UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak...

14
2. Artikuluak 13 SARRERA Lan honen bitartez, eredu metodologiko bat eskaini nahi dugu udalen egoera ekonomiko eta finantzarioa aztertze- ko, adierazleen bitartez. Gure helburua da udalen diag- nostiko bat egitea, gaur egungo egoera zein faktorek era- gin duen agerian ipiniz. Horretarako, UdalGIDAk udal adierazleei buruz argitaratutako azken ale monografikoan jasotako datuak erabiliko ditugu. Baina aurre- tik, adierazle ekonomiko eta finantza- rioen sistema marko teoriko zabalago batean kokatu dugu: udalen kudeake- ta-adierazleen barruan. ADIERAZLEEN EZAUGARRIAK Artikulu honetan udalen egoera eko- nomiko eta finantzarioa neurtu nahi dugu adierazleen bitartez. Horretara- ko, ezer baino lehen, azaldu beharra dago zer diren adie- razleak. AECAren kudeaketa-kontabilitatearen batzordeak 1 , bere 16. dokumentuan, entitate publikoentzako kudeaketa-adieraz- leei buruzkoan, honela definitu zituen adierazleak: “neurri unitateak, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta barruko hainbat erreferentziarekin konparaketak eginez”. Hala, adierazleek bi funtzio betetzen dituzte: a) Funtzio deskriptiboa: informazioa ematen dute une bateko egoera jakin bati buruzkoa eta denboran izan duen bilakaerari buruzkoa. b) Funtzio baloratiboa: informazioa ematen dute jarduera batek eragindako efektuei buruzko iritzia osatzeko, finka- tutako helburuak zein neurritan bete diren agerian ipiniz. Definizio horren arabera, aukeratutako adierazleek hain- bat ezaugarri bete behar dute. Ezaugarri horiek, aipatuta- ko dokumentuaren arabera, honakoak dira: Garrantzia: adierazleak emandako argibideak nahita- ezkoa izan behar du informatzeko, kontrolatzeko, ebaluatzeko eta erabakiak hartzeko. Bidezkotasuna: adierazleak azaldutako kontzeptua argia da eta denboran iraunkorra. Adierazlea egokia da neurtu nahi dena neurtzeko. Objektibotasuna: ikusitako magni- tudeekin egindako kalkulua ez da aldatzen ikusle ezberdinen per- tzepzioaren arabera. Argitasuna: adierazleak ez du auke- rarik eman behar interpretazio ezberdinak egiteko. Sentikortasuna: adierazlearen neu- rriak aldaketa txikien berri eman behar du. Zehaztasuna: adierazlearen akatsera- ko tartea onargarria izan behar du. Eskuragarritasuna: adierazlea eskuratzeak dakarren kos- tuak onargarria izan behar du, eta kalkulatzeko eta interpretatzeko modukoa ere bai. UDAL ADIERAZLEEN SAILKAPENA IZAERAREN ARABERAKO SAILKAPENA Entitate publikoen jarduera neurtzeko erabilitako adieraz- leek hainbat faktore aztertu behar dute. Horien artean, AECAren kudeaketa-kontabilitatearen batzordeak, bere 16. dokumentuan, honakoak aipatzen ditu: • Ekonomia • Efikazia • Efizientzia • Eraginkortasuna • Berdintasuna • Bikaintasuna • Ingurunea • Bilakaera etengabea 3.1 3 2 1 UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ XABIER GAZTELUMENDI Kupoko eta Erakunde Finantzaketako atalburua En el presente trabajo se presenta un modelo metodológico para el análisis económico y financiero de los ayuntamientos. El objetivo que se pretende es realizar un diagnóstico de los mismos, poniendo de manifiesto los factores que han contribuido a la situación actual. Para ello se han utilizado los datos del último número monográfico de la revista UdalGIDA sobre indicadores municipales. Previamente se ha situado el sistema de indicadores económico-financieros de los ayuntamientos en un marco teórico más amplio: el de los indicadores de gestión. Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian- aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta barruko hainbat erreferentziarekin konparaketak eginez. 1 Ikus baita ere Udal helburu eta adierazleen sistema izeneko liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak argitaratua.

Transcript of UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak...

Page 1: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

2 . A r t i k u l u a k 13

U r r i a 2 0 0 5 • UdalGIDA 7

SARRERA

Lan honen bitartez, eredu metodologiko bat eskaini nahidugu udalen egoera ekonomiko eta finantzarioa aztertze-ko, adierazleen bitartez. Gure helburua da udalen diag-nostiko bat egitea, gaur egungo egoera zein faktorek era-gin duen agerian ipiniz. Horretarako, UdalGIDAk udaladierazleei buruz argitaratutakoazken ale monografikoan jasotakodatuak erabiliko ditugu. Baina aurre-tik, adierazle ekonomiko eta finantza-rioen sistema marko teoriko zabalagobatean kokatu dugu: udalen kudeake-ta-adierazleen barruan.

