TXO 1

16
EGAPE_TXO!1 EGAPE_ TXO! 1 3. ZIKLOA (2014-2015)

Transcript of TXO 1

Page 1: TXO 1

EGAPE_TXO!1

EGAPE_

TXO! 1 3. ZIKLOA

(2014-2015)

Page 2: TXO 1

EGAPE_TXO!1 2

ALBISTEAK MOTZEAN

ADARRA: Urriaren 3an 6. Mailako ikasleak Adarra mendira joan ginen. Oso egun polita izan zen, ondo pasa genuen eta gainera argazki asko atera genituen. Mendiaren tontorrea igotzen, harri handi bat ikusi genuen, Sanson-Harri deiturikoa. Mendiaren puntan harri batean laburu eta Euskal Herriko iku-rrina ikusi genituen. Gero maldan behera jeisterakoan

ikasleak behera erori ginen, parrez leherturik. ONDDI: Egun berdinean, 5.mailako ikasleak Onddi-ra igo ginen. Muliskora joan ginen, han harrespilak ikusi genituen. Bidean zehar abesten joan ginen parrez leherturik. Asko jolastu genuen, eta inurritegi asko ikusi genituen. Batzuk oso oso nekatuta etorri ziren eskolara.

BAKETIK 2014 ko Urriaren 2an BAKETIKetik antzerki-forum bat egitera etorri ziren. Antzerkiaren gaia hau zen: Mutiko bat eta neskatxa bat lagunak dira, egun batean neskak 6.mailako talde-koen laguna izatea erabaki zuen.Ondorioz bihurria izatea agindu zioten. Bitartean, mutikoa oso triste jarri zen...

Asko gustatu zaigu antzerki hori, gure us-tez modu on bat da jakiteko lagunak ez direla baztertu behar, hori gaizki dagoela-ko.

EUREKA MUSE-OA

Pasa den asteartean Eureka zientzia museora joan gi-nen. Oso ondo pa-satu genuen 3. zi-kloko ikasle eta irakasleek. Gauza asko ikusi genituen: 5. mailakoek animalia eta pertsonen nahasteak ikusi zuten, baita pi-lota handi bat ikusi zuten elektrizitatea ematen zuena. Gehiena gustatu zitzaiena izpiluen laberintua izan zen. 6. Mailakoek, berriz, gela batean, hainbat gaietaz hitz egin genuen: urtaroak, zergatik neguan eguna motzagoa den... oso interesgarria izan zen. Gainera ohe iltzedun gainean jarri ginen. Baita animalien eboluzioa, ikusi genuen. Oso bixita interesgarria!!

IBAI ETA GORKA

AURKIBIDEA

BERRIAK MOTZEAN………… 2

KIROLEN BERRI……………… 3-4

ELKARRIZKETA:

JON MARTIN………………… 5

ANDER LIZARRALDE……… 6

MUNDUAN, ZE BERRI?........... 7-8

EUSKAL HERRIAN ZEHAR… 9

JAPON ERE EUSKARAZ…….. 10

LIBURUTEGIKERIAK……….. 11

ZINEA ETA MUSIKA………….12-13

TXISTEAK / ASMAKIZUNAK… 14

DENBORAPASAK…………… 15-16

Page 3: TXO 1

EGAPE_TXO!1 3

ERREALAERREALAERREALAERREALA

Erreala futbol taldearen estadioa Gipuzkoan dago, Donostia hiriburuan: Anoeta izena du.

Aurtengo jokalri taldea honako hauek osatzen dute: Gerónimo Rulli, Carlos Martinez , Mikel Gonzàlez, Gorka

Elustondo, Markel Bergara, Iñigo Martìnez, Alfred Finnbogason, Es-

teban Granero, Imanol Agirretxe, Xabi Prieto, Carlos Vela, Eñaut Zu-

bikarai, Rubèn Pardo, Ion Ansotegi,

Sergio Canales, David Zurutuza,

Chori Castro, Yuri Berchiche, Joseba

Zaldua, Dani Estrada, Jon Gaztañaga,

Alberto de la Bella.

David Moyes da oraingo Errealeko

entrenatzailea.

ATHLETIC

Athletic bilboko taldea da. Bere futbol zelaia San Mames Beria da. Aurten beritu dute guztia.

