Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken...

8
ASTEAZKENA 2017/07/05 5. urtea, 713. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Hamabost pertsona erietxera Usabalgo intoxikazioagatik Atzo arratsaldean Tolosako Usabal kiroldegian 28 pertsona artatu zituzten kloro intoxikazioagatik; 15 pertsona, prebentzioz, Asuncion, Donostia eta Beasainera eraman zituzten; kiroldegia erabat hutsarazi zuten// 3 Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko langileak bertaratu ziren jendea artatzera. ANE URKOLA «Ferrari eta Porsche dira errepikatzen direnak» EDORTA JAUREGI BILDUMAGAILEA Sei urterekin abiatu zuen bilduma; aurten mila scalextric-en langa pasako duela ziurtzat du // 4-5 «Ametsa egi bihurtzen» Zizurkilgo San Millan eta Abaltzisketako Txalburu eskolan Hiru ikasturte beteta ‘100 lengoaia, 11 esperientzia’ proiektu pedagogikoaren arduradunek ondorio nagusia azpimarratu dute: «Atzera bueltarik ez dauka» // 6-7

Transcript of Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken...

Page 1: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

ASTEAZKENA2017/07/05 5. urtea, 713. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Hamabost pertsonaerietxera Usabalgointoxikazioagatik Atzo arratsaldean Tolosako Usabal kiroldegian 28 pertsona artatu zituztenkloro intoxikazioagatik; 15 pertsona, prebentzioz, Asuncion, Donostia etaBeasainera eraman zituzten; kiroldegia erabat hutsarazi zuten//3

Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko langileak bertaratu ziren jendea artatzera. ANE URKOLA

«Ferrari etaPorsche diraerrepikatzendirenak»EDORTA JAUREGIBILDUMAGAILEA

Sei urterekin abiatu zuenbilduma; aurten milascalextric-en langa pasakoduela ziurtzat du //4-5

«Ametsa egi bihurtzen»Zizurkilgo San Millaneta AbaltzisketakoTxalburu eskolanHiru ikasturte beteta ‘100 lengoaia, 11 esperientzia’ proiektu pedagogikoarenarduradunek ondorio nagusia azpimarratudute: «Atzera bueltarik ez dauka» //6-7

Page 2: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

Audientziagazteena,euskarazkohedabideena‘Euskarazko hedabideenkontsumoa Tolosaldean’ lanaosatu du Garikoitz Goikoetxeak,graduondokoa biribiltzeko

Itzea Urkizu Arsuaga

HIZNETeko Hizkuntza Plangintzagraduondokoan lanean aritu, etaamaierako lana osatzeko euskaraz-ko komunikabideen gaia aukeratudu Garikoitz Goikoetxea kazeta-riak (Elduain, 1989). Tolosaldeanjarri du begirada, eta datu zaparra-da batekin atera ondorioak. Lehe-na: euskarazko komunikabideekdutela publikorik gazteena.CIES etxeak audientzien ingu-

ruan eskainitako datuekin batera,tabernetako prentsa eta harpide-tza kopuruak baliatu ditu Goikoe-txeak, oinarri moduan. Horri, gai-nera, batxilergoko eta lanbide hezi-ketako ikasleei –17 urtekoei–egindako 366 inkesta gehitu diz-kio, argazki zehatza ateratze alde-ra. Besteak beste, ondorioztatuahal izan du euskaldun elebidunekkontsumitzen dituztela gehien ko-munikabideak, eta euskarazko he-dabideak ez direla lehiakide; kon-trara, elkar elikatzen dutela. Goikoetxeak joan den astean

aurkeztu zuen, TOLOSALDEKOATA-RIA-ko erredakzioan,Euskarazkohedabideen kontsumoa Tolosalde-an lana eta, ezer baino lehen, es-kualdeko euskalduntasuaren ego-era zehaztu zuen: «2011ko datuen

arabera, eskualdean euskararenezagutza altua da, %79koa». Datuak poztekoa dirudi, baina

Tolosaldeko euskararen osasunakbadu mehatxu bat, Goikoetxearenustez: «Orain arte euskararen ar-nasgune izan diren lekuetan, era-bilera behera egiten ari da». Errea-litate hori Tolosaldeko komunika-bideen eskaintzaren alboan jarriz,Goikoetxeak uste du indarguneakzein ahulguneak daudela: Tolosal-dean bada euskarazko hedabideeneskaintza oso bat, baina, aldiz, gaz-telerazko komunikabideek indarhandia dute. Eta datuek berrestendute baieztapena: «Euskaldun ko-puru esanguratsu batek erdarazkoprentsa kontsumitzen du: El Dia-rio Vasco%43k eta Gara%82k». Hala ere, Berria egunkariak To-

losaldean du Euskal Herriko harpi-detza ratiorik hoberena: 67 euskal-duneko, harpidetza bat. Kazeta-riak Egunerotik eta Hitzatikletorkeen tradizioari egozten dio,besteak beste, datua.

PAPEREAN, EGUNKARIAIkasleei egindako inkestan, galde-ra sorta bat eskaini dio lanak, pape-reko medioei. Horrela, gurasoeketxean zein egunkari izaten dutengaldetuta, honakoa da emaitza:

‘Ataria’-ko erredakzioari aurkeztu dio graduondoko lana, Garikoitz Goikoetxeak. N. ROLDAN DE ARANGUIZ

02 TOLOSALDEA EUSKARA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko uztailaren 5a

%52k El Diario Vasco izaten dute,eta %26k TOLOSALDEKO ATARIA.Etxeko agerkari horietatik zein ira-kurtzen ote duten galdetu zietengero: %30ak El Diario Vasco irakur-tzen dute, baina beste hainbestekirakurtzen dute ATARIA. Zenbakiei begira, Garikoitz Goi-

koetxeak azaldu zuen etxeko hiz-kuntzaren erabilerak eragin nabar-mena duela gaztetxoek kontsumi-tzen duten prentsan. Horrela,

euskaldun elebidunen %42k ATA-RIA irakurtzen dute astean hirutan,eta elebidun orekatuen gehiengo-ak (%40) El Diario Vasco irakur-tzen dute. ATARIAerdal elebidunen%10,2rena iristen da. Azkenik, aipatzekoa da inkesta

erantzun duten gaztetxon gehien-goak (%72) ohitura handiagoa due-la egunkariei heltzeko, aldizkarieibaino.

