· Web viewGauza handiak egin eta ekintza gogoangarriak garatu dituzten lider edo buruzagiak beti...

17
Astelehena, apirilaren 9a PAZKO-OSAGAIAK: OPTIMISMOA EBANJELIOA: Joan 14, 27-28 «Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita». IRAKURGAIA Frogatua dago pertsona optimistek depresio-arazo gutxiago jasaten dutela. Antza denez, optimismoak arazo honek ezaugarri duen itxaropenik gabeko ikuspegitik babesten gaitu eta zailtasunen eragina arintzen digu. Gainera, gatazkei aurre egiteko eta sufrimendua hobeto pairatzeko gai garela pentsarazten digu. Halaber, optimismoak eskola- eta kirol-errendimendu hobea eta lanbide- egokitzapen hobea eragin ditzake. Optimista izateak zailtasunak gainditzen lagundu eta, aldi berean, anbizio handiko helmugak eta ametsak planteatzeko bidea ematen digu, eta horiek, jakina, berauek lortzeko motibazioa eta xedea ematen dizkigute. Optimismoak arazoa konpontzera bideratzen diren erantzunak aktibatzea eragiten du. Honek, esaterako, mina edo estutasuna eragiten digun elementua “ahazten” edo horretatik “ihes egiten” ahalegintzea -oker tipikoa- eragozten digu, ahaztea eta ihes egitea ez baitira gatazkari konponbidea bilatzeko moduak. Optimistak errazago mugitzen omen dira kezkatzen dituzten arazoak konpontzeko. Pentsamendu positiboak dituztenek trebeago sentitzen dute beren burua, kontrol handiagoa daukatela eta arrakasta lortzeko aukera gehiago dituztela uste dute. #Egunonak #DBH

Transcript of  · Web viewGauza handiak egin eta ekintza gogoangarriak garatu dituzten lider edo buruzagiak beti...

Astelehena, apirilaren 9a

PAZKO-OSAGAIAK: OPTIMISMOA

EBANJELIOA: Joan 14, 27-28

«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita».

IRAKURGAIA

Frogatua dago pertsona optimistek depresio-arazo gutxiago jasaten dutela. Antza denez, optimismoak arazo honek ezaugarri duen itxaropenik gabeko ikuspegitik babesten gaitu eta zailtasunen eragina arintzen digu. Gainera, gatazkei aurre egiteko eta sufrimendua hobeto pairatzeko gai garela pentsarazten digu.

Halaber, optimismoak eskola- eta kirol-errendimendu hobea eta lanbide-egokitzapen hobea eragin ditzake. Optimista izateak zailtasunak gainditzen lagundu eta, aldi berean, anbizio handiko helmugak eta ametsak planteatzeko bidea ematen digu, eta horiek, jakina, berauek lortzeko motibazioa eta xedea ematen dizkigute.

Optimismoak arazoa konpontzera bideratzen diren erantzunak aktibatzea eragiten du. Honek, esaterako, mina edo estutasuna eragiten digun elementua “ahazten” edo horretatik “ihes egiten” ahalegintzea -oker tipikoa- eragozten digu, ahaztea eta ihes egitea ez baitira gatazkari konponbidea bilatzeko moduak.

Optimistak errazago mugitzen omen dira kezkatzen dituzten arazoak konpontzeko. Pentsamendu positiboak dituztenek trebeago sentitzen dute beren burua, kontrol handiagoa daukatela eta arrakasta lortzeko aukera gehiago dituztela uste dute.

Pertsona optimistak gehiago egiten du hobetzeko eta gutxiago pentsatzen du bere ondoezean, ahalik eta irtenbiderik gehien eta onenak bilatzen ditu eta askoz gehiagotan saiatzen da.

