TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu...

16
S S u u k k a a l l d d a a r r i i l l a ag g u u n n t t z z a ai i l l e e a a k k P P R R E E S S T T ! ! 2010-11 • 115. zenbakia T TX XI IK KI IT TT TO O

Transcript of TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu...

Page 1: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

SSuukkaallddaarriillaagguunnttzzaaiilleeaakk

PPRREESSTT!!

2010-11 • 115. zenbakia

TTXXIIKKIITTTTOO

Page 2: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA2

Urkizu eskolako LH osoa Arratera joanginen irailaren 23an. Eguraldi ederra eginzigun eta primeran pasatu genuen. Urrian,3. ziklokoak Aerobic saioak izan dituzte 2arratsaldetan eta oso gustora jardun dute!Urriaren 4tik 8ra euskara kanpaina bategin genuen Urkizun: “Euskararen Sari Na-gusia” izena izan zuen. Talde batzuek kan-paina ongi burutzea lortu zutenez, opariederrak jaso zituzten.Urriaren 4tik 19ra Urkizu Eskolako 1. mai-lako ikasleak igeriketa kanpaina izanzuten Ipuruako kiroldegian eta urriaren18an, Urkizu eskolako Haur Hezkuntzakoikasleak, Coliseo zine aretora joan ziren“Txoritxoak” filma ikustera. Bikain pasazuten.Gelan bertsoak lantzen ibili ondoren, SanAndres bertso lehiaketan parte hartzeraanimatu dira Urkizuko ikasle batzuk.Azaroaren 5ean, Urkizun egiten dugun“Ezetz asmatu!” lehiaketaren 1. edizioarensari banaketa izan genuen. Zorionak ira-bazleei eta baita parte-hartzaile guztieiere!; Azaroaren 15ean Gaztañerre ospatugenuen.

Aupa danori, La Salle Isasi ikastetxetik.Azaroaren hasieran 4. mailakoek 3 egunpasa zituzten LURRASKA-n, Euskal Herrikoanimaliak, zuhaitzak eta natura ezagu-tzen. Azaroaren 13an, 5. eta 6. mailakoeksukaldaritza ikastaroa izan zuten ikaste-txean bertan, eta azaroaren 15ean, urterobezala, GAZTAÑERRE ospatu genuen gele-tan egindako eskulanak erakutsiz eta Isasikalean gaztain usain ederra utziz. Egun be-rean, 1., 2. eta 3. mailakoak Coliseora Joanziren Ponyo pelikula ikustera.

Kaixo Arrateko Andra Maritik!Honezgero lan pila bat eginda gaude denok etahiruhilabeteko honetako ekintza eta jaie-tan murgilduta gaude.Aurten bazirudien ekintza aldetik lasaiagoibiliko ginela, baina horrela hasi bagaraere, behin martxa hartuz gero, ezin gel-ditu! Azaroan 15ean Gaztañerre ospatu ge-nuen eskolan. Pena eguraldia, aterpeanospatu behar izan genuen-eta, baina eu-riak ere ez zuen lortu atzera egiterik. Ber-tan erre genituen gaztainak, eskolako kideguztiok hartu genuen parte eta baita gu-rasoek ere, eskertzekoa horien laguntzaeta partaidetza. Denok elkarrekin abestueta jan genuen giro polita sortuz.Jada hurrengo jaiarekin pentsatzen arigara, San Andres eguna jai potoloa baitagure eskolan eta atzetik ekintza mordoapilatzen zaigu, zuei ere, ezta? Beno, badahurrengo alean kontatuko dizkizuegu etabitartean horietako batzuetan elkartukogara ondo pasatzeko!

Argitaratzailea“...eta kitto!” Euskara Elkartea, Urkizu,11 - solairuartea. 20600 Eibar. Tel: 943206776.

Erredakzio kontseiluaMaider Aranberri, Koldo Mitxelena eta Ei-barko ikastetxeetako ordezkariak.

AdministrazioaMarisol Uriarte.

Erredakzioa eta maketazioaMaider Aranberri eta Koldo Mitxelena.

