Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

12
ZEINU GRAFIKOAK eta azalpen grafikoak

description

Zeinu grafikoaen eta Logotipoen TEORIA azaltzen da.

Transcript of Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

Page 1: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

ZEINU GRAFIKOAK

eta

azalpen grafikoak

Page 2: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

ZEINU GRAFIKOAK ETA MARKAK

Gaur eguneko gizartean hainbat irudi erabiltzen dugu mezuak azaldu eta adierazteko. Irudi batzuk informatzeko erabiltzen dira, beste batzuk mezuak azaltzeko eta beste asko sentimenduak adierazteko. Artistek euren adierazpenak egiteko irudiak erabiltzen dituzte.

Mezuak adierazteko erabiltzen diren irudi hauek leku askotan aurki ditzakegu: trafiko seinaleetan, merkataritza zentroetan, garraio publikoetan, publizitatean, koadroetan, produktuen ikurretan edo ohar-azalpenetan, ordenadoreko menuetan, telebistan, e.a. Irudi bakoitzak bere mezua adierazten digu.Badaude informazioa, debekua edo arriskua adierazteko erabiltzen diren zeinu edo sinboloak ere, irudiak azken finean.

Page 3: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

Irudi bat sinplea denean eta ikuslegoari mezu argi bat adierazteko helburuarekin egiten denean, zeinu bezala kontsidera dezakegu. Zeinuen diseinua ikus elementu gutxi eta egitura sinpleak erabiliz egiten da.

Zeinuak egiteko oinarrizko forma geometrikoak dira gehien erabiltzen diren formak: karratua, laukia, zirkulua edo triangelua. Era honetan, ikusleak zeinua era errazean behatu, ulertu eta gogoratuko du.

Page 4: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

KOMUNIKAZIOA PLASTIKA eta IKUS HIZKUNTZAN

Gizakion arteko komunikazioa era askotakoa izaten da: idatzizkoa, ahozkoa, soinuen eta musikaren bidezkoa edota irudien bidezkoa. Komunikazioa gertatzeko funtsezkoa da prozesuan parte hartzen dutenek erabilitako hizkuntza ezagutu eta ulertzea, era honetan, hartzaileak ongi ulertu ahal izango du igorleak azaldu nahi duen mezua.

Komunikazio ekintza bat gertatu ahal izateko ondorengo eragileek parte hartu behar dute:

1. HELBURUA:mezu bat azaldu edo adieraztea.

2. MEZUA: irudiak adierazten duena. Igorleak hartzaileari azaldu edo adierazi nahi dion informazio, ideia edo sentimenduen multzoa da.

3. HARTZAILEA: irudiaren ikuslea

4. IGORLEA: irudiaren egilea

5. KODEA: mezua adierazteko erabilitako hizkuntza da. PLASTIKA ETA IKUS HIZKUNTZAri dagokionez, hauek dira kodea eratzen duten elementuak: puntuak, lerroak, formak, koloreak, konposaketa, irudia lortzeko erabilitako teknikak etab.

6. BIDEA: marrazkiak, kartelak, koadroak, komikiak, telebista, zinema etabTESTUINGURUA: komunikazioa ematen den ingurunea, parte hartzaileen ezaugarriak, adina, arraza etab

Page 5: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

INGURUNEKO seinaleen kodeak

Orokorrean, inguruneko seinaleek kode edo hizkuntza berezi bat erabiltzen dute. Seinalearen formak eta koloreak alde batetik, eta seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak bestetik, dira hizkuntza berezi hau zehazten duten elementuak.

Seinalearen formak eta koloreak

a) LAUKIA ala karratua (urdina): INFORMAZIOA adierazteko.

Laukia ala karratua INFORMAZIOA adierazteko erabiltzen da. Laukia urdin kolorekoa izaten da eta barneko elementuak zuriz adierazten dira. Batzuetan barneko irudia beltzez adierazten da hondo zuriaren gainean.

Page 6: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

b) Triangelua (gorria): ARRISKUA adierazteko.

Triangelua ARRISKUA adierazteko erabiltzen da. Triangeluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.

Page 7: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

c) Zirkulua (gorria): DEBEKUA adierazteko.

Zirkulua DEBEKUA adierazteko erabiltzen da. Zirkuluaren kanpoko lerroa gorri kolorekoa da eta barneko elementuak beltzez adierazten dira hondo zuriaren gainean.

Page 8: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

• Seinalean agertzen den irudiaren ikus elementuak Seinaleen helburua ikusleak modu arin eta errazean mezua bereganatzea da, beraz, agertu behar den irudiak ezin du xehetasun askorik izan, bestela ikusleak denbora galduko luke xehetasun horiek begiratzen.

• Seinalean autoa eta irristadaren irudiak oso modu eskematikoan adierazi dira, oso era sinplean. Irudia lerro eta forma geometriko sinplez adierazita dago. Koloreak ere oso sinpleak dira, beltza hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitatekoen sinplifikazioa dira.

• Seinale honetan ere irudia oso modu eskematikoan adierazi da, oso era sinplean. Irudia lerro eta forma sinplez adierazita dago. Kolore beltza erabili da hondo zuriaren gainean. Forma hauek errealitatekoen sinplifikazioa dira.

Page 9: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

Ikurrak edo Logotipoak

• Ikurrak (edo logotipoak) zeinu grafiko mota bat dira. Ikur edo logotipoek euren mezua berehala adierazteko gaitasuna dutenez gero, gaur egun, zeinu grafikoen erabilera eremu guztietara hedatu egin da.

Ikurra edo logotipoa, irudia eta testua integratzen dituen zeinu grafikoa da. Produktu desberdinetan agertzeko bereziki diseinatuak izaten dira ikur hauek. Ikurren helburua adierazten den marka, enpresa edo zerbitzua identifikatzea da.

Page 10: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

• Ikur bat gogoratzeko erraza baldin bada, ikusleak ikurra berriro ikusterakoan, adierazten duen marka, enpresa edo zerbitzua berehala identifikatuko du, beraz, ikurrak bere helburua bete duela esan genezake.

Page 11: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

• Ikur edo logotipoen diseinuan erabili ohi diren ikus elementuak sinpleak dira, hau da, oinarrizko forma eta koloreak. Era honetan, ikusleak modu arin eta errazean gogoratuko du irudia eta berehala identifikatuko du adierazten duen markarekin.

Page 12: Zeinu grafikoak eta Logotipoak_TEORIA_1ebaluaketa

• Ikurrak ikuslearen arreta erakarri behar du bere helburua ongi betetzeko.