u EUSKAL HERRIKO HERNANIKO AHT AURKAKO ASANBLADA · 2019. 10. 17. · u EUSKAL HERRIKO MUS...

8
2012ko otsailaren 4a, larunbata::: 3.905zk. ::: www.kronika.net u EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA Hernaniko kanporaketa, bihar Zazpi probintzietako herri askotan hasi dira Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketak jokatzen. Hernanin bihar jokatuko da, Santa Barbara elkartean, eta parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman behar du izena. /2 u MENDIRIZ MENDI Aztarna megalitikoetan barrena, ibilaldia `Hernani ezagutuz´ ekimena- ren barruan, Epele bailaran barrena ibilaldia antolatu dute Mendiriz Mendi elkarteak, Udalak eta Aranzadik. /6 u TRINKETEA Unai Alvarez finalean, gaur Gipuzkoako trinkete txapelke- tako finala jokatuko du gaur Unai Alvarez pelotari herna- niarrak. Errenteriako Eple tal- deko Antxon Aranburu izango du aurrean, eta partidua Artslekun jokatuko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. /7 Fotonotiziak: liburu aurkezpena eta AEK /2 Jasota Bezala, M. Claire Adurizena /2 Laburrak /2-8 Kirolak: 6-7 San Joanetako kartel lehiaketa /7 GAUR KRONIKAN Kriseilu, lapiko eta pertzen doinura gaur, hernaniarrak ELUR Txori elkartean juntatuko dira Hungariako kaldere- roak eta Hernaniko bizilagunak gaur, kriseilu, lapiko eta pertzak eskuetan dituztela, kaleak alaitzeko asmoarekin. Inauteriak iragartzera etorriko dira Kaldereroak Hernanira, eta hitzordua 21:00etan egin dute, elkartean. Handik Sandiusterri kalera joango dira, eta Kaxkoan barrena egingo dute kale buelta: Kardaberaz, Kale Nagusia eta Plazatik. /3 PROIEKTU eta azpiegitura haundien kontra, manifestazioa deitu dute gaur, Donostian, Euskal Herriko hainbat talde eta eragile sozialek, tartean: AHTren Aurkako Asanbladak, Erraustegiaren Aurkako Herri Plataformak, Gipuzkoa Zero Zaborrek eta EHNEk. Manifestazioa Bulebarretik aterako da, arratsaldeko 17:30etan, eta Hernaniko AHTren aurkako taldeak joateko deia luzatu die herritarrei. yy Azpiegitura haundien kontra, Donostiako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute H ERNANIKO AHT REN AURKAKO ASANBLADA Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan aterako da, Donostiako Bulebarretik. Joateko deia egin du Hernaniko AHTren aurkako taldeak. SANTA AGEDA «Zorion etxe hontako denoi...» /4-5

Transcript of u EUSKAL HERRIKO HERNANIKO AHT AURKAKO ASANBLADA · 2019. 10. 17. · u EUSKAL HERRIKO MUS...

  • 2012ko otsailaren 4a, larunbata::: 3.905zk. ::: www.kronika.net

    u E U S K A L H E R R I K OM U S T X A P E L K E T A

    Hernaniko kanporaketa, bihar

    Zazpi probintzietako herriaskotan hasi dira EuskalHerriko mus txapelketakokanporaketak jokatzen.Hernanin bihar jokatuko da, Santa Barbara elkartean, eta parte hartunahi duenak aldez aurretikeman behar du izena. /2

    u M E N D I R I Z M E N D I

    Aztarna megalitikoetanbarrena, ibilaldia

    `Hernani ezagutuz´ ekimena-ren barruan, Epele bailaranbarrena ibilaldia antolatu duteMendiriz Mendi elkarteak,Udalak eta Aranzadik. /6

    u T R I N K E T E A

    Unai Alvarez finalean, gaur

    Gipuzkoako trinkete txapelke-tako finala jokatuko du gaurUnai Alvarez pelotari herna-niarrak. Errenteriako Eple tal-deko Antxon Aranburu izangodu aurrean, eta partiduaArtslekun jokatuko da, arratsaldeko 17:30etatikaurrera. /7

    Fotonotiziak: liburu aurkezpena eta AEK /2

    Jasota Bezala, M. Claire Adurizena /2

    Laburrak /2-8

    Kirolak: 6-7

    San Joanetako kartellehiaketa /7

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    Kriseilu, lapiko eta pertzendoinura gaur, hernaniarrak

    ELUR Txori elkartean juntatuko dira Hungariako kaldere-roak eta Hernaniko bizilagunak gaur, kriseilu, lapiko etapertzak eskuetan dituztela, kaleak alaitzeko asmoarekin.Inauteriak iragartzera etorriko dira Kaldereroak Hernanira,eta hitzordua 21:00etan egin dute, elkartean. HandikSandiusterri kalera joango dira, eta Kaxkoan barrena egingodute kale buelta: Kardaberaz, Kale Nagusia eta Plazatik. /3

    PROIEKTU eta azpiegitura haundien kontra, manifestazioa deitu dutegaur, Donostian, Euskal Herriko hainbat talde eta eragile sozialek, tartean:AHTren Aurkako Asanbladak, Erraustegiaren Aurkako HerriPlataformak, Gipuzkoa Zero Zaborrek eta EHNEk. ManifestazioaBulebarretik aterako da, arratsaldeko 17:30etan, eta Hernaniko AHTrenaurkako taldeak joateko deia luzatu die herritarrei. yy

    Azpiegitura haundien kontra, Donostiakomanifestazioan parte hartzeko deia egin dute

    HERNANIKO AHTREN AURKAKO ASANBLADA

    Manifestazioa arratsaldeko 17:30etanaterako da, Donostiako Bulebarretik.Joateko deia egin du HernanikoAHTren aurkako taldeak.

