Villefrancheko espetxetik

4

Click here to load reader

description

Villefrancheko espetxean dauden euskal preso politikoen aldizkaria.

Transcript of Villefrancheko espetxetik

Page 1: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Abendua

1. orrialdea

Adi egoteko garaiaNola askatu preso dauden herrikideak? Nola

herriratu ihesean eta errefuxiaturik dauden herrikideak? Guztien buruan dauden galderak dira. Lehentasun politikoa bilakatu da euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien etxeratzea.Are gehiago, egoera politiko berri honetan larritasun handiko kontua bilakatu zaigu.

Tamalez, larrialdi egoeretan eta larritasunaren menean erabaki okerrak hartzeko arriskuak biderkatzen dira. Horrela, egoera larri horiek gainditzea helburu bakarra duten erabakiak hartzearen arriskuan erori gaitezke. Desbideratze horretan, larrialdi egoerak deskontestualizatu egiten dira, isolatu, eta errealitate deslotu gisa aurkeztu eta sasi-konpondu erabaki horiek epe luzean utzi dezaketen kalteak zeintzuk izan daitezkeen hausnartu gabe.

Euskal preso politikoak, errefuxiatu eta iheslariak gure herriaren ukazioaren ondorioei lotuta errepresioa pairatzen dugun kolektiboa gara. Beraz, ukaezina da gure askatasuna gure herriaren askatasunarekin bat egiten duen afera dela. Hauek dira erdibitu eta deslotu ezin diren egoerak. Zentzu honetan, egunero errepikatzen diguten “aterabide indibidualen” kantinela onartezina da.Aterabide pertsonalak jorratu ezkero edota kolektiboaren osotasuna aintzat hartzen ez duten proposamenak, gatazka distortsionatzea besterik ez lukete ekarriko, gure herriaren borroka eremu kriminalera eramanez eta gatazka politikoaren sustraiak ezabatuz.

Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien etxeratzearen borrokaren gibelean, gure irtenbide pertsonal-kolektiboa baino, LEHEN LERROKO BATAILA POLITIKOA dagoela barneratu behar dugu. Bataila hau gure askapen prozesuan inflexio puntu bat izango dela argi badago ere, ze zentzutan emango den zehazteke dago eta hori da gure esku dagoena.Hor dago koska, une hauetan, gure herriaren askatasunaren aldeko borrokaren parean kokatu behar dugula errepresaliatuen askatasun aldarria bata bestea gabe zentzugabe edo erabat desitxuratua gelditzen delako.

Herritarrena den herrira itzuli nahi dugu!

SarreraSarrera

… preso errumaniar ezin xelebreagoak oihukatzen digun aldarria...

Page 2: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Abendua

2. orrialdea

Villefrancheko azken gora-beherakAzken hilabeteak oso tenkatuak izaten ari dira inguru hauetan, alde batetik matoien jarrera itxi eta bortitzak aurrera egiten duen heinean, presook ere irmoki erantzuten dugu, momenturen batean beren boterea edo kontrola kinka larrian jartzeraino.Matoien sindikatu faxistak aurreko hiletan burutuko ekimenei erantzunez. Ustez preso batek matoi bat jo izanaz baliatu zen, inguru honetako egunkari eskuindarrean, “Le Progrès” (Iparraldean “Sud-Ouest”, Bizkaian “El Correo”, Nafarroan “Diario de Navarra” eta Gipuzkoan “El Diario Vasco”) orri osoko artikulu bat egiteko, bertan salatzen zuten ustez presoek matoiekiko dugun jarrera bortitza beste gezur andana batzuekin batera. Zuzendari berriari “zorroztasun gehiago” eskatzen zioten eta greba baterako deialdia luzatzen zuten. Era berean espetxe mailan beren mekanismo bortitzak areagotu zituzten, alde batetik miaketa kopurua handitu zuten, euskaldunak astero miatuak izan gara, batzuetan dutxara atereaz bertan biluztuak izateko gure ziegak miatuak ziren bitartean. Hala ere beste preso batzuekin maiztasun handiagoarekin egin dituzte, gure batimenduko gazte bateri 4 egunetan 4 aldiz egin dizkiote eta horietako bat gauean burutu dute (berez legez kanpokoa dena), A batimendu osoa miatua izan zen. Bestetik euskal presoekiko, sindikatuari lotuak diren matoi batzuk probokatuz aritu dira, alde batetik egunkariak ez pasa nahian (aitzakiarik gabeko argudioak baliatuz), “parloir” edo bisitetara berandu atereaz, telefonora azkenak atereaz eta kasu batzuetan telefonorik gabe utziaz, liburutegira joan gabe utziaz, eskolara ordu beteko atzerapenaz deituaz...Presoak beren erasoari erantzun diegu, modu amankomunean eta beraiek guri egindako presioa beraiei itzuliaz. Alde batetik greba egunean preso batzuk “Le Progrès” egunkarira deitu zuten, kartzela honetan gertatzen zen benetako irudi bat emanez. Bestalde, A batimenduak janari errefusa burutu zuten, B batimenduak berriz, hurrengo egunean eta horrela erantzun sendoa eman zen. Hurrengo egunean patiotik -promenadan- sartzean preso batzuk miatuak izan ziren, hortaz jendea leihotik oihuka gaueko janari errefusa egitea proposatu zuen eta berotasuna baliatuz, burrunbada bat egin zen. Egoera pil-pilean zegoela nabari zen.

