TXIKITTO - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-123.pdf ·...

16
TXIKITTO 123 2011ko azaroa emaiozu zure onena: EUSKARA

Transcript of TXIKITTO - Albisteaketakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-123.pdf ·...

TXIKITTO1232011ko azaroa

emaiozu zure onena:EUSKARA

BERRIAK

Azaroaren 3an eta 10ean, Aerobic saioak izanzituzten Urkizu eskolako 3. zikloko ikasleek etaprimeran pasatu zuten. 2an eta 3an, lehengoeta bigarren zikloko ikasleek “Kontsumo Taile-rrak” izan zituzten. Ikasleek asko disfrutatuzuten “Ontzien berrerabilera”, “Lehengaieneraldaketa”, “Ogia” eta “Ehunak” tailerretan.14an, Gaztainerre eguna ospatu zuten Urkizueskolan. Hilaren 14an, Urkizun egiten duten,“Ezetz asmatu!” lehiaketaren, 1go edizioarensari banaketa izan zuten. 25ean, 3.zikloko ikas-leak, Debarroa taldeak antolatuta,Lasturrera joango dira “Talogintza” egitera.

Hilabete honetan jai ezberdinak ospatzen dituguherrian eta baita La salle Isasi ikastetxean ere.Lehenengo Azaroaren 14an Gaztainerre ospatuzuten; egun honen inguruan, bertsoak, eskula-nak, kantak etab. landuz, nola ez gaztainak janzituzten eta oraindik gaztaina usain goxoakikastetxean dirau!Azaroaren 17an 2. mailakoek elikadura tailerraizan zuten, bertan gaztainak litxarkeriak bainoosasuntsuagoak direla ikusiz.Hilabetea ondo bukatzeko, SAN ANDRES azokaegingo dute ikastetxean, txorizo, dantza,abesti eta herri kirol eta guzti! Ondo pasa he-rriko jaietan!

Urriaren 24an Arrateko Andra Mari ikaste-txeko 3. eta 4. mailakoak Donostiara joan ziren,erliebearen elementuak ezagutu eta Aquarium-a ikustera. Oso ondo pasatu zuten eguna etapila bat ikasi zuten, hurrengo egunetan Aquari-meko aditu batekin marrazoei buruz lan egineta dena lotuz.Egun berean 5. eta 6. mailakoak “Uni”-ra joanziren antzerkia ingelesez ikustera “Robin etaHood” antzezlana ikusi zuten eta beste eskolabatzuetako ikasleekin elkartu ziren, ondo pa-satu zenuten, ezta?Gaztañerre eguna ere ospatu zuten. Abestiak,bertsoak eta gaztainak izan dira ospakizunarenmuina. Ikasle, irakasle eta guraso, tarte politaizan zuten elkarrekin. Mila esker beti lagunt-zeko prest dauden guraso hauei!5. eta 6. mailako ikasleak Arotz-Eneara joanziren, ingurugiroa eta natura aztertu zituzteneta elkarrekin egun politak igaro zituzten.

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara ElkarteaUrkizu, 11 - solairuartea. 20600 EibarTel: 943 206776.

Erredakzio kontseiluaEkhi Belar, Koldo Mitxelena eta Eibarko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaEkhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Ekhi Belar eta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GipuzkoakoForu Aldundia

ZU MARGOLARI

2011KO AZAROA 3

DENBORAPASAK

2011KO AZAROA4

DENBORAPASAK

2011KO AZAROA 5

TXISTEAK

2011KO AZAROA6

Bazegoen gizon bat hain zaharra, hainzaharra, hain zaharra zen, espermatoziodeakbeharrean espermatosauroak zituena.

JULENE ARTOLAZABAL

Txerritxo batek esaten dio bere amari:-Ama, ama, zergatik daukat pitzadurahemen behean?-Goian izango bazenu, itxulapikoa izangozinatekeelako.

KARMELE HURTADO

Ume bat etxera doa eta esaten dio amari:-Ama, albiste on eta txar bana daukat.-Kontatu ona lehenik.-Nintendoa laga dut.-Oso ongi. Eta txarra?-Ez dakidala non.

