zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

58
ezkerlanean, elkarlanean Zarautz Udal Hauteskundeak 2011 ezkerlanean, elkarlanean 1

description

2011ko udal hauteskundetarako aurkezten dugun egitarau osoa, Aralar - ezker batua koaliziotik

Transcript of zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Page 1: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

ezkerlanean, elkarlanean

Zarautz

Udal Hauteskundeak 2011

ezkerlanean, elkarlanean 1

Page 2: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Udal Hauteskundeak 2011.ko ProgramaAurkibidea

ZARAUZTARRON ARAZOAK GURE LEHENTASUNA....................3ZARAUTZ LANGILEA ERE BADA..............................................5

Lana...................................................................................5kooperatibismoaren promozioa............................................6Enplegu berdeak.................................................................6Merkatari txikiei laguntza....................................................7

ZARAUTZERAKO BESTE EREDU TURISTIKO BAT......................7NEKAZARITZA......................................................................8HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA, PERTSONEN ZERBITZURA......11

Zarautzerako hirigintza eredu jasangarri bat.......................12ZARAUTZEN MUGITZEKO BESTE ERA BAT.............................15BENETAKO ZARAUTZ JASANGARRIA.....................................16

Hondakinen kudeaketa.....................................................................17Zaratak................................................................................................17Ura........................................................................................................18Eremu naturalak................................................................................18Energia................................................................................................18Herriko parkeak eta lorategiak.......................................................19Bestelakoak........................................................................................19

UDALA...............................................................................20Herritarren arreta eta modernizazioa..................................20udalak antolatzeko eta kudeatzeko proposamena................21pertsonaleko politika.........................................................21

GURE SEGURTASUN PROPOSAMENA....................................22EKONOMIA TOKIKO IKUSPEGITIK.........................................24

udalen zerga sistema.........................................................27Udal kontratazioak.............................................................28elkartasunezko ekonomia...................................................28

HERRITARREN ZERBITZUAK.................................................30Hizkuntza politika..............................................................30Hezkuntzari buruzko proposamenak...................................31kulturarako irisgarritasunak giza emantzipazioara darama. .32udala gazteena ere bada....................................................33kirolak..............................................................................34Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eraikitzen.........35

Sexu aniztasuna.................................................................................36Haurtzaroari arreta berezia................................................36Immigrazioa......................................................................37

Harrera................................................................................................37Integrazioa..........................................................................................38

GIZARTE EKINTZA, BATEGINDAKO HERRIAK NAHI DITUGU.....39Pertsona zaharrak, lehen mailako herritarrak......................40

PARTE-HARTZEA KUDEAKETA METODO GISA........................40ZARAUTZ MUNDUKO HERRIEKIN BAT...................................42GARAI BERRIAK BAKEA ETA BERADISKIDETZARAKO..............43

ezkerlanean, elkarlanean 2

Page 3: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

ZARAUZTARRON ARAZOAK GURE LEHENTASUNA

Zarautz ez da irla bat, krisi ekonomikoak herritarrak eta udala bera egoera zail batean jarri ditu; enpresa batzuk itxi egin dira edo langile kopurua murriztu dute eta, ondorioz, langabeen kopurua gora egin du, 2011ko martxoan 1296 langabetu zeuden gure herrian, 659 emakumezkoak eta 639 gizonezkoak.

Ingurumen krisiak eragiten gaitu, mundu mailako beroketak itsasoaren mailaren igoera ekarriko du eta horrek Zarautzen hondartzaren desagerpena suposatu dezake. Alderdi batzuk hainbeste maitatzen dituzten azpiegitura erraldoiak ere hurbiletik ukitzen gaituzte, A8 –ren 3. erraiak zarata eta kutsaduraren arazoa areagotuko luke Zarautzen eta Zubieta-ko errauste plantak kutsadura iturri kezkagarri bat izango da gure herritik 12 kilometrotara.

Instituzio eta politikarien sinesgarritasun krisia ere badago geurean, Udalarekiko mesfidantza oso hedatua dago, eta horrek zaildu egiten du partaidetza prozesuak abiaraztea, bestalde politikari guztiak berdin jokatzen dutelako ustea zabalduta dago, gure kasuan 4 urtez alderdi gehienek Udal gobernua konpartitzeak uste hori lagundu ahal izan du.

Kulturaniztasuna eta aniztasun etnikoa erronka berriak dira Zarautzen, errealitate hori gure elkarbizitzan txertatzen jakin behar dugu.

Besteak beste, hauek dira hurrengo 4 urteetan aurre egin behar diegun hainbat erronka, alde batera utzi gabe, herri honek hainbeste desiratzen duen baketze eta normalizazio politikoa.

Lan ildoak dokumentu honetan biltzen saiatu gara Aralar eta Ezker Batuan. Gure ustez, tokian bertan jardutea globalean eragina izateko modurik onena da, baina jakitun gara jardun hori ia ezinezkoa dela udalak ez badira behar adina tresnez hornitzen. Eusko Jaurlaritzak egin nahi duen udalen legea, gure iritziz, ezinbestekoa da udal askok duten egoera kaotikoari irtenbidea aurkitzeko. Herritarrek gardentasuna eskatzen dute, administrazioen arteko koordinazioa, toki mailako zerbitzuak, erabakietan parte hartzea… Eta etorkizuneko legean horixe bera gauzatu beharko litzateke. Ez dugu ahaztu behar udala dela herritarrei arreta zuzenean egiten diena eta herritar horiei, hain zuzen, zor diegula gure jardun politikoa.

Konplexurik gabeko elkarlanean sinesten dugu, errespetutik eta ideien aniztasunetik. Politika, etikaren adar baten moduan ulertzen dugu, ongizate orokorraren helburua lortzeko elkarrizketa eta desberdinen arteko akordioak bilatu behar dituena.

Programa hau prestatzeko, Udal Gobernuan lau urtetan eduki dugun esperientzia erabili dugu. Legealdi honetan proposamen asko aurkeztu ditugu udal jardueraren arlo guztietan, batzuk aurrera egin dute, beste batzuk ez, baina beharrezkoak eta garrantsitzuak izan dira.

Herritarrekin eta gizarte eragileekin ere bildu gara programa hau prestatzeko, bilerak egin ditugu elkarte anitzekin: auzoetakoak,

ezkerlanean, elkarlanean 3

Page 4: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

merkataritzakoa, jubilatuenak, kultura eta euskara arloan lan egiten dutenak,...etab. Harreman hau ez dugu legealdi bukaeran bakarrik eduki, baizik eta lau urteetan zehar, eta legealdiaren erdian ere auzoz auzoko bilerak antolatu genituen. Emankorrak izan dira bilera horiek Zarauzko herritarren eta taldeen kezka nagusiak zuzenean ezagutzeko, eta horrek Programa honen lehentasunak finkatzeko balio izan digu.

Maiatzaren 22an aukera bat eskaintzen diogu Zarauzko herriari Krisiaren ondorioei ezkerretik irtenbideak eskainiz, herriaren eta herritarren aniztasunaren errespetutik, konfrontazioa eman behar denean konfrontatuz, baina gertukoekin eta urrutikoekin akordioak bilatzeko gaitasunarekin.

.

ezkerlanean, elkarlanean 4

Page 5: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

ZARAUTZ LANGILEA ERE BADA

Munduko krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturazko krisia, historiaren beste egoera eta garai batzuetan bezala, sistema kapitalistaren oinarrian dauden kontraesan sozial sakonak agerian uzten dituena.

Krisia Euskal Herrira baita Zarautzera ere iritsi da. 2006an oso langabezi tasa baxua zegoen Zarautzen, 691 langabetu zeuden errejistratuta, eta 5 urtetan bikoiztu egin da kopurua, 1298 pertsona daude gaur egun langabetu bezala errejistratuta. Egoera honi gehitu behar diogu enpresa askoren Enplegu Erregulazioko Espedienteak, lanaren behin-behinekotasuna, ezkutuko ekonomia, etab.

4 urte hauetan Aralar-Ezker Batua taldeak, udaletik, langileon eskubideak defendatu ditugu etengabe, udal langileon komenioa, Udalhitz, onarpena defendatu dugu, lan-soldaten jaitsieren kontra bozkatu dugu, udal eraikinak garbitzen dituzten langileen baldintzen negoziazioetan parte hartu dugu beren egoera duintzeko, Udal Elkarteak lan sustatzeari bideratzen dion aurrekontua gehitzeko proposamenak aurkeztu ditugu eta sindikatuek lan eskubideak defendatzeko deitu dituzten greba orokorretan parte hartu dugu.

Irtenbiderik ez dagoela mezuaren aurrean, Aralar eta Ezker Batuak, ezkerrak, ezetz esan behar du. Ezkerrak, altxatu egin behar du eta ezezkoa esan. Errezeta ekonomiko zuzenago gehiengo sozialarentzat, langileontzat behar ditugu, eta formula horietan oinarritutako ekonomi politika berri bat aldarrikatzen dugu.

Egungo ekonomiaren ereduaren oinarrian hauek guztiak daude: pertsona aberatsenei zergak arintzea, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatzea eta ituntzea, gizarte zerbitzuak finantzatzeko moduan koordainketa ezartzea, garraio politika errepideak eta errepideak sortzean oinarritzea, eta goi mailako kultura politika bultzatzea, alde batera utzirik aberastasunaren birbanaketa, krisiak kalte handiena eragindakoei urgentziazko babesa ematea edo ingurumenaren, kalitateko garraio publikoaren edo euskara garatzearen aldeko edozein aztarna.

Lana

Zarautzen saldu ohi den gure herriaren irudia ez bezala gehienak langileak gara eta herri langilearen izaera hori erreibindikatzea beharrezkoa da, ahalmena duten udatiar balneario esteretipoaren aurrean. Tokiko garapen jasangarri baterako beharrezkoa da enplegu egonkor eta eskubideduna sortzeko estrategiak hartzea, ekimendun espiritua sustatzea, kolektiko gutxietsiek enplegua lortze eta lan aldakorraren merkatura egokitze aldera eta, nola ez, diskriminazioaren eta gizarte-esklusioaren aurkako borroka eta ekonomia sozialaren sustapena.

Konpromiso hau posible egin ahal izateko ondorengoa proposatzen dugu:

ezkerlanean, elkarlanean 5

Page 6: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Enpleguaren aldeko mahai soziala sortzea aldarrikatzen dugu, sindikatuak, enpresa txikiak, autonomoak, ostalariak, merkatariak eta beste agente batzuk bilduko dituena, udal taldeekin batera herrian enplegua sortzeko estrategia prestatu eta bereziki ekonomia soziala eta lanbide berdeak bultzatuko dituena.

Udalaren partehartze aktiboa Lanbideren enplegu planetan eta Laneratzeko formazio politiketan.

Zentzu honetan UET Udal Eskola Tailer berri bat sortzea eskatzen dugu, Vista Alegreko Torreoia birgaitzea edo biotopoaren inguruko birgaitzea, bezalako ekintzak aurrera eraman ditzakeenak.

giza eta ingurugiro ikuspegitik garapen orekatu eta jasangarriaren bila lan egiten duten enpresa iniziatiben sormena babestu. Ekoizpen garbiko energia berrigarrien aprobetxamenduko teknologiak etorkizunerako sektore ekonomikoak dira, eta Zarautzen presentzia handia izan dezaten, aldeko apustua egiten dugu.

Lana lortzeko orduan arazo larrienak dituzten giza taldeak lehenetsiko ditugu, (emakumeak, gazteak, 45 urte baino gehiagoko helduak, epe luzeko pertsona langabeak, etrokinak, ezintasunen bat duten pertsonak…) politika aktibo guztietan, kontrataziorako laguntzak barne.

Ezkutuko ekonomia murrizte aldera, JEZren inspekzioa indartuko dugu.

Udalak, soldata murrizketarik gabeko 35 orduko lanaldiaren alde egotea proposatuko dugu.

kooperatibismoaren promozioa

Ikuspegi progresista batetik ekoizpen eredu ideala langileek beren enpresa kontrolatzen dutena da, bazkide lana kooperatiba edo giza ekonomia izenarekin ezagutzen dena. Ekonomia sozialetan iniziatiben babes eta sustapen politikak ezarriko ditugu, langileen partaidetza enpresan eta enpresa aktibitate solidarioren mekanismo gisa. Horretarako ondoko neurriak jarriko ditugu martxan:

Ekonomia sozialeko enpresak eratzeko babes teknikoa. jarduera hasieran dirulaguntzak Udal kontratuen publikoen baldintza pleguen balorazioa. Enpresa hauek sustatzeko langabetuen formazio eta kontzientziazioa,

enpresa kudeaketan langileen partaidetzarako metodo gisa.

Enplegu berdeak

Krisi ekonomikoaz gain, ingurugiro krisia ere badugu, horregatik beharrezkoa da ingurugiroa errespetatuz, aberastasuna eta lana sortzen duten jarduera ekonomikiak indartzea, hau da “enplegu berdea”.

Jarduera ekonomikoak baliabide naturalen erabilera iraunkorrerantz berbideratzea, inguruneak biziberritzeko duen gaitasuna gainditu gabe eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarteari begira erabilgarria den lanaren sorrera sustatzea.

Teilatu publikoetan eguzki plakak jartzeko programaren garapena. Udalak, ingurumen eta sozial ikuspegitik errentagarriak diren

enpresak ahutatzeko kriterioak jarri beharko lituzke Iritan ezarri behar diren

ezkerlanean, elkarlanean 6

Page 7: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

enpresak aukeratzeko orduan, sortzen duten langile kopurua eta kalitatea, inbertsio ekonomiko berdinarekin konparatuz.

Merkatari txikiei laguntza

Herriko merkataritza txikia sustatzearen aldeko apustua egiten dugu Aralar Ezker Batua taldean, autoenplegua eta herri eta auzoetako guneen arteko kohesio soziala mantentzeko formula gisa. Herriko jarduera garrantzitsuenetako da eta Alde zaharra eta auzoetako bizitza mantentzeko modurik eraginkorrena. Denda handiek sortzen duten enplegua baino gehiago sortzen dute.

Merkataritzak ere krisiagatik eragina izan du eta Zarautzen paradoxa bat gertatzen da, alde batetik lokal asko hutsik daude eta bestetik errenta prezio altuak dituzte, komertzio berrien sorrera zailduz. Merkatari elkarteekin elkarlanean aritu beharra dago merkatal eskaintza berritu eta dibertsifikatzeko, eta merkatariei gai hauei buruzko aholkularitza eskaini. Bai kanpotik bai barrutik merkatal zentro hauetara iristea erraztu. TAOK ez du laguntzen, beraz neguan TAO eremua asko murriztea proposatzen dugu.

- Merkataritza zentro irekiaren kontzeptua lantzea Murkil merkatarien elkartearekin, hartara, herria bera merkataritza zentro bihurtzeko eta herrian bertan erostea bultzatzeko, PERCOan azaltzen diren neurriak indarrean jarriz.

- Kanpoaldean merkataritza zentro ertainak eta handiak kokatzeko debekua mantendu.;mugikortasun arazoak sortzen dituztelako (autoa), ekologikoki sostenga ezinak direlako eta herri eta hirien desertifikazioa dakartelako. Ildo honetatik Irita eta Tejerian merkataritza jarduera baimenak ondo aztertu beharko dira.

- Merkatariekin batera, herria dinamizatzea eta herritarrak bertan geratzea lortzeko dinamikak jartzea abian.

- Alde zaharreko lokal hutsen errolda bat egitea, beraien alokairua sustatzeko batez ere Kale Nagusian, Santa Marinan eta Herrikobarran eremuetan zentratuz.

- Hileroko azoka herrian erdigunera hurbildu.

