Ura

23
Urak planetako lurrazalaren hiru laurdenak baino gehiago hartzen ditu, eta erliebea modelatzerakoan indartsuen jarduten duen eragile geologikoa da.

description

Urak planetako lurrazalaren hiru laurdenak baino gehiago hartzen ditu, eta erliebea modelatzerakoan indartsuen jarduten duen eragile geologikoa da. Ura. Goi-ibilgua. Ibaiak. Erdi-ibilgua. Behe-ibilgua. Ibaiak. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Ura

Page 1: Ura

Urak planetako lurrazalaren hiru laurdenak baino gehiago hartzen ditu, eta erliebea modelatzerakoan indartsuen jarduten duen eragile geologikoa da.

Page 2: Ura

Ibaiak.

Goi-ibilgua.

Erdi-ibilgua.

Behe-ibilgua.

Ibaiaren tarte batean edo bestean, higadura, garraioa edo sedimentazioa nagusituko dira, uraren indarraren arabera, hau da, ibilguen arabera.

Page 3: Ura

Ibaiak ur emari txikia du; desnibel zorrotzak pasa behar dituenez, urak abiadura handia hartzen du eta horren ondorioz, materialen higadura nagusitzen da. (Ur-lasterrak eta ur-jauziak sortzen dira hemen).

Page 4: Ura

Ibaia ur gehiago bilduz doa, aldapa apalagoa eta indar higitzailea txikiagoa da. Goi-ibilguan higatu diren materialen garraioa gailentzen da.

Page 5: Ura

Ia ez dago aldaparik, ura oso abiadura mantsoan doa eta meandroak sortzen dira. Hemen, noski, sedimentazioa da nagusi, eta eremu zabal oso emankorrak sortzen dira.

Page 6: Ura

Uharrak ur ibilgu laburrak dira, urte-sasoikoak. Aldapa pikoko mendiguneetan izaten dira uharrak.

Page 7: Ura

Uharrak.

Deiekzio-konoa.

Isurbide-kanala. Garraioa.

Higadura.

Sedimentazioa.

Harrera-arroa.

Page 8: Ura

Aldizkako urak dira, batez ere eurietakoak, eta ez doaz ibilgu finko batetik. Euria ari denean uraren parte bat lurrak xurgatu edo landaretzak atxikitzen dute; beste zatia, ez du lurzoruan sartzeko denborarik eta lurrazaletik joan behar du.

Page 9: Ura

Mendi magaletan eratzen diren ildoak dira. Karkabak zentimetro gutxi batzuk edo metro sakon bat izan litezke, sakanak berriz, metrotik gorako ildoak dira.

Page 10: Ura

Mendien oinetan sortzen diren sakonune txikiak dira, karkaba eta sakanetatik datozen urak biltzen dituzte. Euri-jasa handiak gertatu ezkero, uholde handiak gertatuko lirateke.

Page 11: Ura

Karkaba eta sakana ugariko lurralde zabalak, higadura oso bortitza izateagatik landaretza garatzeko aukera ez dagoen ingurua da.

Page 12: Ura

Gogortasun berdinekoak ez diren materialek osatutako lurretan sortzen dira; material gogorrenek kapela itxura hartzen dute beste material ahul edo higagarriagoen gainean daudelako.

Page 13: Ura

Lur azpian dauden arroka porotsuz beteriko eremu zabalak dira. Batzuetan, artesietan eta pitzaduretan barrena ibiltzen dira eta beste zenbaitetan, lurpeko ibai galantak sortzen dituzte.

Page 14: Ura

Ur gezazko lurpeko ur-pilaketei akuiferoak deritze. Berez eratzen dira lurzorua porotsua den tokietan, euri-ura iragazi egiten baita geruza iragazgaitz batekin topo egin arte.

Page 15: Ura
Page 16: Ura

Itsasoa itsasertzaren modelatzaile indartsua da. Itsasoko uren mugimenduaren eragina jasaten duen lur-zerrendari itsasertza edo kostaldea deritzo. Olatuek kostaldeari eragindako higadura nabarmena da, mareek material ugari garraiatzen dute, itsasertz guztian. Itsas korronteei esker, berriz, material kantitate ikaragarriak garraiatu eta sedimentatzen dira.

Page 17: Ura
Page 18: Ura

Planetako eremurik hotzenetan metatzen diren izotz masa handiak dira. Gaur egun, azaleratutako lurren % 10 gutxi gorabehera izotzez estalirik daude.

Page 19: Ura
Page 20: Ura
Page 21: Ura

Haraneko glaziarrak.

Zirku glaziarra.

Glaziarraren mihia.

Glaziarraren aurrealdea.

Page 22: Ura
Page 23: Ura