Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba,...

20
1 Karmele Jaio Wikipedia(e)tik Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria. Biografia EHUn Informazio zientzietan lizentziatu eta gero, kazetari lana bete du hainbat idatzizko komunikabidetan, hala nola Euskaldunon Egunkarian edo Garan. Beste egunkari batzuetarako iritzi zutabeak ere idatzi izan ditu, Diario de Noticias de Álavan edo Deian esate baterako. Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak eleberriaren proiektuagatik. Aipatutako eleberri hau 2006an kaleratu zen, hainbat sari jaso zituelarik:Zilarrezko Euskadi Saria, Zazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria. Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen, Las manos de mi madre izenburupean eta Ttarttalo argitaletxearen eskutik. Halaber, zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok,2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa. Bere hurrengo lanetan ipuina eta eleberria tartekatu ditu. Horrela, 2007an Zu bezain ahul ipuin bilduma kaleratu zuen, eta 2009an Musika airean eleberria. Lanak Narrazioa Hamabost zauri (2004, Elkar) Zu bezain ahul (2007, Elkar) Ez naiz ni (2012, Elkar) Eleberria Amaren eskuak (2006, Elkar). Igartza Sariaren irabazlea. Musika airean (2009, Elkar) Kanpo loturak (Euskaraz) Karmele Jaio Euskal Idazleen Elkartean (Euskaraz) Karmele Jaio literaturaren zubitegian (Gaztelaniaz) El País egunkarian Amaren eskuak eleberriaren itzulpenaren inguruko artikulua (Euskaraz) Elkarrizketa Argian (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Karmele Jaiori elkarrizketa Euskonews aldizkarian

Transcript of Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba,...

Page 1: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  1  

Karmele Jaio Wikipedia(e)tik  Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.    

 

Biografia  EHUn  Informazio  zientzietan  lizentziatu  eta  gero,  kazetari  lana  bete  du  hainbat  idatzizko  komunikabidetan,  hala  nola  Euskaldunon  Egunkarian  edo  Garan.  Beste  egunkari  batzuetarako  iritzi  zutabeak  ere  idatzi  izan  ditu,  Diario  de  Noticias  de  Álavan  edo  Deian  esate  baterako.  Lehen  argitaratu  zuen  liburua  Hamabost  zauri  ipuin  bilduma  izan  zen  2004an.  Urte  berean  Igartza  Saria  irabazi  zuen,  Amaren  eskuak  eleberriaren  proiektuagatik.  Aipatutako  eleberri  hau  2006an  kaleratu  zen,  hainbat  sari  jaso  zituelarik:Zilarrezko  Euskadi  Saria,  Zazpi  Kale  Saria  eta  Beterriko  Liburua  Saria.  Amaren  eskuak  eleberriaren  arrakasta  ikusita,  Jaiok  berak  gaztelaniarako  itzulpena  egin  zuen,  Las  manos  de  mi  madre  izenburupean  eta  Ttarttalo  argitaletxearen  eskutik.  Halaber,  zinemarako  bertsioa  zuzendu  du  Mireia  Gabilondok,2013ko  Donostiako  Zinemaldian  estreinatzekoa.  Bere  hurrengo  lanetan  ipuina  eta  eleberria  tartekatu  ditu.  Horrela,  2007an  Zu  bezain  ahul  ipuin  bilduma  kaleratu  zuen,  eta  2009an  Musika  airean  eleberria.    

Lanak  Narrazioa  

• Hamabost  zauri  (2004,  Elkar)  • Zu  bezain  ahul  (2007,  Elkar)  • Ez  naiz  ni  (2012,  Elkar)  

 Eleberria  

• Amaren  eskuak  (2006,  Elkar).  Igartza  Sariaren  irabazlea.  • Musika  airean  (2009,  Elkar)  

   Kanpo  loturak  

• (Euskaraz)  Karmele  Jaio  Euskal  Idazleen  Elkartean  • (Euskaraz)  Karmele  Jaio  literaturaren  zubitegian  • (Gaztelaniaz)  El  País  egunkarian  Amaren  eskuak  eleberriaren  itzulpenaren  inguruko  artikulua  • (Euskaraz)  Elkarrizketa  Argian  • (Euskaraz)  (Gaztelaniaz)  Karmele  Jaiori  elkarrizketa  Euskonews  aldizkarian  

 

Page 2: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  2  

   Hamabost  zauri:  senarrak  utzi  duen  emaztea,  edo  ezkontzaz  kanpoko  abentura  duena,  edo  erantzunik  ez  daukan  maitasun  antzua...  gizon-­‐emakumeen  arteko  hartu-­‐eman  beti  korapilatsuetan  oinarritu  da  Karmele  Jaio  bere  lehenengo  liburu  eder  eta  tarteka  mingarri  hau  idazteko.  Binakako  bakardadea,  komunikazio-­‐inkomunikazio  arazoak,  desiraren  eta  errealitatearen  arteko  amildegia...  gai  horietatik  abiatu  eta  elikatzen  dira  hamabost  istorio  hauek.  Hasperen  baten  atzean  egon  daitezkeen  pentsamenduak  hitzen  bitartez  irudikatuz,  burutik  pasatu  baina  esan  gabe  geratzen  diren  esaldiak  azaleratuz.  Giza  harremanen  eremu  labainkorrean  eroso  baina  tentuz  mugitzen  daki  egileak,  pertsonen  barrunbe  ezkutuetan  arakatzeko,  gure  nahi  eta  ezinak  begirada  zoli  bezain  delikatuarekin  agertzeko.  Ahots  berri  bat  ateratzen  da  hemen  euskal  narratibaren  plazara.  Talentua,  nortasuna  eta  sentiberatasuna  erakusten  dituen  ahotsa,  irakurleen  buru-­‐bihotzak  inarrosten  jakingo  duena.      

   Nereak  35-­‐40  urte  ditu;  noizbait  maite  izandako  lana  baina  egun  estresaturik  daukana,  egunkari  batean;  senar  jator  eta  alaba  zoragarria,  zeinei  ez  dien  eskaintzen  behar  luketen  arretarik;  eta  istorio  bat  iraganean,  oroimenetik  erauzi  nahi  lukeena;  eta  ama  ospitaleko  ohean  lo,  inoiz  esnatuko  den  jakin  ezinik.    Amaren  historia  ezkutuak  jakingo  ditu  Nereak  erietxean,  eta  horren  haritik  ohartuko  da  zenbateraino  izan  daitezkeen  ezezagunak  geure  ondoan  dauzkagunak,  eta,  aldi  berean,  zenbateraino  izan  litezkeen  berdinak  belaunaldi  biren  arazo  eta  kezkak,  nahiz  eta  garaiak  eta  bizomoduak  asko  aldatu.    Bizinahiaren  aldeko  aldarrikapena  dakarkigu  eleberri  eder  eta  hunkigarri  honek,  bazter  guztiak  zipriztintzen  eta  blaitzen  dituen  itsasoaren  enbatak  bezala.    

Page 3: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  3  

Karmele  Jaio  >  Hemeroteka  EIE  2007-­‐06-­‐25  "Irakurleari  esan  nahi  diodana  benetakoa  da,  benetako  sentimenduak  dira"  |  Hasier  Rekondo  Irakurleek  ematen  duten  sari  bi  jaso  dituzu  berriki:  "Idazluma  2007"  eta  Beterriko  Liburuaren  aipamena.  Espero  zenuen  Amaren  eskuak  nobelak  lortu  duen  oihartzuna?    Ez  nuen  espero.  Benetan  pozgarria  izan  da  sari  hauek  jasotzea,  bereziki  irakurleek  emandakoak  direlako,  eta  horrek  balio  handia  dauka.  Liburu  bat  bukatzean  halako  hutsune  bat  gelditzen  zaizu,  zaila  izaten  delako  irakurleen  iritzia  jasotzea.  Sari  hauek  balio  izan  didate  hutsune  hori  pixka  bat  betetzeko.      Irakurleen  onespen  zabalak  zure  etorkizuneko  lana  baldintza  dezake?  Ematen  du  zure  lana  baldintzapean  ari  dela  sortzen.  Igartza  Saria  lortu  ostean  idatzi  zenuen  Amaren  eskuak.    Ez  daukat  nik  sentsazio  hori.  Hau  da,  ni  idazten  jartzen  naizenean  ez  nago  aurreko  lanarekin  izandako  arrakastaz  edo  arrakasta  ezaz  pentsatzen.  Egia  da  irakurleen  onespena  jasotzeak  segurtasun  handiagoa  ematen  dizula  hurrengo  lana  idazteko.  Beraz,  baldintzatzen  bazaitu,  nik  uste  beti  izango  dela  onerako.      Idatzi  zenuenean  alaba  zinen,  orain  amaren  eskuak  zureak  dira.    Bai,  nire  bizitzan  gauzak  aldatu  dira.  Lehen  alaba  nintzen  bakarrik  eta  duela  gutxi  ama  izan  naiz.  Dena  den,  nik  uste  dut  fikzioan  izan  zaitezkeela  ama  errealitatean  izan  barik,  hau  da,  ez  duzula  zertan  asmatzen  dituzun  pertsonai  guztien  esperientziak  izan  behar  pertsonai  sinesgarriak  sortzeko.  Ni  ez  naiz  sekula  negozioen  munduko  gizon  bat  izan,  eta  datorren  liburuko  ipuin  bateko  pertsonaia  halako  bussinesman  bat  da.  Nik  uste  dut  pertsonai  sinesgarriak  eraiki  daitezkeela  gure  inguruan  daudenen  bizitzak  atentzioaz  begiratuz  gero.  Gakoa  begiratzean  dago  eta  adi  egotean.      Bilboko  Liburu  Azokan  aipatu  zenuen  Amaren  eskuak  gaztelaniazko  bertsioa  izango  duela  eta  zu  zeu  ari  zinela  paratzen.  Oker  ez  banago,  narratzailearen  ikuspuntua  aldatuko  duzu.    Bai,  hasieran  hitzez  hitz  hasi  nintzen  itzultzen,  baina  gertatzen  da  hizkuntza  batean  funtzionatzen  duten  gauza  batzuk  ez  dutela  zertan  beste  hizkuntza  batean  funtzionatu  behar.  Ondorioz,  aldaketak  egin  ditut,  eta  hauen  artean  nabariena  izan  da  euskarazko  bertsioan  hirugarren  pertsonan  kontatua  dagoena  gaztelaniaz  lehenengo  pertsonan  dagoela  kontatua.  Hotzegi  egiten  zitzaidan  hirugarren  pertsona  gaztelaniaz.  Horretaz  aparte,  kapitulu  pare  baten  ordena  ere  aldatu  dut.      Zure  lanetan  emakumearen  ikuspuntua  jorratu  duzu  nolabait,  "emakumezkoen  literatura"  kontzeptuarekin  ados  zaude?      Nik  uste  dut  lehenik  eta  behin  ez  dela  nahastu  behar  emakumezkoek  egindako  literatura,  emakumeentzako  idatzitako  literaturarekin.  Eta  hori  asko  gertatzen  da,  askok  uste  baitu  emakumeek  idatzitakoa  emakumeentzako  bakarrik  dela.  Ez  da  hori  gertatzen  gizonezkoek  idatzitako  literaturarekin.  Haiek  jorratzen  dituzten  gaiak  unibertsalak  dira,  ez  gizonezkoen  gaiak.  Eta  nik  aldarrikatu  nahiko  nuke  emakume  baten  ikuspuntutik  idatzitakoak  ere  gai  unibertsalak  direla.  Emakumezkoek  idatzitako  literaturan,  normala  denez,  gizonezkoek  idatzitako  literaturan  agertzen  ez  diren  ikuspuntu  eta  gai  batzuk  agertzen  dira,  bizitza  esperientzia  ezberdinak  ditugulako  batzuk  eta  besteek,  baina  horrek  ez  dio  gai  horiei  unibertsaltasuna  eta  balioa  kendu  behar.  Ez  dira  emakumeen  gaiak  bakarrik,  gizonenak  gizonezkoen  gaiak  bakarrik  ez  diren  modura.  Batzuk  eta  besteak  gai  unibertsalak  dira,  eta  gizon  zein  emakumeei  zuzenduta  daude.  Amatasuna,  adibidez,  gai  unibertsala  da  nahiz  eta  esperientzia  hori  emakumeek  bakarrik  bizi,  gizonek  bakarrik  bizi  dituzten  hainbat  esperientzia  ere  unibertsalak  diren  moduan.    

