XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru...

20
6 BAT ALDIZKARIAREN XX. URTEURRENA (I) Soziolinguistika aldizkaria euskal herrian gaur egun bada lan-alorreko organizazio eta enpresa multzo handi bat, euskara beren eguneroko lanean, irudian eta sistemati- kan integratzeko bidea egiten ari dena, horretarako prozesu planifika- tuak erabiliz. bide honi ekin zioten aurreneko erakundeak 1990eko hamarkadaren hasieran abiatu ziren, zenbait enpresatako arduradun eta langileen ekimenez, eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzionalarekin, aholkularitzen laguntza teknikoarekin eta gizarte mugimendu eta sindi- katuen bultzadarekin. haiei jarraiki, gero eta gehiago izan dira geroztik bide horri ekin dioten erakundeak. urte guzti hauetan asko aurreratu da erakundeetan hizkuntzaren alda- ketarako interbentzio-programen diseinuen eta metodologien alorrean. erreferente teknikoak sortu dira, plangintzaren metodologiak sakondu dira, formazioa antolatu da eta materialak argitaratu dira. baina oraindik ugari dira antzematen diren hutsuneak eta gehiago sakondu beharreko aspek- tuak: filosofikoak, metodologikoak, teknikoak, gizakien eremukoak… bada, bereziki eta lan honen egilearen ustez, erakunde mailan nor- malkuntza prozesu bati ekiten zaion unean antzematen den hutsune han- di bat: plangintzaren prozesu teknikorako garatu diren eredu metodolo- eneKuS eredua, lan-munduKo organizazioeTan euSKararen normalizazioraKo eraldaKeTa KudeaTzeKo erreFerenTziazKo eredua J. inazio marko Juanikorena EHUko irakaslea eta Soziolinguistika Klusterreko kidea helbide elektronikoa: inazio.marko@ehu.es doSSierra 76. zenb. / 2010 (3) soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp / 20140 andoain 125

Transcript of XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru...

Page 1: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

6BAT A

LDIZKARIAREN

XX.

URTEURRENA (I)

Soziolinguistikaaldizkaria

euskal herrian gaur egun bada lan-alorreko organizazio eta enpresamultzo handi bat, euskara beren eguneroko lanean, irudian eta sistemati-kan integratzeko bidea egiten ari dena, horretarako prozesu planifika-tuak erabiliz. bide honi ekin zioten aurreneko erakundeak 1990ekohamarkadaren hasieran abiatu ziren, zenbait enpresatako arduradun etalangileen ekimenez, eusko Jaurlaritzaren laguntza instituzionalarekin,aholkularitzen laguntza teknikoarekin eta gizarte mugimendu eta sindi-katuen bultzadarekin. haiei jarraiki, gero eta gehiago izan dira geroztikbide horri ekin dioten erakundeak.

urte guzti hauetan asko aurreratu da erakundeetan hizkuntzaren alda-ketarako interbentzio-programen diseinuen eta metodologien alorrean.erreferente teknikoak sortu dira, plangintzaren metodologiak sakondu dira,formazioa antolatu da eta materialak argitaratu dira. baina oraindik ugaridira antzematen diren hutsuneak eta gehiago sakondu beharreko aspek-tuak: filosofikoak, metodologikoak, teknikoak, gizakien eremukoak…

bada, bereziki eta lan honen egilearen ustez, erakunde mailan nor-malkuntza prozesu bati ekiten zaion unean antzematen den hutsune han-di bat: plangintzaren prozesu teknikorako garatu diren eredu metodolo-

eneKuS eredua, lan-munduKoorganizazioeTan euSKararen

normalizazioraKo eraldaKeTaKudeaTzeKo erreFerenTziazKo

eredua

J. inazio marko JuanikorenaEHUko irakaslea eta Soziolinguistika Klusterreko kidea

helbide elektronikoa: [email protected]

do

SS

ier

ra

76. zenb. / 2010 (3)

soziolinguistika klusterramartin ugalde, kp / 20140 andoain 125

Page 2: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

gikoez eta zertifikazioetarako garatu diren ebaluazio sistemez harago,normalkuntzarako eraldaketaren gertaera bere konplexutasun osoanenfokatzeko eta kudeatzeko pertsonekin, ezagutzarekin, kulturarekinedota antzekoekin zerikusia duten beste hainbat aspektu kontuan hartueta barnebilduko lituzkeen erreferentziazko eredu global baten premiaantzematen da.

doktorego-tesirako ikerketa lan honek antzemandako hutsune horrierantzuteko urrats berri bat eman eta ekarpena egin nahi izan du. kezkaeta interes horietatik abiatuta, ikerlanaren lehen xedea kontuan hartu beha-rreko aspektu horiek zehazki zeintzuk diren identifikatzea izan da. etahorrek, ikerlanaren norabidea egituratu duen abiapuntuzko galdera gakoafinkatzea ekarri du: zeintzuk dira organizazioetan hizkuntza-normalizaziorakoeraldaketara aplikatutako interbentzioaren ingeniaritza batean, eta erreferentziaz-ko esku-hartze eredu bati begira, kontuan hartu beharreko aspektu edo elementuak?

bigarren xedea, berriz, identifikatutako aspektu horiek jasoz, hiz-kuntza-normalizazioa erakundeetan kudeatzeko erreferentziazko eredu batosatzea izan da. ereduak kontzeptualizaziorako ezagutzazko erreferenteteorikoak eta aplikaziorako metodologiazko erreferente praktikoak eskai-niko dituen modelo sistematizatua osatu nahi izan du.

Xede horiek egituratu dituzte, beraz, ikerlanaren helburu nagusia,organizazioetan normalkuntzarako hizkuntza-aldaketa prozesuak kude-atzeko erreferentziazko eredu bat garatzea jomuga izan duena, eta bere hel-buru zehatzak, alegia: ereduaren atal gakoak identifikatzea, horien zen-tzua azaltzea, tresna metodologikoekin hornitzea, oinarrizko erreferen-tzia teorikoak eskaintzea, ereduaren irakurketa eta egokitzapen berezi-tuak azaltzea, eta gerorako ikergai izan daitezkeenak identifikatzea.

