· Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten...

14
Asteartea, maiatzaren 2a LANAREN EGUNA LANA, ESKUBIDEA BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 15, 58 «Beraz, senide maiteok, ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago jardunez, jakinik Jaunak ez duela zuen nekea saririk gabe utziko». IRAKURGAIA Langileen eskaria argia zen: Lanaldia 8 ordutik gorakoa ez izatea, “normala” 12-14 ordu lan egitea zenean. Protesta, 80.000 langilek hasi zutena, laster greba nazional mardul bihurtu zen eta Estatu Batuetako fabrika askori eragin zien. Langile haiek beren eskarian erakutsi zuten indarra oso garrantzitsua izan zen langile guztien historian. Maiatzaren 1ean, mundu guztian, Langilearen Nazioarteko Eguna “ospatzen” da, Chicagoko Martirien omenez. Sindikalista anarkistak ziren eta 1886an hil zituzten. Urte horretan, Noble Order of the Knights of Labor izeneko langile-elkarteak sektore enpresarialak amore ematea lortu zuen, herrialde osoko langileak greban baitzeuden. Presioa gogorra izan zen. Andrew Johnson Estatu Batuetako presidenteak Ingersoll legea ezarri zuen: 8 orduko lanaldia. Enplegatzaileek legea bete nahi ez zutenez, Chicago industria-hiriko langileek maiatzaren 1ean grebari hasiera eman zioten. 80.000 langilek manifestazio bat egin zuten. Gehienek esaten zuten langileen mugimendu hura “amorragarria eta lotsagabea” zela, “herria maite ez dutenen zorakeria”. Esaten zuten legea betetzea “lanik egin gabe soldata ordaintzea” zela. Harrezkero, gatazka Ipar Amerikako beste hiri batzuetara zabaldu zen. 40.000 langilek baino gehiagok utzi zioten lanari, aldi berean 5.000 greba egiteko. Gatazkaren handitasunak gobernua eta enpresariak #Egunonak #DBH

Transcript of  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten...

Page 1:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

Asteartea, maiatzaren 2a

LANAREN EGUNALANA, ESKUBIDEA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 15, 58

«Beraz, senide maiteok, ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago jardunez, jakinik Jaunak ez duela zuen nekea saririk gabe utziko».

IRAKURGAIA

Langileen eskaria argia zen: Lanaldia 8 ordutik gorakoa ez izatea, “normala” 12-14 ordu lan egitea zenean. Protesta, 80.000 langilek hasi zutena, laster greba nazional mardul bihurtu zen eta Estatu Batuetako fabrika askori eragin zien. Langile haiek beren eskarian erakutsi zuten indarra oso garrantzitsua izan zen langile guztien historian.

Maiatzaren 1ean, mundu guztian, Langilearen Nazioarteko Eguna “ospatzen” da, Chicagoko Martirien omenez. Sindikalista anarkistak ziren eta 1886an hil zituzten. Urte horretan, Noble Order of the Knights of Labor izeneko langile-elkarteak sektore enpresarialak amore ematea lortu zuen, herrialde osoko langileak greban baitzeuden. Presioa gogorra izan zen.

Andrew Johnson Estatu Batuetako presidenteak Ingersoll legea ezarri zuen: 8 orduko lanaldia. Enplegatzaileek legea bete nahi ez zutenez, Chicago industria-hiriko langileek maiatzaren 1ean grebari hasiera eman zioten. 80.000 langilek manifestazio bat egin zuten.

Gehienek esaten zuten langileen mugimendu hura “amorragarria eta lotsagabea” zela, “herria maite ez dutenen zorakeria”. Esaten zuten legea betetzea “lanik egin gabe soldata ordaintzea” zela.

Harrezkero, gatazka Ipar Amerikako beste hiri batzuetara zabaldu zen. 40.000 langilek baino gehiagok utzi zioten lanari, aldi berean 5.000 greba egiteko. Gatazkaren handitasunak gobernua eta enpresariak kezkatu eta larritu zituen, manifestazio eta grebak iraultza anarkistaren abiapuntu zirela uste izan baitzuten.

