tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun...

10
2017 | azaroa | 11 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak N eguko Jauregira sartu zirela ehun urte aste honetan, eta sare sozialetan eta ka- misetetan berrargitaratu dira Leninen aurpegiak, fondo gorrien gainean, “orain gure txanda da” adierazten duen bere beso altxatuarekin. Pentsa nola epeldu diren –gure– neguak eta –gure– borrokak or- dutik, eta ze bero jarraitzen duten jauregiek. Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko an- tzututa eta desinfektatuta iritsi zitzaiola iraultza ko- munistaren ideia, ezagutu bai, baina hedatzeko inola- ko arriskurik gabe. Disneyren “Anastasia” pelikularekin hazi nintzen ni; SESB erori eta urte gu- txira jaio nintzen, eta argi ulertarazi zidaten tsarraren alaba bere jauregi ederretik kaleratu zutenak jende iluna eta gaiztoa zirela. Nola izango zen ba bidezkoa printzesa bat gaztelurik ga- be uztea, gela ederrik gabe, soineko distiratsurik gabe? Protagonista bera da! Gerora azaltzen dira igi- taia eta mailua liburuetan plastifikatuta eta bi bloke- ren arteko gerra, batean izarrak eta askatasuna dauzkate eta ilargira doaz, eta bestean letra arraroak eta dena gorria eta hotza. Batek galdu egin zuen eta kito, jolasetik kanporatua. Gauzak buruz ikasi eta pa- per gainean dena botatzen hamalau urte igaro dituen gazteari hori interesatzen zaio gainera, azterketan 1991ra artekoa sartzea eta hortxe amaitzea dena, hausnarketa gehigarririk gabe, 45. orrialdeko lauga- rren paragraforaino bakarrik. Beharbada horregatik ez zitzaidan sozialismoaren inguruko benetako inte- resik piztu berandura arte, eskoletan Historia gaindi- tutako zerbait bezala irakasten digutelako –edo zida- telako–. Ehungarren urteurrena bete duen edozer gaur egun probetxugarri izango ez balitz bezala. Bi blokeen arteko gerraren gaia bukatzen da. Peliku- letako protagonistek irabazten dute –eta beraien ber- tsioa kontatzen duten pelikulak egiten dihardute oraindik–. 2000. urtetik aurrerako gertaerak ikastea tokatzen zaio DBHko gazteari orain: Dorre Bikiak, ne- gutegi efektua, Irakeko gerra, Libiako gerra, Siriako ge- rra, errefuxiatuak, Mediterraneoko heriotzak, farma- zeutikak aberasten dituzten epidemia arraroak… eta liburuetan azaltzen ez direnak, hor nonbait. Eta mun- dua eta liburuak gaika antolatzea gustatzen zaigunez, bat ahaztu eta besteari ekiteko elkarren arteko loturak bilatu gabe, XXI. mendea zerbait berria iruditzen zai- gu, koaderno zuri bat. Kuriosoa da, bloke komunista desagertu eta hortik aurrerako desgrazia guztiak ez dizkiogulako bloke kapitalista irabazleari atxikitzen, antza. Oraindik akasdun sistema bakarra bestea irudi- tzen zaigu. Baina beldur naiz ez ote dabiltzan zuzen dagoeneko beranduegi dela diotenak. Ehun urte zenbaki borobi- legia da, 125. urteurrenera arte berriro dena ahazteko lizentzia ematen duena. Denbora eta distantzia esku- tik doaz gehienetan, umetan Euskal Herri indepen- dente bat ezagutuko nuela bete-betean sinesten nue- nean bezala, esaterako, eta orain, ba… ez dakit independentzia ikusten dudan urrunago edo heriotza gertuago. Eta sozialismoa ba, auskalo. Komenigarriagoa zaigu agian Anastasiaren antzeko- agoak garela pentsatzea eta noizbait Udako Jauregi bat izan dezakegula amestea, ezer arrakalatu gabe mundutik isil-isilik eta lasai pasatzeko. “Ezin izan ge- nuen ezer egin”. Eta gero gai berri bat, eta liburuko orria ondo zapaldu, ez dadin aurrekora itzuli. { koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta desinfektatuta iritsi zitzaiola iraultza komunistaren ideia, ezagutu bai, baina hedatzeko inolako arriskurik gabe Nerea Ibarzabal Salegi hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun...

Page 1: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

2017 | azaroa | 11

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Neguko Jauregira sartu zirela ehun urteaste honetan, eta sare sozialetan eta ka-misetetan berrargitaratu dira Leninenaurpegiak, fondo gorrien gainean,“orain gure txanda da” adierazten duenbere beso altxatuarekin. Pentsa nola

epeldu diren –gure– neguak eta –gure– borrokak or-dutik, eta ze bero jarraitzen duten jauregiek. Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko an-

tzututa eta desinfektatuta iritsi zitzaiola iraultza ko-munistaren ideia, ezagutu bai, baina hedatzeko inola-ko arriskurik gabe. Disneyren “Anastasia”pelikularekin hazi nintzen ni; SESB erori eta urte gu-txira jaio nintzen, eta argi ulertarazi zidaten tsarrarenalaba bere jauregi ederretik kaleratu zutenak jendeiluna eta gaiztoa zirela. Nola izango zen ba bidezkoaprintzesa bat gaztelurik ga-be uztea, gela ederrik gabe,soineko distiratsurik gabe?Protagonista bera da!Gerora azaltzen dira igi-