    SANTA AGEDA

    «Zorion etxe hontakodenoi...» /4-5

  • 22012-II-4 larunbata

    Santa Barbara elkartean jokatuko da bihar, Hernaniko kanporaketaEUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

    MUS zaleek euren abileziaerakusteko aukera paregabeadute bihartik aurrera, EuskalHerriko mus txapelketanparte hartuz gero. An -tolatzaileek azaldu du tenez,2.000 bikotetik go rako par -tehartzea aurreikusten duteaurten, laugarren edizioan.Euskal Herri osoko 250 herriinguruk hartuko dute parte,eta Hernaniarrak ere, izangodira bertan.

    Izen-ematea, zabalikTxapelketan parte hartu nahiduten bikote hernaniarrekaldez aurretik eman behardute izena. Horretarako, laupuntu jarri dituzte: Garin,Zumitza, Aralarren eta GoizArgin. Bikote bakoitzak 20euro ordaindu behar ditu.

    Izena ematen dutenbikoteek, bihar izango duteau rreneko kanporaketa, Her -nanikoa. Santa Barbara el -

    kartean jokatuko da, arrat sal -deko 17:30etatik aurrera.

    Ondoren, herrialdekakokanporaketak eta finalaAbenduan, urtarrilan etaotsaila hasieran, herrikakokanporaketak jokatuko dira.Bertan, herri bakoitzeko bi -kote onenak sailkatuko dira,probintzia mailako faserako.

    Bigarren fase hau hilabetehonetan bertan jokatuko da

    baita ere. Azkenik, probintziabakoitzeko onenak EuskalHerriko finalerako sailkatukodira. Lekua zehaztu gabebadago ere, fetxa badute:martxoaren 17a.

    Sari ugari, eta oroigarriakTxapelketan parte hartzenduten bikoteen artean, sa -ritan, 40.000 eurotik gorabanatuko dituzte. Horrezgain, parte hartzaile ba -

    koitzarentzat oroigarri batizango da, saritan.

    Informazio guztia, web orrianAurtengo ediziorako weborria berritu dute: www.euskalherrikomustxapelketa.org.Bertan dago txapelketariburuzko informazio guztia,eta antolakuntzan partehartzeko aukera ere azaltzenda bertan. yy

    Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena Garinen, Zumitzan, Aralarren edo Goiz Argin.Euskal Herriko 250 herrik baino gehiagok hartzen dute parte, eta saritan, 40.000 eurotik gora banatzen dituzte.

    v H I T Z A L D I A

    Meditazioari buruz hitz egingo du Manuel PazMacazagak astelehenean, Biterin

    Meditatzea zer da? Galdera horri erantzungo dio Manuel Paz MacazagakMadhavak astelehenean. Biteriko Yoga irakasleak antolatu du hitzaldia,eta hizlaria, Sanatana Dharma Yoga elkartearen fundatzaile eta maixuada. Hitzaldia Biterin izango da, arratsaldeko 19:30etan. yy

    v G O I Z E G U Z K IAbesbatzak hitzordua, bihar

    Goiz Eguzkiko abesbatzako kideek hitzordu berezia dute bihar.17:30etan geratu dira Sandiusterrin, Santa Agedako kantak kalez kaleabesteko. yy

    Barrikoterako txartelak, salgaiDatorren larunbatean, hilak 11, barrikotea antolatu dute Goiz Eguzkikoegoitzan. Joan nahi dutenek txartelak erosi behar dituzte aldez aurretiketa Goiz Eguzkiko tabernan daude salgai. yy

    v K O N T Z E R T U ASara Otaegi, Lore Amenabar eta Olga Morrakakordeoijoleak ariko dira gaur, Milagrosan

    Akordeoi kontzertuak gustuko dituztenek hitzordu bikaina dute gaurMilagrosan. Arrasateko kontzertuan saridunak izan ziren hiru gazteekjoko dute bertan: Sara Otaegik, Lore Amenabarrek eta Olga Morrak.Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. yy

    v G A Z T E A S A N B L A D AAsanblada gaur eguerdian, Kontrakantxan

    Hernaniko Gazte Asanbladak deituta, asanblada izango da gaur eguer-dian, Kontrakantxa gaztetxean. Hitzordua 12:00etan egin dute. yy

    Inauterietako bazkarirako txartelak salgaidaude Goiz Argi eta Garin tabernetan

    Inauterien barruan, Hernaniko Gazte Asanbladak hainbat ekitaldi antolatuditu herriko koadrilen arteko harremana sortu eta sustatzeko asmoarekin.Guztiak larunbatean izango dira, hilaren 18an: 11:30etan trikipoteoakarrozekin; bazkaldu aurretik, karrozen desfilea, Tilosetan; 14:30etan,bazkaria Kontrakantxan. Ondoren, karroza onenek saria jasoko dute.Beraz, herritarrak gonbidatu dituzte antolatutako ekitaldietan parte har -tzera. Bestalde, bazkarira joan nahi dutenek, aldez aurretik erosi behardituzte txartelak Goiz Argin edo Garinen; 10 euroan daude. yy

    1 Jasota Bezala

    Txakur kakak biltzeko poltsak, deposito egokietanKalean, txakurren kakakjaso tzeko deposito batzukjarri zituzten, poltsa batzue-kin. Begiratu izan dudanguztietan, ez dut poltsarik

    topatu bertan eta utzikeriahaundia iruditzen zait. Ezdu zentzu haundirik poltsa-rik jarri ez, eta guri txakurkakak jasotzeko eskatzeak.Eskutan eraman behar alditugu? Eta gero, non uzten

    ditugu? Organikoan? Erre -fusan?

