UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea...

23
UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA

Transcript of UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea...

Page 1: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

UDALAREN GAZTE PLANA

PRENTSA DOSSIERRA

Page 2: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen
Page 3: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea

Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen ziren ekintza batzuk eta Udalaren Gazteria Atalak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin daukan hitzarmenetik sortzen diren beste ekintzekin uztartzen ditu. Ekintza horiek osatzen dute Xtraclub programan dagoen 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako programazioa. Programazio hori momentu honetan abian da. Horrek ez du esan nahi gazte hauek ere beste ekintza batzuetan parte hartu ezin dutenik. Helburu orokorrak hiru dira:

• gazteak urriko eta azaroko aste hauetan hiriko agendaren protagonista nagusiak bihurtzea,

• egiten duten bere errealitatearen analisia plazaratzea • eta errealitate horren hainbat arlotako aspektu zehatz batzuk hobetzeko

proposamenak egitea. Garatzeko ekintzak hiru marko hauen barruan ezarri behar dira:

1- EGK-k antolatzen duen Gazte Astea 2- Gazteriaren errealitatearen hainbat arlotako gazteen topaketak, Gazte Planak

bultzatuta eta antolatuta. Gazte Plaza . 3- Gazte sortzaileen asteburua, Sorburu 2014 . Hau Gasteizko gazte batzuek

diseinatu dute, besteak beste: Fill Inn Culture, Soul Flavas, Baratza Aretoa, Oreka, Pezkaos, U-clap, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, Hip hop Prole… eta taldeetatik kanpo dauden beste gazte batzuk, Udalaren Gazte Planaren laguntzarekin.

Lehenengo ekintzak hasiko dira Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatu duen gazte astean. Aste hori, edo hobe esanda, hamabostaldia, Udalaren eta EGKren artean daukaten hitzarmenaren barruan sartzen da. Azken hilabeteetan eztabaidatzeko prozesua egin da Gazte Topa izenarekin. Bi aste horietan ekintza batzuk izango dira, urriaren 13tik 25era eta bertan gazteek eztabaidetan, lantegietan, hitzaldietan… hartuko dute parte.

Page 4: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Egutegi orokorra:

Urriak 13 Gazte Astea Argazkia lantegia IBAIONDO 17:30

14 Gazte astea Hiruburu Enplegua SIMONE DE BEAUVOIR 18:00

15 Gazte astea Ideiak martxan jartzeko lantegia OMIJ 17:30

16 Gazte astea Hiruburu Etxebizita JUDIMENDI 18:00

17 Gazte astea Ortu Ekologikoaren Lantegia GAZTETXE PLAZA 17:30

18 Haziak Etxeko zinea (Baratza aretoa)

20

21 Gazte astea Hitzaldia Lan eskubideak SIMONE DE BEAUVOIR 18:00

22 Gazte astea Hiruburu Lokalak SIMONE DE BEAUVOIR 18:00

23 Gazte astea Hitzaldia Drogamenpekotasunak AILAKET 18:00

25 Gazte astea Arte erakusketa Azoka ginkana Panelak JUAN AIALA PLAZA 10:00-14:00

2014

ko U

RR

IA

27 28 29 31 Topaketa ekonomia alternatiboak (SIMONE BEAUVOIR) 17:30–20:00

31 Topaketa ekonomia alternatiboak(SIMONE BEAUVOIR) 17:30–20:00

1 Azaroa Truke eguna IRADIER ARENA 16:30-20:30

3 4 5 6 Topaketa Kirola eta emakume gazteak MONTEHERMOSO 18:30

7 Topaketa Kirola eta natura MONTEHERMOSO 18:30

8 Altxorraren bila eraztun berdean ATARIA 10:30

10 11 Topaketa Boluntario gazteak (SIMONE BEAUVOIR) 18:00

12 13 14 15 Sorburu IKUSKIZUNA IPARRALDE 2 HALL 16:00

17 18 Topaketa Emozioen kudeaketa BAÑEZ DE MATAUCO HEGOALDE10:30

19 20

2014

ko A

ZA

RO

A

Page 5: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Gazte Astea, EGK-k antolatuta Badator Gazte Astea, gazteleraz Semana Joven deitzen dena, ekintzaz beteriko astea. Hilabete asko izan dira hauek prestatzeko eta orain aurkezpena egiten da gazte gasteiztarren aurrean. Egitaraua anitza da eta ekintzen artean topaketak, hitzaldiak, tailerrak eta azken jaialdi bat antolatu da. Astean zehar egiten diren jarduerak arratsaldez izango dira, gazteentzat erosoa den ordutegi batean eta guztiak, doakoak. Gazte Astearen antolakuntzaren atzean Euskadiko Gazteariaren Kontseilua eta Gazte Topa daude, azkena Gasteizko gazte talde bat delarik. 2013ko bukaeratik bilerak egin dira elkarrekin, euren ekarpenak egin dituzte eta antolakuntzan laguntzen ari dira. Gazte Toparekin batera egindako lana EGK-k eta Gasteizko Udalak 2013ko abenduan sinaturiko hitzarmenaren barruan kokatzen da, aurtengo apirilean berritu zen bion arteko elkarlan hau eta Udaleko gazte politiketan pertsona gazteen parte-hartzea sustatzea du helburu. Gazte Astearen ekintza nagusiena “Hiruburuak” dira. Izenak berak esaten duen bezala, hiru talde elkartuko dira topaketa hauetan, politikariak, teknikariak eta gazteak, hauentzat interesgarriak diren gaiak jorratzeko: enplegua, etxebizitza eta proiektu autogestionatuak, beti gazteen ikuspuntutik. Planteamendu oso interesgarria da, gazteek Udaleko ordezkari politikoekin zuzenean hitz egiteko aukera izango dutelako. Dinamika parte-hartzaileak eta irekiak izango dira eta guztiek gazteei zuzenduriko politiken inguruan iritzia eman eta eztabaidatzeko aukera izango dute. Bai akordioak, bai desadostasunak gainditzeko egiten diren proposamenak ondorioetan jasoko dira eta hauek arlo bakoitzeko udal arduradunei eramango zaizkie. Horrela, gazteon ahotsa politika publikoetara eramango da! Gazte Astearen beste helburu nagusiena hirian gazteekin lotura duten pertsona eta taldeen lana ikustaraztea da. Hauxe urriaren 25ean egingo da batez ere, Juan de Aiala plazan egingo den azken jaialdian, egun hau Gazte Astearen ekintzen itxiera izango da. Bertan merkatu gaztea, erakusketa, Hiruburuetan sortzen diren ideiekin espazio parte-hartzailea, gynkana, kontzertu bat eta pikoteoa izango dira. Egitarau osoa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren webgunean eskuragarri dago (www.egk.org), baita karteletan, flyerretan eta sare sozialetan jarrita dauden material guztietan ere. Dena prest dago, antolakuntzak lan handia egin du eta gazteak Gazte Astean parte-hartzera animatzea falta da bakarrik. Ekintza guztiak doakoak dira eta izena ematea oso erraza da: EGKren eskuragarri dagoen formularioa betetzen, [email protected] helbidera email bat bidaltzen edo Gasteizko egoitzara deitzen, 945-22.06.01 telefonora. Ezin da ahaztu ekintza hauek guztiak “Europako Batasunaren dirulaguntzekin” antolatzen direla, Eramus+ programaren bitartez.

informazio+ [email protected]

