UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

12
18 2013ko URRIA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria “Naziogintzatik haratago” IRITZIA >> 10 “Gaindegia, Ekonomiaren eta gizarte garape- naren behatokia” IRITZIA >> 8 Mertxe Aizpurua, Udalbiltzako lehendakaria ELKARRIZKETA >> 3 zkerra Berri ezkerra aberri aldizkaria

description

Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea, UDALBILTZA Euskal Herriko nazio erakundeaz.

Transcript of UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

Page 1: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

18 2013ko URRIA. Ezkertiar eta Abertzaleeen aldizkaria

“Naziogintzatikharatago”

IRITZIA >> 10

“Gaindegia,Ekonomiaren eta

gizarte garape-naren behatokia”

IRITZIA >> 8

Mertxe Aizpurua, Udalbiltzako lehendakariaELKARRIZKETA >> 3

zkerraBerriezkerra aberrialdizkaria

Page 2: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

zkerra Berrialdizkaria

EzkerraBerriFundazioakgizartean eztabaidazabaltzekoegiten duenekarpena.

Erredakzio taldea:

Patxi ZabaletaRebeka UberaDani MaeztuAser LertxundiA. Iturriagaetxebarria

Diseinua:Aser Lertxundi

Inprimategia:Iratxe grafika

arai berrietan tresna berriak behar omen dira. Zaharkituriko formulek ez omen dute etorkizuna eraikitzeko balio. Eta izan ere, hala da, zaharkitutako tresnek ezer gutxi eskaini dezakete, herritarren beharrei erantzunak eraginkortasunez erantzuterako or-duan; are gutxiago krisi garaietan.

Baina Udalbiltza ez dugu edonolako tresna. Are gutxiago formula zaharkitua. Nazio askapen garai hauetan, nazioartean inoiz baino ageriago dagoenean Estaturik gabeko Herrien Estatu-gintza, Euskal Herriak ere beharrezkoa du naziogintzan, herrigintzan jardungo duen bitartekoa izatea. Nahiz eta bitarteko horrek 1999an izan bere sorrera, eta nahiz eta bere bizkarrean ibilbi-de aldapatsu eta latza izan, legez kanporatzea tarteko.

Baina 14 urte beranduago, lehen eguneko ilusio berberarekin, beste giro apalagoan bada ere, ekin dio bere ibilbideari, Euskal Herriaren Nazio eraikuntza zio eta helburu. Beraz, zereginik eta zeresanik baduela deritzogu. Naziogintzan sakontzeko ezinbesteko tresna dugu, Euskal Herria Estatu gisa ulertzeko eta lantzeko oinarrizko tresna. Euskal Herria hiru ad-ministrazioetan desitxuraturik dugun momentutik, euskal herritarron etorkizun komuna lan-tzeko ezinbesteko tresna dugu. Gure arteko harreman sozio-ekonomikotan sakondu, sareak areagotu, oinarri kulturalak bateratu, udalen artean ezagutza elkarbanatu, etab. Ez dira gutxi bidean ditugun erronkak, baina, abertzale garen heinean jorratu behar ditugun erronkak direla deritzogu. Eta zergatik ez, abertzaleak ez direnekin ere bai. Beraien iritziak errespetatuz eta kontutan izanez. Beraien kontzientzia demokratikoa astinduz, eta printzipio demokratikoa den erabakitze eskubidearen bidean sartzeko ahaleginak eginez. Euskal kontzientzia sortuz eta lan-duz. Inor baztertu gabe, herritar guztiei ateak irekiaz.

Ez da ez aldaparik gabeko ibilbidea. Aipatzekoa, garai berri hauetan, EAJren hutsunea. Liza-rra –Garazi garaietatik urrun, ez soilik denboran, borondate politikoan ere bai. Badirudi EAJk, bere izaera abertzaleari muzin eginik, Euskal Herriaren egituraketa eta naziogintza bere jar-dunetik baztertu dituela. Eta Madrili so, nahiago duela egonean egon; Euskal Herria ukatzen duten alderdien bidelagun bilakatuz. Hala ere, etorkizunari itxaropenez begiratu nahi diogu. Itxaropenez eta ilusioz, inor alboratu gabe, eta elkartuko zaizkigunaren esperantzarekin. Be-harrezkoak ditugun bidelagun guztiei eskua luzatuz. Eskua luzatuz, eta gure elkarlana eskainiz guztion etxea den Euskal Herria eraikitzeko, eguneroko txikitasunetik, baina nortasun eta Herri baten handitasunetik.

Horregatik, sorrerako bost printzipio nagusiak bidelagun, Udalbiltzak berrabiarazi du bere ibilbidea. Datozen orrialdeetan, Udalbiltza berriarekin ematen hasiak garen urratsen berri lu-zatu nahi izan dizuegu. Baliabide gutxi, eta gogo askoz ematen ari diren pausuak. Hiru admi-nistrazioen mugak gaindituz, Euskal herritarrok bat garela eta elkarrekin bide bat eraiki nahi dugularen erakusgarri.

G

Edito

riala

Datorren aleko gaia: DESOBEDIENTZIA ZIBILAe-mail bitartez zuen artikuluak bidal ditzakezue.Ale bakoitzean josotako 2 iritzi artikulu argitaratuko dira. ANIMATU!

