UZTAILA KULTURALA 2000 - legazpi.eus · Egun honetako berezitasuna da, hondartzako ... AZOKA:...

6

Transcript of UZTAILA KULTURALA 2000 - legazpi.eus · Egun honetako berezitasuna da, hondartzako ... AZOKA:...

EGUNEZ EGUN

Ekainak 26, asteartea - martes HAURRENTZAKO JOLASAK, TXAN MAGOA eta APAR FESTA JUEGOS PARA NIÑOS, TXAN MAGOA Y FIESTA DE LA ESPUMA

EUSKAL HERRIA PLAZA: 18:00-20:00 (eguraldi txarrarekin Azokan - caso de mal tiempo en la Azoka)

4 eta 11 urte bitarteko haurrentzako jolasak Sorgintxulo taldearen gidaritzapean. Txan magoaren ikuskizuna 19:00etan eta ondoren apar festa.

Ekainak 27, asteazkena - miércoles MUSIKA: ”Diablues & Blucifer” LAUBIDE AUZOA (oinezkoentzako gunean - zona peatonal): 19:00 (eguraldi txarrarekin Domingo Agirreko Pilotalekuan - en caso de mal tiempo en el frontón de Domingo Agirre).

Blues akustikoarekiko pasioak elkartu zituen 2 musikari bergarar hauek 2014. urtean. Belceblues taldeko abeslariak eta haren txikitako lagun min batek osatzen dute bikotea. Bluesaren sustrai sakonenetara eramaten gaitu proiektu honek, Mississippiko melodia zaharrei ukitu pertsonala emanez. Blues akustikoaren ohiko tresnak erabiltzeaz gainera, beste hainbat soinu eta tresnek laguntzen diote duten estilo bereziari: ahots jokoak, Dobroa, Tronpeta.

Ekainak 28, osteguna - jueves DANTZA: “Topa” Kukai Dantza eta Bordas Bros. KALE NAGUSIA: 19:30 (eguraldi txarrarekin Azokan - caso de mal tiempo en la Azoka)

Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.

Ekainak 29, ostirala – viernes

IKUSENTZUNEZKOA I – AUDIOVISUAL I: ”Gai librean”. AZOKA: 22:30

Ikatza Argazkilari Elkarteko kideen argazkiekin osaturiko emanaldia.

3, asteartea - martes JOLAS PARKEA ETA HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO TAILERRAK PARQUE DE JUEGOS Y TALLERES PARA NIÑAS-OS Y ADOLESCENTES

LAUBIDE AUZOA (oinezkoentzako gunea - zona peatonal): 17:00-20:00 (Eguraldi txarrarekin Domingo Agirreko Pilotalekuan - en caso de mal tiempo en el frontón de Domingo Agirre).

Gazteria zerbitzutik bideratutako ekintza da. Egun honetako berezitasuna da, hondartzako hondarrarekin eskulturak egiteko tailerra. Oso eskaintza polita eta ezohikoa izango da! Arratsalde horretan puzgarriak egongo dira, adin ezberdinetako haurrentzat; baita Nerabeentzako Zerbitzuko 15-18 proiektuko Batxi 1eko gazteek gidatuko dituzten tailerrak ere: aurpegiak

margotzeko eta karetak eta marrazkiak margotzeko.

4, asteazkena - miércoles KALE ANTZERKIA: “Mr. Pichichi”. Philotajole Cia taldeaLAUBIDE AUZOA (oinezkoentzako gunea - zona peatonal): 19:30 (Eguraldi txarrarekin Domingo Agirreko Pilotalekuan - en caso de mal tiempo en el frontón de Domingo Agirre)

Futboleko bi aitzindarien benetako istorioan oinarritutako clown ikuskizuna da Mr. Pichichi edo Onenak ez du inoiz irabazten. Rafael Moreno Aranzadi 'Pichichi'-k eta Fred Pentland 'Mister'-ak utzitako azaleko irudiak bi garaileren oroimena dakarkigu. Baina 'Pichichi'-k bere azken partida non jokatu zuen ikusteak edo 'Mister'-a zer talde entrenatzen hasi zen jakiteak aukera ematen digu beren bizipenak hobeto ulertu eta arrakastarako dugun etengabeko grina baretzeko.

5, osteguna - jueves MUSIKA: “La Basu”. GERNIKA PLAZA: 19:00 (eguraldi txarrarekin Azokan - caso de mal tiempo en la Azoka)

“La Basu” Rap abeslaria, sortzailea, euskalduna... eta emakumea dugu, inguruan duen errealitateari zorrotz begiratzen diona. Bilboko abeslari honek 90. hamarkadaren amaieran ekin zion bere bideari “Hiri-Jungla” taldearekin, ondoren, talde garrantzitsuen telonera izan zen, eta 2013. urtean bere lehen maxia atera zuen, beranduago aterako duen bere lehen diskaren aintzindaria. Ni naiz izotz erregina Bai bueltan nau dena urtzeko nahian

6, ostirala – viernes BERTSOLARITZA: “Ez da kasualitatea”. AGIRRE ETXEBERRI PARKEA: 19:30

Bertsolariatza saioan Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Nerea Elustondo eta Eli Pagola arituko dira. Bertso Olariak Elkarteak sustaturiko saioa da.

IKUSENTZUNEZKOA I – AUDIOVISUAL II: “Legazpi”. AZOKA: 22:30

10, asteartea - martes HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO JOLAS PARKEA - PARQUE INFANTIL Y JUVENIL AZOKA ETA EUSKAL HERRIA PLAZA: 17:00-20:00

Ohiko haur eta gaztetxoentzako jolas parke handia, Gazteria zerbitzutik bideratzen dena, honako elementuak izango dituena: ludoteka, hiru puzgarri handi, Chopperesen zirkuitoa, Espabila y Salta izeneko gailua eta gizaki-futbol-mahaia (futbolín humano – deritzana).