1.iKergaiaren KoKapen TeoriKo-KonTzepTuala

ikergai honetan lan-munduko organizazioak eta hizkuntza-normalizaziorakoeraldaketa esparruak lotu dira. zentzu horretan, ikergaiak bi arlo nagusierlazionatzen ditu: soziolinguistikarekin edota hizkuntzen gizarte gara-penekin zerikusia duena, batetik, eta erakundeen garapenarekin zeriku-sia duena, bestetik.

horregatik, gaiaren kokapen teoriko-kontzeptuala egiterakoan ere,bi arlo nagusi aztertu dira: 1) lehenik, hizkuntzen garapen sozialariburuzko hurbilpen teorikoa egin da, hizkuntzen atzeratze eta indarberri-tze gizarte prozesuak aztertuz, prozesu horiei buruzko zenbait ikuspegiteoriko eskainiz, eta, euskal herriko kasuan, enpresaren gizarte-espa-rruan atzeratze eta indarberritze gizarte prozesu horiek nola garatu direnlaburki azalduz. 2) ondoren, erakundeen garapenari buruzko hurbilpenteorikoa ere egin da, organizazioaren kontzeptua definituz, organizazioasistema konplexu gisa interpretatuz eta organizazioen baitan aldaketarenesanahia eta ereduak azalduz.

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

urte guzti hauetan askoaurreratu daerakundeetanhizkuntzarenaldaketarakointerbentzio-programendiseinuen etametodologien alorrean.Baina oraindik ugari diraantzematen direnhutsuneak eta gehiagosakondu beharrekoaspektuak: filosofikoak,metodologikoak,teknikoak, gizakieneremukoak…

126

Page 3: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

1. Irudia: Ikergaiaren kokapen teoriko-kontzeptualaren eskema

hizkuntzen garapen sozialaren teoriarekin lotutako kontzeptuak,ikuspegiak, datuak edota autoreak aztertu nahi izan dira ikergaia berahizkuntz esku-hartzearen ikuspuntutik soziolinguistikaren esparruannon kokatzen den ulertzeko.

baina horrekin batera, organizazioek osatzen duten sistema konple-xua aztertu eta horrek duen garrantzia azaldu nahi izan da, organizazio-ak osotasun eta sistema gisa ulertzeko. normalkuntzarako esku-hartzee-tan aldaketak planteatzerakoan hizkuntzaren alorrean ez ezik, organiza-zioaren sistema konplexuan eragitea planteatzen dela ulertzeko, siste-man eta sistemaren azpi-sistema ezberdinetan (pertsonak, prozesuak,egiturak, hartu-emanak, kultura,…). alegia, konplexutasunean jarduteaketa konplexua den hori eraldatzeak duen zailtasuna ulertzea.

2.iKerKeTaren meTodologia

tesi honetan garatu nahi izan dugun ikerketaren asmoa, esperientziabaten berrikuspenean oinarrituta lan-munduko organizazioetan euskara-ren normalizaziorako eraldaketa-eredu bat jorratzea eta proposatzea izanda. esku artean, beraz, eraldaketa sortarazteari lotutako helburu prakti-koa izan duen ikergaia dugu, hizkuntza-normalizazioa, eraldaketa, esku-har-tze planifikatua, ezagutzaren kudeaketa… eta antzeko hitz-gakoak barnebil-

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

127

Page 4: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

tzen dituena. zentzu horretan, ikerketaren muina esperientzia praktiko-ari lotzen zaion gizarte-fenomeno gisa uler daiteke. hori horrela, eta iker-lana fenomenoa berau gertatzen den testuinguruan bertan inplikatueninterpretaziotik aztertu eta eraldaketa sustatzea xede duen gizarte-esku-hartzerako proiektua izanik, ikerketaren perspektiba bi ikuspegi nagusi-ren inguruan ardaztu da:

• ikuspegi praXiologikoa: praxiarekin lotutako ezagutza garatunahi izan da, praktikatik abiatuta, hausnarketa sistematikoaren bidez,praktikaren eraldaketarako prozesuetan ondorioak izan dituena.ikerlaria prozesuaren parte izan da eta inplikatuak aktore aktiboak.• ikuspegi konStruktibiSta: ikerlariak eta inplikatutako eragile-ek errealitate horren, esku-hartze prozesuaren eta emaitzen irakurke-tak egiten dituzte errealitatea interpretatuz eta esku-hartzerako siste-maren konstrukto berriak eraikiz.

bi ikuspegi horiek jarraituz, gure ikerketaren enfokea, lehen plano bate-an, paradigma kritikoaren arloan kokatzen da eta datuen bilketarako etaanalisirako teknika kualitatibo eta kuantitatiboak aplikatzen dituen ekintza-ikerkuntzaren estrategia metodologikoa jarraitzen du. bigarren plano bate-an, berriz, ikerketa paradigma konstruktibistaren arloan kokatzen da etaekintza-ikerkuntza prozesuaren datuetan eta sistematizazioan funtsatutakoanalisi kualitatiboaren estrategia metodologikoa jarraitzen du.

zentzu horretan, ikerketaren diseinua diseinu gainerakor edo emergen-tea deritzan ikerketa diseinu motaren ikuspegitik planteatu da, hau da,prozesu metodologiko bat non erlandson-en eta harris-en aipua (1993)eginez Ferrerok azaltzen duen moduan «La característica fundamental deldiseño emergente es que el diseño no se establece completamente antes de queempiece el estudio, sino que emerge al tiempo que se recogen los datos, se lleva acabo el análisis preliminar y pasa a describirse de modo más completo el contex-to» (Ferrero, 2003: 352). gure tesirako ikerketan ere aztergaian sakonduahala ikerketa prozesuaren detaileak egokitzen joan dira eta prozesuateknika berriekin osatzen joan da, jarraian azalduko dugun azken disei-nu metodologikoa taxutu arte.

burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearenfasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea, eta 3) ekintza berrietan aplika-tzeko eredu formala formulatzearen fasea. Fase horietan zehar, bata bes-tearen ondoren mailakatutako lau analisi prozesu garatu dira: lehen fase-an esku-hartzearen landa-lana burutu da, bigarren fasean gauzatutakoesperientziaren sistematizazioa eta sistematizazioan oinarritutako kon-tzeptualizazio teorikoa burutu dira, eta, hirugarren fasean, kontzeptua-lizazio teorikoan oinarrituta interbentzio-eredu formal baten diseinurakomodelizazioa egin da. analisi prozesu bakoitza egokitutako metodolo-giarekin garatu da:

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

zeintzuk diraorganizazioetanhizkuntza-normalizaziorakoeraldaketaraaplikatutakointerbentzioareningeniaritza batean, etaerreferentziazko esku-hartze eredu bati begira,kontuan hartu beharrekoaspektu edo elementuak?

