Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik...

16
Udal aldizkaria 2014ko abendua BEDARONAKO SANEAMENDU INTEGRALAREN PROIEKTUA PLAN OROKORRA ANTON ARRANDIAGARI ELKARRIZKETA ONDAREA: ABENDUKO NESKA-MUTILAK ...

Transcript of Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik...

Page 1: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

Udal aldizkaria 2014ko abendua

BEDARONAKO

SANEAMENDU

INTEGRALAREN

PROIEKTUA

PLAN OROKORRA

ANTON

ARRANDIAGARI

ELKARRIZKETA

ONDAREA:

ABENDUKO

NESKA-MUTILAK

...

Page 2: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

2

Hiru urte eta erdi pasatu dira Udalera sartu ginenetik. Ordutik nire lanak arlo ezberdi-netakoak izan dira; batez ere, udal teknikari, langile eta zenbait herritarrekin batera, kul-tura, aisia, euskara eta hezkuntza alorretan aritu naiz.

Aisialdiaren eta kulturaren alorrean, Esko-londo izan da azken hilabeteotako apustu-rik handiena. Herritarrek beronen beharra zutela antzematen genuen eta proiektuan sinistuz, Eskolondo sortu dugu. Ez da lan erraza izan, lehendabizi obrak ekarri zizki-gun buruhausteak, baina eraikinaren ateak zabaldu ondoren ere, egungo funtzionamen-dura iristeko herritarren laguntza ezinbes-tekoa izan da. Hala ere, zalantzarik gabe, egindako lanak merezi izan du, Eskolondon egunero mugimendua ikustea guretzat poz-garria baita.

Orain, martxan dagoela, txiki gelditu zai-gula esatera ere ausartzen gara. Horrega-tik, eta oraindik zenbait premia asetu gabe daudelako, momentu honetan bigarren so-lairua dugu esku artean. Bigarren solairuan, jubilatuentzako gune bat eta ikasgela handi bat egitekotan gara. Izan ere, toki faltagatik, egun, zenbait ikastaro eskaini ezinik gelditu gara eta erabiltzen den gela ere txikiegia da zenbait ikastaro antolatzeko.

ZINEGOTZI AGURRA

ALEHONETAN

ZINEGOTZIAGURRA

AURREKONTUAK

BEDARONAKO SANEAMENDU

INTEGRALAREN PROIEKTUA

PLAN OROKORRA

ESKOLONDO

ANTON ARRANDIAGARI ELKARRIZKETA

ONDAREA: ABENDUKO

NESKA-MUTILAK

LABURRAK

AGENDA

Page 3: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

3

Euskararen alorrean, hein batean, Euskara Biziberri-tzeko Plana eraman dugu aurrera. Momentu honetan beronen balorazioa burutzen ari gara eta hurrengo urtee-tarako plana zehazten. Hau guztia, Euskara Batzordean burutzen da eta urtarrilean plan berria onartzeko mo-duan egotea espero dugu.

Hezkuntza esparruan, Hai-zeder Eskola izatea da duda-rik gabe azken hilabeteetako lorpenik handiena. Gurasoek egindako lan handiaren on-doren, herrian zuzendari-tza propioa duen eskola bat izatea oso berri ona da ino-lako dudarik gabe. Hala ere, oraindik badago zeren alde borrokatu, herriko hezkuntza eskaintza zabaldu beharra dagoela uste baitugu. Horre-gatik, gure Udaletik Hezkun-tza Sailari, Haur Hezkuntzaz gain, Lehen Hezkuntza ere Haizederren eskaintzeko eskaria berritzen jarraituko dugu.

Page 4: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

4

2015erako jaso dugun diru kopurua %6,85ean igo da, beheko taula hone-tan ikus daiteken moduan:

Ondoko taula honetan berriz, gure udalaren finantza eredua ikus deza-kegu:

2015 2014 %970,412 908,439 61.973 6.82%

2015 2014 %Finantziazio Zuzena 268,477 253,125 15,352 6,07%

Zeharkako finantziazioa 701,935 655,315 46,620 7,11%

Udalkutxa (zeharkako finantziazioa)

694,440 647,736 46,704 7,21%

AURREKONTUAK

Zeharkako zergen artean, nabar-mentzekoa da Udalkutxatik, hau da Bizkaiko Foru Alduntitik, ja-sotzen dugun dirua 46.704 € igo dela Udalkutxa barruko arloen ar-tean; batez ere hondartzako espa-rruan igo da, 22.005tik 51.475era. Honen arrazoia izan dugun bisi-tarien igoera izan omen da. Bes-talde, 2015tik aurrera plusbalioko zerga jarriko dugu martxan, honek 4.340,00€ko aurrekontua suposa-tuko digularik.