Aduanaren Txokoa 16-1831001 IRUÑA

www.ezkerraberri.org Tel: [email protected]

Page 3: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

012ko martxoan Udalbiltza berrantolatzeko erronka hartu zuten hainbat hautetsik eta Eus-kal Herriko herri eta hirietara eskutitzak bidali

ziren, talde sustatzailea sortu, eta azkenik, 2013ko mar-txoaren 2an Donostian, Udalbiltza berrabiarazi zen.

Donostiako Biltzarrean Udalbiltzaren zuzendaritza aukeratu zen, eta Lehendakari gisa Mertxe Aizpurua izendatu zen. Mertxe Aizpurua (Usurbil, 1960), kazeta-

ritzan lizentziatua eta Garan kazetari eta zuzendari mo-duan aritu da. Bilduren izenean eskuratu zuen Usurbil-go alkatetza 2011. urtean, eta 2013ko martxoaz geroztik Udalbiltzako lehendakaria da.

Agenda estu geratu zaio azkenaldian eta Herrirako auzi-peratuei babes emateko, Donostian eginiko agerraldi ostean, tarte bat lapurtzeko aukera izan dugu Udalbil-tzaren ibilbide berriari buruz aritzeko.

2

>>

Mer

txe

Aiz

puru

a, U

dalb

iltza

ko le

hend

akar

ia.

“Eremu ezberdineko eragileak elkarlanean jarriz, nazio eraikuntzan sakontzen joan behar gara”

3

Elka

rriz

keta

Page 4: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

Udalbiltza berrantolatu da, zer dela eta berpizten dira erronka zaharrak?

Aurrez beharra bazegoen eta aurrez Udalbiltza sortzeko erabilitako argudioak oraindik indarrean zeuden, ondo-rioz, Udalbiltza bezalako egitura bat sortzeko beharra zegoen. Beharra diot, zeren bestela ez legokee Euskal Herriko lurralde desberdinak batuko lituzkeen egitura-rik; gaur egun, Udalbiltza da nazional mailako egitura bakarra. Udalbiltzaren epaian absoluzioa jaso ondoren, dagoeneko ez zegoen eragozpenik Udalbiltza berria sortzeko eta horrela egin da.

Hasiera bateko Udalbiltzan abertzaleon bi espresio politiko nagusiak beraien ordezkaritza zuten. Udal-biltza berrian, aldiz, EAJren babesik ez da jaso, zein da EAJren jarrera bide berri honen aurrean?

EAJren jarrera bertan parterik ez hartzearena izan da. Nere ustez, Euskal Herria eta bertako hautetsiak ain-tzat hartzen baditu badago guztiontzat eta bereziki be-raientzat tokirik.

Udalbiltza berria hasierako 5 printzipioetan oinarritu-rik berreraiki da, hau da, hasierako 5 irizpide nagusiak mantentzen dira eta printzipio horietan oinarritzen du bere jarduna, beraz orduan balio zuenak orain ere ba-lio du. Tokia guztiontzat dago eta Euskal Herriaren alde lan egin nahi badute –hori da, azken finean Udalbiltza-ren zeregina, Euskal Herria eraikitzea – tokia eta aukera guztiak dituzte. Beno, beraiek hartu duten hautua da eta ikusiko dugu hemendik aurrera zer gertatzen den.

Aipatu duzu, aurreko 5 printzipioetan berrantolatu dela Udalbiltza. Nola garatuko dituzue?

Printzipio bakoitzari lan eremu bat egokitu zaio, hori da egin duguna. Batez ere orain, hasiera batean, lehenda-biziko bi ildoak lantzen, jorratzen, hasi gara. Agian guri iruditzen zaigu mantso xamar gabiltzala, baina, kontuan izan behar da martxoan abiatu zela Udalbiltza berria. Fondoa martxan jarri dugu, Kohesio eta Nazio Gara-penerako Fondoa, eta horren baitan hainbat programa izendatu eta egituratu ditugu eta epe laburrean horien adibide garbiak eta praktikoak aurkeztuko ditugu. Ba-tzuk dagoeneko aurkeztu ditugu, Euskal Herria Sendo-tzen programa esate baterako; programa honen baitan, eragileekin, nazio mailako elkarteekin, elkarlanerako hainbat hitzarmen sinatuko dira, lehendabizikoa Gain-degiarekin. Gure ustez, Euskal Herria egituratzeko be-har-beharrezkoak dira horrelako hitzarmenak.

Gaindegiak egiten duen lana ez du beste inork egiten, nazio mailako behatokia behar beharrezkoa da: Euskal Herriaren beharrak aztertu, nola egituratzen ari den az-tertu, zein hutsune dituen, demografikoki nola hazten ari den, etab. Guzti horri buruz informazioa behar dugu eta lanketa egin behar da eta Euskal Herri osoko ikus-pegitik inork ez du lan hori egin Gaindegiak izan ezik. Laguntza behar du eta guk ere hainbat jarduera egite-ko eta programak garatzeko horrelako ezagutza behar beharrezkoa dugu. Nazio eragileekin hitzarmen hauek garatzen joango gara eta bide hortatik hainbat ekimen jarriko ditugu praktikan, oraindik ez dira publiko egin, baina, epe laburrean argituko ditugu.

