Urriko alea'2010

16

description

Abantoko Axola Euskara Elkarteak kaleratutako AXOLA ALDIZKARIko 19.alea duzue hau.

Transcript of Urriko alea'2010

Page 1: Urriko alea'2010
Page 2: Urriko alea'2010

2

Gaizka, zein da zure txikitakoametsa?Futbolaria izatea! Zer, bestela?

Zer dela eta esaten dizute Re-volution?Radio Popular-eko Iragorri kaze-tariak jarri zidan ezizen hori.

Hurrengo Lehendakaria izan-go zara?Ezta pentsatu ere! Nahikoa dau-

BORJA BASAGOITI ETAGAIZKA TOKEROAURREZ AURRE

Borja eta Gaizka, Gaizka eta Borja, bi futbolari, bi lagun. Biok izanzuten haurtzaroan amets bera eta amets horrek elkartu zituen

bizitzaren bidean. Borja Las Carrerasen jaio zen, eta Abanto futboltaldean ekin zion jolasteari, bertan Athleticek ikusi eta Lezamaraeroan zuen. Egun Sestao futbol taldean da. Gaizka, ordea, gasteiz-tarra da, bere hiriko Ariznabarra taldean hasi eta gaur Athleticeko jo-kalari dugu. Borja eta Gaizka, 2006-2007ko denboraldian Lemonafutbol taldean ukitu egin ziren bizi-ibilbide bi.

Borja Basagoiti AXOLA Euskara Elkarteko bazkide dugu, eta egunbatean, Las Carreraseko taberna batean zerbait hartzen ari ginela,Gaizkarekin erreportaje hau egitea proposatu genion. Ideia gustatuzitzaion eta hona hemen emaitza.

Basagoiti erasoan

Page 3: Urriko alea'2010

3

kat futbolaria izanda.

Athleticen Lemoan baino golgehiago sartzen ari zara. Bi-txia, ezta?Bai, horrela da. Urteak pasaahala arlo horretan hobera egindut.

Gasteiztar batek euskaraz.Bai horixe!, betidanik ikastola ba-tean ikasi dut eta.

Golak ospatzeko modu xele-brea zurea!Bai. Orain dela hiru urte hasi nin-tzen golak horrela ospatzen.

Keinu hau pressing catch-ekotipo batek egiten du. Lagunekinapustu bat egin nuen eta mo-mentu hartatik keinu hori nireegin dut.

Sestaon geundela, elektrikarizenbiltzan goizetan?Kar, kar! Ez. Ikasten ari nintzen!

Athleticen Sestaon baino ge-hiago “ligatzen da”?Psst! Neuk, behintzat, ez dut as-korik ligatzen. Neskei gehiagogustatzen zaizkie, Aitor Ocio,Llorente eta enparauak.

Borja, nagusi izatean, zer nahizenuen izan?Egia esan, ez dut gogoratzen,baina suposatzen dut futbolariaizan nahi nuela edo bestela kiro-larekin zerikusirik duen lanbide-ren bat.

Zu aditua zara, nola botabehar da penalti bat?Lehenengo eta behin, zugankonfiantza handia izan behar.Eta neu gorputzarekin jolastennaiz atezaina engainatzeko.

Sestao aurten 3. mailan. Zeregin zenuten iaz?Badakizu, futbolean gauzakokertzen hasita, ez dagoela zu-

Gaizka Tokeroren txanda

Page 4: Urriko alea'2010

4

zentzerik. Baina aurten ondohasi gara, eta baietz igo!

Azken urteotan gol nahikotxoegin duzu. Zergatik ez aurre-lari?Beno... ez da hainbatetarako, iagehienak penaltiz izan dira eta.Ni betidanik atzelaria izan naizeta ondo moldatzen naiz postuhorretan.

Ikasketak ala futbola?Ikasketak, noski! Baina biak ba-tera daitezke. Zorterik baduzueta profesionalki jolastera ailega-tzen bazara, hobe, baina horilortzea zaila denez, ikasketak le-henengo helburu jarriko nituzkenik.

Bilbo ala Abanto?Ja-ja!... Ez Abanto ez Bilbo...Las Karreras!!

Beñat lobari euskaraz egitendiozu?Saiatu egiten naiz, baina orain-dik berarekin komunikatzea zailada, gauza asko ulertzen ez di-tuelako.

Lezama, jokalari-harrobia?Niretzat Lezama garrantzitsuaizan da futbolari egiteaz gain,pertsona moduan hezi eginnauelako. Eta bertan bizi izan di-tudan momentuak ez nituzke se-kula aldatuko.

