URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki...

8
«Garrantzitsua da argi izatea beganismoaren hautuaren zergatia» MADDI ETXEBERRIA GIZA NUTRIZIONISTA ETA DIETISTA ‘Begaonegin’ kontuan partekatzen ditu larrauldarrak plater begetalak; harrera «oso ona» izan dutela azaldu du // 4 IRURA MAITASUNAZ HAUSNARTZEKO IRAKURKETA TALDEA // 5 TOLOSA GERTATUTAKOA EZ AHAZTEKO Memoriaren Egunean Tolosako Udaleko alderdi politikoek elkarrekin burutu dute ekitaldia; eraildako herritarrak gogoratu dituzte, eta aipamen berezia egin diete Tolosako presoak bisitatzera zihoazela hildako hiru senitartekoei // 2 JOSU ARTUTXA Eukene Larrarte Europako Txapelketan lehiatuko da // 07 Gazteentzako Bizilabe ekimena ‘online’ izango da // 3 ASTEAZKENA 2020/11/11 8. urtea, 1.321. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Transcript of URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki...

Page 1: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

«Garrantzitsuada argi izateabeganismoarenhautuarenzergatia»MADDI ETXEBERRIAGIZA NUTRIZIONISTA ETA DIETISTA

‘Begaonegin’ kontuan partekatzen ditularrauldarrak plater begetalak; harrera«oso ona» izan dutela azaldu du // 4

IRURAMAITASUNAZ HAUSNARTZEKO IRAKURKETA TALDEA // 5

TOLOSAGERTATUTAKOA EZ AHAZTEKOMemoriaren Egunean Tolosako Udaleko alderdi politikoek elkarrekin burutudute ekitaldia; eraildako herritarrak gogoratu dituzte, eta aipamen berezia egin diete Tolosako presoak bisitatzera zihoazela hildako hiru senitartekoei // 2

JOSU

ARTU

TXA

EukeneLarrarteEuropakoTxapelketanlehiatuko da // 07

GazteentzakoBizilabeekimena‘online’ izango da // 3

ASTEAZKENA2020/11/11

8. urtea, 1.321. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Page 2: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

02 TOLOSA POLITIKA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko azaroaren 11

Erpinak leuntzen

A zaroaren 10ean Memo-riaren eguna ospatu ohida azken urteotan Eus-kal Autonomia Erkide-

goan. Memoriak hamaika erpineta irakurketa mota ditu, puntuezberdinetatik ikus daiteke eta,gehienetan, «osotzat» hartu ezindugun terminoa da. Etxerat el-kartetik, behintzat, memoriaosatugabea eta partziala irudika-tzen duen eguna dela azpimarra-tu izan dugu.Herri honetan badakigu me-

moriaren eta honen osaketareninguruan lan egitea lokatz-bideastun batean aurrera egitea be-zalakoa dela. Erreka-lainotanizandako izen-abizenak, urte as-koren ondoren, gure memorieta-ra ekartzea ez da lan makala eta,tamalez, askotan erdi-bidean ge-ratzeko aukerak izaten dira. Behe-laino horretan izan dire-

nak, eta daudenak, euskal presopolitikoen senide eta lagunakdira. Ehunka zauritu, ezbeharedo istripu baten ondorioz, dis-pertsio politikaren gurpil zoroa-ren eraginpean. 400 istriputikgora daraman kontagailua dugueta, oraindik ere, kopuruak igo-tzen dihardu. Dispertsio politika ez da arra-

zoi penitentziarioen menpe apli-

katutako politika izan, erabakieta helburu politiko zehatz ba-tzuengatik inposatutako peni-tentzia baizik. Ez dira lan arra-zoiengatik egiten diren bidaiak,are gutxiago opor-bidaiak. Erazabalean inposatutako salbues-pen neurria da urrunketa: inpo-satutako kilometroak, inposatu-tako egun eta ordutegiak, inpo-satutako arriskuak. Familiakobizitzaren eta bizitza pribatua-ren eskubideak urratu eta nahie-ran erabiltzen dituzte, urteakpasa ahala, higadura fisiko etapsikologikoak eraginez. Zoritxarrez, hiru hamarkada

luze dira dispertsio politikarenarrabolak zapaltzen gaituela. Po-litika honek ondorio lazgarriakizan ditu; orotara, 16 pertsonekbizia galdu dute errepidean, tar-tean, Tolosako hiru herritarrek:Rosa Amezaga, Arantza Ameza-ga eta Leo Esteban dira haienizen-abizenak, behe-lainotikaterata. Ez ziren trafiko-istripubaten erruz hil, inposatutako hi-gadura-politika baten eraginpe-an izandako ezbehar baten on-dorioz baizik, bere arduraduneta guzti.Horien izenak, 2020ra ekar-

tzeak badu bere sukaldeko lana,memoriaren erpin ezberdineta-tik su epelean landutakoa. Me-moriaren egun honetan, Tolosa-

GUTUNAko Udalak eman duen urratsagoraipatu eta azpimarratu nahidugu. Eredugarri dugu udalaketa bertako alderdi politikoekegindako adierazpena. Memoriaintegral eta osatu batean disper-tsioaren biktimen izenak zizel-katuak izan behar dira. Ez daauto-afirmazioa edo konplazen-tzia ariketa bat bezala irudika-tzen; zimenduak sendotu nahiditugu, aitortu gabeko oinazehauei merezi duten katalogazioaemanik, egun dugun politikamendekatzailea den dispertsioa-ri behin-betiko amaiera emaneta berriro errepika ez dadin.Konponbidea eta bizikidetza-

ren bide malkartsuan, horrelakoaurrerapausoak oxigeno bonbo-nak dira. Sufrimenduak ezindira kategorizatu, ez dute unita-te estandarrik eta, oraindik ere,zaurien pisuak zama handia du.Bitartean, gure partetik, elkarbi-zitzaren errepidetik lasterka ja-rraituko dugu. Garaia dugu guresufrimendua iraganean deklina-tu eta asteburuetako errusiarerruletan ez jokatzeko, behe-lai-notan geratutako izenak gurega-na ekartzeko eta aspaldion herrihonek eskatzen duen konponbi-de-urratsa emateko. Hantxeizango gaituzue.

