Urtebetetzeko ilara

1

Click here to load reader

Transcript of Urtebetetzeko ilara

Page 1: Urtebetetzeko ilara

URTEBETZEKO ILARA 1.- Definizioa Jarduera honetan, ikasleek ilara txukun bat osatu beharko dute keinuen bitartez komunikatuz. 2.- Helburuak - Kontzentratzeko ahalmena, entzun eta aditzekoa eta ahozkoa ez diren beste - - komunikazio modu batzuk garatzea. 3.- Partaideak Taldea/gela; 7 urtetik gorakoak. 4.- Materiala Ikasle bakoitzeko aulki bana. 5.- Abiapuntuko arauak Jarduera osoa isilean egin behar da. 6.- Garapena Aulkiekin ilara zuzen bat egin eta ikasleak aulki gainetara igoko dira. Ondoren, ilara ordenatu beharko dute, jaiotza eguna eta hilabetea kontuan izanik, hau da, urtarriletik abendura. Elkarrekin ulertzeko modua bilatu beharko dute, hitzik egin gabe. Garrantzitsuena ez da ilara ondo egitea, elkarrekin lan egin eta komunikatzea baizik. 7.- Ebaluazioa Zein arazo sortu da? Zein gauzek lagundu digute komunikatzen? Komunikatzeko modu desberdinen gaia eta komunikazioa errazten edo zailtzen dutenena aztertu dezakegu. 8.- Iturria Cascón, P. La alternativa del juego, Bakearen aldeko Hezkuntzaren 1. mintegia. Madril, 1995.