaie,

besterik gabe. Ariketa honetan ez da beharrezkoa galdera guztiei ondo erantzutea, erdiak

ondo izatea nahikoa da.

Aukera anitzeko galderak direnez, atarikoan azaldutakoak hemen ere balio du. Baina,

atariko entzumenean, normalean, zuzenean grabaturiko elkarrizketa jartzen dute eta,

azterketa idatzian, berriz, irakurketa baten grabazioa.

ADIBIDEAK_ _______________________________________________________________________

1. Gu bizi ginen auzoan denak ziren artistak, edo denek esaten zuten artistak zirela;

baina lan egin behar zuten egunero, etxeak garbitzen eta beste hainbat zereginetan.

Zer dio Harkaitz Canok bere inguruan bizi zirenei buruz?

33

AZTERKETA IDATZIA

Page 34: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

a) Lan egiteari esker bizi ziren artistak edo artista izenekoak zirela. √

b) Inolako lanik egiten ez zuten artistak zirela.

c) Langile arruntak besterik ez zirela.

d) Bizi ahal izateko lan kaskarrak egiten zituzten handiusteko sasi artistak zirela.

OHARRAK

a): Zuzena. Entzundako pasartean bezala, erantzunak ezaugarri bi ditu: 1) artistak ziren;

2) lan egiten zuten.

b): Erantzun honen zati bat egiazkoa da eta bestea gezurrezkoa.

c): Baieztapen hau erabatekoa, biribilegia, da egia izateko moduan. Agian, batzuk

langileak ziren, baina denek ez zuten zertan izan. “Besterik ez” hori erabakigarria da

txartzat emateko.

d): Hau egokia izan zitekeen baldin eta “handiusteko sasi artistak” okerreko informazioa

izan ez balu. Izan ere, euren ustez artistak ziren.

2. Pisu bat alokatu nahi izanez gero itaunketa latza jasan behar da. Alokatzeko dagoen

edozein etxetan izugarrizko ilara egoten da zain, eta etxearen jabeak banan-banan

galdeketa egiten dio jende guztiari. Formulario antzekoa izaten du, eta galdera

bakoitzari gurutze bat jartzen dio. Erretzailea zara? Zenbat irabazten duzu hilean?

Zertan egiten duzu lan? Larunbat gauetan ateratzen zara?

Zer esaten du etxebizitzak alokatzeari dagokionez?

a) Alokatu nahi duena ezin dela homosexual edo erretzaile izan.

b) Alokatu nahi duenak zehatz adierazi behar dituela bere ezaugarriak. √

c) Alokatu nahi duenak poliziak duen galdeketa-orria bete behar duela.

d) ilaran aurrena dagoenak duela alokatzeko aukerarik handiena.

OHARRAK

a): Entzumenean hitz deigarriak agertzen dira (“homosexuala”, “erretzailea”); eta

erantzunetan entzundako hitz berberak agertzeak nahastu ahal ditu ikasleak. Baina,

aukera honek ez du zerikusirik entzundakoarekin. Bestalde, “ezin” horrek zer adierazten

du? Debekua, eragozpena, gaitasunik eza, zailtasuna? Eta testuan ez da horrelakorik

agertzen.

b): Zuzena. Formularioaren galderek jasotzen dituzte pertsonaren "ezaugarriak" .

c): Erantzun honetan "polizia" hitza distraigarria da. Hitz hori gabe erantzun zuzena izan

zitekeen. Egia da galdeketa bat (“formularioa") bete edo erantzun behar dutela, baina ez

poliziarena.

d): Erantzun guztiak zehatz-mehatz ulertu barik, argi dago aukera honen egitura

besteengandik urruntzen dela. Beraz, baztertu beharra dago. Aurreko hiru erantzunek

34

Page 35: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

egituran paralelismoa gordetzen dutenez ("alokatu nahi duena"), horietako batean egon

behar du erantzun zuzena.

3. Zabalik: Korapiloak Igartza bekari esker kaleratu zenuen. Gazteen lana sustatzen al

da nahiko?

J.O.: Gaztetxoentzat Urruzuno eta nagusientzat Igartza bekak daude. Horiez gain, udalek

sari dezente ematen dituzte, eta oso ondo daude. Zera gertatzen da, ordea: lehiaketak

garatzen dira eta liburuxka bat ateratzen dute idazlanekin, baina ez dakit norainoko za-

balkundea ematen zaion. Nire ustez, katea promozioan eteten da. Argitaletxeek, ostera,

apustu serioa egin dute azkenaldian jende berria ateratzeko, nahitaez gauza

interesgarriak ekartzen dituztelako: Harkaitz Cano, Unai Elorriaga, Kirmen Uribe...

Gazteen lana sustatzearen inguruan, zer iritzi du?

a) Argitaletxeek ez dute inoiz apustu seriorik egin jende berria ateratzeko.

b) Batetik, badira bekak; eta, bestetik, udalen sariak-eta oso ondo daudela

uste du. √

c) Lehiaketak egon badaude, eta hauei ematen zaien zabalkun dea ere lagungarria da.

d) Gazteek ez dute gauza interesgarririk idazten.

OHARRAK

a): Esaldi hau biribilegia, gogorregia, da egia izateko moduan (“inoiz ez”!). Eta, gainera,

elkarrizketatuak kontrako ideia bota du (“Argitaletxeek, ostera, apustu serioa egin dute

azkenaldian”).

b): Zuzena. Entzundako pasartearen lehenengo hiru esaldiak horrela laburtzen ditu.

Sariak eta bekak egon badaude, bestelako ñabardurarik gabe.

c): “Lehiaketa” eta “zabalkunde” hitzak grabazioan entzuten badira ere ez gaituzte

itsutu behar. Gainera, egiazko itxura dauka; baina esaldiaren erdia bakarrik da egiazkoa

(“Iehiaketak daude”), bigarren zatia zalantzan jartzen du elkarrizketatuak (“ez dakit

norainoko zabalkundea”).

d): Erantzun hau ere oso ausarta eta biribila da erabateko egia izateko. Gazteren batek

zerbait interesgarri idatziko zuen, ezta? Are gehiago, pasartearen amaiera idazle

gazteen izen andana bat aipatzen du eta.

4. Hona hemen bi datu: 1964an 20 atzerritarrek bisitatu zuten Sagarmathako Parke

Nazionala. 30 urte geroago, 1994an, 12.000 izan ziren bisitariak, eta azken urteotan

gora egin du kopuru horrek.

Zer gertatzen da Sagarmatha-ko Parke Nazionalean?

a) Bisitarien kopurua mugatu beharra izan dutela.

b) 30 urteren buruan 20tik 12.000ra gehitu direla bisitariak. √

35

Page 36: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

c) 30 urteren buruan bisitarien kopuruak gora. egin duela, azken urteotan salbu.

d) Bisitarientzat salneurriak 20tik 12.000ra gehitu direla.

OHARRAK

a): Hau da lau aukeren artean kopururik aipatzen ez duen bakarra. Gainerako aukerek

hiru zenbakirekin jokatzen dute: 30, 20, 12.000. Beraz, besterik gabe (a) aukera baztertu

beharra da go, besteen egituretatik gehiegi urrundu da eta.

b): Zuzena.

c): Erantzun honen lehenengo zatia egiazkoa da, baina bigarrena faltsua. Eta ontzat

emateko esaldi osoak zuzena izan behar du.

d): Erantzun hau aukeratu baduzu, ezer ulertu ez duzulako seinalea da. Baina, ez etsi,

gainerako bederatzi galderak ondo izan ditzakezu. Beno, bederatzi ez badira, bostekin

nahiko duzu.

IRAKURRIAREN ULERMENA

Emandako testu bati buruzko hamar galderei erantzun behar die azterketariak.

Entzumenetan eta atarikoan egin bezala, hemen ere aukera anitzeko galderak dira.

Aurreko ataletan bezala erantzun okerrengatik punturik kentzen ez dutenez, denak

erantzun beharra dago. Atal hau gainditzeko ez dira denak ondo erantzun behar; nahikoa

da 10etatik bost erantzun zuzen izatearekin.

KONTUAN HARTZEKOAK______________________________________________________________

1. Testuak egunkari edo aldizkarietako dibulgazio mailakoak izaten dira: Argia,

Unescoren Albistaria, Elhuyar, Egunkaria (Berria), Zabalik, edo liburuetako hitzaurreak

(Literatura Unibertsala). Orrialde biko luzera izaten dute eta jarraian aukera anitzeko 10

galderei erantzun beharra dago.

2. Ariketa mota honi ikasleek modu ezberdinez ekiten badiote ere, guk azterketan

gelditzen den denboraren arabera bide bi proposatuko ditugu:

a) Erantzun aurretik eta galderak gainbegiratu ondoren irakurketa bi egin. Lehenengoa

azalekoa eta arina, testuaren nondik norakoaz jabetzeko. Eta jarraian galderak irakurri hitz

gakoak eta deigarriak azpimarratuz. Bigarren irakurketa sakonagoa izango da eta galderen

erantzunak non dauden aurkitzen saiatuko da lerrokaden ondoan markak eta zenbakiak

jarriaz. Azkenik, galderen ondoan eta testuan bertan hartutako ohar guztiak kontuan hartuz

galdera guztiei erantzun beharra dago.

b) Denbora aurrera badoa, berriz, lehenengo galderak irakurri eta gero testuan

murgildu.

36

Page 37: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

3. Ariketa honetan, normalean, zailtasunak ez daude testuan bertan, galderetan baizik:

galderak nola erredaktatu dituzten. Aukera anitzeko galderez osaturiko proba denez,

atariko azterketarako azaldutakoak hemen ere balio du.

4. Galderek mota biko informazioa eskatu ahal dute: zehatza (lerrokada edo esaldi bati

dagokiona) eta orokorra (testua ulertu ondoren ondorioztatu ahal diren ideiak).

Lehenengo kasuan, normalean, testuko ideia bat beste hitz batzuk erabilita adierazita

dago. Hori dela eta, ez dugu testuko hitz berberak errepikatzen dituzten erantzunetan

fidatu behar. Horrelako erantzunek ez ohi dute zerikusirik galderarekin edo, bestela,

testutik literalki aldatutako hitzen artean aldaketa txiki bat sartzen dute esanahia zeharo

aldatzeko. la literalki edo ñabardura txiki batzuekin kopiatutako esaldi zatiek itsutu ahal

gaituztenez, arreta handiz irakurri behar ditugu horrelako erantzunak.

Bigarren kasuan, testu osotik edo pasarte batzuetatik zenbait ondorio atera dituzte,

nahiz eta bertan hitzez hitz idatzirik agertu ez. Horrelakoetan, erantzun okerretan “beti ",

“inoiz ez", “inon ez", “inor ez" “guztiak" “bakarra" “guztiz" “erabat” eta orokorrean ideia

absolutuak adierazten dituzten elementuak tartekatzen dituzte. Esan bezala, aurrekoak

bezalako hitzak agertuz gero, erantzun hori, ziurrenik, okerra izango da. Aitzitik,

erantzunen batetan "normalean", “gehienetan", "batzuetan", "zenbait", "batzuk", "askori",

"gutxiri" eta orokorrean baieztapen edo ezeztapen biribila adierazten dituzten elementuak

agertzen ez badira erantzun zuzena IZAN DAITEKE: batetik, idazleek zuhurtasun handiz

jokatuz, baieztapen zehatz eta biribilak oso gutxitan egiten baitituzte eta, bestetik,

baieztapen horiek erantzunetan erraz identifika baitaitezke. Bestela esanda, erantzun

zuzenek, maiz, ziurtapen maila erlatiboa edo baldintzatua aurkezten dute.

5. Esan gabe doa erantzun guztiak testuari begira aukeratu behar direla, nahiz eta

logikaz, jakintzaz edo esperientziaz erantzun zuzenarekin ados ez gauden. Izan ere, ariketa

honen bidez testuaren ulermena neurtu nahi dute eta ez aurkeztutako gaiari buruzko

ikaslearen jakintza.

ADIBIDEAK________________________________________________________________________

1. EUSKAL ESTILO-LlBURURANTZ

"Horrek ez du esan nahi, hala ere, liburua unibertsitateko jendearentzat bakarrik

pentsatua dagoenik. Izan ere, liburu hau nonahiko euskaldun eskolatuaren euskara

hobetzeko tresna ere bada, haren hizkuntza-beharrak unibertsitateko pertsonarenak ez

badira ere: azken batean, estilo-liburu honek gaur eguneko euskaldun ikasi "arruntaren"

akats eta zalantza ohikoenak argitzea du helburu. Gainera, bi eratara erabil daiteke

liburua...

Hutsuneak hutsune, Euskal Estilo-Libururantz hau -aldi batean, bederen- euskara idatzi

(eta mintzatu) hobea erabili nahi duten guztientzat tresna baliagarri eta

argigarri izango delakoan gaude. Hala izango ahal da!"

Liburuaren erabileraz, zer dio testuak?

37

Page 38: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

a) Euskaldun ikasi "arruntak" erabili behar duela, ez beste inork.

b) Euskara hobetu nahi duen ororentzat tresna baliagarria eta argigarria izan

daitekeela. √

c) Erabili nahi duten guztiek nahi bezala erabil dezaketela.

d) Bi eratara erabili behar dela; osterantzean, liburua ez del a bere osotasunean

ulertuko.

OHARRAK

a): Testuak "euskaldun ikasi arruntak" aipatzen badu ere, ez du esaten beraiek bakarrik

erabili behar dutenik. (a) aukerak baieztapen gordinegia aurkezten du egia izateko.

b): Testuan bertan beltzez markatu dugu aukera honen kidea. Argi dago, beraz,

erantzun zuzena dena.

c): Testuak ez du horrelakorik esaten, baizik eta bi eratan erabil daitekeela.

d): Testuak ez du esaten bi eratara erabili behar direnik, baizik eta bi eratara erabil

daitekeela.

2. BERTSOLARITZA AZKEN 20 URTEETAN

“Komunikabideetan presentzia gehiegi izatearen arrazoia askotan entzun dut baina inoiz

ez sinestu. Egia izan daitekeena da komunikabideek behar bezala ez lantzea, baina leku

emateak onura ekarri behar dio berez. Formula egokiak bilatu egin behar dira eta

horretarako formula desberdinak landu, zer lortu nahi den jakinda".

Artikulugilearen ustez...

a) bertsolaritzak komunikabideetan presentzia izatea ez da kaltegarria. √

b) komunikabideek ez dute asmatu bertsolaritza behar bezala lantzen.

c) komunikabideek kalte baino ez diote egin bertsolaritzari.

d) ez dago formula egokirik bilatzerik bertsolaritza lantzeko.

