"XXI. mendearen erronkak" 1 Sekuentzia

52
XXI. MENDEAREN ERRONKAK Gaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa 5.1. 1. sekuentzia XXI. MENDEAREN ARGI-ILUNAK Aldez aurreko jarduera: XX. mendeko azken hamarkadetan izandako alde eta aldaketetara hurbiltzea. Telesail bateko zatiak ikusi eta datuak hartzea. Konparazio-taula bat egitea. 1. jarduera: Konparazio-egiturako azalpen-testu baten sortze-lana, aurreko jardueran bilduriko datuak erabilita. 2. jarduera: Unitatean landuko diren alderdiak zehazteko jarduera. XXI. mendeko arazo-multzo handiak ezagutzea ahalbidetzen duten prentsa-titularren sailkapena. 3. jarduera: Gizartearen kezkei buruzko inkesta bat egitea. Lorturiko emaitzak adierazten dituzten grafikak egitea. 4. jarduera: XXI. mendeko erronkak zehazteko lana. Azalpen- testu bat banaka irakurtzea eta datu nagusiak laburbiltzea. Eginiko laburpena ahoz azaltzea. 5. jarduera: Azken bost hamarkadetako friso kronologikoa egingo dute ikasleek. Datak, irudiak, gertaerak eta gertaera horiei buruzko testuak bilduko dira friso horretan. 6. jarduera: Hirugarren munduko pobreziari eta baztertzeari buruzko bi testu irakurtzea. Laburpen bat lantzea. Azken jarduera: Argudiozko testu baten plangintzari buruzko lana. Argudioak bilatu eta aukeratzea. Tesi bat aukeratzea. Kontraargudioak errefusatzeko estrategiak. Zuzendariari gutun bat idaztea. Prentsara igortzea edo ikastetxean panel bat egitea. 10

description

Lan Proiektua "XXI. mendearen erronkak"

Transcript of "XXI. mendearen erronkak" 1 Sekuentzia

Page 1: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

5.1. 1. sekuentzia

XXI. MENDEAREN ARGI-ILUNAK

Aldez aurreko jarduera: XX. mendeko azken hamarkadetan izandako alde eta aldaketetara hurbiltzea. Telesail bateko zatiak ikusi eta datuak hartzea. Konparazio-taula bat egitea.

1. jarduera: Konparazio-egiturako azalpen-testu baten sortze-lana, aurreko jardueran bilduriko datuak erabilita.

2. jarduera: Unitatean landuko diren alderdiak zehazteko jarduera. XXI. mendeko arazo-multzo handiak ezagutzea ahalbidetzen duten prentsa-titularren sailkapena.

3. jarduera: Gizartearen kezkei buruzko inkesta bat egitea. Lorturiko emaitzak adierazten dituzten grafikak egitea.

4. jarduera: XXI. mendeko erronkak zehazteko lana. Azalpen-testu bat banaka irakurtzea eta datu nagusiak laburbiltzea. Eginiko laburpena ahoz azaltzea. 5. jarduera: Azken bost hamarkadetako friso kronologikoa egingo dute ikasleek. Datak, irudiak, gertaerak eta gertaera horiei buruzko testuak bilduko dira friso horretan.

6. jarduera: Hirugarren munduko pobreziari eta baztertzeari buruzko bi testu irakurtzea. Laburpen bat lantzea.

Azken jarduera: Argudiozko testu baten plangintzari buruzko lana. Argudioak bilatu eta aukeratzea. Tesi bat aukeratzea. Kontraargudioak errefusatzeko estrategiak. Zuzendariari gutun bat idaztea. Prentsara igortzea edo ikastetxean panel bat egitea.

10

Page 2: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

ALDEZ AURREKO JARDUERA: Gure gizartea aldatu al da?

Cuéntame cómo pasó telesailaren sekuentzia batzuk ikusiko dituzue, eta ondoren azken 30 edo 40 urteotan gizartean izandako aldaketarik nabarmenenak aipatuko dituzue.Hobeto ikus dezazuen, errepara ditzakezuen zenbait alderdi adieraziko ditugu datuak biltzeko. Gogoratzen dituzuen eta galderak hobeto osatzeko baliagarri diren alderdi guztiak ere adieraz ditzakezue.

A MULTZOA: GIZARTE BERRI BATTelesaileko emakumeak : Merche, Herminia, Inés - Zer lanetan ematen dute denbora gehiena?- Zer lan-mota egiten dute etxetik kanpo?- Norekin eta nola erlazionatzen dira etxetik kanpo?- Zer zeregin dute seme-alabekin eta senarrarekin dituzten harremanetan?- Zer kide-motak osatzen dituzte telesailean agertzen diren familiak? Zenbat dira normalean?- Zenbait talde, hala nola homosexualak, gayak, lesbianak, eta abar, agertzen al dira?B MULTZOA: ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

- Aipatu normalean azaltzen diren ofizioetako batzuk.- Aurrerapen teknologikoen adierazgarri dira edo lan mekaniko eta eskuzkoak al dira?- Zein dira garraiobide normalenak?- Nolakoak dira laguntza-zentroak? - Zer gaixotasun-mota aipatzen dira?- Ikasketak baliatzeko aukera bera al dute neskek eta mutilek? - Telesailean agertzen diren eskuarki erabilitako aparatuak.- Aipatu telesailean agertzen diren etxeko tresna elektrikoetako bat.

- Aipatu betetzen dituzten lanekin lotuta agertzen diren objektuak.

C MULTZOA IMMIGRAZIOA- Azaltzen al dira beste kulturetako, beste arrazetako, pertsonak?- Zer iritzi dute haietaz?- Immigrazioaren fenomenoa aipatzen da, baina zer motatako immigrazioa?, Gaur egun dugunaren antzekoa al da?

D MULTZOA: INGURUMENA-Zer aztura dituzte tabakoari dagokionez?- Nola islatzen da ekologia telesailean?- Ba al dago inolako kontzientziarik ingurunea zaindu beharraz, birziklatzeaz eta abar?

11

Page 3: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Bakoitzak berean datuak bildu ondoren, egin emaitzen bateratze-lana. Ondoren, hiruko taldetan, konparatu ikusi duzuena bizi zareten gizartearen ezaugarriekin, funtsezko aldeak datuak biltzeko orrian bilduta.

DATUAK BILTZEKO ORRIALEHEN ORAIN

A MULTZOA: GIZARTE BERRI BAT

B MULTZOA: ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA

C MULTZOA IMMIGRAZIOA

D MULTZOA: INGURUMENA

1. JARDUERA. Atzo eta gaur

Konparazio-egiturako azalpen-testu bat landuko duzue behaketaren emaitzekin, bikoteka, gaur egungo gizartearen eta duela 40 urtekoaren arteko aldeak bertan jasotzeko moduan. Egitura horri buruzko aldez aurreko gogoeta egingo dugu horretarako.

12

KONPARAZIO-EGITURA

Bi helbururen, egoeren, ideien, eta abarren, arteko antzekotasunak edo aldeak adierazten ditu konparazio-egiturak. Konparatu beharreko errealitateak aurkezten dituen sarrerako paragrafo batekin hasten da. Konparazioa bideratuko duten alderdiak hautatzen dira ondoren.

Page 4: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

A) OINARRIZKO TESTUAERDI AROA ETA ERRENAZIMENTUA

Alde nabarmenak daude VIII eta XIV. mende bitarteko Europaren eta XV. mendetik aurrera sortzen denaren artean, honako bi etapa historiko hauek bereizteko moduan: Erdi Aroa eta Errenazimentua.

Pentsamoldean dago alde horietako bat. Erdi Aroaren zatirik handienean, ia monasterioetan bakarrik garatu zen kultura, eta tradizioa eta Elizaren agintea izan ziren gida-lerro garai hartan; Errenazimentuan, berriz, arrazoiaren eta gizabanakoaren garaipena dakartzan pentsamendu humanista sendotu zen; azterketatik eta norberaren gogoetatik abiatuta eztabaidatzen eta argudiatzen zen.

Bestalde, Erdi Aroan ia ez dago Estatu zentralik, jaun feudalek asko mugatzen baitzuten erregeen boterea. Errenazimentuan, ordea, lehen estatu modernoak sortu ziren. Horietan, erregeak soil-soilik arduratuko dira ejertzitoak sortu eta mantentzeaz, justiziaren administrazioaz edo zergak biltzeaz.

Azkenik, jarduera komertzial eta ekonomikoa oso murritza izan zen Erdi Aroan. Hala eta guztiz ere, XV. mendetik aurrera, merkataritza-bide berriak aurkitzearekin batera (Amerika, Ozeania, Asia), izugarri zabaldu ziren Europaren horizonteak eta nabarmen hazi zen jarduera ekonomikoa.

B) EDUKIAREN ESKEMA

13

E. Aroaren eta Errenazimentuaren arteko aldeak

ERRENAZIMENTUAERDI AROA

Pentsaera humanista garatzen daKultura monasterioetan garatzen da

Estatuak garatzen diraErregeen botere eskasa. Ez dago estaturik

Page 5: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

C) KONPARAZIO-EGITUREN EREDUAK

Ezkerreko egiturari jarraiki antolatu du bere informazioa oinarrizko testuak. Idatzi berriz, baina datuak eskuineko egituraren arabera antolatuta. Aldez aurreko egituraren ondoren, hasi testuaren idazkuntzarekin bikoteka lan eginda.