Hala ere, Chicagoko McCormick fabrikak ez zuen amore eman nahi izan eta maiatzaren 1ean poliziak tiro egin zuen fabrikaren ateetan akordio berria betetzea eskatzen zuten manifestatzaileen aurka. Ondorengo egunetan manifestatzaile gehiago hil ziren; hilaren 4an polizia-indarren aurka jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen Haymarket-eko atentatuan.

1886ko ekainaren 21ean 31 langileri, gatazkaren ustezko eragileei, epaiketa egin zieten. Denak kondenatu zituzten: biri betiko kartzela-zigorra ezarri zieten; bati 15 urtean bortxazko lanak egitea ezarri zioten; bost urkatuta hiltzera kondenatu zituzten. Kondenatuen erruduntasuna ez zen inoiz frogatu.

#Egunonak #DBH

Page 2:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

Gaur egun, herrialde askok orduko maiatzaren 1a langile-mugimendu modernoaren hasieratzat dute; urtero hala gogoratzen eta ospatzen da munduko herrialde askotan.

GOGOETARAKO

- Pentsatu unetxo batean lan egiteak zer ematen dien zure inguruko pertsonei. - Pentsatu zure benetako ametsetan (ez gizarteak ezartzen dizkizunetan). Pentsatu ametsok

lortzeko trebetasun edo gaitasunetan.- Pentsatu zer lan eduki nahiko zenukeen, zertan lan egin nahiko zenukeen.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=rhmRJF1-0r8

IRUDIA

OTOITZA

Jauna, egun berria hasi dugu,eta beti bezala zure eskuetan jartzen dut nire lana. Lagun iezadazu osorik eta ondo egiten.Eman iezazkidazu indarra eta optimismoa eta, batez ere, irmotasuna eta ahalegintzeko gogoa…Nire lorpenez gain, eskaintzen dizkizut nire desilusioak, nire alferreko esperantzak,nire hutsak, okerrak eta nekea. Zure laguntzaz, sinets dezadala, Jauna,ez dagoela alferreko laniketa bihar, pozez, jasoko ditudalagaurkoaren fruituak. Zure izenean ekingo diot gaur nire lanari. Amen.

#Egunonak #DBH

Page 3:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

Asteazkena, maiatzaren 3a

LANAK HOBE EGITEN GAITUBIBLIAKO IRAKURGAIA: Kolosarrei 3, 17

«Eta esan nahiz egin dezazuen guztia, egizue Jesus Jaunaren izenean, honen bidez Jainko Aitari eskerrak emanez»

IRAKURGAIA

Txolon sorginak eta Txutxin magoak, bien artean, munduko arkakuso-bildumarik onena zuten; arkakuso edo ardi haiek azkarrenak, saltarienak eta indartsuenak ziren, edozein sorginkeria egiteko bikainak. Normalean bakoitzak mila bat arkakuso eramaten zituen aldean, kristalezko zaku bitxietan ondo gordeta, denek ondo ikus zitzaten.

Egun batean, sorginak eta magoak baso batean elkarrekin topo egin zuten. Hizketan eta txantxetan, denbora igarri barik joan zitzaien eta, gautu zenean, biek hantxe kanpatzea erabaki zuten.

Lotan, Txutxin magoak doministiku egin zuen, indarrez eta magiaz egin ere,… eta milaka txinpartatxo atera zitzaizkion sudurretik. Halako bat sorginak eta magoak arkakusoak utzi zituzten hostoen artera erori zen eta orbelak sua hartu zuen. Azti biak lotan zeudenez eta sua gero eta zabalago zegoenez, arkakusoak urduritzen hasi ziren. Denak ziren bizkorrak eta kementsuak… eta ihes egiteko modua salto egitea zela erabaki zuten. Salto ikaragarriak egin zituzten, baina bakoitzak alde baterantz saltatzen zuenez, zakuak ez ziren mugitzen… Eta sua gero eta hurbilago zegoen.

