Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

8
ikastola Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria · 2013ko urtarrila Elkarrizketa Sahara: elkartasun bidaia Louis Dassance ikastola Hiru belaunaldien ahotsak Amgala, ametsez beteriko proiektua Ikastolen arteko sarea sendotzen Bikainak gara Txintxirrik urrezko Bikain agiria lortu du Txintxirri Euskara hurbil eta bikain

description

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

Transcript of Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

Page 1: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

ikastolaElorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria · 2013ko urtarrila

ElkarrizketaSahara:elkartasun bidaia

Louis Dassance ikastola

Hiru belaunaldien ahotsak

Amgala, ametsez beteriko proiektua

Ikastolen arteko sarea sendotzen

Bikainak gara

Txintxirrik urrezko Bikain agiria lortu du

Txintxirri

Euskara hurbileta bikain

Page 2: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

Nola bizi izan zenuten euskara zuen inguruan hasierako urteetan?

Arazo asko zeudenez, guraso guztiok elkarrekin lan egiten genuen, garbitasuna, e.a. egiteko. Orain beste batzuk dena eginda aurkitu dute. Herri barruan oztopo ugari: askok ez zuten ondo ikusten.(M)

Nik uste dut pedagogia berritzailea zela ikastolakoa, eta horrelakoak entzun behar genituen: “en la ikastola os

Hiru belaunaldien ahotsak

enseñan a leer y a sumar tarde…”. Beste leku batzuetan hori zen ildoa; gu ordea kalera irteten ginen gauzak ikustera.(MJ)

Garai baten ikastola ixteko ordena egon zen, baina (Mayor Orejaren osaba batek) ikastola itxi ez zezaten paperak egin zituen. Batzuetan ezin da txarto berba egin, ez dakizulako nork lagunduko zaituen. Diruaz ere beti txarto. Ez zen gura izaten kuota oso altu jartzea denak etorri ahal izateko.(M)

Zein irizpideren arabera murgildu zineten ikastolen munduan?

Orduko gurasoak beste herri batzuetan bezala, nahiko ausartak izan ginen. Batzuk ikastola ez zela legalizatzen ikustean, umeak hemendik atera zituzten. Beldurra zegoen.(M)

Euskal kultura bultzatzeko zein ekimen gogoratzen dituzue?

Olentzero Elorriora ikastolak ekarri zuen,

EstiIbarra

Ikasle ohia eta Ibaizabal ikastolako ikaslea.

MaritxuIgarza

Gurasosortzaileetariko bat.

Miren Josu Arriolabengoa

Lehen promozioko ikaslea eta gaur egungo guraso

Page 3: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

“Bizi garen artean zerbait egin behar dela diote eta beti nago nonbait sartuta”

“Herriko berbak e.a. berreskuratzeko zerbaiten beharra ikusten dugu”

“Euskara bultzatzeko ekintzak ludikoak izan behar dira, erromerietan e.a. ibiltzea gustatzen zaigu eta”

hasieran dirua ateratzeko ekimen bezala. Aratusteak ere debekatuta egon ziren, baina debekuaren ondoren ikastolan hasi ginen ospatzen. Lehenengo urteetan Olentzero lepoan hartu eta plazara eramaten genuen bertan erretzeko. Musika irakasleak Gabon kantak erakutsi eta herritik nahiz baserrietatik abesten joaten ginen bezala, aratusteetan txokolatea egiten genuen. Ekimen hauek orain herriak hartu ditu, baina Ikastolan sortutakoak dira. Herriko jaietan ere euskal kantariak ekartzen hasi zirenean lehenak Ikastolan, saskibaloi zelaian jo zuten, Itoitz, Oskorri...(MJ)

Ikastola beti zegoen herrira zabalik.(M)

Zer alde sumatu duzue hizkuntza arloan?

Gaur kalera, plazara joaten zara eta euskara entzuten duzu, lehen ez zen horrelakorik pasatzen. Eskolan dena erdaraz egitean gero kalean ere erdara erabiltzen zen. Ikastolakoak gutxi batzuk ziren beraz kalean ez zeukaten eraginik.(M)

Lehendik hona bada desberdintasunik: lehen material guztia erdaraz zegoen, euskara eta erlijioa izan ezik.

