Uztarrotz

6

Click here to load reader

description

5. mailako ikasleek egindako lana

Transcript of Uztarrotz

Page 1: Uztarrotz

UZTARROZ, HERRI INTERESGARRIA

Paula eta Izarne

Page 2: Uztarrotz

Uztarroz Nafarroako ipar-ekialdean dago, Nafarroako goi aldean, hain zuzen ere. Uztarroz, Erronkariko ibarrean kokatuta dago, beste herri asko bezalaxe. Nafarroako hiriburutik 104 kilometrora aurkitzen da.

Mugei dagokienez, iparraldean Itzaltzu aurkitzen dugu, Izaba ekialdean, Ezkaroz eta Otsagi mendebaldean eta, azkenik, Urzainkirekin egiten du muga hegoaldean.

Herri hau Pirinioetan kokatuta dagoenez gero, erliebe oso menditsua dauka, horregatik Belagua eski pista sortu dute. Hurbil Hiru Erregeen Mahaia mendia aurkitzen dugu, Nafarroako mendirik altuena. Horrez gain, beste mendi asko aurkitzen ditugu baita ere

Page 3: Uztarrotz

eta denak oso garaiak, bertan aurkitu ahal dira Nafarroako garaienak.

Uztarroz ibaia

Uztarrozetik, Uztarroz ibaia pasatzen da. Pirinioetako ibaien ezaugarriak ditu. Udan emaritsua eta neguan ur gutxikoa: horrek esan nahi du erregimen irregularra duela. Oso aldapatsua da eta higadura handia sortzen du. Uztarroz ibaiak, Aragoi ibaian isurtzen ditu bere urak, eta azkenik Aragoi ibaiaren urak, Ebro ibaian isurtzen dira. Ebro ibaiak Mediterraneo isurialdean isurtzen ditu bere urak.

Uztarrozen mendiko klima aurkitzen dugu. Klima honen ezaugarriak hauek dira: prezipitazio ugari urte osoan, tenperatura freskoak udan eta oso hotzak neguan. Batez-besteko tenperatura 10º gradukoa da. Uztarrozen pinu beltza, haritzak, izeiak eta pagoak dira landare garrantzitsuenak. Paisaia kontuan harturik, neguan mendiak eta herria elurrez beteta daude; udan, berriz, mendiek belar asko dute eta herria oso polita dago.

Page 4: Uztarrotz

Azken urteetan, demografiari dagokionez, Uztarrozen, bostehun eta berrogeita hamar pertsona inguru bizi ziren, eta jende hori zerbitzuetan, abeltzaintzaz, nekazaritzaz edo aterpeetan lan egiteaz bizi da; beste batzuk, aldiz, inguruko herrietara joaten da lan egitera.

Uztarrozen biztanleria

1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991817 864 857 797 793 755 634 537 421 377 324

Uztarrozen biztanleria kontuan harturik 2008ko erroldarren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren%0,49 ( Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Kultura Kultura kontuan harturik Uztarroze herrian, euskaraz eta gazteleraz hitz egiten du jende gehienak. Plater tipikoa haragia eta mikak dira, haragiak modu askoz egin ahal dira, baina mikak horrela egiten zituzten:

Gordetzen zuten ogi lehorra, gau guztia, bi edo hiru edalontzien ur kantitatearekin uzten zuten, zati txikik eginda. Eta hurrengo egunean, zartagin batean jartzen zituzten, txerriaren seboarekin eta txistorra jartzen zioten. Plater hau, asko saltzen da herrian, eta bereinguruetan.

Argazkian mikak egiten ikusi ahal dira bi andereak.

Page 5: Uztarrotz

Uztarrozeko jaiak uztailaren 15tik 19ra irauten dira. Festetan jende guztiak dantzan aritzen da.

Historiari dagokionez, denbora asko atzerantz, musulmanen eta Nafarroako jendearen artean, guda bat egon zen. Musulmanek irabazi egin zuten eta horregatik, Erronkari ibarreko emakumeen artean idei bat sortu zen. Gauean, musulmanen gaztelura abiatuko ziren, bereizten zituzten zubitik pasatzen, gero, erregeari burua moztu egingo zioten, eta azkenik oihal txuri batean sartu. Eta horixe da egin zutena, oihal zuria, gorri bihurtu zen, odolagatik. Eta orain, jaietan, emakumeen jantziak oihal gorri bat dauka eta Uztarrozeko armarriak zubia eta erregearen burua dauka.

Page 6: Uztarrotz

Beno, espero dugu egun batean handik pasatzea, eta elkar ikusten badugu oso ongi pasatuko dugu elkarrekin. ANIMATU!!!!!

Izarne eta Paula