Argazkiak...eta kitto! aldizkariko argazki artxiboa,Maider Aranberri eta Koldo Mitxelena.

Copyright-aTxikitto!

Lege-gordailuaSS-1111/96

Eibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako argitalpena

GGiippuuzzkkooaakkooFFoorruu AAlldduunnddiiaa

Page 3: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA 3

Page 4: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA4

Page 5: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA 5

Page 6: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA6

Zer esaten dio Tarzan-ek saguari?- Zu hain txikia eta bibotearekin!Eta zer esaten dio saguak Tarzan-i?- Eta zu hain handia eta pardelarekin!

- Zein da animaliarik zaharrena?Behia.- Zergatik?Zuri-beltzean dagoelako.

Irakasleak galdetzen dio Pepitori:- Zerekin hil zuen David-ek Goliat?- Motor batekin.- Motor batekin? Pentsatu pixka bat.Ziur zaude ez zela “Honda” batekinizan?- Ah! Motorraren marka ere esanbehar nuen, ala?

Ume bat pilotarekin jolasten ari zeneta hortz bat erori zitzaion. Galdetuzion amari:- Ama, ama, hortza erori zait. Zeregingo dut orain?- Zure almohadaren azpian gorde etaPerez sagutxoak zerbait ekarriko dizu.Umeak amak esandakoa egin zuen etahurrengo egunean amak galdetu zion:- Zer ekarri dizu sagutxoak?- Ezer ere ez. Papertxo bat bakarriklaga dit, eta bertan jartzen zuen:“jarraitu jokoan”.

Page 7: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA 7

Umea etxera ailegatu da eta esatendio aitatxori:- Aita, albiste on bat eta txar batdaukat.- Esaidazu lehenengo albiste ona.- Hamar atera dut matematiketan.- Eta orain esaidazu txarra.- Gezurra dela.

Eskolan:- Andereño, egin ez duen gauza baten-gatik ezin dela ume bat zigortu?- Ez, jakina ezetz.- Zoragarri, ez dut etxeko lanik egin.

Gizon bat lagun baten lorategira sartuda eta “kontuz txakurrarekin” zioenkartela ikusi du, baina txakurra ikusi-takoan zera esaten dio lagunari:- Zergatik jarri duzu kartel hori, zuretxakurra oso oso txikia da-eta!- Bai, badakit, baina ez dakizu zenbatbider zapaldu duten!

Txoritxo bat ziztu bizian zihoan heganautopistatik, eta bat-batean motorbaten aurka talka egin zuen, pooffff!Motorrean zihoana gelditu zen esanez:- Ai eneeee, txoritxoa akabatu dut!!Txoria zegoen lekura gerturatu zeneta bizirik zegoela ikusirik, etxeraeraman zuen, kaiolan sartu eta esneaeta ura eman zion. Handik pixkateratxoria esnatu zenean esan zuen:- Ai eneeeee, polizia akabatu dut etapreso sartu naute kartzelan!

Umeak aitari:- Aita, amamarekin ezkondu nahi dut.- Zelan ezkonduko zara, baina, nireamarekin?- Zer? Zu ezkondu zinen banirearekin!

Page 8: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA8

Urtea zein azkar pasatzen den, ezta? LasterGabonak datoz, baina horren aurretik Ei-barren bada beste jai garrantzitsu bat:

San Andres eguna. Eibartarrontzat oso jai berezia iza-ten da, eta umeek ere modu espezialean bizi duzueeguna. Eskolan azoka egiteaz gainera, Eibarren egi-ten den azokarekin asko gozatzen duzue.

Azaroaren 30ean ospatu genuen eibartarrok SanAndres eguna. Gauza mordoa izan ditugu Eibarrenegun horretan, baina aurreko egunetan ere izan dazer ikusi, zer entzun eta zer dastatu; izan ere, ekital-diz beteriko egitaraua ekarri digu aurtengo San An-dres jaiak ere.

