Zein Polita Naizen Aurkezpena

31
Zein polita naizen! Kantari goaz! Goazen jolastera! Bazen behin…

description

gorputzaren inguruko multimedia bat. Bertan, abestiak eta ipuin bat daude.

Transcript of Zein Polita Naizen Aurkezpena

Page 1: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Zein polita naizen!

Kantari goaz!

Goazen jolastera!

Bazen behin…

Page 2: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Kantari goaz!

Riki riki

Lehenengotxo hori

O, bugi bugi

Mugitu gorputza

Pozik

Page 3: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Kantari goaz!Riki riki

Xalala, xalala,Riki riki, riki rikiXalala, xalala,Riki ri, riki riDutxan dardaraka Ur hotzarekin (bis)

Hartu esponjaTa xaboitu,Burua busti,Igurtziz garbitu Zilbor eta titi,Gira bira ipurdiaMugituz beti,Bi oinetan bukaera,Ez dago gaizki.

Xalala, xalala…

Hartu esponja Ta xaboitu…

Xalala, xalala…

Page 4: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Kantari goaz!Pozik

Bi begi eder ditut zuek ikusteko,Bihurri keinua egiteko,Ahoa sekretu handiak kontatzeko,Ja, je, ji barre egiteko,Eskuak zuei bostekoa emateko,Bi besoak besarkatzeko,Hankekin arin euripean korri egin,Putzuetan saltoka zuekin

Poz-pozik, bizi bizi naizMarisorgina polit-politaPatxoak jaso, muxutxuak emanZoriontsuena munduan.

Bi begi eder ditut zerua ikusteko,Hodeien formak asmatzeko,Ahoa txistuka aritzeko,Kukuari kuku egiteko,Eskuak elurrezko panpina egiteko,Bi besoak fandangorako,Hankekin jausi matxinsaltoarekin,Kanta dezagun elkarrekin

Poz-pozik, bizi bizi naiz… (Bis)

Page 5: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Kantari goaz!Lehenengotxo horiLehenengotxo hori, punta behatz hori,Beste guztien artean lodia da hori. (X2)

Bigarrentxo hori, punta behatz hori,Beste guztien artean bizkorra da hori. (X2)

Hirugarrentxo hori, punta behatz hori,Beste guztien artean luzea da hori. (X2)

Laugarrentxo hori, punta behatz hori,Beste guztien artean alferra da hori. (X2)

Bostgarrentxo hori, punta behatz hori,Beste guztien artean txikia da hori. (X2)

Page 6: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Kantari goaz!Mugitu gorputza

Aspaldian astoratuta daukatGorputz osoa,Egunsentitik iluntzerartekoDardarizoa,Bihotza ari zait bom, bom, bomEtengabean bom, bom,Goitik behera eta behetik gora,Dantzatzeko gogoa!!!

Hasi da burua,Sorbaldak, ukondoak, eskuak,Segidan gerria,Aurrera atzera ipurdia,Gero oinetara,Batetik bestera bai!!!

Aspaldian astoratuta daukat…

Hasi da burua…

Page 7: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Kantari goaz!

O bugi, bugi

O, bugi, bugi bugi, bai! (x3)Parapapapapa!

Hau da nire behatza, hau da beste behatza,Hau da nire eskua, hau da beste eskua,O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai!Parapapapapa!

O, bugi, bugi, bugi, bai!...

Hau da nire begia, hau da beste begia,Hau da sudur punta, hau aho zuloa,O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai!Parapapapapa!

O, bugi, bugi, bugi, bai!...

Hau da belarri bat, eta hau da beste bat,Burua beheraka, burua gorakaO, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai!Parapapapapa!

O bugi, bugi, bugi, bai!...

Hau da nire ukondoa, hau beste ukondoa,Hau da nire sorbalda, hau beste sorbalda,O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai!Parapapapapa!

O, bugi, bugi, bugi, bai!...

