Uda. udako adarbakarra 1

115
UDA Udako adarbakarra Loly Canillas García

description

power point udari buruzkoa: Ipuina

Transcript of Uda. udako adarbakarra 1

Page 1: Uda. udako adarbakarra 1

UDAUdako

adarbakarra

Loly Canillas García

Page 2: Uda. udako adarbakarra 1

Ekainaren 21a. zen. Uda adarbakarra basora abiatu zen bere

lana betetzen hasteko asmoz.

Page 3: Uda. udako adarbakarra 1

Udaberri maitagarriak bazekien Uda laguna etortzear zegoela eta…

Page 4: Uda. udako adarbakarra 1

ostadarraren gainera igo eta betiko basora bidaiatu zen.

Page 5: Uda. udako adarbakarra 1

Iluntzean, Uda lagunaren trosta entzun ahal izan zuen.

Page 6: Uda. udako adarbakarra 1

_Uda, maitea… Aspaldiko!Agurtu zion Udaberrik pozaren pozaz, adarbakarraren kimak

maitekiro laztanduz.

Page 7: Uda. udako adarbakarra 1

Bi lagunek orduak eman zituzten dena elkarri kontatzen…

_Uda, laztana: Zer ekarri diguzu aurten?

Page 8: Uda. udako adarbakarra 1

_Badakizu, urtero bezala, eguzkiaren argia eta beroa

dakart nirekin… eta udaberrian jaiotako kumeek

behar duten elikadura.

Page 9: Uda. udako adarbakarra 1

_Eta ez bakarrik animaliek behar dutena, baizik eta gizakiek behar dutena ere…

Page 10: Uda. udako adarbakarra 1

Jada soroetan, zerealen buruxkak urre kolorea

hartzen ari dira… Sekalea,

Page 11: Uda. udako adarbakarra 1

garia,

Page 12: Uda. udako adarbakarra 1

artoa,

Page 13: Uda. udako adarbakarra 1

garagarra eta beste zereal pilo izango dugu. Uzta uztailean egingo da

Page 14: Uda. udako adarbakarra 1

animaliek elikadura falta ez izateko…

Page 15: Uda. udako adarbakarra 1

Eta gizakiek ogia,

Page 16: Uda. udako adarbakarra 1

pasta… eta zerealez egiten diren hainbat jakien faltarik

ez izateko.

Page 17: Uda. udako adarbakarra 1

_Oso ondo, Uda. Denek eskertuko dizute… Zer gehiago ekarri duzu?

Page 18: Uda. udako adarbakarra 1

_Nirekin datorren eguzkiaren argia eta beroari esker, baratzeetan jada hasi dira heltzen:

Page 19: Uda. udako adarbakarra 1

Tipula ederrak,

Page 20: Uda. udako adarbakarra 1

landatutako baratxuriak potoltzen ari dira…

Page 21: Uda. udako adarbakarra 1

Horrela, Uztailaren 25ean. Santiago jaian, tradizioa jarraituz,

gasteiztarrek haien baratxuri-txirikorda ederrak erosi ahal izango

dituzte

Page 22: Uda. udako adarbakarra 1

Pepinoak haren landarean hazi eta

hazi…

Page 23: Uda. udako adarbakarra 1

eta piperrak,

Page 24: Uda. udako adarbakarra 1

letxuak, entsaladak prestatzeko…

Page 25: Uda. udako adarbakarra 1

_Entsaladarako, tomate eta aguakatea ere… ezta, Uda?_Bai, baina horiek ez dira barazkiak. Fruituak dira.

Page 26: Uda. udako adarbakarra 1

Kalabazinak ere handituz doaz,

Page 27: Uda. udako adarbakarra 1

babak,

Page 28: Uda. udako adarbakarra 1

ilarrak,

Page 29: Uda. udako adarbakarra 1

lekak,

Page 30: Uda. udako adarbakarra 1

plater on eta osasuntsuak prestatzeko.

Page 31: Uda. udako adarbakarra 1

_Zer gehiago? Zer gehiago ekarri duzu?