14

Jarduera ekonomikoa hazten daEkonomia eta merkataritza garatu gabe

SARRERA SARRERA

A1, A2 eta A3A1 eta B1

B1, B2 eta B3A2 eta B2

AA3 eta B3 ONDORIOA

ONDORIOA

KONPARAZIOKO AZALPEN-TESTU BAT IDAZTEKO KONTROL-ORRIA

INFORMAZIOA AURREKO JARDUERAN BILDUTAKO DATUETAN BILATZEA

BI IDEIAREN, EGOERAREN, OBJEKTUREN, ETA ABARREN, ARTEAN, EDO GEHIAGOREN ARTEAN, ANTZEKOTASUNAK ETA ALDEAK EZARTZEKO BALIAGARRI DEN INFORMAZIOA HAUTATZEA

INFORMAZIOA KONPARAZIO-EGITURA AUKERATUTA DUEN ESKEMA BATEAN LABURBILTZEA (ikus egiturak)

ERABILITAKO TESTUAREN IDAZKUNTZA EGITEA o HIRUGARREN PERTSONAo INDIKATIBOAREN ORAINALDIA, IRAGANALDI BURUTUA,

BURUTUGABEAo LOKAILAU EGOKIAK BEHARREZKO KONPARAZIOAK

EGITEAKO (ikus taula)

Page 6: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

bLOKAIKUEN TAULA

Aldiz, Hala eta guztiz ere, Bitartean, Dena den, Aitzitik, Baina...

Era berean, Halaber, Beste ikuspuntu

batetik, Horri buruz, Horri dagokionez, Horren inguruan...

15

GRAMATIKA-ARIKETAK

Testuaren idazkuntzaren aldez aurreko urrats gisa ariketa batzuk egitea proposatzen dizuegu, konparatzeko erabiltzen ditugun lokailuen erabilerari buruz trebatzeko.

1) Aukeratu lokailu egokiena honako esaldi hauek osatzeko: beste ikuspuntu batetik, bada ere, modu berean, halaber

-Zure .............................. egin dut ariketa-Arrazoi duzu horretan, baina .......................................... neskak ere arrazoi izango luke-Itsas espezien artean eta .................... lurrekoen artean, animalia liluragarriak daude-Hura haserretu ................, zuk ondo hartu duzu txantxa

2) Sortu esaldi bat ondoren azaltzen diren lokailuekin: Era berean, hobeto esanda, antzera, bezala.

3) Sortu konparazioa adierazten duten hiru esaldi.

4) Egin zure ikaskidearekin konparazioa adierazteko baliagarri den zerrenda bat.

Page 7: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

16

Page 8: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

2. JARDUERA. Zer erronkez ari gara?

Egungo gizarteko erronketarako hurbiltze-lana egingo duzue jarduera honetan. Prentsatik ateratako zenbait titular lau gai-multzo handitan sailkatzea izango duzue zeregintzat.

Multzo bakoitzari izena jarri behar diozue, eta egin duzuen sailkapenaren arrazoiak azaldu beharko dizkiozue zuen ikaskideei. Bikoteka arituko zarete, eta behin sailkapenak eta haien arrazoiak komentatu ondorez, sakon jorratuko ditugun egungo gizartearen erronka, arazo edo alderdiak ezarriko ditugu.

Titularrak Gai-multzoa

17

Page 9: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

“Ozono-zuloa tamaina handienean dago” “Hiesaren aurka bataila handiari ekin dio Afrikak”

“Bihar hasiko den Mugikortasunaren Aste Europarra dela-eta, trafikoa klima-

aldaketarako eta tenperaturen igoerarako arriskutsua dela ohartarazi

dute adituek”

“Madrilgo Erkidegoko hamabi ikastetxe publikotako geletan sartuko dituzte ikasturte

honetan idazmahai digitalak”

“70 metro-sarbide silikonarekin zigilatu dituzte globalizazioaren aurkako

gazteek”

“Frantziako hezkuntza-ministroak belodun bi ikasle kanporatzea onartu du”

“Ezkontza gutxiago eta familia gurasobakar gehiago”

“Hauts erradiaktiboa atzeman dute Sestaoko altzairutegitik irteten zen kamioi batean”

Legezko eta ez legezko etorkinak berdin tratatzen dituen planari azkena ematen ari da

Eusko Jaurlaritza”

“Orain arte lorturiko tenperaturarik baxuena lortu dute”

“Alzheimerdun gaixoen arretaz arduratuko da Osasun Saila”

“Ama-zelulak sortu ditu bere seme-alaben diabeteari sendabidea aurkitzeko”

“600 milioiko kostua izango du Espainiarentzat PRESTIGEren hondamendiak”

“Greba orokorra Italian pentsioen erreformaren aurka”

“Hamar biztanleko zuhaitz bat baino ez du Bilbok”

“Beste sei gorpu azaldu eta 34 dira jada pateren naufragio handienean izandako

hildakoak”

“Txaplata antikontzeptiboa hasi dira banatzen Espainiako farmaziak”

“Enbrioi izoztuekin eginiko ikerketari baiezkoa eman dio Andaluziako

parlamentuak”

“Biloben eta aiton-amonen arteko harremana arautu dute banantze-kasuetarako”

“Uraren erabilera okerrak eragin dezakeen nekazaritza-krisialdiaz ohartarazi dute”

“Gero eta trinkoagoa da informazioaren armiarma-sare handia”

“Gaur gauean jaurtiko du ilargira bere lehen espazio-ontzia Espazio Agentzia

Europarrak”

“Patronalak proposaturiko 568 etorkinen kupoa errefusatu dute

sindikatuek”

“Hamar gasteiztarretatik bakarra da 15 urtetik azpikoa”

“2025 baino lehen irits daiteke gosea hiri handietara”

“Beste iraultza bat emakumearentzat” “Hegazkin tripulatu gabeak ditu Espainiak”

“Menu musulmanak sartu dituzte ikastetxeek euren jantokietan”

“Hiesa munduko gazteentzako arrisku handiena dela uste du NBEk, eta

heziketa aldarrikatu du”

“Munduak erantzukizuna bere gain hartu behar du pobreziaren aurkako gerran”

“Donostian manifestaldi baterako deialdia egin dute gayek, adoptatzeko eskubidea

erreklamatzeko”

“Haien baimenik gabe euren senar ohien enbrioi emankortuak erabiltzea eragotzi diete

bi emakume ingelesi”

“Onartu eta urtebetera, Atzerritarren Legea gogortuko duela adierazi du Aznarrek”

“Eusko Jaurlaritzak urtean 7.000 milioi baliatuko ditu 2005. urtera arte jaiotza-tasa sustatzeko”

“Zigiluen eta gutunazalen makina saltzaile automatiko bat estreinatu du Correos-ek”

“Giza klonazio guztiak debekatzea eskatu du Espainiak”

“Milako hildako eragin ditu kutsatze batek”

18

Page 10: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

3. JARDUERA. Eta zer irizten diote gainerakoek?

XXI. mendeko gizartearen gai eta kezka handiak izan daitezkeenetara hurbildu zarete, baina orain kaleko jendeak zer pentsatzen duen ikertuko duzue, zerk kezkatzen duen, zeintzuk diren jendearen ustez gizarteak aurre egin beharreko erronkak.

Hamar erronka handi biltzen dituen zerrenda landuko duzue horretarako. Planteaturiko erronka 1 eta 5 bitartean (txikienetik handienera) baloratzea eskatuko diegu inkestan.

GALDERA-SORTA1 2 3 4 5

1 2 3 4 5

1 2 3 4 5

1 2 3 4 5

1 2 3 4 5

19

INKESTA EGITEKO URRATSAK

Hamar erronka biltzen dituen zerrenda lantzeko biko taldetan (gogoratu ez direla gauza bera arazoa “Alzheimerraren moduko gaixotasun sendaezinak” eta erronka “gaixotasun hori sendatzen duten sendagaien garapena”).Bateratu zerrendak gainerako taldearekin, eta eztabaidatu argi eta garbi adierazita ote dauden.Garbian jarri talde guztiarentzat berdina izango den galdera-sorta.1 eta 5 bitartean baloratuko dira galderak (garrantzi txikitik handira).Ezarri elkarrizketatu beharrekoen kopurua eta banatu adin-segmentuen arabera 14 eta 25 bitartean 25 eta 35 bitartean 25 eta 50 bitartean 50etik gora

Inkestak hustu, eta emaitzekin informazio-panel bat egin, zuen gelan eta zuen ikastetxeko informazio-panelean jartzeko.Zaindu horma-irudiaren formatua, eta gaineratu irudiak eta grafikoa.

BARRA-GRAFIKAK LANTZEKO URRATSAK

* IrailaBarra-grafika bat egingo duzue adin-segmentu bakoitzerako.Marraztu koordenatuak (lerroak), bat bertikala eta bestea horizontala.Elkarrizketatuen erantzunetatik lortzen dituzuen zenbakiak jarriko dituzue koordenatu bertikalean. Jarri 0 bat bertikalaren azpiko aldean, eta guztira elkarrizketaturikoen kopurua goiko aldean. Zatitu proportziozko espaziotan. Esaterako, 20 lagun elkarrizketatu badituzue, 5etik 5ean egin tarteak.Elkarrizketan lorturiko erronkak handitik txikira jarriko dituzue koordenatu horizontalean. Zentimetro 1 erabiliz erronka bakoitzerako.Jarri inkestan lorturiko datuak: inkesta eta lagun-kopurua. Marraztu dagokion barra.Erronka bakoitzari kolore bat esleitu barra koloreztatzeko. Kolore bera erabili lau grafiketan.Ez ahaztu grafiketan izenburua eta data jarri behar duzuela.

Page 11: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

4. JARDUERA. Gehiago jakin nahi izanez gero

20

GRAFIKA ZIRKULAR BAT EGITEKO URRATSAK

Adin-segmentu guztien erantzunak adieraziko dira grafika horretan.Honako urrats hauei jarraituko diezue grafika egiteko:

Adierazi nahi duzuen datua X 360º = erronka baten lagun-kop. X 360º

------------------------------------- ------------------------------------ Kasu guztiak (guztizkoa) Elkarrizketaturiko lagun-kopurua

Erronka bakoitzaren graduak kalkulatu ondoren, eraman zirkulura. Angelu-garraiagailu bat erabiliko duzue horretarako.Kolore batekin pintatu sektore bakoitza. Barra-grafiketan jarri duzuen kolore bera eman erronka bakoitzari.Idatzi sektore bakoitzean dagokion erronka.Ez ahaztu grafikan izenburua eta data jarri behar dituzuela.

