Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa....

21
Abraren eta Armintzako badiaren arteko kostaldeko eremua (Uribe-Kosta izenekoa), zientzialariek diotenez, benetako altxor geologikoa da. Gainera, ikuspegi ekologikotik ere benetako altxorra dela esan daiteke, zalantzarik gabe. Horren lehenengo zatia (Getxoko udalerria) biztanle kopuru handiko eremua da, baina gainerako zatian ez dago horrenbeste biztanlerik, eta kostaldea (Getxo ere barne) biztanle oso gutxikoa dela esan daiteke, hirigintza- ren eta paisaiaren aldetik negargarriak diren salbuespen batzuk kenduta (adibidez, Sopelmar). Horren ondorioz, guztiz birjina ez bada ere, naturak kontserbazio egoera nahiko onargarria du; gainera, babes-irudiak (nazioartekoak, Estatukoak eta Erkidegokoak) ondo badabiltza, pentsa daiteke luzaro mantenduko direla egoera horretan (arriskua guztiz baztertu gabe), eta zenbait leku suspertzeko aukera ere badago, bai geuk eta bai hurrengo belaunaldikoek leku horietaz gozatu ahal izateko. Ikusiko ditugun inguruak zenbait ekosistemaren barrukoak dira, esate baterako, padurak, hondartzak, dunak, labarrak eta itsasarteak. Hala ere, joera analitikoa albo batera utzita, nahiago dugu ibilbide jakinak aurkeztu; horiek, zenbait eremurekin batera, naturaren nahiz aire garbiaren gozamena bateratu egiten dute zenbait balioren aurkikuntzarekin zein mirespenarekin (paisaia, botanika, geologia, etab.). Uribe Kostatik egindako ibilbidea Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea 44

Transcript of Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa....

Page 1: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

Abraren eta Armintzako badiaren arteko kostaldeko eremua(Uribe-Kosta izenekoa), zientzialariek diotenez, benetakoaltxor geologikoa da. Gainera, ikuspegi ekologikotik erebenetako altxorra dela esan daiteke, zalantzarik gabe.Horren lehenengo zatia (Getxoko udalerria) biztanlekopuru handiko eremua da, baina gainerako zatian ezdago horrenbeste biztanlerik, eta kostaldea (Getxo erebarne) biztanle oso gutxikoa dela esan daiteke, hirigintza-ren eta paisaiaren aldetik negargarriak diren salbuespenbatzuk kenduta (adibidez, Sopelmar). Horren ondorioz, guztiz birjina ez bada ere, naturakkontserbazio egoera nahiko onargarria du; gainera,babes-irudiak (nazioartekoak, Estatukoak eta

Erkidegokoak) ondo badabiltza, pentsa daiteke luzaromantenduko direla egoera horretan (arriskua guztizbaztertu gabe), eta zenbait leku suspertzeko aukera erebadago, bai geuk eta bai hurrengo belaunaldikoek lekuhorietaz gozatu ahal izateko.Ikusiko ditugun inguruak zenbait ekosistemarenbarrukoak dira, esate baterako, padurak, hondartzak,dunak, labarrak eta itsasarteak. Hala ere, joeraanalitikoa albo batera utzita, nahiago dugu ibilbidejakinak aurkeztu; horiek, zenbait eremurekin batera,naturaren nahiz aire garbiaren gozamena bateratuegiten dute zenbait balioren aurkikuntzarekin zeinmirespenarekin (paisaia, botanika, geologia, etab.).

Uribe Kostatik egindako ibilbidea

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea44

Page 2: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

Lehenengo ibilbideaAlgortako Portu Zaharretik Barinatxehondartzaraino (La Salvaje)

1-2. argazkiak. Ereagako hondartza zeharkatueta Portu Zaharretik igarotzen denerrepidearen azkena. Bertatik 100 metroingurura, labar bertikal baten oinean egongogara; labar hori hareharri horiko haitzakosatzen du, eta higadurak sorturiko zuloakikus daitezke (haitzak baztanga balu bezala),haizearen eta itsasoko aparrareneraginezkoak. Zulo edo taffoni horiek, berriz,Arrigunaga hondartzaraino luzatzen diren eraguztietako haitzetan ikusten dira, eta geroAzkorrin berragertzen dira.

3-4-5. argazkiak. Portu Zaharra, antzinakosingladuren oroigarri. Horren gainean,arrantzaleen auzoa dago, txukuna, antzinakoitxurakoa eta bikain kontserbatua.Iluntzeetan, eguraldi ona egonez gero,bertako terrazetan giro oso bizia dago.

3

4

5

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea45

2

1

Page 3: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Alboko kaletxo batetik auzorairten eta lorategiok aurkituko ditugu(Jenariatxukoak); horiek, berriz, hareharrizkogeruza bertikalen oinetan ere badaude. Bideagorantz doa apurka-apurka, akazien etatamarizen artean, harik eta labarrarengailurrera iritsi arte.

2. argazkia. Berriro ere (nola ez?) taffonia,argazkikoa bezalakoa, haizeak harria kontuhandiz nola lantzen duen erakusten duenbenetako filigrana.

