WordPress.com · Web viewEta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Ebanjelioak zenbait aldiz...

7
ASTELEHEN Kaixo lagun! Aste batzuk joana zela iraila… aurrera doa urria. Kendu zaio ikasturteari/lanurteari berri-usaina, eta norbait, ziur, aspertuta ere izango du “errutinak” oraingo. Errutina “mozteko”, INDARBERRITU zaitez eta zure ondokoekin disfruta ezazu gertatzen zaizkizun gauzetaz, disfruta ondokoen gertutasunaz. Lagun On, gogoeta On, aste On…! DOMUND-en OSTEAN Egun on! Nola joan da DOMUND eguna? Izan gara gauza laguntzeko, edo beste barik pasatu eta axolagabean joan zaigu eguna? Gaur eskolan betikoaz bestelakoa egitea proposatzen dizuegu. Horregatik, telebistako iragarki bati erreparatuko diogu. Ikusiko zenuten. Mutiko batek ikasgelako neskatila bat du atsegin eta, honek jaramon egin diezaion, pertsona ona izatea eta hobetzen ahalegintzea erabakitzen du. Ez da beharrezkoa iragarkiaren xehetasunei begiratzea, baina bai geure burua hobetzeko besteak behar ditugula gogoratzea. Zu hazten eta heltzen zaren neurrian, besteak ere hazten eta heltzen dira. Gainera ez duzu gauza handirik egin behar, gauza txikiekin nahikoa baita. Baliteke zure ikasgelan zenbait ikaskidek matematika edo ingelesa zuk baino hobeto ulertzea. Horiek besteei laguntzeko gaitasuna dute, irakasgai horiek zail egiten zaizkienei laguntzeko gaitasuna dute. Hauxe da proposatzen dizuedana: elkarrentzat nolabaiteko tutore edo arduradun izatea, horrela denok irabazle izan zaitezten. Elkarri laguntzea da kontua. Jakina, garrantzitsuena ideiak argi edukitzea da. Lana egiteko edo eskolan sortu diren zalantzak argitzeko bilduko zarete, ez play-az

Transcript of WordPress.com · Web viewEta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Ebanjelioak zenbait aldiz...

Page 1: WordPress.com · Web viewEta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Ebanjelioak zenbait aldiz azaltzen digu Andre Mariaren laguntzeko jarrera; beti arduratzen zen lehenago eta

ASTEARTEA

ASTELEHENA

Kaixo lagun! Aste batzuk joana zela iraila… aurrera doa urria. Kendu zaio

ikasturteari/lanurteari berri-usaina, eta norbait, ziur, aspertuta ere izango du “errutinak” oraingo. Errutina “mozteko”, INDARBERRITU zaitez eta zure ondokoekin disfruta ezazu gertatzen zaizkizun gauzetaz, disfruta ondokoen gertutasunaz.

Lagun On, gogoeta On, aste On…!

DOMUND-en OSTEANEgun on! Nola joan da DOMUND eguna? Izan gara gauza laguntzeko, edo beste barik pasatu eta axolagabean joan zaigu eguna? Gaur eskolan betikoaz bestelakoa egitea proposatzen dizuegu. Horregatik, telebistako iragarki bati erreparatuko diogu. Ikusiko zenuten. Mutiko batek ikasgelako neskatila bat du atsegin eta, honek jaramon egin diezaion, pertsona ona izatea eta hobetzen ahalegintzea erabakitzen du.

Ez da beharrezkoa iragarkiaren xehetasunei begiratzea, baina bai geure burua hobetzeko besteak behar ditugula gogoratzea. Zu hazten eta heltzen zaren neurrian, besteak ere hazten eta heltzen dira. Gainera ez duzu gauza handirik egin behar, gauza txikiekin nahikoa baita.

Baliteke zure ikasgelan zenbait ikaskidek matematika edo ingelesa zuk baino hobeto ulertzea. Horiek besteei laguntzeko gaitasuna dute, irakasgai horiek zail egiten zaizkienei laguntzeko gaitasuna dute.

Hauxe da proposatzen dizuedana: elkarrentzat nolabaiteko tutore edo arduradun izatea, horrela denok irabazle izan zaitezten. Elkarri laguntzea da kontua.