SESTAO RIVER-en. 2.B maila. 2007-2008

Page 5: Urriko alea'2010

5

Biak Dribling laburrean

Gaizkak- Atlheticetik kanpoko aurrelari bat – David Villa.- Atlheticetik kanpoko atzelari bat (Borjak ez du balio) - Puyol.- Euskal Herritik kanpoko futbol talde bat - Liverpool.- Jai bat – La Blanca.- Gustuko musika – Denetarik entzuten dut.- Futbola ez den kirol bat - Saskibaloia.- Plazer txiki bat - Iratzargailurik gabe esnatzea.- Bizitzeko lekua - Gasteiz.- Desio bat - Athletic-ekin tituluren bat irabaztea.- Zer oparituko zenioke Borjari? – Peluka bat.- Zer ez zenioke oparituko? – Orrazia.

Borjak- Sestaotik kanpoko aurrelari bat (Gaizkak ez du balio) – Messi.- Sestaotik kanpoko atzelari bat – Jamie Carragher.- Euskal Herritik kanpoko futbol talde bat - Liverpool.- Jai bat – Las Karreraseko jaiak.- Gustuko musika – Marea, La Fuga... horrelako taldeak.- Futbola ez den kirol bat - Saskibaloia.- Plazer txiki bat - Etxetik kanpo gosaltzea egunkaria irakurri bitar-tean.- Bizitzeko lekua - Bilbo.- Desio bat - Mundua ezagutu.- Zer oparituko zenioke Gaizkari – Koilara bat (berak badaki zer-gatik...)- Zer ez zenioke oparituko – Jantzi dotore bat zapata eta guzti.

Rolan E. Gonzalez

Page 6: Urriko alea'2010

6

MUNDUKO BESTE GU (I)Euskal Herrian jaio, bizi eta lan egiten duten batzuek ikasten ezduten bitartean, Euskal Herria inoiz ez edo gutxitan zapaldu dutenbeste batzuek ekin diote haien burua euskalduntzeari.Besarkada handi bat Euskal Herri honetatik Euskal Herri horretara!Mila esker, beste gu, zuekin mundua euskaldunagoa eta politagoadelako!

Noiz izan zenuen lehengoaldiz euskararen berri?Gure alaba jaio zenean, emaz-teak euskal historiari buruzko li-buru interesgarri bat erosi zuen:Kurlanskyren The Basque His-tory of the World. Liburu horrekeuskararekiko interesa piztuzigun berehala.

Zergatik erabaki zenuen ikas-tea?Euskal Herria baita euskal kul-tura ere maite ditugulako. Histo-ria luzeko herrialdea duzue, berekultura, hizkuntza, paisaiak…oso erakargarriak dira guretzateta argi geneukan hizkuntzaberri bat ikasteak munduarenikuspegia zabaltzen duela,beraz, Euskal Herria hobeto eza-gutzeko hizkuntza ezinbestekoa

zen.

Nola ikasi zenuen? Zaila izanzen prozesua?Besteak beste, Colloquial Bas-que liburutik ikasi nuen. Ilargi Zu-biriren liburu urdina ere erabilidut, nahiz eta ikasteko zaila izan.

Euskal musika oso polita izateazaparte lagungarria ere bada:Kepa Junkera, Oskorri, Laboa,

David Cox (Ontario, Kanada)

Page 7: Urriko alea'2010

7

Tapia, eta Leturia... eta EuskalHerriko lagunekin euskaraz egi-ten dugu.

2002an gai nintzen hitz batzukerabiltzeko, 2005ean esaldiakerabiltzen nituen parkean, den-dan, eta abarretan, eta 2006anOndarroako Arrigorri ostatuanegon nintzen. Bost aldiz egonnaiz Euskal Herrian eta formulabakarra dago: praktikatu etapraktikatu.

Bide batez, gure umeek euskalpailazoak asko maite dituzte etahaien bidez ere ikasten dabiltza.

Zer esango zenioke euskaraez dakien Euskal Herritarrari?Euskara eta euskal kultura osointeresgarriak direla eta euska-raz egiten duzunean, jendeaesker onekoa dela, errespetuaerakustea besterik ez da.

Euskal Herrian euskaraz!