IRRATIA, TRESNA BALIAGARRIAGazteada 17 urteko 366 neska-mu-til horietako gehienek (%69,1) en-tzuten duten irratia, Garikoitz Goi-koetxeak egindako inkestaren ara-bera. Bigarren postuan legokeEuropa FM (%54) eta hirugarrene-an (%26) 40 Principales. Gainerako euskarrietan bezala,

irratian ere, euskaldun elebidunekentzuten dute gehien, euskarazko

irrati musikala. Kontua da, Gaztea-ren kasuan koskak ez direla hainnabarmenak, hikuntza mailarenarabera: euskaldun elebidunen%80k, elebidun orekatuen %60keta erdal elebidunen %50ek entzu-ten dute. Hori horrela, Garikoitz Goikoe-

txeak baliatu beharreko tresnatzatjo zuen, aurkezpenean, Gazteairratia: «Euskaraz gaitasun txikia-goa duten neska-mutilak ere era-kartzen ditu, eta hori baliatu eginbehar da».

TELEBISTAN, ERDARA NAHIAGOGraduondoko lana osatzeko, hirutelebista kate izendatzeko eskatuzien, Goikoetxeak, gaztetxoei; eraberean, gehien ikusten zutenetikgutxien ikusten zutenera ordenatubehar izan zituzten. Bada, euska-razko kontsumoak nabarmen egi-ten du behera, Tolosaldeko gazte-txoen artean, telebistari dagokio-nez. Etxeen erdietan ETB1 ikusten

dutela diote gazteek, baina beraiekez dute kate hori beti aukeratzen:gazteen %37,4k ikusten dute ETB1.Gainerako kateetan ere badagokoska txiki bat gurasoen kontsu-motik gazteenera, baina ez halakoaldearekin. Azkenik, bitxikeria moduan, Ga-

rikoitz Goikoetxeak azpimarratuzuen ETB2 euskaldun elebidunekikusten dutela gehien, eta gazteekFDFren gisako kate tematikoakasko (%19,9) kontsumitzen -etaeuskarazko kateetarako eskatzen–dituztela.

‘ATARIA’, ERREFERENTE SAREANEuskarri tradizionalen ingurukodatuak atera eta gero, ezinbestean,euskarazko hedabideen internete-ko kontsumoa ere neurtu nahi izandu Goikoetxeak. Horrela, aipatzekoa da TOLOSAL-

DEKOATARIA-ren erreferentzia izae-ra, gazteen artean: «%37,4k irakur-tzen dute ATARIA interneten, aste-an gutxienez hirutan, etahurrengoa EITB da, %22ko datua-rekin. Jarraian leudeke Berria(%11), 28 Kanala (%6) eta Argia(%5). Areago, kontuan hartuta galde-

tegia erantzun dutenen %29,2k ezdutela euskarazko webgunerikkontsumitzen, datua hobea litzate-ke TOLOSALDEKO ATARIA-rentzat,Goikoetxearen arabera: «Finean,interneten dabiltzanen erdienga-naino iristen da ATARIA».

IKERKETA ZABALTZEKO BEHARRAHainbaten ustearen aurka, Gari-koitz Goikoetxearen hausnarketanagusietako bat izan da euskal ko-munikabideen elkar-elikatzea: ko-rrelazio nabarmenak frogatu ditudatuetan, ATARIA, Berria eta Eus-kadi Irratiarenartean. Alegia, eus-karaz kontsumitzeak euskarazkontsumitzen jarraitzea dakar. Ondorioztatu du, era berean,

hizkuntza gaitasuna erabakigarriadela kontsumoan, baina Gaztea-ren arrakasta izan litekeela erreali-tate horri buelta emateko giltza:«Gaztea iristen da, euskarazko gai-nerako hedabideak iristen ez direnlekura», dio. Graduondoko lanaren bitartez

irekitako bidea egiten jarraitzekobeharraz ere ohartarazi zuen kaze-tariak, TOLOSALDEKOATARIA-n egi-dako aurkezpenean eta, aurreratuzuen, Galtzaundiren eskualdekoizaerak emango diola bultzada, To-losaldera egokitutako ikerketa le-rro horri.

Alokagai

Kafetegia.Anoetan, erabat ekipa-turiko kafetegi bat alokagai dago.Establezimenduaren ardura hartze-ko iInteresa dutenek, dei dezatela686 90 74 61 telefono zenbakira.

Lan eskaintza

Kamioi gidaria.Esperientziadun ka-mioi gidaria behar dugu, C+E gidamai-menak eta CAP-arekin Euskaraz ja-kitea baloratu egingo dugu. Idatzi [email protected] -era.

IRAGARKI LABURRAK

Euskarazkokomunikabideetan,telebista kontsumitzendute gutxieneskualdeko gazteek

Page 3: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

15 lagun erietxera eramandituzte Usabal kiroldegianizandako intoxikazioagatikTolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan 28 pertsona artatuzituzten atzo arratsaldean kloro intoxikazio bat dela eta;igerilekua hutsarazi zuten eta gertatutakoa ikertzen ari dira

ErredakzioaTolosa

Kloro intoxikazioa gertatu zenatzo arratsaldean Tolosako Usa-bal kiroldegiko barrualdean.16:15ak aldera, gas isurketa ger-tatu zen sotoan eta barruko igeri-lekura barreiatu zen gasa. Ho-rren ondorioz, Usabal kiroldegi-ko barrualdea hutsarazi zuteneta 28 pertsona artatu behar izanzituzten gasa arnasteagatik ige-rilegura gerturatu ziren osasun-langileek. Olatz Peon Tolosako alkateak

azpimarratu zuenez, 28 lagunhorietatik 15 ospitalera eramanzituzten, prebentzioz. Asuncion,Donostia eta Beasaingo ospitale-etara eraman zituzten; gehienakhaurrak izan ziren, 80 urte ingu-ruko bat eta 50 urte ingurukobeste bat. Peonek gaineratu zuenez zela ezer larririk gertatu, etaprozesu guztia normaltasunezegin zutela: «Ospitalera eramate-ak ez du esan nahi larri daude-nik, baizik eta oxigenoa behardutelako artatu dituzte», azpi-marratu zuen Tolosako alkateak.Osasun langileez gain, hamar

suhiltzaile gerturatu ziren Usa-balera eta gas isurketa kontrola-tu zuten: «Haizagailuen bidez,aire-korronte bat sortu zutengasa bertatik ateratzeko. Lehen-

Entzumenari buruzkohitzaldia bihar, Bizi-Nahi elkarteanIBARRA // Bizi-Nahi erretiroduneta pentsiodunen elkarteak an-tolatuta Santoñara (Kantabria)joango dira hilaren 15ean.08:30ean aterako dira eta lehe-nik Castron (Kantabria) egingodute geldialdia eta etxera itzuliaurretik Zumaian gelditukodira. Era berean, bihar, ostegu-na, entzumenari buruzko hitzal-dia egingo dute 18:00etatik aurrera elkartean.