    Norbaitek zer egin behardudan esatea gustatuko li -tzaidake.

    M. Claire Aduriz Cardaveraz

    Edipotoa liburuaaurkeztu duLegarretak.Lata edo potoekin argaz-kiak ateratzen ditu NagoreLegarreta argazkilariak,eta horietako askoEdipotoa liburuan argitara-tu ditu. Liburua Villa AveMarian aurkeztu zuen eta12 euroan dago salgaiItsaskin eta Kitton. yy

    Joaldunak eta zanpantzarrak ikusten egon ziren AEKko ikasle etairakasleak. Nafarroako Zubieta herriko inauterietan izan ziren Hernani eta AstigarragakoAEKko ikasle eta irakasleak. Joaldun eta Zanpantzarren buelta ikusi, eta ohitura eta usadioak ezagutzen pasa zuten eguna. Bertako bizilagunekin euskera praktikatzeko aukera ere izan zuten. yy

    v L I B U R U A U R K E Z P E N A

    v A E K

  • 2012-II-4 larunbata

    3

    KRISEILU, lapiko eta pertzakeskuan dituztela, Hernanikokaleetan barrena ibiliko diragaur Hungariatik datozen kal -dereroak. Inauteriak ira -gartzeko asmoarekin etorrikodira, azken mende laurdeneanbezala, eta lapiku edo bestetresnarik konpondu nahiduenak, beraiei eman besterikez du.

    Ibilbide berria, aurtenHerniarrekin ondo mol datzendira, hartu-eman berezia izandute beti, eta aurten ere,hitzordua jarri dute, kale bueltaelkarrekin egiteko. Elur Txorielkartetik aterako dira, gaueko21:00 etan, eta azalduko direnehundaka herritarrei jakinarazidiete, komeni dela eurenjanzkerara egokituta joatea:kolorezko jantziak, trapuakburuan eta soinean, urrekoloreko koilare, pultsera,eraztun eta belarritakoak... etanola ez, herritarrak esnatzekokriseilu, lapiko eta pertzak.

    Ibilbidea ere, berria dute:Elur Txoritik Sandiusterrikalera joango dira, eta handikKaxkora; Kar daberaz jaitsieta Kale Nagusia igoko dute,eta az ken geltokia, Plazaizango da. yy

    Elur Txori elkartean egin dute hitzordua, 21:00etan, kale bueltan ateratzeko. Sandiusterri kalera joangodira lehendabizi, eta gero Kaxkoan barrena ibiliko dira, herria girotzen.

    Hungariatik etorriko dira gaur kaldereroak,inauteriak iragartzera

    KALDEREROAK

    Urrezko kate, belarritako, eraztun eta pultserak ez dira falta izaten kaldereroen janzkeran.

    ZEIN EDERRA

    Zein ederra, zein xarmantaHernaniko inauteria!

    herri jator hernaniarraagurtuz dugu atsegina.

    Hungariako kaldereroak garaetorriz Hernanira

    laister Momok aginduko digunahiz eguna nahiz eta gaua

    Inauteri alaiaren iragarle gu garaAi atsegina eta algara

    Aizak, jozak, jozakAizak, jozak, jozak

    ADISKIDE MAITEOK

    Adiskide maiteokekin bai lanari

    Kriseilu, lapiko, pertzakburruntzali eta eltzeak

    aise konpontzen gu garamerke eta trebeak.

    Eta lana muxu trukepozik egingo genuke

    hor beheko neska polittekeskatzen badigute.

    Hernaniar neska ponpoxakez al dugu beste lanik?aurtengoz badugu aski

    eta goazen aurrera.

  • 2012-II-4 larunbata

    4

    SANTA AGEDA

    “Zorion etxe hontako denoi…”

    Hernaniko Ohitura Zaharrak Abesbatza: SantaAgeda bezperako taldea. Bi izen baina helburu bakarra,euskara lematzat harturik Santa Eskeko ohiturari eutsieta bultza egitea. Gaur, koadrilak 50 urte beteko ditu.

    DUELA berrogeita hamar ur -te, Santa Ageda bezpera,igan dez ospatu zen. Aurten,larunbataz. Ordutik, mendeerdia igaro da. Urtez urte,otsailaren 4ean ez da kantueta bertsorik falta izan herri-ko kaleetan zehar. IñakiZubeldiak (Hernani, 1937),Santa Agedako taldearenlehen pausoak ondo gogoandi tu. «1962. urtea bainolehen, Irizar tabernan, KoldoGoia, Tiburtzio Patxi Odrio -zola eta hirurok bildu gi nenPatxiren ekimenez. EuskoGaztedikoek (EGI) GerraZibila aurretik, SantaAgedako talde bat osatuzutela esan zigun. Bera, an -tza, talde horretako partaideizana zen. Urteetako hutsu-nearen ondoren, Odriozolak,Santa Eskeko talde bat osatueta berriz irteteko proposa-mena egin zigun. Baietzaeman orduko martxan jarriginen. Helburua? Euskara etaeuskal kultura bultzatzea»,esan du Zubeldiak.

    «Oso oker ez banago –diopentsakor-, hasierako urteanJoxe Agirre Oranda irten zengurekin. Angel Osa eta biok,motoan joan ginen bertsola-riarekin hitz egitera: JoxeLizasoren tabernan elkartuginen. Segituan jarri ginenados». Santa Ageda bezperaeguna heldu zenean, eztarriaurratu samarrarekin etorrizen azpeitiarra. Nondik edohandik eztia lortu eta koilara-kada bat ezti hartu ordukoegiten zuen bertsotan.

