TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa kantauri isurialde osoan prezipitazioa...

download TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria

of 17

  • date post

    30-Jun-2020
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Prezipitazioa kantauri isurialde osoan prezipitazioa...

  • 1

    TXOSTEN METEOROLOGIKOA –2017KO ABENDUA Abendua oso hezea izan zen, Arabako Errioxan izan e zik, bertan ohikoa izan zen. Batez besteko tenperatura hotza izan zen kantauri isurialdean eta ohikoa mediterraneokoan. Udazkena nahiko lasaia izan zen abisu meteorologikoei dagokienez, baina abenduan asko igo rri ziren eta 8 alerta laranjak izan ziren. Alertak hilabete hasieran izan genuen elur- gertaerarekin -udazkenean elurra kota baxuetan egin zuen lehenengo aldia izan zen- eta “Ana” eta “Bruno” depresio atla ntikoek eragindako denboraleekin izan zuten zerikusia.

    Prezipitazioa Abendua, oro har, oso hezea izan zen, Arabako Errioxan izan ezik, bertan ohikoa izan zen. Hilabetean pilatutako prezipitazioaren banaketa espaziala ohikoa izan zen. Prezipitazio kantitate handienak, 300 mm-tik gorakoak, Gipuzkoa ekialdean neurtu ziren (Ameraun 373.8 mm, Eskas 358.7 mm, Berastegi 340.4 mm) eta Bizkaia barnealdean (Iruzubieta 328.7 mm, Amorebieta 319.4 mm, Muxika 314.4 mm). Baxuenak, aldiz, Ebro ibarrean (Moreda 44.1 mm, Páganos 44.3 mm, Zambrana 72.5 mm). Ohikoa denarekiko portzentajeen arabera, Bizkaian egin zuen euri gehien, izan ere Bizkaia barnealdeko toki askotan ohikoa denaren bikoitza jaso zen. Balio nahiko esanguratsuak izan ziren. Izan ere, toki askotan mende honetan orain arte abenduan jaso den euri kopuru handienak jaso ziren. Gasteizko erreferentziazko estazioan 93. urtera arte jo behar dugu abendu hezeago bat aurkitzeko, eta Donostialdean 82. Urtera arte. Euri-egun kopurua (1 mm edo gehiago) oso altua izan zen, 20 inguru, hots, ia ohikoa denaren bikoitza, Arabako Errioxan izan ezik, bertan 8 izan ziren. Prezipitazioa oso ugaria izan zen 8 egunetan (30 mm-tik gorakoa). Gertaera guzti haietan elurra egin zuen, baina era ezberdinetan eragin zuen. Egunik euritsuena hilaren 1a izan zen eta diferentzia handiarekin, gainera. Ia kantauri isurialde osoan prezipitazioa oso ugaria izan zen eta balio maximoek 50 mm-ren muga gainditu zuten Gipuzkoa barnealdean (Aitzu 54.6 mm, Bidania 53.1 mm, Aizarnazabal 50.8 mm). Horrez gain, elur-maila 100-300 m inguruan egon zen Gipuzkoan eta 300-400 m inguruan Bizkaian, zertxobait beherago ekaitz-eremuetan eta ekialdean. Izatez, Gipuzkoako kostaldeko toki batzuetan ere elurra egin zuen. Hurrengo egunean, EAE osoan egin zuen prezipitazioa, bereziki egunaren lehen zatian, hala ere, kantitateak ez ziren hain handiak izan (Ordunte 44.1 mm, Arrasate 34.3 mm, Eitzaga 32.4 mm). Goizaldean elur- mailak berdintsu jarraitu zuen eta goizean igotzen hasi zen. Hilaren 11a ere oso egun euritsua izan zen EAEn. Esanguratsuak dira Bizkaiko kostaldean jasotako kopuruak (Muxika 45.7 mm, Iruzubieta 40.7 mm, Oleta 39.5 mm, Arteaga 33.8 mm, Almike 32.6 mm). Elur-maila jaisten joan zen,