Pirinioetara irteeraantolatu du Ibin Kirol KlubakBERROBI // Ibin Kirol Klubak hi-lero txango bat antolatzeko hel-burua jarri dio bere buruari etauztailekoa bi eguneko irteera batizango da. Izan ere, uztailaren 15eta 16an Pirinioetara egingodute irteera. Garraioa eta aterpe-txea ordaintzeko 35 euro jarri behar dira eta gaur da izenaemateko azken eguna. www.berrobizia.eusatarianeman behar da izena.

Jaietako kirol desafioaberdinkideago egitekosaioa, gaurIKAZTEGIETA // Gazte Taldeak biekitaldi antolatu ditu jaiei begi-ra. Batetik, aurtengo kirol desa-fioa berdinkideago egin nahidute eta horretarako saio bat an-tolatu dute gaurko. 19:30ean el-kartuko dira kiroldegian. Beste-tik, dantza ikastaroa antolatudute eta uztaileko astelehen etaasteazkenetan ariko dira saioakegiten kiroldegiko gimnasioan,19:30etik 21:00etara. Aguas Tuertas-era joango dira. ATARIA

Erraustegiaren aurkakogose grebaren digestioa

Jada astebete pasa da sei herri-tar gipuzkoarrok DonostiakoEaso plazan erraustegiarengezur handiaren aurkako

gose grebari bukaera eman genio-netik. Gure lanak, familiak etaetxeak utzi eta astebetez egon garakalean elikagirik hartu gabe, guregorputzak borrokarako tresnatzathartuz, aire garbiaren eskubideaeta osasun eskubidea aldarrika-tuz. Oraingoan berriz ere plaza pu-blikora azaltzea erabaki dugu, bo-rroka ekimen honek utzi digunazuekin partekatzeko asmoz.Lehenenik nabarmen adierazi

beharreko sentimendu bat jarrinahi dugu erdi gunean. Poza. Pozasortu baitigu ekimena pentsatze-ak, antolatzeak eta egiteak ere. Pozhandia. Asebetetzen gaituen bo-rrokaren poza. Gauzak ongi, justueta bihotzez egitearen poza. Poza sentitu dugu herriaren bizi

nahia hain gertu sumatu dugune-an (...). Poza sentitu dugu hainbateta hainbat herritarrek beraien es-ker ona adierazi digutenean. (...)Eta uste dugu poz honetatik abia-tuz gelditu dezakegula behin beti-ko erraustegiaren egitasmoa. Ka-letik eta herri mugimenduaren in-dar, haserre eta pozetik. Haserrea ez baitugu ekiditen,

ez. Gure baitan baitaude biak,poza eta haserrea. Nola ez gara bahaserretuko eskura ditugun da-tuak ezagututa? Nazioarteko iker-keta zientifikoek diotenez, hain-bat osasun arazo eta minbizi mo-tek nabarmen egiten du gorabereziki erraustegitik 10 kilome-troren bueltan (Donostia, Lasarte-Oria, Villabona, Andoain, Orio...),eta eragin hori bereziki da kaltega-rria haurrentzat. (...)Zein politikari klasek agintzen

du Foru Aldundian? Datu hauekguztiak eta gehiago esku arteanizanda, nola liteke erraustegiarenegitasmoarekin jarraitzea? (...) Etaberriro ere ikusi dugu, informatuadagoen herritarrak ez duelaerraustegirik nahi, gutxiago etxeondoan. Foru Aldundiko aginta-riek ere badakite, horregatik aridira etenik gabe, informazioa ez-kutatzen eta aurkako protestakisiltzen. (...) Planteatzen duguneraldaketa sozialaren alde lan egi-tea oso duina eta beharrezkoa da.Gure buruei eta gure seme-alabeizor diegu etsi gabe bide horretanjarraitzea. (...)

Irantzu Jauregi, Iñaki Armendariz, Teresa Lopez de Muniain eta beste

hiru, erraustegiaren aurkako gose grebalariak

Gutuna osorik: ataria.eus/tolosaldea

GUTUNAK

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA,, 2017ko uztailaren 5a

go egiaztatu genuen gasik ez ze-goela, eta bitartean, igerilekua-ren barrualdea hutsarazi zuten»,azaldu zuen Fernando Garcia Gi-puzkoako Foru Aldundiko Suhil-tzaileak.18:15ak aldera, igerilekuaren

kanpoaldeko bi igerilekuak erehutsarazi zituzten, eta guztiz itxizuten igerilekua: «Arriskua kon-trolatuta dagoenean irekiko duteigerilekua», adierazi zuen Gar-ciak. Gas isurketa zerk eraginzuen ikertzen ari dira.

Page 4: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

Iñigo Otaegi Tolosa

Zaletasun ohikoenen zerrendaegiten hasiko bagina, segurue-nik, scalextric-en bilduma egi-tea, ez litzaiguke otu ere egingo.Edorta Jauregiren (Tolosa, 1963)etxea, era guztietako auto ñimiñ-oz josita dago. Sei urte zituenetikhasi zen scalextric-ak biltzen, etaegun, hogei auto baino ez zaizkiofalta, milako muga igarotzeko.Scalextric-en bilduma egiteaarrotza izan daiteke askoren-tzat.Bai, baina oso hedatua dago.Gure ingurugiroan gutxi gaude,alabaina, Katalunia aldean eza-guna da afizio hau; sei mila auto-ko bildumak ere badaude. Urru-tira joan gabe, Lasarten bertanere badago klub bat. Kasualita-tez, orain dela hiru hilabete joanginen, eta sartzerako garaian, be-giak dir-dir egin zidaten. Ez zi-tzaion ezer falta, goitik beherabikain zegoen prestatuta; horibai, baldintza horietan, lehiake-tetan dute fokua. Nire kasua ez-berdina da, pasioa da eta kito.Egunen batean denbora libreabaldin badut, batek daki; baina,egun, ezinezkotzat daukat.Noiz hasi zinen bilduma egi-ten?Gogoan dut lehendabiziko auto-ak 6 urte nituela oparitu zizkida-tela. Geroztik, denak bildumansartzen hasi nintzen, eta pentsa,orain 53 urte ditut. Denak ditutgordeta, eta guztiak daude mar-txan. Aldizkarietan gustuko au-toak ikusiz gero, Gabonetan edo-ta urtebetetze egunean eskatuegiten nituen. Behin norberakbere poltsikoaren aginte makiladuenean, eromena dator (barre-ak).Automobilismoaren historiabiltzen du zure bildumak.Bai, hala da. 980 auto inguru di-tut, ia 50 urtean zehar bildutako-ak. Aurten, inolako ezbairikgabe, mila scalextric-en langapasa egingo dut. Gela batekoapalategian dauzkat gordeta,