688 67 59 32 Iñaki Goikoetxea Arrufat EGK-ko komunikazioa

Page 6: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Gazteriaren errealitatearen hainbat arlotako gaztee n topaketak, Gazte Planak bultzatuta eta antolatuta. Gazte Plaza Gazteriaren errealitatearen arlo batzuetako gazteen topaketak dira. Gazteei interesatzen zaizkien eta kezkatzen dituzten arloak. Gazte Plaza deitu diegu, euskaraz daukan zentzuan, gazteak plazan, benetako agendan egotea, hiriko agendan eta hedabideetako agendan egotea nahi dugulako. Topaketak jaiotzen dira datozen urteetan berriro errepikatzeko asmoz, arloak aldatzeko asmoz eta gazteen errealitatean hainbat arlotan eragiteko asmoz. Topaketen helburu orokorra da jakitea zein analisi egiten duten bere errealitatearen hainbat arlori buruz, zein arazo ikusten dituzten eta zeintzuk diren garrantzitsuenak beraientzat, eta noski, zein proposamen egiten dizkiguten erakundeoi, kasu honetan, Gasteizko Udalari, errealitate horretan aipatzen dituzten arazoei erantzuna emateko, bai Udalaren gazte Planetik bai beste erakundeetatik. Beti erantzun horiek posible ez direla badakigu eta beti gazteekin eta taldeekin elkar erantzunkidetasuna praktikan jarri behar dugula, proposamen horiei erantzuna emateko. 2014. urte honetan 4 arlotan landuko dugu. Lehena ordezko ekonomiak eta trukea izango da, gateentzako tresna den neurrian. Urriaren 30 eta 31n bi jardunaldietan, ekonomia alternatiboari buruz eta komunitatean elkar bizitzari buruz esperientziak aurkeztuko dira. Hauetan, diru-trukeak ez dira nagusiak. Daniel Garcia Ruiz “La crisis vista desde los dieciseis años” liburuaren egilea, Borja Izaola, cohousing” eta etxebizitza kolaboratiboei buruz hitz egiteko, Radix2 eta Bio Alai alkarteak bere proiektuak aurkezteko, eta REAS (Red de Economías alternativas y Solidarias) eta Fiare Banca etikoa ere aurkeztuko dira. Lekua: Simone de Beauvoir elkarteen etxean, 17:30 – 20:00. Doako sarrera toki guztiak bete arte. Hurrengo egunean, arazoaren 1ean gazteen artean, truke egun bat antolatuko da, 16 35 urteko gazte guztiek aukera izango dute balio ez dizkieten gauzak aldatzeko. Horretarako inskripzioa egin behar izango dute Iradier Arenan parte hartzeko. Honetarako Radix2 eta Setem elkarteen laguntza izango dugu. Horretaz gain, ekintza kulturalak ere izango dira Bigarren arloa kirola izango da, aurten, alde batetik, kirolari eta naturari hausnartzen arituko gara; eta, kirolari eta emakume gazteei buruz, beste aldetik. Kirolaren eta emakume gaztearen gaiari ekiteko, mahaingurua izango dugu, Nerea Floresek eta Argia Langarikak (IVEFen lizentziatuak) dinamizatuta, eta bertan parte hartu duten kirolariak hauek izango dira: Maider Unda (bere bertaratzea ziurtatu behar du, bere amatasun berria izan ondoren eta entrenamenduetara bueltatu ondoren, baina esan digu interesa duela parte hartzen), Irati Anda, eskalatzailea, Araski saskibaloizko taldeko jokalari bat, Maite Oroz, futbolaria, Osasunan eta Athleticken aritua eta Eharialdea, esku baloizko taldeko jokalari bat, orain kategoria berrira igo den taldea . Bakoitzak bere esperientzia ekarriko du, zenbait perspektiba elkartu nahian, profesional mundura heldu diren emakume gazteen ikuspuntua, eta baita eguneroko praktika mantentzen duten emakume askoren ikuspuntua ere, nahiz eta gero ez heldu profesionalak izatera. Bi topaketak Montehermoson izango dira, azaroaren 6an, ostegunean, eta 7, ostiralean, arratsaldeko 18:30ean. Euskaraz izango dira.