Udalak jasotako diru kopuru hau, herritarrei zerbitzuak eskaintzeko (gastuak) eta zerbitzuak hobetu edo berriak sortzeko (inbertsioak) erabiltzen dugu. Horrela, 2014an zenbait herri bide konpondu ge-nituen, 2015erako ere 20.000€

gorde direlarik bideen egoera ho-betzeko. Bestalde, iaz 133.915€ko inbertsioa proposatu genuen Be-daronako Saneamendua egiteko, baina lan hauek atzeratuta dau-denez, 2014an proiektua idatzi da, 21.483€ko gastuarekin. Datorren urte berrian, Busturialdeko Ur Partzuergoaren eta EREIN diru-laguntzen babesarekin obra buru-tzeko asmoa daukagu. Honez gain, Eskolondoko bigarren solairuaren zati bat egokitzeko 54.000€ aurrei-kusi ditugu eta obra hauek lehen bait lehen hastea espero dugu. Bukatzeko, aurten Gaindegi eta Kontseiluari aportazio ekonomiko xume bat ere egin diegu.

Page 5: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

5

Aurrekontuei buruzko azalpenik behar izanez gero, udaletik edozein momentutan pasa zaitezketela jakinarazi nahi dizuegu; Estebanek pozik jasoko zaituzte.

El presupuesto que tenemos para el 2015 ha incrementado en un 6,82%. En el 2014 se han hecho varias inversiones como el proyecto de saneamiento de Bedarona, mantenimiento de carreteras municipales, el camino de Haizeder, acceso del Haizeder, vestuarios del muelle, bomba de calor de Eskolondo y placa fotovoltaica de Altxikar, segunda planta de Eskolondo, desbrozadora, juegos de niños, furgoneta y armario para la consulta.

Hona hemen 2014 urtean egin diren zenbait inbertsioren zerrenda.

Bedaronako Saneamenduaren proiektua

21.483€

Moilako aldagelak 2.559€Haizeder-Hirukurtzeko bidea 77.449€

Haizeder sarbidea 14.506€Eskolondoko bero bonba eta

Altxikarreko plaka fotoboiltaikoa

37.770€

Eskolondoko bigarren solairua

41.746€

Sasi-garbitzeko makina (Desbrozadora)

1.099€

Umeen jolasak 13.659€Furgoneta 1.500€

Kontsultategiko armairua 1.340€

Page 6: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

6

Urte bete daramagu Eako Udala eta Busturialdeko Ur Partzuergoaren ar-tean elkarlanean Bedaronako sanea-menduaren proiektua diseinatzen. Azkenean aukeratu dugu, alternatiba ezberdinen artean, egokien iruditzen zaiguna. Beheko planoan agertzen da proposaturiko trazatua.

Modu honetan, Bedaronako herrigu-neko etxe guztietako ur zikinak bildu-ta geratuko lirateke gorriz, berdez, mo-rez eta urdinez marrazturiko sareetan eta denak batera beltzez marrazturiko araztegian tratatuko lirateke. Euri urak ere bereiztuta, bilduko dira eta drena-je bidez, pixkanaka pixkanaka, naturan askatuko dira. Obra hauek datorren urtean hasi eta amaituko dira.

Saneamendu sarea egiteko herrigunea altxatu behar dela aprobetxatuz, elei-zondoak, eta plazak daukaten irisga-rritasun arazoa konpontzeko aukera egokia dela ikusita, alternatiba batzuk aztertzen gabiltza eta Bedaronatarro-kin konpartitu nahi genituzke denon artean egokiena aukeratu eta gauzatu ahal izateko. Horretarako, urtarrilean bilera batera gonbidatuak izango za-rete. Bertan elkar ikusiko dugulakoan!