    Andres Narbarte Xalto,goizuetarra ere bertsotanaritu zen zenbait urtez koa-drilarekin. Baita Joxe MariOrmazabal Turko, MiguelArozamena, Eusebio Igarza -bal eta Joxe Fermin Argiña re -na ere. Zer esanik ez Antton

    Garin eta Julian Ezeiza Aterpeere. Eta noski, herriko bertsoeskolako hamaika. Kalea,oholtza aproposa baita ber -tsoetarako.

    Kanturako prest«Ba al gea?», galderari ados-tasuna eman orduko ekitendio taldeak kantuari. Bakar -laria edo solistaren txanda.

    Zubeldia lan horretan arituzen zenbait urtez: «Kantak,makila eskatzen du, eta bereerritmoan kantatzen dira san-taren ibileraren bertsoak».

    Taldeak, egun bezala, kax-koan barrena egiten zuenkale buelta. Plaza nagusianhasten zuten saioa arratsalde-ko zazpiak aldera. Amaitu,ostera, hamarrak inguruan.Gero, partaideak, urteetan,Joxe Mari tabernan bilduziren afaltzera. Otordua egin,eta etxera. A, eta hurrengoegunean, bat baino gehiago,goizean goiz, lanera.

    Egun, Santa Agedako koa-drila -Hernaniko OhituraZaharrak Abesbatza-, herrikotxistularien laguntzaz irtetenda. Hasierako zenbait urtee-tan, ordea, soinujole bat ari -

    tzen zen. «Urte batean Baztaninguruko nafar oso iaio batekarri genuen. Oso iaioa zen»,gaineratu du Zubeldiak.

    BakarlariaZubeldia ez ezik, Pako Teje -dor ere aritu zen solista lane-tan. Pasadizo bat primerangogoratzen du Zubeldiak.Hasierako urteren batean,Agustin Peñak, Odriozolaribakarlari izan nahi zuela esanzion. «Eguna iritsi zenean,denok aho zabalik utzi gin-tuen. Hasierako makilkadajo, 'eupakoa' bota, eta prime-ran bete zuen bere lanaAgustinek!». Taldetik urrunez zen bere amak, IñaxiGoñik, malkoak zeriola en -tzun ei zuen bere semea kan-tari. Ederki hunkitu omen

    Ezpala

    Hirurogeigarren hamarkadako Santa Agedako ta lde bat .

    .

    Santa Agedako taldea, gaur, arratsaldeko 18:00etanaterako da Milagrosatik. Elkartzeko ordua, berriz,

    17:30etan jarri dute...

    Iñaki Zubeldia: «1962. urtea baino lehen, Irizartabernan, Koldo Goia, Tiburtzio ‘Patxi’ Odriozola eta

    hirurok bildu ginen Patxiren ekimenez. Eusko Gaztedikoek(EGI) Gerra Zibila aurretik, Santa Agedako talde bat

    osatu zutela esan zigun. Urteetako hutsunearen ondoren,talde bat osatzeko proposamena egin zigun».

    ..

  • 2012-II-4 larunbata

    5

    zen. Irribarre batekin gogo-ratzen du Agustin Peñak(Hernani, 1944) pasartea.Atzo balitz bezala. «Patxirikantatzea proposatu nioneandenak beldurtu egin ziren»,erantsi du. «Peña dendarenparez pare kantatu nuen».

    Duela bi egun, urteak be tezituen Peñak. Bi ospakizun biegunen buruan. «Santa Age -dako taldeko partaide izannintzen hasieratik eta lauzpa-bost urtez parte hartu nuen,guztira 25 bat lagun aritzen

    ginen kantuan. Hotz galanta-rekin ere irten izan ginen»,azpimarratu du. «EgungoMusika Eskolaren sotoan en -tseatzen genuen. Lehen urtee-tan dezente; astebetez baibehintzat», esan du Peñak.Tiburtzio Patxi Odriozola zentaldearen gidari. «Lanak ondoegitea gustatzen zitzaion.Zorrotza zen», dio Peñak.«Beti serio zegoela zirudienbaina zirikatzaile hutsa zen».

    Herritar asko hurbiltzenzen taldea kantuan hasten

    zen orduko. Eskean ere egi-ten zuten. «Lehen urte haie-tako batean, kaokolatarrak ezi-zenez ezagutzen zen sendikobatek semea elbarria zuen,eta bildutakoa harentzakobideratu genuen», zehaztudu Zubeldiak. Jasotzen zendirua, ongintza ekimenenbate rako izaten zen. 1963an,adibidez, tuberkulosiariaurre egiteko osasun-egoitzabatera eraman ziren sosak.«Saioa bukatu ondoren JoxeMari tabernan egiten genuenafaria ez genuen bildurikodi rua rekin ordaintzen. Otor -dua bakoitzak bere patrika-tik ordaintzen zuen. Eta sol-dadutzan zeudenei, edotasosik ez zutenei, beno, Patxi(Odriozola), hustuko al dugupixka bat gehixeago patrika?esanda, haiei ere ordaintzenzitzaien afaria», erantsi duZubeldiak. Taldekideek, ba -tzuetan angulak ere afalduizan zituzten. Ez zuten egun-go preziorik, noski.

    LemazainaBera da Santa Agedako koa-

    drilan urte gehien darama -tzan partaidea. Artaldeko ar -tzaina da Joxe Ramon Be -roitz (Hernani, 1946). «Ha -ma bost urte nituen 1962anirten nintzenean. Parrokikoabesbatzan hasi berria nin -tzen tenore lanetan. Nire ka -buz hurbildu nintzen talde-ra: gaur arte!», gaineratu du.

