TTITTIKA REKALT «Tamalez, Euskal Herri hau oso txintxoa da» · 2013. 2. 14. · Ume bat jaio...

5
Handitzea kostatzen zaion haur bat omen zara. Zailtasunak ditut mundu heldu honetan nire burua kokatzeko. Behin heldutasunera iritsi- rik, gizarteak pertsona jakin bat izatea eska- tzen dizu, arduratsua izatea, xelebrekeriak baztertzea... Oso serioa da heldua izatea, familia eta lanaren inguruan soilik mugitzen dela dirudi, eta haurtzaroak eskaintzen dituen ehunka leiho espontaneoak pixkanaka ezaba- tzen ditu. Nik, alta, elikagai bat nonbait topa- tzen badut leiho zirrikitu horietan da. Hori gutxi ez, eta gizonezkoen erreinuan eraikiriko helduen munduan beti zerbait garela frogatu behar dugu. Umeek ez dute filtrorik, adin batera arte ez dute aurreiritzirik, eta harrema- nean dena esan dezakezu. Heldutasunarekin, aldiz, maskarak agertzen dira, gure buruari exijitu eta besteak ispilu bihurtzen ditugu, besteek gugandik zerbait espero dutela supo- satzen dugu, eta horixe da elikatzen duguna. Ni gizonezko naizen heinean, ohartzen naiz publikoki gizon bati ezin diodala “triste naiz, negar egiteko gogoa dut” esan, edo maitasu- nez besarkada bat eman kalean. Zamaz bete- tako motxila daramagu, tabuek setiaturik bizi gara. Motxila hustea baino harriak eramaten segi- tzea nahiago izaten dugu batzuetan. Baina gure barneko sentsazioak ez dira hain estuak, ezabatuak zaizkigunak dira esponta- neoki ateratzen zaizkigunak. Ume bat jaio orduko bideratzen da, bera bakarrik ez dela izateko gai pentsatuz. Okerrena da gurasoen arazoa dela, ez haurrarena, gurasoak baitira plaza publikoari euren umea zein txintxoa den erakutsi behar diotenak plaza publikoak guraso onen onespena eman diezaien. Gero, ni ez naiz 20 urteko mutiko bat. Baserri mun- duan lana, lana eta lana baizik ez zen garai batean sortua naiz. Sasoi hartan, aitaren rola tokatzen zitzaion gizonezkoak autoritatearen kapa jantzi behar zuen, hotz eta gogor ager- tu, behar zenean zigortu. Hori zen aita, eta bestaldean, ama zegoen, ezabatua kasik. Holako mundu batean aterrizatzen duzunean ez dakizu zure ereduak zein diren, ez dakizu zu zer deabru zaren, eta kanpoan ikusten duzunaren arabera zure burua eraikitzen saia- tzen zara. Alabaina, nik kanpoan ikusten nituenak ehiza eta errugbia ziren, ez kontu atsegin, goxo eta sentsibleak. Horregatik, min asko dauzkagu gugan, lokatza bezala gure baitan daramatzagunak, eta etengabe galde- tzen dugu zer pentsatuko duten besteek gutaz. Denek nahi dugu maitatuak izan, mai- tatuak izateko antzerki pixka bat ere egiten dugu, eta gure barne sentsazioetatik desbide- ratzen gara. Barneko lokatz hori garbitzen lagundu zizuten Parisen iragandako urteek? 1980tik 1993ra egon nintzen Parisen. Gaine- ra, eta publikoki lehen aldiz diot, prostituitu egiten nintzen. Horrek lagundu ninduen nire mundutik ateratzen. Klase ertainetik gorako bezeroak aukeratzen nituen, beste mundu bat 10 2013KO OTSAILAREN 17A NORTASUN AGIRIA Ttittika Rekalt Altzabehetin sortu zen 1959an. Xiberoko Botza irratiko kazetari eta esatari izateaz gain, aktore eta idazle ere bada. Beste lan batzuen artean, Xora filmeko protagonistetako bat da, eta Oiherkoren trajedia (2006) eta Belagileak pastorala (2009) idatzi ditu. Oiartzunen bizi da, egun. «Tamalez, Euskal Herri hau oso txintxoa da» Korapiloa askatzean ez da sokarik eteten, luzatu egiten da. TTITTIKA REKALT | SUSTRAI COLINA | Argazkiak: Dani Blanco PERTSONAIA

Transcript of TTITTIKA REKALT «Tamalez, Euskal Herri hau oso txintxoa da» · 2013. 2. 14. · Ume bat jaio...