El proyecto para el saneamiento de Be-darona ya está diseñado. La obra comen-zará el año 2015 y se aprovechará para mejorar el casco. El proyecto se presentará en enero en una reunión que se realizará en Bedarona.

 

BEDARONAKO SANEAMENDU INTEGRALAREN PROIEKTUA

Page 7: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

Plan orokorraren hasierako onarpe-nari egindako alegazioen erantzuna abenduaren 3ko Osoko Bilkuran egin zen. Horren ostean, hurrengo pausua, talde idazleak hasierako onarpenera-ko testua hartu, onartutako alegazioek dakartzaten aldaketak sartu eta behin behineko testua aurkeztu eta onartzea izan da. Honela, HAPOaren behin behineko onarpena abenduaren 19ko Osoko Bilkuran egin zen.

Hau egin ondoren, batetik, alegazioa aurkeztu dituzten herritar guztiek etxean jasoko dituzte bakoitzari da-gokion eskaeraren inguruko erantzun ofiziala, eta bestetik, zuzendutako do-kumentua gainontzeko administrazio sektorialei bidaliko zaie. Behin betiko onarpena, gure kasuan, daukagun biz-tanle kopuruagatik, Bizkaiko Foru Al-dundiari dagokio.

Beraz, esan dezakegu udalari dago-kionez, HAPOak emanak dituela Ean dagozkion tramite gehientsuenak edo-ta ia denak, eta orain, gure udaletik haratagoko bideari ekingo diola behin betikoz Aldundiak onartu bitartean. Eta hori gauzatutakoan, bertan ezar-tzen diren xedapen eta araudiak lotes-leak edo binkulanteak izango dira.

En el Pleno que se celebró 19 de diciem-bre se aprobó el plan general. Las res-puestas a las alegaciones se enviarán en breve a los interesados. Ahora el plan pasa a las manos de la Diputación Foral de Vizcaya.

PLAN OROKORRA: PROZESUA ETA FASEAK

7

Page 8: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

8

Urte berriarekin batera Eskolondo Herri Etxearen bigarren solairua ego-kitzen hasiko gara. Izan ere, egun du-gun kultur gunea txiki gelditu zaigu eta zenbait gabeziaz jabetu gara.

Esate baterako, ikastaroen eskaera handia izanik, berauek ganoraz eskain-tzeko gunerik gabe gelditu gara eta egun, gimnasia lekuan egiten dira per-kusioa bezalako ikastaroak. Hori dela eta, bigarren solairuan ikasgela handi bat aurreikusi dugu, eta behar izanez gero bi gelatan bereiztu ahal izango da.

Bestalde, egun Beletxen dauden jubila-tuek ere, bigarren solairuan eurentzako gune bereizi bat izango dute. Izan ere, Udaletik jabetu gara, Beletxeren era-bilera askotan nahiko txikia dela bere kokaleku eta egoeragatik; gainera iris-garritasun aldetik oztopoak handiak

dira pertsona nagusientzat. Hori dela eta, Eskolondoko bigarren solairuan zaharrentzako gune bat egokituko da. Gune honen kudeaketaz, Beletxe el-kartekoak arduratuko dira eta Beletxe eraikina berriz udalaren eskuetara pa-satuko da.

Aipatutako obra hauek, urtarrilean hasiko dira eta udaberrirako bukatuta izatea aurreikusten da.

En año nuevo comenzarán las obras de la segunda planta de Eskolondo. En ella se habilitará una aula grande que se podrá transformar en dos aulas pequeñas según el uso puntual que se le quiera dar, y un local para los jubilados de Beletxe.

 

ESKOLONDO

Page 9: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

9

Herritarrok behin baino gehiago-tan suertatu izan gara, gure etxe edo inguruan, antzina edo oraintsu, egindako edo izandako konturen baten inguruko dokumenturen ba-ten beharrrean. Horrelako kasuetan udaletxera jo izan dugu.Baina non gorde delako dokumen-tuok? Zelan zaindu? Nork egin? He-rri handietan horretarako langile bat egoten da, baina herri txikietan zelan bete eginkizun garrantzitsu hori? Gaur egun informatikak asko erraz-ten du, baina zer gertatzen da orain 40 edo 60 urteko kontuekin?

