URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa...

10
1 ZER IKUSI, HA IKASI! URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako Eskualdeko Material Osagarria PROIEKTUAREN IZAERA DIDAKTIKOAZ Helburu eta eduki orokorrak Zer ikusi, ha ikasi! Uribe Kosta eskolarako material osagarria da (edo etxean gurasoekin erabiltzekoa), hezkuntza zikloen arabera eraturik datorrena, indarrean dagoen Hezkuntza Curriculumak zehazturiko edukiak lantzeko. Helburu orokor nagusiak hauek dira: eskualdean bertako gaztetxoak euren ingurune hurrekoan integratu eta partaide bihurtzea, euren-eurenak diren kultura- gizarteen izaera eta elkarbizitza erak ezagutu eta balioestea, eta bizimodu eta tradizioen gaineko gogoeta eragitea. Natura, gizarte eta kultura ingurunea ezagutaraztea hartzen da ardatz moduan, baina bestelako oinarrizko gaitasunak ere lantzen dira:

Transcript of URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa...

Page 1: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

1

ZER IKUSI, HA IKASI!

URIBE KOSTA

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako

Eskualdeko Material Osagarria

PROIEKTUAREN IZAERA DIDAKTIKOAZ

Helburu eta eduki orokorrak

Zer ikusi, ha ikasi! Uribe Kosta eskolarako material osagarria da (edo etxean

gurasoekin erabiltzekoa), hezkuntza zikloen arabera eraturik datorrena, indarrean

dagoen Hezkuntza Curriculumak zehazturiko edukiak lantzeko.

Helburu orokor nagusiak hauek dira: eskualdean bertako gaztetxoak euren

ingurune hurrekoan integratu eta partaide bihurtzea, euren-eurenak diren kultura-

gizarteen izaera eta elkarbizitza erak ezagutu eta balioestea, eta bizimodu eta tradizioen

gaineko gogoeta eragitea. Natura, gizarte eta kultura ingurunea ezagutaraztea hartzen da

ardatz moduan, baina bestelako oinarrizko gaitasunak ere lantzen dira:

Page 2: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

2

— Ikasten ikasteko gaitasuna

— Matematikarako gaitasuna

— Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

— Informazioa tratatu eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

— Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

— Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

— Norberaren autonomiarako eta ekimenetarako gaitasuna.

Ardura berezia hartu zaio, gainera, Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunari,

ahozkotasunaren eta erregistroaren trataeran.

Hara hemen curriculumetik diren-direnean hartutako edukien zerrendatxoa, gure

proiektuan berenberegi landu gura izan direnak:

- “Berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-taldeetako kide izatea aintzat

hartzea; norberaren kulturaren ezaugarriak eta gainerako ezberdintasunak

balioestea, gainerako identitate, kultura eta herriak errespetatzea, eta giza

eskubideak errespetatu behar direla gogoratzea, hezkuntzaren kultura arteko

dimentsioa sustatzeko asmoz”.

- “Euskal Herriko natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak

identifikatzea, ingurunearen antolaketa, ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta

ingurumenari zein bizi-kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta

konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko”.

- “Ikaslearen inguruko natura-, gizarte- eta kultura-ingurunean denboraren

poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea eta kritikoki

balioestea; eta aldaketa horien aldiberekotasun- eta segida-harremanak aztertzea,

hortik eratorritako ezagutzak gainerako memento historikoak ulertzeko unean

aplikatzeko”.

- “Arte-produktu eta ideiak, oro har, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko

eta adierazteko bide direla ulertzea, eta produktuok Euskal Herriaren ondarea

osatzen dutela ikastea. Horrez gainera, produktu horien funtzio sozialak eta

erabilerak ezagutu eta estimatu izatea”.

- “Euskal Herriko tradizio ludikoek eta fisiko nahiz kiroletakoek duten gizarte-

eta kultura-usaina aintzat hartzea”.

- “Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak lantzea.

Norbere inguruko hiztunekin izan beharreko jarrera lantzea. Hizkuntza jakin bat

Page 3: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

3

erabiltzea, nortasuna garatzeko eta talde linguistiko eta kultura kolektiboan parte

hartzeko”.

- “Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, gizartearen historian izan duen

eta egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartuta”.

- “Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasunak bizikidetza aberasten duela

aitortzea. Komunitate bateko kide sentitzea, horren dinamikak aztertzea.

Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarria eta ingurune hurbila

zaintzea eta errespetatzea”.

Ahozkotasunaren eta erregistroen trataera

Gorago aipatu dugun legez, berebiziko garrantzia eman diogu ahozkotasunari.