Zuek txikiak zinetenean ez zegoen euskarazko materialik. Durangora ipuinak erostera joan eta ez zegoen aukera asko, dena zen arazo. Baina halere aurrera egin genuen.(MJ, M)

Zuen arteko harremanak nolakoak ziren?

Kuriosoa zen, etxean euskaraz egin

arren lagunekin erdaraz egiten genuen kalean. Abadea, irakaslea edo gurasoren bat etortzen zenean euskaraz hitz egiten genuen.(MJ)

Kalean ez zen entzuten, baina gaur egun ez da horrela.(M)

Nola ikusten duzu gaur egun euskara eta gazteriaren arteko harremana?

Nik txikitatik izan dut euskaraz ikasteko aukera eta inguruko lagunekin euskaraz hitz egiten dut. Baina Durangon ikasketak jarraitzean beste herri batzuetako jendearekin harremanak ditut eta erdarara ere jotzen dugu. Faseak daude, batzuetan erdaraz egitea “guay”-agoa da.(E)

Nola ikusten duzue euskararen etorkizuna?

Euskara gehiago entzuten dut kalean, katekesian.... Lehen ez zitzaien umeei, gazteei… euskaraz hitz egiten entzuten, gaur egun bai. Nire sasoian kuriosoa zen, mutilek, zure aitak esaterako, euskaraz gehiago egiten zuten neskek baino. Etxean sekula ez dut erdaraz egin, beti euskaraz. Nik lagun euskaldunak dauzkat eta orain sikiera ilobekin berreskuratu dute.(M)

Mutilak hikan egiten zuten eta emakumezkoen euskara maila txarragoa zen.(MJ)

Nik igartzen dut Durangora joan naizenean, bertan euskalki ezberdinak entzuteko aukera dut eta askotan herri ezberdinetako hitzak geureganatzen ditugu konturatu barik.(E)

Page 4: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

AMGALA: AMETSEZ BETERIKO PROIEKTUA

Daira, madrasa, kamar, salam, neschme... duela urte batzuk ezezagunak ziren hitz hauek gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira Amgala proiektua martxan jarri zenetik. 2010ean ilusioz bete genituen motxilak ikastolako eta institutuko ikasleak eta Lajwad elkartearen eskutik lehen bidaia egin genuen kanpalekuetara. Bertako egoera ezagutzeko aukera bikaina izan genuen eta indar berrituta etorri ginen, elkartasunezko proiektuarekin gogotsu lanean jarraitzeko eta saharauien egoeraren berri emateko.

37 urte daramatzate kanpalekuetan, konfliktoa noiz konponduko zain eta euren behin-behineko egoera hori laster aldatuko den itxaropenez. Herrira bueltatzeko ametsa.

Ibilbide honetan proiektuak ardatz desberdinak landu ditu eta fruituak

ematen ari dira. Hasieran kirol-gunea egin genuen, materialaz hornitu eta azken bidaian Elorrio-Amgala futbol partidua egin genuen. Golak eta batez ere barreak ugariak izan ziren. Aitzaki ona kirolaren bidez gazteen arteko harremanak sortzeko eta basamortuko arratsalde eguzkitsu batean errefuxiatuen egoerari penaltia txistuz jotzeko ametsa. Ondoren, herriko bilgune garrantzitsua margotzeko bidea hartu genuen, udaletxea hain zuzen ere. Pintzelak eta brotxak hartu, zapia buruan jarri eta lanari ekin genion. Talde lana izugarria, giro ezin hobean. Orain, atondutako gelan ordenagailuak jartzea falta zaigu. Laster egingo dugu hori ere. Munduarekin komunikazio bideak izateko ametsa.

Azkenik, familia batzuei ortuak jartzeko laguntza eskaintzen ari gara. Ardatz

hau hastapenetan dago eta hau izango da gure etorkizun hurbileko helburua. Posible da, bai, azenarioak, erremolatxak, tomateak, perrexila...basamortuan ikusi ditugu. Laguntzaz gain autosufizienteak izaten hasteko ametsa.

