UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita...

20
U R I B E K O S T A K O A L D I Z K A R I A alain goikoetxea xabi bilbao fotonobela eskauriaza 16. zenbakia 2001eko otsaila Meritxell Marcos Hainbat Mis lehiaketatan parte hartu izan duen neska hau, modak txoratuta bizi da

Transcript of UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita...

Page 1: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

U R I B E K O S T A K O A L D I Z K A R I A

• a l a i n g o i k o e t x e a • x a b i b i l b a o • f o t o n o b e l a • e s k a u r i a z a •

1 6 . z e n b a k i a

2 0 0 1 e k o o t s a i l a

Meritxell MarcosHainbat Mis

lehiaketatan parte hartuizan duen neska hau,modak txoratuta

bizi da

Page 2: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

[irudia]

Arg

azkia

k:Mikel Martinez

“El morro” duzue argazkikoa, sekulan

itsasoratzen ez denak nekez ikus dezakeen ikuspuntutik. Kaletarrontzat ezohiko irudia,

itsasgizonentzat, berriz, etxeko ataria.

Page 3: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA

ARGITARATZAILEA: Boluntzarreta E.B.E.

HELBIBIDEA: Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa 48990 GETXO

e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171 / Tel & fax: 94 491 13 37

ZUZENDARIA: Jokin Aspuru

ERREDAKZIOA: Esti Ezkerra, Andoni Llosa, Jabi San Martin

ARGAZKI ARDURADUNA: Mikel Martinez

TESTUEN ORRAZKETA: Joseba Butron

INFOGRAFIA: Guillermo Almagia

MARRAZKILARIA: Gorka Vázquez

KOLABORATZAILEAK: Bittor Egurrola, Jokin de Pedro, José Ignacio Lobo, ItsasoArana, Gaizka Escudero, Unai Elorriaga, Algortako Bertsolari Eskola, AkaitzeKamiruaga, Xabier Paia

ADMINISTRAZIOA: Konrado Mugerza

PUBLIZITATEA: Jon Gabilondo (94 491 13 37)

FILMAZIOA: ARGIA / INPRIMATEGIA: GESTINGRAF

LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

ISSN: 1576-6799

Osorik edo zatiz, makinaz zein informatikaz kopiatzea, baimen barik, erabat galarazirik dago

© BOLUNTZARRETA

Aldizkari hau Euskal Herriko herri aldizkari eta euskara elkarteenTOPAGUNEko partaidea da

Aldizkari honek Getxoko Udalaren

dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek Bizarra LepoanEuskara Elkartearen dirulaguntza jasotzen du

Itxasgane Etxea / Karitatea 1

GETXOKOUDALA

EUSKARAREN AURKAKO erasoak behin eta berriro, modu sistematizatuandatozkigun garai beltz hauetan, pozgarria da goiko irudiak jaso ahal izatea; euskarazhitz egin nahi duten lagunak dituzue, “Berbalaguna” egitasmoan parte hartzen dutenbatzuk. Egitasmo honek, gustuen arabera eratutako talde txikietan euskaraz berba egineta trebatzeko aukera eskaintzen die partehartzaileei. Aurton hirurogei lagun bainogehiagok eman dute izena. Eutsi!

Grisa da otsaila. Zuria eta beltza. Biluzia. Otso beltza elur zurian. Hile herrena, beti labur, inoizluzetxoagoa bada ere, bere hogeita bederatziko kumeek lau urterik behin zer ospatu edukidezaten. Gure tradizioak honela eman izan du otsaila: “Hilerik laburrena eta luzeena”. Baita honetara

ere: “Emakumeak gutxien hitz egiten duen hila”. Ezinbestean. Otsailak honela behar du: hotza, zuria, latza (Otsailean katuak be arrain eske). Eta hala ez

badator, okerrago izango da: “Otsaila bero, negua gero”. Izan ere, “otsaileko eguzkia bainotxoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena.Neguaren bihotza da otsaila. Grisa. Zuria eta beltza. Biluzia.

JOKIN DE PEDRO

gogoratu,

beharrezkoa da

ORDAINTZEA

hilabetero aldizkaria

etxean

jasotzeko

2.000 pta. / urte94 491 13 37

Kostuak direla eta, ezinezkoazaigu aldizkaria egin, inprimatueta zuoi musutruk etxera

bidaltzea.

San Jorge eta Herensugeagaur san balentin eguna dala-

eta nire printsesari bonboi

hauek oparituko dizkiot...

sorpresa laztana!...

bonboi batzuk..

ai, laztana...

ez da zuk pentsatzen ari zarena!

clap!

zip

Bizkaiko ForuAldundia

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du

ArgAzkiA: Mikel MArtinez

Arg

azkia

: M

ikel

Mart

inez

[mugitzen dira]

Getxokoa da eta 24 urte ditu. Txa -kurtegitik jaso zuen Lurra bere txakurrare-kin azaldu zaigu elkarrizketara. Eus kal He - rriko Ekologistak Martxan taldeko kideada. Talde horretan, beste talde askotakolagunak (Rezikleta, Emaus, Zara ma zaleak,Eki...) elkarrekin dabiltza lanean.

Naturarekiko kezka hori, nondik da -torkizu?Ez dakit zehazki azaltzen, baina badakit,ekologismoa dela gaur egun dagoen borro-karik garrantzitsuenetarikoa.

Ekologi kontzientzia indartsu omen dagogurean...Bai, ekologista dela dio jende askok, poli-tiko ugarik ere bai. Baina gaur egun dago-en sistema ekonomikoa eta ekologismoaez dira bateragarriak. Gizarte ekologikoa-goa nahi badugu, gizartea bera aldatubehar da eta, argi dago, gure ohitura asko.Eta bai, jendeak ekologista dela esan esa-ten du, baina bere ohiturak aldatzeko ezdago prest. Agintariek gure hitzak jasodituzte, baina ez mamia, benetako zent-zua.

Zer da ekologista izatea?Naturarekin daukagun harremana ikuste-ko modu bat. Nik beti Bap taldearen esal-di bat aipatzen dut: izadia ederra eta zaba-la da ez dugu zertan gainditu. Naturakberak baliabideak ematen dizkigu, bainaberak badauka bere erritmoa, bere abiadu-ra. Gu gara abiadura horretara moldatubehar dugunak eta ez alderantziz, oraingerta tzen ari den moduan

Zertan da ezberdina Ekologistak Mar txaneta adibidez, Greenpeace? Uf, gauza askotan. Ez gara multinazionala,ez gara enpresa bat, ez gara hain burukra-tikoak, ez dugu mundu mailan lan egi-ten... Lan egiteko beste modu bat dauka-gu, gure herrietan egiten dugu lan...

Zeintzuk dira Uribe Kostan ditugun arazoekologikorik larrienak?

Trafikoarena oso latza da. Ez gaude autoa-ren kontra, defendatzen duguna da autoa-ren erabilera arrazionala. Garraio publikoabadugu, ba, hura erabili. Edota gutxi ku -tsatzen duten autoak erabili... Beste arazolarri bat, Getxon zehazki, egitasmo urba-nistikoarena iruditzen zait; berdeguneakdesagertzera doaz, Golfa izango da zabale-na, eta, jakina, pribatua da. Artea-ko kon-tua ere badaukagu, errauskailuarena... Lanhandia dago.

Zer egin dezake gutako bakoitzak munduekologikoago baten alde?

Kontsumismoa itzela da gurean. Pro duktubat erosterakoan, benetan behar otedugun galdetu behar diogu geure burua-ri. Kontsumismoa murriztea lehenengogau za da. Hiru r-ena aipatzen dugu beti:mu rrizketa, berrerabiltzea eta birziklatzea.Bai na ordena zehatz hori errespetatuz.

Ez al da gatxa, ezinezkoa ez esatagatik,hain kontsekuentea izatea?Ehuneko ehunean ezinezkoa da, gizartehonetan murgildurik bizi garelako. Bainagarrantzitsuena pausoak ematea da; horre-la, agian, etorkizunean bestelako gizarte

Aldizkari honek Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuko dirulaguntza jaso du

Leioako Udala

“Estatuko egunkariek ez dute euskarari buruzko berri positibobakar bat ere argitaratzen. Bide ga bekeria hutsa deritzot horri”

Bernardo Atxaga “Unescoren Albistaria”

ESAN

[OTSAILA]

Itziar Mielgo ekologistak martxan“Mundu ekologikoagoa nahi badugu, gizartea bera aldatu behar da”

[flasha]

Page 4: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Jendeak ez du sinesten. Jendeak ez du ia ezer sinesten.Jendeak uste du La Farola saldu baino ez dugula egiten.Egun osoa La Farola saltzen ematen dugula uste dujendeak. Edo txirula jotzen, edo dirua eskatzen, bestebarik. Egunak zazpi ordu baino ez balitu bezala, edo seiordu. Izan ere, seia da deabruaren zenbakia. Uste dujendeak egunaren 25 orduak ematen ditugula La Farolasaltzen, edo txakur bati txirula jotzen edo diruaeskatzen kartel batekin.

Jendeari esaten diogunean ez digu sinesten. Ezdu sinesten jendeak ia arratsaldero biltzen garela etatertulia literarioak egiten ditugula. La Farola saltzendugunok, txirula jotzen dutenak eta dirua beste barikeskatzen dutenak. Kritikak egiten ditugu, batzuk onaketa besteak ez. Lantzean behin idazleak ekartzen ditugukanpotik. Atxaga ekarri genuen lehengoan esaterako.Gustura egon zen Atxaga. Gu ere bai. Zertan ukatu.García Márquez ere ekarri genuen, orain urtebete-edo.Esan zituen batzuk interesanteak izan ziren baina bestebatzuk ez. Egia esan aspertu egin ginen apur bat.

Idazle batzuk ez ditugu ekarri nahi, baina hainda handia daukaten interesa ze, etortzen uzten diegu.Vargas Llosa adibidez. Ez genuen ekarri nahi. Inork.Milioi bi eman behar izan zizkigun etortzeko. Etorrizen azkenean. Gustura egon ginen hala ere. Ordutiketortzen diren guztiek ordaintzen digute. Batzuek bostmilioi, beste batzuek bederatzi.

Bati ez genion kobratu, ordea. Kafkari ezgenion kobratu etorri zenean. Pertsona kuriosoa Kafka.Esan zigun erdia ez genion ulertu. Edo ulertu genionbaina ez oso argi. Edo argi ulertu genion bainaansiedadea sortu zigun. Berriz ekartzeko gaude.

Guri ere eskaini digute munduko hainbatunibertsitatetara joateko aukera. Estatu Batuetan,berbarako, irrikan daude gu ezagutzeko. Hitzaldiak,eskolak, errezitaldiak eskaini dizkigute. Denaordainduta, hori bai. Ez dugu nahi hala ere. Nonegongo gara hemen baino hobeto, La Farola eskuan,edo txirula eskuan. Bizitza hau bizioa da. Manta arteanlo egiten duena epeldu egiten da, bigundu egiten da. Ezdago, esaterako, kalefakzioa baino kaltegarriagorik. m

“Egun osoa La Farola saltzenematen dugula uste du jendeak.Edo txirula jotzen, edo dirua

Areeta-GrozniTestua: Unai Elorriaga

Mikel M

artinez Argazkiak: Mikel Martinez

[UKronikak][lehen]

[orain]

Iraganez doa denbora* beti / ARRILUZE* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

Page 5: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

[begizorrotz] [boteprontoan]

Gizonen eta emakumeen komun edo pixatokien arteko mugazorrotza ezartzen duten ateko irudi horiek, batzuetan serioak etabeste batzuetan barregarri diren horiek, agerian uzten dute zeinerraz ikus dezakegun naturaltasun osoz batere naturala ez dena. Ezezazue har “natural” hitza “ona” berbaren sinonimotzat, ezta ez-naturala “txarra” denik pentsa ere. Galdeiozue zuen ingurukoedonori zein ote den gizonak eta emakumeak pixa edo kaka eginala eskuak garbitzeko orduan banatzeko arrazoia eta, ziurrenik, bierantzun mota jasoko dituzue: emakume gehienek esango dizute“gizonek punteria kaxkarra baino kaxkarragoa dutela eta,horregatik, komuna kristo bat eginda uzten dutelako dela”, etagizonek, aldiz, sorbalda mugimendu inuzente batez erantzungodute, hain gauza arraroaren zergatia ondoenik ulertuko ez balutebezala.

Emakumeen erantzuna egia handia dela enpirikoki frogatuden arren, ez dut uste nik benetako arrazoia egia santu horretandatzanik. Erromatarren Inperioaren garaian ere erabat debekatutazegoen bainutoki publikoetan gizonak eta emakumeak elkarrekinbainatzea, eguzkia hartzea, igeri egitea edota irakurtzea. Izan ere,garai haietan bainatu ez ezik irakurri ere egiten omen zutenbainutokietan. Etxean bainugela oso gutxik zutenez bainutokiakpublikoak ziren, erromatarren topalekua alegia.

