TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin...

16
TXIKITTO 122 2011ko urria Munduko paisaiak HURBILTZEN

Transcript of TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin...

Page 1: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

TXIKITTO1222011ko urria

Munduko paisaiakHURBILTZEN

Page 2: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

BERRIAK

Irailaren 23an, Urkizuko LH osoa Arratera joanginen. Eguraldi ederra egin zigun eta primeranpasatu genuen. Urriaren 17tik 21era, kurtso honetako lehe-nengo euskara kanpaina egin genuen Urki-zun: “Nork nahi du Argitxori lagungu?” izenaizan zuen kanpainak. Talde batzuek kanpainaongi burutzea lortu zutenez opari ederrak jasozituzten.Urriaren 17tik 28ra, Urkizu Eskolako 2. mailakoikasleek igeriketa kanpaina izan zuten Ipuruakiroldegian. Urriaren 19an, Urkizuko 2. zikloko ikasleak Pa-goetara joan ziren. Urriaren 24an, Urkizu eskolako 4., 5. eta 6. mai-lako ikasleek Laboralean Robin Hood antzerkiaingelesez ikusteko aukera izan zuten. Urrian, Urkizuko 3. zikloko ikasleek Udal Libu-rutegiaren bisitaldia egin zuten.

Kaixo lagunok! Oporrak atzean utzita gogoare-kin ekin diogu kurtso berriari eta La Salle Isa-sikoak hemen gaude berriz ere zuekin gureesperientziak konpartitzeko prest!- 1.go eta 2. mailakoak Arrate eta San Pedronegon ziren Irailean mendi buelta egiten. 5. eta6. mailakoak berriz, oinez igo ziren Arratera.- 3. eta 4. mailakoak Donostiako zinemaldikoizarren artean ibili ziren.- Bestalde, Haur Hezkuntzako 4 urtekoak HOR-TON pelikula ikusten egon ziren Koliseoan eta 5urtekoak Barrian egun bi pasa zituzten Urriaren10 eta 11-n.Ekin gogor eta hurrengora arte lagunok!

Arrateko Andra Mari Ikastetxetik, kaixo la-gunok! Ikasturtean martxan gaude jada, orainarte izandako eguraldi onak udan gaudela pen-tsarazten badigu ere. Badakigu zuek ere jo take ari zaretela lanean, gu bezala, eta gauza pilabat egin duzuela eta beste mordoxka bat pres-tatzen ari zaretela.Ikasturte hasieran, irailaren 19, 20 eta 21ean3. eta 4. mailakoak Batzera joan ziren hangobaserri eskolara. Baserri mundua ezagutzenahalegindu ziren eta taldeko harremana sen-dotzen ere.Urriaren 10ean, 4 eta 5 urtekoak Coliseora joanziren Horton elefantearen istorioa ikustera.1. eta 2. mailakoak hostoak biltzen ibili diraeskola inguruan, Urkitik Txontarako bidetik,eta 3 eta 4. mailakoak inguruko zuhaitzen ja-rraipena egiten ari dira, momentu desberdi-netan aztertuko dituztelarik. Kontatuko diguteguzti honen berri.Eskolako liburutegian “Liburuen altxorra” izandugu. Sekulako liburu mordoxka ekarri digutealtxor kutxa batean eta oso gustura ari gara ira-kurtzen, benetan gozatzeko liburuak daude eta.Beno lagunok, hurrengo arte! Beste gauza pilabat prestatzen ari gara eta kontatuko dizuegu!

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaEkhi Belar, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaEkhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Ekhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

Page 3: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

ZU MARGOLARI

2011KO URRIA 3

Page 4: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

DENBORAPASAK

2011KO URRIA4

Page 5: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

DENBORAPASAK

2011KO URRIA 5

Page 6: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

TXISTEAK

2011KO URRIA6

-Zuk otoitz egiten duzu bazkaldu bainolehen?-Ez, nire etxean gurasoek bazkari goxoakegiten dituzte.

JAVI

-Zer esaten dio zapata batek beste zapatabati?- Zeinen bizitza herrestatua daramagun!

LAURA VALVERDE

Maisuak Jaimitori galdetzen dio:-Jaimito, zenbat dira bi gehi bi?-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…

IBAI QUINTANA

-Zein da matematiko baten kolmoa?-Zuhaitz bat landatzea eta erro karratua ateratzea.