Bigarren xedea,hizkuntza-normalizazioaerakundeetan kudeatzekoerreferentziazko eredu batosatzea izan da.

128

Page 5: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

• esku-hartzearen landa-lana, ekintza-ikerkuntzaren eredu metodolo-gikoa aplikatuz burutu da;• Sistematizazioa, esku-hartze programen esperientzien sistematizazioaizeneko metodologia aplikatuz egin da;• kontzeptualizazio teorikorako, Grounded Theory edo FuntsatutakoTeoriaren eredu metodologikoa jarraitu da;• Modelizaziorako, azkenik, sistemen enfokea aplikatu da.

Metodologia horietako bakoitza, bestalde, datuak biltzeko eta azter-tzeko berezkoak dituen hainbat teknika erabiliz operatibizatu da. ondo-rengo irudian agertzen dira burututako ikerketaren prozesu metodologi-koaren aipatu elementu nagusiak.

2. Irudia: Ikerketaren prozesu metodologikoaren elementuak

lehen fasea, ikerketaren landa-lana oinarritu duen ekintzaren faseaizan zen. ekintza hori lab sindikatuan euskararen normalizaziorako egi-karitutako esku-hartzea izan zen eta 1998tik 2008ra bitartean burutu zen.esku-hartzearen prozesua ekintza-ikerkuntza parte-hartzailearen meto-dologia (katambwe, 2005; lewin, 1946; Marti, 2008; perez Serrano, 1990)aplikatuz garatu zen, elkarren segidako ekintza-analisia-ekintza zikloakkateatuz.

bigarren fasea, landa-lanean sindikatuan burutu zen ekintza horre-tan izandako esperientziaren berreraikitze narratibo eta analitikoarenfasea izan da. bi prozesu burutu dira fase honetan: bata, ekintzaren fase-

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

129

Page 6: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

an izandako esperientziaren sistematizazioa, eta, bestea, sistematizazioanoinarritutako kontzeptualizazio teorikoa.

Sistematizazio prozesuaren bitartez (alboan, 2004; borjas, 2003; Jara,1994; nina, 2006), lehen fasean garatutako esku-hartzearen esperientziajaso, esperientzian izandako uneak eta urratsak antolatu eta esperientziahorren azalpen edo narrazio landua, egituratua eta sistematizatua presta-tu da. hau da, gertaera izandakoa diskurtso bihurtu da. baina diskurtsoaez da deskribapen hutsa izan; aitzitik, diskurtso horrek sistematizazioa-ren beraren ardatza artikulatu duen galdera gakoari erantzun nahi izandio, horrela, tesi honen helburu nagusitik eratorritako ikerketa-galderaargitzeko elementuak eskainiz. diskurtsoaren egiturak, bestalde, prakti-kan izandako mugarriak jaso eta esku-hartze prozesuan aplikatutakoekintza-ikerkuntza metodologiatik eratorritako zikloen eskema zirkula-rra bereganatu du. ondorioz, lau ziklo edo denbora-fase bereizi diraesperientziaren ibilbidea zedarritzeko.

Kontzeptualizazio teorikoaren xedea, berriz, sistematizazio prozesuanberreskuratu den esperientziaren datuetan oinarrituz tesi honen helburueta-tik eratorritako galdera gakoari erantzuna emango dion eskema teoriko erai-kitzen joatea izan da. horretarako, Grounded Theory edo Funtsatutako Teoria-ren (glasser eta Strauss, 1967; Strauss eta Corbin, 2002; Sénéchal, 2008; trini-dad, Carrero eta Soriano, 2006) eredu metodologikoa aplikatu da. kontzep-tualizazioaren analisia esperientziaren sistematizazioaren prozesuan defini-tu den zikloen eskema bera jarraituz burutu da. elkarren segidan txertatuzjoan dira esperientziaren sistematizazioa eta kontzeptualizazioa: lehen ziklo-aren edo fasearen sistematizazioaren azalpena eta jarraian kontzeptualiza-zioa, ondoren bigarren zikloaren edo fasearen sistematizazioaren azalpenaeta jarraian kontzeptualizazioa, eta horrela lau zikloak amaitu arte.

hirugarren fasea, azkenik, kontzeptualizazio teorikoan oinarrituta,erakundeetan euskararen normalizaziorako eraldaketa prozesuak egika-ritzeko erreferentziazko eredu formal bat diseinatzearen eta formulatze-aren fasea izan da. Modelizazio horretarako sistemen enfokea jarraitu da.

3. eSperienTziaren BerreraiKunTza

tesi honen proposamena sostengatzen duen kasu-esperientziaren landa-lana, aurrez esan bezala, lab sindikatuan burutu zen 1998ko urritik2008ko ekainera bitartean, sindikatu horretan euskararen normalizazioaerdiesteko bideratutako EusLab Euskararen Normalizaziorako PlangintzaEstrategikoan oinarrituta.

berreraikuntzaren atal honetan, egindako ibilbidea berreraiki etaesperientziaren landa-lanean izandako prozesu osoaren ikuskapena,azalpena eta narrazio sistematikoa egin da, kasu-analisi xehatu gisa.esperientziaren gertaerak, esperientziaren datuak eta esperientzian aritu-takoen interpretazioak jaso dira, sistematizatu, eta, ikerketa honen helbu-

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

ikergaiak bi arlo nagusierlazionatzen ditu:soziolinguistikarekinedota hizkuntzen gizartegarapenekin zerikusiaduena, batetik, etaerakundeen garapenarekinzerikusia duena, bestetik.

130

Page 7: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

ruetatik eratorritako abiapuntuzko galdera gakoari erantzuna emateko,aztertu eta kontzeptualizatu.

berreraikuntzarako analisia burutzeko gauzatu den prozesua, azal-du moduan, bi analisi-ardatzen inguruan egituratu da: sistematizazioa-ren ardatza eta kontzeptualizazioaren ardatza. analisi-ardatz horiek laudenbora-fase edo etapatan zehar garatu dira, etapa bakoitzean sistemati-zazio eta kontzeptualizazio ziklo oso bat burutuz.