ZARAUTZERAKO BESTE EREDU TURISTIKO BAT

Turismoa gure herrian alor ekonomiko garrantzitsuenetako da, horregatik beharrezkoa da bere sozial eta ingurumenen eraginarengatik kontuz kudeatzea.

Zarautzen erakargarritasunik onena bere balore naturalak dira; horregatik eskaintza turistikoaren bihotza horiek babestea izan behar du;Zarautz ingurune pribilejiatua da eta babestutako eremu gisa eskaini behar da. Turismo jasangarriaren printzipioen arabera turismoak ekosistemaren zaintze babes eta zaharberritzerari lagundu behar dio. Horregatik proposatzen dugu:

ezkerlanean, elkarlanean 7

Page 8: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Ostatua eskaintza denboraldi bateko ostatuaren ekipamenduetan oinarritua ahal dela naturan integratuak eta bigarren etxebizitzen promozio bereziki baztertua. Helburu hau lortzeko aukera ona OHZren gaineko gainkarga eta bertakoen etxebizitza propiorako kengarria.

Udal Agenda 21ean aipatzeko gaien artean eredu turistikoa sartu Zarauzko eredu eta eskaintza turistiko politikak ahalik eta partaidetza handiagoarekin egin daitezen.

Espreski Zarautz eta inguruko bizikleta ibilbideak eskaini gure herriko ezaugarri erakargarri gisa. Udaldirako bizikleta mailegu edota errenta sistema bat jar daiteke.

Herriak duen ostatu kapazidadea mantendu behar da, bai kanpin kopuruan eta baita hoteletan.

NEKAZARITZA

Janariaren merkantilizazioaren aurrean, Aralar eta Ezker Batuak herrien elikagaien subiranotasunaren alde egingo dugu eta nekazaritza eta elikagaiak kontrolatzeko ahalmena aldarrikatzen dugu. Jakiekin ezin da espekulatu eta horren aurrean nekazaritza eragiketa komertzial bat baino gehiago dela errebindikatzen dugu. Bizibide bat izateaz gain, ingurunea eta paisaiak babesten ditu, lurraldea kudeatzen du eta sare soziala mantentzen laguntzen du. Horregatik nekazaritzaren paper eta helburu anitzak ezin ditugu ahaztu, eta ohikoa duen elikagaiak sortzeaz gain egiten dituen gainerako lanak ere baloratu beharra daudela ikusten dugu. Benetan apustu sendo bat egin behar da funtzio aniztasun hau garatzeko eta horretarako beharrezkoak diren ekintzak eta baliabideak jarri beharko lituzke administrazioak.

Orain inoiz baino beharrezkoagoa dugu, daukagun elikagai, ekologia eta finantza krisi honen aurrean egoera honetatik ahalik eta sendoen ateratzeko neurriak hartzen hastea. Baserrietako inguruak orain arte bezain txukun eta zainduak egon daitezen eta kalitatezko produktuak geure barne merkatuan ekoiztu eta komertzializatu daitezen gertuko administrazioak neurri zehatzak hartu behar ditu.

Aralar eta Ezker Batuan iritziz, egiten diren planteamendu estrategikoak tokiko baldintza eta baliabideetara hobekien egokitzen diren jarduerak bilatu behar ditu. Guztiz konbentzituta gaude Nekazaritza Familiarra sustatu, berreskuratu eta indartu egin behar dugula, landa- ingurunearen garapena ahalbidetzeko potentzial handia daukalako.

Baserria biziberritu ahal izateko neurri zehatzak hartu beharrean gaude, administrazio ezberdinek dute zeresana sektore honetan baina Aralar Ezker Batua koalizioarentzat sektore hau estrategikoa denez, behar beharrezkoa da udaletik ere ahalegin horretan laguntzea.

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa bultzatzea garrantzitsua ez ezik, lehentasunezko kontua ere bada.

Nekazaritza eta abeltzantzak hainbat alor ukitzen ditu eta Zarautzerako gure proposamenak, ondoren zehazten saiatuko gara:

ezkerlanean, elkarlanean 8

Page 9: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

1.-garaian garaiko eta lekuan lekuko ekoizpenak sustatu:

Horretarako hemen ekoiztutakoa, leku berean merkaturatzeko ahalegina egingo dugu,

-kontsumo taldeentzako azpiegiturak eskeiniz (lokalak, informazioa…)-Nekazal ustiapenen titularren kasuan, herriko azokan partehartzeagatik kobratu ohi den tasaren exentzioa eskatuz.-Beharrezkoak diren tramite administratiboak gauzatzeko burokrazia erraztu eta laguntza eskainiz.-Folkloretik haruntzago, baserritarrentzako tresna baliogarriak izango diren azoka edo salmenta guneak eratuz.

2.-lurrari eta herriari lotutako eredu iraunkorraren aldeko apustua

Lurrari lotutako eta baserri txikien aldeko urratsak eman beharra daude eta gazteen arazo larrienetako bat lur falta denez, Udalak Urkomeren laguntzarekin,

-lurren inbentario bat egin beharko luke, herriko lurren erabilera eta potentzialtasuna kontuan hartuz. -Helburua “lur bankoa” sortzea izango litzake eta bide horretan urtero aurrekontuetan “lur bankoa” hornitzeko diru partida bat jartzea eskatuko dugu, noski nekazaritzarako egokiak diren lurrak erosteko.-Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenak lehentasuna izango dute udalerriko lurrak erabiltzeko.-ekoizpen mota honen garrantzia jakinarazteko kontzientziazio kanpainak sustatuko ditugu (ikastetxeetan, Agenda 21…)

3.- Transgenikorik ez

-Udalak transgenikorik gabeko gunea dela aldarrikatuko beharko luke eta modu horretara modu horretan ekoiztea mugatuko da.

4.-Nekazaritzak enplegu sortzailea izan behar du.

Beheraka doan sektorea izatetik enplegu sortzailea izatera pasa behar luke eta horrek erakunde publikoen inplikazio zuzena eskatzen du.

-Baserritar gazteen lehen instalaziorako egon daitezkeen oztopoak malgutzeko konpromisoa hartzen dugu.-Baserritar gazteak sektorean lan egiten hasi daitezen hobariak, zergen ordainketa frakzionatuak…bultzatuko ditugu.-Udalak ahalegin berezi bat egin beharko luke, lurraren kudeaketa, ingurumen zaintza eta mantenuko hainbat lan, baserritarrez osaturiko elkarte edo kooperatiben bitartez bideratzeko.-Baserrien birmoldaketen inguruan eman daitezkeen iruzurren aurrean, udalak tinkotasunez jokatzeko konpromisoa hartzen dugu, Lurzoruaren legearen arabera, lur hiritarezinari dagokiona zorrotz betez. Ondorioz, beharrezkoak diren neurri koertzitiboak hartzeko prestutasuna dugu.

5.- Bizi baldintza duinak baserritarrentzako

ezkerlanean, elkarlanean 9

Page 10: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Gainontzeko herritarrak bezala, baserritarrek ere bizitza kalitatea izateko eskubidea dute. Administrazio publikoek eta jendarteak, oro har, lurraldearen zati handiena zaintzen duten gizon emakumeak ahaztu egiten dituzte, gigarren mailako bizilagunak balira bezela. Belaunaldien arteko erreleboa gauzatzeko, ezinbestekoa da baserriko bizi baldintzak duintzea.

-Baserri eremuetan ematen diren zerbitzuen egokitasuna bermatu (ura, zaborra, garraioa,…)-baserritarren artean denek erabiltzeko moduko instalaziorik behar izatekotan, baliabideak jarriko ditu udalak (belarra lehortzeko sistemak, makinaria landa garapen elkarteekin elkarlanean, eraldaketarako zentro komunak, salmenta guneak…). -Herri bideak eta pistek behar dituzten mantenu lanak egiteko konpromisoa hartu beharko luke udalak urtero aurrekontuetan diru bat horretarako bideratuz.-Ur tarifa bereiztua aldarrikatzen dugu eta nekazaritzako tarifa etxeko tarifaren %50 izatea eskatzen dugu.-Saneamenduaren kasuan, baserri askotan sare publikorik ez dago, beraz uraren fakturan saneamenduari dagokiona ez kobratzeko eskatuko dugu.

6.- udalaren konplizitatea

Beharrezkoa da instituzio publiko guztiak sektorearen biziberritzean inplikatzea,

-Nekazaritzako gaiak jorratzeko, alor hau udaleko batzorde baten barruan sartzea proposatzen dugu, sektoreari dagozkion gaiak handik bideratzeko.-Nekazaritzako eraikuntzak egiteko orduan, baserritarrek hobariak jasoko dituzte: nekazaritzako gizarte segurantzan kotizatzen dutenei edo jarduera nagusia nekazaritzatik dutenei (ATP) udal tasak ez kobratzea proposatzen dugu. Aparajadoreen eta teknikoen jarrera positiboa sustatuko dugu, legediaren interpretazio malgua eginez.-Udalak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsi beharko luke eta sektorean bertan sortutako ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna eman behar lieke.-Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarren ordezkariekin elkarlana izango da ardatz nagusia.-Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,.. guztietan sektoreko eragileen iritzi eta jarrera aintzat hartzeko konpromisoa hartzen dugu.

ezkerlanean, elkarlanean 10

Page 11: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA, PERTSONEN ZERBITZURA

Lurraldearen zatiko planek (LZP) eskualdeko lurralde antolamendua zehazten dute eta foru aldundien eskumen espezifikoa dira; eta hirigintzako antolamendua udal eskumen erabakigarriena da. Beste alde batetik, azken hamarkadetan aplikatu den lurzoruaren hedatze politikak ekonomiaren eta finantzen arloko krisia sortzean, garatzean eta horretatik ateratzeko orientazio negatiboak izatean izan duen eragina zalantzarik gabea da.

Aralar- Ezker Batua koalizioan uste dugu lurralde eta hirigintza antolamenduaren ereduak errotikako norabide aldaketa izan behar duela. Indarrean dagoen ereduaren oinarriak irauli behar ditu, lurzoruaren sailkapenaren etengabeko hazkunderako sortua baitago, eta, iraunkortasunerako ezinbesteko esparru gisa, urbanizatuta edo artifizializatuta dagoen lurzoruaren hazkundea geldiaraztea ezarri behar du. Edo, gutxienez, ondoren urbanizatua izateko sailkatuta dagoen lurzoruaren hazkundea geldiarazi behar du. Premia hori erakusten duen adibide agerikoena Bizkaiko Foru Aldundiak bideratu duen azken LZPa da: Durangaldeko LZPa, hain zuzen. Izan ere, LZP horretan onartzen da eskualdeko udalerrietan jada beren egiazko beharrak halako hiru baino gehiago dagoela sailkatuta lurzoru urbanizagarri gisa (bai egoitzako erabilerarako, bai eta industria erabilerarako ere).

Urbanizagarri moduan sailkatutako lurzoru guztiari balio handiegia eman zaio artifizialki. Ustezko erakunde sustatzaileek erosi dute, finantza erakundeek %100ean emandako kredituen bidez. Eta bai batzuek, eta bai besteek ere beren balantzeak egokitu dituzte aktibo horien fikziozko balioarekin. Baina soil-soilik finantza aktibo toxiko horien herenek (egiazki beharrezkoa den lurzorua) balio dute benetan balantzeetan jartzen duena. Hori dela-eta, finantza erakunde ia bakar batek ere ez du gainditzen estres testa, aktibo higiezinen ustezko balioari %40ko beherapena ezartzen baitio.

Lurraren sailkapena geldiarazteak edo izozteak eskatuko luke aldaketa sakonak egitea hirigintzarekin lotutako legedian (2/2006 Legea), baina bateragarria litzateke Estatuko legediarekin (2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bategina). Era berean, indarrean dagoen lurralde antolamenduaren gidalerroen eredua berriz aztertzea eskatuko luke, lurzoruaren eskaintzaren zorroztasuna zuzentzeko justifikatuta ez dauden koefizienteak behin betiko ezabatzeko (horiek justifikatzen baitute lurzoruaren eskaintza hirukoiztea). Edonola ere, egungo lurralde antolamenduaren gidalerroekin eta hirigintzako legediarekin ere foru aldundien eskumen diren lurralde antolamendurako tresnak, lurraldearen zatiko planak, LZPak, berriro formulatu daitezke, eta bai udalen eskumen diren hirigintzako antolamenduko figurak ere. Gure proposamena litzateke lurzoruaren sailkapen gehigarria egiteko edozein asmo alde batera uztea, landako lurzoru izanda lurzoru urbanizatu bihurtzeko, eta hirigintzako garapen guztiari norabide berria ematea, dauden hiri egiturak, degradatuta edo tradizionalki ahaztuta daudenak, leheneratzera eta berritzera bideratzeko.

ezkerlanean, elkarlanean 11

Page 12: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Hirigintzako planek gure herri eta hirietarako duten garrantzia nabarmendu behar dugu eta herritarrei ulertarazi behar diegu, plan horiek etorkizuneko herri eta hirien izaera bera baldintzatzen baitute. Herri orekatuagoak eta bizigarriagoak izatearen alde egin behar dugu, herritarrentzako eta bizitzeko herriak egin behar ditugu. Horrenbestez, hirigintzako plangintzak gauzatu behar dira aintzat hartuta gizarte bizitza, eta espazio publikoa aldarrikatuta eta bultzatuta. Hori dela-eta, hirigintzako plangintzak diseinatzean herritarrek parte hartzea aurreikusi behar da.

Inolako zalantzarik gabe, iraunkortasunaren ikuspegia txertatu behar dugu hirigintzaren garapenean, gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna, hori baita gure herriak bizigarriagoak egiteko modu bakarra.

Plangintzak egiteko unean, nahitaez hausnarketa hauek egin behar ditugu: herria eratzeko zein eredu nahi dugu? Norantz joan nahi dugu? Zenbat hazi behar du herriak? Eta, batik bat, zein etorkizun utzi nahi dugu? Lurzoruaren gehiegizko artifizializazioa saihestu behar dugu, eta espazio libreak eta berdeguneak sustatu behar ditugu.

Hurrengo legealdirako gure proposamenak beraz aurreko legealdian martxan jarri diren lanak jarrraitu eta bukatzea izango da:

1.- Kortazarko eremu publikoan alokairu sozialeko 150 etxe egiteko bultzatzen jarraitu.2.- Amillubin alokairuan edo salmentarako 136 etxebizitza babestu sustatu eta Udalak lortzen dituen etxe guztiak alokairura bideratzeko eskatuko dugu.3.-Aldapetan 60 etxebizitza babestuak amaitu.4.- Itxasmendin 30 zuzkidurazko etxeen promozioa martxan jarri, horretarako legeak Udal Lur Ondarera bideratzera behartzen gaituen dirua erabiliaz.5.- Udaletik babestu etxebizitza hutsak izatea era fiskalean zigortzeko arau saiakerak eta ahal bezain laster aplikatzeko konpromisoa hartu..

Zarautzerako hirigintza eredu jasangarri bat

Aralar Ezker Batua koaliziotik orain dugun lurralde eta hirigintza eredua irauli beharra ikusten dugu, lurraren sailkatzea etengabe hastea sortzen duelako eta hori ekidinez, jasangarritasuna bermatu ahal izateko, lur urbanizatu edo artifizializatuen hazkundea izoztea eskatuko dugu.

Eredu horretarako, hauek izango dira lehentasunezko neurriak:

- Herri eta hirietako herriguneak eta alde zaharrak berreskuratzea, arkitekturaren eta historiaren aldetik duten balioa nabarmenduta eta iraunkortasun irizpideen arabera, berriak eraikitzea baino eraginkorragoa baita.

- Gazteria herrigune historikoetara erakartzeko politikak bultzatzea.- Oinezkoentzako espazioak sortzea.- Garatzen diren lurzoruetan herri lurzoru asko egotea lortzea.

ezkerlanean, elkarlanean 12

Page 13: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Herrien barne loturak eta barne garapena orekatua izatea lortzea. Bizitzeko toki izan behar dute herriek.