3. argazkia. Batzuetan, elementuen higadura-lana guratsua da.

4. argazkia. Beste batzuek, hala ere,burdinazko zarakar gogor eta iraunkorragoakdituzte.

5. argazkia. Arrakaletan lurzoru txikia dagoeta horrek "beti bizirik dauden hauei”bizitzeko aukera ematen die.6-7. argazkiak. Aldaparen amaieran, bideaestutu egiten da, baina zidor bat gelditzen da,eta bertatik lorategi polit honetara iritsikogara; barandak ditu, ozeanoari lasai-lasaibegiratzeko, eta horrek panoramika ikusgarrihonetaz gozatzeko aukera ematen digu.

8. argazkia. Arrigunaga hondartzarenikuspegia, egindako azken egokitzapen lanenostean. Lorategitik irten dugu (6-7. argazkiak)barandaren eskuinetara dagoen kaletxobatetik. Hondartzaren gainean ageri direnetxeak inguratu eta, bertarantz doan aldapahartuta, gaztelu zahartxo baten aurrienondotik igaroko gara, handik Aixerrotarantzigotzeko.

1

2

3

4

5

6

8

7

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea46

Page 4: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1.argazkia. Haize-errota (Aixerrota); lehortegogor baten ondorioz eraiki behar izan zen,XVIII. mendean. Gaur egun, berebizikopanoramika eskaintzen digu, Galeara doanlabarraren eta Abraren gainean.

2. argazkia. Une batez, ezkerretarantzbegiratuko dugu, industrialdea eta portukoaldea ez ahazteko.

3. argazkia. Ondoan bidegorria duen oinez-koentzako pasealekua, oraintsu inauguratudena; bertatik, La Galearantz joango gara.Plataforma horrek guztiak bi landaretza motaditu: barrualderantz, itsasoko haizeetatikhobeto babestuta, tamarizen zuhaixkakdaude, eta gero pinuri bat.

4-5. argazkiak. Labarraren ertzerantz, aldiz,sastraka pigmeoa dago, txilarrez, ote zuriz,lastonez eta artadi txiriren batez osatua.Horien artean, zenbait bide daude, etaibiltariek nahiago izaten dute horietatik joan,ohiko "Ibilbidea" egin baino; izan ere,horrela, labarraren ertzetik joan daitezke, LaGaleako gotorlekuaren inguruetara iritsi arte.

6-7. argazkiak. Galeako gotorlekua. Horrekhelburu bakarra izan du historian: portuaBritainiako piratengandik babestea(Nortzuengandik bestela?). Garbiketa etaegokitzapen lantxo batzuk eginez gero,inguru zoragarria izan daiteke. Dagoenmoduan egonda ez dauka inolako erromanti-zismorik.

1

2

3

4

5

6

7

Punta Galeako lautadara iritsi gara.Begiak itsasoko zeruertz amaigabeeta-rantz bideratu eta biriketan haizeleunaren laztanari sartzen utziko diogu.Gero, labarrera hurbilduko gara, bertakogurutze txikiaren ondora (amildegiarenertzean, bertan izandako istripuren batdakarkigu gogora), eta gurutze horilainorako sirenaren edo faroareneskuinetara dago. Hemen ikusten denez,Bizkaiko Sinklinorioa itsasoan amaitzenda; egin-eginean ere, ezkerreko geruzakekialderantz eta eskuinekoak mendebal-derantz doazela ikusiko dugu.

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea47

Page 5: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Zementaturiko hondartza.Goitik ikus dezakegu (argazkian bezala), edobestela, bertaraino jaisteko aukera dugu,eskailera estu eta apur bat irregularbatzuetatik, baina denbora sikua dagoeneanhorietatik erraz jaisten da. Hezetasunikegonez gero, kontuz ibili beharko da.Egitura horren jatorria oraintsukoa da (XX.mendea), Labe Garaietako hondakinakitsasora botatzen zirenekoa. Olatuekeramanda, hondakin horiek inguruetakohondartzetan pilatzen ziren: La Galea,Azkorri eta Arrigunaga, eta bertatik oraintsukendu dira. Hondakinak zementatu eginziren, aire zabalean egotearen eraginez, etahaitz gogorra sortu zuten (haitz hori diskor-dantzia estratigrafikoan dago, erreduraeremuaren gainean). Harean burdinazkopartikulak daude eta hori iman batekinegiazta daiteke. Argazkian ikusten denez, itsaso-labarretikaskaturiko haitz zatiekin izenak idaztekoohitura bitxia dago; harri zuriak dira etakostraldeko atzealde ilunaren gaineannabarmentzen dira.

2-3-4. argazkiak. Galea hondartzan jarraitukodugu. Bertan, zientzialariek “tolestura sinse-dimentario” deritzon fenomeno geologikobitxia dago. Tolesturiko geruza batzuk ikustendira, oraintsuagokoak diren beste batzuekinestalita eta horiek leun gelditu dira.

5-6. argazkiak. Beste eraketa interesgarri batturbiditena da; haitz horiek arroaren barruanpilatu ziren, basaren korronteen eraginez,itsasoko labarren ohantzean.