3. Irudia: Esperientziaren berreraikuntzaren analisirako urratsak

eskemaren azpialdeko denbora lerroak etapa horien mugarriak adie-razten ditu. Mugarri horiek, berriz, denboran zehar esku-hartzearenzikloak markatu dituzten gertaera esanguratsu jakin batzuk ezarri dituz-te. ikerketaren enfoke metodologikoarekin bat eginez, etapa bakoitzeanlehenik sistematizazioaren zikloa aplikatu da eta, ondoren, kontzeptuali-zazioaren zikloa.

Sistematizazioaren zikloan, sistematizazioaren metodologiak bat egi-ten du ekintza-ikerkuntzaren enfokearekin eta ziklo bakoitza lau urratsezosatzen da:

• 1. urratsak, etapa bakoitzaren hasieran esku-hartzea bideratzekoabiapuntuzko zein enfoke edo planteamendu erabili ziren azaltzen du.• 2. urratsak, diseinatutakoaren arabera etapa bakoitzean zein eki-men burutu ziren azaltzen du.• 3. urratsak, ekimenak baloratzeko zer nolako datuak jaso eta eba-luaziorako analisiak egin ziren azaltzen du.

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

131

Page 8: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

• 4. urratsak, egindako balorazioetan oinarrituta esku-hartzearenhurrengo etaparako zer-nolako egokitzapenak planteatu ziren azal-tzen du.

kontzeptualizazioaren zikloan, berriz, Grounded Theory metodologia-ren enfokea aplikatu da eta, hemen ere, ziklo bakoitza (lehena izan ezik)lau urratsez osatzen da:

• 1. urratsean, interbentzioaren aplikazioan bideratutako interakzio-ek bide emandako gertaera nagusien kodifikazioa.• 2. urratsean, gertaeren gain protagonistek egindako interpretazio-en kodifikazioa.• 3. urratsean, interpretazioetatik eratorrita, egitekoei buruz eginda-ko proiekzioen kodifikazioa.• 4. urratsean, kodifikazioen etengabeko erkaketa eta integrazioateoria formalaren eraikuntzarako.

elementu horiek guztiak integratuta, kasu-esperientziaren berrerai-kuntza gidatu duen eskema edo prozedura metodologikoa osatu da eta,finkatutako prozeduraren urratsei jarraituz, esperientziaren gertaerak,esperientziaren datuak eta esperientzian aritutakoen interpretazioak jasodira, sistematizatu eta, ikerketa honen helburuetatik eratorritako abia-puntuzko galdera gakoari erantzuna emateko, aztertu eta kontzeptuali-zatu dira.

egindako analisiaren emaitza, ziklo guztien amaieran azaleratu deneskema teorikoa izan da, organizazioetan hizkuntza-normalizaziorakoerreferentziazko esku-hartze eredu bati begira landu beharreko aspektunagusiak zeintzuk diratekeen azaltzen duena.

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

ikuspegiPrAXiologikoA:praxiarekin lotutakoezagutza garatu nahi izanda, praktikatik abiatuta,hausnarketasistematikoaren bidez,praktikareneraldaketarakoprozesuetan ondorioakizan dituena.

ikuspegikonSTrukTiBiSTA:ikerlariak etainplikatutako eragileekerrealitate horren, esku-hartze prozesuaren etaemaitzen irakurketakegiten dituzte errealitateainterpretatuz eta esku-hartzerako sistemarenkonstrukto berriakeraikiz.

132

Page 9: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

4. Irudia: Sistematizatutako esperientziaren kontzeptualizaziotik eratorritakoEskema Teorikoa

hauxe da, beraz, kontzeptualizazio prozesutik, grounded theory apli-katuz eta galdera gakoari erantzunez normalizaziorako erreferentziazkoeredu bati begira landu beharreko aspektuei buruz esperientziatik eraiki-tako eskema teoriko substantiboa. eskema teoriko honek ikerlanarenhurrengo fasean hizkuntz normalizazio prozesuen kudeaketarako landuden erreferentziazko eredu formalaren oinarria izan da.

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

133

Page 10: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

4. propoSaTzen den eredua: eneKuS

ENEKuS ereduaren bitartez, lan-munduko organizazioetan euskararennormalizaziorako hizkuntza-eraldaketa prozesuen eta interbentzioenkudeaketa-sistema egituratzeko, sistematizatzeko eta optimizatzeko erre-ferentziazko marko sistemiko eta global bat proposatu nahi izan da. ere-du horren xede nagusiak honako hauek dira:

• organizazioetan hizkuntza-normalizazio prozesuen diseinurakoeta kudeaketarako interbentzioetan kontuan hartu beharreko aspek-tu edo atal gakoak erreferentziazko eredu batean jasotzea.• ereduaren aspektu edo atal horietako bakoitzaren zentzua etagarrantzia azaltzea.• ereduaren aspektu edo atal horien geroko garapen kontzeptual etametodologiko berrietarako baliagarriak izan daitezkeen oinarrizkoerreferentzia teorikoak eskaintzea.• normalizaziorako jardueretan eta ekinbideetan erabil daitezkeentresna metodologikoak diseinatzeko eta aplikatzeko orientabideakeskaintzea.• normalizazio proiektuen artean praktika onei buruzko informa-zioa trukatzeko sistematizazioa erraztea.• ikaskuntza eta berrikuntzarako moduak eta aukerak identifikatze-ko sistematizazioa erraztea.

laburbilduz, normalizaziorako esku-hartze proiektuak egikaritzekoerreferentziazko marko erabilgarria izango den eredu formala, logikoa,koherentea eta modulatua eraiki nahi izan da.

proposatzen den enekuS eredua kontzeptualizatu da nagusikiaurretiazko bi eskema teorikoetan oinarrituta: 1) landa-lanean gauzatuta-ko esperientziaren kontzeptualizaziotik eratorritako eskema teorikosubstantiboa, eta 2) eFQM bikaintasunerako eredua sostengatzen dutenbikaintasunaren Funtsezko kontzeptuen eskema teorikoa.

lehenik eta behin, eskema teorikoen arteko erkaketa egin da. hau da,tesiaren landa-lanean burututako esperientziaren kontzeptualizaziotik(normalizaziorako esku-hartzeetan kontuan hartu beharreko elementueiburuz) eraikitako eskema teoriko substantiboaren eta organizazioen kude-aketaren alorrean bikaintasunaren (eFQMren) funtsezko kontzeptueneskema teorikoaren arteko erkaketa egin eta erlazioak marraztu dira.

