Unai Abertzaletasuna

32
FILOSOFIA/TEORIA/KONJETURA LapikoKritikoa TXOSTENAK KOADERNOAK - KAIERRAK ABERTZALETASUN ESENTZIALISTATIK DIALEKTIKORA Unai APAOLAZA

Transcript of Unai Abertzaletasuna

Page 1: Unai Abertzaletasuna

FILOSOFIA/TEORIA/KONJETURA

Lapiko Kritikoa TXOSTENAK

KOADERNOAK - KAIERRAK

ABERTZALETASUN

ESENTZIALISTATIK

DIALEKTIKORA

Unai APAOLAZA

Page 2: Unai Abertzaletasuna

1

Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (I): Sorrerako ETA

Hiru zatiei sarrera

Hiru zatitan aurkeztuko dudan lan honek, abertzaletasunak 60. hamarkadan izan zuen

aldaketa azaltzea du xede. Lehenengo atalean ETA-k bere sorreran zuen ideologia

aztertuko dut, bigarren atalean berriz, Krutwigek idatziriko Vasconia liburuari begiratuko

diot eta azken atalean, ETA-ren V. batzarraren inguruko ekarpen ideologikoak aztertuko

ditut. Lan hau egiteko nire doktoregoko ikerketa lanaren zati batzuk baliatu ditut.

Arreta, naziotasuna gauzatzeko moduan jarri dut; hau da, naziotasuna esentzia batzuen

arabera ulertzetik modu dinamikoan ulertzeko eman zen jauzian. Azken aste eta

hilabeteetan izan dugun eztabaidaren terminologiari jarraituz, identitate nazionala “izatetik”

“eraikitzera” egin zen bilakaera aztertu dut. Norbaitek pentsa lezake eztabaida hutsala

dela, ez duela ezertarako balio, baina ikuskera bat edo bestea izateak eragina izan du

Euskal Herriko azken hamarkadetako alor sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalean.

Bilakaera hau neurri handi batean ETA-k eta bere inguruan sortu zen mugimendu politiko,

sozial eta kulturalak egin zuen 60. hamarkadan. Nik ideia politikoak aztertu ditut,

naziotasunaren eta ezkertiartasunaren ikuspegiari garrantzia eman diodalarik. Hala ere,

iraultza-bilakaera hau beste edozein alorretatik aztertzea ere posible da (kultura, artea,

folklorea, ekonomia…), neurri handi batean ikuskera orokorraren (kosmobisioaren)

aldaketa izan baitzen iraultza hau eta ondorioz euskal jendarteak zituen espresio asko

aldatu baitzituen. Finean, abertzaletasunaren zati handi batek bide zaharrek inora ez

zeramatela sumatu zuenean bere burua berrasmatu eta bide berriak ireki zituen,

horretarako molde estatikoetatik dinamikoetarako jauzia egin zuelarik.

Historia pixka bat

1936. urteko gerrak galtzaileentzat bilakaera oro errotik moztu zuen. Kulturala, soziala,

ekonomikoa eta zer esanik ez politikoa. Gerraren amaierak erbestea suposatu zuen

euskaldun askorentzat eta Euskal Herriaren hegoaldean gelditu zirenentzat errepresioa.

Erbestean eta errepresiopean herri baten garapena ezinezkoa egiten da.

Abertzaletasun edo euskal nazionalismoaren ideologiari dagokionez, hau ere garapenik

Page 3: Unai Abertzaletasuna

2

gabe gelditu zen; hala ere gerra bukatu eta hurrengo urteetan askapenerako estrategiak

fase ezberdinak izan zituen. Beltzak, El nacionalismo Vasco en el exilio 1937-1960

liburuan abertzaletasunak garai horretan izan zituen estrategiaren fase ezberdinak

denboran mugatu eta berauen berezitasunak aztertzen ditu.

• 1937-1945. Gerra galdu eta gero erbesteko bidea hartu zuten koadro abertzale

gehienek. Erbeste hau gogortu egin zuen nazien zabaltzeak Europan zehar.

• 1945-1947. Euskal gobernuak berrantolatu eta erreferentzialtasuna eta errespetua

berreskuratu zituen hegoaldeko euskal erresistentzian, baita erbestean eta naziei aurre

egin zien aliatuen artean ere. Euskal gobernuaren eta abertzaletasunaren estrategia,

aliatuek eta aliatuen artean AEB-ek batez ere, Franco boteretik kendu eta Espainiako

errepublika berrezartzeko esperantzan oinarritzen da. Honela, Espainian errepublika

berrezartzeak autonomia emango bailioke hego Euskal Herriari.

• 1948-1952. Garai honetan, gerra hotzaren aitzakiapean eta komunismoari aurre egiteko

argudiopean, mendebaldeko potentziek, Francoren erregimenarekiko erlazioak

normalizatzeko joera hartzen dute. Honek EAJ-PNV-ren estrategia nagusia hankaz gora

utzi zuen.

• 1953-1960. Beltzaren aburuz, urte hauetan EAJ-PNV-k ez zuen gaitasunik erakusten

jada porrot egin zuen AEB-en aldeko estrategiari aldizkatze bat eraikitzeko. Ez zuen

Euskal Herriaren askapena lortzeko estrategiarik. Honek, EAJ-PNV-ren magaletik kanpo

beste abertzaletasun mota bat sortzen lagundu zuen.

Abertzaletasun berri hau, ia ezerezetik, bide berri bat eraikitzen hasi zen; lehenik

abertzaletasun klasikotik edanez eta pixkanaka erreferentzia berriak bilatuz eta hauek

Euskal Herriko errealitateari txertatuz. Bilakaera ideologiko hau da aztertzen saiatuko

garena.

Page 4: Unai Abertzaletasuna

3

Ikuskera esentzialista

ETA-ren sorreratik I. batzarra arteko ideologia aztertzeko, ezinbestekoa da Liburu Zuria

deiturikoa eta asanblada honen karira kaleratutako erakunde sortu berriaren oinarrizko

printzipioak biltzen dituen Zuzenbide dokumentua arakatzea. Liburu zuria ETA-ko

militanteak formatzeko erabili zen liburuxka da; berau gauzatzeko Ekin-eko garaitik

militanteen formakuntzarako osatu ziren koaderno ezberdinak berritu zituzten. Bi testu

hauek oinarritzat hartuta sortu berria den ETA-ko ideologiaren ildo nagusiak marrazten

saiatuko naiz.

Arestian aipatu bezala, ETA-ren abertzaletasunaren erreferentziak abertzaletasun

klasikoan zeuden kokaturik, oraindik beste abertzaletasun motarik ez baitzen existitzen.

Abertzaletasun klasikoko autoreen artean Sabino Arana da eragin nagusia duena. Hona

hemen garaiko ETA-k Sabinori zion miresmenaren adibide bat:

La inteligencia poderosa de Arana y Goiri penetró pronto en los arcanos del sentimiento patrio y no tardó mas su magnánimo corazón en sentirse cautivo por la belleza, por la justicia de la nueva Idea, con la emoción inenarrable del hijo que llega a conocer a su propia madre, abandonada al presagio de una muerte cercana. Y surgió ante su serena, inalterable, el gran problema: RESPONSABILIDAD.[i]

Sabinoren ondare ideologikoa onartzeak, neurri handi batean ETA-k bere lehen urteetan

Page 5: Unai Abertzaletasuna

4

izango zuen ideologia baldintzatuko du. Horrela ETA-k naziotasuna esentzia edo arima

baten arabera ulertzen du. Euskalduna nolakoa den, zein den, nola jokatzen duenari

erreferentziak etengabeak dira. Erakunde sortu berriarentzat badago euskaldunak

euskaldun egiten dituen arima nazional bat; pertsona bat euskalduna den edo ez esaten

diguna. Zeintzuk lirateke naziotasuna emango luketen faktore horiek?. ETA-ren

formakuntzarako erabili zen Liburu zuriak kutsu esentzialista du, nahiz eta diskurtsoan ez

oso koherentea izan. Liburuaren zati batean bereizgarri batzuk azaltzen dira eta gero

desagertu egiten dira beste zati batean. Honen arrazoia, erakundea trantsizio momentu

batean egotea izan daiteke, argipen ideologiko bila egotea. Baina, azter dezagun liburuan

jartzen dituenak.

Erlijioa euskaldunek nola ulertzen duten azaltzen digu, hau konprenitzeko moduak beste

herrialdeetatik bereizten gaituela esanez.

Es verdaderamente notable la diferencia existente entre la religiosidad procesional española y las profundas del vasco, que se oponen igualmente por su generalidad y arraigo al tibio ambiente religioso francés.[ii]

Euskalduna bere esentzian demokratikoa dela ere esaten da.

Políticamente el vasco siempre se ha basado en que la autoridad y las entidades jurídicas y políticas están al servicio de la persona humana, y no esta al servicio de aquellas. El vasco ha sido por esencia –y consecuentemente en su historia – democrático;[iii]

Esentzia eta historiarekin lotura egiten du ETA-k, hau baita esentzialismoaren nahitaezko

ezaugarria. Esentziala dena atenporala da, denboraz kanpokoa; ondorioz, historian zehar

beti eman den, beti horrela izan den bereizgarri bati buruz ariko ginateke. Emakumearen

egoera ere modu esentzialista honetatik azaltzen da.

