Twitter

62
Twitter TWITTER

description

 

Transcript of Twitter

Page 1: Twitter

Twitter

TWITTER

Page 2: Twitter

Twitter

2

Edukien aurkibidea

Edukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera ....................................................................................................................3 Zer da Twitter? .......................................................................................................3 Twitterren erregistratzea .......................................................................................4 Konfigurazioa eta profila.....................................................................................13 Twitterreko menua...............................................................................................25 Jendea bilatzea ....................................................................................................40 Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea.....................................................48 Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk .....................................................62

Page 3: Twitter

Twitter

3

Sarrera

Gustatuko al litzaizuke oraintxe bertan munduko edozein zatitan zer gertatzen ari den jakitea? Imajinatzen al duzu mezuak bidali ahal izatea eta zure iruzkinak beste batzuekin partekatu ahal izatea? Eta interesatzen zaizkizun pertsonekin harremanetan jarri ahal izango bazenu eta haien ekarpenak jarraitu? Zer irudituko litzaizuke jarraitzaile taldea izatea? Imajina al dezakezu hori guztia etxetik egin ahal izatea? Hori guztia egin dezakezu Twitter-en bidez

Zer da Twitter?

Twitter mikroblogging-eko doako zerbitzua da; erabiltzaileei mezu laburrak argitaratzea eta bidaltzea ahalbidetzen die (140 karaktere ingurukoak). Mezu horiei tweet deritze. Normalean, pertsonek Twitterren unean bertan egiten ari direna argitaratzen dute. Twitterrekin hauek egin ditzakezu: •Beste pertsona batzuen inguruko berriak eskuratu eta partekatu. •Zure ezagunak kontaktuen zerrenda batera gehitu (jarraipena egingo diezun pertsonak). Twitterreko zure “Hasiera” orrian, zure kontaktuen mezuak azalduko dira. •Beste batzuek haien kontaktuen zerrendara gehitu ahal izango zaituzte (jarraitzaileak izango dituzu). Gehituko zaituzten pertsonak zure jarraitzaile bihurtuko dira eta Twitterren argitaratutakoa ikusiko dute.

Page 4: Twitter

Twitter

4

Twitterren erregistratzea

Twitter erabiltzen has zaitezke erregistratu beharrik izan gabe, baina kontua sortuz gero, hauek egin ahal izango dituzu: • Zure profila konfiguratu. • Tweet-ak berehala argitaratu. • Jarraitzaileak erraz eta berehala lortu. • Eguneratutako informazioa unean bertan lortu. • Gehien interesatzen zaizun jendea bilatu. • Tweet-ak antolatu eta gustukoen moduan markatu. Erregistratzeko, hemen sartu behar duzu: http://twitter.com eta “Orain erregistratu” estekan sakatu.

Helbide honetatik sartuko gara Twitterren orrialdera: http://twitter.com Twitter-en kontu bat sortzeko, “Erregistratu orain” estekan sakatuko dugu

Page 5: Twitter

Twitter

5

Eskatutako eremuak beteko ditugu

Erabiltzaile-izena eskuragarri dagoen egiaztatzen ari da sistema Kasu honetan, baliozkoa dela adierazi du

Page 6: Twitter

Twitter

6

Aukeratutako pasahitzaren segurtasun maila adieraziko dizu Twitterrek Idatzi kontua egiaztatu ahal izateko mezuak bidaliko zaizkizun posta elektronikoa

Posta elektronikoz Twitterren berriak jaso nahi badituzu, lauki hau aukeratuta utz dezakezu Egiaztatzeko hitza sartu Eta “Nire kontua sortu” botoia sakatu behar da

Page 7: Twitter

Twitter

7

Lehenespenez, Twitter ingelesez agertuko da. Hurrengo atalean, “Konfigurazioa eta profila”, hizkuntza nola aldatu ikusiko dugu Twitter erabiltzen hasi aurretik, zure kontaktuak bilatzeko eta kontua baduten egiaztatzeko aukera ematen du, baina orain ez ditugu bilatuko

Hurrengo urratsera joateko, esteka hau aukeratuko dugu

Page 8: Twitter

Twitter

8

Twitterrek hemen ageri diren kontaktuetako batzuk aukeratzeko eta haiei jarraipena egiteko eta haien iruzkinak ikusteko aukera ematen du Lehenespenez, guztiak aukeratuta agertuko dira. Oraingoz, ez dugu inor aukeratuko; beraz, lauki honetan sakatuta, hautapena kenduko dugu