ADIERAZLEEN EZAUGARRIAK

Artikulu honetan udalen egoera eko-nomiko eta finantzarioa neurtu nahidugu adierazleen bitartez. Horretara-ko, ezer baino lehen, azaldu beharra dago zer diren adie-razleak.

AECAren kudeaketa-kontabilitatearen batzordeak1, bere 16.dokumentuan, entitate publikoentzako kudeaketa-adieraz-leei buruzkoan, honela definitu zituen adierazleak: “neurriunitateak, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiakaldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta barrukohainbat erreferentziarekin konparaketak eginez”.

Hala, adierazleek bi funtzio betetzen dituzte:

a) Funtzio deskriptiboa: informazioa ematen dute unebateko egoera jakin bati buruzkoa eta denboran izanduen bilakaerari buruzkoa.

b) Funtzio baloratiboa: informazioa ematen dute jarduerabatek eragindako efektuei buruzko iritzia osatzeko, finka-tutako helburuak zein neurritan bete diren agerian ipiniz.

Definizio horren arabera, aukeratutako adierazleek hain-bat ezaugarri bete behar dute. Ezaugarri horiek, aipatuta-ko dokumentuaren arabera, honakoak dira:

• Garrantzia: adierazleak emandako argibideak nahita-ezkoa izan behar du informatzeko, kontrolatzeko,ebaluatzeko eta erabakiak hartzeko.

• Bidezkotasuna: adierazleak azaldutako kontzeptuaargia da eta denboran iraunkorra. Adierazlea egokiada neurtu nahi dena neurtzeko.

• Objektibotasuna: ikusitako magni-tudeekin egindako kalkulua ez daaldatzen ikusle ezberdinen per-tzepzioaren arabera.

• Argitasuna: adierazleak ez du auke-rarik eman behar interpretazioezberdinak egiteko.

• Sentikortasuna: adierazlearen neu-rriak aldaketa txikien berri emanbehar du.

• Zehaztasuna: adierazlearen akatsera-ko tartea onargarria izan behar du.

• Eskuragarritasuna: adierazlea eskuratzeak dakarren kos-tuak onargarria izan behar du, eta kalkulatzeko etainterpretatzeko modukoa ere bai.

UDAL ADIERAZLEEN SAILKAPENA

IZAERAREN ARABERAKO SAILKAPENA

Entitate publikoen jarduera neurtzeko erabilitako adieraz-leek hainbat faktore aztertu behar dute. Horien artean,AECAren kudeaketa-kontabilitatearen batzordeak, bere16. dokumentuan, honakoak aipatzen ditu:

• Ekonomia• Efikazia• Efizientzia• Eraginkortasuna• Berdintasuna• Bikaintasuna• Ingurunea• Bilakaera etengabea

3.1

3

2

1

UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ

XABIER GAZTELUMENDIKupoko eta Erakunde Finantzaketako atalburua

En el presente trabajo se presenta un modelo metodológico para el análisis económico y financiero de losayuntamientos. El objetivo que se pretende es realizar un diagnóstico de los mismos, poniendo demanifiesto los factores que han contribuido a la situación actual. Para ello se han utilizado los datos delúltimo número monográfico de la revista UdalGIDA sobre indicadores municipales. Previamente se hasituado el sistema de indicadores económico-financieros de los ayuntamientos en un marco teórico másamplio: el de los indicadores de gestión.

Adierazleak neurri unitateakdira, balio dutenak erakundebaten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko,kanpoko eta barruko hainbaterreferentziarekin konparaketakeginez.

“ “

1 Ikus baita ere Udal helburu eta adierazleen sistema izeneko liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak argitaratua.

Page 2: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

2 . A r t i k u l u a k14

7 UdalGIDA • U r r i a 2 0 0 5

Udal entitateetan, ordea, horien artetik lau faktore baka-rrik dira esanguratsuak eta praktikan neurtzeko moduko-ak, AECAren kudeaketa-kontabilitatearen batzordeakbere 26. dokumentuan dioenez. Honakoak:

• Ekonomia• Efikazia• Efizientzia• Bikaintasuna

Hortik letorke adierazleen lehenengo sailkapena. Hala,AECAk osatutako sisteman, udal adierazleak, zein bere iza-eraren arabera, lau multzo horietan banatuta ageri dira,hau da, neurtu nahi duten faktorearen arabera.