Aurtengo jokalariak : Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, La Porte, Moran, San José,

Etxeberria, Iturraspe, Sola, De Marcos, Gómez, bustintza, Herrerín, Susaeta,

Iraola, Etxeita, Rico, Gurpegui, Muniain, Aduriz, Viguera, Fernández, Aketxe,

Balenziaga eta López.

Entrenatzailea Ernesto Valverde

JULEN ETA GARTZEA

Page 4: TXO 1

EGAPE_TXO!1 4

OSASUNA Nafarroako taldea da Osasuna. Bere futbol zelaia El Sadar deitzen da. Jokalarien izenak hauek dira: Ander Cantero, Maikel Mesa, Javier Flaño, Roberto Santamaría, Jesús Tamayo, Mamadou Koné, Ion Echaide, Javad Nekounam, Cedric Mamwati eta Kenan Ko-dro. Iruñako futbol taldea da. Cedric - Real Betis; Dani Ramos - Peña Sport; Echaide -. Hércules; Fernando Rubio - Peña Sport;

Francisco Andrés Silva -. Brujas; J. Nekounam - Al Kuwait ; Javi Flaño - Mirandés; Josetxo - Peña Sport K. Ansarifard - Tractor Sazi ; Kenan Kodro - Real Sociedad ; Miguel Usoz - Peña Sport;

Rodrigo Sanz -. Tudelano , Santamaría - Ponferradina, Libre; Sergio Castel - Tudelano

EIBAR

Eibar futbol talde nagusia da, 1.mailan jokatzen duena.Bere futbol-zelaiak Ipurua du izena.

Jokalarien izenak hauek dira: Irureta-Irazusta-Jaime-Boveda-Añibarro-Ekiza-Albentosa- Lillo-Didac Vilá- Raul Navas-Abraham -Capa- Errasti-Dani Nieto-Dani Garcia-Boateng-Saul Berjon- Javi Lara-Ángel-Arruabarrena-Lekic-Piovaccari-Manu del Moral- Entrenatzailea:Gaizka Garitano. Aurtengo fitxaketak Hauek dira: Javi Lara-Dani Garcia-Jaime-Angel-Raul Navas-Ekiza-Dani Nieto-Abraham-Manu del Moral-Boateng-Piovaccari-Saul Berjon-Didac Vila-Lekic: Bajak: Jota Peleteiro (Celta), Gilvan (Hércules), Yuri (Real Sociedad), Eizmendi (Leganés), Morales (Levante), Diego Jiménez, Urko Vera, Matías Ibáñez, David Mainz (Larisa), Diego Rivas, Lillo, Arregi (Cádiz). Aurtengo derbiak: Eibar-Erreala: 1-0 Erreala-Eibar: 20. jardunaldia. Athletic-Eibar:0-0 Eibar-Athletic:25.jardunaldia.

EGOITZ-LANDER

Page 5: TXO 1

EGAPE_TXO!1 5

BERTSOLARIEKIN BERRIKETAN… BERTSOLARIEKIN BERRIKETAN… BERTSOLARIEKIN BERRIKETAN… BERTSOLARIEKIN BERRIKETAN…

Kaixo lagunok!! Ander Lizarralde eta Jon Martini elkarrizketa txiki bat egin di-

egu. Biak oiartzuarrak dira eta aurten gure Bertsolaritza saioetako bertsolariak

izango dira. Ea zer dioten!!!

Kaixo Jon! Gure prentsarako galdera batzuk prestatu ditugu, ikas-

leek hobeto ezagutu zaitzaten…

Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan? 12 urte nituen bertso-eskolan apuntatu nintzenean. Garai hartan bertsolaritza ez zitzaidan gehiegi

interesatzen, baina bertsoak egiten ondo pasatzen nuen eta gainera patata tortila ematen ziguten hasi

aurretik. Lagunarte berezia topatu nuen bertan, eta nire bizitzako abentura harrigarri eta luzeenaren

hasiera izan zen.

Zenbat urte daramatzazu bertsotan? Hogei urte baino gehiago daramatzat. Zahar samarra naiz, beraz… Herri asko ezagutzeko aukera eman dit horrek eta lagun

asko egin ditut bertso saioetan.

