Ugalketa funtzinoa unai

10
UGALKETA FUNTZINOA Bizitzaren Etapak Haurtzaroa: jaiotean hasi eta, gitxi gorabehera, 12 urtegaz amaitzen da. Aldi horretan, neska- mutikoak asko hasten dira eta gaitasunak hartzen dabe. Nerabezaroa: haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizino aroa da. Gitxi gorabehera, 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte irauten dau. Aldi horretan, aldeketa fisiko eta psikologiko asko izaten dabez. Helduaroa: hiru etapa nagusitan banatzen da: gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Gaztaroa: 25 urte arteko aldia da. Aldi horretan, nortasuna finkatzen dabez eta nerabezaroko aldeketak onartzen dabez. Helduaroa: etaparik luzeena eta, gitxi gorabehera, pertsonak 60 urte inguru betetakoan amaitzen da. Aldi horretan,

Transcript of Ugalketa funtzinoa unai

Page 1: Ugalketa funtzinoa unai

UGALKETA FUNTZINOA

Bizitzaren Etapak

Haurtzaroa: jaiotean hasi eta, gitxi gorabehera, 12 urtegaz amaitzen da. Aldi horretan, neska-mutikoak asko hasten dira eta gaitasunak hartzen dabe.

Nerabezaroa: haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizino aroa da. Gitxi gorabehera, 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte irauten dau. Aldi horretan, aldeketa fisiko eta psikologiko asko izaten dabez.

Helduaroa: hiru etapa nagusitan banatzen da: gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa.

Gaztaroa: 25 urte arteko aldia da. Aldi horretan, nortasuna finkatzen dabez eta nerabezaroko aldeketak onartzen dabez.

Helduaroa: etaparik luzeena eta, gitxi gorabehera, pertsonak 60 urte inguru betetakoan amaitzen da. Aldi

horretan, pertsonek garapenak burutu dabe eta ez dabe aldaketa fisiko nabarmenik izaten.

Zahartzaroa: bizitzako azkenengo etapa da. Aldi horretan, zahartzaroko sintomak agertzen dira.

Page 2: Ugalketa funtzinoa unai

Karaktere Sexualak

Karaktere sexual primarioak: gizonen eta emakumeen ugalketa aparatua osotzen daben sexu organoak dira, eta jaiotzetik daukaguz.Karaktere sexual sekundarioak: gure gorputzean gertatzen diral aldeketak dira, eta gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak kanpotik bereiztea ahalbidetzen dabe.

Gizonaren gorputzeko aldaketak: sorbaldak zabaltzen dira, muskulaturea sendotu egiten da, hotsa baxuagoa bihurtzen da eta aurpegian,

Page 3: Ugalketa funtzinoa unai

besapean, pubisean, toraxean eta gorputz adarretan ulea hazten da.

Emakumezkoaren gorputzeko aldaketak: bularrak hazten dira, aldakak zabaltzen dira eta besapeen eta pubisean ulea hazten da.

EMAKUMEZKOEN UGALKETA APARATUA

Page 4: Ugalketa funtzinoa unai

Obulutegia: arbendol formako organo txiki bi dira. Organo horretan obulu izeneko sexu zelula femeninoak sortu eta, pubertarotik aurrera, heldu egiten dira.

Falopioaren tronpak: obulutegiak eta umetokia lotzen dabezan hodi bi dira.

Umetokia: buruz beherako madari formako organo hutsa eta gihartsua da.

Baginea: umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodi gihartsua da.

Page 5: Ugalketa funtzinoa unai

Bulbea: emakumezkoen ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo bakarra da.

Page 6: Ugalketa funtzinoa unai

GIZONEZKOEN UGALKETA APARATUA

Testikuluak: arrautza itxurako organo bi dira. Pubertaroan, espermatozoideak, sexu zelula maskulinoak, sortzen hasten dira.

Hodi deferenteak: testikuluak eta uretrea lotzen dabez, eta gizonezkoen gorputz barruan dagoz.

Semen besikulua: ekoizten daben guruin bi dira. Guztiak gorputzaren barrualdean dagoz.

Zakila: kanpoko organo gihartsua da, eta barruan uretrea dago. Zakilaren muturra zabalagoa da, eta glande dauka izena; glandea estaltzen dauan azalari prepucio deitzen jako.

Uretrea: gernua eta semena, hau da, semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahasturea, kanporatzen dauzan hadia da.

Page 7: Ugalketa funtzinoa unai

ERNALTZEA

Page 8: Ugalketa funtzinoa unai

Sexu zelula bik bat egin daien, espermatozoideek umekian gora Falopioaren tronperaino aurrera egiten dabe, han, espermatozoide bakarrak bat egiten dau obuluagaz. Biak alkartzean, obuluak substantzia bat jariatzen dau, hara heldutako beste espermatozoideek ernaldu ez daien.

Obulu ernaldua, zigoto deitutakoa, zatitzen hasten da, eta, Falopioaren hormek bultzatuta, umetokirantz jaisten da. Umetokira heldutakoan, zigotoa umetokiaren hormeari itsasten jako, eta haurdunaldia hasten da.

Page 9: Ugalketa funtzinoa unai

HAURDUNALDIA

Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki barriari enbrioia deitzen jako.

Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte enbrioi zanari umeki deitzen jako.

Izaki barria garatu daiten, haurdunaldian zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak izaten dauz, adibidez:

Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen dira. Karena eta izaki barria zil hestearen bidez lotuta dagoz.

Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoa, barruan gordeteko.

Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, umea lehen hilabeteetan amaren esneaz elikatu daiten.

Page 10: Ugalketa funtzinoa unai

ERDITZEA

Boltsa amniotikoa haustea umekia guztiz garatuta dagoanean gertatzen da.

Umekia amaren gorputzetik kanporatzea ahalbidetzen dabe umetokiaren eta abdomeneko muskuluen uzkurdurek.

Erditzearen azkenengo fasea zil hestea, karenea eta boltsa amniotikoa kanporatzen da.

Page 11: Ugalketa funtzinoa unai

EGILEA: UNAI