Ez ahaztu grafikan izenburua eta data jarri behar duzuela.

Page 12: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Bikoteka lan egingo duzue jarduera honetan. Mendearen erronka handien edukia garatzen duten zenbait testu aurkeztuko dizkizuegu. Testuak banatu behar dituzue, honako alderdi hauek lantzeko:

Irakurketa geldoa Paragrafo bakoitzaren ideia nagusia bilatzea Testuaren ideia orokorra bilatzea Testuaren eskema bat lantzea Testuak garatzen duen gaiaren alderdi positibo bat eta alderdi negatibo bat

aukeratzea

Behin lan hori eginda, ahoz azalduko diezue zuen ikaskideei, eginiko eskemaren laguntzaz

21

Ahozko azalpen bat egiteko kontrol-orria

Pentsa zure ikaskideek gaiari buruz zer dakiten, gaia haien ezagutzetara egokitzeko.

Azaldu definizio edo adibideekin termino oso espezializatuak. Ez sartu iritzirik. Egin kontatu behar duzunaren eskema bat:

o ekin hasierako paragrafo batekin gaia zein den iragartzekoo hariari jarraitzeko lagungarriak diren lokailuak erabiliz

banatu ideiak (lehenik, ondoren...)o esan duzuna laburbiltzen duen paragrafo batekin amaitu

ERABILI orainaldiko aditzak. Saiatu ahots-doinua kontrolatzen. Zaindu jarrera eta keinuak.

Page 13: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

1. Mehatxu berriak bakerako, segurtasunerako eta giza eskubidetarako?

Irailaren 11ko gertakariek eta haien ondorioek, dirudienez, paradigma berri bat sortu dute segurtasun, gerra eta bake arloan, eta nazioarteko terrorismoa babesten duten estatu-talde baten eta estatu "zibilizatuen" koalizio baten arteko borroka izango luke ezaugarritzat". Paradigma hori zehaztu egin beharko litzateke, zibilizazioen arteko talkaren mito arriskutsua – eta luze-zabal gezurtaturikoa– zabaltzeko aukera saihesteko soilik ez bada ere. Nazioarteko terrorismoak, eta hark eragiten dituen tentsioak eta desorekak oso errealak izanda ere, egoera hori lehendik bazegoenari gainjartzen zaiola gogoraraztea komeni da, hura ezabatu gabe.

Gerra hotza amaitu zenetik bakerako aukera gehiago daudela dirudien arren, gerraren posibilitateak hor irauten du; zenbait estatuk dirutza handiak baliatzen dituzte defentsarako, eta diru horien beharra izaten dute arlo militarrekoak ez diren mehatxuei aurre egiteko, eta euren etorkizuna hipotekatzen dute. Horretaz gain, gero eta borroka "estatuazpiko" askoz ere gehiago ikusten ari gara, baita etnien edo komunitateen arteko gatazkak ere, horiek baitira XXI. mende honetako hasieraren ohiko gatazkak, hain zuzen ere. Zuzenbideko estatua desagertzen den eta nazioko erakundeen ezintasuna nabarmentzen den testuinguruetan gertatzen dira gatazka horiek. Baldintza horiek kontuan izanda, "Estatuen porrotaren" fenomenoa ez ote den indartuko galdetu beharko genuke, eta nazioarteko arau juridikoen errespetua bazter utzita gatazkak ez ote diren areagotuko, nazioarteko erakundeen edozein bitartekaritza-saiakera izugarri zailduz. Modu bortitzean, baita genozidan ere, hazten ari dira berriz intolerantzia, xenofobia, arrazismoa eta diskriminazioa. Kidetasun erlijioso, nazional, kultural edo linguistikoaren izenean justifikatzen dute sarritan horien eragileek.

Lehen aipaturiko arazo askoren "mundializazioak" nazioartean edo eskualde-mailan gobernagarritasun-sistemak indartzea gero eta ezinbestekoagoa egingo ote duen hartu behar dugu kontuan. Horri dagokionez, eta Boutros-Ghali-k bezala, “oraingoz, Nazio Batuak dira arazo orokor horiek konpontzeko beharrezko baliabideak dituen erakunde bakarra” esango dugu guk ere. Elkarren mendekotasuna eta gure patu komunaz gero eta gehiago jabetzea ezaugarritzat dituen mundu honetan, planeta-mailako ekintza koordinatua behar da arazoak konpontzeko, ingurunearen edo osasun publikoaren arazoak

direla, edo ustelkeriaren eta delituzko erakundeen aurkako borroka dela. Arazo horiek, eta beste asko gehiagok, nazioetako muga gainditzen dituzte. Ezein herrialdek, boteretsuena dela ere, ezin ditu berak bakarrik konpondu.

Zenbait fenomeno, hala nola terrorismoaren eta krimen antolatuaren mundializazioa, sarraskiak eta giza eskubideen urraketa masiboak errepikatzea, legez kontrako gerra-ekonomien gorakada, eta indarkeria eskolan eta gizartean hedatzea, ikusten jarraituko al dugu? Aldeak kudeatu beharko al dituzte soilik estatuek eta nazioarteko erakundeak, gizarte-loturak sendotu baino gehiago? Etorkizuneko erronka zail eta orokorrei aurre egiteko elkar bizitzen ikastea izan liteke zailena eta premiazkoena. Arian-arian mundializatzen ari den merkatu honetan, nazioarteko eta eskualdeko demokrazia forma perfekziozkoagoetarantz egingo al dugu aurrera? Nazioarteko jokalekuan protagonista berriak sortu dira, eta demokraziaren, parte-hartzearen eta elkartzearen praktika,eta baita nazioarteko lankidetza-arauak ere aldatzen ari dira. Estatu-ordena ez da desagertuko XXI. mendean, baina gizarte zibilen boterea sendotu egingo da estatuetan eta nazioartean. Etorkizunean, demokraziaren kultura berri batek ordezkaritza-demokraziaren eta demokrazia parte-hartzailearen loturak sakontzeko aukera ahalbidetuko du. XXI. mendeak funtsezko galdera horri erantzun beharko dio: nola humanizatu mundializazioa gainera datozkigun erronka eta mehatxuen aurrean?

22

Page 14: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

2. Aldaketa demografikoak

Nazio Batuen batez besteko aurreikuspenen arabera, munduan 8.000 biztanle izango dira 2028an eta 9.000 milioi 2054an, eta ondoren zifra horren inguruan egonkortuko da biztanle-kopurua. Hortaz, ez da izango eztanda demografikorik, baizik eta hazkunde handi bat, eta haren ondoren geldialdia. Zenbait demograforen ustez, inplosioa ere gerta daiteke hemendik hamarkada batzuetara. Izan ere, Nazio Batuen aurreikuspen baxuenen arabera, munduko biztanle-kopurua 7.300 milioitan egonkortuko da 2050 aldera, jaisten hasi aurretik. Trantsizio demografikoa bizkortu egin dela kontuan hartuta, ezin da baztertu XXI. mendearen erdi aldera munduko biztanle-kopurua 8 mila milioi pasatxo izatea.

*Adina (urteak) / Gizonak Emakumeak

Bestalde, munduko populazioa zahartzen ari da. Nazio Batuen batez besteko hipotesiaren arabera, 1995 eta 2050 bitartean, 15 urtetik azpikoak –munduko biztanleen % 31 eta % 19 bitartean– gutxitu egingo dira, eta 60 urtetik gorakoak, berriz, –% 10 eta % 22 bitartean– gehitu egingo dira. Munduko biztanleen banaketa geografikoa ere aldatzen ari da. Migrazio-korronte handiak izaten ez badira –

fenomeno hori posiblea baita betiere–, Europako eta Japoniako populazioa gutxitu egingo dira datozen 50 urteetan. Zenbait azterlanen arabera, immigrazioa da pertsona aktiboen eta ez-aktiboen arteko proportzioaren erabateko gutxitzea konpontzeko aukera bakarra.

Heriotza-tasaren arrazoiak ere aldatzen ari dira. Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) infekzio-gaixotasunek eragindako munduko krisialdi bat pizteko berehalako arriskuaz ohartarazi du. Gaixotasun horien aurkako borrokan aurrerapen nabarmenak egin diren arren –baztanga kentzea lortu da, eta poliomielitisa eta drakunkulosisa ere betirako garai daitezke–, munduan izaten diren gaixotasunen heren bat eragiten jarraitzen dute. Horiek eragiten dituzten bakterioak eta birusak berriak dira, etengabe mutatzen ari dira edo orain arte babesten gintuzten tratamenduen aurka egiten ikasi dute. Dena den, guztiek ere joan-etorrirako joera gogaikarria dute.

Gaixotasun bat desagertzen denean, beste bat sortzen da: 1980an, OMEk munduan baztanga kendu izana iragarri zuen, eta urtebete geroago ihesa identifikatu zen lehen aldiz. Horretaz gain, zenbait gaixotasun larri, hala nola tuberkulosia, piztu egin dira, zenbait infekzio-agente berri, hala nola prioia, identifikatu dira, eta ezaguturiko zenbait gaixotasun antibiotiko klasikoei aurre egiten hasi zaio, eta aldi berean, txertoei buruzko ikerketak gutxitu egin dira. Botswanan, ihesaren epidemiak hildako gehien eragin dituen herrialdean, biztanle helduen laurden bat birusak infektatuta dago, eta jaiotzako bizi-

23

Page 15: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

itxaropena 61 urtetik 47 urtera jaitsi da azken hamarkadan, eta gaur egun 67 urtekoa beharko luke izan epidemia hori ez balego. Federazio Errusiarrean eta SESBko hainbat herrialdetan ere gutxitu egin da bizi-itxaropena.