“Optimismoa da lorpenera eramaten gaituen fedea; ezer ezin da lortu itxaropenik gabe” (Helen Keller)“Imajinatu ahal baduzu, egin dezakezu” (Walt Disney)

GOGOETARAKO

Jarrera optimistaren eta jarrera pesimistaren arteko alde nagusia gauzei begiratzeko ikuspuntuan datza.

#Egunonak #DBH

Eragozpenak eta zailtasunak bilatzen tematzeak apatia eta gogorik eza eragiten dizkigu. Optimismoak ahalegin hori konponbideak/irtenbideak, abantailak eta aukerak bilatzeko erabiltzen du. Desberdintasuna ez da handia, baina bai oso esanguratsua. Gure jarrera behin betikoz aldatzera bultzatzen gaitu.

BIDEOA: https://youtu.be/oqiBtGG0g_k

IRUDIA

Begiratu beti bizitzaren alderdi onari // Zure aurpegian irribarrea jartzearren edozer egiteko prest dagoen pertsona… hurrean edukitzea merezi du.

OTOITZA

Nire buruari hitz eman diot nire helburuak honakoak izango direla: Nire barne-bakea ezerk asalda ez dezan, sendoa izatea.Hitz egiten dudan pertsona orori osasuna, zoriona eta oparotasuna transmititzea.Nire lagun guztiei eurengan dohain baliotsua dagoela sentiaraztea.Gauzen alderdi positiboa ikustea eta nire optimismoa errealitate bilakatzea.Onena soilik pentsatzea, onena lortzearren lan egitea eta onena bakarrik itxarotea.Besteen arrakastagatik nireagatik bezain pozik egotea. Iraganeko okerrak ahaztea eta etorkizuneko lorpen handietarantz abiatzea.Nire burua beti pozik ikustea eta bidean aurkitzen dudan izaki bizidun orori irribarre egitea. Pertsona gisa hobetzen ahalegintzea eta, hala, inor kritikatzeko denborarik ez edukitzea.Kezkatzeko bikainegia, beldurtzeko sendoegia eta arazoak barneratzeko zoriontsuegia izatea. Neure buruaz iritzi ona edukitzea eta iritzi hori munduari aldarrikatzea, hitzez ez ezik, ekintza handiz ere. Mundu osoa nire alde dagoela pentsatzea, nigan dagoen onenarekin bat etorriz.

#Egunonak #DBH

Asteartea, apirilaren 10a

PAZKO-OSAGAIAK: POZA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Filipoarrei 4, 4-6

«Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte! Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna! Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez».

IRAKURGAIA

Poza/alaitasuna, balioa denez, gure barrutik sortzen da. Gure muinetik, gure arimatik. Eragiten dituen sentsazioak: ongizatea, bakea,... Adierazteko moduak: irribarrea, abestia, dantza,… Pozak eragiten duen aldaketa harrigarria izaten da; gure ingurukoak ere kutsa ditzake… Poza/alaitasuna lantzea zeregin ederra du gizaki orok.

Pertsona batzuei gauza txarrek oso modu negatiboan eragiten diete; pertsona horiek, egun orotan, ogro izatea aukeratzen dute, sufrimendua berenganatzen dute. Pozak, balio guztiek bezala, borondatea behar du. Alaia da alai izan nahi duena eta alai izateko asmoa daukana; inor ez da alaia izango, etengabe aurkakoa nahi badu, besteen arreta bere nahigabe, sufrimendu eta arazoez erakarri nahi badu. Inor ezin da behartu alai izatera.

Pozaren edo alaitasunaren balioaren oinarri handi eta sakona maitasuna da. Maitasunak gaztetu egiten gaitu eta berez da poz-iturri. Maitasuna da beti alai egoteko arrazoi nagusia. Maitatzen ez duenak ez du barrerik egiten. Horregatik, egoistak sufritu egiten du, eta oso gauza arraroa izaten da horrek poza edo alaitasuna adieraztea.