Garbitasuna sinestunaren eginbehartzat duten gizarteislamdarretan, Egipton esaterako, jende asko etxean barik bainu

publikoetan garbitzen da. Eta gizonentzat bakarrik edoemakumeentzat bakarrik ez diren bainutokietan bi txanda egon ohidira bainatzeko, goizekoa eta arratsaldekoa; hau da, batagizonentzat eta bestea emakume eta umeentzat.

Ikus daitekeenez, gizon eta emakumeentzako komunakirudien bidez-edo garbi bereizteko arrazoia uste baino sakonagoada. Ez dago, ez, emakumeak gizonek komun-ontzian utzitako pixazipristinen gainean esertzetik salbatzeko eta honelako arrazoipraktikorik. Egia esan, bereizketa hau gehiegitan ez da praktikoegiaizaten (ikusiko zenuten inoiz emakumeen komuna hutsik, etaalboko gizonen komunean sartzeko sekulako ilara. Higiene arauek,halaber, ezer gutxi diote taberna batek eduki behar dituen komunakopuruari dagokionez, eta are gutxiago gizonek eta emakumeeknon egin behar duten txiza.

Gizon eta emakumeen arteko bereizketa hau gure mamuenondorioa baino ez da, honezkero susmatuko zenutenez. Hain garatxotxoloak, ezen gure sexukoen artean sentitzen gara intimitatean,edozer egin edo esateko. Ateko irudi horiek bi mundu erabatdesberdin bereizten dituztelakoan, gustukoa dugu albokokomunean ustez gertatzen denaren inguruan ikaragarrizko mitoaksortaraztea: zergatik ote doaz neskak hirunaka komunera?, zertaz aridira barruan daudelarik?, gizonek beren zakilen tamainakkonparatzen al dituzte? Hauentzat eta honelako beste hainbatgalderarentzako erantzuna alboko atean aurkituko duzu. Animo!! m

KomunakTestua: Maddi Albizu

VILLABOTASJATETXEA

KAZETARIA,benetan

gertatzen diren

gauzak kontatzeko.

Ane Abarrategi

FISIOTERAPIA, kirolarekin zerikusia duelakoeta jendea sendatzea gustatzen zaidalako.

Jon Goldaras

INGENIARIA izatea gustatuko litzaidakelantegietan lan egiteko, baina egia esan ez nago

oso ziur, ikasketa-maila handia delako. Maitane Oviedo

Amaitzen ari zaizkigunbasoen alde lan egitea.

Lur Moragues

PSIKOLOGOA,pertsonen burukogauzak interesatzenzaizkidalako. Adibidez,patologiak, etakriminologia

interesatzen zaizkit, etaumeen jokabidea ere

bai. Andere Gonzalez.

ASTRONOMOA, izarrak, ilargia, eta zerukobeste edozer gustatzen zaizkidalako.

Ilargi Zaballa

Oraindik EZ NAGO ZIUR, baina enpresa munduko zerbait, edo

ikusentzuneko zerbait Iñigo Kortazar

EGILEAK: AIALA ELORRIETA, AMAGOIA ETXEBARRIA, JANIRE ITURRIAGA & KATRIN MUGERZA

Naturari buruzko erreportaiakegin nahi ditut nagusi

naizenean, oso interesgarriairuditzen zaidalako. Naiara Ozamiz

Zer izan nahi duzu nagusitan?Aixerrota Institutuko Batxiler 2. mailako ikasleei

Ba, seguraski, INFORMATI-KA edo telekomunikazioekinzerikusia duen zerbait.

Mikel Manso

T A P I Z T E G I A

D E KO R A Z I O A

E R A K U S K E T A

E TA TA I E R R A K

Basagoiti etorbidea 32Tf: 460 90 31

48990 ALGORTA

Menu merke eta bariatuakEspezialitateen kartaGiro atsegina

T: 430 43 33Villaondoeta 2, ALGORTA

Morotxo

Torrene 13 48990 ALGORTA

Tf. 4911882

Page 6: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Inauteriak karnabalak...eguneroko bizitzan indarrean dauden arauak indar barik geratzen dira

Egutegi tradizionalean indar handiko ospakizuna ditugu inauteriak.Sasoi hau iretargiaren (ilargiaren) egutegiarekin finkatzen da; beraz,jaiak mugikorrak edo aldagarriak izaten dira, urterik urtera egun des-berdinetan izaten dira. Inauteriak, aste santua, Igokunde Eguna,Korpuztia, etab., Pazko domekaren arabera jartzen dira, eta berauudabarriko lehenengo iretargi betearen ostekoa izaten da eta karna-bal Martitzena Pazko domeka baino 47 egun lehenago edo, beste erabatera esanda, erramu eguna baino 40 egun lehenago izaten da.Inauteriak gizarte ikuspegitik aldaketa dakar. Inaute aldian den-

boraren hariaren apurketa gertatzen da, eta eguneroko bizitzan inda-rrean dauden arauak, gizarte legeak, etab., indar barik gelditzen dira.Horregatik leku askotan gehiegikerien beldurrez-edo debekatu ereegiten zituzten, agintariak ordena eta legea apurtzearen kontrakoakziren eta. Honetara zilegi da egun hauetan arau batzuk apurtzea etagizarte mailen arteko ordena ere goitik behera aldatzea. Inauterietangoian egoten dena burlen eta kritiken bidez beheratu egiten da, etabehean dagoena goratu egiten da, mozorroen bidez kaleko jendeaagintari bihurtzen delako. Labur-labur esanda, inauteriari buruz hiru

teoria nagusi dira:1. Nekazal kulturan emankortasuna eta berriztapena lortzeko

egiten ziren erritoak, izpiritu txarren kontrakoak, etab., oinarritzathartuta. Honen jatorria paganoa da.2. Karnabala garizuma aurreko garai legez hartuta. Inauterietako

gehiegikeriak, diru bilketak egitea, ondo jatea eta edatea, azken bate-an ondo pasatzea...; gero garizuman etorriko den urritasunari etabarau aldiari aurre egitea dute helburu.3. Protesta eta kritika garaia, eguneroko arauak apurtzea, mundu

aldrebesaren adierazpena. Guztientzat eta guztien kontrako ikuski-zuna.Esan dugunez, inauterietan lege guztiak apurtzen dira, baina lege

hausketa honek badu muga bat, hausterre eguna. Beraz, berau helduorduko, hartu zuen mozorroak, maskarak, pelukak, etab., eta ondopasa! m

Testua: Akaitze Kamiruaga / Argazkia: Jose Ignacio Lobo

[ohiturak] [elkartasuna]

Erein bidezko merkataritzaAfrika, Asia zein latinamerikako produktuak gurean

BarrukoaTabernaTelletxe 5

ALGORTA

BEROGAILU ETA ITUR-

T: 430 53

Sarrikobaso 15 48990

GOIZEAN

Prentsa - Fruitu lehorrak - Aldizkariak - Litxarreriak

Orduña Mendatea 1T: 430 22 13GETXO

Telletxe 13T: 460 02 88ALGORTA

“Gozoki eta prentsa, gutxi denik ez pent-

Erein denda politean Patricia Yana itxaroten dugu, EuskalHerrian bizi den mexikar jatorra. Bera da, ateak ireki zitue-netik (1999ko azaroan), denda honen arduraduna. Erein,dirurik irabazteko asmorik ez daukan Maus kooperatibarendenda da. Maus-ekoek orain dela 30 urte hasi ziren laneanbaztertuen bergizarteratze laborala lortzeko helburuarekin:toxikomano ohiak, langabetu iraupen luzekoak, presoakedota inmigranteak... Hau da, eskuarki lanpostu egoki batlor tzea ezinezkoa duen jendearen alde egiten dute lanMaus-ekoek.Patriciarekin berbaz gabiltzan bitartean, dendan dauden

produktuak begiratzen ditugu. Ia denetarik dago Erein-en:artisautza, arropa, Keniako diskapaitatuek egindako bisute-ria, jatekoa.... Patriciak azaltzen digunez, bidezko merkata-ritzari esker, produktu hauek Afrika, Asia etaLatinamerikatik ekarritakoak dira. Produktu hauen truke,bidezko prezioa ordaintzen zaie hirugarren munduko koo-peratibei eta aldi berean, kooperatiba hauek soldata duinakordaintzen dizkiete langileei; gainera, gizon eta emakumeeneskubideak errespetatzen dituzte, diskriminaziorik egingabe eta umerik esplotatu gabe. “Kooperatiba hauei, dago-kiena ordaintzen zaie; soldata duina eta, aldi berean, gusaiatzen gara produktuak ahal bezain merke saltzen” azalt-zen digu Patriciak. “Adibidez, kalitate handiko kafea, super-merkatu batean 700 pezetatan egon daitekena, hemen 400pezetatan daukagu” dio. Jendeari kostatzen zaio bere betiko250 pezetako marka alde batera uztea kafe berezi hau eros-teko, baina egiten dutenean ez dira damutzen. Hau askozhobea da. Gainera, Erein-en, Patricia gauza da produktuezberdinen ezaugarriei buruz informatzeko.Labur esanda, zera da Erein: merkataritza solidarioa,

alternatiboa eta kalitate handiko produktuak eskaintzendituena. Gainera, erosketak bertan eginez gero oinarrizkobeharrak dituztenak laguntzeko aukera eskaintzen zaigu.Momentu honetan bikote bat sartu da dendan eta guk

bukatutzat eman dugu Patriciarekin izan dugun elkarrizke-ta didaktikoa. Elkar agurtu dugu eta lokal ederrari azke-nengo begirada bota ondoren, kalera atera gara. Dendapolita benetan, Erein..., eta solidarioa; leku ona, beraz,hurrengo erosketa egiteko. m

Testua: Javier San Martin / Argazkia: Mikel Martinez

Argazkian, Patricia Yana, dendako arduradunaErein, Basagoiti etorbidea 56, Algorta

Page 7: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

[sarean]

www.irratia.com musika sarean Orain dela hiru hilabete hasi zen emititzen internet bidezko irrati hau

Harrigarria baina egiazkoa. Sinesten ez dutenentzat (eta besteent-zat ere berdin) helbide hau: www.irratia.com, hori da ordenadore-an tekleatu behar dugun helbidea irrati berezi honetan sartzeko.Orain dela hiru hilabete abian jarri zuten irrati hau Jabi Zabala,Koldo Alonso eta Patxi Gaztelumendi irratizaleek, hirurak eskar-mentu handikoak hedabide honetan. Horrela, euren pasio biak,irratia eta internet, uztartzeko aukera izan dute.Irrati bat sarean sortzeko ideia urrunetik dator (“dominio”

delakoa, orain dela urte bat baino gehiago hartu zuten), gaztehauek www.p.d/regaeadictos.com orria ezagutu zutenetik. Koldoksite hau gomendatu digu. “Nik dakidala ez dago horrelako orrial-derik estatu osoan”, adierazten digu mikrofonoa uzteko aukeradaukanean. Gorliz Irratia / Uribe Kosta Irratian gaude. HemenKoldok ostegunero bere musika programa propioa dauka, “EuskalHerria zuzenean”, (20:30 / 22:30) eta hemen harrapatu dugu elka-rrizketa labur hau egiteko. Programazio gehiena musikala da www.irratia.com-en, baina

berezitasun batzuek egiten dute ezberdin irrati hau. “Programazio

mota bi dauzkagu”, argitu digu Koldok beste disko bat aurkeztueta jarri ondoren; “zuzenekoa eta «a la carta» delakoa. Azkenengohonek nahi duzun musika entzuteko aukera ematen du. Eskaintzaberritzailea da”. Irrati honen beste apostu handia zuzenean egin-dako elkarrizketak dira. Horietan entzuleak chat bidez eta zuzene-an, galderak egin diezazkioke elkarrizketatuari. Formula hau lehe-nengoz, Fermín Muguruza ospetsuari egindako elkarrizketa bate-an erabili zuten eta entzuleak harrituta geratu ziren.Oso erreza da www.irratia.com entzutea. Egin behar den gauza

bakarra zera da: helbide horretan sartu eta klik egin seinalatzenduen lekuan. “Jende guztiak ez dauka gurea entzuteko behar denprograma dio Koldok, baina lortzeko www.winamp.com orriansartu eta programa jaitsi baino ez du egin behar entzun nahi due-nak”.Badakizue, beraz, zer egin behar duzuen irrati gazte hau en -

tzuteko. Gaztea bai, baina bere hiru hilabeteko bizitza laburrean,honezkero lehenengo saria jaso du: Argia aldizkariaren Sarea saria. m