Page 4: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  4  

Askotan  emakume  idazle  askok  erabakitzen  du  “emakumeen  gai”  deitzen  zaien  horietatik  ihes  egitea  euren  lana  behar  bezala  baloratu  dezaten,  jakin  badakitelako  gizarte  honetan  “emakumeen  literatura”  etiketa  horrek  balioa  kentzen  diola  edozein  idazlanari.  Nik  uste  dut  literatura  serioa  egin  daitekeela  emakumezkoen  ikuspuntutik  eta  ez  dugula  ihes  egin  behar  “emakumeen  gai”  deitzen  zaien  horietatik  gure  lana  baloratu  dezaten.  Emakumeen  ikuspuntutik  egin  daiteke  eta  egiten  da  literatura  serioa.  Askok  ez  du  oraindik  hau  ulertu.  Behin  lagun  bat  gerturatu  zitzaidan  eta  esan  zidan  erosi  zuela  nire  nobela...bere  neskalagunarentzako.  Nik  uste  dut  ez  zitzaiola  burutik  pasatu  ere  nire  nobela  berak  ere  irakurri  zezakeela.  Berarentzako  ere  bazela.    "Nobelak  ez  dira  inoiz  amaitzen,  laga  egiten  dira",  esan  duzu.    Bai,  berrirakurtzen  dituzun  guztietan  zerbait  aldatuko  zenukeelako.  Niri  hala  gertatzen  zait  behintzat.  Beti  dago  zer  hobetu,  zer  aldatu.  Idazlea  beti  dago  bere  testua  orrazten.  Etengabe.  Azken  finean,  idaztea  zuzentzea  da.    Zinemaren  eragina  nabarmena  da  zure  literaturan,  irudiek  indar  handia  dute,  erreferentzi-­‐irudiak  erabiltzen  dituzu.    Nik  uste  literaturan  bisualizazioak  garrantzia  apartekoa  duela.  Idazleak  irudi  bat  du  buruan  eta  bisualizazioa  erabili  behar  du  irakurleak  irudi  bera  ikus  dezan.  Horretarako  gauza  konkretuetara  jo  behar  du.  Abstraktutik  konkretura  pasatu  behar  da.  Maitasuna  bezalako  hitz  abstraktu  bat  erabili  beharrean,  idazleak  musua  edo  laztana  bezalako  hitzak  erabiliko  ditu  eta  irakurleak  maitasuna  ulertuko  du,  baina  modu  erraz  batean.  Ni  horretan  saiatzen  naiz  eta  horregatik  erabiltzen  ditut  askotan  irudiak  metafora  edo  konparazio  moduan.      Aipatu  itzulpenaz  gain,  ipuin  liburu  bat  ari  zara  prestatzen.  Aurreratu  dezakezu  zure  hurrengo  lanaren  nondik  norakoa?    Bai,  hamabost  ipuin  izango  dira,  aurreko  ipuin  liburuan  (Hamabost  zauri)  bezala.  Estiloa  oso  antzekoa  izango  da,  ipuin  laburrak,  eta  gai  aldetik  pertsonen  ahulezia  izango  da  gai  nagusia.  Honekin  batera,  nire  lan  guztietan  agertzen  den  pertsonen  arteko  inkomunikazioaren  gaia  ere  nagusi  izango  da.  Hemen  ere  garrantzi  handiagoa  eman  diot  pertsonaiek  esan  gabe  uzten  dutenari,  esaten  dutenari  baino.      Berriro  bueltatzen  zara  ipuingintzara.  Erosoago  sentitzen  zara  narrazio  laburren  lurraldean?  Erosoago  sentitzen  naiz  esperientzia  handiagoa  dudalako  ipuinetan.  Nire  bizitzan  hainbat  ipuin  idatzi  ditut  eta  nobela  bakarra.  Beraz,  gehiago  sentitzen  naiz  ipuingile.  Ipuinetan  idazleak  hainbat  gauza  uzten  ditu  gerizpean,  ezkutuan  bezala,  eta  nobelan  ageriago  utzi  behar  ditu  gauzak.  Zentzu  horretan,  misterio  handiagoa  dute  ipuinek,  lan  gehiago  eskatzen  diote  irakurleari,  hitz  horien  azpian  dagoena  asmatu  behar  dutelako.      Fikzioa  sentimenduetaz  hitz  egiteko  erabiltzen  duzula  aipatu  duzu.  Fikzioa  erabiltzen  dut  egia  bat  esateko.  Gezurra  erabili,  egia  esateko.  Nire  egia,  noski,  ez  egia  absolutua.  Nire  lanetan  kontatzen  diren  istorioak  gezurrak  dira,  fikzioa,  baina  istorio  horien  azpiko  aldean  egia  bat  doa,  lurrazpiko  ibaia  bezala.  Hondoan  dauden  sentimenduak  benetakoak  direlako.  Irakurleari  esan  nahi  diodana  benetakoa  da,  benetako  sentimenduak  dira.      EIEren  bazkide  izanda,  nola  ikusten  duzu  Elkartea?  Zer  eskatzen  diozu  Elkarteari?    Garai  berri  bat  hasi  du  elkarteak  eta  indarrez  beteta  hastea  espero  dut.  Nik  elkarteari  eskatzen  diot,  idazleon  eskubideak  defendatzeaz  gain,  gure  lana  han  eta  hemen  ezagutarazteko  lana  egitea,  eta  horrekin  batera,  idazleon  gaitasunak  hobetzeko  tresnak  eskura  jartzea,  hala  nola,  ikastaroak  eta  tailerrak  antolatuz,  beste  lurralde  batzuetako  idazleen  hitzaldiak  eta  elkartrukerako  eremuak  antolatuz...  

Page 5: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  5  

 Berekoiak  izatea  bezain  berezkoa  dute  gizon-­‐emakumeek  bata  besteaz  arduratzea,  nolabaiteko  enpatia  sentitzea;  eta  bi  sentimendu  horien  arteko  konbinazio  eta  joko  amaiezinek  taxutzen  dute  giza  harremanen  mapa  zabal  bezain  konplexua.  Guraso  zaharrekiko  erlazio  mingotsak,  seme-­‐alaba  txikienganako  maitasun-­‐loturak,  senar-­‐emazteen  ohikotasunetik  asperdurara  bitarteko  muga  lausoa,  maitaleen  arteko  xantaiak  eta  menpekotasunak,  aspaldi  ikusi  gabeko  horren  itzulerak  sortzen  digun  durduzamendua...  Ipuingintzara  itzuli  da  Karmele  Jaio,  eleberrietan  ere  bere  trebezia  erakutsi  ondoren.  Hamabost  istorio  dakarzkigu  orain,  kontakizun  zuzen  eta  iradokorren  bitartez,  amodioaren  ahulguneak  nabarmenduz;  arlo  horretan  nor  ez  da  ahula  baina?    Karmele  Jaio  >  Hemeroteka  Elkar  2007/10/04  Karmele  Jaio:  “Minik  edo  egonezinik  ez  badago,  ez  dut  ikusten  istoriorik”  |  Karmele  Jaiok  (Gasteiz,  1970)  bere  hirugarren  liburua  kaleratu  berri  du,  “Zu  bezain  ahul”  ipuin-­‐bilduma,  aurreko  bien  arrakasta-­‐bidea  izan  dezakeena.  Ipuinekin  hasi,  eleberrira  pasa,  ipuinetara  itzuli...  nola  izan  da  joan-­‐etorri  hori?    Ipuinetara  itzultzea  bilakaera  naturala  izan  da.  Idazten  hasi  nintzenetik  orain  arte  nobela  bakarra  idatzi  dut  eta  hainbat  ipuin.  Beraz,  eskarmentu  gehiago  dut  ipuinak  idazten  eta  nire  burua  trebeago  ikusten  dut  ipuingile  bezala  nobelagile  bezala  baino.  Burutik  pasatzen  zaizkidan  ideia  gehienak  ipuin  bihurtzen  ditut  eta  ez  nobela  proiektu.  Zentzu  horretan,  “Amaren  eskuak”  nobela  idazten  hasi  nintzenean  nolabait  nire  burua  behartu  nuen  nobela  bat  idaztera,  esperientzia  hori  nolakoa  zen  ikusi  nahi  nuelako.  Baina  nobela  bukatu  bezain  laster,  ipuinak  idazten  hasi  nintzen  berriro.  Hainbat  denbora  nobela  idazten  egon  ondoren,  sekulako  gogoa  nuen  berriz  ipuinetara  itzultzeko.  Esan  behar  dut,  dena  den,  oso  esperientzia  polita  izan  zela  nobela  idaztea  eta  saiatuko  naizela  berriz  ere  beste  nobela  bat  idazten.      "Hamabost  zauri"  haren  ildotik  doa  "Zu  bezain  ahul",  ala  zertan  da  diferente?    Ildo  bertsutik  doala  esan  daiteke,  baina  nik  uste  dut  agian  helduagoak  direla  oraingo  ipuin  hauek.  Horrekin  batera,  “Hamabost  zauri”  liburuko  ipuinetan  baino  garbiketa  lan  handiagoa  egin  dudala  uste  dut.  Hartan  ere  ipuinetako  soberazko  hitzak  kentzen  ahalegindu  nintzen,  baina  oraingoan  uste  dut  gehiago  saiatu  naizela  horretan,  testuak  biluzten  saiatu  naiz,  bisuteriazko  hitzak  edo  apaingarriak  baino  ez  direnak  alde  batera  uzten  eta  bakarrik  ipuinean  funtzio  bat  betetzen  dutenak  mantentzen.  Ipuin  xumeagoak  direla  pentsa  daiteke  again,  baina  sinpletasun  horren  atzean  garbiketa  lan  handia  dago.  Bestalde,  gaiei  dagokionez,  berriz  agertzen  da  pertsonen  arteko  harreman  zailtasunen  gaia,  berriz  agertzen  da  inkomunikazioa,  berriz  agertzen  dira  barne  hizketak,  eta  oraingoan  ahulezia  agertzen  da  nabarmen,  pertsonen  hauskortasuna  edo  biguntasuna.  Pertsonaia  guztiak  dira  hauskorrak,  denek  dituzte  ahuluneak.  Ahulune  horietan  sakontzen  saiatu  naiz.      Aurreko  liburuan  bikote-­‐arazoak  nagusitzen  baziren,  hemen  familia-­‐kontuek  hartzen  dute  leku  handixeagoa.  Autobiografikoak  dira  arrazoiak?    Baietz  uste  dut.  Idazleak  errealitatetik  edaten  du,  bizi  duen  munduan  aurkitzen  du  inspirazioa.  

Page 6: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  6  

Haurdun  egoteak  eta  ama  izateak  oraindik  gehiago  zabaldu  dit  munduaren  ikuspegia.  Orain  lehen  ikusten  ez  nituen  hainbat  gauza  ikusten  ditut.  Lehen  aldiz  agertu  da  ipuin  batean  haurdun  bat,  adibidez.  Ordura  arte  ia  ikusezinak  ziren  haurdunak  niretzat.  Eta  bestalde,  familia-­‐kontuak  agertzeak  ere  izango  du  ziurrenik  zerikusia  nire  egoera  berriarekin.  Dena  den,  nire  bizitzak  ipuinetan  isla  izatea  ezaugarri  positibotzat  jotzen  dut.  Honek  esan  nahi  du  benetako  kezketan  oinarrituta  daudela  ipuinak,  hau  da,  hauen  azpian  badagoela  egia  bat  edo  egiazko  sentimendu  bat.      Harreman  pertsonaletatik  lan-­‐mundura  ere  egin  duzu  jauzi  istorio  pare  batean,  hala  ere.    Bai,  ez  dut  hausnarketa  sakonik  egiten  lan  munduaz,  baina  agertzen  da  errealitatearen  arlo  bat  delako,  eta  honek  gure  bizimodua  asko  baldintzatzen  duelako.      Askotan  erabili  duzun  baliabidea  da  ipuinak  2.  pertsonan  idaztea,  ohiko  3.  eta  1.az  aparte.  Nola  hartzen  dituzu  erabaki  tekniko  horiek?    Askotan  jotzen  dut  bigarren  pertsonara  horrela  iruditzen  zaidalako  pertsonaiaren  kontzientziak  hitz  egiten  duela.  Kontzientziak  pertsonaiari  esaten  dio  egiten  ari  dena  ez  dagoela  ondo,  atzamarra  zuzentzen  du  berarengana  eta  esaten  dio  dituen  ahuleziak  ikusten  dituela,  nahiz  eta  besteen  aurrean  hauek  ezkutatu  nahi.  Indarra  hartzen  du  testuaren  tonuak,  nire  ustez,  bigarren  pertsona  erabilita.  Testuaren  tonuaren  araberako  erabakia  da.  Askotan  hirugarren  pertsonan  funtzionatzen  ez  duenak  bigarrenean  funtzionatzen  du,  eta  alderantziz.  Ipuin  bakoitzak  eskatzen  dizu  zein  pertsonaia  erabili.  Eta,  bestalde,  gutxitan  erabiltzen  dut  lehen  pertsona,  deskribatzen  dudan  eszena  urrunetik  bezala  ikustea  gustatzen  zaidalako,  perspektibarekin.  Kamera  baten  atzetik  bezala.      Joko  handia  eman  dizun  motibo  bat  da  urtetan  kanpoan  ibilitako  norbait  itzuli  eta  horrek  sortzen  dituen  arrakalak.  Denboraren  igarotzea  eta...    Esaten  da  ibaia  beti  dela  bera,  baina  eramaten  duen  ura  beti  dela  ezberdina,  berria.  Gaur  ez  gara  atzo  izan  ginen  pertsona  bera.  Eta  hau  erakusteko,  joko  handia  ematen  dute  denbora  askoan  ikusi  gabeko  pertsonaien  topo  egite  edo  herrira  itzultze  egoera  horiek.  Oso  agerian  geratzen  da  egoera  horietan  gauzak  etengabe  aldatzen  direla,  ingurua  aldatzen  dela  eta  pertsonak  ere  aldatzen  goazela.  Askotan,  gainera,  horrelako  enkontruak  gertatu  arte  bat  ez  da  konturatzen  hainbeste  aldatu  denik.  Ispilu  batean  bezala  ikusten  du  bere  burua  pertsonaiak  aspaldiko  lagun  bat  ikustean.  Ipuin  batean  esaten  den  bezala,  haren  zimurretan  ikusten  ditu  batek  bereak.  Eta  ez  naiz  zimur  fisikoez  bakarrik  ari.      Galtzaileak  ez  baina  ahulak  dira  zure  pertsonaiak.  Interes  gehiago  pizten  dizutelako,  ala  denok  ere  ahulak  garelako,  ala...?    Dudarik  gabe  interesgarriagoa  da  pertsonaia  baten  ahuluneetan  arakatzea  haren  alderdi  indartsuetan  baino.  Ahuleziak  mina  eragiten  du,  ezinegona,  beldurra…  Pertsonaia  zaurgarriak  interesgarriagoak  dira.  Zaurietatik  sortzen  dira  ipuinak.  Zentzu  horretan,  gorputz  sanoek  ez  dute  interes  handirik.  Konfliktorik  gabe  ez  dago  ipuinik,  eta  ahuleziak  konflikto  bat  gainditzeko  zailtasunak  jartzen  dizkio  pertsonaiari,  gauzak  oraindik  zailagoak  jartzen  dizkio  eta  hori  istorioaren  onerako  izaten  da  beti.  Bestalde,  uste  dut  denok  garela  ahulak,  denok  ditugula  ahuluneak.  Zenbait  arte  martzialetan  erakusten  dute  aurkariaren  puntu  bat  ukitze  hutsarekin  aurkaria  bertan  behera  botatzen.  Puntu  ahul  horiek  agertzen  dira  ipuinetan.  Ukitzearekin  bakarrik  suntsitzen  zaituztenak.      Tragedia  gogorrik  ez  duzu  idazten,  baina  halako  zapore  gazi-­‐gozo  bat  uzten  dute  zure  istorioek.  Efektu  hori  bilatzen  duzu,  nahi  gabe  ateratzen  zaizu...?  Esan  bezala,  mina,  beldurra,  ezinegona  sortzen  duten  egoeretan  bakarrik  aurkitzen  ditut  nik  istorioak.  Minik  edo  egonezinik  ez  badago,  ez  dut  ikusten  istoriorik.  Baina  egoera  hauek  kontatzean  ez  dut  tonu  tragikorik  erabili  nahi  izan,  eta  horregatik  agian  geratzen  den  zapore  gazi-­‐gozo  hori.  Bai,  irakurlea  zapore  gazi-­‐gozo  horrekin  geratzea  bilatzen  dut,  hausnarketarako  bide  bat  irekitzen  duelako.      Eta  hurrengo  libururik  bai  bidean?  Bai.  Nobela  bat  dut  buruan  eta  idazten  hasita  nago.  Ipuinen  ondoren,  berriz  saiatuko  naiz  nobelarekin.  Generoak  tartekatzen  joatea  gustatuko  litzaidake  eta  horretan  saiatuko  naiz.    