taia eta mailua liburuetanplastifikatuta eta bi bloke-ren arteko gerra, bateanizarrak eta askatasunadauzkate eta ilargira doaz,eta bestean letra arraroaketa dena gorria eta hotza.Batek galdu egin zuen etakito, jolasetik kanporatua.Gauzak buruz ikasi eta pa-per gainean dena botatzen hamalau urte igaro dituengazteari hori interesatzen zaio gainera, azterketan1991ra artekoa sartzea eta hortxe amaitzea dena,hausnarketa gehigarririk gabe, 45. orrialdeko lauga-rren paragraforaino bakarrik. Beharbada horregatikez zitzaidan sozialismoaren inguruko benetako inte-resik piztu berandura arte, eskoletan Historia gaindi-tutako zerbait bezala irakasten digutelako –edo zida-telako–. Ehungarren urteurrena bete duen edozergaur egun probetxugarri izango ez balitz bezala.Bi blokeen arteko gerraren gaia bukatzen da. Peliku-

letako protagonistek irabazten dute –eta beraien ber-tsioa kontatzen duten pelikulak egiten dihardute

oraindik–. 2000. urtetik aurrerako gertaerak ikasteatokatzen zaio DBHko gazteari orain: Dorre Bikiak, ne-gutegi efektua, Irakeko gerra, Libiako gerra, Siriako ge-rra, errefuxiatuak, Mediterraneoko heriotzak, farma-zeutikak aberasten dituzten epidemia arraroak… etaliburuetan azaltzen ez direnak, hor nonbait. Eta mun-dua eta liburuak gaika antolatzea gustatzen zaigunez,bat ahaztu eta besteari ekiteko elkarren arteko loturakbilatu gabe, XXI. mendea zerbait berria iruditzen zai-gu, koaderno zuri bat. Kuriosoa da, bloke komunistadesagertu eta hortik aurrerako desgrazia guztiak ezdizkiogulako bloke kapitalista irabazleari atxikitzen,antza. Oraindik akasdun sistema bakarra bestea irudi-tzen zaigu. Baina beldur naiz ez ote dabiltzan zuzen dagoeneko

beranduegi dela diotenak. Ehun urte zenbaki borobi-

legia da, 125. urteurrenera arte berriro dena ahaztekolizentzia ematen duena. Denbora eta distantzia esku-tik doaz gehienetan, umetan Euskal Herri indepen-dente bat ezagutuko nuela bete-betean sinesten nue-nean bezala, esaterako, eta orain, ba… ez dakitindependentzia ikusten dudan urrunago edo heriotzagertuago. Eta sozialismoa ba, auskalo. Komenigarriagoa zaigu agian Anastasiaren antzeko-

agoak garela pentsatzea eta noizbait Udako Jauregibat izan dezakegula amestea, ezer arrakalatu gabemundutik isil-isilik eta lasai pasatzeko. “Ezin izan ge-nuen ezer egin”. Eta gero gai berri bat, eta liburukoorria ondo zapaldu, ez dadin aurrekora itzuli. •

{ koadernoa }

Ehun

Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa etadesinfektatuta iritsi zitzaiola iraultzakomunistaren ideia, ezagutu bai, bainahedatzeko inolako arriskurik gabe

Nerea Ibarzabal Salegi

hutsa

hutsahutsa

Page 2: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

herritarrak

Xabier Mon-toiak itzuleramusikala etal i t e r a r i o aegingo du da-torren asteo-

tan. Bere azken diskotik sei ur-te igaro direnean, “Gorraizea“deiturikoa kaleratuko du Gaz-telupeko Hotsak diskoetxeare-kin. Oraingoan, ohiko kolabo-ratzaile Ibon Rodriguezekinbatera, soka laukote batenkonpainian dakar hamar kan-taz osaturiko lana, hain zuzen,Itziar Lertxundi txelo jotzaile-ak, Xabier Zeberio lehen bioli-nak, Leire Pikabea bigarrenbiolinak eta Monika Peiro bio-la jotzaileak osaturiko sokalaukotearen konpainian. Elka-rrekin sortu duten “Gorrai-zea”-n musikariaren betierekoamorrua eta hauskortasuna,soka klasikoen artean, inoizbaino ederrago ageri da. Beste-tik, idazlearen “Hitzontziak”nobela plazaratuko du Susa ar-gitaletxeak laster. Sormenemari honen gakoak deskubri-tzeko ahalegin bat da hau.

Zein da zure lehen oroitzapenmusikala?Lehen oroitzapen musikalaGasteizko gaiteroak dira; dia-na jotzen zuten eta nik ohetikentzuten nituen etxe aurretikpasatzen zirenean. Horixe, gai-teroak kalean gora. Etxean ezzen musikarik entzuten, ez ze-goen entzuteko ezer, zegoengauza bakarra irrati bat zen.Telebistarik ez zen egon osoberandu arte. Orduko irratieta-ko musika entzuten genuen,alegia, oso gutxi. Eta entzun-dako horretatik benetan hun-kitu ninduena soul musikaizan zen. Hunkitu eta liluratu.Eta lilura horrekin geratu nin-tzen bizitza osorako, 60ko ha-markadan irratian Gasteizenentzuten nuen soul musikare-

na, Wilson Pickett, Otis Red-ding, Aretha Franklin...

Eta zein da lehendabizikooroitzapen literarioa, idazte-ko gogoa piztu zizuna?Seguru aski Enid Blytonen“Bostak”, niretzat “Los cinco”,eta komikiak; Asterix, Tintin.Idazten hasteko gogoa piztuzidan testuari dagokionez, eznago seguru, beharbada PioBaroja. Ez dakit. Gogoan duda-na da garai berean nire izebakoparitu zidala tapa gogorrekoagenda bat, oso dotorea, etahor hasi nintzen western batidazten, “oesteko” nobela batidazten, zortzi urte izango ni-tuen eta noski, ez nuen inoizbukatu. Horiek dira idazketariburuz dauzkadan lehen oroi-tzapenak.