MARKEL GIL

Tarzanek sagu bati esaten dio:-Hain txikia eta bibotearekin?Eta saguak erantzuten dio:-Eta zu, hain handia eta pardelarekin?

PATXI CORDEU

Behin batean mamu bi elkartzen dira etabatak besteari esaten dio:-Non zaude?Eta besteak erantzuten dio:-Zure ondoan nago, baina ez gara ikustengardenak garelako.

MAITANE AREVALO

Emakume bi elkartzen dira eta xelebre samarrak izaki, emakumeak diren bezalabat bestea inbidiatan jartzeko esaten dio:-Badakizu? Nire gizonak kotxe berria erosidu, Volkswagen GE-TE-I.Eta besteak, honela, pixka bat gaizki har-tuta:-A bai? Ba nireak berea erosi du: MercedesJO-DE-TE.

MARTA RODRIGUEZ

Page 7: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

TXISTEAK

2011KO URRIA 7

Egun batean neska batek bere amari esanzion ea kalean kaka egin ahal zuen, etaamak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen. Bapatean,kamioi bat pasatu eta ‘Pi-Pi’ egin zuen.Neskak orduan:-Bai, zuk ‘Pi-Pi’, baina nik ‘kaka’.

JON DE LOS TOYOS

Gizon bat medikuarengana joan zen etaesan zion:-Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puskarrek ez dute usainik.-Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxebertan!-PRRRRRR!-Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.-Ipurdian?-Ez, gizon, sudurrean!

NOA PUELLES

Page 8: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

ERREPORTAJEA

2011KO URRIA8

Liburu Azoka joan da dagoeneko, bainaliburuak gurean egongo dira beti. Etazein leku hobeago horretarako Juan

San Martin liburutegia baino? Handik lu-zatzen den eskaintza, behintzat, zabala da,eta abentura, bizipen eta momentu onakpasatzeko aitzia ona daukazu zuek, Ei-barko umeek.

Eskaintzen den jardueretariko bat Irakur-keta kluba da. Bertan 7 eta 9 urte bitartekoirakurle txikiek hartzen dute parte, baina ezeurek bakarrik. Izan ere, gurasoekin baterajoaten dira klubaren bileretara eta gurasoekere garrantzia daukate saio horietan.

Txabi Arnal idazlea da Irakurketa Klu-beko dinamizatzailea, eta bertan erabilikoden materialaren %60-70a euskerazkoaizango da. Behinik behin, Eva Alberdi Juan

San Martin liburutegiaren arduradunakadierazi zuenez, liburu bi aztertuko dituzteumeek, eta gurasoek, saio hauetan.

Batetik, euskarazko ‘Buruko hura norkegin zion jakin nahi zuen satortxoa’, Wer-ner Holzwarth eta Wolf Erlbruch idazleena.Bertan, bere zulotik irtetzen den sator

Irakurketara hurbiltzen

Page 9: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

ERREPORTAJEA

2011KO URRIA 9

baten istorioa kontatzen da, buruan zerbaitegin baitiote.

Aztertuko duten beste liburua, berriz, gaz-teleraz izango da. ‘La cosa que más dueledel mundo’ izenburua dauka beste liburuak,eta Paco Liván eta Roger Olmos idazleenlana da. Erbi eta hiena baten arteko elka-

rrizketa da bertan kontatzen dena.Eva Alberdiren berbetan, euskeraz

gehien irakurritako liburuak ‘Hiru Mariak’,‘Bilbao-New York-Bilbao’ eta ‘Perla’ dira.

Munduko Paisaiak: TxinaTxina protagonista izango da aurten gure

herrian. Izan ere, Munduko Paisaiak progra-maren barruan Asiako herrialde hau azter-tuko da. Horrela, hango kultura ezagutu,hemen dauden txinatarrengana hurbildu,marioneta tailerra, papiroflexia tailerra,adopzioen gaineko hitzaldiak (adoptatu du-tenen esperientzia)… izango dira, Txinakoohiturak ezagutzearekin batera.

Juan San martin liburutegira hurbil-tzeko aitzakia badago, behintzat. Eta ezgutxi!