Horretara dator udal artxiboa; uda-letxearen 3. pisuan dago kokatuta; ganbaran.

Beronen premia dagoela jakine-koa da, baina praktikak buruhauste gehiago dakartza.

Horretara paper piloa, karpeta piloa, … baina ordenatu barik zeudela eta, denbora librean eta doan beharrean hasi ziran orain 8 urte inguru Eako udalean alkate zen Asier Madarieta eta lan horretan asko dakien Men-diguren lekeitiarra. Zati ederra ken-du zioten ordenatze beharrari, baina egiteko zegoena askoz be gehiago zen.

Beste bultzada bat eman nahian 2013ko urritik Anton Arrandia-ga izan dugu jarraipenean. Ezelako eskupekorik barik, ordu asko eman

ditu Antonek, lan bikaina eta emai-tza hobeak lortuz. Gabonetarako lehenengo fasea amaitutzat izango du eta berarengana jo dugu bere la-nagatik galdetzera. Ordenagailuaren aurrean topatu dugu.

Noiz hasi zinan udal artxiboa orde-natzen?2013ko urrian. Aurretik hasitako beharrari bueltatxo batzuk eman eta guzti hau txukuntzea izan da fase ho-nen helburua. Mekanismo barri ba-ten bitartez, aurrera begirako beharra erraztea izan da nire aurrekoen eta nire eginkizuna.

Zein egoeratan aurkitu zenduan artxiboa?Esan dudan moduan gauza batzuk eginda zeuden. 368 karpeta eta 926 espediente eskura zeuden. Orain 665 karpeta eta 3119 espediente eta do-kumentu ordenatuta geratu dira. In-formatizatuta eta apalategietan orde-natuta dago aurrerantzerako. Sartuta dagoen lehen dokumentua 1936koa da. Datu-base baten sartuta geratu da dena eta zer esanik ez, apalategietan ere bai, modu errazean topatzeko eran.

Ze funtzio edo zertarako behar hau?Erretiroa hartuta nago eta esku bat botatzea eskatu zidaten. Zertarako? Bada, lehenengo eta behin estetikoki be nahiko eskas zegoen: papera pape-raren gainean, lanerako mahaia be ez

ANTON ARRANDIAGARIELKARRIZKETA

Page 10: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

10

zen ikusten. Desordena handia, berba baten. Horretan hasi nintzan “quitan-do lo gordo, para poder ver lo de atrás” eta nire beharra zelan egin planteatuz. Baina, desordenatik aparte, udal behar-ginen eta arduradunen beharrerako hainbeste datu edo dokumentu desber-din hankaz gora egotea oztopo handia zen. Orain behar hau askoz arinago eta nasaiago egin ahal izango da. Eta zer esanik ez, balio historikoa be badauka, zerbait aztertu edo begiratu gura bada gauzak txukun aurkitzeak abantaila handiak dauzka. Orri elektroniko ba-tean ezinbestekoak diren datuak sartu dira, premia daukatenentzat modu arin eta errazean irtenbidea bilatzeko.

Amaituta geratzen da beraz artxibo lana?Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu eta gorde beharko direnak; baina behintzat ez daude ez-kutuan eta hurrengo pauso baten hori

be egin beharko da. Beste alde batetik, dokumentu berriak sortu ahala, urtero-ko gehitze zeregina dator.

Egia da, 2013-2014an sortutako “fres-koago” izango dute udaletxean egunero daudenek, baina guzti hori be artxibatu egin behar da modu egokian.

Nire egitasmo hau amaitzeko, karpe-ta eta apalategi gehiago beharko ditut oraindik.

Gustura?Neure erritmora egin izan dut behar hau. Karpeta guztiak dagoz zenbakitu-ta. Disziplina eta pazientzia eskatzen du halako behar batek. Eta aurrera begira be ezaugarri horrek bete beharko ditu. Nire ustez artxibo gela honetan, doku-mentuak begiratu, atera, sartu,… modu ordenatuan eta arautuan egin behar dira. Nik egindakoak udal arduradu-nentzat, beharginentzat eta herritarren-tzat mesederako bada, ni pozarren.