Page 6: Unai Abertzaletasuna

5

Frente al concepto tan generalizado de la mujer como promesa placentera, frente a la mentalidad de Don Juan. Frente al concepto de Dama (cosa bella e idealizada, pero despersonalizada), opone el vasco su concepción trascendente de la Mujer como Madre y Como Etxekoandre: es decir, como elemento fundamentalmente humano y de primera importancia en la organizacion social.[iv]

Bukatzeko, euskara jartzen du euskal naziotasunaren oinarritzat.

Hizkuntza edo arraza

Aspektu ideologikoan azpimarratzekoa edo berria dena (naiz eta EAE-ANV-k 1936.nean

egin), naziotasuna gauzatzeko faktore ezinbestekotzat arraza beharrean hizkuntza jartzea

da. Aranismoaren oinarrizko kontzeptu biologikoa den arrazak lekua uzten dio hizkuntzari.

Arraza kontzeptua aipatzen da baina ez da funtsezkoa.

Creemos que el Euskera es FACTOR ESENCIAL. No ya por razones teóricas. Que aquí no nos interesan excesivamente. Sencillamente: Euzkadi EXISTENCIALMENTE, entre España y Francia, y dado el grado de asimilación concreto que padece nuestro país, DESAPARECERA CUANDO MUERA EL EUSKERA.[v]

Arrazari oinarrizko funtzioa kentzeak bide ematen dio erakunde sortu berriari arrazakeria

salatzeko. Hau argi azaltzen du bere garaiko ideologia finkatzen duen Zuzenbide

dokumentuan.

Arrazakeria gaitzesten du; ortaz, ez du ontzat ematen erri baten edo besteren jatorrizko gaillentasunik. Kanpotarren erbesteratzerik edo bakartzerik ez du, beraz, on artuko, kanpotarrak Euzkadi´ren interesen eta eskubideen aurka jokatzen ez duten artean.[vi]

Horrela, immigrazioa jada ez da mehatxu bat beste arraza batekoa delako, masiboa

delako baizik, eta azken hau euskal “arimarentzat” (Hizkuntza eta kulturarentzat bereziki)

eraso bat izan daiteke. ETA-k immigranteari oraindik ez dio integratzea eskatzen Euskal

Herria errespetatzea baizik.

RECONOCEREMOS SUS DERECHOS SOLO A LOS INMIGRANTES QUE RECONOZCAN LOS NUESTROS. A los otros los consideramos maketos al servicio del genocidio español. Y los trataremos como agentes extranjeros.[vii]

Euskal Herriari errespetua eduki arren ez du immigrantea euskal nazioan integratzeaz hitz

egiten. Hala ere, jada egin den saltoarekin, hots, faktore biologikoa den arrazaren ordez

faktore linguistikoa den hizkuntza naziotasunaren oinarritzat jarriz , imigranteari euskal

naziorako bidea irekitzen dio. ETA-k dagoeneko jarri ditu erreminta ideologikoak mahi

gainean epe laburrean immigranteari euskal nazioko ateak irekitzeko. Horrela, hizkuntza

ikasteak, euskal nazioko kide izateko nahia izateak edo bertako sentitzeak pertsona bat

Page 7: Unai Abertzaletasuna

6

euskaldun egingo du.

ETA eta ezkertiartasuna

ETA-k 1962.neko maiatzean plazaratutako “Zuzenbide” dokumentuan, komunismoa

faxismoarekin parekatu eta biak ala biak diktatorialak direla dio. Hau irakurrita

komunismoarekin ezer jakin nahi ez duela pentsa liteke, baina garai horretako testuak

irakurriz gero guztiz horrela ez dela konturatuko gara Komunismoari aurkakotasuna,

abertzaletasuna baitan, 36.neko gerra eta gero oso zabaldua zegoen sentimendua zen.

Sentimendu horren sorburua EAJ-PNV-k Ameriketako Estatu Batuekin zeukan

kolaborazioan eta gerra hotzean kokatu daiteke. Testuinguru honetan gogoratzekoa da

EAJ-PNV-k, komunistak, Eusko Jaurlaritzatik bidali egin zituela 1948.neko maiatzean.

ETA ere, sentimendu honetan harrapaturik dago; bere ideologia eraikitzen ari denez,

oraindik abertzaletasun klasikoarekiko ezberdintasun ideologiko handirik ez baitu

nabarmendu. Hala ere, Liburu zurian, munduan garaipenak lortu dituzten ideologia

politikoak aztertzerakoan, komunismoari lehentasuna ematen dio; ideologia bezala ez,

baina metodo bezala interesatzen zaiola argituz.

Más interesa sobremanera, conocer el método de acción de los que triunfan, y de una manera especial de aquellos que por su desarrollo, métodos de acción, etc., pueden tener alguna similitud con nuestra organización.[viii]

Erakunde sortu berriak komunismoa ontzat ez emateko erabiltzen duen arrazoia,

komunitateak norbanakoa zapaltzen duela da; eta hori ETA-ren ustetan euskaldunen

izateko eraren, nortasunaren, kontra legoke. Beste behin ere arrazonamendu

esentzialistak erabiltzen dira.

Kontuak kontu, defini al genezake garaiko ETA-ren ideologia ezkertiartzat? Ez dut

ezkertiartasunaren definizioan sakonduko, baina orokorrean, eta neurri handi batean

modu intuitiboz, erakunde sortu berriak ezkertiartzat hartu daitezken bereizgarriak

aipatzen ditu; gero bakoitzak defini dezala ideologia hori ezkertiarra den ala ez. Lehenik

eta behin ETA-k lehenengo batzarraren karira atera zuen Zuzenbide dokumentuan, bere

burua nola definitzen duen ikusiko dugu. Hemen gauza kurioso bat gertatzen da,

euskarazko bertsioan ez bezala, espainolezkoan, ETA-k bere burua iraultzailetzat

definitzen du. Euskaraz hitz hori ez da inondik ageri.

Page 8: Unai Abertzaletasuna

7

ETA Euskal erakundeak bi elburu edo xede nagusi artu ditu bere eginbidearen gidaritzat: Aberriaren azkatzea, eta Erriaren beraren Azkatzea. Abertzale Ekintzan sortua da, eta ez du iñolako zer-ikusirik lehenagoko partidu, erakunde edo elkargorekin.[ix]

Euzkadi ta Azkatasuna (ETA) es un Movimiento Revolucionario Vasco de Liberacion Nacional, creado en la resistencia patriótica, e independiente de todo otro partido, organización u partido.[x]

Interesgarria izango litzateke honen zergatia jakitea. Diferentziak diferentzia, espainolezko

bertsioari helduko diogu orain. Gurutz Jaureguiren ustez iraultzaile hitza erabiltzen

duenean statu quo-aren iraulketaz ari zaigu, estatu frantses eta espainolaren menpeko

egoeraren iraulketaz hain zuzen ere. Horrela, ez da “iraultzaile” hitzak hartu duen

konnotazio ezkertiarra kontutan hartu behar, oinarrizko esanahiaren erabilera egiten baitu.

Euskal Herria independente batez ariko litzateke.

Erakunde jaio berriak bestalde, bere burua definitzerako orduan pertsonen eskubideen

aldeko mugimendu bezala definitzen du, federalismo europarraren aldekoa,

arrazismoaren aurkakoa, akonfesionala, liberalismo ekonomikoaren aldekoa, oinarrizko

sektoreen sozializazioaren aldekoa… Hau ikusirik, autore batzuen ustez, ETA-k ez du

ezer berririk asmatu; Krutwigek 1936.neko ekainean EAE-ANV-k onartutako

programarekin berdintzen du eta Gurutz Jaureguiren ustetan talde ekintzailearen

programa ETA-rena baino aurrerakoiagoa zen.

Page 9: Unai Abertzaletasuna

8

Contrariamente a la opinión de Krutwig, quien considera el programa social de la I Asamblea de ETA copiado del de la Asamblea de 1936 de Acción Nacionalista Vasca, Gurutz Jáuregui piensa que el programa de ANV era mas avanzado que el de la primera ETA, y que la influencia predominante en ella es la de la línea demócrata-cristiana avanzada del PNV.[xi]

Iker Casanovak horrela azalduko du hastapeneko ETA-k abertzaletasunaren lehenagoko

esperientziekin konparatuz berritasun handirik ez ekartzea:

Para algunos, estos principios no aportan novedad alguna con respecto a lo establecido por ANV antes de la guerra, pero lo cierto es que la posguerra había cortado la continuidad de este movimiento y ETA se encontraba en la necesidad de reivindicar el nacionalismo de izquierdas partiendo casi de cero.[xii]

Ondorioak

ETA-k urte hauetan egin zuen ekarpen ideologikoa testuingurutik kanpo aztertzea akatsa

da. Garaiko Euskal Herriaren egoerako produktua baita oso-osorik. Itotzen ari zen eta ia

hilzorian zegoen komunitate baten erantzun moduan ulertu behar da ETA-ren sorrera.

Hortaz, distantziatik, berdin tenporal zein ideologikotik, erakunde jaio berriaren pentsaeran

kontradikzioak bilatzen ibiltzea ezer ez ulertzea da.

Garai horretako ETA-ren bereizgarri bat aipatu behar bada, hori ekintzarako grina,

akziorako gogoa, hau da, zerbait egiteko premia bizia, da. Bere herria (kultura, ingurua,

kosmobisioa) hiltzen ikusten ari denaren erreakzioa da ETA.

Beste bereizgarri bat formakuntzarako gogoa litzateke, Frankismoa bere gorrienean

zegoenean, euskal hizkuntza, kultura… debekatuak zeudenean, hauek berreskuratu eta

ideia berriekin txertatzeko gogoa.