Amaitzeko, botoi honetan sakatuko dugu

Page 9: Twitter

Twitter

9

Twitterrek mezua bidali dizu zure posta elektronikora eta kontua berresteko eskatu dizu Zure saioa ixteko, esteka honetan sar zaitezke

Twitterreko saioa ixtean, zure e-mailera bidalitako posta elektronikoaren helbidea berresteko aukera izango duzu, alta prozesua amaitzeko. Horretarako, sartu hemen: www.kzgunea.net

Page 10: Twitter

Twitter

10

“Sartu” aukeratu

Helbide elektronikoan sartzeko aukera egokia sakatu

Page 11: Twitter

Twitter

11

Erabiltzaile-izena eta gakoa bete “Saioa hasi” botoia sakatu

Twitterreko mezua zabalduko dugu

Page 12: Twitter

Twitter

12

Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoko helbidea egiaztatzeko estekan klikatu

Zorionak! Orain badakizu nola erregistratu

Page 13: Twitter

Twitter

13

Konfigurazioa eta profila

Twitterrekin orrialdeen estiloa eta itxura egokitu dezakezu. Atzealdeko irudia, diseinuaren koloreak aldatzeko eta irudi bat atxikita zure itxura erakusteko aukera ematen dizuten konfigurazio-aukerak daude. Gainera, zure tweet-ak publikoak (erabiltzaile guztiak sar daitezke) edo pribatuak (zuk erabakitakoek bakarrik ikus ditzakete) izan daitezen egin dezakezu.

Twitterren zure saioa hasteko “Hasi saioa” botoian sakatuko dugu

Erabiltzaile-izena edo posta elektronikoa eta pasahitza idatziko dugu “Hasi saioa” botoia sakatu

Page 14: Twitter

Twitter

14

Twitterreko “Hasiera” orrialdea agertuko da Sortutako kontua konfiguratzeko, “Konfigurazioa” estekan sakatuko dugu

“Konfigurazioa” atalean menu bat agertuko da, eta hortik datuak aldatu eta osatu ahal izango ditugu Izena, erabiltzaile-izena eta posta elektronikoa ageri dira, horiek baitira erregistroan emandako datuak Erabiltzaile-izenarekin automatikoki URL bat sortuko da, eta bertara sar gaitezke izaskunkzdemo-renTwitterrera zuzenean sartzeko Zenbat eta datu gehiago sartu, orduan eta errazagoa izango da Twitterreko erabiltzaileentzat zu topatzea

Page 15: Twitter

Twitter

15

“Ordutegi-eremua” aukeratuko dugu

Testu-koadro honetan, izanez gero, webgune edo blog baten helbidea ere idatz dezakegu Gure profileko informazio gisa biografia laburra idatziko dugu Jarraian, gure kokapena

Page 16: Twitter

Twitter

16

Twitterrek “Geolokalizazioa aktibatu” aukera ematen du; horrekin, zure tweetak kokapen zehatzarekin geolokaliza daitezke Kasu honetan ez dugu aktibatuko

Lehenespenez, Twitter ingelesez ageri ohi da lehen aldiz sartzean. Goitibeherako menutik hizkuntza alda dezakezu Hauek dira Twitter ikusteko aukeran dauden hizkuntza

Page 17: Twitter

Twitter

17

Idazten dituzun tweet edo mezuak babesteko aukera ere baduzu. Horretarako, lauki hau aukeratu beharko duzu, eta hori eginda, zurekin harremanetan jarri nahi duen edozein erabiltzailek baimena eskatu beharko dizu zure mezuak jaso ahal izateko, ezin izango baitira modu publikoan ikusi “Gorde” botoia sakatu

Mezu honek adierazten du tweetak babestuta daudela

Page 18: Twitter

Twitter

18

Orain, “Pasahitza" atala konfiguratuko dugu

Pasahitza aldatzeko, ikusten diren eremuak osatu eta “Aldatu” botoia sakatu besterik ez dugu egin behar “Mugikorra” atalera sartuko gara

Page 19: Twitter

Twitter

19

Twitterren bidez, testu-mezuak bidal daitezke mugikorrarekin hemen adierazitako herrialdeetatik “Oharrak” atala aukeratuko dugu

Posta elektronikoz abisatzeko hiru aukera hauek ere aktiba daitezke “Irudia” atalean sakatu