- Instalazio publikoen, ekipamenduen eta berdeguneen zentralitatea eta kokapena zaintzea, gizarte etxebizitzen, saltokien eta industrialdeen kokapena zaintzearekin batera. Herritarren premien arabera diseinatu behar dira komunikabideak eta garraio sistemen kokalekua.

- Energia aurreztea lortzeko neurriak hartzea: kaleko argiteria eta ur kontsumoa murriztea, garraio publikoa bultzatzea, bizikleta erabiltzea eta oinez ibiltzea sustatzea…

- Autonomia pertsonal txikiagoa duten pertsonentzat diseinatuta dauden herriak lortzea: elbarriak, haurrak, zaharrak eta emakumeak.

Egungo Hiri Antolakuntza Plan Nagusia (HAPN), 2007-2011 legealdian onartu zen behin betikoz, ondorengo kriterio asko barnean bilduz:

- Zarautzen eredua, inguru naturalaren babesean oinarritua, hori baita bere balio nagusia.

- Hazkundeari buruzko hirigintza zonen birgaitzeari eta berrerabiltzeari lehentasuna eman;lehentasunik nagusiena Salberdin eta Hegoalderi eta Udalak parte aktibo har dezala garapen horietan, jabe pribatuen akordioarekin edo akordiorik gabe.

- Asti garatu aurretik, kontsulta bat egin beharraren derrigortasuna sartu da HAPNn. Asti babestearen alde gaude.

- Narros Jauregia ekipamendu publiko bezala kalifikatu da.- Debekatu egin da herriaren hirigintza garapen berriak izango diren

guneetan, zentro komertzial edo hipermerkatuak ezartzea.

Era berean kriterio berak erabili dira, aurreko legealdian onartu diren planeaketetan:

- Alde zaharra eta zabalguneko birgaitze plan Berezian.- Salberdingo Plan berezian.- Santa Barbara babesteko Plan berezian.

Lursoruaren legeak ematen dituen tresnak erabili dira, udalak lehentasuna izan dezan Zarauzko eremu estrategikoetan ematen diren lur transmisioetan: Asti, Munantxo eta Errotazar.

Hurrengo legealdian, kriterio berdinekin aurrera joan beharko da, ondorengo puntuak erdigunean jarriz:

- Salberdin garatu, Zarautz bizitoki eta ekipamendu gune berri batetaz hornituz, eta industria gune degradatu bat errekuperatuz. Lan honetan ondorengo kriterioak babestuko ditugu:

o Oinarrizko baldintza izango da, eremu horretako enpresen aktibitatea eta lanpostuak mantentzea.

o Eremu horretako etxebizitza babestuen sustapenari lehentasuna eman.

o Bestako bizilagunen eta gaztetxearen realojoa.

- Industria eta jarduera ekonomikotarako eremuak garatu: Errotaberri eta Irita ondorengo premisekin:

ezkerlanean, elkarlanean 13

Page 14: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

o Industria jarduerei lehentasuna eta hauen artean. energia berriztagarriak eta ekonomia sozialari lotutakoei.

o Zentro komertzial berriak irekitzeari uko eginaz.o Ingurumena babesteko neurriak ondo hartzen direla zaindu.

- Astiko eremua babestu Astierrekaren ezkerreko aldea biotopoaren barnean sartuz, kamioien aparkalekua kenduz eta momentu honetan betetzen duen gunea errekuperatuz. Ez gaude ados diru publikoa Olatu artifiziala egiteko erabiltzearekin eta ezta eraikuntzarekin ere, eremu horretako ingurumenean sortuko dituen kalteengatik.

- Eraikitako herria birgaitu eta berreskuratu, horretarako etxe babestuen birgaitzea sustatuko da eta Langako Plaza, Birgaitze Eremu integratu moduan izendatu.

- “Hiri debekatuaren” mapa martxan jarri, puntu beltzak identifikatuz eta saihesteko neurriak hartuz.

- Guardia Zibilaren koarteletik, joaten direnerako zuzkidurako etxeak egin ahal izatea aurrikusi.

- Etorkizunerako estrategikoak diren eremuetan, udalak lurra erosten jarraitzeko politikari eutsi.

Alde zaharreko Plan Berezian aurrikusitakoa garatu, batez ere Torre Luzearen zabalkundea, kaleen berurbanizazioa eta oinezkoentzat jartzea, bertako egoiliar eta merkatarien beharrak kontuan izanik eta pasokoa den trafiko guztia saihestuz.

ezkerlanean, elkarlanean 14

Page 15: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

ZARAUTZEN MUGITZEKO BESTE ERA BAT

Zarautzek mugikortasunaren gaian alde positiboak eta negatiboak ditu. Alde positiboak, herria gehienbat laua izatea eta tradizioa dira, Gipuzkoako beste herrietan baino oinez eta bizikletaz ibiltzeko daukagun ohitura handiagoa ahalbidetu dutenak.

Alde negatibo moduan, kotxeen presentzia ugaria, batez ere uda aldean, datozkigun bisitari kopuruengatik aparkaleku arazoak sortzen dira. Bestetik autoaren erabilera handi bat dago zarauztarren aldetik, lehenengo Administrazioek autoak erabiltzera bultzatzen duten politikei lehentasuna eman dielako, bigarren herritik kanpora lanera joan behar duten zarauztar kopuruagatik eta amaitzeko garraio publikoko eskeintza ez delako nahikoa, batez ere inguruko herri batzuetara joateko.

Gure lehentasuna, ordea, barneko mugimenduetan oinezkoak eta txirrindulariak lehenestea izango da, automobilaren kaltetan. Bi kontzeptu hauetatik bultzatu behar da garraio publikoa: arina izan behar du, eta bai ekonomikoa ere, hartara lehiatu ahal izango baita garraio pribatuak eman dezakeen independentzia teorikoarekin.

Gainera irtenbide bat bilatu behar zaio OTAren gaiari, ez dadin arazoa auzo batetik bestera pasa, gertatzen ari den moduan.

Aurrekoak lortzeko, ondorengoa proposatzen dugu:

- Kutsatzen ez duten garraiobideak erabiltzea sustatuko da; bereziki, oinez ibiltzea eta bizikleta erabiltzea, garraio era sostengarriago gisa;horretarako herri barru historikoaren oinezkoei egokitze plana sustatzea, goitik doazen bideak eta trafikoa moteltzen duten beste bideen eraiketa bukatzea eskatuko dugu.

- Bidegorrien sare integrala eraiki herriko puntu guztiak lotuko dituena, malekoia eta industrialdea barne. Berriki diseinatu den sare hau Bidegorrien Plan Berezi batean isladatu beharko da eta egiterako orduan lehentasuna eman aukera merkeenei eta autoen espazioa berrerabiltzen dutenei.

- Kontsulta berri bat proposatuko dugu, malekoian bidegorri bat ezartzeko.

- Bizikletak uzteko tokiak handitu eta batzuk estali, batez ere mugimendu handienak dauden guneetan (Alde zaharra, geltokiak...)

- Mugikortasunaren ordenantza moldatu, bizikletaren erabilerari aukera gehiago emateko.

- Herrigune eta hiriguneetan oinez eta bizikletaz ibiltzea sustatzeko kanpainak jarri behar dira abian.

- Autobuseko abonu soziala sortu behar da, errentan oinarritua eta diru sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak dituzten pertsonak kontuan hartuta.

- Irteera eta sarrera orduetan industrialderako herriko garraio publikoa bultzatu.

- Garraio publikoa hobetu, batez ere Donostiarako maiztasuna eta Gipuzkoa eta Komunitateko beste zenbait lekutarako lotune zuzenak jarri.

ezkerlanean, elkarlanean 15

Page 16: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Amillubiko gunean, ibilbide luzeko autobusendako geltoki bakarra eta babesteko estalki duin bat jarri.

Zarautzen aparkatzeko arazoak ez dira soluzionatuko TAO gero eta gehiago zabalduz, herri guztira zabaldu arte, eta ezin da ere zatikako ikuspegi batetik aztertu inguruko auzoetan izango duen eragina kontuan izan gabe, horregatik oraingo ereduaren errebisio osoa eskatuko dugu eta indarrean dagoen TAOren kontratua ez dadila berritu.

- TAO honi ez eta proposamen berri bat bi irizpideekin o Errotazio aparkalekuak egungo rotazio altuko eremutan,

Bizkaia, Foruen eta Zigordia kalean. Doan herritarrentzat eta ordainduz kanpotarrentzat.

o Udaran Mendilautan eta hondartzatik hurbil dauden beste gertuagoko zonetara, hau da 2 zonara mugatu eta disuasioko aparkalekuak sortu autobusarekin hurbilduz.

- Udako astebukaeretan ordezko aparkamenduak egokitu, Itxasmendin, Iritan eta Salberdinen (Azken Porturako eta erdigunera joan nahi duen jendearentzat).

- Herriko goiko zonei Azken Portuko Azken kaleri irisbide mekanikoak eskaini, eskailera mekaniko edo igogailuan bidez.

- Pagoeta kalea gau eta egunez bi zentzuetan ireki, herritarrak hobekiago mugitzeko.

- Udalarenak diren ibilgailuak modernizatzen saiatu behar da, 0 igorpeneko helburua lortzen joateko. Hartara, ibilgailu hibridoak eta igorpen kuota baxukoak lehenetsiko dira.

- Mendi bideak eta oinezkoentzako bideak berreskuratu, konpondu eta behar den tokietan zabaldu.

Dena den, garraio publikoaren erabilera indartzea osatzeko beste neurri batzuk hartu behar dira, hala nola txartel bakarra inplementatzea edo abiaraztea, hilerokoak eta urterokoak diren garraio publikoko txartelak bultzatzea, garraio publikoko intermodalen aldeko apustua egitea, eta sustatze eta kudeaketa publikoko lur azpiko disuasio aparkalekuen alde egitea.

BENETAKO ZARAUTZ JASANGARRIA

Gaurko inguruaren arazoen ezaugarri da globalak izatea;planeta osoari eragiten diote eta mendealdeko gizarte kapitalisten (gu hor gaude) garapen eta kontsumo ereduak sortutakoak dira.

Berotze globalak, kutsadurak eta itsasoen igoerak Zarautz bezalako kostako herri bati zuzenean eragiten dioten arazo globalak dira, ikusi dugu gure itsasertzeko espezie guztiak desagertzen ari direla, azkena antxoa, eta etorkizunean ez dakigu zer ikusi ahal izango dugun. Baina Zarautzen ikur garrantzitsua den hondartza desagertzeko arriskuan da; horregatik gure

ezkerlanean, elkarlanean 16

Page 17: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

herria ingurumena hobetzeko neurri ausartak eta berritzaileak hartzeko esparru ezin hobea da.

Herri honek dituen mehatxu handienak azpiegitura erraldoien eraikitzetik datoz, hala ingurumenaren gainetik hazkundea jartzen da eta badira bi zehazki gure ingurumena eta bizi kalitatea arriskuan jartzen dituztenak:

-Zubietako errauskailua, Zarauztik 12 Kmtara egongo da eta kutsadura iturri garrantzitsua izango da, gure osasuna, ingurumena eta gure ekonomia arriskuan jarriz.-Autopistaren hirugarren erraia, gaur egun A-8ak sortzen duen “hesi eragina” handituz eta aurrikusita dagoen saihesbidearen lehen fasea gehitu beharko zaio. Autopista da gaur egun, gure herrian kutsadura eta zarata gehien sortzen dituen jatorria eta beharrezkoa da arazo gehiago sortzea ekiditea.

Herri osasuntsuagoak, bizi-kalitate hobeagokoak eta inguruarekin errespetuzkoak eraikitzea behar du izan gure zeregin nagusia eta horretarako honako neurriak proposatzen ditugu:

Hondakinen kudeaketa

Diputazioak, Urola kostako udal Elkarteak eta Udalak berak bultzatutako gestio ereduak zaborra desagertzera eta gure diruarekin errauskailua eraikitzeko, konpainia handien interesetara zuzenduagoak daude, prebentzio eta birziklapena sustatzera baino. Beharrezkoa da norabide aldaketa bat politika hauetan, indarra zaborra gutxitzen, berrerabiltzen eta birziklatzen jartzeko, herritarren betebehar izan behar lukeena, denok pairatu behar ditugulako sortzen ditugun zaborren kalteak.

- Zubietan eraiki nahi den errauskailuan aurka gaude eta bat egiten dugu beste alderdi eta sindikatuekin sinatu genuen 5 urteko moratoriaren eskariarekin. Jarrera hau babestuko dugu bai Udalean eta baita Udal elkartean ere.

- Herritarren partehartzea eta kontzientziazioa landu nahi ditugu, hondakinen bilketa eredua hobetzeko, zabor murrizketa eta birziklapena hoberitziz, gaikako bilketa eta birziklapena herritar guztiengana zabalduz eta era berean gure bizimodura egokien moldatzen diren bilketa sistemak topatuz.

- Era berean, Urtetak tratatu gabeko zaborrak jasotzearen kontra azalduko gara eta bertako ur zikin eta lixibiatuak tratatzea eskatuko dugu.

- Protokoloak proposatuko ditugu Zarautzen egiten diren herritarren ekitaldi, jai eta ekintza kulturaletan, zabor kopurua murriztu dadin eta edalontzi eta plater berrerabilgarriak erabil daitezen.

- Gaika biltzeko kaleko zakarrontziak egokitu.- Atez ateko eredua hedatu, orain gune industrialetara mugatzen dena,

herriko merkatari eta tabernariei zabaldu. - Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko heziketa eta sentsibilizazio

programak lantzea.- Industriako hondakinak berrerabiltzea bultzatzea, beste industria

batzuetarako lehengai moduan.

ezkerlanean, elkarlanean 17

Page 18: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Udal konpostaje-planta bat sortzea proposatuko dugu, zabor organiko guztia (sukaldean sortua edo ez) eta lorezaintza eta nekazaritzako beharrezko hondarrak tratatzeko.

- Antolatu eta indartu truke eta aldaketa azokak, bigarren eskuko azokekin batera.

- Udaletik produktu ekologikoen kontsumoa sustatu, inongo produktu kimikorik gabe sortuak izan direlako. Bereziki herrian eta Urola kosta eskualdean, nekazaritza ekologikoa eta bertakoa sustatzen saiatuko gara, udal merkatuan produktu horien salmenta erraztuz, dauden kontsumo talde edo kooperatibak lagunduz eta herriko nekazaritza edo abeltzantzako baserriak eredu hkologikora aldatu daitezen sustatuz. Zaratak

- A-8aren inguruetan, zaratarendako panelak jartzeko eskatzen jarraituko dugu, batez ere, Azken Kalen eta Orokieta eta La Salleko eskolen parean.

- Zirkulazio gune nagusietan abiadura moteltzeko neurriak hartzea, herriko zaratak gutxitzeko asmoarekin.

- Euskotren-i gaueko trenak modu egokian ibil daitezen exigitu, Mitxelenako bizilagunei kalterik ez egiteko. Trenak beraien etxeetan sortzen dituen bibrazioak aztertu.

- Kanpoaldean erabiltzen diren elementu berotzaileak erregulatu.

Ura

- Uraren kultura berria sustatzea, kontsumoak murrizteko politikak bultzatzea eta, eskaria kudeatzeko neurriak ezartzea.

- Uraren tasa egokitu, gutxien kontsumitzen duenak hobariak izan ditzan.

- Ur zikinen araztegia aztertu. Nahiz eta aurrerapen handia suposatu izan ikusten dugu Zarautz bezalako itsasertzetan isuri kutxatzaileak jasotzen direla oraindik. Helburutzat hartu behar da isuri horiek guztiak ezabatzea eta ur garbia eta bainatzeko modukoa lortzea itsasertz guztian.