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

lehen fasean esku-hartzearen landa-lanaburutu da, bigarren faseangauzatutakoesperientziarensistematizazioa etasistematizazioanoinarritutakokontzeptualizazioteorikoa burutu dira, eta,hirugarren fasean,kontzeptualizazioteorikoan oinarritutainterbentzio-eredu formalbaten diseinurakomodelizazioa egin da.

134

Page 11: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

5. Irudia: ENEKuS ereduaren indar-ideien jatorriaren diagrama

Jarraian, ENEKuS eredua oinarritzen duten funtsezko indar-ideiakzehaztu dira. burututako esperientzia partikularretik eratorritako eske-ma teoriko substantiboaren eta kudeaketaren bikaintasunerako printzi-pioei buruzko eskema teoriko orokorraren arteko erkaketaren erreferen-tzia hartuta, eredu formala oinarritu duten printzipio edo indar-ideienmapa osatu da. Mapa hori, proposatu den eredu formala sostengatzenduen oinarrizko kontzeptualizazio-eskema da.  

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

135

Page 12: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

6. Irudia: ENEKuS ereduaren funtsezko Indar-ideien Mapa

ENEKuS ereduaren funtsezko indar-ideien mapak hizkuntza prozesujakin baten kudeaketa optimizatzeko kontuan hartu behar diren indar-ideiak azaltzen ditu eta prozesu hori optimo izateko nola irakurri beharden adierazten du. horrela, erakundeetan hizkuntza-normalizaziorakokudeaketa prozesu bat optimoa izango da ondoko indar-ideia horiekadierazten dutena bereganatu baditu, hemen azaltzen den eran:

• 1. Indar-ideia: konplexutasunaren ikuspegi sistemikoa. optimizatutakonormalizazio prozesu batek kontuan hartu du eraldatu nahi duenerakundearen izaeran eta testuinguruan eragiten duten faktoreenaniztasuna eta, gainera, ikuspegi sistemikoa erabili du testuinguru-errealitate horretara hurbildu eta berori aztertzerakoan.• 2. Indar-ideia: gizarte erantzukizuna. optimizatutako normalizazioprozesu batean erakundeak bereganatu du euskararekiko duengizarte erantzukizuna eta esplizitatu egin du positiboki bere balioe-tan edota politiketan.• 3. Indar-ideia: lidergoa. optimizatutako normalizazio prozesu bateanorganizazioaren zuzendaritzako kide eta arduradunek prozesuarekinduten arduraz jabetu ez ezik, bere gain hartu dute eta, gainera, dagokienlidergo instituzionala erabili dute normalizazio politikak eta programakbultzatuz eta plano ezberdinetan gaiarekiko lidergo eraldatzaileak sustatuz.• 4. Indar-ideia: emaitzetara norabidetzea. optimizatutako normalizazioprozesu bat datuetan oinarritu da eta normalizaziorako politika etaestrategietan ezarritako helburuekin lerrokatutako emaitzak lortzeranorabidetu da eta, gainera, datuak jasotzeko eta adierazteko sistemaegituratua eta integratua dauka.

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

136

Page 13: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

• 5. Indar-ideia: estrategiaren hedapen eta berrikuspenaren sistematizazioa.optimizatutako normalizazio prozesu batek badu formulazio meto-dologiko bat hizkuntza alorreko helburu eta ildo estrategikoakzehazteko, estrategia horiek operatibizatuz hedatzeko eta operatibenzein estrategien berrikuspen moldatzailea egiteko.• 6. Indar-ideia: pertsonen inplikazioa. optimizatutako normalizazioprozesu batean erakundeko langileak eta kideak inplikatuta daude—lekua egin zaie eta ardura eman zaie— normalizaziorako tokikointerbentzioen gestioan eta aplikazioan, talde operatiboen bitartez.• 7. Indar-ideia: aldaketaren kudeaketa prozesu eta egitateen bitartez. opti-mizatutako normalizazio prozesu batek hizkuntza eraldaketa gestio-natzen du komunikazio-moduetan eta egituretan eragingo dutenegitateen bitartez eta erakundearen prozesuetan hizkuntza irizpide-ak ezarriz eta egokitzapenak eginez.• 8. Indar-ideia: ikaskuntza eta berrikuntza. optimizatutako normalizazioprozesu batek ikasi egin nahi du berritzeko, hobetzeko eta emaitzakerdiesteko eta, horregatik, ikaskuntza eta berrikuntzarako tarteak etasistematikak integratu ditu interbentzioan bertan, ikaskuntza eta berri-kuntza metodologikoak eta komunikatiboak garatzeko bideak ezarriz.• 9. Indar-ideia: erakunde-kulturaren egokitzapena. optimizatutako nor-malizazio prozesu batean hizkuntza-eraldaketaren azken emaitzaerakundearen kulturaren egokitzapena da, hain zuzen sistemarenbaitan egiteko eta komunikatzeko sortu diren modu berriak ohikojokabideetan eta kulturan txertatuz egindako egokitzapena.

azkenik, ENEKuS ereduaren diseinuaren garapen teknikoa burutuda. indar-ideien mapan normalizaziorako eraldaketa prozesuen kudeake-ta optimizatzeko zehaztutako funtsezko printzipioetan oinarrituta, era-kundeetan euskararen normalizazioa kudeatzeko eredu formala diseinatuda: ereduaren egitura eta eskema kontzeptuala, ereduaren ezaugarriak etaereduaren atal bakoitzaren esanahia, kontzeptualizaziorako erreferenteteorikoak eta ekinbiderako erreferente praktikoak formulatu dira.

horrela, ENEKuS erreferentziazko eredua egituratu eta irudikatu da biardatz-lerrotan banatutako eta elkarren artean lotutako bederatzi akzio-gunez osaturiko diagrama baten bidez. Akzio-guneak, normalizazio proze-suen optimizaziorako indar-ideietan oinarrituta eraiki diren eta eraldake-ta-interbentzioa egituratzerakoan kontuan hartu behar diren jarduketara-ko erreferentziazko aspektu edota espazioak dira. akzio-gune horiek biardatzetan kokatuak daude: ‘hard’ ardatzean eta ‘soft’ ardatzean. ‘hard’ardatza teknikoa da, ardatz gogorra nolabait esateagatik: planifikazioaren,interbentzioaren eta neurketaren aspektu tekniko-instrumentalenekin zeri-kusia duen ardatza da. ‘Soft’ ardatza, aldiz, kulturala da, ardatz bigunanolabait esateagatik: pertsonen hazkundearen, erakundearen estiloaren etaportaera kulturalen aspektu sozialenekin zerikusia duen ardatza da.