>>

4

Elka

rriz

keta

Euskal Herriaren alde lan egin nahi duen orok,

nahi izanez gero, badu lekurik Udalbiltzan

Nazio ikuspegitiklan egiten duten

erakunde etaelkarteekin

hitzarmenaksinatzen ari gara

Page 5: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

Nazio egitura osatzerakoan, Udalbiltzak 3 espazio juridiko-administratibo berezituekin egiten du topo. Nola gainditzen da oztopo hau, nazio-eraikuntza, oi-narri duen erakunde batetik?

Elkarren arteko ezagumendua sustatuz eta lagunduz, eta agian baita, programa praktikoak ere abian jarriz, hori da gure asmoa. Egia da Euskal Herria 3 zatitan banatua dagoela, eta badirudi, zatituaz gain, espazio administra-tibo ezberdinak elkarren aurkako lehian dabiltzala –ho-rrela egina eta pentsatua dago–. Guk justu kontrakoa egin behar dugu, danak elkarri begira jarri nahi ditugu, hau da, ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria elkar-lanean jarri nahi ditugu, Pirineotako bi aldeak egitasmo ezberdinekin elkar lotu behar ditugu. Horrela sustatzen da nazio eraikuntza, hainbat aldiz aipatzen dugun ko-hesioa, eremu ezberdinetako eragileak elkarlanean ja-rriz, lan komuna eginez eta proiektu interesgarriak eta sendoak elkarrekin aurrera ateraz. Horretan ari gara eta laster mugako bi aldeak ikutzen dituen ekimen bat aur-keztuko dugu.

Iraganeko mamuak agertu dira eszenatokian azke-naldi honetan. Herrirako hainbat kide atxilotu dituz-te, ETAk ez du desarmea burutu… Zein funtzio beteko lituzke Udalbiltzak normalizazioan eta bakegintzan?

Gure ustez, Udalek, zeresan handia dute bizikidetza arloan eta normalizazio eremu horretan; azken finean, herriak mikroguneak dira eta herrietan ere aurrerapau-suak eman ditzakegu, denon artean konpondu beharre-ko arazo hau konpondu ahal izateko. Bistan da gauzak oraindik ez direla ondo eta sufrimendua oraindik paira-tzen dela eta Herrirako operazioa atzerapausua da, eta batzutan atzerapausuak ez dira txikia, handiak izan ohi dira. Honi aurre egin behar diogu eta larritasun puntu batekin bizi edo aztertzen ditugu horrelako egoerak, are gehiago oraingoan ikutu duten gai sensibleak ikut-zen dutenean. Bestalde, bake bide bat abiatu da eta Udaletatik horri eutsi behar diogu, bizikidetza progra-

mak landuz eta gaia plazaratuz, horrela aurrerapausuak eman ditzakegula sinisten baitugu. Gure aldetik, Kurdis-tanen bake konferentzia batetan parte hartu genuen eta bertan ponentzia bat aurkeztu genuen. Bertan agertzen da Udalbiltzan dugun jarrera, eta argi dugu Udalen eta hautetsien inplikazioa ezinbestekoa dela.

Amaitzeko galdera pertsonalago bat. Bapatean Na-zio mailako erakunde baten lehendakari izendatua izan zara, horrek dakarren ardura guztiarekin, nola daramazu egunerokoan karguaren zama?

Beti pentsatu ohi dut guztiok gaitasun mugatuak di-tugula eta ondorioz zama astunegia bihurtzen da ho-rrelako karguren batean, norbanakoaren gaitasunek ezin baitute ase erakundeari eskatzen zaizkionak. Dena dela, tokatzen zaigu, eta batzuetan aurrera egin behar da, baiezkoa eman beharra dago eta ezin da ezezkorik eman. Asumitu eta ahalik eta hobekien egiten saiatu beharra dago, hori da behintzat borondatea eta asmoa.

5

Elka

rriz

keta

Mertxe Aizpurua, Presidenta de Udalbiltza.

Mertxe Aizpurua es Presidenta de Udalbiltza desde marzo del 2013. De oficio periodista (fue directora de Gara), es la alcaldesa de Usurbil desde el 2011.

Tras su nombramiento ha tomado con ilusión esta nueva etapa de Udalbiltza, un instrumento necesa-rio para la construcción Nacional y única institución que trabaja con Euskal Herria como sujeto. Cree sin-ceramente, que el PNV tiene espacio en esta nueva etapa, y aunque lamenta su ausencia piensa que en el futuro la situación cambiará. Aún así hay que dar pasos en los 5 principios fundacionales de la antigua Udalbiltza y para ello plantea crear ámbitos de ac-tuación en cada uno de los principios. De momento el ámbito de trabajo principal es el de la cohesión territorial, con el Fondo de Cohesión y Desarrollo como instrumento principal.