MADDI BADIOLA

Gizon mozkortu bat sendagilearengana doaeta zera esaten dio:-Mediku jauna, oso kezkatuta nago nortasunbi ditudalako.-Lasai mutil, egin dezagun guzti hortazberba laurok.

MARKEL PEREZ

Kanibal bat dago hegazkin batean etaesaten dio azafatak:-Zer nahi duzu jateko?-Ekarri, mesedez, bidaiarien zerrenda.

ALICIA RON

Baserritar bat tren geltokira iristen da etataxi baten premia dauka. Orduan, taxilariarigaldetzen dio:-Zenbat kobratuko didazu Zaretemendiraino?-Sei euro zu igotzeagatik.-Eta maleta?-Ezer ez.-Orduan eraman ezazu maleta eta ni oinezigoko naiz.

LEIRE ALBIZU

-Ama, ama, eskolan 007 agentea deitzendidate.-Lasai seme, zuzendariarekin egingo dutberba.-Ez, hori nire misioa da.

LAURA ALVAREZ

TXISTEAK

2011KO AZAROA 7

Gizon bat basamortuan zegoen, eta kriseilumagiko bat aurkitu eta ukitu egiten du.Jenioa irten eta zera esaten dio gizonari:-Zer nahi duzu?-Ura, ipurdiak ikustea eta txuria izatea.Orduan, jenioak komun-ontzi bihurtu zuengizona.

JAVIER CRIADO

Zer esaten dio begi batek besteari?Ondoan gaude eta ezin gara ikusi.

ERIKA CHIMENO

Zergatik iritsi zen ehunzagoa beranduezkontzara?Zapata asko jarri behar zituelako.

NORA FIDALGO

ERREPORTAJEA

2011KO AZAROA8

Eibarko guraso eta haurrek euskera-rekin zita daukate abenduaren 3an.‘Gurasoak Berbetan Eguna’ egingo

da egun horretan eta, bertan, Haur Hez-kuntza eta Lehen Hezkuntzako ume etahorien gurasoentzat eskulan-tailerrak, jo-lasak, dinamikak eta abar egongo diragoizean eta arratsaldean. Horrez gain, Ei-barren umeentzat euskaraz dagoen ai-sialdi eskaintza osoa bilduko duenerakusketa ere egingo da.

‘Emaiozu zure onena: euskara’ lelo-pean, gurasoen euskararekiko jarreraneragitea da egitasmoaren nahia. …etakitto! Euskara Elkarteak antolatutakoekimen honen helburua “euskaraz daki-tenak euskarazko jarrera positiboa izatea

eta hori seme-alabei transmititzea etaeuskararen erabileraren garrantziazohartaraztea da”. Era berean, “euskarazez dakitenek ere seme-alabei euskarare-kiko jarrera positiboa helaraztea bilatzendugu. Ahal duten heinean etxean emate-rik ez duena (euskara) beste errekurtso

Gurasoak eta haurrak euska

ERREPORTAJEA

2011KO AZAROA 9

batzuk erabiliaz ematea (aisialdia, ki-rola…)”.

Karpa handi bat ipiniko da Untzaga pla-zan eta 2-3 teknikari/dinamizatzaile gu-rasoekin arituko dira euren seme-alabeikasu espezifikoan lagungarri gerta dakie-ken informazioa emanez.

EGITARAUA11.00-12.00: Eskulan tailerrak.12.30-13.30: Jolasak (adinaren araberabanatuta).11.00-13.30: Gurasoei zuzenduta, aisialdi eskaintzaren erakusketaeta aholkularitza zerbitzua.17.00-18.00: Peio Añorga ipuin kontalaria.18.00-19.00: Mozorro eta makilaje tailerrak.19.00-20.00: DJ Arno.17.00-20.00: Gurasoei zuzenduta,aisialdi eskaintzaren erakusketa

eta aholkularitza zerbitzua.

araz jolasten

ErletxoakErleak ez zaizkizula gustatzen? Beldurrik ezin dizute eman ba gaurgurekin egingo dituzuen erletxoek.Etxean edukitzeko ezin hobeak, etagainera ondo pasatuko dugu horiek egiten.MATERIALA-Artile hori eta beltza.-Plastikozko arraultza horiak (edozein kolorek balio du, baina horiarekin hobe disimulatzen da).-Gantz-papera hegoetarako.-Felpa-makilak antenak egiteko.-Kola itsasgarria.-Kolore beltzeko botoi txikiak.-Haria.