orain ordea, nire gelan hasi naizjartzen, halabeharrez. Auto askoditut propio izorratuta, hala bu-katu zituztelako lasterketa errea-lak. Fernando Alonso zalea erebanaiz, eta bere Renault taldeko

bost auto baditut, eta goitik be-hera dakit auto bakoitzarekin zerbizipen izan zituen.Oso maiz eguneratzen duzuapalategia?Bai. Gainera, zorteduna naiz;

izan ere, komertzio bat izanik,jendearekin etengabeko hartu-emana izaten dut, eta zaborreta-ra bota beharrean, niri ematendizkidate. Normalean, nahikoizorratuta egoten dira oparitzen

dizkidaten autoak, horrelako ka-suetan, ikaragarri gustatzen zaitautoak nire kasa konpondu etamartxan jartzea. Esan daitekenire bigarren ofizioa dela scalex-tric-en mekanikaria izatea. Be-raz, badakite eskualdeko biztan-leek, Tolosako Kilo dendan utziditzatela hautsa hartzen daudenscalextric guztiak (barreak).Zein duzu auto kuttunena?Zaila da esaten. Adibidez, CarlosSainzek (aita) eta Sebastian Loe-bek sinatutako autoei estimuhandia diet; gainera, azken ho-nek aurrez aurre sinatu zidan.Horiez gain, bildumaren hasta-peneko berebilei estimazio izu-garria diet, nire eskuetan denbo-ra ugari igaro baitute.Zer nolako pistak dituzu?Denetarik. Aldiro pista beramuntatu beharrean, pista ezber-dinetako piezak lotzen ditut, eta25 metroko luzera ere har deza-kete. Leku asko behar du ordea,eta ezin da egunerokotasuneangarajean utzi, enbarazuan. Mun-tatzen dudanean, bizilaguneideitzen diet, eta hemen pasatzenditugu arratsalde bikainak gera-tu ere egin gabe.Scalextric-ak dituzu erakar-pen nagusi. Eta auto errealak?Ikaragarri gustatzen zait munduhori ere. 17 urte daramatzat urte-ro Bartzelonako Montmelo zir-kuitura joaten, Bat Formulakolasterketak ikustera. Automobi-lismoa aitzakiatzat hartuta, txo-ko andanatan egoteko parada

IÑIGO OTAEGI

«Aurten, mila scalextric-en langa

pasako dut, ziur»EDORTA JAUREGIBILDUMAGILEASei urte zituenean abiatu zuen bere kotxe bildumaEdorta Jauregik, bere poltsikotik erosten hastekomomentua iritsi zenean, «eromena» iritsi zitzaion.

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko uztailaren 5a

Page 5: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

auto bakoitzak. Azkeneko eros-keta Santanderren egin nuen; le-kuren batera joan behar badut,interneten begiratzen dut ea in-guruan dendarik dagoen, etabertatik pasatzen naiz. Antenakjarrita egoten naiz aldiro.Ba al dago auto markarik zurebilduman ez dagoenik?Ez dut uste. Lehiaketako guztiakditut, markarik onenetatik, batbera ere ez da falta. Ferrari etaPorsche dira bilduman gehienerrepikatzen diren markak. Biscalextric klubetako partaide erebanaiz, eta modelo berriekin ja-kinaren gainean egonda, bat be-rak ere ez dit alde egiten.Izurik sortzen al dizu bildu-mak segidarik ez izatea etor-kizunean?Ez dut gehiegi pentsatzen horre-tan. Halere, pena emango lidakejarraipenik ez izatea. Alabak ezdu afizio handirik, baina, baditutbi iloba nahiko zaletuak direnak.Ea haiek ere autoak gordetzekobeste gela baten beharrean iza-ten diren.Edorta Jauregiri ez zaio auto-ak saltzearen ideia otu ere egi-ten, ezta?Ezta pentsatu ere, ondobideanbehintzat. Auto bakoitzak berehistoria du, eta begiratzen has-ten naizenean, oroitzapen guz-tiak bergogoratzen ditut; bereziada.

izan dut; besteak beste, Portugal,Jerez, Valentzia... Ayrton Senazuzenean ikusteko ohorea ereizan nuen. Abiadura gustuko duzu, ikus-teko. Eta, zuk zeuk gidatzeko?Gehiago gustatzen zait ikustea,gidatzea baino. Halere, nire ko-txearen azeleragailua dezentezapaltzea gustatzen zait. Nire ur-tebetetze egunean, emazteakNafarroako Los Arcos zirkuituanFerrari batekin aritzeko gonbitaoparitu zidan. Bi aukera eskain-tzen zituen opariak: zirkuituanbertan bi buelta egin, edota, erre-pidera atera eta 26 kilometroegin. Begiak itxita, bigarrena au-keratu nuen, eta guardia zibilekargazkia atera zidaten (barreak).Isun latza jaso nuen, eta gidabai-meneko bi puntu kendu zizkida-ten. Halaber, merezi izan zuen,sekulako irribarrearekin etxera-tu nintzen eta. Gogoan daukatoraindik goardia zibilen irudia,eskuak jasota niri aginduak ema-ten (barreak). Scalextric-etako bat, autoerreal bilakatzeko aukeraizango bazenu, zein hautatu-ko zenuke?Nire emaztea eta biok, gazteakginenean, Seat 600 bat genuen,eta nahiz bere garaian dirutzautzi behar izan genuen, 600a au-keratuko nuke. Izugarrizko oroi-tzapenak ditut kotxe harekin, eta

gainera, scalextric-en antza autobatek baldin badu, Seat 600akdu. Askok Ferrariren bat esangolukete, baina, auto horiek man-tentzeak izugarrizko zama eko-nomikoa suposatzen du. Kaleanbaten bat ikusten baldin badut,inbidia sanoarekin begiratzendiot.