  • 2

    1100-1200 m-tik goizaldean 600-700 m-ra kokatu arte gauean, eta horrela jarraitu zuen hurrengo eguneko goizera arte. Horrez gain, zaparrada trumoitsuak izan ziren eta txingorra bota zuen, batez ere kostaldean. Hilaren 15a abenduko bigarren egunik euritsuena izan zen eta kopuru handienak Gipuzkoa ekialdean pilatu ziren (Ameraun 42.1 mm, Eskas 38.1 mm, Añarbe 33.3 mm), baita Bizkaia barnealdean ere (Ordunte 32.4 mm, Balmaseda 31 mm, Almike 30.6 mm, Igorre 30.1 mm). Elur-kota goizean 900 m-ra jaitsi zen, tarteka 800 m-ra egunaren bigarren zatian. Aurreko gertaeran bezala, egunaren bigarren zatian zaparrada trumoitsuak eta txingorra bota zituen, batez ere kostaldean. Hurrengo egunean elur-kota maila berean egon zen eta prezipitazioa ere oso ugaria izan zen, baina egun hartan Gipuzkoa ekialdean eta isurialdeen banalerroan (Berastegi 35.4 mm, Sarria 33.9 mm, Ameraun 33.2 mm, Arrasate 31.3 mm). Hilaren 17an, arratsaldean, elur-kota 1000 m-ra igo zen, hala eta guztiz ere, ordurako zaparrada txikiak botatzen zituen. Azkenik, aipagarriak dira hilaren 27ko prezipitazio kopuru maximoak: Gipuzkoa ekialdean (Ameraun 44.9 mm, Berastegi 35.9 mm) eta Bizkaia barnealdean han-hemenka sakabanatuak (Iruzubieta 33.9 mm, Balmaseda 33.3 mm). Elur- kota 900 m inguruan egon zen, zertxobait beherago ekaitz-eremuetan eta ekialdean. Taula 1: Azken urteetan abenduan pilatutako prezipi tazioa, Euskal Autonomi Erkidegoko

    sare automatikoaren estazio adierazgarrietan

    2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 227.5 37.8 9 153.5 48.3 81.4 86.9 127.4 68.8 153.1

    Lasarte 237.6 21.2 17.5 217.3 90.2 138.5 172.4 143.2 103.0 210.4

    Arrasate 287.3 19.8 11.8 272.9 82.1 123.9 203.4 127.7 81.3 190.4

    Abetxuko 131.5 12.3 10.8 119.7 36.4 30.3 70.0 73.7 52.8 104.5

    Páganos 44.3 7.0 4.2 71.6 31.2 26.3 21.7 34.0 105.5 74.4

    Tenperatura Abenduko batez besteko tenperatura hotza izan zen kantauri isurialdean eta ohikoa mediterraneokoan: 8-9 ºC ingurukoa izan zen kostaldean eta 5 ºC ingurukoa Arabako Errioxan. EAE osoa kontuan izanda, ohikoa dena baino gutxi gorabehera -0.4 ºC baxuagoa. Hortaz, 2017ko abendua ere, mende honetako hotzenetarikoen artean dago, baina 2001eko urte erabat hotzetik urrun. Egun beroak salbuespena izan ziren, bereziki kantauri isurialdean; hilabetean sakabanatu ziren eta urteko azken hiru egunak ere beroak izan ziren. Izan ere, abenduko maximo absolutuak hilaren 30ean neurtu ziren eta 20 ºC-ra iritsi ziren, bereziki kostaldeko eskualdeetan (Ibai Eder 21.4 ºC, Oleta 21.1 ºC, Sodupe 21 ºC, Mungia 20.8 ºC, Oiartzun 20.6 ºC).

  • 3

    Lehenengo astea abenduko asterik hotzena izan zen. Lehenengo hiru egunetan itsasaldeko aire masa artiko baten eraginpean egon ginen eta EAE ia osoan zeropeko balioak izan genituen, kostaldetik hurbilen dauden leku batzuetan izan ezik, bereziki mendebaldean. Hilaren 3an, Araba barnealdean izotz gogorra egin zuen (Pagoeta -10.6 ºC, Albaina -10.5 ºC, Egino -9.9 ºC, Salvatierra -8.6 ºC, Alegría -8.5 ºC, Ilarduia -8.5 ºC), eta Gipuzkoako toki garaietan txiki-handia (Berastegi -7.5 ºC, Eskas -3.8 ºC, Aitzu -3.5 ºC, Bidania -3.4 ºC). Hilaren 5etik 7ra bitarteko elurtearen ostean oskarbi egon zen. Gaueko erradiazioak tenperaturaren jaitsiera erraztu zuen eta izotza egin zuen mediterraneo isurialde osoan eta baita kantauri isurialdean ere. Hilaren 6an egin zuen izotz handiena eta Arabako zenbait tokitan gogorra izan zen berriro ere (Pagoeta -13.9 ºC, Iturrieta -10.5 ºC, Albaina -9.9 ºC, Navarrete -9, Salvatierra -8.4 ºC, Trebiño -8.3 ºC, Egino -8.3 ºC). Gipuzkoako zenbait tokitan txiki-handia izan zen (Berastegi -4.8 ºC, Arrasate -2.2 ºC, Aitzu -2.2 ºC) eta Bizkaian, aurreko gertaeran baino leku gehiagotan egin zuen izotza (Otxandio - 3.5 ºC, Balmaseda -3.1 ºC, Muxika -2.1 ºC). Kantauri isurialdean sasoi honetan ohikoa dena baino intsolazio txikiagoa izan zen eta mediterraneokoan apur bat handiagoa.