Page 7: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  7  

   Leiho  ondoan  ematen  du  eguna  Elenak,  kalera  begira,  munduan  egin  beharrekoak  eginda  dituelakoan.  Seme-­‐alabek  Ekuadorreko  neska  bat  ekarri  diote,  etxeko  lanetan  laguntzeko  eta  etxetik  ateratzera  animatzeko.  Elenak,  baina,  bertan  geratu  nahi  du,  bere  oroitzapenei  atxikia.    Maitasuna  eta  gorrotoa,  adiskidetasuna  eta  zeloak,  bizinahia  eta  etsipena...  Sentimenduen  nobela  da  Karmele  Jaioren  bigarren  eleberri  hau,  pertsonaien  nortasuna  fintasunez  deskribatzen  duena  eta,  oroz  gain,  bizitza  den  sinfonia  erraldoiaren  handitasuna  azpimarratzen  duena,  bere  gazi-­‐gozo  eta  kontraesan  guztiekin.  Karmele  Jaio  >  Hemeroteka  El  Correo  2009-­‐12-­‐26  Mingostasuna  ardatz  |  Javier  Rojo  Zahartzaroan  dagoen  emakume  bat  leihotik  begira  dago.  Eta  leihotik  begiratzen  duen  bitartean,  kanpoko  bizitza  pasatzen  ikusten  du  eta  oroitzapenetan  murgiltzen  da.  Halako  egoera  bat  aurkezten  zaigu  Musika  airean  izenburuarekin  argitaratu  den  Karmele  Jaioren  nobela  berri  honetan.  Karmele  Jaio  idazle  trebea  da  bizipen  bereziak  dituzten  belaunaldi  bateko  emakumeen  bizitzak  kontatzeko,  ez  baitu  inolako  oztoporik  bizitzan  asko  sufritzea  tokatu  zaien  emakume  horien  sentimenduak  eta  pentsamenduak  islatzeko  orduan;  hori  bai,  egoera  pixka  bat  sinplifikatuta.  Nobela  honetako  protagonista,  adibidez,  bizitzaren  azken  aldean  dago,  eta,  atzera  begiratzen  duenean,  tristeziaz  beteriko  mundu  gris  bat  agertzen  zaigu.    Mundu  horrek  mingostasuna  zuen  ardatz  eta  eginbeharren  eta,  plazeraren  artean  hautatu  behar  zelarik,  beti  edozein  hedonismo-­‐mota  alde  batera  utzi  behar  izaten  zen.  Guztiarekin  haserre  bizi  da  protagonista,  eta  semeak  emakumeari  lagun  egiteko  Hego  Amerikako  neska  bat  kontratatzen  duenean,  talka  gertatzen  da  guztiz  desberdinak  diruditen  bi  jarreraren  artean,  emakumearen  tristeziari  eta  isiltasunari  Hego  Amerikako  neskaren  alaitasuna  eta  zarata  kontrajartzen  baitzaizkie.  Lehenengo  momentutik,  idazleak  pertsonaiak  elkarrengandik  bereizten  dituzten  ezaugarriak  oso  nabarmenak  izan  daitezen  nahi  du,  baina  hori  bakarrik  lortzen  da  ezaugarri  horiek  exageratu  egiten  badira,  eta  batzuetan  topiko  samarrak  gerta  daitezke.    Testuan  bi  atal  mota  batzen  dira.  Alde  batetik,  emakume  protagonistak  lehenengo  pertsonan  ia-­‐ia  aitorpena  bezala  bere  bizitzaren  berri  emateko  kontatzen  dituenak  agertzen  dira.  Bestetik,  horren  osagarri  moduan,  eta  askotan  emakumeak  kontatzen  duenari  kontrapuntua  jartzen  diotelarik,  elkarrizketa  zatiak  eta  beste  pertsonaia  batzuengan  zentratuta  kontatzen  diren  gertakariak  ere  agertzen  zaizkigu.  Aitorpen  honetan  emakumeak  sekretu  bat  gordetzen  duela  azaltzen  zaigu:  bere  gaztaroko  adiskide  batekin  haserretzeko  benetako  arrazoia.  Eta  misterio  hau  ahal  den  neurrian  liburuaren  bukaeraraino  gorde  dadin,  idazlearen  eskua  nabari  daiteke  pertsonaiaren  narrazioan  erdi  ezkutuka  sartzen,  protagonistak  eman  behar  zuen  informazioa  kontrolatzen.    Galtzear  dagoen  pertsonaia  batzuen  mundu-­‐ikuskera  aurkezten  zaigu  nobela  honetan,  eta  liburua  interesgarria  dela  esan  behar  da,  zenbaitetan,  nire  ustez,  behar  baino  eskematikoa  bada  ere.  

Page 8: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  8  

Karmele  Jaio  >  Hemeroteka  Argia  2010/05/23  Pertsonaiek  barnean  uzten  dutena  interesatzen  zait  |  Mikel  Asurmendi    Gasteiz,  1970.  Bi  ipuin  liburu  eta  bi  nobela  argitaratu  ditu  dagoeneko.  Bigarren  haurra  argira  –mundura–  ekarriko  du  aurki:  “Idaztean  bizitzako  esperientziek  eragiten  dute,  baina  egoerek  ere  bai.  Duela  hiru  urte  izan  nuen  lehen  haurra  eta  orduan  baino  askoz  denbora  gutxiago  daukat  idazteko.  Bigarren  hau  alde  objektiboa  da”.  Musika  airean  (Elkar)  bigarren  nobelaren  karietara  jardun  dugu  Karmele  Jaiorekin.    “Zure  literatura  emea  da”.  Sailkapen  txatxua  al  da  nirea?  Iraina  ote,  agian?    Ez  dakit...  Nire  idazteko  modua  da,  ez  da  behartua.  Emea  diozu...  Emakumeak  protagonista  izatea  aukeratzen  dudan  arren,  nire  helburua  gizakiaz  hitz  egitea  da,  ez  bakarrik  emakumeaz,  bai  emakume  baten  esperientziatik.  Dena  den,  irakurleak  emakume  protagonista  pertsona  unibertsal  sentitzea  nahi  nuke,  haren  esperientzia  edozein  gizakirena  balitz  bezala  irakurtzea.  Noski,  dauzkan  berezitasunekin,  emakumea  delako.    Honelako  galderekin  kontuz  ibili  behar  dugu,  ze,  gizon  bati  ez  zaio  inoiz  esaten  “zein  gizon  ikusten  zaitudan  liburu  honetan”.  Edo  sinpleagoa:  “Zure  liburuko  protagonista  gizona  da,  zergatik?”.  Hori  ez  zaio  sekula  galdetzen  gizonari.  Zentzu  horretan  gizona  aukeratzea  gauza  neutrala  da.  Irakurleek  neutral  gisa  hartzen  dugu,  eta  gizon  baten  esperientzia  irakurtzen  dugu,  baina  gizaki  guztien  esperientziaz  dela  pentsatzen  dugu.  Nik  nahi  nuke  irakurleak,  emakume  baten  esperientzia  kontatzen  denean,  gizaki  guztien  esperientziaz  ari  dela  sentitzea.    Musika  airean  nobelan  musikak  badu  munta.    Bai.  Beatriz  talde  bateko  kantaria  da.  Liburuaren  bukaeran  “betiko  musika  dago  airean”  esaldia  dago.  Musika  zentzu  horretan  aitzakia  modukoa  da  istorioa  garatzeko.  Hau  da,  garai  batetik  bestera  gauzak  asko  aldatzen  dira  baina  bizitzaren  “musika”  beti  dela  berdina  edo  antzekoa,  jendearen  kezkak  –belaunaldien  artekoak–  ez  direla  hainbeste  aldatzen  esan  nahi  dut.  Baina  besterik  ere  badago,  niretzat  garrantzitsuagoa,  barne  musika,  norberak  entzuten  duena.  Gure  barnean  badago  musika  moduko  bat,  beti-­‐beti  entzuten  ez  duguna  –edo  batzuetan  baino  ez  dugu  entzuten–  eta  bizitzan  gertatu  zaigun  guztiaz  osatuta  dago,  musika  horren  notak  dira  bizitzan  gertatu  zaizkigunak.  Hori  entzutea  edota  jasotzea  nahi  izan  dut  nobelan.    Emakume  bat,  etxeko  leihotik  begira...  Horrela  hasten  da  nobela.  Bakardadea.    Hori  da  etorri  zitzaidan  lehen  irudia,  emakume  bat,  bakarrik  bizi  zena,  eguna  etxean  leihotik  begira  pasatzen  zuena.  Bizitzaren  lekuko  sentitzen  da,  baina  ez  protagonista.  Begira  dago.    Bera  Elena  da,  nobelako  protagonista.    Hori  da.  Nobela  guztian  “aitzakia”  da,  bere  barne  pentsamendua  entzutea  da  funtsezkoa.    Metaforaz  osaturiko  nobela  al  da?    Metaforak  bizitzaren  gauzez  hitz  egiteko  bitartekoa  dira,  metafora  asko  dago  liburuan.  Musikaz  hitz  egiten  dut,  baina  beste  zerbaitetaz  hitz  egiten  dut  musika  aipatzen  dudanean.    Iraganera  begira  eraikia  da  nobela.  Nostalgia  kutsua  dauka.  Literatur  kritikoek  “kontuz  nostalgiarekin”  esaten  dute.    