Sortzen ari zen abertzaletasun berria trantsizio egoeran zegoen. Abertzaletasun klasikoak

ez zuen asebetetzen, baina zerbait berria eraikitzeko zituen erremintak abertzaletasun

historikoak emandakoak ziren. Diskurtso esentzialista batekin mugimenduan zegoen

errealitatea azaldu nahi zuen; hau da trantsizio egoeran egotearen paradoxa, erreminta

zaharrekin zerbait berria egitearena. Aurrerago ikusiko dugun moduan ETA-k erreminta

horien bila kanpora joko du eta beste borroka esperientzietako ideologoak hartuko ditu

eredu (Marx, Mao, Che, Fidel, Fanon, Ho Chi Min…). Guzti honek, erakunde jaio

berriaren ipar orratza ezkerraldera mugitzea ekarri zuen.

[i] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (13.-14. orrk.)

Page 10: Unai Abertzaletasuna

9

[ii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (44. orr.)

[iii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (44.-.45. orrk.)

[iv] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (45. orr.)

[v] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (116.-117. orrk.)

[vi] ETA; “Zuzenbide”, Euskadi eta Askatasuna I. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005 (258.orr)

[vii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (121. orr.)

[viii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (23. orr.)

[ix] ETA; “Zuzenbide”, Euskadi eta Askatasuna I. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005 (257.orr)

[x] ETA; Principios, Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (607.orr)

[xi] Letamendia, Francisco; Euskadi pueblo y nacion, 2. Tomoa, Donostian, Kriseilu (25,orr.)

[xii] Casanova, Iker; ETA 1958-2008. Medio siglo de historia, Tafallan, Editorial Txalaparta s.l., 2007 (35.orr.)

Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (II): Vasconia

1963. urtean Sarrail de Ihartza ezizenpean Federico Krutwigek argitaraturiko Vasconia

liburua mugarria da abertzaletasun ezkertiarraren ideologian. Nahiz eta lan

kontraesankorra izan, sortzen ari zen eta nagusiki ETA garatzen ari zen espazio

ideologiko berriari oinarriak eman zizkion. Etnia kontzeptua plazaratu eta zehaztasuna

eman zion, ordura arte tabu moduan hartzen zen komunismoa ere, era ireki batean onartu

zuen, nazionalismoaren dinamikotasuna ere plazaratu zuen… Lan hau, Euskal Herriko

garaiko eztabaidetan uztartu zituen ideia eta kontzeptuengatik, zein momentuko

Page 11: Unai Abertzaletasuna

10

jendartean borborka zebiltzan joeren sintesi zorrotza egiteagatik da beraz erreferentziala.

Abertzaletasun berriak euskal nazionalismo barruan zituen idatzizko erreferentzia

bakarrak abertzaletasun klasikokoak ziren, Sabino Arana, Aitzol… Hutsune hau bete eta

helduleku bat luzatzera etorri zen Vasconia., ezinbesteko urratsa ikuskera esentzialistatik

dialektikorako igarobidea eraikitzeko.

Naziotasun dinamikoa, abertzaletasun dialektikoa

Lehenik eta behin Krutwigek nazioa eta etniaren arteko bereizketa egin zuen. Bere ustez,

etnia, faktore konkretu batzuk partekatzen dituen pertsona multzoa litzateke. Faktore

hauetan garrantzitsuena hizkuntza litzateke eta ondoren leudeke, mentalitatea eta kultura,

erlijioa, konposizio raziala eta azkenik faktore ekonomiko sozial eta materialak. Nazioa

berriz, etnia batek bere izatearen, pertsonalitatearen, kontzientzia hartu eta aurrerantzean

bizirauteko hautua egiten duenean sortzen da.

El nacionalismo que quiera ser algo efectivo tiene que representar una tarea, ser un ideal con futuro, en torno al que se agrupen mental y materialmente hombres que se crean unidos, por uno u otro factor, a tal tarea nacional.

Estos factores, que separan un pueblo de otro, dan a las personas que participan de ellos la conciencia de corresponder a un grupo humano diferente al de los vecinos. Cuando estos factores étnicos o nacionales existen pero los individuos que los poseen no tienen conciencia de su personalidad se habla de una etnia. Si la etnia adquiere conciencia de su personalidad se habla de una nación. Ahora bien, la nación sólo existirá verdaderamente cuando esta conciencia nacional lleva a los hombres a realizar un destino común.[i]

Page 12: Unai Abertzaletasuna

11

Bereizketa hau egiteak diferentzia nabarmentzen du nazionalismo esentzialista deitu

diogunarekin. Krutwigek dio, nazioak oinarrian faktore objektiboak izan badituela, baina ez

direla nahikoak nazioa izateko. Sabinorentzat aldiz, faktore hauekin nahikoa litzateke. .

Krutwigek gaineratzen du, faktore horiek izaten jarraitzeko borondatea beharrezkoa dela

nazioa izateko. Nazioa beraz, faktore objektibo eta subjektiboen arteko emaitza litzateke.

Gainera Krutwig, faktore objektibo horiei dagokienez, haratago doa; ez ditu modu

esentzial batean ulertzen, ez ditu denboran zehar aldaketarik jasaten ez duten faktore

bezala ulertzen; modu dinamiko batean baizik. Ez hori bakarrik, faktore objektibo hauek

dinamikoak izateak eta mutatzeak ahalbidetzen du, bere ustez, nazio baten biziraupena.

Nazio baten erreferentziak dinamikoak ez badira, historiako momentu konkretu bateko

faktoreei begiratzen bazaie soilik, nazio horrek ez du aurrera begirako proiekziorik, ez du

biziraungo.

La nacionalidad es dinámica, algo que vive, y querer definirla como algo estático es matarla o tratarla como una momia.[ii]

Page 13: Unai Abertzaletasuna

12

Hau Krutwigen liburuko punturik garrantzizkoena da eta ezinbestean barneratu behar da

liburuaren nondik norakoak ulertzeko. Horregatik harritzekoa da autore batzuk Krutwig

aztertzerakoan, berak behin eta berriz azpimarratzen duen faktore objektibo hauen

dinamikotasunari buruz kontrakoa esatea; hau da, Krutwigek faktore hauek estatikotzat

dituela argudiatzea. Hau berresteak, Vasconia ez ulertzea eta egin zuen ekarpenik

garrantzitsuenetakoa ez onartzea dakar. Kasu honen adibide garbia dugu Gurutz

Jauregui.

No obstante, la consideración de la etnia como algo ahistórico, permanente, sin posibilidad de evolución y no sujeto a las leyes de la transformación social, origina, en definitiva, los mismos problemas que los planteados al nacionalismo histórico [Sabino eta EAJ-PNV].

Teóricamente, este ahistoricismo y este carácter estático de la etnia parecen quedar contrarrestados en cierto modo con la inclusión entre sus componentes de los factores económicos, sociales y materiales, pero ya la propia inclusión de estos factores supone una contradicción con la estaticidad de la etnia.[iii]

Nazio izate horrek, denboran zehar eraldatzen doan nazio horrek, ematen dio Euskal

Herriari independentziarako eskubidea eta ez, ordura arte nazionalista askok eta

foruzaleek egin zuten bezala, eskubidea arrazoi historikoetan oinarritzeak. Krutwigen

ustez, euskal arazoa arrazoi historikoetan oinarritzeak, España edo Frantziako arazotzat

hartzea lekarke, eta hau akatsa da. Euskal Herriak independentziarako eskubidea

Frantziak eta Espainiak nahi izan edo ez dauka, euskal nazioaren oinarrian etnia bat

baitago; eta hau da eskubidea izatearen arrazoia, beste estatuei inolako baimenik eskatu

gabe euskal nazioari dagokion eskubidea baita.

Vasconiak abertzaletasunaren barruan borborka zebiltzan ikuskera berriak laburbiltzen

dituela baiezta genezake. Nazionalismo estatiko batetik dialektikorako saltoa jada burutu

da. Atera dezagun jauzi honen argazkia.

Nazionalismo Sabindarra, naziotasuna baiesteko faktore estatikoetan oinarritzen da.

Faktore hauek ahistorikoak dira, ez dira denboran zehar eraldatzen, horregatik deitu diogu

nazionalismo esentzialista. Faktore garrantzitsuena arraza (apellidismoa) da, ondorioz

euskal nazioko kide jaio egiten da eta kito, ez dago hautu pertsonal baten edo pertsona

batek bere bizitzan hartu ditzakeen erabaki konkretu batzuen esku (euskara ikasi,

euskalduna sentitu…).

Page 14: Unai Abertzaletasuna

13

Krutwigek faktore objektiboak ez ditu ukatzen, egon hor daudela dio, baina modu esentzial

batean ezin daitezkeela hartu esango du. Zergatik? Faktore hauek denboran zehar

eraldatu egiten direlako. Gainera arrazaren faktoreari garrantzia kendu eta beranduago

ikusiko dugun moduan hizkuntzaren faktorea jartzen du garrantzitsuentzat Krutwigek.

Zentraltasuna hizkuntza ezagutzearen faktoreari emateak eta arrazarenari kentzeak,

neurri batean, faktore estatikoa faktore dinamiko bategatik ordezkatzea dakar; arraza-

abizena baino faktore ez aldakorragorik gutxi baitaude eta denboran zeharko hizkuntzaren

eraldaketa gutxik jartzen baitute ezbaian, gainera pertsonok gure hautu pertsonal baten

ondorioz hizkuntzak ikasi ditzakegu gure bizitzan zehar.