Naike Diez Urruzola Etxerat Elkartea

Iraganari buruzkohausnarketa kritikoaegitea proposatu dute Tolosako Udaleko alderdi politikoek bat egin dute MemoriarenEgunarekin; aipamen berezia egin diete Tolosako presoakbisitatzera zihoazela, auto istripuz hildako hiru senitartekoei

nahi izan zituzten. Gehienak,ETAren adar ezberdinek erail zi-tuzten; besteak, berriz, Estatukosegurtasun-indarrek eta haieningurukoek (GAL, BVE…). «Zo-rionez, aldaketa ugari eman diraazkenaldian, gizartean; sufri-mendu ugari izan da, alde guz-tietatik. Hortaz, ezinbestekoa dairaganari buruzko irakurketa kri-tikoa egitea», zioen Villanuevak.Aurten, baina, aipamen bere-

zia egin diete kartzelara Tolosa-ko presoak bisitatzera zihoazela,auto istripuz hil ziren hiru seni-tartekoei. «Ezin ditugu ahaztu,horiek ere biktimak baitira».Martinez de Rituertoren hitze-tan, «aurrerapauso bat» da. «Bik-tima guztiek izan behar dute to-kia memorian, baita zoritxarrezdispertsioak eragindakoek ere».Biktima horiez gain, gogoan

izan zituzten oinarrizko giza es-kubideen urraketak jasan dituz-ten guztiak ere. «Indarkeria bi-degabea dela aitortu nahi dugu,eta biktima guztiei gure elkarta-suna eta hurbiltasuna adierazte-arekin batera, egia, justizia, ai-tortza eta erreparazioa eskatzendugu denentzat».

Gauzak horrela, ideien anizta-sunarekiko, printzipio demokra-tikoekiko eta giza eskubideendefentsarekiko errespetuan oi-narritutako bizikidetza ezartze-ko, borondate eraikitzailea par-tekatu nahi du udalak. «Hitzor-du honek balio dezala inoizerrepikatu behar ez den iragana-ri buruzko hausnarketa kritikoaeta elkarrizketa plurala sustatze-ko. Elkarri entzutea eta biktimaguztiek izandako min, sufrimen-du eta bizipen guztiak aitortzeadira gizartean eman ziren urrun-tzeak gainditzeko abiapuntua».

Josu Artutxa Dorronsoro

10 urte dira, azaroaren 10ean,Memoriaren Eguna ospatzekogonbita luzatu ziela Eusko Jaur-laritzak euskal erakundeei. Tolo-sako Udalak proposamen horriheldu zion hasieratik, eta horrelajarraitu du azken urteetan. Atzoere, udala osatzen duten hiru al-derdi politikoek kaleratutakoadierazpen instituzional batera-tua irakurri zuen Olatz Peon al-kateak, Euskal Pizkundea plazanegindako ekitaldian.Joxe Mari Villanueva (PSE-

EE) eta Andu Martinez de Ri-tuerto (EH Bildu) zinegotziakizan ziren Peonekin (EAJ-PNV)batera. Gizarteak azken urteetanjasandako indarkeriaren eta he-riotzaren historia ezagutzekonahiz ez ahazteko eskatu zietentolosar guztiei, eta batez ere, be-launaldi berriei. «Gure gertukohistoriaren egutegian, gaurkoada motibazio politikozko indar-keriak eragindako heriotzarikgertatu ez den egun gutxietakobat».Tolosan eta Tolosatik kanpo

eraildako herritarrak gogoratu

Adierazpen bateratua irakurri ondoren, ohiko lore eskaintza egin zuten. J. A. D.

Page 3: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

Hiru taldek sinatudute KirolgirekinhitzarmenaErredakzioa

Kirolgi Gipuzkoako kirol-ez pro-fesionala sustatu eta garatuasmo duen fundazioak lurralde-ko taldeekin duen konpromisoaberretsi du. Hala, kirol desberdi-nak jorratzen dituzten 31 taldere-kin hitzarmena sinatu du, tarte-an Tolosaldeko hirurekin: Ogi-berri Gipuzkoa emakumezkoentxirrindularitza, Lauburu gizo-nezkoen areto futbola eta Ibarrasokatira taldea (goma). Hitzar-menak 2 milioi euro baino gehia-go aurreikusten ditu, eta «horriesker, Gipuzkoako kirol errendi-mendu handiari eustea lortukoda».

Harkaitz Millan, Kultura etaKirol diputatuak esan duenez,«eskola kirolean jatorria duenGipuzkoako kirol ereduari esker,era seguruan eta jasangarrianhazten ari den talentuaren oina-rrizko ibilbidea taxutzea da as-moa». Horrekin batera, emaku-meen kirola indartzea ere beha-rrezkoa dela esan du. Hain justu,hitzarmena sinatu duten 31 tal-deetatik 16 emakumezkoak dire-la azpimarratu du: «Emakume-en beste belaunaldi batzuei kiro-laren munduan bidea irekitzenjarraitzea da helburua, eta kiro-laren bidez gizarte bidezkoagoa,berdintasunezkoagoa eta askea-goa eraikitzea».

36 positibo berrizenbatu dituzteazken eguneanErredakzioa

Azken orduetan TolosaldeanCOVID-19an positibo eman du-ten 36 kasu atzeman ditu Osasunsailak: Tolosan 16, Amasa-Villa-bonan 6, Anoetan 5, Asteasuneta Zizurkilen bina eta Alegia,Alkiza, Berrobi, Gaztelu eta Li-zartzan positibo bana.Osasun sailak emandako da-

tuen arabera, 14.039 test diag-nostiko egin ziren astelehenean,eta horietatik 1.310 positiboakizan ziren. 552 Gipuzkoan atze-

man ziren, tartean, 36 Tolosalde-an.Amasa-Villabonak (1.574) eta

Tolosak (934) gorriz jarraitzendute, azken 15 eguneko intziden-tzia tasa kontuan hartuta. Tolo-saldeko ESIak (961) nahiz Alegia,Ibarra, Tolosa eta Villabonakoeremuek gorriz jarraitzen dute.Ospitaleen egoerari dagokio-

nez, COVID-19aren ondorioz 91pertsona ospitaleratu ziren aste-lehenean, orotara 518 pertsonadaude ospitaleetan, eta 135 per-tsona daude ZIUn.