Bertsotan hasten zeranean zer da gehien gustatzen zaizuna? Bertso bat hasten duzunean inoiz ez dakizu ziur ondo aterako den edo ez. Magia egitea bezalakoa da neurri batean. Zerotik

hasi behar duzu, jendaurrean, eta denbora mugatuarekin. Amildegi batean egotea bezalakoa da, eta zuk salto egin behar duzu

jakinda ia ziur zabaldu egingo dela daramazun paratxuta. Bertigo sentsazio hori da gehien gustatzen zaidana.

Egapera etorri zineten lehenengo egunean zein izan zen lehenengo inpresioa? Bertsolaritza zer zen ere ez zenekiela batzuk…

Ikasleak ondo portatzen al dira zurekin? Bai, oso ikasle jatorrak ditut. Adi egoten dira klaseetan eta asko ari dira ikasten. Dagoeneko lehenengo koplak egiten ere

ikasi dute, pentsa!

Bertsotan hasi nahi dut.Zer egin behar dut? Bertso-eskolara apuntatzea gomendatzen dizuet. Bertan zuek bezala bertsoen munduan hasi berriak diren ikasleak aurkituko

dituzue. Arkaitz Oiartzabal duzue irakasle eta zorte handia izatea da hori. Barre asko egiteko aukera izango duzue bertan.

Apuntatzen bazarete, ez zarete damutuko.

Egapeko neska-mutilekin harreman ona izan al duzu? Bai. LH5en nago eta baita DBH1n ere. Hiru urtez jarraian bertsolaritza lantzea luxu bat iruditzen zait.

Zure ustez ikasleak gustora egoten dira zurekin?Zergatik? Seguru nago baietz. Batzuei besteei baino gehiago gustatuko zaie, baina aukera bat ematen badiozu, bertsolaritzak beti eman-

go dizu gozatzeko aukera.

Zein izan da parte hartu duzun txapelketarik garrantzitsuena? Gipuzkoako Txapelketatan eta Euskal Herriko txapelketatan lehiatu naiz. Txikitatik hasi ginen txapelketatan parte hartzen eta

hasieran irabazteak asko axola bazidan ere, gero konturatu nintzen txapel bakarra zegoela eta txalo asko. Ez dela zertan le-

henengoa izan egiten dugun gauza guztietan. Egiten duguna ahalik eta ondoen egitea dela saririk handiena.

Zer nahiago duzu: bertsolaritza klaseak eman,bertso paperak idatzi edo oholtza gainean bertsoak bota? Dudarik gabe, bertsoak kantatzea da gehien gustatzen zaidana. Bertsolaritza klaseak ematen gustura jarduten naiz, baina

nire lana da. Egunero egin behar izaten dut, eta egun batzuetan iratzargailuak jotzen duenean nahiagoko nuke ohean gelditu

irakasle paperean sartu eta zuengana joatea baino. Zuei ere gertatuko zaizue hori… Bertsotarako gogo gehiago izaten dut

normalean.

JUNE T. ETA ARIXEN

Page 6: TXO 1

EGAPE_TXO!1 6

Orain, Goazen Ander Lizarralderekin. Hau ere bertso-

laria eta oiartzuarra dugu... ea zer dioen

Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan? Hamabi urterekin.

Zenbat urte daramatzazu bertsotan? Hemeretzi urte daramatzat.

Bertsotan hasten zeranean zer da gehien gustatzen zaizuna? Bertsoa sortzea eta espresatzea oso gustuko dut, horrez gain, lagun ar-

tean elkartzea maite dut gehien.

Egapera etorri zineten lehenengo egunean zein izan zen lehenengo inpresioa? Oso talde politak aurkitu nituen eta bertso maila handikoak.

Ikasleak ondo portatzen al dira zurekin? Oraingoz bi saio eman ditut eta oso ongi egon dira.

Bertsotan hasi nahi dut.Zer egin behar dut? Bertso eskolan apuntatu zaitez, ez zara damutuko!

Egapeko neska-mutilekin harreman ona izan al duzu? Oraingoz eduki dudan harremana oso polita izan da, oso talde

animatuak eta jatorrak dira.

Eskerrik asko!!!!

ARIXEN ETA JUNE T.

Page 7: TXO 1

EGAPE_TXO!1 7

MUNDUAN ZER BERRI?