Ikus dezagun sakonago AECAren udal adierazleek neur-tzen dituzten lau faktore horien esanahiak.

A) Ekonomia: faktore hau baliabideak (inputak) eskuratze-ko moduarekin dago lotua. Izan ere, helburua honakoa

da: baliabideak une egokienean eskuratzea, ahalik etakostu txikienean, behar hainbesteko kopuruan eta kali-tate onargarrian. Faktore honen barruan aztergai dirabai giza baliabideak, baita baliabide materialak ere.

B) Efikazia: faktore hau udal zerbitzu bakoitzaren ekoiz-penarekin (outputa) dago lotua. Hala, aurrena helbu-ruak finkatu behar dira zerbitzu bakoitzaren ekoizpe-nean, eta ondoren aztertu zenbateraino bete diren hel-buru horiek.

C) Efizientzia: faktore honek lotzen ditu egindako ekoiz-pena eta erabilitako baliabideak.

D) Bikaintasuna: faktore hau udal zerbitzuen kalitateare-kin dago lotuta, eta herritarren pertzepzioaren arabe-ra neurtzen da.

Lau faktore horien arteko harremana 2.1. irudian jasodugu.

Beraz, sailkapen honen arabera, udal adierazleak lau mul-tzotan banatzen dira, neurtu nahi duten faktorearen ara-bera. Hala, kultura sailean esate baterako, hona hemenmota bakoitzeko adibide bana:

• Ekonomiaren adierazleen adibidea:

• Kultura saileko langileen batez besteko kostua = Kul-tura saileko langile guztien kostua / Kultura sailekolangile kopurua.

• Efikaziaren adierazleen adibidea:

Udal liburutegian maileguan utzitako liburu kopurua /udal liburutegian maileguan utziko zirela aurreikusita-ko liburu kopurua.

• Efizientziaren adierazleen adibidea:

Udal museoan izandako bisitaria kopurua / udal muse-oko langile kopurua

• Bikaintasunaren adierazleen adibidea:

Herritarren balorazioa = herritarrek inkestetan kulturasailari emandako puntuazioa.

Adierazleen sailkapen mota hau, batez ere, udalek herri-tarrei eskainitako zerbitzuetan erabiltzen da.

NEURTU BEHARREKO GAIAREN ARABERAKO SAIL-KAPENA

Sailkapen honetan adierazleak neurtu nahi duen gaiariematen zaio lehentasuna. Horren arabera, adierazleakhonako sailen artean banatzen dira:

a) Emaitzei buruzko adierazleak: lortutako emaitzak neur-tzen dituzte, aurreikuspenak kontuan izanda. Askotan,izaeraz, adierazle horiek efikazia neurtzen dute. Adibi-dez, udal liburutegian: maileguan utzitako liburu-kopu-rua, hilabeteko.

b) Prozesuei buruzko adierazleak: jarduerekin lotutakoalderdiak neurtu ohi dituzte. Batez ere, emaitzei buruz-ko adierazleak erabili ezin direnean erabiltzen dira.Askotan, izaeraz, adierazle horiek efizientzia neurtzendute. Adibidez, jendaurreko informazio-zerbitzuan:erantzundako telefono deiak, eguneko.

c) Azpiegiturari buruzko adierazleak: kostuekin eta balia-bideen erabilerarekin lotutako adierazleak dira. Asko-tan, izaeraz, adierazle horiek ekonomia neurtzen dute.Adibidez: urtean egindako inbertsioen kostua.

d) Adierazle estrategikoak: burututako jarduerekin loturazuzena ez izan arren, emaitzetan eragina duten alder-

3.2

Input errealak Ouput errealak

Input aurreikusiak Ouput aurreikusiak

Bezeroak edo erabiltzaileakEfizientzia

Ekon

omia

Efik

azia

Bikaintasuna

2.1. IRUDIA

Page 3: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

2 . A r t i k u l u a k 15

U r r i a 2 0 0 5 • UdalGIDA 7

diak neurtzen dituzte. Gehienetan, kanpoko faktoreakneurtzen dituzte. Adibidez, udaltzaingoan: auto-istripukopurua, hilabeteko.

ERAGIN ESPARRUAREN ARABERAKO SAILKAPENA

Adierazleak barrukoak zein kanpokoak izan litezke, eraginesparruaren arabera.

Hala, barruko adierazleak entitate barruko jarduerekinlotutako magnitudeetan oinarritzen dira. Adibidez, lanegindako ordu kopurua, bildutako zabor kopurua, ikasta-roen ordu kopurua, eta abar.