Eta, guk? Zer ikasi dugu? Kanpalekuetan ametsak eraiki daitezkeela ikasi dugu; duintasunez egoerari aurre nola egiten dioten ikusi eta ikasi dugu. Hezkuntzaren eraikuntza da gure helburu nagusia eta honetan, gure baloreak indartuta ateratzen dira: errealistagoak, solidarioagoak, eskuzabalagoak, enpatikoagoak....azken finean, barrutik aberatsagoak.

Ia laster amets guztiak betetzen diren!

Sukram Amgala!

Ekainaren 5ean Iturrira ekarri genuen Maite Goñi, Maite Jakintza ikastola eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Euskal eta Ingeles filologian lizentziatua, azken urtetan hizkuntzen irakaskuntzan IKTak txertatzeari ekin dio. Hainbat unibertsitate, Berritzegune eta foro ezberdinetan ibiltzen da hitzaldiak eta ikastaroak ematen, teknologia berriak eta irakaskuntza arloen arteko uztarketa zabaldu nahian.

Hitzaldian argi azaldu zuen teknologia berriak erabiltzen ditugun guztietan gure

nortasun digitala definitzen ari garela, zein web-orri bisitatzen dugun arabera, sare sozialetara igotzen ditugun edukien arabera eta abar, bizitzaren gainontzeko arloetan bezala eta horregatik oso garrantzitsua dela nerabeek eremu honetan hezkuntza integrala jasotzea, hau da, dituen arriskuaz ezagutu behar dituztela baina baita ere ematen dizkien aukerak.

Honetaz gain teknologia berrien unibertsoa gehiengoarentzat zein zabala eta ezezaguna den erakutsi zigun. Benetan interesgarria.

NORTASUN DIGITALA

Maite Goñiren artikulua

Page 5: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

Uztaritzeko Louis Dassance Ikastolak eta Elorrioko Txintxirri Ikastolak beraien artean zubia eraiki dute. Honen guztiaren helburua haurrak elkar ezagutzea, harreman bat sortzea eta euskalki desberdinak ezagutaraztea da.

Duela bizpahiru hilabete proiektua gauzatzen hasi zen, honen ildoa bi ikastolen eta bi herrien arteko informazioa helaraztea izanik. Hau burutzeko bi urtetik hamar urte bitarteko ikasleek ekintza ezberdinak egin dituzte: marrazkiak, gutunak, grabaketak, e.a.

Haur Hezkuntzakoek Elorrio eta Ikastolaren inguruko marrazkiak egin zituzten adinka liburuxka ezberdinak

IKASTOLEN ARTEKO SAREA SENDOTZEN

sortuz.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek marrazkiez gain, gutunak ere idatzi zituzten. Bigarren ziklokoek era digitalean aurkeztu zituzten beraien lanak, 3. mailakoak Elorriori buruzko bideo bat sortuz eta 4. mailakoak gelan landutako gai bati buruzko bideoa eginez.

Elkar ekintza hau gauzatzen hasteko ezinbestekoa izan zen gure ikastolan ikasle izan zen eta orain Uztaritzeko ikastolako guraso baten deia. Berari esker harremana sortu da eta orain hemengo ikastolako ikasleak beraien erantzunaren zain daude.

BI HERRI, BI AMETS

Louis Dassance Ikastolaren eta Elorrioko Txintxirri Ikastolarenarteko elkartrukea abian jarri da.

Aurten lehenengo aldiz, gure LH5eko ikasleak iraileko lehen hamabostaldian ingelesean murgilduta ibili dira.

Hizkuntzen irakaskuntzan adituen esperientziek eta ikerketek diotenez , hizkuntzak ikasteko saio intentsiboak beharrezkoak dira eta programa honi esker ikasleak hamabostaldi honetan ingelesarekin kontaktuan egon diren ordu kopurua , kurtsoko bi hiruhilabetekoetan ematen diren ordu kopuru berdintsua izan da.