Page 9: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  9  

Nik  ez  dut  hori  sentitu,  sartu  naiz  emakume  horren  barruan  [Elena]  eta  nostalgia  bada,  emakumeak  sentitzen  duena  da.  Gainera  ez  dakit  nostalgia  den,  ez  nago  ziur.  Iragana  oso  presente  dago,  baina  iragana  oso  gaurko  gauza  bat  bezala  ageri  da,  ez  da  iragana,  oraina  da.  Iraganean  gertatu  zaigun  guztiak  markatzen  duelako  gaur  egun  izateko  dugun  modua.  Iragana  ez  da  pasatu  den  gauza  bat,  antzinako  kanta  bat  bezalakoa  da.  Antzinako  kanta  entzuten  dugu  eta  konturatzen  gara  hitz  guztiak  badakizkigula.  Non  demontre  zegoen  hori  sartuta?  Buruan  noski.  Uste  dugu  hitzak  ahaztuta  genituela,  baina  hor  daude  almazenatuta.  Eta  kanta  zahar  baten  hitzak  bezala  beste  kontu  asko.    Bakardadea  arnasten  da  hasieran  eta  adiskidetasuna  nagusituz  doa.    Bakardadeaz  hasi  nintzen  hitz  egiten  eta  bukatzen  dut  adiskidetasunaz.  Galdera  batzuk  airera  ateratzen  dira,  adiskidetasunari  buruzko  zalantza  batzuk.  Adin  batera  iritsita  haurtzaroko  adiskidetasun  puru  eta  garbi  hori,  baldintzarik  gabeko  hori,  posible  da  mantentzea,  ala  ez?  Eta  ezin  bada,  zergatik  da  ezinezkoa?  Guk  ez  dugulako  nahi,  edo  bizitzak  berez  bultzatzen  gaituelako  jarrera  batzuk  hartzera?  Elena  protagonistaren  eboluzio  hori  kontatzen  du  nobelak.  Elena  erreta  dago  bizitzarekin,  poliki-­‐poliki  ikusten  da  baduela  zauri  bat,  iraganekoa,  eta  nolabait  hori  konpondu  gabe  ez  dela  lasai  bizi.  Abiatu  da,  ordea,  sendatzera.  Bere  asmoa  munduan  hori  konponduta  uztea  da.    Belaunaldien  arteko  harremanaren  –eta  jatorri  ezberdineko  pertsonen  arteko  harremanaren–  isla  ere  bada  Musika  airean.    Zahartzaroari  buruzko  gogoeta  da:  adineko  pertsonek  beren  bizitzaren  gidaritza  galtzeari  buruz.  Bat-­‐batean  seme-­‐alabek  agintzen  dute.  Elenak  ez  du  inor  etxean  nahi,  baina  seme-­‐alabek  esan  dutena  onartu  behar  du.  Nobelan  badago  agintzeko  modu  bat,  iraganean  egon  dena,  eta  adineko  pertsonek  galdu  dutena.  Lehen  adineko  pertsonek  bazuten  beren  lekua.  Agian  “egon”  besterik  ez  zuten,  baina  gaur  egun  zenbaitetan  “existituko”  ez  balira  bezala  daude,  apur  bat  baztertuta.  Ekialdeko  kulturan  ez,  baina  gurean  balioa  kendu  diegu.  Hala  ere,  gure  bizitzan  ikasten  eta  ikasten  goaz,  esperientzia  biltzen,  eta  zahartzarora  iritsita  ez  ditugu  aski  baloratzen.  Ematen  du  zer  pentsatua,  beraz.    Elena  eta  Beatriz.  Beatriz  gaztea,  adineko  Elenaren  kontrapuntua  da.  Etorkina  da  Beatriz.    Pintzelkada  da.  Ez  naiz  gaian  sartu  sakonki.  Baina,  askotan  ikusi  dut  egoera  hori  kalean:  emakume  –edo  gizon–  nagusi  bat  eta  zaintzen  duen  etorkina.  Beti  sortu  zait  jakin-­‐min  hori.  Zertaz  hitz  egingo  dute  hauek?  Zer  harreman  izango  dute?  Hain  ezberdinak  al  dira?    Beatriz  pertsonaia  lotsagabea  da,  fresca  bat  alegia.    Bai.  Elenarekiko  harremanetan  talka  moduko  bat  sortzen  da.  Baina  Beatriz  bera  da  Elenaren  aldaketa  gauzatzen  laguntzen  duena.    Karmele  Jaio  >  Hemeroteka  Berria  2009-­‐11-­‐08  Errukia  eta  erospena  |  Beñat  Sarasola  Elena  etxean  bakarrik  bizi  den  alarguna  da,  eta  azken  aldian  belauna  gaiztotu  zaionez,  beren  seme-­‐alabek  laguntzaile  bat  hartzea  deliberatzen  dute,  ama  zaindu  eta  etxeko  lanak  egin  ditzan.  Halaxe  iristen  da  Beatriz  izeneko  gazte  ekuadortarra  Elenaren  etxera.  Nobelaren  erdigunea  Elenaren  oroitzapen  eta  hausnarketek  osatzen  dute;  bizitzaren  amaierara  iristen  ari  dela  oharturik,  iraganaren  errepasoa  egiten  du,  haurtzaro  zorionekotik  -­‐eta  idealizatutik-­‐  helduaro  zorigaitzekora.  Gaztetako  lagun  min  Carmenekin  haserretu  eta  harekin  hitz  egiten  ez  duela  hogeita  hamar  urte  pasa  dira  dagoeneko,  eta  adiskidetzeko  garaia  iritsi  ez  ote  zaien  zalantza  egiten  du.  Hala,  liburuan  aurrera  egin  ahala,  bien  arteko  haserrealdiaren  xehetasunak  eta  ebazpena  jakinez  joango  da  irakurlea,  beste  zenbait  bigarren  mailako  istorio  ezagutzeaz  batera  -­‐Beatrizen  familia  eta  maite-­‐kontuak-­‐.    

Page 10: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  10  

Kontaketa  hiru  narrazio  formetan  banatua  dago.  Alde  batetik,  Elenaren  bakarrizketak  daude  -­‐garrantzirik  handiena  hartzen  duena-­‐;  bigarrenik,  narratzaile  heterodiegetikoak  kontatzen  dituenak  liburuko  hainbat  pertsonaiaren  inguruan;  eta  azkenik,  elkarrizketa  motz  batzuk,  horietako  asko  aitorlekuan  gauzatutakoak.  Hiru  narrazio  molde  horien  bidez  joaten  da  bilbatzen,  hortaz,  istorioa,  baina  esan  bezala,  Elenaren  bakarrizketak  dira  liburuaren  habe  nagusia.  Haiei  esker  barneratuko  gara  protagonistaren  gogoan  eta  ezagutuko  dugu  haren  iragana  nolakoa  izan  zen.    Metafora  eta  konparazio  etengabez  idazten  du  Karmele  Jaiok,  eta  izatez,  Musika  airean  izenburuak  ere  funtzio  nahiko  metaforikoa  du  -­‐esamoldea  liburuan  lehen  aldiz  azaltzen  denean  alderaketa  bat  egiteko  da-­‐.  Konparazio  horiek,  ordea,  gehien-­‐gehientsuenak,  edo  topifikatuegiak  edo  behartuegiak  dira  -­‐«Arrain  zopa  egiteko  ez  dagoen  modura,  bizitzarako  ere  ez  dago  errezetarik»-­‐,  eta  gutxitan  dute  irakurlea  harritu  eta  liluratzeko  gaitasuna.  Horretaz  gain,  paragrafoak  izen  sintagma  laburrez  hasteko  eta  errepikapenak  zein  esaldi  laburrak  erabiltzeko  joera  du  Jaiok  -­‐bidenabar,  euskal  literaturan  arrakasta  izan  duen  estiloa-­‐,  eta  idazkera  hau  zenbaitentzat  irakurterraza  eta  bizia  bada  ere,  niri  gogaikarria  egiten  zait,  xalotasunean  mozorroturiko  sinplekeria.    Edukia  eta  forma  zeinen  loturik  dauden  ikusteko  adibide  ona  da  Musika  airean,  zeren  bere  idazmoldea  ahala,  istorioa  bera  ere  topikoa  eta  aurreikusteko  modua  egin  zait,  oro  har,  eta  pertsonaia  gehienak  estereotipatuak.  Elenaren  bakarrizketetako  zati  ugari  sinesgaitzak  eta  gatzgabeak  diren  modu  berean,  istorioaren  bilakabideak  ere  dezenteko  egiantzekotasun  falta  duela  iruditu  zait  behin  baino  gehiagotan;  Carmenen  alabaren  aitatasunaren  harira  Elenak  eta  Kontxak  -­‐herriko  ile-­‐apaintzailea-­‐  izandako  elkarrizketa  kasu.  Elenaren  seme  Sabinen  eta  haren  emaztearen  -­‐Inma-­‐  artekoak  ere  artifizialegiak  egin  zaizkit,  eta  ematen  den  Ertzaintzaren  irudia  -­‐Inma  ertzaina  da-­‐  guztiz  arrakero  eta  merkea.  Beste  zenbait  egiturazko  ahulgune  ere  badira,  esaterako,  Juanjo  supermerkatuko  mutila,  zeina  istorioaren  garapenerako  oztopo  bihurtzen  denean  bat-­‐batean  desagertu  egiten  baita.    Bestalde,  testuinguru  katoliko  bat  aurkezten  digu  nobelak,  liburuko  pertsonaia  nagusiekin  eta  haien  gazte  garaiekin  bat  datorrena.  Erruduntasuna  eta  damua  liburua  goitik  behera  zeharkatzen  duten  ideiak  dira.  Baina  moral  katoliko  horrekiko  distantziamendu  edo  zalantzan  jartze  handirik  ez  da  sumatzen,  eta  areago,  nobelaren  happy-­‐end  moduko  amaierak  moral  horretan  sakontzen  du,  errukia  eta  erospena  goratzen  dituelarik.                                          

Page 11: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  11  

 

   Ez  naiz  ni,  Karmele  Jaio  Eiguren:  Zerbait  falta  dute,  zer  den  ondo  ez  badakite  ere.  Gaztetasunaren  azken  izpiez  gozatu  nahi  dute  batzuek,  lehengo  garai  ustez  eder  haiek  berreskuratu;  esperientzia  berriak  bilatuko  dituzte  beste  batzuek,  modu  batean  zein  bestean,  edo  hondatzen  hasitako  harremanak  biziberritzen  saiatu.  Bizitzaren  erdialdean  daude  denak,  eta  horrek  eragiten  dien  ezinegonean  beren  tokia  aurkitu  nahi  lukete.  Pertsonaia  batek  dioen  bezala,  zailena  ez  baita  zahartzea,  zahartzen  hastea  baizik.  Ipuin  liburu  berri  bat  dakarkigu  Karmele  Jaiok,  hamabi  istorioz  osatua.  Aurrekoetan  bezala,  giza  harremanetan  sortzen  diren  arrakaletan  erreparatzen  daki  egileak,  begirada  zorrotz  baina  amultsu  batekin;  aurrekoen  aldean,  baina,  sakonagoak  dira  kontakizunak,  argumentua  gehiago  garatuz,  eta  abertsagoak  dira  pertsonaiak,  haien  bizitzen  hainbat  alderdi  eta  xehetasun  erakutsiz;  betiko  sentiberatasunez,  baina  baita  berria  den  umore  fin  batez  ere.    Ez  naiz  ni  /  Karmele  Jaio  /  Elkar,  2012  Krisi  pertsonalak  Javier  Rojo  /  El  Diario  Vasco,  2013-­‐02-­‐15  Karmele  Jaio  mendearekin  batera  sartu  da  euskal  literaturan,  eta,  bere  ibilbidea  ikusita,  XXI.  mende  hasiera  honetako  euskal  idazlerik  arrakastatsuenetako  bat  dela  esan  behar.  Narratibaren  alorrean,  bai  nobelak  bai  ipuin  liburuak  plazaratu  ditu.  Ez  naiz  ni  izenburua  duen  hau  bigarren  multzoari  dagokio.  Guztira  hamabi  ipuin  agertzen  dira  liburu  horretan  eta  aldez  edo  moldez  giro  berberaren  ondorio  dira.  Izan  ere,  ipuin  horietako  protagonistak  (ia  beti  emakumeak)  40  urteetako  krisialdia  dei  litekeen  horretan  murgilduta  daude.  Lan  eta  familia  aldetik  bizimodu  egonkorra  dute  pertsonaiok,  eta,  ikuspuntu  horretatik,  bizitzan  planteatuta  zeuzkaten  helburuak  neurri  batean  lortu  dituztela  ematen  du.  Baina  hori  ez  da  nahikoa,  beraien  bizitzetan  hutsune  nabarmenak  agertzen  dira-­‐eta.  Gauzak  honela,  aipagarria  da  ipuinetan  pertsonaien  lanbideez  eta  egoera  ekonomikoaz  islatzen  den  informazioa:  bikote  gehienetan  biek  egiten  dute  lan;  askotan  pertsonaiak  literaturarekin  zerikusia  duten  lanbideak  dituzte  edota  funtzionarioak  dira;  eta  ipuin  askotan  etxez  aldatzen  dira,  baina  aldaketa  honek  ez  die  inolako  buruhausterik  sortzen  ekonomiaren  aldetik.  Labur  esanda,  pertsonaiak  gure  inguruko  errealitatean  kokatzen  direla  ematen  du,  baina  errealitate  horren  ezaugarririk  nabarmenenetakoa  den  krisi  ekonomikoak  ez  ditu  ukitzen  eta  ez  du  ia  aztarnarik  uzten  Jaioren  ipuinetan  islatzen  den  munduan.  Pertsonaiok  beren  alienazio  partikularrekin  bizitzearekin  nahikoa  baitute,  bizitza  besteen  arabera  antolatu  behar  duten  bitartean.  Liburu  hau  emakume  baten  eskutik  datorkigu,  eta  ez  dakit  ezaugarri  hau  ez  ote  den  estrategia  komertzial  bati  loturik  ikusi  behar.  Hau  da,  honelako  liburuak  euskal  irakurleen  neurriko  chick  lit  bat  sortzeko  ahaleginaren  ondorioak  ez  ote  diren.    