1

2

3

4

5 6

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea48

Page 6: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

Aparkalekuaren inguruan, bertatikAzkorrirantz eta Sopelarantz abiatzenden oinezkoen pasealekuaren alboetan,garapen handiagoko edo txikiagokozelaiak daude, geruzaren arabera, etahoriek udaberrian lore oso ederrez betetaegoten dira.

1. argazkia. Udaberri-lorea edo San Joserenlorea.

2. argazkia. Eguzki-lorea.

3. argazkia. "Orobantxea”. Beste landarebatzuen erroetan bizi den landare parasitoa,ez baitu klorofilarik.

4. argazkia. Motadun biri-belarra,medikuntzako propietateak dituen landarea.

5. argazkia. "Tamarix Gallica" deritzonarenloredun adartxoa, udaberrian. Zuhaixka hauoso ugaria da eta ondo garatuta dago ibilbideosoan.

6. argazkia. Orkidea; sarritan labarreanagertzen da, Galeatik Barrikaraino.

7. argazkia. Pasealeku horretatik edolabarraren inguruko edozein zidorretatik,Sopelarantz joango gara; aldian behin, gurebegirada labarrerantz eramango dugu,erreduraren eremua ikusteko (batez ere,marea behean dagoenean), edo olatuenartean sartzen diren haitzak ikusteko.

Apurka-apurka, Azkorri hondartzarahurbilduko gara, horren izena justifikat-zen duen taffonidun hareharrizko haitzhori horrek adierazten duenez.

Hondartzara, berriz, oso erosoa denmaldadun bide batetik jaitsiko gara.Labarraren oinean, duna baten eraketaikusiko dugu, eta horrek, berriz, inguruoso gogor horri egokituriko landaretzadauka. Halaber, La Galea hondartzakoa-ren antzeko zementaturiko haitzarenzatiak ikusiko ditugu.

12

3

4

5 6 7

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea49

Page 7: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1-2 argazkiak. Azkorriko muturra igaroondoren, gerrari eta armei egindakomonumentu barregarri hori aurkituko dugu.Oraintsu arte, horren eta beste bunkerbatzuen barruan (dagoeneko desagertutadauden bunkerrak) Gerra Zibileko kanoienhondakinak ikusten ziren, horiek ugariak izanbaitziren kostalde osoan.

Udan, leku hauetatik, jende ugarikdelta-hegala eta parapentea egiten du.

3. argazkia. Barinatxe hondartzara iritsi gara(“Salvaje” deritzona). Hemen ere jaitsieraerosoa da eta dunak daude, euren ohiko lan-daretzarekin.

3. argazkia. Gure garraiobidearen bila joanbaino lehen (autobusa, metroa ...),aurrerantz begiratuko dugu: aurre-aurrean,Barinatxe hondartza ixten duen flyschderitzona; gero, Sopelako hondartza edoAtxabiribil, eta azkenean, Meñakotz kalainguratzen duten labarrak.

Bigarren Ibilbidea: Sopelako hondartzatik (Atxabiribil)Plentziako Itsasadarreraino

1

2 3 4

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea50

Page 8: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

Sopelako hondartzatik abiatuko gara,hotel batzuek (zoritxarrez) arrosakoloreko kare-harriak eta margak ia oso-osorik ezkutatzen dituzten lekutik; kare-harri eta marga horiek kretazikotiktertziarioko trantsizioko ohiko eraketakdira, eta bertako geruzetariko batekdinosauroen desagerpena ikusi zuen,orain dela 65 milioi urte.

Hondartzatik aurrera eginez, geruzaestratigrafiko zaharragoa ikusiko dugu(goi Kretazikoa), zenbait elementurekin,eta horien artean hauexek dira aipaga-rrienak:

1-2. argazkiak. Lamelibrankioen fosilak,labarraren bigarren sartunean daudenak(bertatik askaturiko zati batzuen artean).

3. argazkia. Labarrean behetik gora ikustenden faila arrunta; hemen, bertako oinarrianjasotako detailea ageri da.

4. argazkia. Kalzitazko geruza; bi geruzarenarteko arrakalan kristalizatu da. Geruzahorrek hiru azpi-unitate ditu eta horietakobakoitzak kristalizatze-norabide desberdinaadierazten du.

5. argazkia. Itotako Diapiroa. Material ilunekhaitz plastikoak adierazten dituzte; horiek,gorantz sakatu direnez, inguruko geruzentolestura desitxuratzen dute.

6. argazkia. Sinklinal zeiharra; horrenluzapena mogote honexetan amaitzen da:

7. argazkia. Marea behean dagoenean soilikikus daiteke. Tolesturaren itxiera periklinalada.

8. argazkia. Beste diapiro txiki bat; bertan,material plastikoak kontserbatu dira, esatebaterako, buztinak eta igeltsuak, baita besteofita batzuk ere.

2

34

5 6

7 81

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea51

Page 9: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Hondartza utzi eta, Sopelmarderitzon urbanizazioa inguratu ondoren,Meñakotz kala goitik inguratzen duen bideaibiliko dugu; kala horretara jaitsi eta, ibiltzeazaila izan arren (aske dauden bloke ugarirenartean), ezkerraldera joango gara, pillow-labak ikusteko. Atzean, argazkian,Atxabiribil, Salvaje eta Azkorri hondartzakageri dira, Punta Galearen aurrean. AzkeneanZierbena ikusten da.