Lehenengotatik argi ikusten genuen ikus-entzunezko materiala izango zela aurkeztu

beharrekoa. Izan ere, egungo bizimoduak ekarritako aldaketak direla-eta, igarri-igarria

da ahozkotasunaren berezko transmisioa galdu edo erdi-galdu egin dela, eta ez dira

gutxi hezitzaile eta profesionalen artean, oinarrizko hezkuntza amaitu duten gazteen

berbaz komunikatzeko gaitasunik ezaz kexu direnak. Orain artean ikasgelan landutako

hizkuntza eredu (ia) bakarra idatzia izan da, batuarena, eta ikasleak idatzizkoaren

arauekin eta ezaugarriekin hezi izan dira, kontuan izan barik eredu idatzia eta ahozkoa

kode ezberdinak direla. Ohikoa da euskaraz hitz egitea bai, baina erdararen intonazioaz

eta erdararen ebakeraz egitea. Gero eta nekezago entzuten dira geure-geureak diren

eguneroko esamoldeak, ahozko joskera egiturak, errepikapenak…

Susmo handiak hartuta gaude, eskolan ahozkotasuna lantzeko material egokiaren

hutsune gorria dagoela gurean; edo zela-halako materialik dagoenean ere, gehienbat

ahozko adierazpenak jasotzen direla, edo buruz ikasteko edo idatziz lantzeko, baina ez

ikasleak ahozko komunikazioan trebatu daitezen. Ahozkotasunaren alorrean bide

berriak urratu nahirik aurkezten dugu Zer ikusi, ha ikasi! Uribe Kosta.

Herririk herri eta eskualderik eskualde bertako hizkuntza eta etnografiaren

bilketan du oinarria proiektu honek. Gure iritziz ezin erabilgarriago eta baliagarriagoak

dira gure aitita-amamei jasotako irudiak eta berriketaldiak gazteen artean zabaldu eta

eredutzat eskaintzeko. Haiexek dute euskara jatorraren eredurik onena, hizkerarik

ederrena, eta batez ere komunikazio gaitasunik indartsuena. Duda barik, ikasleek izan

ditzaketen erreferenterik ganorazkoenak eta sendoenak aurkituko dituzte unitateotan

zehar.

Page 4: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

4

Bideoen bidez ikasleek, euren mailari dagozkien deskribapenak, kontakizunak,

azalpen-testuak… entzun eta ikusi ahal izango dituzte. Bideook laburrak dira, baina

komunikazio unitate osoak guzti-guztiak. Garrantzi handikoa deritzogu berbaz

diharduenaren irudia ikusteari, ezen adierazkortasuna landuko bada, gorputzaz egiten

diren keinuen adierazpena guztiz lotzen zaio ahozko diskurtsoari. Ahozko

komunikazioa ez da agortzen hizkuntzazko baliabideetan, zeinuak ere erabiltzen dira,

mimika, posturak, adikuneak… Ikasleek, beraz, diskurtsoaren bene-benetako eredua

dute hemen, egokia izateaz haratago; diskurtso erreala. Hori diogunean, unitate

komunikatiboari buruz ere ari gara; entzuten dena ez da esaldi isolatua, testuingurudun

testu unitatea baino.

Lehengoaren gainera, euskara erabiltzaileen arazo larrietariko bat erregistrorik

eza izan ohi da. Lehendik hor dira erregistro formala lantzen duten ikasliburuak. Baina

gure proiektua haien osagarria da: ikasleei erregistro berria jasotzen laguntzea du

helburutzat, beste batzuen artean. Horrexegatik bada, eskualdeko bertako hizkeran datoz

informatzaileek ahoz emandako argibide-azalpenak. Idatzizkoan, aldiz, euskara

batuaren alde jokatu da, eskola gehienetan halaxe egiten dutelako gure eskualdean, eta

bestalde, ahozkoa/idatzizkoa banatzea erregistroak tratatzeko estrategia ere bada.

Alabaina, idatzian batuak ontzat ematen dituen bizkaierazko egiturak txertatzeko

ahalegina ere egin dugu.

Unitateen egitura

Gure proiektuko unitate didaktikoak testuz, irudiz eta bideoz horniturik daude,

gaika antolatuta. Gai bakoitzari dagokionean, jarduerak, esamoldeak, hiztegia, argazki

galeria eta eskulanak daude. Guztira 804 bideo-txatal daude ikusgai, lantzen diren bost

zikloei dagozkien 97 unitateetan banaturik (9 Haur Hezkuntzako 1. zikloan, 13 Haur

Hezkuntzako 2. zikloan, 25 Lehen Hezkuntzako 1. zikloan, 26 2.ean eta 22 3.ean).