OHARRAK

a): Testuan "onura ekarri" eta galdera honetan "ez da kaltegarria" dio. Esapide bi horiek

esangura bera ez badute ere, antzeko ideia adierazten dute.

b): Baieztapen hau, horrela adierazita, gordinegia da eta, ondorioz, ez dator bat testuan

adierazitakoarekin. Testuak hauxe dio: "Egia izan daitekeena da...". Beraz, esaldi hau

ontzat emateko horrelako hitzen bat beharko zukeen: agian, beharbada, baliteke, omen,

bide...

c): Hau ere baieztapen biribilegia da egia izateko modukoa, testuak ez baitakar

horrelakorik. Egia da komunikabideen jokabidea zalantzan jartzen duela eta hobetu

beharra dagoela; baina, alde onak ere aitortzen dizkio.

38

Page 39: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

d): Bestela esanda, "ezin da formula egokirik bilatu". Baina, testuak hauxe dakar:

"Formula egokiak bilatu egin behar dira". Alde handiegia dago formulazio bien artean.

3. “Jaialdietako formula zaharkituarena izan daiteke egia agian, baina jaialdiak saltzen

asmatu beharra ere ez da gutxiago. Oraindik jaialdia egoki saltzen bada, jendea biltzen

da, bertsolaria animatzen da eta jendeak ongi pasatzen duo Burua nekatu beharra dago

bai antolatzaile eta baita bertsolarien aldetik ere, hauek ere protagonismoa ezin baitute

jaialdi hutsera mugatu; agian, beraiek proposatu beharko lituzkete formula

berritzaileak. Azken batean gauza beretsua egiteko jantzi berriak asmatzea baino ez

da. Erraza dirudi, baina ez da hain erraza. Kontuan izan beharrekoa da, ordea”.

Testuan esaten denaren arabera,...

a) ez dago zalantzarik jaialdien formula zaharkituta geratu dela.

b) agian, bertsolariek ere eraberritu beharko lukete euren langintza. √

c) antolatzaileen arteko elkarlana ezinbestekoa da jaialdiak saltzeko.

d) jaialdiak ez dira ondo saltzen jendea animatuta ez dagoelako.

OHARRAK

a): Aukera honek pasarteko hitz batzuk errepikatzen baditu ere, bestelako ideia

adierazten duo "Ez dago zalantzarik" baieztapena gordinegia da eta testuak ez du

horrelakorik esaten, baizik eta zuhurtasun handiz: "izan daiteke egia agian".

b): Beste modu batez gauza bera esaten duo Kontura gaitezen testuko "beraiek"

lehenago aipaturiko "bertsolariak" direla. Gainera, baieztapen biak, testukoa eta aukera

honetakoa, hasierako "agian" horrek biguntzen ditu.

c): Irakurgaitik ezin ondoriozta daiteke horrelakorik, baizik eta antolatzaileen eta

bertsolarien lana beharrezkoa dela formula berritzaileak asmatzeko.

d): Ez du horrelakorik esaten. Egia da testuko hitzak nola edo hala aipatzen dituela baina

esanahia zeharo aldatuz. Pasartearen arabera animatzen dena bertsolaria da eta ez

jendea. Aukera honetan, berriz, kausa-ondorio sekuentzia atzekoz aurrera jarri du: kausa

ondorio bihurtuz eta ondorioa, kausa.

Ikus dezagun:

KAUSA ONDORIOA

__________________________________________________________________________________

TESTUA: jaialdia saldu jendeak ongi pasatu

d) ERANTZUNA: endea ez animatu jaialdia ez saldu (!)

4. “Etorkizuna orain daramagun bidetik imajinatzen dut nik, proiektu honetan

ahal den bertsolari eta bertsozale gehien inplikatuz, protagonista izanik

bakoitza bere ahalean, batzuk bertsotan, besteak irakasten, antolatzen,

39

Page 40: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

komunikabideetan, Elkartearen zereginetan... Bertsolari batek baino gehiagok EI-

karteari eskatzetik Elkartearen proiektuetan bustitzeko urratsa ematera pasatu behar

du. Hau izan liteke Euskal Herriari alor honetatik egin diezaiokegun aportaziorik

aberatsena. Gure herriaren partaide, euskararen bizigarri eta bizitzaren edergarri

izanez”.

Etorkizunari begira, zer pentsatzen du egil_ak?

a) Hainbat arlotan egindako lanek bertsolaritzaren proiektuaren alde bat

egingo dutela aurreikusten du. √

b) Bertsolaritzaren egitasmoari funtsik gabea irizten dio.

c) Ezkor azaltzen da.

d) Elkartearen lanetan gero eta bertsozale gutxiago izango dela uste du.

OHARRAK

a): Ikus dezagun zelan laburtu duen lerrokada horren ideia nagusia atalez atal:

a) ERANTZUNA TESTUA

Hainbat arlotan orain daramagun bidetik (bertsotan, antolatzen,

egindako lanek Elkartearen zereginetan...)

bertsolaritzaren proiektu honetan ahal den

proiektuaren alde bertsolari eta bertsozale

bat* egingo dutela gehien inplikatuz

aurreikusten du Etorkizuna ... imajinatzen dut

(* "alde bat" horrek hemen ez du "atal bat" edo "alderdi bat" esan nahi, baizik eta

"proiektuaren alde/fabore" elkarrekin iokatu).

Beraz, lau aukeretatik hauxe da ondorioztatu ahal den bakarra. Egileak arazoak eta zer

hobetu ikusten badu ere, ez da ezkor agertzen. Aitzitik, etorkizunari begira, orain arteko

bidea ondo ikusten du eta Elkartearen egitasmoetan inplikazio handiagoa eskatzen die

bertsolari eta bertsozaleei.

IDAZLANA

Idatzizko azterketan ordu baten buruan 300 bat hitz gutxienez bete beharra dago, hots,

letraren tamainaren arabera, 35-45 lerro (bi orrialde eta erdi) gutxi gora behera, sei edo

zazpi paragrafotan banaturik. Bestela esanda, batez beste 5-6 hitz minutuko idazteko gai

izan beharko genuke.

Proba objektiboek (atariko proba, sinonimoak...) itsututa idazlanari behar baino garrantzi

gutxiago eman ohi zaio. Azken batean, nork ez daki idazten? Eskolan hasi ginenetik

40

Page 41: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

besterik ez dugu egin eta. Baina, idazlanaren garrantziaz eta zailtasunaz ohartzeko datu

bakar bat baino ez dugu aipatu behar: azterketa idatzia gainditzen ez duten gehien-

gehienek idazlanean egiten dute huts, eta askotxok, idazlanaz gain, beste atalen batean

ere bai (esaldiak berridaztean, sinonimoetan.. .).

KONTUAN HARTZEKOAK______________________________________________________________

1. Irudiz eta testuz hornituriko gai bi eskaintzen dira azterketariak bat aukera dezan.

Bertan dagoen informazioa lagungarri baino ez da eta, nahi ez bada, ez dago zertan erabili.

Baina informazio hori erabiliz gero, ezin dira bertako esaldiak hitzez hitz kopiatu.

2. Aukeratutako gaiaz idatzi behar da, eta ez bestelako gaiez.

3. Idazlana ez da aukeraturiko gaiari buruzko ikaslearen esperientziaren edo pasadizo

baten kontaketa, baizik eta egunkarietan edo aldizkarietan agertzen diren iritzi artikuluak

bezalakoa.

4. Idazlanak oso ondo eginda ere, ez du Planeta edo Pulitzer saria irabaziko. Beraz, EGA

gainditzeko ez da nahitaez goi mailako euskara erakutsi behar. Izan ere, idazlana

gainditzen duten gehienek 25 puntutatik 15-17 puntu ateratzen dituzte eta gainditzen ez

duten gehienek, berriz, 12-13 puntu (14 ez ohi dute jarri). Horrek esan nahi du oso tarte

txikia dagoela gaindituen eta ez-gaindituen artean. Eta, ondorioz, 12tik 17rako tarte txiki

horretako idazlanetan askotan ez dago iritzi garbirik azterketa bera gainditzeko edo

suspenditzeko. Beraz, erdi mailako epeltasun horretan murgiltzen dira idazlan gehienak

eta, edozein puntuazio aterata ere, behin EGA lortuz gero, agiri horrek balio bera du beti.

5. Argi eta garbi idatzi behar da, ulertzen ez dena txartzat emateko joera baitago.

6. Idazten hasi aurretik komeni da 5 minutu “galtzea” eskematxo bat egiten: Zer idatzi?

Nola idatzi?

7. Normalean iritzi artikulua idatzi beharra dagoenez, hiru atal hauek bete behar dira:

Hasiera: gaiaren aurkezpena (lerrokada bat: bospasei lerro).

Garapena: argudioak, arrazoiak, iritziak (zatirik luzeena: 30/35 lerro bospasei

lerrokadatan

banaturik).

Amaiera: ondorioa, aurrekoaren laburpena, idazlearen iritzia (lerrokada bat).

8. Jarri idazlanaren izenburua: eskainitako gaietariko bat izango da.

9. Ez da komenigarria idazten hastea zein gai aukeratu duzun esanez. Beraz, baztertu

honelako hasierak: “... gaiaz idatziko dut”, “ ...gaia aukeratu dut”.

10. Idazlanak erantzun orririk ez daukanez, atalik zailena da zuzentzen. Puntuazioa

bitan banatzen dute:

Ortografia: Oinarri-oinarrizko akats ugari egin ezean ez du arazo larririk ematen (5

puntu gehienez).

41

Page 42: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Idazkiaren gainerako alderdiak (25 puntu gehienez):

a) Zer idatzi: gaiaren garapena.

b) Nola idatzi: egiturak, lexiko zehatza eta aberatsa, ideien arteko loturak,

idazlanaren egitura eta antolamendua.

c) Euskara zuzena (gehien baloratzen duten alderdia): deklinabidea, aditzak,

joskera, erdarakada nabarmenak.

11. Gogora ezazu aztertzaileak idatzita dagoena baino ezin duela zuzendu eta ez

ikasleak buruan zerabilena edo idatzi nahi zuena.

12. Hona azken urteetako azterketetan proposaturiko gai batzuk atal ka bildurik:

ISTRIPUAK:

1. Lan istripuak

2. Bide istripuak

ANIMALlAK:

3. Animaliak etxean

4. Txakurren erasoak

INFORMATIKA:

5. Informatikaren aroa

6. Internet

KULTURA:

7. Liburuak

8. Museoak

ZALETASUNAK, AISIALDIA:

9. Zaletasunak menpekotasun

10. Tabakozaletasuna

11. Futbolmania

12. Gorpuz perfektuaren bila

13. Bidaiak

HEZKUNTZA:

14. Ikasleen oporrak

15. Erreforma hezkuntzan

16. Diziplina eskoletan

GIZAKIA:

17. Abortua

18. Haur gutxi jaiotzen da

19. Gizakien klonazioa

ESKUBIDEAK:

20. Etorkinak gure herrian

21. Giza eskubideak

EKONOMIA:

22. Merkataritza-gune handiak

23. Euroa

BESTERIK:

24. Herriko jaiak

25. Klima aldaketa

26. Jan bai, baina zer?

Ikusten denez, gai topikoak dira eta multzoka sailka daitezke, antzeko gaiak behin baino

gehiagotan jartzeko joera baitago.

13. Idazlanean jartzen dituzten gaien artean bada bat ikasle gehienek aukeratzen

dutena: "maria" nolabait esateko. Hori dela eta irakasleak aspertu egiten dira beti "lelo"

bera irakurtzen eta, idazlanaren aldeko jarrera bereganatzearren, beste gaia hautatzea

garrantzitsua litzateke.

42

Page 43: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

ESALDIAK BERRIDATZI

Ariketa honetan jarritako 10 esaldiak beste era batez idatzi beharra dago ondoko

baldintzak beteaz:

1. Esaldi bakoitzaren azpian agertzen diren esaldi zatiak osatu behar dira.

2. Esaldi zati horiek joan daitezke esaldiaren hasieran, erdian edo amaieran, beti ere toki

horiek gorde egin behar direlarik.

3. Esaldi zatitxoa osatu gabeko hitza bada, aurretik edo atzetik puntutxoak eramango ditu

eta, ondorioz, zerbait atxiki beharko zaio zati horri, esanahia izango badu. Puntutxorik

agertu ezean, bereizi idatzi beharreko hitza da eta, ondorioz, ezin dakioke ezer erants.

4. Esaldi eredua ahalik eta gutxien aldatu behar da. Dena den, aldaketa batzuk aditzak

horrela eskatuta edo hitzaren deklinabideak eraginda nahitaezkoak dira.

5. Goian esaldi bi agertzen badira ere, behean beti bakarra idatziko da.

6. Esaldi berriak aurrekoaren zentzu osoa jaso behar du.

7. Esaldi berriak oso-osorik izan behar du zuzena.

8. Guztira hamar esaldi izaten dira eta ondo egindako esaldi bakoitzeko puntu erdia

emango zaio azterketariari eta erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

KONTUAN HARTZEKOAK:_____________________________________________________________

1. Gehienetan ez dago erantzun zuzen bakarra, gehienetan berridazketak era

ezberdinez osa baitaitezke. Beraz, erantzun bat baino gehiago zuzena izan daiteke,

ikasleak beste modu batez burutu duelako edo hitzen ordena bestela jarri duelako:

- Gurasoei dagokie seme-alaben heziketaz arduratzea eta ez besteri. Hori

aurpegiratu zion.

- Seme-alaben heziketa gurasoen ardura dela eta ez besterena / beste iriorena

aurpegiratu zion. (Erantzun orrian proposaturikoa).

- Seme-alaben heziketa gurasoen ardura baino ez dela aurpegiratu zion.

(Beste aukera bat).

2. Berridazketetan oso normala da esaldiaren barruko osagai bat baino gehiago aldatu

behar izatea, berridazketa egiteko hitz-zati edo "seinale" ezberdin bi utzi dituztelako.

Horrelakoetan eta, batez ere, esaldi bi elkartu behar badira, kontuan izan aldatu beharreko

elementuak beti ez dituztela agerian uzten:

a) - Meskitan sartzen dira, oinetakoak eranzten dituzte eta ahuspez jartzen dira. Orduan

hasten dira otoitzean, ez lehenago.

- Meskitan sartu ahala oinetakoak erantzi eta ahuspez jarri arte ez dira otoitzean hasten.

b) - Hegazkina hartu behar zuen une berean damutu zitzaion bertara igotzea. Hala diote.

43

Page 44: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

- Hegazkina hartzeko zorian zegoela / zegoenean damutu omen zitzaion bertara igotzea.