2. argazkia. Labak, itsaspeko higadura batenondoriozkoak; horrek, magmaren berehalakohoztea sortzearen eraginez, forma biribilhoriek eratu ditu. Aurreko argazkian ageriden gailur antzeko hori ere eraketahorretakoa da.

3. argazkia. Kalara joan eta labarrarenertzeraino eramango gaituen malda txikiaigoko dugu. Bertatik, gure oinetara, mareabehean dagoenean agerien geldituko denerredura eremua ikusiko dugu. Bertan, flyschderitzonaren presentzia ikusten da, berehigadura diferentzial bereziarekin.

4. argazkia. Sektore honetako kotarikaltuenera iristean (130 m-ko altuera gutxigorabehera), Barrikarantz jarraitu bainolehen, barrurantz doan bidean sartuko gara,metro batzuetan. Suharrizko beta horiaurkituko dugu, kare-harrien artean sartuta.Inguruetan, silexezko geziak eta historiaurre-ko industriako beste produktu batzukaurkituko ditugu.

Labar horien landaretzak klimagogorraren eragin handia dauka,kresalez betetako haize gogorrek halakoingurua sortzen baitute eremu horietan:

5. argazkia. Ondo garatutako artea, bainaokertuta dago haizearen eraginez.

6. argazkia. Legeltxor sasi baten argazkia, etahori ere okertuta dago. Zuhaixka horieksastrakaren artean sakabanatuta daude, etasastraka horren neurria txikiagoa da.

7. argazkia. Landaretza horren itxuraorokorra; bertan, aurrekoak ez ezik, txilarrak,lastonak, ote zuriak, eta abar daude.

8. argazkia. Aurrekoaren detailea, bertan otezuriarekin batera, endalahar herrestariaagertzen da.

2

3

4

5

6 7 8

1

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea52

Page 10: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Sastraka trinko horren erdian,noizean behin lore oso ederrak ageri dira,esate baterako, Ophrys motako orkidea hau(erlearen lorea).

2. argazkia. Allium generoko ginbail politak;basoko berakatz hori sastrakaren lekuriktrinkoenean agertzen da batzuetan.

3. argazkia. Hemen endalahar lorea dugu;udaren azkenean loratzen da. Irudiantxilarrekin eta ote zuriekin batera ageri da.

4. argazkia. Batzuetan, arteek desitxuratutaedukitzen dituzte adarrak, labarren ertzeanbizi izateko jasan behar izaten direnbaldintza klimatologiko gogorren eraginez.

5. argazkia. Barrika hondartzaren ingurueta-raino iritsi gara; hondartza hori nahiko txikiaizan arren, udan naturismoaren zale askoegoten da bertan; eskailera dotore horrekbertara azkar jaisteko aukera ematen du, etagutxienez 60 metro ditu.

6-7-8. argazkiak. Marearen eraginakeskaileraren eskuinetara dagoenaren modukoikuskizunak eskaintzen ditu. Itsasoak,labarraren oinarria higatuta, flyschderitzonaren tolestura utzi du agerian.

9. argazkia. Hurrengo hartzeetan, labarrarenxehetasunak ageri dira, hondartzatik bertatikikusita. Oro har, tektonikari buruzko tratatutxikia adierazten dute, baina tratatu horiosagabea da, Meñakotz kalaraino bertonsartu ez diren adibide gehiago baitaude.Irudian antiklinal bat ikusten da eta horrenardatz axiala gureganantz dator (itsasorantz),45° inguruko angeluarekin.

10-11. argazkiak. Apur bat makurtutadagoen sinklinala. Horren plano axialak 30°inguruko inklinazioa dauka ezkerretarantz.Eskuinetara ezjarraitasun nabaria dago (faila).

2 3

4 5 6

7 8

91110

1

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea53

Page 11: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Ezkerretarantz apur bat etzandadagoen antiklinala ez ezik, faila handi batekdiskordantzia estratigrafiko nabaria sortzendu.

2. argazkia. Tolesturak (sinklinala) nukleooso estua dauka, abaniko itxurakoa. Gainera,flysch deritzonean kare-harrien (argiak) etamargen (ilunak) arteko alternantzia ikusten daargi eta garbi, eta horrela, higadura diferent-ziala oso agerikoa da.

3. argazkia. Tolestura horiek guztiek eraginzituzten presio tektonikoak oso handiak izanziren, haitz horietan sorturiko dislokazioaketa apurtzeak kontuan hartuz (batzukpaperezko laminen moduan tolestuta daude,beste batzuk suntsituta …).

4. argazkia. Tolestura (antiklinal) konplexuhonetan, eskuineko aldeak badirudi txangabat egin nahi duela; gero, berriro ere, altxatuegiten da, harik eta faila batek zakarki etenarte.

5. argazkia. Faila bati lotutako sinklinala.Ezkerreko aldea lurzoruaren mailansakontzen da, eta eskuinekoa ebakita geldituda. Goiko geruzetan oraindik ere esfortzutektoniko handiagoak ikusten dira.