Internetetik erosten dituzu?Oso traketsa izan naiz betidanikteknologiarekin, hala ere, azkenurteetan asko ikasi dut. Harriga-rria da internet, aspaldidaniknahi izan ditudan autoak eta pie-zak, bertan daude. Bizio bat da,haur txiki baten moduan disfru-tatzen dut. Gutxi gorabehera,40-50 euro inguru balio ditu

Ni ez nago lehiaketeibegira, nire kasua ezberdina da, pasioa da eta kito

Alabak ez du afiziohandirik, baina,baditut bi ilobazaletuak direnak. Eahaiek jarraipenaematen dioten

Pista bat muntatzendudanean bizilaguneideitzen diet, etaarratsalde bikainakpasatzen ditugu

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus • 107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko uztailaren 5a

Scalextric-en antza auto batek baldi badu, Seat 600ak duela dio Edorta Jauregik. I.O.

Fernado Alonso zalea ere bada, Renault taldeko bost auto ditu, eta badaki kotxe bakoitzarekin zer bizipen izan dituen. I.O.

Datorren asteanabiatuko diraBertso Udalekuak Erredakzioa

Uztailaren 4an Orioko txandakekingo die aurtengoei, eta gerohartuko die lekukoa Irañeta, Bi-darrai, Muxika eta Zuhatzakoegonaldiek. Guztira, 200 gaztekbaino gehiagok gozatuko dutebertsolaritzaz eta aisiaz uda ho-netan.Asteburu honetan bertan

emango diogu ongietorria uztai-lari eta harekin batera iritsikodira Bertso Udalekuak. Datorrenasteartean, uztailaren 4an, Orio-ko Itxaspe baserrira joango diralehen taldeko gazteak, eta geroraIrañeta, Bidarrai, Muxika etaZuhatzan izena eman duteneiegokituko zaie txanda.Kresalak ekarriko die bertsota-

rako grina 12-13 urte bitartekogazteei: Orioko Itxaspe baserrianigaroko dute astea 38 bat lagu-nek uztailaren 4tik 10era. Amai-tu eta hurrengo egunean, uztai-laren 11n, sartuko dira IrañetakoJuantzirenan bigarren txanda-koak: 13-14 urte bitarteko gazte-

ok Aralar eta Andia mendizerrenmagalean gozatuko dute bertso-laritzaz. Uztailaren 20ra arteizango dira han. Uztaila amaitze-ko, Bidarrain zein Muxikan uz-tailaren 22tik 31ra egingo diraegonaldiak. Lehenean 17-18 urtebitarteko lagunek hartuko duteelkar eta Bizkaiko egonaldian,15-16 urte artekoak. Batean etabestean 40na bat lagun elkartu-ko dira.Denboraldiko azken bertso

udalekua Zuhatzan gauzatukoda. 9 eta 11 urte bitarteko bertso-zaleak bilduko dira uhartean etaur kirolak izango dituzte oinarribertsolaritza lantzearekin bate-ra.Guztira, 9 eta 18 urte bitarteko

200 gaztek baino gehiagok har-tuko dute parte 20. urteurrenabeteko duten Bertso Udalekue-tan, eta haiekin batera izangodira ia 50 bat hezitzaile. Bertsola-ritzaz gozatuko dute aisialdi etakirol ekintzekin batera eta tarte-an uztartuko dituzte sormenaribegirako ekimenak ere.

Antzeztutakobisitaldiak uztaileanTopic zentroan Erredakzioa Tolosa

Topic museoa ezagutzeko an-tzeztutako bisitek duten harreraona dela eta, uztailean ere an-tzeztutako bisitak eskainiko di-tuzte. Nahieran egiteko aukeraeskainiko dute, eta taldearenarabera, bisita horiek gaztelerazedo euskaraz egin ahal izangodira.Amaia Ruiz de Galarreta an-

tzezleak eskainiko du saioa. Bisi-tariek Tolosako Txotxongiloenetxe magikoa era berezian eza-gutzeko aukera izango dute, ibil-bidea esperientzia ahaztezinbihurtuz. Saioa haurrei eskainitadago, baita familiei ere. Izena emateko aurrez honako

telefono zenbakira (943 65 04 14)deitu edo [email protected] hel-bidera idatzi behar da. Taldeekgutxienez bost pertsona eta

gehienez 15 pertsona izango di-tuzte, eta 100 euro ordaindu be-har dute.

UDAK ORDUTEGI ALDAKETAEKARRIKO DUTopic museoak udako ordutegiaizango du ekainaren 20tik iraila-ren 15era arte. Data horietan mu-seoak zein aldizkako erakuske-tak honako ordutegia izangodute: 10:00etatik 14:00etara eta15:00etatik 19:00etara; astelehe-netan itxita egongo da.Irailaren 15etik aurrera, muse-

oaren ordutegia ere aldatu egin-go da: astean zehar, 10:00etatik13:00etara eta 16:00etatik19:00etara irekiko dute; astele-henetan, berriz, itxi egingo dute.Asteburuetan eta jai egunetan,berriz, 10:00etatik 14:00etara eta15:00etatik 19:00etara irekikodute.

Page 6: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

Atzera bueltarik ez Zizurkilgo San Millan eskolan eta Abaltzisketako Txalburu eskolan martxan izan duten

‘100 lengoaia, 11 esperientzia’ proiektuaren balantzea egin dute

Imanol Garcia LandaAbaltzisketa-Zizurkil

Hiru ikasturte bete dira Zizurkil-go San Millan eskolan eta Abal-tzisketako Txalburu eskolan 100lengoaia, 11 esperientzia proiek-tua martxan jarri zutela. Eta on-dorio nagusietako bat aurrera ja-rraituko dutela da. «Honek ez duatzera bueltarik, eta ez duguinongo momentutan hori zalan-tzan jarri. Ametsa egi bihurtzenari da», esan du Elena Laizproiektuaren koordinatzaileak.«Ezingo genuke aurrekora buel-tatu. Aurrekoa ez zen txarra, gukegin genuen eta horretatik gatoz,baina ezingo genuke atzeraegin». Bide batez, Laizek gogoraekarri du eskola txikietan aspaldidabiltzala «beste era batera» la-nean: «Ez gara zerotik abiatu ho-netara. Salto handi bat egindugu, baina ez da hiru urtekokontua bakarrik». Pasa den astean proiektuaren

hiru urteen balantzea aurkeztuzuten Donostian, Euskal Herri-ko Unibertsitatean. Garbi zutenhiru urte hauen ondoren aurkez-pena egingo zutela, «bizi izanda-koa, gure hausnarketak eta gukateratako ondorioak zabaldunahi genituelako», esan duAlaitz Zengotitabengoak, SanMillan eskolako proiektu ardura-dunak. Laizek gaineratu duenez,«haziak erein nahi izan ditugu.Gero ez dakigu noiz haziko direnbaina norbaiti zerbait iritsi ba-zaio, pozik gaude». Aurkezpenaentzutera joan ziren askok zo-riondu zituzten eta beraien esko-letara «indartsu» itzuliko zirelaesan zieten, «eskoletan aldaketatxikiak egiteko gogoarekin».«Garrantzitsua» iruditzen zaie

irakaskuntzan «aldaketak» ema-tea: «Gizarteak aldaketak eginditu, eta eskolak jarraitzen duorain dela urte asko bezala lane-an. Nahiz eta hitzez esan ohi denhaurren beharrak ditugula oina-rri, jakin badakigu gehienetan ezdela horrela izaten».