- Erreka bazterrak berreskuratzeko plana egin eta garatzea, batez ere Irita eta Salberdin inguruan.

- Lur azpiko akuiferoak ondo mantentzeko neurriak hartu, ur ateratzeak zainduz eta lurraren artifizializazio berriak ekidinez.

- Banaketa sareetako galerak murriztea eta araztutako hondakin-urak berrerabiltzea.

- Industria eta Urteta zabortegiko isurketak kontrolatzea.- Tokian tokiko espezie botanikoen eta ur gutxien behar dutenen

erabilera bultzatzea.

Eremu naturalak

- Astin babesa handitu, Astierreka errekaren ezkerraldea biotopoan sartuz eta eremu degradatuen errekuperazioa bultzatuz.

- Astiko kamioien aparkalekua kendu, gune hori eremu berde bezela errekuperatuz.

- Golfaren ondoko ibilbidea berritu, dunen mugimendua ahalbidetzeko lurretik altxatuz.

ezkerlanean, elkarlanean 18

Page 19: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Golf zelaiaren ingurumen gestioaren zaintza, belar-hiltzaileak saihestuz, akuiferoaren gehiegizko erabilera eta biotopoan ohikoak diren espezien aldaketa ere zainduz.

- Udal Baratza ekologikoak bultzatzeko programari lur gehiago eskaintzea, Astikoak adibidez.

- Santa Barbarako behatokia egokitu eta Mutxio eta Torreoiko eremuak ingurumen aldetik berreskuratzeko neurriak hartu.

Energia

- Negutegi efektuko gasen isurpena 2015erako, %10 murrizteko Plan bat onartzea proposatuko dugu

- Aurrezte eta energiaren eraginkortasuna. Beste energia iturriak aukeratzea bezain garrantzitsua da energia kontsumoa murriztea. Horregatik 2015rako udal instalazioen kontsumoa %20an jaisteko asmoa dugu. Ildo honetatik, herriko argiztatze publikoaren instalazioa erregulatzen duten arauak onartu nahi ditugu energia xahutzea zorrozki mugatu eta eraginkortasuna sustatuz.

- Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, 2019erako udal eraikinetan energiaren ehuneko ehuna berriztagarrietatik lortzeko.

- Aurreko legealdian udal teilatuetan jarri diren plaken programa industria gune eta etxe partikularretara hedatu. Horretarako interesdunei aholkularitza dohainik eskeiniz.

- Pizgarri fiskalak, JEZ eta eraikuntza zergan ekonomia berdean dabiltzan enpresei.

Herriko parkeak eta lorategiak

Herritarren onurarako eta aisialdirako gune diren neurrian, espazio publikoaren erabilera sustatzeko gune gisa bereziki zaindu beharreko eremuak dira. Lurraren artifizializazioa eteteko gune gisa hartu behar ditugu. Oso kontuan hartu beharreko herriko ondarea dira, eta beraz, ahalik eta errespetu handienaz tratatu behar dira:

- Berdeguneen kudeaketa iraunkorra eta ekologikoa bultzatzea.- Parke eta lorategien egoeraren gaineko azterketa egitea eta neurriak

hartzea horiek hobetzeko, ikuspegi ekologiko eta sozial batetik.- Udal mintegi bat sortu, udalak bere landareak sor ditzan, ingurumen

eta ekonomia aldetik aurreztuz.- Udal Baratza ekologikoak bultzatzeko programari lur gehiago

eskaini, Astin adibidez.

Bestelakoak

- Udal horniduretan elementu transgenikoak egotea alde batera uztea., haurreskola eta Eguneko zentroan zehazki.

- Zarautz, zezenketa eta animalien tratu txarren aurkako herria izendatu.

- Kanpoaldean erabiltzen diren elementu berotzaileak erregulatu.- Kontsumo arduratsuaren arloko heziketa eta sentsibilizazioa lantzea

kanpaina eta ekimen espezifikoen bidez.- Udal kontratazio guztietan klausula sozialak eta ingurumen arlokoak

txertatzea, era jasangarrian kudeatutako basoan egurra erabiliz adibidez.

ezkerlanean, elkarlanean 19

Page 20: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Sakelako telefonoetarako antenak jartzea eta horien ahalmena arautzen duten udal ordenantzak egitea bultzatzea, beharrezkoa denean aurrez neurriak hartzeko printzipioa aplikatuta.

ezkerlanean, elkarlanean 20

Page 21: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

UDALA

Aralar Ezker Batuarentzat, beharrezkoa da uneoro gogoratzea Udala herritarren serbitzura dagoela eta horregatik Udalaren egituraketa sinplifikatu egin beharko litzateke, eta batez ere, enpresa publiko, fundazio, partzuergo eta mankomunitateen kopurua nabarmen murriztu beharko litzateke. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du, herritarrentzat zein kargu publikoentzat ere. Diru publikoa arduraz erabili behar da, eta egungo sare instituzionalak argitasun gutxi erakusten du.

Esku hartu beharreko beste arlo bat kontratazioena da. Kontratazio eta zeharkako kudeaketa ereduak ezbaian jarri, eta kontratazio publikoa lehenestea ezinbestekoa da Aralar- Ezker Batuaren iritziz, instituzioen izaera publikoa azpimarratuz, eta langileen lan-baldintzak zein herritarrei eskainitako zerbitzuen kalitate duina helburu izanik. Kontratazio ereduak gizatiartzeko beharra bistakoa da, eta horretarako, klausula sozialak ezartzea lehentasuneko kontua da, ikuspegi sozialetik zein ingurumen arlokotik administrazioaren kudeaketa justuago bat bilatuz. Bidezko kudeaketaren alde egiten du Aralar eta Ezker Batua koalizioak.

Antolaketa mailan, udalen funtzionamendua aztertzea ezinbestekoa iruditzen zaigu: kudeaketa hobetu eta funtzio bikoiztasuna ekidin behar da, baliabideak optimizatuta eta, hartara, herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetuta. Arrazoizko kudeaketa, gertukoa eta parte-hartzean oinarritua egitearen alde egiten dugu. Iruditzen zaigu aintzat hartu behar direla tokiko jardunak eragiten dien sektore guztiak eta arlo guztiak nabarmendu behar direla, zeharkakotasuna errealitate bihur dadin. Genero berdintasuna, gazteria, ingurumena, hirugarren adina, berezitasunak dituzten pertsonak eta gainerako zeharkako gaiak bere gain hartu behar dituzte tokiko sail guztiek, hartara, proposatzen diren politikak eraginkorrak izan daitezen.

Herritarren arreta eta modernizazioa

Gaur egungo estruktura egokitu beharra dago teknologia berriekin gestioa moldatu eta hobetzeko, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkor bat eskeiniz:

- Herritarren arretarako serbitzu bateratua, Beste erakundeekin hitzarmenak sinatu beraientzat egin behar diren gestioak udaletik egin ahal izateko.

- Herritarrei arreta emateko zerbitzu bateratua, ordutegi zabalduarekin eta izapide administratiboak erraztuko dituena. Beste administrazio batzuetako kudeaketak egin ahal izateko udalerritik atera behar izan gabe, lehenbizi hitzarmena eginda autonomia eta estatu mailako administrazioekin. - Zarauzko udalak dituen Kirol eta Turismo patronatuak desegitea proposatzen dugu eta udal antolamenduan sar daitezela beraien ekintza eta egiturekin, gaur egun duten funtzionamendu autonomoak ez duelako abantailarik suposatzen.- Udalerriko webgunean “herritarrentzako karpeta” bat sortu behar da, sinadura elektronikoa erabilita, herritarren eta udalaren arteko konexio

ezkerlanean, elkarlanean 21

Page 22: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

segurua izateko, edozein administrazio izapide bideratu ahal izateko etxetik, kexak edo iradokizunak egin ahal izateko, eta bide ireki bat izateko alkatearekin eta zinegotziekin ere.

- Udalaren webgunea erabili udal kudeaketan gardentasuna bultzatzeko, batez ere erosketa publikoetan eta aurrekontuen exekuzioan.

- Udalak kode irekiko programen alde egingo du- Udaletik sortzen diren edukiak edo udalak finantzatzen dituenak copyleft

lizentziekin argitaratuko dira, honek lan babestu horiek kopiatzea, moldatzea eta berriz zabaltzea ahalbidetzen duelako.

udalak antolatzeko eta kudeatzeko proposamena

Arlo desberdinetako Udal ekintza koordinatzeko xedez Arloetan sailkatzea proposatzen dugu: Alkate jaun edo andrea buru delarik funtzionamendu organigramaren gure oinarrizko proposamena ondokoa da:

Koordinazio Arloa sortuko da eta honako konpetentziak izango ditu: Herritarren partaidetza eta Giza Eskubideak, Segurtasuna eta Udaltzaingoa, Modernizazioa eta Herritarrari Arreta, Barne Araudia eta pertsonala.

Ekonomia Arloa definituko da Ogasuna, Industria eta Merkataritza eta Turismoa eskumenak koordinatzeko.

Herri Eredua Arloak Planeamendu, Hirigintza eta Etxebizitza, Ingurugiroa, Nekazaritza, Lanak eta Mantenua eta Parkeak eta Lorategiak eskumenak koordinatuko ditu.

Herritarrentzako Zerbitzu Arloak Hezkuntza, Kultura, Kirolak, Osasuna eta Kontsumoa, Euskera, Zinegotzigoak izango ditu.

Gizarte eta zeharkako politikaren Arloak Enplegua, Emakumea, Gizarte Zerbitzuak, Gazteria eta Haurrak eta Hirugarren Adina eramango ditu.

pertsonaleko politika

Aralar eta Ezker Batua koalizioan ohartzen gara askotan administrazio erakundeek planteatzen dituzten zerbitzuak ez direla egokitzen herritarren premietara. Hori dela-eta, gure konpromisoa da eskaintzen diren udal zerbitzuak banan-banan aztertzea eta horiek hobetzen saiatzea, ahal den neurrian, kontratatuta dauden langileen lan-eskubideak murriztu gabe horretarako.

Gure ustez, udalean aritzen diren langileek konplize izan behar dute abian jarri nahi ditugun politiketan, eta, hori bideragarria izan dadin, nahitaezkoa da langile horiek dituzten eginkizunak sakon aztertzea. Lan egiteko sistema berriak aztertzea, ebaluatzea eta abian jartzea. Elementu horiek ezin dira alboratu egun, herritarrentzako zerbitzuen eskaintza hobetu nahi badugu. Metodologia horren bidez, giza baliabideak optimizatzea lortu beharko

ezkerlanean, elkarlanean 22

Page 23: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

genuke, eta, gainera, zerbitzu hobea eskaintzea. Nolanahi ere, baliabideak optimizatzeak ez du ekarri behar langileen eskubideak murriztea, baizik eta horiek egunez egun egiten duten lana hobetzea. Lan egiteko ereduak oinarri izan behar du helburuak zehaztea eta itxaropenak sortzea udal langileekin, baina ahaztu gabe gure lana herritarrei zor diegula eta horiek direla gure jardunaren oinarria.

Aurreko legealdian Aralar Ezker Batua koalizioak UDALITZen aplikazioa defendatu du, soldata jaitsieren aurka azaldu gara eta azpikontratatuta dauden serbitzuetako langileen baldintzen alde egin du. Udalak konpromezu bat du, duela bi legealditik langileen balorazio berri bat egiteko, orain dagoena duela 20 urtekoa delako. Ez da bete konpromezu hau, baina oinarriak jarri dira hurrengo legealdian modu azkarrean amaitu ahal izateko.

Beste alde batetik, gardentasuna udalerriko kudeaketako gune guztietan aplikatu behar da. Izan ere, zenbat eta gardenagoa izan udala, gizartea orduan eta bidezkoagoa izan dadin lortzen joango gara. Udalerrien kontratazio politikek premisa horri lotuta joan behar dute, eta, horrenbestez, enplegu publikora heldu ahal izateak estu lotuta joan behar du berdintasun printzipioei, merezimenduei eta gaitasunari, eta, beraz, hautaketa prozesuak helburu diren lanpostuen ezaugarrietara egokitu behar dira deialdi publikoetan. Aldi baterako kontratazioetan eta ordezkapenetan gardentasuna nagusi izango da, eta, horretarako, sindikatuekin hitzartutako irizpideek zehaztutako lan-poltsa publikoak sortuko dira.

Azken batean, arautu gabe egiten denaren aurka borrokatuko gara. Laburbilduz, hauek guztiak lortu nahi ditugu:

- Behin betikoz langileen balorazio berria onartu.- Aldi baterako langileen kopurua murriztea egituraz saihestu ezin den

kopururaino. Zarauzko Udalean langile asko dira Aldi Baterako kontratuekin. - Langileekin lotutako plangintza bat ezartzea, legegintzaldi osorako,

zerbitzuak hobetzeko lehentasunezko helburua lortu ahal izateko, eta, hiriaren eta horren zerbitzuen garapen iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren plazak eta lanpostuak objetiboki zehaztuta, herritarrei arreta egin ahal izatea lortzeko.

- Funtzio publikora heldu ahal izateko eredu gardena, arina eta objektiboa ezartzea, sindikatuetako ordezkariekin negoziatua eta udal taldeekin hitzartua.

- Barne sustapenerako prozesuak bultzatzea, lanarekin lotutako ibilbidea garatzeko aukera izateko, eta, hartara, gaitasun handieneko pertsonak eta gehien inplikatzen direnak lehenesteko. Horretarako, prozesu irekiak eta gardenak egingo dira, dagozkien oposizio lehiaketetan.

- Zerbitzua pribatizatua dagoen kasuetan, zerbitzuak emateko kontratatuta dauden enpresak kontrolatzea. Hartara, saiatuko gara enplegu egonkorra eta kalitatekoa lortzen, eta horretarako lehenetsiko ditugu esleipenetan kooperatibak eta ekonomia sozialeko enpresak, oro har, eta enpleguaren kalitatea eta horren egonkortasuna sustatuko dugu.

Motzean, Zarauzko Udalean pertsonal politika desberdina, elkarrizketa eta akordioan oinarritzen dena aldarrikatu nahi dugu.

ezkerlanean, elkarlanean 23

Page 24: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

GURE SEGURTASUN PROPOSAMENA

Udaltzaingoarentzat eredu definitu eta garbi bat nahi dugu: Gure herri honetan segurtasun gaietan aritzeko eta ardura gehiago duten beste polizia batzuk daudenez, Udaltzaingoak perfil garbi bat izan beharko luke; perfil hori prebentiboa eta gertukoa izan beharko litzateke, segurtasunekoa eta erreaktiboa izan beharrean.

Horregatik, auzozainen ereduaren aldeko apustua egingo dugu, auzo bakoitzari atxikitako udaltzainen bitartez, bertako auzotarrak ezagutuko dituena, beraien arazoak ezagutzen dituena, udalarekin harremanak erraztuko dituena eta kalean eguneroko presentzia izango duena.

Prebentzioan eta laguntzan lan egin beharko luke, Udal ordenantzen jarraipena eta trafiko zaintza alde batera utzi gabe eta halaber bizikidetzan arazoetan bideratzaile izateko segurtasuna eta askatasuna bermatu beharko luke. Eta prebentzio arloan udaleko beste sailekin (hirigintza, ongizatea) eguneroko lanean gertukoa izan.

Hori lortzeko Udaltzainentzako prestakuntza berezia bultzatuko dugu, gizarte bitartekaritza gaietan hain zuzen.

Udaltzaingoa eta Udal administrazioa osoa izaera politiko eta soziala oinarrizko eskubideen aldeko, besteak beste ingurugiro osasungarria, laneko segurtasuna, janariaren segurtasuna, ondare historikoaren defentsa aldeko lanean arituko den bermearen aldeko apustua egiten dugu.