Kartzelaren azken aldiko errepresioaren ondorioz, diziplina-komisioa den “pretoir”, hau da espetxeko zigor epaiketa modukoa egiteko 200 pertsonatik gora zeuden pasatzeke ; zigor-ziega edo “mitard”ak beteak dituztenez (momentu oro dauden bezala), jendeari konfinamendua ezartzen diete (kantinarik gabe -erosketak-, telebistarik gabe, irrati gabe eta egunean patio ordu bakarrera ateratzeko eskubide mugatuarekin), orain arte ez bezala konfinatuei pegatina edo kolanta modukoa ezartzen diete atean, beheko pisuetako ateak pegatinaz josiak daude.Zuzendariari hitzordua eskatu genion eta gure bozeramalearekin bildu zen kartzelako egoeraz hitz egin (puntuz-puntu dena aipatu zitzaion) eta jarrera baikorra erakutsi zigun arren, goiz da oraindik bere hitza baloratu ahal izateko. Denborak bere lekuan ezarriko du. Azkenik, Kontrolatzailearen bisita izan dugu (Contrôleur Général des Lieux de Privation des Libertés), aste osoa pasa du bertan honen taldeak, gurekin eta beste preso askorekin bildu dira, espetxeko itzulia ere egin dute. Badirudi udan eramandako borrokaren emaitza gisa ulertu daitekeela (udan taula aldarrikatzailearen inguruan 200 sinaduratik gora bildu ziren eta bi janari errefusa masibo burutu baldintzen aurkako protestan) baina ikusteke dago beren informea praktikara eramango den. Guk, bitartean, gure eta besteen bizi baldintza duinen alde borrokan jarraituko dugu.Villefrancheko Euskal Preso Politikoen balorazioa egiteko orduan, Ibon komiki ulergarriagoak egiten hasi omen da (gainontzekoak dudak adierazten ditugun arren!), bestalde, bere ahotsa lantzen hasia da espetxean den proiektu koro polifonikoan tenor gisa aritzeko, Pabarotiren ondorengoa? On verra! Rubeni “er cigala”ren (edo” Kamaron der enkarterri”) geneak agertu zaizkio, eskolan garai baten gitarra kurtsoak zirela entzun eta matraka ematen hasia da gitarra kurtsoa lortu arte; gainontzekoak urduritzen hasiak gara! Julen, aita denetik bere gaztetasuna kolokan ikusten duela dirudi edo azken mohikanoak bagina bezala kresta egin du! (enkartatuak perpetratua!)

Page 3: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Abendua

3. orrialdea

Baiona eta Bilboko manifak, Ekintzaren argazki

Zer esan dezakegu espetxeko ziega batetik: Argazkietaz kopetaraino gaudela? Orain “prozesua” deitzen duguna “betiko borroka” dela? “Erabaki historikoa” terminoak tirria ematen digula, erabakia EGITEA delako eta ez egiteari uztea eta ondorioz esamolde horrek -erabilera mugatuan- engainura daramagula? Historia ez dela ez erabaki, ezta argazki, ezta borrokaren fase mugatu soil bat?

Guretzako galdera askoz sinpleagoa da: Zertan dago borroka?