Elka

rriz

keta

Page 6: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

dalbiltza Euskal Herriko udal eta udal haute-tsien biltzarra da. 1999ko irailaren 18an sortu zen, Bilboko Euskalduna jauregian. Euskal Herriko le-

hen instituzio nazionala da, horrek daukan garrantzia-rekin nazio eraikuntzari begira. 1998ko Lizarra-Garaziko Akordioa hautsi ondoren, Udalbiltza bi espresiotan ba-natu zen 2001ean, baina 2013ko martxoaren 2an berran-tolaketarako batzarra egin zuen, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

1999: sorrera

1999 hasieran ekin zioten hautetsiek Udalbiltza sortze prozesuari. 21 alkateren deialdiari erantzunez, 1999ko otsailaren 6an Euskal Herriko 317 herritako 666 alkate eta udal ordezkari bildu ziren Iruñeko Carlos III.a are-toan. Bilkuran aho batez onartutako adierazpenak be-harrezkotzat jo zuen Euskal Herriaren zatiketa admi-nistratiboa gainditzea, Euskal Herriaren garapen osoa eragozten duelako eta XXI. mendeko erronkei aurre egi-teko beharrezkoa delako lurralde artikulazioa. Halaber, ekimena erabat demokratikoa dela aldarrikatu zen, udal hautetsiek elkarrekin lan egiteko duten eskubidearen eta borondatearen zilegitasunean oinarrituta baitago.

Batzorde Iraunkorra aukeratu zen, eta honek Euskal He-rriko udal hautetsi guztiei dei egin zien 1999ko irailaren 18an Bilboko Euskalduna jauregian bildu eta Euskal He-rriko erakunde nazionala sortzera. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 354 udalerritako 1.788 udal hautetsik har-tu zuten parte bertan Bilboko batzarrean, eta Udalbil-tza sortu zuten.

6

Art

ikul

ua

Bilboko Batzarrean 354 udalerrietako

1788 hautetsik hartu zuten parte

U

Udalbiltzarensorreratik gaurdaino

Sorrerako bost irizpideak

1. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.

2. Euskal Herriko egitura politikoa eraikitzen lagun-tzea.

3. Nazio eraikuntza bultzatzea.

4. Herrialde guztietako udalerrien artean harrema-nak sendotzen laguntzea hainbat esparrutan.

5. Euskal Herria nazio berezkoa eta desberdindua dela adieraztea nazioartean.

Page 7: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

Udalbiltzaren lanak zuzendu eta antolatzeko, Batzar Nagusiko politika eta lurralde aniztasuna islatzen zuen Batzorde Eragilea izendatu zuten, hamabost alkatek eta zinegotzik osatutakoa.

2001: bi espresiotan banatu

Lizarra-Garaziko Akordioa apurtu ondoren, 2001ean Udalbiltza bi espresiotan banatu zen desadostasunak medio. Batetik, EAJko eta EAko hautetsiak aritu ziren, Udalbiltza-Udalbiden. Kohesio Fondo bat sortuta, eus-kara, kultura, kirola, ingurumena, lurralde antolaketa, ekonomia garapena eta gizarte ongizate esparruetan ekimenak babestu eta diruz lagundu izan ditu.

Batasuna izan zeneko eta ABko hautetsiak Udalbiltza-ren beste espresio batean aritu ziren, independente ba-tzuekin batera. Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa sor-tu zuten, Zuberoa garatzen ekimenarekin lotuta; Euskal Herrian bakerako bideak garatzeko engainamendua eta Euskal Herria demokrazia eta bakerako bidean proposa-menak egin zituzten, elkarrizketaren bidezko konponbi-dearen alde; Euskal Herriko eskubideen agiria idatzi zuten; Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konfe-rentzia antolatu zuen; EHNA naziotasun agiria sustatu zuten; eta Nazio Eztabaida Gunea sortu zuten.

2003: Udalbiltzaren aurkako auziaren hasiera

2003ko apirilaren 29an Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Udalbiltzaren kontrako opera-zioa agindu zuen, Espainiako Poliziak zortzi lagun atxilo-tuz eta egoitzak itxiz. ETAkoak izatea egotzita, 22 lagun auzipetu zituen epaileak. Urte bereko ekainean Garzo-nek eten egin zituen Udalbiltza Elkartea, Partzuergoa, eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa.

2010eko uztailaren 15ean hasi zen epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Udalbiltza ETAren menpe ez dagoela berretsi zuten auzipetuek, eta Eus-kal Herriaren aldeko proiektua dela. Urrian amaitu ziren epaiketako saioak, eta epaimahaiak 2011ko urtarrilaren 20an eman zuen epaia: absoluzioa denentzat, ETAren eta Udalbiltzaren arteko loturarik ez zela frogatu argu-diatuta. 2011ko apirilean epaia irmo bihurtu zen.

2013: Udalbiltzaren berrantolaketa batzarra

2012ko Aberri Egunean Udalbiltza berrantolatzen haste-ko dei egin zuten hainbat hautetsik eta, prozesu baten ondoren, 2013ko martxoaren 2an egin zen berrantolake-tarako batzarra, Donostiako Victoria Eugenia antzokia. Lehentasunak, funtzionamendua eta zuzendaritza pro-posamenak onartu ziren, aho batez. Egun hartan 1.257 hautetsik emana zioten atxikimendua Udalbiltzari; gaur egun gehiago dira.