Orduan, magoaren arkakusoetako bat, sorginaren arkakusoak euren zakuan kontrolik gabe saltoka ikustean, hala ez zirela salbatuko ohartu zen. Saltatzeari utzita, arkakuso batzuk bildu eta denek batera salto egiteko konbentzitu zituen. Norantz salto egin erabakitzeko orduan, ez ziren ados jarri. Arkakuso berak lehenengo aurrerantz eta gero atzerantz egitea proposatu zuen.

Hala, arkakuso-multzoa batera saltatzen hasi zen. Zakuko beste arkakusoek laster ulertu zuten denak batera saiatuz gero, errazago ihes egingo zutela. Hortaz, denak hasi ziren aurrerantz eta atzerantz, aurrerantz eta atzerantz. Orduan sorginaren zakuko arkakusoek, magoaren arkakusoak denak batera saltoka ikustean, gauza bera egin zuten… eta kristalezko zakuak zabuka hasi ziren. Hala, batek bestea jo zuen eta zaku biak mila zatitan apurtu ziren. Arkakusoak libre geratu ziren, nahi zuten lekura joan zitezkeen. Suak sorgina eta magoa esnatu zituenean, beranduegi zen. Sutea azkar eta erraz itzali zuten, baina arkakuso guztiek, ordurako, ihes eginak ziren.

Eta harrezkero inoiz ez zen ezer jakin arkakuso bizkor haiez, baina esaten da denak batera daudela eta denak batera, talde-lanean, basoko arriskuetatik onik ateratzen ahalegintzen direla.

GOGOETARAKO

#Egunonak #DBH

Page 4:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

Pentsatu edo idatzi lan egiteko garrantzitsu diren bost jarrera. Pentsatu edo idatzi lanaren bost balio.

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=aiW0DPi5fas

IRUDIA

“Denak mintzo dira askatasunaz, baina inor libre ikusi eta izutu egiten dira”

OTOITZA: Lanaren aldeko otoitza

Jauna, nire Jainkoa, eskerrak ematen dizkizut

nire lana egiteko indarra ematen didazulako,goizero nire lana ahalik eta ondoen egiteko prest jaikitzen naizelako.

Eskerrak, lanean ematen didazun jakituriagatik,ikasten dudan bitartean irakasten didazulako,

bizitzan lortu nahi dudanajakiteko ahalmena ematen didazulako.

Jauna, lagun iezadazunire lanean jarrera ona edukitzen,

nire ikaskideekin ondo konpontzen;eduki ditzagula gure arteko giroan alaitasuna eta umore ona,

erabakietan jakituria eta elkarri laguntzeko borondatea. Jauna, lagun iezadazu, gainera,

nire lanean zintzo jokatzen,

#Egunonak #DBH

Page 5:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

tentaldietan erori gabe. Mesedez, gorde nazazu gaitz guztietatik,

zain itzazu nire pentsamendua eta bihotzaeta emadazu zure bedeinkapena.

#Egunonak #DBH

Page 6:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

Osteguna, maiatzaren 4a

LANAK ESKLABO EGITEN GAITUENEAN (LANAREN ELEMENTU ILUNAK)

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 2 Joan 1, 8

«Ibil zaitezte kontuz, gure lanaren fruitua gal ez dezazuen, sari oparoa jaso dezazuen baizik»

IRAKURGAIA

Bazen behin bidaia batean galdu egin zen margolaria. Hain zegoen galdua gaixoa, ezen herensuge edo dragoi baten gordelekura iritsi baitzen! Honek, margolaria ikusi bezain laster, orro ikaragarria egin zuen. Ez zuen nahi inork molestatzerik!

- Inor ezin da hona sartu eta bizirik irten!

Margolariak barkatzeko eskatu zion eta galdu egin zela azaltzen saiatu zen. Berehala joango zela esan zion, ez zuela gehiago molestatuko, baina herensugeak zapaldu eta kiskaldu nahi zuen.