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

lan-mundukoorganizazioetan

euskararennormalizaziorako

hizkuntza-eraldaketaprozesuen eta

interbentzioen kudeaketa-sistema egituratzeko,sistematizatzeko eta

optimizatzekoerreferentziazko marko

sistemiko eta global batproposatu nahi izan da.

Proposatzen den EnEkuSeredua kontzeptualizatuda nagusiki aurretiazko

bi eskema teorikoetanoinarrituta.

indar-ideien mapa osatuda. Mapa hori, proposatu

den eredu formalasostengatzen duen

oinarrizkokontzeptualizazio-

eskema da.

137

Page 14: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

7. Irudia: ENEKuS ereduaren egitura eta irudikapen grafikoa

diagraman irudikatutako ENEKuS erreferentziazko eredua interpre-tatzeko egingo litzatekeen irakurketa honako hau da: Erakundeak bere poli-tiketan eta balioetan euskararekiko duen gizarte erantzukizuna bereganatzen dueta normalizaziorako estrategiak eta plangintza sustatzen dituzten lidergoak gara-tzen ditu. Politika eta estrategia horiek, etengabeko hobekuntzaren metodologiare-kin lan egiten duten talde operatibo autonomoen bidez hedatzen dira, erakundea-ren aldaketarako ekinbideak bideratuz. Aldaketarako ekinbide horien emaitzakadierazle-sistema baten bidez jasotzen eta neurtzen dira eta, berrikuntzarako eza-gutzak landuz, premia berrietara egokitzen dira. Aldaketak organizazioaren kul-tur portaeren eta egituren egokitzapenen bidez gauzatzen dira eta auto-ebaluake-taren bitartez baloratzen dira sistema osoaren ebaluazio eta berrikuspena eginez.

ereduaren diseinuaren garapen teknikoan akzio-gune horietako bakoi-tzak berezko lanketa teoriko-metodologikoa izan du. hau da, akzio-gunebakoitzean landutako aspektuaren kontzeptualizaziorako erreferente teori-koak eskaini eta gaiari buruzko autore, kontzeptu, ikuspegi, erreferentziaeta eredu teoriko nagusiak jaso dira. halaber, akzio-guneen garapenerakoerreferente praktikoak ere eskaini dira. erreferente praktiko horiek akzio-gune bakoitzean estrategia metodologikoak garatzeko sortu eta diseinatudiren azpi-eredu operatiboetan gauzatu dira. azpi-eredu horietan, modeliza-zioarekin batera, sekuentzia metodologikoak, lanabes teknikoak eta errefe-rentziazko adibide praktikoak eskaini dira, akzio-gune horretan garatu

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

138

Page 15: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

beharreko estrategia metodologikoak modelizatu eta operatibizatu asmoz.horrela, bederatzi akzio-guneen bitartez egituratutako ereduak bide

ematen du azaltzeko, batetik, normalizaziorako kudeaketa sistema batekkontuan hartuko dituen aspektuak eta, bestetik, aspektu horiekin erlazio-natuta garatuko dituen estrategiak eta sistematikak, ondorengo taulaneskematizatuta agertzen den eran.

1. taula: Akzio-gune guztien Funtsezko Esanahien taula elkartua

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

139

Page 16: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

ENEKuS ereduak organizazioen errealitate ezberdinei eta konplexueieman nahi izan die erantzuna eta, zentzu horretan, situazio anitzetansoluzio egokituak sortzeko eta zenbait interbentzio-praktika eraikitzekoeta kudeatzeko erreferentziazko sistema gisa planteatu da.

bestalde, eredua aurkezterakoan, azalpena errazteko eta ulergarriaegiteko, elkarren segidako urratsen eskema gisa azaltzen da. hala ere,erakundeen errealitate konplexuetan egoera nahasiak gertatzen dira etaez da ulertu behar ereduaren faseak linealki kontsekutiboak direnik.aitzitik, erakundearen ezaugarri eta egoeraren arabera, akzio-gunebatzuek ala besteek izango dute garrantzia eta protagonismo gehiago,aldaketa prozesuaren uneak agintzen duenaren arabera. hau da, norma-lizaziorako aldaketa prozesuaren hasieran bereziki landuko diren akzio-guneak eta aldaketa prozesuaren amaieran landuko direnak ez dira berbe-rak izango, edo, behintzat, ez dira intentsitate berberarekin landuko.

enekuS ereduaren ezaugarri nagusienetako bat hori baita: izaeramodularra duen eredu dinamikoa dela. eta modularra den neurrian, irekiaere bada. horrek esan nahi du ereduaren erreferentzia erabiliko duenak,bere egoera partikularraren ezaugarrien arabera, erreferentzia dakiokeelabere interbentzioa akzio-gune bakar bati, akzio-gune multzo bati edota sis-tema osoari, uneko baldintza eta premien arabera. hori bai, inoiz ahaztugabe pertsonek eta egiturek osatzen dituzten erakunde konplexuetandihardugula eta ezin dugula osotasunaren ikuspegi sistemikoa ahaztu.

5. ondorioaK

amaitzeko, laburbilduz aipatu nahi ditugu gure ustez tesi honetan bide-ratutako ikerketa-lanak egin dituen ekarpen nagusiak. lau dira, nagusi-ki, egindako ekarpenak:

• lehen ekarpena, diseinatu eta proposatu den eredua bera izan da,ENEKuS eredua bere osotasunean. erreferentziazko eredu teoriko-praktiko bat eraiki da, erakundeetan normalkuntzarako interben-tzioak eta prozesuak kudeatzeko orduan ikuspegi globala edukitzenlagunduko duena eta erreferentzia kontzeptualak eta metodologiko-ak eskaintzen dituena.