7

Page 8: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

san ohi da edozer gai azter daitekeela politika-ren ikuspegi zabaletik. Horrela izan daiteke, nos-ki, baina politikaren ikuspegiak ez digu problema

guztien osotasuna azaltzen. Ea ondo azaltzen dugun. Euskal Herria, neurri handian, politikaren ikuspegitik azaltzen da; ukatzen dutenek zein aldarrikatzen dute-nek, biek ahala biek, politika daukate tresna eta hizpi-de Euskal Herria aldarrikatzeko edo ukatzeko. Halere, posible da Euskal Herriaz hitz egitea politikatik harago. Are gehiago, beharrezkoa da Euskal Herriaz hitz egitea politikatik harago. Horretarako, hain zuzen ere, sortu genuen Gaindegia.

Joan den mendearen azken urteetan euskal sindikatuek eta bestelako eragileek negoziazio kolektiboa eta lan harremanen euskal esparrua eskatzen zuten. LAB he-rrialde guztietara zabaldu berria zen, Lapurdira, Nafa-rroa Beherera eta Zuberora ere. Iparraldean, hain zuzen ere, Euskal Departamentuaren aldeko mugimendua bizi-bizi zegoen urte haietan. Euskal esparrua edo ant-zeko izendapenak erabili ohi dira gehiegi zehaztu gabe zertaz ari garen. Sakonean, artez ez bada moldez, an-tzeman daiteke Euskal Herriaz ari garela. Zergatik ez da esaten Euskal Herriko negoziazio kolektiboa eta lan ha-rremanak? Gure ustez, eta hau paradoxa, Euskal Herria zertan den zehaztu gabe dagoelako.

Sarri askotan, Euskal Herria nazioa dela esaten da bai-na gutxitan esaten dugu Euskal Herria nazio garela. Ez da hitzen jolasa, ez dugu aho-korapilorik egin nahi. XX. mendearen azken urteetan jarduera eremu desberdine-tako pertsona talde bat bildu zen Euskal Herriaren an-tolakuntzan urrats berriak egin nahian. Enpresariak, pro-fesionalak, sindikalistak, unibertsitateko irakasleak eta, oro har, Euskal Herriarekin konprometitutako pertsona haien bilera haietatik sortu zen Gaindegia.

E Gaindegia sortzea urte luzeetako prozesua izan zen, gutxien-gutxienik bost urte, 2004. urtean egin genuen Eraketa Batzarra, ordea. Batzar hartan aurkeztutako sortze-agiriko pasarte batzuk ekarri ditut hona:

Euskal Herriak bere nortasun propiotik egitura insti-tuzional bateratua eskainiko dion errealitatera jauzia ematea erronka historikoa da, gaur egun gurean indar-berrituta agertzen dena.

Errealitate hori bilatzearekin bat dator euskal herritar-goaren nortasun politikoa garatzeko aukera emango duen ibilbidearen oinarriak bultzatzeko guraria; bat dator burujabetza edo/eta estatalitatea, horrela parte har dezan, elkartasunetik egindako ekarpenarekin, na-zioarteko erkidegoan zein Europako esparruan, hau ere instituziogintza eta barne loturagintza jardunean mur-gilduta dagoenean.

Zilegizko gurari horrek urratsak ematea eskatzen du izaera desberdineko erakundez hornitzen joateko, hauen esparrua Euskal Herriei dagokien lurralde osoa izango delarik. Erakundeok, bestalde, euren azterketa-rako eta ekimenerako ahalmenaren bidez atal anitze-ko dinamika harmonizatua eragin beharko dute. Hori izango da modua Euskal Herriaren garapen osokoa eta osatua bultzatzeko, eredua hiritarrek ebatziko dutelarik jardunaren ibilian zehar.

Esku artean daukagun egitasmoa ere abiabide horretara dator gizartegintza eta ekonomiaren esparrutik. Gure herrian inposatutako lurralde eta administrazio banake-taren ondorioz batik bat, arestian aipatutako zentzuan abiatutako kezka, hausnarketa, azterketa eta ekimen emari erraldoi guztia sakabanatuta dago gaur egun. Hori guztia biltzen eta bideratzen emango du bere ahalegina egitasmo honek.

Ekimen hau akuilatzen duen giza taldeak adierazten du bere asmoa dela subjektu eragile, aske eta buruja-bea izatea, erakundearen baitan aske eta demokratikoki ebatzitakoen aurka kanpotik eragin dezaketen babes-gintza edo zelatarigintzak baztertuaz.

8

Xabier Isasi, Legebiltzarkidea. MAITE ITURRE

Euskal Herriko Ekonomiaren eta Gizartearen Garapenerako Behategia:

GAINDEGIA

Iritz

ia

Ukatzen dutenek zein aldarrikatzen dutenek

politika dute tresna aldarrikatzeko edo

ukatzeko

Page 9: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

Arestian iragarritako helburuarekin, hona hemen aur-kezten den egitasmoa: GAINDEGIA izena izango duen EUSKAL HERRIAREN EKONOMIA ETA GIZARTE GARA-PENERAKO BEHATEGIA.

GAINDEGIAren sortze helburuak hauek izango dira:

• Bere lan propioekin batera, ekonomia, gizarte eta azpiegitura gaietan instituzioetan, zein admi-nistrazioaren, zein sindikalgintzaren, zein enpresa-gintzaren, zein unibertsitatearen eremuan garatu-tako azterketa lanak ikertzea, biltzea, prozesatzea, zerbitzatzea eta zabaltzea, beti ere euskal lurralde osoaren ikuspegitik.