Bada lotura bat gazteen hezkuntzaren, eta populazio eta garapen gaien artean. Azterlan ugarik emakumearen hezkuntzak gizarte-garapenean eta osasunean duen eragin positiboa azpimarratu dute, eta zehazki haurren heriotza-tasaren eta ugalkortasunaren indizeetan. Horri dagokionez, metodo antikontzeptibo onena bizitza osoan guztiontzako hezkuntza ez ote den hartu behar dugu kontuan. Munduko biztanleen hazkundeak urbanizazio masiboa dakar, eraldaketa sozioekonomikoek bizkortua; hirien eskala eraldatzen du, eta orain arteko ez bezalako fenomenoekin batera gertatzen da: hiri pobrezia eta baztertzea, talde eta auzoen bereizketa, ingurumen-arazoak, baliabide natural eta kulturalak baliatzeko aukera, etxebizitzarako eskubidea, herritartasun-arazo berriak eta espazio publikoa gutxitzea. Joera horiek egiaztatzen badira, 40 urte barru 3 milioi biztanleko 1.000 hiriren baliokidea eraiki behar dela aurreikusten da, hau da, ia gaur egun dauden adina.

Gaur egun hiri-hazkunde nabarmena eskualde pobreenetan (eta kasu horretan ez du loturarik egiazko garapenarekin) edo hazkunde ekonomiko bizkorragoa duten zonaldeetan gertatzen da. Azken kasu horretan, eztanda kaotikoa eragiten du “boom”ak; edateko uraren eta energiaren horniketa-arazo larriak eragiten ditu, elikagaien zuzkidura, indarkeria, marjinazioa eta baztertzea. Horren ondorioz, herrialde askotan komunitate "itxiak" ugaritzen dira, harresitu eta hesiekin babesten direnak, edo leku bazterretan bakantzen direnak. Hiri handien distirak txundituriko milioika pertsonak aldatzen dute lan-ingurunearen pobrezia aglomerazio handietako "lagundutako bakardadearen" truke, nahiz eta bertan ez dituzten izaten zerbitzu oinarrizkoenak, hala nola eskolak, osasun-sistemak edo oinarrizko azpiegiturak, eta miseria eta baztertze beltzean bizi dira, eta horiek izaten dira sarritan indarkeria-haztegi eta estremismo-gune. Egoera horiek direla-eta, nola humanizatu hiria, nola berregin gizabidea eta gizalegea, eta nola integratu bazterturikoak?

3. Planetaren ingurumena arriskuan

24

Page 16: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Jakin badakigu, hedadura handiko neurriak hartzen ez badira, giza jarduerak planetaren ingurumenean dituen ondorioek biosferaren eta datozen belaunaldien bizirautea arriskuan jarriko dutela. Zientzialari gehien-gehienek uste dutenez, gizakiaren jarduerak eta kontsumo-modu modernoek eragindako negutegi-efektua duten gasen emisioari zor zaio batez ere munduko klimaren berotzea, batez ere urbanizazioarekin loturikoek eragindakoak (zentral termikoak, industria-kutsadura, automobilak, eta abar). Berotze horrek eragin

dezakeen glaziarren fusioak benetako katastrofe ekologikoa eragingo luke. Planetaren berotzearekin batera, antza, aldagarritasun handiagoa eta perturbazio klimatiko nabarmenak (eskualde osoan edo tokian bertan) gertatzen ari dira, eta horiek munduko eskualde batzuetako klima zeharo alda dezakete, eta gero eta hondamendi «natural» gehiago eragin ditzakete, eta horren hasierako seinale izango litzateke gaur egun gertatzen ari dena.

Negutegi-efektuko gasen emisioaren kontrolen arloan 1992ko Rioko Konferentziatik eginiko aurrerabideen hedadura mugatua izan da, zalantzarik gabe. Horren adierazgarri dira emisio horiek gutxitzeari buruzko Kyotoko protokoloaren berrespenak izan dituen zailtasunak.

Ura ez dago bidezko moduan banatuta. Egia da ugaria dela eta iturritik dariola, esan ohi den bezala, baina ez ordea toki guztietan eta iturri guztietatik. Gizateriaren ia laurden batek ez du edateko ur edatekoa eta osasuntsua baliatzeko aukerarik, eta erdiak baino gehiagok ez dute saneamendu-instalazio egokirik. Urak planteaturiko erronkari erantzuteak nekazaritza ureztatua gehiegi kontsumitzearen arazoa konpontzeko baliabide hidrikoak modu eraginkorrean erabiltzeko politikak hartzea eskatuko du batez ere, izan ere, gaur egun ibai, laku eta lurrazpiko geruzetatik datorren uraren ia bi heren hartzen baititu. Giza jarduerak ere nahitaez aldatu behar dira. Lurraren bizia babesten duen ozono geruzaren gutxitzea ez da inoiz hain nabarmena izan. Hala eta guztiz ere, bada aurreikuspen itxaropentsurik. Izan ere, adituek uste dutenez, nazioarteko protokoloen xedapenak errespetatuz gero, ozono-geruza erabat osatu ahal izango da gaurtik 2050era arte. Desertizazioa zabaltzen ari da. Gaur egun, 250 milioi pertsona hartzen ditu eraginpean zuzenean, eta 110 herrialde ingurutako lur lehorretan bizi diren beste 1.000 milioi gizaki ere mehatxupean hartzen ditu. Basamortuko zonaldeak gaur egungo erritmoan zabaltzen jarraitzen badute, zifra hori bikoiztu ahal izango da gaur egun eta 2050. urte artean. Ingurune natural guztiak barne hartzen ditu narriadura horrek. Planetaren kontinente-azaleraren laurdena izaten jarraitzen dute basoek, baina aurreikuspenen arabera, urtean 11,3 milioi inguruko galera garbia dute, nahiz eta gero eta herrialde gehiago baso-kudeaketa hobetzen eta ingurune-faktoreak kontuan hartzen saiatzen ari diren.

25

Page 17: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Ozeanoak ere ez daude ingurunearen narriaduratik aparte. Kontinenteko arrantza-baliabideak, milioika pertsonarentzat elikadura eta proteina iturri nagusietako bat direla kontuan izanda, arriskuan daude eta haiek berehala babesteko neurriak behar dituzte. Bestalde, korronte ozeanikoen aldaketa, gizarteen esku-hartzeek bizkorturikoa, zuzeneko arriskua da

Lurreko klimaren eta ekosistemen egungo dinamikarako. Kutsadura kimikoa eta ikusezina gero eta handiagoa dira. Kontsumo eta produkzio modu berriak sortu dira azken 50 urteotan, batez ere nekazaritza industrialean, eta milaka produktu kimiko berri produzitu dira; kontsumo eta garbiketa artikulu askotan aurki daitezke, baita kartoizko eta plastikozko bilgarrietan, ozeanoko uretan eta airean, etxeetan, eskoletan eta laneko lekuetan ere. Horretaz gain, elikadura-katea baliatzen dute eta espezien hesiak gainditzen dituzte. Zenbait herrialdek pestizida edo produktu kimiko garrantzitsu jakinak debekatu eta zorrotz arautu dituzte, baina herrialde pobreei horiek erabiltzeko aukera ematen zaie; kontu handiegirik gabe erabiltzen dituzte bertan, eta pozoitze-kasu ugari eragiten dituzte. Bestalde, datozen hamarkadetan bioaniztasuna nabarmen gutxitzearen arriskua ere hor dugu. Gaur arte katalogaturiko animalia eta landare espezie asko pobretzen ari dira, baita desagertzen ere, suntsipen-denboraldi geologiko handietan izandakoa baino hamar mila bider abiadura handiagoan.

*Grafikoa: Punta Arenas Txile – Hego Amerika – Ozeano Atlantikoa – Afrika – Ozeano Pazifikoa – Antartika - Zuloa

4. Informazioaren gizartearen aurrerabideak

Gizartea erabat aldatzen ari den «hirugarren industria-iraultzak» hainbat adierazgarri ditu: informatika-iraultzaren gorakada, komunikazioaren eta informazioaren zientzia eta teknologien garapen bizkorra, eta biologiaren eta genetikaren aurrerapena, eta haien aplikazioak. Bateratasun berriak sortzen dira ikerketako eta jarduerako sektore berrienen artean, baita tradizionalagoak diren beste diziplina edo beste sektoreekin ere. Oso modu partzialean ikus daitezke gaur egun konglomeratu zientifiko eta tekniko berri horren gorakadaren ondorioak.

Munduko eskualdeetan informazioaren gizartea agertzeak —oso erritmo desberdinean bada ere— esperantza ugari pizten ditu jakintza, komunikazioa eta kultura baliatzeko eremuetan; herrialde garatuen eta garapen-bidean dauden herrialdeen arteko

26

Page 18: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

desorekaren arazoa ere planteatzen da, baita herrialde bereko eskualdeen artean ere.

Aditu askoren ustez, informatikaren, telekomunikazioen eta teledifusioaren industriak bateratzen ari dira. Gaur egun abiadura berean transmiti daitezke datuak, soinuak eta irudiak, transmisioen zenbakizko kodifikazio-prozedura ber-berei esker. Dena den, digitalizazioak eta errealitatea hizkuntza matematikora bihurtzeak galerak dituzte. Izan ere, errealitatearekiko lotura ontologikoa ahultzen da, eta horrek desbideratze ugari eragiten ditu, eta horren adierazgarri izan daitezke irudien manipulazioa eta trukaje elektronikoak. Horretaz gain, irudikapen digitalak orokortzeak errealitatearen eta fikzioaren, naturaltasunaren eta artifizioaren, eta errealitatearen eta errealitate dena uste dugunaren arteko nolabaiteko nahastea dakar. Kodeen, irudien eta sinboloen manipulaziora ere bultzatzen du.