Page 12: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  12  

Ez  naiz  ni  /  Karmele  Jaio  /  Elkar,  2012  Hamabi  zauri  arin  Ibon  Egaña  /  Deia,  2012-­‐12-­‐01  Karmele  Jaioren  hirugarren  ipuin  liburuko  lehen  narrazioan,  Olarizuko  urbanizazio  berri  batera  bizitzera  joandako  familia  baten  istorioa  kontatzen  da.  Bertara  joan  nahi  zuen  bizitzera  Leirek,  umeentzako  parke  pribatua  zuelako  eta,  batez  ere,  amestutako  klase  ertaineko  bizimodua  izateko  aukera  emango  ziolako  maketaren  berdin-­‐berdina  zen  etxe  hark,  bere  haurtzaroko  patioko  usainetatik  urrun.  Halako  urbanizazio  batean  sartzearen  pareko  sentsazioa  eragin  dit  ipuin  liburuak:  maketa  batean  egotearen  inpresioa,  usain  itsaskorrik  gabeko  errealitate  batean.  Klase  ertaineko  familia  gazteak  dira  narraziootako  protagonistak,  eta  haien  eguneroko  bizimoduak  osatzen  du  ipuinen  giroa,  kostunbrismo  heterosexual  gisako  batek:  etxea,  haurrak,  oporrak,  bikote-­‐harremanak,  adulterio  ahaleginak…  Giro  horretan  gertatzen  diren  gatazkak,  beraz,  ezinbestez  dira  domestikoak.  40etako  krisia  (batzuetan  50etakoa,  edo  45etakoa)  da  ipuin  askoren  gaia:  etxea,  familia,  haurrak  izan,  amestutako  bizimodua  erdietsi  eta  hala  ere  zerbait  falta  dute  pertsonaiek,  asperduratik  ateratzeko  bizigarriren  bat.  Beste  krisia  gizonek  hizpide  hartzen  duten  gai  urrun  bat  besterik  ez  da  ipuinotan.  Emakumeen  ikuspegitik  daude  kontatuta  ipuinak,  bakar  bat  izan  ezik.  Aterkia  izenekoak  gizona  du  protagonista,  eta  berau  da  esparru  domestikoa  gaindituz,  gizarte  edo  klase  gatazka  baten  oihartzunak  dituen  bakarra.  Eta  ez  da  kasualitatea.  Izan  ere,  ipuinotako  emakumeen  kezkak  gizarteak  emakumeari  esleitutako  rol  tradizionalaren  araberakoak  dira,  erabat:  gizonarentzat  desiragarri  izaten  jarraitzea,  etxea,  amatasuna,  eta  inoiz,  beren  lanbidea.  Ez  dago  ahaleginik  eredu  horietatik  aldentzeko,  ez  distantzia  kritiko  edo  ironikorik  rol  horiekiko.  Transgresio  gisa  aurkezten  diren  ekintzak,  aldiz,  ez  dakit  zenbateraino  jo  ditzakeen  egungo  irakurleak  halakotzat  (haur  bat  adoptatzen  duen  emakume  bikote  gabea,  esaterako).  Idatzi  da,  noski,  ipuin  gogoangarririk,  eta  ez  gutxi,  klase  ertainaren  asperdura  eta  familien  barruko  gatazka  domestikoak  gai  nagusitzat  hartuta,  gai  sozio-­‐politikoetara  jo  beharrik  gabe.  Haatik,  gakoa  da  zer  egiten  duen  harekin  idazleak  lehengaitzat  distirarik  gabeko  errealitate  egunerokoa  hautatzen  denean.  Zauri  kotidianoek,  interesa  izatekotan,  haietan  hatza  sartu  eta  arakatzen  diren  heinean  dute,  irakurle  honen  iritzian;  eta  ez  dut  halakorik  aurkitu  orriotan.  Arinak  dira  narrazioetako  zauriak,  eta  idazleak  azaletik  kontatzen  ditu,  edo  zenbait  kasutan,  ukendua  jarri  ere  bai  haien  gainean  (Ekografiak,  Arrosen  arantzak).  Ipuinaren  eta  fikzioaren  aukerak  baliatzea  litzateke  beste  aukera  bat,  joko  narratiboetara  jotzea  lehengai  hori  literatura  bilakatzeko;  aitzitik,  teknika  narratiboen  aldetik  ere  ez  dago  bilaketa  handirik  liburuan.  Ustekabeko  bukaerak  baliatu  ditu  batzuetan,  errepikatzen  diren  elementuekin  egindako  jokoak  beste  batzuetan,  emaitza  duinak  lortuz  hainbatetan  (Txupa  beltza,  Patiotik  datozen  usainak,  esaterako).  Izan  ere,  Jaiok  narratzaile  gisa  trebezia  baduela  ez  dago  ukatzerik:  ongi  menperatzen  du  erritmoa,  eraman  egiten  du  irakurlea  ipuinaren  amaieraraino  bera  ohartzerako.  Auzia  da,  baina,  ongi  eraikitako  urbanizazio  aseptiko  batean  egon  izanaren  sentsazioarekin  atera  dela  irakurle  hau  Jaioren  liburutik,  arropari  olio  usainik  itsatsi  gabe.      Ez  naiz  ni  /  Karmele  Jaio  /  Elkar,  2012  Ander,  platanoa…  Amaia  Alvarez  /  Argia,  2013-­‐03-­‐10  Karmele  Jaiok  bere  hirugarren  ipuin  bilduman  argazkia  atera  dio  inguruko  errealitateari.  Argazki  horren  erdian,  hiri  horretako  kaleen  artean,  umeen  parkea  dago  eta  bertan  ama  bat  banku  batean  eserita  bere  semeari  merienda  jan  dezan  deika.  Bitartean  bere  bizitzari  errepasoa  eman  dio  eta  ez  zaio  gustatu  ikusi  duena.  Bizitzaren  erdialdera  heldu  da  eta  bere  bizi  proiektu  pertsonala  zena,  koadroak  zaharberritzea  eta  margotzea,  familia  osatzeko  baztertu  zuen  eta  une  horretan  blokeatuta  sentitzen  da.  Zahartzen  hasi  da  eta  bere  ametsak  zirenak  alde  batera  utzi  zituen  aspaldi  markatutako  bideari  lotzeko.  Gizon  batekin  elkartu  eta  seme-­‐alabak  izan.  Pertsona  normala  izan.  Erdigunean  kokatu.  Baina  orain  krisian  dago  bete-­‐betean.  Ez  du  bere  burua  ezagutzen  eta  bere  gorputza  egunerokotasunak  lokartuta  dauka.  Esandakoaren  erakusgarri  Ekografiak  ipuinean  irakurri  dezakegu:  “Ia-­‐ia  ahaztuta  nuen  nor  nintzen  ni  neu.  Nor  ginen  eta  nor  izan  ginen”.    

Page 13: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  13  

 Hori  da  Ez  naiz  ni  ipuinean  eta  liburuan  kontatzen  zaiguna.  XXI.  mendeko  ama  berriaren  ereduaren  krisia.Gasteiz-­‐Ibiza-­‐Benidorm  narrazioan  horrela  adierazten  dute  ideia  hau:  “Zailena  ez  da  zahartzea…  zailena  zahartzen  hastea  da”.  Pertsonaia  gehienak  40  urte  inguruko  amak  dira.  Denak  heterosexualak  eta  barruko  min  eta  ezinegona  sentitzen  dutenak.  Betty  Friedanen  The  Feminine  Mystique  (1963)  datorkigu  burura:  liburu  honetako  tesia  emazte  eta  ama  izaerak  asetzen  ez  dituzten  emakume  zuri,  erdi  klaseko,  heterosexual,  hezituek  zoriontasuna  erdiesteko  eremu  publikoan  jardun  osoko  lana  aurkitu  behar  dutela  eta  sorkuntza  landu  behar  dutela  da.  Jaioren  ipuinetan  ordea,  ama  hauek  euren  gaztaroari  begiratzen  diote  haien  burua  eta  gorputza  berreskuratu  nahian,  beraien  bikotekideekin  edo  bakarrik  haien  bizitza  berbideratzeko  eta  bizipoza  berriro  sentitzeko  xedearekin.  Gaur  egungo  amek  amatasuna  bizitzeko  modu  desberdinak  ekartzen  dizkigu  liburu  honek,  bere  argi-­‐ilunak  erakutsiz,  argazki  desberdinetan.  Arrosaren  arantzak  ipuinean  adibidez  hurrengo  iruzkina  dugu:  “zaila  egiten  zaio  Bakarnerekin  jarraian  hitz  egitea.  Ez  da  gelditu  une  batez  ere.  Zatika  hitz  egiten  dute,  semearen  atzetik  ibili  baita  une  oro”.  Argazkilari  honen  begirada  kritikoa  da,  eta  tarteka,  orain  arteko  lanetan  ez  bezala,  umore  puntu  batekoa.  Asko  gustatu  zait  Jaioren  prosan  agertu  den  elementu  berri  hau  eta  alde  hori  lantzen  jarraitzea  gustatuko  litzaidake.  Zentzumenak  ere  asko  erabili  ditu  ateratako  argazkiak  osatzeko:  Patiotik  datozen  usainak  narrazioan  klase  ertaineko  protagonistak  bere  jatorri  apala  atzean  utzi  nahi  du  tortilla  usainarekin  batera;  Txupa  beltza-­‐n  protagonista  gaztetako  arropa  horrek  duen  hauts  eta  ganbara  usainak  gaixo  jartzen  du  eta  balkoian  aireztatzen  uzten  du;  eta  Aterkia-­‐n  euriak  bustitako  arroparen  hezetasun  usainak  klase  sozialen  arteko  amildegiaren  muga  marrazten  digu.  Lortuko  dute  pertsonaia  hauek  bilatzen  ari  diren  zoriontasuna?  Zahartzen  hasi  direla  onartuko  dute  bizi-­‐egoera  honi  ahalik  eta  atarramendu  handiena  ateraz?  Ez  naiz  ni  amaren  semeak,  Anderrek,  platanoa  osorik  jango  du  eta  bere  amak  bere  identitate  pertsonala  berreskuratzea  lortuko  du?  Erantzunak  ipuin  bilduma  honetan  topatuko  dituzue.    Ez  naiz  ni  /  Karmele  Jaio  /  Elkar,  2012  Puntadak  Iratxe  Esnaola  /  Berria,  2013-­‐03-­‐10  Karmele  Jaiok  literatur  ibilbideari  bi  ipuin  bildumarekin  ekin  bazion  ere,  Musika  airean  (2009)  eta  Amaren  eskuak  (2006)  eleberriei  esker  irabazi  zuen  entzute  zabala,  batez  ere  azken  lan  horri  esker,  besteak  beste,  zinemarako  jauzia  ere  egingo  baitu  laster  Mireia  Gabilondo  zuzendariaren  eskutik.  Oraingo  honetan  ipuinen  generoari  eutsi  dio  berriz  eta  hamabi  ale  ekarri  ditu  besapean.  Ipuin  bilduma  askotan  gertatzen  den  legez,  arriskua  izaten  da  autorearen  irudimena  eremu  berdintsuan  mugitzeko,  irakurleari  uniformetasun  sentipena  utziz  ipuin  batean  bai  eta  hurrengo  batean  ere  bai.  Jaiok  pertsonaia  nagusi  gehienak  (narratzaileak  lehenengo  edo  hirugarren  pertsonan  jarraitzen  die,  baita  bigarrena  baliatuz  ere)  helduaroan  dagoen  emakume  bikotedun  langile  edo-­‐eta  amaren  larruan  kokatu  ditu,  eta  zentzu  horretan,  hainbat  pertsonaia  ipuin  baterako  zein  besterako  mudagarri  gerta  daiteke,  ipuinen  moztasunak  edo  hirien  izenik  ez  emateak,  bi  adibide  jartzearren,  askotan  bereizten  zail  egiten  dituelako.  Alde  erantzira,  errepikapen  horrexen  ondorioz,  egileak  apuntatuta  utzi  nahi  zituen  hainbat  gai  edo  kezka  memorian  gordeago  geratzen  dira  nire  ustez,  leku  berean  zizta  eta  zizta  jardutearen  kariaz.  Pertsonaia  nagusiak  emakumeak  dira.  Ipuin  ia  guztietako  emakumeek  bikotea  dute,  ama  izan  dira,  edo  lanaren  errutinetan  bermatzen  dituzte  bizitzak.  Bikote  harremanen  gorabeherak  zein  umeekiko  hartu  emanak  kezka  iturri  dituzte,  izan  harremanen  hobetze  saiakerak  tarteko,  izan  seme-­‐alaben  jiran  egindakoak  medio.  Liburuko  presentzia  iraunkorrena  iragana  da.  Etengabe  itzultzen  da  oraina  galderaz  betetzera.  Horregatik,  metodo  narratibo  ohikoa  du  flashback  esplikatzailea.  Ustekabeko  enkontru  bat,  usain  bat,  ideia  bat,  gertakizun  bat  eta  badator  iragana,  askotan  adinaren  gaineko  kezkei  lotua.  Iraganetik  hona  aldatu  denari  so  jartzeko  joera  dute  pertsonaiek,  garaiak  konparatzekoa,  ordukora  itzuli  nahi  izatekoa  edo  saiatzekoa.  Nostalgiaz,  galdutakoa  errekuperatu  nahiagatik  eta  ezinagatik,  ez  gutxitan  ipuinen  amaierek  ezintasun  horren  apuntea  uzten  dute.  Aspaldiko  lagunekin  berraurkitzeak  ere  garai  batekotik  hona  eman  diren  aldaketak  azaltzeko  balio  du,  eta  berriz  ere,  iraganarekiko  bateraezintasuna  azpimarratzeko.  Kasu  honetan,  narratzaileak  hurbileko  eta  sentitutako  materialarekin  lan  egiten  duelako  sentipen  gertukoa  izan  dut.  

