TXISTORRAREN PROIEKTUA - HH
-
Upload
andra-mari-ikastola-etxarri-aranatz -
Category
Documents
-
view
218 -
download
4
description
Transcript of TXISTORRAREN PROIEKTUA - HH
HAUR HEZKUNTZAKO
TXISTORRAREN PROIEKTUA
“Arbizuko txistorraren eguna” zela eta urrian Andra Mari ikastolako Arbizu eta
Etxarriko 4 urteko haurrek txerriaren inguruko proiektu bat egin genuen.
Elkarrizketan aritu ondoren galdera asko sortu ziren, horiek erantzuteko aito-
amonen eta gurasoen laguntza eskatu genuen guk idatzitako ohar baten bidez.
Hurrengo egunetan gauza asko iritsi ziren gure geletara:
Aiton-amonek emandako edo internetetik ateratako txistorraren errezetak,
inprimategi batean lan egiten duten guraso batzuk kartel koloretsu polit bat
prestatu zuten. Irakasleak asmatutako ipuin bat, olerkiak, asmakizunak,hiztegia,
abesti batzuk,jolasak ,txerriari buruzko power point bat …
Aiton-amonen garaian txerriak zuen garrantzaiaz jabetzeko Arbizuko udaletxean
aiton-amonek hitzaldi bat eman ziguten, haien garaian hozkailurik ez zegoenez
nola gordetzen zuten kontatuz.Ondoren denon artean harategian erosi eta
txistorra egin genuen!
Etxarrin berriz harategira joan,
errezetan jartzen zituen osagaiak
erosi eta gelan txistorra egin genuen
makina eta guzti. Sukaldean frijitu eta
pintxoak jan genituen.
Bukatzeko etxera eramateko txerriari buruzko aldizkari bat, eskulanak, txistor
puska, marrazkiak… eraman genituen.
Gauza asko ikasi genuen txerriaz eta antzinean zuen garratziari buruz!
Nola aldatu den txerrien bizimodua!