    Taula 2: Abenduan, azken urteetan, neurtutako batez besteko tenperatura Euskal Autonomi Erkidegoko sare automatikoaren estazio adi erazgarrietan.

    2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 Deusto 9.2 12.0 15.0 10.3 10.9 12.0 11.5 9.1 10.5 8.6

    Lasarte 8.2 10.4 13.9 8.4 9.6 10.4 10.3 8.1 9.1 8.2

    Arrasate 5.9 7.6 10.5 6.4 6.9 7.9 7.4 5.2 7.5 6.5

    Abetxuko 4.6 5.1 6.5 5.6 4.5 6.2 6.0 3.2 5.4 4.8

    Páganos 5.1 5.4 6.4 5.8 4.3 6.5 6.6 3.9 4.5 4.5

    Haizea Abenduan laugarren koadranteko itsasaldeko fluxua nagusitu zen. Hirugarren koadranteko fluxu iberikoak ere egon ziren, baina gutxiagotan. Nolanahi ere, hilabete haizetsua izan zen. Muturreko egoera ugari egon zen, izan ere, hamaika egunetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu zuten eta horietatik seitan 120 km/h-ko abiadura. “Ana” depresio atlantikoa aipatuz hasiko gara. Hura igaro zenean hego- mendebaldeko haize-bolada oso zakarrak eragin zituen hilaren 10ean, gauean, eta 11n goizaldean. Esanguratsua izan zen Gasteizen neurtutako ufada (143.2 km/h), mende honetan eta estazio horretan neurtutako baliorik altuena izan baitzen. Cerrojan eta Orduñan neurtu ziren sareko balio maximoak (173.9 km/h

  • 4

    eta 173.2 km/h, hurrenez hurren). Bilbon, Deustuko estazioan 92.5 km/h neurtu zen. Gipuzkoan, altuenak Zarautzen (141.5 km/h) eta Ordizian (112.2 km/h) neurtu ziren. Donostialdean ufada maximoa 99.5 km/h-koa izan zen Santa Klara uhartean. Nabarmentzeko beste gertaera hilaren 26tik 27ra bitartean “Bruno” depresio atlantikoak eragindakoa izan zen. Mendebal-osagaiko haize-bolada zakarrak eragin zituen Kantauri Itsasoa zeharkatu zuenean. Hortaz, kostaldea izan zen astinduena (Matxitxako 163.1 km/h, Jaizkibel 136.8 km/h, Cerroja 136.1 km/h, Higer 125.6 km/h, Punta Galea 118.4 km/h), baina barnealdean ere ufada indartsuak izan ziren, bai haizeguneetan (Oiz 121.7 km/h, Beluntza 112 km/h), eta baita haizeguneak ez diren tokietan ere (Zizurkil 92.9 km/h, Arrasate 92.5 km/h, Mungia 91.8 km/h).

    Analisia Abenduaren 1etik 2ra Azaroa eguraldi euritsuarekin amaitu genuen eta abendua ere halaxe hasi zen. Egoera sinoptikoari dagokionez, goi-geruzetan omega itxurako blokeoa zegoen; lurrazalean Atlantiko antizikloia iparraldetik hegoaldera luzatuta zegoen, meridiano lerroa jarraituz. Antizikloiaren kokapenak, artikoan jatorria zuen itsasaldeko aire masa gurera sartzea erraztu zuen: 850 hPa-eko mailan -5 ºC inguruko tenperaturarekin eta 500 hPa-eko mailan -35 ºC-rekin. Prezipitazioa erruz egin zuen, trumoi-ekaitzak izan ziren eta elurra egin zuen itsasmailan Gipuzkoako zenbait tokitan hilaren 1eko goizean. Egunaren gainerako orduetan elur-kota 200 m inguruan egon zen ekialdean eta zertxobait altuago mendebaldean. Hilaren 2an ere negu giroa nagusitu zen, baina atertzera egin zuen eta elur-kotak gora. Abenduaren 3tik 4ra Hilaren 3an, Atlantikoko antizikloia hegoalderantz mugitu zen. Fro