Page 20: Twitter

Twitter

20

Twitterrek beste erabiltzaile batzuek identifika zaitzaten irudi bat gehitzeko aukera ematen dizu Horretarako, “Arakatu" botoia sakatu behar da

Ordenagailuan duzun argazkiren bat bilatu eta aukeratu Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu

Page 21: Twitter

Twitter

21

Azkenik, “Gorde” aukeratuko dugu

Horrela agertuko da beste erabiltzaileek ikusiko duten irudia “Diseinua” atalera sartuko gara

Page 22: Twitter

Twitter

22

Orrialde honetan Twitter ikusiko dugun ingurunea pertsonaliza dezakegu Adibidez, gai hau hautatuko dugu

Diseinu berria unean bertan ikus dezakegu

Page 23: Twitter

Twitter

23

Eta emaitza gordeko dugu “aldaketak gorde” botoian sakatuta

Egindako aldaketak nola aplikatu diren ikusiko dugu Orain, “Profila” atalera sartuko gara

Page 24: Twitter

Twitter

24

Hemen, aurretik sartutako profileko datuak ikus daitezke Giltzarrapoak adierazten du tweetak babestuta daudela Zorionak! Orain badakizu konfigurazioa aldatzen eta profila bistaratzen

Page 25: Twitter

Twitter

25

Twitterreko menua

Twitterreko menuak aukerak azkar ikustea ahalbidetuko dizu eta haietara modu errazean sartu ahal izango zara. Twitterrekin egin dezakezun guztia menuan dago, beraz, antolatzea oso erraza da. Egiaztatu zenbat tweet idatzi dituzun, zenbat laguni egiten diozun jarraipena, jarraitzaile asko dituzun... Gainera, sartu modako gaietara eta jarri egunean. Hori guztia eta askoz ere gehiago egin ahal izango duzu menutik, klik bakarrean.

Zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin Twitterren sartutakoan, “Hasiera” orrialdera sartuko gara Eskuineko menuak hainbat esteka ditu, eta haietatik Twitterrek eskainitako hainbat aukeratara sar gaitezke Menuaren goiko aldean aurretik igotako argazkia ikus daiteke, baita izena eta idatzitako tweet kopurua ere (kasu honetan, bakarra) Tweet bat argitaratutako mezua da “1 tweet” esteka aukeratuko dugu

Page 26: Twitter

Twitter

26

Argazkia eta profileko datuak dituen orrialde bat azalduko da Giltzarrapo honek adierazten du tweetak babestuta daudela Idatzitako azken tweeta ere ikus daiteke Eta tweet kopurua Botoi hau aukeratuko dugu

Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda agertuko dira, eta hemendik berri bat sortzeko aukera ere ematen digu Zure kontaktuak katalogatzeko eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta gainera, interesatzen zaizun informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin dezakezu “Jarraitutakoak” estekan sakatuko dugu

Page 27: Twitter

Twitter

27

Jarraipena egindako erabiltzaileak agertuko dira; horien mezuak interesatzen zaizkigu. Kasu honetan bi daude, Muy interesante aldizkaria eta Gasteizko trafikoa; erabiltzaile horien jarraipena egiten ari gara Jarraipena egindakoen zerrenda bistaratzeko bi modu daude, zabalduta edo normal Hemen, zabaldutako zerrenda ageri da, argitaratutako azken tweetarekin Ikuspegi normalera joateko, ikono honetan sakatuko dugu

Horrela jarraipena egindako kontaktuen izena bakarrik ageri da Zabaldutako modura itzuliko gara

Page 28: Twitter

Twitter

28

Jarraipena egindako kontaktu bakoitzarekin egin daitekeen ekintza ugari dago Botoi honetan sakatu

Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda azalduko dira Kontaktu hau “Gasteizko trafikoa” zerrendan sar dezakegu; horretarako, laukia aukeratu besterik ez dugu egin beharko, baina kasu honetan ez dugu egingo Orain, “VG_trafikoa” zerrendan sakatuko dugu

Page 29: Twitter

Twitter

29

Kasu honetan, erabiltzaile hau “Gasteizko trafikoa” zerrendan sartuta dugu, beraz, laukia aukeratuta dago Ekintza gehiago ikusteko, botoi honetan sakatuko dugu