Eskolarteko VII. Bakailao lehiaketa izan genuen hi-laren 21ean ,eta giro paregabea sortu zen Untzagan.Aurreko asteburuan, berriz, Eibarko Txirrindulari Elkar-tearen eskutik, egun osoan txistorra jateko aukera izangenuen. Ummm… zein gozoa zegoen txistorra, baietz?!

Aurreko astean batzuk eta aste honetan beste ba-tzuk, eskoletan bertan egin duzue San Andres azoka.

Ah zelako azoka zoragarriak prestatu dituzuen zuenikastetxeetan! Barazkiak, eztia, gazta, intxaurrak,txistorra… lan bikaina egin duzue aurten ere, eta zu-lotxo batetik ikusi ahal izan dudanez, azoka politakegin dituzue. Zorionak denoi! Eta zein dotore zeun-deten denak, baserritarrez jantzirik! Desiatzen nagodatorren urteko azokak berriz ere ikusteko!

Bertso lehiaketaUrteroko moduan, aurten ere, …eta kitto! Eus-

kara Elkarteak San Andres bertso paper lehiaketaantolatu du. Eta urteroko moduan, lan izugarriaegin duzue Eibarko ikasleek eta lan mordoa jaso di-tugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!Baina lehiaketa guztietan gertatzen den moduan,gutxi batzuk eramaten dute saria etxera, eta aurten,Juan Antonio Mogel ikastolako bi ikaslerentzat izandira lehenengoko bi sariak. Mikel Rodriguez-entzatizan da lehen saria eta Iratik Larruskainentzat, be-rriz, bigarrena. Portaleko areto nagusian egin zen

San Andres jaiakgozatuz topera!

Page 9: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA 9

bertso jaialdian jaso zituzten euren sariak irabaz-leek. Zorionak!

San Andres egunaSan Andres eguna da, baina, jai horietako egunik

garrantzitsuena. Eta egun horretako ekitaldi nagusia

zein den? San Andres azoka, zalantza barik. Aurten ereazoka bikainarekin gozatu ahal izan dugu eibartarrokez ezik, baita inguruko herrietatik etorritakoek ere. Ani-maliak, landareak, barazkiak… zenbat gauza ikusi etadastatzeko! Baina hori ere pasatu da... Hurrengo egunhandia zein izango da??? LASTER GABONAK!!!!

Page 10: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

Gabonak laster datozela-eta, etxean arbola jartzen duzuenontzat, oso modu errazean, arbola horretarakoapaingarriak egiten irakatsiko dizuegu. Hemen bi irudi egingo ditugu, etxea etaarbola baten irudiak, baina zuenimaginazioa erabiliz, ziur nago gauza zoragarriak egingo dituzuela!

Materiala:+ Kartoi izurtu edo ondulatu fina+ Oihal zati estanpatuak+ Botoiak+ Alanbre fina, klip-ak edo mototsa egiteko ile-orratzak.

Pausoak:1.- Kartoiaren atzealdean marraztu nahi duzuen irudiaren silueta (arbola, etxea, galtzerdia, izarra…)2.- Moztu irudiak.3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu.4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.5.- Kolore ezberdinetako botoi handiak hartu eta zuloetatik sartu alanbre zati bat, klip ireki bat edomototserako ile-orratz bat. Iltzatu boiakkartoian edo oihalean eta itsasisoka bat irudien atzetikzintzilikatu ahal izateko.

etxekoartistak

1

2

3

4

5

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA10

Page 11: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

Antzina, gauzak ez ziren gaur egun diren bezalakoak. Garai hartan ez ze-goen ez ilargirik, ez eta izarrik ere. Zeruak lurra ikutzen zuen ia-ia eta ho-deiak, zer esanik ez, eskura zeuden.

Haurrak ondo baino hobeto ibiltzen ziren. Oso txikiak zirenez, ez zuten zeruaburuaz jotzen eta egun osoa ematen zuten hodeiez egindako bolak elkarri jaur-titzen, edurrezko bolak balira bezala.

