TXIKITTO Opariak eskatzen bikaina zara, Taurus, baina zintzoa izan zara benetan? Den-dena dakit-eta!...

16
euskal abestiak zuen ahotsetan 2010-12 • 116. zenbakia TXIKITTO

Transcript of TXIKITTO Opariak eskatzen bikaina zara, Taurus, baina zintzoa izan zara benetan? Den-dena dakit-eta!...

euskal abestiakzuen ahotsetan

2010-12 • 116. zenbakiaTXIKITTO

2010-EKO ABENDUA2

Kaixo, Urkiko Arrateko Andra Mariikastetxetik! Hemen gaituzue berrirogure berri ematen, jai eta ekintzaz bete-rik. Azaroaren 29an azoka ederra izangenuen eskolan, bertso, kantu, ogitartekoeta txerri zozketa barne. Arratsaldeanherri kirolak egin genituen eta oso ondopasatu genuen.Jai egunarekin indarrak berritu genitueneta hilaren batean, 4, 5 urte eta 1. eta 2.mailakoak txotxongiloak ikustera joanginen Unibertsitate Laboralera. Hurrengoegunean, 3. eta 4. mailakoak joan ziren.5. eta 6. mailakoak ez zaizkigu ekintza-rik gabe gelditu: hilaren 1ean herri kiro-lak izan zituzten Euskal Federazioakantolatuta. Hilaren 2an “Odol emaileen”tailerra izan zuten eskolan. Oso interes-garria. Eta egun horretan bertan, Xibakantolatuta, Euskal Pilotan parte hartuzuten.Beste egun handi bat, denok ospatu du-guna: Euskararen Eguna. Goizean denok

elkartu ginen eskolako sarreran egun horigogoratzeko eta ospakizunarekin hastekoabestiak kantatu genituen, eskolako par-taide guztiak giroan sartzeko.Orain lasaitasun pixka bat hartuko duguazken txanpa prestatzeko, Gabonen in-guruko ekintzekin. Hurren arte, lagunok!

La Salle Isasiko ikasleok, abenduan,jaiotza baten puzzlea osatzen joan garadenon arteko hizkuntz erabilerarekin.Abenduaren 9an, 4 urtekoak Olentzero-ren etxera joan ziren, ikazkinari bisitaegitera eta opariak eskatzera, Gabonaklaster datoz-eta!3. eta 4. mailakoak txotxongilo emanaldibat ikustera ere joan gara. Eta hilaren22an, Gabonetako jaialdia ospatu ge-nuen, jai zoriontsu hauek alaitzekoasmoz. Denek izan zuten abeslari trebe-zia erakusteko aukera, 2 urteko txikieketa baita 12 urteko nagusiek ere.

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara Elkartea, Urkizu,11 - solairuartea. 20600 Eibar. Tel: 943206776.

Erredakzio kontseiluaMaider Aranberri, Koldo Mitxelena eta Ei-barko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaMaider Aranberri eta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Maider Aranberri eta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

2010-EKO ABENDUA 3

2010-EKO ABENDUA4

2010-EKO ABENDUA 5

2010-EKO ABENDUA6

Gizon batek taberna batean zerbitza-riari:- Eman garagardo bate do bestela…!Eta zerbitzariak:- Edo bestela zer?- Beste Coca Cola bat.

Vitor Da Silva

Baserritar batek beste bati:- Jon, zure behiek erre egiten al dute?- Ez.- Ba, orduan zure baserria erretzen arida.

Asier Díaz

Kotxe bat aldapan behera doa frenorik gabe. Emazteak esaten diosenarrari:- Hilko gara pareta horren contra.- Lasai, STOP seinale bat dago lehenago.

Marta Osua

Eskolara etorri da ikasle berria eta andereñoak esaten dio:- Nola esaten da sudurra ingelesez?Eta ikasleak esaten dio:- No sé.Eta andereñoak:- Oso ondo!