Baina ez pentsa burua liburuan sartuta eta aulkian jarrita ibili direnik!!!! EHI-ren programa bati esker, eta Seattletik etorri zaigun Rita irakaslearekin batera, bi astetan Euskal Herriko mitologiaren nondik norakoak landu dituzte ingeles hutsean, honetarako mota askotako ariketak eta jarduerak burutuz.

Ikus dezakezuenez esperientziarekin guztiz sorginduta gelditu dira gure little wizards eta witchcraftes!!!

INGELES MURGILTZE ASTEA

“Hizkuntzak ez dira aurrez ikasten, gero erabiltzeko; erabili ahala jabetzen gara hizkuntzaz.” J. Artigalen esaldiari kasu eginez Txintxirri ikastolako DBH3ko ikasleak Gizarte Zientziak ingelesez ikasten hasi dira .

Badira urteak Ikastolen Elkarteak sorturiko materiala Ingalaterrako Erreginak berak saritu zuena eta programa horri jarraituz, DBHko goi zikloan Gizarte Zientziak ingelesez ikasten direla zenbait ikastoletan.

Txintxirriren helburua edukia eta hizkuntza integratzen dituen ikaskuntza lortzea izanda, aurten jauzia eman dugu DBH3-n eta hurrengo ikasturtean DBH4ra zabalduko dugu iniziatiba.

HIZKUNTZAK ERABILIZ IKASI ETA HIZKUNTZAK ERABILTZEN IKASI

Page 6: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

Txintxirrik urrezko bikain agiria lortu du

Txintxirri Ikastola aspaldi hasi zen Etengabeko Hobekuntzaren bidetik eta ondorioz kudeaketa sistema bat sortu eta egun, lan funtzionamenduan errotuta dago. Hori dela eta, Hizkuntza-politika definituta izateaz gain, bere kudeaketan integratua dago eta horrek agerian uzten du guztia koherentziaz egiten dela eta “bikain” antolatuta dagoela ikastolaren funtzionamendu osoa bere Hikzuntza politika barne. Izan ere, ikastolak lortu duen Urrezko Bikain ziurtagiriak adierazten duen moduan, lau ardatzetan, hots, Erakundearen Komunikazioa eta Irudi Korporatiboan, Kanpo eta Barne Harremanetan eta Hizkuntza Kudeaketan garapen altua erakutsi du. Honela, ba, azpimagarria da Txintxirri Ikastolaren kasuan, bezeroari zerbitzua nahi duen hizkuntzan emateko egiten ari den lana eta aipamen berezia merezi du langileek daukaten konpromisoa eta lortu diren emaitzak. ZORIONAK!

Joan den azaroaren 22an banatu ziren,Gasteizko Europa Jauregian, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak, hau da, enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera

eta kudeaketa egiaztatzen dutenak.

Bikain ziurtagiria enpresa-munduan eta espazio sozio-ekonomikoan, euskararen etengabeko normalizazioa ebaluatzen eta egiaztatzen duen agiria da. Bikain kanpo-ebaluazio hauek Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan.

Nerea HormaetxeaEuskaliteko Zerbitzu etaHezkuntza Saila

Bikain ziurtagiria ofiziala, publikoa eta doakoa da eta hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa edo Bikain beltza, tarteko maila edo Bikain zilarra eta Goi-maila edo Bikain urrea.

“Ahaleginaren koloreak” izanda da aurtengo ekitaldiaren leloa. Lekukoa hartuz, ikastolak bere sorreratik euskararen alde egindako ahaleginak plazaratu nahi izan ditu; taldean eta gustura egindako ahalegina, mila koloreko ahalegina.

Ahalegin eta lanaren uzta aurten

ikastolak goi-mailako urrezko Bikain lortzea izan da. Ikastola aspalditik dago kalitate ereduan murgilduta eta Euskalitekin elkarlanean,horregatik orain dela bi urte Bikain ziurtagiria gure egunerokotasunaren ardatza den “euskaraz bizi nahi dut” leloa eta filosofia, gure barne eta kanpo harremanetan zelan garatzen dugun, modu objektiboan baloratzeko aukera paregabea zela pentsatu genuen.