Nola hasi zinen musika mun-duan? Oso musikazalea nintzen etaGasteizko kontserbatoriora jo-an nahi nuen ikastera, bainaetxean esan zidaten horretara-ko dirurik ez zegoela, eta, on-dorioz, ez nintzen sekula joan.Gero, Londresen bizi nintzene-an, punkaren garaian, squat[etxe okupatu] handi bateanbizi nintzela, han sortu zirenbi edo hiru talde. Nik jakin ba-nekien nirekin bizi zirenakbaino askoz musikazaleagoanintzela, eta orduan pentsatunuen lehen aldiz: hauek ez ba-dakite musikaz eta hala eretaldeak sortzen badituzte, nik,zergatik ez dut egingo? Argineukan nik neuk ere egin nahinuela punk talde bat, baina ezhan, Londresen, baizik eta Gas-teizen. Eta pentsatu nuen Her-tzainak izeneko talde bat egi-tea, izen horrekin, bai. Etaeuskaraz arituko zen taldeaizango zela ere pentsatu nuen.Artean ni erdalduna nintze-nez, euskaraz ikasi beharrean

«Nire musikandesagertu dena

elektrizitatea da,biluzten joan

naiz»

XABIER MONTOIA

«Gorraizea» diskoa eta «Hitzontziak»

nobela aurkeztuko ditu datozen

egunetan. Ahots oso propioa duen

sortzaileak bere emariaz hitz egin du,

baita emari horren jatorriaz eta bide

bihurrituez ere.

YURRE UGARTE

MUSIKARIA ETA IDAZLEA

hutsa

Page 3: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

2017 | azaroa | 11

GAUR8• 22 / 23

nengoen. Eta beraz, horixeegin nuen Londresetik itzulinintzenean, euskaraz ikasi etataldea sortu.

Disko bat egiteko hasieranzenituen gogo eta arrazoi be-rak dituzu gaur egun?Ez, inolaz ere ez. Garai hartandisko batek zeukan balio so-ziala erabat ezberdina zen; osojende gutxik kaleratzen zuendisko bat, orain ez bezala.Orain edonork egin dezakedisko bat. Musikak orduanzeukan garrantzi soziala etaegun daukana oso ezberdinakdira. Zeharo aldatu da ordukoonarpen soziala eta egungoa;lehen musika gauza bereziazen, egun, ordea, batere ez.

Digitalizazioak musika mun-dura ekarri duen aldaketa ezal da positiboa?Bai, bai, oso positiboa da. De-mokratizatu egin da dena. Na-

zioarteko diskoetxeak ahuldueta zigilu independenteak, no-labait, sendotu ditu egoera be-rriak, baina, aldi berean, gerta-tu da sozialki musikarenbaliogabetze hori. Lehen gau-za bakana eta berezia zen.Orain, zabaldu denez, ez dahain gauza berezia, galdu dulehen zeukan distira hori, be-rezitasun hori. Edonork, orde-nagailu batekin, etxean egindezake disko bat. Ez duzu estu-dio zoragarri bat behar, lehengertatzen zen bezala. Sorkun-tzari begira zoragarria da. So-zialki ere bai, demokratizatudelako eta abar, baina hainjustu horrek ekarri du musi-kak sozialki garrantzia galtzea.

Zure baitan zer ezberdinta-sun dago? Niretzat, pertsonalki, lehen de-na zen berria, dena neukandeskubritzeko, dena zen aurki-kuntza, etengabe. Orain, ez.

Izan daiteke, eta batzuetan ha-la da, baina ez neurri berean,inolaz ere. Disko honen ka-suan, kantak duela bost urteegin nituenez, alde batetik li-berazio moduko bat izan da.Poza hartu dut, kantu horiekburutik kendu ditut eta orainbeste batzuk egin ditzaket.

M-ak taldearekin bost diskoargitaratu zenituen; bakarka,sei. Literaturan, besteak bes-te, sei narrazio liburu, zazpinobela eta lau poesia liburu,guztiak ere lanbide finko batizan duzun bitartean argita-ratuak. Hau da, zure liburueta diskoen salmenta kopu-ruaz ez duzu inoiz arduratubehar izan. Horrek zer eraginizan du zure sorkuntzan?Hala izan da eta eragin onaizan du, eman didalako sekula-ko askatasuna beti nahi izandudana, nahi izan dudan mo-duan, edo ahal izan dudan mo-

duan, behintzat, egiteko. Nirezortzi orduko lana baliatu dutaskatasun horren truke. Garaibatean sortu zitzaidan zalan-tza, musikan profesionalki ari-tu edo ez, eta ezetz erabakinuen. Gero, justu kontrakoaerabaki zutenak egin duten bi-dea ikusita, benetan asmatunuela uste dut, ni behintzatoso pozik nago orduko eraba-kiarekin eta berriz egingo nu-ke gauza bera. Egun, denboralibre gehiago daukat eta horriesker ahal izan dut diskoa gra-batu eta nobela idatzi.

Zer bideratzen duzu musika-ra eta zer idaztera?Bai literaturan eta bai musi-kan gehienetan abiatzen naizintuizio batetik, alegia, ez dutplan bat izaten ez musika egi-teko ez idazteko. Hasten naizidazten eta testuak sortzen di-ra. Gitarra jotzen dut eta melo-diak etortzen zaizkit burura.

Musika daukadanean, hastennaiz pentsatzen doinu horrekzein hitz mota, zein testu mo-ta eskatzen didan. Nire kasuanbehintzat, nolabait, musikakjarritako giroak baldintzatzenditu hitzak, nolabait musikakematen dit gero joango direnhitzen zantzuak. Galderari zehazkiago eran-

tzunez, ideia batzuk egokiago-ak iruditzen zaizkit kanta bategiteko eta beste batzuk ipuinbaterako edo nobela baterako.Zeren arabera erabakitzen du-dan, ordea, ez da kontzientea;badakit hala dela baina ezingonuke esan zergatik. Aldi bere-an, ideia berberarekin egin de-zaket kantu bat eta ipuin bat,esate baterako.