3. Aldaketa batzuk automatikoak dira. Alegia, gramatika kategoria berari dagozkio eta,

ondorioz, ñabardura batzuk gora behera, antzeko esanahia duten egitura batzuk erraz

ordezka daitezke. Baina, kontuan izan egitura berak funtzio ezberdinak bete ahal dituela.

Hona hauetako batzuk:

Zertarako? (Helburua) Zergatik? (Kausa)

- tzeko -(e)lako

-tzekotan = -tzeko asmotan -tzeagatik≠ -tzearren

-tzearren ≠- (egin) arren -nez (gero)

-tzez gero = -tzera≠ -ez gero

-ko ba- … (+ behar edo -tzea)

Subjuntiboa (-n)

Aunque, a pesar de (Kontzesiboak)

arren (ere)= -n arren ≠ -tzearren -ta/-(r)ik ere

nahiz eta = nahiz eta ... –n -(e)larik ere

-ez gero ere = ba- … ere gabe ere = barik ere

ezik ere ≠ ez ezik... ere ≠ izan ezik (izena) + gorabehera

-agatik (ere) ≠ -tzeagatik baina

Baldin ba- (Baldintza) Noiz? (Denbora)

(Baldin) ba- -takoan = -neko

-(e)z gero ≠ -tzez gero = -tzekotan -(e)z gero = -nez gero

ezik = ezean -nean = -t(z)ean ≠ -tzerakoan

-(e)la(rik)

- Behin eta berriro saiatuagatik, ez du sekula ere ondo egiterik lortu.

- Behin eta berriro saiatu bada ere, ez du sekula ere ondo egiterik lortu.

- Behin eta berriro saiaturik ere, ez du sekula ondo egiterik lortu.

- Behin eta berriro saiatu den arren. ez du sekula ere ondo egiterik lortu.

- Nahiz eta behin eta berriro saiatu, ez du sekula ere ondo egiterik lortu.

4. Askotan nahikoa da esaldi ereduari buelta ematea, hots, esaldiaren bigarren

elementua lehenean jartzea, esaldia burutzeko bidean jartzeko:

a) - Asko da orain arte egindakoa, baina askoz gehiago egiteko dagoena.

- Askoz gehiago da egiteke dagoena orain arte egindakoa baino.

b) - Zuek ere zerbait gehiago egin zenezaketen eta ez ahoko zulora begira egon.

- Ahoko zulora begira egon gabe zuek ere zerbait gehiago egin zenezaketen.

44

Page 45: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

5. Hitzen ordenari erreparatu behar zaio, batez ere baiezko esaldiak ezezko bihurtzean

(edo alderantziz) eta erlatibozkoak, konpletiboak eta zehar galderak osatzean:

a) - "Zer egin dezaket nik zuen alde?". Galdetu zuen misiolariak.

- Haien alde zer egin zezakeen galdetu zuen misiolariak.

b) - Kalera irten eta ez dut, ba, diru eske ikusi aldameneko mutikoa!

- Kalera irten eta hara non ikusi dudan aldameneko mutikoa diru eske!

6. Gogora ezazu ideia bera baiezko esaldi zein ezezko esaldi baten bidez azal daitekeela:

- Zuk aurkeztutako lana da oraingoz onena. (Baiezko superlatiboa).

- Ez dago oraingoz zuk aurkeztutako lana baino hoberik / bezain onik. (Ezezko

konparatiboa).

7. Orobat, ñabardurak gorabehera, menpeko esaldi (erlatibozkoak, denborazkoak,

kontzesiboak, helburuzkoak...) gehienen ideia bera aditza jokatuaz zein jokatu gabe azal

daiteke. Adibidez:

Zer? (Erlatibozkoak) -(e)n... -tako / -riko... Noiz? (Denbora) -(e)nean -t(z)ean

Zergatik? (Kausa) -(e)lako -t(z)eagatik Nola? (Modua) -(e)n bezala

bezala

a) - Gertatutakoa jakin nuenean ezin izan nintzen zutik egon.

- Gertatutakoa jakindakoan ez nintzen zutik egoteko gauza izan.

b) - Musika eskola hartan kantuak nork irakatsi ez geneukanez, herriko abesbatzako

zuzendariarengana jo genuen laguntza eske.

- Musika eskola hartan kantuan irakatsiko zigunik / irakats ziezagukee nik ez

geneukanez,

herriko abesbatzako zuzendariarengana jo genuen laguntza eske.

8. Zenbaitetan aditzaren modua (indikatiboa, baldintza, ahalera) edota denbora

(orainaldia,

lehenaldia) aldatu behar dira:

a) - Dokumentuak zuzenean zuk zeuk ekartzen badizkidazu, hobe!

- Nahiago nuke dokumentuak zuzenean zuk zeuk ekarriko bazenizkit / ekartzea!

b) - Han bakarrik utziz gero, edozer gertatuko zitzaion.

- Han bakarrik utziz gero, edozer gerta zekiakeen.

9. Azkenik, osatutako esaldi berriak gramatika, puntuazioa eta ortografiaren aldetik

zuzena

behar du izan. Ikus ditzagun beste adibide batzuk:

a) - Azterketari guztiek gainditu zuten azterketa. Horregatik pentsatu genuen errazegia

izan zela.

45

Page 46: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

- Azterketari guztiek azterketa gainditu izanak errazegia zela pentsarazi zigun.

("Pentsarazi" aditzak Zer-Nori-Nork behar duenez, ZERGATIK galdetzaileak NORK

bihurtu

dugu: gainditzeagatik gainditzeak.)

b) - Hasieran errua berari egotzi nion eta honek lotsa eman zidan gero.

- Hasieran bera erruduntzat jo izanak lotsatu egin ninduen gero.

(Goiko esaldian zati bi agertzen direnean, maiz bigarren zatian erakusle deklinatuak

(honek, hori,

horri, hauetan...) edo adberbioak (han, hortik...) agertzen dira, aurreko zatiko

elementuren bati

erreferentzia eginez. Eta erakusle edo adberbio horiek esaldia berridazteko oina

ematen digute,

deklinabidearen marka berbera hartu behar delako. Goiko kasuan, adibidez, NORK

marka daukagu "honek" "jo izanak")

c) - Langilea lanetik ezin aberastu daiteke. Aitonak behin baino gehiagotan gogoratu

zigun hori.

- Langileak lanetik aberasterik ez duela / ez daukala behin baino gehiagotan

gogoratu zigun

aitonak.

("-tzerik" ere beste nahasbide bat da. Badira esanahi ezberdineko baina antzeko

itxura

duten egiturak eta ikasleek erraz nahasten dituzte. Goiko esaldia erabiliz hauxe

daukagu):

Ezintasuna Gabezia

Langileek ez dute aberasterik. Langileek ez dute aberastasunik.

Langileak ezin dira / daitezke aberastu. Los trabajadores no tienen riquezas.

Langileak ez dira aberasten ahal.

Los trabajadores no se pueden enriquecer.

Langileek ez dute inondik (ere) aberasterik. Langileek ez dute nondik

aberastu(rik).

Los trabajadores no se pueden enriquecer de Langileek ez dute aberasteko

modurik.

ninguna manera. Langileek ez dute aberastekorik.

Los trabajadores no tienen modo de

enriquecerse.

46

Page 47: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Bide beretik:

Ez dugu inora joaterik (no podemos ir a ningún sitio).

Ez dugu nora joan(ik) = Ez dugu joateko tokirik = Ez dugu joatekorik (no tenemos a

dónde ir).

d) - XX. mendearen hasieran autoa zuenik aurkitzea ia ezinezkoa zen.

- XX. mendearen hasieran nekez aurki zitekeen autoa zuenik / zuena.

(Era honetako erlatiboak nahasgarriak izan daitezke, “-nik” horrek gauza askotarako

balio

baitu. Goiko kasuan hauxe esan nahi du: “nekez aurki zitekeen autoa zuen (lagun)ik”.

Batzuetan, “-nik” ezezko esaldi konpletiboetan ere ager daiteke [-ela / -nik]; eta

besteetan

zehar galderetan ere agertzen da. Baina, oraingoz berridazketa bat zer den ez ba-

dakizu, ez

pentsa horren zaila denik, ez baitago ikasten ez duenik).

SINONIMOAK

Ariketa honetan beltzez markatutako 10 hitzen sinonimo bana idatzi beharra dago

ondoko baldintzak beteaz:

1. Markatutako hitz bakoitzaren sinonimo bat baino ez da jarri behar. Hitz bakoitzaren

sinonimo bat baino gehiago idazteak badakar eragozpenik: batetik, denek zuzenak izan

behar dute eta, bestetik, hitz beraren sinonimo gehiago idazteagatik ez dute puntu

gehiagorik ematen.

2. Sinonimoa testuinguruko esanahiaren arabera aukeratu beha rra dago.

3. Hitz soilak ez du balio, sinonimoak ordezkatutako hitzaren atzizkia edo deklinabide

marka eraman behar du.

4. Ondo erantzuniko sinonimo bakoitzeko puntu erdia emango zaio azterketariari eta

erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

KONTUAN HARTZEKOAK______________________________________________________________

1. Sinonimoak deitu arren, batzuetan euskalkien aldakiak edo hizkuntza erregistro

ezberdinetan erabilitako hitzak baino ez dira:

BIZKAIERA GIPUZKERA LAPURTERA NAFARRERA ZUBERERA

amatatu itzali iraungi iraungi itzali

berba hitz solas solas ele

47

Page 48: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

oratu heldu atxiki atxiki etxeki

2. Hitz askok euskalkietan eta testuinguru ezberdinetan esanahi ugari hartzen

dituzte:

ERAUZI: 1) errotik atera; 2) kanporatu; 3) bere senetik atera;

4) aldendu; desegin; 5) jaurti.

GOGOR: 1) sendo; 2) anker; 3) latz.

3. Hitz batzuk sinonimotzat hartuta ere, ez ohi dute beti ordezkaturiko hitzaren balio

bera, baizik eta ñabardura batzuk dakartzate:

LAGUN: habitante, persona, compañero, amigo.

ADISKIDE: amigo (lagun mota bat, lagunak ez baitira nahita ez adiskideak).

TOPATU: bila ibili gabe edo ibili ondoren bilatzen dena ikusi edo atzeman; aurkitu.

TOPO EGIN: ustekabean, bila ibili gabe ikusi edo atzeman.

4. Batzuetan sinonimoak ordezkaturiko hitzaren adiera zabalagoa edo orokorragoa

dauka eta, besteetan, murritzagoa; baina, askotan ezin da bata bestearen ordez erabili:

OROKORRA MURRITZAGOA

Gizaki: gizon, emakume, gizaseme, haur, neska, mutil...

Ume: haur, sein; txorikume, txakurkume...

5. Gauza bera gertatzen da izen kolektiboekin. Izan ere, testuinguruaren arabera eta,

bereziki, aditz laguntzaileak horrela eskatzen duelako beti ezin da izen kolektiboa

bakunaren ordez erabili, ezta alderantziz ere:

IZEN KOLEKTIBOA IZEN BAKUNA

Jendea (da) Pertsona (da), pertsonak (dira)

Artaldea (da) Ardia (da), ardiak (dira)

6. Normalean aditzek eskatzen dute bere inguruko hitzen atzizkia eta sinonimoetan,

esaldiaren beste elementurik ezin alda daitekeenez, atzizki hori bera errespetatu beharra

dago sinonimo egokia aukeratuz:

Egoerak arduratzen nau ni. Egoerak kezkatzen nau ni.

Egoeraz arduratuta nago ni. Egoeraz kezkatuta nago ni

Egoera kezkagarria iruditzen zait niri Egoera kezkagarria begitandu zait niri

Baina:

Egoera kezkagarria dela uste dut nik Egoerari kezkagarri deritzot nik (sinonimo

okerra)

7. Arreta berezia jarri behar zaie erdarazko hitz homofonoei (berdin idazten diren hitzak)

euskaraz ez baitira homofonoak:

PLANTA: 1) planta del pie: oinazpi.

48

Page 49: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

2) planta vegetal: landare.

3) piso: solairu.

4) instalación: planta.

RAJA: 1) hendidura: pitzadura, arraila, zartadura.

2) rebanada: xerra, zati, ata!.

8. "Adiskide gaiztoez", erdaraz eta euskaraz berdintsu ahoskatzen di ren hitzez, ez

zaitez fidatu, askotan, esanahi ezberdinak baitituzte:

EUSKARAZ GAZTELERAZ

APARTA: 1) Izugarria, berezia. APARTAR: 1) Urrundu

2) Egokia. 2) Bereiztu.

DEZENTE: 1) Itxurakoa, egokia. DECENTE: 1) Itxurakoa.

2) Aski, nahiko. 2) Ondradu, zintzo

ENBARAZU: Traba, oztopo. EMBARAZO: Haurdunaldia.

MEJORATU: Gizendu. MEJORAR: Hobetu.

SESIOA: Liskarra, eztabaida. SESIÓN: 1) Bilkura. 2) Ekitaldia.

9. Eta inportanteena, ahal dela, aukeratu testuinguruaren araberako sinonimorik

egokiena. Horrela, bada:

Pariseko oroigarria ez da “oroimena” , gomutagarria baizik.

XV. mendearen hondarrean ez da”hondartzan”, amaieran baizik.

Gomuta tristeak ez dira “oroimen tristeak”, oroipen edo oroitzapen tristeak

baizik.

Eskolako lehenengo eguna ez da “lehengo” eguna, lehena edo aurrena baizik.

Eta bikoteak ez dira berezitzen (bueno, batzuk bai, zerbaitetan espezializatzen

dira).

Bikoteak, normalean, bereizten edo banatzen dira.

49

Page 50: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

EGA AZTERKETARIEN ESKOLEI EGOKITURIKO MURPHYREN LEGEA

Ikasketaren legea:

Azterketa aurreko unean apunteak berrikusten dituzunean, garrantzitsuena ulertzen ez

duzula edota irakurgaitz bihurtu dela konturatuko zara.

Ikaslearen legea (I):

Txarto-ulerturik saihesteko, zerbait ondo, argi eta astiro azaltzen saiatzen bazara,

ikaskideek bai, baina irakasleak ez dizu ulertuko.

Ikaslearen legea (II):

Zalantzaren aurrean, azalpena behinik behin sinesgarri izan dadila.

Irakaslearen legea (I):

Euskara irakasle orok uste du euskara ikasi baino ez duzula egiten.

Irakaslearen legea (II):

Irakaslea ikasle guztien galderei erantzuteko gai da, zureari izan ezik, noski.

50

… ETA ZER DIO

MURPHYK?