Page 7: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Kirola naturan , azaroaren 7an izango da eta Alex Txikonek aurkeztuko du gaia bere esperientzian oinarrituta. Gero eztabaida batera pasako gara, eta hori Irati Andak dinamizatuko du. Bukatuko dugu topaketan parte hartuko duten gazteen analisiarekin eta proposamenekin. Kiroletako bi arlo hauek betetzeko, 8an, larunbatean, altxorraren bila izeneko jokoa antolatuko dugu eraztun berdean. Han gazteen talde batzuk pista batzuk bilatuko dituzte puntu geofisikoak aurkitu nahian. Horrela naturan borobilduko dugu topaketa Gasteizko lekurik egokienean, eraztun berdean. Topaketa hauetan aztertuko dugun hirugarren arloa boluntario gazteena izango da. Arlo hori funtsezkoa da hiriko pertsonei laguntza ematen dien elkarte askotan, hainbat esparrutan: osasuna, drogamenpekotasunak, aisialdia, hezkuntza ez formala, etab, etab. Antzerki obra batekin hasiko gara, Pez Limbo taldeak egin duen “Mamá gallina” antzezlanarekin, hain zuzen ere, kasu honetan gure gaiari egokitua eta bertaratuekiko eztabaida sortuko dugu, Euskal Unibertsitateko soziologoa den Imanol Zuberok dinamizatuta. Geroko analisia eta proposamenen bilketa egiteko, alde batetik, boluntario gazteak elkartuko dira, eta beste aldetik, boluntario gazteak dituzten elkarteen ordezkariak. Talde horietatik oso material ona eskainiko digutela espero dugu hurrengo gazte planetan eta beste instantzia askotan lantzeko. Topaketa hau Simone de Beauvoir elkarteen etxean izango da azaroaren 11n, asteartea, arratsaldeko 18:00etan. Azkenik Gazte Planean kezkatzen gaituen gai bat jorratu nahi dugu, nahiz eta gai hau, oro har, erakundeetan oso landua ez izan. Uste dugu oso garrantzitsua dela gazteentzat, Unibertsitatean egon eta gero lan merkatura sartzen direnean eta lan munduko errealitateari aurre egiten diotenean: emozioen kudeaketa . Irakaskuntzan, osasunean eta gizarte lanean zentratuko gara, han dauden gazteek pertsonekin lan egiten dutelako eta ikusiko dugu nola kudeatzen dituzten laneko errealitateak eta han dauden pertsonekiko erlazioek beraiengan sortzen dituzten emozioak eta zer-nolako eragina duen horrek bere garapen pertsonalean. Fakultate horien azken kurtsoetan dabiltzan gazteentzat da eta azken 6 urteetan ikasketa horiek bukatu dituzten gazteentzat. Gai horri buruz pentsarazteko etorriko da Fidel Delgado, arlo honetan esperientzia handia duen profesionala. Titiripeuta hau Gasteizen egon da beste momentuetan, beti arrakasta handia lortu duela. Azaroaren 18an izango da, goizeko 10:30ean Ibañez de Matauco antzokian, Hegoalde gizarte etxean, Unibertsitate gunetik hurbil. Lau arlo hauekin aurten Gazte Planaren topaketei emango diegu hasiera, Gazte Plaza lemapean, eta hurrengo urteetan beste arlo batzuk aztertuz errepikatuko dira.

Informazio gehiago, Gazte Planaren teknikariak Modesto Amestoy: 945 161616, luz.: 3211

Page 8: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Sorburu 2014 Gazte sortzaileen asteburua: Orain arte aipatu duguna borobiltzeko, Gazte Planak planteatzen duen ekintza bat gauzatuko dugu azaroan: Asteburu Sortzaile Gaztea da. Hiriko gazte sortzaile batzuk elkartu dira eta diseinatzen hasi dira beraiek izendatu duten Sorburu 2014, hitz batzuk nahastuz: sortu, burua… Ekintza horretan parte hartzen duten taldeak hurrengoak dira: Soul Flavas, Pez kaos, Fill Inn Culture, Baratza Aretoa, Oreka, U-clap, José Uruñuela dantza kontserbatorioa, Hip Hop Prole, eta beste gazte batzuk, bere izenean, talde jakin batean sartuta egon gabe: diseinatzaileak, sortzaileak…. Asteburu hori ikuskizun batean zentratuko da. Ikuskizun hori prestatu dute bertaratuko den publikoarekin elkar eraginez, baina ez da egingo duten bakarra. Alde batetik hilabete batzuk daramatzate bere sormena erakusteko diziplina askotariko ikuskizuna prestatzen. Bertan arte plastikoak (graffiti, eskenagintza, argazkilaritza…) arte eszenikoak (antzezpena, hainbat dantza mota,…) musika… nahastuko dira eta publikoarekin elkar eragiteko konplizitatea bilatu eta Gasteizko herritarrek hiriko gazteen sormena ezagutu dezatela saiatuko dira. Bestalde, lau lan talde sortu eta garatu dituzte diziplina ezberdinetan. Taldeetan arlo horretan dituzten arazoez hausnartuko dute eta horiek hobetzeko proposamenak egingo dituzte. Proposamen horiek Gazte Planari bidaliko dizkiote, honek dagokionari helarazteko eta ikusteko zer-nolako erantzuna eman dakiekeen daukaten kezkei, proposamenei… Lan taldeak 4 dira:

1- Arte plastikoak 2- Arte eszenikoak 3- Musika 4- Arte terapiak

Informazio gehiago, Gazte Planaren teknikaria Modesto Amestoy: 945 161616, luz.: 3211

Page 9: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen
Page 10: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen
Page 11: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen
Page 12: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

GAZTEAK, GASTEIZKO PROTAGONISTAK

ENCUENTROS, DEBATES Y ACCIÓN

Ekonomia alternatiboak eta trukea Economías alternativas y trueque

Asteburu sortzaile

gaztea

Finde de creativos-as

jóvenes

AZAROA/NOVIEMBRE 15

URRIA/OCTUBRE 30-31

Kirola eta emakume gaztea

Deporte y mujer joven Kirola eta natura

Deporte y naturaleza

BoluntariotzaVoluntariado joven

AZAROA/NOVIEMBRE 11

AZAROA/NOVIEMBRE 6-7

www.vitoria-gasteiz.org

Emozionen kudeaketa

Gestión de las emociones

AZAROA/NOVIEMBRE 18

Page 13: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

GAZTEAK, GASTEIZKO PROTAGONISTAK

ENCUENTROS, DEBATES Y ACCIÓN

Ekonomia alternatiboak eta trukea

Economías alternativas y truequeURRIA/OCTUBRE 30-31

Page 14: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Topaketaren gaiak: ekonomia alternatiboak eta komunitate-bizitzaren eta gizarte-hazkuntzaren beste eredu batzuk. Encuentro en torno las economías alternativas y otros modelos de vida comunitaria y crecimiento social

Ekonomiak kezkatzen gaitu gazteok?

¿Cómo funcionan los bancos que se llaman éticos?

Etxebizitza bat izateak bultzatzen gaitu erlazio sozial bereziak edukitzera?

¿Podemos intercambiar nuestras habilidades sin necesidad de dinero?

30/10/2014:17:30 Borja Izaola. Viviendas colaborativas y cohousing18:30 Mesa redonda: Radix2 y Bio Alai. Vida en comunidad y proyectos de calidad de vida

31/10/2014:17:30 Daniel García. La crisis vista desde los 16 años, la economía desde una visión joven.18:30 Mesa redonda: REAS (red de Economías Alternativas y Solidarias) y Fiare banca ética. Otra economía y otro sistema bancario es posible.

UDALAREN GAZTE PLANA GAZTEEN TOPAKETAK – ENCUENTROS DE JÓVENES

Ekonomia alternatiboak eta garapen sozialaEconomías alternativas y desarrollo social

Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxeanSan Ignazio Loiolakoa, 8

Noiz? Azaroaren Urriaren 30 eta 31n, 17:30ean

¿Dónde?: Casa de asociaciones Simone de BeavoirSan Ignacio de Loyola, 8

¿Cuándo?: 30 y 31 de octubre, 17:30 horas

Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxeanSan Ignazio Loiolakoa, 8

Noiz? Azaroaren Urriaren 30 eta 31n, 17:30ean

¿Dónde?: Casa de asociaciones Simone de BeavoirSan Ignacio de Loyola, 8

¿Cuándo?: 30 y 31 de octubre, 17:30 horas

Norentzat/Dirigido a:Personas jóvenes de 18 a 35 años.Personas interesadas en el tema.

Parte hartzeko/Para participar, Entrada libre hasta completar aforo.Doako sarrera edukiera osatu arte.

Anima zaitez eta parte hartu.

Page 15: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

GAZTEAK, GASTEIZKO PROTAGONISTAK

ENCUENTROS, DEBATES Y ACCIÓN

Kirola eta emakume gaztea Deporte y mujer jovenAZAROA/NOVIEMBRE 6

Page 16: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Emakume gazteen jarduera fisikoari edo kirolari buruzko topaketa. Encuentro en torno a la actividad física y el deporte de las mujeres jóvenes.

Kirola egin nahi dut, baina ez daukat norekinKirolak eskatzen didan esfortzuak merezi al du?Beste emakume batzuen esperientzia ezagutu nahi duzu?

