Yu Hao - Frantzia

10

Transcript of Yu Hao - Frantzia

Page 1: Yu Hao - Frantzia
Page 2: Yu Hao - Frantzia

Geografia

Metropolitar Frantzia Europako mendebaldean dago. Frantziako estatuaren zati dira, halaber, Europatik kanpo diren hainbat lurralde: Ipar Amerikan, Antilletan, Hego Amerikan, Indiako ozeanoan, Ozeano Bareko hego eta iparraldean eta Antartikan.

Page 3: Yu Hao - Frantzia

Metropolitar Frantziak hexagono baten itxura du, eta 965 bat kilometro luze eta 935 bat kilometro zabal da. Bere mugak 2.970 km luze dira: Espainia (650 km), Belgika (620 km), Suitza (572 km), Italia (515 km), Alemania (450 km), Luxenburgo (73 km), Andorra (57 km) eta Monako (4,5 km). Guyanako mugak 580 km luze dira Brasilekin eta 520 km Surinamekin. Saint Martin uharteak (Antillak) 10,2 km luze den muga eraikigabea du Herbehereen uharte zatiarekin. Azkenik, Antartikan Frantziak beretzat duen Terre Adélie lurraldea (TAAF) muga du Australiak beretzat duen lurraldearekin.

Page 4: Yu Hao - Frantzia

HistoriaArkeologia ikerketetan duela 100.000 urte baino gehiagoko gauzakiak aurkitu dira. Paleolito garaitik honuntzako aztarnak daude, gizakia orduz geroztik bizi izan dela gaurko Frantziako lurraldeetan frogatzen dutenak. K. a. 625ean Joniako grekoek merkatari kolonia bat ezarri zuten Massilian (gaurko Marseilla), Frantziako hegoaldean ehunka urteetan izan ziren kolonietan aberatsena izan zena. Garai berean galli izeneko zeltak iritsi ziren eta La Tene kultura garatu zuten.

Page 5: Yu Hao - Frantzia

K. a. III. mendetik aurrera Galiako zeltak ziren gaur egungo Frantziako biztanle gehienak, nahiz eta Akitanian, euskaldunekin (edo, hobeki esanda, baskoiekin) erlazioa zeukaten herriak bizi.Erromaren beherakadak zabalik utzi zuen Galia germaniarrek har zezaten. K. o. III. mendetik aurrera, Rhin ibaia zeharkatuta, tribu germaniar ugarik inbaditu zuten Erromatar Inperioa. Horietako bat frankoak ziren, Frantziari bere izena eman ziotenak. V. mendean saliar frankoek Loira ibaiaren iparraldea hartu zuten, bisigodoek Akitania eta Proventza beretu zuten, eta burgundiarrek Rodanoren bailara. Frankoek, merobingiarren gidaritzapean, ia Galia osoan nagusitu ziren. 498an Klovis I.a erregea katoliko bihurtu zen. Hortaz, Frantziak Elizaren alabarik zaharrena titulua jaso zuen.Erromatarrek K. a. 13an hasi zuten Galiako konkista, Julio Zesarrek K. a. 54an bukatu zuena. Horrenbestez, Galian latina, frantses bilakatzekoa zena, eta Erromako kultura nagusitu ziren. Kristautasuna II. eta III. mendeetan sartu zen.

Page 6: Yu Hao - Frantzia

Erromaren beherakadak zabalik utzi zuen Galia germaniarrek har zezaten. K. o. III. mendetik aurrera, Rhin ibaia zeharkatuta, tribu germaniar ugarik inbaditu zuten Erromatar Inperioa. Horietako bat frankoak ziren, Frantziari bere izena eman ziotenak. V. mendean saliar frankoek Loira ibaiaren iparraldea hartu zuten, bisigodoek Akitania eta Proventza beretu zuten, eta burgundiarrek Rodanoren bailara. Frankoek, merobingiarren gidaritzapean, ia Galia osoan nagusitu ziren. 498an Klovis I.a erregea katoliko bihurtu zen. Hortaz, Frantziak Elizaren alabarik zaharrena titulua jaso zuen.VIII. mendean aginpidea karolingiarren eskuetan zegoen; haietan handiena Karlomagno izan zen. IX. mendearen hasierarako Karlomagnoren inperioak Erdialdeko Europako parterik gehiena bere mende zuen, baina haren heriotzak zatiketa ekarri zuen. Izan ere, Verdungo Hitzarmenaren bidez (843), Karolingiar Inperioa hirutan banatu zen.

Page 7: Yu Hao - Frantzia

klima

● Frantziako klimak alde handiak ditu. Klima ozeanikoa dute Bretainiak eta Normandiak; klima hori Frantziako sartalde guztira hedatzen da. Han neguak leunak eta udak freskoak dira. Euria, mendebaldeko haizeek ekarria, ugaria da urte osoan. Normandiako eguraldia oso egokia da belardietarako. Akitaniak uda beroagoa du, eta hori dela eta, basoak ugariagoak dira

5

Page 8: Yu Hao - Frantzia

Frantziako ekialde osoan klima kontinentala da. Neguak hotzak eta elurtsuak dira, eta udak, berriz, beroak. Sarritan ekaitzak izaten dira. Ekialdeko zabaldietan baso asko dira: haritza, pagoa eta urkia dira nagusi, eta pinua mendietako maldetan hazten da. Mahastiak eta fruitu arbolak eguteran daude.

Klima mediterraneoa Languedoc, Proventza, Rhône eta Korsikara hedatzen da. Uda lehorra eta beroa eta negu xamurra dute. Euriak ugariak dira, batez ere udazkenean eta udaberrian. Iparretik jotzen du haizeak, Sète eta Toulon artean (mistrala) eta Sètetik mendebaldera (tramontana). Landaretza lehorrekoa da (artea eta pinua).

Alpeetan eta Pirinioetan mendiko klima da: euria ugaria da, eta neguak gogorrak eta elurtsuak dira.

Page 9: Yu Hao - Frantzia
Page 10: Yu Hao - Frantzia