• Euskal Herriko gizartegintzan edo ekonomian diharduten eragileen egituraketa indartu dezake-ten ekimenak bultzatzea (profesionalen taldeka-tze eta kolegiazioak, merkatal ganbarak, enpresa-rien elkarteak, etabar.)

• Eztabaida sustatzea Euskal Herriko gizartegin-tza eta ekonomiaren garapen mamian estrate-gikoak diren gaietaz.

Hamar urte igaro ondoren Gaindegiak bere ekarpena xumea egin du, ez nahi genuen adinakoa ez Euskal He-rriak behar duen bezainbeste. Lan isila baina handia eta egin beharrekoa egin du Gaindegiak. Euskal Herria osa-tzen duten udalerrien zerrenda zehaztu du eta biztanle-ria zenbatekoa den argitu du. Metodologia zehaztu du Euskal Herri osoko hainbat adierazle demografiko, so-ziologiko eta ekonomiko kalkulatu ahal izateko. Azke-nik, makina bat argitalpen, mintegi eta batzar antolatu eta zabaldu ditu. Hori guztia, baliabide oso gutxiekin baina pertsona askoren lan eskergari, argitasunari eta ilusioari esker.

Gaindegia, Euskal Herriko Ekonomiaren eta Gizartearen Garapenerako Behategia, lanabes estrategikoa da; Eus-kal Herria zertan den ezagutzen laguntzen digun bitar-tea. Euskal Herria egunez egun hobeto ezagutu, haren lurraldeen arteko loturak jakin eta kohesioa areagotu eta, laburbilduz, garen Euskal Herria egin ahal izateko.

Azkenik, izenen bat ahaztu dakidakeen arriskua nirega-natuta, ez nuke gogoeta hau amaitu nahi Gaindegiaren sorreran eta ibilbidean giltzarri izan diren pertsona ba-tzuk: Jose Ramon Goikoetxea (Ardotxi) eta Manu Aran-buru, biak hilik, eta Teresa Toda eta Rafa Diez, biak pre-so Espainiako kartzeletan. Ari bira.

www.gaindegia.org

9

Pertsona askoren lan eskarga, argitasuna eta

ilusioa lanaren oinarri izan dira

Observatorio para el desarrollo económico y so-cial de Euskal Herria: Gaindegia.

Gaindegia nace con tres objetivos claros:

- Recopilar los análisis efectuados en distintos ám-bitos y difundirlos.

- Fomentar iniciativas para el desarrollo y estructu-ración del ámbito social y económico.

- Fomentar el debate y la reflexión sobre temas es-tratégicos en los ámbitos de desarrollo social y eco-nómico.

Un observatorio con visión de país es un instrumen-to necesario para el desarrollo y la estructuración de Euskal Herria. Profundizar en el conocimiento de las distintas realidades que componen este país nos ayudará a crear las redes necesarias entre los distin-tos agentes que la conforman.

Page 10: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

gun, Euskal Herria asimetriaz beteriko herrial-dea dugu. Maila politiko-administratiboan, hiru eremu ezberdinetan banaturik egoteak lurral-

deen arteko eta lurralde ezberdinetako herritarren arteko harremanetarako disfuntzio ugari sortzen ditu. Maila sozioekonomikoan, tokian toki gizartearen baitan aurkitzen diren aldeez gain, euskal lurralde eta eskual-deen arteko desoreka sozialak eta ekonomikoak nabar-menak dira. Pitzadura hauek guztiak euskal herriaren oraina zein etorkizunerako arriskutsuak dira oso, erre-ferente sozial, politiko eta ekonomikoak bertze puntu geografiko batzuetan bilatzerat eraman baitezakete, eta askotan eraman egiten baitute, hain zuzen ere.

Eta horixe da preseski Euskal Herri burujabe bat eraiki-tzeko egin behar dugunaren kontrakoa. Izan ere, geure buruaz jabe izan ahal izateko, gure herrialdea, horren aniztasuna, bere txoko eta jende ezberdinen egoerak ezagutu behar ditugu eta, narzizismorik gabe, auto-zentratzeko ahaleginak egin behar ditugu, gure herriak eta herritarrak saretzen, aldeak murrizten, gure nazioa ehuntzen, Euskal Herria eraikitzen behetik goiti. Ho-rrexetan datza Udalbiltzaren egungo eginkizuna.

Udalbiltza tresna bat da Euskal Herri garatu, kohesio-natu eta egituratua lortzeko bidean. Herritarrengandik gertuen dauden erakundeak oinarri, nazio-eraikuntza du helburu: txikitasutik handitasunerat. Begi-bistakoa da: toki erakundeek duten autonomia baliatuta lan es-kerga egin daiteke herri konzientzia sortu edota sen-dotzeko.

E Alta, bizi dugun garai honetan, krisialdi ekonomikoaren aitzakipean, birzentralizazio prozesu nabarmena ari da gertatzen, txanpon bereko bertze aldea toki erakun-deen autonomiaren murrizketa azkarra delarik. Zenbat eta gure herrietatik urrutiagorat eraman erabaki-hartze eta zerbitzu-hornidura guneak (Gasteiz, Iruñea, Pabe, Madril edo Pariserat…), euskal herritarrok orduan eta elkarren urrutiago bizitzen jarriko gaituzte; bizkarra elkarri emanez, eskua ondokoari luzatuz baino. Modu horretan, gure herriaren zatiketaren zauriak areagotu nahi dute espainiar eta frantziar estatuek. Bada, zauri horiek orbaintzen laguntzea da Udalbiltzaren lana.