Page 51: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Irakasleak agindutako lanaren legea:

Egin beharreko lana amaitu ahal izateko guztiz beharrezko duzun liburua edo aldizkaria

liburutegian falta den bakarra da.

Eranskina: Baina, baldin eta bertan balego, orri garrantzitsuenak erauziak izango lituzke.

Ley de Flanagan edo Flanaganen legea:

Eskolara berandu sartzean aulki batekin behaztopa egiteko probabilitatea une horretan

zuri begira dagokizun ikaskide kopuruarekiko zuzenki proportzional izango da.

Taldearen araua:

Talde lanetan zerbait txarto egongo da beti eta, jakina, errua beti zurea izango da.

Taldearen arau hobetua:

Taldean inork ez dizu kasurik egingo astakeriaren bat esan edo okerren bat egin arte.

Alegiazko kontraesana:

Askozaz errazagoa da ariketa erarik zailenean egitea.

Eranskina: Alta, ariketa txarto irten baledi, beti saia liteke irakasleak agindu bezala

egiten.

Gorrotxategiren axioma:

Idazlanek ez dute akatsik irakasleari erakutsi arte.

Axiomaren ondorioa: Irakasleak idazlana irakurri bitartean dagozkion akatsak sortuko

dira banan banan.

Gorrotxategiren axioma hanpatua:

Baldin eta zuk eskatu gabe ikaskideren batek zure idazlana gainbegiratuko balu, bertako

akatsez berehala konturatuko litzateke; alabaina, ulertezina bada ere, eginkizun bera

egiteko zerorrek eskatuko bazenio ez luke akatsik ikusiko.

Gorrotxategiren legea akats ortografikoetarako:

Zure testu-prozesadorearen zuzentzaile ortografikoak akatsik larrienak zuzendu gabe

utziko ditu halabeharrez.

Goreneko gutxiagotasunaren gomendioa:

Ez utzi irakasleari konturatzen berak baino gehiago dakizula.

Zuhurtziaren hastapena:

Ez sinetsi irakasleak esaten duen guztia. Orobat, ez sinetsi zuk zeuk esaten duzun

guztia.

Etsipenaren legea:

Idazlanen bat okertu bazaizu, zuzentzeko egiten duzun guztiak gehiago zapuztuko dizu.

51

Page 52: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

E.G.A. AZTERKETEI EGOKITURIKO MURPHYREN LEGEA

Azterketen aurreko erabateko baikortasunaren legea:

Ez zaitez larritu, hurrengo azterketa okerrago egingo duzu eta.

Nekearen legea:

Azterketa aurreko gauean ikasten gelditzen bazara, azterketa unean lotan geratuko

zara.

Atariko probaren lehenengo legea:

Azterketan galdera guztiei erantzuteko astirik izan baduzu, ziur egon, zerbait txarto egin

duzula edota

galderaren bat erantzun gabe utzi duzula.

Atariko probaren bigarren legea:

Baztertu duzun lehenengo erantzuna beti zuzena izango da.

Itzulpenaren legea:

Euskal hitz batek elkarren artean antonimoak diren esanahi ezberdin bi ditu erdaraz.

Iturriren legea:

Azterketan jarriko duten guztia (hots, Mitxelenaren hiztegia) txuletan sartzen ez bazaizu,

jarri ez zenuen hango hura, IIziur ez dutela jarrikoll pentsatzen zenuelako, ziur egon, jarriko

dizute.

Huts egin gabe betetzen den lege orokorra (I):

Azterketarako zenbat eta gehiago ikasi hainbat eta zalantza handiagoak izango dituzu.

Huts egin gabe betetzen den lege orokorra (II):

Azterketaren % 80 eskolara joan ez zinen egunean azaldu zuten edota irakurri ez zenuen

liburu bakarrean zegoen.

Fray Bartolomeren teorema:

Berridazketetan mota bateko esaldiak duen agertzeko probabilitatea bere

zailtasunarekiko zuzenki proportzional izango da.

Konpentsazioaren teorema:

Entzumena edo irakurmena erraza bada, galderak zailak izango dira.

Eranskina: Alderantzizko jokabidea (hots, entzumena edo irakurmena zaila izan eta

galderak errazak) ez da zertan bete.

Cognac-en legea:

Zure alboan dagoen ikasleak beti ez daki zuk baino gehiago, baina nota hobea beti

aterako duo

Cognac-en legea osatzen duen Armagnac-en legea:

Lege hori beteko da nahiz eta ondoko ikasle horrek zuk baino azterketa kaskarragoa

egin.

Azterketaren axioma (I):

52

Page 53: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Azterketaren aurrean beste guztiak larri dauden bitartean zu lasai bazaude, ezer ez

dakizulako seinalea da.

Eranskina: Dena den, azterketan ondo zaudela nabaritzen badu zu, lasai egon, laster

pasatuko zaizu.

Azterketaren axioma (II):

Ondo hasten den azterketa txarto amaitu daiteke, baina txarto hasten den azterketa are

okerrago

amaituko da.

Azterketa onaren axioma:

Azterketa oro okerrago egin liteke.

Azterketa txarraren axioma:

Ondoen prestaturiko azterketa ezinbestez suspendituko da.

Ibanen herri-esaera:

Errare humanum est edo okerrak egiteak ikaslea gizaki bihurtzen duo Baina okerren erru

guztia irakasleari botatzeak gizaki osoago egiten duo

Zorigaiztoko legea:

Azterketa egunetan irakaslea bertan egoten da beti.

Etsaiarengandiko aholkua:

Ez sinistu mirarietan, baina atxiki zakizkie azterketan.

10 minututan jarduera bi bete beharra dago. Lehenengoa test u baten ahozko laburpena

egitea da eta bigarrena, gai biren artean bat aukeratu eta horretaz mintzatzea. Jarduera bi

horiek prestatu ahal izateko azterketariak ordu erdia izango du aldez aurretik.

KONTUAN HARTZEKOAK ___________________________________________________

53

AHOZKO AZTERKETA

Page 54: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

1. Lehenengo mintzaldia testu baten ahozko "Laburpena" deitu arren, bost minutu luzez

hitz egin behar denez, laburpena baino testuaren berkontaketa da askotan.

2. Testuan datu asko (kopuruak, ehunekoak, datak...) agertzen badira, garrantzitsuena

ez da datu horien berri ematea, baizik eta zer adierazten duten esatea. Daturen bat

edo beste eman ahal da, baina helburua ez da memoria ariketa, testuaren kontaketa

baizik.

3. Mintzamen biak egiteko gidoitxo edo eskema bat presta daiteke, baina ez dute

onartzen luzeegia izatea ez eta esaldi osoak idaztea ere.

4. Azterketariek hitz egin behar dutenez, aztertzaileen galderen zain egon beharrean,

hobe da aurrea hartzea. Azterketariek berek ekimena dutenean azterketa-egoera

askoz hobeto kontrolatzen dute.

5. Aukeratutako gaitik gehiegi aldendu barik hitz egin beharra dago.

6. Askoz garrantzitsuagoa da nola esaten den zer esaten den baino. Azterketaren

helburua ez da zenbat dakizun neurtzea, dakizuna no la esaten duzun baizik.

7. Laburpena "zurea" balitz bezala kontatu behar da, "testuak dio" eta horrelakoak

baztertuz. Bestela, -(e)LA behin eta berriz esan beharko zenuke, eta hanka erraz sar

daiteke.

8. Norberaren iritzia emateko askoz hobe da "nire ustean", nire iritziz" eta horrelako

esapideak erabiltzea "nik uste dut …(e)LA" baino. Azken hau hautatuz gero, gogoratu

-(e)LA erabili beharra dagoela eta oso normala da esaldiaren erdian ahaztea amaieran

esan behar dena.

9. Hanka sartu duzula konturatuz gero, ez da komenigarria “barkatu" esatea eta aditza

(normalean aditza izaten da eta) edo txarto esan duzuna behin eta berriz aldatzen

ibiltzea. Orduan bai konturatuko direla okerren bat egin duzula.

10. Mintzaldiaren erdian trabatuz gero, azken hitza aldatu beharrean hobe da ezer

gertatu ez balitz

bezala jarraitzea edo ideia bera bestelako hitzak erabiliz berriro eraikitzea.

OHIKO ARAZOAK____________________________________________________________________

1. Ahozko hizkeran idatzian baino esaldi laburrago eta errazagoak erabiltzen dira.

Baztertu, beraz, "non eta”, "ezen... bait-" eta horrelakoak. Dena den, lagunartean,

etxean edo tabernan hitz egiteko moldea ez da nahikoa gainditzeko.

54

Page 55: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

2. Ergatiboaren -K (NORK) esatea ahaztu zaizula konturatu bazara, ez larritu, euskaltzale

onenari ere inoiz ahaztu ahal zaio eta. Gainera, gehienetan, jarraian beti erabili ahal

duzu -K behar ez duen aditzen bat, aztertzaileek ez baitakite aldez aurretik zer esan

nahi duzun.

3. Erdarak ez ditu NOR eta NORK bereizten, ez dauka -Krik eta. Beraz, argi ibili: oso

akats arrunta da -K hori euskaraz ez jartzea. Ez da legea, baina ahozko azalpenetan 3.

pertsonako adizkiak askotan erabiltzen direnez, esaten duzun aditz laguntzailea <d>

batez hasten bada, pentsa NORK bat ondoan eduki ahal duela.

Singularra Plurala Mugagabe

Nor: IZAN & family -A -AK -

Nork: UKAN & family -AK -EK -(e)K

4. Hitzak pluralean erabiltzen badituzu, gogoratu aditzean eragina dutela (-zki-, -it-, -z-).

5. Ahozkoan normalean ez da aditz arrarorik erabiltzen, eta nola edo hala, zenbat

dakigun

erakustearren, lau silabatik gorako subjuntibo edo potentzial baten erabilerak

azterketa nahasteko arriskua dakar.

6. Gogoratu ez dela ahoskatzen idazten den moduan. Beraz, euskal kutsua emateko ez

da beharrezkoa ahalegin handiak egitea <s> eta <z> bereizten, baina, hitz

ezberdinak elkartzen direnean sortzen diren aldaketa fonetikoak komeni da

errespetatzea:

“ ez naiz”.…………………………………….…………..………………………………...<enaiz>

“ ez gara”……………………………………….………………………………………….<ezkara>

“ ez dakit”…………………………………….…………………………………………….<eztakit>

“ ez zion”………………………………….………………………………,………...…….<etzion>

“ ez badu”…………………………………..…………………………………………….<ezpadu>

“ ez luke"…………………………………….….……………………………………………<eluke>

“ hil zen”…………………………………………………………………………………….<hiltzen>

“ izan zen”……………………………………………………………………………….<izantzen>

“ etor zaitez”………………………………….........................................<etortzaitez>

“ hartuz gero”.........................................................................<hartuezkero>

“ baina”............................................................................................<baña>

“ oilo”.................................................................................................<oilo>

7. Gazteleraz érlatibozko esaldiak (…n...) atzekoz aurrera egiten direnez, nahasteko

arriskua dago erlatibozko esaldi luze samarra botaz gero.

8. Bestelako akats nabarmenak idatzizkoan egiten diren berberak dira, baina ahozkoan

pentsatzeko astirik gabe ia dena bat-batean bota behar denez, hanka sartzeak

sarriago gertatu ahal dira.

55

Page 56: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Hizkuntza bat beste gauza askoren artean hitz multzoa da, izen ezberdineko hitz

pilo bat (aditzak, izenlagunak, erakusleak...), baina hitzak azken batean. Eta hizkuntza

56

IKASTEN IKASIZ

Page 57: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

batez mintzatzea edo idaztea hitz mordo horiek ordenan, hurrenkera zehatzean, ematea

da.

HITZAK

BERBAK___________________________________________________________________________

1. Hiztegi-liburuetan ez daude erantzun guztiak. Are gehiago, zenbaitetan arriskutsu

bihur daitezke, beti hitzak zer-nolako testuinguruan erabili behar diren azaltzen ez

dutelako. Beraz, ikas itzazu hitzak dagokien testuinguruan, horretarako testuak, kantak,

errefrauak eta irudiak lagungarri izan daitezkeelarik.

GORRI

Piper gorriak jan ditugu.

Musu gorriko neskatila

Goiz gorri arrats euri.

Gurutze Gorria.

Abelgorri: Ganado vacuno.

Gorriak bota zizkion: Le insultó.

Gorriak ikusi: Pasar las moradas.

Ardo gorria: Vino claro.

Kale gorrian dagO: Está en la puta calle.

Mendi gorria: Monte pelado, sin árboles.

ERRONKA

Erronka handia, egile txikia / Arrantza handia, egikera txiki: Mucho ruido y pocas nueces.

Gizon txiki, erronka handi / Izena handi, izana txiki: Hombre pequeño y arrogante.

2. HIZTEGI ELEBIDUNAK: Hiztegiak oso tresna arriskutsuak dira. Ikasle askok itsu-itsuan

jarraitzen diete bertan erantzun guztiak aurkituko dituztelakoan. Baina errealitatea

bestelakoa da eta hiztegiak kontuz eta tentuz erabili ezean astakeria iturburu bihur

daitezke.

a) Hitz guztiak ez dira hiztegian agertzen. Adibidez:

Adizkiak: "dispárate" (_ "disparar" aditzetik) 1= "disparate" (astakeria).

Gaztelerazko gerundioak ("escarbando" = aztarrika, aztarrika eginez) eta aditz

partizipio asko ("encogido, -a" = uzkurtu -rik, kikildu -rik). Hauek askotan atzizkien edo

aDitz partizipioen bidez konpondu ahal dira.

Aurrizkiz edo atzizkiz sortutako hainbat hitz: "ferozmente (= anker -ki), malamente (=

nekez; modu txarrean)".

b) Azaldutako hitzek, normalean, itzulpen edo adiera batzuk erakusten dituzte eta

guztiak egoera eta testuinguru berean erabili ezin direnez, adierak ondo bereiztu ezean,

hitz desegokiena aukeratzeko joera dago. Beraz, ez fidatu hiztegiak eskaintzen duen

lehenengo adieraz. Adibidez:

Deber: 1) Betebehar. 2) Etxeko lan. 3) Zor. 4) Behar izan. 5) Zor izan

Vieja: 1) Zahar. 2) Atso. 3) Ama.

57

Page 58: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

c) Hiztegi txikiak erabilgarriak dira, baina ez ohi dira onak adiera eta adibide gutxi

dakartzatelako. Beraz, aukeratu adibide ugari dakartzan hiztegi bat.

d) Askotan bilatutako hitzaren adierak beste hiztegi batean egiaztatu beharra dago.

