ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

Click here to load reader

  • date post

    29-Nov-2014
  • Category

    Documents

  • view

    807
  • download

    0

Embed Size (px)

description

ULMA Taldearen katalogo berria. 2011

Transcript of ULMA Taldearen katalogoa. Euskara 2011

  • 1. ULMA Taldea
  • 2. Sortu zenetik, ULMA Taldeak Balio korporatiboetan oinarritu du bereenpresa-kultura. Etorkizunera bidean, teknologia aitzindaria erabiltzen du,eta lan-prozesu aurreratuenak eta optimizatuenak baliatzen ditu.Gaur egun, ULMA Espainiako iparraldeko enpresa-multzo handienetarikoadugu. Merkatuan 50 urte daramatzala, konpromiso sendoa hartu duBerrikuntzarekin, Lanarekin eta Balio Erantsiarekin.
  • 3. ULMA enpresa-talde gazteak osatzen du, bizia eta gaur egungoa izateazgain, hurbilekoekin eta inguruarekin ere konpromiso irmoa hartu duena.Pertsonak oinarri hartzen dituen proiektua da, hain zuzen.Erakunde modernoa eta profesionala da, eta guztiz irekia dago gero etaglobalagoa den mundu honi.
  • 4. Hastapenetatik, ULMA Taldea Arrasateko Kooperatiben Esperientziari lotutaegon da, eta, gaur egun, Mondragon Korporazioko Industria-taldearen sailbat hartzen du. Euskal Herriko Lehen Enpresa-taldearen barne dago, beraz,Estatuko handienetarikoen artean ere badagoena. Partaidetza hori mesedegarriizan du ULMAk. Hain zuzen, horrelako ingurune batean sortu eta garatu izanakabantaila handiez baliatzea ekarri dio, hainbat eremutan abangoardiakoakdiren entitateez osatutako ingurunea den heinean: hala nola, hezkuntza,finantzak, prestakuntza, ikerkuntza eta gizarte-aurreikuspena.
  • 5. ULMAn herrialde anitzeko lantaldeak osatzearen alde egiten dugu, lankideditugun enpresen aurrean jarrera irekia agertze aldera. Horretarako,herrialde eta merkatu bakoitzaren kulturara egokitzen dugu gure jarduna.Munduaren ikuspegi berri bati atxiki nahian, ULMAk ahalegin guztiakbat egiten saiatzen da. Hartara, jarduera jasangarriak garatu eta sustatzenditu, kanpoan bideratutako jarduerak modu proaktiboan kudeatzeko laneginez. Nazioartekotze proiektua etorkizunera begira aurrera eramatendu. Eta, aldi berean, merkatu global honetan eraginkortzat jo daitezkeenlehiakortasun-baldintzak betetzeko xedearekin bideratzen du.
  • 6. Nazioartean hazteko aukerei eutsi nahi badiegu, aurrena tokian tokiko berezitasunakaztertu beharko ditugu. Horren ildotik, ULMAren estrategia enpresa-jardunbideakhobetzean datza, xede ditugun herrialdeetako merkatuetan jardunbideok ekimenbereizgarri gisa aurkezteko, hain justu. Lehiakor izateko, milurteko berri honetan,nahitaezkoa dugu azti ibiltzea eta munduan barrena hainbat eta hainbat buruadimentsuk gauzatzen dituzten ekimenei erreparatzea. Mundua geure merkatua da,izan ere.
  • 7. ULMA Taldearen Sustapen-politikaren xede nagusia da enpresa-jarduera berriakgara daitezen laguntzea, bere Negozioen arloan zein Talde beraren jarduera-eremuan. Horrela sortuko dira, bada, jarduera-ildo berriak. Sustapen-jarduerenbidez, alde batetik, enpresa-egitura berriak sortzen dira, Produktu-lerroak, Negozioak,Kooperatibak, etab. sartzen dituztenak. Bestetik, horizontalki garatzeko irizpidearieutsiz, jardueroi esker, Negozioari norberak egokitzat jotzen dituen ekarpenakegiteko aukera ere badago.ULMA Embedded Solutions negozioak produktua berritzeko zerbitzua eskaintzendie bezeroei. Hauek sistema kapsulatuak garatzen dituzte, hots, xede edo eginkizunjakin bat betetzeko beren beregi sortutako hardwareaz eta softwareaz osatutakoeskema. ULMA Embedded Solutions-en lehentasuna bezeroei egokitzea da, betiere sektoreak beharrezkotzat jotzen dituen kalitatea eta epeak aintzat hartuta.Aholkularitza teknologikoa eta ekoizpen-ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta,horiei esker, lehiakideengandik bereizgarri egiten duen balioa eransten dio berenegozioari.
  • 8. ULMA Inoxtruck negozioak teknologia aurreratuko manipulazio-ekipamendu higienizagarriak eta herdoilgaitzak sortu, diseinatu etafabrikatzen ditu. Batez ere, nekazaritzako elikagaien sektorerako edotafarmazia bezalako industrien laborategietarako sortzen ditu. Hain zuzenere, sektore horietan ezartzen diren garbitasun neurriak ezin zorrotzagoakdira kate osoan, pertsonen kontsumorako manipulatzen diren produktuakdirela kontuan hartuta -elikagaiak zein sendagaiak-.