ESPAZIOTIK BERRIAK

Orain arte ikusitako Unibertsoko izarrik zaharrena aurkitu dute:

HD 140283 izarra da eta 13.200 milioi urte ditu. Adituen arabera, kosmosean

sortu zen lehenengo izarretakoa izan zen.

NASAko ikertzaileek orain arte ikusitako izarrik zaharrena aurkitu dute Hubble

teleskopioarekin. Adituen arabera 13.200 milioi urte inguru ditu, hau da, Big

Banga gertatu eta ondorengo 600 milioi urtetan sortu zen.

HD 140283 izarra lurretik 186 argi urtera dago. Howard Bond da aurkikuntza-

ren arduradun nagusia.

Astronomoek egindako kalkuluen arabera, izarrak 13.900 milioi urte inguru

ditu, baina adituek akats tarte handiarekin jokatzen dutenez, izarrak gutxienez

13.200 milioi urte dituela

esan daiteke.

ANDONI ETA ASIER

Page 8: TXO 1

EGAPE_TXO!1 8

BA AL ZENEKIEN... EBOLA

Ebolaren birusa 1976an atzeman zuten, bi tokitan: Hego Sudanen eta Kongoko Errepublika Demokratikoan. OMEren arabera, gaixotasun larri bat da, eta %75 inguruko heriotza tasa dauka gaitzarekin kutsatzen direnen aldetik. Kutsatzeko, ezinbestekoa da zuzeneko Harremana izatea ebolak jota dagoena-rekin, odol, likido, muki edo gorputz jarioen bidez: gorotzak, pixa, hazia edota listua. Animalien bidez, ere igaro daiteke gizakietara ebolaren birusa: tximu, antilope, eta saguzarren bidez, besteak beste. Gitzaren lehen sintomak bat-batean agertu ohi dira, eta hauek dira ohikoenak: sukarra, ahuldadea, giharretako mina, buruko eta eztarriko mina. Ondoren, botagurea, beherakoa, negela, giltzurrunetako eta gibeleko disfuntzi-oak eta, zenbait kasutan, barruko eta kanpoko hemorragiak gertatzen dira. Ebolaren birusari aurre egiteko botikarik ez dago oraindik, ezta prebentziorako txertorik ere.

ANDONI ETA ASIER

Page 9: TXO 1

EGAPE_TXO!1 9

EUSKAL HERRIAN BIDAIATZEN : GOAZEN LAGUARDIAra!!!

HAN MAHATS BILKETA ETA ARDO UPATEGIAK IKUSIKO DI-TUZUE...

Laguardian barrena ibilaldia oinez :

Antzina, "Nafarroaren guardia edo zaintzaile" izateari zor dio izena Arabako herriak. Erdi Aroan, Nafarroako erresumak Gaztelakoaren aurrean zuen defentsa-lerroko osagai garrantzitsua izan zen hiribil-dua. Harresi, oinetxe eta jauregi ederrak ditu herriak, baina, itxuraz, ezkutatuta dagoen beste elementu erakargarri bat ere badu: Arabako Errioxako ardo bikainak gordetzen dituzten lurpeko upelategiak.

La Hoyako aztarnategia 1935ean aurkitu zuten. Harrezkero bertan egin dituzten ikerketek erakutsi dutenez, duela 3400 urte baino gehia-gotik bizi da gizakia inguru honetan. Hiriak 4 hektarea ditu gutxi gorabehera, eta merkataritza-gune ga-rrantzitsua izan zen Brontze Aroan. Egun, azternen inguruan dagoen museoan inguru honetan aurkitutako gauza ugari daude ikusgai: ontziak, platerak, apaingarriak...

http://turismo.euskadi.net/es/rutas/un-paseo-por-laguardia/x65-12375/es/

EGOITZ ETA LANDER

Page 10: TXO 1

EGAPE_TXO!1 10

JAPONEN ERE EUSKARAZ HIROMI YOSHIDArekin

Hiromi Yoshida japoniarra da, eta duela hainbat urte euskara ikasi zuen. Orain, euskara

irakasten du Japoniako unibertsitate batean. Hiromi emakume gaztea da, kanpotik eta

barrutik. Haren hitz egiteko erak, irribarreak eta begiradak gizaki xume bezain apala salatzen

dute. Oporraldia pasatzera baina lan egiteko asmotan etorri da oraingoan ere Euskal Herrira,

Japoniako unibertsitaten euskera eta linguista lanak egiten dituen Hiromi Yoshida. Osakara

(Japon) joaten da euskarako ikastaro trinkoa ematera, aurten Osakan 40 ikasle izan ditu eta

Tokion 28-30 ikasle inguru.