Page 10: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

Behi itxurako itsulapikoaZure dirua behi batek zaintzea nahi duzu? Ba eskulan honekin behi itxurako itsulapikoa egingo dugu (edo nahiizanez gero, zulo handiagoa eginez geroboligrafo, arkatz eta bestelakoak gorde ditzakezu). Onena da eskulana egiten ondopasatzea eta nahi duzun heinean hura moldatzea.MATERIALA:-Kartoizko odia (komuneko paperarena). -Plastikozko ontzia.-Zereal-kutxa (hutsik). -Rotulagailu beltza eta arrosa.-Paper-contact txuria. -Paper berdea.-Paperezko zinta itsagarria

PAUSOAK:1-Kartoia belarriak eta adarrak marraztu eta mozteko erabili. Ondoren, zinta itsagarriarekin bere tokian itsatsi.2-Kartoizko odiak erditik moztu eta hankak bezala itsatsi itzazu.3-Plastikozko ontzia paperezko zintarekin estali, eta ez ahaztu tapatxoan ereipintzen, hori izango baita behiaren sudurra.3-Belarri, hanka eta adarren bateraketa disimulatu zintarekin.4-Behiari kolorea emateko, errotuladore beltza erabili gorputzerako (edo beste edozein margo mota).5-Kartoizko borobil bi tapan itsatsi sudurra egiteko eta beltzez margotu. Ahotik irtetzen diren belarrak egiteko, bestetik, papel berdearekin tiratxoak egin edo benetako belarra ipini.6-Zinta pixkatekin bolatxo txiki bi egin begiak egiteko. Paper txuriko zirkulu bi egin (margotu egin ditzakezu ere) eta bolatxoak gainean itsatsi.7-Orbanak egiteko paper-contac

txuria moztu eta zuzenean margotu.

etxekoartistak

2011KO URRIA10

Page 11: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

ONDO LO EGIN, MAITEA!

2011KO URRIA 11

Garai hartan animaliek ez zuten isatsik. Saltzaile bat gurdi zahar batekinherrira agertu zen arte. Hark zeukan koipe premia! (gurdiak, esan nahidut). Badakizue zer zekarren? Buztanak, gurdi bete buztan. Denak des-

berdinak. Animaliek haren berri izan zutenean berehala jo zuten zuten salt-zailearengana. Azeria ibili zen azkarren. Makala da ba azeria… Berak erosi zuenbuztanik sendoena eta politena.

Etxerakoan azeriak katuarekin egin zuen topo, hura ere saltzailearenganazihoan. Katuak buztan pintto-pinttoa aurkitu zuen, zetazko suge bat zirudien.Marrak zituen trabesean, zebraren antzera. Eta katua ere pozik.

Etxerako bidean zihoala zaldiak ia aurrean hartu zuen, arrapaladan zetor-rren, trakatran-trakatran… Zaldia ere arin iritsi zen eta nahiko isats politalortu zuen, ile luzeduna.

Zaldiaren ostean behia agertu zen. Behiak hartu zuen buztana ez zen hainpolita, baina euliak uxatzeko nahikoa.

Saltzailea alde egiteko zorian zegoenean, txerria agertu zen lokatzez beteta.-Berandu zatoz. Bat baino ez daukat -esan zion saltzaileak, buztan motz ki-

ribildu bat erakusten.-Niri bost axola.

Ekarri!.Atzean itsatsi zuen eta

hor dabil munduan zeharPepe baino zoriontsuago.Egia esan, zertarako behardu txerriak buztana? Buz-tanik gabe ere oso pozikbizi zen. Txerriak nahiagodu lasai-lasai ibili etaahal duen guztietan gor-putza lokatzetan freskatu.

Gizakia, egun hartan lozegoen, eta isatsik gabegeratu zen.

ANIMALIEN BUZTANA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

Page 12: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

SUKALDARI LAGUNTZAILEA

2011KO URRIA12

-100 g. txokolate-beltz.-200 g. irin.-Natiletarako hautsak.-3 legami koilarakada.-150 g. azukre.-Bainilazko azukrea.-200 g. gurin.-3 arraultz.-100 ml. esne.

Txokolatezkoa

MUFFINak

OSAGAIAK:

PAUSOAK:1-Muffinak egiteko erretilu bat eta muffinakegiteko paperezko moldeak behar dira, kasuhonetan 12. Txokolatea zatitxoetan moztendugu eta 180ºC-tan berotzen hasten garalabea.2-Natilentzako hautsak, legamia eta irinanahasten ditugu ontzi batean.3-Beste osagaiak ontzian botatzen ditugu,txokolate zatitxoak ezik, eta eskuzkobatidorarekin dena nahastu, lehenik abiaduragutxira, eta gero ahal den azkarren masahomogeneoa lortu arte.4-Txokolatearen bi heren bota eta nahastu.5-Masa muffinak egiteko moldeetan jarrihauek erdiraino betez (edo pixkat gehiago),eta bestea txokolatzez bete.6-Erretilua aurrez berotutako labean sartueta 25 minutuz manetndu barruan.7-Prest daudenean, erretilutik atera etahozten utzi.