6. argazkia. Gogor presionaturiko etaokertutako geruzen xehetasuna; batzukapurtuta daude. Ez dago higadura diferentzia-lik.

7. argazkia. Antiklinala ia zuzena da, etaardatz axiala guganantz dator.

2

4 5

6 71

3

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea54

Page 12: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Ozeanoaren indarraren ondoriozlabarretik askaturiko bloke handietan ereforma tektonikoak ikusten dira, adibidez,sinklinal hau; badirudi hareatzan euskarritutadagoela, bera ere bainua hartzen balegobezala.

2. argazkia. Barrika hondartzako aparkale-kuaren eta sarbidearen ikuspegia. Orain iabakar-bakarrik dago. Baina udan itxura osodesberdina izaten du.

3. argazkia. Gure ibilbidea Ekialderantzjarraituko dugu. Alde horretan ikusten direnbideetatik, Astondoko (Gorliz) badiarantzjoango gara. Hemen ere sastraka zakar etamengelaren landaretza dago.

4. argazkia. Iritsi baino apur bat lehenago,labarretan alde horretako tektonika osobereziaren adibide gehiago ikusiko dugu,esate baterako, abaniko itxurako tolesturahauek; horietan, dirudienez, indarorogenikoek ahalegin oso handia egin zuten.

5. argazkia. Hemen, badirudi tolestura osoa(antiklinala eta sinklinala) etenda dagoela:ezkerretara, labarra ebakitzen duenitsasoaren ekintzaren ondorioz, eta erdirantz,antiklinalaren txanga deserdiratzen duen failabaten eraginez.

6. argazkia. Ez dirudi piraten babeslekuadenik, ezta liliputarren babeslekua ere.Olatuek oinarri ahulagoa aurkitu dute, etahorretaz baliatu dira, sartune hori sortzeko,eta horrek egunen batean kostaldearen zatihandia ikusteko aukera emango du.

7. argazkia. Hemen, tolesturen, failen etabeste dislokazio batzuen multzoak gureeskema guztiak apurtzen ditu. Itxuraz inolakoordenarik gabe gurutzatzen diren planoenmultzo handia da. Ordenarik eza ederra!

8. argazkia. Labar horietan, itsasokohegaztiek (esaterako, kaio horiek) arrakalaketa sartuneak dituzte, euren habiak ipintzeko.Bertatik igarotzean, hegazti horien karrankakentzuten ditugu etengabe.

9. argazkia. Kostalde honen konplexutasuntektonikoaren beste adibide bat.

2 3

4 5 6

7 8 9

1

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea55

Page 13: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

2

3 4

5 6

1

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea56

87 9

1. argazkia. Muriolas izeneko hondartzatxikirantz jaisten hasiko gara. Hemen ere,arte txikiak, legeltxorrak, ote zuriak etairatzeak aurkituko ditugu.

3. argazkia. Sail honetako azken tolesturak,Muriolas hondartza txikiaren ezkerretara:Akordeoi itxurako antiklinala eta sinklinala,jarraitasunik gabea. Alboak ia-ia lauak dira,eta gure arreta erakartzen dute.(Astondoko muturretik hartutako irudia,badiaren beste aldetik).

3. argazkia. Muriolas deritzon hondartzatxikia. Kokalekuaren (erdi ezkutaturik) etabertara iristeko zailtasunaren eraginez,naturista talde bikain batek oso gogoko duhondartza hori.

4. argazkia. Hondartza horren ezkerretaradagoen labarra (Plentziarantz). Hemen ezdago tolesturarik. Dislokazio batek, hala ere,blokea apurtu du, eta horri esker, azaleranibarbidea agertu da.

5. argazkia. Barrurantz goaz, Barrikako herrigunerantz. Iristean, hareak eta buztinaksorturiko eraketa bat aurkituko dugu, etabertan, itsasoko urek karkaba txikiak sortudituzte.

6. argazkia. Landu gabeko lur askotanbezala, kanabera horiek hedatzen ari dira,euren luma ikusgarriekin (infloreszentziak).Guztiarekin ere, ugariegiak dira eta horrekitsusi bihurtzen ditu paisaia batzuk.

7. argazkia. Bide hori (hondartzatik herrirakobidea) landaretzaz beteta dago; izan ere,zuhaitz horien eskuinetara errekatxoa dagoeta horrek hondartzan bertan isurtzen dituurak. Korrontea txikia izan arren, benetakobaso mistoa da.

8 argazkia. Errota bat egon ote zeninguruetan? Hezegune txiki hori bertanegoteak (bere lezkekin: eneak, uretakodilistak eta gainerako landare akuatikoak)horixe ematen digu aditzera.

9. argazkia. Herrira hurbildu ahala,zuhaitzen landaretza (haritzak, arteak,gurbitzak eta sahatsak) bidearen ezkerralderamugatzen da, eta horren azpian lehenaipaturiko erreka igarotzen da.