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

140

Page 17: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

• bigarren ekarpena, normalizaziorako interbentzioaren irakurketasituazionala egiteko eta egoeraren interpretazioetatik esku-hartzeakorientatzeko ereduak ematen dituen aukera da. ereduaren modulazio-ak eta malgutasunak puzzle moduko lanak eginez esku-hartzeak tokikoeta uneko egoeretara moldatzeko bidea ematen du.• hirugarren ekarpena, ENEKuS eredu globalaren baitan sortu eta disei-natu diren azpi-eredu operatibo ezberdinak izan dira. azpi-eredu horie-tako bakoitzean hainbat erreferentzia, metodologia eta lanabes biltzendira. azpi-eredu horiek ereduaren aplikazio modulatua ahalbidetzendute, tokian tokiko premien araberako egokitzapenetan aplikaziorakoaukerazko erreferentzia partikularrak bihurtzen diren neurrian.• laugarren ekarpena, ikerketa burutzeko erabili den eredu metodolo-gikoa bera izan da. esan daiteke arlo honetan orain arte ia erabat eze-zaguna izan dela glaser eta Strauss-en Funtsatutako Teoria, eta horrega-tik lan honen trataera metodologikoa bada ere egindako ekarpena etaberrikuntza. normalizaziorako aldaketak erakundeetan egikaritzekoekintza-ikerkuntza prozesu ziklikoen sistematizazioan oinarrituta Funtsa-tutako Teoria eta bere etengabeko erkaketaren metodoa aplikatzeak aukeraberriak irekitzen ditu esparru honetara egokitutako ikerketa aplikatuanteoriaren sorkuntzara zuzendutako metodologien garapenean.

ikerlan honetan aurkeztu dugun eredua, normalkuntzaren eta orga-nizazioen alorra bere konplexutasunean jasotzeko saiakera izanik, ez dainondik ere eredu itxia. aitzitik, proposamen bat da, proposamen irekia,gure ustez aztertutako hizkuntza-normalizaziorako aldaketaren kudea-ketaren esparruan ekarpen berriak egin dituena eta arlo horretan pilatu-tako ezagutzan urrats bat eman duena, baina, aldi berean, sumatutakohutsuneei, galdera berriei eta ezagutza-premia berriei ere ateak zabaldudizkiena. horrela, ikerketa burutzerakoan etorkizunari begira gaiareninguruan balizko ikerketa-lerro edota premia berriak antzeman ditugu,horien artean honako hauek izan dira nagusienak:

• ENEKuS eredua. egun normalizazio planak dituzten erakundeetanerabiltzen diren eskema teoriko-metodologikoen arteko erkaketakegitea eta enekuS ereduarekiko egokigarritasuna aztertzea.• Erakundeen Gizarte Erantzukizuna. hizkuntza politikak funtsatzekoerakundeen gizarte erantzukizunaren diskurtsoetan nola sakondueta diskurtsoa horiek sozializatzeko bideak nola landu aztertzea.• Lidergoak. normalizazio prozesuetan aplikatutako lidergoei buruz-ko ezagutzan sakondu beharra. ereduan azaltzen diren lidergoezberdinak aktibatzeko estrategietan nola sakondu. nola operatibi-zatu tokiko-liderren auto-irudiaren bidea. exekutiboa liderrarenlidergo eraldatzailea operatibizatzeko estrategien esperimentazioaegitea. ikerketa esperimentalak eta konparatiboak bideratzea.

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

Horrela, EnEkuSerreferentziazko eredua

egituratu eta irudikatu dabi ardatz-lerrotan

banatutako eta elkarrenartean lotutako bederatzi

akzio-gunez osaturikodiagrama baten bidez.

Ereduaren diseinuarengarapen teknikoan akzio-gune horietako bakoitzak

berezko lanketa teoriko-metodologikoa izan du.

141

Page 18: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

• Motibazioa. Motibazioaren teoria hizkuntzaren normalkuntzanlidergoarekin erlazionatuta aztertzea. Motibazioaren esanahiaren,garrantziaren, operatibizatzeko ahalbideen azterketan sakontzea.• Talde operatiboak. talde operatiboen azterketan sakondu beharra.praktikak erakutsi duen paradoxa edo korapiloa askatzearen bidetik:normalkuntzarako aldaketa prozesua bideratzeko talde operatiboekduten garrantzia eta ezinbestekotasuna, eta, aldi berean, taldean ari-tzeko sortzen diren zailtasunak aztertzea.• Talde operatiboak. normalizazio planak dituzten erakundeetan egi-tasmoen garapenerako praktikan sortu izan diren taldeen (komuni-kazio zirkuluak, erabilera taldeak, talde operatiboak…) arteko azter-keta konparatiboak bideratzea: taldeak kontzebitzeko erak, taldeenizaera, osaketa xedea, funtzioak, funtzionamendua, iraunkortasuna,emaitzak…• Ekintzak. aldaketarako ekintza ezberdinen (talde naturalak, min-tzatratuak, motibazio ekintzak, konpromisoak, asertibitatea, trakto-reak…) eraginkortasunaren eta baliagarritasunaren azterketak egi-tea. Jokabide protokolizatuetan eta ez-protokolizatuetan zentratuta-ko aldaketa-ekinbideen emaitzen eta eraginaren erkaketak egitea.azterketa konparatiboak eta longitudinalak bideratzea.• Erakundea eta testuingurua. erakundea eta testuinguruaren artekoerlazioa eta testuinguruak erakundean eduki dezakeen eragin zuze-na aztertzea. erkatu euskararen erabilera (ahozkoa, neurtua) erakun-dean, bere testuinguru sozialean agertzen denarekin (kale neurketa,inkestak?). zeintzuk dira normalkuntza planaren gehienezko mugakerakundearen barruan? Finkatu al daitezke ingurunearen egoerarenarabera? ala aldagai aski independenteak dira?• Kultura. erakundearen kulturan normalizazioa adierazten dutenkultur faktore edo elementuak identifikatzeko azterketak egitea. era-kunde baten kulturan normalizazioaren txertaketaren bilakaeraantzemateko sistemak aztertzea. kultur auditoretzarako sistemaegokituak sortzeko diseinuak esperimentatzea.

zalantzarik gabe, jaso ditugun horietaz gain badaude plantea daitez-keen galdera eta ikergai gehiago. baina hauek dira gure ikerketa burutzekohausnarketan sortzen joan zaizkigunak eta interesgarrienak iruditu zaizki-gunak, eta, aukera izatekotan, etorkizunean landu nahiko genituzkeenak.z

BiBliograFia

alboan (2004). Sistematizazioa, gure praktiken gaineko begirada berria. Gizatransformazioko esperientziak sistematizatzeko gidaliburua. bilbo: alboan.

arratibel, n., azurmendi, M. J., eta garcía, i. (2001). Menpeko hizkuntzarenbizi-kemena. bilbo: ueu.