Esperantza handiak pizten dituzte teknologia berriek, garapenerako, hezkuntzarako, jakitearen transmisiorako, demokraziarako eta aniztasunerako lagungarri izan daitezkeen tresna-mota berri bat sortzen baitute. Hala eta guztiz ere, egungo iraultza teknologikoak funtsezko galderak planteatzeko bidea ematen du "mundializazioaren" alderdi horren helburuei buruz. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek dakarten industria-berrikuntzaz haratago, gizartearen eredu desberdinak antzematen dira. Aditu askoren ustez, informatikaren, telekomunikazioen eta teledifusioaren industriak bateratzen ari dira.

100 pertsona bakoitzeko 5ek soilik dute informazio-iturri berriak baliatzeko aukera: Nola borroka egin “apartheid” teknologikoaren aurka? Nola lagundu kontserbaziorako, aurrerabiderako eta jakitearen zabaltzerako erabat berria den testuinguru horretan? Zenbaitek bereizi gabe aipatzen dituzte “informazioaren gizartea” eta “jakintzaren gizartea”. "Informazioa" eta "jakintza" ez al lirateke bereizi behar? Era berean, gehiegizko informazioak ez ote duen ezagutza agortuko galdetu beharko genioke geure buruari, kontuan izanda jakiteari eta

gogoeta kritikoari, eta, hortaz, hezkuntzari esker informazioaz jabetzea dela ezagutza.

Munduko zatiek "inmaterialaren zibilizazioan" duten parte-hartzea oso desberdina dela nabarmendu behar da batez ere. Nola borroka egin “apartheid teknologikoaren” aurka, teknologia berriak informazioa baliatzeko eta urrutiko irakaskuntza-sareak sortzeko XXI. mendeko gakoetako bat direla jakinda? Interneten moduko sistema bat, 100 pertsona bakoitzeko 5ek baino ezin dutela baliatu kontuan izanda, "sistema antidemokratikoa eta ezegonkorra" ez ote den ere galde diezaiokegu geure buruari, hori adierazi baitzuen Paul Kennedy-k UNESCOk antolaturiko XXI. mendeko Mahai-inguruetan hitza hartu zuenean.

27

Page 19: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

5. Sexuen arteko berdintasunerantz?

Garapen-arloan sortzen diren desoreka guztien artean, sexuen artean gertatzen dena da berariazkoenetako bat eta salbuespenik gabe hartzen ditu eraginpean herrialde guztiak, baita aurreratuenak eta desberdintasunen aurkako borrokan euren lorpenez harro daudenak ere. Oso bestela pentsatzen bada ere, sexu berdintasunerako aurrerapenak ez daude beti herrialde baten aberastasunaren menpe eta ezta ere –lehen begiratuan harrigarria badirudi ere– NBGPk (Nazio Batuen Garapenerako Programak) “giza garapena” deiturikoaren mailaren menpe ere”. Garapena ulertzeko modua, borondate politikoa, bilakaera kulturala eta gizarte osoak jartzen duen ahalegina da eremu horretan funtsezkoa.

Dena dela, azken hamarkadetan funtsezko aurrerabideak egin dira mundu-mailan, batez ere UNESCOren eskumen-eremuetan. Bilakaera hori kontuan izanda, emakumeen zereginak garrantzi handiagoa izango du XXI. mendeko lehen hamarkadetan, eta gizarte gehienek sexuen arteko berdintasun handiagorako aurrerabidea egingo dute.

Hezkuntza-arloan izan dira aurrerabide nabarmenenak. Osasun-arloan ere aurrerabide garrantzitsuak egin dira: emakumeen bizi-itxaropena gizonena baino % 20ko erritmo handiagoan hazi da azken bi hamarkadetan; haien emankortasunaren batez bestekoa heren bat gutxitu da denboraldi berean. Geldo bada ere, botere politikoaren ateak zabaltzen hasi zaizkie emakumeei, zenbait herrialdetan behintzat. Gainera, oker uste izaten denaren aurka, Hegoaldeko nazioetan egindako aurrerabideak nabariagoak izan dira.

Dena den, hezkuntza, osasun eta parte-hartze arloan azken hogeita hamar urteetan izan diren aurrerabideek ez dituzte oztopo guztiak ezabatu, ezta urrik eman ere. Hezkuntza-arloari dagokionez, munduko 880 milioi analfabetoetako ia bi heren emakumeak dira. Hiru emakume nagusi bakoitzeko batek ez daki ez irakurtzen, ez idazten, eta haietako gehienak landa-inguruetan bizi dira. Osasun eta nutrizio arloan dituzten berariazko premiak gorabehera, gizonak baino arreta sanitario gutxiago jasotzen ditu emakumeak, batez ere Hirugarren munduan. Horretaz gain, politika eta lan eremuan izandako bilakaera positibo berriak ez ditu desagerrarazi oztopo "ikusezinak”, baina errealak, eta emakumeek horiek gainditu behar dituzte oraindik ere gizartean gora egiteko.

Emakumearekin grinatzen da batez ere eta beste edozeinekin baino lehen pobrezia. Erabateko pobrezian dauden % 70 emakumeak dira, eta landa-zonaldeetan dudenen kopurua ia bikoiztu egin da azken hogei urteetan. Horietako gehien-gehienek zenbait ekonomistek "ghetto arrosa" deiturikoan itxita jarraitzen dute: mirabetza, bizirauteko nekazaritza eta gaizki ordainduriko enplegu burokratikoak. Horretaz gain,

28

Page 20: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

langabeziak eta azpienpleguak beste inor baino gehiago hartzen ditu eraginpean munduko eskualde guztietan. Emakumeak ez du beti gizonak duen eskubide bera izaten jabetza eta oinordetza eskubidearen arloan, ezta ezkontzarekin edo dibortzioarekin

loturiko eskubideekin ere.

Izaten duten jazarpena, eta zapalkuntza moral eta fisikoa dira emakumeen eskubideen urritasunaren adierazgarri. Horrela, gatazka armatuetan emakumearen aurkako indarkeria eta bortxaketa terrore eta larderia arma gisa erabiltzen dituzte gaur egun ere. Bestalde,

oraindik ere arruntegiak dira etxeko indarkeria eta adingabekoen aurkako tratu sexual txarrak, prostituzioa, mozketa sexualak, herrialde pobreetako nerabeak “turismo sexualaren” bidez esplotatzea, abortu selektiboa eta nesken infantizidioa.

6. Kulturen arteko elkartze berriak

Litekeena da datorren urteetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek, baita informazioa sare bidez hedatzeak, interaktibitateak eta konexioen aniztasunak ere, panorama ekonomiko, sozial eta politikoa ez ezik kulturala ere nabarmen eta modu iraunkorrean aldatzea.

Arazoaren lehen gakoa: Mundializazioa eta teknologia berriak aniztasun kulturalaren loraldiaren, elkarrizketaren eta kulturen arteko elkartzearen mesederako izango al dira? Horrela bada, nolakoak izango dira elkartze horiek? Positiboak eta sortzaileak izango dira, edo aurkakoak eta suntsitzaileak? Kulturen arteko talkarantz al goaz edo hibridazio kultural eta etnikorantz?

Kulturen arteko elkartze berriek horietako baten edo zenbaiten besteekiko nagusitasuna eragingo ote duten hartu beharko da kontuan, edo baita batzuk horren beldur diren homogeneizazio kulturala ere, edo, aitzitik, aldeak areagotu eta zatiketa kultural berriak sustatuko ote dituzten. Bestela esanda, zer gertatuko zaio kulturen aniztasun emankorrari gero eta "mundializatuagoa" den planetan honetan, sareetara konektatua eta interkonektaturikoa? Kontuan izan dezagun munduan hitz egiten diren 5.000 eta 6.700 bitarteko hizkuntzen erdiak —eta agian askoz ere gehiago— mende amaiera baino lehen desagertzeko arriskuan daudela.

Hurrengo hamarkadetan, kultur nortasunek herritartasuna ordezkatuko al dute, edo hura sendotu eta berriz asmatzeko lagungarria izango al dira? Alain Touraine-n arabera, honela adieraz daiteke «teoriak eta ekintza politikoak erantzun beharreko funtsezko galdera: «nola ezarri berriz lotura ekonomiara gehiegi zabalduriko espazioaren eta kulturen mundu itxiegi eta zatituegiaren

29

Page 21: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

artean?». Beste galdera bat gehiago: Zeintzuk izango dira informazioaren eta gizarteen sareak berehala eskatuko dituen botereen nortasunak eta modalitateak?

Ikus daitekeen beste joera bat honako hau da: kulturaren «teknologizazioa». Industria-prozesuak kulturari aplikatzeak kultura produzitzeko eta transmititzeko metodo tradizionalak desagertzea ez ote duen iragartzen galdetzea komeni da, aldi berean ondasun kulturalak hedatzea ahalbidetuta. Irudi eta soinuak erreproduzitu, hedatu, birmoldatu eta manipulatzeko aukera berriak bizkortuko al ditu simulazioaren eta birtualtasun integralaren gorakadak? Egoera berri horietan, zer zentzu izango du jabetza intelektualaren nozioak eta zer etorkizun izango du autore-eskubidearen babesak?

Beste erronka bati aurre egin beharko dio XXI. mendeak: guztiek kultura ez ezik, kultura guztiak baliatzeko aukera. Nola sustatu kultura arteko benetako elkarrizketa? Zer logikak aginduko du unibertso digitalean, sareak irekitzeko giltzarena edo hura baliatzeko aukera galarazteko morroiloena? Horrelako testuinguruan, oso litekeena da hurrengo hamarkadetako problematika nagusi bat informazioaren domeinu publikoa sare berrietan garatzea eta guztiei baliatzeko aukerak ematea izatea, batez ere garapen-bidean dauden herrialdeetan.

