Eliade.mircea historia de-las-creencias-y-las-ideas-religiosas-4
Ugatzminbizia
-
Upload
fisio2014-15 -
Category
Science
-
view
64 -
download
2
Transcript of Ugatzminbizia
UGATZETAKO MINBIZIA
UGATZETAKO MINBIZIA
Maider Fernández Arenas
2.B
Fisiologia eta anatomia
3. Ebaluaketa
1
UGATZETAKO MINBIZIA
Aurkibidea
Atalak Orri zenbakia
1. Zer da? 3.
2. Sintomak 4.
3. Diagnostikoa 5.
4. Faseak 6.
5. Tratamendua eta ondorioak 8.
6. Prebentzioa 11.
7. Ugatzetako minbizia gizonetan 12.
2
UGATZETAKO MINBIZIA
1. Zer da?
Zelulek zatitze mekanismo bat dute eta hau era anormal batean, oso azkar
zatitu egiten denean, denborarekin tumore bat sortuko da. Kasu honetan
tumorea ez da gaiztoa izango. Aldiz, kontrolik gabe hazteaz aparte, hurbil
dauden ehun edota organoetan sartzen badira zelula horiek, tumore
gaiztoak dira. Hauek arrisku handia daukate. Dena den, nahiz eta beste
organoetara ez garraiatu, gaiztoa izan daiteke. Beste ehun edo organoetara
garraiatzen bada “metastasia” gertatu dela esaten da.
Tumoreak 3 era desberdinetan alda daitezke:
1- Hazkunde lokala → Ugatz-minbizia zuzeneko inbasioagatik hazten da,
ondoko beste egitura batzuetan infiltratzen denean; pareta torazikoa
(muskulu edo hezurrak) eta azala.
2- Barreiadura linfatikoa → Ugatzak dauzkan linfa-basoetako sareek,
linfaren dranaitzeak hainbat talde ganglional egitea baimentzen du.
Gehienbat besapean kokatuta dauden ganglioak (galtzarbekoak) dira
maizago infektatu egiten direnak. Ondoren barneko ugatz-arterian (toraxeko
zona zentralean) dauden gongoilak eta gogoil supraklabikularrak
(lepauztaiaren gainean) dira infektatzen direnak.
3- Barreiadura hematogenoa → odol-hodietan zehar gertatzen da eta
hedatzean, lehenak hezurrak, birikak, gibela eta azala dira.
3
UGATZETAKO MINBIZIA
2. Sintomak
Emakumeak dituen sintomak hurrengoak dira:
→ Aurrez ez zegoen nuduluaren agerpena ugatzetan
→ Bularraren haztapena egitean mina sentitzen da
→ Bularraren tamaina aldaketa (normalean hazi egiten da)
→ Ugatz inguruaren irregulartasuna
→ Besoak altxatzekotan, bietako bular batek mugimendu txikiagoa izatea
→ Ugatzean dagoen azalaren alterazioa: kolore aldaketak eta “laranja-azala”
izena duen azalaren agerpena.
→ Titiburuaren aldaketa (hondoratzea)
→ Nudulu baten agerpena besapean
→ Gaixotasuna aurrera joan ahala beste sintoma batzuk agertzen dura;
nekea edota mugatutako hezur-mina (dolor oseo)
Sintomak izanez gero emakumeek egin behar duten lehen dauza
medikuarengana joatea da eta bertan hainbat froga egin ondoren zer den
adieraziko dute.
4
UGATZETAKO MINBIZIA
3. Diagnostikoa
Historia klinikoa:
Elkarrizketa batean oinarritzen da, bertan familiaren
aurrekariren batek gaixotasuna izan duten galdetzen da, baita
bizitza-ohiturak eta beste osasun arazo batzuk badauden.
Esplorazio fisikoa:
Ugatzak aztertu egiten dira ia aldaketarenbat
izan duten haien trinkotasunean baita noduluak
agertu diren eta ganglio linfatikoen egoera
besapeetan edo hobi supraklabikularretan.
Honetaz gain, azalaren eta titiburuaren egoera
aztertu egiten dira.
Proba diagnostikoak:
-Odol eta gernu analisia: hemograma bat
egitean datza, odolean dauden zelulen egoera
5
UGATZETAKO MINBIZIA
ikusteko. Giltzurrunetako ikerketa biokimikoa eta hepatikoa ere egiten da,
giltzurrunek eta gibelak funtzioak ondo betetzen dituzten jakiteko.
- “Tumore markagailua” izeneko proteina batzuk agertu daitezke, ugatz
minbizirako antigeno kartzino enbrionarioa direla.
-Irudien bidezko proba: Mamografia.