11, asteazkena - miércoles MUSIKA: ”Moltovivace Brass Band” LAUBIDE AUZOA (oinezkoentzako gunea - zona peatonal): 19:00 (Eguraldi txarrarekin Azokan - caso de mal tiempo en la Azoka)

BraZZtet MV Brass Band taldeak Jazz & Fusion Music ikuskizuna sortu du ikusleengan eragin nahian. Horretarako Jazz, Swing, Blues, Funky, Hip-hop, Salsa Latin, Rock-fusion eta, Reggae musiken egokitzapenak egitn ditu, ibilian doazela edo geldi. Metalak eta perkusioa jotzen duten musikariak izango ditugu: trompeta, tronpa, tronboia, tuba eta batería-perkusioa.

12, osteguna - jueves ZIRKU ETA ANTZERKIA – CIRCO Y TEATRO: “Haiek naiz” Rojo Telon taldea KALE NAGUSIA: 19:30 (eguraldi txarrarekin Azokan - caso de mal tiempo en la Azoka)

Haiek ni dira, eta ni haiek naiz. Haiek mintza direnean, beren ahotsak entzuten dituzte. Bihotz kolpe identikoak hiru gorputz desberdinetan. Hiru ahots bereizi,nahasirik hainbat pentsamendutan. Diferente naiz, ez berdingabe. Nor garen? Kidetasun bat dugun emakumeak.

13, ostirala - viernes ELKARTASUN JAIALDIA – FESTIVAL SOLIDARIO: “Baratze bat nahi dizut egin” Herri Sahararraren aldeko jaialdia - Festival pro-pueblo saharaui BIKUÑA KIROLDEGIA: 19:00 IKUSENTZUNEZKOA III – AUDIOVISUAL III: “Natura” AZOKA: 22:30Ikatza Argazkilari Elkarteko kideen argazkiekin osaturiko emanaldia – Proyección de las fotos de los

miembros de Ikatza Argazkilari Elkartea

17, asteartea - martes ERRALDOI ETA BURUHANDIAK – GIGANTES Y CABEZUDOS

LEK Erraldoi Konpartsa Urolatarrak txarangarekin kalejiran - pasacalle con Urolatarrak txaranga ERDIGUNEA – CENTRO: 19:00

18, asteazkena - miércoles MUSIKA: “Trakamatraka” LAUBIDE AUZOA (oinezkoentzako gunea – zona peatonal): 19:00 (eguraldi txarrarekin Domingo Agirreko Pilotalekuan - en caso de mal tiempo en el frontón de Domingo Agirre)

Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu.

Haize, hari edo perkusio tresna mota ezberdinak, eta hauek jotzeko oinarrizko ezaguera akustikoak jolasaren bidez gozatuko ditugu lagun, ikaskide eta famili artean, besteak beste.

19, osteguna - jueves KALE IKUSKIZUNA – ESPECTACULO EN LA CALLE: “Sagartu”. Hika teatroa & Ohinkari Dantza. KALE NAGUSIA: 19:00 (eguraldi txarrarekin Azokan - caso de mal tiempo en la Azoka)

Sagarrez lepo gatozkizu. Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuz.

Sagarra hartu, sagarrarekin eta sagarrari dantzatu. Sagarraz mintzatu, sagarrarekin kantatu, sagarra dastatu, sagarra eragin, sagarrarekin jolastu eta erotu. Sagartu.

20, ostirala – viernes ERROMERIA IBILTARIA – ROMERIA ITINERANTE

ERDIGUNEA - CENTRO: 18:30 (eguraldi txarrarekin arkupez-arkupe - en caso de mal tiempo en los soportales del centro).

Erromeria ibiltaria ”Elustondo anai-arrebak trikitilariak, Korosti dantza taldea eta herritarrekin”.

IKUSENTZUNEZKOA IV: “Bidaiak” Ikatza Argazkilari Elkarteko kideen argazkiekin osaturiko emanaldi - proyección de las fotos de los miembros de Ikatza Argazkilari Elkartea. AZOKA: 22:30

Eta gainera – Y además:

FUTBOL 7ko XI. Herri Txapelketako Final Eguna - Final del XI Campeonato Local de Futbol 7 Ekainak 30, larunbata - sábado BIKUÑA FUTBOL ZELAIA:

o 11:00: Legazpiko Gazteak Kopa finala - Final de Legazpiko Gazteak Kopa o 12:30: Aiztonaga Kopa finala - final de Aiztonaga Kopa

AZOKA: 14:30: bazkaria – comida

Euskal Pilota Egokitua: 2018ko Master Cup irekiaren finala Pelota adaptada: Final del Master Cup abierto 2018 Uztailak 8, igandea - domingo URBELTZ PILOTALEKUA – FRONTON URBELTZ: 12:00

Nerabeentzako Zerbitzuaren ekintza bereziak

Actividades especiales del Servicio para Adolescentes.

Uda 2018 kirol eskaintza Oferta deportiva Verano 2018

Marrazketa ikastaroa: o Ekainak 25 – uztailak 20 o 25 de junio – 20 de julio

Haurren uda ikastaroa:

Uztailak 2 – uztailak 25 2 de julio – 25 de julio

Eskulan ikastaroa haurrentzat:

Uztailak 2 – uztailak 27 2 de julio – 27 de julio

Aztiriko jaiak - Fiestas de Aztiria Uztailak 18, 20, 21 eta 22 18, 20, 21 y 22 de julio

San Ignazio auzoko jaiak - Fiestas de San Ignacio:

Uztailak 27, 28, 29 eta 31 27, 28, 29 y 31 de julio