NOLA EGIN1-Lehenik erlea eskegiko duzun haria zeinen luzea izatea nahi duzun erabakibehar duzu. Haria moztu eta tamaina oneko korapilo sendoa egin muturrean.Arraultza erditik banatu eta korapiloa barruan sartu. Arraultza itxi haria barruangelditzen delarik eta tira egin beste muturretik ondo dagoela probatzeko.2-Arraultza artilez inguratu. Horretarako kola itsasgarria erabili dezakezu. Artile beltza eta hori txandakatzen joan.3-Hegoak egiteko gantz-papera lau zatitan moztu behar duzu. Binaka itsatsi itzazu, horrela hego bina izango ditugu. Hegoen beheko aldean tolesdura bi egin etaartilearen artean hortik itsatsi.4-Felpa-makil zati bi moztu, punta tolestu eta artilean sartu antena bezala gelditzeko. Kola-itsasgarria

erabili dezakezu tinko eusteko.5-Botoitxo beltzak aurpegian begi moduan.

etxekoartistak

2011KO AZAROA10

ONDO LO EGIN, MAITEA!

2011KO AZAROA 11

Orain dela urte asko gertatu zen hau. Azeriak oiloa harrapatzea erabakizuen. Zaku handi bat hartu eta oiloaren arrastoari jarraitu zion. Toki ego-kia aurkitu zuenean, zuhaitz baten ostean ezkutatu eta oiloa agertzeaz

bat, taka, zaku barrura. Zozo batek gertatutako guztia ikusi zuen. Zozoa Oi-loaren laguna zen.

-Oilo gixajoa! Nire laguntza behar du. Bai, nik ere badakit ziria sartzen…-pentsatu zuen zozoak.

Azeriaren aurrean jarri zen, geldirik, hego bat apurtuta balu bezala. Zozoaegoera penagarrian ikusita, azeria pozik. “Hau ere zakura”, esan zion bere bu-ruari.

Baina zozoa harrapatzeko puntuan zegoenean, honek salto bat egin zuen au-rrerantz. Hegalditxo labur bat eta gelditu egin zen. Holan behin eta berriro.Azeria hurbiltzen zen bakoitzean, zozoak hegalditxoa. Bien bitartean oiloak za-kutik ateratzea lortu zuen eta bere lekuan harri bat sartu zuen zakuan.

Oiloa aske zegoela ikusi zuenean, zozoak alde egin zuen. Orduan bai, orduanakrobata baten trebeziaz egin zuen hegan.

- Hor gelditzen zara -esan zion azeriari.- Txerri hori! Niri adarra jo nahian?… Ba!, berdin dit. Oraindik oilo gozoa

daukat.Oilo gozoa zeukala, bai zera! Azeria ez zen oiloaren azpikeriaz ohartu eta

zakua lepoan hartuta etxerantz abiatu zen. Etxean ura jarri zuen irakiten eta,zaku barrukoa oiloa zela-koan, lapikora jaurtizuen…. harria. Plausta! Zi-pristinek salto egiterakoanazeriaren larrua erre eginzuten. Ze erre eta zearraio! Gaztaina egosiarenantzera geratu zen azeria.

Harrezkero azeria eztaoiloen atzetik ibiltzen.

OILOA ETA ZOZOA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

SUKALDARI LAGUNTZAILEA

2011KO AZAROA12

-60g gurin.-Taza bat azukre zuri, edo taza erdiazukre beltz eta taza erdi azukrezuri.-Gatz koilarakadatxo bat.-Hauts-legami edo koilarakadatxobat -120g irin.-Arraultza bat.-Bainilazko esentziako koilarakadatxo bat.-M&M taza bat.

M&M

gailetak

OSAGAIAK:

PAUSOAK:1-Labea 180º-tara berotu.2-Ontzi sakon batean irina, legamia etagatza nahastu.3-Irabiagailuarekin gurina azukreare-kin nahastu masa sendoa lortu arte.4-Irinaren nahasketa gehitu eta poliki-poliki irabiatu masarekin bat eginez.5-Bainilazko esentzia eta M&M-akgehitu.6-Argizari-papera duten 2-3 erretiluprestatu labean sartzeko. Koilara batekin masa pelota txikiak egin (askozabaltzen dira), bakoitzaren artean5zm lagaz. 10 minutuz labean sartu horitu arte.7-Labetik atera eta espatula batekingailetak banatu. Hozten utzi jan aurretik.