  • Handitzea kostatzen zaion haur bat omen zara.Zailtasunak ditut mundu heldu honetan nireburua kokatzeko. Behin heldutasunera iritsi-rik, gizarteak pertsona jakin bat izatea eska-tzen dizu, arduratsua izatea, xelebrekeriakbaztertzea... Oso serioa da heldua izatea,familia eta lanaren inguruan soilik mugitzendela dirudi, eta haurtzaroak eskaintzen dituenehunka leiho espontaneoak pixkanaka ezaba-tzen ditu. Nik, alta, elikagai bat nonbait topa-tzen badut leiho zirrikitu horietan da. Horigutxi ez, eta gizonezkoen erreinuan eraikirikohelduen munduan beti zerbait garela frogatubehar dugu. Umeek ez dute filtrorik, adinbatera arte ez dute aurreiritzirik, eta harrema-nean dena esan dezakezu. Heldutasunarekin,aldiz, maskarak agertzen dira, gure buruariexijitu eta besteak ispilu bihurtzen ditugu,besteek gugandik zerbait espero dutela supo-satzen dugu, eta horixe da elikatzen duguna.Ni gizonezko naizen heinean, ohartzen naizpublikoki gizon bati ezin diodala “triste naiz,negar egiteko gogoa dut” esan, edo maitasu-nez besarkada bat eman kalean. Zamaz bete-tako motxila daramagu, tabuek setiaturik bizigara.

    Motxila hustea baino harriak eramaten segi-tzea nahiago izaten dugu batzuetan. Baina gure barneko sentsazioak ez dira hainestuak, ezabatuak zaizkigunak dira esponta-neoki ateratzen zaizkigunak. Ume bat jaioorduko bideratzen da, bera bakarrik ez delaizateko gai pentsatuz. Okerrena da gurasoenarazoa dela, ez haurrarena, gurasoak baitiraplaza publikoari euren umea zein txintxoaden erakutsi behar diotenak plaza publikoakguraso onen onespena eman diezaien. Gero,ni ez naiz 20 urteko mutiko bat. Baserri mun-

    duan lana, lana eta lana baizik ez zen garaibatean sortua naiz. Sasoi hartan, aitaren rolatokatzen zitzaion gizonezkoak autoritatearenkapa jantzi behar zuen, hotz eta gogor ager-tu, behar zenean zigortu. Hori zen aita, etabestaldean, ama zegoen, ezabatua kasik.Holako mundu batean aterrizatzen duzuneanez dakizu zure ereduak zein diren, ez dakizuzu zer deabru zaren, eta kanpoan ikustenduzunaren arabera zure burua eraikitzen saia-tzen zara. Alabaina, nik kanpoan ikustennituenak ehiza eta errugbia ziren, ez kontuatsegin, goxo eta sentsibleak. Horregatik, minasko dauzkagu gugan, lokatza bezala gurebaitan daramatzagunak, eta etengabe galde-tzen dugu zer pentsatuko duten besteekgutaz. Denek nahi dugu maitatuak izan, mai-tatuak izateko antzerki pixka bat ere egitendugu, eta gure barne sentsazioetatik desbide-ratzen gara.

    Barneko lokatz hori garbitzen lagundu zizutenParisen iragandako urteek? 1980tik 1993ra egon nintzen Parisen. Gaine-ra, eta publikoki lehen aldiz diot, prostituituegiten nintzen. Horrek lagundu ninduen niremundutik ateratzen. Klase ertainetik gorakobezeroak aukeratzen nituen, beste mundu bat

    �10 2013KO OTSAILAREN 17A

    NORTASUN AGIRIA

    Ttittika Rekalt Altzabehetin sortu zen 1959an.Xiberoko Botza irratiko kazetari eta esatari izateaz gain,aktore eta idazle ere bada. Beste lan batzuen artean, Xorafilmeko protagonistetako bat da, eta Oiherkoren trajedia(2006) eta Belagileak pastorala (2009) idatzi ditu.Oiartzunen bizi da, egun.

    «Tamalez, Euskal Herrihau oso txintxoa da»

    Korapiloa askatzean ez da sokarik eteten, luzatu egiten da.