Zer deritzozu egungo EuskalHerriko sorkuntzaren egoe-raz?Sorkuntzaren mundua han-diegia da niretzat uste sendo

«Nire zortzi orduko

lanak sekulako

askatasuna eman

dit beti nahi izan

dudana, nahi izan

dudan moduan,

edo ahal izan

dudan moduan,

behintzat, egiteko.

Nire lana baliatu

dut askatasun

horren truke»

Argazkiak: Isabelle MIQUELESTORENA

Page 4: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

herritarrak

bat izateko, ez daukadan infor-mazio asko beharko nuke etasorkuntzaren alderdi guztiakez ditut ezagutzen. Pop edoherri musika eta literaturaapur bat ezagutzen ditut. He-rri musika sorkuntza aldetikzoragarri ikusten dut, behar-bada inoiz baino hobeto. Lite-raturaren kasuan ere, berdin-tsu, baina neurri txikiagobatean. Sortzaileak alde bate-tik gero eta hobeto ari dira. Hemen, musikarien kalita-

tea, kantitatea eta barietateainoiz baino handiagoa da. Zo-ritxarrez, daukaten harrera ge-ro eta eskasagoa da. Jada esandut. Eta ez naiz ari nire lanazbakarrik. Orokorrean. Literatu-ran ere gauza bera gertatzenda, baita zinema munduanere.

Zer baloratzen duzu sortzailebatengan? Miresten duzuinor?Sei-zortzi ordu beharko geni-tuzke miresten ditudanen ze-rrenda egiteko eta seguru askiez genuke bukatuko.

Baloratzen dut sortzaileipurterrea izatea, alegia, kon-formista ez izatea, ez gelditzeabeti behin eta berriz gauza be-ra egiten. Edozein sortzaile-rengan horixe da preziatzendudana. Bertan goxo ez gera-tzea, formula bat aurkitu etahortik bizitza osoan ez bizi-tzea, formula hori edozein de-larik ere. Uste dut artistak bereburuari erronkak jarri behardizkiola, eta, batez ere, errepi-kapenaren kontra egon behardela beti. Batzuetan nahi gabebere burua errepikatuko duenarren, baina behintzat nahi ga-be.

Hori kontuan izanda, zer daarrakasta zuretzat?Bi mota bereizten ditut. Bate-tik, sortzaile bakoitzak bereburuarekiko daukan erronka,sorkuntza lana hasten deneanbere buruari ipinitako erron-ka; hori betez gero, artistikokiarrakasta eduki du. Gero, bes-tetik, arrakastaren alde sozialadago, eta hori, niretzat, beste-entzat den berbera da. Badaki-

gu zer den; musikaren kasuan,disko asko saltzea eta onarpensoziala izatea. Bi horien arteankasuistika zabala da.

1983an argitaratu zenuen le-hen diskoa M-ak taldearekineta baita zure lehen poesia li-burua ere. Ibilbide horretan,rock-and-rolletik soka lauko-te batekin grabatzera igarozara; «zarata» desagertzen jo-an da, hitzak nabarmentzen...Hitzen garrantzia berdin-ber-dina da, diferentzia bakarra danik orduan ez niela ematen,subjektiboki, eta orain gehiagoematen diedala. Baina, behar-bada, lehen, pentsatu gabe,orain baino hitz hobeak egitennituen. Orain kontzienteagoanaiz eta saiatzen naiz, lehen ezbezala. Aldatu da nire jarrera.Emaitzak orain hobeak diren,ni ez nintzateke ausartukoesaten. Lehen esan dudanare-kin dauka zerikusia: saiatunaiz ez errepikatzen nire bu-rua eta horrek ekarri nau sokalaukotearekin grabatzera. Bai-na lehenik pasa naiz rock-and-

rolletik, pasa naiz musika elek-tronikotik... Nire musikan de-sagertu dena elektrizitatea da,biluzten joan naiz. Disko ho-nen hazia, aurreko diskoan da-go.

Montoiaren mundu miresga-rrian, hor jada txelo batenpresentzia zegoen.Bai, gertatu zitzaidan txeloazmaitemindu nintzela. Ezinnuen nire musika txelorik ga-be imajinatu. Bateriarik gabe,gitarrarik gabe, teklaturik ga-be, baxurik gabe, bai, bainatxelorik gabe, ez. Beraz, txeloa-ren erabilpen horretatik abia-tuta, nire ustez hurrengourrats logikoa zen soka lauko-te bat. Orkestra batekin ezinizan dudanez grabatu...

Eta zer-nolako esperientziaizan da soka laukote batekingrabatzea?Faszinantea. Beste unibertsobatean sartzea izan da. Nik ezdakit musikaz, ezin dut parti-tura bat irakurri. Beti senakaginduta egin dut, senak era-

man nau egin dudana egitera.Eta orduan hara non egitendudan topo nire musika en-tzun ez duen jendearekin, ni-taz ezer gutxi dakiena. Bainanik ematen diot papertxo bateta bost minutuan dena en-tzuten da nik neure buruanentzuten dudan bezala. Horiniretzako mirari bat da. Etamirari hori gertatu da. Oso es-perientzia aberasgarria izanda, beste unibertso batean sar-tu naiz, musika klasikoarene-an, sekulan ezagutu eta zapal-du ez dudan unibertso bat.

Hastapenetan norbaitek esanizan balizu soka laukote bate-kin grabatuko zenuela...Pikutara bidaliko nuke istante-an. Baina, kantak dioen bezala,«la vida te da sorpresas».