Page 14: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Europar Batasuneko CORINEprogramaren inbentarioaren barruan,Barrikatik Matxitxakorako labarrak sartzendira. Estatuko Kostaldeei buruzko Legeakadierazten duenez, Bizkaiko labar guztiakjabari publikokoak dira. EAEko EnklabeNatural Garrantzitsuen Katalogoan, LaGaleatik Armintzara bitarteko itsaso-labarguztiak agertzen dira. Nork azaldu behar digu gaur bertan etaEguzkiaren argitan hemen egiten ari dennahastea?Guztiarekin ere, hondeagailuen eta gainerakomakinen ekintzaren atzean (ingurupribilegiatu hau urbanizatzen ari dira),oraindik ukitu gabe, Aldundiko topografikoan"Barrikobaso" izena hartzen duen zerroaageri da.

2-3-4. argazkiak. Baso honen zuhaitzakarteek eta mardoñoek osatzen dituzte; horiek,udazkenean, loreak eta fruituak aldi bereanageri dituzte.

5-6. argazkiak. Gero, muinoan, ote zuri osotrinkoa dago, baina tarteka (adibidez,argazkian ageri den tartean), sahatsak etapinu batzuk ikusten dira. Bigarren argazkianote zuri sorta bat ikusten da, eta horreklandare parasito bat dauka: kuskuta edokaputxinoaren adatsa.

7. argazkia. Hemen ere, itsasoaren ertzerahurbildu ahala (azkenean Muriolas hondart-zatxoa ikusten da), txilarrez, lastonez, otezuriz eta abarrez betetako sastraka agertzenda berriro, tartean arte txikiak dituelarik.

8-9. argazkiak. Astondoko badia zoragarria.Orain lasai dago, udako zalaparta igaroondoren (arraroa egiten da aparkalekuahutsik ikustea). Azkenean, Plentziako itsasa-darraren bokalea. Bidea zabaldu egiten da,eukalitu tarte bat zeharkatzen du eta,azkenik, apurka-apurka San Telmoko urbani-zazioraino jaisten da.

10. argazkia. Txipioko padura. Hasieranosotasun bat eratzen zuen itsasadarrarekin,baina bien artean eraikitako errepideakisolatu egin ditu, baina ez guztiz. Padurahorrek, itsasadar osoarekin batera, balioekologiko itzela dauka, baina Bizkaitarrikgehienok ez dugu horren berririk, Urdaibaiklortu duen ospe handiaren eraginez.

2 3

4 5 6

7 8

1 9 10

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea57

Page 15: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Urdaibairen ostean, Plentziakoitsasadarra kokatu behar da, Txingudirekinbatera (Bidasoaren bokalea).

2. argazkia. Azkenean, baserrien eta zelaienazpian, lezkadia ikusten da; gero, ihitza,ureztaturiko aldearen ondoan, marea beheandagoelarik izan arren.

3. argazkia. Milazken ("tamarix gallica")zerrenda bat, beste ihitza zerrenda bat etalandare hidrofiloak ageri dira.

4. argazkia. Lezken (Phragmites communis)lumek (infloreszentziak) kontrapuntu bikainajartzen diote horien atzealdearen tonuokreari.

5. argazkia. Urgozo erreka (hezeguneaelikatzen duena) baretu egiten da,ibilbidearen azkenean.

6. argazkia. Plentzian sartuko gara. Geltokikozubiaren eskuinetara, itsas-errota zaharrarenalderantz joango gara. Ikusten ari garen aldeabete egiten zen, marea goian zegoelarik.Gero, ateak itxita, korrontea errotarantzbideratzen zen.

7. argazkia. Apurka-apurka, alde hau bestepadura bat izango da, eta garzetak nahizlimoetako beste hegazti batzuk bertatikibiltzen dira, janari bila.

8. argazkia. Bitrina honetan, errotazaharraren hagin batzuk gordetzen dira, baitaerre ez diren beste lanabes batzuk ere.

2

3

4

5

6

7 8

1

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea58

Page 16: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Astondoko lurmuturra, Muriolashondartzatik ikusita. Flysch deritzonakoraindik ere tonu argiak ditu (kare-harriak etamargak), eta horrelaxe jarraituko dukilometro batean edo kilometro eta erdian.Gero, flysch hori ilunagoa da, lehenagokoaldi batekoa (bitarteko Kretazikoa).

2. argazkia. Astondoko Duna Fosila. Bertan,aurre-aurrean ikusten diren landareekhasitako finkatze prozesua ikusten da, batezere barronak hasitakoa (erro sakon eta osoadardunak dituen gramineoa da eta errohoriek harea biltzen dute); azkenean,gizakiak pinuak landatuta sorturiko eraginaikusten da. Baina, batik bat, oso interesgarriada egitura ezegonkorra finkatu dela ikustea(dunak berez ere mugikorrak dira, eta horiegiaztatzeko, haize handiko egun batean

bertora etortzea baino ez dago: sakelak harezbeteko zaizkigu). Gainera, gurutzaturiko sedi-mentazioaren adibide polita dugu (hareazkogeruza horizontalak eta inklinatuak), horreneraketan haizeek izandako norabidealdaketaren erakusgarri.