Zer ondorio izango dituzte teknologia berriek liburuan eta irakurketan? Idazketaren gero eta digitalizazio zabalagoa eta euskarri berriak agertu izanak testuen idazketa, irakurketa, inprimaketa eta hedatze modu berriak eragin ditu, liburua lehengai izugarri manipulagarria bihurtuz. Interaktibitateari esker, aukera ia amaigabea eskainiko dio irakurleari aurrerantzean, irakurketa egiaz anitza

eta pluralista izateko moduan.Horri gehituta, teknologia berriek jakitearen sorkuntzan eta komunikazioan ere aldaketa garrantzitsuak eragingo dituzte. XXI. mendeko eskola-eskuliburuek, eta hezkuntza–arloko lanak oro har, ezagutzaren eremuen arteko interaktibitate handiagoaren ikuspegitik pentsatu ahal izango dira, premietara eta ikaslearen

gustuetara egokitu ahal izateko. Horrela, mesedegarria izango da autopedagogiaren eta autodidaktikaren gorakadarako, baita «irakurketaren praktika berri bat garatzeko ere, nabigazio baten modura deskriba daitekeena.Ondarearen nozioaren bilakaera da beste joera garrantzitsu bat; haren eremua zabaldu egin da zenbait hamarkadatatik hona, eta jada ez ditu soilik ondare kulturala eta naturala barne hartzen, baita ondare inmateriala, sinbolikoa eta espirituala ere, eta giza genoma ere barne hartuta dago. Zer eremu berri barne hartuko ditu ondareak hurrengo hamarkadetan?

7. Teknozientziaren erronka etikoak

Bioteknologiaren, genetikaren eta astrofisikaren aurrerabide ugariek, eta izugarri handiaren eta txikiaren zientzienak ere, izaki bizidunei eta inguratzen gaituen munduari buruz dugun ikuskera aldatzen ari dira.

Sarritan, biztanleen ongizaterako aplikazio positiboak antzematea ahalbidetzen dute aurrerabide zientifiko eta tekniko horiek. Hori gertatzen da ingeniaritza genetikoaren aurrerabideekin, terapia geniko berrietarako aukeran

30

Page 22: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

zabaltzen baitituzte, energia modu eraginkorrean aprobetxatzeko teknikekin eta nanoteknologien gorakadarekin, medikuntzan zein informatikan aurrerabideak eragin bailitzateke. Bestalde, nekazaritzan aplikaturiko bioteknologiak, egiaz kontrolatzen badira, azpielikaduraren aurkako gerra irabazteko lagungarri izan daitezke.

Dena den, galderak eta kezka etikoak ere eragiten dituzte

aurrerabide horiek. Izaki bizidunei aplikaturiko teknologiei buruzkoa da lehena, batez ere gizakiei: natura “artifizialtzeko” eta espezieak manipulatzeko ahalmenak, giza espeziea barne, ez al gaitu Aldous Huxley-k aurreraturiko “mundu zoriontsua” eta etikaren alorrean onartezina den egoerara, non gizonak gizona otzanduko duen? Zer litzateke orduan gizaki izatea, manipulazioen, esperimentuen eta mozketen xede bihurtuta, baita suntsipenaren xede ere? Zer zentzu izango lukete biziak eta heriotzak testuinguru berri horretan? Nork zehaztuko du ezaugarri genetiko horren edo beste haren ustezko “baliagarritasuna”? Hurrengo hamarkadetan, landare eta animalia espezien ondare genetikoa aldi berean manipulatzea ez al da izango orain arteko arazorik handiena gure planetaren ingurune naturalarentzat?Gizarteaz eta ingurune nazionalaz gain, gizakiaren eta haren osotasun biologikoaren definizioa bera dago arriskuan. Edozein espezieren ondare genetikoa alda dezake jada gizakiak, berea barne, eta bere desagertzea planifikatu ahal izateko pribilegio tristea ere badu. Etikak eta jakituriak teknikaren boterea –jada mugagabea– kontrolatzeko aukera da nahitaez hartu behar dugun jarrera. Montesquieu-ren sententziaren teknika aplikatu behar da: “Erabateko botere orok erabat usteltzen du”. Eta Rabelais-ek esandakoa gogorarazi behar zaio zientziari: “Arimaren hondamena baino ez da kontzientziarik gabeko zientzia”.

31

Page 23: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

5. JARDUERA: Gertakariak kokatzeko

Behin aurreko jardueretan lan egin ondoren, XXI. mendeko gizartearen erronkak eta arazoak aztertuta, FRISO KRONOLOGIKO bat egingo duzue; azken bost hamarkadetako datak eta gertaerak kokatuko dituzue bertan ikasi ditugun gaiekiko.

32

FRISO HISTORIKO BAT EGITEKO URRATSAK

1-Datak dagozkien irudi eta testuekin erlazionatzea.2-Lorturiko emaitzak bateratzea adostasuna lortzeko.3-Zuen koadernoan frisoaren zirriborro bat egitea, datak eta gertakariak soilik markatuta.4-Frisoa behin betiko euskarrian egitea, zereginak banatuta:Lerro kronologikoa irudikatu eta zatitzeaTestuak idazteaIrudiak moztea...

Page 24: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

* Duela 2.000.000 urte baino gehiago - Ka 4.500 inguru – Ka 3.500 inguru - Paleolitikoa – Neolitikoa – Metalen Aroa Historiaurrea – Klasikoaurrea – Klasikoa – Klasiko ostekoaKa 33.000 – 2.5000 / Ka 2.500 - Ko 200 / Ko

200 – 900 / Ko 900 – 1500 / Mexikak

33

FRISO HISTORIKO BAT EGITEKO PROZEDURA

1- Irudikatuko duzuen denboraldi historikoa aukeratzea. Kasu honetan, 50 urteko denboraldia (1955-2005).2- Frisoa zein euskarritan (kartulina, paketatzeko papera) paketatuko duzuen eta hura jartzeko lekua aukeratzea: pareta, gelako kortxogunea, ikastetxearena...3- Marra horizontal bat marraztea aukeraturiko euskarri guztian.4- Marra bost zatitan hainbanatzea, banaketa bakoitzak hamarkada bat ordezkatzeko moduan.5- Aurreko bost zatietako bakoitzean, bost banaketa berdin egin hamarkadaren urte bakoitza adierazteko.6- Irudikatu nahi ditugun gertaerak izan diren urteak nabarmentzea.7- Nabarmenduriko urteen alboan gertaeren irudiak jartzea, baita horiei buruzko iruzkinak ere.

Page 25: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

GERTAERAK:

Indira Gandhi boterera heltzea (1971) Espainiako dibortzioaren legea (1981) Lehen ordenagailu pertsonala agertzea (1981) Nobel saria Nelson Mandelari ematea (1993 ) Hiesaren erretrobirusaren aurkikuntza (1983) Lehen telebista emanaldia Espainian (1956) Dolly ardiaren klonazioa (1996) Telefono mugikorra agertzea (1983 ) Ordenagailu eramangarria agertzea (1989) Atzerritartasun Legea (2000) Nobel Saria Kalkutako Teresari ematea (1979) Martín Luther Kingen hilketa (1968) Txernobilgo istripu nuklearra (1986) Euskadiko jardun eolikoko plana (1996) Green Peace-n sorrera (1971) Euskadiko izatezko bikoteen legea (2003) 1. bihotz-transplantea (1967) Espainiako hazkunde demografikoaren geldialdiaren

hasiera (1970) Prestige ontziaren hondamendia (2002) Gizakia ilargira iristea (1969) Populazioaren zero hazkundea (1991)

34

Page 26: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

TESTUAK:

35

LEHENDAKARITZAZk-29252/2003 LEGEA, maiatzaren 7koa, izatezko bikoteakarautzekoa.Eusko Legebiltzarrak honako lege hau onartu duela jakinaraztenzaie Euskadiko herritar guztiei:MAIATZAREN 7KO 2/2003 LEGEA, IZATEZKOBIKOTEAK ARAUTZEKOAPRESIDENCIA DEL GOBIERNON°-2925LEY 2/2003, de 7 de mayo, reguladora de las parejasde hecho.Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas deEuskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguienteLey,LEY 2/2003, DE 7 DE MAYO, REGULADORA DE LASPAREJAS DE HECHO

30/1981 Legea, uztailaren 7koa, Kode Zibilean ezkontza arautzea aldatu eta baliogabetasun, banantze eta dibortzio auzietan jarraitu beharreko prozedura zehazten duena.

Indira GandhiNazioko hauteskundeak irabazi zituen 1971n. Martxoaren 1977an egin zuen hauteskunde orokorretarako deialdia, eta Kongresuaren Alderdiak porrot egin zuen. Arrakasta ikusgarria lortu zuen 1980ko urtarrileko hauteskundeetan.

Teresa Amak, albaniar jatorrikoa eta 1979an Bakearen Nobel Saria irabazitakoak, hamarka eta hamarka urte eman zituen Kalkutako pobreen eta behartsuen zerbitzura, berak sorturiko Karitatearen Misiolarien ordenarekin batera.

1963an, Birmingham-en (Alabaman), bereizketaren aurka izandako hainbat manifestalditan, zakurrak, tutu malguak eta porrak erabili zituen poliziak manifestari baketsuen aurka. Martin Luther King eta beste hiru mila lagun giltzapetu egin zituzten. Beste zenbaitetan, etxea erre egin zioten, heriotza-mehatxuak izan zituen eta zuri erreakzionarioen erasoak jasan zituen. Azkenik, 1968ko apirilean, Memphis-en protestaldiak antolatzen ari zela, bere hoteleko balkoian hil zuten.