ARGAZKI POLITENEK JASO DUTE SARIAAmaitu da Berastegiko XXII. Argazki Rallya. Aurtengo edizioak 30 parte hartzaile izan ditu,eta udala «pozik» agertu da izan duen arrakastarekin. Argazkiak ateratzeko gaia Salontzoizan dute eta urriko bigarren asteburua , zubi eta guzti, baliatu zuten argazkiak ateratzeko.Igande eguerdian banatu zituzten sariak, udaletxe atarian. Lehen saria Uxue Otaegik eskura-tu du; bigarrena Eneko Labaienek eta hirugarrena Irati Saizarrek. ATARIA

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko azaroaren 11

Bizilabe tailerrekojarduerak etxetikegingo dituzteTolosaldean lehen aldiz jarri da martxan Bizilabe aisialdijarduera; Tolosan eta Villabonan zentro bana egokitu dute,baina egoerak behartuta ‘online’ eskainiko dute zerbitzua

Irati Saizar Artola

Pandemiagatik hartu berri dirensegurtasun neurriak direla eta,azarotik aurrera, Elhuyarrek etaTolosaldea Garatzen garapenagentziak antolatutako Bizilabeaisialdi jarduera online eskaini-ko dute. Hala, Tolosaldeko 10-14urte bitarteko gazteek zientziaeta teknologia jarduerak eurenetxeetan egingo dituzte.Horretarako, gazteak Elhuya-

rrek prestatu duen online plata-formaz baliatuko dira. Horrekinbatera, hainbat materialez osa-tutako kit bat izango dute, etazientzia hezkuntzan espezializa-tutako gidariarekin eta gainera-ko ikaskideekin batera, hainbaterronka burutuko dituzte zuze-neko saioetan. Bizilabe onlineplataforman, zuzeneko saioezgain, bideoak, argitalpenak,zientzia eta teknologia erronkendokumentu idatziak edota este-ka interesgarriak topatuko dituz-te, besteak beste.Elhuyarrek 2011tik landutako

metodologiatik abiatuta 10-17urte bitarteko gazteek zientzia,teknologia, ingeniaritza, arteaeta matematikako edukietan sa-kontzen dute Bizilabe ekimena-ren bidez. Tolosaldean Bizilabe eskain-

tzen den lehen urtea da, eta To-losan eta Villabonan zentro banaegokitu da. Astean bitan bertara-tzekoak ziren gazteak zientziaeta teknologia jarduerak egitera.Aurrerantzean, ordea, telemati-koki jardungo dira.

Egoerak ahalbidetzen duene-an, online egitetik aurrez aurre-ko saioetarako saltoa egingo daberriro, eta Tolosaldeko egoitze-tan ez ezik, eskualdeko herrietanere, zientzia eta teknologia jar-duerak antolatuko dira, «Bizila-be komunitateak handitu eta sa-rea sendotzeko asmoz, gazteekzientziarekin eta teknologiare-kin orotariko bizipen positiboakizan ditzaten, eta inguruko pro-fesionalak eta profesioak ezagu-tzeko helburuarekin».

Tolosaldeko gazteak urrian hasitako tailerretan. ATARIA

Page 4: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

Leyre Carrasco Larraul

Giza Nutrizioa eta Dietetikagradua ikasi du Maddi Etxebe-rria larrauldarrak. 2016. urteandieta begetala kontsumitzenhasi eta egun gutxira Begaone-gin izeneko kontua sortu zuensare sozialetan, jaki ehunekoehun begetalen inguruko erre-zetak eta platerak partekatuz.«Inertziaz eta pentsatu gabe»,baina aldi berean, berak kon-tsumitzen dituen plateren di-bulgazio lana egiteko sortuzuen kontuaz aritu zaigu, baita

beganismoaz eta berak izanda-ko esperientziaz ere.Zer da beganismoa?Beganismoa gaizki erabilitakokontzeptua da. Izan ere, gauregun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko produktuak eurendietatik ezabatuta dituztenpertsona horiek beganotzat eti-ketatzen badituzte ere, bega-nismoa elikaduraz harago doanzerbait da. Beganismoaren hel-burua animalien esplotazioainongo alorretan, elikaduranere, ez egitea da. Horrek inpak-tu handia dauka, eta agian, ho-

rregatik da ezagunena bainoelikaduraz gain, bai kosmeti-kan, bai arropan, baita gure ai-sialdian ere ematen da. Esate-ra, zooak edo animalidun zir-kuak ez bisitatzeko bezalakoekintzetan eta abar.Noiz hasi zinen beganismoapraktikatzen? Zergatik har-tu zenuen erabaki hori?Beganismoa praktikatzeko per-tsona bakoitzak bere moduaedukitzeaz gain, ezinezkoa dagizartearen ehuneko ehuna be-ganoa izatea. Hasteko, gaixogauden unean eta sendagai batbehar dugunean, sendagai ho-rietako asko ez direlako bega-noak. Beraz, pertsona bakoi-tzak ahal duen modura egitendu, eta horregatik batzuk dietabaten bidez hasten dira eta on-doren, pixkana arropan edokosmetikan gehitzen dutehaien beganismoa bizitzekomodua. Ni 2016. urte bukaeranhasi nintzen dieta begetalakontsumitzen. Erabaki horihartu nuen betidanik izan nai-

zelako animaliak gustatzenzaizkion pertsona bat, eta ehizaedo animalidun zirkuak gorro-tatu eta horien aurka zegoenantitaurina kontsideratzennaiz. Gizartean hain alderatutaditugu animalia bera eta kon-tsumitzen diren produktuak,ez nintzela ohartzen nire hipo-kresiaz. Gasteizen ikasten nen-goela, hainbat dokumental iri-tsi ziren nire bidera. Horiekikusi ostean jabetu nintzen zerzegoen industria guzti honenatzean, eta geroztik, ezin izannituen begiak itxi. Hipokresia

hutsa iruditu zitzaidan erreali-tate hori jakin ostean, erabakihori ez hartzea.Sare sozialetan ‘begaonegin’izeneko kontua duzu, nondieta begetalarekin loturaduten hainbat errezeta igo-tzen dituzun. Nola hasi zinenbertan?Nik pausoa eman eta egun gu-txira hasi nintzen kontu horie-kin. Pixka bat inertziaz izanzela esango nuke, hau da, pen-tsatu gabe. Baina, aldi bereaninteresgarria iruditu zitzaidannik kontsumitzen nituen platerhoriekin dibulgazio lana egitea,jendeak ikustarazteko, gauregun gizartea oso errotua baita-go.Errezeta guztiak zureak aldira, edota webguneren ba-teko errezetak hartu dituzueredutzat?Errezeta idatziak gutxi argita-ratzen ditut. Nahiko sortzaileanaiz sukaldean, eta gauza askobadira nire sorkuntzak, bainabeste asko ez. Hala ere, erreze-tak kontu zehatz batetik atera-tzen baditut errezeta hori sortuduen pertsona etiketatzen edoaipatzen saiatzen naiz. Azkenfinean, ez delako nire sorkun-tza izan. Zein da zure gustukoena?Zergatik?Ez nuke jakingo esaten. Sukal-datzea eta jatea asko gustatzenzaion pertsona naiz, eta ondo-rioz, ia denarekin disfrutatzendut. Baina, egia da, plater kolo-retsuak asko gustatzen zaizki-dala, eta zenbat eta koloretsua-goa izan, gehiago erakartzennau. Beraz, ahal den neurriannire platerak koloretsuak iza-ten saiatzen naiz. Zer nolako harrera izan duorain arte?Hasieran nire inguruko jende-