Nagusiak, ordea, makurturik ibili behar izaten zuten beti zeruarekin kaska-rrekorik ez hartzeko. Zerua hain hurbil, hain behean, egoteak makina bu-ruhauste eragiten zien. Gauean neka-neka eginda egoten ziren, egun osoanmakurturik ibili ondoren. Gainera, gauak ilunak eta tristeak ziren ilargirik etaizarrik ez zegoelako.

Urruneko herrialde batean printzesa eder bat bizi zen. Izena ere oso politazuen: Liraili (Liraili-k “egunsentia” esan nahi omen zuen, haien hizkuntzan).

Arratsalde gozo batean Liraili jauregiko lorategian zegoen josten. Aldean ze-ramatzan bitxiak oso astunak zirenez, buruko diadema, belarritakoak, eraztu-nak eta diamantezko lepoko luzea kendu eta bi hodeiren artean eskegi zituen.

“Orain askoz hobeto nago”, pentsatu zuenLirailik zama hura arinduta. Dena den, ba-zuen beste kezka bat, beste buruhaustebat: josteari utzi eta burua altxatzen zuenbakoitzean zeru-sapaiari takarreko ederrajotzen zion. Horregatik bere nebari la-guntza eskatzea erabaki zuen.

Neba Malakas deitzen zen (Malakas hit-zak, “sendoa” esan nahi omen zuen). Izanere, herrialde hartako gizonik indartsuenabera zen. Lirailik hau esan zion Malakasi:

“Malakas, bada garaia zure indarra jen-dearen onerako erabil dezazun, jendeari la-guntzeko”.

“Zer nahi duzu egitea, Liraili?”“Jaso ezazu zerua gorago. Hartara ez

dugu zerupean makurturik ibili beharko”.Malakas zeruari bultzaka hasi zen. Beno,

bultzada bakarra egin zion, itzelezkoa. Ze-ruak gorako bidea hartu zuen eta ez zenberehala gelditu: egunak joan egunak eto-rri, zerua urrunduz joan zen.

Baina zer ahaztuko eta Lirailiri bitxiakhodeietatik hartzea ahaztu! Ooooh! Las-tima! Ordutik aurrera bere buruko diademazeruan zintzilik dago, eta guk “Ilargia”deitzen diogu. Baina bitxi gehiago ereahaztu zuen: belarritakoak, eraztunak etadiamantezko lepokoa. Han goian daude guz-tiak: Izarrak.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA 11

IZARRAK ETA LIRAILI PRINTZESA

Eskatu aitari edoamari ipuin hau gaurgauean kontatzeko.

MEREZI DU...

Page 12: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA12

- Arrautza bat.- Enpanadillak egiteko masa (egindakoa eros daiteke).- Nahi duzuen osagaiak aukeratu,gaziak edo gozoak. Guk Yorkekourdaiazpikoa eta gaztaitxoak hartuditugu alde batetik, eta kalabazinaeta mozzarella bestetik. Enpanadi-lla gozoak platano eta txokolatea-rekin bete ditugu.

Enpanadilla

gazi-gozoak

OSAGAIAK:

PAUSOAK:1.- Osagaiak moztu behar baldin badituzue, gurasoek moz ditzatela,baina zuek moztu nahi baldin badituzue, arriskurik gabeko aiztoaerabili, plastikozkoa adibidez.2.- Osagaiak prest dituzuenean, enpanadillen masa laberako ontzi batean jarri eta betetzen hasi.3.- Kontu handiarekin itxi enpanadillak sardexka baten laguntzarekin.4.- Arrautza irabiatu.5.- Silikonazko pintzel batekin arrautzaz igurtzi edo margotuenpanadillak.6.- Sartu enpanadillak labean,kontu handiz, eta urre-kolorea hartu dutenean… Listo! Hor dituzueenpanadilla gozo-gozoak jateko prest!