Topaketaren egitura - Estructura del encuentro:1- Nerea Flores eta Argia Langarika: Gaiaren egoera gaur egun, nondik gatozen eta nola gauden.2- Mahai ingurua: lau emakume kirolariren esperientzia a. Maider Unda, borrokalaria b. Irati Anda, eskalatzailea c. Araski taldeko jokalari bat (saskibaloia) d. Maite Oroz, futbolaria e. Eharialdea taldeko jokalari bat (esku baloia)3- Lan taldeak/Grupos de trabajo: zein arazo topatzen ditudan eta zein konponbide proposatzen ditudan.

Norentzat/Dirigido a:12 eta 30 urte bitarteko gazteak.Gaian interesa dutenentzat eta gazteekin lan egiten dutenentzat.

Personas jóvenes de 12 a 30 añosQuienes tengan interés por el tema y trabajen con jóvenes

+info 945 161616 (luz.: 3211) edo www.vitoria-gasteiz.org/juventud

Anima zaitez eta parte hartu, bai kirolari gaztea zarelako, bai gai honetan interesa duzulako.

Tanto si eres deportista joven, como si tienes interés en este tema.

UDALAREN GAZTE PLANA GAZTEEN TOPAKETAK – ENCUENTROS DE JÓVENES

Kirola eta emakume gazteaDeporte y mujer joven

Non? Montehermoso Kulturgunea (Ortuño aretoa)Frai Zacarías Martínez, 2

Noiz? Azaroaren 6an, 18:30ean

¿Dónde?: Centro Cultural Montehermoso (Sala Ortuño)Fray Zacarías Martínez, 2

¿Cuándo?: 6 de noviembre, 18:30 horas

Page 17: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

GAZTEAK, GASTEIZKO PROTAGONISTAK

ENCUENTROS, DEBATES Y ACCIÓN

Kirola eta natura Deporte y naturalezaAZAROA/NOVIEMBRE 7

Page 18: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Encuentro en torno a las actividades deportivas de jóvenes en la naturaleza.

Gozatu naturaz, baina zein da prezioa?Nola zaindu natura, kirola egiten dudanean?Mendira eskalatzera joaten naizenean, zer egin ahal dut?Nahi dudana egin ahal dut naturan?Topaketaren egitura - Estructura del encuentro:1- Alex Txikon, mendizaleen ikuspuntua, nola ikusten duten gaia.2- Eztabaida/Debate, Irati Andak dinamizatuta.3- Lan taldea/Grupo de trabajo: zein arazo topatzen ditudan eta zein konponbide proposatzen ditudan.

Norentzat/Dirigido a:12 eta 30 urte bitarteko gazteak.Gaian interesa dutenentzat eta gazteekin lan egiten dutenentzat.Personas jóvenes de 12 a 30 años.Quienes tengan interés por el tema y trabajen con jóvenes.

+info 945 161616 (luz.: 3211) edo www.vitoria-gasteiz.org/juventud

Anima zaitez eta parte hartu, bai kirolari gaztea zarelako, bai gai honetan interesa duzulako.

Tanto si eres deportista joven, como si tienes interés en este tema.

UDALAREN GAZTE PLANA GAZTEEN TOPAKETAK – ENCUENTROS DE JÓVENES

Kirola eta naturaDeporte y naturaleza

Non? Montehermoso Kulturgunea (Ortuño aretoa)Frai Zacarías Martínez, 2

Noiz? Azaroaren 7an, 18:30ean

¿Dónde?: Centro Cultural Montehermoso (Sala Ortuño)Fray Zacarías Martínez, 2

¿Cuándo?: 7 de noviembre, 18:30 horas

Page 19: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

GAZTEAK, GASTEIZKO PROTAGONISTAK

ENCUENTROS, DEBATES Y ACCIÓN

BoluntariotzaVoluntariado jovenAZAROA/NOVIEMBRE 11

Page 20: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Encuentro en torno al trabajo joven voluntario, como fuerza de transformación social.

Boluntariotza gazteen gaia da?¿Cómo transforma el voluntariado la sociedad? Nola aldatzen ditu boluntariotzak gazteak)¿Es el voluntariado cosa de jóvenes?