Kanpoko adierazleek udal jarduerek kanpoan eragindakoondorioak neurtzen dituzte. Adibidez, inbertsio batenaurretik eta ondoren izandako istripu kopuruak neurtzendituen adierazlea.

ADIERAZLEAK OSATZEKO ERABILITAKO MAGNITU-DEEN ARABERAKO SAILKAPENA

Aurreko sailkapenak ezingo ditugu erabili, ordea, herrita-rrei produktuak edota zerbitzuak zuzenean eskaintzen ezdizkieten ataletan. Izan ere, horrelakoetan ez baita horrenerraza inputak eta outputak identifikatzea eta neurtzea.Hala, kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren adierazle-ak sailkatzeko, adibidez, beste bide batzuetara jo beharkodugu.

Horrelako kasuetan ohikoena izaten da adierazlea osatze-ko erabilitako magnitudeen araberako sailkapena egitea.Hala, AECAk, 26. dokumentuan, honela sailkatzen dituudalen adierazle ekonomiko eta finantzarioak:

A) EGOERA ETA JARDUERA FINANTZARIOA

1.- Udalen zorpetzea.2.- Bestelako administrazio publikoetatik jasotako

transferentziak.3.- Autonomia finantzarioa.4.- Kaudimena epe laburrean.5.- Kanpoko finantzaketaren kostua.6.- Belaunaldien arteko ekitatea.7.- Efikazia finantzarioa.

B) EGOERA ETA JARDUERA EKONOMIKOA

8.- Emaitza ekonomikoa.9.- Kobratu ezinen maila.10.- Zurruntasun ekonomikoa.11.- Udal gastua biztanleko.12.- Sarrera fiskalen maila.13.- Langile bakoitzeko kostua.

C) AURREKONTUEN ADIERAZLEAK

14.- Gastuen aurrekontuko aldaketak.15.- Sarreren exekuzio maila.16.- Gastuen exekuzio maila.17.- Ordainketa maila.18.- Kobratu gabeko eskubideak.19.- Ordaindu gabeko eskubideak.20.- Zama finantzarioa biztanleko.

21.- Zama finantzario osoa.22.- Pertsonala.23.- Inbertsioak.24.- Aurrezki gordina.

E) ADIERAZLE EKONOMIKO OROKORRAK

25.- Langabetuen maila.26.- BPG biztanleko.

Bide beretik, UdalGIDAn udal adierazleei buruz argitaratu-tako ale berezian honako sailkapena egin da:

A) FINANTZA TUTORETZAREN ADIERAZLEAK

1.- Aurrezki gordina.2.- Legezko zorpetze-maila.3.- Aurrezki garbia.4.- Zorpetze muga.5.- Zor bizia.

B) GASTUEN ADIERAZLEAK

1.- Langileriaren gastuak.2.- Azpikontratazioak.3.- Dirulaguntzak.4.- Funtzionamendu gastuak.

C) INBERTSIOEN ADIERAZLEAK

1.- Inbertsio garbiak, lotutako finantzaketa gabeak.2.- Inbertsio garbiak, guztira.3.- Inbertsio maila, lotutako finantzaketa gabea.4.- Inbertsio maila, guztira.5.- Kapital transferentziekiko menpekotasuna.6.- Maileguekiko menpekotasuna.

D) SARREREN ADIERAZLEAK

1.- Presio fiskala.2.- Ordenantzak.3.- Zerga-ahalmena.4.- Transferentzia arruntekiko menpekotasuna.5.- Aparteko sarrerak.6.- Errolda fiskalen kobrantza maila.

E) BESTELAKO ADIERAZLEAK

1.- Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

2.- Likidezia.

GIPUZKOAKO UDALEN ADIERAZLE EKONOMIKO ETAFINANTZARIOAK

Gipuzkoako udalen jarduera-esparru zabalean, aurreran-tzean beren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioari erre-paratuko diogu. Gure helburua da udalen diagnostikoaegiteko metodologia bat azaltzea, gaur egungo egoerazein faktorek eragin duen agerian ipiniz, eta etorkizune-rako joerak nabarmenduz. Horretarako, UdalGIDAn udaladierazleei buruz argitaratutako azken ale monografikoanjasotako datuak erabiliko ditugu.