ak bakarrik jarraitzen ninduen,baina pixkana eta kasualitatezjende gehiago jarraitzen hasi zi-tzaidan. Badirudi, publiko ba-tera iristen ari naizela, izan ere,jaso dudan feedbackagatikematen du jendeak jarraitzennauela, eta nik uste dut ‘begao-negin’ bezalako euskarazkokontuak ia ez daudelako izandaitekeela. Jendeak, gainera,noizean behin idatzi egiten diterrezeten edo erreferentzieninguruan galdezka, eta baitaproduktuen inguruan ere, ho-riek non erosi edo non topatu

jakin nahian. Beraz, orain arteharrera oso ona izan duela esandezaket.Elikadura beganoa eduki-tzea garestia dela esan izanda. Horrela al da?Ez. Hala ere, azpimarratu beha-rra daukat elikadura orojale ba-ten patroia errepikatu nahiabai, hori garesti ateratzen dela.Hau da, haragia utzi eta oilaskozaporea duen xerra begetalaerosi nahi baduzu edo paellara-ko ganba begetalak adibidezbai, produktu horiek garestiakdirelako. Baina, pertsona guz-tion dietan oinarri izan behar-ko liratekeen produktuak (leka-leak, fruitu lehorrak, barazkiak,frutak, zereal integralak…)merkeak dira. Ondorioz, ez daegia garestiagoa dela, garestibihurtu dezakezu nahi adina,baino ondo jateko ez duzu diruasko gastatu beharrik. Beganismoan berria dennorbaiti ze aholku emangozenioke?Nire ustez oso garrantzitsua dazergatia oso argi edukitzea, ba-tzuetan zure erabakia asko ez-tabaidatzen delako. Horretara-ko, asko informatu dadila, gauregun Instagramen bertan di-bulgazio kontu pila bat daude,eta Interneten bertan ere web-gune oso interesgarriak topatudaitezke. Iturri fidagarri eta in-teresgarriak topatu ditzalaesango nioke eta ahal duen be-zain beste informatu dadila.Horrez gain, pazientzia handi-handia eduki dezala, «anti-be-gano» edo guztiari puntila ate-ratzen dioten pertsonekin, teo-rian zure osasunaz kezkatzendiren pertsonekin, baita disku-titu nahi duten horiekin ere.Nik uste dut sukaldatzeak edoesperimentatzeak ate asko ire-kitzen dituela.

ATARIA

«Pertsona bakoitzakbeganismoa beremodura bizi du»MADDI ETXEBERRIAGIZA NUTRIZIONISTA ETA DIETISTASare sozialetan aurki daitekeen‘begaonegin’ izeneko kontuko sortzaileada larrauldarra; plater begetalakargitaratzearekin batera, horiekosasuntsuak direla ere erakusten du

«Nirea bezalakoeuskarazko kontuakez daude ia, etaharrera oso onaizaten ari da»

«Hipokresia hutsairuditzen zitzaidanerrealitate horiezagutu eta erabakihau ez hartzea»

04 VILLABONA-AIZTONDO GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko azaroaren 11

Page 5: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

Zerumuga zabaltzeko testuakIrakurketa taldea martxan jartzeko hitzordua egin dute gaur, Irurako liburutegian,18:30ean; ikuspegi kritikotik, maitasunaz hausnartzeko baliatuko dituzte irakurketak

Jon Miranda Irura

B ost liburu irakurtzeaeta horien inguruangogoeta egitea propo-satu nahi die irurarreiItsaslore Yartzak (Ga-

llarta, 1982). Liburutegian gauregingo duten aurkezpenaren on-doren, hilero bilduko dira ani-matzen diren herritarrak. Yarzakazpimarratu duenez ikuspegikritikoa lantzen duten liburuakirakurriko dituzte, «ez dute, berehorretan, maitasuna bizitzekoera kritikatzen, irakurlea gogoe-ta egitera bultzatzen dute». Duela bi urte Bilboko Louise

Michel liburu dendan martxanjarritako esperientzia Iruraraekarri nahi izan du Yarzak, ber-tan bizi baita gaur egun. Ordukohartan esperientzia pertsonale-tik abiatu eta inguruko zenbaitjenderekin kezkak partekatu on-doren sortu zuten taldea: «Bizi-penak intelektualizatzeko joeradaukat, gertatzen zaidana uler-tzeko azalpenen beharra senti-tzen dut. Iparrorratz horren bilajo izan dut, oro har, filosofia libu-ruetara, eta maitasunaren ka-suan, berdina gertatu zait. Espe-rientzia mingarri batetik, maitemin batetik, azalpenen bila jo etaliburu hauekin egin nuen topo.Irakurketek asko lagundu nin-duten».

MAITASUNAZ GOGOETAJakin-min horretatik abiatutaeta liburu bakoitzaren haritik ti-raka beste hainbat testu desku-britu ditu Yarzak ibilbide hone-tan. Fisolofia ikasketak egin zi-tuen eta gaur egun irakaslea etaAgora filosofia elkarteko kideada. «Gure garaian, unibertsitate-an, inork ez zigun azaldu maita-sunaz hausnartu zitekeenik. Ba-dirudi maitasunaz ezin dela pen-tsatu, sentitzen den zerbait delaeta senezkoa dugula, bat bateanateratzen zaigula, ez dagoelagure borondatearen menpe, zer-bait magikoa dela...».Badaude liburuak, ordea, mai-

tasuna gogoetagai hartzen dute-nak. Antropologikoki maitasu-nak gizakion bizitzan jokatzenduen papera aztergai izatearekinbatera, maitasuna eraikuntza so-zial gisa ulertzen duten liburuakirakurriko dituzte taldean. Yar-

zaren ustez proposatuko diren li-buruek ez dute ikuspegi «apur-tzailea», ez dute maitasunarekinamaitu nahi, baina aldi bereangaiari «ikuspegi erradikal» bate-tik heltzen diote, «sustraietatik».Horregatik uste du irakasleak

askatzailea ere izan daitekeelairakurle taldean parte hartzea:«Bilboko esperientzian, behin-tzat, elkarri lagundu genion etagure barruak azaleratu genituen.Gainera normalizatuta dauka-zun hori zalantzan jartzea beti daaskatzailea. Senezkotzat dugunhori auzitan jartzeak zabaltzendigu maitasuna bizitzeko zeru-muga. Zentzu horretan esangonuke baietz, esperientzia aberas-garria dela».Ikusteko dago zenbat lagunek

hartuko duten parte Irurako tal-dean, baina Bilboko esperien-tziari begiratuta Yarzak aitortudu gehienbat emakumeak direlahorrelako ekimenetan parte har-tzeko pausua ematen dutenak.«Maitasunaz irakurtzea bada ai-tzakia genero rolez eta estereoti-poez hitz egiteko. Tranpa batizan da maiz maitasuna, emaku-meak sumisioan mantentzekoeta zaintza lanak gugan zentrali-zatzeko. Badirudi gizonezkoen-tzat zilegi dela erdigunean, mai-tasuna beharrean, bizitza profe-sionala edo zaletasuna jartzea.