Goitibeherako menua ikusiko dugu Lehen estekarekin, mezuaren gorputzean erabiltzaile honen izena izango duen tweeta bidal dezakegu Esteka hau aukeratuta, jarraipena egindako kontaktuetatik ezabatuko duzu eta haren eguneratzeak jasotzeari utziko diozu Erabiltzaile bat blokeatzean jarraipena egiteari utziko diozu eta ez diozu sarbiderik emango zuri jarraipena egiteko edo zuri erantzuteko Kontakturen batek bere kontutik eskatu gabeko publizitate-mezuak bidaltzen badizkizu, esteka honen bidez Twitterri jakinaraz diezaiokezu “Jarraitzaileak” estekan sakatuko dugu

Page 30: Twitter

Twitter

30

Orrialde honetan, guri jarraipena egiten diguten erabiltzaileak daude, baina oraingoz ez dago bat ere Baten bat gure jarraipena egiten has dadin, tweetak pribatu gisa konfiguratu ditugunez, erabiltzaileak eskaera bidali beharko digu eta gero guk onartu egin beharko genuke “Zerrendak” aukeratuko dugu

Erlaitz honetan jarraipena egiten dizuten zerrendak ageri dira, kasu honetan, 0 “Jarraipena egiten diezun zerrendak” erlaitzean sakatuko dugu

Page 31: Twitter

Twitter

31

Hemen dago jarraipena egiten ari garenen zerrenda. Kasu honetan, “Gasteizko trafikoa” ageri da, sortuta dugun zerrenda bakarra baita Jarraipena egiten diegun eta gu jarraitzen gaituzten pertsonen kopurua ere adierazten du; zerrenda honetan daude pertsona horiek “Gogokoenak” aukeratuko dugu

Atal honetan, interesatzen zaizkigun eta gogokoenen artean sartu ditugun tweet guztiak daude bilduta. Mezuaren eskuinean izar bat jarrita adierazten dira “Hasiera” orrira itzuliko gara menuko beste atal batzuk ikusten jarraitzeko

Page 32: Twitter

Twitter

32

Orain “@izaskunkzdemo”-ra sartuko gara

Atal honetan, @izaskunkzdemo-ren aipamena duten tweet guztiak ageri dira, baina kasu honetan oraindik ez dago bat ere “Zuzeneko mezuak” atalean sakatuko dugu

Page 33: Twitter

Twitter

33

Zuzeneko mezua modu pribatuan bidaliko zaie gure jarraitzaileei. Horrela, gainerako kontaktuek ez dute sarbiderik izango mezu horretara Goitibeherako menua aukeratuko dugu

Goitibeherako menuan jarraipena egiten diguten kontaktuen zerrenda ageri da. Kasu honetan bat ere ez dagoenez, hutsik dago. Jarraitzaileei mezu bat bidaltzeko, nahikoa da kontaktua aukeratu, testua idatzi eta “bidali” botoia aukeratzea

Page 34: Twitter

Twitter

34

Bi erlaitz ere ageri dira: “Sarrerako ontzia" eta “Bidalitakoak”; horietan, jasotako eta bidalitako mezuak gordetzen dira “Retweetak” aukeratuko dugu

Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitalpena gure jarraitzaileekin partekatzea da Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ageri dira Hiru erlaitz ageri dira. Lehenengoan, beste batzuek argitaratutako retweetak ikus daitezke, baina kasu honetan oraindik ez da bat ere ageri Hurrengo erlaitzean sakatuko dugu

Page 35: Twitter

Twitter

35

Hemen, bidali ditugun retweetak ageri dira, baina oraindik ez dago bat ere, ez dugulako mezurik retwiteatu Azken erlaitzera joango gara

Erlaitz honetan zure tweetak retwitteatu dituzten erabiltzaileak agertuko dira Interesatzen zaigun gairen bat bilatzeko, “Bilatu” laukian sakatuko dugu

Page 36: Twitter

Twitter

36

Esaterako, “bidaiak” idatziko dugu eta lupa aukeratuko dugu

“bidaiak” hitza duten tweet guztiak agertuko dira Orain, “@izaskunkzdemo/gasteizko trafikoa” zerrendara sartuko gara

Page 37: Twitter

Twitter

37

“VG_trafikoa” kontaktuak idatzi dituen tweet guztiak agertuko dira, zerrenda honetan baitago

Twitterren “Modako gaiak” izeneko atal bat dago; gaurkotasuneko gaiak ageri dira Estekan klik egite hutsarekin horietako edozeinetan sar zaitezke

Page 38: Twitter

Twitter

38

Bilatzailean zuzenean izena eta gai horrekin lotutako tweet guztiak agertuko dira

“Jarraitutakoak” atalean, jarraipena egiten ari garen kontaktuen ikonoak agertuko dira Horietakoren batean sakatuz gero, zuzenean Twitterrera sartuko gara