Jakina, garrantzitsuena ideiak argi edukitzea da. Lana egiteko edo eskolan sortu diren zalantzak argitzeko bilduko zarete, ez play-az jokatzeko. Agian, lagun artean, eskolan denok batera gaudenean baino irakasteko eta ikasteko pista baliagarri gehiago ager daitezke.

Esperientzia positiboa izan daiteke, ezta? Egun on pasa!

Ebanjeliotik / Mt 18, 4

Jesusek esan zien ikasleei: Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena. Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=e3yBiYTWxKo (Bankia te estamos esperando)

ETXEGABEAK

Page 2: WordPress.com · Web viewEta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Ebanjelioak zenbait aldiz azaltzen digu Andre Mariaren laguntzeko jarrera; beti arduratzen zen lehenago eta

ASTEAZKENA

Egun on!

Gero eta ohituago gaude jendea eskean ikustera, kalean, elizaren ateetan, geltokietan,… Batzuetan kutxazain automatikoen espazioan edo kartoi artean etzanda aurkitzen dugu. Zenbat aldiz jakin nahi izan dugu pertsona horien historia zein den? Edo egoera horretara nola iritsi diren?

Badakigu egoera tristea dela eta, krisi ekonomikoaren ondorioz, gero eta zabalagoa dela. Errealitate hau maiz gertatzen da hiri handietan eta sektorerik ahulenetan.

Inor ez da nahi duelako kalean bizi; kalean bizitzea, normalean, bide baten azkena da. Gauzak eremu askotan gaizki joan direlako iristen da horretara. Familiak huts egiten du, lanik ez dago, aurrezkiak bukatu egiten dira eta oinarrizko gastuei ezin zaie aurre egin. Honek guztiak eragiten du gero eta jende behartsu gehiago egotea/ikustea.

Espainiako Caritasen arabera, 40.000 lagun inguru dira “etxegabe”. Eta milioi bat familiatik gora bizi dira egoera penagarrian gutxienezko zerbitzurik (argirik, urik, bentilaziorik,…) gabeko etxeetan.

Kalean bizi diren edo jantoki sozialez eta aterpetxeez baliatzen diren pertsonak %54,2 dira. Etxerik gabeko pertsonak gehitu egin dira azken hiru urteetan; erdiek lanik gabe gelditutakoan galdu dute etxea. Etxerik gabe urte askoan dauden pertsonak ere gero eta gehiago dira.

Honaino datuak. Eta orain zer? Zer egin daiteke? Beharbada, pentsatuko duzu ezer ezin duzula egin, baina jende askok ekarri dezake bere harri-koskorra. Horren adibide bat bideoan proposatzen dizuegu. Baina guztiok, gure adinaren arabera, egin dezakegu zerbait: pertsona hauei gure errespetua erakutsi, modu desberdinean ez begiratu,…

Ebanjeliotik / Eg 4, 32-35

“Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten… Izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion”.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=pWbqW6ANMVc (Voluntariado con personas sin hogar – Etxerik gabeko pertsonekin borondatezko lana - Canal Sur)

ZORIONTASUNAREN BILA

Egun on! Berriz atzokora bueltatuko gara. Ohartu zen inor bideoan agertzen ziren gizonak triste zeuden? Tira, ikusi genuen sufritzen ari zirela, baina hala ere ez zuten irribarrea galtzen… eta hortik sortu zaigu gaur galdera. Zoriontsuak gara gu? Zenbat aldiz egin diogu galdera hau gure buruari, edo zenbat aldiz egin digute b este batzuek? Gutxitan, seguru asko. Gure denbora ikasteak eta dibertitzeak hartzen dute; etxean, ikastetxean eta lagunekin ematen dugu. Zoriontasunaz arduratzeak nagusien kontua dirudi, baina guk lagun dezakegu nolabait zoriontasuna lortzen.