Emakumeoi ez zaigu horretara-ko bidea ematen». Arrazoi ho-riek egon daitezke, Yarzaren us-tetan, irakurle taldeetara gizo-nezko baino emakume gehiagogerturatzeko. 16 urtetik gorako irurarrentzat

zabalik dago ekimena eta dina-mizatzaile izango denak interes-garritzat jo du taldea adin tartehorretako jendearentzat zabal-tzea: «Nire ikasleak ditut bu-ruan, nerabezaroaren maitasu-naren kontua oso presente edu-kitzen dute eta krisitik krisiradabiltza. Haientzako ere lagun-garri izan daitekeela pentsatzendut».

ABENDUAREN 9AN, LEHENAGaur 18:30ean Irurako liburute-gian egingo dute aurkezpen eki-taldia, baina aurrerantzean tal-dean parte hartu nahi dutenekinformazioa izango dute [email protected]. Aurkezpenaren ostean, le-henengo solasaldirako data,printzipioz, abenduaren 9rakofinkatu dute. Laura LatorrerenPolifonia amorosa liburuko zen-bait pasarte aztertuko dituzte. «Latorre madrildarra da, gizar-

te hezitzailea eta adimen emo-zionalean aditua. Maitasunareninguruko tailer eta ikastaroakantolatzen ditu ikuspegi femi-

nistatik. Liburu honetan maita-sunaren bizipen erreal ezberdi-nak azaltzen zaizkigu kontaki-zun, gutun edota bakarrizketenbitartez. Espainia, Kolonbia, Me-xiko, Guatemala eta beste hain-bat tokitako pertsonei egindakoelkarrizketetatik abiatzen da au-torea. Desirak, minak, erlazioak,zaintza lanak ulertzeko askotari-ko moduak daudela azaltzendigu. Badaude bikote eredu nor-matiboak, bikote izan eta lagu-nekin bizi diren pertsonak, edobikote izan eta hirugarren bate-kin maitemindu ondoren hiru-kotea osatu dutenak, poliga-miak, polimaitasuna... Maitasu-naz dugun ikuspegia zabaltzekoliburu interesgarria da», esan duYarzak. Liburu gehienak gaztelaniaz

daudela aipatu du dinamizatzai-leak, baina aukera ikusten badu-te gaiaren inguruan euskaraz ar-gitara emandakoren bat ere az-tertzen saiatuko direla esan du.«Nik proposatu eta guztion arte-an adostuko ditugu hurrengoirakurketak», nabarmendu duYarzak. «Ez da talde literario batizango bere horretan, hausnar-keta talde bat baizik, esperien-tziak konpartitzeko, zalantzakelkarbanatzeko eta bururatuzaizkigun ideiak eta iritziak bo-tatzeko gune bat».

Itsaslore Yarza irakurle taldearen dinamizatzailea aztertuko duten lehen liburua, ‘Polifonia amorosa’, eskutan duela. J. M.

GIZARTEA ANOETALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko azaroaren 11

Lehiaketakoargazkiekinosatuko dute2021ekoegutegia Iruran

Erredakzioa Irura

Azaroaren 15era arte aurkeztuahal izango dira argazkiak etaIrurako txokoak erretratatu be-harko dituzte parte hartzaileek.Irudiak [email protected] bidali beharko dira.Gaur egungoa izan beharko duargazkiak eta Irurako lekuren ba-tean ateratakoa. Argazkiarekinbatera, egilearen izena, postaelektronikoa, telefonoa eta azal-pena bidali beharko da, argazkianon ateratakoa den azalduz.Epaimahaiak hamabi argazki

aukeratuko ditu eta argazki ba-koitzaren egileak 30 eurokobonu bat jasoko du, herriko ta-berna eta dendaren batean era-biltzeko. Horiez gain, beste lauargazki aukeratuko dira, eta lauhauen arteko irabazlea herrita-rrek aukeratuko dute, Wha-tsApp-ez egindako bozketa bi-dez. Argazki hori egutegiko aza-lekoa izango da.

Argazkilehiaketanbotoa ematekoaukera duteanoetarrek

Erredakzioa Anoeta

Datorren urteko egutegia osatze-ko lehiaketa antolatu du Anoeta-ko Udalak urtero bezala. Herrita-rrek Urtaroak gaiaren inguruanatera behar izan dituzte argaz-kiak eta jende askok hartu duparte. Argazkiarekin lotutakoeuskarazko esaera zahar bat, hitzjoko bat edota errimatxo bat aur-keztu behar izan dute parte har-tzaileek. Epaimahaiak 21 argazkihoberenen aukeraketa egin on-doren, herritarrek azaroaren15era arte izango dute gustukoe-nen alde botoa emateko aukera. Udalaren webgunean jarri di-

tuzte argazkiak eta bertan emanahalko dute herritarrek botoa.Zortzi argazki sarituko dira etasari bakoitza 50 eurokoa izangoda. Puntu gehien jaso dituen ar-gazkiaren egileak datorren urte-an epaimahaikide izateko auke-ra izango du.

Page 6: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

06 TOLOSALDEA EKONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko azaroaren 11

Eneritz Maiz Etxarri

Madrilen urte batzuk eman oste-an, 2009. urtean iritsi zen EuskalHerrira Abdelmalek El Haj (Te-tuan, Maroko). Familiarekin Zu-marragan bizi da, eta egun Tolo-saldearekin harreman estua du.Barazkiak eta frutak saltzen ari-tzen da herriz herri, eta TOLOSAL-DEKO ATARIA-k postua Ikaztegie-tan jarrita harrapatu du. Nolatan hasi zinen barazkiaketa fruituak herriz herri sal-tzen?Duela sei urte, langabezia ia bu-katzear neukan, eta zerbait eginbeharra neukan lan egin eta fa-milia aurrera ateratzeko. Or-duan, nire kontura, autonomomoduan herriz herri barazkiaketa frutak saltzen hastea erabakinuen. Poliki-poliki aurrera noa,eta ia sei urte betetzera noa.