Beste batzuetan, berriz, bilatu nahi dugun hitzaren sinonimoren bat ere begiratzea

komeni da; edota aurkitutako hitzaren adiera, hots, itzulpena alderantzizko hiztegian

begiratzea:

Gazt. > Eusk.:

Gastar: 1) Xahutu. 2) Gastatu. 3) Higatu. 4). Ahitu.

Eusk. > Gazt.:

Xahutu: 1) Limpiar. 2) Despilfarrar. 3) Destruir.

Gastatu: 1) Gastar. 2) Deteriorarse. 3) Acabarse.

Higatu: 1) Desgastar(se). 2) Consumir. 3) Erosionar.

Ahitu: 1) Agotar(se). 2) Cansar(se).

e) Gogoratu, azkenik, ikaslearen akatsik handienetariko bat: erdaraz esaten dena

erdaraz esaten den modu berean euskaraz esan nahi izatea. Adibidez:

Langileek ez dute "urpekaria" edo "itsaspekaria" (buzo) lantegira eramaten, lan-jantzia

baizik.

"Maiatzean" hitzak ez du zerikusirik "maiatu" (sic) aditzarekin. Are gehiago, "maiatu" ez

da euskaraz. Maiatz-ean = En mayo (Noiz?).

Artzainak hiztunak edo ixilak (callados) izan daitezke, baina eskuan makila (cayado)

daramate.

Estar hasta las cejas ez da "bekainetaraino egon", kokoteraino baizik.

3. Hitzak multzoka sarlkatuz gero nork bere hiztegia sor dezake. Sailkapen horretarako

badira hainbat irizpide:

a) Gaika:

Kirola

Aldaketa: Sustitución, cambio.

Atezain: Portero.

Erresto, Errefera: Resto, devolver el saque.

Erdiraketa: Acción de centrar.

Gako:. Gancho (saski-baloian)

Huts: Fallo, tanto perdido.

Taldekide: Gregario, compañero de equipo. Zutoin: Poste.

b) Jatorri bereko hitzak:

Haragi, okela: Carne d)

(txerriki: carne de cerdo),

(sagarraren mamia: carne, pulpa de manzana).

Haragidun: Carnoso, que tiene carne.

Haragijale: Carnívoro.

Haragikeria, lizunkeria: Lujuria, pecado carnal.

Haragikoi, lizunkoi, likits: Lujurioso, lascivo.

58

Page 59: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Haragizko: De carne, carnal,

(haragizko gaiak: productos cárnicos),

(haragizko bekatuak: pecados carnales).

Sailkapen hauetan hitz elkarketei, hitz eratorriei eta atzizkiei erreparatu behar zaie:

BEGI:

Begibakar (tuerto)

Begietsi (contemplar)

Begigorri (de ojos rojos, brujo)

Begiko (favorito)

Begira (mirando, esperando, cuidando)

Begiluze (curioso)

Begirale (monitor)

Begiramen (respeto)

Begiratu (mirar, observar, cuidar, conservar)

c) Sinonimo eta antonimoak (kontrako esanahia):

LO: Sueño, dormido. LOTSA; 1. Vergüenza 2. Respeto 3. Miedo.

Lo eragin Iratzarri Ahalke Ausarkeria

Loak hartu Itzartu Begirune Lotsagabekeria

Lo egin Esnatu Beldur Ausardia

Lo egon Esnarazi

Hitz batzuek esanahi zabala daukate eta testuinguru askotan erabil daitezke:

Izan: Eduki, ukan; gertatu, jazo, agitu, pasatu; egon; ohi...

Jo: Zartatu; talka egin; astindu, berotu, umatu, erauntsi, ederrak eman, egurtu,

jipoitu, makilatu, zigorkatu, zigortu, zafratu, zehatu, zaflatu, ukaldikatu; zuzendu,

joan, abiatu; egin, eman, kontu egin; eraso, zehatu, zanpatu...

d) Homonimoak (itxura bera baina esanahi ezberdineko hitzak):

AR BETA GARAI

Macho. Letra griega. Momento, época.

HAR Cara. Alto, superior.

Gusano. Tiempo libre. Hórreo, granero.

HAR(TU) Ocasión.

Coger, tomar. Filón, veta.

BERBOAK__________________________________________________________________________

Izenak berak dioenez, berboak ere berbak dira edo, nahiago bada, aditzak hitzak dira:

itxuraz aldatzen diren hitzak, baina, hitzak azken batean.

Aditz laguntzaileen eskema (1)

59

Page 60: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Nor N-Ni N-Nk N-Ni-Nk

Indikatiboa

Baldintza

Ondorioa

IZAN*EDUN

(u kan) *IN

Subjuntiboa

Ahalera

Agintera

*EDIN EKIN *EZAN

ADITZ TAULA

-Koxe Mari-

(*)

Nor-nork Nor-nori Nor-nori-nork

Indikat

Subjunti.

Ahalera Aginter

a

IndikatSubjunti. Ahalera Agintera

Indikatibo

Subjunti. Ahalera Agintera

ERROA u za tza - - eza

PREDATIBOA - i ki i

PLURALGILEA it zki zki

(*) J.M.L.M.

60

Page 61: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Aditz laguntzaileen eskema (2)

ORAINA IRAGANA ALEGIAZKOA

Nor N-Ni N-N k N-Ni-Nk Nor N-Ni N-N k N-Ni-Nk Nor N-Ni N-Nk N-Ni-Nk

da zaio du dio zen Zitzaion zuen zion balitz balitzaio balu balio

Indikatiboa

dateke zaioke duke dioke zatekeen zitzaiokeen zukeen ziokeen litzateke litzaioke luke lioke

Subjuntiboa dadin dakion dezan diezaion zedin Zekion zezan ziezalon baledi balekio baleza

baliezaio

Ahalera daiteke dakioke dezake diezaioke zitekeen Zekiokeen zezakeenziezaiokee

n liteke lekioke lezake liezaioke

Agintera zaitez zaizkio ezazu iezaiozu

Page 62: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

ADIBIDEAK________________________________________________________________________

Indikatiboa: aditz lokuzioak (behar, nahi, ahal, ezin...)

Joan behar izan du (ha tenido que ir)

Joan behar du (tiene que ir)

Joan behar izaten du (suele tener que ir)

Joan beharko du (tendrá que ir)

Joan behar izan zuen (tuvo que ir)

Joan behar zuen (tenía que ir)

Joan behar izaten zuen (solía tener que ir)

Joan beharko zuen (tendría que ir)

Indikatiboa: ustea

Taloak egiteko behintzat balio duke (= balio izango du, nik uste).

Hego haizea da eta laster euria dateke (= laster euria izango da, nik uste).

Bihar, ordu honetarako, etorri dateke (= etorria izango da, nik uste / Ya habrá

venido).

Bihar, ordu honetarako, etorriko dateke (= etorriko bide du ≠ etor daiteke).

Ikasle horrek ondo lan egiten duke (= ondo lan egiten du, nik uste).

Baldintza

ERREALA

Mendira joanGO BAnaiz, goiz jaiki BEHAR dut (ltxuraz baldintza; esanahiaz

helburuzkoa:

Mendira joatekotan / con el fin de..., a fin de...)

Mendira joaTEN BAnaiz / BAnoa, artzain-txabola ikusiKO dut

ikus dezaket

Ez dakit lana egin duzun, baina egin BAduzu, saria jasoKO duzu

jaso dezakezu

Etorri bada, etorri da. Damutuko zaio (= egiaz etorri da, eta damutu ere,

damutuko zaio)

Ameriketara joan bazen, joan zen eta han galdu zuen bizia.(= Ameriketara

joan zen, bai; eta burua galdu ere han)

IRREALA

Atzo lotería erosi (izan) banu,... (Si hubiera comprado,...)

...atzo tokatuko zitzaidakeen / zitzaidan (...me habría tocado)

...atzo toka zekidakeen (...me podría haber tocado / me habría podido tocar)

...gaur edo bihar tokatuko litzaidake (...me tocaría)

...gaur edo bihar toka lekidake (...me podría tocar)

Gaur edo bihar loteria erosiko banu,... (Si comprara...,)

Page 63: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

...gaur edo bihar tokatuko litzaidake (...me tocaría)

...gaur edo bihar toka lekidake (...me podría tocar)

Ahalera

Egin dezake (Puede, podrá hacer)

Egin zezakeen (Podía, pudo, había podido, hubo podido, habría podido hacerlo)

Egin lezake (Podría hacer)

Egin ahal du (Puede hacer)

Egin ahal zuen (Podía hacer)

Egin ahal izan du (Ha podido hacer)

Egin ahal izan zuen (Pudo hacer)

Egin ahal izaten du (Suele poder hacer)

Egin ahal izaten zuen (Solía poder hacer)

Egin ahal izango du (Podrá hacer)

Egin ahal izango zuen (Habría podido hacer)

Egin ahal izango luke (Podría hacer)

Egin ahal izango zukeen (Habría podido hacer)

Subjuntiboa

Mendira joan banadi... ...zuhaitzak ikus ditzaket

Mendira joaten banaiz... ...zuhaitzak ikusiko ditut / ikus ditzaket

Ez dakit baimena izan zuen, baina baimena eman baziezaioten,... ...seguru,

ondo erabil zezakeen

Ez dakit baimena izan zuen, baina baimena eman bazioten,... ...seguru, ondo

erabili zuen

/ zezakeen

Kalera irten banendi,......dendara joan ninteke

Kalera irtengo banintz,... ...dendara joango nintzateke / joan ninteke

OHARRA

Joan dadin nahi dut Ikus dezan nahi dut

Joan zedin nahi nuen Ikus zezan nahi nuen

Joan ledin nahi nuke Ikus lezan nahi nuke

Aditz trinkoak

Lekarke = ekarriko luke (él traería una cosa)

Lekarke = ekar lezake (podría traer una cosa)

Legoke = egongo litzateke (él estaría)

Legoke = egon liteke (podría estar)

Adítzak íkasteko moduak______________________________________________________________

Aditzen ezaugarriak kontuan harturik hiru modutan ikas daitezke:

Page 64: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

1. Era gordinean: tauletako adizki guztiak banan bana buruz ikasi.

Nor-Nork (Indikatiboa: Lehen aldia "tenía")

NI HI HURA GU ZU ZUEK HAIEK

NIK - hindudan

nuen - zintudan zintuztedan

nituen

HIK Ninduan/nan

- huen gintuan/nan

- - hituen

HARK Ninduen hinduen zuen gintuen zintuen zintuzten zituen

GUK - hindugun

genuen

- zintugun zintuztegun

genituen

ZUK ninduzun - zenuen

gintuzun - - zenituen

ZUEK ninduzuen - zenuten

gintuzuen - - zenituzten

HAIE

K

ninduten hinduten zuten gintuzten zintuzte

n

zintuztete

n

zituzten

2. Era laburrean: adizkien ezaugarriak (pertsona, singularra, plurala...) behin

ikasitakoan, behar diren konbinaketak eginez.

Nor-Nori (Baldintzaren ondorioa: "sería")

Nor Sig/Pl Nori Ondorioa

nintzai DA ke

hintzai A/NA ke

litzai O ke

gintzai zki GU ke

zintzai zki ZU ke

zintzai zki ZUE ke te

litzai zki E ke

Ni Hari = nintzai - O - ke (yo a él le sería...)

Haiek Niri = litzai - zki - DA - ke (ellas a mí me serian...)

3. Era logikoan: adizki klabe batzuk ikasita, aldaketa txiki batzuk eginez, adizki berriak

sortzeko. Zer-Nori-Nork (Ahalera hipotetika: "podría")

Baina...

Hark-Niri-(sing.) liezadake

Liezaioke Hark-Haiei-(plural) liezazkieke

(Hark-Hari) Guk-Hari-(sin.) geniezaioke

Zuek-Hari-(plural) zeniezazkiokete

IDAZLANAK

Idatzi aurretik gauza bi argi eduki behar ditugu:

Page 65: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

1. Zer esan nahi dugun, hots, buruan darabilgun ideia hori.

2. Nola esango dugun esan nahi dugun hori, gauza bera era askotan esan ahal baita.

Helburu horri begira idazlanetan trebatzeko aukera bi eskaintzen ditugu, biak elkarren

osagarriak izan daitezkeelarik:

BELTZARENA_______________________________________________________________________

Idaztea ariketa kontua da. Idatzi barik ezin da idazten ikasi. Eta lanbide gehienetan

bezala, beste batek idatzi duena kopiatzea, manipulatzea eta eraldatzea idazten ikasteko

bide bat baino ez da. Azken batean, hori bera egiten dute arte ederretako ikasleek: (artista)

batek egindako ereduak kopiatu.

Idazleen kasuan, be/tza izen txarreko idazlea da eta ezkutuan eraman behar du bere

izena lanbideari eustearren. Bidegabekeria handi baten ondorioa da hori, idazle on zein

txar, errege zein alkate asko eta asko Biblia bezain zaharra den lanbide horretaz baliatu

baitira. Nork, bestela, idatzi zuen Itun Zaharreko Genesi edo Itun Berriko Ebanjelioa? Nor

egon ote da, M.L.Estefaniak, A. R. Qintanak, L. Racionerok edo Celak berak sinaturiko

hainbat pasarteren atzean? Zein eskuk gidatzen ditu Juan Carlosek edo G. Bushek

irakurritako Gabonetako agurrak? Ikasleak ez ote dira inoiz kexu beraiek egindako lanak

irakasleek sinatu eta argitaratu dituztelako? Ez! Aitor diezaiogun idazle beltzari literaturan

eta historian berez irabazi eta dagokion tokia.

Guk, geure aldetik, azterketa idatzia egiteko lanbide zahar honen teknikak aldarrikatu

nahi ditugu, hots, kopiatzearena, ordezkatzearena, fusilatzearena, eta inoiz ideia bikainen

bat bota ere bai. Kopiaketaren printzipioa hauxe da: beste batek idatzi duena norberaren

onurako erabiltzea. Abiapuntu horretatik, testu gehienetatik hainbat esaldi eta pasarte,

behar bezala birziklaturik, erabili ahal dira.

EGA azterketan iritzi edo azalpen artikuluren bat idaztea eskatzen dutenez, era

horretako idazkiak hartuko ditugu kontuan. Egin dezagun froga bat: EGA azterketan

gainditutzat eman zuten idazlan batetik harturiko hainbat pasarte erabiliko ditugu beste

idazlan berri bat sortzeko:

HONDAMENDI EKOLOGIKOA (HABE, 321)

XXI. mendean sartzear gauden

arren, bizi garen gizarte honetan oraindik

geratzen dira momentuz konponbiderik

ez daukaten hainbat arazo, haien artean

langabezia, terrorismoa eta sendaezinak

diren gaixotasun batzuk (esate baterako

BIDAIAK (EGA,2001-09-06)

XXI. mendean sartzear gauden

arren, bizi garen gizarte honetan oraindik

geratzen dira momentuz konponbiderik

ez daukaten hainbat beharrizan, eta

haien artean astia betetzearena ez da

txikienetakoa. Esku lanak egitea eta

Page 66: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

HIESa eta minbizia) nabarienak direlarik.