Endika Cifrián

Ingeles bat eta euskaldun bat itsasontzi batean daude eta ingelesauretara jausten da:- Help, help! –esaten du ingelesak.Eta euskaldunak:- Nik ez dut gelik, baina txanpua daukat nahi baduzu.

Laura Pagoaga

Zergatik leloek sartzen dute egunkaria hozkailuan?Berri freskoak izateko.

Kelya Zazo

2010-EKO ABENDUA 7

Bazen behin konkordun bat tabernabatean sartu eta whiski bat eskatuzuena. Tabernariak whiskia ipini zion,konkordunak zurrupada bat eman eta zera esan zuen:- Hau gorputz txarra utzi didana whiskiak.Orduan tabernariak:- Barkatu, baina zu gorputz horrekinsartu zara tabernara.

Mohamed Malki

Behin batean Garbanzito bere auzokoaren sagarrak lapurtzen arizen eta udaltzainak galdetu zion:- Nola duzu izena?- Garbanzito.- Ongi da, Garbanzito, 5euroko isunasagarrak lapurtzeagatik eta beste 5 euro lapikotik irtetzeagatik.

Josebe Hurtado

Zer egiten du panadero batek Ameriketan?Papanamericano…

Ibai

Zer esaten dio lauki eskaleno batekkarratu bati?Zein zuzena zaren!

Julio

Ea, Gaizka, baote dakizkizubi izenorde?Nork, nik?Bikain, mutiko.Ea, hurrengoa.

2010-EKO ABENDUA8

Bai, bai, gezurra ematen badu ere, Gabonakgain-gainean ditugu. Badirudi udako oporrakhor bertan ditugula, eta konturatu gabe Olen-

tzeroren zain gaude denak. Beno, Olentzeroren zaineta oporren zain, baietz? Azken hilabete hauetanlan mordoa egin duzue (batzuk beste batzuk bainogehiago), eta horrek merezi du atsedena. Opor lu-zeak dituzue zain, ondo pasa beraz!

Aspertzeko denborarik ere ez duzue izango Gabone-tako oporretan, zer egin, entzun eta ikusi izango bai-tugu datozen egunotan.

Artisau AzokaAbenduaren 17tik urtarrilaren 5era arte, Gabo-

netako 5. Artisau Azoka izango dugu Eibarko Bizi-kleta plazan. Abenduaren 26an eta 30eanumeentzat eskulan tailerra izango da arratsaldeko

5etatik aurrera. Abenduaren 28an Rap ikuskizunazgozatuko dugu eta urtarrilaren 2an, berriz, ipuinkontalaria izango da.

Errota GaztelekuaAbenduaren 18tik urtarrilaren 6ra arte hainbat

gauza antolatu dira: abenduaren 18tik 23ra arte ga-bonetarako girotu eta olentzero egingo dute. Aben-duaren 23tik urtarrilaren 5era arte Gabonetakoopariak egingo dira erreziklaiako materialekin: kar-terak, mobilentzako fundak, giltzarriak eta agendak.Eta abenduaren 26an abenturazko filmearen ema-naldia izango da. Abenduaren 28an ping pong txa-pelketa, urtarrilaren 2an komediazko filmea eskainikoda, urtarrilaren 3an futbolin txapelketa, urtarrilaren6an txiste lehiaketa eta, egun berean, merendola etalagun ezkutua.

Gabonak hemendira!

2010-EKO ABENDUA 9

Gabonetako Haur Parkea (GUAI)Abenduaren 26tik 31ra bitartean izango da Armeria

Eskolan 11.00etatik 13.30etara eta 16.00etatik20.00etara (abenduraren 31n 19.00etan itxiko da). Zeregongo da? Parke iraunkorra: jolastokia adin desberdi-netako umeei zuzenduta (2-12 urte bitartekoak); Pla-netarium, zezen mekanikoa, WII eta Puzgarriak;Tailerrak: txikien tailerra, irratia, gozogintza, makilaia,eskulanak, heziketa biala; Lehiaketak: egunero “Eibarezagutzen” galderen lehiaketa.