    Oroitzapen gozoak. Bil -du, eta umore pixka bat jar -tzen zuten herrian. Iñakik,Agustinek eta Joxe Ramonekgaur ere ez dute hutsik egin-go. Santa Eskean aterakodira. Eta beraiek bezala,beste asko. Izan ere, herna-niar guztiak gonbidatuakbaitaude. yy

    Hernaniar asko bezala, LuisTelleria (Hernani, 1944), mar-golari eta eskultorea, SantaAgedako koadrilako partaideizan zen: «Juan, anaia eta biokelkarrekin atera ginen». Koa -dri laren giro aparta berezikiazpimarratzen du. «Gusturaaritzen ginen kantari», dio.

    Ohitura eta taldeari dionbegiruneagatik, espresuki, iru -di bat eratu du Telleriak men -de erdia ospatzeko. «Erdi-er -dian txapela ageri da, eta atze-an hiru makil. Santa Agedakokantu-lagun nagusienetarikoa.Tartean maindirea, Santa Es -keko funtsa».

    Julian Ezeizak Aterpe etaAntton Garinek ere bere ekar-pena egin nahi izan dute, urte-tan izan baitira taldeko partai-de.

    Berrogeita hamar urte badiraSanta Agedan izenian.Talde eder bat bildu ginadenPatxi maisun esanian.Geroztik bertso, kopla ta makilsoinua izan da herrian,egun ederrak ez dira ahaztenbizi garen bitartian.

    (Antton Garin)

    Berrogeita hamar urtepasa dira jada, norbaitek sentitu zunBertso hotzikara.Santa Ageda bezperanospatzeko garra, herritarrak elkartu,emanez bultzada,jarraitzen dezutenoinire besarkada.

    (Julian Ezeiza ‘Aterpe’)

    Urteurren opariak

    Tiburtz io ‘Patx i ’ Odr iozola , Santa Eskeko bultzatzai lea.

    .

    Jasotzen zen dirua,ongintza ekimenen

    baterako izaten zen.1963an, adibidez,

    tuberkulosiari aurreegiteko osasun egoitzabatera eraman ziren

    sosak...

    .

    Iñakik, Agustinek eta JoxeRamonek gaur ere ez dute

    hutsik egingo. SantaEskean aterako dira. Eta

    beraiek bezala, besteasko. Izan ere, hernaniar

    guztiak gonbidatuakdaude.

    ..

  • 2012-II-4 larunbata

    6K I R O L A K

    MENDIRIZ MENDI

    EPELETIK hasitaproposa tzen den ibilbi-

    de hau, borobila da.Ingurumenaren eta kulturarenaldetik, garrantzia haundikogu neak ezagutzeko aukerabikaina eskaintzen du.Txangoan zehar, Epele erreka-ren ertz eta basope ilunezgozatzeko aukeraz gain, kos-taldearen ikuspegi bikainaz eregozatzeko aukera dago. Halaere, Igoringo lepotik etaSaratsetako lepora arteko ere-muak aipamen berezia merezidu, bertan, gure arbasoengaraietara eramango gaituztenhainbat trikuharri eta monu-mentu megalitikoen az tar nakaurkitzen baitira.

    Trikuharriak edo Jentile -txeak gorpuak ehorzteko era-turiko monumentu megaliti-koak dira. Lurrean zutik di -tuz te finkatuta hainbat harri,eta hauek estaltzeko, harri laubatez osatutako gaina dute.Beste hizkuntza askotan Dol -men esaten zaie. Hilobi haueklurrezko nahiz harrizko mui-noen gainean eraikitzen ziren(tumuluak) eta honen mugakbatzuetan harriz eginiko bo -robil batekin inguratzen ziren(harrespilak). Eskaintzak tu -muluan egiten ziren eta hil-dakoen ondoan.

    Trikuharri ugariEuskal Herrian aurki daiteke-en trikuharri kontzentraziohandienetariko bat ibilbidehonetan aurkituko dugu. Bikilometro eskasean zazpi tri-kuharri daude. Trikuharriguzti horiek Igoin-Akola esta-zio megalitikoa sortzen dute.Hernani eta Donostiakolurretan zehar zabaltzen denestazio megalitiko honek guz-

    tira hamahiru trikuharri ditu.Hernaniko udalerrian zazpidaude: Sagastietako lepoa Ieta II trikuharriak, Akolakolepoa I eta II trikuharriak,Arritxieta trikuharria etaIgoringo lepoa I eta II trikuha-rriak.

    Saratsetako lepoan aurki -tzen den Sagastietako lepoa Iizeneko trikuharria da hoberenkontserbatuta dagoena. Tumu -lua 12 m diametrokoa da etaaltuera 1.70 m-koa. Gan bara 5harlosaz antolatutako esparrutriangeluar bat da, itxuragabe-tua eta garai batean errektan-geluarra izan zitekeena. Honengainean 2.70 x 2 m-ko estalkibat mantentzen da. Beste altxorbatzuen artean, indusketan(excavación) zintzilikario ba-tzuk aurkitu ziren.

    Artamugarriak, lur eremuenmugak definitzekoEuropako antzinako kulturetanohikoak ziren abereentzakobaz ka-larre edo egurra apro be -txatzeko herri-eremu edo auzo-eremuak antolatzea. Eus karazeremu hauek har tzen dutenizena saroi, saroe edo sarobe da.Eremu hauek normalean zirku-larrak izaten ziren eta zirkuluerdian koka tzen zen artamuga-rri baten bidez eraikitzen ziren.Gehie ne tan forma zilindrikoaizaten zuen harri horrek beregoiko aldean bi gu ru tze edoizar itxurako 8 segmentu edoma rrez osatutako ma rrazki batizaten zuen. Mar ka edo lerrohoriek beste ho rren beste mu ga -rri periferiko edo baztermuga-rrien kokalekua adierazten

    zuten. Mugarri horiek osatuta-ko oktogonoaren laguntzarekinmugatzen zen saroearen zirku-lua. Doku men tu zaharretan ar -ta mugarrien ko kalekua garran -tziz koa zela aipa tzen da, be -raien bidez de fi ni tzen baitzirenlur eremu en mu gak. Herrienedo auzokideen artean lurren-gatik sortzen ziren liskarrakargitzeko ere “gida, argia etagobernua” ziren.