Zarauzko Udaltzaingoa baloratua, errekonozitua eta errespetatua izatea behar dugu, beraien lana profesionala eta zerbitzukoa delako. Urte guzti hauetan ez da zentzu honetan lan egin.

ezkerlanean, elkarlanean 24

Page 25: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

EKONOMIA TOKIKO IKUSPEGITIK

Munduko krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturazko krisia, historiaren beste egoera eta garai batzuetan bezala, sistema kapitalistaren oinarrian dauden kontraesan sozial sakonak agerian uzten dituena.

Euskal Herrira ere iritsi da krisi hori. Euskal Herrian izaten ari den eragina ez da zuzena; izan ere, neurri handi batean, Europa eta, hortaz, estatu espainola eta frantsesa izaten ari diren krisi ekonomikoaren eragina baita.

Ekonomiaren arloan burujabetzarik ez izateak, besteak beste, neurri handi batean bi estatu horien errealitate sozioekonomikoaren mende egotea ekartzen du eta, azken batean, Europako testuinguru ekonomiko eta politikotik, bietako bakoitzak krisitik ateratzeko hartzen dituen neurrien mende egotea.

Krisi egoera honen ondorioz, argitara ateratzen ari da botere publikoek ahaztuta edo ezkutatuta zuten errealitate bat: egiazko pobreziaren maila. Pobreziaren tasak bere horretan irauteak oparoaldiko eta hazkunde ekonomikoko hamalau urtean, hamalau urte jarraian, argi uzten du ahula izan dela oparoaldi ekonomikoko garaietan pobreziaren gaiari irtenbidea bilatzeko egin den apustu politikoa. Garai horretan, ez da pobreziaren maila murriztu; are gehiago, estuasunik gabe bizi diren biztanleen, biztanleria osoaren %80, eta pobreziaren mailaren azpitik bizi direnen arteko desberdintasunak, biztanleria osoaren %20, handitu egin dira.

Oparotasun urteak ez dira baliatu Euskal Herriko babes sozialeko mailak Europako beste herrialde batzuetan dituztenekin parekatzeko. Eta orain krisia pagatu behar da, pertsona eta familia askoren sufrimendu moduan.

Irtenbiderik ez dagoela, eta oreka zenbait neurriren kontinuismoan eta erreformismoan dagoela dioen mezuaren aurrean, Aralar eta Ezker Batuak, ezkerrak, ezetz esan behar du. Ezkerrak, altxatu egin behar du eta ezezkoa esan. Horrenbestez, politika egiteko modu berri bat aldarrikatu behar dugu, planteamendu eta errezeta ekonomiko berrietan oinarritua.Egungo ekonomiaren ereduaren oinarrian hauek guztiak daude: pertsona aberatsenei zergak arintzea, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatzea eta ituntzea, gizarte zerbitzuak finantzatzeko moduan koordainketa ezartzea, garraio politika errepideak eta errepideak sortzean oinarritzea, eta goi mailako kultura politika bultzatzea, alde batera utzirik aberastasunaren birbanaketa, krisiak kalte handiena eragindakoei urgentziazko babesa ematea edo ingurumenaren, kalitateko garraio publikoaren aldeko edozein aztarna.

Tokiko garapen iraunkorrean, lana sortzeko estrategiak sortu behar dira eta hauek guztiak lortzeko neurriak hartu behar dira: espiritu ekintzailea bultzatzeko neurriak, lanaren arlora heltzea lortzekoak, etengabe aldatzen ari den lan merkatura egokitzekoak, diskriminazioaren eta gizarte bazterketaren aurka egitekoak eta ekonomia soziala sustatzekoak. Konpromezu horiek errealitate bihur daitezen lortzeko jarduketa hauek bultzatuko ditugu:

ezkerlanean, elkarlanean 25

Page 26: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

a) Lanaren arlora heltzea errazteko jarduketak:

- Lanbide prestakuntzako politiken zati bat dezentralizatzea udalerrietara, eskualde, probintzia edo/eta autonomia mailan jarduteko planen barnean.

- Lanaren arlora heltzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen taldeak lehenestea (ahalmen urritasunen bat dutenak, gazteak, 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, etorkinak…) politika aktibo guztietan, kontratatzeko laguntzak barne.

- Ekoizpen inbertsioetan eta enpleguko politika aktiboetan lurralde oreka berria lortzea.

- Politika integralak (enplegu planak) jartzea abian, toki mailan. Lanik ez duten pertsonak politika horietan sartzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak bultzatu behar dira: dela prestakuntza ematea, dela lanean hasteko bitartekaritza egitea, dela lanbide orientazioa ematea… Gainera, foru aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin itundu behar dira politika horiek, eta baliabide nahikoak bideratu behar dira.

- Laneko praktikak egitea lanbide heziketa hartzearekin uztartzen dituzten politikak abian jartzea, toki mailan enplegua sortzeko potentzial handiena duten esparruetan.

- 35 orduko lanaldia onartu behar da, soldata murriztu gabe.- Tokiko saltoki txikiak sustatu behar dira, gizartearen kohesioari

eusteko modu gisa. Eredu horren alde egin behar da, merkataritzako saltoki handien aurrean.

b) Jarduera ekonomikoa bultzatzeko jarduketak:

- Ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik, garapen iraunkorra eta orekatua errespetatzen duten enpresa ekimenak sortzen laguntzea.

- Pertsona autonomoei eta mikroenpresei laguntzeko planak garatzea, lan harremanen esparruan integratzea eta haien artean elkarlanean aritzea bultzatuta.

- Esportazioa laguntzeko planak bultzatzea.

Helburu hauek Urola Kostako Udal Elkartetik bideratu beharko lirake.

c) Ekonomia soziala laguntzeko jarduketak:

Ekonomia sozialeko ekimenak laguntzeko eta bultzatzeko politikak elkartasunezko enpresa jarduera garatzeko eta langileek enpresan parte hartzeko tresna dira. Horretarako, neurri hauek jarriko ditugu martxan:

- Ekonomia sozialeko enpresak eratzeko laguntza teknikoa ematea.- Jarduera hastean diru laguntzak ematea.- Udalen kontratu publikoen baldintzen pleguetan aintzat hartzea.- Prestakuntza ematea eta kontzientzia harraraztea enpresa horiek

lanik ez duten pertsonen artean sustatzeko, langileek enpresen kudeaketan parte hartzeko metodo moduan.

d) Teknologia berrietara egokitzeko jarduketak:

ezkerlanean, elkarlanean 26

Page 27: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Gure gizarte honetan dagoen teknifikazio maila altuaren eta gertatzen diren aldaketa azkarren ondorioz, lana bermatuko duten egokigarritasun modu berriak garatu behar dira:

- Tokiko enpresen arteko lankidetza sustatu behar da, aldaketetara egokitzeko metodo eraginkor moduan.

- Etengabeko prestakuntza hartzeko sistemak hobetu behar dira, tokiko mailan, langileek beren prestakuntza hobetzeko bidea izan dezaten, bereziki enpresa txiki eta ertainetan, ekonomia globalaren etengabeko aldaketen aurrean ahulagoak baitira.

- Tokian tokiko egituran informazioaren teknologia berriak sartzea bultzatu behar da.

- Era berean, energia iraunkorrak sartzea sustatu behar da.- Esperientzia berritzaileak erakustea eta zabaltzea lagundu behar da.- Kalitate sistemak bultzatu behar dira.

e) Aukera berdintasuna bultzatzeko eta bazterketaren aurka borrokatzeko jarduketak:

Bermatu behar dugu kolektibo bakar bat ere ez gelditzea lanaren arlora heltzeko aukerarik gabe; eta, horrenbestez, kolektibo guztiek arlo horretara heltzeko aukera berberak izateko beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditugu, bai eta, behin arlo horretan sartuta daudenean, tratu baldintza berberak izatea bermatzekoak ere:

- Ordezkatze txikia duten lanpostuetan eta lanbideetan, eta egun langile falta adierazgarria dutenetan (lan aukera), emakumeak kontratatzea bultzatzeko helburua duten jarduketak sustatu behar dira.

- Gizonen eta emakumeen artean aukera berdintasun osoa lortzeko tresna gisa prestakuntza bultzatu behar da, segregazio bertikala eta horizontala gaintzeko prozedurarik eraginkorrenetako bat baita. Hartara, emakumeek prestakuntza hartzeko ikastaroetan parte hartzea lagunduko da, lana aurkitzeko aukera handiagoak izan ditzaten eta, behin lan hori lortzen dutenean, mailaz igotzeko aukera izan dezaten.

- Enpresen langile zerrendetan diskriminazioa amaitzea bultzatzeko helburuarekin, kontrataziorako baldintzen pleguetan emakumeen, ahalmen urritasunen bat duten pertsonen eta abarren gutxieneko kopuru bat sartu beharko litzateke.

- Emakumeentzat lana sortzen duten ekimen pribatuak eta autoenplegua sustatzekoak lagundu behar dira.

- Tokiko langileen artean bizitza pertsonala eta lana bateratzeko neurriak zabaltzeko kanpainak egin behar dira (adibidez, baimenak eta pertsonak zaintzeko eszedentziak hartzekoak).

- Tokiko enpresen eta enpresaburuen artean praktika onak bultzatu eta transferitu behar dira, bizitza pertsonala eta lana bateratzeko gaian. Izan ere, lortu behar da ulertzea praktika on horiek ezartzeak ez duela zertan ekarri ekoizpena gutxitzea. Enpresa horietan antolakuntzaren eta teknologiaren arloko aldaketak sartzeak ekarri ahal izango lituzke laneko denbora kudeatzeko eredu berriak, eta horiek eragina izango lukete, batetik, langileen ongizatean, eta bestetik, ekoizpenean.

- Emakumeak lanaren merkatuan sartzea bultzatzera bideratuta dauden jarduketak (baterako hezkuntza edo koedukazioa, prestakuntza, klixeak alde batera uzteko kanpainak…).

ezkerlanean, elkarlanean 27

Page 28: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Balio berbereko lanen truke berdin ordaintzeko printzipioa zaindu behar da.

- Mendekotasunari arreta egiteko politika lagundu behar da: haurtzaindegietan plazak lortzeko erraztasun handiagoak eman behar dira (bai lan egiten duten aita eta amentzat, bai lan bila dabiltzanentzat ere), pertsona zaharrei etxez etxeko laguntza ematea bultzatu behar da…

- Ahalmen urritasunen bat duten pertsonak lanean aritzeko kupoak betetzen direla zaindu behar da, bai tokiko enpresetan, bai eta administrazio publikoetan ere.

- Enpresaren arloko sentsibilizazioa bultzatzeko kanpainak egin behar dira.

- Enpleguko zentro bereziak sortzea lagundu behar da.- Intserzio enpresak garatzea lagundu behar da. Hain zuzen, intserzio

enpresa horiek dira merkatuan aritzen direnak –beste edozein enpresa bezala–, lanaren bidez, gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzeko funtsezko helburuarekin.

- Gizartetik baztertuta dauden edo horretarako arriskuan dauden pertsonak lanaren arlora hel daitezen bultzatu behar da, ibilbide integralen bidez.

- Ziurtatu behar da gizarte babeseko sistemek aukera ematea pertsona guztiei duintasunez bizi ahal izateko nahikoak diren diru sarrerak jasotzeko.

- Gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonentzat diren programetan ikuspegi integrala erabili behar da; hau da, ez da landu behar bakarrik lanaren gaia, baizik eta etxebizitzarena, heziketarena, osasunarena eta abar ere aztertu behar dira.

- Prestakuntza espezifikoa eskura izatea bultzatu behar da etorkinen artean.

- Lana bilatzeko dauden bideei buruzko informazioa eman behar zaie etorkinei, prestakuntza eta lan ibilbide pertsonalizatuen bidez.

- Etorkinentzat programa espezifikoak egin behar ditugu; zenbait alderdi hartzen dituzten programak, besteak beste, hizkuntza ezagutzea, eta gizarteratzea nabarmentzen dutenak, hain zuzen.

udalen zerga sistema

Gaur egun, udaletako diru kutxak hornitzen dituzten zerga ugari arautzen dituzten eskumenak Batzar Nagusien esku daude. Lurralde Historikoen Legea erreformatzea proposatzen dugu, batetik, udalerriei eskumen horiek emateko; eta bestetik, Toki Ogasunen finantzaketa iturrien erreforma egiteko. Zarauzko Udalaren egoera ekonomikoa ez da ona, baina ez da larria ere. zerbitzuak mantenduz buelta emateko modukoa da, gastuak zaintzen badira. Argi dago lortzen diren diru-sarrerak ez direla nahikoak gastu mailari aurre egiteko, eta, are gutxiago, eskatzen dugun gizarte zerbitzuen hobekuntzari erantzuteko. Aralar eta Ezker Batuak Toki Ogasunen finantzaketa iturrien eta eredu fiskalaren gaineko eztabaida sakonari ekitea proposatzen dugu, gehien daukanak gehiago ordain dezan eta ez, orain gertatzen den moduan langileak direla zama fiskal handiena daramatenak.

Gaur egun, udalek kobratzen dituzten zerga asko, Batzar Nagusiek arautzen dituzten konpetentzien barne daude. Udalak dituen eskumen urrietan zerga eta tasak ahal den justu eta progresiboenak izatea babestuko dugu eta

ezkerlanean, elkarlanean 28

Page 29: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

ingurumen kriterioak sartuko ditugu. Honako hauek dira gure proposamenak:

- Diru-sarrera txikiagoak dituztenen pertsona eta familientzako hobariak sortzea, kiroldegian egin genuen Kuota sozialaren antzera.

- Zenbait tasatan (uraren hornidura eta saneamendurako tasak, zabor tasak, TAO, ibilgailuak kentzeko tasak) eta zergatan (trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga) irizpide ekologikoak sartzea. Irizpideak izan behar du kostuak erabat berreskuratzea, eta, aldi berean, ekitatearen printzipioa mantentzea. Hartarako, salbuetsita dauden minimoak ezarri behar dira oinarrizko kontsumoetarako, eta gehiegizko kontsumoak zigortzen dituzten pixkanakako tarifak.

- ICION salbuespenak ezarri birgaiketa obrentzat eta murrizketak ingurugiroaren hobekuntza eta neurri zuzentzaileak betetzeko obretarako.

- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga sustatzea (antzinako hiri-lurraren kontribuzioa), higiezinen merkatuaren elementu dinamizatzailea bihur litekeelako. Horren ondorioz, eskaintza handituko litzateke eta prezioak jaitsiko lirateke. Hori guztia era honetan:

o Erabileren arabera bereiztea zerga, lurzorua eta eraikuntza bereiziz, eta lehenengoan zerga askoz ere handiagoa ezarriz.

o Hutsik dauden etxebizitzak askoz ere handiagoa den errekargu baten bidez zigortzea.

o Balio katastralak eguneratzea, gutxienez, merkatuko prezioaren erdira.

- Legalki posible denean, etxe hutsen IBIan errekargua ezarri, eta udaletik neurri legal horiek hartu daitezen bultza.

- Gainbalioaren zergan aplikatzeko tipoen gehikuntza ondarea izan eta aurreneko urteetan sortzen diren besterentzeetan.

Udal kontratazioak

Kontratazo udal politikari dagokionean kontratazio pleguetan esleipen irizpideak erantsi, lehentasuna emateko beren langileen eskubide sozialak errespetatzeari, segurtasun eta osasuna bermatzearen ETTak ez erabiltzeko konpromisoa hartzeari, herriko langile emakumezko eta gizonezkoen artean soldata desberdintasunik ez sortzeari, ondasun eta kontratazioari dagokienean ekoizpen eta fabrikazio irizpide ekologikoak edo, baita erostean bidezko merkataritzaren irizpidea ere erabiltzeari.