    TTITTIKA REKALT

    | SUSTRAI COLINA |

    Argazkiak: Dani Blanco

    PERTSONAIA

  • �12 2013KO OTSAILAREN 17A

    TTITTIKA REKALT

    irekitzen zidatenak. Mundu horri esker hasinintzen irakurtzen eta musika entzuten, girohorretan deskubritu nituen opera eta mundu-ko literatura. Hor jabetu nintzen askok ames-ten dutela ondasun edo klase eskaileran goitijoatea, horrek zoriontsu eginen dituelakoan,baina zoriona ez dela hori. Nire bezeroekohore guztiak zituzten, postu ospetsuak jen-dartean, baina ez ziren zoriontsu, zerbait faltazitzaien. Horrek nire baserritar, lur eta etxe-gabe jatorria deskonplexatzen lagundu zidan.Nire gurasoek ez zuten lurrik, ez zuten etxe-rik, etxeko sukaldea buztinezkoa zen, komu-nak lau taula kanpoan... Ni hortik atera naiz.Jakina da munduan jende desberdin asko iza-ten ahal dela, baina agertzen zaizun munduanjende molde bakar bat baizik ez denean ezdauzkazu mila bide: egokitu edo ospa egin.Memento batean, ezinegon bat nuen Euskal

    Herrian, osasun pertsonal-mentalaren ize-nean gainditu beharreko gaizki izate bat. Ezduzu alde egiten ez dakit zer topatuko duzulapentsatuz. Ez, bazoaz eta kito.

    Zure errealitateak zerikusi gutxi du Benito Ler-txundiren kantuetako Zuberoa bukolikoarekin.Xora filmak bezala, funtsean. Hegoaldean ez dute onartu nahi Zuberoaberdea izateaz gain iluna ere badela, euskaragaltzen ari dela, ez dela uste duten bezain-beste abesten, pastoralak iruzur kulturaladirela kasik, bertan parte hartzen dutenerdiari baino gehiagori bost axola zaiela Eus-kal Herria eta euskara... Zaila zaie klixeetatikkanpo dena entzun eta onartzea. Xora ikusitahorregatik galdetzen digute, “holakoa daZuberoa?”. Hangoak garelako kontatu duguhori; urtean hainbatetan entzuten dugulako20 urteko gazte bat istripuz hil dela edo bereburuaz beste egin duela; ikusten ditugulakogazteak, bereziki mutilak, astebururo moz-kortzen, ahanzteko, cocotte-minute-aren tapaleherrarazteko. Badago bizi nahi bat, jendeakez du bertatik alde egin nahi, baina ze gogo-rra den hain lotuta dagoen gizartean norberetokia topatzea. Nik ez dut uste Zuberoarenarazoa ekonomia denik. Problema nagusiabeste bat da: pertsona bat bere osotasunean,bere ñabardura guztiekin, nola izan daite-keen onartua hain jendarte lotu eta blokea-tuan. Zuberoan, ez bazara errugbian ari, ezbazara ehiztaria, eta ez baduzu tradizio jakinbateko ildoa segitzen, bakartia zara, bakarrikzaude.

    Ez dakit Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zubero-an ere ez diren beste lau probintziak idealiza-tzen. Zu Oiartzunen bizi zara. Guretzat, Iparraldeko belaunaldi batentzat,euskaldun gisan irauteko eredu bat zenHegoaldea. Bertatik elikatzen ginen, bertakofantasiatik. Oiartzunera iritsi nintzenean, alta,“Little Ipar-Amerika” iruditu zitzaidan hau.Harrituta nengoen jendea zein kontsumistazen ikusita. Guk lasterka, mendira edo bizi-kletan ibiltzera joateko jogging zahar bat etakamiseta zulatu bat jantzi eta aitzina. Bainahemen ez, arropa bat bada bide gorrian ibil-tzeko, beste bat mendira joateko, eskiatzekobeste bat... Oso kontsumista da jendea, etaharrituta nago mundu kontsumista horrekbere burua ezker abertzalean kokatzen duela-ko. Ni bizi naizena ezker abertzale munduada, baina burgesa. Bestetik, euskaldunak oro-korki horretan gauden arren, flash egin zidanikusteak nola jendeak euskaldun sentitu nahiduen baina ez baitezpada euskaraz hitz egin.Horrez gain, gertatu izan zait inauterietaramozorrotuta joan, eta bide bazterrean mozo-

  • rrorik gabeko jendea ikustea mozorrotuoiargazkiak ateratzen. Jende horrek gure ohitu-ra zaharrez hitz egiten du, baina ez ditu bizi-tzen. Beraiengandik kanpo dauden euskarriakbehar ditu euskal sentimendu hori elikatzeko,baina ez du sentimendu hori bizi. Hemendantza eta abarrak ikusten ditudanean, osoartifiziala da dena, umeen afera. Arropa fol-klorikoekin janzten dituzte haurrak gurasoekargazkiak har ditzaten, baina gero herrikoplazan kaleko jantziz dantza egitea, kulturabizitzeak dakarren plazerarekin,ez zaio inori burutik pasatzen.Futbola bai, baina beste adie-razpide kultural herrikoirik ezdago hemen. Nahiago dugunostalgia bati eutsi oraindikhorretan gaudela sinesteko.