    Akolako baserriko lurre-tan, Akolako soroaren erdikoharria zena, artamugarria,oraindik ongi kontserbatzenda. Artamugarria erreferen -tziatzat harturik jartzen zirenbaztermugarriak ikus daitez-ke oraindik ere baserriareninguruan. Larregain baserria-ren inguruetan ere, beste arta-mugarri bat aurkitzen da.

    Baso garrantzitsuaNaturaren ikuspegitik Epele -ko basoa, Aiako Harriak gunebabestuaren barruan kokatzendena, Hernaniko udalerrikobaso garrantzitsuenetariko batdugu. Bertan, Europa mailanurriak diren erreka-ertzetatikkanpoko haltzadiak aurki dai-tezke. Erreka eremua bisoieuroparra, ur-satorra edotaizo kina bezalako animaliameha txatuen kontserbaziora-ko gune garrantzitsua da.

    Ibilbidea, Epele errekari jarraituzEpele auzoan hasten da bidea.Epele errekaren ubidea jarrai-tuko dugu, Hernani eta Asti -ga rraga arteko mugetatik do -an erreka. Pistak modu apale-an gora egiten du. Bideak erre-ka albotik eramango gaituden bora guztian eta Zepadikozabalerara iristerakoan eskui-nera egiten duen pista hartuko

    dugu. Bide honetatik Igoringolepora igoko gara. Igoerarenlehenengo zatia aldapatsuada, baina bigarren zatian alda-pa leundu eta igoera lasaiagoabi hurtzen da. Lehenengo za -tia ren amaieran bidegurutzebat aurkituko dugu. Eskuine -ko bideak Larregaine ra era-maten du. Guk ezkerrekoajarraituko dugu. Lepora iriste-rakoan Igo rin go lepoa I eta IItri kuha rriak ikusteko aukeradago.

    Lepotik hego-mendebalde-ra egin behar da eta gainezgain doan bidezidorra hartu.Arritxietako gainera igotzeko,igoera labur baina gogorra to -katzen da. Hemendik Ako lakolepora jaitsiko gara. Ingu ruhauetan beste bi trikuharrienaztarnak aurkituko ditugu.

    Beste aldapa motz bainagogor bati ekin behar dioguberriro ere Akolatxarako gai-nera igotzeko. Hortik Sara -tsetako lepora jaitsiko garaeta bertan hegoaldera ematenduen pista hartuko dugu.Pista hori jarraituz, aldapabehera, Akolako atsedenleku-ra iritsiko gara. Leku apropo-sa deskantsu txiki bat egitekoeta hamaiketakoarekin inda-rrak berreskuratzeko.

    Akolatik Larregainera era -mango gaituen zementuzkopista hartuko dugu. Larre gai -netik errepideari jarraituz Fa go -llaga aldera jaitsiko gara. Tar -tetxo bat egin eta gero, behe rairitsi baino lehen, es kui netara,Epele auzora jaitsiko gaituenbidezidorra hartu behar da.Berriro ha sie rako pun tura iritsi-ko gara, Epele ra. yy

    Mendiriz Mendielkarteak, Udalarekineta Aranzadirekinbatera, Epelebailaran barrenaibilaldia antolatu du,‘Hernani ezagutuz’ekimenaren barruan.Hernaniko aztarnamegalitikoakezagutzeko auke raizango da. Irteeraotsailaren 12anizango da. Sagastietako lepoa I trikuharria.

    ..

    Trikuharriak gorpuakehorzteko eraturiko

    monumentu megalitikoak dira...

    Tontorrez tontor - ‘Hernani ezagutuz’6 Mendiriz Mendiko kideek hilabetean egingo duten irteera baten inguruko xehetasunez osatutako atala.

    Hernaniko aztarna megalitikoetan barrena

    l Distantzia: 9 Km.l Denbora: Azalpenekin

    3h30min inguru.l Desnibela: Metatual Goraka: 350m.l Zailtasuna: Zailtasun

    berezirik gabekoa.l Beharrezko materiala:

    Mendiko material arrunta. l Mendiriz Mendik

    otsailaren 12an egingo du irteera hau.

    l Izen ematea:Autobusean joan-etorriaegiteko eta ibiliarenondoren Irubiden jateko,izena eman behar daotsailaren 9a baino lehen.

    l Nola iritsi: Goizuetaradoan GI-3410 errepideahartu eta Epele auzoraino hurbildu.

    Datu interesgarriak

    u D I P U T A Z I O AGomendioa, eguraldia dela eta

    Diputazioak gomendatu du, egu-raldia dela eta, herritik kanpokokirol jarduerak, bertan beherauzteko. Beraz, baliteke partidubatzuk bertan behera geratzea,azken momentuan. yy

    u F U T B O L A3 . M a i l a :Gernikaren aurka, partidu zaila, biharHernanik

    Kontrario gogor bat izango dubihar aurrez aurre Hernanik.Gernika, hain zuzen. Bizkaitarrakbigarren postuan dira, hernania-rrak berriz, azkenaurrekoan etazaila izango da irabaztea. Denadela, aurreko asteburuan lortutakogaraipenak konfiantza eman dietxuri-berdeei eta ez dizkie gauzakerraz jarriko. Partidua 17:00etanhasiko da, Urbietan. yy

