Txikiweb Amara Berri

2
TXIKIWEB Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Zerk deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket? Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Amaraberri ikastolan komunikabideak izeneko tailer berezi bat dute. Bertan prentsa, irratia, Telebista eta web orria bezalako komunikabideetan trebatzen dira. Tailer honen helburua teknologia berrien munduan sartzea da, ikasleak aparatu eta programa digitalen erabileran trebatuz. Eskolako web orrian (Amaraberri) gune txiki bat dute “Txikiweb” izenekoa. Bertan ikasleek klasean eginiko lanak, ipuinak, marrazkiak zintzilikatzen dituzte, baita irratsaioak eta telebista saioak ere. Irakasle baten laguntza dute uneoro ikasleak orientatzeko eta akatsak zuzentzeko. Ikasleen IKTak erabiltzeko trebetasunak deitu du gure arreta. Bideoak moldatzeko eta editatzeko, kamerak erabiltzeko, web orriak sortzeko, lanak eskaneatzeko, etab. Ikasleen arteko elkarrekintza eta elkar-laguntza ere aipatzekoa da, hirugarren zikloko ikasleak ibili ohi dira tailer honetan eta 6.mailako ikasle “beteranoek” 5.maialko

Transcript of Txikiweb Amara Berri

Page 1: Txikiweb Amara Berri

TXIKIWEB

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia

nagusiak)?

Zerk deitu dit arreta?

Zerekin lotu dezaket?

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Amaraberri ikastolan komunikabideak izeneko tailer berezi bat dute.

Bertan prentsa, irratia, Telebista eta web orria bezalako komunikabideetan

trebatzen dira. Tailer honen helburua teknologia berrien munduan sartzea da,

ikasleak aparatu eta programa digitalen erabileran trebatuz. Eskolako web

orrian (Amaraberri) gune txiki bat dute “Txikiweb” izenekoa. Bertan ikasleek

klasean eginiko lanak, ipuinak, marrazkiak zintzilikatzen dituzte, baita

irratsaioak eta telebista saioak ere. Irakasle baten laguntza dute uneoro

ikasleak orientatzeko eta akatsak zuzentzeko.

Ikasleen IKTak erabiltzeko trebetasunak deitu du gure arreta. Bideoak

moldatzeko eta editatzeko, kamerak erabiltzeko, web orriak sortzeko, lanak

eskaneatzeko, etab. Ikasleen arteko elkarrekintza eta elkar-laguntza ere

aipatzekoa da, hirugarren zikloko ikasleak ibili ohi dira tailer honetan eta

6.mailako ikasle “beteranoek” 5.maialko ikasle “berriei” tailerraren nondik

norakoak erakusten dizkiete eta beharra dutenean laguntza ematen diete.

Horrelako tailerrekin ikasleek IKTen inguruko konpetentzia eta

gaitasunak garatzen dituzte, era honetan, IKTen mundu berri hau geroz eta

hurbilago sentiaraziz. Gainera, talde lanean ibiltzean, sozializatzen ikasten dute

eta laguntasuna, errespetua, txanda itxoitea… bezalako baloreak barneratzen

dituzte.

Amaraberri ikastetxeko “txikiweb” erreportajea ikusi ostean, ohartu gara

zeinen baliagarria egingo zaizkien ikasleoi tailer honen bitartez jasoko dituzten

konpetentziak etorkizunean.

Page 2: Txikiweb Amara Berri