4

3.4

3.3

Page 4: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

ADIERAZLEAK ETA EMAITZA

UdalGIDA aldizkarian 23 adierazle jaso dira, 3.4. ataleanadierazi dugun bezala multzokatuta. Horiek guztiek ezdute, ordea, erabilgarritasun berdina udalen egoera eko-nomiko eta finantzarioaren diagnostikoa egiterakoan.Izan ere, egoeraren diagnostikoa egin behar denean, ezerbaino lehen, soberakinaren edota defizitaren zenbatekoa-ri begiratu ohi zaio, era batera edo bestera neurtua. Uda-len kasuan, soberakina edota defizita neurtzeko magnitu-de ezberdinak erabil litezke: galera-irabazien kontuarenemaitza, aurrekontu-emaitza, diruzaintza-gerakina,aurrezki gordina, aurrezki garbia, Europako Kontuen Sis-temaren (SEC) araberako finantzaketa ahalmena edobeharra, eta abar. Horien artean, aurrezki garbia erabiliohi da gehienetan udalaren egoera ekonomiko eta finan-tzarioaren berri modu kuantitatiboan emateko. Badagohainbat arrazoi horretarako:

• Aurrezki garbiak islatzen du hobekien zein den udalarenautofinantzaketarako ahalmena. Hau da, berak esangodigu zenbateraino den entitate hori gai, bere-bereakdituen baliabideekin, kapital gastuak finantzatzeko.

• Aurrezki garbiak islatzen du hobekien zein den udala-ren egoera ekonomikoaren joera datozen urteetarako.Izan ere, adierazlea zehazteko erabilitako magnitude-

en (sarrera arruntak eta gastu arruntak) ezaugarrinagusia urtez urte errepikatzeko joera denez, aurrezkigarbiak ere udalaren epe luzeko bilakaera ezagutzekobalioko digu.

• Aurrezki garbiak sintesi-ahalmena du, bere baitan bil-tzen baitu, aldi berean, hainbat erabaki ekonomikoren(zerga-politika, gastu-politika, zorpetze-politika,...)eta, beraz, beste hainbat magnituderen (sarrerak nahizgastuak) eragina.

Beraz, guretzat ere, aurrezki garbiari buruzko adierazleakemango digu, era kuantitatiboan, udal baten egoera eko-nomiko eta finantzarioaren berri, beste ezerk baino hobe-to. UdalGIDAren ale berezian jasotako 23 adierazleen arte-an aurrezki garbia dugu, izan ere, emaitzarekin (soberaki-narekin nahiz defizitarekin) zuzenean lotutako bakarra.

Badira beste adierazle batzuk ere defizitarekin edota sobe-rakinarekin lotuak, baina ez zuzenean, zeharka baizik: biga-rren mailan batzuk, hirugarren mailan beste batzuk. Horienguztien eragina jasoko du aldi berean aurrezki garbiak.Hala, aurrezki garbiak sintetizatzen duen egoera ekonomi-ko eta finantzarioaren analisia egiten lagunduko digutebigarren edota hirugarren mailako beste adierazle horiek,egoeraren zergatiak eta arrazoiak argituz.

Hori guztia 4.1.1. irudian jaso dugu grafikoki.

4.1

2 . A r t i k u l u a k16

7 UdalGIDA • U r r i a 2 0 0 5

4.1.1 Irudia

Page 5: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

Eta azkenik, badira beste zenbait adierazle ez dutenakbalio aurrezki garbia esplikatzeko, magnitude horrenondorio baititugu, ez arrazoi: inbertsio-mailarekin lotuta-ko adierazleak, gastu orokorretarako diruzaintzako gera-kina eta likidezia.

UDALEN AZTERKETA ESTATIKOA

Gipuzkoako udalen aurrezki garbia 2003an (ikerketa egin-dakoan eskura zeuden azken datuak urte horretakoak

ziren), batez beste, %13,67 zen. Hau da, udalek berensarrera arrunten % 13,67 bideratzen zuten, autofinantza-keta gisara, inbertsioak finantzatzeko (ikus datuak udalezudal 1. eranskinean).

4.2.1. taulari begiratuta, gauza nabarmena da udal txikie-nek sortzen dutela aurrezki garbirik handiena; beste alde-an, 20.000 biztanletik gorako udalek sortzen dute aurrezkigarbirik txikiena.

4.2

Datu horien arrazoiak ezagutzeko, emaitzaren kalkuluanzuzenean parte hartzen duten aldagaiak aztertu beharkoditugu: sarrera arruntak, gastu arruntak ez finantzarioaketa zama finantzarioak.

4.2.2. taulan jaso ditugu hiru aldagai horien balioak, biz-tanleko, 2003. urtean.

Datu horiek ematen digute aurrezki garbiari buruzko lehe-nengo azalpena. Hala, udal txikietan sarrera handiagoakizateak eragin du, batez ere, aurrezki arrunta ere handiagoaizatea. Zama finantzarioak txikiagoak izateak ere lagundudio emaitza beste multzoetan baino hobea izateari.

20.000 eta 100.000 biztanle arteko udaletan, berriz, alde-rantziz gertatu da: sarrera txikiagoak izateak eragin du,batez ere, aurrezki arrunta ere txikiagoa izatea.