Askoren ustez, maila berean hondamendi

ekologikoak jarri beharko lirateke, oso

arazo larri bihurtzen ari baitira.

Lehenengo hondamendi ekologikoa noiz

izan zen zehaztea aski zaila da. Estatu

Espainolari dagokionez, adituen

esanetan estreinakoa duela hiru mende

burutu zen, itsasontziak egiteko

penintsulako baso gehienak moztu

zirenean. Denok entzun dugu behin

baino gehiagotan animali bat Espainiako

punta batetik bestera lurra ikutu gabe

zuhaitzetatik joan zitekeelako istorioa.

ikuskizunetara joatea arazo horri au-

rre egiteko biderik erabilienak izan

dira. Hala ere, askoren ustez, maila

berean bidaia turistikoak jarri beharko

lirateke, jende askorentzat oso aukera

egoki bihurtzen ari baitira.

Lehenengo bidaia turistikoa noiz

izan zen zehaztea aski zaila da. Euskal

Herriari dagokionez, adituen esanetan

estrainekoa duela bi mende egin zen,

Humboldt hona heldu zenean. Denok

entzun dugu behin baino gehiagotan

bidaia horien garrantzia Europa

osoak gure herriaren berri izan

zezan.

Ikusten denez, hainbat egitura eta esapide ia hitzez hitz erabili ahal dira idazlan berri bat

egiteko. Kontuan izan EGA azterketan ez digutela sormen handiko lan bat eskatzen, baizik

eta, oinarrizko teknika batzuk menperaturik, nola edo hala euskaraz idazteko gai izatea.

Ezin da sortzaile handia izan: azterketa berean ehunka azterketarik gai beraz idazten dute,

antzeko ideiak eta antzeko egiturak erabiliz. Eta aztertzaile berak antzeko egiturak dituzten

antzeko idazlanak zuzentzen ditu. Ondoko egiturak, adibidez, egoera eta gai ezberdinetan

erabil daitezke:

Azken urteotan gizarteak izugarrizko aurrera pausoa eman duela ukaezina da.

Orain arte gauza askotarako erantzunik (aukerarik/konponbiderik/irtenbiderik) ez

zegoen...

Normalean gizabanakoak bere kontsumoak (jarrerak, jokabideak, ideiak)

justifikatu egiten ditu eta besteen kontsumoak (jarrerak, jokabideak, ideiak)

arazo bihurtzen ditu.

Ondorioz, A-ren eta B-ren arteko elkarlana funtsezkoa da. Ez da posible gaur

egun sarritan gertatzen den bezala, A-k ildo batetik jotzea eta B-k beste batetik,

elkarrekin egin behar dugu lan hori eta horretarako B-ok behar ditugun

baldintzak, batez ere lan (gizarte, eskola, herri, administrazio...) mailan,

errebindikatzen hasi behar dugu.

(That is the question: Zer/Nor ote dira A eta B?)

Page 67: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

ITZULTZAILEARENA ______________________________________________________

Ez gaitezen engaina, hizkuntzak ikasteko itzultzea izen txarreko jarduera da. Hala ere,

ikasleek euskarazko testu bat ulertu nahi dutenean gehien erabiltzen den tekniketariko bat

da. Are gehiago, askotan konturatzen ez bagara ere, eguneroko bizitzan erruz erabiltzen

da: dena eta denetarik itzultzen da (eskola liburuak, entziklopediak, informatiboetako

berriak, iragarkiak, filmak, administrazioko inpresoak eta aktak). Eta gehienetan

gazteleratik euskarara.

Idazten ikasteko tekniken artean itzulpenari normalean onartzen ez zaizkion onurak

aldarrikatu nahi ditugu. Laguntza handirik gabe ikasleak berak erabil dezake teknika hau.

Esan bezala, EGA azterketan iritzi artikulua idatzi beharra dagoenez, horri erreparatuko

diogu eta jakia balitz bezala maneatuko dugu.

1. Lehenengo eta behin azokan euskarazko iritzi artikulu bat bilatu behar da. Ez

edonolako iritzi artikulua: freskua, mamitsua, atseginez dastatzen diren horietako bat.

Normalean, euskarazko egunkari eta aldizkarietako orrien artean horrelako artikuluak aurki

daitezke. Ez du merezi erdarazko komunikabideetan alferrik denbora galtzea, inoiz bakanen

bat agertu bada ere. Dena den, aukeratu baino lehen arretaz aztertu behar dugu jeneroa,

zenbaitek produktu lataratuak eta seriean egindako artikulu-sailak eskaintzen baitituzte.

Artikulugile profesionalenak dira hauek.

2. Behin aukeratutakoan eta gaia gustukoa izanez gero, komeni da gainbegiratu bat

ematea ea hautaketa ona izan den ziurtatzeko. Horretarako nahikoa da gainetik irakurtzea

eta pasarte interesgarrienetan markatxoren bat jartzea, geroago, nahi izanez gero, atal

horiek sakonkiago lantzeko. Idazkia luzeegia balitz, osorik atondu beharrean, pasarte

goxoenak baino ez dira jorratuko.

3. Jarraian barrenak atera behar zaizkio artikuluári. Zabaldu mahai gainean eta HB

gogortasuneko arkatzarekin esaldi eta esaldi zatiak mozten eta bereizten joango gara.

4. Zedarrituriko pasarte horiek ondoen dakigun hizkuntzara itzuliko ditugu banan banan.

Itzulpena nahi duguna bezalakoa izan daiteke: librea zein literala. Honetan artistaren eskua

igartzen da. Itzulpen libreak askatasun osoz gauzak eta ideia korapilatsuak hobeto

aurkezten ditu; itzulpen literalak, berriz, hurrengo pausua, hots, alderantziko itzulpena,

errazten du.

5. Behin itzulitakoan, euskarazko testu originala begi-bistatik ostenduko dugu eta,

prestatu dugun itzulpena saiatuko gara euskaratzen.

6. Euskararako itzulpen hori egin ondoren, originalarekin konparatu behar da testu bien

arteko aldeak eta antzekotasunak agerian uzteko.

Page 68: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

7. Kontura gaitezen nekez ateratzen dela hasierako produktua bezalakoa, beti aldeak

eta ñabardurak egoten baitira eta, itzulpenek, oro har, aukera bat baino gehiago onartzen

baitute.

Adibideak__________________________________________________________________________

Telefonoak (Arantza Iturbe)

Hondartzan poltsikoko telefonoaren

deia bat-batean iristen den galerna

bezain eraginkorra izaten da. Ingu-

ruko guztiak altxatzen dira, muellea

askatutako txotxongiloak bezala.

Inork ez du asmatzen lehendabizikoan

non utzi duen telefonoa. Eta hori,

denek, badaezpada, leku jakinean utzi

dutela. Baina sorpresak, eguzkitan

etzanda egoteak eta jotzen segitzen

duela ikusteak eransten duten

urduritasunarekin, nekez aurkitzen da

telefonoa, poltsan dauden gauza

guztiak toalla gainera hustu ezean.

Alferrik gehienetan, ze deia inoiz ez da

izaten antzemateko moduan da-

bilenarentzat. Dozena erdi bat aldiz jo

arren, mugitzeko imintziorik egin ez

duenak isiltzen du normalean.

Ikuskizunik politena hondartzan

etzateko kit osoa behar izaten dute-

nena da: begietarako plastikozko

antiojoak, burko berezia zerbikale-

tarako, ilea babesteko painuelo

erraldoia eta bikiniaren goiko zatia ken

eta jar modelokoa (alegia, etza-

terakoan ken, zutitzerakoan, jar). Kit

guztia hankaz gora joaten zaie tele-

fonoak jotzen duen bakoitzeko. Tira,

La llamada del teléfono móvil en la

playa suele ser tan efectiva como la

galerna que llega de repente. Todos

los de alrededor se levantan como las

marionetas que han liberado el muelle.

Nadie acierta a la primera dónde ha

dejado el teléfono. Y eso que todos lo

han dejado en un sitio concreto por si

acaso. Pero, con el nerviosismo que

añaden la sorpresa, el estar tumbado

al sol y el ver que sigue sonando,

difícilmente se en cuentra el teléfono,

si no se vacían encima de la toalla

todas las cosas que están en la bolsa.

Casi siempre en balde, ya que la

llamada no es nunca para quien lo

anda buscando. Aunque suene una

docena de veces, normalmente lo

silencia el que no ha hecho ningún

gesto de moverse.

El espectáculo más bonito es el de los

que necesitan el kit completo para

tumbarse en la playa: gafas de

plástico para los ojos, almohada es-

pecial para las cervicales, pañuelo

gigante para proteger el cabello y la

parte superior del biquini modelo

quita-y-pon (es decir, quita al tum-

barse, pon al levantarse). Todo el kit

Page 69: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

esan dezagun hondartzan ez dagoela

zereginik berriro gauza guztiak bere

tokian jartzea baino. Eskerrak.

Ulertu ezin dudana da nola bizi ginen

orain arte orduro norbaiti gu gauden

tokian ze eguraldi egiten duen kontatu

gabe. Ze, horretarako izaten dira dei

gehienak. Hondartzan gaude, eguraldi

zoragarria dago, beno, ez atzo bezain

bero, baina herenegun baino gehiago

bai, laino izpirik ez, eta itsasoa bare.

Beste zereginik ez daukagunontzat eta

ingu rura begira disfrutatzen du

gunontzat eskertzekoa da telefono-

arena. Haiei esker jakiten dut ondoan

etzanda dagoen bikoteari bi egun

geratzen zaizkiola, pareko familiak

beste astebete egingo duela, atzeko

emakumeak hilabete osoa geratzeko

asmoa duela eta ezkerretara dagoen

gizonezkoa gaur bertan abiatzekoa

dela.

Garai batean informazio horí dena

eskuratzeko, banaka hitz egin beharko

nuen denekin. Gaur egun, inorekin hitz

egin gabe, denei buruz jakin dezaket

asko.

Estimatzekoa da benetan telefonoak

egiten duen zerbitzua. Berez be-

giratzea gustatzen zaionarentzat ere

se les va patas arriba cada vez que

suena el teléfono. En definitiva, diga-

mos que en la playa no hay nada que

hacer sino poner de nuevo todas las

cosas en su sitio. Gracias a Dios.

Lo que no puedo entender es cómo

vivíamos hasta ahora sin contar a al-

guien a cada hora qué tiempo hace en

el sitio en el que nos encontramos*.

Ya que para eso suelen ser la

mayoría de las llamadas. Estamos en

la playa, hace un tiempo espléndido,

bueno, no tan caluroso como ayer,

pero sí más que anteayer, ni una pizca

de nubes y el mar tranquilo.

Para los que no tenemos otro quehacer

y disfrutamos mirando alrededor es de

agradecer lo del teléfono. Gracias a las

llamadas suelo saber que a la pareja

que está tumbada a mi lado le quedan

dos días, que la familia de delante va a

hacer otra semana, que la mujer de

atrás tiene intención de quedarse todo

el mes y que el hombre que está a la

izquierda ha de partir hoy mismo.

En una época para conseguir toda esa

información, habría tenido que haber

hablado de uno en uno con todos. Hoy

en día, sin hablar con nadie, puedo

saber mucho acerca de todos.

Sinceramente, es de agradecer el

servicio que presta** el teléfono. Un

favor incluso para el que le gusta

mirar de por sí: no queda tan en

Page 70: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

faborea: ez da hain lotsagabe geratzen

telefonoa joka ari denean. Halere,

hondartzan momenturo telefonoa

entzutea baino askoz ere ikuskizun

harrigarriagoa da, iluntzero, lasai,

patxadan paseatzeko asmoarekin irten

eta kilometrotako paseoan zehar,

barandillan eserita, eguneko berri

ematen ari diren ehunka lagun ikustea.

Denak hizketan eta denak hain

bakarrik.

evidencia cuando suena el teléfono.

Sin embargo, un espectáculo mucho

más extraño que oír el teléfono en la

playa en todo momento es ver al

atardecer, relajados, a lo largo del

paseo de kilómetros, a cientos de

amigos que han salido con la intención

de pasear tranquilamente y sentados

en la barandilla están dando las

noticias del día.

*Hemen "encontrar" ez da "aurkitu", "egon" baizik.

** Berton "prestar" ez da "dirua mailegatu", "egin" baizik

KONTUAN HARTZEKOAK______________________________________________________________

1. Puntuazioa

Zenbaitek uste ez bezala, puntuazio ikurrak ez dira idatzi ondoren handik eta hemendik

ereiten diren ikurtxo horiek. Guk, puntuak eta komak bere tokian jartzen irakasteko orain

arte egindako ahalegin guztiak hutsalak izan direla oharturik, kontrako bidea proposatzen

dugu, hots, lehenengo puntuazio ikurrak jarri eta gero euren arteko tarteak hitzez eta

aditzez bete. Ikus dezagun adibide bat:

a) PUNTUA

Puntu bat = Ideia bat = Esaldi bat.

Puntu bi = Ideia bi = Esaldi bi.

(Edo puntu eta koma + puntu bat)

Lokarria_ , (___”A” IDEIA____) ; (___”B” IDEIA ___) .

Lokarria + koma (,). Aurreko esaldiarekin lotzeko hitza(k): Hala ere, Bestalde, Beraz,

Ondorioz, Horrez gain, Gainera, Izan ere, Horregatik...

b) KOMA

Koma bat = Esaldi beraren atalak bereizteko.

(Atal bakoitzak galdera bati erantzuten dio: nola, zergatik, noiz...)

Koma bi = Tarteki bat esaldia apurtzeko.

(Koma bien artean esaldia apurtzen duen tartekia jartzen da: ordea, berriz, aldiz,

bada,

Page 71: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

orduan, esaterako, hain zuzen ere, nik uste, mesedez, besteak beste...).

Koma(k) + eta = Hitzen zerrendak egiteko.

Lokarria_ , (___”A” IDEIA____) ; (___”B” IDEIA ___) .