Musika Tresnen FabrikaAbenduaren 29an “Musika tresnen fabrika” antzez-

lanaz gozatzeko aukera izango da Armagintzaren Mu-seoan, arratsaldeko 17.00etan. Antzezlana 10 urtearteko umeentzat izango da eta merendola ere eskai-niko zaie.

AGENDA OSOAAbenduaren 9tik 17ra: Olentzerori zuzendutako

eskutitzak jasoko dira Portalea eta Pegorako bu-zoietan.Abenduak 24: 17.00etan: opari banaketa udaletxean.18.00etan: kalejira, Pantxika, Kaleetan Kantuzabesbatza eta J.B. Gisasola Musika Eskolako soinuikasleen eta trikitilarien laguntzaz: Untzaga, Cal-beton, Bidebarrieta, Urkizu, Errebal, Julian Etxebe-rria, Toribio Etxebarria eta Untzaga.Urtarrilak 5:17.00etan: Dantza Garaikidea, Ipurua GimnasiaErritmikoa eta Eibarko Ballet taldeen emankizunaAstelena frontoian. 19.00etan: Errege Magoen kabalgata. Kabalgataamaitu ondoren, Errege Magoek gutunak jasoko di-tuzte udaletxean.Horrez gainera, abenduaren 18tik urtarrilaren 9raarte, atrakzioak izango dira Txaltxa Zelain eta an-bulategiko eta Urkizuko parkeetan.

Armairuan usain gozoa izateko poltsatxoakEskulan honekin zuen erropa edo bestelakoak gordetzen dituzuen armairuanusain gozoa izango duzue. Guk egindakoakkamiseta formakoak dira, baina zuen gustura edozein forma emateko aukera duzue.

Materiala:+ Kolore ezberdinetako feltroa + Artaziak+ Itsasgarria edo kola + Alanbrea+ Usaina duten lore-siku poltsa

Pausoak:1.- Orri zuri batean egin kamiseta baten irudia (edo nahi duzuena) etamoztu artaziekin.2.- Behin irudia moztuta, nahi duzun koloreko feltroan birritan kalkatu,eta moztu bi zatiak.3.- Itsasi bi kamisetak ertzeetatik, erdiko aldean hutsunea utziz.4.- Bi aldeak ondo itsatsita daudenean, apaindu kamiseta nahi duzun moduan, patrikak egin, lepoa,korbata, lazoak…5.- Kamisetak lehor daudenean,usaina duten lore-sikuz bete.6.- Alanbrearekin esekigailu txikiak egin kamisetak

zintzilikatzeko. Sartu armairuan eta

ummmm, hori da usain gozoa!

etxekoartistak

1

2

3

4

5

2010-EKO ABENDUA10

Aspaldi Koartza ibaiaren ertzean egoten zen. (…) Zer? Ez dakizue norden koartza? Bai, txori hanka luze hori, lepo luzea eta moko luzea duena,goitik behera grisa dena. Ba kontua da koartza beti ibaiaren ertzean ego-ten zela erdi lotan. Beti begiak ixteko zorian. Beti lo taukika. Ikustekoazen. Logurearen eraginez burua aurrerantz erori eta mokoa lokatzetansartzen zitzaion.

Behin batean Martin arrantzaleak aholku bat eman zion:“Zergatik ez duzu burua atzerantz botatzen?”. Baina alferrik. Koartzak

burua beti aurrera. Joera hori zuen. Martin arrantzaleak beste aholku bateman zion:

- “Zergatik ez duzu logurea hiltzen?”- “Jakina”, pentsatu zuen koartzak. “Logurearen zain geratuko naiz. Be-

giak zabal-zabalik itxarongo diot. Eta hurbiltzen zaidanean, zazta! Alde-rik alde zulatuko dut mokoaz”.

Horixe egin zuen: Begiak zabalik edukitzen saiatu. Baina betazalak be-hera zihoazkion, pertsiana baten antzera, gero eta beherago. Ilundu zue-nean, begiak lausotu egin zitzaizkion. Zerbait zetorrela iruditu zitzaion,baina bapatean… burua behera. Lo taukia.