Page 32: Uda. udako adarbakarra 1

_Nirekin batera, udako fruituak etorri dira. Dakizun bezala, udako

fruta urteko gozoena da:

Page 33: Uda. udako adarbakarra 1

Mertxikondoak muxikez beteta daude;

Page 34: Uda. udako adarbakarra 1

Platanondoak, bananez beteta;

Page 35: Uda. udako adarbakarra 1

okaranondoen adarrak okerturik, hainbeste okaranen pisuagatik;

Page 36: Uda. udako adarbakarra 1

marrubi-landarea, marrubiez josita,

Page 37: Uda. udako adarbakarra 1

mugurdi-landarea bezala;

Page 38: Uda. udako adarbakarra 1

gereziondoek hosto baino gerezi gehiago dute;

Page 39: Uda. udako adarbakarra 1

Andere-mahatsondoa baia gorri edota beltzez beterik.

Page 40: Uda. udako adarbakarra 1

Bestaldetik, freskagarririk osasuntsuena: Sandia

Page 41: Uda. udako adarbakarra 1

eta meloia, bere lehengusua.

Page 42: Uda. udako adarbakarra 1

Gure basoen masustondoak fruitu

gorri-beltzez jazten dira.

Page 43: Uda. udako adarbakarra 1

_Zer gehiago ekarri duzu, Uda?

_Udako lorerik ederrenak ere ekarri ditut.

Page 44: Uda. udako adarbakarra 1

Zelaiak izpilikuz bete ditut…

Page 45: Uda. udako adarbakarra 1

Bitxiloreak edonon ikusi ahal dira;

Page 46: Uda. udako adarbakarra 1

galsoroetan, ababolek haien buru gorriak

erakusten dizkigute.

Page 47: Uda. udako adarbakarra 1

untzak loratu eta zabaldu dira;

Page 48: Uda. udako adarbakarra 1

erreken ondoan, liliak hazten ari dira;

Page 49: Uda. udako adarbakarra 1

mendafinak bere usain zoragarria zabaltzen du

eguzkiaren pean;

Page 50: Uda. udako adarbakarra 1

atxaparrek, gure hesietan ezarrita, haren usain gozoa

zabaltzen dute;

Page 51: Uda. udako adarbakarra 1

txikori belarrak ere gure zelaietan zabaldu dira: Haien hostoak oso

osasungarriak dira infusioan edota entsaladan.

Page 52: Uda. udako adarbakarra 1

Jardinetan, mota askotako loreak agertu dira: Pentsamenduak,

Page 53: Uda. udako adarbakarra 1

kalak,

Page 54: Uda. udako adarbakarra 1

krabelinak,

Page 55: Uda. udako adarbakarra 1

liliak,

Page 56: Uda. udako adarbakarra 1

geranioak,

Page 57: Uda. udako adarbakarra 1

gladioloak,

Page 58: Uda. udako adarbakarra 1

arrosak,

Page 59: Uda. udako adarbakarra 1

eguzki-loreak… Hauek gainera fruitu lehorrak ematen

dizkigute. Eta fruitu lehor horiekin olioa egiten da.

Page 60: Uda. udako adarbakarra 1

Baina, baina… Ai, ene!!! Ai ama!!! Non daude nire

sendabelarrak???

Page 61: Uda. udako adarbakarra 1

_Sendabelarrak?Zein sendabelar? Zer esan nahi duzu?

Page 62: Uda. udako adarbakarra 1

_Ai, ai, ai!!! Sendabelarrak galdu ditudala uste dut…

Page 63: Uda. udako adarbakarra 1

_Itxaron, Uda. Nire kristalezko bolan begiratuko dut eta horrela,

sendabelarrak non dauden jakin ahal izango dugu.

Page 64: Uda. udako adarbakarra 1

_Aaaa!!! Begira non dauden zure

sendabelarrak!

Page 65: Uda. udako adarbakarra 1

_Zuk ez duzu ezer galdu. Itzal sorginak lapurtu dizkizu zure sendabelarrak.

Page 66: Uda. udako adarbakarra 1

_Eta zer egingo dugu orain?

Badakizu, udan denak daude oporretan. Zu eta biok bakarrik geratzen gara.

Gizakiek sendabelarrak behar dituzte… Gaixotzen badira, ez dute sendatzeko ezer izango.

Page 67: Uda. udako adarbakarra 1

_Zurekin joango naiz!_ Esan zuen Udaberrik Udaren gainera igoz_ Sorgin horrek ez du zereginik izango, zu eta

biok elkarrekin bagoaz eta gure botereak elkartzen baditugu.