    E m a k u m e z k o e n L i g a :Hernani, Beasainenaurka, bihar

    Hernani Igoera Fasea jokatzen arida eta laugarren partidua jokatukodu bihar Beasainen aurka. Aurkarizuzena da hernaniarrentzat, puntubatera baitauka. Hernani 6garrendago eta Beasain 4garren. Partidua16:30etan izango da, Igartzan. yy

    u S A S K I B A L O I ATeklanek Santo Tomashartuko du, gaur

    Hernaniko Teklan Laser taldeak San -to Tomas Lizeoaren aurka jokatukodu gaur, 16:45etan, Kiroldegian. yy

    u B O L E I B O L AHernanik Gasteizenjokatuko du, gaur

    Berezi taldearen aurka jokatukodu gaur Hernanik. Partidua16:00etan izango da GasteizkoAranalde kiroldegian. Hernania -rrak 5garren postuan daude etagasteiztarrak azkenekoan. yy

    u E R R E M O N T E ALau partidu gaur,Galarretan

    Larunbatero bezala, erremonte jaial-dia izango da gaur Galarretan,16:00eta tik aurrera. Lau partidu joka-tuko dira: Urrutia II-Olazar/Etxa be II-Zubiri; Ezkurra-San Miguel/Ze be rio II-Urrutia I, Etxeberria IV-Agi rre zaba -la/Endika-Barrenetxea IV eta Agirre -sarobe-Urko/Oñatz-Aizpurua II. yy

  • 72012-II-4 larunbata

    K I R O L A K

    K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

    u A R E T O F U T B O L AHorbelek aurkari gogorra izango du, gaur

    Denbora dexente da Horbel Tabernak etxean jokatzen ez duela eta gaurizango da bueltan. Areto futbolean oso ondo moldatzen den talde batizango du, gainera, aurrez aurre: Concepto. Bestalde, joan den astebu-ruan 3-6 irabazi zuten hernaniarrek Egintzaren aurka. yy

    u M E N D I R I Z M E N D IGaztetxoen irteera, bertan behera

    Eguraldiaren eraginez, biharko gaztetxoen irteera bertan behera gera -tzen dela jakinarazi du Mendiriz Mendik. Martxoaren 4an izango da. yy

    u E R R U G B I AInfantilen partidua gaur, Landaren

    Infantil 16 taldeak, Gaztediren aurka jokatuko du gaur 11:30etanLanda ren. Senior B taldeak Torrelavegan jokatuko du bihar,12:00etan, Besayaren aurka. yy

    u B O L A - B i k o t e k a k o T x a p e l k e t aBikotekako bigarren tiraldia, bihar Ategorrietan

    Bikotekako Txapelketako bigarren tiraldia izango da biharAtegorrietan. Joan den astean hasi zen txapelketa Idiazabalen eta 28bikotek hartu zuten parte. Onenak Antonio Alustiza eta Luis Aizpioleasegurarrak izan ziren, 94 brilarekin. Lehenengo hernaniarrak, berriz,Joxe Ugalde eta Miguel Burugain izan ziren. Bosgarren postuan gera-tu ziren, 89 brilarekin. Seigarren postuan, M. Arrozpide eta A. Goena -ga geratu ziren, 85 brilarekin; 15 garrenean, Miner aita-semeak, 76brilarekin; eta 17garrenean, A. Santos eta N. Osaba, 74 brilarekin. yy

    u L A S T E R K E T A KAdarraga Memoriala, hurrengo igandean

    XLVIII. Adarraga Memoriala izango da otsailaren 12an Hernanin,Landaren. Bertan, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta GipuzkoakoKross Motza Txapelketa jokatuko dira. Eskolarteko Txapelketa10:40etan hasiko da eta 4 lasterketa izango dira, mailaka. Alebin etainfantilek hartuko dute parte. Kross motza, berriz, 10:00etan eta12:00etan izango da. Lehenengo txandan kadete eta jubenilek hartukodute parte eta azkenekoan, promesek eta seniorrek. yy

    Sagar Lasterran parte hartzeko, izen emateaSagar Lasterra herri krosa izango da otsailaren 25ean eta izena ema-teko epea zabalik egongo da otsailaren 24a bitarte. Izena, www.kirol-probak.com helbidean eman behar da. Bestalde, aurten, bazkariaantolatu dute Iparragirre sagardotegian, 30 euroan. Joan nahi dutenekformulario bat bete behar dute. Formularioa lortzeko eta infor ma ziogehiagorako: www.atletismohernani.net. yy

    Urnietako Mendi Lasterketa, apirileanLehenengo Mendi Lasterketa antolatu dute Urnietan, apirilaren 22an.Urnietako Udalak eta ASPANOGIK, Gipuzkoako Haur MinbizidunenGurasoen elkarteak antolatu dute. Lasterketaren bidez bildutako di ruaelkarte horrentzat izango da. Ibilbidea, honakoa: Xoxoka-Oindi-Adarra-Zaburu-Onddo-Xoxoka. Izen-emateak: www.kirolprobak.com. yy

    UNAI Alvarez pelotari her-naniarra, urte sabatikoarenos tean, elite mailan dabillehian berriro eta parte hartuduen lehenengo txapelketaofizialean, finala jokatzekosailkatu da. Bigarren mailakoGipuzkoako Trinkete Txapel -ketako finala, hain zuzen.

    Finala, gaur jokatuko da,17:30etatik aurrera, Irungo Ar -te leku trinketean. Aurrez aurreizango du Errenteriako Epletaldeko Antxon Aran buru etapar tidu parekatua espero da.Aranburu maila haundiko pe -lo taria da, Garfe enpresa profe-sionalean jokatutakoa. Alvare -zek modalitate honetan duenesperientzia baliatu beharkodu irabazteko. Kontuan hartze-koa da dituen zenbait arazofisiko, lehiatu gabe hainbestedenbora egoteagatik.