Page 3: WordPress.com · Web viewEta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Ebanjelioak zenbait aldiz azaltzen digu Andre Mariaren laguntzeko jarrera; beti arduratzen zen lehenago eta

OSTEGUNA

Badira pertsona eta une zoriontsuak, gu ere zoriontsu izatea eragiten dutenak. Poza eragiten digun gertaera puntual baten aurrean zoriontsu gaudela esaten dugu, eta zoriontsu gara egoera poz-eragilea denboran zehar iraunkorra denean. Bidaia bat prestatzeak, eskolan nota ona ateratzeak, kirol-txapelketa batean emaitza ona lortzeak… sentsazio hori eragiten digute, baina maite dugun norbaiti horrelakoren bat gertatzen zaionean eta horregatik pozten garenean, berdin sentitzen gara zoriontsu.

Benetako zoriontasuna barneko betetasuna, bakea eta lasaitasuna biltzen dituen sentsazioa da, bizitzaz gozatzea eragiten digun sentsazioa.

Baina orain beti egiten dugun galdera dator: Non da edo non aurkitzen dugu benetako zoriontasuna? Norberak jakin behar du non aurkitzen duen, baina gauza bat ziurra da: gure zoriontasuna gauza materialetan jartzen badugu, horiek eragiten duten poza galduz joan ahala, zoriontasuna ere galduz joango zaigu.

Egon zara inoiz pertsona pobre baten ondoan? Edo erreparatu diezu Afrikako ume eta gazteen argazkiei? Begiratzen badiezu, ohartuko zara horien aurpegietan ez dagoela tristura-zimurrik, irribarrea baizik. Horien aurpegiak nolabaiteko lasaitasuna erakusten dute.

Gauza bat argi eduki beharko zenukete: zoriontsu izateko erantzunak geuk dauzkagu, geuk bakarrik. Kemenak, borondateak eta jarrerak eraman behar gaituzte zoriontsu izatea aukeratzera, eta gure ondoan zoriontasunerako arrazoi asko dago: irribarre zabala, besarkada beroa, musu gozoa, atsegin dugun norbaitekin elkartzea, paseo zoragarria, eguzki-sarrera ederra, solidarioa izatea, … eta zenbat eta zenbat. Pentsatu.

Gaur eskatuko nizueke besteekin zoriontasun-detailetxo bat edukitzeko.

Ebanjeliotik / Jn 15, 10-11

“Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin”.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=RoMkPodXt04 (#corrernoessolocorrer - Operación Running Decathlon Chico)

NAZIO BATUAK

Egun on!

Nazio Batuak gogoratzeko eguna biharkoa denez, guk gaur gogoratuko dugu erakundea.

Seguru asko guztiok ezagutzen ditugu Shakira, Angelina Jolie, Fernando Alonso, Pau Gasol, Imanol Arias, Ronaldo,… Horiek guztiak eta beste asko, 300eraino, Nazio Batuen Borondate Oneko Enbaxadoreak dira. Eremu askotakoak dira (kirol-arlokoak, komunikazio-mundukoak, kultura-eremukoak,…) baina bat datoz gauza batean: solidarioak dira laguntzaren beharrean dagoenarekin.

Nazio Batuen Erakundeko enbaxadoreak urtebeterako hautatzen dira, “karguaren” iraupena luza daitekeen arren, eta ez dute beren lanaren truk dirurik jasotzen edo ezer kobratzen. Nazio Batuen

Page 4: WordPress.com · Web viewEta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Ebanjelioak zenbait aldiz azaltzen digu Andre Mariaren laguntzeko jarrera; beti arduratzen zen lehenago eta

OSTIRALA

balioak, Giza Eskubideekiko errespetua eta ahulenekiko solidaritatea zabaltzea da euren eginkizuna.

Honela, Nazio Batuen Erakundeak inork “ikusten” ez dituenak ageriko egin nahi ditu; hau da, erakundea munduak pobrezia handiko egoeran dauden herrialdeen errealitatearen berri izan dezan saiatzen da. Nazio Batuen Erakundeak egiten duen lanaren jakitun egon gaitezen, datu batzuk jartzen ditugu:

- Egunero 73 herrialdetako 90 milioi pertsonari banatzen dizkie elikagaiak

- Umeen %58ri txertoa jartzen die.

- Gerretatik, goseteetatik edo hondamendi naturaletatik ihes egin duten 36 milioi pertsona errefuxiaturi laguntzen die.

- Bakea mantentzen laguntzen du: 120.000 kaskourdin, 16 operaziotan, 4 kontinentetan.