Page 68: Uda. udako adarbakarra 1

Ez, Udaberri, ez. Zu nirekin bazatoz, nork zainduko du basoa eta jaioberri txikiak?

_Ni bakarrik joango naiz. Nik galdu nituen. Nik berreskuratu behar ditut sendabelarrak.

Page 69: Uda. udako adarbakarra 1

_Ene lagun maitea, Itzal sorginaren gaztelua urrun dago eta, hara heltzeko, mila eta hamaika arrisku gainditu behar izango dituzu…

Page 70: Uda. udako adarbakarra 1

_Egin behar dut, Udaberri. Gaua jada gainean dugu. Hobe ahalik eta lasterren bidea hartzea. Agur maitea.

Page 71: Uda. udako adarbakarra 1

Udaberrik eta Udak elkarri agur esan ostean, adarbakarrak trostan

alde egin zuen.

Page 72: Uda. udako adarbakarra 1

Udak ur zakarrak,

Page 73: Uda. udako adarbakarra 1

mendi malkartsuak,

Page 74: Uda. udako adarbakarra 1

baso ilunak, bide arriskutsuak, gainditu behar

izan zituen baina…

Page 75: Uda. udako adarbakarra 1

adarbakarrak aurrera eta aurrera jarraitu zuen etenik egin gabe.

Page 76: Uda. udako adarbakarra 1

Bi egun eta gau bat bidaian pasa ondoren, Itzal

sorginaren gaztelua ikusi ahal izan zuen.

Page 77: Uda. udako adarbakarra 1

Itzal sorgina atean aurkeztu zen:

_Nor zara zu basapizti arraro eta molestagarria?

Nork eman dizu baimena nire lurraldean sartzeko?

Zure ausardia ordainduko duzu!!!

Page 78: Uda. udako adarbakarra 1

_Zuk primeran dakizu nor naizen eta zergatik nagoen hemen… Itzuli

iezazkidazu lapurtu zenizkidan sendabelarrak.

Page 79: Uda. udako adarbakarra 1

_Sendabelarrak? Nik “lapurtutako” sendabelarrak??? Ja! Zertarako nahi dituzu zuk sendabelarrak?

Nik, nire pozioak egiteko behar ditut… Zuk zertarako?

Page 80: Uda. udako adarbakarra 1

Izaki magikook ez dugu sendabelarren beharrik,

baina gizakiek bai.

Page 81: Uda. udako adarbakarra 1

_Nola ausartzen zara, nire aurrean, gizaki baliogabe horiek defendatzen? Askoz hobeto gaude beraiek gabe.

Gizakiek izaki fantastikooi

ez digute inolako

errespeturik… eta natura deseustatzen

dute.

Page 82: Uda. udako adarbakarra 1

Gizakiek, denok bezala, erruak dituzte, baina nahikoa dute

hilkorrak izaten eta bizitzan zehar gaitzak jasaten… Ezin dizkiezu

sendabelarrak kendu.

Page 83: Uda. udako adarbakarra 1

_Ez nago sendabelarrak itzultzeko prest. Nire pozioak egiten ari naiz eta behar ditut. Joan zaitez etorri

zinen lekutik, bestela…

Page 84: Uda. udako adarbakarra 1

…Nire ezpata eta nire botereen kontra borrokatu

beharko duzu!

Page 85: Uda. udako adarbakarra 1

_Nahi duzun bezala: Zure botereak nireen aurka eta zure ezpata nire adarbakarraren kontra… Ea nork irabaziko duen!

Page 86: Uda. udako adarbakarra 1

Handik urrun, Udaberri maitagarriak, kezkatuta, Uda

lagunarekin amets egiten zuen.

Page 87: Uda. udako adarbakarra 1

Hurrengo goizean, esnatu zenean, Udaberri maitagarriari susmo txar bat sartu zitzaion bihotzeraino eta bere kristalezko bola kontsultatu zuen.

Page 88: Uda. udako adarbakarra 1

Kristalezko bolan lagunaren irudia ikusi ahal izan zuen

hasieran, baina gero…

Page 89: Uda. udako adarbakarra 1

irudia desagertu eta haren beharrean, sua agertu zen.

Maitagarria zeharo beldurtu zen.

Page 90: Uda. udako adarbakarra 1

Udaberrik ez zuen birritan pentsatu. Beti bezala, ostadarrera igo eta

argiaren abiaduraz, lagunaren bila hegan egin zuen.