Bazenuen barazki eta frutare-kin esperientziarik?Ez, ez. Inondik inora ere ez. Ma-drilen fabrika batean egin nuenlan, eta lanik gabe geratzean eznuen ezer topatzen. Ez zegoenlanik, eta zerbaitetan hasi beha-rra neukan. Beste zerbait bilatubitarterako hasi nintzen hone-tan. Jendeari ideia gustatu eginzitzaion, jendea erostera etor-tzen hasi zen eta jarraitu egitendut. Egia esan, oso jende atsegi-na da herri txiki hauetakoa.Gustura zaude beraz zure la-narekin?Bai, bai. Nire lanarekin, eta jen-dearekin ere bai. Oso pozik nagoeta jarraitu egiten dut, beste edo-zein lanekin egin moduan.Zumarragan bizi zara, bainaTolosaldera asko etortzenzara. Bai, horrela da. Aduna, Altzo,

Orendain, Abaltzisketa, Albiz-tur, Ikaztegieta eta Baliarrainenjartzen dut postua.Nola antolatzen duzu astea?Egunean bi herritan egoten naiz,goiz edo arratsalde. Goizez baka-rrik lan eginda ez dit bizitzekoematen, eta lanaldia bitan bana-tuta osatzen dut.Eta nola banatzen dituzu he-rriak eta egunak?Astelehenetan goizez Altzon etaarratsaldez Ikaztegietan egotennaiz. Astearte goiza Olaberrianegiten dut eta arratsaldeetanOrendainera etortzen naiz. Aste-azkenetan, goizez bakarrik lanegiten dut eta Adunara joatennaiz. Ostegunetan, berriz, Albiz-turren goiza eta arratsaldeaAbaltzisketan egiten dut. Ostira-la hiru orduz lehenik Gabirianegoten naiz, eta gero beste hiruorduz Baliarrainen. Eta bukatze-ko, larunbatean, lau orduz,Ataungo San Gregorion aritzennaiz. Hori da zure astea, beraz.Bai. Eta larunbat arratsaldea etaigandea jai egiten ditut. Behar dagainera.

Herriak aipatu dituzu, bainaherrietara joan aurretik zukegin beharko duzu barazki etafruten erosketa. Bai. Lehenik eta behin biltegirajoaten naiz erosketa egitera.Gero furgoneta bete, eta herrie-tara joaten naiz saltzera. Egune-ro egiten dut erosketa, eta ba-tzuetan baita egunean bi aldizere. Goizean betetzen dut furgo-neta, baina batzuetan, eguer-dian ere berriz joaten naiz osa-tzera. Zerbait falta bazait arra-tsalderako betetzen dut, eta horida nire eguneroko ogia.Ia sei urte daramatzazu. He-rrietan jada jendea ezagutukoduzu.Bai, horrela da. Eta jendea osoatsegina da eta erostera etortzenda. Zorionez, orain artean ez dutegun batean ere huts egin, eta eahorrela jarraitzen dugun. Ezinduzu egun batean bai, eta beste-an ez etorri. Zerbitzu bat da etaeskaini egin behar duzu. Ez dutinoiz huts egin. Jendeak eskertuegiten dizu, eta jendeak badakihor zaudela. Eguneroko lana dahau, eta ezin duzu hutsik egin.

Zein da zure bezero mota.Denetarik dago. Egia da helduakgehiago direla gazteak baino.Jendeak lan egiten du eta... he-men, Ikaztegietan, esaterako,goizean jende gutxi izaten da,jendea lanean dagoelako.Herritarrek eskertzen dutepostua herrian bertan jartzea. Bai, eta asko gainera, eta baitaudaletxeek ere. Zerbitzua esker-tzen dute, eta ni ere oso poziknago eurekin. Jende oso jatorraeta errespetuzkoa da. Ez dut ino-lako kexarik ez bezeroen aldetik,ezta udalen aldetik ere, eta urteaskoan zerbitzu txiki hau eskain-tzen jarraitzea espero dut.Urte berezia doa aurtengoakoronabirusa dela eta. Zure la-nean eragin du?Bai, lehen baino lan gehixeagoegiten dut. Gazteek batik batkanpora atera daitekeeneankanpoan egiten dituzte eroske-tak, baina orain ia atera ezin de-nez herrian ikusten zaituzte, etabehintzat barazki eta frutakerostera herritik atera beharrikez dute, eta etxe ondoan erostendute.

E. MAIZ

«Urte askoanzerbitzu txikihau eskaintzenjarraitzeaespero dut»ABDELMALEK EL HAJFRUITU ETA BARAZKI SALTZAILEA

Sei urte daramatza barazki eta frutak herri txikietan saltzen; astero-asteroeskualdeko zazpi herritan jartzen du postua, eta «gustuko» lana duela dio

Izena eta Abizena jauna / andreaAtzo hil zen, 94 urte zituela,

Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.- Goian bego -

Nere hortzetan itzaliko den azken antsiaBeste batenetan loratuko den lehen

Irria izango da.Ilobak: Mikel, M. Dolores, Joxean, Jose Luis(†), Mertxe Azkue Idiakez, Pakita, Miren, Pedro M.,

Iñigo

eta Arrate Azkue Berasaluze eta gainerako ahaideak.Arren eskatzen dizuete otoitz bat haren arimaren alde, eta etor zaiteztela hiletaelizkizunetara. ASTEARTEAN izango dira, hilak 23, gorpua bertan dela, arratsldeko SEI ETAERDIETAN,er.LEGAZPIn, 2020ko azaroaren 11n

Helbidea: Santa Kruz Egoitza Legazpi / San Francisco Kalea BilboOharra: Familiak ez du inor hartzen.

Mª Cruz Agirre Odria

- Goian bego -

(Jose Agustin Zabaletaren alarguna)

Herenegun hil zen, 91 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

‘Kruxi’

Bere anai-arreba: Eugenio, Pepita Bereziarturen alarguna; ezkon anai-arreba: Lola Galvez, Jesus Maria-ren alarguna, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek, zaintzaile Marlen.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR ASTEAZKENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, ANDRA MARI ZERURATZEAREN parroki elizan egingo den hiletara.

Aldez aurretik mila esker.