De esta forma se establecieron una serie de características nacionales que algunos han dado en llamar “esencias vascas” que no son otra cosa que las características étnicas en el momento de la perdida de la independencia. Pero las características esenciales de todo pueblo, al ser factores dinámicos que representan la vida de la etnia, han de estar en constante mutación. Sin ella, tales esencias nacionales estarían momificadas y, por lo tanto, muertas. La vida consiste en ir adaptándose a las realidades del momento, en continuar una trayectoria, no quedándose estancado considerando que lo único real fue lo que se dio en un momento.[iv]

Horrela, Krutwigek azaleratzen duena da, naziotasunaren faktoreak (objektiboak)

dinamikoak direnez euskal naziotasuna ere dinamikoa dela, gaur egun euskalduna izatea

eta sentitzea, ez dela orain dela 150 urte izatea eta sentitzea ziren bezalakoak. Behar

bada orduan foruzale izatearekin identifikatzen zen euskalduna, gero arrazarekin eta orain

agian independentista izatearekin edo hizkuntzarekin. Baina errealitate dinamiko hau

azaltzeko nola egin? Analisi dialektikoarekin. Analisi dialektikoak ez du etenik, etengabe

ari da “errealitatearen” argazkiak erakusten, “errealitatea” dinamiko eta aldakortzat

hartzen baitu. Analisi honen eskema; tesia+antitesia=sintesia litzateke, sintesia tesi

bihurtzen da eta zikloa berriz hasiko litzateke. Dialektikak ez du errealitate estatikorik

onartzen; baina horrek ez du esan nahi ontologiatik alde egiten duenik, ezta gutxiago ere,

Page 15: Unai Abertzaletasuna

14

bokazio ontologikoa baitu eta errealitatea dinamikoa dela esango baitu behin eta berriz,

horrela ulertu behar dela alegia. Hegelek sortu eta Marxismoak bereganatu zuen

metodologia hau erabiltzen du Krutwigek, eta hau, iraultzailea da euskal nazionalismoan.

Llevando la idea que le ha cabido al pueblo vasco personalizar en la historia, por su situación especial, una inmensa fuerza sociológica, hemos tratado de investigarla por un análisis dialéctico, examinando las diferentes partes constitutivas.

El lector habrá descubierto sin duda las contradicciones que en si encierra la realidad vasca; y es que todo ente vivo, en sus contradicciones, vive y progresa. Por ello es el vasquismo algo dinámico. Hemos descubierto las contradicciones que encierra la realidad vasca, sus, elementos opuestos, pero no hemos querido nunca olvidar el lazo de unión que los acerca y funde en una síntesis superior. Se trata de una realidad sociológica que encuentra su razón de ser en una unidad superior que es el movimiento, la unidad de la vida vasca.[v]

Beraz, Krutwigek, naziotasuna, faktore objektibo-dinamikoen (dinamikoak dira

borondatearen menpe daudelako) eta faktore subjektiboaren (borondatearen) elkar

eragiteak, dialektikak ematen duela esango digu. Horrela abertzaletasun mota hau jada

ezin da esentzialistatzat hartu, bere funtzionamenduari begiratuz gero,

abertzaletasunaren ikuskera berri hau dialektikoa dela baiezta baidezakegu. Hau Joxe

Azurmendik azaltzen digu oso modu argian.

Gure ustez, bada, nazio ezaugarri objektiboak (naziorik egoteko aurretiazko bat) ez dago bere hortan, estatiko, isolaturik, kontsideratzerik, dauden artean oso-osorik eta beti identiko daudenak eta noizbait ezaugarri bat bakarra suntsitzen bada nazioa ere suntsiarazten dutela; baizik eta erreferentzia sistema dinamiko, aldakor batetan ikusi behar dira, zirkunstantzia historikoei erreferentziaz, komunitate nazionalaren une historiko bakoitzeko kontzientziari erreferentziaz batez ere, kontzientzia historikoari berari erreferentziaz ez azkenik. Komunitate batek dauzkan naziotasun ezaugarri objektiboak eta haren kontzientzia nazional historikoa (nazioa biok osatzen bait dute), elkarrekiko dialektika etengabean ari dira historian.[vi]

Jada ez gaude abertzaletasun esentzialistan eta hau ezinbesteko baldintza izango da

nazionalismo iraultzaile eta ezkertiarrari bide egiteko.

Vasconia eta euskara

El idioma crea el alma del individuo y el alma de los pueblos. El estado psíquico nace del cerebral.

Por ello es tan tremendo el crimen contra la patria que cometen los padres que no enseñan el idioma nacional a los hijos. Este crimen no tiene palabras con que clasificarse, si es cometido por un individuo que además se dice nacionalista. El jelkide que desnacionalizo su familia, bien sea en América o en otra parte del exilio, y con muchísima más razón si lo hizo en su propia patria, deberá ser llevado ante un tribunal militar, para

Page 16: Unai Abertzaletasuna

15

que lo juzgue con el máximo rigor. Es merecedor de la pena de muerte y que su cadáver sea entregado a los buitres, para que su repugnante materia somática no mancille la tierra euskaldun. Así pues no hay palabras para condenar, ni tormentos suficientes que se les puedan aplicar a los jerifaltes nacionalistas que traicionaron tan horriblemente a la patria, convirtiendo en maquetos a sus hijos, y sentando el abominable precedente de que haya quien pueda decirse nacionalista vasco y traicione tan repugnantemente a la patria.[vii]

Hona hemen Krutwigek euskarari ematen dion garrantziaren adibide argia. Elementu

zentrala da hizkuntza euskal nazionalismoan, abertzaletasunean.

Lehenago aipatu dugun bezala, badaude etnia bakoitzak bereak dituen faktore objektibo

batzuk. Faktore hauek zedarrituko dituzte Krutwigen ustez etnia baten mugak. Etnia batek

faktore objektibo hauen kontzientzia hartu eta hauek etorkizunean biziraunarazteko

hautua egiten duenean, etnia hau nazio bilakatzen da. Beraz, nazio batek beharrezko ditu

faktore objektibo dinamikoak eta hauek etorkizunean proiektatzea. Krutwigen ustez,

hizkuntza da faktore objektibo dinamiko hauen artean garrantzitsuena, eta ia esan daiteke

hizkuntza ezberdin bat dagoen tokian nazionalitate ezberdin bat dagoela. Baieztapen hau

indartzeko hizkuntzari balio psikologista kolektiboa ematen dio, ondorioz, hizkuntza

konkretu bat egiten duen komunitateak egitura mental bereziak izango lituzke.

El idioma encierra en sus estructuras la forma de concebir el mundo del pueblo que lo habla. A su vez, va influyendo la concepción del mundo sobre el idioma de suerte que este retransmitirá, de generación en generación, los cambios que cada uno produce en el acervo cultural de la etnia. Por ello, la ruptura brusca que se opera cambiando de idioma rompe con la tradición de un pueblo. Y el cambio suele ser tan profundo que se puede decir que el pueblo que deja de hablar su lengua ha perdido su nacionalidad. (…)

Quien no emplea la lengua nacional esta desnacionalizándose y sustituyendo su forma de pensar por una extranjera.[viii]

Horrela hizkuntza, etnia eta nazio baten kosmobisioaren ispilu izango da eta honen bidez

herri baten nortasuna transmitituko da. Ez modu kontziente batean, kontzeptuen bidez,

modu inkontzientean baizik; hau da, hizkuntzaren sakoneko estrukturak direla medio.

Krutwigek euskal naziotasunaren pisu guztia hizkuntzarengan, euskararengan uzten du,

bere ustez euskara ez erabiltzeak edo ez ikasteak naziotasunaren galera baitakar.

Abertzaletasuna eta esentzialismotik justifikatutak o ezkertiartasuna

Vasconia liburua abertzaletasuna eta komunismoa batzen saiatzen delako ere bada

mugarri. Ordura arte abertzaletasuna eta ezkertiartasuna bi helburu ezberdin bezala

hartzen ziren ; ez hori bakarrik, antagonikoak ere baziren. Hau neurri handi batean

Page 17: Unai Abertzaletasuna

16

Sabinoren eragina da, sozialismoa immigrazio espainiarrarekin identifikatzen baitzuen,

beraz euskal nortasunaren etsaiekin; ondorioz abertzaletasunak ezin zuen sozialista izan,

ezkertiartasuna espainiarren, atzerritarren gauza baitzen.

El pueblo vasco se encontraba con que no existe en realidad ninguna ideología política que al mismo tiempo sea nacionalista vasca y progresista. Quien sentía profundamente el problema vasco tenia que irse al PNV que, con su lema de Jaungoikoa eta Lege-Zarra era un partido conservador, clerical y confesional. A quien le repugnaban estas ideas reaccionarias no tenia en el campo vasco ninguna fuerza organizada.[ix]

Lehenagotik abertzaletasuna eta ezkertiartasuna batzeko nahia egon bazegoen arren

Krutwig izan zen liburu batetan (Vasconian) saiakera serio bat egiten lehena,

komunismoarekin batzerainoko saiakera. Honetaz gain, ezkertiar zenak abertzale izan

behar zuela esaten eta abertzale zenak derrigorrean ezkertiar izan behar zuela esaten

lehenetakoa ere bera izan zen.