IKASGELETATIK TAILERRETARAFrancesco Tonucci pedagogoakproposatuta, ikasgelak kendueta tailerrak jarri dituzte, «esko-lak kanpoko bizitzarekin haus-

turarik ez izateko». Aroztegia, li-burutegia, zientzia, mugimen-dua eta artea dira tailer horiek.«Tailerrik gabe ezin izango lira-teke gertatu gertatu direnak»,esan du Zengotitabengoak.«Haurrak benetan aritzen diralanean bertan». Tailerrak hornitzerakoan kon-

tuan izan dute materialak bene-takoak izatea. «Ez da umeentza-ko propio egindako material di-daktikoa deitzen zaion hori,benetako materialak dira», esandu Zengotitabengoak. «Adibi-dez, aroztegian erabiltzen dituz-ten zerrak ez dira plastikozkoak,benetakoak dira; berdin mailuaketa iltzeak». Modu horretarahaurrek ikusten eta sentitzendute «benetan ari direla lanean,benetan ari direla nahi dutenhori eraikitzen». Baliabideak ezezik, beharrak eta helburuak erebenetakoak direla gaineratu duLaizek: «Benetako altzariak aridira egiten. Eskolan behar izanditugun liburutegirako armairumoduko batzuk, adibidez, aroz-tegian egin ditugu». Ondorioetako bat da ikasleek

«sekulako balorea» ematen dio-tela benetako materialekin etabenetako behar eta helburuekinaritzea. «Izugarri ondo pasatzendute eta serio aritzen dira», dioLaizek.

Adin aniztasuna ere bazutenaurretik bi eskoletan, baina horbeste pauso handi bat izan da,ikasle guztiak, 2 eta 12 urte bitar-tekoak, elkarrekin egon baitira.«Horrek duen aberastasuna izu-garria da», esan du Zengotita-bengoak. «Egoera oso bereziak

gertatzen dira. Handietako batnola egon daitekeen txiki bate-kin ia hitz egin gabe, edota haurtxiki bat handi bat aroztegiannola ari den lanean, edota handibatek txiki batzuei ipuinak kon-tatzen. Hor gertatzen diren ha-rremanak eta egoerak izugarriakdira, eta egoera horiek ikustenari gara». Etengabeko interak-zioa dagoela azaldu dute, «bizi-tza errealean bezala».

Hiru tailer izaten dituzte ireki-ta une berean, eta haur bakoi-tzak erabakitzen du horietatiknahi duena, eta nahi duteneanaldatzen dira. «Ematen du seku-lako iskanbila egon behar duela,eta guztiz kontrakoa da», esan duZengotitabengoak. «Haurrak la-sai-lasai daude tailerretan, etabaita pasiloetan eta beste espa-zioetan. Eskola guztian zeharibiltzen dira, baina lasai». Hainjustu, hori da ikusi duten besteondorioetako bat. «Zenbat etamuga gehiago jarri haurrei, aska-tzen direnean orduan aztoratzendira, eta orduan hasten dira zara-taka», gaineratu du. Laizek nabarmendu du esko-

lako bizitzan ez dagoela egunberdinik: «Haurrak elkartzendira une oro nahi dutenekin. Iaorduro aldatzen da egoera, natu-ran bezala, mugimendua natu-rala da. Orain esan dezakegu es-kola etortzea egunero abenturabat dela».

BAKOITZAREN ERRITMOADenboraren pertzepzioan izan-dako aldaketa nabarmendudute. «Batez ere aldatu dena dahaurrari denbora uztearena:pentsatzeko, isilik egoteko, hitzegiteko, behatzeko, entzute-ko...», esan du Zengotitabengo-ak. «Ez dute denbora galtzen

nahiz eta isilik egon, nahiz eta al-bokoari behatzen egon». Batzuetan haurren batek sofa-

ren batean botata egotea beharduela diote. «Noski, berarenganajoaten gara jakiteko nola dagoen,gaizki lo egin duen edo nekatutadagoen jakiteko, baina beharhori duelako dago hor», esan duZengotitabengoak. «Tarte bathor egon ondoren, ikusten dugugero martxan jartzen dela». Adinguztietako haurrekin horrela jo-katzen dutela azpimarratu duLaizek. Denbora ematen zaie ere ikas-

kuntzak ez aurreratzeko. «Lasai-tasunez joan daitezela bere errit-moan», diote. Pentsatu izan dutehaur batek denbora asko pasa-tzen duela irakurtzen eta ez due-la ezer idatzi. «Kontua da irakur-tzen pasa duen denbora guztiakgero bere fruitua ematen duela.Prest zegoenean pausoa emate-ko, eman du pausoa», esan duZengotitabengoak. Hasieran pentsatu zuten mu-

gimendu tailerrean haur askokdenbora asko pasako zutela, bai-na ez da hori gertatu. «Bakoitzakbere lengoaia du, bakoitzak berenatura du, eta hori azaltzen da,eta batzuk denbora gehiagoematen dute tailer batean edobestean. Baina tailer guztietarajoaten dira bakoitzean zerbait in-teresgarria dagoelako», esan duLaizek. Tailer bakoitzetik asteanbitan pasatzea proposatzen dietehaurrei, eta normalean horrelagertatzen dela diote.Beste ondorioetako bat ikasle

guztiak ari direla «ikaragarri haz-ten eta ikasten» diote. «Horretanez daukagu zalantzarik. Bakoi-tzari bere denbora utziz gero,ezinezkoa da ez ikastea». Fami-liak gero eta lasaiago daudelagaineratu dute, «eta gero etakontentuago egiten denarekin». Hasieran zalantza batzuk ba-

zituztela dio Zengotitabengoak,«baina hiru urte pasa ondoren,zalantza horiek uxatzen joandira. Eta haur batek ez badu zer-bait egin oraindik, badakigu bes-te batzuk egiten dutela, berazbere momentuan egingo du». Eskoletan bizi den giroa