“ Euskal Herriahobeto ezagutzeko

hizkuntzaezinbestekoa zen”

Leonat Egiazabal (Uruguai)

Noiz izan zenuen lehengoaldiz euskararen berri?Uruguaitarra naiz, hala nola gu-rasoak, eta aitatxi amatxiak, etabaita horien gurasoak ere. Eus-kotarra ez, bainan eskualdunabai. Amatxik eman zidan lehen-dabiziko eskuararen berri, min-tzaira zaila eta misteriotsuabalitz bezala, arbasoek zekitena.Berak Ortzaizeko amatxirengan-dik bazuen zerbeit ikasirik etatrufetan “ipurdi beltxa” deitzenninduen.

Zergatik ikasi duzu euskara?

Haurtzarotik aitatxi-amatxienganikusi nuen eskualdun izaitearenharrotasun bezalako zerbeit.

Gero nerabetasunean, nortasunxerka nenbilelarik, eskuara ho-

Page 8: Urriko alea'2010

8

Sergio Monedero

rren ardatza zela ikusirik, dispo-satu nuen ikastea bai mintzairabera, bai eskual kultura osoa.

Nola ikasi zenuen? Zaila izanzen prozesua?Hasi nintzen bakarka 17 urtere-kin, gero Euskal Etxeetan ibilinintzen. Eta 2006 urtean, jada32 urterekin, “Argentinan euska-raz” programan sartu nintzen.Prozesu akademikoa 2008anbukatu nuen EGA azterketagainditzearekin, Iruñean.

Gipuzkoan erabiltzen den batuaongi ikasi arren, amatxik bereamatxirengandik jaso zuena na-hiago dut belaunaldien katearijarraiki nahian. Baxenafarrerazbakarka ikasia dut, liburuetaneta adiskideekilan. Arbasoeki-lako nuen beharra beterik delasentitzen dut orai, eta geroari so,egiten dudana da dakidana ahal

dudan gisan zabaltzea.

Zer esango zenioke euskaraez dakien Euskal Herritarrari?Edozein pertsona berez izan dai-teke Eskual Herritarra, bakotxaknahi duen kultura eta hizkuntza-rekin, inposaketarik ez bada, bix-tan dena. Bainan eskual erroakukanik, eskuara ez jakitea egunahalkegarria, lotsagarria dela ne-rrake, eskuara ez baita eskual-dunen ondarea bakarrik baizikaneta mundu osoarena.

Erranen nieke, beraz, banderaeta partidismo antzuekin min-tzaira ez nahasteko eta eskuaradena bezala ikustekoz: kultura;bizi diren lekuarena, hortaz, Es-kual Herrian bizitzea eta bertakomintzaira ez jakitea analfabetis-motik aski hurbil dagola nerrake.

Alta, inportanteagoa iruditzenzait eskualdunei, eskuara dute-nei, zerbeit erraitea: eskualdu-nak izan daitezela bihotzez bai,bainan batez ere mihiz!

Eskuara iragarkietan jartzekoikurtzat ez hartzekoz, baizikaneta bizitzeko era bezala, esku-bide hori makurtu gabe defenda-tzeko erranen nieke!

“Eskual erroakukanik eskuara ez

jakitea egunahalkegarria,lotsagarria dela

nerrake”

Page 9: Urriko alea'2010

9

“Hizkuntza - diskurtso abertzaleazhausnartu beharra dago”

AXOLA Topagunea Euskara elkarteen Federazioaren partaidea da.Bada, Federazioak egingo duen Kongresuaren harira, Iñaki Marti-nez de Luna Soziologia Dotorearen hausnarketa ekarri du Topabe-rri aldizkariaren azken aleak.Hementxe daukazuna laburpena da. Laburpen guztien modura, tes-tuinguru osoaren faltaren ondorioz zenbait gauza desitxuratuta egondaitezkeen arren, artikuluaren balioak arriskua hartzea merezi due-lakoan gaude.

Zein da orain arte euskara de-fendatzeko erabilitako diskur-tsoa?Erabilitako leloa gehienbat aber-tzaletasunean sustraitua izan da:“Euskara euskal nazioaren hiz-kuntza”, “Gaztelera eta frantsesainposatutakoak”.

Ez al da horrela izan?Argudiatze ulergarria izateak ez

du esan nahi aberrian oinarritu-tako mezua gaur egun egokienadenik gizartea, oro har, euska-rara biltzeko.

Eta gaur egungo hizkuntza-diskurtso nagusia?Gaur egun hegoaldeko gizarteangailentzen ari den hizkuntza-jarrera malgutasunarena da,betiere malgutasun hori gaztela-

Iñaki Martínez de Luna Gasteizenjaio zen 1950ean. Soziologian Dokto-rea, Euskal Herriko Unibertsitatekoirakaslea, Argia aldizkariko kolabora-tzailea, Eusko Ikaskuntzako partaideeta Eusko Entziklopediako zuzendarida, besteak beste.