100.000 biztanletik gora, gastu arruntak handiak dira eta

horrek eragin du, batez ere, aurrezki garbia txikiagoa izatea.

Datuen analisian aurrerago joango gara oraindik, hiru fak-tore horien deskonposizio handiagoa eginez.

Sarrera arruntak

UdalGIDAn jasotako adierazleen artean, badira hiru zuze-nean lotuta daudenak sarrera arruntekin: presio fiskala,transferentzia arruntekiko menpekotasuna eta apartekosarrerak.

4.2.1

172 . A r t i k u l u a k

U r r i a 2 0 0 5 • UdalGIDA 7

4.2.1. TAULA

4.2.2. TAULA

Page 6: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

Hiru adierazle horiek erabilitako neurri unitateak ezberdi-nak izan arren (euroak biztanleko eta ehunekoak) errazatera genezake zenbait ondorio:

• 1.000 biztanletik beherako udaletan transferentzia han-diagoekin konpentsatzen da presio fiskal txikiagoa.

• 100.000 biztanletik gorako multzoan nabarmena dapresio fiskala handiagoa dela eta transferentzia arrun-

ten menpekotasuna askoz txikiagoa.

• Aparteko sarrera handienak 1.000 eta 5.000 biztanlebitarteko udalerrietan jaso dira.

Faktore esplikatiboen deskonposizioan gehiago sakondudezakegu. Hala, presio fiskala hiru adierazlek esplika deza-kete: ordenantzek, zerga ahalmenak eta kudeaketareneraginkortasunak.

Datuak ikusirik, honako ondorioetaraheltzen gara:

• Udal txikietan presio fiskala txikia-goa izatea ordenantzen adierazleakesplikatzen du: udal horietan, zergaahalmena handiagoa izanagatik,ordenantzak baxuagoak izateakeragin du presio fiskal txikiagoa.

• 20.000 biztanletik gorako udalek egiten dute ahaleginhandiena ordenantzetan.

• Errolden kobrantzaren ehunekoetan ez da alde han-

diegirik sumatzen udal batzuetatikbesteetara, eta beraz adierazle hauez da oso esanguratsua emaitza azter-tzean.

Gastu arruntak, ez finantzia-rioak

Sarrerekin egin dugun bezala, gastuarruntekin ere deskonposizio handiagoa egin dezakegu.Hala, aldagai honen balioa bi adierazle hauek esplikadezakete: funtzionamendu gastuak eta dirulaguntzak.

4.2.2

2 . A r t i k u l u a k18

7 UdalGIDA • U r r i a 2 0 0 5

AECAren arabera, udal entitatee-tan lau faktore dira esangura-tsuak eta praktikan neurtzekomodukoak: ekonomia, efikazia,efizientzia eta bikaintasuna.

“ “4.2.1.1. TAULA

4.2.1.2. TAULA

Page 7: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

Gastu arruntetan (zama finantzariorik gabe) bi multzobereizi ditugu: funtzionamendu gastuak eta dirulagun-tzak. Lehenengoa udalaren dimentsio-arekin lotuta dago. Bigarrenak, berriz,eskuzabaltasunez emandako lagun-tzen berri ematen digu.

Datuak ikusita konturatzen gara alda-gai honek ez duela lotura estua biz-tanle kopuruarekin. Hala, 100.000 biz-tanletik gorako multzoa da funtziona-mendu gastu handienak dituena.Dirulaguntzetan gehien gastatzenduena, berriz, 5.000 eta 10.000 biztan-leko multzoa dugu. Udalerri txikietan, berriz, funtziona-mendu gastua nahiko handia da, eta dirulaguntzetakogastua, berriz, apalagoa.

Zama finantziarioa

Lehen ikusi dugun bezala, bi udal multzo nabarmentzendira handia izateagatik biztanleko zama finantzarioa:1.000 eta 5.000 biztanle artekoak eta 100.000 biztanletikgorakoak. Hala ere, sarrera arruntekin konparatuta,

20.000 eta 100.000 biztanle arteko udalak zorpetuagoakdaude 100.000 biztanletik gorakoak baino, azken hauen

sarrera arruntak handiagoak izatea-gatik.

Beste muturrean, udal txikienakdira, diferentzia handiz, zama finan-tzarioa txikiena dutenak, bai biztan-leko, bai sarrera arruntekin aldera-tuta.