«Gorraizea», zer dela eta?Izenburu bat behar zen etabeste bat neukan pentsatuta,baina, azken momentuan, nikgorraize pixka bat daukadanezeta diskoa nahiko apartekoadenez nire orain arteko bide-

«Hemen,

musikarien

kalitatea, kantitatea

eta barietatea inoiz

baino handiagoa

da. Zoritxarrez,

daukaten harrera

gero eta eskasagoa

da. Jada esan dut»

Page 5: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

2017 | azaroa | 11

GAUR8• 24 / 25

an, pentsatu nuen gorraizea-ren kontzeptua egokia zelakanta hauetarako, nik bizitza-ren momentu honetan dauka-dan girorako. Nolabait jaso-tzen du nire bolada honetakoesperientzia pertsonala aldebatetik eta baita diskoarenaere bestetik. Lehen aipatu du-gun elektrizitatea, hain zuzenere, hori markatu nahi nuenizenburu horrekin, ze, nire ka-suan, daukadan gorraizea nikegozten diot bi gauzari. Bata,kaldereria batean laneaneman nituen urteak, eta, bes-tea, urte pila bat ibili naizelarock-and-rolla jotzen; badaki-zu, anpliak, bateria... dena osoozen. Bi arrazoi horiei zor dietgorraizea, seguru aski.

Hitzetan, denboraren iragai-tea eta memoria modu ezber-dinetan, baina behin eta be-rriz, azaltzen dira ia abestigehienetan. Bai, azken finean, zer gara gu?Adin batetik aurrera, batez ere,memoria gara; momentu ho-netan nire bizitzan askoz

gehiago da atzean daukadanaaurrean daukadana baino. Be-raz, beharbada horregatikazaltzen dira hitzetan. Halaere, uste dut gai hauek betiegon direla nire sorkuntzan,lehen poesia liburutik. Ez daarraroa gai horiek agertzea.Nire obsesioak oso obsesiboakdira eta oso mugatuak, alegia,ez dauzkat asko baina dauzka-danak oso sendoak dira. Den-boraren iragaitea beti izan danire gai nagusia; iruditzen zaittxikitatik horren kontzientziaoso zorrotza izan dudala beti.

Seaska kanta bat dago, baitaAvilako Teresa santuaren ai-pu bat ere... Zu bezalako ma-terialista-marxista bat Avila-ko Teresa santu mistikoarenpoema baten hitzak aipatzen,nolatan?Nire bizitzan katolizismoa in-portantea da. 13 urte nituene-tik ateoa naizen arren, nire he-ziketa oso erlijiosoa izan zen.Biblia eta Bibliako iruditeriaguztia askotan agertzen da ni-re lanean; “Azken afaria”, “Gol-

gota”, besteak beste. Hala, kan-ta hori idazten ari nintzela,falta zitzaidan errima bat, az-ken esaldi bat, eta orduan, bat-batean etorri zitzaidan «mue-ro porque no muero» esaldia,Avilako Teresa santuarena, osoezaguna den esaldi bat. Erri-matzen zuen eta esanahi alde-tik ere ondo uztartzen zenkantarekin. Sekula ez dut gaz-telaniazko esaldi bat sartu nirekantetan eta seguru aski hauizango da azkenengo aldia,baina gutizia hori onartu nionneure buruari.

Literaturan, poesia idazteraez zara itzuli.Poesia ezin da bilatu. Poesiakaurkitu egiten zaitu. Nire es-perientzia hori da behintzat.Nik ezin dut esan “hemendikaurrera poemak idatziko di-tut”. Etortzen zaizkit edo ezzaizkit etortzen. Eta etorri zi-tzaidan azkena “Pop pilulak”aldizkarian argitaratu zen due-la bi urte, “Azken argazkia” ize-nekoa. Azken hamazazpi urte-otan poema bakar horixe

idatzi dut. Poesia azaltzen zait.Jaungoikoa Ama Birjinari be-zala. Agertu zitzaion usoa. Ni-re usoa poesia da, baina ni eznaiz Ama Birjina!

«Hitzontziak» du izen zurenobela berriak. Zer dakarzuhor?Lau ahots denboran atzera etaaurrera egiten, nolabait nirebelaunaldiaz hitz egiten haie-tariko bi. Bizitzaz hitz egiten,memoriaz, iraganaz... Bestebiak bi emakume dira, bat za-harragoa eta bestea egungogazte bat, kontrapuntua ema-ten duena, memoria ariketarierrealitatea kontrajartzen dio-na. Gai asko darabilte lau aho-tsek: ispiluak, maitasuna, poli-tika, artea, drogak...

«Azken afaria» nobela argita-ratu zenuenean honakoaesan zenuen: «Bartzelona fut-bol taldearen gorabeherekeuskal literaturarenak bainogehiago kezkatzen naute».Gaur egun horrelakorik esan-go al zenuke?

Bai, eta areagotuta, esango nu-ke! Horrekin ez dut esan nahiBartzelonaren emaitzak berezeuskal literatura baino garran-tzitsuagoak direnik Euskal He-rriarentzat. Euskal literaturaBartzelona baino inportantea-goa da, noski, baina, niretzako,barçazalea naizen aldetik, egu-neroko bizitzan, askoz gehiagokezkatzen nau Barçak zer egin-go duen Txapeldunen Liganeuskal literaturako azken la-nak baino. Ez da boutade bat,literatura gehien interesatzenzaidan gauzetariko bat da, bai-na literaturarekin 24 orduz na-go, denbora guztian. Nik esan-go nuke begirada literario batdaukadala eta mundua litera-turatik begiratzen dudala. Etagauza bera gertatzen zaitBarçari begiratzen diodanean,ze, nik, Barçarena, literatura-ren filtrotik iragazten dut.