Page 14: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  14  

Bestalde,  gizarteak  hainbat  emakumerengan  uzten  duen  presio  ideologikoa  ere  markatua  geratzen  da.  Ekografiak  ipuinean  umea  adoptatzera  doa  ama  bakarra  gizon  eta  bikote  gabe.  Amatasunaren  mitoak  hausten  saiatzen  da.  Helduak  bagina  bezala  lanean,  harreman  eredua  da  epaian  jartzen  diotena  emakumeari,  bikote  finko  baten  gabeziak  kanpotik  jasotzen  duen  epaia,  hain  zuzen.  Beste  gai  bat  bitan  errepikatzen  dena  gizonen  karrera  profesionalagatik  emakume  maitearen  karrera  atzera  geratzearena  da,  bizia  buxatu  zaielako  metafora  baliatuz.  Aterkia  ipuina  da  protagonista  gizona  duen  bakarra  eta  bikotea  bigarren  mailan  geratzen  dena.  Uste  dut  amaierak  esplikazio  gehitxoz  hornitu  nahiak  pixka  bat  husten  dituela  ipuinak.  Pertsonaiak  anekdota  bakarrera  lotzen  dituen  ipuinetan,  ordea,  indarra  irabazten  du.  Usainei  ematen  zaien  garrantziak  arreta  deitu  dit  baita  literatur  ofizioen  ugaritasunak  ere.  Faltan  eman  dut  ipuin  borobil  arnas  moztaile  bat,  baina  kontrara,  tapiz  bat  osatzen  doazen  puntada  ugari  jaso  ditut.    Ez  naiz  ni  /  Karmele  Jaio  /  Elkar,  2012  Maistra-­‐lana  Leire  Zubeldia  /  Gara,  2013-­‐03-­‐17  Leire,  Maria,  Gema,  Itzi,  Mertxe,  Marta,  Bakarne,  Ane,  Bego,  Ania,  Alazne  edo  eta  Margaren  istorioak  dakarzkigu  Ez  naiz  ni  ipuin  liburuak.  Hauetako  bakoitzak  du  bere  istorioa.  Hauetariko  bakoitzak  du  bere  intimitatea,  denen  intimitatea  ia  bera  den  arren.  Emakumeon  atzean,  background-­‐ean,  euren  bikotekideak  daude,  eta  askotan  seme-­‐alabak  ere  agertzen  zaizkigu,  eta  hauen  arteko  harremanak,  denboraren  joanak  deterioratuak,  transformatuak.  Denei  falta  zaie  zerbait,  edo  hobe  esan,  denek  galdu  dute  desio  zuten  hura:  gaztetasuna,  pasioa,  edertasuna,  ama  izateko  aukera…  Leire,  Maria,  Gema,  Itzi,  Mertxe,  Marta,  Bakarne,  Ane,  Bego,  Ania,  Alazne  edo  eta  Margaren  izenei  beste  emakume  izen  bat  erantsi  behar  diegu  ezinbestean:  Karmele  Jaiorena.  Nabarmena  da  bere  marka,  bere  nortasuna,  egilearen  izena  azalean  jarri  gabe  ere  asmatuko  nukeela  egiten  dut  apustu.  Gasteiztarraren  aurreko  lanak  bezala,  hau  ere  emakumetasunetik  idatzia  da,  betiere  fokoa  giza  harremanetan  jarriz.  Emakumearen  barrukoak  eta  emakumearen  kanpokoak  erakutsi  ditu  bere  sinpletasun  eta  konplexutasun  osoan.  Emakumeok  inoiz  ikusi  edota  gure  larruazalean  sentitu  ditugun  bizipenez,  sentimenduz  betetako  istorioak  kontatu  dizkigu.  Baina  egunerokoak  izanagatik  ere,  irakurlea  hunkitzeko  gaitasuna  dute,  zizt  egiten  dute.  Emakumearen  aldeko  jarrera  hartzen  du  idazleak.  Protagonista  femeninoak  dira,  salbuespen  txikiren  bat  kenduta,  galdutako  hura  berreskuratzeko  ekimena  hartzen  dutenak,  euren  senar  edo  mutil-­‐lagunek  errutinaren  gurpilean  jarraitzen  duten  bitartean.  Eta  nonbait,  ezaugarri  honek  ere  zizt  egiten  du,  batez  ere  zenbait  irakurle  maskulinorengan.  Karmele  ”maistra”  da  literatura  mota  hau  egiten.  Literatura  mota  hori  gustuko  izatea  edo  ez,  beste  kontu  bat  da.  Irakurri  dizkiodan  ipuinik  onenak  liburu  honetan  daudela  esango  nuke.  Ederrak  dira,  baina…  Baina  indarra  galtzen  dute  gai  bereko,  pertsonaia  antzeko  eta  egitura  antzekoa  darabilten  beste  ipuin  sortarekin  batera  irakurtzen  direnean.  Hasierako  ipuinak  oso  gustura  irakurri  ditut,  erraz,  arin,  gozamenak  bultzatuta.  Liburua  zabaltzen  duen  “Ez  naiz  ni”,  “Azukrezko  Madaritxuak”,  “Reiki”…  Baina  liburuan  aurrera  egin  ahala,  istorio  eder  horiek  errutina  bilakatzen  zaizkio  irakurleari.  Ipuinen  amaierak  esaterako  oso  antzekoak  dira,  errekurtso  bertsua  darabil  Jaiok  batean  eta  bestean.  Horrek  guztiak  ipuinok  berezkoa  duten  indarra,  edertasuna  kaltetzen  du.  Aniztasuna  bota  dut  faltan  Jaioren  lanean.  Horiek  horrela,  agian,  formula  egokia  litzateke  “gutxi  eta  maiz”  deritzona.  Mesanotxearen  gainean  eduki  eta  lantzean  behin  zabaldu,  “maistra-­‐lanaz”  gozatzeko.  Horra  nire  proposamena!    Ez  naiz  ni  /  Karmele  Jaio  /  Elkar,  2012  Elipsiaren  alde  eta  klixearen  kontra  (besteak  beste)  Iban  Zaldua  /  ibanzaldua.wordpress.com,    2013-­‐12-­‐05  Ipuinaren  puntu  horretara  iritsi  nintzenean,  ez  nuen  izan  gelditzea  beste  erremediorik.  Eta  nirekin  zegoen  adiskideari  —bera  ere  liburu  bat  eskuetan—  ozen  irakurri  nion  esaldia,  maiz  egiten  dudan  bezala.  Narrazioan,  hirugarren  pertsonan,  emakume  baten  gaztaroko  sexu-­‐enkontru  bat  deskribatzen  da,  feriaz  feria  dabilen  Patxi  izeneko  bitxi-­‐saltzaile  batekikoa,  eta  aski  ona,  zantzu  guztien  arabera:  izan  ere,  ipuinaren  protagonistaren  lehen  orgasmoa  izan  zen  hura.  Hala  zioen  gelditzera  eta  nire  ondokoari  ozen  irakurtzera  behartu  ninduen  esaldiak:  

Page 15: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  15  

“Furgoneta  barruan,  han  zintzilik  zituen  zilarrezko  belarritakoen  txilin-­‐hotsa  entzunez  deskubritu  nuen  lehenbizikoz  zer  den  hegan  egitea  beste  norbaiten  eskua  zure  hankartean  duzula”.  Adiskidea,  entzun  ondoren,  bat  etorri  zen  nirekin  “hegan  egitearen”  inguruko  irudiaren  topikotasunari  zegokionean.  Barre  pixka  bat  egin  genuen  idazlearen  nagitasunaren  kontura  eta  aurrera  jarraitu  nuen  irakurketarekin.  Baina  ez  zen  hor  bukatu  gaia.  Hurrengo  esaldia  hau  baitzen:  “Zilarrezko  belarritakoen  txilin-­‐hots  bakoitzeko  izartxo  bat  ikusi  zuen,  distiratsu,  furgonetaren  sabaia  izarrez  beteriko  zerua  bihurtu  arte”.  Ezin  nuen  sinetsi.  Atzera  gelditu  eta,  berriz  ere,  ahots  goran  irakurri  nion  pasartea  lagunari.  Hegan  egin  ondoren,  izarren  klixea.  Ordura  arte  irakurritakoa  errepasatu  nuen  bizkor  —ipuinaren  laugarren  orrialdean  gertatzen  ari  zen  hura  guztia—,  justifikazio  baten  bila.  Ahotsaren  pinpirintasuna  propio  bilatua  al  zen?  Lehenengo  pertsona  batek  justifikatu  zezakeen  aukera  hori  —pertsonaiaren  izaerarekin  bat  etor  zitekeen—,  baina  hirugarren  pertsonaren  aukerak,  eta  narrazioaren  tonu  deskriptibo  oro  har  objektiboak  ez  zuen  halakorik  pentsatzeko  aukerarik  ematen.  Berriro  ekin  nion  irakurtzeari.  Eta  gelditu  behar  izan  nuen,  hirugarrenez,  ozen  irakurtzeko  —zin  egiten  dut  hala  gertatu  zela:  hau  iruzkin  kritikoa  da,  ez  fikzioa—.  “Patxi  bera  baino  bost  urte  zaharragoa  zen  eta  ondo  zekien  pianoari  musika  ateratzeko  zein  tekla  jo  behar  zuen”.  Pianoa  eta  tekla:  falta  zitzaiguna.  Literatura  klixearen  aurkako  gerra  bat  baldin  bada,  Martin  Amisek  zioen  bezala  —eta  Ibon  Egañak  gogorarazten  zigunez—,  bataila  hori  galduta  zegoen  erabat.  Kontuan  hartu  ez  dudala  pasarterik  ezabatu  esaldi  horien  artean:  hirurak  jarraian  datoz,  paragrafo  beraren  barruan.  Tamalez,  joera  hauek  —klixearen  erabilera  akritikoa,  eta  elipsiari  uko  egitea:  nahikoa  eta  sobera  zen  irudietako  bakar  batekin—  Karmele  Jaioren  Ez  naiz  ni  bildumaren  ipuinetako  asko  zamatzen  dituzte  (Elkar,  2012).  Gehiegi  kontatzeko  gogoa  du  egileak,  irakurleari  gauzak  argiegi  eta  garbiegi  uzteko,  enfatikoegi  suertatzeko  —Lander  pertsonaiaren  “funtzionaltasuna”  gehiegi  azpimarratzen  duenean  bezala,  “Reiki”  ipuinean:  hasieran  eskainitako  printzekin  nahikoa  luke,  nik  uste,  irakurleak—.  Baina,  bitxia  bada  ere,  beste  batzuetan  justu  kontrako  jokabidea  nagusitzen  da:  irudipena  daukat  ipuin  batzuek  —“Bitxiloreak  esku  artean”-­‐ek  eta  liburuari  izenburua  ematen  dionak,  esaterako—  irabaziko  zuketela  baldin  eta  egilea  astitsuago  aritu  eta  luzamenduetan  ibili  izan  balitz,  are  —itxura  batean—  gai  nagusiarekin  zer  ikusi  lausoa  duten  pasarteak  txertatuz,  Alice  Munrok  edo  —bere  ipuin  luzeenetan—  Ignacio  Aldecoak  egiten  duten  bezala.  Eta  pena  da,  zeren  eta  inguratzen  duen  errealitatearen  behatzaile  arretatsua  baita  Jaio,  niri  gehien  gustatu  zaizkidan  ipuinetan  frogatzen  duen  bezala  (“Txupa  beltza”  eta  “Aterkia”):  begi  zorrotza  dauka  hiri  inguruetako  klase  ertainekoen”eta  zahartzearen  mehatxuak  kikilduriko  “adin  ertainekoen”—  testuinguru  mesokratiko  eta  artega  harrapatzeko  (eta,  finean,  Jaiok  ipuinlari  sen  handiagoa  duela  iruditzen  zait,  nobelagilearena  baino,  cfr.  Musika  airean  topikoz  betea,  Elkar  2009).  Alde  horretatik,  onartzen  dut  ez  ditudala  konpartitzen  idazleari  egin  zaizkion  kritikak,  ez  chick  lit  bezala  kalifikatu  izan  dutenak  (Javier  Rojok  egin  zuen  bezala:  emakume  idazle  batzuen  lana  baztertzeko  modu  ez  bereziki  sotil  bat  iruditzen  zait  hori,  eta  nik  uste  dut  Karmele  Jaioren  intentio  auctorisa  ez  doala,  inondik  ere,  ildo  horretatik),  ezta  salatu  dutenak  klase  gatazkarik  ez  duela  islatzen  bere  ipuinetan,  eta  beheraldi  ekonomikoaren  zantzurik  apenas  agertarazten  duela.  Zergatik  egin  beharko  luke  halakorik?  Non  dago  ezarrita  zeintzuk  izan  behar  duten  literaturagilearen  lehengaiak?  Mamiek  edo  ikuspuntuek  ez  dute  garrantzirik,  analisi  soziologikoak  egiteko  ez  bada:  emaitzak  du  garrantzia,  mami  hori  modu  literario  batean  lantzeko  lortzen  duen  eraginkortasunak.  Idazle  bakoitzak  hobekien  ezagutzen  duenarekin  egin  behar  du  lan,  edo,  barkatu,  hobekien  imajinatu  dezakeenarekin,  eta  horretan  nik  esango  nuke  Jaiok  txukun  betetzen  duela  bere  lana,  bere  buruari  eta  hautatu  duen  bideari  traiziorik  egin  gabe.  Izan  ere,  kritika  horiek  estraliterario  samarrak  direla  uste  dut,  eta  zer  ikusia  izan  dezaketela  zutabegintzaren  alor  labaingarrian  edo  elkarrizketetan  botatakoekin,  fikziogintzan  burututako  lanarekin  baino;  tira,  egia  da  los-­‐ricos-­‐también-­‐lloran  motako  adierazpenek  ez  diotela  bereziki  laguntzen  (“Bizitzaren  erdigunera  heldu  eta  gauza  asko  gertatu  dira,  gero  eta  pisu  handiagoa  daramazu  bizkar-­‐zorroan,  harri  bat  hemen,  harri  bat  hor…  harri  asko  azkenean.  Ez,  bizitza  ez  da  gauza  erraza,  borroka  da,  maila  guztietan.  Diru  asko  duenak  eta  lanik  ez  duenak,  denek  bizi  dute  borroka  hori,  miseria  asko”;  azpimarra  nirea  da).  