En Vasconia y especialmente en Vizcaya quien es verdadero partidario de la liberación social, tiene que ser nacionalista vasco, nacionalista libertario, mientras que todos los reaccionarios hablan en castellano o francés.[x]

(…)Esto es mas que de saludar, pues un movimiento nacionalista para que triunfe tiene que ser revolucionario y, por lo tanto, izquierdista.[xi]

Krutwig, berriro ere Marxismoan oinarritzen da, analisi marxistan konkretuki, Euskal

Herriak bere sozialismoa sortu behar duela baieztatzeko. Analisi marxistaren bidez

errealitate dinamikoa agertzen zaigu. Krutwigen ustetan errealitate hau komunista izan da

historian zehar Euskal herrian; berau izan baita gizartea antolatzeko era, nahiz eta

kapitalismoarekin aldatzen hasi.

Marx establece claramente que el examen sociológico ha de centrarse en cada caso a este o aquel país. Como es en nuestro caso el restringir la investigación a Vasconia. Por eso el mismo Marx, tratando de la interpretación de El Capital, le decía a Vera Zasulich que él había restringido las consecuencias que del mismo se derivaban a la Europa occidental.

Este mismo examen marxista de la realidad nos obliga en cada caso a considerar la realidad concreta. El principio marxista del examen de la sociología, en cuanto lo apliquemos a nuestro país, tiene que contar a la fuerza con las realidades históricas del pueblo vascón, tales como son la repartición de la población en ciudades villas, ante-iglesias, universidades y otro tipo de comunas, la producción y el consumo, la estructuración de las importaciones y exportaciones.[xii]

Horrela Krutwigen ustez, analisi marxistak Euskal Herria berez komunista dela azalduko

digu, baina ez Sobiet Batasuneko komunismoaren tankerakoa; han eta hemen jendartea

diferentea baita. Hau baiestean Espainiako komunista eta sozialistei egiten die kontra,

Page 18: Unai Abertzaletasuna

17

hauek Euskal Herriarekiko klase borrokaren faktorea soilik onartzen baitute, gainontzeko

faktoreei garrantzia kenduz (hizkuntza, ohiturak kultura, komunitate bateko kide izatearen

sentimendua…). Horrela , komunista eta sozialista hauei buruz dio, ez dutela beraien

doktrina betetzen, errealitatearen azterketa egiterakoan garrantzizko faktore hauek, batez

ere nazio bateko kide izatearen sentimendua, ez baitute kontutan hartzen.

Krutwigen aburuz, Euskal Herriko bereizgarriak aintzat hartuz gero, Espainian, Frantzian

edo Errusian bertan baino errazagoa litzateke hemen komunismoa ezartzea, bere ustez

funtsean (esentzian) Euskal Herriko jendartea komunista baita.

El marxismo apareció en el siglo XIX, con la gran industria, pero el comunismo vasco es muy anterior y esta entrañablemente unido a la mentalidad euskariana. Quien dice vasco, dice comunista, pero nunca estaliniano. Esto es un tipo ruso. Nada tiene que ver con la verdadera esencia del poder comunitario.[xiii]

Ondorioz:

A Vasconia le corresponde un tipo propio de socialismo que nada tiene que ver con el español o francés y seria flagrante injusticia quererle imponer un tipo de sociedad que no corresponde a sus premisas históricas, económicas y sociales.[xiv]

Behin puntu honetara iritsita, kuriosoa da kritikatzen duena, esentzialismoa, onartu eta

ezkertiartasuna justifikatzeko erabiltzea.

Krutwigi ez zaio zaila egingo euskal nazioak bere ustez berezko duen ezkertiartasuna,

hizkuntzaren ondorioa dela argudiatzea. Euskaldunak historian zehar jokaera

komunitarioa izan du, komunista. Hau bere izatearen parte litzateke, beraz euskaraz

egiteak (gogoratu hizkuntza, mentalitatearen ispilu eta igorle dela Krutwigentzat) zentzu

komunitario hori indartuko luke. Erdaraz egiteak mentalitate aldaketa lekarkioke

euskaldunari eta komunitarismotik urrunduko luke.

El vascuence no era aparentemente practico, pero se olvidaba que era la mas firme defensa de la libertad; con ella y por medio de ella se transmitía el sentido libertario de nuestro pueblo. Desaparecido el euskara, moría el espíritu indomable que animaba toda nuestra libertad, toda nuestra organización comunitaria y libre del país.[xv]

Allí donde desaparecía el euskera entraba a sustituirlo una mentalidad extraña, y la opresión y expoliación del hombre por el hombre se convertían en ley de la sociedad.[xvi]

Baina ez da hemen gelditzen, Krutwigek etorkizuneko Euskal Herri independente eta

sozialista marrazten digu. Bere ustez, tradizioari jarraiki Euskal Herria biltzarrek

gobernatuko duten estatua izango da. Are gehiago, Vasconia historikora kolonizatzaileak

bidali beharko dira, Armagnak eta Landetara kasu, propietate pribaturik ez da izango,

Page 19: Unai Abertzaletasuna

18

haurrak komunitateak zainduko ditu… Etorkizuneko Vasconia komunista hori

deskribatzerakoan zaila egiten da txantxetan edo serio dabilen jakitea.

Ondorioak

Vasconia-k egiten dituen bi ekarpen garrantzitsuenak, orden honetan, naziotasunaren

dinamikotasuna azaltzea eta abertzaletasuna eta ezkertiartasuna batzeko saiakera egitea

dira.

Nazionalismo bat esentzialista dela diogunean naziotasuna nola gauzatzen denari egiten

zaio erreferentzia. Bereizgarri konkretu batzuk dituena da nazioko kide eta kito.

Borondateari ez zaio erreferentziarik egiten. Baina naziotasuna dinamikoa dela

baieztatzen duen nazionalismoak borondatea jartzen du faktore objektiboen gainetik,

faktore hauek dinamiko bilakatuz. Ondorioz, jada ez ginateke nazionalismo esentzialista

bati buruz ariko, beste mota batetako nazionalismoaz baizik. Hau da Vasconia-k

plazaratzen duen ideia garrantzizkoena. Eta hau iraultzailea da abertzaletasunaren baitan.

Nazionalismo esentzialistari buruzko erreferentziak eta nola gauzatzen denaren inguruko

gogoetak ugariak dira. Baina onartzen badugu, eta nik nahikoa arrazoi badagoela uste

dut, 60. hamarkadan Euskal Herrian beste abertzaletasun mota bat sortu zela, berau

nolakoa den azaldu beharko da. Ez dut inon aurkitu abertzaletasun berri hori izendaturik,

eta nazionalismo berria zertan datzan (Vasconia-tik aparte) ere, han-hemenka eta oso

modu lausoan baino ez dut aurkitu. Nik nazionalismo dialektikoa deitu diot, bere

funtzionamenduari erreparatuz gero izendatze honek egokiro deskribatzen duela

deritzodalako. Dena dela izendapena da gutxienekoa, garrantzitsuena Krutwigek

Vasconia-n azaleratu zuen abertzaletasunaren ikuskera horretaz kontziente izatea da;

nahiz eta Vasconia idatzi eta bost hamarkada beranduago batzuk (nazionalismo

imperialista esentzialista espainolak) saiatu abertzaletasun guztia esentzialistatzat

hartzen. Hala ere 60. hamarkadan egin zen bilakaera ideologikoari esker, gaur egungo

abertzaletasunaren ikuskera nagusia, eta batez ere ezkerreko abertzaletasunarena,

dialektikoa da.

Abertzaletasunaren eta ezkertiartasunaren bategiteari dagokionez, aipatu dugun bezala,

kuriosoa egiten da naziotasunaz aritzean dinamikotasuna oso modu koherentean

defendatzea, eta ezkertiartasuna abertzaletasunarekin batzeko argudio esentzialistei

heltzea. Hau da, Euskal Herria (Vasconia) komunista baten alde egiten du, historian eta

Page 20: Unai Abertzaletasuna

19

euskaldunaren “berezko” zentzu komunitarioan oinarrituz, eta ez momentuko

borondatean. Hala ere, garrantzitsuena, abertzaletasuna eta ezkertiartasuna lotzeko

saiakera da, eta hor kokatu behar da modu fantastiko xamarrean marrazten duen

etorkizuneko Euskal Herria.

Ekite hau izango da Vasconiarekin hasi eta 60. hamarkada honetako kezka ideologiko

nagusia, abertzaletasun eta ezkertiartasunaren bateratasuna. Ikusiko dugun bezala

eztabaida hau ETA-k eraman zuen aurrera nagusiki eta hamarkada bukaerarako

bateratzea modu koherentean gertatu zela esan genezake.

[i] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (23.orr.) [ii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (253.orr)

[iii] Jáuregui, Gurutz; Ideologia y estrategia politica de ETA. Análisis de su evolución entre 1959 y 1968, Madrilen, Siglo XXI de España Editores S.A., 1981 (158.orr)

[iv] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (322.orr)

[v] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (417.orr)

[vi] Azurmendi, Joxe; Arana Goiri-ren pentsamendu politikoa, Donostian, Hordago, 1979 (88.orr)

[vii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (36.orr)

[viii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (45.orr)

[ix] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (364.orr)

[x] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (289.orr)

[xi] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (365.orr)

[xii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (422.orr)

[xiii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (289.orr)

[xiv] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (290.orr)

[xv] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (47.orr)

[xvi] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (48.orr)

Page 21: Unai Abertzaletasuna

20

Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (III): Nazionalismo iraultzailea

NAZIONALISMO IRAULTZAILEA

Lan hau bukatzeko eta naziotasuna modu dialektikoan ulertu eta abertzaletasunaren eta

ezkertiartasunaren sintesia ikusteko azken geltoki moduan ETA-k bere V. Batzarrean eta

honen inguruan (1966-1968) egin zuen teorizazioari egingo diogu so.