Postre gozoa da Muffin-a, oso famatua. Baina etxean merendolaren bat edo lagunekinjaitxo bat egin nahi ezkero, egokia izango da postre hau.

Page 13: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

INTERNETEN…

www.kikikokomoko.comEzagutzen al dituzu Kiki, Koko eta Moko pailazoak? Ba hau duze euren webgune ofi-ziala! Hirukote honen gainean jakin nahi duzun edozein informazio jasoko duzu ber-tan. Noiz hasi ziren jakitea nahi duzula? Bada, ‘historia’ atalean hori eta gehiagoirakurriko duzu. Gogoa daukazula euren ikuskizun bat ikusteko? Bada, ‘ikuskizunak’atalean ikusiko duzu nolako saioak eskaintzen duten. ‘Argazkiak’ atalean, nola ez,pailazoen argazkiak ikusiko dira, eta ‘bideo eta diskoak’ tokian eurek kaleratutako pro-duktuak daude ikusgai. Amaitzeko, ‘marrazkiak’-en klik eginez gero, pailazo bakoitza-ren marrazki bat inprimatu eta margoztu dezakezu.

txepetxa.webcindario.comOso webgune osotua da hemen aurkezten den hau. Denbora ona pasatzeko pentsatutadagoen webgunea, zalantza gabe. Batetik, jolasak dauzka. Berrogeita hamar jolasbaino gehiago aurki daitezke bertan, dibertitzeko haina, duda barik. Eta ondo pasa-tuz hainbat gauza ikasteko, ‘didaktikoak’ dioen karratutxoan klikatu eta hainbat etahainbat ariketa aurki daitezke, dibertigarriak eta hezigarriak. Herri-kirolek ere badutebere ataltxoa, eta lehen orrian mapamundia zabaltzen da mapan bertan klik eginezgero. Denetarik duen webgunea, beraz.

ARIESZenbat aldatu zaren udan! Beste pertsona batematen duzu-eta! Esan beharra dago politagoazaudela orain eta besteek igarri dute.TAURUSAitortu ezazu, nolako barrabaskerietan ibili zaraudan? Ikusten da oso ondo pasa duzula, behint-zat, beti irrifartsu baitzabiltza.GEMINISKurtso hasieran nahiko makal ibili zara, bainahemendik aurrera gogra egingo duzu etengabe.Zergatik izango ote da?CANCERGauza asko egingo zenituela zin egin zenuen.Bada, noiz egingo dituzu? Agian aho handiegiadaukazu.LEOHainbat ohitur aldatzea komeni zaizu, bainabestela oso ondo pasako dituzu hurrengo asteo-tan. Barre egiteko momentuak.VIRGOArtista bat zara! Denetarik dakizu egiten eta,egia esan, ondo egiten duzu! Ez duzu pentsatutelebistara joatea? Txantxa da.LIBRAEz eman guza txikiei garrantzia gehiegi. Batenbatek kritika egiten badizu, onera hartu, berakhobetzeko esaten baitizu.SCORPIUSAgian gauza handiegiak espero zenituen etazure nahiak ez dira beteko. Gutxiagorekin kon-formatzen ikasi beharko zenuke, ezinezkoakdiren gauzak bilatu gabe.SAGITARIUSHain burugogorra izango ez bazina, koskorrekogutxiago jasoko zenuke. Ez al zaizu buruan sart-zen hainbat gauza ezin dituzula egin?CAPRICORNIUSOrain arte udazkena ia uda bezalakoa izan da,baina hotz gero eta handiagoa izango da. Lasai,ondo moldatuko zara!ACUARIUSZaindu eztarria, gaixotu egingo zara bestela. Ezduzu nahi estulka ibiltzea, ezta? Bada, eginkasu eta jantzi jertsea.PISCISHelburu bat lortzeko ez du edozerk balio, gau-zak nola egiten duzun garrantzia handia dauka.Beraz, pentsatu nola lortuko dzun nahi duzunhori.

Page 14: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...