Hirugarren Ibilbidea.Astondotik Armintzara,Billano Lurmuturretik

21

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea59

Page 17: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Gorlizeko hirigunera doanerrepidea hartu eta, 100 m ingurura,bidegurutze bat aurkituko dugu, Billainolurmuturreko farora doan bidegurutzea.Ibilgailuek ezin dute igaro, baina oinez igarodaiteke. 600 m inguru ibili ondoren, abelt-zaintzako instalazio bat aurkituko dugu(inguratu beharreko instalazioa), eta bertan,orein bikote interesgarria dago. Mendi horienbirpopulatze zinegetikoa egiteko asmoz?

2. argazkia. Errepidetik mapan AizkorriPuntatzat ageri den muino txikirantz desbide-ratzen bagara, gaztelu txiki baten aurriakaurkituko ditugu; horren inguruan, berriz,gure labarretako landaretzaren laginaaurkituko dugu. Horri dagokionez, aipagarriada botanikoek “Armeria euscadiensis” izenaeman dioten “itsasoko krabelina”, gurekostaldeko endemismoa baita.

3. argazkia. Limonium hau ere familiahorretakoa da, eta lore sikuzko erramutxoaksortzeko erabiltzen da.

4-5. argazkiak. Aizkorri Punta horrenekialdeko isurialdean, ia olatuen gainean,kare-harrizko haitzen multzo hau aurkitukodugu, eta horrek modelatu karstiko nabariadauka.

6. argazkia. Horien gainean, burdinazkozarakarrak dituzten hare-harriak aurkitukoditugu; horietan, labarretako ohiko bestemaizter bat dago, itsasoko mihilua (Crithmummaritimum).

7. argazkia. Faroko errepidera itzultzeko,labarrera igo beharko dugu, irudiareneskuinetara dagoen bide batetik (mapan,Punta Motz). Argi ikusten da orain artekoakbaino ilunagoa dela. Eta horrelaxe jarraitukodute Armintzaraino, baita hortik aurrera ere.

8. argazkia. Faroko errepidean, itsasokoeraginpetik urrunago dauden barailonbatzuek txilar sorta hau eskaintzen digute;horrek atsegina ematen die begiei, eurenkoloreen eta distiraren eraginez.

2

3 4

5 6

7 8

1

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea60

Page 18: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Flysch mesokretazikoa, hurbiletikikusita: tartean marga lohitsuak dituztenhareharri gogorrak.

2-3. argazkiak. Konglomeratuak nahikougariak dira: giltzurrun-harriak eta arrailak.

4. argazkia. Billano lurmuturreko faroa,guztiz automatizatua, inguruan ez baitagobeste inolako etxebizitza edo instalaziorik.Errepidea hementxe amaitzen da.

5. argazkia. Aurrerantzean, malda handikobide irregularrari jarraituko diogu; 50 minguru aurrerago, bide hori kostaldekobateriaren hondakinaren ondotik igarotzenda, eta bateria hori bide bazter hauetatik ibilizen, hirurogeita hamarreko hamarkadara arte.

6. argazkia. Bidetik 211 eta 218 metrokokotak igoko ditugu; gero, berriro ere jaitsi etahesi bat aurkituko dugu; hori igarota, zelaibat dago eta, bertatik, diagonaletara joanez,beste hesi bateraino iritsiko gara; horrengainetik salto egingo dugu, ad hoc atetxobatetik. Horrela, beste bide bat aurkitu etahori gorantz doa, artadi trinko bateksortutako tunel batetik.

7-8. argazkiak. Horren bitartez, Ermuamendiaren gailurrera iritsiko gara (?).Postontzia eta plaka (bistan da horiek ezdituela euskaltzain batek idatzi) konglomera-tuen gainean daude (segurutik Armintzarainoikusiko ditugun azken konglomeratuak)..

9. argazkia. Gailur horretatik atzerantzbegiratuta: ondo garatutako artadikantabriarra, itsasoraino jaisten dena, 100 minguruko kotetaraino. Biologiaren aldetikaberastasun handia duen eta garrantziekologiko handia daukan komunitatea da.Substratua azidoa da, eta ez da karstikoa, etahorrek berezitasun handia ematen dio.

2 3

4 5

6 7

8 91

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea61

Page 19: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1. argazkia. Gailurretik aurrerantz: panoramagoitik behera aldatu zen. Jatorrizko artadiaedota hariztia moztu egin zen, eta oraineukalitu landaketa trinkoa daukagu (baina ezda basoa).

2. argazkia. Baina gu ezkerretara dagoenbide batetik desbideratuko gara, erlaitzeraitzultzeko.

3. argazkia. Olatuek astindua, Billanouhartea ikusiko dugu. Norbaitek lotandagoen dragoi batekin konparatu du uhartehori. Dirudienez, sumendizko haitzek eratzendute, eta bertan, zalantzarik gabe, itsasokohegazti askoren habiak daude.

4. argazkia. Eukalituen gainetik, Bakiokohondartzaraino iristen den kosta zatia ikustenda. Aurrean, Basordas deritzon kalarenaurreko labarrak ikus daitezke.