Literaturan gehien interesatuzaizuna azkenaldian?Izenak ez aipatzearren, esangodut gero eta gutxiago interesa-tzen zaizkidala istorioak; eta,aldiz, gero eta gehiago intere-satzen zaidala idazkera, idazle-aren ahotsa. Ez zait inporta is-torio polita edo korapilatsuaden, intriga duen ala ez. Inte-resatzen zait idazleak nola hitzegiten duen. Nire ustez litera-tura horretan datza, batez ere,eta ez hainbeste istorioetan.Istorioak, komiki batean, tele-sail batean, kantu batean, for-ma askotan eman baitaitezke.Literaturak berezkoa daukanosagarri formal hori interesa-tzen zait.

Zein da zure bizitzako sinto-nia?Orain arte beste batzuk edukiditudan arren, oraintxe bertaneduki nahiko nukeena daDon´t worry be happy, bainaez dakit hala den.

Page 6: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,
Page 7: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

2017 | azaroa | 11

GAUR8• 26 / 27hutsa

Duela mende bat, XX. mendekogertakari garrantzitsuena,Errusiako Iraultza Sozialista-ren aldarrikapena, izan zen.

Bada, hura ospatu eta gogoratzera kale-ra atera diren nostalgikoak krabelin go-rriak eskuetan ageri dira egunkarietan.Haren harira etorri ziren, ondorengourteetan, Europan bertan, beste hain-bat errepublika sozialista.Alderaketa errazak alde batera utzita,

Kataluniako Errepublika aldarrikatuaurreko egunetan ere, geure begiekin

ikusi ditugu independentziaren aldekoerreferenduma galaraztera heldutakoespainiar poliziei krabelin gorriak es-kaintzen zizkieten herritarren mobili-zazioak, aro berri bat eraikitzera dato-zen ustea zabalduz.Geroak erakutsiko du hala den, bai-

na, gaur-gaurkoz, Eskozian 2014ko irai-lean izan zen erreferenduma eta Kata-luniako Errepublikaren a ldekoprozesua XXI. mendeko gertakizun ga-rrantzitsuenen artean daudenik ez du-gu zalantzarik batere. Estaturik gabeko

nazioentzat ezinbesteko erreferentziabilakatu dira. Ez da erraza jakitea zein izan daiteke-

en Euskal Herriaren garapen politikoa,baina egunotako gertakariak gogoan,gure subiranotasunaren aldeko alian-tzak eta borrokak gertuago daude Kata-lunia eta Bruselatik Quebecetik baino.Bitxia, bertako politikariak beharrean,Europan etorkizuna eraikitzen auzoko-ak ari direla pentsatzea. Bitartean, es-petxean eta erbestean ari direnei, kra-belin gorriak. •

0hutsa

Krabelin gorriak

Antton Izagirre

hutsa

Gai asko daude tabu edo politiko-ki ez zuzenak bezala etiketatzenditugunak. Ez dut sekulako iker-keta soziologikoa egin, baina,

inguruan aukera izan dudan emakume-ei galdetuta, gehiengoak, denek ez esa-tearren, antzerako erantzunak emandizkidate.Txikitatik entzuten dugu haur bat

mundura ekartzea zein polita den; ha-sierako aste eta hilabeteetan behin etaberriro entzuten dira «gozatu orain, be-rehala handitzen dira-eta», «ze inbidia»eta antzerako esaldi zoriontsuak. Baina

hasierakoak politetik ez du ezer! Oso-oso esperientzia gogorra da. Esperien-tzia latza da erditzea, eta, segun eta no-lakoa izan den erditzea, are gogorragoa:luzea edo motza, epiduralarekin edo ga-be, zesarea edo ez, odol asko galduta edoez, plazenta erraz atera edo ezin atera,instrumentalizatua edo ez... Ondorioz,erditzen duen emakumea fisikoki txiki-tuta geratzen da. Alua birrinduta, oina-rrizko beharrak egiteko ere zailtasune-kin. Ondorengo egun eta asteetanhilerokoa odol jario handiarekin etaburdin usainarekin.

Bularra ematea ere zerbait sinplea be-zala azaldu digute beti, beno ba, horixeere ez da guztiz egia. Esnearen igoeraksukarra igo dezake, infekzioak egon dai-tezke (mastitisak), zauriak titi burue-tan… Denak oso mingarriak.Psikologikoki gauza guzietarako 24 or-

duz zure beharra duen txiki bat izateaondoan nekagarria da. Horrez gain logutxi egiten da (edo ezer ez) eta etxeanbi izatetik hiru izatera pasatzean horiguztia enkajatzea ez da lan makala.Zergatik ez didate argi eta garbi hitz

egin izan honi buruz? •

hutsa

Hasierak ez dira beti politak

Miren AzkarateBadiola

Page 8: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

herritarrak

Ez da zaila taber-na baten ba-rruan zein ondo-an biolina jotzentopatzea, edo po-esia errezitaldi

batean inprobisatzen. Areto ba-tean beste musikari eta abeslariezagunekin ere noiznahi aurkidezakegu, edo mukuru beteta-ko plaza edo areto batean MikelUrdangarinen kantuak apain-tzen. Zornotzar abeslariarenkantu ugariren amaiera instru-mentalak amaigabeak izatea nahi lukete entzule askok, etahorren erruaren parte bat NikaBitchiashviliri dagokio. Inter-pretazio horiek diskoetatikkontzertuetara eta kontzertu

batetik bestera aldatu egiten di-ra, inprobisaziotik asko baitute.Estudioan grabatzen duteneanere maiz inprobisatu egiten du-te. «Gero, gustuko duguna gera-tzen da», dio Nikak arrats hotzeta euritsu honetan, egunekobiolin eskolak bukatutakoan. Urdangarin aipatuta, pozik

ageri da Bitchiashvili “Margola-ria” lanarekin. Ez da grabatuduen lan bakarra, soilik zorno-tzarrarekin berarekin grabatu-takoak ere ez dira gutxi; abesla-ri zornotzarrak azken hamarurteetan plazaratu dituen dis-ko gehien-gehienetan partehartu du biolinista georgiarrak.Inprobisatzea maite du, sor-