- Entzun, herensugea: ez nazazu hil, egunen batean, beharbada, lagungarri izan nakizuke eta. - Tontokeria handiagorik! Nola lagunduko didazu zuk, kakanarru ahul horrek? Badakizu ezer egiten

ala? Ja, ja, ja, ja!- Margolari handia naiz. Zure ezkatak kolorge ikusten ditut. Ezkatok margotzen uzten badidazu, bizitu

egingo zintuzket; orduan, beldur handiagoa eragingo zenuke… eta itxura modernoagoa edukiko…

Herensugea pentsakor geratu zen eta, azkenean, margolariari bizia barkatzea erabaki zuen. Horren ordez, beronen esklabo izango zen eta egunak berau pintatzen eta apaintzen emango zituen.

Margolariak esandakoa bete zuen eta itxura harrigarria eman zion herensugeari. Hainbeste gustatu zitzaion itxura berria dragoiari, ezen sarritan eskatzen baitzizkion aldaketak eta ukitu berriak gizonari. Gero eta hobeto tratatzen zuen, ia adiskide bat bezala. Baina, hala ere, margolariak libre uzteko eskatu arren, ez zuen askatzen. Leku guztietara eramaten zuen berarekin.

Halako bidaietako batean, mendi handi batera iritsi ziren dragoia eta gizona. Igotzen ari zirela, mendia mugitzen ari zela ohartu ziren. Halakorik! Eta orroka ere hasi zen… Herensuge ikaragarria ikararen ikaraz dar-dar zegoen…

Mendi hura, egiaz, titan handi bat zen. Erraldoia. Eta hain zegoen haserre herensugeak molestatu zuelako, ezen zapaldu eta txikitu nahi baitzuen.

#Egunonak #DBH

Page 7:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

Dragoiak, izututa, barkatzeko eskatu zion eta okerreko bidea hartu zuelako iritsi zela azaltzen saiatu zen. Berehala joango zela esan zion, ez zuela gehiago molestatuko, baina titanak zapaldu eta txikitu nahi zuen.

- Entzun, titan handia: ez nazazu hil, herensugea naiz eta, egunen batean, beharbada, lagungarri izan nakizuke.

- Tontokeria handiagorik! Nola lagunduko didazu zuk, kakanarru horrek? Badakizu ezer egiten ala? Ja, ja, ja, ja!

- Herensugea naiz, dragoia. Sua jaurtitzen dut ahotik. Zure jatekoa erre dezaket, zapore hobea emateko; zure ohea berotu, zu oheratu aurretik,…

Titanak, herensugeak lehen bezala, onartu zuen proposamena. Harrezkero, dragoia titanaren esklabo izan zen. Titanak pospoloa edo txiskeroa balitz bezala tratatzen zuen.

Gau batean, titana lotan zegoela, herensugeak triste eta lotsaz begiratu zion margolariari:

- Orain, neuri egin didatenean, zeuri egin nizunaz ohartu naiz… Barkatu! Nire indarrez eta tamainaz baliatu nintzen zu menderatzeko.

Eta margolariaren kateak ebaki zituen.

- Zoaz! Egin ihes! Alde hemendik! Titana lo dago eta, esnatzen bada ere, txikia zarenez, ez zaitu ihesean ikusiko.

Margolaria pozik zegoen, azkenik, libre baitzen! Baina herensugea egindako kalteaz damututa zegoela ohartu zenean, hurrean geratu zen, hura nola askatu pentsatzen.

Biharamun goizean, titanak, esnatu zenean, dragoia etzanda eta hilda ikusi zuen ondoan. Burua moztuta zeukan. Biziki haserretu zen, orro ikaragarriak egin zituen. Ziur zitalkeria hura bere lehengusuak egina zela, inoizko titanik ankerrena baitzen. Azkar atera zen haren bila, harrapatu eta txiki-txiki egiteko asmoz.