 

Esker oneko agertzea gizalegezkoa izanik. Mila esker ANTON eta baita honen aurretik ibili ziran ASIER eta BITTOR. Olentzeroren opari polita izango du aurten udalak eta batez be herriak.

Page 11: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

11

Neguaz batera gure baserrietan jeneroa gordeten zan ganbaratan, udazkeneko uzta eta hainbat fruitu batuta egoazan: garia, artoa, gaztainak, intxaurrrak… San Martin egunetik aurrera txarri hil-tzeak izanda, haragia eta gatzuneskan, kontserban edo eskaratzetan dindiliz-ka eukezan. Barrikak bere bete-beterik eta etxeetakoak prest lege zaharrean zor zana betetzeko: ez daukonak eskean egin, eta daukonak beharrean dagoa-nari emon, horixe baita gizalegea. Eta izaten zan eta da neguan, kantu, erron-da eta eskerik inguruetan.

Eako Abendu dugu horietako bat. Be-launaldiz belaunaldi igaro dan tradi-zioa, umeek helduengandik eta helduek nagusiengandik ahoz jasoa. Ez dakigu noizkoa dan, noiz hasi zan; badakigu XIV.mendearen amaiera aldera an-tzerki erlijiosoa egoela, eleiza barrue-tan antzezten zala eta XVIII.mendean “Annus qui” entziklikarekin batera, goi-tzainak antzezpenak galarazoten hasi zirela; halan da be, jendeak ez eutson uko egin usadioari eta elizpetan, pla-zan egiten segitu eban; gerora, antzez-tu beharrean herrietan zehar abesten hasi ziran, Jesukristoren historia kantuz kontatzen.

Musika doinu ezberdinak, bakarlaria eta korua, eleiza aurreetan belaunika-tzea, ekintza baten kontaketa… irudi-katzen ebezan bidean joiazela. Eako Abenduk be elementu horiek guztiak ditu.

Abendu, Jesukristoren jaiotza aldarri-katzen dauen bederatziurrena da Ean, abendu-mutil izenez ezagutzen dira abeslariak; abenduaren 15ean hasi eta 9 gautan, Gabon bezpera arte, 23a arte, 9 mutilek, Abendu kantetan eben he-rrian zehar. Gabon goizean, abenduaren 24an, eskean ateratzen ziran, goizean kantuz hiru buelta egiten eutsoezan he-rriari. Intxaurrak, gaztainak… eta diru apurtxu bat batzen ebezan, lortutakoa-gaz meza bat atara eta geratzen zana euren artean banatzen eben.

Gaur egun, abendu-mutilek barik, he-rriko umeek, pilo bat neska-mutilek kantetan dabe Abendu herrian, eta Ga-bon egunean Eako eskea amaitutakoan, Bedarona eta Natxituara igoten dira. Boltsa eskuan eta kurtzea edo pastiku-ne (Pax tecum-bakea zurekin) mun egi-teko. Txilin hotsa urrunetik entzungo da eta etxaurreetara heltzean:

kantau edo errezau berbekin atarako dabez barrukoak, berri ona entzun eta dirua eman dagien.

Abendun, abestiak eta doinuak alda-tu egiten dira. Lehenengoa, usadioari izena emoten deutson leloaz, Abendu, doinu motelekoa; bigarrena , Mendian, doinu arinagoa dau; hirugarrena, Sa-kramentu, eliza aurreetan, Kurtziotxun eta Lagun Etxean abesten dabe, erres-petuz, belauniko eta txapela kenduta; eta azkena, Gabon egunekoa, Da bart Belenen, eskeko kanta, alaia eta azkarra.

ONDAREA: ABENDUKO NESKA-MUTILAK

ESTHER KORTA

Page 12: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

12

Badakigu ezer ez dala lehengoa, ez herria, ez kaleak, ez ohiturak, ez eskea... lehe-nagoko gaueko iluntasun baltza farolek argitzen dabe, basatza asfaltoa dogu, go-sea kentzeko intxaurrak euro, abendu-mutilak herriko neska-mutil dira… baina Abenduk, Abendu kantatzeak bizirik dirau, bizi da, usadioak segitzen dau, geure dogulako, geure aurrekoek holantxik bizi ebelako eta irakutsi deuskuelako; eta aur-ten bere iluntzeko 8etan Kurtziatik behera makila hotsa eta bakarlariaren ahotsa entzungo doguz; gure herriaren nortasunaren eta izaeraren ezaugarri, aparteko egi-ten eta era berean berdin egiten gaituen usadioaren erakusgarri.