Iragarkiak dio M&M-ak ahoan urtzen direla eta ez eskuan. Gailetan, ordea, urtuko al dia?Probatu ezazu!

INTERNETEN…

clic.xtec.cat/db/listact_es.jspWebgunea zati batean gazteleraz badago ere, euskarazko aktibitateak egitekoorrialde zoragarria da kataluniarrek egindako hau. 206 proiektutik gora aurki dai-tezke euskaraz bertan. Bilaketa egiterakoan, proiektuaren titulua, lantzen duenarloa eta zein mailetarako egokiena den azaltzen da, horrela, errazago aukera dai-teke zein proiektu ikusi nahi den. Behin ikusi nahi duzun proiektuan klik eginda,bertan jorratzen den informazioa azaltzen da eta ariketak ordenagailuan bertanegin daitezkea. Gainera, proiektu horiek nork garatu dituen jartzen du baita ere.Klik eginez asko ikas daitekeela ikusiko duzu!

Hezitekno.blogspot.esHezkuntza eta teknologia berriek bat egiten dute webgune honetan. Blog moduan,teknologia berriek hezkuntzarako baliatzen dituzten eskaintza guztiak azaltzenditu webguneak. Jokoak, aplikazioak, ariketak, ekintzak, programak… edozelakogauzak aurki daitezke bertan eta link ugari eskaintzen ditu umeentzako diren bestewebguneetara joateko. Gaur egun bizi dugun sasoirako webgune aproposa da, ko-aderno eta arkatzetik ordenagailu eta teklatura pasatzeko klik batean.

ARIESArropa berria erosiko duzu eta benetan politaizango da. Moda-modan joango zara etabesteak begira izango dituzu hasiera batean.TAURUSEz kezkatu larregi. Ez dituzu arauak behar denbezala bete, baina ez duzu zigor handirik jasokohorregatik.GEMINISAsteburu politak pasako dituzu etxean, bero-bero, txokolatea jaten eta pelikula dibertigarriakikusten. Kalean jolasteko denbora onik ez.CANCERNormala da gaua iristean ohean sartzeko gogoabesterik ez izatea. Egun osoan gora eta beherazabiltza! Nondik ateratzen dituzu indarrak?LEOOso ondo dago dutxan zaudenean abestenjartzea, oso pozik bizi zren seinale da hori,baina familiakoak ez daude hain pozik.Belarriak tapatzea besterik ezin dute egin.VIRGOEzin duzu inor engainatu, berahala igartzen daegiatan edo gezurretan zabiltzala. Hobe horrela,fidagarriagoa izango baizara.LIBRAEz eman guza txikiei garrantzia gehiegi. Batenbatek kritika egiten badizu, onera hartu, berakhobetzeko esaten baitizu.SCORPIUSGauzak egun batetik bestera aldatzen dira,eta gaur beltza dena bihar zuria izan daiteke.Beraz, egun txarretan pentsatu hurrengoahobea izango dela.SAGITARIUSEz dakizu nolako zortea edukiko duzun datorrenhilabetean! Buruan zenituen hainbat ametsbeteko zaizkizu egunak aurrera joan ahala.CAPRICORNIUSZure jostailu kuttunena galduko duzu datozenasteotan. Zergatik ez dituzu gauzak beti berelekuan gordetzen?ACUARIUSEzin duzu pentsatu besteak zure esklabuakdirenik. Zure gauzak zu zeuk egin behar dituzu,ez beste inork. Ea ikasten duzun.PISCISZerura begira denbora asko ematen duzu.Astronomoa izatea da zure nahia ala txoritxoasko daukazu buruan?

ZURE IRITZIA... NIRE IRITZIA...

2011KO AZAROA14

Nagusixen eta umien artian desberdinttasun haundixak izaten dirala pentsatzen dogu,baiña zer gertauko zan galderabardiña egitten badetsagu nagusixari eta umiari? Horrenbesteko aldia egongo ei da?