Japonian nolatan hasten diren euskara ikasten galdetzen die ikasleei, eta batzuek diote euska-

ra hizkuntza berezia dela; munduan seniderik ez duen hizkuntza eta horregatik interesatzen

zaiela. Beste batzuek, berriz, hemengo futbola interesatzen zaiela diote eta hortik ezagutzen

dutela Euskal Herria.

Azken hiru –lau urtetan Japoniako aldizkari askotan azaldu da Euskal Herria.

Gure iritziz ondo dago han euskeraz ikastea egumem batean ondo etrorriko zaiela pentsatzen

digu guk.Gure ustez ez dugu behar beste euskeraz hitz egiten eta denekin lagun artean eta

guztiekin euskaraz hitz egingo dugu gure hizkuntza ez galtzeko.

NAROA-NOELIA

Page 11: TXO 1

EGAPE_TXO!1 11

LIBURUTEGITIK

Kaixo irakur zaleok! Ikasturte honetan Berengario, Mikel Agirregomezkorta, liburutegiko arduraduna, beste zereginetan dabil ikastolan eta bere ordez, ni nabil txoko honetan. Hilabete hauetan liburutegiko martxa hobeto ezagutzeko aukera izan dut eta asko poztu nau ikusteak zuek, ikasleok, egiten duzuen liburutegiaren erabilerarekin. Orokorrean, oso ongi betetzen duzue denok araudia eta errespetu handiarekin zabiltzate. Hala ere, funtzionamendua hobetzeko asmotan zenbait ohar helarazi eta gogorarazi nahi dizkizuet: Gure liburutegia sailkatuta dago:

Kontsultarako liburuak (gaika antolatuta) eta irakurtzeko liburuak; gazte-laniazko liburuak (etiketa zuriarekin), euskarazko liburuak (etiketa urdi-narekin) eta ingelesezko liburuak (etiketa gorriarekin); aldizkariak, komi-kiak, narratiboa, poesia, antzerkia, ipuinak…

Honez gain, badago beste sailkapen bat, oso ongi ezagutzen duzuena irakurlearen adinaren araberakoa:

gomets urdina ( 7 urtera arte); gomets gorria ( 8-10 urte); gomets ber-dea (10-13 urte) eta gomets horia (13 urtetik gora). Sailkapen honetan, gogoratu behar dizuet, liburuak ALFABETIKOKI ORDENA-TUAK daudela eta apaletik bat atera ez gero, etiketa begiratu eta liburu horri dagokion tokia errespetatu behar duzuela itzultzerakoan.

Ordenagailuak erabiltzerakoan, gogorarazi nahi dizuet, astean behin, ordu erdiz ibil zaitezketela jolasean. Eta, beti etxerako lanek dutela lehentasuna. Bukatzeko galderatxo bat egin nahi dizuet: Zerbait faltan botatzen duzue liburute-gian eta bertan egotea gustatuko litzaizueke? Lortzea posible bada, saiatuko naiz. Zer botatzen duzu faltan?

-----------------------------------------------------------------------

--------------------------

Zuen erantzunen zain geratzen naiz!

Hurrengora arte irakur zaleok eta goza ezazue irakurketa-rekin!

Maite Barandiaran

Page 12: TXO 1

EGAPE_TXO!1 12

ZINERA GOAZ… THOR

Izenburu originala : Hetjur Valhallar (Legends of Valhalla: Thor).

Urtea : 2011.

Iraupena : 79 minutu.

Herrialdea : Islandia.

Estrenoa : 2014ko urriaren 3an

Zuzendaria : Óskar Jónasson, Toby Genkel, Gunnar Karlsson.

Genero : Animazioa, fantastikoa, abenturak, komedia eta mitolo-

giazkoa da.

Laburpena : Mutil bat Thor izeneko errementaria, herri txiki batean bizi zen bere amarekin.