 

Aurten bere Abenduentzun da herrianusadijuak segigure ahalegineanarbasoen antzeraerrondan eskeanlimosnatxua emonbai gizalegean

Page 13: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

13

LABURRAK

Abenduan zehar udal egutegia jaso ez dutenek, udalean jaso ditza-kete urtarriletik aurrera, hauek agortu arte.

Quienes el mes de diciembre no hayan recibido en casa el calendario municipal, pueden hacerlo en el ayuntamiento desde enero hasta fin de existencias.

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin bat eginda, Eako udaletik deialdi bere-zia egin zitzaien herritarrei oinarrizko janariak biltzeko. Hau abenduaren 7 eta 8an izan zen eta herritarrek oso ondo erantzun zuten. Zorionak eta eskerrik asko!

Desde el ayuntamiento queremos felicitar a los ciudadanos el éxito que ha su-puesto la recogida de comida para el banco de alimentos de vizcaya.

Ilberria IlbeteaIlgora Ilbehera

UDALETXEA.Donibane enparantza, 248287, EA (Bizkaia) Telefonoa 946 27 52 27Fax 946 27 51 99

MEDIKUAEa: 94 627 51 35Lekeitio: 94 603 58 60

SOS DEIAKTel.: 112

TAXIATel.: 626 219 407

BIZKAIBUSTel.: 902 222 265

LORADI HAURRESKOLATel.: 94 627 50 63

HAIZEDER ESKOLATel.: 94 465 10 19

EAko

UDALA

Zorionak eta urte barri on

2015

EAko

UDALA

Egilea: Ahots Lejardi

Page 14: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

14

Muxikan ospatu da aurten, abenduaren 13an, Bizkaiko “Marijesiak” eta “Abendua”ren kantuzaleak urtero egiten den topaketa. Topaketa hau Ean ospatu zen lehenengoz eta harrezkero herri desberdinetan egiten da. Gure neska-mutilak ez zuten hutsik egin saio honetan ere. Eako abendu neska-mutilak dira gaur egun antzinatik datorren ohiturari, maila hone-tan, eusten dioten bakarrak.

El 13 de diciembre se celebró en Muxika los encuentros de “Marijesis” y “Abendus”. Esto fué el 13 de diciembre y Ea participó en ella.

Abenduaren 8an eguraldi eskasa zela eta auzoen arteko desafioa bertan behera gelditu zen. Hala ere, aurreko egunetan ikuskizun ederrak egin ziren Ean. Abenduaren 6an maila handiko San Anton abesbatza izan genuen San Juan elizan, kontzertu bikaina eskai-ni euskuelarik. Herriko umeek ere esku pilota txapelketa eskaini ziguten eta abenduaren 7an Olentzeroren sinbologiaren inguruan sormenez ibilaldi eta etorrera ikusgarria izan genuen. Partaidetza handia eta herriko guraso gazteen ekarpen apartekoa.

El 8 de diciembre se suspendio el desafio de entre barrios, pero los dias anteriores pudimos disfrutar de un coro, partidos de pelota y de la lle-gada de Olentzero.

Page 15: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

15

AGENDA

Abenduaren 15etik 24ra Eako Abendua

Abenduaren 24an Olentzero hiru auzoguneetan

Urtarrilaren 2an autobusa Gabonetako Umeen Parkera BECen.

Urtarrilaren 5ean Erregeak hiru auzoguneetan

Otsailaren 3an San Blas Bedaronan

Otsailaren 5ean Agate Deuna Natxitun

Page 16: Udal aldizkaria 2014ko abendua - Eako Udala · lana? Artxibo lana ez da sekula amaitzen. Oraindik badaude paper eta dokumen-tu zaharrak banan-banan begiratu, az-tertu, sailkatu, fitxatu

Mila esker urtez-urte gure herriko leiho eta txokoak jaiotza politekin apaintzeko egiten duzuen esfortzuagatik.

Zorionak eta urte berri on!