Page 16: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  16  

 Baina  ez  dugu  ahaztu  behar  gauza  bat  dela  obra,  eta  beste  bat  idazleak  esan  dezakeena  obraren  inguruan.  Alde  horretatik,  ados  nago  D.H.  Lawrencerekin:  “Sekula  ez  sinetsi  artistari,  sinetsi  ipuinari”.  Eta,  bai,  Jaio  behatzaile  ona  izan  daiteke,  baina  literaturan  hori  ez  da,  gehienetan,  nahikoa.  Irudi  (ustez)  lortu  batek,  esaterako,  ez  du  justifikatzen  ipuina,  irakurleari  etortzen  zaion  pentsamendua  “eta  zer?”  bada,  hura  amaitzean:  sarritan  gertatu  zait  halakorik,  liburu  honetan.  Anjel  Lertxundik  dioen  bezala,  “Narratzaileok  badugu  gertakariekin  itsutzeko  arriskua.  Istorio  bat  kontatu  beharrarekin.  Baina  gertaera  batek,  benetan  interes  eta  esangura  izan  ditzan,  gertaera  hutsa  baino  haratagoko  zerbait  behar  du:  ikusi,  entzun,  ikasi  eta  sentitu  egiten  denaren  mami  halako  bat.  Bestela,  anekdota  hutsa  da  gertaera.  Eta  anekdotak,  beren  horretan,  bitxikeria  soil  biluzia  diren  aldetik,  ez  dira  literatura-­‐gai”  (Eskarmentuaren  paperak,  Alberdania  2009).  Oso  idazle  gutxik  lortzen  du  programa  anbiziotsu  hori  betetzea,  zer  esanik  ez.  Eta  Ez  naiz  ni  honetan,  Jaioren  aurreko  ipuin  liburuetan  bezala,  aztarnak  suma  daitezke.  Baina  oraindik  zerbait  daukate  soberan,  edo  zerbait  faltan,  helmugara  iristeko.  Irakurle  honentzat,  bederen.        

 deabruaren  abokatua    karmele  jaio  

"Kanona  bihurtzeko  askoz  errazagoa  nuke  gizona  banintz"  Idazlea,  prentsa  arduraduna...  Seme-­‐alabek  uzten  diotenean  egiten  du  lo.    Sustrai  Colina  2343.  alea    2012-­‐11-­‐04    Zer  moduz  idazle  zinematografikoen  olinpoan?  Auzokoak  ez  du  jakin  idazlea  naizenik  pelikula  egingo  dutela  irakurri  duen  arte.  Argi  dago  glamour  eta  oihartzun  kontuan  literaturan  gabiltzanok  ez  daukagula  zinearen  aurrean  zereginik.  Orain,  Urrezko  Euskadi  Saria  edo  Espainiako  Sari  Nazionalarekin  egingo  duzu  amets...  Edo  ez...  Auskalo.  Hainbeste  saltsarekin  ez  daukat  argi.  Kontuz  ibili  behar  da  sariekin,  ametsa  amesgaizto  bihurtu  daiteke  eta.  Esan  zuen  Sarrionandiak:  norbaitek  baliogabetu  nahi  bazaitu  elefante  zuria  oparitzen  dizula.  Izan  ere,  puntako  idazlea  izateko  aski  da  liburu  onak  idaztea,  ezta?      Puntako  idazlea  izatea  asko  saltzea  eta  komunikabideetan  agertzea  baldin  bada,  hor  merkatuak  eta  marketinak  eragin  handia  dute.  Eta  prestigioa  lortzea  baldin  bada,  kanona  nork  ezartzen  duen  baldintzatzen  du.  Guzti  hori  alde  batera  utzita,  idazle  ona  izateko,  liburu  onak  idatzi  behar  dira.  Tira,  euskaraz  idazten  duen  emakume  gasteiztarra  izanik,  askotan  esango  zizuten  kanona  bihurtzeko  txartel  guztiak  dauzkazula.        Kanona?  Barka,  kanona  bihurtzeko  askoz  errazago  nuke  lehenik  eta  behin  gizona  banintz.  Ez  zenuen  kanon  hitza  kuota  hitzarekin  nahastuko,  ezta?  Kuotak  kuota,  orijinaltasunaren  saria  merezi  duzu.  Liburu  berria  noizko  eta  Durangorako!          Bai,  ezta?  Liburuetako  gaietan  ere  ez  omen  naiz  oso  orijinala,  baina  norbaitek  esan  zuen  bezala,  idazleak  beti  gaude  liburu  bera  idazten,  behin  eta  berriz.  Bota  titular  batzuk  zure  liburua  irakurri  gabe  orriak  bete  beharko  dituzten  kazetari  gaixoentzat.  Liburuaren  izenburua:  Ez  naiz  ni.  Ipuin  liburua  da.  Aurrekoak  baino  luzeagoak  atera  zaizkit,  eta  umore  eta  sexu  gehiago  dago.  Azken  hori  gehiago  saltzeko  esan  dut,  noski.  Nahiko  erraztu  diet  lana,  ez?  Ez  da  literaturaz  hitz  egitea  komeni?  Literaturaz  baino  gehiago  literatur  sisteman  dauden  beste  hainbat  osagairi  buruz  hitz  egiten  da.  Eta  uste  dut  azkenean  horrek  eragina  izaten  duela  literatura  egiteko  moduan  ere.  

Page 17: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  17  

Eskerrak  komunikazio  arduradunak  zaudeten  kazetarion  lana  kontrolatzeko.  Barka,  “errazteko”  esan  nahi  nuen.  Kazetari  asko  eroso  bizi  da  komunikazio  arduradunen  kontrolpean.  Gaurko  kazetaritza  erredakziotik  irten  gabe  egiten  da,  eta  kazetari  gehienek  komunikazio  bulegoen  dependentzia  handiegia  dute.  Liburuak  irakurri  gabe  idazleak  elkarrizketatzen  dituen  kazetaria  larri  ibiliko  litzateke  prentsa  laburpenik  gabe.      Karmele  Jaio  /  Idazlea  "Zoriontasuna  azkenean  uneak  dira,  ez  gauza  absolutua"  Mikel  ASURMENDI  Komunikazioa  du  lanbide,  bizibide,  baita  bizipoza  ere.  Lekeitio  eta  Gasteiz,  haurtzaroa  eta  nerabezaroa;  aita  eta  ama...  agertu  zaizkigu  elkarren  artean  jositako  berbetan.  Kresalaren  usaina  nahiz  hiriko  aire  epela  jaso  ditugu  gure  solaskidearen  ahotik.  Amaren  —eta  aitaren—  eskutik  jasotako  berbaroa  eztia  da  bere  jarduna,  airean  kulunkatzen  den  musika  leuna.  1970ean  jaioa  zara.  40  urteko  existentzia  daramazu  soinean.  Zer  “balantze”  egiten  duzu  bizitzaz?  Zaila  egiten  zait  “balantze”  bat  egitea,  baina  esango  nuke  positiboa  dela.  Orain  arte  zorte  handia  izan  dudala  uste  dut.  Familia  zoragarria  daukat,  idaztea  gustatzen  zait  eta  idatzi  eta  argitaratzeko  aukera  daukat,  lagun  onak  ditut,  eta  noski,  badaude  egin  edo  lortu  ezin  izan  ditudan  gauzak,  galdutako  aukerak  eta  abar...  Baina  orokorrean  urte  hauetan  une  zoriontsu  asko  bizi  izan  ditut,  ezin  naiz  kexatu.  Zoriontasuna  azkenean  uneak  baitira,  ez  gauza  absolutu  bat.  Gasteizen  jaioa  eta  bertan  bizi  izanak  zer  eman  dio  zure  nortasunari?  Eman  dit,  nik  uste,  gauzak  ikuspuntu  ezberdinetatik  ikusteko  erraztasuna.  Txikitatik  bi  leku  oso  diferente  ezagutu  ditut  sakonean,  Lekeitio  eta  Gasteiz,  eta  txikitatik  izan  naiz  kontziente  gauzak  leku  ezberdinetan  diferente  izan  daitezkeela.  Horrek  halako  perspektiba  eman  dit.  Halako  malgutasuna  iritziak  eraikitzerako  orduan.    Gasteiz  hizpide  betiere,  zein  aldaketa  dago  1970-­‐1980  hamarkadatik  2000  urtez  gerokoaren  artean?  Karmele  nerabearen  eta  berrogei  urtearen  bueltan  bizi  denaren  artean?  Aldaketa  izugarria  izan  da.  Euskarari  dagokionez,  adibidez,  nik  gogoratzen  dut  amak  norbait  kalean  inoiz  euskaraz  hitz  egiten  entzunez  gero,  gerturatu  eta  galdetzen  ziola:  euskalduna  al  zara?  Kanadan  euskaldun  bat  aurkitu  izan  balu  bezala.  Gure  etxebizitzan,  adibidez,  gu  “Los  vascos”  ginen.  Euskara  guztiz  arrotza  zen  orduan  Gasteizen  eta  gaur  egun,  gero  eta  euskara  gehiago  entzuten  da  kalean.  Zerk  eta  zeinek  eragin  du  zure  nortasunean  gehien?  Gasteizko  giroak,  koadrilak,  familiak...  bestelakoek?  Guztiek  izan  dute  eragina  niregan.  Argi  dago  familian  jaso  duzun  hezkuntzak  eta  bizi-­‐ereduak  eraikitzen  duela  zure  nortasunaren  bizkar  hezurra,  baina  gero  nire  betiko  lagunekin  izandako  harremanak  ere  izan  du  eragin  handia.  Nik  uste  dut  bizitzan  gertatzen  zaizun  guztiak  duela  eragina  zure  izateko  moduan,  nahiz  eta  batzuetan  kontziente  ez  izan.  Gurasoak,  adibidez,  zer  —izan—  dira  zuretzat?  Nik  hogei  urte  besterik  ez  nituen  nire  aita  hil  zenean,  baina  haren  itzala  handia  izan  da.  Oraindik  gogoratzen  ditut  askotan  nire  aitak  egindako  gomendioak,  eta  bizitzaz  egiten  zituen  hausnarketak.  Pozik  bizitzearen  garrantzia  azpimarratzen  zuen  beti.  Adibidez,  beti  esaten  zigun  ikasketak  oso  inportanteak  zirela,  baina  baita  ere  lagunekin  ondo  pasatzea,  irtetea,  baita  parranda  egitea  ere.  Eta  gero,  bada  zer  esan  nire  amaz...  Nire  amak  nigan  izan  duen  eta  duen  eragina  oso-­‐oso  handia  da,  nik  neuk  uste  baino  handiagoa.  Urteekin,  gainera,  gero  eta  antz  handiagoa  dugula  konturatzen  ari  naiz.  Ikasketak,  lanbidea...  Kazetari  lanetan  aritu  zinen.  Zer  eman  zizun  lanbide  horrek?  Beste  gauza  askoren  artean,  azkar  idazten  irakatsi  ninduen,  eta  harira  joateko  joera  eman  dit  zerbait  idazten  dudanean.  Laburtzeko  eta  sintetizatzeko  gaitasuna  ere  bai.  Kazetaritzan  dudan  eskarmentuaren  eraginez,  hitzaldi  bat  entzun  edo  artikulu  bat  irakurri  eta  ia  konturatu  gabe  titularrak  ateratzen  ditut.  Mezuaren  muina  bereizten  ikasi  dut  kazetaritzarekin.  Soberazko  hitzak  baztertzen.  