Jabi Zabala gorliztarra, irrati honen bultzatzaileetako bat

[diseinua]

Flyers by Eider CorralBetiko publizitate berria

Jende gehienari edo, behintzat, publizitatearen munduan sartutaez dagoenari, “flyer” hitzak agian ez dio ezer ez esango…, nahizeta seguru asko flyer bat baino gehiago pasatuko zen bere eskue-tatik. Bere izenak dioen bezala, “flyer” berbak “hegalari” esan nahidu, horrela banatzen baitzen aspaldian euskarri publizitario hau.Flyerrak eskuorri txikiak dira eta edozein gertakari mota iragart-zen dute: politikoak, musikalak, kirol arlokoa... Baina flyer hauekdiseinatzea dirudiena baino askoz zailagoa da. Sortze prozesuarenatzean Eider Corral bezalako publizistak, diseinatzaileak eta harre-man publikoak daude. Eider Algortakoa da, eta Bost tabernan ese-rita gaudela, zehazki azaldu digu publizitate metodo zahar honensortze-lana. Neska saiatu honek, basotxo bat ron eskuetan duela,bere enpresaren bitartez* antzinako metodo hau berpizten ahale-

gintzen dela kontatu digu, nahiz eta jakin oraindik Eus kalHerrian, hiri handietan ez bezala (Bartzelonan, Lon dres en...),flyer-ek ez dutela bizitzeko ematen. Hemen jendeak ez dio, oro-har, dagokion garrantzia ematen bere negozioaren irudi korpora-tiboari eta sarritan gainera, nork bere kabuz diseina tzen du berepublizitatea, eta jakina, emaitzak halakoak izaten dira. FlyingCompany-k eskaintzen duena bestelakoa da; haiek asmatu ezduten publizitate mota bat, zaindua, kalitatezkoa. Emaitzak bistandira. m

Testua: J. S / Argazkia: Mikel Martinez

Basagoiti etorbidea 51

a l g o r t a % 94 46019 69

adituak gara

pintxoeta

bokataberoetan!!!!

basarte´na Tel. 946 76 11 28

U R D U L I Z

Inportaziozko zerbezarik onenak

Terraza zabala

* Flying Company, Portugalete, María López de Haro 15. Euren bezeroak dira besteak beste, Getxoko Udala, Leioako Kultur Etxea edota Getxokotaberna eta komertzio ugari.

Page 8: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Datorren urriaren 19an Leioak 475 urte beteko ditu; 475urte Erandiotik banatu zenetik udalerri independientebihurtzeko. Ordutik hona hainbat gauza gertatu diraherrian eta Ana López historialari gazteak garrantzitsuenakbildu ditu liburu batean. “Leioako historiari buruzko libu-rua da”, azaldu digu Anak, “baina ez da historia liburuarrunta, data historikoz betea. Nire ustez, historia horibaino askoz gehiago da. Jendea da historia idazten duena;historia bera jendea baino ez da eta hori da liburu honetanbatzen saiatu naizena; Leioan gertatutako gorabeherak etapasadizoak”.Proiektu honi aurre egiteko ideia udalean bertan jaio

zen. Historia ikasle batzuen artean aukeraketa egin ondo-ren, Ana Lópezi egokitu zitzaion lan konplikatu hau.Dagoeneko liburua bukatuta dago eta inprima tzea bainoez da falta, Aurretik lan neketsua. Sei hilabete eman dituAnak datuak bilatzen eta biltzen hautsez betetako artxibo-etan, liburu eta dokumentu zaharrak irakurtzen, herrikonagusiei elkarrizketak egiten, ahaztuta zeuden albumetatikantzinako argazkiak “erreskatatzen”... Hala eta guztiz ere,idazlearen ustez zailena ez zen bilaketa lana izan, baizik etainformazioi horri guztiari, atsegin izan zedin, forma ema-tea. Pasadizo eta dokumentu historiko ugari batu dituelaazaldu digu leioatar gazteak. Liburuan agiri zahar ugariaurkitu daitezke; batzuk benetan harrigarriak: Alkateakateratako ordenantza zaharrak, Athletic-en gutun histori-koak futbol zelaia erabiltzeko baimena eskatuaz, eta abar.Gazteenak benetan harrituko dira pasadizo batzuekin.Adibidez, ezetz jakin Gobelan estropadak eta igeriketa txa-pelketak egiten zirela? Edo udalaren borroka herrira lehe-nengo telefonoa eta argi indarra ekarrarazteko. LiburuakXVI. mendetik lortutako datuak biltzen ditu baina infor-mazio gehiena hurbilagokoa da, 1875etik aurrerakoa.Azkenik aipatu, urteurren berezi hau ospatzeko, liburuazgain, beste ekitalde batzuk ere prestatu ditu ela herriko

[historia] [pertsonaia]

Leioa aurten 475. urteurrenaHerriaren historiari buruzko liburua idazti du Ana lópezek

Scras. Julia LearraJANTZIAK, KAMISETAK ETA

EUSKAL ARROPAK....

...MOZORROAK, KARNABALETARAKO

BEHAR DUZUNA... ETA GAINERA...

DESPEDIDAK!

IHAUTERIETAn!!!!

[email protected]

Juan Bautista Zabala 3T: 94 460 04 62 /48990 ALGORTA

JOKIN GARATE BAYONeguriko Etorbidea 9 T: 491 14 8748990 NEGURI

KIMETZ GARATE AZURMENDIAingeruaren etorb. 4B

(sarrera, Jata Mendia) T: 460 01 8748990 GETXO

LoteriaSopelaIparragirre 6, Sopela

Hegoamerikan jaio izan balitz, fusila eskuetan ibiliko zela aitort-zen du. Hala ere, herrialde garatu batean hazteko “zortea”-edoizan zuen Carmen Sarmientok eta, horregatik, hi tzak dira berearma bakarra. “Nik gerrari gorrotoa diot, eta hura egiten etabultzatzen dutenak ere gorrota tzen ditut”, dio. TelevisiónEspañolako gerra korrespon tsala izan zen hainbat urtetan, etadenbora horretan ezagutu eta ikusi zituen gatazkek eragin han-dia izan zuten berarengan. Ordutik hona, herrialde azpigaratue-tan gertatzen diren bidegabekeriak gartsuki salatu ditu. Hala ere,heroi iruditik aldendu nahi du. Bere burua gehiago “hitzarengerrilari” bezala definitzen du. “Hainbeste bidegabekeria ikusiditut, batez ere emakumeek pairatzen dituztenak, ezen betida-nik egoera horiei aurre egiteko grina sentitu baitut. Zentzu ho -rretan, izpiritu justiziazalea daukat. Dena den, emakume ba -kezalea naiz, eta neure lana, sormena eta pasioa ahulenen zer-bitzura jarri dut. Baina espiritu errebelde eta borrokatzaileamantentzen dut, noski”. Carmen Sarmiento duela egun batzuk Getxoko Antzokian

izan zen, eta El Salvador, Filipinas, India, Gua temala etaMozanbikeko emakumeen egoerari buruzko hi tzaldia eskainizuen. Gertutik jarraitu duen drama gizartera tzeko ahalegina da,jendeak munduan gertatzen denarekiko kontzientzia har dezan.“Aberastasunaren banaketa zuzenagoa ez dagoen bitartean,gatazka puntuek bere horretan jarraituko dute. Haien herrialde-etako pobreziatik ihes egiteko asmoz, pertsona horiek berenbizitza arriskuan jartzeko prest daude. Hor dugu eguneroGibraltarren gertatzen dena, eta denok gara drama horren leku-ko”. Hurrengo hilabeteetarako Sarmientok agenda beterikdauka. TVErentzat “Los excluidos” izeneko telesaila prestatukodu eta, horretarako, Intermon eta Entre culturas GobernuzKanpoko Erakundeen laguntza izango du. Ondoren, klitero-doktomiaren gaineko dokumentala osatuko du. “Duela urtebatzuk salatu nuen hura, baina orain gaian sakontzeko aukeraizango dut”. Azkenik, Marokkoko emakume ezkondugabeenegoera aztertuko duen dokumentalen bat egiteko asmoa dauka,

“1982az geroztik soluzio informatikoak eskaintzen”

BilBoMicro

ElkARTE AnonImoA

Colón de larreategui, 25 / 48001 BIlBAo / Tf. 4230212 / Zerbitzu teknikoa: 4230213

Carmen SarmientoHitzak arma dituen emakumea

“Nik gerrari gorrotoa diot, eta hura egiteneta bultzatzen dutenak ere gorrota tzenditut”

Page 9: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Alain Goikoetxea

Zer egiten du skater profesional batek?Nire lana, batez ere, marka jakin batzuei iru-dia ematea da; elkarrizketak egin behar iza-ten ditut, nire irudia aldizkarietako iragar-kietan ateratzen da... Horregatik askobidaiatu behar izaten dut atzerrira, batez ere,Europara eta Ame ri ketara. Txapelkete tanparte hartzen dut, promozio bidaiak egitenditut... Bidaia hauetan, bideoak graba tzendira eta iragarkietarako argazkiak ateratzendizkidate. Horregatik esaten dut profesiona-la izateko edonora bidaiatzeko prest egonbehar duela batek. Gero jakina, ondo etaasko patinatu behar da, bestela nekez izangoduzu-eta sponsor edo babeslerik.

Nekez ikusten da 30 urtetik gorako skate-rrik. Ez al da oso gazteentzako kirola?Beharbabada zuzen zabiltza, baina skatermitikoek, Caballerok... 30etik gora dituzte,eta hor jarraitzen dute. Bestalde, jakina,kirol gogorra da hau; min hartzen da, errazapurtu dezakezu edozein hezur... Hala ere,adinari baino, izpirituari, norberaren izake-rari lotua dago kirol hau.

Zergatik skatea?Ba, ez dakit. Txikitatik datorren kontua da.Beti gustatu izan zait mugimendua, abiadu-ra... Horregatik, gauza izan nintzenean, bizi-kletarekin hasi nintzen; ondoren, bederatziurte nituela, patina azaldu zen nire bizitzan,gero snowboarda, eta surfa ere egin izan dut.Mugimenduak, desplazamenduak, abiadu-rak.. horiek guztiek eragiten duten zirraraktxoratu naute betidanik. Orain adibidez,autoak gustatzen hasi zaizkit.

Lehen esan diguzu asko bidaiatu behar iza-ten duzula. Jakin dugu Kalifornia aldeanibilia zarela...Bai, abuztuan egon nintzen han. Nazioarte -ko Reef skate taldeko kidea naiz. Talde horiskater brasiladarrek, ipar amerrikarrek osa -

[skater profesionala]

gutxi dira aukeratuak, gutxi elitean daudenak. Alain da horietako bat. Munduko skater onenekinpatinatzen du, bere irudia aldizkarietako iragarkietan azaltzen da..., skater profesionala da. Algortakoa,betikoa. Debekatua egon arren, San nikolas plazan ikasi du eta ikasten jarraitzen du bere ogibidea.

Babesle edo sponsorrei esker bizi dira skater profesionalak. Hauek dira Alainenak: patinatzeko tresnak, skate, gurpilak, etab., Northercal distribution; oinetakoak, Reef; arropa,Volcom; erlojuak, Nixon; motxilak, Dakine; betaurrekoak, Dragon.

Argazkiak: Carlos Terreros / Testua: Jokin Aspuru

tzen dute, ni neu naiz europar bakarra tal-dean. Hara joan nintzen, ba, lantzean behinegiten dugun taldeko bilerara. Kalifornianlehenago ere egonda nago. Reef plaieraenpresakoek zapatila berrien diseinuanlaguntzeko, aholkuak emateko eraman nin-duten hara. Badituzte diseinatzaile onak,baina enpresako jabeek Europako baten bategotea nahi zuten eta hara joan nintzenhorretarako bereziki. Bestalde, Europatikzehar sarritan bidaiatzen dut. Frantziaraaskotan joaten naiz, nire arropa sponsorrakMartseilan duelako egoitza. Ondo etorrizait, frantsesa ikasten nabil eta.

Hitz egin dezagun skateari buruz.Patinatzeko zer nahiago, kalea, pista..?Skater modura nire ezaugarririk nagusienazera da, edozertara moldatzen naizela, denagustzen zait, todoterrenoa naiz; kalea,barandak, eskilerak, igerilekuak, u-ak...,dena gusta tzen zait. Patinaren gainean noa-nean gustura noa eta patinatzeko balio duenedozer topatzen badut, itsu-itsuan haraxe.

Profesional izanda, entrenamendu berezirikegiten al duzu?Bai, baina batez ere, patinatu baino ez dutegiten. Neguan snowboard egiten dut etaudan surf apur bat, oso kirol osagarriak dirabiak skatearekin. Beharbada, ariketa fisikogehiago egin beharko nuke (barre).