Gauza handiak egin eta ekintza gogoangarriak garatu dituzten lider edo buruzagiak beti izan dira pertsona alaiak, zoriontsuak. Zorionaren eta pozaren iturririk handienak (maitasunarekin loturik) besteen zoriontasunaren alde, batez ere irribarre egitea ere eragozten zaienen zorionaren alde, ahalegintzea edo lan egitea izan behar du.

GOGOETARAKO

Nola sentitzen duzu zure burua pozik edo alai zaudenean?Ohartu zara alaitasunak edo pozak biziago eta osasuntsuago sentiarazten zaituela?Pozak zure kezkak eta ardurak garaitzen ditu eta zure bihotzari hegoak jartzen dizkio; askotan, unerik larrienetan ere, gizakiak umorea erabiltzen du bizirik iraun ahal izateko.

#Egunonak #DBH

Poza zure barruan dago. Ez denborarik galdu kanpoan bilatzen; eta gogoratu gauzak edukitzean edo lortzean ez dagoela pozik, poza ematean, partekatzean, irribarre egitean, besarkatzean,… baitago.

BIDEOA: https://youtu.be/hQGifuP7N4o

IRUDIA

OTOITZA

Emadazu, Jauna, pozaren dohaina,argi eta garbi munduaren edertasuna,gizakiaren handitasuna,Jainkoaren ontasuna,…kantatzen dituena. Emadazu, Jauna, pozaren dohaina, urteak joan arren, beti gazte egiten nauena;bihotza argiz betetzen didana.Emadazu, Jauna, pozaren dohaina,lagunartea, bizitza eta maitasunairribarrez, besarkadaz eta musuz betetzen dituena. Emadazu, Jauna, pozaren dohaina,zurekin, beti nirekin den eta dena bat egiten eta inspiratzen duen Jainkoarekin, lotzen nauena. Emadazu, Jauna, pozaren dohaina,bihotza adoretzen eta, mina gorabehera, bedeinkapenez beteriko etorkizuna erakusten diguna. Amen.

Asteazkena, apirilaren 11

#Egunonak #DBH

PAZKO-OSAGAIAK: GEURE BURUAREKIKO KONFIANTZA

EBANJELIOA: Mateo 22, 35-40

«Eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz: “Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?” Jesusek erantzun: “Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz”. Hori da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak».

IRAKURGAIA: Geure buruagan fidatzearen garrantzia

Gizon bat bide-gurutze garrantzitsu batetik hurbil bizi zen.

Egunero, eguzkia irteten zenerako, bide-gurutzera joaten zen eta bere saltoki ibiltaria jartzen zuen. Ogitartekoak saltzen zituen, berak egurrezko labean eginiko ogiz prestatuak.

Gizonak ez zuen ondo entzuten eta ikusten. Horregatik, ez zuen irratirik ez telebistarik pizten, ez zuen egunkaririk irakurtzen,… eta denbora guztia ogitartekorik gozoenak prestatzen ematen zuen. Inguruetako ospetsuenak ziren. Jendeak oso pozik jaten zituen eta gure gizonak gero eta ogitarteko gehiago saltzen zuen.

Eta, negozioaz ondo arduratzen zenez, egun batean lur-zati bat alokatzea erabaki zuen. Bertan, propaganda-kartel koloretsu eta bizia jarri zuen, mundu guztiak ikusteko moduan. Baina saltzeko zuena beti bezala, ahots ozenez, aldarrikatzen zuen:

- Erosi, erosi ogitarteko bero bikainak!! Gozo-gozoak!!!!

Eta hala, iman batek erakarrita bezala, etengabe hurbiltzen zitzaion jendea ogitarteko gozoak erostera.

Negozioa gero eta hobeto zihoan. Gure dendariak leku hobean lur-zati handiagoa alokatzea erabaki zuen.

Eta gero eta ogitarteko gehiago saltzen zituen. Hainbeste, ezen semeari laguntza eskatzea erabaki baitzuen. Semea enpresaria zen eta hiriburuan egiten zuen lan.

