Vitoria gasteiz

6

Transcript of Vitoria gasteiz

Page 2: Vitoria gasteiz

Gasteiz Arabako hiriburua da, eta Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980. utetik. Euskal Herriko bigarren hiririk populatuena da, bai eta Arabako udalerririk zabalena ere.Gaztelaniaz Vitoria du izena, baina izen ofizialtzat Vitoria-Gasteiz erabiltzen da. Hiriak 238.247 biztanle dauzka 2010eko datuen arabera. Euskal Herriko bigarren udalerririk handiena da, 276,81 kilometro koadrorekin (handiena Baztan izanik).

Page 3: Vitoria gasteiz

Gasteiz dagoen tokian karistiarrak bizi ziren. Kristo aurreko I. mendean zehar erromatarrak iritsi ziren Gasteizera eta bertan bizi izan ziren denbora luzez.1181an Nafarroako Antso VI.ak "Nova Victoria" hiria fundatu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean. 1200ean Gaztelako Alfontso VIII.ak hiria konkistatu zuen.XIX. mendean Gasteizko garapen modernoa hasi zen.1980ko maiatzaren 23an Gasteiz Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburua bihurtu zen.2010eko urriaren 21ean, Gasteizek Europako Hiriburu Berde saria irabazi zuen.

Page 4: Vitoria gasteiz

Gasteizek klima subatlantikoa dauka. Prezipitazioak 700 eta 900 mm artekoak dira hirian, eta 1.200-1.300 mm arteraino iristen dira Gasteiz mendietan. Sasoi lehor laburra gertatzen da uztail inguruan.Tenperaturari dagokionez, urteko batez bestekoa 9 eta 11 °C artean dago. Urritik maiatzera gauez izozteak gertatzeko arriskua dago.Haran baten erdian kokaturik dagoenez, ohikoa izaten da oskarbi dagoen egunetan lainoa agertzea.

Page 5: Vitoria gasteiz

Gasteiz hogeita zortzi auzoz osaturik dago.

Gasteizko hiriaz gain beste herri txiki batzuk ere barnean hartzen ditu udalerriak.

Page 6: Vitoria gasteiz

Andre Maria Zuriaren Jaietako Zeledonen jaitsieraApirilaren 28a: San Prudentzio

Uztailaren 25a: Blusa eta nesken eguna (Done Jakue eguna) Abuztuaren 4tik 9ra: Andre Maria Zuriaren jaiak

Iraileko Ama Birjinaren egunaren ondoko lehen astelehena: Olarizuko erromeria