Leku bat patinatzeko. Esaten badut akaso herriko agintariei ez zaiegustatuko, baina tira. Leku bat: San Nikolasplaza. Han hasi nintzen, han ikasi dut etahantxe jarraitzen dut ikasten.

Debekatuta omen dago herriko kaleetatikpatina tzea...Bai halaxe da eta isunak jartzen dituzte. Ba -tzuei antza, enbarazu egiten diegu. Gukhainbat zalaparta izan ditugu munipekin.

Betidanik ezagutzen gaituzte eta guk eurak.Eta beti betiko kontua: Zer, lagunok?Badakizue ezin dela hemen patinatu...Kontua da kalean baino ezin garela egon.Badago La Kantera parkea baina oso bal-dintza txarretan, zaharkitua, han ezin dagauza berririk ikasi; gainera, ez dauka argiriketa euria egiten badu, akabo. Inguruan ska-ter mordoa dago eta laguntza gehiago behardugu erakundeen aldetik.

Udalari proiekturen bat aurkeztu diozue,ezta? Azaldu apur bat.Bai. Skatearen gainean ibiltzeko parke esta-lia egiteko proiektua da, oso landua. Euriaegiten badu edo eta hotz handia, ez dagopatinatzerik. Baina egitasmo hau ez da pati-natzera mugatzen. Balizko leku horretan,kafetegi bat dago, umeentzako skateparka,eta nagusientzako beste bat, aldagelak etadutxak, materiala alokatu zein erosteko den-dak, rokodromoa, liburutegia, harmailaknazioarteko lehiaketak zein erakustaldiakbertan egin ahal izateko... Oso proiektuhandia da, eta horregatik garestia, bainahemen dagoen zaletasunarekin errentagarria

Mik

el

Mart

inez

Page 10: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Jateko... Barazkiak

Edateko... Coca Cola eta zukuak

Azkeneko liburua... “Aprende a manejar tu iMac”

Azkeneko diskoa... Violadores del Verso-ren,

Mierda diskoa

Miristen duzun inor... ...

Patina, sancheskia ala skatea... patina edo eskatea, ira-

kurtzen den moduan

izan daiteke. Ideia ez da guk asmatutakoa,EEBBetako herri nagusi guztietan horrelakobat edo bi daude. Ea onartzen duten skate-rriok horrelako zeozer behar dugula.

Horrenbestekoa al da zaletasun hori?Bai, baina ez bakarrik zaletasuna, maila han-dia ere badago. Skater mordoa dago herriguztietan, badaude hainbat skatepark ere:Leioan, Getxon, Areetan, Sopelan etaBerangon berriak egingo dira... Zalantza ba -rik gora doa skatearen mundua. Orain umegehienek daukate patina eta hori izugarrigustzen zait, lehen apenas ikusten zelakoinor patinarekin. Ume guztiak zoratutadabiltza baina ez hemen bakarrik, munduosoan. Horregatik, lehen esan dizudan beza-la, erakundeen aldetik laguntza gehiagobehar dugu, kirol hau beste edozein bezalanormalizatu ahal izateko.

Gaia aldatuz Alain, musika eta skate lo tutadaude, badago hor zeozer. Zer en tzutenduzu zuk patinatzeko?Musikak izugarri laguntzen du; motibatuegiten du, berotu. Nik boladak izan ditut,gazteago nintzenean hardcore gehiago en -tzuten nuen, musika punkia... Gaur egunmusika lasaiagoarekin ere ederto patinatudezaket: jazza, acid jazz, fushion... Orain,adibidez, hip-hop asko entzuten dut.

Moda, janzkera berezia da zuona...Beno, bai, arropa zabala da, txotodun suda -derak... Skateak nolabaiteko moda sortu du,baina nik nabarmenduko nuke, skaterrekeurek asmatu dutela. Gure arropa eta oine-tako konpainiak sortu ditugu, gaur egunasko saltzen dutenak, eta ez bakarrik pati-natzaileen artean, janzkera hau asko hedatuda gizartean. Patinatzaileoi oso ondo dator-kigu, horiexek baitira gure sponsorrak.

Orain, zer asmo darabilzu?Bada, laster, maiatzean, abuztura arte luza-tuko den tour promozional bat daukat. Era -kustaldiak egingo ditut hainbat herrialdeta-ko skatepark zein kaleetan. Alemania osoanibiliko gara, gero eskandinabia aldekoherrietan: Suedia, Norvegia eta Finlandia.Ondoren Da nimarka eta handik Moskuraabiatuko gara, eta gero ekialdeko herrihorietara, oraindik ez dakit zehazki zein -tzuk. Abuz tuan amaituko da tourra. m

Page 11: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Aspaldian dabil artearen munduan murgilduta Mikel Eskauriaza (Getxo 1969). Hain modu frenetikoan aldatzen ari den gure inguruko paisaiaren gainean lanean ari da. Orrialdeotan lan handi horren ale batzuk dituzue. Gaur egun, New York-en bizi da.

© MIKEL ESKAURIAZAMikel Eskauriaza—.

Baskolandia [fotografia]

Page 12: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Juan Bautista Zabala 8, 48990 AlGoRTA

T: 944 913 402

Euskarazko irakurgai guztiak!!

Zelan sartu zinen itzulpengin tzan?Literatur esperientzian gabiltzan askobezala, ia-ia txiripaz. Errusiera ikastenhasi nin tzen hizkuntza asko gustatzenzitzaidalako, eta, bestetik, gaztetatikhango idazle klasikoak oso gogokonituelako. Asmo handirik gabe hasinintzen ikasten, baina geroz etaserioago hartu nuen. Lagun batenbitartez Literatura Unibertsalarenberri izan nuen (EIZIEk eta EuskoJaurlaritzak batera ateratzen dutenbilduma), eta bilduman MaximGorkiren Ama itzultzeko zegoen.Lehiaketara aurkeztu nin tzen, etahartu egin ninduten. Hura izan zenitzuli nuen lehen liburua. Oso gustu-ra aritu nintzen lan horretan, jendea-ri ere gustatu zitzaion, eta horrelajarraitu dut, orain arte.

Autodidakta izanik, zeintzuk dirahorren alde onak eta txarrak?Ez dakit alde onik edo txarrik duen.Hala gertatu zen itzultzen hasi nint-zen garaian hemen itzulpegintza ikas-keta ofizialik ez zegoelako. Itzultzenhasi nintzenean, berehala konturatunintzen bi hizkuntzak jakiteaz gain itzulpenteknikak ere menperatu behar nituela. Or -duan, itzulpengintza teknika eta teoriariburuzko libururik garran tzitsuenak eskuratunituen, eta buruz ikasi nituen. Nik ezinbeste-kotzat jotzen nuen: edozein ogibidetan tekni-ka eta teoria menperatu behar dituzu.Zalantzarik gabe, ikasketa formalak badaudeeta ondo antolaturik badaude, errazagoa izandaiteke ikasketa prozesua. Dena den, oso gus-tura ikasi nuen neure kabuz.

Orain arte, itzultzailea itzalean lan egiten zuenpertsonaia zen. Gaur egun, itzultzailearen ego-erak hobera egin du? Bai, gero eta gehiago. Ez bakarrik hemen,mundu osoko itzultzaile elkarte guztien errei-bindikazio nagusietako bat hori izan da: gizar-teak onartzea itzulpegintzak daukan balioa.Sormenetako protagonista idazlea da, zalant-zarik gabe. Baina itzultzaileak egiten duen lananeurri batean sormen lana da, eta aintzat hartubeharreko hori ere. Orain arte, egia esan, guz-tiz itzalean egon da, eta ba tzuetan erabat eze-zaguna izan da. Zorionez, eta Euskal Herrian

gehienak jatorrizko hizkuntzatikzuzenean egiten dira. Eta literatu-ran, behintzat, oso ondo menpe-ratzen dute jatorrizko hizkuntzaeta euskara bera ere. Bestalde,itzulpen teknika egokiak erabil tzendituzte. Lehengo itzulpengintzakzuen akatsetariko bat zen hitzezhitz itzultzen zela, eta testuak bat-zuetan gordin samarrak izatenziren.

Badago zer hobetu, bainaegoera oso ona da. Dena den, kali-tatean baino hutsunerik handienakantitatearen arloan daukagu.Gaur egun itzultzen diren liburugehienak klasikoak dira, bainagaur egungo literatura gutxi itzult-zen da. Denok dakigu literaturaberez oso errentagarria ez dela, etaitzulpenek argitaletxeei diru gale-rak ekarri ahal dizkiete. Nik ulert-zen dut argitaletxeek zer itzultzenduten ondo neurturik izatea.Horregatik plangintza on eta oro-kor bat egin beharko litzateke, etadirulaguntza politika egoki batbeharko litzateke.

Itzuli baino zerbait idazteko tentaziorik izan alduzu inoiz?Egia esateko, ez. Askotan galdetzen didatehori, baina izugarri zaila iruditzen zait idaztea.Lehen esan bezala, itzulpengintza ere nolabai-teko sormen lana da: birsortu egin behar daidazle batek egin duena. Baina niri askoz zaila-goa iruditzen zait istorioa jostea, pertsonaiaksortzea, gero hori itzultzea baino. Alderantzizere gertatzen da. Idazleek esaten dute itzultzeaaskoz zailagoa dela, eta normalean beraiek ezdituzte itzuli nahi izaten beren liburuak. Ezdut inoiz ezer idazteko gogorik ezta beharrikizan. Gustura nago egiten dudanarekin. m

Duen adinerako Harkaitz Canoren bi -bliografia beldurtzeko modukoa da. 25 urtedauzka eta dagoeneko sei obra ditu kalean:poema liburu bat, bi nobela eta hiru ipuin bil-duma. Lasartekoa, baina, geldirik egoten ezdakien horietakoa da, eta duela gutxi bere lite-ratur faktoriaren azken uzta ezagutu ahal izandugu: Piano gainean gosaltzen kronika libu-rua, eta Uztail oparo ostean diskoa. Udaberrialdera, berriz, Joseba Jaka Fundazioko bekariesker idatziriko Norbait dabil sute eskaileranpoema liburua kaleratuko du. Piano gaineangosal tzen liburuaren “arima” Canok NewYorkera egin zuen bidaia batean dago. Nobelabat ida t zi behar zuela aitzakiatzat harturik,1998ko urrian maletak hartu eta EEBBetaraabiatu zen. Bertan hilabete batzuk emanzituen, baina denbora nahikoa izan zuen NewYorkekin maitemintzeko. Horregatik, EuskalHerrira bueltatu zenean, ordurako NewYorkerako itzuleran pentsatzen zuen. Eta bereingurukoak gurari horren lekuko dira.Edozein gai hizpide izanda ere, Canok betiekartzen du New York gogora “Nola ni eznintzen soldaduzkan izan, orain afaloste guz-tietan New Yorki buruz hitz egiten bukatzendut. Lagunentzat petral hutsa, baina liburua-rekin nolabait barrua hustu egin dut”. Pianogainean gosaltzen obran New Yorken zelaEuskaldunon Egunkariko Barkatu Ama gehi-garrian idatziriko testuak jaso ditu Canok, eta

kronika bihurturiko esperientzia pertsonalakgaineratu dizkie. Uztail oparo ostean, berriz,duela bost urte jaiotako ideia baten emaitzada. Igor Kal tzadarekin batera, Canok musikaeta poesia uztartzen dituen disko bat osatu du.Ehuneko ehunean berak eginiko lana da: doi-nuak Igor Kaltzadarenak dira eta letrak, berriz,Har kaitzenak. Bientzat esperientzia aberasga-

rria izan da, batez ere publikoarekin dutenharreman zuzenagatik. “Publikoarekiko harre-mana oso polita da. Nik orain ulertzen dutzergatik 55 urterekin Rolling Stones-ek jotzenjarrai tzen duten. Ez da dirua, une hori da, jen-dearekin egotea”. Lana ezagutzera ematekoasmoz, Canok eta Catzadak hainbat emanal-di eskainiko dituzte Euskal Herri osoan. m

JoseMoralesBelda itzultzailea“itzulpengintza ere sormen lana da”

[literatura] [literatura]

[arteskola]

Gure inguruan jaioa den artista hau (Areeta, 1938 ), bere garaiko artistenartean nabarmendu da bere lanak duen izate bitxi eta irrifartsuagatik. Osogazte hasi zen munduan zehar bidaiatzen eta, bere egoitza eta estudioa lekuezberdinetan finkatu zuen; Mexiko, Kolonbia, New Orleans, Belgika... Bereibilbide luze hau gertakizun bitxiez beterik dago. Adibide gisa, hau: sukarbatzuek jota petrikilo batengana joan zen. Azkenean, handik ihes egin beharizan zuen sasimediku honen alabarekin eskonarazia ez izateko. Cundin, bere sasoiko artisten artean ekintzako artea praktikatu duen

bakarretakoa izan da, zenbait happening eginaz. 1959an arte grafikoeiburuzko eskolak hartzen ditu New York-eko Pratts Institute-n. Ondorenikasketa hauek alde batera utzi zituen Bohemia aldizkarian kolaboratzailebihurtzeko. 1963an Bizkaiara itzuli zen, gero Brujas, Ertamerika etaIparameriketan zehar erakusketa denboraldi emankor bat egin zuen. Honenostean, Mexikoko arte ederretako fakultatearen irakaslea izan zen. 1969anGarcia Erguinarekin batera, Bibon, Illescas aretoan egin zuten erakusketa. Plastikoki, Miguel Angel Marrodanek dioenez «Jose Maria Cundín

benetako bakana da gure gaurkotasunean». Hemendik urrun bizi da gauregun, baina ez gure gizakiengandik eta gure historiaz. Bere lanek xamurtasunpoetikoa daramate eta figurazio berrian kokatu behar dira.Bestalde, Cundín salatua izan zen elkarrizketa batean Espainiko Austria

etxe erreala erasotzeagatik (Felipe II de baño, artelana egin zuen). Harekelkarrizketa berean, zera esan zuen: barregarri uzten dut halako pertsonaiakgogoak bultzatuta. m

Testua: Alberto Zeballos

Testuak: Ezti Ezkerra / Argazkiak: Mikel Martinez

behintzat, gero eta gehiago hartzen da kon-tuan itzultzailearen lana. Alde horretatikaurrerapen handia egin dugu.