Nola eragin lapikokoa?“Eginez” da gure

ustea (tautologikoa badirudi ere!), inori ezta ezer itxaron gabe, EGIN! ... egoera edo “intuizioak” deitzen gaituenean, asko edo gutxi izanda ere, EGIN!

Mugimendu herritarraren norabidea beti da norabide zilegi eta egokia, nahiz eta jarraian “tiroa zuzendu” behar izan. Borrokalaria, auto gidaria bezala, ez da autoeskolan gauzatzen, baizik eta norberak gidaritzaren esperientzia hartuz; kilometroak ibiliz, bihurguneak kudeatuz, eta beharbada, istripuetatik ikasiz ere.

“Aurretik indartu egin behar gara” analisi difusopean, “aita santuaren” sermoiaren zain gaude, eternaleko delegazio eta esperoan...

EGIN, kaguensos! Presook esperientzia galanta daukagu horretan, zementu, burdin eta gorrotoaren basamortu honetan, ustezko ezerezean, BORROKATIK ELIKATZEN GARA... jipoi ala lorpenetatik, dinamikan gure asmoak etengabe indarberrituz.

Kirolariaren moduan, egin bidetxoa

indartxoak birsortuz, bilduz eta bideratuz: Bietan Jarraituz! Indarra eta zuhurtzia, kalea eta bilera, herria eta antolaketa, bihotza/eskua eta burua. Aro berriaren gakoa herritarren ekimena da eta ez dirigismo eta delegazioarena; eta herritarren aldebakartasunarena ere bai.

Orduan, zertarako Bilbora? Guretik dagokigunez,

Busturialdekoek, Enkarterriko, Bilbi ta Bilbozar, Garazialde eta Sanjuandarrekin bildu zaitezen. Gure (presoen) inguruko egitasmo zehatzak, martxak, kontzertuak, kartelak, leloak, ideiak... konpartitu eta ZEHAZTEKO. Aurrez-aurre elkar ikusirik,

INDARRAK BIZITZEKO EKINTZAREN BIDEZ.

Argazki hori -gure guztion indarrarena- ez zaigu ziega zikin hauetara pixeletan inprimatua iritsiko, baizik eta ekintzen albisteen lerroartean, txalaparta eta gaitaren soinuarekin, dinamikotasunean eta herritarren benetako egitasmo eta ilusioan.

Urtarrilaren 12an Bilboko manifa, txinaurrien elkarretaratzea, borroka-lanaldiaren geltoki, ekintzen jarraipen edo abiapuntu izan dadila... eta ez ardi-mantso eta mutuen desfile antzua, argazki estatiko baterako instrumentu.

Baionan azaroan egindakoa edo orain, urtarrilean Bilbon; Donibane Garazi edo Sanjuan, Bilbi, Busturi, Gernika ta Balmaseda... Euskal Herri osoa, egunerokoan SUBJEKTU izan behar dugulako eta subjektu honentzako aditz bakarra dago: gaurdanik, EGINEZ BORROKATU!

Aurrera bolie!

Page 4: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Abendua

4. orrialdea

Abenduaren 7an BESTE ERASO BAT gure SENIDEEN KONTRA!!VILLEFRANCHEko ZENTRALITA eta FAX A PETATU!!

Adi egon!!Espetxera deitu eta eraso berri hau salatu euskaraz, frantsesez, gazteleraz... adostutako egunean, amorru guztiarekin!

TELEFONOA: 04 74 60 58 45

Honekin batera, gutuna (edo Faxa) ere bidali, konzentraren argazkiarekin, helbide honetara :

M. Andr Fostier, éDirecteur de la Prison de Villefranche-sur-Sa neôM.A. de Villefranche-sur-Sa neôRue Lavoisier ; B.P. 48269665 Villefranche-sur-Sa ne Cedex ô

FAXA : 04 74 60 58 38Mezua idatzi edo irakurria (azpian ahozkatzeko modua) :

RESPECTEZ LES DROITS DES FAMILLES DES PRISONNIERS AUX PARLOIRS!PRISONNIERS POLITIQUES BASQUES AU PAYS BASQUE!

Respecté lé drua dé famill dé prisonier o parluar... Prisonier politik bask o pei bask!

Respecté lé drua dé famill dé prisonier o parluar...Prisonier politik bask o pei bask!!