#Egunonak #DBH

Aitaren deia jaso ondoren, esan zion:

- Baina, aita, ez duzu irratirik entzuten eta telebistarik ikusten ala? Ezin zara fidatu orain gauzak ondo doazkizulako! Krisi handia jasaten ari gara, krisi ikaragarria! Eta denak txarrera egingo du! Ziur!

Aitak pentsatu zuena:

- Semeak hiriburuan egiten du lan. Postu bikaina dauka, pertsona garrantzitsu eta aditu askorekin ditu harremanak eta lehen eskuko informazioa jasotzen du. Egia izango da esan didan hori!

Hortaz, krisiaren beldurrez, gure dendariak, bere kostuak aztertu ondoren, dirua aurreztea erabaki zuen. Irin eta osagai merkeenak erosten hasi zen, ogitarteko txikiagoak egiten zituen, propaganda egiteari utzi zion,… Jakina, berehala, salmentek behera egin zuten. Gero eta gutxiago saltzen zuen,… eta negozioak, azkenean, porrot egin zuen. Alokatutako lur-zatia jabeari itzuli zion eta lehen bere buruan zuen konfiantza erabat galdu zuen.

Nahigabeturik, semeari deitu zion berriz:

- Ai, semea, arrazoia zenuen, arrazoi handia. Orain konturatu naiz: hau bai krisi gogorra!

GOGOETARAKO

Ipuin honek geure buruan konfiantza izateak duen garrantzia azpimarratzen digu.

Sarritan besteen iritziek eragin handia, handiegia, izaten dute gugan… eta kasu handiagoa egiten diegu kanpoko eragileei (irratiari, telebistari, egunkariei,…) zer komeni zaigun ondoen dakien “barne-ahotsari” baino. Garrantzitsua da horri kasu egitea eta gure buruan konfiantza izatea, portu onera iristeko.

Behar beste eta nahi beste konfiantza duzu zure buruan?... Gutxik erantzun dezakete baietz. Denok sentitu dugu, noizbait, gure buruarekiko segurtasunik eza edo konfiantzarik eza eta, ondorioz, hesi bat jarri dugu garenaren eta izan nahi dugunaren artean.

BIDEOAK

https://youtu.be/Mv116tT7cE0 eta https://youtu.be/lG05UEyxVX4IRUDIA

#Egunonak #DBH

Konfiantzaren bidea

Onartu zure garaipenak/arrakastakEz konparatu zure burua inorekinPentsatu modu positiboanBaztertu erruaIrudikatu arrakastaAldatu zure jarreraEzabatu “ezin dut” esateaEskertu daukazuna

OTOITZA: Hementxe gaude

Hementxe gaude, Jesus Jauna: denok batera zure bila.Hementxe gaude, bihotza askatasun-hegoz jantzita.Hementxe gaude, Jauna, elkarren adiskide. Elkarrekin.Emaguzu elkarrekin aurrera egitearen indarra.Emaguzu bat egiten dugula jakitearen poza.Emaguzu ondoan den anaiaren poza.Emaguzu taldean bilatzen dutenen bakea. Zugana goaz, nekez zure mendian gora.Badakigu igotzea gogorra dela, baina taldeak eusten digu.Badakigu Zu gorenean zaudela, gure zain goian. Badakigu merezi duela igo eta Zu aurkitzea.

#Egunonak #DBH

Osteguna, apirilaren 12a

PAZKO-OSAGAIAK: GEURE BURUA HOBETZEKO NAHIA

EBANJELIOA: Joan 16, 33

«Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua».

IRAKURGAIA: Haitza bidean

Aspaldi dela, urrutiko erreinu batean, erregeak haitz handi bat jarri zuen erreinura sartzeko bide nagusiaren puntu batean, bidearen erdi-erdian. Gero, ezkutatu eta begira geratu zen, ea inork harri handia bidetik kentzen zuen.