Euskadi saria jaso zenuen. Sari hark gerora era-ginik izan al du zure egitekoan?Egia esan ez. Epe laburrean bai, hedabideeta-tik deitu zidatelako elkarrizketak egiteko.Baina astebeteko kontua izan zen. Nire egune-roko zereginean ez du eragin handirik izan.Hori bai, norberarentzat garrantzi handikoada jarraitzeko gogoa ematen duelako. Denadela, sari horiek garrantzitsuak dira itzulpen-gintza bera saritzen delako eta gizartean duenkultur ekoizpen pisua onar tzen zaiolako.

Zer moduzkoa da Euskal Herriko itzulpen-gintza?Gaur egun egoera orokorra oso ona da. Osoitzulpen onak argitaratzen ari dira, eta itzul -tzaileak gero eta “profesionalagoak” dira,gehienok beste zeregin batzuk izaten baititu-gu. Itzultzaileak gero eta arduratsuagoak dira,oso ondo dakite zertan ari diren eta serio hart-zen dute beraien lana. Gainera, itzulpen

BerakitzulitakoakAma, Maxim Gorki (ibaizabal, 1995)

Gure garaiko heroia, Mikhail J. Lermontov (1996)euskadi saria

Saltan erregea, Aleksandr Pushkin (Descleé deBrower, 1996)

Kapitainaren alaba, A. Pushkin (ibaizabal, 1996)

Arima hila, Nikolai Gogol (ibaizabal)

JoseMariaCundín

HarkaitzCanogeldiezinanew York-eko ibilerak liburu batean bildu ditu

Mikel Martinez

Page 13: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Hainbat mis lehiaketatan parte hartu izanduzu, deigarriena Mis Interviukoa irudituzait... Historia luzea da. Ni Mis Bizkaian aurkeztuanintzen lehenago eta txanda bi pasatunituen. Orduan, zelan esan? Pikatu nintzeneta modelo izateko agentzia batean izenaematea erabaki nuen, niri arropa, moda izu-garri gusta tzen zaidalako. Hori da nire bene-tako interesa. Orduan, esaten nuen moduan,modelo izateko ikastaroa egin nuen etahorrela hasi nin tzen mundu horretan niregauza txoak egiten: desfileak... Hurrengourtean berriro eman nuen izena Mis Bizkaialehiaketan eta finalean parte hartzea lortunuen. Garai hartan azafata nintzen etaDonostian lanean nen goela, Mis Interviuzona norte lehiaketa iragar tzen zuen kartelaikusi eta animatu nintzen. Donostian zen etani bizkaitar bakarra izanik, aukera gutxinituela uste nuen, baina azkenean, lehenen-go saria eman zidaten.

Parte hartzeko erabaki hori erraza erreza izanal zen zuretzat?Nik modaren munduan sartu nahi nuen, etahandik zeozer atera zitekeela pentsatu nuen.Jakina, ez nengoen edozer egiteko prest,baina nahiko modu onean enfokatu zute-nez..., ba ondo zegoela iruditu zitzaidan.

Zelako esperientzia izan zen?Alde batetik ona, eta bestetik ez hain ona.Donostian oso ondo egon zen, Interviu-

koengandik errespetu handia eta oso tratuprofesionala jaso nuen. Dena primeran.Gero finalerako Madrilera joan behar izannuen, astebetez. Eta han oso txarto pasatunuen. Ez zeukan Donostian esan zidatenare-kin zerikusirik. Sei egun eman nituen hotele-an ia gil tzapean, koreografoak oso tratu txa-rra ematen zigun... Alde egitekotan egonnintzen.

Biluzik posatzea, zer? Lotsarik bai?Ez nuen erabat biluzik posatu behar izan,toplessa baino ez zen eta izena eman nuene-an banekien hori egin beharko nuela.Gainera, ez ziren neurriz hanpoko argazkiak,ez zuten irudi txarrik eman behar. Egia esan,ez nuen lotsarik pasatu, azken batean hon-dartzan toplessa egiten dudalako. Etxekoeniritziak gehiago kezkatu ninduen. Gainera,lehenengo, oroitzen naiz, aitarekin hitz eginbehar izan nuen ama etxean ez zegoelako.Kezkatuta nengoen baina erantzun ona jasonuen, nire onerako izango zela uste banuen,bidea egiteko baliko zuela uste banuen, ba,erabakiak hartzeko nagusitxoa nintzela esanzidan aitak, eta aurrera egiteko. Lotsa gehia-go pasatu nuen argazkiak egin zizkidateneannire gurasoak bertan egon zirelako.

Mis lehiaketak susmagarriak izaten dira.Hori esaten da, behintzat...Nik uste dut beti badagoela zerbait, zeozeriluna, erabakita egoten dela nor izango denirabazlea. Ezin dut egiaztatu, baina faboritis-

moak egon badaude.Beste kontu bat, gorputzak edertzeko egitendiren ebakuntza horiek...Ni ez nago ezertatik operaruta, ezta apendizi-tisetik (barreak). Baina bai, kasu asko egotendira. Lehiaketetan nabarmen ikusten da,segituan igartzen da hori, beharbada gizonez-kook ez zarete hain erraz konturatzen (barre-ak). Beno, baina horretarako ere dirua beharda, gainera txapuza itzelak ikusten dira bate-an bestean.

Baina bidezkoa iruditzen zaizu, adibidez lehiake-ta batean, gorputz perfektua, baina kirofanoankonpondua, gehiago baloratzea?Horrelako gorputz bat ikusten dudanean,operatua, nik errespetatzen dut, jakina, norkbere buruarekin nahi duena egin dezake.Baina nik ez dut hor edertasunik ikusten,segituan baztertzen dut. Niri ez zait gusta -tzen, naturaltasuna gehiago estimatzen dut.Beste kontu bat da saltzen dizkiguten gor-putz horiek, perfektuak, akatsik gabekoak, iaexistitzen ez diren gorputzak. Begietatik sart-zen dizkigute eguenero, iragarkietan... Etahorrela engainatzen gaituzte. Eta ematen du,batez ere emakumezkook, eder eta lirainegon behar dugula beti, hori estimatzen delagugan, eta jakina hori..., ba astakeria da. Nikuste dut, ez gaituztela benetan garen modu-koak izaten uzten.

Lehiaketa horietan parte hartu izanagatiklan au kerarik sortu zaizu?

Meritxell Marcos[berbetan]

Moda eta “edertasunaren” mundu horretara hurbildu nahi izan dugu eta baita horretan murgiltzeko pertsonaegokia topatu ere. Meritxell Campos du izena. leioakoa da baina Sopelan bizi da. 25 urte ditu. Umeen heziketaikasketak hasi zituen eta andeño ibili zen praktiketan Betiko ikastolan. Baina moda, arropa da bera txoratzenduena eta horregatik, mundu horretan sartzeko aukeraren baten bila, hainbat Mis lehiaketatan hartu du parte.Besteak beste, Mis Bizkaia lehiaketako finalista izan da, baita Mis interviukoa ere.

Argazkiak: Mikel Martinez / Testua: Jokin Aspuru

“Ematen du emakumezkook eder eta lirain egon behar dugula beti, hori estimatzendela gugan. (...) Ez gaituzte benetan garen modukoak izaten uzten”

Page 14: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Meritellek guretzat posatu zuen. Arropa guztia IndianRose etxearen uda/udaberri 2001 bildumakoa da.

Bikinia Reef etxearena da

s

LABUR LABUR

Bertuterik handiena: zintzotasuna

Akatsik nabarmena: segituan haserretzennaiz

Ikastolako oroitzapen txar bat: irakasleekikoharreman eskasa

Infantziako irudi bat: kalean jolasten

Gogoko ikasgaia: ingelesa

Modelo bat: Naomi Campbell

Ezinezko ametsa: gaztea naiz, oraindik dena daposible

Zer ari zara irakurtzen: American Pshico, oso latzada eta orrialde batzuk pasatu egiten ditut.

Zaletasuna: lagunekin egotea

Egia esan, gauza handirik ez. Telebistan saiobatean lan egiteko casting baterako deituzidaten, baina ezerezean geratu zen dena.Gero, telebistako saio batzuetan egona naiz,Sorginen Laratzean, Telebilbaon elkarrizke-ta saio batean... Baina gondidatu moduandeitu izan naute eta, jakina, ez dute ezertxoere ordaintzen. Duela gutxi Bilbovisionetikere deitu zidaten, eta ezetz esan nien.Horrelako gauzak ondo egon daitezke hasi-berrientzat, baina nik 25 urte baditut etaatzean lan asko egina naiz. Gainera, norbe-raren kontura espazioak bete tzen dituzteeta, behin joan daitezke edo birritan edohirutan, baina gehiagotan..., ba, ez. Honekez dauka telebistarekin zerikusirik, bainaduela gutxi, desfile bat egiteko deitu zida-ten, gainera lentzeria, eta zera galdetu nien:Zenbat ordainduko didazue? Beno, ba...ezer ez, zure burua ezagutzeko aukera bat daerantzun zidaten. Beno ba, nire buruanahiko ezagutzen dute, eta jakina, ezetzesan nien.

Gaia aldatuz, modelo agentzia bateanegona zara, mundu hori ezagutzen duzu,nolakoa da modeloen arteko giro hori?Nik Bilbokoa baino ez dut ezagutzen etaBilbo oso txikia da. Inork benetan modeloizan nahi ba du hemendik atera beharra du,Bar tzelonara, Madrilera... Nik baditut kan-pora joan diren lagunak; beharbada ni eznaiz hain ausarta izan. Ez naiz nire gauzaguztiak utzi eta alde egiteko prest egon.Nahiago izan dut, hemen, nire giroan bizi -tzen jarraitu.Eta esan dizudan moduan,Bilbo oso txikia da eta agentzia pare batbaino ez daude. Mundu oso itxia da, eta niez naiz giro horretan oso sartuta egon, ezzait interesatu. Lan egitea bai, baina ez horegun osoa ematea, ez da nire giroa.

Orain denda garesti eta ezagun bateanzabiltza lanean? Zertan zehazki?Batez ere, erderaz esaten den moduan,“muestrarioak” egiten ditut, hau da, arropakjantzi bezeroek zer-nolakoa den ikus deza-ten. Baina ez dut hori bakarrik egiten, pro-dukzioan, salmentan... laguntzen dut. Ahaldudan guztia ikasten saiatzen naiz. Behinbaino gehiagotan esan dizudan bezala, arro-pa nire pasioa da eta nire ametsa egunenbatean, –hala izan beharko du orain txakurtxikirik ez dudalako– neure arropa dendapropioa izatea da. m

Page 15: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

irigarroak ondo lumatu ondoren, irinetik pasatu, gatza etapiper apur bat bota, eta lapikoan jarriko ditugu urreztatuarte. Olio berean eta birigarroak baztertu ondoren, tipula

bi eta porru pare bat (ondo txikituak) jarriko ditugu su ahulean,hauek egin arte. Ondoren atzera sartu birigarroak lapikoan.Koñak basoerdia, litro erdi ardo zuri eta beste litro erdi ardo beltzgehituko diogu segituan. Okela salda apur bat bota ahal zaio etaeskura ez badaukagu starluxa. Eragin apur bat eta, ondoren, txo-kolate puska bat (egitekoa) bota. Plater honek ondo onartzenditu espezieak; nik intxaur muskatua botatzen diot. 30-40 minu-tutan su ahulean eduki eta jateko prest izango ditugu. Laguntzekoarroz zuria jarri dezakegu.