Bestalde _ , (___ , ___ , ___ eta ___ ) ; (__”B” , berriz, __”B”_) .

c) Azkenik, hutsarteak hitzez eta aditzez baino ez ditugu bete behar:

“Bestalde, antzina jainkoek, deabruek, lamiek eta abarrek eguraldiaren aldaketaren

errua ba omen zeukaten, gaur egun, berriz, ikuspuntu zientifikotik aztertzen ditugu

eguraldiaren gora beherak."

Antzeko egiturak:

Hori, hain zuzen, berdinaren berdinez gertatu omen zitzaien; honen ondoren, ordea,

heleniarrak izan omen ziren bigarren bidegabekeriaren eragile. (Herodoto)

Horrelako zentsura-ahalmenak herria altxaraziko luke monarkiarik absolutuenean; han,

ordea, eragozpenik gabe onartzen da. (Tocqueville)

Edonola ere, oso komenigarria da idatzi aurretik zer esan nahi dugun pentsatzea, gero

ikusiko dugu hasierako ideia hori nola emango dugun.

2. Erdarakadak

Erdarakada beldurgarria edonon ager daiteke.' Ez dago bere gaitzetatik libro dagoen

euskaldunik. Gutxien espero denean, hor nonbait agertuko da, eta norberak ikusi ez badu,

beti egongo da besteren bat, agerian utziko duena. Liburu honetan bertan hainbat topa

ditzakezu.

Beti ez dago garbi erdarakada nabarmena den edo gramatika akats hutsa. Izan ere,

zenbaitek ustezko gramatika legeak erabilian esaldi bitxiak osatzen dituzte. Badira zenbait

liburu eta katixima gaitz horretaz ohartarazi nahi gaituztenak. Baina, askotan erdararen

mendekotasunetik urrundu nahian kontrako muturretik amiltzen dira: hiperjatorrada

euskerikoa.

Adibidez, ondoko bi erdarakadak jator(rada)tzat hartu ohi ditugu:

Gau beranduan: (Fr.) Tres tard dans la nuit.

Gaueko/goizeko ordu txikietan: (Ing.) In the small hours.

Orduan, erdarakada zer den: erdarara itzuli barik ulertzen ez den esaldia. Baina ez

gaitezen engaina eta zuzen joka dezagun, horrelako esaldi batzuek euskara aberastu egin

baitute, baina horrek ez du esan nahi edonon eta edonola erabil daitekeenik. Ildo horretatik

Page 72: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

esan daiteke hiztegiak idazle eta itzultzaileen tresnarik arriskutsuenak bihurtu direla.

Gogora ditzagun adibiderik gogoangarrienak:

Lexikoa: Hitzen esanahiari erreparatu behar zaio, hitz berak esanahi ezberdinak eduki

ahal baititu.

Adibidez:

Cerca (gazteleraz): 1) Hurbil, gertu; ondoan. 2) Hesi, hespil.

Hurbil: 1) Cerca, próximo. 2) Aproximadamente (= gutxi gorabehera, inguru)

Gertu: 1) Dispuesto, preparado. 2) A corta distancia, cerca. 3) Seguro, cierto.

Hesi: 1) Valla. 2) Seto. 3) Obstáculo.

Ondo: 1) Bien. 2) Junto a. 2) Después. 3) Detrás de. 4) En palabras compuestas indica

“planta ".

Planta (gazteleraz): 1) oinazpi, 2) landare, 3) solairu, 4) itxura, 5) planta.

Eta horrela, hitzez hitz, luze jo daiteke. Bestelako adibideak:

Cerbatana bat ez da zerbidoen familiakoa. Beraz, ezin itzuli daiteke “oreina,

orein-kume edo oreintxo" bezala.

“Egoerak” ez dira ematen.

Alfonbrak eta oihalak bildurik egon daitezke, baina estar reunido, yogi bat izan

ezean, bilera batean egotea da.

Iruñako Osasunak derbyan un nuevo gol sartzen badu, ez du “gol berri bat”

sartzen, besteak zahar gelditu zaizkiolako. Sartzekotan, beste gol bat sartu du

eta: Aupa Osasuna!

Eztabaidak eta gatazkak ez dira lehergailuak, askotan lehergailuak tartean badira

ere. Beraz, si estalla un conflicto,”gatazka piztu edo hasi da”.

Una y otra vez ez da “bat eta beste bat”, “behin eta berriz” baizik.

Amak, arrazoi osoz, jakina, si te monta un numerito, baliteke "errieta egitea edo

agerian uztea”, baina, zenbakiek zer ikusirik ez dutela ziur egon.

Amaitzeko, galtzerdietan ez dago lasterketarik; ¡lea ez da hartzen; prezioak ez

dira mantentzen; ipuinak ez dira zenbatzen, “noski"-ak ez dira edaten eta

autobusak goizez eta arratsaldez irteten dira, ez bihar eta berandu.

Sintaxia: Esaldiaren barruko hitzen ordenak buruhauste galantak ekartzen ditu.

Euskaraz esaldia aditzaren inguruan antolatzen da. Baina; non kokatu aditza? Garai batean

gramatikalariek esaten zuten esaldiaren amaierantz eraman behar zeta aditza. Gaur egun,

berriz, aditza aurreratzeko joera dago, eta aditzaren inguruan esaldiaren gainerako

elementuak, hots, informazioa. Normalean, aditzaren aurrean informazio berria edo

nabarmendu nahi duguna jarriko dugu.

Page 73: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Gazteleraz oso normala da aditz batekin esaldia hastea; euskaraz, berriz, hankarik sartu

nahi ez bada, ez da komenigarria aditz nagusi batekin hastea. Ñabardurak gorabehera,

arau honen salbuespenak agintera eta BA-z hasten diren aditz trinkoak izan ohi dira.

Hona hemen erdarakada klasiko batzuk:

Zugatik idatzitako eskutitza irakurri dugu (Norengatik / Nork bereiztu beharra

dago).

a) Zugatik = Zure erruagatik. Norengatik?

b) Zuk idatzitako eskutitza irakurri dugu (Nork idatzi du?)

Ez dabil ondo erosi duzula telebista* / telebista erosi duzula* Erosi duzun

telebista ez dabil ondo.

Semea aita bezala da* Semea aita bezalakoa da.

Zein astakiloa da!* Zein astakiloa den!

Oraindik ez dakit joango banaiz* Oraindik ez dakit joango naizen.

Ere bai esan du jende batzuk berdin jokatzen dutela*

Esan ere egin du jendeak berdin jokatzen duela.

a) Jendeak berdin jokatzen duela ere esan du.

b) Horrez gain, jendeak / zenbaitek berdin jokatzen duela esan duo

c) Aldaketarik jasan ezean datorren ostirala eskolan ospatuko den bilera eta

gero aiten elkarrizketa mantenduko da*

Aldaketarik izan ezean datorren ostiralean eskolan egingo den bileraren ostean

/ bilera amaitu eta gero gurasoen elkarrizketa izango da.

Aditza: Euskal aditzak ez gaitu ikaratu behar. Egia da euskarak bere-berean duen

bereizgarrienetariko bat dela; egia da inguruko erdaretatik gehien aldentzen den

ezaugarria dela, eta egia da itzulpenetan arazo galantak sortarazten dituela. Baina, lasai,

dena kontrolpean dago. Maila honetan oso arau gutxi eta zehatzak hartu behar dira

kontuan:

1. Hitz egitea "berba" egitea da.

2. Euskarak bi aditz mota baino ez ditu:

- trinkoak (etorri, ibili, eroan...)

- trinkoak ez direnak hots, beste guztiak: (hartu, igo, he/du...)

(Aditz lokuzioak multzo honetakoak dira, azken batean, izen bat eta aditz trinko bat

baino ez dira: izena + izan/ukan -7 behar izan, bizi izan, espero izan, falta izan...)

3. Aditzak esaldian ager daitezkeen hiru galdera hauek aintzat hartzen ditu: nor/zer?,

nori/zeri? eta nork/zerk? Eta horiek bakarrik hartuko ditu kontuan adizkiak osatzerakoan,

Page 74: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

nahiz eta kasu gutxi batzuetan horrelako galderarik agertu ez: eraso (Z -Ni-Nk); begiratu

(N-Nk = zaindu; Z-Ni-Nk = so egin).

4. Erdarazko adizki batzuek ez dute itzulpen zuzenik eta, ondorioz, alferrik da baliokide

bakarra bilatzen ibiltzea. Nahasmendurik handienak lehen aldian sortzen dira (hube venido,

había tenido), eta test u inguruaren arabera itzulpen ezberdinak onartzen dituzte.

5. Orobat, euskarazko adizki batzuek itzulpen ugari onartzen dituzte: “zekarkeen 11

(pudo traer/o, había podido traer/o, podía traer/o, habría podio...).

Nahasmendurik ohikoenak:

Etxera joango garenean ikusiko dugu* Etxera goazenean ikusiko dugu.

Ematen didazu sua?* Surik emango didazu?

Ez baduzu jan nahi, ez jan* Jan nahi ez baduzu, ez jan!

Hari hori ez zaio balio* Hari horrek ez dio balio.

Ederto pasa gara* Ederto pasa dugu.

Joaten ari da* Badoa.

Arrautzak frijitzen dakizki* Arrautzak frijitzen daki.

Ez ditut giltzarik ekarri* Ez dut giltzarik ekarri.

Betaurrekoak apurtutak dauzkat* Betaurrekoak apurtuta/apurturik dauzkat.

Haserretuta etorri dira* Haserre etorri dira.

Izen sintagma: Deklinabidea da euskara inguruko hizkuntzetatik aldentzen duen beste

ezaugarri bat, eta horregatik akatsak era askotakoak izan daitezke:

1. -K famatua [-ak, -ek, -(e)k]: Behar denetan ez jartzea eta behar ez denetan jartzea ez

da loteria kontua. -K hori bakarrik erabiltzen da aditz trantsitibo (N-Nk: ukan, ekarri, jakin,

hartu...) baten subjektua zein den bereizteko. Ez gara hasiko orain azaltzen zer den aditz

trantsitiboa, ezta? Bestela esanda, zerbait ikasi, eraman, jaso, piztu edo egiten duenak beti

eramango du -K hori:

Hori ez du balio Horrek ez du balio

Zenbat irauten du filma*? Zenbat irauten du filmak?

2. Mugagabe noiz? Mugagabea ezin da norberak nahi duenean erabili. Beraz, °bakarrik

erabiliko da baldin eta horretarako arrazoiren bat badago, bestelakoetan ez. Birpasa

ditzagun oinarrizko arrazoi horiek:

a) Zer, zein, zenbat galdetzaileekin: zein etxetan, zenbat liburu(k)...

b) Asko, hainbat, zenbait eta horrelako indefinituekin: mutil askori ez zaizkie gustatzen

hainbat neskaren ohiturak.

c) Zenbakiekin kontuz ibili behar da: ezezagunak direnean mugagabean

Page 75: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

deklinatu behar dira eta ezagunak edo jakinak direnean, mugatuan (singularrean edo

pluralean).

Hankarik ez sartzeko, oso komenigarria da zenbakiekin aditza pluralean

jartzea, "bat" kasuan izan ezik, jakina: lau ogi erosi ditut * (zuk eskatu

tako) lau ogiak erosi ditut.

d) Zenbait aditzek eta aditz lokuzioek mugagabea eskatzen dute berez edo egoera

jakinetan: bihurtu, bilakatu, aukeratu, joan, su eman, hitz egin, bizi izan... (kontsultatu

zerrenda gramatika edo hiztegiren batean).

e) Zenbait esamoldetan mugagabea erabili beharra dago: izerditan egon, sutara bota,

eguzkitara joan, ezkerretara jo...

3. -A edo -E amaieran duten hitzak kontuz deklinatu behar dira. Hitz horiek zeintzuk

diren buruz ikasi beharra dago edo hiztegian kontsultatu, ez dago beste aukerarik:

Bizkaian bizi naiz / Bizkaiko txakolina.

Donostian izan gara / Donostiako hiru damatxo.

Pertsonaia, aitzakia, balea.. .(berezko -a daramate).

Semeetatik semeetara I zein semeri eman diozu?

Neskaren asmoa /nesken interesak / hainbat neskaren iritzian.

Honi lotuta bada beste arazo bat: -A (artikulua) behar ez denetan jartzea eta,

alderantziz, behar

denetan ez jartzea:

Zurito nahi dut* zuritoa nahi dut

Artzaina joan da ≠:- artzain joan da

4. NOREN / NONGO: Erdarazko "de" preposizioa euskarara era askotan itzul daitekeenez,

nahasmendu askoren sorburua da: nongo, n oren, nondik, noiztik, zerik, norengandik, -

t(z)eko, 0... baina, NOREN eta NONGO galdetzaileak egoten dira, ezbairik gabe, oker

askoren oinarrian. Askotan biak zuzenak izan ahal dira, baina esanahia ezberdina dutelarik.

Bestela esanda, segun eta zer esan nahi dugun, bata edo bestea aukeratu beharra dago.

Hona labur bildurik bien arteko aldea:

a) NOREN eta NONGO-ren azpian erlatibozko esaldiak aurki daitezke: .

- Kaleko giroa = kalean dagoen giroa

- Aitaren etxea = aitak duen etxea

b) NOREN galdetzaileak edukia eta jabegoa adierazten ditu eta, bere baitan, NORK

galdetzailea eta UKAN aditza daramatza:

- Hirien izenak = hiriek dituzten izenak

c) NONGO galdetzailea toki eta denborarekin loturik dago eta, bere baitan, NON/NOIZ

galdetzaileak eta IZAN/EGON aditzak daramatza:

- Bilboko lagunak = Bilbon bizi diren/dauden lagunak.

d) Askotan berdin da bata zein bestea erabiltzea:

- Sestaoren arazoak = Sestaok dituen arazoak

Page 76: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

- Sestaoko arazoak = Sestaon diren arazoak.

Besteetan galdetzaile biak bereiztu beharra dago:

- Liburuaren argazkia (liburuari egindakoa) ≠ Liburuko argazkia (liburuan dagoena).

e) Azkenik, erdarazko "de" guztiak ez dira itzuli behar:

- Matematika liburua, kimika eskolak, patata tortilla...

(baina... Zein liburu? -Matematikakoa,

Zein eskolatan? -Kimikakoan).

Eta besterik...

- Igandea mendira joango gara* Igandean mendira joango gara.

- Gela honek hiru metro neurtzen du* Gela honek hiru metroko luzera du.

- Zarata egin du* Zarata atera du.

- Laguntza luzatu zion* Lagundu zion.

- Egingo duela suposatzen dut* Egingo duelakoan nago.

- Emaitzak ezagutuko ditugu* Emaitzak jakingo ditugu.

- Ikuslegoaren erdiak alde egin zuen* Ikusleen erdiek alde egin zuten.