Erreinuko merkataririk aberatsenak eta hainbat gortesau harriaren ondotik pasatu ziren, ezer egin gabe. Askok, harriaren aurrean jarrita, erregeari bota zioten errua, bideak garbi eta behar bezala mantentzen ez zituelako, baina inork ez zuen ezer ere egin harria bidetik kentzeko.

Gero nekazari bat pasatu zen handik, barazki-karga handia zeramala. Haitzera hurbildu zenean, karga lurrean utzi zuen eta haitza bide bazterrerantz mugitzen, harria enbarazutik kentzen, saiatu zen. Bultza hemendik, bultza hortik, mila ahalegin, neka-neka egin… eta lortu zuen, azkenean, haitza bazterrera eramatea. Barazkiak hartzeko makurtu zenean, poltsa bat ikusi zuen lurrean, haitza egon zen leku berean.

Poltsa urrezko txanponez beteta zegoen, eta erregearen notatxo bat zeukan barruan: urrea harria bidetik kentzen zuenarentzako saria zen.

Nekazariak egun horretan eragozpen bakoitzak izugarrizko aukera ekar dezakeela ikasi zuen, gainditzen den eragozpen oro geure burua hobetzeko aukera bikaina baita.

GOGOETARAKO

Ipuin honek bizitzan agertzen zaizkigun traba, eragozpen edo arazoei aurre egiteak duen garrantzia nabarmentzen digu.

#Egunonak #DBH

Arazoak saihesteak, “errudunak” bilatzeak edo, beste barik, kexaka ibiltzeak, ez du ezer konponduko, eta “haitza” hortxe egongo da, berez ez baitu zirkinik egingo. Arazo, eragozpen eta oztopoei aurre egiteak, ahalegintzeak, jarduteak, ekiteak,…, ostera, pertsona gisa garatzen eta heltzen lagunduko digute.

“Haitza mugitzeak”, seguru asko, ahalegina, sufrimendua, nekea, irmotasuna,… ekarriko ditu eta horrek guztiak indartsuago, sendoago eta jakintsuago egingo gaitu. Eragozpenak gainditzeak hobetzen, hazten, garatzen, aurrera egiten eta eboluzionatzen laguntzen digu.

Kexak eta arazoak saihesteak aurrera egitea galarazten digute.

Zuen bidean, bada mugitu beharreko haitzik?

BIDEOA: Tony Melendez –No digas: “No puedo”: https://www.youtube.com/watch?v=MShH0B5J-0I

IRUDIA

OTOITZA

Jainkoa, beharbada ez dut ulertzen nola gertatuko den,baina Zugan konfiantza handia dut.Ez dut atea ikusten, baina Zuk erakutsiko didazu bidea. Ziur nago une honetan zu bihotzak ukitzen, ateak irekitzen eta aukerak antolatzen ari zarela. Une honetan bizitza iluna eta tristea iruditu arren,fedea dut eta badakit laster argituko zaidala eguna. Amen.

#Egunonak #DBH

Ostirala, apirilaren 13a

PAZKO-OSAGAIAK: IRMOTASUNA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Filipoarrei 1, 27

«Hauxe besterik ez dizuet eskatzen: zuen jokabidea Kristoren berri onari dagokiona izan dadila. Ni zuek ikustera joan ala ez, gauza bera entzun nahi nuke zuetaz: gogo berean sendo zaudetela eta, elkarrekin bat eginik, berri onarekiko leialtasunaren alde borrokan ari zaretela».

IRAKURGAIA: Irmotasuna, helburuak lortzen dituen bertutea

Helburu edo helmuga orok ahalegina eta etengabeko lana eskatzen ditu. Hau da, irmotasuna eskatzen du. Irmotasunik gabe, ezin da emaitzarik lortu bizitzako ezein eremutan.

Zenbat ideiak, enpresak, negoziok, asmok, bizitzako proiektuk, intentzio zintzok,… egiten duten porrot, irmotasunik ez delako!