«mundiala» dela dio Laizek. Tra-tuari garrantzi handia ematen

06 TOLOSALDEA HEZKUNTZA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2017ko uztailaren 5a

Abaltzisketako Txalburu eskolan, haur batzuk liburutegiko tailerrean. ATARIA

«Ez gara zerotik abiatuhonetara. Salto handibat egin dugu, baina ezda hiru urteko kontuabakarrik»

«Jarraituko dugu, nahidugulako, familiekeskatzen digutelakoeta haurrek halaxenahi dutelako»ELENA LAIZPROIEKTUARENKOORDINATZAILEA

Page 7: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

diotela dio, bai haurrei, bai ira-kasleen artean eta baita ere fami-liei. Haurrei tratu ona ematea ezdela bakarrik «goxoa izatea»,esan du Laizek, «baita errespeta-tzea norbera nolakoa den, ez es-kaintzea zentzurik ez duten gau-zak, ez eskatzea ezin duena, ezlarritzea, ez nabarmentzea ezduelako zerbait egin, ez epaitzea,ez konparatzea... Hori dena daumea errespetatzea, hori daumea maitatzea eta ondo trata-tzea».

Bestalde, «umeak bezala» tra-tatu behar zaiela gaineratu duLaizek. Umeek pentsatzekomodu ezberdinak dituztela esandu, eta hori ulertzen saiatzeadela haiek errespetatzea. «Gurigarrantzitsua iruditzen zaiguna,beraientzat ez dela horrela kon-turatzen gara. Beste begi batzue-kin ikusten dute mundua», esandu Laizek, eta irakasleen betebe-harra dela haurrekin batera joa-tea, ez haurrak beraiekin. «Be-raiek ezin dira jarri helduenmunduan. Baina aldi berean,helduak bezala, badituzte be-raien interesak. Beste begiradabat dute, eta gu egokitu behargara. Eta plazer bat da beraiekinbatera joatea».

Eskolan giro ona izateko etahaurren artean harremanak ho-betzeko modua izan da haur ba-

koitzak berak nahi duenarekinegoteko aukera ematea. «Bakar-ka, binaka edota taldeka lanaegiteko aukera dute, eta horrekharremanak izugarri hobetuditu», esan du Laizek. «Lehen ezziren txarrak, baina orain askozhobeak dira harremanak, aska-tasuna dutelako, ez ditugulakobehartzen orain taldeka lan egi-tera eta orain bakarka».

Beste ondorioetako bat izan dahaurrek behatzen dutela irakas-leek nola jokatzen duten, etagero handiek txikiekin hori erre-pikatu egiten dutela. «Asko hitzegiten dugu elkarrekin, horrelagehiago ezagutzen ditugu, baigurekin ari direnean eta baitahaurrak beraien artean ari dire-nean», esan du Laizek.

ETA EBALUAZIOA?Horrelako proiektu pedagogikobat martxan jartzean, ikas komu-nitatean sortu daitekeen zalan-tza handienetakoa ebaluazioaizaten da. Zengotitabengoak go-gora ekarri duenez, «Donostianegindako aurkezpenean, Tonuccik bideo bidez azalduzuenez, ikasleak Lehen Hezkun-tzako lehen mailetatik hasi etaseigarren maila arte denak gain-dituta daude, eta gure pentsa-mendutan horrela da». Hori ezbada lortzen, ardura irakasleenadela diote. Izan ere, ebaluazioa-ren beharrik ez dagoela irmokiesaten dute: «Hori da adminis-trazioak, helduok, kontrolerakosortutako aitzakia bat».

Zengotitabengoak eta Laizeknabarmendu dute egunero jaso-tzen direla eskolan gertatzendena, egunero egiten dela beha-keta lana, eta horien interpreta-zioa komentatzen dutela irakas-leen artean. «Zentzumen guztiakpiztuta ditugu eta haurrek esa-ten digutena eta ikusten dugunajasotzen dugu, argazkiak eta bi-deoak ere erabiltzen ditugu, etagero idatziz jartzen dugu. Hori

dena irakasleon artean elkarba-natzen dugu».

Haurrek ez dutela ebaluazioa-ren beharrik eta bakean utzi be-har direla esaten dute. «Eskolabarruko kontrol eta azterketaguztiak, eta kanpotik datozen az-terketa guztiak zertarako?», gal-detu dute. Hain justu, eskolakanpotik datozen azterketak«guztiz testuinguruz kanpo»daudela diote. «Ez dago ume es-tandar bat. Azkenean kataloga-tzeko eta konparatzeko bakarrikbalio dute. Ez diogu inori muga-rik jartzen. Ez dago gutxienekoedo gehieneko bat», esan duZengotitabengoak.

Hiru urte hauetan jasotako bi-zipenak eta ondorioak bi eskola-tan izan direla azaldu dute. «Ez-berdin joan da, ezberdinak dire-lako eskolak, eta bertakopartaideak, baina oso bateratsujoan dira», esan du Laizek.

Zizurkilen eta Abaltzisketanmartxan jarri duten proiektu pe-dagogikoa iraultzailea izan oteden galdetzean, bisitan joan

zaizkienak esandakoak azaldudituzte. «Esaten digute hau izu-garria dela, hau iraultzaileadela», esan du Zengotitabengo-ak. «Eta hasi gara gu ere horrelahitz egiten. Eta sakon pentsatuzgero, egia da iraultza bat dela».

Finlandiako aditu baten bisitajaso zuten, esaterako. «Finlan-dian ez duela horrelakorik ikusiesan zigun. Baina ez hori baka-rrik. Bost kontinenteetan egonomen da eta ezagutu ditu hez-kuntza sistema pila bat, eta ezduela inoiz ikusi horrelakorikesan zigun», azaldu du Laizek.«Horrelako komentarioak en-tzunda, zerbait iraultzailea izan-go da egiten ari garena, bai».

Argi dute hiru urte hauetanmartxan jarritakoarekin jarraitu-ko dutela. «Hezkuntza sailetik ezdigute mugarik jartzen; aurrerajarraitu dezakegu, beste eskolabatzuetan aurrera jarraitzen du-ten bezala beraien pedagogie-kin. Guk ez dugu tratu bereziriketa ezta ere debekurik eman ho-rrela ez jarraitzeko», zehaztu du

Zengotitabengoak. Eredu horre-kin jarraituko dute, «nahi dugu-lako, familiek eskatzen digutela-ko, eta umeek halaxe nahi dute-lako», gaineratu du Laizek.