tze lana delako. Edonola ere, es-

tilo ugariko musikaria da, bo-kazioz eta tradizioz. Haren amapiano jotzaile eta irakaslea zenTbilisin (Georgia), eta hark lanegiten zuen musika eskola be-rean hasi zen Nika gaztetxoamusika ikasten. Aitak, berriz,zapata fabrika batean lan egi-ten zuen, baina hainbat tresnaasmatu zituen; beraz, sormenaarrotza ez duen familia bateanhazi eta hezi zen Nika. Aitona-amonen etxean ere

musika oso presente zegoen,ama ez ezik, haren anaia-arre-bak ere musikariak baitziren;hartara, ospakizun guztiak mu-sikaz janzten zituzten. Nikarenamak, musika karrera egin bai-no lehen, aitona-amonen etxe-an zegoen pianoarekin ikasizuen jotzen, historiatxoa duenpianoarekin, hain zuzen. Aito-nari Stalinek auto bat erregala-tu omen zion, stakhanovistabaitzen, eta II. Mundu Gerrabaino lehen saldu egin zuen.Lortu zuen diruarekin, pianohori erosi zuen. Biolin jotzailearen amak se-

meak ere pianoa jotzen ikas ze-zan nahi zuen, baina Nikak txi-kitatik biolina zuen gogoko. Ezomen daki zergatik, baina tres-na horixe hautatu zuen. Egun,ordea, egunero entzuten dupianoaren soinua, bere emazte-ak jo eta eskolak ematen baiti-tu. Alaba ere musikazalea da,eta kantu ikasketak unibertsita-tekoekin batera egiten ditu.

Tbilisin, bere amak irakastenzuen eskolan zazpi oinarrizkomailak egin zituen, ondorentarteko lau eta beste bost urte-an goi ikasketak. Horiek bukatuzituen urte berean Tbilisiko Or-kestra Sinfonikoan sartu zen,oposizioak eginda. Zortzi urtezjardun zuen orkestra hartanbiolin jotzaile. Kontzertu asko-tan parte hartu zuen, sarritanEuropan zehar, orkestrak urte-ro egiten zituen biretan.

GASTEIZERA BIOLINA ALDEAN

2001ean Georgiatik irten etaGasteizera etorri zen, baina le-henago Madrilera jo zuen, es-pero bezala atera ez zitzaionproiektu baten atzean. «Zureherritik irtetean ez duzu hiritxiki batean pentsatzen». Luzegabe, Madrilgo abentura esanziotena ez zela ikusita, Gastei-zen bizi ziren zenbait georgia-rren etxera joan zen, berarekinbatera biolina jotzen ikasitakolagun batek, Gasteizen biolinirakasle ziharduenak, hara bi-dalita. Eta herrikide haiek la-gundu zioten Arabako hiribu-ruan «zerotik» hasten.Gasteizko musika mundua-

rekiko lehen kontaktua taber-na batean izan zuen. Han, oste-gunero jam session bat egitenzuten, eta laster Tbilisiko bioli-nistak ere parte hartuko zuenjazz kontzertuak eginez. Ohitu-ta zegoen jazza jotzera, presta-kuntza klasikoa izanagatik, be-tidanik izan baitu jazzagustuko, eta Tbilisiko tabernairlandar batean jotzen zuen.Tbilisin beti izaten zen musikazuzenean hainbat taberna etajatetxetan; batzuk irlandarrakziren, baina denetarik zegoen.Berak egunero jotzen zuen,igandeetan izan ezik, gauekobederatzietatik hamaikak arte,hogei minutuko atsedenaldiaeginda.

infraganti

Gasteizera etorri zenerako, bide luzea egina zuen biolinjotzaile bezala, Georgiako hiriburuko orkestra sinfonikoan eta hango taberna irlandar batean. Gasteizen berehala jarrizen bertako musikariekin harremanetan eta etengabeagertzen da taberna batean folk talde batekin zein leporainobetetako areto batean Mikel Urdangarinen ondoan.

NIKA BITCHIASHVILI

Nika Bitchiashvili biolin jotzaile georgiarra. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Nika Bitchiashviliren azken landiskografikoa Arantza Salterain eta PantxoCruz bikote elorriarrarekin grabatu etaoraindik orain aurkeztu dutena da

Biolin ikasketak bukatu zituen urte bereanTbilisiko Orkestra Sinfonikoan sartu zen.Zortzi urtez jardun zuen orkestra hartanbiolin jotzaile, maiz Europan zehar

Page 9: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

2017 | azaroa | 11

GAUR8• 28 / 29

Tabernan lanean hasi zenean,berak eta bere taldeak ez zutenirlandar musika ezagutzen, bai-na, eskatzen zietenean, zerbaitjotzen ahalegintzen ziren. Zen-bait disko utzi zizkieten eta ho-riekin hasi zen bera doinuakikasten eta musika hori barne-ratzen, «odolean sartzen zitzai-dala sentitu arte, kontua ez bai-ta besterik gabe notak jotzea,dagokion sonoritatea eman be-har diozu». Behin irlandar bisartu ziren eta eurekin esertze-ra gonbidatu zituzten Nika etaberarekin jotzen ari ziren musi-kariak. Ea irlandarrak ziren gal-detu zieten, eta, georgiarrak zi-rela jakitean, txundituta geratuziren «hain jatorrizko estiloan»jotzen zutela ikusita. Bestetik,orkestra sinfonikoa eta taber-nako taldea gutxi balira ere,laukote klasiko batean ere joohi zuen Nikak. Gasteizen, apurka-apurka

bertako musikariak ezagutzenjoan zen, hala nola Kike Loyolaedo Javi Antoñana, eta haiekinjotzen hasi. Gaur arte, taberne-tatik ekitaldi ofizialetara, hain-bat talderekin zein bakarreanjotzen baitu, edo Koldo Uriarte-rekin eta Jon Cañaverasekinosatutako hirukotean. TxutxoIturralde gitarra eta banjo jo-tzailearekin, Gasteizko Udalakantolatutako ziklo bat zabalduzuen Atarian, Salburuko heze-guneen interpretazio zentroan,naturarekin zerikusia duenmusika interpretatuz, okasiora-ko Vivaldiren “Lau urtaroak”obraren adaptazio bat eginda.Tartean, betiere, biolin eskolakematen ditu.Bingen Mendizabal eta Mikel