Page 13: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA 13

www.euskal-herria.org Euskal Herriko mendiak gustoko badituzue, ez galdu aukera etasartu zaitezte goian adierazitako helbidean.Euskal Herriko mendi bakoitza non kokatua dagoen, argazki bi-kainez lagundurik aurkituko duzue, mendi horren inguruko infor-mazioarekin batera. Mapak ere ageri dira, mendi bakoitzarenkokapen zehatza zein den jakiteko, botanikari buruzko informa-zioa ere izango da, eta baita monumento megalitikoen ingurukoberriak ere.Mendizaleak bazarete, Euskal Herriko mendiak gertutik ezagutunahi badituzue, hemen duzu eaukera. Klikatu goiko helbide horre-tan, eta mundo zoragarria aurkituko duzue begien aurrean.

http://eskulantxiki.blogspot.comHona hemen eskulanak egiteko web orrialdea. Haurrentzako ego-kia izan daiteke oso material errazak erabiltzen dituztelako. Gai-nera zuen eskulanak ere bidal ditzazkezue. Eskulanak irudiekin agertzen dira. Eskulan bakoitzak azalpen osoargiak dituzte eta zuek oso errez egin ditzazkezue. Animatu zai-tezte, beraz, sartu orrialde horretan, egizue eskulan politak etahala nahi izanez gero, bidali orri horretara bertara, beste batzuekikus dezaten zein artistak zareten!

ARIESOlentzerori bidali beharreko eskutitza amaitu duzu.Baina ez al zara konturatu zerrenda luzeegia egin du-zula? Aukeraketa egin beharko zenuke. TAURUSBenetan txintxo zabiltza Taurus, etxean asko laguntzenduzu eta eskolan ere oso pozik daude egiten duzun la-narekin. Jarraitu horrela, egiten duzun esfortzua sarituegingo dizue eta. GEMINISAmets eta desio asko dauzkazu 2011ra begira. Halaere, gauza bat eskatzea da eta beste bat horiek betet-zea. Ahalegina, gutxienez, egin beharko dituzu.CANCERAspaldian espero zenuen oparia jasoko duzu Gabone-tan. Ilusio handia egingo dizu eta duzun guztia balo-ratzen lagunduko dizu.LEOUrteak pasa ahala, gero eta Gabonetako abesti gehiagoikasten dituzu, baina horrek ez du esan nahi egun osoaabesten eman behar duzunik. VIRGOFamilia eta lagunek asko maite zaituzte, benetan onaeta formala zarelako. Olentzero oso ondo portatuko dazurekin.LIBRABeti zaude besteek zer egiten duten begira . Arduratuzaitez zuk egin behar duzunaz, gauza on asko egitendituzu eta.SCORPIUSEs zara oso formala izan 2010ean eta ondo dakizu hori.Hala ere ez dago zalantzarik persona ona zarenik. Zurealde ona gehiago erakutsi.SAGITARIUSGauza on asko gertatuko zaizkizu ondorengo egune-tan, ahal duzun beste gozatu, egun zoragarriak izangodira eta poz- pozik ibiliko zara.CAPRICORNIUSGabonak ate joka badaude ere oraindik aste batzukfalta dira, beraz ez hasi turroia eta polboroiak jatenbestela ordurako nazkatuta egongo zara.ACUARIUSNormalean baino lasaiago zaude Gabonen aurretik.Zergatik? Nagusitzen ari zaren seinale da hori eta bestemodu batean hartzen dituzula gauzak.PISCISTelebista aurrean denbora larregi pasatzen duzu Pisciseta etxean ez duzu asko laguntzen. Amatatu telebistaeta izan partehartzaileagoa.

TXIKIHOROSKOPOA

Page 14: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA14

Orain arteko Txikinkesta atalakere aldaketa izango du aurtengoikasturtean. Orain arte lauumeri egiten genien inkesta,baina hemendik aurrera haureta gurasoei egingo dizkiegugalderak.Eskerrik asko ume eta gurasoeizuen laguntasunarengatik!

Zelan bizi zenduanumetan eta gaur

egunian San Andresazokia?

Zelan bizi dozu San Andres azokia?