Page 91: Uda. udako adarbakarra 1

Bitartean, Uda

borrokarako prestatzen

ari zen.

Page 92: Uda. udako adarbakarra 1

Hurrengo egunean, goiz goizean…

_Zer, adarbakartxo? Prest borrokarako? Sorpresatxo bat dut

zuretzat. Kar,kar,kar!

Hurrengo egunean goizean, Itzal sorgina aurkeztu zen.

_Zer, adarbakartxo? Prest? Sorpresa bat dut zuretzat!!!

Kar, kar, kar…

Page 93: Uda. udako adarbakarra 1

Une hartan, sorgin gaizto hura dragoi ikaragarri bihurtu zen… Uda, azkartasun eta indar osoz,

izaki beldurgarri haren kontra, adar zorrotz, jaurti egin zen.

Page 94: Uda. udako adarbakarra 1

Udak, gogor eta ausarki borrokatu zuen, baina… Nola gainditu munstro hark zeukan indarra? Berak zaurituta eta sorginak irabazle bukatu zuten.

Page 95: Uda. udako adarbakarra 1

Baina, Udak

gutxien espero

zuenean, Udaberri aurkeztu

zen. Zauriak garbitu

eta sendatu zizkion…

Page 96: Uda. udako adarbakarra 1

Hobeto sentitu zenean,

Udaberrik mendekua

hartu beharko zutela

proposatu zion.

Page 97: Uda. udako adarbakarra 1

Egunsentian bi lagunak,

liskarrerako prest, Itzal sorginaren gaztelura

abiatu ziren.

Aukera honetan irabaziko

zutela ziur zeuden.

Page 98: Uda. udako adarbakarra 1

Sorgina gaztelutik

atera zen…

_Zer, adarbakartxo?

Ez duzu nahikorik

izan?

Ai! Eta orain lagunatxo ere

datorrela!

Zuri ere gustatzen zaizkizu

herensugeak, maitagarritxo?

Oso ondo! Biontzat dut!!!

Page 99: Uda. udako adarbakarra 1

_Nahi duzunean!Esan zuten bi lagunek batera, borrokarako jantzita eta haien botere guztiak prest.

Page 100: Uda. udako adarbakarra 1

Sorginak aurrekoan baino ikaragarriagoa zen dragoi

bilakatu zen

Page 101: Uda. udako adarbakarra 1

Udaberrik, adarbakarraren gainean, dragoiaren aurkako indar

eta botere guztiak erabili zituen.

Page 102: Uda. udako adarbakarra 1

Azkenean, sorgin-dragoiak etsi egin behar

izan zuen.

Page 103: Uda. udako adarbakarra 1

Dragoi erraldoi hura txiki-txiki bihurtu zen. Barkamena eskatu eta …

Page 104: Uda. udako adarbakarra 1

sendabelarrak itzuli behar izan zizkien:

Page 105: Uda. udako adarbakarra 1

Malba, eztarriko eta bronkioetak

o gaitzak sendatzeko;

Page 106: Uda. udako adarbakarra 1

kamamila, sabeleko mina sendatzeko;

Page 107: Uda. udako adarbakarra 1

arrosa-mosketa, azaleko

ebakiondoak eta orbainak

desager erazten laguntzeko;

Page 108: Uda. udako adarbakarra 1

salbia, hanturaren kontrako sendagaia eta

memoriarako sustagarria;

Page 109: Uda. udako adarbakarra 1

arantz zuria, bihotzerako ezinhobea…

Page 110: Uda. udako adarbakarra 1

eta beste askoz gehiago, sendagai

ezberdinak prestatzeko.

Page 111: Uda. udako adarbakarra 1

Gero, bizkarra emanda, oso atsekabetuta, bere gaztelura itzuli zen.

Page 112: Uda. udako adarbakarra 1

Jada betiko basoan, Udaberrik Udari agur esan behar izan zion.

Page 113: Uda. udako adarbakarra 1

eta bere etxera itzuli zen.

Ostadarrera igo…

Page 114: Uda. udako adarbakarra 1

Uda, berriz, trosta-trosta, basoan barneratu zen… bere

lanarekin jarraitzeko.

Page 115: Uda. udako adarbakarra 1

Eta, hala bazan, ala ez ba zan, sar dadila kalabazan

…eta atera dadila Abetxukoko plazan.