Kudeaketaren gardentasuna bermatu asmoz Udalak eta udalaren menpe dauden erakundeei beren buruari muga bat jar diezaiotela kontratu txikiak esleipen zuzenaren sistemaz egiten direnerako, urtero enpresa berari 30. 000 eurotik gorako kopurua esleitu ezin izateko sistemaz.

Gardentasuna eta kontratazioetan lehia handitzeko teknologia berrien erabilera sustatuko dugu, Kontratantearen profilean kontratazio eskaintza guztiak eskegiz, nahiz eta derrigortasun legalik ez izan, eta zuzeneko kontratazioak salbuetsiz.

elkartasunezko ekonomia

ezkerlanean, elkarlanean 29

Page 30: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Aralar- Ezker Batuatik zalantzarik gabe ekonomia produktiboaren aldeko apustua egiten dugu. Ekonomia errealaren aldeko apustua, ekonomia solidarioaren aldeko apustua. Aberastasuna sortzen eta banatzen lagunduko duen ekonomia sustatzen, garatzen eta bermatzen ahaleginduko gara. Garapen iraunkorrean, bere zentzurik zabalenean, oinarritua. Eta ahal den neurrian produkzioaren dibertsifikazioan oinarrituko dena. Beraz, egitura berdea eta dibertsifikatua izango duena. Kooperatibismoaren presentzia areagotzen saiatuz.

Orain arte enplegua sustatu eta garatzeko politikak era hierarkikoan bideratu dira erakundeetatik. Zentzu honetan ikustea besterik ez dugu Sprilurren eredua. Hau da, bertatik zetozen iniziatibak inplementatzera mugatu dira udaletan.

Aralar eta Ezker Batuaren uste apalean, orain arteko politikak berrorientatu beharrean aurkitzen gara, erakundeen arteko koordinazioa, harremana benetan gauzatuz, sendotuz behetik gorako bideak irekiz: maila lokaletik globalera. Glokalizazioarekin jokatuz, sareak osatuz eta zabalduz.

Eskualde, mankomunitate mailan bai barrura begira, udalen eta enpresen inplikazioarekin sare egituratuak sortu eta sustatu behar ditugu, ondoren eskualde arteko sinergietara pasatzeko. Maila horretan, Urola kostako Udal Elkarteak Garapen Agentzien eredua hartu dezake, beti ere udalekin elkarlana gauzatuz. Ikustea besterik ez Ingalaterran martxan diren Transicion Town gisako ekimenak. Aipatu ere, EAE mailan, zenbait eskualdeetan ere, agentzia hauek ari direla poliki-poliki protagonismoa hartzen enplegu politikak abian jarriz.

Aralar eta Ezker Batuaren iritziz Garapen Agentzi hauek “palanka” gisa erabili behar ditugu, ekonomia iraunkorra sustatzeko eta garatzeko. Herri ikuspegia galdu gabe. Goitik beherako eta behetik gorako artikulazioak txertatzeko, helburua herri eta hiri sozialak izanik, eta eragileen enpoderamendua.

Politika hauek ezartzeko finantzaketa bideratzerako orduan. Diru laguntzak:

-Berrikuntza mailan polo xumeetara bideratu.-Lanpostua sortzen duten guneetara.-Unibertsitateko proiektuei bideratu zuzenean edo agentzien bidez.-Tokiko dinamika beti oinarri izanik.

Ikerketa eta garapena sustatzerako orduan diru laguntzak enpresa ertain eta txikiei bideratu, eta ez orain arte bezala enpresa handiei.

Etiketa “berdea” eta soziala gauzatzeko protokoloak bideratu enpresetan.

Produktu habi berriak ikertu behar sozialak eta ingurumenekoak kontutan izanez. Beti ere, kontziliazio neurriak praktikara eramateko politikak landuz eta ezarriz.

Prestakuntza enpresen beharrekin lotu. Lotura zuzena bideratu lan mundu eta heziketa munduarekin.

ezkerlanean, elkarlanean 30

Page 31: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Etenik gabeko ebaluazioa, jarraipena eta kontrola bermatzeko politikak garatu.

ezkerlanean, elkarlanean 31

Page 32: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

HERRITARREN ZERBITZUAK

Hizkuntza politika

Administrazioak hizkuntza eskubideen berme izan behar du, eta horretan modu eredugarrian jokatu behar du, gainera. Administrazio ezberdinen artean hizkuntza eskubideetan gehien aurreratu duen administrazioa udal administrazioa dela aitortuta ere, oraindik ahalegin handiagoa egin behar du, herritar orori bermatuz ahozko zein idatzizko atentzioa herritarrak aukeratutako hizkuntzan izango dela.

Hizkuntza politika ez da sail bakar baten zeregina, udal guztiarena baizik. Gai honek transbertsala edo zeharkakoa izan behar du udal osoan.

Bestetik, euskarak bere esparru propioak behar ditu non bizitza sozialaren komunikazio-erreminta nagusia izango den. Beraz, euskaldungoa nagusi den udalerrietan, Zarautz kasu, berariazko hizkuntza-politika ezarri beharko da etorkizunean ere nagusitasun horrek iraun dezan bizirik.

Hizkuntza politikak lehentasuna eta ikuspena eman behar dio euskarari, eta batez ere erakargarri eta baliagarri izan behar du, ezagutzen ez dutenentzat eta erabiltzen ez dutenentzat.Hartu beharreko neurriei dagokienean:

- Udalak, gutxienez, aurrekontuaren %2a bideratuko du euskararen normalizazio eta zabalkundea sustatzera. Zarautz Euskal herri osoko euskaltzaleen erreferente izatea bermatu behar da.

- Udalak edo bere menpeko erakundeek eta enpresek hizkuntza irizpidea aplikatuko dute edozein zerbitzu edo obren kontratazioan eta herritarrak atenditzeko helburua duten zerbitzu guztietan Udalaren hizkuntza-betebehar berak izango ditu. Udalaren ekimenetan, zein honek sustatu edo diruz lagundutako edozein ekitaldietan euskararen lehentasunezko presentzia bermatuko da.

- Udal administrazioak euskarazko harremanei emango die lehentasuna gainerako administrazioekin dituen harremanetan, bai eta herritarrekin dituenetan ere.

- Sentsibilizazio kanpainak euskararen erabilera areagotzeko.- Udalak merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko plangintzak

sustatuko ditu.- Etorri berriek euskararen eta euskal kulturaren berri izan dezaten eta

euskara ikasi ahal dezaten udalak ekimen berariazkoak antolatuko ditu, “Aisa” edo “Auzoko” bezalako programekin eta bereziki ostalaritzan dabiltzanei zuzendua.

- Udalak helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko kanpainak eta laguntzak bideratuko ditu, udalerriko euskaltegi publiko edo pribatu batean aritzen bada. Ikastaroa gainditu badu eta eskolen %80tara joan bada, udalak matrikularengatik ordaindutakoa itzuli beharko dio.

- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) Zarautz sartzea aztertuko da, sortu ditzakeen onurak kontuan hartuz eta mankomunitatearen osaera eta aginte-organoak pluralak izan daitezen bultzatuko du koalizioak.

ezkerlanean, elkarlanean 32

Page 33: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Euskaldunak izanik gaztelaniara jotzeko ohitura duten kolektiboengana zuzendutako kanpaina egitea, bereziki gazteei zuzendua.

- Zarauzko hitanoa suspertzea eta bultzatzea hitano ikastaroak eginez eta hitanoa erabiltzeko kanpainak eginez, bereziki neskei zuzendua.

- Hizkuntza normalizazioan diharduten gizarte eragileekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da normalizaziorako eta ondorioz Euskararen Kontseilua lehen bait lehen berriz martxan jartzea proposatzen dugu.

- Sortzen diren lanpostu guztietan euskara ezagutzea nahitaezkoa izango da, eta ardura mailaren arabera hizkuntza eskakizun ezberdinak ezarriko dira.

- Euskararen erabilera bultzatzeko aisialdiko jardueratan euskarazko eskaintza egokia egon dadin bultzatuko du: zine, antzerki, kirol-ekimen, musika-jaialdi, gazte-jardunaldi eta abarretan. Halaber, erabilera areagotzeko sentsibilizazio-kanpainak egingo ditu.

- Gainera, lan arloan euskara sustatzeko kanpainak eta plangintzak bultzatuko ditu udalak.

Hezkuntzari buruzko proposamenak

Gure koalizioarentzat hezitzeko eskubide unibertsala bermatzeko modurik onena irakaskuntza sistema publikoa era bat defendatzetik dator, hasi haur hezkuntzan eta unibertsitateko hezkuntza arte denontzako kalitatezko heziketa eta berdintasun baldintzak guztiak zihurtatzen dituena. Berezkotasunak dituzten beste eskeintza batzuk ere badirela aintzat hartzen dugu.

Guretzat irakaskuntzaren kalitatea bat dator oinarrian urte askotatik hona “eskola publikoaren aukera” izenez identifikatzen dugunarekin, ezker sozial eta politikoaren ondare komuna dena eta izaera laiko, plural, euskaldun eta demokratikoa identitate ezaugarritzat dituena;irakaskuntza zientifiko eta kritikoa, desberdintasunekin adeitsua eta halaber desberdintasun horiek integratzen dituena, barneratzen duena eta desberdintasunak konpentsatzen dituena. Labur bilduz kalitatezko heziketa populazioaren multzoaren heziketa behar desberdinei erantzuna ematen diena eskola arrakasta lortzeko, aukeren berdintasun eraginkorraren eta kudeaketa demokratiko, garden eta sozialki efikaza den kudeaketaren bidez.

Udal administrazioak hezkuntza arautuan dituen konpetentziak mugatuak direla aintzat hartuta, herrietako hezkuntza planetan eragitetik, eta administrazioa eta ikastetxeen arteko harremanak sakontzetik jo behar dugula uste dugu. Hezkuntza araututik harago, hezkuntza hiritarrak inplikatzeko, gizartea aldatzeko, gizarteratzea bultzatzeko, kohesio soziala areagotzeko eta aniztasunaren integraziorako tresna gisa erabiliko dugu gizarteko esparru eta adin guztietan.

Aurreko legealdian, haur txikienen hezkuntza eskaeraren aurrean, Haur eskola handitu da.

Hauek dira gure ardatz nagusiak:

- Lanbide heziketaren eskaintza publikoaren babesa. Monte Albertiaren instalazioak anbulatorio zaharrera mugitu bere egungo

ezkerlanean, elkarlanean 33

Page 34: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

eskaerei egokitzeko eta Lizardi institutoarekin batera, Bigarren Hezkuntzako eskaintza publiko eta bateratua eskeiniz.

- Eusko Jaurlaritzari, Orokieta Berriaren handitze bat eskatu, matrikulazio berrien gehikuntzari aurre egiteko.

- Homofobia, xenofobia eta arrazakeriari aurre egiteko heziketa-lana egitea.

- Ikastetxeetan partaidetza demokratikoa sustatu ikaslegoak eta gurasoak eta AMPAak elkartzeko.

- Eskolako elkar bizitza hobetzeko Udal programen garapena, Udal Eskola Kontseiluak proposatuta eta eskolako porrota edo jazarpenaren antzeko fenomenoen prebentzioa lantzen duten beste Udal zerbitzu eta arlo batzuekin koordinatuta.

- Giza eskubideekin, bakearekin, elkarrekiko errespetuarekin, elkartasunarekin eta emakumeen zein gizonen aukera berdintasunarekin zerikusia duten balioetan oinarrituta hezkuntza bultzatzea, ingurumen-hezkuntza, osasunerako hezkuntza, hezkuntza afektibo-sexuala, komunikazioaren arloko hezkuntza, kontsumorako hezkuntza... sustatzeko baliabideak eskaintzea.

- Hitzarmenean onartu ziren baldintzak betez, Ikastola handitu eta Eguzki Izarrera mugitzeko udalaren babesa mantendu. Egin nahi den edozein aldaketak oreka ekonomikoa mantendu eta gune horretako interes publikoa bermatu beharko du, hau da Iñurritzako parkearen zabalkundea, Udal jabetzako kiroldegi bat eta etxe babestuen estandarrak.

Atzerriko ikasleak eskoletan integratzeak ezinbestekoa du baliabideak jartzea;hori dela eta proposatzen dugu:

Euskara batez ere eta gaztelaniaren irakaskuntza erraztu ikastetxean integrazioa hobetzeko.

Jatorrizko hizkuntza mantentzen uzten duten programak egin (identitate ezaugarria baita eta formazioari balio erantsia ematen baitio).

Emaitza onak suspertu. Informazio berezia garatu gurasoek dauden baliabideak ezagutu

ditzaten;eskolara joatera animatzeko eta eskolaz kanpoko jardueretan parte har dezaten.

kulturarako irisgarritasunak giza emantzipazioara darama

Gaurko errealitatea aldatzeko, komunikazioa eta kultura bi funtsezko zutabe dira. Kulturak denontzat izan behar du, gure inguruan gertatzen denari buruz pentsaera libre eta kritikoa garatzeko aukera ematen baitigu. Horregatik, ezinbestekoa da Udaletik kulturara iristea garatu eta sustatzea.

Kultura ikusgarri moduan hartzeko gehiegizko ohituraren aurrean, Aralar- Ezker Batuarek herriko sortzaileak eta talde eragileak izango ditu kultur erreferente nagusitzat, ikuskizun eskaintza baztertu gabe. Kultura bizipen eta prozesu moduan ulertu behar dugu.

Euskarazko eta Euskal Herriko kultura zutarri nagusia izango badugu ere, kultur aniztasuna aintzat hartuko dugu, dela sorkuntzan, dela ikuskizunetan, eta merkatuaren eta prozesu globalizatzailearen ohiko logika estandarizaziotik ihesi.

ezkerlanean, elkarlanean 34

Page 35: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Zarautzek kulturaren arloan daukan behar nagusia kultur ekipamendu batena da, antzerki, musika eta beste arte eszenikoak baldintza duinetan eskaintzea ahalbidetuko duen ekipamendua. Honek izan behar du hurrengo legealdiko erronka nagusia, polikulturalean diru eta denbora asko galdu ondoren bideraezina dela argi geratu da, talde guztiek onartzen duten moduan.

Ondorengoa proposatzen dugu:

- Aurrikusitako Zentro Polikulturala baztertu, eta funtsean herriko eta Urola kostako baliabide eta beharretara egokituko den eraikina diseinatu. Beste proiektu eta elkarteei dirua ken diezaieketen makro proiektu hau ekidinez. Orain arte, talde teknikoari ordaintzeko gastatu diren 2 milioi eurorekin Modelo zinema berritzeko obrak egin zitezkeen.

- Gure alternatiba epe motzean Modelo zinema egokitzea da, nagusiekin akordio batera iritsi ondoren Zarautzen erabilera anitzeko areto bat edukitzeko, gainera Alde zaharrean dagoen eraikin zahar eta berezi bat birgaitzeko aukera da.

- Liburutegia zabaldu, Sanz Eneako behe solairua erabiliaz eta erakusketa aretoa mugituaz. Eraikin berdinean ikasteko gune bat egokitu. Material berriak ekartzerakoan herritarren eskakizunak kontuan hartu.

- Tokiko historia aztertzea, ikertzea eta sustatzea. Oroimen historikoa berreskuratzera bideratuta dauden lanak azpiegituren bidez eta diru laguntzak emanda laguntzea. Hain zuzen, politikak eragindako biktima guztien lekukotzak bildu nahi dira, frankismoko biktimenak barne.