1996an jaio zen ardia, eta 1997ko otsailean bilakatu zen ospetsu, Eskoziako Roslin Institutuko ikertzaileek klonazio baten ondorio zela iragarri zutenean.

Page 27: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

1981ean merkaturatu zen lehen ordenagailu pertsonala. Eta hamarkada bakar batean ehunka milioi saldu zituzten jada mundu guztian. Ordenagailuak mundua aldatzera etorri direla dirudi. Eta inork aurreikusi ere egingo ez zuen abiaduran egiten ari dira.

ABC egunkarian irakur dezakegunez, adreiluak (horrela esaten zion jendeak historian merkaturatu zen lehen telefono mugikorrari, Motorolaren DynaTAC 8000X-ari) hogei urte bete ditu. Dena den, hamabost urte lehenago hasi zen konpainia ikertzen eta inbertitzen (ehun eta berrogeita hamar milioi dolar), 1973an telefono mugikor batekin lehen deia egitea lortu zuen arte.

Bi parke eoliko Zierbenan

Ekimen pribatuko bi parke eoliko eraikitzeko proiektua du Eusko Jaurlaritzak, Punta Luzero mendian, Zierbenako La Arena hondartzaren ondoan. 2003ko erdialdera has daitezke bi aerosorgailu horiek instalatzen.

36

Nelson Mandela (1918)Apartheidaren aurkako ekintzailea, Hego Afrikako presidentea (1994-1999). Nobel Sariaren irabazlea (1993).

1967an, Lurmutur Hirian, Christian Barnard-ek lehen bihotz-transplantea egin zuen gizakian. Hamar egunen ondoren, hartzailea oinez zebilen gelan. Albo biko pneumonia batek heriotza eragin zion lau egun geroago.

1956ko urriaren 28an hasi ziren modu ofizialean emanaldi erregularrak Espainian. Madrilgo Habana Pasealekuko “txalet txiki” batetik egiten zituzten emanaldiak; ehun metro koadro inguruko plato txiki-txiki bat zuen. Ia hiru urtez tokiko telebista izan zen TVE, Madrilgo hiria soilik hartzen zuen hedadura-eremua baitzuen.

Garrantzitsua da adieraztea 1981ean izandako lehenengo hies kasuen deskribapen klinikoaren eta HIVaren bakartzearen artean bi urte baino ez zirela igaro. Azpiegitura zientifiko egokiari esker izan zen hori posible.

1969ko uztailaren 20an gizateriarentzako une gogoangarri bat gertatu zen, AEBetako espazio-misio Apolo 11.ak gizona Ilargian jartzea lortu baitzuen. Neil Armstrong komandanteak eta 'Eagle' ilargiko esplorazio-moduluko pilotu Edwin F. Aldrin-ek, aurreikusita zuten bezala, Lasaitasunaren Itsasoa deiturikoan ilargiratzea lortu zuten.

Oso berezko moduan sortu zen Greenpeace 1971n. Kanadako ekintzaile antinuklear batzuk, zenbait kuakero eta Vietnamgo gerran ez parte hartzeko Kanadan babesturiko Estatu Batuetako kontzientzia-objektore batzuk bildu ziren.

Page 28: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

2002/12/23anEramangarritasuna eta beste sistemekiko interkomunikazioa gorako balioa da. Tablet PC-ak agertu izanak jauzi handia ekarri du bide horretan.

Lehen ordenagailu eramangarria agertu izanak, duela hamarkada bat baino gehiago, eramangarritasunaren kontzeptua ekarri zuen balio erantsi gisa.

8/2000 LEGE ORGANIKOA, abenduaren 22koa, urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duena, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa (2000.12.23ko BOEn argitaraturikoa).

Milaka pertsona, haurrak eta ez hain haurrak, erradiazioen eraginpean geratu ziren; ondorio suntsigarriak izan zituzten euren sistema immunologikoan eta arazo genetikoak 1985ean Txernobilgo plantan istripu nuklear larri-larria gertatu zenean.

Ugalkortasuna ere gutxitu egin zen, Francoren erregimenak bultzaturiko politika natalistak gorabehera. 1975etik aurrera izan ziren baliorik baxuenak. Trantsizio demografikoa amaitu da.

     Populazioa garaia baino lehenago zahartu da ugalkortasunaren jaitsiera bizkorra dela-eta.

Asteartea 19an baieztatu zuten Espainiako agintariek "Prestige" petrolio-ontziaren hondoratzea, Cíes Uharteetatik 233 kilometro ingurura, herrialde horretako kostaldearen parean. 70 mila tona erregai zituen ontzia bitan zatitu zen, eta erabat hondoratu zen, iturrien arabera.Gutxienez sei mila tona erregai isuri ziren ontzitik, eta Galiziako kostaldea zikindu zuten, Espainiako ipar-mendebaldean.

IRUDIAK:

37

Page 29: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

38

Page 30: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

39

Page 31: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

* Gizonak - Emakumeak

40

Page 32: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

6. JARDUERA: Zein da egiazko erronka?

Gure mendeko erronka handitzat har daitekeena izango duzue aztergai jarduera honetan: munduko biztanleen zati handi bat eraginpean duen miseria gainditzea. Gaiari buruz ikertzen hasteko bi testu irakurtzea proposatzen dizuegu, sintesi-testu bat egin dezazuen. Bikoteka lan egin dezakezue, eta, ondoren, bildu dituzuen ideia nagusiak komentatuko ditugu guztien artean. Laburpen-testu bat egiteko oinarrizko urratsak gogoratu eta haiei jarraitu:

41

LABURPEN-TESTU BAT EGITEA

Irakurri arretaz bi testuak Bilatu paragrafo bakoitzaren ideia nagusia bi

testuetan Aukeratu kolore batekin testu bakoitzak

ekarritako informazio berria Markatu beste kolore batekin bi testuetan

errepikatzen den informazioa Egin zuen testuaren edukiaren eskema bat Idatzi berriz testua

Page 33: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

1. TESTUA: Miseria deuseztatzea, munduko premia

Gizateriaren garapen ekonomikoak —gizarte, kultura eta zientzia arloan horrek dakartzan onura guztiekin— orain arte lortu gabeko helburuak lortu ditu XX. mendean. Baina planetaren populazioaren zati batentzat soilik.

Gaur egungo mundua zatituta dago: alde batetik, Lehen Mundua, oparoa, konparatuz gero; bestetik, gehiengoaren Hirugarren Mundua; Nazio Batuen txostenetan bilduriko zifra ikaragarriek adierazten dute haren errealitatea: Malnutrizioak jotako 500 milioi pertsona —horietatik 160 milioi haurrak—; 110 milioi haurrek ez dakite zer den eskola bat; 840 milioi nagusi —horietatik bi heren emakumeak— analfabetoak; 1.200 milioi edateko ura izateko aukerarik gabe; 507 milioiren bizi-itxaropenak ez ditu 40 urte gainditzen; urtean 17 milioi hildako guztiz sendagarriak diren gaixotasun kutsagarri eta parasitarioen eraginez, hala nola beherakoa, paludismoa eta tuberkulosia...

Egoera garratz horren elementurik deigarriena zera litzateke, badagoela gerarazterik, baita konpontzerik ere, herrialde garatuek euren abantailen zatirik funtsezkoenari uko ez egiteko moduan. NBEren arabera, oinarrizko gizarte-zerbitzuak eman eta munduko pobrezia arintzeak 80.000 milioi dolarreko kostua izango luke, munduko zazpi pertsona aberatsenen patrimonioaren baturara iristen ez den zifra. Miseria erabat ezabatu ahal izango litzateke mundu osoko aberastasunaren % 1ekin.

Lehen Mundua eta Hirugarren Mundua banantzen dituen amildegi ekonomikoa ez da bakarra. Espazio handi horietako bakoitzak bere barne-amildegi propioak ditu. Hirugarren Munduan bizi-maila altua dute zenbait gutxiengok, sarritan dagozkien populazioen superesplotazioaren kontura lorturikoak. Lehen Munduan, bestalde, baztertu sozialen gero eta sektore handiagoa ari da hazten, batez ere luzaroko langabetuez eta gizarteratu gabeko immigranteez horniturikoa. Lehen Munduko Hirugarren Mundua da, nolabait ere.

Egoera horretan, argi dago zein gai planteatzen den: nola lortu, desberdintasun ekonomiko handiak izanda ere —kokapen

42

Page 34: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

geografikoari edo gizarte-posizioari lorturiko arrazoiak direla-eta—, horiek giza duintasuna ez urratzeko moduko mugetan egotea, gaur egun horrelakoak baitira.

Horiek horrela, guztiak ere ados daude munduan dagoen miseria modu masiboan ezabatzea ez dela Justizia kontu bat soilik, ezta sentimendu onen kontu esklusiboa ere —bata zein bestea sobera ez badaude ere—, bazik eta bizirauteko ezinbestekoa Lehen Munduarentzat berarentzat, Hirugarren Munduaren garapen ekonomikoa behar baitu —bloke sobietar zaharra ere bertan sartuta— herrialde aberatsak pairatzen ari diren migrazio-fluxu ikusgarria muga onargarrietara gutxitzeko zein munduko merkataritzaren zabalkundea errazteko, herrialde azpigaratuen giza potentzial izugarria behar baitu.