Titanak alde egin zuenean, margolariak herensugea esnatu zuen, lasai-lasai lotan baitzegoen. Esnatu zenean gure herensugeak burua moztua zeukan beste herensugea ikusi zuen; haitzak ziren, gure margolari bikainak dragoi hilaren itxuraz pintatuak eta jarriak. Eta bere buruari begiratu zionean, ia ezin zuela ikusi ohartu zen. Margolariak ezkatak eta gorputza pintatu zizkion eta lorez jantziriko belardiaren itxura eman zion. Hala, inguruarekin kamuflatuta, titanak ez zuen ikusi!

Margolaria eta herensugea azkar joan ziren handik. Herensugeak, esker onez, hitz eman zion margolariari aurrerantzean inoiz ez zituela bere indarra eta tamaina inor menderatzeko erabiliko, besteei laguntzeko baizik.

GOGOETARAKO

- Zure ustez, zerk egin gaitzake lanean zoriontsu?

#Egunonak #DBH

Page 8:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

- Zein faktorek eragin dezake lanean ongi/gaizki sentitzea?- Zure ustez, zein ofiziotan edo lanbidetan dira langileak zoriontsuen?

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=h5ilBPQNkm8

IRUDIA

OTOITZA: Gure Aita

Lanik ez dutenen alde, kondizio txarretan lan egiten dutenen alde edo esplotatu egiten dituztenen alde.

Ostirala, maiatzaren 5a

#Egunonak #DBH

Page 9:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

ZEIN LAN IZANGO DUZU?DIRUA ala BOKAZIOA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Apostoluen eginak 20, 24

«Baina biziak ez dit axola, neure ibilaldia eta Jesus Jaunak eman didan egitekoa ongi burutuz gero, hau da, berri onaren lekuko, Jainkoak digun onginahiaren lekuko, izatea».

IRAKURGAIA: Nola lagundu txikienei euren bokazioa aurkitzen (2017ko apirilaren 5a)

Umeek txiki-txikitatik erakusten dute beren bokazioaren seinalea; nahikoa da adi egotea, seinaleok identifikatu ahal izateko. Bokazioa bizimodua ateratzeko tresna da, baina, gauza ororen gainetik, jarduera atsegina. Horregatik, funtsezkoa da gazteok bokazioari jarraitzera eta atsegin dutena egitera bultzatzea. Honek atsegin edo gogoko dutenetik bizitzeko aukera emanez gain, zoriontsu egingo ditu. Bihar-etziko helduek, beren haurtzaroan, zenbait zeregin edo jarduerarekin nolabaiteko afinitatea sentitzen dute. Gurasoen eta irakasleen ardura da zurt egotea umeen joerak interpretatzeko eta, hala, umeok biderik onenetik gidatzeko.

Gazte askok karrera bat aukeratzeko orduan presio handia sentitzen dute, batez ere zer nahi duten argi ez daukatenean, gehien zer gustatzen zaien ez dakitenean. Horregatik, funtsezkoa da guraso eta irakasleek umeei berauen hezkuntza-prozesua egiten laguntzea, umeok zenbait gai, jarduera edo zereginetarako erakusten duten gustua edo zaletasuna bultzatuz, unea iristen den orduan bizitzan zer egin nahi duten argiago jakin dezaten. Seinale asko erakusten dituzte umeek beren bokazioaz. Adi egon behar da, batez ere, umeak berezko interesa, inoren eta ezeren eraginik gabekoa, erakusten duenean. Joera natural hau umearen bokazioaren adierazgarririk handienetako bat da.

Baina bokazioaz hitz egiteko, lehenengo zer den ulertu behar dugu. “Éxito vocacional, éxito personal” liburuan, Gerardo Gonzalez idazleak bokazioaren definizio egokira hurbiltzen gaitu. Gonzalezen arabera, bokazioa nortasunaren prozesua da, etengabeko gizarte-jardunbideak eragiten dituen motibazioetatik eta interesetatik eratzen dena eta modu kulturalean eta afektiboan, une batean, esperientziaren edo inguruaren informazioaren arabera, espezializazio produktibo bat garatzera bultzatzen gaituena.