5-6. argazkiak. Bidetik amildegiarenertzeraino iritsiko gara, Etzandarri deritzonlekuraino. Labar hori ia bertikala da; bertakoarrakaletan eta zuloetan bizi baldintza osotxarretara egokituriko landaretza dago“itsatsita”.

7. argazkia. Haizearen indarraren eraginezokertu beharra izan zuen pinu honek horrenguztiaren fede ematen du; hosto eta adarasko galdu dituen arren, oraindik ere bizirikdago.

8-9-10. argazkiak. Billau Kala deritzonarengainean gaude. Leku honetara iristea ez daerraza. Urzuriaga Etxea deritzon lekurantzjaisten den bidearen erdialdean, ezkerreta-rantz doan bidegurutzea dago; bide estu etaezerosoa da, eta ez doa inora. Baina, bidenagusiaren 100 m-tara, trotxa txiki bataurkituko dugu; horri jarraituz, iratzeen etaote zurien artean joanez, handik 30 mingurutara, amildegi honetara iritsiko gara,baina hori ez da komenigarria bertigorikedukiz gero; hala ere, argi dago, edertasunhau behatzeak konpentsatu egiten dutelabertara iristeko egin behar izan den esfortzua.

2 3

4 5 6

7 8

9 101

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea62

Page 20: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1.argazkia. Ezkerretarantz, labarrak geruzennorabidea erakusten digu; kontinenterantzokertuta daude eta, horri esker, beruneraebakitako ezkarpak errazago agertzen dira.

2. argazkia. Eukalituaren eremuan gaudenarren (horrek lurra sikatu eta ote zuri txikiennahiz iratzeen laguntza urria baino ez duonartzen), inguruko belardi batean maluta-galanperna hau dago.

3. argazkia. Inguru hezea egoteari esker,liken nahiko mengel hauek ikus daitezke.Zuhaiztian, atmosferaren kutsadurarik ezdagoenez, likenak gehiago garatu beharkolirateke (likenok kutsadura urria edokutsadurarik eza adierazten baitute). Zer otedute eukalitu hostoen esentzia antiseptikoek,gure lagun likenak izutzeko?

4. argazkia. Pinu kimatuaren oinean, hildakomateria aprobetxatzen duten perretxikohauek hasten dira.

5. argazkia. Eukalituak luze eta zuzenhasten dira. Edertasunen bat ere edukibeharko dute, atzerritar kolonizatzaile hauek!

6. argazkia. Urzuriaga Etxetik ezkerretarabide horizontala dago, eta bertatik bestelabar batera helduko gara arazo barik.Ikusten denez, itsasoaren mailatik askoz erehurbilago gaude (30 m baino gutxiago).Landaretzak labarra kolonizatu du, aurrekokasuetan baino modu nabariagoan.

7. argazkia. Urzuriagara itzulita, azkensingladurari ekingo diogu. 2 km baino ezzaizkigu falta, ia laua eta erosoa den lurraldebatetik. 300 edo 400 m-tara, ibarbide haugurutzatuko dugu; bertan, uraren koloreakagerian jartzen du burdinazko iturburuadagoela.

8. argazkia. Erratz honen agerrerak (Ruscusaculeatus) poza ematen die gure begiei, berefruitu distiratsuekin; zalantzarik gabe, neguandatorren txoriren batek (Gabonetan) pozikjango ditu fruituok.

9. argazkia. Armintzaren ateetan, labarrakatzera egitearen eraginez, marearen rasagaratu da. Marea behean dagoenean, labarhori herriko hondartzaren luzapena da.

10. argazkia. Arrantzako portu txikia eta,horren muturrean (bigarren planoan),erredurako plataformara jaisteko aukeraematen duen arrapala. Atzetik, lotutako ontzibatzuk ikusten dira, baita herri bitxi horretakoazken etxeak ere.

2

3 4

5 6 7

8 9

1

10

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea63

Page 21: Uribe Kostatik egindako ibilbidea...mendea), Labe Garaietako hondakinak itsasora botatzen zirenekoa. Olatuek eramanda, hondakin horiek inguruetako hondartzetan pilatzen ziren: La Galea,

1 argazkia. Portura jaitsi eta moilarenkanpoaldera hurbilduko gara. Lehenengo etabehin, sumendizko haitzen gailurreria hauaurkituko dugu. Horren kolore ilunak etaegiturak Meñakotzeko pillow-labakdakarzkigu gogora.

2 argazkia. Zabalgunera jaitsi eta,saneamenduko hoditik, Sumendizko gailurre-riara hurbilduko gara, “slump” ikusgarriaikusteko: tolesturiko haitzak, baina ezorogeniaren ondorioz, alboko irristatze bateneraginez baizik (desnibelen baten etabeheragoko geruzaren baten plastikotasuna-ren ondoriozko irristatzea). Sedimentazioakaurrera jarraitzen du eta goiko geruzak moduhorizontalean pilatzen dira.

Itzultzeko, autobusa daukagu orduguztietan; horrek Plentzian dagoenBilboko Metrora eramango gaitu, edoZubi Esekiraino (Areetan) joan gaitezkezuzen-zuzen.

2

1

Gazteluen, dorretxeen, baserrien eta mitoen bidea64