Page 7: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko azaroaren 11 @TOLOSALDEAKIROL

Larrarte, elite mailakoEuropako Txapelketan

I. Garcia Landa Tolosa

Orain hiru urte parte hartu zuenEukene Larrartek pistako elitemailako Europako Txapelketan,eta aurten berriro ere bertanizango da Espainiako selekzioa-rekin. «Hiru urteren ondoren, le-hen aldia izango balitz bezalada», esan du Gipuzkoa Ogiberritaldeko txirrindulariak. «Mailahandiko probetara ohituta nagoegin dudan egutegiarekin, bainaegia da Europako Txapelketa batedo Munduko Kopako proba batbeti plus bat gehiago izatendela». Helburu bezala jarri zuenaurten txapelketa horretan partehartzea eta «oso pozik» dago to-losarra aukeratua izan delako:«Urte txukuna egin dudala ustedut, eta nahiko garrantzitsua daniretzat bertan izatea, izan du-gun urte zaila eta gero». Bulga-rian jokatuko da txapelketa, gaurhasi eta igandera arte.

Duela hiru urte puntuazioaneta madison probetan parte har-tu zuen. Oraingoan lehenengoaldiz parte hartuko du taldekakojazarpen proban. «Guretzakoproba berria da eta aspiraziohandirik gabe joango gara. Es-painiako selekzioa ez da inoizoso indartsua izan proba hone-tan, baina niri ilusioa egiten dit,betidanik asko gustatu izan zai-dan proba da, eta gozatzera joan-go naiz», esan du. Omnium pro-ban ere parte hartuko du, eta ho-rrez gain Tania Calvo GipuzkoaOgiberriko taldekidearekin ma-disonean ariko da. «Ez dugu el-

karrekin eskarmentu handirikmadisonean, eta ahalik eta on-doen egitera joango gara». Omniumeko proban erregu-

lartasuna erakusten saiatuko da,eta borrokan egon ahal duelaerakutsi nahi du Larrartek. «Ma-disonean Taniarekin probaz pro-ba goaz ikasten, eta aurreko las-terketan egindako akatsak zu-zentzeko asmoa dugu. Pixkanajoango gara, pausoak emanez.Oraingoz bost entrenamendubakarrik egin ditugu elkarrekin,eta hemendik aurrera hobetzeaespero dugu», esan du tolosa-rrak.

Orain gutxi 23 urtez azpiko Europako Txapelketan izan zen Larrarte. RFEC

Taldekakojazarpenean,omniumean etamadisonean arikoda tolosarra

Erasunentzat Salaberria etaUrretabizkaia II.arentzatEgiguren V.a dira aurkariakErredakzioaIkaztegieta/Zizurkil

Promozio mailako Buruz BurukoTxapelketa aurkeztu zuten atzo,eta eskualdeko Jon Erasun zi-zurkildarra eta Beñat Urretabiz-kaia ikaztegietarra izango diralehian. Zortzi pilotarik parte har-tuko dute guztira, eta final-laur-denetako partidak asteburu ho-netan jokatuko dira. Erasun etaUrretabizkaia II.az gain, ondokopilotariek hartuko dute partetxapelketan: Aranguren, ArteagaII.a, Elordi, Zabala, Egiguren V.aeta Salaberria. Enpresa bakoitze-tik launa pilotari, beraz.Erasunek ostiralean jokatuko

du Salaberriaren aurka, Irunen.Jaialdiko hirugarren partidaizango da. Lehenengo partidantxapelketako beste partida batjokatuko da, Arteaga II.a eta Za-bala artekoa. Urretabizkaia II.akigandean izan du EgigurenV.aren aurkako partida, Eiba-rren. Jaialdiko hirugarren parti-da izango da. Larunbatean joka-tuko da txapelketako beste parti-da, Elordi eta Arangurenartekoa.Finalerdiak hurrengo astebu-

ruan izango dira. Urretabizkaiakbere partida irabaziz gero, Elor-di-Aranguren partidako garaile-aren aurka jokatuko du finaler-dia. Erasunek berea irabaziz

gero, Zabala-Arteaga II.a parti-dako garailea izango du aurkari.Final handia azaroaren 28an jo-katuko da.Promozio mailako txapelke-

tak, Buruz Buruko Txapelketanagusiak aurtengo ediziorakoaurkeztu dituen berrikuntzakhartuko ditu bere baitan. Hauda, sakean pasako marra sei etaerdikoan jarriko da. Bestalde,parte hartzaileek botileroakizango dituzte txapelketako par-tidetan beste enpresako pilota-rien aurka jokatzen dutenean.Enpresako teknikariek bakarriklagundu ahal izango dute botile-ro moduan. Azkenik, ez da parti-darik atzeratuko.

Caminosekezin izan dugaraipenaerrepikatuEspainiako BiketrialTxapelketanbigarren egin duIrene Caminostolosarrak

Imanol Garcia Landa Tolosa

Oraingoan ez da posible izan. IazEspainiako Txapelketa irabaztealortu zuen Irene Caminos bike-trialeko txirrindulari tolosarrak,baina aurtengoan bigarren pos-tuarekin konformatu behar izandu. Vera Baron bere aurretik sail-katu da, Espainiako Kopan ger-tatu den moduan. GeorginaAgell izan da hirugarrena.Caminosek bazekien oso zaila

izango zela lehen postua lortzea:«Daramagun urtearekin entre-namenduak-eta orokorrean ez-berdinak izan dira. Oso zaila ze-goen, Vera oso indartsu etorri da,eta azkenean bigarren postuare-kin bueltatu gara etxera». Mun-duko Kopa zein Txapelketa ber-tan behera geratu direnez, den-boraldia arraroa izan delagaineratu du tolosarrak. «Txa-pelketa oso ondo bukatu nuen.Asko gozatu nuen eta jarri zituz-ten eremuak asko gustatu zi-tzaizkidan, maila polita zegoen,eta gutxi falta zitzaidan irabazte-ko. Hori bai, pozik nago eginda-koarekin».

Hiru parte hartzaile bakarrikizan ziren elite mailan, izan ere,parte hartzeko asmoa zuten bes-te txirrindulariek ezin izan zutenjoan, besteak beste zuzenekokontaktua izan zutelako COVID-19arekin positibo emandakoe-kin. «Daramagun urtearekin ho-rrelakoak gertatu ahal ziren, etabeste maila batzuetan ere gerta-tu ziren», esan du Caminosek.«Behintzat lortu genuen podiu-ma betetzea».Denboraldia bukatutzat eman

du tolosarrak, Espainiako Txa-pelketa eta Kopa bakarrik joka-tuz. «Behintzat txapelketa hauekantolatu dituzte eta posible izanda zerbait egitea, baina egia daurtea arraroa izan dela. Ea hu-rrengo urtean beste txapelketakantolatzeko aukerarik badago-en», zehaztu du tolosarrak.Orain dela gutxi UCIk azaldu dudatorren urteko Munduko Kopa-ren egutegia aterako duela urtehau bukatu baino lehen. «Gukoraingoz ez dakigu ezer. Gaine-ra, egoera egun batetik besteraaldatzen denez, ez dakigu zergertatuko den, baina esperodugu pixkana forma hartzea etazerbait antolatzea hurrengo ur-tean», esan du Caminosek. Orainatseden pixka bat hartuko du:«Ikasketetan zentratuko naiz,baita Tolosako Trial Eskolan, etagero pixkana hasiko gara dato-rren urtea prestatzen».