Topaketaren egitura - Estructura del encuentro:1- Antzerkia/Teatro Pez Limbo: “Mamá gallina”2- Eztabaida/Debate, dinamizado por Imanol Zubero3- Lan Taldeak/Grupos de trabajo: a. Boluntario gazteak - Voluntarios y voluntarias jóvenes b. Elkarteak - Asociaciones que trabajan con voluntariado joven

Norentzat/Dirigido a:18 eta 30 urte bitarteko boluntario gazteak.Boluntario gazteekin lan egiten duten elkarteko kideakBoluntarioen mundua gehiago ezagutu nahi dutenak.

Personas jóvenes voluntarias de 18 a 30 añosMiembros de asociaciones que trabajan con voluntariado jovenQuienes quieran conocer más este mundo del voluntariado

Parte hartzeko/Para participar, email con nombre y situación respecto al voluntariado a [email protected]+info 945 161616 (ext 3211) edo www.vitoria-gasteiz.org/juventud

Anima zaitez eta parte hartu, bai boluntario gaztea zarelako, bai mundu honetara hurbildu nahi duzulako.

Tanto si eres voluntario-a, como si quieres acercarte a este mundo.

UDALAREN GAZTE PLANA GAZTEEN TOPAKETAK – ENCUENTROS DE JÓVENES

Boluntariotza gaztea Voluntariado joven

Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxeanSan Ignazio Loiolakoa, 8

Noiz? Azaroaren 11n, 18:00etan

¿Dónde?: Casa de asociaciones Simone de BeavoirSan Ignacio de Loyola, 8

¿Cuándo?: 11 de noviembre, 18:00 horas

Page 21: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

GAZTEAK, GASTEIZKO PROTAGONISTAK

ENCUENTROS, DEBATES Y ACCIÓN

Emozionen kudeaketa Gestión de las emocionesAZAROA/NOVIEMBRE 18

Page 22: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen

Encuentro en torno a las problemáticas en la gestión de las emociones para jóvenes que se incorporan o se van a incorporar al mercado laboral en el trabajo con personas.

¿Qué hago con lo que siento cuando el enfermo lo pasa mal o se muere?Zer egin dezaket sentitzen dudanarekin ikasleen arazoek mintzen nautenean?¿Cómo me afecta el sufrimiento de los demás en mi vida emocional?Zer egin desaket laneko pertsonekin sortzen diren gatazkekin (ikasleak, gaixoak, familiak…)?¿Cómo gestiono los conflictos con las personas para las que trabajo?

Topaketaren egitura / Estructura del encuentro:1- Hitzaldia / Conferencia: Fidel Delgado “titiripeuta” sobre el tema2- Eztabaida / Debate

Norentzat/Dirigido a:

Erizaintzako, Medikuntzako, Irakasleen Eskolako eta Gizarte Laneko Eskolako azken kurtsoetako ikasleakAzken 8-10 urteetan graduatutako edo lizentziatutako gazteakEmozioen arloan interesa duten pertsonakTokiak aretoa bete arte

Estudiantes de últimos cursos de Enfermería, Medicina, Magisterio, Trabajo Social…Graduados-as y licenciados-as en los últimos 8-10 añosPersonas interesadas en el ámbito de lo emocionalPlazas hasta completar aforo.

Parte hartzeko/Para participar, email con nombre y situación laboral o de estudios a [email protected]+info 945 161616 (ext 3211) edo www.vitoria-gasteiz.org/juventud

Anima zaitez eta parte hartu, bai ikaslea zarelako, bai pertsonekin lanean ari zarelako, edo mundu honetara hurbildu nahi duzulako.

Tanto si eres estudiante, trabajas con personas o quieres acercarte a este ámbito.

UDALAREN GAZTE PLANA GAZTEEN TOPAKETAK – ENCUENTROS DE JÓVENES

Emozioen kudeaketa Gestión de las emociones

Non? Ibañez de Matauko antzokian (Hegoalde gizarte etxean)

Noiz? Azaroaren 18an, 10:30ean

¿Dónde?: Teatro Ibañez de Matauco (centro cívico Hegoalde)

¿Cuándo?: 18 de noviembre, 10.30 horas

Page 23: UDALAREN GAZTE PLANA PRENTSA DOSSIERRA · Prentsa dossierra Otoño joven – Udazken gaztea Udalaren III. Gazte Planak martxan jarriko ditu udazken honetan planaren diseinuan agertzen