Urtebeteko lana izan da urrezko Bikain lortzea, lehenengo eta behin

Page 7: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

Elorrioko Txintxirri ikastolaren aldizkaria

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 28 ERAKUNDEK JASO DUTEBIKAIN ZIURTAGIRIA, HAU DA, ENPRESA-MUNDUAN ETA ESPARRUSOZIO-EKONOMIKOAN EUSKARAREN ETENGABEKO NORMALIZAZIOAEBALUATZEN ETA EGIAZTATZEN DUEN AGIRIA.

zuzendaritzan prozesuaren xehetasun guztiez informatu ginen eta gero komunitate osoari zabaldu genion, irakasle, guraso, langile eta ikasleei.

Aurtengo ediziorako izena eman ondoren kanpo ebaluaketarako prestaketa lanak etorri ziren, egunero modu automatikoan egiten ditugun guztiak, barne idatziak, gurasoei bidalitako oharrak, hornitzaileekiko harremanak eta abar luze bat irizpide zehatz eta objektibo batetik aztertzea eta txosten batean jasotzea.

Hurrengo pausua Bikain ebaluatzaileen bisitak izan ziren. Bisita hauetan banan banakako eta taldeko elkarrizketak egin genituen eta hauetan komunitate osoak hartu zuen parte gure errealitatea ikuspuntu ezberdinetatik aztertu ahal izateko.

Lanaren ondorioz, agiria jasotzeaz gain, ebaluazio-txostena ere jaso dugu, gure indargune nahiz zer hobetuen berri zehatza ematen diguna. Bikainak gara, baina ez perfektuak eta lanean jarraituko dugu!

Ebaluatzaileen lana eta adierazitako hurbiltasuna aipatu gabe ezin dugu utzi. Hobetze bideak eraikitzeko adierazitako konpromisoa eskertzen diegu, horrelako erronkei aurre egiteko denon lankidetza beharrezkoa ikusten baitugu.

Bikain agiria eskuratzeko prozesua oso aberatsa izan zaigula esan dezakegu, lana ondo egin dugula baieztatu digu eta nondik jarraitzeko “pistak” ere eman dizkigu eta nola ez, Gasteizko emanaldian talde osoak mokadu bat hartzeko aukera paregabea!!!

Ikastolak Bikain erakundearekin lanean jarraitzeko konpromisoa ere hartu du. Gure esperientzia beste erakunde batzuei normalizazio bidean laguntzeko baliatuko dugu.

Euskaraz hazi, hezi eta bizi!!

Page 8: Txintxirri aldizkaria (urtarrila 2013)

· CURRICULUM PROPIOA

· IKASMATERIAL- GINTZA PROPIOA

· EREDU KOOPERATIBOA

Zerbitzuak:

· Jantokia· Garraioa· Zaintza-zerbitzua (goizekoa, arratsaldekoa eta oporretakoa)· Familientzako aholkularitza psikopedagogikoa.

Eskola-orduz kanpokoekintzak ikasturte osoaneta udan:

eskalada, helduentzakogimnasia, psikomotrizitatea,pintura...

Ikastoletako aisialdi-eskaintza:

Enjoy English, azterriko egonaldiak eta udalekuak (euskal udaleku itxiak, kalearte, gazte egonaldiak eta ingeles udalekuak)

San Pio, 3- 48230 Elorrio · Tel. 94 658 22 61Faxa: 94 658 34 54Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00

EUSKAL HERRIARI LOTUAK!...zatoz ikastolara!!!

informazio guztia webgune berrianwww.elorriokoikastola.net

1914an lehen ikastola sortu zen, eskola

libre eta autonomo gisa. Herritarren

ekimenez abiarazi zuten, euskal sena

pizten eta indartzen ari zen garaian. Egun,

101 ikastola daude Euskal Herrian.

Euskaldunak, herritarrak, irekiak,eleaniztunak, aktiboak, berritzaileak etaautonomoak, lagunartekoak, solidarioak gara, hiztunak, eragileak...

MATRIKULAZIOA: urtarrilaren 30etik aurrera

[email protected]