Page 39: Twitter

Twitter

39

Hemendik, erabiltzaile horren tweetetarako sarbidea dugu, eta haren konfigurazioa ikus dezakegu Haren profileko datuak ere agertuko dira Erabiltzaile horrek dituen “Jarraitzaileak”, “Jarraitutakoak” eta “Zerrendak” dira beste datu interesagarri batzuk Zorionak! Orain ezagutzen duzu Twitterreko menua

Page 40: Twitter

Twitter

40

Jendea bilatzea

Twitter dibertigarriagoa da lagunekin. Topatu kontaktu berriak eta egin jarraipena ezagutzen duzun jendeari, haien eguneratzeak jasotzeko. Twitterreko bilaketa erabil dezakezu posta elektronikoz erabiltzaile bat gonbidatzeko, zure e-maileko helbide-liburuxka inportatzeko edo orrialdearen bidez bilatzeko. Twitterren erabiltzaileak diren pertsonen zerrenda izango da emaitza.

Behin Twitterren sartuta, kontaktuak oso erraz bila ditzakezu Horretarako, “Jendea bilatu" esteka sakatuko dugu

Page 41: Twitter

Twitter

41

Lau erlaitzek osatutako orrialdera sartuko gara Lehengoak Twitterren kontua duten erabiltzaileak bilatzeko aukera ematen du Horretarako, testu-koadroan erabiltzailearen izena idatziko dugu eta “bilatu” botoia sakatuko dugu

Sistemak izen hori duen erabiltzaile bat topatu du Jarraipena egiten hasteko, botoi honetan sakatu besterik ez dugu egin behar

Page 42: Twitter

Twitter

42

Horrela, jarraitzaileak garela adierazten da, eta erabiltzaile honen tweetetara sar gaitezke Berriro hautatuko dugu “Jendea bilatu” esteka

“Beste sare batzuetan bilatu” aukeran klik eginda hurrengo erlaitzera joango gara

Page 43: Twitter

Twitter

43

Hemendik, Gmail, Yahoo edo AOL posta elektronikoaren zerbitzuak erabiltzen baldin badituzu, zure kontaktuek Twitterren kontua duten egiazta dezakezu Orain, “Posta elektronikoz gonbidatu” erlaitzean sakatuko dugu

Hemendik, zure lagunak gonbida ditzakezu Twitterrekin bat egin dezaten Twitterretik bidaliko zaien mezua ikusteko, esteka honetan sakatuko dugu

Page 44: Twitter

Twitter

44

Mezuaren aurrebista duen leihoa agertuko da Leihoa itxiko dugu

Testu-koadro honetan, kontaktuaren posta elektronikoko helbidea idatziko dugu

Page 45: Twitter

Twitter

45

Amaitzeko, “Gonbidatu” botoia sakatu

“Gomendatutako erabiltzaileak” azken erlaitzera joango gara

Page 46: Twitter

Twitter

46

Twitterrek jarraipena egin diezaiekegun erabiltzaileen zerrenda erakutsiko digu Adibidez, kontaktu hau hautatuko dugu

Eta “Jarraitu” botoia sakatuko dugu

Page 47: Twitter

Twitter

47

Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen tweetak gure “Hasiera” orrialdean ikusiko dira Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen kopurua aldatu egin da Zorionak! Orain badakizu jendea nola bilatu

Page 48: Twitter

Twitter

48

Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea

Twitterrek zerrendak sortzeko aukera ematen dizu. Zure kontaktuak katalogatzeko eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta gainera, interesatzen zaizun informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin dezakezu. Zure tweetak oso erraz bidal ditzakezu, botoi bat sakatze hutsarekin. Twitterrek ematen dizun beste aukera bat gehien gustatzen zaizkizun mezuak gogokoenen artean markatzea da; horretarako, eguneratzeen gainean jarri eta agertutako izar horian klik egin beharko duzu.