    Bestalde, gaur Hernanin,lau partidu jokatuko dira16:00etatik aurrera. yy

    Unai Alvarezek txapelajokoan, gaur Irunen

    Errenteriako Eple taldeko Antxon Aranburu izango du aurrez aurre.Final parekatua espero da. Artelekun jokatuko da, 17:30etatik aurrera.

    Unai Alvarez urte sabatikoaren ostean, indartsu dabil.

    PELOTA - GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: A. Arbelaitz, E. Zeberio, E. Agirre, K. Garmendia, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11. % 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2012ko otsailaren 4a, larunbata::: 3.905 zk. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Fronte berri batekin eguraldiakokerrera egingo du. Etengabeegingo du euria. Elur-kota 300-400 m inguruan egongo dagoizean eta arratsaldean 800m inguruan. Min.3º / Max.7º.

    (eu

    ska

    lme

    t)

    Iparraldeko haizea ibiliko da etahotz haundia egingo du. Arra tsal -de partean lainotu eta elur pixkabat egingo du. Elur-kota 300 mingurura igoko da egun amaieran.Min.-4º / Max.3º.

    v IRAGARKI MERKEAK v

    v Z I N E A ‘Un metodo peligroso’ helduentzako eta‘La gran aventura de Winter el delfin’,publiko guztiarentzat, gaur eta bihar

    Zine emanaldia izango da asteburuan Biterin eta helduentzat Un metodo peligroso izango da ikusgai. Pelikula gaur, 19:30etaneta 22:30etan emango dute eta bihar, 19:30etan. Publiko guztia-rentzako ere zine emanaldia izango da. La gran aventura deWinter el delfin emango dute, gaur eta bihar 16:30etan. yy

    Eraikitzen ari diren bifamiliarra salgai, langile ikastola inguruan. 150 m2 + garajea + txokoa + bodega + jardina + terraza + solariuma. (Partikularra), deitu: 699 49 22 35

    Pixua alokagai Antziolan. 2 logela, sala, sukalde eta komona. Dena kanpoaldera, berria, bistak, 5.pixua igogailuarekin. 650 €. Deitu: 600 609 754 (Inmo. San Sebastian)

    Margolan dekoratiboak egiten dira, aurrekontua eskatu konpromezurik gabe.Deitu: 682 711 882

    ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak erebai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

    Enara Goikoetxea. Sendabide energetikoa, Kristaloterapia, Ayurveda Masajea, Obsidiana harrienmasaje beroa,Bach loreak, Metamorfikoa, Reikia, Argi Kanalak, Tarot terapeutikoa. Tel.:649700762.

    Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko: Coaching, PNL, erlajazioak,Flores de Bach, hipnosia… Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexolo-gia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    & TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 248900 l DYA: 943 464622 l Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 l Anbulatorioa: 943 006666 - 943 203020 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103 9 FARMAZIAK l Egunez: Odriozola URNIETA - Idiazabal, 18 - 943 334014 l Gauez: Etxebeste Elkano 9 - 943 552087

    AXERI Dantza, Akelarrea,jaien hasiera edo bukaera, SanJoan Sua, Haurren Aurres -kua... Kolore biziak, ilunak...Aukera ugari bada SanJoanak iragartzen dituen kar-tela egiteko eta oraintxe damomentua lan horri ekiteko.Kartel Lehiaketa martxan daeta lanak bidaltzeko epeazabalik egongo da martxoa-ren 28ra arte.

    Biterin aurkeztu behar di ralanak, arratsaldeko 18:00e ta tik20:00etara. Sinadurarik gabeaurkeztu behar dira, kartazalitxi batean egilearen izena, hel-bidea eta telefonoa jarrita.

    Edozein modalitate artistikoEdozeinek hartu dezake parteeta lanak edozein koloretaneta edozein modalitate artisti-kotan egin daitezke. Aurrekourteetan bezala, saria bakarraizango da, 600 eurokoa. yy

    Nola iragarriko zenituzke San Joanak?

    Iazko txupinazoko irudia.

    San Joanak iragartzeko Kartel Lehiaketa martxan da. Lanak entregatzeko epea zabalik egongo da martxoaren 28ra arte.

    SAN JOANAK IRAGARTZEKO KARTEL LEHIAKETA

    HAINBAT ARAU:

    n Nahi duten guztiek parte hartu

    ahal izango dute lehiaketa honetan.

    n Jatorrizko lanek 32cm-ko zabalera

    x 48cm-ko altuera izango dute;

    ezinbestekoa da paperean eta

    kartoi-lumazko euskarrian,

    aurkeztea, edozein kolore eta

    modalitate artistikotan.

    Lana formatu digitalean ere aurkeztu

    beharko da, egindako formatu bere-

    an (32x48), 300pppko erresoluzioan

    eta CMYK erako koloretan.

    n Kartelak "SAN JOAN JAIAK.

    HERNANI 2012" goiburua eraman

    behar du.

    n Entregatzeko epea 2012ko

    martxoaren 28an bukatuko da.

    Jatorrizko lanak Biterin aurkeztuko

    dira 18:00etatik 20:00etara,

    sinadurarik gabe eta kartazal itxian,

    egilearen izena, helbidea eta

    telefonoa aditzera emanez.

    n Kartela 2012ko apirilaren 30a

    baino lehen aukeratuko da.

    Aukeraketa San Joan Jai batzorde-

    an egingo da eta ondoren Kultura

    Batzordeak berretsi beharko du.

    n Sari bakarra, 600 eurokoa.

    n Saritutako obra Hernaniko

    Udalaren jabetzan geldituko da.