Page 10: Urriko alea'2010

10

niaren aldekoa izanik. Horrezazgain, euskararen aurkako dis-kurtso baten argumentuak erro-tzen hasiak ditugu.

Adibidez?Inposaketarena (“te exigen eleuskara para todo”); bazterkeria-rena (“a mi hijo no le cogieronporque no sabia euskara,…”);politizazioarena (“ya se sabequienes están detras del eus-kara”); askatasunarena (“gura-soek askatasunez aukeratubehar dute seme-alaben hiz-kuntza”).

Konponbiderik?Nik uste euskararentzat bultzadaeta hauspoa izan den hizkuntza-diskurtso abertzaleaz hausnartubeharra dagoela. Bestela, eus-kararen eremua ez da gehiagozabalduko, ez, behintzat aber-tzaletasuna gehiago hedatzenez den bitartean. Bestalde, eus-kara biziberritzearen aurkakomezuak (inposaketa, …) desak-tibatu behar dira, bi hizkuntza-komunitateen arteko gatazkanahulena ateratzen baita gal-tzaile, kasu honetan, euskara.

Irtenbiderako aukerarik ba-dago?

Irtenbidea eleaniztasun objekti-boan egon daiteke. Egungomundu globalizatuan eleanizta-sunak garrantzi ukaezina lortudu. Eta eredu eleanitzaren logi-katik euskarak ere lekua izateaberez dator: “kanpoko hizkun-tzak bai, bertokoak galdu gabe,noski!”

Eta hizkuntza-diskurtso aber-tzalea baztertzea?Ez. Izan ere, bidea ez da, ba-tzuentzat balekoa (izan) denmezua ezabatzea edota ordez-katzea, bi hanka ematea baizik,betikoa eta berria, bideari ke-mentsuago jarrai diezaiogun:“euskal nazioan euskara lehe-nengoz, baina behar beste hiz-kuntza ere bai”.

Posible al da aldaketa?Kontua da aldaketa hori ezinbes-tekoa dela euskal hiztunen ko-munitatea indarberritzeko. Etaeuskara biziberritzearen aitzin-daritza, hain zuzen, euskararenkomunitateari dagokio. Euskarazbizitzea gure harrotasunaren er-digunean berriz koka dezagun,euskaldunari argudiatze berriakeskaini behar zaizkio.

Leonart San Martin

Page 11: Urriko alea'2010

11Rolan E. Gonzalez

ERROMATAR HAUEKBURUTIK DAUDE!

Page 12: Urriko alea'2010

12

ETXE-EUZKEL-IZENAK.Las Carreras deritxon auzoAbanto-Zierbana´kuan imiñi dai-tzen euzkel-izenate etxe barribiri. Batari Amesmaite adirazo-ten daula etxe barri ta eder oriamaituta ikustia ixan zala berejabe ildakuaren amesa. Bereetxiari Axoreta, Aize-oro-eta,goi-unatxo baten dagolako iazeedo axe gustietara arpegijakdauzala zabal-zabal. Etxe-euz-kel-ixen polit onek imiñi dauanada Las Carreras´ko abertzalegaste zindo-zindua, Uribe-tarPerderika. Zorijon berari ta berebidia artu dagijela beste etxagungustijak. Olantxe egiten da Abe-rrija´ren aldez. EUZKADI, lotazi-lla 13´an larunbatea.

Amesmaite izeneko etxeaz ezdugu une honetan berririk, bainaalbistean agertutako Axoretaetxea Abantoko San Pedro mui-

noan dago oraindik, bertako lan-daren behean, hego-ekialdearibegira. Gaur Xoroeta izena ida-tzita dauka aurreko horman.Zergatik edota nola Euzkadi al-dizkariko Axoreta izenetikgaurko Xoroeta-ra iragan den ezdakigu, baina bera dela artiku-luan aipatutakoa erran dezakeguokertzeko arrisku handirik gabe,

IRAGANARENZOKO-MOKOAK

XX. mendeko hasieran (1913an) Eusko Jeltzale Alderdiak Euzkadiegunkaria argitaratzen hasi zen. Urte hartako abenduaren 13an,hain zuzen, honako berri bitxi hau agertu zen:

AXORETA -XOROETA

Page 13: Urriko alea'2010

13Leonart San Martin

izenaren behean 1913ko datakberresten duen bezala.