Zama finantzarioa zuzen-zuzeneanlotuta dago zor biziaren adierazlea-rekin: berez, zenbat eta zor biziahandiagoa izan orduan eta handia-

goa izango da, baita ere, horrek sortutako zama finantza-rioa. Arau hori apurtu egiten da, ordea, maileguen ezau-garriak ezberdinak direnean udal batetik bestera. Prakti-kan, interes tasetan ez da alde handirik egoten, baina baiamortizazio epean. Horregatik, 100.000 biztanletik gorakoudalen zor bizia 20.000 eta 100.000 biztanle artekoenabaino txikiagoa izanagatik, zama finantzarioak, balioabsolutuan, handiagoak dira.

Horren guztiaren berri ematen digu 4.2.3.1. taulak.

4.2.3

192 . A r t i k u l u a k

U r r i a 2 0 0 5 • UdalGIDA 7

Emaitza neurtzeko magnitudeezberdinen artean, aurrezki gar-bia erabili ohi da udalen egoeraekonomiko eta finantzarioarenberri modu kuantitatiboan ema-teko.

“ “

4.2.2.1 TAULA

4.2.3.1. TAULA

Page 8: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

UDALEN AZTERKETA DINAMIKOA

Udalen egoera ekonomiko eta finantzarioa aztertzerako-an ezin gara gelditu ekitaldi bateko datu soilarekin. Azter-keta osatu beharra dago epealdi jakin batean datuak izan-

dako bilakaerarekin.

Gure kasuan, UdalGIDAren ale berezian, azken 10 urteetanaurrezki garbiak izandako bilakaera jasotzen da, eta 4.3.1.taulan ageri da multzoka laburtuta.

4.3

Aurrezki arruntaren bilakaerak hiru garai ezberdin biziizan ditu:

• 1994-1997 epealdian goranzko joera izan du.• 1998-2002 epealdian beheranzko joera izan du• 2003an berriro gorantz abiatu da.

Bestalde, datuek erakusten digute joera hori, ñabardurakñabardura, udal multzo guztietan gertatu dela.

Aurrezki garbiaren jokaera honen arrazoiak bilatzeko,bere hiru osagaien azterketa egin beharra dago, aurrekoatalean egin dugunaren antzera.

2 . A r t i k u l u a k20

7 UdalGIDA • U r r i a 2 0 0 5

4.3.1. TAULA

4.3.1.IRUDIA

Page 9: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

4.3.1. irudian sarrera arruntak, gastuarruntak (ez finantzarioak) eta zamafinantzarioak ageri dira, biztanleko.Horiei erreparatuz, honako ondorio-ak atera ditzakegu:

• 1994-1997 epealdian sarrera arrun-tak askoz biziago hazi ziren gastuarruntak baino.

• 1998-2002 epean sarreren hazkundea moteldu eginzen, eta gastuena berriz bizitu. Ondorioz, bien artekotartea estutuz joan da urtez urte.

• Zama finantzarioak balio absolututan ez dute gorabe-hera handirik izan epealdi guztian. Termino erlatiboe-tan, ordea, sarrera arruntak asko hazi direnez, zorpe-tze maila gutxitu egin da.

Sarrera eta gastu arrunten bilakaeraren arrazoiak aurki-tzeko, era berean, beren osagaiak aztertu beharko ditugu.

Sarrera arrunten osagai nagusiatransferentzia arruntak dira. 4.3.2.irudian ageri den moduan, 1995tik1999ra oso azkar hazi dira, 2000 eta2001 urteetan geldialdi txiki bat izandute, eta 2002an eta 2003an berriroere gorantz egin dute.

Udalek zerga bidez eskuratutakosarrerek gorabehera gehiago izan

dute epealdi honetan. 1995eko hazkundea moteldu eginzen hurrengo bi urteetan; 1998an berriro asko hazi ziren;1999 eta 2002 urteen artean transferentzi arrunten modu-ko jokabidea izan dute, eta 2003an berriro asko hazi dira.

Aparteko sarrerek zerga arruntetan duten pisua aurrekobiena baino txikiagoa izan arren, nabarmendu behar da ia-ia bikoiztu egin direla aztertutako epealdian.

Gastu arrunt ez finantzarioek berriz, bi osagai nagusidituzte: funtzionamenduko gastuak eta dirulaguntzak.

4.3.3 irudian ikus dezakegun bezala, funtzionamendu gas-tuak asko hazi dira 1997tik aurrera, batez ere 1998an, eta2002 eta 2003 urteetan.

Gastu arruntetan dirulaguntzek duten pisua nahiko txikiabada ere, aipagarria da 2,3 aldiz hazi direla aipatutakoepealdian.

212 . A r t i k u l u a k

U r r i a 2 0 0 5 • UdalGIDA 7

4.3.2. IRUDIA

Aurrezki garbiak sintesi-ahalme-na du, eta berak islatzen duhobekien autofinantzaketarakoahalmena eta datozen urteetara-ko joera.