- “Ez ba! Hurrengoan ez dut kalerik egingo”.Hurrengoan ere begiak lausotu egin zitzaizkion eta eraso egiteko une be-

rean lo kuluxka egin zuen. - Ez ba! Hurrengoan bai”, pentsatu zuen koartzak ernegatuta.Baina bere kalte-

rako “hurrengoa” ezda oraindik iritsi,eta koartzak ibaiertzean jarraitzendu, logureak erreta.Horregatik, koartzbat ikusten baduzue,zaila egingo zaizuejakitea lo dagoenala logurearen zaindagoen.

2010-EKO ABENDUA 11

KOARTZA ETA LOGUREA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

2010-EKO ABENDUA12

- Txokolate tableta (zuria, beltzaedo marroia izan daiteke)- Katilu bat- Plastikozko koloretako goilareak- Kolore, forma eta era guztietakotxokolatina txikiak edogozokitxoak.

Txokolatezko

goilarabereziak

OSAGAIAK:

PAUSOAK:1.- Urtu txokolatea Maria bainutan.2.- Behin txokolatea urtuta dagoenean, bota plastikozko goilaratxoetan. 3.- Minutu batzuk itxaron eta gero, jarri txokolatearen gaineangozokitxoak.

Zeini ez zaio txokolatea gustatzen?Zuri bai, besteari ere bai, amatxori, aitatxori, amonari… Jaki gozo horrekin gauza berezi bat egiteko proposamenarekin natorkizue oraingoan. Erraza baino errazagoa da gainera. Baina badakizue, sua erabiltzeko eskatu nagusiei laguntasuna. On egin!

2010-EKO ABENDUA 13

www.izenaduba.comOlentzeroren etxea internet bidez ikusteko aukera emango dizueweb-orri honek. Olentzero badatorrela-eta, askok egongo zinetenedo egun hauetan joatekoak zarete, Olentzerori bisita egin eta opa-riak eskatzeko. Baina inoiz ez da berandu eta Olentzerok opariakekarri eta gero ere, eskerrak ematera joan zaitezkete bere etxera.Sorpresaz beteriko eguna biziko duzue bertan, Olentzerok Mungianduen etxe magikoan: filmak, jokoak, tailerrak, Mariren kobazuloa,Tartalo… Ez galdu aukera eta egiozue bisita, internet bidez badaere, gure Olentzerori!

www.jalgi.com/olentzero/kantak.htmNerekin bat etorriko zarete Gabonen xarmaren zati handi bat abes-tean datzala. Gabon gauean nork ez du bere herrian, auzoan edofamilia giroan abesten? Zibertxoko honetan ere tartetxo bat eskainidiote musikari. Bi ataletan banatuta dago: bat abesteko eta besteaentzuteko.Baina ez hori bakarrik. Guzti horretaz gain, beste hainbat gauza-rekin ondo pasatzeko aukera emango dizue web-orri honek: den-borapasak, pantailarako irudiak, postalak, Olentzeroren gutuna…Aspertzeko aitzakiarik ez duzue, beraz, aurtengo Gabonetan! Ondoondo pasa eta zorionak!