Ziklo bakoitzaren sarreran zehazten da zikloari dagokion gaitegia.

MATERIALAREN ERABILERAZ

Askotariko erabilerak

Erabilerraza da bete-betean Zer ikusi, ha ikasi! Uribe Kosta proiektuko

materiala, eta modu askotara erabil daiteke. Horixe da hain zuzen ere produktuaren

berezitasunetako bat. Azken finean, eskoletako errealitatea arras bestelakoa da leku

Page 5: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

5

batetik bestera, eta moldagarri izateari begiratu diogu proiektuaren diseinuan. Ikasleek

ordenagailu banatan lan egin dezakete, eskolan hartarako baliabideak badira; hala izan

ezik, irakasleak ordenagailu bakarra eta proiekzio makina erabil ditzake unitateak landu,

bideoak ikusi eta azalpenak emateko; eta ikasleek horretarako aurkezten diren

paperezko fitxetan egin ulermen ariketak.

Geuk proposatutako jarduerez gainera, irakasleak berak hemen aurkezten den

materialean oinarrituta beste hainbeste ariketa asma ditzake. Hona dakartzagun 804

bideo-txatalek, berbarako, horretarako era ederra eskaintzen dute: bai entzumena eta

ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko...

Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko materiala esku-eskura ematen zaio.

Ahozkotasuna erreferentziazko mintzaldiak eredutzat hartuta lantzen dugu, eta helburua

umeek erregistro eta egitura horiek ezagutzea eta erabiltzea da.

Produktuaren erabilgarritasunaren hariari tira eginez, hipertestuak erabiltzea (gai

batetik bestera salto egin ahal izatea) sano baliagarria izan daiteke ikasgela barruan. Beti

izan dugu kontuan material hau osagarria dela, eta hargatik, gai edo unitateen sekuentzia

ez da lineala; sekuentzia ikasleak edo irakasleak berak markatzen du, unean uneko eta

lekuan lekuko beharrizanen arabera.

Unitate eta fitxen antolaera

Lehenengo eta behin, hasierako pantailan zein ziklotan jardun gura den aukeratu

behar da.

Page 6: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

6

Ziklo batean edo bestean sartuta gainerako aukeren menuak zabaltzen dira. Eta

euretan ziklo bakoitzean jorratzen diren gai nagusiak eta bakoitzaren azpiatalak

aurkezten dira.

Gai bakoitzak testua eta irudiak ditu. Pantailak gora eta behera egiten du eskoiko

ostadar itxurako gezien bidez.

Page 7: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

7

Testuei eta irudiei lotutako bideoen ikurretan klik eginez gero, leiho berria

zabaltzen da, bideoak ikusi eta entzuteko.

Unitateetan bestelako atal osagarriak ere badira:

Jarduerak

Gurutzegramak, letra-zopak, elementuak lotzekoak, objektuak arrastatzekoak

edo fitxak inprimatu eta eurekin lan egitekoak izan daitezke.

Page 8: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

8

Hiztegia

Gaiarekin lotutako berba bereziak edo eskualdeko aldaerak biltzen dira. Batez

ere lekukoek bideo-txataletako azalpenetan erabiltzen dituzten hitzak agertzen dira.

Esalege da...

Hemen gai bakoitzari dagozkion esakuneen zerrenda ageri da. Esakune guztien

azalpenak Kultura ondarea atalean daude. Dagozkien zikloetako menuetan nabigatuz

gero erraz aurki daitezke.

Page 9: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

9

Argazki galeria

Atal honetan unitate bakoitzean agertzen diren argazki guztiak jarraian eta neurri

handiagoan ikusteko aukera dago.

Eskulana

Proposatzen diren eskulanak zelan egin azaltzen da hemen, eta behar denean

eskulanetarako txantiloiak ere ematen dira.

Page 10: URIBE KOSTA Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako ... · ulermena lantzeko, bai eskualdeko lexikoa ikasteko, bai sinonimoak ikasteko... Irakasleari ikasgelan ahozkotasuna lantzeko

10

Irakaslearen eta ikaslearen lana errazteko asmoz, gura izanez gero, unitate eta

fitxa guztiak inprima daitezke dagokion ikonoan klik eginez.

Proiektuaren zehetasunak eta ezaugarriak azaldu ditugunez gero, Zer ikusi, ha

ikasi! Uribe Kosta baliagarri, eta ikasle, irakasle eta gurasoen gustuko izan dadin gura

genuke. Oxala hala balitz. Hori litzateke gure poza.