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

EnEkuS ereduakorganizazioen errealitateezberdinei eta konplexueieman nahi izan dieerantzuna eta, zentzuhorretan, situazioanitzetan soluzioegokituak sortzeko etazenbait interbentzio-praktika eraikitzeko etakudeatzekoerreferentziazko sistemagisa planteatu da.

EnEkuS ereduarenezaugarri nagusienetakobat hori baita: izaeramodularra duen eredudinamikoa dela.

142

Page 19: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

bertalanffy, l. v. (1986). Perspectivas en la Teoría General de Sistemas.Madrid: alianza editorial.

buckley, w. (1967). La sociologia y la moderna teoría de los sistemas. buenosaires: amorrortu.

borjas, b. (2003). Metodología para sistematizar prácticas educativas: Por lasciudades de Italo Calvino. Caracas: Federación internacional de Fe yalegría.

erlandson, d. a., eta harris, e. l. (1993). Doing naturalistic inquiry. lon-don: Sage publications.

Collerette, p., eta delisle, g. (1982). Le changement planifié: Une approchepour intervenir dans les systèmes organisationnels. Québec: editionsagence d’arc.

Ferrero, g. (2003). De los proyectos de cooperación a los procesos de desarrollo.argitaratu gabeko doktoradutza-tesia, universidad politecnica deValencia, Valencia.

glaser, b., eta Strauss, a. (1967). The discovery of grounded theory. Strategiesfor qualitative research. new York: aldine.

guillemette, F. (2006). l’approche de la grounded theory; pour innover?Recherches Qualitatives, 26(1), 32-50.

Jara, o. (2006). Sistematización de experiencias y corrientes innovadorasdel pensamiento latinoamericano. una aproximación histórica. LaPiragua. Revista Latinoamericana de Educación y Política, 23, 7-16.

katambwe, J. M. (2005). recherche-action et consultation en communica-tion des organisations: la production de savoirs sous double-con-trainte. Recherches Qualitatives, Hors-Série – Nº 1. Actes du colloqueRECHERCHE QUALITATIVE ET PRODUCTION DE SAVOIRS,uQaM, 12 mai 2004, 61-72.

kemmis, S., Mctaggart, eta robin. (1988). Cómo planificar la investigación-acción. barcelona: laertes.

lewin, k. (1946). action research and minority problems. Journal of SocialIssues, 2(4), 34-46.

luhmann, n. (1996). Introducción a la teoría de sistemas. Mexico: universi-dad iberoamericana.

Marko, J. (2000). hizkuntza prozesuen ingeniaritza. BAT - SoziolinguistikaAldizkaria, 34, 65-78.

Marko, J. (2001). LAB sindikatuko EusLab Egitasmoaren diagnosiaren aurkez-pena. paper presented at the «euskararen geroa pausoz pauso gizar-te alorretan planifikatzen» ueuren udako ikastaroa, iruñea.

Marko, J. (2008a). eralan ikerketaren marko teorikoa. organizazio mai-lan hizkuntza-normalizaziorako interbentzioen marko teorikoa kon-tzeptualizatzeko oinarriak. in J.i. Marko, eta o. lujanbio, (arg.), Era-Lan ikerketa-proiektua: EPEsA metodologia. Lan giroko hizkuntza erabile-ran eragiten duten aldagaietan oinarritua (17-28 orr.). andoain: Soziolin-guistika klusterra.

ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua – I. Inazio Marko

Baina hauek dira gureikerketa burutzeko

hausnarketan sortzenjoan zaizkigunak eta

interesgarrienak irudituzaizkigunak, eta, aukeraizatekotan, etorkizunean

landu nahikogenituzkeenak.

143

Page 20: XX. URTEURRENA (I)BAT ALDIZKARIAREN eneKuS eredua .... Inazio Marko...burututako ikerketa hiru fasetan garatu da: 1) ekintza burutzearen fasea, 2) ekintza berreraikitzearen fasea,

Marko, J. (2008b). epesa Metodologia (euskara planetan eskuhartzeanalitikorako Metodologia). eralan ikerketa-proiektuan oinarritu-tako proposamen metodologikoa. in J.i. Marko, eta o. lujanbio,(arg.), EraLan ikerketa-proiektua: EPEsA metodologia. Lan giroko hizkun-tza erabileran eragiten duten aldagaietan oinarritua (43-58 orr.). andoain:Soziolinguistika klusterra.

Martinic, S. (1999). el objeto de la sistematización y sus relaciones con laevaluación y la sistematización. La Piragua. Revista Latinoamericana deEducación y Política, 16, 44-51.

Martí, J. (2008). de las prácticas locales al conocimiento público: la inves-tigación acción como contribución científica. ensayo: kathryn herreta gary l. anderson (2005). the action research dissertation: aguide for Students and Faculty. Forum Qualitative Sozialforschung /Forum: Qualitative Social Research, 9(2).

nina, a. (2006). Guía de Sistematización. el Salvador: gtz.pérez Serrano, g. (1990). Investigación-acción. Aplicaciones al campo social y

educativo. Madrid: dykinson.Sénéchal, Y. (2008): la théorisation des pratiques comme enjeu de la

recherche participative. http://www.cacis.umontreal.ca/pdf/S%C3%a9n%C3%a9chalavril2008.pdf (2008ko martxoan irakurria)

Strauss, a., eta Corbin, J. (2002). Bases de la investigación cualitativa. Técni-cas y procedimientos para desarrollar la teoría fundamentada. Medellín,Colombia: editorial universidad de antioquia.

trinidad, a., Carrero, V., eta Soriano, r. (2006). Teoría fundamentada“Grounded Theory”. La construcción de la teoría a través del análisis inter-pretacional. Madrid: CiS.

I. Inazio Marko – ENEKuS Eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua

144