Balantzea egiterakoan, SanMillan eskolako seigarren maila-ko bi ikasleek ikasturte amaiera-ko festan irakurtzeko idatzi zu-ten gutuna ekarri dute gogora.Irakasleei zuzendua zen, eta on-dorengo hitzak jaso zituzten,besteak beste, gutunean: «Milamila esker eman diguzuen mai-tasun eta laguntza guztiagatik.Guretzako San Millan eskola ezda eskola bat, bigarren etxea bai-zik. Denon artean familia ederbat osatu dugu, eta etorriko di-ren ume berriekin ere segurugaude halaxe egingo duzuela(...). Zuek denok izugarrizko me-ritua duzue. Izan ere, badakiguproiektu hau aurrera eramatekolan izugarria egin behar dela. Es-kerrik asko bihotz bihotzetik gugustura sentiarazteko egin du-zuen guztiarengatik. Izugarrimaite zaituztegu».

Zizurkilgo San Millan eskolan, tailer batean. ATARIA

«Haurrari denborauzten zaio:pentsatzeko, isilikegoteko, hitz egiteko,behatzeko...»

«Hau izugarria dela,iraultzailea dela esandigute. Eta sakonpentsuz gero, egia dairaultza bat dela»ALAITZ ZENGOTITABENGOASAN MILLA ESKOLAKO PROIEKTUARDURADUNA

HEZKUNTZA TOLOSALDEA 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2017ko uztailaren 5a

Page 8: Usabalgo igerilekura lehen momentutik suhiltzaile eta DYAko … · 2017-07-04 · emateko azken eguna. eman behar da izena. Jaietako kirol desafioa berdinkideago egiteko saioa, gaur

Garagunea bisitari

Behin ikasleek oporrak hartuta, ikastetxeetako bisitaldidenboraldia amaitu bada ere, iragan astean ‘Tolosaldeko Ataria’-kIbarrako Garaguneko erabiltzaileen bisita jaso zuen.

Erredakzioa Tolosa

I barrako zentrotik bazeto-zen ere, argi utzi nahi izanzuen Garaguneko kide ba-koitzak bere bizitokia: Zi-zurkil, Amezketa eta Tolosa.

Ibarran elkartzen den taldeahamalau lagunek osatzen dute,baina Tolosako erredakzioa eza-gutzera sei erabiltzaile gerturatuziren ostiralean. Erredakzioa bi-sitatu, astekaria eskuan hartueta kazetarien lana usaintzekoaukera eman zien, baita zenbai-ten kasuan irratian aritu ere.

Udaran etorrerarekin batera irteerak antolatzen dituzte Ibarrako zentroko arduradunek. N. ROLDAN DE ARANGUIZ

ASTEARTEA 05AGENDA

Deialdiak

Ibarra. II. Auzolana. Erreka garbitukodute. 09:00etan, plazan.Tolosa.Barriga Verde - Feriazferia,erakusketa. Topic zentroak antola-tzen duen hemezortzigarrena da,Galiziako txotxongilo-tradizioariomenaldi xume bat egiteko moduada, eta mugarri bat markatzen du.Morreu edo Demo Kultur Elkarteak,Viravolta Txotxongilo konpainiareneskutik, 2013. urteaz geroztik eginduen bidean...Tolosa.Blok Arte Eskola, erakuske-ta. BLOK Arte Eskolako ikasleekikasturtean zehar egin duten lanenhautaketa bat egin da jarri dute era-kusketa.Zizurkil.Kuxinen erakusketa. Ami-na Chaairi Tetuandarrak eginikokuxinak ikusteko aukera izangoda.

28 KANALA12:30. On ein.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30.Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Gipuzkoako Plazatik. MirenElgarresta.22:45.EKT.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Bronte Posada, C. Korreo kalea, 20.Telefonoa: 943 676013.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualdeko berriak, Joxemi Saiza-rren Kale Kantoitik, Tolosaldea Gara-tzenen atala, Idoia Apaolaza psiko-pedagogoa, errezeta eta lehiaketa,deitu 943 698038ra edo whatsappmezua bidali 687410033ra 10:45etik10:55era. Mahala saskia opari. 11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirol albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.

Musika saioa.17:00-20:00. Goizeko saioek utzitako onena. 20:00-20:30. (H)ari naizela.Imanol Artolak, felixek, gidatutakobertso saioa.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Beroak jarraipenaizango du, arratsalde aurre-tik aurrera aldaketak etorri-

ko dira. Eguerdian oraindikhego-ekialdeko haizea ibiliko da, indargehiago hartuko du, tenperatura ezda horrenbeste igoko. Hala ere, erdi-ko orduetan 30-31-32 gradu harra-patuko ditu. Goiz partean hodeirik ezda izango, arratsaldean ipar, ipar-ekialdeko haizea sartuko zaigu. Hai-ze aldaketa izango da, tenperaturakdezente egingo du behera. Egunabukatzerako 20 gradutik behera ge-ratuko dira. Bestetik, pilatutako be-roaren eraginez, ekaitzetarako joerahartuko du egunak. Azken ordurakoekaitz handi samarrak sartuko dira.Ezin da kazkabar puntu bat bazter-tu.iEzhar, eguna 00

Bihar.Oso eguraldi naha-sia, goiz partean eguraldilasaiagoa izango dugu, au-

rreko egunetako ezegonkortasunhondarrak izango dira. Zeruan ho-dei asko, zaparradaren bat edobeste izango da, ondoren eguerdialderako eguraldia lasaitu egingozaigu zertxobait, ostarte batzukirekiko zaizkigu, baina arratsaldepartean fronte bat sartuko zaigu.Ezegonkortasun handia izango de-nez fronte horrek zaparradak nahi-ko sarri botako ditu. Arratsaldeanekaitz modura eroriko da euria za-parrada handi samarrekin, tartekakazkabarra ere egin dezake, litrodezente pilatzeko joera daukaegunak eta egun osoan ipar haizeaibiliko denez tenperaturak behera-kada nabarmena izango du. Hamargradu behera egingo du tenperatu-rak, 20 graduren bueltan kokatukodira eguneko balio altuenak.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEARTEA, 2017KO UZTAILAK 5Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

‘Ataria’ irratia barrutik ezagutzeko aukera ere izan zuten bisitariek. N.R.A.