Urdangarin duela hamar urte-tik gora ezagutu zituen, etahaiekin oso lotuta segitzen du.Urdangarinen taldean partehartzen hasi zen, baita astele-henero Aiztogile kaleko taber-

na batean egiten zituzten kon-tzertuetan ere. Josu Zabala, Ra-fa Rueda, Koldo Uriarte, Jon Ca-ñaveras, Angel Celada eta bestebatzuk aipatu ditu, denak ere«pisu handiko musikariak». Arturo Blascorekin, Alex Ruiz

de Azuarekin eta Bingen Mendi-zabalekin Txatarreria Keatontaldea osatu zuen. Buster Keato-

nen filmak proiektatu eta haiekiradokitako musika eskaintzenzuten, zuzenean inprobisatuz.Bestetik, Javi Antoñanarekinobra klasikoak jo izan ditu; Sa-bin Salaberrirekin eta zenbaitorkestra eta abesbatzarekin ko-laboratu izan du... Orain noiz-behinka gazte talde batekin el-kartzen da folk musika jotzeko,

soinu txikiari, txirulari eta gita-rrari biolina gehituta. Halaber,noizean behin poesia errezital-diren batean jotzen du, entzule-ak zur eta lur utziz, inprobisa-tzeko eta poemen erritmoramoldatzeko duen gaitasun ikus-garriagatik.Bitchiashviliren azken lan dis-

kografikoa Arantza eta Pantxobikote elorriarrarekin grabatueta orain gutxi aurkeztu dutenada. Arantza Salterain elorriarraketa Pantxo Cruz argentinarrakrantxerak, boleroak eta HegoAmerikako bestelako doinuakeuskal kantuekin batera abes-ten dituzte aspaldi plazarik pla-za. Nikarekin eta Jon Cañaveraskontrabaxu jotzailearekin zen-bait kontzertu eman zituzteneta diskoa elkarrekin grabatzeaerabaki zuten.Georgiarrak orain ez du

proiektu zehatzik, baina badituhan-hemenka hainbat kontzer-tu aurreikusita. Beti lagun arte-an, biolina aldean, Nika Bit-chiashvili musikari petoa da,tradizioz, bokazioz, pasioz. •

Gasteizko erdigunean, laugraduko giroan, Georgian 12gradu dituztela dio Nikak.Behean, entsegu batean BingenMendizabalekin, RafaRuedarekin eta MikelUrdangarinekin (bizkarrez).Juanan RUIZ – Raul BOGAJO | ARGAZKI

PRESS

Xabier Izaga Gonzalez

Page 10: tsa { koadernoa } Nerea Ibarzabal Salegi Ehun - naiz.eus · PDF file{ koadernoa } Ehun Irudipena dut gure belaunaldiari ere dagoeneko antzututa eta ... Xabier Zeberio lehen bioli-nak,

2017 | azaroa | 11

GAUR8• 30 / 31

Juantxo EGAÑA

PASCUAL MARIN. ADMINISTRAZIOAREN ARTXIBO NAGUSIA

ONDARRETAKOPRESONDEGIAN, HERIOTZAGERTU-GERTUANOndarretako presondegia, atxilotze masiboko zentro bihurtu zen1936ko irailean frankistak Donostiara iritsitakoan. Urte hartakourria eta azaroa bitartean 200etik gora preso handik atera eta Her-naniko kanposantuaren hormetan fusilatu zituzten, eta geroago,Oiartzunen, Beran eta Bidebietako tiro-eremuan. Gerraostean ber-tan ere, 600etik gora preso Ondarretatik atera eta zenbait lekutanfusilatu zituzten. Jean Pelletier frantses enpresaburuak, Galernaitsasontzian harrapatua eta Ondarretako kartzelan egonak, “Seismeses en las prisiones de Franco” liburua idatzi zuen. Bertan, pre-soek jasaten zituzten torturen berri ematen du. Liburuko pasartehonetan, Jose Ariztimuño “Aitzol” apaiz ezagunari egindakoak jaso-tzen ditu. «Hurbileko gelan gizon bat torturatzen ari ziren. Animaliabat jotzen entzutea ikaragarria da, baina gizon bat jotzen entzuteaare ikaragarriagoa. Kolpeek luzaro jarraitu zuten. Aieneak garrasizorrotz bihurtu ziren, gero auhen, gero eta ahulagoak, arnasa galduarte. Eten egin ziren eta gorpu baten gainean, koltxoi bat balitz be-zala, kautxuzko karraken mailuketa baino ez nuen entzun. Oinazeakgutxienez ordubete iraun zuen. Ni izu-ikarak jota nengoen. Ate batireki zuten. Biktima agertu zen. Ariztimuño apaiz azkarra zen, Galer-na itsasontziko nire laguna. Nekez ezagutu nuen. Odolak begiaklausotzen zizkion eta ezin ninduen ikusi. Kexu zen, oso ahul, eta ne-kez ibiltzen zen oinez». Ondarretako presoak ageri diren argazkia1936ko abenduan egina da. Egilea Pascual Marin tuterarra da, Do-nostiako Garibai kalean argazki estudioa zuena.