Irene Caminos, jokatu berri den Espainiako Txapelketan. ATARIA

Page 8: URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Garrantzitsua da argi ...Zer da beganismoa? Beganismoa gaizki erabilitako kontzeptua da. Izan ere, gaur egun ehuneko ehunean anima-lien jatorriko

24 emakume aritzen dira joskintza tailerrean. ATARIA

Musukoak beharra dutenei

Tolosako Zutani elkarteak 100 musuko banatuko dizkie laguntza behar duten haurrak dituzten Tolosako 20 familiei

Erredakzioa Tolosa

Z utani Tolosa elkarteakdinamizatuta, emaku-me migratzaileen jos-kintza tailerrean 24emakume ari dira, az-

ken bost urteetan, Inkernu aka-demiarekin lankidetzan. Bada,elkartasun proiektu bat burutudute urrian zehar. Hain justu,beharra duten familien haurren-tzat berrerabil daitezkeen oiha-lezko 100 musuko egin dituzte.Sei urtetik gorako haurrentza-

ko musukoaren derrigortasunaezarri zenean sortu zitzaielaideia azaldu dute Zutani elkarte-tik. «Izan ere, ikasturtea hastean,familiak zailtasun handiak iza-ten hasi ziren eskolako eskariarierantzuteko: bi musuko ikaslebakoitzeko eta egun bakoitzeko.OCU Espainiako Kontsumitzai-leen Elkartearen arabera, musu-koetan egindako gastu gehiga-rria, 4 kideko familia-unitate ba-tean, hilean, 75-150 eurokoa izandaiteke».Zutani elkartetik diotenez, «oi-

narrizko gastuei aurre egitekodirurik ez badago, ez dago musu-koak maiz erosteko aukerarik».Hori aintzat hartuta sortu zi-tzaien musukoen ideia: «Familiahoriengan eragin ekonomikoanolabait murrizten saiatzeare-kin batera, neurri higieniko, pre-bentibo eta didaktiko gisa ere la-gun genezakeela pentsatu ge-nuen, kolore desberdineko bost

musukoz osatutako paketea egi-nez, eskola-egun bakoitzerakobat, garbigarriak eta berrerabil-garriak (3 geruzako kotoizko mu-sukoak dira, filtroa sartzeko pol-tsikoarekin, 6-7 urteko haurren-tzat)». Musukoekin batera, horigordetzeko poltsak ere egin di-tuzte.Tolosako elkarteak argi utzi

nahi du euren helburua ez delaerakundeek hartu beharko luke-ten neurria ordeztea, alegia,«egoera ahulean dauden fami-lientzat musukoak doakoak iza-tea».Elkartetik, halaber, eskerrak

eman dizkiete emakume guztiei,«elkartasunez lan egiteagatik etaproiektuan parte hartzeagatik,bai eta Inkernu akademiari ere,beren azpiegitura uzteagatik etalankidetzarengatik».

ADINEKOAK LAGUNTZEKOBestalde, Zutani elkarteak duelahiru urte jarri zuen martxan 65urtetik gorakoei laguntzera bide-ratutako proiektua, Super Ekosupermerkatuarekin elkarlane-an. Bada, deialdia luzatu du el-karteak, beharra duten adin tar-te horretako herritarrak gertura-tu daitezela eskatuz; bestetik,proiektuan parte hartu nahi due-nak beraiekin harremanetan jar-tzeko eskatu du, 688 730 159 zen-bakira deituz, edo [email protected] idatziz.Elkartetik ohartarazi dutenez,beharra duten 65 urtetik gorakoherritarretan emakumeak diranagusi. Proiektuaren bidez, eli-kagaien bilketa egin, eta ekarpenekonomikoa jasotzen dute. El-karteak urte hauetan lagunduduten guztiak eskertu ditu.

ASTEAZKENA 11AGENDA

Deialdiak

Amezketa.Zirika Zirkusen Berrera-bizi ikuskizuna, Larrunarri frontoian,16:30ean. Irura.Maitasun irakurketak irakur-keta taldearen aurkezpena, liburu-tegian, 18:30ean.Aduna.Aroa eta Mirariakmagiaikuskizuna Asier Kidam magoareneskutik elizan, 19:00etan.Tolosa.Heriotzari buruz hitz egitekotertulia, Alondegia tabernan,19:00etan. un

ATARIA IRRATIA09:00. Pasahitza. Eguraldi iragarpe-na, kantu eskaintzak, agenda etaeguneko albisteak.15:00. Desafioa. Herri kirolak.16:00. Zebrabidea. Magazina.20:00. (H)ari naizela. Bertsolaritzasaioa, Imanol Artola Felix-ekin.21:00. Lokatzetan. Umore saioa.

28 KANALA11:00.Ane Lore sukaldean11:30.Gaurkoan Tolosaldetik12:00.Mareak jaialdia 2020 - Tasha-kor17:00.1, 2, 3 hemen da Miru!17:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Urrutiajunbe (Emakumeak)

FARMAZIAK

Gaur

VILLABONA.Egunekoa. J. M. San-chez. Kale Berria, 34. 9436911 30. TOLOSA. Gauekoa. L. Azpiroz. Larra-mendi kalea, 6. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro eguzkitsua buel-tan izango da. Egun osozerdi eta goi-mailako hodei

batzuk ikusiko ditugun arren, ez dio-te trabarik egingo eguzkiari eta giroeguzkitsua izango da. Haizeak he-gotik joko du, egunaren bigarren za-tian bizi xamar, eta tenperatura na-barmen igoko da, maximoa 18-20graduan kokatuko delarik.

Bihar.Antzeko giroa. Ze-ruan berriz ere erdi eta goi-mailako hodei batzuk ager-

tuko dira, baina batere trabarik egingabe eguzkiari, eguraldia argia etapolita izango delarik. Hego-haizeakjoko du, tarteka bizi eta tenperaturaantzeko balioetan mugituko da, ma-ximoa 18-20 graduan geratuz.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitako esa-nen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2020KO AZAROAK 11 Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ZORIONAGURRAKUrtebetzeak, urrezko ezteiak,ezkontzak, jaioberriak...

943 65 56 [email protected]

San Esteban 20Tolosa