2011KO URRIA14

Nagusixen eta umien artian desberdinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu,baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Zelan doia kurso hasieria? Zelan

gogoratzen dozuz umetako

klasiak?

AMETS CLAVEL, 7 URTEOndo doia, baiña oporretan hobeto neguan. Gero,eskolatik gehixen gustatzen jatana matematikak dira.

AINHOA ARRIZABALAGA, 36 URTELelengo urtietan gogoz juaten nintzan eskolara, gu-rasuek oporrak luzatzeko asmua eukitzen zeben etaguk ezetz esaten genduan. Lagunak ikustia, andereñobarrixak… gustatzen jakun.

NAROA MORENO, 8 URTEGoguakin hasi neban kurtsua, eskolara juateko itxoi-tzen nengua, gustau egitten jatalako juatia. Gitxiengustatzen jatana azterketak egittia da.

IRATXE ABARRATEGI, 41 URTENeri gustatzen jatan eskolara bueltatzia. Arkatzak,kuadernuak… estrenatzen genduzen eta, gaiñera, udaostian lagunak berriro be ikustia politta zan.

Page 15: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

ZER IRAKURRI

2011KO URRIA 15

FRANZEN ESKOLAKO KONTUAKFranz zazpi urteko mutiko bat da eta aurten eskola berri batera joaten hasiko da. Han daukan ira-kaslea ez du oso gustokoa; bere ustez, behar den bezala hitz egiten ez dielako. Horrexegatik, Zirt-Zartdeitzen dio. Egun batean, Franzen amonak irakaslearekin topo egiten du eta…

NIRI EZ ZAIZKIT LIBURUAK GUSTATZEN!Joani jende guztiak liburuak oparitzen dizkio, baina berari ez zaizkio gustatzen. Zertarako balio dute?Joanek nahiago luke baloi bat lagunekin jostatzeko. Hala eta guztiz ere, egun batean liburuak zer-tan erabili asmatzen du: futboleko partida batean atea egiteko. Hori bai, erabat aldatzen da dena Jo-anek Naiana ezagutzen duenean.

GILLERMOREN LIBURUAGillermo mutiko bihurri eta lotsagabeari izebak liburu bat oparitu do, eta, noski, ez dio inolako ilu-siorik egin. Irakurtzea aspergarria gertatzen zaio, baina oraingoan gauzak aldatu egingo dira: txan-dal berdeko gizon misteriotsu bat ezagutuko du eta, hark gidaturik, liburuetan ezkutaturik omendagoen altxor baliotsu baten bila ekingo dio. Emaitza harrigarria izango da.

TIGREAK HONDARTZANAnimaliek txiki-txikitatik txunditu dute Ander, hezur-haragizkoek nahiz irudimenezkoek: herriko hon-dartzan bisitari arrotz batek eginiko hareazko tigre-familiak edota aitonak kontatutako Arnoko tigre-aren istorioak. Ezbeharrak edota patuak zirkuko bizimodura eraman zuten umetan, jaiotetxetik etaetxekoengandik urrun, Amak, hil aurretik, bere bizitzaren benetako historia gutun batean idatzita ut-ziko dio Ninori.

MONA SAGULISAREN IRRIBARREAMona Sagulisak sekretu bat du ezkutuan! Sagunardo Davincik arrasto misteriotsu batzuk ezkutatu zi-tuen bere margolanean… Nire sagur-sudurrak esaten dit ezkutuko altxor bat dagoela nonbait. Entzunduzue hori? Etorriko zarete nirekin? Altxor-bilaketa zoragarria izango da, Stiltonen hitza duzue!

KALIFORNIAKO NESKAKKaliforniara joan da Anuxka, Risky eta Ainhoa bere lagunekin batera. Kalifornia oso leku ederra da,oso urruti dago Euskal Herritik eta, dagokigunez, oso ezberdina da: bertako gazte jendeak ez daukaantz gehiegirik euskaldunokin. Eta gainera jende mota askotakoa dago, gauzak oso diferente ikustendituena bai maitasun kontutan, bai dirua irabazteko moduan, baita jendea menperatzeko orduanedota etxetik ihes egiterakoan.

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

Page 16: TXIKITTO...TXISTEAK 2011KO URRIA 7 Egun batean neska batek bere amari esan zion ea kalean kaka egin ahal zuen, eta amak baietz esan zion. Orduan, neska kalera atera eta kaka egin zuen.

komikiakomikiakomikia

komi

kia

kom

komikia