Esaten zuten Odinen semea zela, jainkoen erregearena. Horregatik herriko jendeak uste

zuen inoiz ez zituztela garaituko. Baina asko nahastu ziren zeren eta ejertzito erraldoi batek

erasotu zien eta hango jendeak inframundora bidaltzen dute Hel izeneko erregina. Thorrek

ihes egiten du eta erabakitzen du lagunak salbatzea mailu batekin, mailua magikoa da

baina ez daki erabiltzen.

DIXIE ETA ZONBIEN MATXINADA Zuzendariak : Ricardo Ramon — Beñat Beitia.

Gidoia : Daniel Torres.

Musika : Manel Gil-Inglada.

Laburpena : Dixieri eskolan lehendabizikoz gauzak ondo doazkio-

nean bere aspaldiko lagun zonbiak, Isis eta Gonner, agertzen dira

berri txarrekin: Nigreda gaiztoa hilkorren kontrako zonbien matxi-

nada bat prestatzen ari da. Betidanik duen ametsa lortu nahi du,

mundua konkistatzea. Azoth magikoaren eramaile bezala, Dixiek

bakarrik gelditu dezake, baina zonbi eta hilkorren arteko borro-

koan, noren alde egingo du Dixiek?

ANIMATU, ZINERA JOAN ETA DISFRUTATU!!!

ENEKO ETA JULEN

Page 13: TXO 1

EGAPE_TXO!1 13

MUSIKAN BERRIZ...MUSIKAN BERRIZ...MUSIKAN BERRIZ...MUSIKAN BERRIZ...

LAUROBA TALDEALAUROBA TALDEALAUROBA TALDEALAUROBA TALDEA

Lauroba taldeak ‘Iglu bat basamortuan’ lanaren aur-kezpen kontzertua egin zuen Donostian.

Lauroba taldeko kideak; Iker Lauroba, erdian (Argazkia: Estitxu Zabala) Hirugarren diskoa kaleratu berri du Lauroba musika taldeak Oihuka disko etxeare-kin: Iglu bat basamortuan. Hamahiru abestik osatzen dute lana, eta aurkezpen kontzertua egin zuten Dokan. Taldekide bat gehiagorekin osatu dute diskoa, eta lehen emakumezkoa gehitu zaio gizonezko laukoteari. Hala, honakoek osatzen dute boskotea: Iker Lauroba (ahotsa, gitarra), Haritz Lauroba (bateria), Alain Urkola (gitarra), Iñaki Ortego (teklatua, ahotsa) eta Ane Bastida (baxua, ahotsa). Lauroba anaia donostiarrak izan ziren taldearen sortzaileak.

NAROA ETA NOELIA

Page 14: TXO 1

EGAPE_TXO!1 14

Matematikako irakasleak Arantxa atera du arbelera, galdera prak-tiko atzuei erantzun diezaien:

-Ea, Arantxa; praken poltsiko batean 5.000 pezeta baldin badituzu, eta bestean 10.000 pezeta… -Oi, jauna; beste norbaiten praka jantzi ditut orduan! Festa batean emazteak errieta egin dio senarrari: -Laugarren aldiz hartu duzu tarta izozkiarekin. Ez zara lotsatzen ala? -Lotsatu? zer dela eta? Zuretzat dela esaten diet beti.

Zer egiten dute, denboraldia amaitzean, bi metro baino gehiagoko saski baloiko-jokalariek?

Zer ote da ... “laurogeita hemeretzi eta taka!” “laurogeita hemeretzi eta taka!” “laurogeita hemeretzi eta taka!” ERANTZUNA: Oso erraza: ehun zango bat, zu-

rezko hanka batekin ROBERTO ETA ODEI

ERANTZUNA: -Auskalo, baina zinera

joan eta zure aurrean

esertzen badira, zuk ez

duzu askorik ikusiko

Page 15: TXO 1

EGAPE_TXO!1 15

DESBERDINTASUNAKDESBERDINTASUNAKDESBERDINTASUNAKDESBERDINTASUNAK

Aurkitu 7desberdintasun

LABIRINTOA

Eraman mutila neska dagoen lekura

MADDI ETA NAIA

Page 16: TXO 1

EGAPE_TXO!1 16

Egin bigarren laberintoa:

HIZKI – ZOPA

SALAMANCA , URNIETA , ANDOAIN , BILLABONA , BILBAO , TOLOSA, DONOSTI , HERNANI ,