    Kasik iruzur kulturaltzat dituzunpastoralak kritikatu izan dituzu,baina era berean, 2009an emanzen Belagileak pastoralaren egi-lea ere bazara. Pastoralaren forma oso konplikatu etamurriztailea da. Forma horrek, Frantziarenhistoriako heroiekin edo pertsonaia elizkoie-kin gertatzen zen bezala, euskal sujetak onaketa txarrak, kristauak eta turkoak, binomioe-tara makurtu ditu, eta euskaldun guztiak onakbezala agertuak izan dira beti. Horrek desero-so sentiarazten nau. Edozein pertsona ez daona edo txarra eta kito. Gainera, pastoralenbidez eskoletan irakasten ez den historia ikas-ten dela diotenean, ez da egia. Adibidez, pas-toralean erakutsi izan zaigu Antxo bihotzonekoa zela, eskuzabala, buru argia, giristinomoro eta juduekin akomodatzen zekiena,Konpostelarako bideak ireki zituena... BainaGartxoten argi ikusten da zer ziren Antxota-rrak. Familiaren interesak kudeatzeko mugituziren, ez besterik. Monzonekin ber gauza.Pastoralean Monzonek ideal bat dirudi, bainadenek dakigu Monzon burges bat zela. Bere

    abestiak entzuten ditudalarik, garai bateankokatuak zirelako agian, fatxa kutsu bat har-tzen diet. Beraz, jakina, aipa ditzagun euskalsujetak, euskal jendeak, baina ez hola. Gaine-ra niretzat pastorala ez da historia kurtso bat.Enetzat pertsonaia bat hautatzea da gakoa,horren inguruan jokoan zegoena ikertzea, etapertsonaia hori joko horretan nola mugitzenzen agertzea. Pertsonaia aitzakia da testuin-guru zabalagoa aipatzeko. Hori da konplika-tua. Nola erakutsi sujet bat, heroi bat, zuri eta

    beltza, lokatza eta marroia, aldeguztietakoa dela.

    Ez zenuen kasualitatez hautatu-ko emakumearen presentzianabarmena ahalbidetzen zuensorgin-ehizari buruzko pastoralaidaztea.Ez dut nire burua eredu eliz-koietan ezagutzen. Egun Elizakdituen enpatiarik gabeko jarreraerreakzionario, bortitz, esku-

    matar eta gaizto horietan ez dut nire buruatopatzen. Are gutxiago, gizonezko gerlari etamatxoan. Eredu horiek nire etsaiak dira.Konbentzituta nago gizon-emakumeek uler-tzen ez duteno beraien baitan feminitate etamaskulinitate eredu bat dagoela eta bien arte-ko oreka propio bat atxeman behar dutela,munduko iraultza guztiak eginda ere gauzabera izanen dela. Gizonezkoen ereduan baga-biltza beti, indarra, lehia, konparaketa eta1etik 10erako zerrendak hobesten, iraultzaguztiek porrot eginen dute. Ohartzen naiz,horren aurka borrokatu arren, hainbat gauzanola barneratuak ditugun. Gizonezkookobjektu bat bezala begiratzen dugu emaku-mea, baina ez gara ausartzen gizonezko batenpatiaz begiratzera, homosexualitatearentabua sortuko delakoan. Zerbait goxo ezdagoeno gure baitan onartua, amorrua ezdeno baztertua, horixe elikatzen ari gara.Kirol emankizunetako hitzak entzuten ditu-

    2013KO OTSAILAREN 17A 13�

    TTITTIKA REKALT

    “Ez dut uste Zuberoaren arazoaekonomia denik. Problema

    nagusia beste bat da: pertsonabat bere osotasunean nola izandaitekeen onartua hain jendarte

    lotu eta blokeatuan”

  • �14 2013KO OTSAILAREN 17A

    TTITTIKA REKALT

    OFF THE RECORD

    “Nire bizilagunak bost hizkuntza menperatzen ditu,ingelesa barne, eta beti dio Euskal Herrira etorridenetik ez duela inoiz ingelesik erabili. Zer ari gara,beraz, eskoletan ingelesa sartu nahian horri eskergure haurrek lanbide bat atxemanen dutelasinetsita? Zergatik ez txinera sartu? Edo turkiera,badaezpada? Nork daki, egun batez turkiarrek hegandabiltzan alfonbra numerikoak asmatzen badituztesekulako aukera ekonomikoa izango da, etafuntsean, ez al gara gure haurrei eskolan munduekonomikorako ikasgaiak ematen ari?”.