Behin Twitterrera sartuta, zerrenda bat sortu eta tweet bat oso erraz bidal dezakezu Batzuetan, erabiltzaile ugariren jarraipena egingo dugu aldi berean, eta haien tweetak batera iritsiko zaizkigu. Antolatzeko, Zerrendak erabiliko ditugu Zerrenda bat sortzeko, “Zerrenda berria” esteka aukeratu behar da

Page 49: Twitter

Twitter

49

Leiho berri bat aterako da eta eskatutako datuak beteko ditugu Gaurkotasuneko tweetak bakarrik jasoko ditugun zerrenda sortuko denez, testu-koadroan “berriak” idatziko dugu

Zerrendaren izena idatzitakoan, automatikoki “List link” sortuko da; hau da, sortutako zerrendara zuzenean sartzeko esteka Zerrendako edukia idatziko dugu

Page 50: Twitter

Twitter

50

Erabiltzaileak sortu duzun zerrendara sar daitezkeen aukera dezakezu, edo arbidea zuk bakarrik izatea Kasu honetan, zuk bakarrik ikusiko duzu, beraz, “Pribatua” aukeratuko dugu

Amaitzeko, “Zerrenda sortu” botoia sakatuko dugu

Page 51: Twitter

Twitter

51

Orain, “berriak” zerrendara jendea gehitu behar dugu Jendea bila dezakegu Twitterren, testu-koadroan haien izena idatzita eta “bilatu” sakatuta, edo bestela, jarraipena egiten ari garen erabiltzaileren bat ere aukera dezakegu Jarraipena egindako erabiltzaile bat hautatzeko, “Following” esteka sakatuko dugu

Une honetan jarraipena egiten ari garen erabiltzaile guztiak azaltzen dira Zerrendan erabiltzaile hau gehitzeko, botoi honetan sakatuko dugu

Page 52: Twitter

Twitter

52

Sortuta dauden bi zerrendak agertuko dira eta “el_pais” erabiltzailea gehitu nahi dugun laukia aukeratuko dugu “Berriak” aukeratuko dugu

Behin zerrendan sartuta, “Hasiera” menura itzuliko gara

Page 53: Twitter

Twitter

53

Zerrenda berria aukeratuko dugu

Eta egiazta dezakegu zerrendaren barruan zerrendako parte diren erabiltzaileen tweetak bakarrik erakutsiko direla. Kasu honetan, erabiltzaile bakar horrenak agertuko dira Berriz ere “Hasiera” menura itzuliko gara

Page 54: Twitter

Twitter

54

Orain, testu-koadrotik tweet bat bidaliko dugu Horretarako, “Zer gertatzen da?” atalean argitaratu nahi dugun mezua idatziko dugu

“Eguneratu” botoia sakatuko dugu

Page 55: Twitter

Twitter

55

Hemen, zure “Hasiera” orrialdean, idatzitako tweeta ikus dezakegu

Erabiltzaile bati erantzuteko, tweet baten gainean jarriko dugu sagua

Page 56: Twitter

Twitter

56

“Erantzun” aukera agertuko da eta hori aukeratuko dugu

Erantzuna erabiltzaile-izenarekin hasiko da Koadroan testua idatziko dugu

Page 57: Twitter

Twitter

57

Eta “erantzun” botoia sakatuko dugu

Erantzundako mezua zure “Hasiera” orrialdean agertuko da Ezabatzeko, sagua idatzitako tweetaren gainetik arrastatuko dugu

Page 58: Twitter

Twitter

58

“Ezabatu” sakatu

Ezabatzeaz ziur ote gauden galdetuko digun leihoa agertuko zaigu, eta “Onartu” sakatuko dugu

Page 59: Twitter

Twitter

59

Orain, mezua ez dago ikusgai Interesatzen zaizun tweeten bat baldin badago retwitteatu egin dezakegu, edo gogokoenen artean jaso Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitarapena gure jarraitzaileekin partekatzea da. Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ikus daitezke Sagua tweet honen gainean jarriko dugu

Mezu bat retwitteatzeko ikono hau aukeratuko dugu

Page 60: Twitter

Twitter

60

Mezu hau retwitteatzeko, “Bai” botoian sakatuko dugu. Ekintza honekin, tweet hau gure jarraitzaileekin parteka dezakegu Oraindik ez dugunez jarraitzailerik, leihoa itxiko dugu hemendik

Gogokoenen artean gehitzeko, izar hau aukeratu behar dugu

Page 61: Twitter

Twitter

61

Azkenik, gogokoenen zerrenda ikusteko, esteka hau aukeratuko dugu

Lehenetsita ageri diren tweet guztiak egiazta ditzakegu Zorionak! Orain badakizu zerrenda bat nola sortu eta tweet bat nola bidali

Page 62: Twitter

Twitter

62

Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk

Hauek dira mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk:

http://identi.ca/

http://www.jaiku.com/

https://www.yammer.com/

http://www.khaces.com/

http://www.xmensaje.com/