Garai honetako dokumentuetan nabaria da terminologia marxista eta honi dagokion analisi

metodoaren erabilera. Hala ere, ez du bere burua marxistatzat definituko,

ezkertiartasunaren esparrua modu zabalagoan definitzen duen sozialistatzat baizik. Garai

honetakoak dira ETA-k izan zituen lehen zatiketak ere, ETA-berri eta Branka.

Lehenengoak aldagai nazionala gutxiesten dutelako eta bigarrenak ETA talde marxista-

leninista bihurtu dela diotelako. Ez da erraza ETA-k egin nahi zuen lan ideologikoa, hots

euskal nazionalismoa eta ezkertiartasunaren sintesia, egitea. Bide honetan ulertu behar

dugu nazionalismo esentzialistatik dialektikora egiten duen jauzia.

Etnia eta naziotasuna

Nor da euskal nazioko kide garaiko ETA-rentzat? Galdera honi nahiko argi erantzuten dio

V. batzarraren bigarren zatian onartutako programa ideologikoan. Lehenik eta behin

euskal etnia definitzeari ekiten dio, hau kultura konpartitu batean eta batez ere euskaran

oinarritzen dela esanez. Horrela, etniak faktore objektibo hauen kontzientzia hartzen

duenean etnia hau nazio bilakatzen da. Ondorioz euskal nazioko kide litzateke, euskal

kulturako kide, euskara jakin eta euskal kontzientzia lukeena. Nahiz eta teorian euskara

Page 22: Unai Abertzaletasuna

21

ezinbesteko faktoretzat hartu, praktikan hizkuntza hau ez ezagutzeak ez ditu euskal

nazioko ateak ixten; partaide izateko nahia edo borondatea gailentzen baita.

Pueblo: Es la parte oprimida de la comunidad nacional. En la situación presente es el conjunto de la nación vasca con respecto a los Estados opresores: Estado español y Estado francés. Estos estados se hallan al servicio de unas oligarquías española y francesa, en donde esta incluida la oligarquía de origen vasco, que es objetivamente extranjera y opresora.[i]

ETA-rentzat Euskal Herrian bizi den goi burgesia ez da euskal nazioko kide, eta hau

arrazoitzeko erabiltzen duen argudiatzea horrela laburbildu genezake: Oligarkia statu quo-

aren onuradun nagusia denez ez du berau aldatu nahi, eta momentuko egoeran euskal

nazioaren zapalkuntza gauzatzen ari denez; oligarkek zapalkuntza hori bultzatzen dute

eta ondorioz ezin dira euskal nazioko kide izan.

Jarraian eta eskema baten bidez, ideiak antolatzen lagunduko digulakoan euskal

nazionalismoak bere sorreratik 1968. urtera arte naziotasuna nola ulertu duen ikusiko

dugu.

Iturria: Lanketa propioa. Vasconiaren eta ETA-ko V. batzarraren naziotasun ikuspegiak, o ligarkia edo goi burgesia naziotik at uzten du statu quo-aren on uradun nagusi delako.

Esan bezala, euskara da oinarri oinarrizko faktorea eta hau garaiko dokumentuetan behin

eta berriz azpimarratzen da.

Piedra angular de toda etnia y máxima característica de una nacionalidad, el idioma es el soporte de los demás factores que sin él dejarían de ser factores creadores de una personalidad étnica. Por eso un nacionalismo revolucionario deberá poner el máximo cuidado en la expansión y perfeccionamiento de la lengua, ya que ella es el medio por el

Page 23: Unai Abertzaletasuna

22

que la criatura adquiere su condición humana. Gracias a ella progresa la comprensión intelectual de la humanidad y ella es el canal por donde llega la savia cultural del pueblo.[ii]

Euskarari ez zaio etniaren oinarrizko faktore izatearen papera bakarrik ematen, hori gutxi

ez balitz, kontzientzia nazionalaren piztaile papera ere ematen dio ETA-k. Euskara

ikastearekin kontzientzia nazionala pizten denez, ekintza hori burutzea nahikoa litzateke

euskal nazioko kide izateko. Beraz, teorian esentzialistatzat hartzen den faktore batek,

pertsona baten erabaki bati esker edo pertsona baten borondatea medio, pertsona hori

euskal nazioko kide bilakatzen du. Ondorioz, autore askok esentzialistatzat hartzen duten

faktore linguistikoa ez litzateke horrela izango ETA-rentzat. Aldaketa honek

immigranteekiko perspektiba erabat aldatuko duenez, hau argitzea garrantzitsua da

nazionalismo dialektikoa azaltzeko orduan.

Immigranteak eta naziotasuna

Euskal Herriak XIX. mendearen bigarren erdialdetik XX. mendeko 60. hamarkada arte jaso

zuen immigrante kopurua izugarria izan zen. Historian zehar herrialde batek beste

herrialde bateko hainbeste kide horren epe laburrean jaso izan ditueneko kasuak gutxi

dira. Gainera, immigrante hauen nazionalitatea espainiarra zen ia bere osotasunean,

euskal nazioaren biziraupena erasotzen duen naziokoa hain zuzen ere. Fenomeno

honekiko haserako abertzaletasunaren jarrera bi nazionalitateen artean pareta edo lubaki

bat eraikitzearena izan zen euskal nazioa salbatzeko helburuz. Horma hori arrazek

mugatzen zuten, alde batera euskal arrazakoak leudeke eta bestera gainontzeko guztiak.

Horrek funtzionatu ahal izan zezakeen immigrazioa masiboa izango ez balitz, baina hura

ez zen kasua. Ondorioz, pareta hori zulatzen hasi zen euskal arrazako (euskal abizenak

dituztenak) kideak espainiar immigranteekin erlazionatu eta ondorengoak izaten hasi ziren

momentuan. Zer nazioko kide lirateke ondorengo hauek? Jada horma lekuz mugitu behar

zen eta euskal nazioko kide izateko euskal kulturako parte izan behar dela esango da, eta

honek borondatea bezalako faktore bati egiten dio bide. Beti ere bere burua arriskuan

ikusten duen nazio baten ikuspegitik ari garela gogoratu beharra dago, eta nazio honek

bizirauteko ez duela estatu batek eman dezakeen erreminta edo tresnarik.

Page 24: Unai Abertzaletasuna

23

Hala ere, hormak oraindik hor

dirau eta immigrazioa aurrera

doa. Azkenik euskal nazioak

ateak ireki zizkion immigrazioari,

beti ere baldintza batzuk betez

gero. Hau gertatzeko behar zen

teorizazioa ETA-ren V.

batzarraren inguruan gauzatu

zen. Ikus dezagun nola gertatu

zen hau.

Immigranteekiko ordura arteko jarrera errespetua eskatzera mugatzen zen, beraiek euskal

nazioa errespetatuz gero ETA-k ere errespetatuko zituela esanaz. Ez da bide ematen

teorian, praktikan gertatzen da, espainiar immigranteak euskal naziorako saltoa eman

dezan. Hau IV. batzarretik aurrera aldatzen hasten da eta zerikusia du aldaketa honetan

erakundea marxismora gerturatzeak, honek nazio borrokaz gain klase borroka kontutan

hartzera bultzatzen baitu ETA.

Para ETA es claro que el trabajador inmigrado esta cuando menos tan explotado como el oriundo del país. Por eso en nuestra lucha revolucionaria pedimos la participación de todos los trabajadores que hoy viven en nuestro suelo, sin distinción de origen.[1]

Immigranteak bere osotasunean langile klasearen barruan sartzen ditu ETA-k. Ondorioz,

hauek zapalkuntza soziala jasaten dutenez kontsekuente jokatu beharko lukete Euskal

Herriak jasaten dituen bi zapalkuntzen aurrean, nazionala eta sozialaren aurrean alegia.

ETA-rentzat bi borroka horiek banaezinak baitira, aurrerago ikusiko dugun moduan.

Immigranteak horrela jokatuz gero euskal nazioko kide izango lirateke, kontzientzia

nazionala eskuratuko bailukete. Egiten den arrazoiketa ondorengoa litzateke: Langileak

ezkertiarra izan beharko lukeenez zapalkuntza ororen kontra beharko luke egon, bai

zapalkuntza soziala eta, Euskal Herrian bizi direnez, baita nazionalaren aurka ere. Horrela

langile immigratuak kontzientzia eskuratuko luke eta horrek euskara ikastera eramango

luke.

A ellos y a sus hijos [ immigranteetaz ari da ], consideramos, desde luego, bastante mas vascos que esos capitalistas de largos apellidos euskaldunes, que se atreven a llamarse patriotas mientras no cesan de enriquecerse a costa de su propio pueblo…[iii]

Aquellos inmigrantes que se integren en Euzkadi se integran en el proceso de

Page 25: Unai Abertzaletasuna

24

desalineación del Pueblo Vasco, forman parte de este.[2]

Immigrazioari ireki zaion ate hori medio, euskal nazioa bilakatu den subjektu berriari

“Pueblo Trabajador Vasco” deituko dio ETA-k. Beregain dago euskal iraultza egiteko

ardura, hau da, askapen soziala eta nazionala lortzekoa. Beraz immigrantea bihurtu

daiteke euskal nazioko kide eta hori nazionalismo esentzialistatik atera garenaren seinale

garrantzitsua da. Bide honetan ezkertiartasuna erabili da, edo alderantziz ezkertiartasunak

nazionalismoa beste era batera planteatzea behartu du. Kontuak kontu, kritika asko

ekartzen zizkion atal bat kitatuta uzten du horrela ETA-k.