Ez Espainiak ezta Frantziak ere (ezta bertzelako estatuek ere ez) ez diote uko egin burujabetasunari, estatua iza-teari. Euskal herritarrok beharrezkoa dugu izanen dugun estatu bezala pentsatzen hastea; estatugintzan murgildu behar dugu derrigorrez. Ez da aski gure nazio konzientzia bultzatu, sendotu eta lau haizeetarat aldarrikatzearekin. Horrekin batera, pausu bat haratago eman behar dugu: modu pragmatiko batean, egunerokotasuneko nahi eta beharren aurreko erantzunen bidez sorrarazi behar die-gu herritarrei Euskal Herri proto-estatu horren parte izatearen pertzepzioa. Hortxe dago erronka.

Izan ere, ezarritako estatuetan, eta bereziki Europako mendebaldekoetan, estatuak bere lurraldean bizi den biztanlegoaren gaineko nagusitasuna eta estatuarekiko atxikimendua ezarritako obligazio eta eskainitako zer-bitzuen bidez lortu egin da. Tradizionalki, estatugintza prozesua goiti behiti gauzatu da, azken hamarkadetan deszentralizazioaren onurak aitortu eta goraipatu di-ren arren. Euskal Herria oraindik ez da estatua, baina dagoeneko balitz bezala pentsatzen hasi behar izanen genuke.

Hiru eremu administratibotan banaturik egoteak

maila sozioekonomikoandisfuntzioak sortzen ditu

Maite Iturre, Udalbiltzako lehendakariordea. MAITE ITURRE

Erronka:naziogintzatik

haratago joatea.

10

Iritz

ia

Euskal herritarrokbeharrezkoa dugu

Estatu gisapentsatzea

Page 11: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

Bada, euskaldunok, gure inguruan izandako, guk pairatu-tako eta guk baliatutako estatugintza prozesu hauetaz hausnartu behar dugu, geure egungo baldintza politiko, instituzional, sozial eta ekonomikoetatik abiatuta, gure burujabetasunaren bidea modurik eraginkorrenean jo-rratzeko egokienak diren osagaiak eta estrategiak hau-tatzeko. Zentzu horretan, toki oinarria duen eta aldi be-rean euskal nazio-instituzio bakarra izanik, Udalbiltzak berezko eginkizun ordezkaezina du alor honetan.

2013ko martxoan Udalbiltzak bi urtetarako lehenta-sunak ezarri zituen: 1) lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa sustatu; 2) Euskal Herriaren nazio egituratzea lagundu; 3) herrien arteko saretze lanetan lagundu; 4) naziotasunaren aitortza bultzatu eta 5) na-zioarteko errekonozimendua lortu.

Zalantzarik gabe, lehentasunok gaur gaurkoz eman be-harreko pausuak dira. Etengabe landu beharreko ere-muak direla eta emaitzak agertzeko ere denbora behar izanen dela argi dago. Baina naziogintzaren eremu ho-rietatik haratago estatugintzari heldu behar izanen dio Udalbiltzak une zehatz batean; hots, euskal gizartera-tzetik euskal erakundetzerat ere igaro behar izanen da. Naziogintza alorrean egindako lanketarekin uztartuz, estatugintzari buruzko bi ideiari heldu behar izanen die hasteko: toki erakundeen autonomia eta jarduera sen-dotzea eta herritarrei bideratutako zerbitzuak (modu zabal batean ulerturik) eraginkorrak, ekitatiboak, solida-rioak eta euskal ikuspegidunak izan daitezela bermat-zea, xede bi horietarako beharrezkoak diren baliabideak sortuz edota egokituz, eta modu zabalean eskainiz.

Azken batean, bai naziogintzak bai estatugintzak herri-tarren artean Euskal Herriarekiko atxikimendua – afe-ktiboa zein pragmatikoa – zabaltzeko balio izanen dute; eta bakarrik herriaren atxikimendu zabal batek ahalbi-detuko digu Euskal Herri burujabea lortzea.

Euskal Herria un Estado

Tanto el Estado español como el francés hacen uso de la separación administrativa para negar la realidad vasca. Es más, la centralización que se está llevando a cabo nos alejan cada vez más a los unos de los otros.

Udalbiltza nace con una pretensión digna y legítima como país, dar pasos para estructurarse como Esta-do. Desde la conciencia de país es necesario la crea-ción de estructuras que van mas allá de la separación administrativa actual, que poco a poco nos aleja y va mermando la creencia de que formamos una nación.

Es por ello que un instrumento que nace desde la unión de los representantes de la estructura bási-ca institucional, de la institución mas cercana a la ciudadanía, es la base de la estructuración de Euskal Herria como Estado.

Los objetivos marcados por Udalbiltza van encami-nados a este fin.

- Fomentar la cohesión y el desarrollo socioeconó-mico territorial.- La estructuración nacional de Euskal Herria.- Crear redes entres los municipios que conforman Euskal Herria.- El reconocimientode de Euskal Herria como nación.- Reconocimiento internacional.