Hau da nire hanka, hau da beste hanka,Hau da ipurdia, berriz ipurdia,O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai!Parapapapapa!

O, bugi, bugi, bugi, bai!... (x2)

Page 8: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Bazen behin…

MARI KANELA

Ipuina entzun eta irakurri.

Ipuina irakurri

Page 9: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Behin batean bazen Mari kanela deitzen zioten neska txiki bat. Aitonak jarri zion izen xelebre hori, eta zergatik?, bada, kanela-zotza izugarri gustatzen zitzaiolako Mari Kanelari.

Mari Kanela oso neska bihurria zen eta ohitura itsusi bat zeukan: barra-barra esaten zuen gezurra. Gezurrak bata bestearen atzetik esanez ibiltzen zen beti. Behin, txokolate almendraduna hartu zuen sukaldeko armairutik eta barra osoa jan zuen berak bakarrik.

Page 10: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Ama txokolatea falta zela konturatu zenean, Mari Kanelari galdetu zion:

-Aizu, Mari Kanela, txokolate almendraduna falta da armairutik. Zuk jan al duzu?

-Nik ez, ama! –esan zuen Mari Kanelak.

Page 11: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Eta gezur hori esan orduko, sudura azenario handi bat adina hazi zitzaion. Izan ere, gezurra esaten zuen bakoitzean, gorputzeko atal bat hazten zitzaion Mari Kanelari. Horregatik, oso erraza zen jakitea noiz ari zen gezurretan.

-Orain ere gezurra esan duzu, Mari Kanela –esan zion amak-. Begira nolako sudurra hazi zaizun. Azenario handi bat dirudi.

Page 12: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Mari Kanela beldurtu egin zen bere azenario-sudur itsusi hura ikusi zuenean, eta, estu eta larri, egia esan zion amari.

-Neu izan naiz, ama, neu izan naiz… Neuk jan dut txokolatea.

Egia esan zuenean, lehen bezalaxe jarri zitzaion sudurra berriz ere.

Page 13: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Hurrengo egunean, ikastolara zihoala, txori batzuk ikusi zituen zuhaitz baten adarretan txorrotxioka kantari, eta haiekin jolasean hasi zen Mari Kanela. Txoriak harrapatu nahian salto eta brinkoka hasi zen, eta putzu-zulo batzuetan sartu zen konturatu gabe.

-Mekatxis! Zapatak zikindu zaizkit! –esan zuen.

Egun hartan berandu iritsi zen ikastolara Mari Kanela, eta zapatak lokatzez zikin-zikinak zituela gainera.

Page 14: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Ikastolan zain zeukan andereño Mari Petral. Haserre zegoen beste askotan bezala. Horrexegatik deitzen zioten Mari Petral andereñoari, beti haserre eta petral zegoelako.

-Zergatik etorri zara hain berandu? –galdetu zion kopeta ilunez andereñoak Mari Kanelari.

-Ba, ba… amatxorekin sendagilearengana joan naizelako –esan zion Mari Kanelak.

Page 15: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Eta gezur hori esatearekin batera, burua kalabaza bat adina hazi zitzaion. Orain kalabaza-burua zuen Mari Kanelak.

Andereño Mari Petralek errieta egin zion Mari Kanelari:

-Aizu, niri ez esan gezurrik gero!

-Nik ez dizut gezurrik esan, andereño –erantzun zion Mari Kanelak.

Page 16: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Eta gezur hori esan zuenean, eskuak ikaragarri hazi zitzaizkion. Orain atzapar bihurtuak zituen eskuak Mari Kanelak, eta nolako atzaparrak gainera!

-Aizu, eta nolatan zatoz hain oinetako zikinekin? –galdetu zion gero eta petralago andereño Mari Petralek.

-Ba, ba… gaur goizean amak ez dizkit oinetakoak garbitu eta… -erantzun zion Mari Kanelak urduri.