En ellos se utilizaba por primera vez la expresión Pueblo Trabajador Vasco (PTV), entidad que seria, según ETA, el motor del cambio social y de la liberación nacional y que estaría compuesto por todos aquellos que viven y trabajan en Euskal Herria. Este concepto zanjara para siempre dentro de la izquierda abertzale el debate sobre la postura a adoptar frente a los inmigrantes.[iv]

Ezkertiartasunaren eta nazionalismoaren arteko sintesia egiteak ETA-ri maila ideologikoan

sendotasuna ekarri zion. Jarraian sintesi horren nondik norakoak ikusiko ditugu.

Askapen nazionala eta soziala

ETA-k 1966-1967. urteen artean egindako V. batzarrean onartutako Ideologia oficial de Y

dokumentuan bere burua “Movimiento Socialista de Liberación Nacional” bezala

definitzen du. Bere burua deskribatzeko erabiltzen duen definizio honetan, lehenengo

aldiz, abertzaletasuna eta sozialismoa uztartu egiten ditu. Orduz geroztik eta gaur egunera

arte, sozialistatzat gain ez du ETA-k ezkerraren barruan egon daitezkeen korronte

ezberdinen izendatzerik gehitu bere burua aurkezterakoan. Batzuk definizio eza salatu

izan diote, baina egia esan horrek ahalbidetu egin dio bere baitan ezkerreko korronte

ezberdinetako jendea izatea.

Page 26: Unai Abertzaletasuna

25

ETA-k 60. hamarkadan ezkertiartasunaren eta nazionalismoaren arteko sintesia egin

zuen. Gauzatze hau ez zen lan erraza izan, garai hartako ingurune geoestrategikoak ez

baitzizkion bateratze hori egiteko nahikoa erreminta ematen. Europan 60. hamarkadan,

Sobiet Batasuna eta, diferentziak diferentzia, bere inguruan zebiltzan herrialde sozialistak

ziren ezkertiartasunaren iparra. Hauen eragina garrantzitsua zen Europa kapitalistan bizi

ziren ezkertiarrentzat ere. Materialismo dialektikoa (DIAMAT) zen jaun eta jabe eta

honentzat bere eraikuntza ideologikoan, nazionalismoa txertatzeko elementu zaila zen;

nazionalismoa ikuspegi ekonomiko eta politiko hutsez azaltzea zaila egiten baitzen.

Jendartearen gorabeherak, sentimenduak eta komunitate bateko kide sentitzearen

sentimendua arrazoimen hutsez azaltzea (moderniaren kumea baita marxismoa), formula

matematikoekin maitasuna esplikatzearen antzeko zerbait izan daiteke. Ondorioz,

nazionalismoaren inguruan egin ziren teorizazio guztiak hankamotz gelditzen ziren arazo

nazionala zuten nazioentzat. ETA-k, abertzaletasun klasikoarekin nahikoa izan ez zuen

moduan, ezkertiartasunarekin antzeko zerbait gertatu zitzaion, marxismo klasikoak ez

baitzion nahikoa zume ematen egin nahi zuen garapen ideologikorako. Hau aldatu egin

zen materialismo dialektikoak zuen historiaren kontzepzio teleologikoak porrot egin

zuenean. Ikuskera honek historia fase batzuen arabera ulertzen zuen, gizarte guztiek

gainditu beharreko fase batzuen arabera. Horrela kapitalismoa, komunismoaren bidean

derrigor pasatu beharreko geltokia litzateke. Hirugarren munduko herrialde gehienak

kapitalismora heldu ez zirenez, hauek komunismora heltzeko oraindik kapitalismotik

pasatu behar zirela pentsatzen zuen marxismo klasikoak. Ikuskera honen arabera beraz,

Europako herrialdeak gertuago leudeke komunismotik; baina China, Kuba zein Vietnamgo

iraultzek hori hankaz gora bota zuten eta bertako marxismoak nazionalismoa kontutan

hartzen zuenez, ETA-ri oso interesgarri zitzaizkion bide berriak ireki zizkion.

Page 27: Unai Abertzaletasuna

26

Esta eclosión del fenómeno tercermundista exigirá un enorme esfuerzo de adaptación de las tesis marxistas a las nuevas necesidades surgidas, pero tal adaptación no vendrá de la mano de los teóricos marxistas de los países desarrollados, sino que se producirá en los propios países tercermundistas[v]

Mao Tse Tung izan zen fenomeno honi hezurdura teorikoa eman ziotenetariko bat.

Gauzatu zuen ekarpen ideologikoan, askapen nazionala eta soziala bateratu egin zituen,

eta hau da, hain zuzen, ETA-ri erakargarri egin zitzaiona. Mao-k, ETA-k segituan bere

egin zuen, Frente Nazionalaren kontzeptua plazaratu zuen, zeinaren helburua askapen

soziala eta nazionala lortzea litzatekeen. Frente hau iraultzaren subjektua izango zen, eta

proletalgoaz gain (baita nekazariak ere) behe burgesiak ere osatuko luke aipatu frentea.

Nuestra justa orientación política y nuestra sólida unidad tienen por objetivo incorporar a millones de integrantes de las masas al frente único nacional antijapones. Las grandes masas del proletariado, de los campesinos y la pequeña burguesía urbana necesitan nuestro trabajo de propaganda, agitación y organización. Se requieren mayores esfuerzos de nuestra parte para establecer una alianza con los sectores antijaponeses de la burguesía. Para que las masas hagan suya la política del Partido, aun debemos realizar esfuerzos prolongados y continuos, inflexibles y enérgicos, arduos y tenaces, pacientes y perseverantes. Sin tales esfuerzos, no conseguiremos nada. La formación y consolidación del frente único nacional antijapones, el cumplimiento de las tareas de este frente y el establecimiento de una republica democrática en China son absolutamente inseparables de esos esfuerzos de ganar a las masas. Si, gracias a esos esfuerzos, logramos reunir bajo nuestra dirección a millones de integrantes de las masas, podremos cumplir pronto nuestra tarea revolucionaria. Con nuestros esfuerzos aplastaremos sin duda alguna al imperialismo japonés y lograremos la completa emancipación nacional y social.[vi]

Frente nazionalak klase borrokaz gain borroka nazionala ere kontuan hartzen zuenez ,

leiho bat ireki zion behe mailako burgesiari.

Baña, bi esplotatze auek ez dira berdiñean erortzen euskaldun guztien gañea: euskal dirudunek bi izurri auetatik libre dira, beren abertzaletasuna galdu dutelako, eta beroiek diralako esplotatzaleak. Euskal jauntxo soll eta erdikoak aberri esplotazioaz joak daude, orregatik dute abertzale konzinzi. Euskal langil-taldea (euskaldun edo erdalduna) bi esplotazioak eta indarrik aundienarekin joak daude.[vii]

Nazionalismo iraultzailea, euskal sozialismoa

Nazionalismo iraultzailea kontzeptua Krutwigek sortu zuen 1966. urtean argitaratu zuen

Nacionalismo revolucionario liburuan. Krutwigen asmoa, bai nazionalismoa eta bai

sozialismoa batu eta biak barne hartzen dituen ideologia bat plazaratzea zen. Lortzen

duen sintesiak euskal nazionalismoa ezkertiar iraultzailea dela eta espainolismoa

atzerakoia dela baieztatuko du.

Nazionalismoa eta sozialismoa helburu politiko batzuk lortzeko estrategiak dira. Honekin

ez dut biak plano berdinean dauden ideologiak direnik esan nahi, baina hori orain

Page 28: Unai Abertzaletasuna

27

aztertzeko betarik ez dugun arazo bat da. Nazionalismoak, nazioak bizirauteko programa

politiko bat egiten du eta normalean helburu estrategiko moduan estatua dauka.

Sozialismoak bestalde, sistema ekonomiko politiko konkretu bat ezartzea du xede. Baina

sistema hori ez da ezerezean ezartzen, estatu jakin batean baizik. Ondorioz bi ideologia

hauen arteko sintesiak beste estrategia politiko bat sortuko luke, estatu sozialista helburu

lukeena. Hau Krutwigen ustez, nazionalismo iraultzailea litzateke.

ETA-k V. batzarrean bere egingo du

nazionalismo iraultzailea. Honek,

aurretiaz azaldu dugun “Pueblo

Trabajador Vasco “ri, hau da, euskal

nazioko kideei, askapen soziala eta

nazionala erdiesteko erreminta emango

die. Nazionalismo iraultzailea horixe baita, euskal estatu sozialista bat lortzeko erreminta.

Horrela azaltzen du ETA-k V. batzarrean onartutako programa ideologikoan:

La liberación Nacional del Pueblo Vasco es la liberación del Pueblo y del hombre vasco: es la negación total de una realidad actual, opresora. Esa negación total solo la puede efectuar el Pueblo Trabajador Vasco a trabes de su situación de clase explotada. Por eso, la lucha nacional del Pueblo Vasco es una afirmación socialista (Nacionalismo Revolucionario).[viii]

ETA-rentzat abertzaletasuna objektiboki iraultzailea da. Ideia hau Krutwigen Vasconia

liburutik dator eta indarra hartzen doan ikuskera da, harik eta ETA-k V. batzarrean osoki

bere egiten duen arte.