El trabajar estos objetivos desde las instituciones bá-sicas, deberán de ayudar a aumentar el sentimiento de nación entre la ciudadanía. Una adhesión masiva a un proyecto común, Euskal Herria, y el derecho a decidir son las bases de nuestra soberanía.

Burujabetasuna jorratzeko estrategiak

landu behar dira

11

Page 12: UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea

Garapen eta Kohesio Fondoa aurreko Udalbiltzaren bai-tan jaio zen proiektua dugu. Ibilbide laburra izan zuen, jaio eta berehala ilegalizazioa etorri baitzen, baina hala ere, Xiberua garatzen bezalako ekimenak aurrera erama-teko gaitasunik izan zuen. Guztira, 350.000 €ko Fondoa sortu zen eta Euskal Herri guztian zehar 16 bat proiektu inguru landu ziren.

Udalbiltza sortzearekin batera, Udalbiltzako zuzenda-ritza berriak Fondoa ornitzeko eta aurreko jardunean sakontzeko mandatua ere jaso zuen. 2013ko ekainaren 20an, Bilboko, La Bolsan, aurkeztu ziguten Garapen eta Kohesio Fondoa eta ordutik aurrera burubelarri dabil-tza, hautetsiak, nahiz teknikariak, jasoriko erronkari erantzunez.

Udalbiltzako lehendakaria bera (Mertxe Aizpurua) dugu, EGKF-ko zuzendaria eta berarekin batera: Igor Aldalur, David Lopategi, Roke Akizu, Maite Iturre, Daniel Olço-mendy eta Josu Ruiz-ek osatzen dute zuzendaritza ba-tzordea. Hala ere, parte-hartzea dute beraien lanaren ardatz eta dagoeneko 20-30 bat adituk osaturiko sarea osatzen hasiak dira.

Eragile ezberdinekin eginiko errealitatearen azterketatik hainbat ondorio esanguratsu atera dituzte. Esate bate-rako, euskal jendartea aktiboa da eta milaka ekimen eta esperientzia aurrera ateratzen dira modu atomizatuan, hau da, norbera bere gertuko ingurunean eta norberaren harreman sareak erabiliz sortzen eta lantzen diren eki-menak geografia guztian zehar ematen dira. Dagoeneko tresna mordoa asmatua dago esperientzia hauetan, bai-na, ezagutza hau egituratuko duen amaraun zabalaren beharra azpimarratu digute. Udalbiltzak, Garapen eta Kohesio Fondoaren bitartez, esperientzia hauek gara-tzen dituzten aktore ezberdinak elkarlanean jartzea du helburu.

Dagoeneko 3 lan ildo edo ardatz definitu dituzte eta epe laburrean ekimen ezberdinak martxan jartzen joan-go dira. Hauetariko lan ildo bat, Tokiko kohesioa eta Garapena da, maila honetan Europa mailako indikadore ezberdinak aztertuaz, zein eskualde edo lurraldean era-gin aztertu eta bertan aurrera eramateko ekintza planak

landuko dira. Urte amaiera baino lehen eskualde bate-tarako lanketa aurkeztuko dute. Lan ildo honen bitar-tez, eskualde ezberdinetan proiektu ekonomiko berriak sortzeaz edo bultzatzeaz gain, eragile ezberdinei Euskal Herriko beste esperientzien berri luzatzea eta eragile ezberdinekin harremanetan jartzea bilatzen da. Apurka apurka eskualde mailako eta sektore ezberdinetan sa-reak sortu eta Euskal Herri mailako auzolana osatzen joan nahi da.

Baina, esan bezala, Euskal Herrian milaka eragile dabil-tza eremu ezberdinetan lanean, eta ondorioz, ezinbes-tekotzat jotzen da baita beste lan ildo batean sa-kontzea, Euskal Herria Sendotzen lan ildoan. Lan ildo honetan 2 azpiprograma diseinatu dituzte, ikuspegi nazionaletik aritzen diren eragileekin hitzarmenak (lan-tzen hasiak dira, duela gutxi sinatu berri dute Gainde-giarekin akordioa) eta Larrialdi kutxa, egoera kaxkarrean dabiltzan eragileei laguntza eskaintzeko tresna, beti ere bideragarritasun plana garatuaz, aholkularitza eskai-niz eta jarraipen hestua eginaz. Ildo honetatik, aurrera begira, dirulaguntzak ere eman nahi dira, baina aurrez irizpideak sakon aztertu nahi dituzte gardentasuna ber-matze aldera.

Eta 3. ardatza, udalen arteko sareak osatzen joatea da. Baliabideak optimizatu eta eskaintza bateratua lantze-ko asmoa dago arlo ezberdinetan. Turismo eta kulturan hasi dira lanean, etorkizunean beste esparruetara za-baltzeko asmoz eta horrela eskaintza bateratua egiteaz gain, gastuak murriztu eta bestela aukerarik ez luketen herriek beraien eskaintza zabaltzeko bideak jorratuko dira.

Etorkizunean ikusiko dira fruituak eta epe ertain eta lu-zerako proiektuak ere abian jarriko dira: kohesio agen-tzia, nazio behatokia, etab.

Art

ikul

ua