Priorat, Toro, Somontano eta Ribera de Duerabeltzak eskatu. Rias Baixas, Rueda zuriak eskatu etaChardonnays-ak kupelean fermentatuak.

Kaba hartu aperitiboan.

Etxean ate gardeneko ardo armairu klimatizatuaeduki

Eskatu ardoa zuzenean bodegan.

Edozein ardotaberna berezietara joan, ardoa kopakadastatzeko.

Jakin beltz galiziar interesgarrienak Ribera Sacra-koak direla.

Postrean Pedro Ximenez bat eskatu.

Rueda edo Rias Baixas bat eskatu, baina ez dadilaizan azkeneko uztakoa (2 edo 3 urte, gehiago ez).

Brandya ardo beltzak edaten diren tenperaturan(18º) eskatu, kopa txikian.

Gaiaren inguruko dauden agerkariak ezagutu.

1

Aditua izan barik (edo akaso bai) adituaren itxurak egiteko aholku baliagarriak

gaizka escudero / villabotas-ekoa itsaso arana / jolastoki-koa

osagaiak (2 lagunentzat)dozena erdi birigarro • bi tipula gorri • porru bi • ardo zuria, litro erdi • ardobeltza, litro erdi • koñaka, basoerdi • txokolate (egitekoa) puska bat • intxaur

muskatua • olioa • gatza eta piper apur bat

B

—UKri lagundu nahi badiozu, nahi duzun diru kopurua zuzenean sartu gure kontu zenbakian—

diru sarreran idatzi zure izena

dena-onasupermerkatua

Erosketa etxera eroaten dogu!!ORDUTEGIA

Lan egun eta zapatuetan: 9:00-14:00 / 17:30-21:00

Domeka eta jai egunetan: 9:00-14:30

Gatzarriñe 5, % 94 676 19 99 LARRABASTERRA

Birigarroak

Mikel MArtinez

[garagardoa]

[jan&edan]

Brita Almagia enologoagetxoko gazte hau “Bertoko” garagardo lantegian dabil beharrean

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Faxa: 94 491 13 37 / e-posta: [email protected]

ARDOEN GAINEKO GALDERARIK BADUZU:

Kimika eta enologia ikasketak eginak ditu.Gaur egun, Bertoko garagardo lantegiko la -borategian dabil lanean, beharrezkoak di renanalisiak eta katak egiten. Apur bat ikaste-ko nahiak bultzatuta, edari apar tsu honeninguruko galdera batzuk egin nahi izan diz-kiogu Britari.

Brita, zer behar du garagardo batek ona,kalitatekoa izateko?Gustuen arabera izaten da hori, baina nikzera esango nizuke, garagardoak, ona izate-ko, orekatua izan behar du. Mingostasunaizan behar du, baina ez gehiegi; apar iraun-korra; malta eta lupuluaren aromak izanbehar ditu, hau da, zerealak eta lore aromak;bistara garbia izan behar du. Adibidez, gara-gado zaporetsuek, ba, alkohol gehiago izanbehar dute, eta arinagoak direnek, berriz,ezin dute alkohol asko izan, ahoan berehalaigartzen delako. Esan dizudanez, garagardobatek, ona izateko, orekatua izan behar du. Garagardo mota asko daude, esaiguzu jakin-garriren bat.Gargardoen artean modu xumean eta laburazalduta, famili nagusi bi daude: ale etalager. Ale familiko garagardoak fermentaziohandikoak izaten dira eta gehienetan gara-gardo ilunak, oso zaporetsuak, gogorrak eta

edateko zailagoak. Adibidez, bitter erakogaragardoak edo Guinessak dira talde hone-takoak. Lagerrak, berriz, fermentazio mailatxikikoak dira. Garagardo bigunagoak dira,argiagoak, alkohol gutxiagokoak. Ideia hardezazun betiko San Miguela edota Hei -necken. Zuek Bertokon era bitakoak egiten dituzue,ezta?Bai. Sue izena daukana ale erakoa da etaLeizuri berriz, lagerra. Botilak bere garrantzia izango du, ezta?Jakina. Batez ere botilaren koloreak. Ilunaizan behar du, argiak min handia egiten dio-lako garagardoari. Egokienak anbar kolore-koak izaten dira. Badaude kolore argikobotilak erabiltzen dituzten markak, bainaestabilizatzaile asko, hamaika produktugehitzen dizkietelako egin dezakete hori.Gurean garagardo naturala, aditiborik gabe-koa egiten dugu. Hotzegia edaten dugu garagardoa?Oso hotza, garagardoa epel edan behar da,bestela nekez dastatu daitezke ondo dituenezaugarriak. Kontua da hemen ez dagoelagaragardoaren benetako kulturarik. Jendeariizugarri kostatzen zaio betiko kaña ez denbeste garagardoren bat edatea. Otorduetan ere ez da ohikoa garagardoa.

Ez dago kultura hori, hemen beti ardoa.Baina beste herrialde askotan jateko orduanasko edaten da, Alemanian... Beharbada,arrain batekin, ba, nik ez nuke edango;baina, adibidez, oilaskoarekin oso ondo sar -tzen da, edota saltxitxa batzuk laguntzeko...Zein da gogokoen duzun garagardoa?Bertoko, jakina (barreak). m

ZELAN EGITEN DAGARAGARDOAGaragarra erne edo germinatu ondoren erre egiten da.

Malta da erre ondoren lortzen dena. Erreketa mailarenarabera, garagardo mota ezberdinak lortzen dira:beltzak, lager... Garagardoa egiteko, sarritan malta motadesberdinak nahasten dira. Ondoren, malta ondoehotzen da.

Ur berotan egosten da, muztio antzeko bat lortzeko,ondoren muztio hau iragazi egiten da.

Lupulua gehitzen zaio muztioari. Lupulua lore motabat da, eta mingostasuna eta aromak ematen dizkiogaragardoari; gainera, apar estabilizatzailea ere bada.

Muztioa legamiaren (lebadura) laguntzaz fermentatzenda. Prozesu hau 3 eta 5 egun artekoa izaten da.

20 egunez tenperatura hotz eta konstatean gordetzenda garagardoa. Ondoren, iragazi eta botilaratu egitenda.

Mikel Martinez

Page 16: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

[uribertsoan barrena]

1) Zein dago garestiago, txapela ala gasolina?Gasolina garesti dago oso, baina beti da nekezagoa diruz erosi ezin daitekeena

eskuratzea. Zorionez gainera, nire autoa diesela da.

2) Txapelketaren ostean oporraldirik bai?Hartu nituen gabonetan bost egun mapan desagertzeko. Deskantsurik handiena, hala

ere, gabaz lo trankil egin ahal izatea da.

3) Gezur asko esaten al da bertsotan?Bat baino gehiago bai. Kontuan izan gurea jolasa dela hein handi batean eta askotan

pentsatzen ez ditugunak ere esaten ditugula.

4) Bertsoez gain, ba al daki Igorrek beste ezer egiten?Gauza asko: 1etik 10era zenbatzen, irakurtzen, idazten, hiru sagar aldi berean aidean

dantzarazten, partxisean jolasten, kanutoarekin “O”-ak egiten...

5) Zein giro duzu gustukoen bertsotarako?Bertsolariak edozein girotan moldatzen jakin behar du, baina gusturen, benetako

bertsozaleen artean kantatzen da.

6) Inor maitemindu al duzu bertsoen bidez?Nik dakidala ez behintzat. Kontzienteki norbait maitemintzen ahalegindu naizenetan, ez

ditut bertsoak erabili.

7) 20 urte barru, bertsolari txapelketak Internet bidez?Bat-bateko bertsogintzaren ezaugarri nagusietakoa jendaurrekoa izatea da. Ez dut uste

horretara iritsiko garenik.

8) Egañak esan omen du txapela oholtza gainean galdu nahi lukeela. Eman azken puntua Egañari.Oholtza horretan egon nahi nuke / hori gertatzen denean

9) Ipini 4 oin Algortako Bertsolari Eskolari.Afana, lana, fama eta dana.

10) Zer esan behar die Igorrek Uribe Kostako bertsozaleei?Ni oso zordun sentitzen naiz Uribe Kostako bertsozaleekiko. Aukera eta harrera ezin

hobeak eskeini dizkidate beti. Ez nabil zurikerian, egia da. Esker oneko izan nahi nuke.

m

EGITARAU BERRIA Aurreko urteurrenurte emankorraren ostean, indarrak berritu-ta gatoz lanera, eta 2001. urte ho netarako,egundoko egitaraua ari gara pres tatzen.Oraingoz ezin dizuegu larregi aurreratu, hai-bat ekitaldi guztiz itxi barik ditugulako,baina hurrengo ekitaldi nagusia iragartzekomoduan bagaude, behinik behin. 2001ekomartxoaren 23an (barikua), arra tsaldeko8etan eta Getxo Antzokian, bertsolari gazte-en jaialdia egingo dugu, aspaldiko tradizioa-ri eutsiz. Aurton sei bertsolari arituko diraEuskal Herriko bertsolari onenen ordezkari:iparraldetik moda-modako bikotea datorki-gu, Amets Arzallus eta Sustrai Kolina,Gipuzkoatik oso txukun ari diren beste bi:Nerea Elustondo eta Iñaki Gu rrutxaga.Bizkaitik, berriz, jokatu berria denBizkaikoBertsolari Txapelketa 2000an osoitxura ona eman duten beste bi: Alfredo Paia“Fredi” eta Etxahun Lekue. 16 eta 20 urtebitarteko sei gazte hauek ez dute edonorizango gaijartzaile lanean: Andoni Egaña.Espero dugu kartel potolo hau osatzeko egindugun ahaleginari, zuek tajuzko erantzunaematea.

EGOITZA BERRIA 1980an Algorta koBertsolari Eskolaren egoitza Zabala herriikastetxea izan zen. 1981etik 2000ra arteSan Nikolas ikastola izan dugu aterpe.2001etik aurrera, eta batek jakin noiz arte,Alday patronatuak kudeatzen duen Itxas -gane kulturgunean izango gara. Milurte

berriarekin batera aldatu gara egoitza berrihonetara. Izan ere, aspalditik ibili gara lokalpropioaren bila. Gurekin batera, beste kul-tur, kirol eta aisialdi talde asko bertaratudira: Bizarra Lepoan Euskara Elkartea,Getxo Rugby Taldea, Basozaleak MikologiaElkartea...

TALDE BERRIAK Egoitza aldaketak gureeskolak emateko eran planteamendu berriaezartzea erraztu digu. Aurrerantzean, etaotsailaren lehenengo asteartetik hasita, hirutalde desberdin ibiliko dira eskolan:1) Lehenengo taldea betikoa izango da,

eta betiko egun eta orduan arituko da: aste-artero, 20:00etatik 22:00etara. Lehengo sis-temarekiko desberdintasun bakarra izangoda, 0 mailatik hasi nahi duten bertsozaleeiaukera emango zaiela erritmo lasaiago bate-an hasteko. Eskola bakoitzaren hasieran ber -tso paperak kantatuko dira, eta hariketa horiguztiek batera egingo dute; baina horrenostean, bat-batean oraindik ausartzen ezdirenek irakasle-arduradun batekin oinarriz-ko bertso teknikak lantzeko aukera izangodute. Bien bitartean, bat-batean dakitenekbeste gela batean jardungo dute, bat-batean,arduradun horrek emandako gaiei kantat-zen. Halandaze talde honetan edonor sardaiteke, berria zein aritua, eta gainera musu-truk, bertsotruk eta ondopasatruk.2) Bigarren talde bat ere sortu dugu aur-

ten, ikastetxeetan bertsoa landu eta oraindikhelduen bertso eskolan ibiltzeko adinik ez

dutenei begira. Talde hau martitzenerobatuko da, otsaileko lehenengo martitzene-tik aurrera, arratsaldeko 6 eta erdietatikaurrera gure egoitze berrian, eta bat-bateankantatzeari begira arituko dira. Talde honenirakasle eta arduraduna Xabier Paia dugu.Animatzen bazarete, esandako egun etaorduetan Itxasgane kulturgunean agertubaino ez duzue.3) Hirugarren talde bat ere sortu dugu.

Talde honetan honezkero bat-batean kan-tatzen dakiten eta txapelketetarako berenberegi trebatu nahi dutenak ibiliko dira.Irakasle eta arduradun Alfredo Paia ibilikoda, eta eskolak SanNikolas ikastolan eman-go dira, ostegunero, arratsaldeko 5etatik6etara (edo 5 eta erdietatik 6 eta erdietara).