Mamografia erradiografia berezia da, X izpiak
erabiltzen dira erradiazio kantitate oso murriztu
batekin. Froga honekin oso argi ikus daiteke tumorea,
garapenaren hasieran egon arren. Minik gabeko froga
sinplea da, nahiz eta batzuetan molestagarria
suertatu, izan ere presio handia egin behar da
bularraren gainean irudiaren kalitatea hobea izateko eta argiago ikusteko
bertan zer dagoen.
Ikusitako irudia lesio on bat baldin bada, hau da
tumore horrek ez dauka arriskurik, orduan beste
mamografia egin beharko da 4-6 hilabete pasa
ostean. Irudian agertzen den tumorea gaiztoa
izatekotan prozesua beste bat izango da.
Medikuak beste proba batzuk egingo ditu
zihurtatzeko, ekografia, erresonantzia magnetikoa edo biopsia adibidez.
4. Faseak
→ Hormonalak:
Errezeptore hormonal positiboak dituztenak dira, hormonodependienteak
deritze. Ugatz minbizi guztien %66a dakarte eta honetarako hormonoterapia
da metodorik onena, kimioterapia aukera moduan utziz. Iragarpen oneneko
tumoreak dira.
6
UGATZETAKO MINBIZIA
→ HER2 positiboak:
Zelula tumorala HER2 proteina dauka gainadierazita eta ez dauzka
hormonentzako errezeptorerik. Bere eragina %25-ekoa da minbizietan. HER2
proteinaren kontra zuzendutako botikei esker, Trastuzumab-a eta berriena
den Lapatanib-i esker, pazientearen iragarpena asko hobetzen da.
→ Hirukoitz negatiboak:
Zelula tumorala ez dauka ez hormonentzako errezeptoreak ezta HER2
proteina gainadierazita. Bere eragina oso txikia da, minbizi guztien %15ekoa.
Aukera terapeutiko bakarra kimioterapia da.
→ Guztirako positiboak direnak:
Zelula tumoralak hormonetarako hartzaile positiboak dauzka eta HER2
proteina ere. Ugatz minbizien %12 osatzen du. Honetan tratamendu
hormonala posiblea da, kimioterapiaz gain.
TNM sailkapena
T-a
Tumorearen tamainari edo bere infintrazio lokalari egiten dio erreferentzia.
0tik 4ra arteko zenbakiekin adierazten dira:
T1 → 2cm baino txikiagoa
T2 → 2-5 cm artean
T3 → 5cm baino handiagoa
T4 → azaleranzko hedapena edo pareta torazikoa zeharkatu badu
7
UGATZETAKO MINBIZIA
N-a
Gongoil linfatikoen itxura deskribatzen du. 0 zenbakiarekin adierazten da
ganglioetan infiltraziorik ez balego, N1 1etik 3ra ganglioak afektatuta baleude,
4tik 9ra N2 izenekoak gaizki baleude eta N3 gaixotuta dauden ganglioak
ugatz-barnekoak edo supraklabikularrak badira.
M-a
Organoak afektatuta dauden edo ez adierazten du. 0a jartzen da
metastasirik ez dagoenean eta 1 metastasia dagoenean.
Klasifikazio hau egiteko hainbat froga egin behar dira lehenengoz:
mamografiak, TAC, erresonantzia magnetikoa, ekografiak...
5. Tratamendua eta ondorioak
Lehenik eta behin tratamendu kirurgikoa egiten da. Hau tumorearen tamaina
eta kokapenaren araberakoa izango da. Tumorea ateratzen denean
tumorektomia esaten zaio. Tumorea dagoen lekua eta alboan dauden zatian
kentzean kuadrantektomia esaten zaio. Ugatz guztia kentzekotan masektomia
esaten zaio.
Kirurgia kontserbadorea:
Kirurgia mota hau tumorea kendu eta alboan dagoen ugatz-ehun osasuntsu
zati bat ere kendu egiten da. Tumorektomia edo kuadrantektomia izan
daiteke. Kirurgia kontserbadorea beti egongo da erradioterapiarekin
konbinatuta, horrela ugatzetan gera daitezkeen zelula tumoralak hilko dira.
8
UGATZETAKO MINBIZIA
Masektomia:
Ugatz guztia kentzean egiten dena da. Bi motatakoa izan daiteke: erradikal
aldakorra eta erradikala. Erradikal aldakorra gehienbat erabiltzen dena da
eta ugatz guztia kendu egiten da soilik. Masektomia erradikalean berriz,
ugatz osoa kentzeaz gain, bularraldeko muskuluak eta besapeko gongoilak
kentzen denean da. Teknika hau gehienbat aintzinean erabiltzen zen eta
honek zeuzkan bigarren mailako efektuengatik alde batera uztea erabaki
zuten.