- Urte guztian zehar kultur programaketa bat mantendu, dena udako hilabeteetan bildu beharrean. Kultur programak egitea biztanle talde espezifikoentzat: haurrak, gazteak, emakumeak, etorkinak, erretiratuak… eurekin elkarlanean.

- Kultur zirkuitu eta sareak sortzea inguruko Udalen artean.- Kulturguneen kudeaketan sakontzea, garrantzia emanda egitarau

partekatuari eta gune horien baterako kudeaketari. Kultur elkarteek, beren burua kudeatzen duten taldeek, jaietako batzordeek… independentzia eta autonomia izan behar dute beren helburuak modu eraginkorrean lortzeko eta udal kultur eskaintza instituzionalizatzea saihesteko.

- Gastu arrunta jezteko, Arte eta Historia Museoaren gestio zuzena aldarrikatzen dugu.

- Zarauzko potentzial itzela eta aktibitate kultural eta euskaltzalea koordinatu eta aprobetxatu, sormen jardueraren suspertze foko baten moduan, euskal herri osoari eragingo diona.

- Herritarren, artisten eta kultur taldeen eskura jartzea herriko kultur azpiegiturak.

- Euskarazko kulturari eta euskal kulturari lehentasuna ematea, bai sortzaileen artean, bai eta ikuskizunen programazioan ere.

- Herrian dauden kultur errealitate ezberdinak aintzat hartuz, horiei leku egitea, sustatzea, zabaltzea eta elkar ezagutzeko programak garatzea.

- Elkartasunaren eta tolerantziaren aldeko kultura garatzea, desberdintasuna errespetatzearen aldekoa, eta kultur aniztasunaren zein kultur artekotasunaren abantailak erakustea, horretarako kanpainak eta ekitaldi (musika, jaiak) zehatzak antolatuz, herriko elkarteekin elkarlanean.

- Tokiko elkartegintzaren eta autokudeaketaren kultura eta gazteriaren politika suspertu.

ezkerlanean, elkarlanean 35

Page 36: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

udala gazteena ere bada

Gazteak gizarte eta herri bateko etorkizuneko sektore ez ezik, gaur egungo gizarte talde dinamiko gisa ere hartu behar ditugu. Gainera, kezka eta arazo espezifikoak dituen taldea da. Krisiak gazteengan modu berezian erasan du, eta lehendik zituzten hainbat arazo larriagotu egin ditu: lan merkatura sartzea, etxebizitza lortzea…

Bistan da orain arteko gazteria politikek ez dutela funtzionatu, eta batez ere, ez dutela gazteen onespenik jaso. Lehen oinarriak hori aldatzea izan behar du. Gure politika guztietan herritarrekin batera gauzak pentsatzeak, aztertzeak eta egiteak ardatza izan behar badu, modu bereziagoan zaindu behar dugu alor hau gazteekin. Udal arlo desberdinetatik bultzatutako politikek, gazteentzat direnek, erantzun integralak eman behar dituzte. Beren autonomia bermatzen duten baliabideak behar dituzte gazteek, gizarteratzea aktiboa eta parte-hartzean oinarritua izan dadin. Parte-hartzea eta gazteek proposatutako jarduerak bultzatzea gazteak subjektu pasibo bihurtzen dituen eredu paternalista gainditzeko bideak dira. Gatazkak konpontzeko prozesuetan gazteen aktibismoa sustatu behar da, sormen espazioek duten garrantzia nabarmenduta, bai pertsonalek, bai eta kolektiboek ere. Gazteen espiritu kritikoa suspertzeko asmoarekin egingo dugu lan, gizartea aldatzeko euren bultzada eta grina aintzat hartu beharko dugu, eta gizarteko gainerako adin tarteekin zein eragileekin elkarlanean jardutera bultzatuko ditugu. Gure politiketan honakoak jorratu beharko ditugu:

- Gazteen parte-hartzea sustatzeko parte-hartzean oinarritutako gazte kontseiluak abian jarri, eta gazte zarauztarrei zuzendutako Udal politikak onartzean solaskidea izan dadila.

- Gaztelekuan nerabeen partehartzea areagotu, gero eta autonomoagoak izan daitezen eta etorkizunean beraien nahiak asetzeko tresnak lortu ditzaten. Gazte helduekin kogestioa bultzatu, herriko aisialdirako zein kulturarako guneetara sarbidea ahalbideratuz.

- Gazte kontseiluarekin batera Gazte plana idatzi eta onartu, erantzun iraunkor eta koordinatu bat emanaz etxebizitza, lana, hezkuntza, osasuna aisia eta kulturari.

- Aisialdi ez kontsumista diren ekitaldiak programatu, baita arratsalde, gau eta udaldian ere. Gauerako Xixongo “Abierto hasta el amanecer” bezelako ereduak hobetsiko ditugu: hau da, gauez gazteek gazteentzat udal eraikinetan antolaturiko aisialdi osasuntsua.

- Gazte informazio-puntuak eta gazteentzako azpiegiturak birdiseinatu, gazteekin batera, euren beharrak eta nahiak asetzeko zerbitzu bihurtuz.

- Gazteek eurek sortutako espazioak eta ekimenak autogestionatzea bultzatu.

- Gaztetxea mantendu eta Salberdinen berrurbanizatzea sortzen denean baldintza berdintsuetan haren kokapena aurreikusi.

- Hemezortzi urte baino gehiagoko gazteentzat, gazte ekipamenduaren eraikuntza bultzatu.

ezkerlanean, elkarlanean 36

Page 37: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

kirolak

Zarautzen herritar askok kirolen bat egiten dute. Identitate ikur hau sendotu egin behar da bizi-kalitate oneko gizarte aurreratu baten zutabetako bat: kirol praktika askotarikoa eta osasungarria delako.

Udalak kirol praktika sustatu behar du - maila, sexu eta adin guztietan- kirol profesional edo ikusgarriari lehentasuna eman gabe.

- Kirola aire zabalean praktikatzeko oinarrizkoak diren azpiegiturak sortu eta zaindu behar dira. Batez ere atletismoko pistan premia nabarmendu nahiko genuke eta horretrako bi leku aurrikusten ditugu: Asti edo Itxasmendi

- Kirol Praktika ahalbidetzeko azpiegiturak bermatu, horretarako udalez gaindiko erakundeen inplikazioa bilatuz. Krisiak ahalbidetzen duen heinean Vista Alegre eta Lizardiko kirol instalazioak estali, belar artifiziala jarri Itxasmendiko kirol zelaietan.

- Euskal Herriko kirol autoktonoen kirol praktika bultzatu, zabaldu eta indartu eta bide horretan ikasteko eta zabaltzeko eskola bat sortzea proposatzen dugu.

- 3. adineko kirolaren praktikaren garrantzia azpimarratu, beronen praktika bermatzeko plangintza desberdinak martxan ipiniaz udalen horretarako eskura izan ditzakegun bitartekoak erraztuz herrian izan ditzakegun jubilatu elkarteei, zein bestelako kirol elkarteei. Parkeren batean gailu bereziak jartzea proposatzen dugu.

- Bigarren skate pista bat, oraingoa baino handiago eta berrituagoa, Klabelinsoro inguruan.

- Golf zelaiko instalazioen erabilpen publikoa sustatu.- Polikiroltasunean eta gazte guztien partehartzean oinarritutako

eskola kirola lehenetsi nahi dugu. Udalak buruzagitza eraman eta eskola eta klubek koordinatua.

- Erabiltzaileen eskuratzeko kapazitatearen araberako abonu soziala kiroldegiko kuotaz gain, beste kirol ekintzetarako.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eraikitzen

Egungo gizartean erroturik dauden eredu patriarkal eta matxistak gainditzeko, berdintasun arloa sustatu eta bultzatu behar dugu, kontziliazio planak bultzatuz, ereduak sortuz eta emakumeen partaidetza aktiboa gizarteko arlo eta eremu guztietan sustatuz. Politika positiboak bultzatuko ditugu. Udalak herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak izaki, bazterkeria pairatzen dutenekiko tratu berezia bultzatu behar du.

Lau urte hauetan pausu garrantzitsuak eman dira: Berdintasun kontseilua sortu da, Departamentu autonomoa eratu eta II Berdintasun Plana onartu da.

Aurrera egiteko ondorengoak proposatzen ditugu:

ezkerlanean, elkarlanean 37

Page 38: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

- Berdintasun Saila era autonomo eta zeharkakoan kontsolidatu, Berdintasunaren II Plana aurrera eramateko behar dituen baliabideekin hornituz.

- Bultzada berezia lan munduan gizonen eta emakumeen arteko parekidetasuna lortzeko ekintzei. Horretarako Udaletik, herriko lantegiek beraien Berdintasun Planak egitea sustatuko da, behar duten laguntza eskeiniz.

- Emakume eta gizonen artean, etxeko lanen banaketa lortzeko, ekintzak jarri beharko dira martxan. Gai honetan erronka nagusietakoa kontzientziazioa izango da, aukera berdintasuna lortu ahal izateko.

- Gizon eta emakumeen aukera berdintasunerako eta familia eta lana uztartzeko kontziliazio planak idatzi, sustatu eta garatu. Tartean heziketa zentroetan Zaintza programaren bermea, Udal bileretako ordutegi eta formatoak berrikustea bizitza familiarrarekin bateragarritasuna ahalbidetzeko, eta abar.

- Genero-indarkeriarekin amaitzeko kontzientziazioa landu, eta pairatzen dutenak artatzeko instituzio desberdinen artean sinatutako Protokoloan jasotzen diren bitarteko guztiak jarri.

- Emakume, feminista eta berdintasun arloko elkarteekin elkarlana garatzea, Berdintasun kontseiluaren bitartez.

- Gizonen inplikazioa gai honetan sustatzea eta lantzea.- Zarautzen gertatzen den genero indarkeriako edozein ekintza

publikoki salatzeko eta judizialki ekiteko Udal konpromisoa, eta bitarteko materialak eman eta kontzientzia sozialeko nahiz biktimen laguntzarako ekintzak aurrera eraman.

- Eskola programak berdintasunean hezitzeko.- Ekitaldi artistiko, kultural eta emakumeen ikerketaren aldeko

programak martxan jarri.- Hirigintza-plangintzetan emakumeen ikuspegia ere lantzea, hauen

parte-hartzea bermatuz eta sor daitezkeen puntu beltzak zainduz.- Bizitza pertsonal eta laboralaren kontziliazio neurrien(baimenak,

pertsona zaintzeko exzedentziak, . . ) hedapen kanpainak, administrazio bera aurreneko eredua izanik.

- Alfabetatzeko eta laneko prestakuntza jasotzeko programak garatzea, batez ere emakume etorkinen integrazio soziala errazten dutenak.

Sexu aniztasuna

Gizarte-informaziorako kanpainak abian jartzea, bai jokabide homofobikoak salatzeko, bai eta errespetuaren eta berdintasunaren aldeko jokabideak bultzatzeko ere.

- Adingabeen babeserako politiken barnean, zenbait neurri zehaztea sexualitatearen adierazpen askatasuna bermatzeko.

- Gayen, lesbianen, bisexualen eta transexualen informaziorako programak sustatzea.

- Udalak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen nazioarteko eguna ospatzea.

- Udaltzainei homofobiaren eta transfobiaren prebentzioari buruzko prestakuntza eskaintzea.

- Indartu eta zabaldu Gaztelekuko doako zerbitzu sexologikoa herritar guztientzat.

ezkerlanean, elkarlanean 38

Page 39: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Haurtzaroari arreta berezia

Zarautzen ezaugarrietariko bat Euskadin haur populazio portzentajerik handienetakoa izatea da. Beharrezkoa da Udaletik errealitate honi erantzuten jakitea:

Jolastoki espazio publiko estaliak sortu, urte osoan zehar erabil daitezen(ideia bat izan liteke, lehenbiziko esperientzia gisa Merkatu plazako sabai azpiko soilairuan espazio bat egokitzea jolasteko, umeek parkean bezala goza dezaten;baita ludotekan egiten diren kultur jarduerak eta abar aurrera eramateko;gurasoek erosketak egin eta aldi berean haurrekin egoteko aukera izango lukete)

Skateko bigarren pista sortu, kapazitate handiagokoa eta gaurkoa baino eguneratuagoa, Klabelin soron Institutuaren aurrean.

Aste bukaeretarako programazio kulturala eta haurren aisialdirakoa, baita udatik kanpo ere.

- Neska-mutikoen parte-hartzea bermatzea eragiten dieten arloetan.- Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatza eta

jakina garatzea.- Haurren pobreziari aurre egin ahal izateko, babes neurriak ezartzea.

Immigrazioa

Aralar eta Ezker Batua Berdeak koalizioak uste du emigrazioa “aukera” bat dela, ez “arazo” bat.

Berritu berri den Atzerritartasun Araudiaren guztiz aurka gaude, mugen kontrolean, eskulana legitimatzean eta eskubideen hierarkian oinarrituta baitago, eta horiek herritartasun inklusiboaren kontzeptuaren guztiz aurka baitaude.

Benetan presazkoa da legegintzarekin lotutako alternatiba ausartak aztertzeko premia, gizartearen errealitatea ikusteko, pertsonen berdintasun juridiko eta aukera berdintasunerantz aurrera egiteko bidezkoak direnak. Esparru juridiko berria bilatu behar dugu gizarteratzea sustatzeko; gizarteratze legea, Atzerritartasun Legetik harago joanda.

Eskubide eta betebehar berdintasunak ez dakar berekin asimilatzea, egiazko integrazioa baizik. Integrazio edo gizarteratze horrek bi norabidetako izaera izan behar du argi eta garbi, elkarrenganako errespetuan oinarritua, nortasun desberdinen garapenean eskubideak eta betebeharrak partekatuta. Kontua ez da gutxieneko eskubide batzuk “ematea”, baizik eta eskubide osoko herritartasuna onartzea, bizilekuaren arabera, eta ez jatorriaren arabera.

Gizarteratzean aurrerapausoak emateko, jakitun izan behar dugu desberdin izateari errespetua izateak duen garrantziaz: jatorrizko kulturei balioa eman

ezkerlanean, elkarlanean 39

Page 40: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

eta horiek babestu behar ditugu eta, aldi berean, gureari balioa eman eta babestu behar dugu.

Eskubideen berdintasunaren aldeko borroka honetan ez dugu ahantzi behar generoaren ikuspegia. Emakumearen bazterketa errotik ateratzeko lan egitea ezinbestekoa da, emakumeei oro har zuzenduta dauden berariazko programetan emakume etorkinek sarbide normalizatua izatea erraztuta. Gainera, arreta berezia jarri behar dugu legez kanpoko egoeran dagoen eta genero indarkeriaren biktima den emakume etorkinarengan, bazterketa bikoitza baita.

Pertsona etorkinen benetako gizarteratzea bermatzeko modu bakarra horien parte-hartzea bultzatzea da. Parte-hartze hori funtsezkoa da, bai politikan, bai gizartearen eraikuntzan, eta bai heziketan ere.

Harrera

Atzerritik gure herrira iristen ari diren bizilagun berriek normaltasunez bizi eta lan egin ahal izateko, bertakook ez dauzkagun aparteko oztopoak dituztela uste dugu. Oztopo hauek beraien integrazio eta gizarteratzea zailago egiten dute, eta gure helburua hiritar ororen eskura dauden balibaide eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzea bada ere, badira etorkinen migrazio prozesuan berariazko eskuhartze bat behar duten hainbat une. Horietariko bat, zalantzarik gabe, iristen diren momentuan egin behar zaien HARRERA da.

Arlo honetan Harrera programa oso (konpleto) bat “inplementatzea” proposatzen dugu, non gutxienez ondorengo atalak jorratuko liratezkeen:

1. Hartzailea den gizarteari buruzko oinarrizko informazioa: Baloreak, ohitura, eskubideak eta betebeharrak, herrian dauden baliabide ezberdinei buruzko informazioa: heziketa, osasuna, gizarte zerbitzuak, euskara herriko hizkuntza, lanbide orientazio zerbitzua, eta abar.