Definizio honetan “prozesu” hitza nabarmendu behar da, bokazioa ez baita egun batetik bestera sortzen; etengabeko bidea da, trebetasun produktibo eta arlo batean espezializatu transforma daitezkeen interesak aurkitzen diren bidea.

Bokazioa lanbide batean jarduteko beharrezko izan ez arren, oso baliagarria da lana ondo eta arrakastaz egiteko, eta lanean ari denaren poza eragiten du, ez baitago bizitza gogoko dena egiten

#Egunonak #DBH

Page 10:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

ematea baino gauza hoberik. Arrakasta eta zoriona estu lotzen dira bokazioaz hitz egiten dugunean; horregatik arrazoi asko ditugu umeei euren karrera ideala aurkitzen laguntzeko.

Ondoren, gaztetxoei euren bokazioa aurkitzen laguntzeko aholku batzuk:

- Begiratu edo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak ikusteko eta ikasteko modua ezagutzeko erarik onena da.

- Jakingura eragin: Zaletasun bizi bat aurkitzeko, umeentzat funtsezkoa da ondoan norbait egotea jakingura pizten, esperientzia berriak bizitzera gonbidatzen, zirikatzen,… Horregatik ona da jarduera berriak egitea, gauza desberdinak probatzea, gauza askoren artean bilatzea eta atsegin dutena aurkitzea.

- Curriculumetik kanpoko jarduerak landu: Bizitzan zenbakiak eta letrak baino askoz gehiago dago. Bada helduek, dirudienez, ahaztua duten mundua, erakunde akademikoetatik kanpoko jardueretan dagoena. Kirola, musika, antzerkia,… jarduera onak dira umeengan beste trebetasun batzuk sustatzeko eta umeok izan ditzaketen talentuak agerian uzteko.

- Huts egiten ikasi; gaztea oker egiteko beldurrik ez duen heldua izan dadin, funtsezkoa da porrota ikasteko prozesuaren parte dela eta, oker/huts egiten den bakoitzean, burua altxatu, lezioa ikasi eta, egunean-egunean hobetzeko, aurrera jarraitu behar dela irakastea.

- Ametsak sustatu: ez du ardura gazteak astronauta edo nazioko presidente izan nahi duen; inoiz ez dira beronen nahiak mugatu behar ezinezkotzat hartuz. Zenbait gurasok eta irakaslek pragmatiko eta errealista izan nahi duten arren, umeen ametsak “mozteak” berauen kreatibitatea desagerraraz dezake.

GOGOETARAKO

- Zer zentzu du zure bizitzak? - Zeintzuk dira zure ametsak? Zerk eragozten dizu ametsok lortzea?- Jarriko zenituzke zure ametsak lanpostu hobearen edo lan hobeto ordainduaren aurretik?

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=i1tAHke-4LA

IRUDIA

#Egunonak #DBH

Page 11:  · Web viewedo umeek zer egiten duten arretaz ikusi: nola jolasten diren, zein jostailu duten gogokoen, lagun-taldean nola moldatzen diren, … Hori umeen indarguneak eta ahulguneak

“Zure dohainak eta munduaren beharrizanak gurutzatzen diren lekuan dago bokazioa”

OTOITZA

Jauna, eskatzen dizut argiazuk niretzat nahi duzun bidea ikusteko,nahi duzun bezala, nire eskuen lanaz,zu zerbitzatzeko.

Hel iezadazu eskutik eta gida nazazu.Izan zaitez nire bide eta argi.

Zuk, den-dena dakizunak,eraman nazazu bide zuzenetik.

Egizu nik zure borondatea zein den jakiteaeta, orduan, eman iezazkidazu indarra eta kemenaberau betetzeko. Amen.

#Egunonak #DBH