“ “

Page 10: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

UDALEN TIPOLOGIA

Aurrezki garbiaren adierazlearen azterketa estatiko etadinamikoa konbinatuz gero, udal tipologia bat osa deza-kegu. Horren arabera, udalak lau multzo hauetan sailkaditzakegu:

1. Aurrezki garbia handia dutenak, eta gero eta handiagoagainera.

2. Aurrezki garbia handia dutenak, baina gero eta txikiagoa.

3. Aurrezkia garbia txikia dutenak, eta gero eta txikiagoagainera.

4. Aurrezki garbia txikia dutenak, baina gero eta handia-goa.

Sailkapen hori era kuantitatiboan egin liteke, udal bakoi-tzari honako bi balioak esleituz:

• Azterketa estatikoaren arabera, 2003. urtean dagokionaurrezki garbiaren balioa, termino erlatibotan.

• Azterketa dinamikoaren arabera, 1994-2003 epean,aurrezki garbiaren erregresiolinealaren maldaren balioa.

Esleipen horiek, udalez udal, 2.eranskinean ageri dira. Hala, udalaklehen azaldutako lau multzo horieta-koren batean kokatzeko, beraridagozkion bi balio horiek Gipuzkoa-ko batez bestekoarekin konparatukoditugu. 3. eranskinean ageri dira Gipuz-koako 88 udalak irizpide horien ara-bera sailkatuta.

Udal bakoitzari bi balio esleitu dizkiogunez, teorian posi-blea da udal guztien kokapena irudikatzea plano batean.Bertan, ordenatuetan, 2003an Gipuzkoako udalen balioakirudikatuko ditugu. Abszisetan, berriz, udal bakoitzeko,bere erregresio linealaren malda irudikatuko dugu. Hala,irudian zenbat eta gorago agertu udal bat, orduan etaegoera hobean zegoen 2003an; irudian zenbat eta eskui-nerago agertu udal bat, orduan eta bilakaera hobea izandu 1994-2003 epealdian.

Praktikan, 88 udalak irudikatzea zaila da, orriaren espazioerabilgarriak mugatzen gaituelako. Hala ere, metodologihori oso erabilgarria izan liteke udal jakin baten egoerairudikatzeko, konparaketarako erabili litezkeen bestehiruzpalau udalenarekin batera.

Adibide gisara, metodologi hori ilustratzeko, 4.4.1. irudianjaso ditugu 20.000 biztanletik gorako udalen posizioak.Bertan ikusten da Eibar eta Arrasatek dutela, multzohorretan, aurrezki garbi handiagoa Gipuzkoako batez bes-tekoak baino; horregatik daude abszisen ardatzaren gai-netik. Bilakaerari dagokionez, multzo horretan Donostiaketa Eibarrek izan dute Gipuzkoako batez bestekoa baino

hobea, nahiz eta alde txikiarekin;horregatik daude ordenatuen arda-tzaren eskuinera.

Azterketa osatzeko, bakoitzarenegoeraren arrazoiak aurkitzeko, ana-lisian sakondu beharko litzatekeaurrezki garbiaren osagaiekin, aurre-ko ataletan egin dugun moduan.

4.4

2 . A r t i k u l u a k22

7 UdalGIDA • U r r i a 2 0 0 5

4.3.3. IRUDIA

Udal bakoitzari bi balio esleitudizkiogu: aurrezki garbia 2003aneta erregresio linealaren malda.Horrela, posible da bakoitzarenegoera irudikatzea plano batean,bi koordenatu horien arabera.

“ “

Page 11: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

232 . A r t i k u l u a k

U r r i a 2 0 0 5 • UdalGIDA 7

4.4.1. IRUDIA

2003

an: T

XIK

IA20

03an

: HA

ND

IA

Page 12: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

2 . A r t i k u l u a k24

7 UdalGIDA • U r r i a 2 0 0 5

1. Eranskina

AURREZKI GARBIAREN BILAKAERA

Page 13: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

252 . A r t i k u l u a k

U r r i a 2 0 0 5 • UdalGIDA 7

2. Eranskina

KOORDENATUEN BALIOAK

Page 14: UDALEN AZTERKETA ADIERAZLEEN BITARTEZ€¦ · Adierazleak neurri unitateak dira, balio dutenak erakunde baten aldagai nagusiak aldian-aldian jarraitu eta ebaluatzeko, kanpoko eta

2 . A r t i k u l u a k26

7 UdalGIDA • U r r i a 2 0 0 5

3. Eranskina

UDALEN TIPOOGIA AURREZKI GARBIAREN ARABERA