Udalekua hura lekua TX - edesclee.com · Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez...

5
UDALEKUA, HURA LEKUA! Karlos Santisteban Enrique Morenteren marrazkiak Desclée De Brouwer

Transcript of Udalekua hura lekua TX - edesclee.com · Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez...

Page 1: Udalekua hura lekua TX - edesclee.com · Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez konformatu behar eta olatuen gainean ibiltzeko taula erabiltzen dut. Itsasoa egoera ego-

UDALEKUA, HURA LEKUA!

Karlos SantistebanEnrique Morenteren marrazkiak

Desclée De Brouwer

Udalekua hura lekua TX 17/7/06 09:44 Página 5

Page 2: Udalekua hura lekua TX - edesclee.com · Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez konformatu behar eta olatuen gainean ibiltzeko taula erabiltzen dut. Itsasoa egoera ego-

7

11LLeehheenneennggoo ttxxaannddaa

Eskuarki uda nire gurasoekin eta arreba Izaro-rekin batera pasatzen dut beti. Hirian bizi gara,baina aita baserri inguru paregabe eta zoragarriaden Karrantza haranean jaio zen eta, ama, berriz,itsasoaren ondoan, Bakio herri politean. Beraz,asteburuetan eta udan, itsaso zein lehor, badugunon aukeratu.

Karrantzara joaten garenean, heldu ordukoarropa zaharra jantzi eta libre sentitzen naiz. Ba-serria zelai eta basoz inguratuta dago eta bizikigustatzen zait belarretan jolastea, zuhaitzetaraigotzea, kilkerrak, matxinsaltoak eta sugandilakharrapatzea, ur potxingoetara sartzea... Hanbaditut lagun batzuk, Mario eta Endika esate ba-terako, eta haiekin txori habien bila aritzen gara,kirikinoen ezkutalekuak bilatzen ditugu, egurraketa harriak erabilita ezkutalekuak eraikitzenditugu... Gainera nire lagunek zaldiak eta astoakdauzkate eta batzuetan lasterketak egiten ditugu.Primeran pasatzen dut han beraz!

Udalekua hura lekua TX 17/7/06 09:44 Página 7

Page 3: Udalekua hura lekua TX - edesclee.com · Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez konformatu behar eta olatuen gainean ibiltzeko taula erabiltzen dut. Itsasoa egoera ego-

Bero gehien egiten duenean, abuztuan batezere, itsaso aldera jotzen dugu normalean, Bakioraalegia. Han ere badut lagun taldetxoa eta, surfegitea izugarri gustatzen zaidanez, eguneko den-bora gehiena uretan sartuta ematen dut. Gurasoekarrain bihurtuko naizela diote eta, bai, egia esanbenetan arrainek bezala dotore eta azkar igerianibiltzeko haien gorpuzkera eta hegatsak edukinahi nituzke. Egundoko inbidia ematen didate.Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez konformatu behar eta olatuen gaineanibiltzeko taula erabiltzen dut. Itsasoa egoera ego-kian dagoenean behin eta berriz irristatzen naizolatuen gandorrean, taularen gainean zutik, zal-diaren gainean egongo banintz bezala. Zeindibertigarria eta freskagarria den!

Horregatik, udan ikastolan udalekuetara joa-teko egitarauak ematen zizkigutenean etxeangurasoek beti ez genuela horrelakorik beharesaten ziguten arrebari eta bioi.

—Urte osoa hirian igaro behar dutenentzatondo daude toki horiek, udan batez ere, batzuetanitogarria izaten delako, baina zuek nahiko pribile-giatuak zarete, uda hiritik kanpo ematen duzue-lako –esaten zuen aitak.

8

Udalekua hura lekua TX 17/7/06 09:44 Página 8

Page 4: Udalekua hura lekua TX - edesclee.com · Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez konformatu behar eta olatuen gainean ibiltzeko taula erabiltzen dut. Itsasoa egoera ego-

—Gainera udalekuetan janaria txarra izaten daeta maiz haurrak gaixorik itzultzen dira etxera–esaten zuen amak.

Guk ez genuen erreparorik egiten. Izan ere,bikain pasatzen genuen udan. Hala ere, gure lagungehienak noiz edo noiz udalekuren batean egonakzirenez, niri inbidia apur bat ematen zidaten eta,egia esan, joateko gogoa nuen. Horregatik, urtebatean udalekuetara joan nahi nuela esan niengurasoei.

—Benetan joan nahi duzu? Eta zertara? –eran-tzun zidan aitak.

—Han ez duzu inor izango musutxoak emate-ko... –amak.

—Gurekin eta Izarorekin txarto pasatzen duzu,ala?

—Jada ez gaituzu maite?—Ez, ez da hori, baina zer den jakin nahi

nuke...Hasieran ezetz esan zidaten. Ez nuela udale-

kuetara joan beharrik eta etxean hobeto egongonintzela. Baina gero, nire lagun onena den Aitorere joatekoa zenez, haren aita-amek nireekin hitzegin eta konbentzitu egin zituzten.

9

Udalekua hura lekua TX 17/7/06 09:44 Página 9

Page 5: Udalekua hura lekua TX - edesclee.com · Baina, lurreko ugaztuna naizenez, neure beso-hankez konformatu behar eta olatuen gainean ibiltzeko taula erabiltzen dut. Itsasoa egoera ego-

Udalekua hura lekua TX 17/7/06 09:44 Página 17