Page 17: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Eta gezur hura esan ahala, gorputz osoa hazi zitzaion. Neska erraldoi-jigante bihurtu zen Mari Kanela.

Andereñoa beldurtu egin zen Mari Kanela hainbeste hazi zela ikusi zuenean. Bera baino handiagoa zen!

-Baina, baina, zer gertatzen zaizu, Mari Kanela? –esan zuen andereñoak.

-Ba, ba, zuri beldur handia dizudala, beti errietaka eta petralduta egoten zarelako, eta gezurrak esan dizkizut. Horregatik hazi zait burua kalabaza bat adina eta horregatik hazi zaizkit eskuak eta gorputz osoa.

Page 18: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Eta Mari kanelak egia esan zuen, eta egiak bere ezpainetatik atera zirenean, txikitu egin zitzaizkion eskuak, eta burua, eta gorputz osoa ere bai. Lehen bezalaxe geratu zen, txikia eta polita.

Handik aurrera Mari Kanelak ez zuen gezurrik esan. Eta andereñoak ere ez zion gehiago inori arrazoirik gabe errietarik egin, ez Mari Kanelari ez beste inori.

Page 19: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Hori hala bazan, ez bazan,

Sar dadila kalabazan,

Baina zuk badaezpada gezurrik ez esan.

Page 20: Zein Polita Naizen Aurkezpena

MARI KANELAK TXOKOLATE BARRA BAT HARTU ZUEN ARMAIRUTIK ETA OSO-OSORIK JAN ZUEN.

Page 21: Zein Polita Naizen Aurkezpena

-ZUK HARTU AL DUZU TXOKOLATE ARMAIRUTIK? –GALDETU ZION AMAK.

-NIK, EZ –ERANTZUN ZUEN MARI KANELAK.

Page 22: Zein Polita Naizen Aurkezpena

ETA GEZURRA ESAN ZUELAKO, SUDURRA HAZI ZITZAION MARI KANELARI.

Page 23: Zein Polita Naizen Aurkezpena

BAINA GERO EGIA ESAN ZION MARI KANELAK AMARI, ETA SUDURRA LEHEN BEZALAXE JARRI ZITZAION.

Page 24: Zein Polita Naizen Aurkezpena

HURRENGO EGUNEAN TXORIEKIN JOLASEAN IBILI ZEN MARI KANELA ETA BERANDU HELDU ZEN IKASTOLARA.

Page 25: Zein Polita Naizen Aurkezpena

MARI KANELA, ZERGATIK ETORRI ZARA HAIN BERANDU? –GALDETU ZION ANDEREÑOAK.

ETA MARI KANELAK GEZURRA ESAN ZION.

Page 26: Zein Polita Naizen Aurkezpena

GEZURRA ESAN ZUELAKO, BURUA KALABAZA BAT BEZALA HAZI ZITZAION MARI KANELARI.

Page 27: Zein Polita Naizen Aurkezpena

ANDEREÑOARI HURRENGO GEZURRA ESAN ZIONEAN, ESKUAK HAZI ZITZAIZKION MARI KANELARI.

Page 28: Zein Polita Naizen Aurkezpena

BESTE GEZUR BAT ESAN ETA ERRALDOIA BEZALA HAZI ZEN MARI KANELA.

-ZER GERTATZEN ZAIZU? –GALDETU ZION ANDEREÑOAK.

Page 29: Zein Polita Naizen Aurkezpena

MARI KANELAK EGIA ESAN ZION ANDEREÑOARI, ETA LEHEN BEZALAXE GERATU ZEN, TXIKIA ETA POLITA.

Page 30: Zein Polita Naizen Aurkezpena

MARI KANELA, MARI KANELA

IPUIN HAU BUKATU DELA!

Page 31: Zein Polita Naizen Aurkezpena

Goazen jolastera!

Puzzlea

Irudiak eta hitzak