Zer esanik ez, hiru talde hauek ez direlabateraezinak, hau da, nahi izanez gero, hiru-retan jardutea ere badagoela.

AZPIATAL BERRIA Azken berrikun tza,oraingoz, UK aldizkariaren barruko atalberonen azpiatal baten sorrera duzue: 10ekotxikian izeneko azpiatala, hain zuzen ere.Azpiatal honetan bertsolari eta bertso mun-duko jende ezaguna elkarrizketatuko dugu,10 galdera labur eginez (hortixek datorazpiatalaren izena). Berrikuntzaz eta berrita-sunez beterik datorren urtearen hasiera gisa,nor egokiago azpiatal berrirako Bizkaikotxapeldun berria baino, bueno, hobeto esan-da, txapeldun zaharberria: Igor Elortza. m

BerriarenBerri

10ekotxikian

Igor Elortza

Jakizue, uribekostar bertsozaleok, 2001. urtea BertSOzAleAren urtea izendatu dugula Algortako Bertsolarieskolakok gure bertso eskualde mailan. zertarako? Bada urte amaierako ekitaldi nagusian eskualdeko zenbaitbertsozale fin saritu ahal izateko. zergatik? Bertsozalea delako bertsolaritzaren euskarri nagusietako bat. etanortzuk sarituko dira? Abendura arte itxaron beharko da hori jakiteko. zuek, badaezpada, fin ibili.

Testuak: Josu Arroi eta Joseba Santxo / Argazkia: Mikel Martinez

Bertsoeskolatuz2NEURRIA

Sarrerako atalean garbi geratu zenez, bertsogin -tza eta bertsoa dira sail honetako giltzarriak, etageure irakurleak eskolatzeko ahaleginean, biga-rren urrats legez, bertsoaren osagai nagusietakobat aztertzea deliberatu dugu: neurria, hainzuzen. Bertsolariek, euren bat-bateko jardune-an, neurri txiki zein luzeetara jotzen dute, etabatean zein bestean bertso molde ugari dituzteaukeran.Neurria aipatzen dugunean, bertsoko esal-

dien edo bertsolerroen silaba kopuruaz ari gara,baina, neurria oinarri hartuta, bertsoak izenda -tzeko orduan bertsolerro kopurua ere izaten dakontuan. Horrek bereizten ditu zuetako askoriezagun egingo zaizkizuen koplak (lau bertsole-rro), zortzikoak (zortzi bertsolerro) edo hama-rrekoak (hamar bertsolerro).Neurri kontuan apur bat trebatzeko arike-

tatxo bat egingo dugu; bertso hau Jon Maiabertsolari finaren uztakoa duzue, eta bertsoabera definitzea izango da zuen lana, hau da,neurrien gaineko ezaugarri guztiak zehaztubeharko dituzue (bertsolerro kopurua, bertsole-rroen silabak, bertso mota horrek duenizena...).

Gaia: txakur batek haur bat harrapatu etahilzorian utzi du.

Txakurra dala eta ez dalaaldatu zait umoreaagia garbi, eman behar zaiohemen bakoitza(r)i berea.Hor ikusi dut eszena txar bat,hori da pizti parea!Segurtasuna segurtatzekoez al da askoz hobea?soka berean lotu behar diratxakurra eta jabea.

Adibidean ageri denez, bertsolerro bikoitie-tako azken hitzak hoskideak izan behar dute(gehienetan horrela izaten da, baina badaudebestelako errima bereziak ere). Bada, hoskideakdiren hitzei oinak deritze, eta oinek ezartzendute puntuaren amaiera. Puntua zati errimatubakoitzari esan ohi zaio. Gehienetan bi bertso-lerro hartzen ditu puntuak, hortaz, koplak bipuntukoak lirateke, zortzikoak laukoak, hama-rrekoak bost puntukoak,... Hari horretatik tira-ka, badaude puntu kopuruaren arabera izenda -tzen ditugun bertso molde batzuk, neurri bere-zikoak; hiru puntukoak, zortzi puntukoak,

Hurrengo ekitaldi nagusia, martxoaren 23an Getxo Antzokian: 16 eta 20 urtearteko sei bertsolari gazte, gaijartzaile lanetan, ez edonor, Andoni Egaña

Page 17: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Ia Xabi, kontaizu apur bet nongo zaran, etazetan ibilli zaran euskerako kontuten etaholan.Ba ixen, bertoko naz, getxoztarra. Aitxe-amak bere bertokok dekoaz, Getxoko AndraMarikok. Ni txikerra nitzela, hiru urteaz edoetor gintzezen Algortara biziten, eta horemon doaz urte gahienak.

Euskera, ordun, etzetik dakizu ...Bai, etzen euskeraz in du beti, bertoko eranklaro, Getxoko euskeran in du beti. Naureaitxek eta amak beti euskera in doskue seme-ri. Gaur egun olan iten daude euskeradakien guraso duztik, baia nire aitxe-amakgaztek zirela, askotan ezan hori holan ixeten,sasoi txarra ixen zan hori euskerantzako:badakiu danok, diktadureko persekuziño,eskolatako zigorrak, eta ganera euskerak aukiaun desprestigio. Euskaldun askok baztertuiaun euskera eta ahaztu. Nire aitxen etzengorde iauden euskera, halan eta duzti. Etaaman kasun zer esan, bera famili erdaldunbateti dator, baia berak ikisi iaun euskeragaztetan, bertako euskaldun askok euskeraalboratu edo ahaztu auden sasoien berakikisi iaun, ahal zan modun, euskeraz itenaudenakaz alkartute eta berba inte.Eskertuteko moduko gauza da, nire anaje tabiontzako.

Esan dostezu kosta iten datzule etzeko eus-kera etzetik kanpora ite. Zelan da hori?Txikerratarik nau usata, etzetik kanpora eus-keraz iten dotenen, beste euskera batenberba iten. Hiru urteaz hasi nitzen ikastola-ra, eta laster kargutu nitzen han beste modubaten in ber nendule berba, ezpabere kosta-ta ulertuten austen (edo batzuten ulertu ez)andereñok nahi beste umek. Badekot anek-dotaran bat horren ganen. Ezan ixen espe-rientzi txarra edo traumatiku edo, hori ez,

bakarrik ordurik aurrera usa in nitzela etzenmodu baten iten eta etzetik kanpora (ikasto-lan) beste modu baten. Umetan erraz ikistenda hori. Berba in leite holau kasun aurrenzer in berko lestiken eta abar, baia hori bestekontu bet da.

Umetan normala da euskera kanbiate, baiaorain bere, ikastolatik aspaldin urtenta, bardin segiduten dozu?Bai, ze hara, etzetik kanpora jente gitxik ingodotzu bertako euskeran, nire kasun ixeko-osabekaz eta holan iten dot, baia osten “get-xoerarik” eztot iten. Bai iten dot euskerazetzetik kanpora askotan eta jente askoaz, zebeharrarako bere euskera erabilten dot, baiaeuskera batun iten dot hor, eta ezpabere,lagunekaz eta, bizkaierako “toke” batzukdekozen batueran. Ingiruko duztik beste erabaten iten daudenen ezta erraz zeuk bestemodu baten ite, batez bere aurek lez berba-tan bere badakizu. Ganera gaur euskera“arlo” askotara zabaldu da eta berba eta esa-kera asko ikisi duz, eta denpore ber da kasiketzeko ingirun bakarrik erabilten dan getxo-era holau berbakaz erabilten hasteko. Ezinda kanbia hori egun batetik bestera.

Getxoko euskera landu edo aztertu in dozuetxeko kontutetik kanpora bere.Bai, behar apur bet in dot Getxoko euskeranazentun ganen eta bertoko berba batzukbatu eta holan. Oin dala hamar urte lin-guistika ikisten ibil naitzen kanpon, eta ikas-ketako praktikarako hemeko euskerakoazentu aztertu nendun. Hemeko euskerak,bai Ge txokok eta bai ingiruko herritekok(Berango, Sopela, ... Uribe Kosta osokok)gauza interesante asko dekoz eta bat, azentuda.

Zer deko ba, Getxoko azentuk?

Ezta Getxoko gauze bakarrik, baia hemekoazentuk balio semantiko deko, hau da, for-maz bardinek direzen berban arten esangu-re aldetik diferentzik iteko erabilten dala,esate baterako, hau alkatená da batuaz “haualkatearena da” ixengo lestike, baia hau alká-tena da, ostera, “hau alkateena da”; hau da,singular eta pluralen arteko diferentzi itendau azentuk hemen. Beste horrenbeste pasa-ten da beste kasu batzuten: katúk jan dau(s.) / kátuk jan daude (p.); andrerí / ándreri,eta abar. Singularra / plurala desberdintasu-ne bai eta beste batzuk bere erakutzi leizazentuk, kasu baterako, ezta bardin apurtú-te “apurtuta” eta apúrtute “apurtze”, edoetorrikó “etorririko” eta etórriko “etorriko”;edo ikus gendún lagune “laguna ikusigenuen” eta ikus géndun lagune “ikusi geu-nen laguna” (errelatiboko esaldi); holaumille adibide dauz. Esan doten lez, azentukholau gauzak edo antzekok dekoz Getxotik

kanpora bere, singular / pluralana bizkaierazleku gahienatan iten da, eta azentu erabile-ko sistema bardin-antzeko erabilten dahemetik eta Ger nikeraño. Baia badauz kasikherri bakotxako ezaugarrik. Gauza asko esanleiz honen duztin ganera, baia eztot ustelekurik aukiko dule.

Non topa leite informaziño giau?Bizkaiko herriteko azentun gauzak nahikoaztertute ta zabaldute dauz gaur egun. Batezbere Hualdek, Gamindek eta Elordietak indaude behar asko arlo honetan. Oin, atara-ta edo argitaratute dauzen gauzak nahikoakademikok eta teknikok direz: azkenhamar urteotako ASJU, FONTES eta holaualdizkari filologikotan topa leitez. Getxokoeuskeran ganen nik in nendun gahienaASJUn dau, Hualdegaz oin dala bedratziurte atara nendun behar baten. Gamindeeta Elor die tan behar batzuk beste leku bat-

zuten bere topa leitez, kasu baterakoMendebalde Kul tur Elkarteak ataraten daunartikulu bildumatan, horrek aren errazaukdirez ulertuteko. Ez lestike ona ixengo hemengo euskeranganen in dana zeozelan batu eta eta jenteneskure iminte?Bai, holan pentzaten dot nik bere: gauzaona ixengo lestike Getxoko bakarrik barikUribe Kostako euskeran ganeko eskuliburubat edo zeozer atarate, ikusi edo ikisi guredauden jente duztik eskure auki daien.Herri bakotxan nor beran aldetik ibilliberren, da non arten gauza polite eta indert-zu in leite. Hori gero mille moduten erabi-lli ahalko lestike: atxiñeko bizimodu, esake-ra eta kontun barri aukiteko; bertako euske-rako gauza ba tzuk ikisi eta gure arteko eus-keran erabilli ahal ixeteko;...

...edo kanpoko andereño ta maisuk eztaien

ez da fazile, ezta gitxiagorik be, bertoko euskeraz ederto berba egiten da -kien gazterik topatea, bakarren bat egon arren. Xabi Bilbao getxoztarrahorretaringo bat da. Filologoa bera, hemeko euskeraren ganean behar egi-neko lagune deku. ea zer dinoskun...