Irmotasuna helburu edo helmuga bati heltzea da, helmuga edo helburu hori lortzen tematzea eta lortzearren ahalegin guztiak egitea. Irmotasunak gure helburuak lortzen laguntzen digu eta arrakastarako bideak irekitzen dizkigu. Jakina, normala da bidean trabak eta oztopoak agertzea, baina irmotasunaren indarra handia da eta, beroni esker, nekea eta gogogabetasuna gainditzen ditugu eta borrokari etengabe ekiteko prest egoten gara. Bertute honek, gainera, lortu beharreko helburua argi identifikatzeko eta tinkotasunari eusteko ausardia eta segurtasuna ematen dizkigu.

Irmotasuna bizitzeak esan nahi du: erronkak gureganatu eta betetzea, ideiak gauzatzea, lehenengo estualdian atzera ez egitea, hasten dena bukatzea, gauzak gerorako ez uztea, zailtasunen aurrean adorerik ez galtzea, itxaroten jakitea, hasieratik bukaerara gauzak ondo egitea eta denbora guztian ahalik eta gehien ahalegintzea.

Irmotasuna beste bertute edo dohain batzuen plataforma da (borondatearena, pazientziarena, nekaezintasunarena, tinkotasunarena, sendotasunarena) eta oso beharrezkoa da dimentsio edo maila guztietan garatzeko. “Irmoa denak arrakasta lortzeko erraztasuna du, bertute honek dakarren eguneroko borrokara ohitzen delako eta zailtasunak garaitzeko eta bere burua ere garaitzeko prest dagoelako”. [Fabrizio Andrade LC – Gama, Virtudes y Valores. Moldatua]

GOGOETARAKO

#Egunonak #DBH

Irmotasuna bizitzeak esan nahi du:

Erronka konkretuak gureganatu eta betetzea. Lehenengo zailtasuna agertu bezain laster, amore ez ematea, atzera ez egitea. Erabakiak hartu eta denboran iraunaraztea. Hemen eta orain egin behar dena egitea. Ahalko nuke eta nahiko nuke esan beharrean, ahal dut eta lortuko dut esatea. Gaur egin ahal dudana biharko ez uztea. Hasten dena bukatu eta ondo egitea, erdizka edo bukatzeko utzi gabe. Zailtasunen aurrean ez adoregabetzea. Pazientzia izan eta itxaroten jakitea. Ideiak imajinatu eta burutzea. Itxuraz txiki eta garrantzirik gabeak diren gauzak ere egitea. Hasieratik azkenera ahalik eta gehien ahalegintzea. Geure burua hobetzea.

BIDEOAK: https://www.youtube.com/watch?v=6Ayqp7wzMfghttps://youtu.be/YLdTwfHSFJ0

IRUDIA

«Ur-tanta txiki batek esan zion azpian zuen haitz handiari: “Zu oso gogorra zara, baina nik denbora asko daukat”. Ez da transformaziorik, irmotasunaren energia barik»

#Egunonak #DBH

OTOITZA: Itxarongo dut

Itxarongo dut zuhaitza hazi arte eta itzal eman arte.Baina itxarotea nire orbelaz ongarrituko dut.Itxarongo dut iturburua sortu arte eta ura eman arte.Baina nire ubidea garbituko duteta oroitzapen lokaztuak kenduko dizkiot. Itxarongo dut eguna argitu arteeta argi egin arte.Baina nire gaua astinduko duteta makaltasunak eta izerkariak kenduko dizkiot.Itxarongo dut ez dakidana iritsi arteeta harritu arte,baina nire etxea kistatutako guztitik hustuko dut.

Eta zuhaitza ongarritzean,ubidea garbitzean,gaua astintzeaneta etxea hustean,lurra eta kexuairekiko dira itxaropenera.

Benjamín González (moldatua)

#Egunonak #DBH