- Gaztelera ondo menperatzen dugu* Gazteleraz ederto dakigu.

GALDERA SORTA

Irakasle orok inoiz bere buruari egindako galdera sorta

Zergatik ez dute ulertuko hain argi dagoena?

Aurpegi hori duela, ulertuko ote dit?

Aditza! Non jarri du aditza?

Baina, nola izan daiteke hain burugogorra?

Ea zer egiten dudan gaurko eskolan.

Zer ote du buruan ikasle horrek?

Zenbat bider errepikatu beharko dut gauza bera?

Zilegi ote da ikasleekin ligatzea?

Baina, zer egin diet nik?

Non irakurri dut erantzun bera? .

Inoiz ikasiko ote du euskaraz?

Ikasle orok inoiz bere buruari egindako galdera sorta

Euskaldunek zergatik hitz egiten dute alderantziz?

Zer arraio dio irakasleak?

Aditza! Non jarriko dut aditza?

Page 77: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Leloak garela uste du irakasleak?

Ea zer bururatuko zaion gaurkoan.

Irakasleak ba ote du buruan euskaraz besterik?

Dena dakigula uste du horrek?

Zergatik begiratzen dit horrela?

Begitan hartu ote nau?

Non ikusi dut galdera bera?

Inoiz ikasiko ote dut euskaraz?

BAI IKASI ERE!

Hitz ezezagun eta berrien zerrendak egin eta ikasten ditut?

Birpasatzen dut aurreko egunetan ikasitakoa?

Egunero gauza berriren bat ikasten saiatzen naiz?

Badut ordutegirik euskara ikasteko?

Eskolako ekintza eta elkarrizketetan parte hartzen dut?

Irakasleari galdetzen diot ulertzen ez dudana?

Ikaskideekin alderatzen ditut oharrak eta apunteak?

Ikusten dut ETB-1?

Entzuten ditut euskarazko irratiak (Erri-irratia, Euskadi Gaztea, Euskadi Irratia...)?

Euskarazko filmak ikusten ditut?

Euskal kantak ikasten ditut?

Euskarazko liburuak irakurtzen ditut?

Ba ote dut euskarazko aldizkari edo egunkari baten harpidetzarik? . Euskaldunekin

euskaraz hitz egiten dut?

Solaskideari ulertu ezean, galdetu egiten diot errepika dezan?

Neure buruarekin euskaraz hitz egiten dut?

Oporraldiak herri euskaldunetan pasatzen ditut?

Euskaraz chateatzen dut?

Lagunei euskaraz idazten diet?

Lehengo hitza euskaraz esaten dut lagunak agurtzean?

OHARRA: Zenbat eta "BAI" gehiago erantzun hainbat eta ikastun hobea izango zara.

HONDARREKO INSTRUKZIOAK

Page 78: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Hitzak

Ez erabili gehiegi hiztegia.

Ez ibili hitz guzti-guztiak ulertu nahian, erdaraz ere den-dena ez dugu ulertzen eta.

Saia zaitez hitzak testuinguruan kokatzen eta ulertzen.

Erreparatu hitzen arteko erlazioari: aurkakoak, sinonimoak, eratorriak, hitz

bikoteak.

Hitzak multzoka ikasi: lanbideak, urtaroak, ekintzak, pertsonen ezaugarriak,

tresnak...

Itxura bereko hitzak ikasi eta bereiztu.

Kategoria gramatikalaren araberako hitzak ikasi: aditzak, adjektiboak...

Hitz berriak lehendik ezagututakoekin erlazionatu.

Irudikatu hitzen esanahia.

Ikasketa

Antolatu zure lana: ordutegi bat jarri eta erritmo eta jarraibidea eskatu zeure

buruari (presarik ez, gelditu ere ez).

Eskolako lanez gain, egizu zerbait zeure aldetik.

Egindako okerren argibideaz galdetu.Ikasi egindako okerretatik.

Normalena da hasiera batean okerrak egitea; arraroena, berriz, lehenengoan

ondo egitea.

Eraiki itzazu zeure gramatika eta esaldien "arauak".

Ikasi ikaskideetatik.

Aurkitu itzazu euskararen eta ezagutzen dituzun hizkuntzen arteko aldeak eta

antzekotasunak.

Hitzez gain esamoldeei erreparatu, hitzez hitz oso gauza gutxi itzuli ahal baitira.

Entzutea

Ikusi eta entzun euskal irrati eta telebistak.

Ikus itzazu euskarazko antzerkiak eta entzun iezaiezu ipuin kontalariei.

Imitatu solaskideari entzun diozuna: intonazioa, erritmoa, etenak, ahoskera...

Ikas itzazu euskal kantak.

Irakurtzea

Page 79: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Irakurri euskarazko egunkari eta aldizkariak.

Beti ez dugu modu berean irakurri behar: batzuetan nahikoa da hariari jarraitzea,

besteetan, berriz, ulermen sakonagoa behar izango duzu.

Ulermen sakona behar izanez gero, irakurri testuak behin baino gehiagotan

hiztegietara jo aurretik.

Ez jo hiztegietara hitzen bat ulertzen ez duzun bakoitzean.

Testu eta pasarte batzuk buruz ikasi, egitura berriak sortzeko euskarri izan

daitezke eta.

Egizu hausnarketa bat irakurriko duzunaz testua irakurri aurretik.

Idaztea

Idatzitakoa eman lagun euskaldun bati zuzendu dezan.

Saiatu okerrak aurkitzen eta zuzentzen.

Saia zaitez idatzi duzuna beste modu batez adierazten eta aukeratu erarik

egokiena.

Aztertu irakaslearen zuzenketak eta ulertu zergatik egin dituen.

Irakasleak egindako zuzenketarekin ados egon ezean, adieraz iezaiozu eta

azalpenak eskatu.

Huts egite guztiek ez dute garrantzi bera.

Hitz egitea

Hizkuntza erabiltzeko aukerak bilatu eta sortu.

Hobe da txarto esatea ezer ez esatea baino (geroago ikasiko duzu ondo esaten).

Esan dizutena ulertu ezean, eskatu berriro azaltzeko edo beste era batean

esateko.

Ez badakizu zer esan, galde egin.

Huts eginda ere, segi hizketan.

Bilatu gauza bera esateko modu ezberdinak.

Ez egon zain dena zuzen esateko gai izan arte.

Page 80: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Hogeita hamaika, hogeita hamabi urtetsu dira euskararen irakaskuntza plazara eta

obratzeko ahaleginetan hiru maila, hiru irakasketa moeta, hiru titulu aipatzen zirela,

Bilboko "Anaitasuna" agerkarian, hain zuzen.

Inungo euskal aginterik gabe, eta besterik ezean, Euskaltzaindiak -hozta hozta bizirik-

babestu behar zituen "A", "B" eta "D" mailako ikasketa haiek. "A"zelako, Euskal Filologia

baten antzerakoa zitekeena ez zen inoiz burutu. "B" izenekoa, gutti edatua, halako

"sakontze maila" bat gertatu zen. Ospe haundikoena eta zabalduena "D" mailako titulua

izan zen.

Euskal mintzaira, eskoletan orduz kanpo eta, orduko, elizpe, txoko, mendizale taldeetan

gero eta maizago jalgitzen zen neurrian, "D" izaten zen irakasleei eskatzen zitzaien titulua.

Guzti hau Españako Konstituziotik (1978an) sortutako Euskal Estatutupeko gobernua

(1979-80an) gauzatu zen arte.

Honen ondoren eta ondorioz, aipatu euskal gobernuak, "Eusko Jaurlaritzak" beste izenez,

bere gain titulu haien izendapena, Nabarran, beranduago, bertako gobernuak egin zuen

ONDO-SOLAS

Page 81: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

bezala. IIB" sakontze mailako titulua, laster kendu zuten, "O" mailakoa, aldiz, EGA izenekoa

bilakatu.

EGA (Euskal Gaitasun Agiri) hortan, oinarrizko kontenitu kulturalak, euskal geografia,

historia eta literatura, bazter uzten ziren, hizkuntzari buruzko azterkamoldeak zehatzago

egin gogo zituzten (diktaketa, burutze proba, aukera anitzeko galderak, eskutitza, hitzak

asmatu, hitzak aukeratu...).

Horietako ariketa batzuk, Eusko Jaurlaritzaren bidez Bilbora etorritako ingeles batek

ekarri zituen. Metodologia aldetik munta handikoena ez dakit, baina sonatuena, bederen,

EGA aztertzaile bilkuramoduari zegokion, non-eta aipatu "adituak", munduko ofizio zaharre-

nean bezala, bilkura hasi aintzin ordulari-iratzargailu potente bat jartzen baitzuen mahain

gainean, ororen begirada aluzinatuen aintzinean.

Iparraldean eta Nabarran ez bezala, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, Estatutuaren

Euskadi hortan, euskara, irakaskuntzatik batipat, sozializatu den neurrian, euskal hiztun,

irakasle eta tituludun gehiago direlarik gogor eta zailduz joan dira, bai EGA azterketak,

baita irakasleen erizpideak ere.

Gauzak horrela, loria gaitezen testu honen plazaratzeaz eta autoreak erakutsi duen

kalipuaz gidaliburu hau bururatzean. Helburua, euskara guti eta gaizki dakitenei EGArako

bidea erraztea izan da, ustez-eta gidatzeko karnetetan bezala, egiazko Ikasketa, titulua

eskuratu eta gero hasten dela.

Sinforino Barbarin eta Ana Isabel Larrabeiti

EUSKARA IKASTEKOAK

ATXAGA, Bernardo; 1991: Behi euskaldun baten memoriak, Pamiela, Iruña.

EPALZA, Aingeru; 1998: Ur uherrak, Pamiela, Iruña.

MAUPASSANT, Guy de; 2000: Fantasiazko ipuinak, Ibaizabal.

MITXELENA, Salbatore “lñurritza”; 1958: Unamuno ta Abendats, Graf. Darracq.

MOKOROA, Justo M.; 1990: Ortik eta emendik. Repertorio de locuciones del habla

popular vasca, (1 eta 11), Labayru / E.J. / Etor.

BALIABIDEAK

Page 82: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

URRESTARAZU, A IIUmandill; 1955: Gramatica vasca, Itxaropena.

EGA PRESTATZEKOAK

A.A.; 2002: EGA. 2001eko eta 2002ko azterketak, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

BOSTAK BAT TALDEA; 1996: Hiztegia hiru mila, euskara-gaztelania/gaztelania-euskara,

Adorez.

ELHUYAR K.E.; 2000: Elhuyar hiztegia: euskara-gaztelania/castellano vasco, Usurbil.

OLAZAR, L. M.; 1983: E.G.A. titulurako ariketak (eta euskal esamoldeak).

SARASOLA, Ibon; 1996: Euskal hiztegia, Kutxa, Donostia. URRUJULEGI, Jon, 1999:

Sinonimoen kutxa: sinonimo eta antonimoen hiztegia, Elhuyar.

ZUBIMENDI, J.R.; ESNAL, P.; 1993: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

ZUBIRI, l.; ZUBIRI, E.; 2000: Euskal gramatika osoa, Didaktiker, Bilbao.

AURKIBIDEA

SARBIDEA 2EGA zer den 3Zertarako EGA? 3EGAren baliokideak 4Azterketaria 4Aztertzailea 5EGA azterketa 5Azterketaren zailtasunak 6EGA azterketaren atalak 7Azterketaren emaitzak 7Gora jotzea 8

ERRAN DUT, ERRANEN ETA ERRANGO 9ATARIKO PROBA 15

Nola erantzun 16ARAU OROKORRAK 16AHOZKO HIZKERA 19

Page 83: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

LEXIKO 19MORFOSINTAXIA 20EUSKARA BATUA 21IRAKURMENA 22NOZIOAK 23

KONTUAK ETA PASADIZOAK 25Ikastaldia hasi aurretik 25Ikastaldian 26Idatzizkoan 27Ahozkoan 28Eta gero...? 30

AZTERKETA IDATZIA 31Entzutezko ulermena 31

ADIBIDEAK 31Irakurriaren ulermena 33

KONTUAN HARTZEKOAK 34ADIBIDEAK 35

Idazlana 38KONTUAN HARTZEKOAK 38

Esaldiak berridatzi 40 KONTUAN HARTZEKOAK 40

Sinonimoak 44KONTUAN HARTZEKOAK 44

...ETA ZER DIO MURPHYK? 47AHOZKO AZTERKETA 50

KONTUAN HARTZEKOAK 50KOHIKO ARAZOAK 51

IKASTEN IKASIZ 53Hitzak 53

BERBAK 53BERBOAK 56Aditzen eskema 56Adibideak Indikatiboa: aditz lokuzioak 57Indikatiboa: ustea 57Baldintza 57

ERREALA 57IRREALA 57

Ahalera 58Subjuntiboa 58Aditz trinkoak 58Aditzak ikasteko moduak 58

Idazlanak 59BELTZARENA 60ITZULTZAILEARENA 61Adibideak 62KONTUAN HARTZEKOAK 64Puntuazioa 64

Page 84: Zelan Atera EGA Euskara Jakin Barik

Erdarakadak 65Lexikoa 66 Sintaxia 66Aditza 67 Izen sintagma 68Eta besterik 70Galdera sorta 70Bai ikasi ere! 71Hondarreko instrukzioak 71

ONDO-SOLAS 74BALIABIDEAK 75

Tituluen sukarraldian bizi gara: zenbat titulu, hainbateko balioa. Baina, EGA lortu

dutenek ba omen dute zenbait aje, hutsune eta gabezia: titulua lortu eta handik gutxira

sakontze, bizkaiera eta birziklatzeko ikastaroak egin behar dituzte. Bietako bat edo tituluak

erakusten duen maila ez da nahikoa edo EGA eskuratzeko prozesu osoa (euskararen

irakaskuntza barne) txarto bideratuta dago.

Liburuxka hau ez da euskara ikasteko metodoa eta, ondorioz, nahiz eta ikasleak handik

eta hemendik zerbait aprobetxagarri aurkitu, ez du euskara ikasteko balio. Bai, ordea,

azterketaren bide ezkutuak eta gorabeherak hobeto ezagutzeko. Lan hau euskara

azterketariei begira dago: titulu bat lortu behar gorria dutenei, euskara ikasteari orduak,

hilabeteak eta urteak eskaini dizkioten horiei, ezein titulu nahi ez, baina behar duten

euskaldun zaharrei... Beti ere, kontuan izanik, titulua izan zein izan ez, nahi izanez gero

euskaraz dakitenak baino ezin erabili lezakeela, ez dakitenak, ordea, nahita ere, inolaz ez.