    Eskolan

    gunean, “eraso egin dute”, “oldarkorrak izanbehar gara”, “ez diegu minik egin”... Ostia!Non gaude? Zertan ari gara? 30.000 pertsonadoaz hori ikustera eta gero mundua aldatzekoiraultza nahi dugu? Hor oker bat dago. Ezi-nezkoa da mundua aldatzea eredu horiekaldatu gabe.

    Horregatik ez duzu sekula bozkatu?Irratiko lanari esker, ikusi ditut politikariak,ezkerreko zein eskuineko, sorbaldak elkarri joeta aitzina. Bakoitzak heien ideiak, baloreaketa gizarte ikuspegiak dituztela esango dizute,gizarte ikuspegi horiek obratzea dela heienlana, baina gero tururu! Funtsean, zer duKontseilu Orokorrak? Lau sos eta lau soshoriek kudeatzea da dena. Sinetsarazten digu-te gure onurarako ari direla, baina ez, kudea-keta lana baizik ez dute egiten: petatxoahemen, elkarretaratzea han, hango inaugura-zio... Ez dituzte jendeen zinezko beharraklantzen. Ilusioa pizten eta errotondak egitendizkigute, besterik ez. Uste dute gu tontoe-giak garela ñabardurak ulertzeko, ametshorretan mantentzen gaituzte, eta izugarriada nolako jarrera dugun politikarien aitzi-nean. Heroiak bezala ikusten ditugu. Pastora-lera Lasalle zikoina hanka-luzea agertzendelarik denak hasten gara “hor da...” elkarribegira. Nolako sumisioa daukagun! Guk ditu-gu ospetsu bilakatzen, beraiek ez dira deus,guk ematen diegu direna. Jende horri delega-

    tzen diogu gure ahalmena, eskolari gure hau-rren heziketa delegatzen diogun gisan, etahola ez dugu gure egitateez damutzerik.Haiek dira ustelak, haiek dute lana gaizki egi-ten. Beti da besteen errua. Besteak bai, bainagu zer? Non kokatzen gara? Nik ez daukatnire burua ekintzaile politikotzat, nahiago dutnire burua esparru kulturalagoetan kokatueta hortik eragin.

    Esparru kultural horretan hitza duzu lan-tresnanagusi. Nola bizi duzu bere kamustea, beredebaluatzea? Minez. Hizkuntza bat gozatzeko da. Etenga-be arraberritu behar da, birsortu, eta tamalezoso zaila da hori gaur egun Euskal Herrianegitea. Euskalduntzeko dugun tresna garran-tzitsuena eskola da, eta zoritxarrez, umebatentzat eskola da munduko gauzarik asper-garriena. Handik ateratzean, kalean, oxigenoaerdarekin kausitzen du. Hizkuntzak bizibehar badu, eskolatik hainbat ikasgai ezdeuskendu beharko dira, eta horien ordez argota,errespetu gabeko hitz kaskarrak eta jolasaksartu beharko dira. Euskarak hori behar badubila ditzagun pornografoak, anarkoidak etatxintxoak ez diren guztiak, umeek beraienhizkera erabiltzeko gaitasuna ikasi eta gozatudezaten. Hizkuntzarekin loturik bada askata-sun bat, norberea eta gainontzekoek onar-tzen dutena, baina tamalez Euskal Herri hauoso txintxoa da, eta horrek sortzeko liberta-tea kentzen du, baita hitzen arloan ere. Gal-zorizko egoera bati lotuegi gaude, perfektukimintzatzeko obsesionaturik. Baina ez, utzidezagun hizkuntza bere bidea egiten, gozadezagun libreki. Hori bai, gozatzeko mugakapurtu behar dira, txintxotasun bat hautsi,tabuak eraitsi... Debekuak hautsizdira gauzak gozatzen, eta euska-rak bere esparru sozialean, debe-ku horiek astindu, irauli, hautsi etagozatu behar ditu. n