[bertoko euskeraren gainean][akabuko punte][leioako euskaltegia]

XabiBilbaoeskolakbainogehiago

Testuak: Andoni LLosa / Argazkia: Mikel Martinez

“Badakiu danok, diktadureko persekuziño, eskolatako zigorrak, eta ganera euske-rak auki aun desprestigio. Euskaldun askok baztertu iaun euskera eta ahaztu”

Denok dakigu euskaltegien zereginnagusiena euskararen ezagutzan eragi-tea dela, xinpleago esanda helduei eus-kara irakastea. Hala ere, inguru osoerdaldunean bizi garenez beti izandute nolabaiteko kezka ikasleek ezdaukatelako euskaltegian ikusi edoikasitakoa benetako hizkuntza egoere-tan kontrastatu, egiaztatu eta indar -tzeko; ikasleek ez daukatelako non etanorekin praktikatu ikasprozesua sen-dotu, indartu eta bizkortzeko. Bes -tetik, kalean gure hizkuntzaren pre-sentzia hutsaren hurrengoa denez,ikasleek zein euskaldunok orohar ezdugu sentitzen euskara, gainontzekohizkuntza guztien antzera, komuni-katzeko, elkarreragina sortzeko, bizi -tzeko ere badela, eta ondorioz euska-raz ere badagoela ondo pasatzerik,badagoela gauzak ikasterik, badagoelaesperientzia kitzikagarriak bizitzerik.Horri guztiari neurri batean eran -

tzun nahian ikasgelatik eta ohiko jar-dueretatik apur bat aldentzen direnekintzak antolatzen dituzte LeioakoUdal Euskaltegikoek, batzuek euskal-tegian bertan eskola orduetan etabeste batzuek euskaltegitik zein eskolaorduetatik kanpo. Horrela bada, 2000-2001 ikastur-

tean zehar hainbat ekintza osagarriantolatu dituzte. Lehenengo hiru hila-beteetan zaldiketa, aerobic, malabareta hankapalu tailerrak izan zituztenbesteak beste.Urtarriletik martxora bitarteko

egitasmoa ere nahiko polit eta aberatsageri da: otsailaren 16-17-18an Jacaaldera joango dira ipar-eski ikastaroaegitera, martxoaren 7an saltsa etamerenge dantzatzen ikasteko aukeraizango da eta azkenik martxoaren30ean Gipuzkoa aldeko sagardotegirabisitaldian joango dira. m

Page 18: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Iñaki Bitxitegia

ΩOMEGA AGENTZIA OFIZIALA

I

I D I OI D I O --

Juan Bautista Zabala 12, 2.ALGORTA

460 00 38460 63 41

l IKASTARO TRINKOAK

l UDA ETA NEGUA

l GOIZEZ ETA

ARRATSALDEZ

l UMEAK, GAZTEAK

ETA HELDUAK

Ingelesa

Frantsesa

Alemanier

Errotaldeileapaindegia

HARTU TXANDA TELEFONOZ!!

T: 460 38 90Errotalde 18A

ANDRA MARI GETXO

Villamonte plaza 3 T: 4302345

(Maiatzak 20 ekainak 18)(Maiatzak 20 ekainak 18)Bizipozaz eta osasuntsu sentituko zaraurte osoan. Gainera, arazorik suertatzenbazaizu, hauei aurre egiteko gauzaizango zara. Harremanetan, gauza bera:bikotearekiko desioa piztuko zaizu, etaez badaukazu, dardarka jarriko zaitueninor ezagutuko duzu.

URAt

OTSOAt

ADARRAt

EGUZKIAt

HOSTOAt

AITZURRAt

GARIAt

LASTOAt

IRATZEAt

NEGUAt

HAZIAt

METAt

(Abenduak 21 urtarrilak 19)(Abenduak 21 urtarrilak 19)Gorputzez eta arimaz gustura sentitukozara, baina, kontuz: gehiegikeriaksaihestu behar dituzu. Ez gehiegi janeta lo egiteko behar dituzun orduakhartu. Maitasunari dagokionez, ilusioaeta baikortasuna. Zure bikotearekin

(Abuztuak 18 irailak 16)(Abuztuak 18 irailak 16)Berez dituzun ahalmenakgaratzeko garai ona da hauzuretzat. Harremanetan(lagunekin, lanari lotiuak) edertomoldatuko zara, eta gainera, lagunberriak egiteko aukera izangoduzu, aprobetxatu!

(Martxoak 21 apirilak 19)(Martxoak 21 apirilak 19)Hilabeteotan ondo sentituko zara etazure itxura eta osasuna zaintzeko gogopremia ikusiko duzu. Gauzak zurekabuz egin beharrean, aholku bat:hobeto aterako zaizu guztia zureinguruan gertatzen denari arreta apur bat jartzen badiozu.

(Ekainak 19 uztailak 18)(Ekainak 19 uztailak 18)Oraindik gauza asko ikasi behardituzu; orain hori egiteko sasoiegokia duzu. Harremanetarako(lagunak, bikotea, lankideak...)erreztasuna, eta gainera ordainajasoko duzu. Alai, baikor,itxaropentsu... sentituko zara.

(Urtarrilak 20 otsailak 18)(Urtarrilak 20 otsailak 18)Urduri eta aldi berean itxaropentsusentituko zara. Nolabaitekozaharberritzea (fisikoa etaanimikoa) eta aldaketa garai biziizango duzu. Hala ere, lasai,esperientzia horrek izugarriaberastuko zaitu eta.

(Otsailak 19 martxoak 20)(Otsailak 19 martxoak 20)Ez zaitez zure inguruan gertatzendenarekin gehiegi larritu, horrektentsioa eragiten dizu eta zuri ez zaizuhalakorik komeni. Lanean aurreraegiteko gogo itzela; diru gehiagoirabazteko gosea. Harremanetanaholku bat: adierazi zure

(Uztailak 19 abuztuak 17)(Uztailak 19 abuztuak 17)Astiro bada ere, orain arte egindakoesfortsuaren saria jasotzen hasikozara. Aurrera egiteko garai duzu,baina hori bai, kontu handiaz.Guztia ez da larrosa kolorekoa;horrelako egoerarik suertatzenbazaizu, erne ibili! Zaindu zure

(Azaroak 16 abenduak 20)(Azaroak 16 abenduak 20)Sasoi bete-betean zaude: osasuntsu,energiaz gainezka, baikor,gogotsu... Gauza guztiak ondoegiten saiatuko zara, bai laneanbaita maitasun kontuetan ere.Helburu garrantzitsueak dira biak,eta bietan asmatu dezakezu.

(Urriak 17 azaroak 15)(Urriak 17 azaroak 15)Nekatuta sentituko zara bainalortukoa ikusita, ahaleginakmerezi izan duela ohartuko zara.Diru kontuetan, urte mugitua,bizia izango da zuretzat: erosketa,gastuak, diru-sarrerak... Saiatuzure bizitza kontrolatzen.

(Irailak 17 urriak 16)(Irailak 17 urriak 16)Gauza asko eta berriak egin nahiizango dituzu, baina modu lasaian,patxadaz. Baliteke, dirua dela-eta,eztabaidaren bat izatea. Diruarekinjarraituz, arretaz ibili: ez gastatu ezdaukazuna. Maitasunari dagokionez,garai zoriontsua eta alaia.

(Apirilak 20 maiatzak 19)(Apirilak 20 maiatzak 19)Orain, zeozer komeni bazaizu lagun,hauxe besterik ez da: zabaldu zurebihotza maite zaituzten pertsona horiei.Ez zaizu damutuko eta gainera zukbadakizu eurak direla benetan lagunduzaitzaketen bakarrak. Lanari eta diruaridagokionez, oso urte positiboa.

EZKER-ESKUIN: 1- Kantari getxotarra 2- Zapi. kanpo 3- ...ke, mahaijokoa. Arabiarra zentzu despektiboan 4- Oparitua.Jainko egipziarra 5- Lore-hauts. Neoia (ald.) 6-Teutoia 7- Jainko egipziarra. Autoak hirietanaparkatzeko ordaindu behar dena (ald.). Letra bat 8-Bokala. Euskadi Gaztea! Seinale... Euskal HerrikoUnibertsitatea 9- Oinarrizko edaria. Bat. Letra grekoa(ald.)10- Artoaren burua

GOITIK BEHERA:1- Euskal idazlea 2- Antzinako fonografoa.Oinarrizko edaria 3- Alderdi arabar espainolista.Liburu, aldizkari, etab.en banako bakoitza....pezientos (ald.) 4- Arpa berbaren erdian. JulioVerne-ren pertsonaia ospetsua. Lehenegoa 5-Ekialdeko herria. Bilboko autoetan (ald.) 6- Zero.Bokala. Bere arka ospetsua da. Bokala 7- Zelaia. Tokihorretan 8- Segituan, oraintxe bertan. Lider, buru.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

1 2 3 4 5 6 7 8

SOLUZIOAK

EZKERRETIK ESKUINERA: Egurrola, trapu, at, xa, moro, emana, ra,

polen, en Alemania, Ra, oao, g, e, on, EHU, ur, i, or artaburu

GOITIK BEHERA: Etxepare, gramola, ur, UA, ale, ort, rp, Nemon, a,

Rumania, ib, o, o, Noe, u, larrea, hor, atoan, guru

[horoskopoa]

[gurutzegrama]

UMEAKGAZTEAK

Kale Nagusia 30 - T: 4645543

AREETA

KASUNE 28 - T: 4301076ALGORTA

MUNGIAoKINDegia

Algortan badaukagu

artisauen ogia

izen eta jatorriz

da “ogi mungia”.

Goizero lortzen dogu

obispoen guleria

probatu bada edo ez

dan benetako egia.

TxIBERRIe d a n t o k i afrontoi partikularra

Aita Gotzon 4, URDULIZ

T: 94 676 07 15

[flash back]

Erromoko Zasi-Eskola dantza taldea

Badira 40 urte dantza talde hau martxan dabilela, ezin daiteke

jakin zenbat erromotar pasatu dira taldetik. Auzoan, jaiak edo

edozelako ospakizunik tartean bada, hantxe izango dira Zasi-

Eskolakoak. Urte luzez SanJose elizan trebatu dira dantzariak,

orain berriz Eromoko eskolan elkartzen dira. Gaur egun

40lagun inguru dira.

Azaltzen direnak:

A— Marta Alvarez, Onintza Naveran, Irune Robles, Maider Robles, Amai Muguruza, Nerea Naveran, Belen Andres

B— Nagore Arruabarrena, Erkuden Basabe, Irune Robles, Kristina Andres, Leire, Esti Elordui, Lore Bosque, ?

C— Amaia Muguruza, Asier Somocurcio, Hector Urzelai, Naiara Urzelai

Duela urteDuela urte

A B

C

Duela urte

BITTOR EGURROLA

Page 19: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Pikutara liburuak,

pikutara azterketak,

bizitza gozatu nahi

det! Ekainean egingo

ditut azterketak...

edota irailean! Carpe

diem! Banoa parran-

dan!

Brasssssil! Brassssil!

Hau bai alaitasuna eta ez

gure herri madarikatua-

rena!!!

Ez dago eguneroko miseriak ahaz-

tea bezalakorik! Martxa dosi eder

bat behar nuen!!!

Ardo gorri nafarra, ardorik

hoberen.a.., la, la, la...!

Gora don Karnal! Gora karnaba-

lak! Momiaz mozorrotu nabe

baina momia hau ez da esku gel-

dirik geratuko!! Iujujuuu!!!

EZ!!

EZ!!

EZ!!

AZTERKETARIK EZ!!!

FOTOnobela

INAUTERIAK4. ATALA * Abisua:fotonobela hau fikzio hutsa da

Arretaz irakurri; xehetasunak garrantzitsuak dira-eta.

1879BASA-GOITI

Lasai, Consuelo, bizitzak beti emoten

dausku bigarren aukera bat!

Espontaneo bat. Ez dauka istorioarekin zerikusirik.

Ikusten, Consuelo? Badekozu eguno-

tan penak aiztu eta zeure burua aska-

tuteko aukerea!

Jolin! Nik ere nahi det!

Ez det ikasi nahi!

Parranda egin nahi det!!!

Larunbata gaua, inauteri

eguna, eta ni hemen ikas-

ten, eta nire pisukideak?

Hortik dibertitzen!! Non

egongo ote dira?

Gezurra dirudi, zuek

kexaka, eta ni, zer?

Azterketak egin behar

ditut, ikasi behar det

eta zuek berriz, nahi

izanez gero inauteriak

gozatu ditzakezue

datorren astean!!

Zer egingo dut nire bizitzarekin?

Noraezean nabil! Lagundu, mesedez!

Egia! Karnabalak, inauteriak laster dira!!!

Negozio ona ematen du!

Zer entzun dut? Inauteriak?

Egia! Banoa Rio Janeirora!

HANDIK ASTEBETERA

Page 20: UK 16 ona Zhiruka.tok-md.com/pdf/UK_016.pdfIzan ere, “otsaileko eguzkia baino txoroago” baita gauzak lekuz edo sasoiz kanpo egiten dituena. Neguaren bihotza da otsaila. Grisa.

Non egongo ote da

Nerea? Eta Mikel?

Non ote dago Mikel?

Ai! Brasil, Brasil!

Ard

o gorri

nafarra..

(EP!) ardorik hoberena!

(EP!)

Ai, ama! Dosia baino sobre-

dosia hartu dudala uste dut!

Hara! Nire euskalphone

mugikorrera deika ari

dira!! Nor izango ote da?

Kontxo, Nerea da!

Irudi eta guzti!

Euskaltel itzela da!!

Tumatxa!!

Zer uste zenuten, lagunok,

etxean geratu behar nintze-

la? Ba, ez! Tolosan nago,

Gipuzkoan, jakina,!!

HANDIK ASTEBETERA

ETxERAKo BUELTAN

ez ditu teknologia berriak ulertzen

RInG!!! RInG!!!

RInG!!RInG!!