Hurrengo urtean (1914an), Bil-botik etorrita, Las Carreraseko

sarreran eraikitako jauretxeariere izen euskalduna jarri zioten:Zubi Ondo. Garai hartan errepi-dearen gainetik, etxearen pa-rean, Orconeraren balde lerroapasatzen zen, zeinek burdin-mea garraiatzen zuen MuskizkoCampomar-eko kargatzeko toki-raino. Bada, baldeetatik errepi-dearen gainean harririk ezerortzeko egin omen zuten aipa-tutako zubia. Eta hortik, hortaz,izena.

Hauetaz gain, Las Carrerasekoerrepidearen ondoan ere da-goen XIX. mendeko Los Herosjaunak eraikitako jauretxeakVilla Maite(e)na izena jarritadauka sarreraren zutabeetan.

MAITENAORCONERAKOZUBIA

ZUBI ONDO

Page 14: Urriko alea'2010

14

bIDEhUTSen hamahirugarrenerreferentzia oso egitasmo bere-zia dugu. Apeta baino gehiago,Txinaurriak diskoa, ordain ezi-nezkoa ordaintzeko saio xumea,maitasunak eta errespetuak bul-tzatutako proiektua dugu. MikelLaboaren kantutegi zabalariegindako 19 begiratu bakan. bI-DEhUTSen inguruan bildutakotaldeak eta maila goreneko gon-bidatuez osatutako zerrendare-kin omenaldi izateko burutua.

Gonbidatuak gehiago izan zitez-keen, baina zoritxarrez gogoanedukitako izen asko eta askokanpoan utzi behar izan dituzte.Hilaren 17an disko hau aurre-

salmentan izan zen bIDEhU-TSen webgunean LP bikoitz zeinCD bikoitz euskarrietan. Bidalke-tak diskoa dendetan jarri bainolehen egingo dituzte eta eros-leak fardela etxean jasoko du.

http://www.bidehuts.netEgitasmo honetan parte hartudutenen zerrenda duzue hona-koa:

ANARI -- LISABÖ -- INORENERO NI -- HOTEL -- WILLISDRUMMOND -- AUDIENCE --GORA JAPON -- GABON CALI-GULA -- MURSEGO -- ZURA --BERRI TXARRAK -- BORRO-KAN -- ATOM RHUMBA -- DILIS-TAK -- AKAUZAZTE -- AMODIO-- XABIER MONTOIA -- AMASAY -- RUPER ORDORIKA

TXINAURRIAKBIDEhUTS

LIBURU KRITIKA

Txema Pérez

Page 15: Urriko alea'2010

15Txema Pérez

LOIOLAKO HEGIAKImanol Murua

Zarautz, 1966. Berriako kazeta-ria. Politika arloa landu dubereziki. Euskal gatazka kon-pontzeko azken saioak hurbiletikezagutu ditu. Loiolako Hegiak li-burua kaleratu orduko hitz egindugu kazetari zaildu honekin.Halabeharrak eraman zuen Poli-tika sailera, 2000n, eta geroztikkazetaritzaren eremu horretanjardun du. Aita (Imanol Murua)politikan aritu izanak aukera ho-rretan eragingo ote zuen ez daziur, ez da kontziente behintzat:“Politika etxean ezagutzeak,agian, alderantzizko eraginaizango zuen. Aitaren belaunaldi-koentzat askotan politika eskertxarreko jarduna zen-eta”.Ezer ez da zeharo zuria ezbeltza. Halakoxea da ere euskalgatazkaren gaia. Egiak eta he-giak hurbilekoak dira, errealitate-aren ertzak eta mugak dira.Hautsi zen Loiolako bake proze-sua, baina negoziatzaileek ez zi-tuzten eraitsi zubi guztiak. Ustehori du, behintzat, Imanol MuruaUriak. Gainera, aurrera begira,sinetsita dago azken negoziazioprozesuan sortu zen «konfian-

tzak» ondorioak izango dituela.«Baliteke komunikazio kanalakegotea, baina orain gertatzen aridenaz ez dakigu ezer», dio. Hainzuzen ere, horrek, jakin-min ho-rrek eraman zuen Berriako kaze-taria negoziazio prozesu hartara;eta handik Loiolako hegiak izen-buru duen liburuarekin itzuli da.«Prozesua gaizki atera izanakzerikusia izan du, ziurrenik, libu-rua idaztea erabaki izanarekin.Zer arraio gertatzen da? Galderahorretatik etorri zitzaidan liburuhau idazteko gogoa», adierazidio Muruak bere editore XabierMendiguren Elizegiri, liburuarenaurkezpenaren karietara eginikoelkarrizketan.

Page 16: Urriko alea'2010