Page 18: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  18  

Gerora,  hainbat  bulegotan,  komunikazioaren  arduraduna  lanetan  ari  —izan—  zara.  Zer  da  komunikazioa  zuretzat?  Gure  gizarteak  gainditu  behar  duen  ikasgai  bat,  arlo  guztietan.  Tresnak  mila  ditugu  komunikatzeko,  baina  komunikazio  falta  izan  daiteke,  nik  uste,  gure  gizarteak  duen  arazo  handienetako  bat.  Komunikazio  ezak  arazoak  sortzen  ditu  arlo  guztietan:  politika  mailan,  enpresa  batean,  etxean,  familian,  bikote  harremanean,  lagun  arteko  harremanean...  Komunikazioa  egonez  gero,  arazoak  errazago  konpondu  daitezke.  Pertsonen  arteko  inkomunikazioa  inoiz  baino  handiago  dela  esan  ohi  dugu.  Bat  al  zatoz,  beraz?  Guztiz.  Gure  harremanak  azalean  geratzen  dira  gehienetan.  Denok  ditugu  buruan  hainbat  kezka,  konpondu  beharreko  arazo  eta  abar,  baina  elkarrekin  gaudenean  azaleko  gauzez  aritzen  gara,  ez  gara  sakonera  sartzen  ausartzen.  Benetan  garrantzizkoak  direnak  barruan  gordetzen  ditugu.  Zer  ikasi  duzu  komunikazioaren  esparruan?  Zein  dira  komunikazioaren  gakoak?  Komunikazio  on  batek  hartzailea  oso  kontutan  hartu  behar  du.  Mezu  eraginkor  bat  sortu  nahi  izanez  gero,  hartzaile  motari  egokitu  behar  zaio.  Marketin  eta  publizitate  enpresek  ondo  dakite  hori  eta  horregatik  dute  hain  kontutan  “target”  delakoa  zerbait  komunikatu  nahi  dutenean.  Bestetik,  ahozko  komunikazioari  dagokionez,  oso  garrantzitsua  da  errepikapena.  Entzuleak  ez  du  irakurleak  bezain  ondo  jasotzen  mezua,  gauza  asko  galtzen  zaizkio  bidean.  Hau  dela  eta,  hizlari  onek  mezua  behin  eta  berriz  errepikatzen  dute.  Zer  esango  duten  aurreratzen  dute  lehenengo,  gero  esan  behar  zuten  hori  esaten  dute,  eta  azkenik  esan  dutena  gogoratzen  bukatzen  dute  hitzaldia.  Eta  beste  gako  ezinbesteko  bat  edukia  da.  Ez  dago  komunikatzerik  edukirik  ez  badago.  Benetako  komunikazioak  edukia  behar  du.  Bisuteriazko  hitzek,  apaingarri  lana  baino  egiten  ez  duten  horiek,  ez  dute  benetan  komunikatzeko  balio.  Zerbait  esan  beharra  dago.  Informazioa  izatea  da  gaur  egun  lehengaia.  Bat  al  zatoz?  Informazioa  duenak  boterea  du.  Informazioa  izatea  eta  hori  behar  bezala  kudeatzea  klabea  da  gaur  eguneko  gizartean.  Emakumea  eta  idazlea    Nola  ikusten  duzu  euskal  emakume  idazlea?  Gero  eta  emakume  idazle  gehiago  ditugu  gure  artean,  baina  ez  dezagun  ahaztu  oraindik  ere  gutxiengoa  direla.  Gizarteko  beste  arlo  batzuetan  gertatzen  ari  dena  gertatzen  ari  da  baita  ere  literaturan,  emakumeen  presentzia  areagotuz  doala.  Baina  arlo  honetan  eta  une  honetan,  gure  erronka  nagusienetako  bat,  nik  uste  dut  dela  erakustea  “emakumeen  gaiak”  deitzen  diren  horiek  gai  unibertsalak  direla.  Ez  dira  “gizonen  gaiak”  existitzen  gai  unibertsaltzat  hartzen  ditugulako.  Aldiz,  ematen  du  gai  batzuk  emakumeentzako  direla  bakarrik.  Eta  nik  emakume  baten  bizi  esperientziari  buruz  idazten  dudanean  giza  esperientziaz  ari  naiz,  orokorrean,  emakume  baten  ikuspegitik  ikusita,  hori  bai.  Unibertsalak  bezala  onartuak  ez  diren  arte,  emakumeen  unibertsoa  erakusten  duten  lan  horiek  ez  dira  behar  bezala  baloratuko  sekula  ere.  Idazle  eta  emakume  binomioa  galdera  batean  planteatzea  egokia  al  da?  Galderaren  edukiaren  arabera  izango  da  egokia  ala  ez.  Binomio  hori  agertzen  duten  galdera  asko  gure  gizartean  nagusi  den  ikuspegi  maskulinotik  egindakoak  dira.  Ez  dakit  konparazioa  egokia  den,  baina  nik  uste  dut  euskararekin  gertatzen  den  antzekoa  dela.  Egokia  al  da  euskal  idazle  bati  galdetzea  zergatik  idazten  duen  euskaraz,  adibidez?  Nik  uste  galdera  hori  gure  gizartean  nagusi  den  gazteleraren  ikuspegitik  dagoela  eginda.  Inork  ez  dio  galdetzen  La  Oreja  de  Van  Gogh  taldeari  zergatik  abesten  duen  gaztelaniaz.  Bada  antzekoa  gertatzen  da  beste  kontu  honekin  ere.  Inork  ez  dio  galdetzen  gizon  idazle  bati  zergatik  diren  bere  nobeletako  protagonista  gehienak  gizonak,  adibidez,  eta  guri  egunero  galdetzen  digute.  Merezi  duen  lekua  al  du  emakumeak  literaturan?  Ez.  Datuak  errepasatzea  nahikoa  da  horretaz  konturatzeko.  Nobel  Literatura  saria  jaso  duten  ehundik  gora  pertsonen  artean,  uste  dut  hamabi  bakarrik  izan  direla  orain  arte  emakumeak,  eta  hauetako  asko  azkeneko  urteetan  sarituak  izan  dira.  Berdin  beste  hainbat  sarietan.  Begiratu  Euskadi  Sarietako  zerrenda,  adibidez.  Prestigioa  nori  eman  erabakitzen  den  guneetan  ere  emakumeak  gutxiengoa  dira.  Hemen  ere  bizitzaren  beste  arlo  askotan  gertatzen  dena  errepikatzen  da.  Karmele  Jaio  idazlea  

Page 19: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  19  

2004an  argitaratu  zenuen  lehen  liburua,  Hamabost  zauri  ipuin  bilduma.  Nolako  idazle  zinen  orduan,  eta  nolakoa  zara  gaur  egun?  Zer  balantze  egiten  duzu  egin  duzun  bideaz?  Urteekin,  idazten  eskarmentu  handiagoa  izateaz  gain,  gero  eta  gauza  gehiago  irakurtzen  dituzu  eta  ikasten  zoaz.  Idaztearen  esperientzia  berak  asko  irakasten  dizu,  eta,  noski,  2004tik  hona  nire  idazteko  modua  aldatu  da,  edo,  hobe  esanda,  eboluzio  bat  izan  du.  Aspaldi  idatzitako  ipuin  horiek  gaztelerara  itzultzen  ibili  naiz  azken  boladan  eta  hor  konturatu  naiz  horretaz.  Kasu  askotan  pentsatu  dut:  gaur  egun  hau  beste  modu  batera  idatziko  nuke.  Ipuina  eta  nobela  tartekatu  dituzu.  Zein  duzu  erosoago?  Zergatik?  Zein  atseginagoa,  eskerdunagoa?  Nik  beti  esaten  dut  nire  burua  ikusten  dudala  gehiago  ipuingile  nobelagile  baino.  Ni  ipuinak  irakurtzen  maitemindu  nintzen  literaturaz  eta  urte  askotan  ipuinak  bakarrik  idatzi  izan  ditut.  Gero  Amaren  eskuak  nobela  idatzi  nuen  eta  hor  ikusi  nuen  zein  ezberdinak  diren  bi  generoak.  Nire  burutik  pasatzen  diren  ideiek  gehienetan  ipuin  forma  hartzen  dute,  nire  joera  hori  da.  Eta  ipuinetatik  gehien  gustatzen  zaidana  da  iradokitzeko  duten  indarra.  Ipuinak  ez  du  dena  esaten.  Ipuinak  hainbat  gauza  uzten  ditu  gerizpean  eta  idazleak  lortu  behar  du  izeberg-­‐aren  punta  erakustearekin  bakarrik,  irakurleak  behean  dagoen  izotz  zati  handi  hori  ikustea.  Hor  joko  bat  dago.  Zentzu  honetan,  lehen  nobela  idatzi  nuenean  nire  burua  sentitu  nuen  gehiegi  kontatzera  behartuta,  gauza  gehiegi  esplikatzera.  Eta  bestetik,  nobelak  behartzen  zaitu  perspektiba  ondo  gordetzeko  ahalegina  egiten.  Oso  lan  diferenteak  dira.  Lan  egiteko  modua  oso  diferentea  da  nobela  idatzi  ala  ipuinak  idatzi.  Ez  dut  uste  bata  bestea  baino  zailagoa  denik,  diferenteak  dira.  Amaren  eskuak  nobela  gaztelaniara  eta  alemanerara  itzuli  izan  dira  Las  manos  de  mi  madre  eta  Mutters  hände  tituluekin.  Kontatu  iezaguzu  esperientzia.  Nobela  zinera  eramateko  egitasmoa  martxan  da.  Zer  moduz  doa  egitasmoa?  Nik  beti  esaten  dut  Amaren  eskuak  nobelak  hainbat  poz  eman  dizkidala.  Nik  idatzi  nuenean  espero  ez  nituenak.  Oso  harrera  ona  izan  du  euskal  irakurleen  artean,  gaztelaniara  itzuli  nuen  eta  harrera  ona  izaten  ari  da  hizkuntza  honetan  ere,  alemanez  argitaratu  da  baita  ere,  eta  gainera  nobelan  oinarritutako  pelikula  bat  egiteko  egitasmoa  martxan  dago.  Gazteleraz  argitaratzea  esperientzia  polita  izan  da,  eta  alemanezko  itzulpenak,  besteak  beste,  Alemanian  obra  aurkezteko  aukera  eman  dit,  Frankfurt  eta  Berlinen.  Konturatzen  zara  halakoetan  literaturak  ez  duela  mugarik.  Zuk  zure  bakardadean  idatzi  duzun  testu  batek  Berlineko  pertsona  baten  mesanotxera  arteko  bidaia  egin  dezakeela.  Leku  intimo  batetik  beste  leku  intimo  batera.  Eta  pelikularena  esperientzia  berria  da  niretzat.  Konturatzen  zara  zineak  bere  legeak  dituela  eta  gauza  bera  kontatzeko  guztiz  aldatu  behar  dela  kontatzeko  modua,  asko  aldatu  behar  da  lan  orijinala.  Gidoia  idazketa  prozesuan  dago  orain  eta  asmoa  da  2011.  urtean  grabatzea  pelikula.  Idazle  saritua  zara.  Zer  da  saria  zuretzat?  Sariak  ez  dira  denak  berdinak,  baina  egia  da  sari  gehienek  funtsean  marketin  funtzioa  betetzen  dutela.  Sari  batek  liburu  baten  bizitza  luzatu  egiten  du  eta  kontuan  izanik  liburuen  bizitza  gero  eta  laburragoa  dela  (gero  eta  azkarrago  bihurtzen  da  nobedade  bat  liburu  zaharra)  ba  honen  bizitza  luzatzeko  tresna  bezala  ulertu  behar  da.  Baina,  esan  bezala,  sari  denak  ez  dira  berdinak.  Zentzu  honetan,  nik  uste  oso  eraginkorra  dela  bekaren  formula,  adibidez.  Igartza  beka  hor  dago,  edota  Elkarlanean  Fundazioak  ematen  dituenak.  Honek  aukera  ematen  dio  idazle  hasiberriari  bere  lana  gutxieneko  baldintza  batzuekin  idatzi  ahal  izateko.    Euskal  literatura,  oro  har  Nola  bizi  duzu  literaturaren  ingurua:  liburuen  promozioa,  aurkezpena,  hedabideetan  lekua,  kritikak,  Euskadi  Saria...  Espainiako  literatur  saria...  Behin  sari  garrantzitsu  bat  irabazi  zuen  idazle  bati  entzun  nion  “idazle”  bihurtu  denetik  ez  duela  idazteko  denborarik:  promozioa  zela,  elkarrizketak  zirela,  hitzaldiak...  Literaturaz  kanpoko  kontuek  askotan  denbora  asko  kentzen  diote  idazleari.  Elkarrizketak  eta  hitzaldiak  gure  lanaren  parte  era  badira  eta  horiek  arazo  gabe  egiten  ditut,  baina  egia  da  nahiko  urrunetik  ikusten  ditudala  bestelako  eztabaidak,  literaturaren  inguruan  sortzen  direnak  eta  askotan  literaturarekin  baino  beste  kontu  batzuekin  zerikusia  dutenak.  Gainera  kosta  egiten  zait  iritzi  kategorikoak  ematen  zenbait  gaiei  buruz,  izan  ere,  zalantza  baita  nagusi  nire  buruan.  

Page 20: Wikipedia(e)tik · ! 1! Karmele Jaio Wikipedia(e)tik ! Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, Araba, 1970eko martxoaren 19a - ) euskal idazle eta kazetaria.! Biografia! EHUn!Informazio!zientzietan!lizentziatu!eta!gero,!kazetarilana!betedu!hainbat!idatzizko

  20  

Zer  deritzozu  euskal  literaturaz  egiten  den  kritika?  Kritika  deitzerik  badago,  behintzat?  Hemen  ere  ez  daukat  iritzi  kategorikorik.  Baina  bai  sumatzen  dut  prentsan  argitaratzen  diren  kritiken  kasuan  kazetaritzan  jeneralean  gertatzen  den  gauza  bera  gertatzen  dela.  Nik  uste  dut  kritikarien  lan  baldintzak  hobetuko  balirateke  kritika  hobeagoa  izango  genukeela  medioetan,  profesionalagoa.  Ezin  da  kritika  sistema  profesional  bat  eraiki,  kritikariek  ia  modu  militante  batean  egin  behar  badute  lan.  Euren  lana  baloratzeko  modu  bat  lan  baldintza  duinak  eskaintzea  da.  Eta  hortik  abiatuta  agian  hasiko  ginateke  kritika  benetan  profesionalaz  hitz  egiten.    “Gure  etxebizitzan,  gu  “Los  vascos”  ginen.  Euskara  guztiz  arrotza  zen  orduan  Gasteizen  eta  gaur  egun,  gero  eta  euskara  gehiago  entzuten  da  kalean”.  “Komunikazio  ezak  arazoak  sortzen  ditu  arlo  guztietan:  politika  mailan,  enpresa  batean,  etxean,  familian,  bikote  harremanean,  lagun  arteko  harremanean...  Komunikazioa  egonez  gero,  arazoak  errazago  konpondu  daitezke”.  “Unibertsalak  bezala  onartuak  ez  diren  arte,  emakumeen  unibertsoa  erakusten  duten  lan  horiek  ez  dira  behar  bezala  baloratuko  sekula  ere”.  “Egokia  al  da  euskal  idazle  bati  galdetzea  zergatik  idazten  duen  euskaraz,  adibidez?  Nik  uste  galdera  hori  gure  gizartean  nagusi  den  gazteleraren  ikuspegitik  dagoela  eginda”.  “Nik  uste  dut  kritikarien  lan  baldintzak  hobetuko  balirateke  kritika  hobeagoa  izango  genukeela  medioetan,  profesionalagoa.  Ezin  da  kritika  sistema  profesional  bat  eraiki,  kritikariek  ia  modu  militante  batean  egin  behar  badute  lan”.