ARIESKonturatu gabe amaitu da 2010. urtea. Egia esan,ederto aprobetxatu duzu urtea. 2011. urte zoragarriaduzu zain orain! Amodio kontuetan bikain!TAURUSOpariak eskatzen bikaina zara, Taurus, baina zintzoaizan zara benetan? Den-dena dakit-eta! Beno, Olentze-rok ikatz pixka bat ekartzen badizu ez haserretu, bestezerbait ere eroriko da-eta.GEMINISZiur zaude Olentzerok ez dizula ikatzik ekarriko, bainani ez nitzake hain seguru egongo. Gogoratzen dituzuurtean zehar egindako bihurrikeriak?CANCERGabonak oso gustuko dituzu, baina ez opariengatik,oporrak dituzulako baizik! Ba oraintxe duzu atsedenhartzeko aukera, eta nahi duzun lo mordoa egitekoere bai.LEOAlfonbra hegalaria? Ilargira joateko espazio-ontzia?Jope, Olentzero gaixoa! Ez zaitez horrelakoa izan etagainontzeko umeek eskatzen dituzten gauzatxoak es-katu zuk ere.VIRGOEz zeniola Olentzeroren gutunari seilurik jarri? Ai ene!Lasai, seguru berak zure gutuna aurkitzen duela, etaetxeraino eramango dizkizu opariak. Ez da munduanOlentzero baino finagorik!LIBRAZortea zure alde izango duzu. Neska edo mutil batekkeinua egingo dizu, lurrean euroa aurkituko duzu eta7 zenbakiak zortea ekarriko dizu. Hori bai, etxeko za-patilak kendu ere ez!SCORPIUSZer duzu nahiago: Gabon gaua ala Gabon Zahar gaua?Lasai, ez erantzun orain, baina gauza bat: ez abestularregi, euriarekin Gabonak tristeagoak baitira.SAGITARIUSGogoratzen iazko Gabonak? Haiek bai barreak! Ea aur-ten iaz bezain ondo pasatzen duzuen. Ziur baietz! Go-goan izan, amatxo eta aitatxori, gutxienez, mahaiajartzen lagundu!CAPRICORNIUSGabonetako bazkari eta afarietan zaindu pixkatgehiago jaten duzuna: hainbeste turroi, mazapai, txo-kolate, urdaiazpiko, langostino…ACUARIUSPentsatu ondo zer eskatu nahi diozun Olentzerori. Sarriegiten duzu, bi minutuz jolastu eta armairuan gorde,betirako! Edo bestela, nahi ez dituzun opariak emaiezuholakorik ez duten umeei, eskertuko dute-eta.PISCIS2011. urteak ezusteko politak ekarriko dizkizu. Gusta-tzen zaizun pertsona horri esaiozu sentitzen duzuna,lasaiago egongo zara-eta. Ikastekin saiatu eta segi ho-rrela, gero fruituak jasoko dituzu-eta. Baina gogoanizan, zure ahalegina izan behar dela, bale?

2010-EKO ABENDUA14

Nagusien eta umeen artean desberdintasun handiak izatendirela pentsatzen dugu, bainazer gertatuko litzateke galderaberdina egiten badiegu nagusiari eta haurrari? Horrenbesteko aldea egongo ote da?

Zein izan da Olentzerok

ekarrittako oparirikgustokuena?

Zergaittik? Noiz jasozenduan?

Eskarne Baglietto (ama)Gehixen gogoratzen doten oparixa kopin haundi batda, bere tamainakua zan eta sustua hartu neban zabaltzerakuan. Ondiokan nere gurasuen etxian gordetzen dot, nere eskolako uniforme eta guzti. 5-6urte nittuala ekarri zestan Olentzerok eta ez dotiñoiz ahaztuko opari hori.

Jon Rua (semia)Nere oparirik gustokuena Nintendo DS izan zan eta,gaiñera, gehixen erabiltzen doten oparixa eta jostaillua da. Oso politta da; entretenidua eta dibertigarrixa dalako gustatzen jata. 7 urte nittuanian ekarri zestan Olentzerok.

Silvia Arrizabalaga (ama)Bizikletia ekarri zestanian goguan dakat, 9-10 urteeukiko nittuan, eta orduan ez zeguazen gaur eguneko opari handirik, eta bizikletia erregalo inportantia zan. Gabonak familixiakin pasatzendogu eta aspaldi ikusi bariko osaba-izebak ikustekoaprobetxatzen dogu. Oin gauza praktikuaguak eskatzen dittugu, motxilak…

Igor Kruzelaegi (semia)Bi erroberatako patinetiak ilusiño haundixa egin zestan. Asko gustatzen jata. Ondiokan ondo dago etaerabiltzen dot. Gabonetatik gehixen gustatzen jatana Olentzero da.

2010-EKO ABENDUA 15

Eibarren kantua nagusia abenduaren 3an

Tkomikiakomikiakomikia

komi

kia

kom

komikia