Miriam BerasategiNere etxian bihotz-bihotzetik bizi izan doguz beti SanAndres jaixak, eibartarrak garalako. Zeozer beti eros-ten dogu gaiñera. Txikittako gauza askorik ez dot go-goratzen, baiña gaur egunian, animalixak ikustia askogustatzen jata. Oiñ umiekin-eta gauzak desberdiñikusten dittugu, gehixago bizi izaten dogu azokia.Gaztetan, gabaz urtetzen genduan gehixago, oin, ba-rriz, eguna aprobetxatzen dogu gehixago.

Xabier SologaiztuaSan Andres azokia gustatzen jata. Eskolan be egittendogu eta asko gustatzen jata barazkixak-eta azokanjartzia.Animalixak be asko gustatzen jataz, batez be marraz-killuak. Nere osaban basarrixan ederto pasatzen dot,marrazkilluak harrapatzen.

Isabel OchoaUmetan juaten nintzan, bai, azokara, gurasuekin etanere nebiakin. Ederto pasatzen genduan.Gaur egunian, umiekin juaten gara. Animalixakikustia asko gustatzen jata, eta urtero erosten doguogixa, gaztaia eta euskal-pastelak. Gaiñera, egunhorretan, lagunekin bazkarixa egitten dogu etaondo pasatzen dogu. Umiak basarrittarrez jaztendira, eta guraso batzuk be bai. Egoten dan euskalgirua asko gustatzen jata.

Iñaki FernandezAitatxo eta amatxokin urtero juaten naiz azokia ikus-tera. Lagunekin bazkaltzen dogu eta oso egun polittaizaten da. Eskolan ere egitten dogu azokia, nik aur-ten kalabaziña ekarri dot. Jaialdixa egitten dogu, etaabestixak eta bertsuak kantatzen dittugu. Txerrikumebat be zozketatzen dogu eskolan. San Andres azokatikgehixen animalixak gustatzen jataz, eta danen artiangehixen, txerrixa.

Page 15: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

22001100--EEKKOO AAZZAARROOAA 15

Abenduan hotza egiten dueladanok dakigu; horregatik antolatubehar dira giroa berotuko dutenegunak. Abenduaren 3a euskara-ren eguna dela-eta, eta iaz JuanSan Martin eibartarraren “zirika-dak” eta “eztenkadak” irakurtzenhain ondo pasatu eta gero, bestegauzaren bat antolatu beharra ze-goen, ezta?Eibarren abestea betidanik gus-

tatu zaigu asko, galdetu aita etaamari, hobe, galdetu aitxitxa etaamamari eta ikusiko duzue... Ho-rregatik antolatu dute Udalak eta...eta kitto!k “Eibar kantu kantari”kalejira. Horregatik gonbidatu gai-tuzte guztioi parte hartzera. Horre-gatik, gure betiko doinuekin,kalejira ederra egingo dugu ostira-

lean. Lehen Hezkuntzako lagundanak batuko gara Untzagan,eguerdiko ordubi eta erdiak pa-satxo eta eskolaka abestuko dugu,San Andresekoak hasi, ArratekoAndra Marik jarraituta, Aldatze etaLa Salle Isasi ondoren eta JA Mo-gelek amaituko du eguerdi-arra-tsaldeko ekitaldia (Urkizu etaAmañako lagunek euren eskoletanabestuko dute).Baina ez da hor guztia amaituko,

goizean gure anaia-arreba eta le-hengusu-lehengusiñak ibiliko dirakalean kantuan. Arratsaldean, be-rriz, Eibarko talde guztiak eta on-dorioz herritar danak gonbidatudituzte. Ahotsak prest dituzue?Abestia ikasi duzue? Azkar ibili,gutxi geratzen da-eta!!!

EIBAR KANTU KANTARIabenduaren 3an, danok euskalkanten kalejiran parte hartzera

Page 16: TTXXIIKKIITTTTOOetakitto.eus/wp-content/uploads/docs/aldizkariak/Txikitto-115.pdf · 2.- Moztu irudiak. 3.- Kolore ezberdinetako oihal zatiak moztu. 4.- Itsasi oihal zatiak kartoian.

TTXIKITTOkomikiakomikiakomikia

komi

kia

kom

komikia