Zelan ospatzen dozuzSanandresak?

Zelan gogoratzendozuz?

ASIER BRAVO, 39 URTEModu berezixan ospatzen genduan. Lagunekinafaltzen neban eta noizian behin azokara be juatennintzan. Baserrittarrez jantzi, pintxua jan, talua…ondo zeguan.

MAIALEN BRAVO, 7 URTEEskolan baserrittarrez janzten gara eta abestuegitten dogu. San Andres egunian, gero, gurasuekineta aitxitxa-amamakin azokara juaten naiz.

JESUS GUTIERREZ, 49 URTEGogoratzen dot tanborradia zeguala eta jaihaundixa zala, Sanjuanen pare. Ez nintzanbaserrittarrez janzten, baiña azokara juaten nintzan.

MADDI GUTIERREZ, 7 URTEEskolan azokia egitten dogu eta bakotxak gauzakeruaten dittu etxetik: ogixa, kastañak… San Andresegunian bazkarixa egitten dogu urtero soziadadebatian.

ZER IRAKURRI

2011KO AZAROA 15

JON ETA NOJ – GALAXIA ETA MUNDUAGauean, argia itzalitakoan, Jonen gela osoa arbel bihurtzen da, aberl handi-handia, beltz-beltza. EtaJonek arbelean gauzak margotzen ditu: ardi bat, zaldi bat, elefante bat… Behin, astotxo bat marraztuzuen, eta mutil bat agertu zitzaion astotxoaren gainean, Noj. Marrazki bizidunetakoa zirudien, bainaez, egiazkoa zen; bere aldean desberdina baina egiazkoa, ametsak bezain egiazkoa.

GILES, HAMEKO NEKAZARIAGiles, Hameko nekazariak, ez zirudien heroia. Bera lodia zen eta bizar gorria zuen. Gainera, bizitzalasaia maite zuen. Egun batean, erraldoi bat bere lurraldeetan agertu zen. Giles nekazariak trebeziazbaino txiripaz izutu zuen. Orduan, herriko jendeak heroi aldarrikatu zuen. Bere ospea erresuma osoanzabaldu zen. Hori zela-eta, Chrysophylax herensugea hara joan zenean, herriak Gilesenengan jarri zi-tuen esperantza guztiak.

LAU IDAZLUMA AHIZTAKDenda zahar bateko eskaparatean lau idazluma elkartzen dira. Lau idazluma hauek beste eskaparatebatean egon ziren elkarrekin azkenengo aldiz, direla ia hogeita hamar urte jadanik. Idazlumek osoharreman estua izaten dute ersten duten pertsonarekin, hau nolakoa den kontuan izanda beraien bi-zitza guztiz desberdina izan daitekeelako.

PATZIKUREN PROBLEMAKPozik eta alai bizi zen Patziku aitarekin eta amarekin, Adele txikia jaio den arte: izan ere, beti nega-rrez, edo korroskadaka, edo titia xurgatuz ari den gauza horrek hankaz gora jarri du Patzikuren bi-zitza. Baina neska bat ote da Adele? Patzikuk dinosaurio susmagarria hartzen baitio…

PIZTIEN ERRONKAAbantia erasopean dago: Piztia magikoak sorgindurik daude, azti gaizto baten malefizioak. Erresumaeta bertako biztanleak salbatzeko, Tomek Sepron itsas sierpea askatu behar du ozeanoaren hondoe-tan. Lortuko al du?

BIHOTZ NAHASIAKIkasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, badaki eta Maitane, lagunminena, han aurkituko duela. Neskak berehala susmatzen du, ordea, zerbait ezohikoa. Zer demontreari da gertatzen? Aireak abentura usain bortitza dakarkio. Mutil berri eta bitxi bi topatzen dituguikasgelan: Isusko eta Iban. Isuskok izaera nahasgarri bezain erakargarria dauka. Iban, berriz, isila daoso, baina ordenagailuen aurrean zeharo eraldatzen da: hackerra dugu.

JUAN

SAN

MART

IN LI

BURU

TEGIAN

EIBAR

KO LI

BURU

DEND

ETAN

komikiakomikiakomikia

komi

kia

kom

komikia

emaiozu zure onena:EUSKARA