- Nazioarteko 30 itunen bidez giza eskubideak zaintzen eta sustatzen ditu.

- Larrialdiko laguntzarako 12.000 milioi euro mobilizatzen ditu.

Esaldia:

Batzuetan sentitzen dugu guk egiten duguna itsasoan ur-tanta bat baino ez dela; baina itsasoa gutxiago izango litzateke ur-tanta baten faltan balego (Ama Teresa Kalkutakoa)

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=Y_Wf11A4amM (Ana Duato, Espainiako UNICEFen enbaxadorea)

MARIA, LAGUNTZEKO PREST

Egun on! Gaur, hilak 24, gure zeruko ama, Andre Maria Laguntzailea, gogoratuko dugu. Beti da gurekin. Ziur asko ondorengo istorioa maiz entzungo zenuten; nik orain mutiko txikiaren jarreran jartzeko eskatuko nizueke.

Arratsalde batean, mutiko bat amarengana joan zen, sukaldera, hau afaria prestatzen ari zela. Paperezko orri bat eman zion; zerbait zegoen idatzia. Amak, eskuak sikatu eta amantala erantzi ondoren, paperean idatzitakoa irakurri zuen.

- Lorategiko belarra ebakitzea… 15.00 €- Asteon nire logela garbitzea… 5.00 €

- Anaia txikia zaintzea… 5.00 €

- Okindegira joatea… 0,50 €

- Aste osoan zaborra ateratzea… 2.50 €

- Nota onak ekartzea… 50.00 €

Page 5: WordPress.com · Web viewEta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen. Ebanjelioak zenbait aldiz azaltzen digu Andre Mariaren laguntzeko jarrera; beti arduratzen zen lehenago eta

- Patioa garbitzea… 5.00 €GUZTIRA ZOR DENA… 83.00 €

Amak tinko begiratu zion mutikoari. Mutikoa zain. Amak gero arkatza hartu eta orriaren atzealdean zera idatzi zuen:

- 9 hilabetean nire sabelean eraman zaitudalako eta bizia eman dizudalako… EZER EZ- Hainbat gautan, zu zaintzearren eta zure alde errezatzearren, loa galdu dudalako… EZER EZ

- Gure familiako alaitasunagatik eta maitasunagatik… EZER EZ

- Gaixotu zarenean larritu eta kezkatzeagatik… EZER EZ

- Jatekoengatik, arropagatik eta heziketagatik… EZER EZ

- Zuri eskutik heldu eta laguntzeagatik… EZER EZ

Mutikoari, amak idatzitakoa irakurri zuenean, malkoz bete zitzaizkion begiak. Begietara begiratu eta zera esan zion amari: “Maite zaitut, amatxo”. Gero arkatza hartu eta letra handiz beste hau idatzi zuen: DENA ORDAINDUTA.

Horrelakoxeak gara gizakiok, egiten ditugun gauza guztien truk ordaina espero duten umeak bezalakoxeak. Zaila da ordainik onena MAITASUNA dela ulertzea. Eta gure zorionerako, DOAN da gainera.

Dena ez da diruz adierazten. Baliotsuena ez da saltzen, ezta erosten ere.

Ebanjeliotik / Jn 19, 26

Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: “Emakume, horra hor zure semea”. Gero, ikasleari esan zion: “Horra hor zure ama”. Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.

Ebanjelioak zenbait aldiz azaltzen digu Andre Mariaren laguntzeko jarrera; beti arduratzen zen lehenago eta gehiago besteez bere buruaz baino.

Gabriel aingeruak Isabel lehengusina haurdun zegoela esan bezain laster, Ama Birjina arin joan zen lehengusinari laguntzera.

Kanako ezteietan ere, Ama Birjina adi egon zen, ezkonberriei ezer falta ez zekien. Falta izan zenean, Semeari esan zion: “Ez dute ardorik”. Eta zerbitzariei: “Egin horrek esango dizuena”.

GOGOETARAKO:

Baduzue gogoan beti laguntzeko edo edozein mesede egiteko prest dagoen inor?

Gogoko duzue besteei laguntzea edo zeuenetik ematea/uztea?

Bideoa: “Cuánto vale la vida”. Jesus Cabello.

https://www.youtube.com/watch?v=2eZAuJyp9ns