En nuestro caso concreto, el Nacionalismo Vasco es objetivamente revolucionario y su lucha es una aportación y una lucha del internacionalismo proletario.[ix]

Nazionalismoa eta sozialismoa batzeak komunismo klasikotik bereiztea ahalbidetzen dio,

komunismo klasikoak, arestian azaldu dugun bezala, dena faktore ekonomiko eta

politikoen bidez azaltzen baitu. Komunismo klasikoak egiten duen irakurketan

jendartearen motorrak ekonomia eta politika lirateke. Nazionalismo iraultzailearekin lortzen

dena, faktore kulturala sozialismoari txertatzea da. Bi faktore hauekin, politiko eta

ekonomikoarekin, ezin dira azaldu jendartean gertatzen diren prozesu guztiak, historia

barne. Kulturaren faktorea, nazionalismoak asko du horretatik, aparte uzteak

ezkertiartasunera gerturatu nahi zuten nazionalismoei arazo handiak ekarri zizkien.

Nazionalismoa azaldu nahi zuten komunistei ere bai noski, ez baitzuten nazionalismoaren

fenomenoa azaltzeko erreminta ideologiko nahikorik. Hortaz ETA-k faktore ekonomiko,

Page 29: Unai Abertzaletasuna

28

politiko eta kulturalak espresuki aipatzea, nazionalismoa ezkertiartasunarekin lotzeko

egiten ari den saiakeraren adierazle argia da.

El NR [ Nacionalismo Revolucionario ] se desarrolla como necesidad imperiosa del Pueblo Vasco ante la opresión que surge del imperialismo extranjero español y francés, que se traduce en las enajenaciones que este sistema imperialista trae consigo inevitablemente en la Nación Vasca: Estas enajenaciones son principalmente culturales, económicas y políticas.[x]

Aldagai kulturala kontutan hartzeak dakarren eragin zuzenena, norberak bere bereizgarrien araberako sozialismoa eraikitzea da. Komunismo klasikoak faktore kulturala kontutan hartzen ez zuenez, maila teorikoan egiten zen eraikuntza ideologikoa edozein kulturatan (munduko edozein lekutan) berdin-berdin aplika zitekeela pentsatzeko joera zuen. Kasu honetan teoria praktikaren aurretik legoke. Horrela, ETA, nazionalista denez eta sortu nahi duen sozialismoa hezur haragizko leku batean kokatuta dagoenez, hots, Euskal Herrian, sozialismo propioa eraikitzearen aldekoa zen. Euskal sozialismoa PTV-k nazionalismo iraultzailearen bidez lortuko zukeena izango litzateke eta euskal nazioak dituen bereizgarriak kontutan harturik gauzatuko litzateke. Hau da ETA-k izan zuen lehenengo bereizketaren (ETA-berri) arrazoi nagusia; ETA-berrik aldarrikatzen zuen sozialismoak ustez faktore kulturala (nazionala) alde batera uzten baitzuen. Ustez diot, praktikan nazionalismo espainolaren alde egiten zutela baitzioen ETAk. ETA-berrikoek, marxista klasikoek bezala, nazionalismoa burgesiarekin identifikatzen zuten, ondorioz, iraultzak, soziala bakarrik izan behar zuela zioten, eta iraultza horrek mundu mailakoa behar zuela izan. Arrazoiketa hau luzatuz gero, sentimendu nazionalik eta estaturik gabeko mundu batean bizi garela ondorioztatu beharko genuke, eta ez legokeela nazio zapaldurik. Laborategi bateko esperimentu batek eman dezakeen egoera neutro batean egongo bagina argudiatze horrek balio izango luke agian; baina hori ez denez errealitatea, praktikan postura hori hartzeak interes espainolen alde egiten zuela ondorioztatu zuen ETA-k. Gainera sozialismoa lortuko balitz berau aplikatzeko marko bat beharko litzateke, eta. marko hori estatua da, mundu osoan momentu berean sozialismoa jartzea ezinezkoa baita. Hau oso ondo ulertu zuen ETA-k eta euskaldunek beraien sozialismoa eraiki behar zutela ondorioztatu zuen.

Queremos llamar la atención de esta V. As. Sobre los peligros que vemos en la superación de esta etapa:

1) Improvisación.- Tomar una ideología a partir de unas teorías validas en determinados países y en determinadas circunstancias, pretendiendo aplicarlas a las circunstancias actuales del pueblo de Euzkadi.

Esta ideología fue valida en unas condiciones concretas y es posible que en las mismas condiciones vuelva a ser valida. ¿Pero es que las condiciones objetivas de Euzkadi se presentan iguales?. Si no es así, la aplicación calcada daría lugar a la toma de posiciones que dejarían de lado los sectores que en las actuales condiciones y circunstancias de Euzkadi son hoy con su PRACTICA perfectamente revolucionarios: Mediana y sobre todo pequeña burguesía.[xi]

[1] ETA; “Carta a los intelectuales”, Euskadi eta Askatasuna II. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak

Page 30: Unai Abertzaletasuna

29

S.A, 2005 (295.orr). ETA-k 1965.-eko bere IV. Batzarrean onartutako dokumentua.

63 ETA; “Carta a los intelectuales”, Euskadi eta Askatasuna II. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005 (295.orr)

[i] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (98.orr.). ETA-k bere V. batzarrean onartutako programa ideologikoa.

[ii] “Informe verde revisado”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (69.orr.). ETA-k bere V. Batzarreko programa ideologikoa finkatzeko erabilitako testua da.

64“Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (98.orr.)

[iv] Casanova, Iker; ETA 1958-2008. Medio siglo de historia, Tafallan, Editorial Txalaparta s.l., 2007 (80.orr.)

[v] Jáuregui, Gurutz; Ideologia y estrategia politica de ETA. Análisis de su evolución entre 1959 y 1968, Madrilen, Siglo XXI de España Editores S.A., 1981 (436.orr)

[vi] Tse-Tung, Mao; Obras escogidas de Mao Tse-Tung, I. Tomoa, Madrilen, Editorial Fundamentos, 1974 (313. orr)

[vii] Goiri; “Sozialismoa eta abertzaleen batasuna”, Zutik 44. zenb., 1967

[viii] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (98.orr.)

[ix] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (99.orr.)

[x] “Ideologia oficial de Y”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (99.orr.)

[xi] “Informe verde revisado”. Documentos Y, 7. Tomoa, Donostian, Editorial Lur, 1979 (61.orr.)

Page 31: Unai Abertzaletasuna

30

4. BIBLIOGRAFIA

- Apalategi, Jokin eta Iztueta, Paulo ; El marxismo y la cuestion nacional vasca, Editorial

Itxaropena S.A, 1977

- Arana, Sabino ; “Fuerismo es separatismo”; El pensamiento de Sabino de Arana y Goiri

a traves de sus escritos, EAJ-PNV.

- Askoren artean ; Documentos Y, Donostian, Editorial Lur, 1979

- Askoren artean ; La cultura del exilio Vasco, Donostian, J.A Ascume Edizioak, 1994

- Askoren artean ; Euskadi eta Askatasuna I. eta II. Tomoak, Andoainen, Aise Liburuak

S.A, 2005

- Azurmendi, Joxe ; Arana goiri-ren pentsamendu politikoa, Donostian, Hordago S.A,

1979

- Azurmendi, Joxe ; Nazionalismo internazionalismo euskadin, Donostian, Hordago S.A,

1979

- Beltza ; El nacionalismo vasco 1876-1936, Donostia, editorial Txertoa

- Beltza ; El nacionalismo Vasco zen el exilio 1937-1960, Donostian, Editorial Txertoa,

1977

- Casanova, Iker ; ETA 1958-2008. Medio siglo de historia, Tafallan, Editorial Txalaparta

s.l., 2007

- Ernest, Renan ; Zer da nazioa?, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2004

- ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962

- ETA; Zutik 44. zenb., 1967

- Jauregui, Gurutz ; Ideologia y estrategia politica de ETA. Analisis de su evolucion entre

1959 y1968, Madrilen, siglo XXI editores S.A, 1981

- J. De Urkina ; La Democracia en Euzkadi, Zarautzen, Beñat idaztiak, 1935

Page 32: Unai Abertzaletasuna

31

- Kohan, Néstor ; Marx en su (Tercer) Mundo. Hacia un socialismo no colonizado.

Habanan, Editorial Biblos, 2003

- Letamendia, Francisco ; Euskadi pueblo y nacion, I. eta II. Tomoak, Donostian, Kriseilu

- Miller David ; Sobre la nacionalidad. Autoderminación y pluralismo cultural, Buenos

Airesen, 1997

- Sarrail de Ihartza, Fernando ; Vasconia, Buenos Aires, Ediciones Norbait

- Smith, Anthony D. ; Nacionalismo, Madrilen, Alianza Editorial, S.A, 2004

- Touchard, Jean ; Historia de las ideas políticas, Editorial Tecnos, 2007

- Tse-Tung, Mao ; Obras escogidas de Mao Tse-Tung, I. Tomoa, Madrilen, Editorial

Fundamentos, 1974

- Zabalo, Julen ; Abertzaleak eta ezkertiarrak, Donostian, Elkarlanean, 2000

- Zabalo, Garat ; Xaho, el genio de Zuberoa, Tafalla, Txalaparta, 2004