  • 9. Garapen-eredu jasangarriagoak lortzeko bidean laguntzeko, ULMAk baliojasangarria sortzeko konpromisoa hartzen du bere gain, enpresa-ekimenenxede duen ingurune orotan. Gizarte aberatsagoa, bidezkoagoa eta osasuntsuagoaeraikitzen lagundu nahi dugu, gaur egungo belaunaldiei zein etortzeko daudeneimesede egiteko. Izan ere, ULMAren korporazio-estrategiaren abiapuntua, baiarrakasta ekonomikoa, baita gizarte-ongizatea ere, Ingurumenarekin bateragarriegitean dago.
  • 10. Gizarte erantzukizuna aintzat hartzen duen erakusgarri dira ULMA Fundazioarenbitartez bideratzen dituen ekimenak. Are gehiago, bere enpresa-jardunarenxede duen gizartea hobetzeko hartutako konpromisoa gauzatzeko eginak dira.ULMA Taldean lan egiten dutenentzat, aurrera egiteak zera dakar: enpresakbideratutako jardueretan parte hartzen duten eragile guztiekin hartutakokonpromisoak arduraz betetzea.
  • 11. Gaur egun, 7 kooperatiba-sozietatek osatzen dute ULMA Taldea, eta honek Negozio-unitate estrategikotan banatzen du garatutako jarduera. ULMAren antolaketa-ereduaNegozio dibertsifikatu eta autonomoetan oinarritzen da. Denek ere, Helburu, PolitikaOrokor eta Kudeaketa-estrategia berak dituzte irizpide; hortaz, enpresa barruan kohesioamantentzeko balio duten elementuak dira, eta, hori ez ezik, enpresa-proiektua garatzekolagungarri ere badira. Taldearen antolaketa-ereduak Negozioak erraztea eta garatzea duhelburu. Gainera, antolaketaren garapen-baldintza argiak, malguak eta erraz egokitzekoakezartzen ditu, bai egungo Negozioen bilakaeraren arabera, bai enpresa-sustapen berrienarabera.
  • 12. Azken finean, Eredu horrek Negozio eta Kooperatiben ohiko egitura atzeanutzi eta ikuspegi zabalagoa izan nahi du. Hala behar du, ULMA Taldearenproiektu bateratua aurrera eramatekoa bada. Halatan, batzuen eta besteennahiak bat egitean ez ezik, aurrerantzean ere gogo bakar bati eutsizjarraitzeko konpromisoa hartzean datza proiektu komun hori.
  • 13. ULMA Agrcola negozioak aterpeko laboreak babesteko egitura eta sistemakfabrikatu eta merkaturatzen ditu. Negutegiaren egitura berari teknologiaaurreratuena gehitzen dio, klima-baldintzak kontrolatzeko, datuak biltzeko etainstalazioa automatizatzeko. Nagusiki Nekazaritzaren eta Abeltzaintzarensektoreei zuzendutako erabateko ingeniaritzako zerbitzua eskaintzen du;martxan jartzeko prest, eskaini ere.
  • 14. ULMA Agrcola aditua da Nekazaritza eta Abeltzaintzako sektoreetakojarduera eta aplikazio anitz teknologiaz hornitzen; hona hemen zenbaitadibide: Mintegiak, Hazitegiak, Biltegiak, Industria-nabeak, Eguzkitikoegiturak, Idortegiak, Arrain-haztegiak, Lorezaintza, etab. Beti ere, bezeroariegokitutako zerbitzurik zentzuzkoena bilatzen saiatuko da.Sektorea aski ongi ezagutzeaz gain, fabrikazio-berme berezkoa ere baduenez,ULMA Agrcola-k bezeroari erantzun osokoa ematen dio. Hasteko, berebeharrak aztertuko ditu. Eta horiek kontuan hartuta, aterpeko ekoizpen-sistema onena sortzeari ekingo dio.Gerora, sistema osatzeko zerbitzuautomatizatuak erantsiko dizkio: ureztatzeko eta ongarritzeko zeintenperatura, hezetasuna edota beharrezko diren bestelako datu klimatikoakneurtzeko. ULMA Agrcola-k teknologiaz hornitu nahi ditu ekoizleak, hariketa urteak joan ahala nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektoreetan azaltzendiren erronkei aurre egiteko gai diren arte.
  • 15. ULMA Orga Jasotzaileak negozioak zerbitzu erabatekoa eta norberari egokituadiseinatu eta garatzen du, bezeroen mantentze-behar orotarikoak asetzeko.Horretarako, bezeroekin etengabeko hartu-emana sustatzeaz gain, eurensektoreen buru diren enpresen hornikuntza teknologikoaz baliatzen da.
  • 16. ULMAk orga jasotzaileen sorta ezin zabalagoa merkaturatzen du. Teknikarenaldetik oso berritzaileak dira, eta barrualdean zein kanpoaldean edozeinkarga eramateko balio dute. Horrezaz gain, bezeroari arreta bika