Gauzen premiazko berbideratze hori bateragarria al da 1944an Bretton Woods-en potentzia handiek munduko ekonomia antolatzeko ezarri zituzten irizpideei eta gaur egungo globalizazio-prozesuaren oinarrian dauden irizpideei eustearekin? Adar horretako nazioarteko erakunde nagusiek, hala nola NMFk (Nazioarteko Moneta Funtsak) eta Munduko Bankuak, baietz uste dute, betiere munduko lidertza ekonomikoa duten herrialdeak euren aukera orokor handiak arazo eta errealitate berrietara egokitzeko gaitasuna erakusten badute, merkataritzaren askatasunean oinarrituta. Edonon ari da hazten, baita mundu garatuen ere, formula neoliberalek bidegabekeriaren estigma dakarten ideia. Aldeko argudio onak dituzte bi jarrerek ere. Bada zalantzarik ez duen zerbait: guztion etorkizuna dago jokoan munduko miseria gerarazte horretan.

2. TESTUA. Pobrezia eta bazterketa larritzea

Azken hamarkadetan, nabarmen egin du aurrera miseriaren aurkako borrokak. NBGPren arabera, aurreko bost mendeetan baino gehiago egin du atzera azken berrogeita hamar urteetan miseriak. Baina 3.000 milioi gizabanakotik gora, hau da, gizateriaren erdia baino gehiago, egunean bi dolar baino gutxiagorekin bizirauten saiatzen da, 1.500 milioik ez dute edateko ura baliatzeko aukera eta 2.000 baino gehiagok ez dute oinarrizko arreta sanitariorik jasotzeko aukera. Pobreen % 70 emakumeak dira, eta miserian dauden pertsonen bi herenek ez dituzte 15 urte bete.

Munduko Bankuaren arabera, erabateko pobrezian dauden pertsonen kopuruak hazten jarraituko duela erakusten dute gaur egungo aurreikuspenek. Oso litekeena da gaurtik 2015era arte planetako 1.900 milioi biztanle erabateko pobrezia-atalasearen azpitik bizitzea, hau da, egunean dolar bat baino gutxiagorekin. Milurteko berri honen hasieran 1.500 milioi pertsona daude egoera horretan, eta 1987an 1.200 milioi inguru ziren. Datorren mende laurdenean, munduko biztanleen % 85 gutxienez hazkunde demografikoaren pisu handiagoari eutsi beharko dioten garapen-bidean edo trantsizioan dauden ekonomiak dituzten herrialdeetan biziko dira, salbu eta Hegotik Iparrerako migrazio handiak modu orokorrean berritzen ez badira. Oso litekeena da baliabideak gutxi batzuen eskuetan egotearen faktore larrigarriak bere horretan jarraitzea, edo baita larriagotzea ere.

43

Page 35: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Horretaz gain, pobrezia hazkundea parametro ekonomikoekin soilik neurtzen ez dela gogoraraztea komeni da, termino hezkuntza-arlokoetan, teknologikoetan, kulturaletan, ekologikoetan eta sanitarioetan ere neurtzen baita. Planetako 800 milioi biztanle inguruk azpielikadura pairatzen dute. Eskas elikaturiko pertsona-kopurua gutxitu izanak (urtean 8 milioiko batez bestekoa) ez da nahikoa 1996ko azaroan eginiko Elikaduraren Munduko Gailurrean 186 herrialdek harturiko konpromisoa gauzatzeko, hau da: gaurtik 2015era arte azpielikatuen kopurua erdira gutxitzea. Azpielikatuen guztizko zifra urtean 20 milioitan gutxituta soilik lortu ahal izango zen helburu hori.

44

Page 36: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

AZKEN JARDUERA: Iritzi bat defendatzen dugu

Argudiozko testuekin loturiko lana egingo duzue jarduera honetan; aurreko jardueran landu duzuen gaiari buruzko jarrera defendatu beharko duzue. Zuzendariarentzako gutunaren formatua izango du zuen testuak, eta idatzi aurretik testu horien zenbait ezaugarri ezagutu behar dituzue.

Lehenik, zer ASMO du argudiozko testu batek?

Bigarrenik, zein ZATI ditu? :

45

ARGUDIOZKO TESTUA zera da: jasotzen duenaren, testuaren hartzailearen iritzia konbentzitzen, aldatzen edo, zenbaitetan, indartzen saiatzen dena; onargarriak, sendoak eta aurkako arrazoiei (kontraargudioak) eusteko gai diren arrazoien bidez.

TESIAK

Defendatu edo kontra egin nahi den ideia da.

Honako hauek bete behar ditu tesi on batek:Gaiari eutsi behar dio, hau da, hedadura mugatua behar du izan (gai oso zabala nekez gara daiteke).Baiezko moduan formulatu behar da, klixe-hitzak, metaforak eta abar saihestuz.

ARGUDIOAK

Tesia babesten duten arrazoiak dira.Garrantzitsua da argudioak ondo aukeratzea, gaizki formulaturiko argudio baten tesia baliogabetzen baitu. Garrantzi-ordenaren arabera mailakatu behar ditugu, adibide egokiak jartzea ahaztu gabe.Garrantzitsua da, era berean, gure arrazoibidearen aurka jar daitezkeen kontraargudioak ez ahaztea.

ONDORIOA

Azken zatia da, eta bertan gogoratzen ditugu laburbilduta eta ordenatuta gure argudioaren punturik garrantzitsuenak, hartzaileak gogora ditzan, hura konbentzitzeko moduan.

Page 37: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Hirugarrenik, zer ARGUDIO-mota erabil dezakegu?

46

AdibideaTESIA-Erretzea oso kaltegarria da osasunerako.ARGUDIOAK-Mundu guztiko espezialistek eginiko azterlanen arabera, biztanleen ehuneko handiari eragiten dio minbizia tabakoak.Egiaztatuta dago erretzen duen jendeak birika-ahalmen txikiagoa duela, eta horrek bizi-kalitatea gutxitzen du.ONDORIOA-Azaldutako arrazoibideak kontuan izanda, gure teoria berresten dugu, hau da...

EZAGUTZA OROKORRAREN ARGUDIOA

Gure gizarteak modu zabalean onartzen duen ideia defendatzen da (gehiengoa oker ez dagoela suposatuta, eta horrek sarritan topikoak formulatzera garamatza) edo gizarteak baliozkoak onartu dituen jakintzak (aurresuposizioak)

ADITUAREN ARGUDIOADefendatzen ari garenaren antzeko iritzia duten ikerlariek, adituek eta sinesgarritasun egiaztaturiko erakundeek esandakoak biltzen dira bertan

ARGUDIO AFEKTIBO-EMOTIBOAHartzailea hunkitzeko moduko baliabideak erabiltzen ditu igorleak, errukia, ongura, eta abar, eragiten duten sentimenduzko efektuak baliatuta...

KAUSA-ERAGINAREN ARGUDIOA

Gertakari beten arrazoiak aurkezten dira, kausak egiaztatuta (nolabaiteko zorroztasun zientifikoa behar dute)

ESPERIENTZIA PERTSONALAREN ARGUDIOA

Bere esperientziak jartzen ditu arrazoi edo argudio gisa hartzaileak. (Ez da zorrotzegia, eta partziala izateko joera ere badu)

Page 38: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Argudio-motak errepasatu ondoren, eman dagokion izena aurkezten dizkizugun adibide hauei.

47

1)Antzerkia, ikuskizunaz gain, norberaren ikaskuntzarako bitarteko eraginkorra dela esan dezaket. Antzerki-zaletasunak eragin zituen nire ezagutzetako asko. 2)Errepideetako ezbehar-

kopurua gero eta gehiago hazten ari da alkoholaren gehiegizko kontsumoa, gidatze ausartegia, eta aurreratze okerrak tarteko, eta erraz asko froga daiteke hori.

3)Krisialdietan normala da lanpostu gutxiak gizonei esleitzea, betidanik izan baitira familiaren sostengua.

4)Green Peace-k dioenez, Frantziako gobernua Mururoan egiten ari den probak ingurumenerako eraso itzulezina dira.

5)Ur asko alferrik galduta bainatzen gara gure gizartean; hirugarren munduko familia batek bere premiak bete ahal izango lituzke ur horrekin.

Page 39: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

Behin argudiozko testua, bere egitura eta erabil daitezkeen argudio-motak ezagututa, zuzendariarentzako gutuna idazten has zaitezkete orain. Jarraitu kontrol-orrian agertzen diren urratsei.

48

KONTROL-ORRIA

A) PLANGINTZA Aukeratu zuen argudiozko jarrera: dagokionaren alde edo kontra... Pentsatu ea norberaren iritzia defendatu behar duzuen edo talde

bat ordezkatzen duzuen Aukeratu nori zuzentzen zatzaizkioten Idatzi esaldi batean zuen tesia Bilatu garrantzi bera duten bizpahiru argudio eta mailakatu Pentsatu ondorio gisa baliagarri den esaldi bat

B) HASIERAKO IDAZKUNTZA Idatzi sarrera orokorreko paragrafo bat Aukeratu duzuen igorle-motarako egokia den pertsona gramatikala

erabili Modu orekatuan banatu informazioa paragrafoetan Testuari batasuna ematen dioten eta hura ulertzeko lagungarriak

diren lokailuak erabili Ondo eraikitako menpeko perpausen bidez adierazi arrazoiak,

ondorioak eta baldintzak Erabili lexiko egokia Erabili BEHAR BEZALA puntuazioa

C) BERRIZ AZTERTZEA Egin ahala aztertu berriz testua, antolamenduak zein edukiak

eman nahi duzuen informazioa adierazten dutela egiaztatzeko. Alderdi guztiak errepasatu osaketa-prozesua amaitzen ari

zaretenean,

Page 40: "XXI. mendearen erronkak" 1  Sekuentzia

XXI. MENDEAREN ERRONKAKGaztelaniako eta Literaturako Aholkularitza, Abanto

Bigarren Hezkuntzako Aholkularitza, Getxo eta Leioa

ZUZENDARIARENTZAKO GUTUN BAT IDAZTEKO EREDUA

49

Data

Agurra

Norentzat

Aldeko / kontrako arrazoiak

Amaierakoa