Kimioterapia
Kimioterapian ematen diren farmakoak, etengabe erreproduzitzen ari diren
zelulen zatiketa eragozten dute. Gehienetan kimioterapia, interbentzio
kirurgikoaren ondoren ematen da metastasia ez agertzeko helburuarekin.
Hainbat kasutan, lehen tratamendu bezala erabiltzen da tumorea gutxitu
nahian. Esan beharra dago ere, metastasia duten edo minbizia oso garatuta
dagoen pertsonetan erabili egin dela kimioterapia, minbizia hobetu nahiean.
Kimioterapia ia beti bena bitartez ematen den sendagaia da. Kimioterapia
zikloetan eman egiten da, ziklo hauek pertsona eta minbiziaren garapenaren
araberakoa izango da. Hospitalean sartzea ez da beharrezkoa, eguneko
zentro batean ematen da kimioterapia.
Kimioterapiak dauzkan ondorioak hainbat dira: ilearen erorketa, goragaleak,
botaka egitea, beherakoa eta anemia.
9
UGATZETAKO MINBIZIA
Erradioterapia
Erradioterapia erradiazo ionizatzaileen bidez ematen da. Honen helburua
minbizi zelulak hitzea da baina bere inguruan dauden ehunei gero eta min
gutxiagork egiten. Lehen aipatu bezala, gehienbat masektomia bat egin
ondoren ematen da. Bi motatako erradioterapiak daude, kanpokoa eta
barrukoa.
Kanpokoa gehien erabiltzen dena da eta izpien
bitartez eman egiten da gorputz osora. Hau
eguneko gauza bat da, gaixoa ez da hospitalean
geratu behar. Erradiazio gelan sartu eta sesioak 15
bat minutu iraun egiten du baina benetan, segundu
gutxi batzuk bakarrik dira erradiazioa jasaten dituenak.
Barneko erradioterapia berriz, materiak erradiaktiboa (isotopoa) tumorean
edo hau egon zen zonaldean ipini egiten da. Helburua erradioazio dosi
handiak ematea bertan da, horrela alboko ehunetara gutxi helduko da.
Ugatz-minbiziaren teknika mota hau, funtsean kirurgia kontserbadorearen
ondoren erabili ohi da, leku zehatz batean bakarrik emateko.
Hauek diruen ondorioak: nekea, azaleko erreakzioak, ilearen galera, ugatzetan
edema agertzen da, linfedema eta denbora luzea pasa ondoren ugatzetako
tamainaren aldaketa gerta daiteke.
10
UGATZETAKO MINBIZIA
6. Prebentzioa
Ugatzetako minbizia ezin da aurrez ikusi, hala ere ikerketa berriek minbizi
mota hau izateko arriskua txikitzeko ariketa fisikoa 4 ordu astean egitea ona
dela adierazi dute. Horrela, gehiegizko pisua izatea ekiditzen da eta
menopausia izatean hartzen diren kilo horiek ere gutxitu egiten dira.
Honekin batera alkoholaren kontsumoa neurri oso txiki batean izan behar da.
Ildo beretik, emakumeek menopausia
izatearen arora heltzen direnean,
askok, hormonak dauzkaten
tratamenduak hartzen hasten dira
eta hauek ugatz minbizia izateko
aukerak asko handitzen dituzte.
Beste alde batetik, familian aurretik
egondako kasuren bat badago,
kontseilu genetikoa eskatzea komeni
da, horrela mutazio genetikoa
aztertuko da. Kontzeilu genetikoa tumore baten patroi genetikoaren
azterketa da. Bertan, zenbat aurrekariengan izan duen eragin minbizia
aztertzen da eta zenbatekoa den gutxi gorabehera gaixotasun hau izateko
portzentaia. Alterazio genetikoak baleude ikusgarri izango lirateke eta zelula
horiek aztertzen pertsona bat gaixotasunaren eramailea den edo ez jakin
daiteke.
11
UGATZETAKO MINBIZIA
7. Ugatzetako minbizia gizonetan
Emakumeez aparte, gizonezkoen oso ehuneko txiki batek bular minbizia dauka,
izan ere ionizazio erradiazioekin eta X kromosoman ager daitekeen
Klinefelter sindromearekin erlazionatuta baitago.
Ugatz-minbizia daukaten gizon kopuruaren %15-20 bitartean, familian
aurrekariren batek gaixotasun hau izan du. Gainera, bere arrebek eta
alabek, izatekotan noski, gaixotasun hau izateko probabilitatea hirukoiztu
egiten zaie. Gizonezkoen ugatz minbiziaren aurkezpen klinikoa emakumezkoen
antzekoa da. Hauengan aurkezpen-adina 10 bat urte beranduagokoa da
emakumezkoekin alderatuta.
12