2. Atzerritartasun legediari buruzko oinarrizko informazioa (erregularizazio eta berrelkarketak).

3. Bertako hizkuntzak ikasteko orientabidea eta oinarri-oinarrizko irakaspenak.

4. Giza talde honentzat interes berezia duen bestelako informazioa: ikasketen homologazioa, elkarteak, eta abar.

Helburu horrekin, aholkularitza emateko bulegoak sortzea proposatzen dugu (harrera bulegoak) tokiko erakundeetan. Hartara, eginkizun hori beteko dute, hainbat arlotako ekintzak koordinatuko dituzte eta. Erantzunkizun publikoaren printzipioan oinarrituta Harrera hau Udalak berak egin behar duela uste dugu, zeregin hau hirugarren bati, (elkarte zein erakunde) utzi gabe.Hainbat eskubide lortzeko erroldatuta egon behar izaten denez eta, egungo eskakizunen arabera, pertsona askok zailtasunak dituztenez erroldatzeko, eskakizun horiek aldatu egin behar dira, eta, edo erroldatzea malgutu behar

ezkerlanean, elkarlanean 40

Page 41: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

da, edo eskubideak izateko bizilekua egiaztatzeko beste modu batzuk ere proposatu behar dira.

Integrazioa

Integrazioa bi norabideko prozesutzat dugunez, atzerritik etorritako bizilagun berrien integrazioa bultzatzeko neurriak etorkinentzat ez ezik, etorkin horiek hartzen dituzten herritarrentzat ere egin behar dira. Denon artean aniztasunari errespetuan oinarritutako gizarte bat eraiki behar dugu, gero eta anitzagoa izango baita gure gizartea, beraz elkarrenganako errespetuan izango da elkarbizitzaren oinarriz. Kontua da “bestearekiko” elkartasunezko eta errespetuzko balioak transmititzea eta desberdina denarekin bizitzen ikastea. Horregatik gizarte anitz baten aldeko baloreak zabaltzeko sentsibilizazioari arreta berezia eskaini behar zaiola uste dugu.

Honekin batera beste bi lerro nagusi landu behar direla uste dugu tokiko erakundeetatik bizilagun berrien integrazioan ahalbidetzeko: alde batetik, kanpotik etorritako eta bertakoen arteko elkarguneak sortzea, jatorri ezberdinena arteko pertsonen arteko zubiak eraikiz. Eta bestetik, etorri berriek babes sare bat izan eta beraien jatorrizko nortasuna gorde eta garatzeko baliabideak eskaintzea.

Hau guztia kontuan izanda hauek dira proposatzen ditugun neurri zehatzak:

- Etorkinek herriaren bizimoduan parte hartzea bultzatzeko politika garatzea: horretarako partehartze foroak martxan jarri eta hauetatik ateratako proposamenei erantzun emateko bitartekoak jarriz.

- Euskara integrazioa tresna gisa erabiltzea: euskaran lehenbiziko pausoa emateko aukerak eskeini bertako euskaldunekin harremanetan jartzeko gune bat sortzen den bitartean: Auzoko egitasmoa…

- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako eta Osasun Publikorako irisgarritasuna ziurtatu legez Zarautzen daudela frogatu beharrik izan gabe.

- Arreta berezia emakume etorkinek merezi dute;

o Berdintasun saileko Jabetza eskola diseinatzerakoan emakume etorkinen errealitatea kontuan hartu.

o Genero indarkeriari buruzko kanpaina berezia egin informazioa hizkuntza ezberdinetan zabalduz.

- Sentsibilizazioa: Aniztasunaren aldeko baloreetan hiru arlotan landu:

1. Ikastetxeetan.2. Tokiko komunikabideak.

ezkerlanean, elkarlanean 41

Page 42: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

3. Herria mailan: urtean zehar egiten diren ekintaz ezberdinetan: aste solidarioa, Zaraztik mundura, eta abar.

- Elkartegintza bultzatu:

o Kanpotik etorri eta bertakoen arteko zubigintza bultzatzeko.o Etorri berriak bebes-sare bat izan dezan.o Etorri berrien jatorrizko nortasuna gorde eta garatzeko.

- Laneratze-proiektuak eta kontrataziodun prestakuntza-programak administrazio-mugak dituzten erabiltzaileen beharrizanetara egokitzea.

GIZARTE EKINTZA, BATEGINDAKO HERRIAK NAHI DITUGU

Gure herrietan desberdintasunak ahalik eta gehiena murrizten saiatzeko, eta herri kohesionatu eta orekatuaren eredua bultzatzeko, aukera berdintasunaren eta gizarte orekaren bermea izan behar dute zerbitzu publikoek. Krisiaren ondorioz, herritarren zati baten egoera are izugarriagoa da, eta, ondorio moduan, geroz eta herritar gehiago dira gizartetik baztertuta eta pobrezia egoeran daudenak. Udalak behar horiei erantzuteko gauza izan behar du, oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak bermatuta. Helburu horretarako, proposatzen dugu udal bakoitzak bere “Gizarte Eskubideen Karta” izatea, hartara, karta horretan bilduko dira herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete behar dituzten baldintzak.

Ematen diren zerbitzu guztietatik txirotasun eta esklusioaren aurka borroka egitea gure koalizioak ordezkatzen duen ezkerreko indar baten lanik nagusiena da.

Aurreko legealdian pausu garrantzitsuak eman dira Zarautzen zerbitzu sozial eraginkor batzuk eskeintzeko, zerbitzu guztiak eraikin bakar batean bildu dira, eguneko zentro berria inauguratu da eta krisia izan arren gastu sozialak handitu egin dira aurrekontuaren %20 iristeraino.

Hurrengo legealdirako aurrerapen hauek kontsolidatzea izango da helburua.

- Gastu soziala mantendu beharko da, gero eta behar handiago izan eta esklusio egoeran erortzeko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko.

- Legeak 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan ezarrita duena betetzeko, etxegabeentzako ostatu eta jantoki sozialak egotea bermatzea.

- Udal eraikinetan ume eta gurasoen arteko topaketa gunea sortu, umea berekin ez duen gurasoari bisita eskubidea errazteko.

- Zerbitzuen gida bat sortu, Gizarte Eskubideen Karta, herritar guztiek eskaintzen diren zerbitzuak ezagutu ditzaten.

- Kortazarko alokairuzko etxe sozialetan, buruko arazoak dituzten pertsonentzat etxe batzuk erreserbatu, Atzegi-rekin elkarlanean. Abendañon

ezkerlanean, elkarlanean 42

Page 43: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

Gureak, buruko arazoak dituzten pertsonentzat tailer bat jartzeko erraztasun fiskal eta administratiboak eskaini.

- Zerbitzu sozialen kudeaketa publiko eta zuzenaren aldeko hautua egin eta bertan lan egiten duten langileen baldintza duinak aldarrikatuko ditugu.

Pertsona zaharrak, lehen mailako herritarrak

Zarautzen herritarren %16ak, 65 urte baino gehiago ditu. Euskal Autonomi Erkidegoko media (%20) baino bajuagoa da, baina epe ertain eta luzera neurriak hartu beharra adierazten digu. Pertsona helduenek ere kalitatearekin bizi ahal izateko, beharrezkoa da jakitea zer egoeratan bizi diren eta etorkizunean ze behar izango dituzten jakitea.

Neurriak: - Udal Plan gerontologikoa egin ahal izateko ikerketa egin, zarauzko

herritarren bilakaera eta epe ertain eta luzera izan ditzaketen beharrak aurrikusteko.

- Maria Etxetxikiko apartamentu tutelatuak martxan jarri.- Jubilatuen elkarteak duen Udaberri lokala egokitu, bertan

egiten diren ekintzak indartu ahal izateko: soinketa, yoga, tai-chi Alzheimer kasuetan burua erabiltzeko tailerrak sustatuz: eta ileapaindegia adibidez.

- “Baratza Programa”hedatzen joan, udalak dituen beste lursail batzuk errekuperatuz eta herritar edo baserritarren esku jarriaz.

PARTE-HARTZEA KUDEAKETA METODO GISA

Udal administrazioak gainerako instituzioak baino erraztasun gehiago ditu, berez, herritarrengandik hurbil egoteko, herritarrak entzuteko eta haiekin elkarlanean jarduteko, dela norbanakoekin, dela herriko elkarteekin, bizilagunen mugimenduekin, zein gainerako eragileekin. Herritarren parte-hartzeak zehar-lerroko politika izan behar du, udaleko sail guztietan zabalduko dena.

Pasa den Legealdian urratsak eman dira partaidetza indartzeko, berezko sail bat sortu da eta zenbait ekimen burutu dira, horietako batzuk gure taldeak kudeatu ditu : Salberdin Plan Berezia idatzi behar zuen taldea hautatzeko kontsulta, Berdintasun Aholku Batzordearen sorrera,...etab. Horretaz gain ZHAPO-n sartu da Asti urbanizatzeko betebeharreko baldintza moduan, honen inguruko herri kontsulta deitzea. Aurrera jarraitu behar da eta izandako esperientzietatik, batez ere akatsetatik, ikasi beharra dago.

Hartu beharreko neurrien artean hauek proposatuko ditugu:

- Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuak egiteko ereduak jarriko ditugu martxan. Udalaren aurrekontutik zati bat bereziki partaidetza

ezkerlanean, elkarlanean 43

Page 44: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

horri eskainiz auzoetan kudeatzeko partida zehatz batzuk emateko aukera eta guzti.

- Parte-hartzeko Gida egin da, orain Herritarren Parte-hartze Arautegia egitea falta da, herritarren parte hartzea handiagoarekin eta erabakiak hartzeko organo desberdinen aurrean herritarrek proposamenak egiteko duten eskubidea aitortuz.

- Herriko elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, euren lana garatzeko, azpiegitura zein bitarteko teknikoak), auzo-elkarteak ez dauden auzoetan lokalak jarri beharko dira (Azken Portu, Alde Zaharra eta Mendilauta).

- Herritarrei eta udaleko langileei prestakuntza emateko plan bat garatzea, bai norbanakoentzat, bai elkarteentzat ere. Elkarteen kudeaketa, parte-hartzea bultzatzeko tresnak… aztertuko ditu.

- Udalaren Araudi Organikoa moldatu, Informazio batzordeetan udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartzeko zuzenean zinegotziekin edo udal talde bakoitzak hautatzen dituen ordezkariekin. Informazio batzordeak publikoak eta irekiak izango dira, eta, hartara, ahalbidetuko da kalte egindako edo interesa duten herritarren taldeak bertan egotea eta ahotsa izatea.

- Administrazio publikoko gaietan edo aferetan interesa duten herritarren taldeentzat, eskura jartzea lokal edo instalazio publikoak.

- Erreferenduma edo herritarrei galdeketa zuzena egiteko baliabidea erabiltzea, tokiko intereseko ikuspegitik baloratzeko edo ebazteko lurralderako garrantzi berezia duten gaiak, hala nola “makroproiektu” izenekoak. Prozedura hori hasiko dela iragartzeak “de facto” ekarriko du erabaki edo adostasun hori ezin baliogabetuzkoa izatea.

- Ideien lehiaketa irekiak bultzatzea, lurralde antolamenduan eragin berezia duten planei eta proiektuei ekiteko orduan

- Auzoko Batzarrak sortu edo indartuko ditugu, parte-hartze horizontala bultzatzeko helburuarekin. Auzoko batzar horien oinarrizko lana izango da hiriak diseinatzea, espazio publikoak, hornikuntzen aldetik dauden beharrak adieraztea… Horietan, bultzatuko dugu bizilagunen elkarteek eta komunitateek parte hartzea, eta bai norbanakoek ere. Batzarrak antolatu eta deitzeko ardura berezia izango dute auzozainek.

- Interes nagusiko gaietan, besteak beste, aurrekontuetan eta hirigintzan, audientzia publikoak egingo ditugu

- Herritarrek parte hartzeko eta kontsultak egiteko foro gisa, udalaren webgunea erabiltzea sustatuko dugu

- Herritarren arteko bitartekaritza egiteko eredu bat ezarriko dugu, bizikidetza dela-eta, bizilagunen artean sortzen diren gatazka txikiak negoziatuta konpontzeko asmoarekin, bake-epaitegiaren laguntzarekin.

ezkerlanean, elkarlanean 44

Page 45: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

ZARAUTZ MUNDUKO HERRIEKIN BAT

Ezkerraren parte bezala, munduko herrien arteko elkartasuna funtsezkoa dela pentsatzen dugu, proposatzen dugun mundu mailako aldaketa lortu ahal izateko. Mundu ekonomiaren ordena herri garatu eta txiroen arteko ezberdintasunean oinarritzen da, eta hori ez da zuzena ezta jasangarria.

Zarautzen beste herriekiko elkartasun mugimendu garrantzitsu bat dago eta hori mantendu eta babestu behar da udaletik. Baina elkartasun hori ezin da bakarrik laguntza ekonomikoa emateko, askotan herriek jasaten dituzten injustiziak, pairatzen dituzten egoera politikoek sortzen dituzte eta hori salatu eta borrokatu behar da, Udaletik ere bai.

- Pasa den legealdian bete ez den konpromisoa betetzea eta aurrekontu errealaren % 1a nazioarteko kooperaziora bideratzea defendatuko dugu.

- Zarauzko GKE koordinadora babestea eta bere jarduera zabaltzea zarauztarron artean.

- Udaletik Saharako eta Palestinako herriekin elkartasun adierazpenak onartzea, eta Israelgo Estatuaren kontrako boikot kanpainari atxikitzea, NBE aginduak beteko ez duen bitartean.

ezkerlanean, elkarlanean 45

Page 46: zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar - Ezker Batua.

GARAI BERRIAK BAKEA ETA BERADISKIDETZARAKO

Aralar eta Ezker Batuarentzat Euskal Herrian bizi izan dugun gatazka armatuaren gainditzea da lehentasuna; mehatxu egoera gaitzesgarriak gainditzea alegia. Uste baitugu giza eskubide ororen errespetua oinarri duen bake egoera batetik soilik jo ahal izango dela gatazka politikoa erro-errotik konpontzera, herritarren erabakitze eskubidea ahalbidetuz. ETAren behin betiko suetena iristen denean, beharrezkoa izango da beradiskidetze prosezu bat hastea, urte askoan sortu diren zauriak eta zatiketak gainditzen joateko eta udal honen jarduna hauxe izatea espero dugu hurrengo lau urteetan.

Udaleko Bizikidetza Planak giza eskubideak jendarteratzen jarraitu behar du, eta batez ere bizitza eskubidea lehenetsi behar du eta heriotz zigorra alboratu. Zarautz heriotz zigorraren aurkako herrien sarean sartzea aldarrikatuko dugu.

Zarautzen izandako biktima guztien (bai ETAren biolentziak, bai frantziar zein espainiar estatuen biolentziak sortutakoak) bakarkako errekonozimenduan sakontzen joan.

Adiskidetzearen eta elkar bizitzaren sustapen programak. Gatazken konponketari buruzko formazioa sustatu. Formazio politiko guztien partaidetza eta presentziari baldintzarik

gabeko babesa, inongo bortxa, mehatxu edo eragozpenik gabe. Espainiar zein frantziar estatuek praktikan jartzen duten euskal preso

politikoen sakabanaketarekin amaitzeko, guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta kondena beteta duten zein gaixo dauden presoak askatzeko eskaera egitea.

Memoria historikoa berreskuratze bidean lanak egiten joan, Frankismoaren zarauzko biktima guztien testigantzak bildu eta gordez.

ezkerlanean, elkarlanean 46